#Article 1: Astronomia (3990 words)


Astronomia (grekerazko ἄστρον, astron; argizagi, zeruko objektu eta νόμος , nomos, arau, lege hitzetatik: argizagien legea) zeruko objektu edo argizagiak (hala nola izarrak, planetak, kometak, galaxiak) eta Lurraren atmosferatik kanpo gertatzen diren fenomenoak (hondoko erradiazio kosmikoa, esaterako) aztertzen dituen zientzia da. Aldi berean, astronomiaren adarra den kosmologiak unibertsoaren sorrera eta bilakaera ere ikertzen du. Zientzia independentea bada ere, besteak beste fisika, kimika, geologia eta meteorologia zientzietako metodo, teoria eta emaitzak ere erabiltzen ditu bere ikerketak aurrera eramateko. Horrela, historian zehar behaketa-astronomia nagusi izan bada ere, gizakiak begiz edo berrikitan teleskopioak erabiliz ezagutzen dituen argizagien mugimenduei behatu eta argizagi berriak biltzari ekiten baitzion batik bat, egun fisikaren teoriak aplikatzen dituen astrofisika ere funtsezko arloa bilakatu da argizagien eta unibertsoaren ikerketan, behaketa astronomikoek erakutsitakoa azalduz eta astrofisikaren beraren teoriak ere behaketek egiaztatzen dituztela. Astronomian jarduten duen ikertzaileari astronomo deritzo eta, historian bakarrik aritzen baziren ere, egun astronomoak guztiz koordinaturik aritzen dira arlo ezberdinetan osaturiko lan-taldeetan, unibertsoa ulertzeko ahaleginak batuz.

Historiako lehenengo zientzia izan da astronomia. Zibilizazio eta kultura guztiek garatu duten argizagien jakintza, argizagien izaera eta mugimenduari buruzko teoria eta azalpen ezberdinak proposatuz. Hala ere, askotan zientziatik at izaera jainkotiarra esleitu zaie argizagiei, eguzkiaren eta ilargiaren kasuan bereziki. Astronomia ez da, ordea, gizakiaren gorabeherak argizagiek eragiten dituztela baieztatzen duen astrologia arlo ez zientifikoarekin. Nolanahi ere, egun unibertsoaren ezagutza zientifikoa nagusi bada ere, zeruak naturaren agerpen liluragarrienetakoa izaten jarraitzen du.

Artean zientzia modernoaren metodologiarekin lantzen ez bazen ere, astronomiaren hastapenak antzinateko zibilizazio guztien ondare kulturalean azaltzen dira. Begi hutsez ikusten diren zeruko astro nabarmenenen higidura eta aldaketen ageritasunak gizakia bultzatu zuten fenomeno horien erregistroa eta azterketa egitera. Eklipseak, segur aski, eragin handiko fenomenoak ziren ikusgarritasunagatik, eta baita noizbehinka agertzen ziren kometa eta supernobak ere. Izar finkoak ziren beste astroen higidura aztertzeko erreferentzia egokia.

Britainia Handiko Stonehengeko monumentu megalitikoa (K.a. 2400 eta 2200 artean eraikitzen hasia) lan horren ondorioa da. Adibidez, eraikuntzaren zentroan zegoen behatzaileari, zutarri batek zehazki erakusten zion nondik ateratzen zen Eguzkia udako solstizioan, eta hainbat zulotan sartutako egurrezko zutoinek Ilargiaren higiduraren ibilbideko puntu garrantzitsuenak markatzen zizkioten. Bistakoa da, hortaz, astronomiaren helburu izan ziren lehenengo astroak Eguzkia, Ilargia eta begi hutsez ikusten diren planetak izan zirela, eta lehenengo lanetako bat egutegia antolatzea izan zela. Txinatarrek egina zuten berea K.a. XIV. mendean, eta kolonaurreko zibilizazio batzuek erabiltzen zituztenak oso zehaztasun handikoak ziren.

Gugandik hurbilago, beste batzuen artean, egiptoarrek, babiloniarrek eta greziarrek garatu zuten astronomia. Erromatarren garaian eta Erdi Aroan zehar, arabiarrek eta ekialdeko beste zibilizazio batzuek eraman zuten lekukoa. Errenazimentuarekin batera, garapen gunea berriz ere mendebaldeko Europan kokatu zen, eta astronomia indarrez lantzen hasi zen, kulturaren beste esparru guztiak bezala. Gainera, arrazoi praktikorik ere bazegoen astronomia lantzeko: garai haietan itsasoz bidaia luzeak egiten hasi ziren, eta nabigaziorako ezinbestekoa zitzaien zeruaren ezagupena, bereziki latitudea.

Haize berriek bultzatuta, batzuek ez zuten dogmatzat hartzen arabiarrek eginiko itzulpenei esker jasotako greziarren jakituria, eta, adibidez, planeten higidurak azaltzeko, N. Kopernikok heliozentrismoa proposatu zuen geozentrismoa baino eredu egokiago gisa.

Garrantzi bereziko beste urrats bat G. Galileik egin zuen 1609an, zeruko objektuak behatzeko teleskopioa erabiltzen hasi zenean. Jupiterren lau satelite handienak aurkitu zituen, Artizarraren faseak, Ilargiko kraterrak eta baita Eguzki-orbanak ere. Horrek agerian utzi zuen Lurraz haragoko astro eta zeruen perfektutasuna aldarrikatzen zuen ustearen ustela; eta, bidenabar, astro aztergaien katalogoa handitzeko bidea ireki zuen. Jakina, gaur egun aztertzen diren objektuen katalogo horrek beha daitekeen edozer hartzen du barne: Eguzki-sistemako gorputzak (Eguzkia bera, planetak, horien sateliteak, asteroideak, kometak...), izarrak eta haien eboluzioz sortzen diren astroak, neutroi-izarrak eta zulo beltzak tartean, izarrarteko materia, Esne Bidea, beste galaxiak, hondoko mikrouhinen erradiazioa eta unibertsoa bera bere osotasunean.

Teleskopioa erabiltzen hasi zen mende berean, baina bukaera aldera, astronomian berebiziko eragina izango zuen beste ekarpen bat ere izan zen. I. Newtonek Philosophiae naturalis principia mathematica (1687) argitaratu zuen. Bertan, higiduraren dinamikaren legeak eta grabitatearen legea eman zituen ezagutzera. Horrek garabide berria ireki zion astronomiari. Ordura arte eginiko lana esan liteke astroen posizioen neurketa eta higidura ziklikoen azterketara mugatzen zela eta posizio-astronomia deritzon esparruaren barruan mantentzen zela; baina ezagutza guztia oinarri teorikorik gabea zen. Behaketen emaitzak ziren antzinatetik ezagutzen ziren eklipseak aurresateko Sarosen zikloa, planeten higidura azaltzeko II. mendetik XVII.era indarrean egon zen Ptolomeoren epizikloen proposamena zein Keplerren lege heliozentrikoak, baina ez zuten euskarri teorikorik. Aipatutako lanean, zientzialari britainiarrak, bere teoria berriak oinarri hartuta, Keplerren legeak frogatu eta zerutar mekanikaren hastapenak ezarri zituen.

Aipatutako bi mugarrietan oinarrituz, alegia, teleskopioaren erabileran eta I. Newtonen ekarpen teorikoetan, astronomia zientzia moderno bihurtu zen. Batetik, teleskopio- nahiz behaketa-teknikentzako hobekuntzen garapena etengabea izan zen. O. C. Römerrek lehenengo zirkulu meridianoa eraiki zuen, I. Newtonek berak, J. Gregoryk eta L. Cassegrainek teleskopioen diseinuak hobetu eta berriak sortu zituzten, erreflektoreak hain zuzen ere; eta teleskopioen orientazioa errazten zuten eustoin berriak ere diseinatu ziren. Parisen, 1667an, lehenengo behatoki astronomiko modernoa eraiki zen, eta, ondoren, Greenwichekoa, 1675ean, eta Berlingoa, 1700ean, etorri ziren. Greenwicheko behatokian, lehenengo izar-katalogo modernoak egiten hasi ziren. Haietako baten egileak, J. Bradleyk, aberrazio astronomikoa ere aurkitu zuen 1726an. F. W. Besselek, beste lan askoren artean, 61 Cygni izarrerainoko distantzia kalkulatu zuen 1838an; horrenbestez, astronomiaren alorrean berebiziko garrantzia duen distantzien neurketaren arazoari lehenengo irtenbidea aurkitu zion, nahiz eta berak lortutako balioa gaur egun ontzat ematen dena baino %40 handiagoa izan.

Bestetik, tresna teoriko berriei esker, 1682an behatu ahal izan zen kometaren orbitaren parametroak eta periodoa kalkulatu zituen E. Halleyk. Aurrez, 1531 eta 1607an ikusitakoa zela frogatu zuen, eta berriz ere 1758an itzuliko zela; lan hori ere lehenengo aldiz egin zen. A. C. Clairautek kalkulu zehatzagoak egin zituen Jupiter eta Saturnok kometaren orbitan zuten eragina ere kontuan hartuz, eta itzulera-data zehaztasun handiz kalkulatu zuen. J. F. W. Herschelek Urano aurkitu zuen 1781ean. Hala ere, planeta horren higidura ez zetorren bat kalkulu teorikoek aurresaten zutenarekin, eta J. C. Adamsek eta U. Leverrierrek, bakoitzak bere bidetik, Uranoren perturbazioek eragiten zuten zortzigarren planeta baten existentzia aurresan zuten, eta baita bere posizioa kalkulatu ere. 1846an, J. G. Gallek Neptuno aurkitu zuen Leverrierrek emandako datuei esker. Antzeko problema bat C. F. Gaussek ebatzi zuen 1801ean, baina askoz ere zailagoa, eskura zeuden datuen urritasunagatik eta astroaren balizko orbitari buruzko beste inolako informaziorik ezagutzen ez zelako. Urte horren hasieran, G. Piazzik Zeres asteroidea aurkitu zuen, baina bakarrik berrogeita bat egunean behatu ahal izan zuen, Eguzkiaren atzealdean ezkutatu aurretik. Denbora horretan, 9° baino ez zen desplazatu zeruan. Erronka, orbita kalkulatzea zen, Eguzkiaren ostetik atera ondoren berriz ere behatu ahal izateko. Piazziren neurketak urte hartako ekainean argitaratu ziren, eta Gaussek urte-bukaerarako kalkulatua zuen orbita.

Gorago esan bezala, eta adibide modura aipatu diren lorpenak eta haiek erdiesteko metodologiak erakusten dutenez, astronomiak bere lekua hartu zuen zientzia moderno gisa, beste jakintza arlo batzuekin batera. Bide batez, XVII. mendera arte bidelagun izana zuen astrologiatik aldendu egin zen betirako, azken diziplina horren oinarri zein metodoek ez dutelako zientziarenekin zerikusirik.

Aurreko atalean deskribatutako astronomia modernoaren lehen loraldiak XIX. mendera arte iraun zuen, eta, batez ere, posizio-astronomia eta zerutar mekanikaren garapena ekarri zuen. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, ordea, astronomiaren beste atal berri bat hasi zen garatzen: astrofisika. Kasu honetan ere aurrerapen teknologiko eta teoriko batzuek bultzatu zuten bide berriaren zabaltzea, espektroskopiak eta argazkigintzak, hain zuzen ere. Teknika berri bi horiei esker, astronomoen interesa izarren posizioa eta higidurak eta izarretarainoko distantziak mugatzetik haien konposizio kimiko eta fisikoaren azterketara aldatu zen.

Ortzadarra Eguzkiaren argiaren izaera konposatuaren adibide nabarmena bada ere, fenomeno fisiko horren interpretazio zientifikoa ez zen gauzatu XVII. mendera arte. Berriz ere I. Newton aipatu behar dugu, bere lan eskergaren alorretako batean espektroskopiaren hastapenak landu zituelako. Modernotzat jo daitekeen lehenengo espektroskopioa diseinatu eta egin zuen, 1666an, eta, hala, Eguzkiaren argia koloretako zenbait serietan sakabana zitekeela frogatu zuen. Esperimentuaren ondorioz lortzen den koloretako marrez osatutako irudiarentzat spectrum izena ere hark proposatua zuen.

Aurrerapenak astiro etorri ziren zientziaren atal honetan, baina urrats txikien ondorioz izan bazen ere, XIX. mendearen hasieran nabarmena zen Eguzkiaren igorpenak argi ikusgaiaren alorretik kanpo ere bazuela osagairik. Herschelek 1800ean frogatu zuen infragorriaren aldera luzatzen zela eta J. W. Ritterek, berriz, ultramorearen aldera egiten zuela. Urtebete geroago, W. H. Wollastonek Eguzkiaren argia nahikoa sakabanatzea lortu zuen koloretako marren artean marra ilunak ere behatzeko. Hala ere, ez zituen hartakotzat hartu, eta koloretako marren arteko garrantzirik gabeko bereizletzat jo zituen. J. Fraunhoferrek 1814an bostehun marra ilunetik gora katalogatu zituen Eguzkiaren espektroan, eta, interpretatzen jakin izan ez bazuen ere, espektroaren zati garrantzitsutzat jo zituen.

Interpretazio zuzena 1859an ezarri zuen G. R. Kirchoffek. Batetik, elementu zein konposatu kimiko bakoitzak bere espektro bereizgarria duela proposatu zuen, eta, beraz, iturri ezezagun batetik jasotako argia analizatuz bere osaketa kimikoa ondoriozta daitekeela. Bestetik, tenperatura bera duten gorputzek igorri edo xurgatzen duten potentzia, uhin-luzera bakoitzean, berdina dela argitu zuen. Azken horrek esan nahi du gorputz batek tenperatura jakin batean igortzen dituen espektroko lerroak tenperatura berean dagoenean xurgatu ere egin ditzakeela; hala nola beste argi-iturri batetik datorren erradiazioak gorputza, oro har, gasa, zeharkatzen duenean, azken horrek uhin-luzera egokiko erradiazioa xurga diezaiokeela. Jatorrizko argi-iturriko erradiazioak, zeharkatzen duen gasetik ateratzean, marra beltza izango du gasak energia xurgatu dion uhin-luzerari dagokion espektroaren tokian. Hortaz, Eguzkiaren espektroaren marra ilunen kasuan, zera esan dezakegu: Eguzkia eta behatzailearen artean dauden substantzia kimikoek xurgatutako erradiazioak utzitako hutsuneak dira, kasu honetan, Eguzkiaren eguratsa edo Lurraren eguratsa. Espektroskopiaren hastapen teorikoak diren ezagutza horiek astrofisikaren lehenengo oinarri teorikotzat ere jo daitezke, eta, gaur egun ere, eguzki-sistemaz kanpoko astroen konposizio kimikoa aztertzeko dugun modu bakarra dira. Hala ere, aipatu beharrekoa da espektroen interpretazio zuzenak ezinbestekoa duela XX. mendearen hasierarekin garatzen hasi zen mekanika kuantikoa.

Bestalde, astrofisikaren lehenengo behaketa-saioa Fraunhoferrek berak egin zuela esan genezake; bera izan zen difrakzio-sare bat teleskopio bati erantsi eta izar eta planeten espektroak lortu zituen lehena.

Lehenago esan bezala, argazkigintzak ere berebiziko garrantzia izan zuen astrofisikaren garapenean. Teleskopioei argazki-kamerak erantsi zizkietenetik behaketak ez zituzten eskuz marraztu behar izan; aurrerantzean, bada, artxibo askoz ere osatuago eta zehatzagoak bildu ahal izan ziren. Horrekin batera, beste abantaila interesgarri hauek ekarri zituen:

Helburu jakin batekin eginiko argazkiak une horretan interesik gabekotzat jotzen diren beste astro asko ere jasotzen ditu, gerora aztergai bihur litezkeenak. Adibideak ugariak dira.

Berebiziko garrantzia du aurrez aipatu dugun espektroskopia lantzeko. Espektroen argazkiak atera ahal izateak astroaren espektroaren azterketa irudia teleskopioaren objektiboan dagoen bitartean egin behar izana gainditu zuen.

Argazkigintza nahiko goiz erabiltzen hasi zen astronomian, eta profesionalek behatokietan integratu aurretik ere astronomiazaleek zeru-objektu askoren argazkiak egin zituzten. Izan ere, L. J. M. Daguerrek, argazkigintzaren sortzaileetako batek, F. J. D. Arago astronomoak eskatuta, Ilargiaren lehenengo argazkia egin zuen 1838an. Nonbait, gehiegizko esposizioarekin egin zuen, eta zirriborrotsua atera zen. Ondoren, argazkigintzaren garapenaren lehenengo urteetan astronomiaren alorrean eginiko hainbat lorpen aipatzen dira:

Lehenengo izarren espektroak lortu ondoren argiro ikusi zen izarrak Eguzkiaren antzeko astroak zirela, baina baita horien aldaera zabala zela ere. Horren ondorio da A. Secchik 1867an argitaratu zuen izarren lehenengo sailkapen espektrala, hirurehun eta hamasei izar katalogatzen zituena. Zalantzarik gabe lan handia izan zen, kontuan izanez gero artean espektrografia, hau da, argazki bidez espektroen espektrogramak lortzeko teknika, garatzen hasi gabe zegoela. 1872an hasitako garapen horrek erraztu egin zuen azterketa teorikoetarako beharrezkoak ziren izarren espektroen katalogoak egitea. Harvard College Observatoryn, 1886an hasita eginiko lanaren ondorio da Henry Draper Catalog katalogoa. Tarteko beste argitaraldi batzuen ondoren, argitalpen nagusia bederatzi bolumenetan egin zen 1918 eta 1924 bitartean, non 225.300 izarren espektroak sailkatu ziren.

Hori baino datu gutxiagorekin lan egin zuten, bakoitzak bere bidetik, E. Hertzsprung eta H. N. Russellek egun Hertzsprung-Russell edo H-R diagrama deritzona sortzeko (izar). E. Hertzsprungek 1911n argitaratu zuen diagraman, izarren magnitude absolutua kolore-indizearen funtziopean adierazten zuen. H. N. Russellek horren baliokidea egin zuen 1913an, magnitude absolutua mota espektralaren funtziopean erakutsiz. Diagrama horrek berebiziko garrantzia du izarren eboluzioa aztertzeko, eta beste era batera ere adierazi ohi da: argitasuna (magnitude absolutuarekin erlazionatua) izarraren gainazalaren tenperaturaren funtziopean, azken hori mota espektrala zein B-V kolore-indizearekin lotuta dagoelako. Arrazoia zera da: astronomoek izarren eboluzioa aztertzeko erabiltzen dituzten konputagailu-ereduen emaitzak izarren argitasuna eta gainazalaren tenperatura direla. H-R diagraman, izar batek bere bizitzan zehar egiten duen eboluzioari jarraitu dakioke.

Izarrak hodei molekular handiak uzkurtzearen ondorioz sortzen dira. Uzkurtze-prozesuan hodeia hautsi egiten da, eta zatiek izarrak eratu ditzakete baldin eta haien masa muga batzuen artekoa bada. Masa minimoa 0,08 ME da; goi-muga, berriz, oso arazo eztabaidatua da gaur egun ere, eta 120-300 ME izan liteke. Grabitatearen eraginez protoizarra uzkurtzen doan neurrian, bere nukleoa berotuz doa, eta, tenperatura 107 K-era iristen denean, hidrogenoaren fusioa hasten da, eta izarra H-R diagramako sekuentzia nagusian sartzen da.

Izarraren amaiera, sekuentzia nagusitik atera ondorengo eboluzioa, ezberdina izaten da haren masaren arabera, eta hor dute lekua izar nano zuriek, neutroi-izarrek eta zulo beltzek. Masa txikieneko izarrek, Eguzkiaren masa baino zortzi aldiz txikiagokoek, nano zuri gisa bukatzen dute bidean masaren zati handia galdu ondoren. 40 Eridani B izan zen nano zuri gisa sailkatu zen lehenengo izarra, 1910ean bere espektroa lortu eta gero. 1916an, E. J. Öpikek kalkulatu zuen haren dentsitatea Eguzkiarena halako 25.000 zela gutxi gorabehera. Dentsitatea horren handia izan arren, ez da izarraren erabateko kolapsoa gertatzen; atomoak erabat ionizatzen dira, eta askatzen diren elektroi endekatuen presioak aurre egiten dio grabitatearen indarrari. Hala ere, 1931n argitaratutako lan batean, P. V. S. Chandrasekharrek frogatu zuen nano zuri baten masaren goi-muga 1,4 aldiz Eguzkiarena zela. Izarraren masa sekuentzia nagusian dagoenean Eguzkiarena halako 8 baino handiagoa bada, kolapsoa gertatzean sortuko den hondarrak Chandrasekharren mugatik gorako masa izango du, eta, kasu horretan, elektroi endekatuen presioa ez da nahikoa uzkurdura gerarazteko.

Neutroia 1932an aurkitu zen, eta, hurrengo urtean, F. Zwickyk eta W. H. W. Baadek neutroi-izarren existentzia aurresan zuten. Eratze-prozesua ere proposatu zuten: supernoba-leherketa. 1967an, S. J. Bellek eta A. Hewishek pulsarrak aurkitu zituzten. Urtebete geroago, T. Goldek proposatu zuen pulsarrak biratzen ari ziren neutroi-izarrak zirela, eta, hurrengo urtean, hainbat zientzialarik osatutako taldeak Karramarroaren nebulosako pulsarra aurkitu zuten, supernobak, pulsarrak eta neutroi-izarrak lotuz.

Neutroi-izarren masak ere badu bere muga: Tolman-Oppenheimer-Volkoff muga, gutxi gorabehera Eguzkiaren masaren hirukoitza dena. Kolapsoa gertatu ondorengo masa handiagoa balitz, zulo beltza sortuko litzateke. Objektu teoriko modura zulo beltzek historia luzea dute. Nahiz izen hori 1967an jarri zitzaien, J. Michellek aipatu zituen lehenengo aldiz ihes-abiadura argiarena baino handiagoa duten astroak 1784an. Zulo beltzen teoria modernoak, ordea, ez du zerikusi handirik orduko ideiekin, eta haien garapenaren lehenengo urratsa K. Schwarzschildek egin zuen 1916an. J. R. Oppenheimerrek eta H. Snyderrek deskribatu zuten 1939an zulo beltzen eraketa-mekanismoa. Aurkitu, ordea, ez ziren 1971 arte aurkitu: orduan identifikatu zen Cygnus X-1 astroa zulo beltza izan zezakeen sistema bikoitz gisa.

Jakina, gaur egun ere, oraindik argitzeke daude aipatu ditugun izarren eboluzio-bide guztien xehetasun asko, eta horretan lanean dihardute ikertzaileek.

Eboluzioarena, ordea, ez zen izarren inguruan argitu beharreko arazo bakarra, izarren energia-igorpen itzelaren iturriaren arazoa ere azalpen beharrean zegoen. Aurreko mendearen hasieran konbentzionaltzat jo genitzaken iturriak baztertu egin ziren, hala nola izarraren eraketa-garaian pilatutako energia grabitatorioa. Izan ere, beharrezko energiaren zati minimo bat baino ez zuten justifikatzen. A. Eddington izan zen lehenengoa, 1920an, izarren energia-iturritzat energia nuklearra aldarrikatu zuena. Lan handia egin behar izan zen tartean, baina, 1939an, hidrogenoak helioa sortzeko fusio-erreakzioen kateak deskribatu zituen H. A. Bethek, Energy production in stars lanean, protoi-protoi katea delakoa. Bide beretik, G. R. Burbidge, M. Burbidge, F. Hoyle eta W. A. Fowlerrek izarretan helioa baino elementu astunagoak zein prozesuren bidez eratzen diren azaldu zuten 1957an argitaratutako lan oso ezagun batean.

Aipatu berri dugun lan horretan, ordea, ez ziren prozesu horiek izarraren eboluzioarekin lotzen. A. G. W. Cameron izan zen bide hori lehenengo jorratu zuena. Aurrerantzean gaiak, astronomiaren eta beste zientzien arlo gehienak bezala, oso azkar eboluzionatu du, konputagailuen garapenak lagunduta, teoria orokorren xehetasunak gero eta gehiago zehaztuz.

Astrofisikaren inguruko oharrekin bukatzeko, galaxien azterketaren eboluzioaren aria berrartu behar dugu, Hubblek bere legea argitaratu zuenetik aurrera. Hubblek berak egin zuen galaxien lehenengo sailkapena 1936an, eta galaxia kiribil, galaxia kiribil barradunak, galaxia eliptikoak eta galaxia irregularrak bereizi zituen. Gerora, galaxia lentikularrak ere gehitu zizkien kiribil eta eliptikoei, eta beste xehetasun txikiago batzuk. Esne Bidea kiribil barraduna da, SAB(rs)bc motakoa zehazki.

Bestalde, sailkapen morfologikotik kanpo, galaxia aktiboak ere aipatu behar dira. Galaxia aktiboen kasuan behatzen dena horien nukleoa izaten da, ohikoa baino askoz ere argitasun handiagoa izaten dutelako espektro elektromagnetikoaren esparru batzuetan edo denetan. Uste denez, galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltzera erortzen ari den materiak igorritakoa da energia-iturria. Abiadura handiz erortzen ari den materiak akrezio-disko bat eratzen du zulo beltzaren inguruan, eta bertan gertatzen diren disipazio-fenomenoek diskoa berotu eta energiaren askapena eragiten dute. Galaxia aktiboetan ezagunenak kuasarrak dira segur aski. Lehenengoa, 3C273, M. Schmidtek identifikatu zuen 1963an.

Hurrengo bi arazoek zerikusi handia dute aztertu behar dugun hurrengo atalarekin ere, unibertsoan materia ikusgaia nola dagoen banatuta eta materia ilun ikusezina ere badela zehazten dutelako. Galaxiak ez daude uniformeki banatuta unibertsoan; aitzitik, galaxia-kumulu deritzen taldeetan agertzen dira. Hori nabaria zen galaxiak oraindik nebulosatzat jotzen ziren garaitik. Esne Bidea Talde Lokal deitzen den kumuluaren kidea da, beste hogeita hamar batekin batera. Andromeda galaxia eta gurea dira taldean handienak. Baina taldeok ere superkumuluak eratuz biltzen dira. Superkumulu Lokal edo Virgo superkumulu deritzonaren partaide da Talde Lokala. Superkumulu horren erdigunean Virgo kumulua dago, eta gure kumulua, nahiko kanpoaldean. Superkumuluen tartean gune huts handiak daude. Lehenengoa 1981ean aurkitu zen, Bootes konstelazioan, eta ehun milioi argi-urte inguruko diametroa du.

Materia iluna dela eta, aipatzekoa da F. Zwickyk 1933an frogatu zuela, Coma galaxia-kumulua aztertuz, ikusten ez den materia ezinbestekoa dela kumuluak eboluzionatzen duen bezala eboluziona dezan. 1973an, J. P. Ostrikerek eta P. J. E. Peeblesek gauza bera frogatu zuten baina galaxia kiribilen diskoentzat.

Dagoeneko aipatua dugu argazkigintzak eta espektroskopiak izan zuten garrantzia astronomiaren garapenean. Berriz ere teknika horiek sortu ziren garaietara jo behar dugu kosmologia zientifikoaren sorreraren nondik norakoak argitzeko. Aipatutako teknikek eta astronomiak garapen komunean izan dituzten mugarri nagusien aipamena egitean, zerrendako azken lau efemerideak garrantzi handiko arazo bati lotutakoak dira. Garai hartan, galaxiak ere nebulosa izendatzen ziren, alegia, oraindik ez ziren bereizten Esne Bideko hauts eta gasezko hodeiak —gaur egun nebulosatzat hartzen diren bakarrak— eta Esne Bideaz kanpoko beste galaxiak. Hala ere, arazoaren inguruko eztabaida hasia zen, eta unibertsoaren bi ikuspegiren artean erabakitzeko giltzarria zen. Orduan nebulosatzat jotzen ziren guztiak Esne Bidearen parte balira, unibertsoaren irudia oso sinplea izango litzateke: Esne Bidea eta, inguruan, espazio erabat hutsa; nebulosetako batzuk, nebulosa kiribilak deitzen zituztenak, Esne Bideaz kanpokoak balira, unibertsoaren espazio zabalean gure galaxiaren antzeko beste asko egongo lirateke sakabanatuta, gure hori besteen artean berezia izan gabe.

Gorago aipatu ditugun Andromedaren argazkia eta espektroa ez ziren erabakigarriak izan. Ez bereizmena behar bestekoa ez zelako bakarrik, baita beste arrazoi batengatik ere: Lurretik astro behagarri urrunenetarainoko distantziak kalkulatzeko metodorik ez zegoelako. Zefeida-motako izar aldakorrak distantziak kalkulatzeko erabili ahal izan zirenean ireki zen bidea gure galaxiaren mugak erabakitzeko eta gurearen antzeko beste galaxia batzuk zeudela baieztatzeko.

H. Shapleyk 1917an frogatu zuen Esne Bidea ordura arte uste zena baino askoz ere handiagoa zela, eta, han, eguzki-sistema ez zegoela inolako posizio berezitan. Horretarako, kumulu globularren banaketa espaziala aztertu zuen, eta horietarainoko distantziak neurtu zituen aipatutako zefeidak erabiliz. Hamar urte geroago, J. H. Oort eta B. Lindbladek gure galaxiaren biraketa-higidura frogatu zuten.

Edwin Hubblek 1925ean argitaratutako lanean, hainbat nebulosa kiribiletarainoko distantziak ezagutzera eman zituen, tartean Andromeda nebulosarainokoa. Distantzia horiek askoz ere handiagoak ziren Shapleyk kumulu globularretaraino neurtutakoak baino; beraz, Hubblek proposatu zuen unibertsoan Esne Bidearen antzeko galaxia ugari zeudela. Hala, gorago aipatu dugun unibertsoaren egiturari buruzko eztabaidarako irtenbidea bideratu zuen, eta gaur egun dugun ikuspegiaren oinarriak jarri zituen.

Lau urte geroago, 1929an, Hubblek bere izena daraman legea aurkeztu zuen. Horren arabera, grabitatearen eragina baztergarria izateko nahikoa distantziara dauden galaxiak kontuan hartzen baditugu, galaxia horiek elkarrengandik urruntzen ari dira beren arteko distantziarekiko proportzionala den abiaduran. Beraz, unibertsoa hedatzen ari dela frogatu zuen. Galaxien abiadura kalkulatzeko, haien espektroan agertzen den gorriranzko lerradura erabili zuen. Dena den, legearen formulazioa Hubbleri badagokio ere, V. M. Slipherren lorpena da nebulosa kiribilen gorriranzko lerraduraren interpretazioa, Lurretik urruntzen ari direla adierazten duen Doppler efektu gisa. Bide hori irekiz, 1912an Andromeda galaxiaren (orduan oraindik nebulosa) urruntze-abiadura erradiala neurtu zuen, eta ia 300 km/s-ko balioa lortu zuen.

Hubbleren legea eta Esne Bideaz besteko galaxien existentziaren frogapena kosmologia esperimentalaren sorrera edo abiapuntutzat jotzen dira. Kosmologia teorikoaren oinarriak, berriz, A. Einsteinek 1915ean argitaratutako erlatibitate orokorraren teorian ditugu. Einsteinek berak argitaratu zituen 1917an bere teoria Unibertsoari aplikatzean lor zitezkeen ondorioak. Unibertsoa hedatzen ariko zela ondorioztatu arren, konstante kosmologikoa sartu zuen ekuazioetan, unibertsoak egonkorra izan behar zuelako usteari eusteko. Urte berean, W. de Sitterrek beste bi emaitza argitaratu zituen; Einsteinen emaitzek bezala, unibertso egonkorra eta konstante kosmologikoa berresten zituzten, baina unibertsoa hedatzen ari zela deskribatzen zuten. A. A. Friedmannek 1922an, eta G. E. Lemaîtrek 1927an, bakoitzak bere aldetik, eredu berri bat aurkeztu zuten. Einsteinen homogeneotasunaren eta isotropiaren hipotesiak mantentzen zituzten, baina egonkortasuna eta konstante kosmologikoa baztertu egiten zituzten. Emaitzak Big Bang motako kosmologia klasikoaren oinarria dira, eta unibertsoa hedatzen ari dela frogatzen duen Hubbleren lege esperimentalari aurreratu zitzaizkion.

A. A. Penziasek eta R. W. Wilsonek Gamowek aurresandako mikrouhinen erradiazioa aurkitu zuten, 2,73 K-eko tenperaturari dagokion hondoko erradiazioa, alegia. Nahiz aldeko froga esperimental hori oso garrantzitsua izan, oraindik beste arazo teoriko batzuk sortu ziren Big Bangaren ereduaren bidean, lautasunaren eta horizontearen arazoak, hain zuzen ere. Horien konponbidea A. H. Guthek proposatu zuen, 1981ean, Big Banga gertatu ondorengo une labur batean, inflazio deitu ohi zaion espazioaren hedapen izugarri azkar bat gertatu zela frogatuz. Egoera horretan, esan daiteke kosmologia teorikoa oinarrizko partikulen fisikarekin erabat lotuta dagoela.

Kosmologiaren garapen azkar eta aberatsaren kontakizun hau bukatzeko, azken urteetan eginiko ekarpen esperimental garrantzitsua aipatuko dugu: 1998an High-Z Supernova Teamek eginikoa. A. G. Riess buru duen taldeak, urruneko galaxietan gertatutako I motako supernoben azterketan oinarrituta, frogatu zuen unibertsoaren hedapena azeleratzen ari dela. Big Bangaren ereduak, aldiz, hedapen horrek motelduz joan behar zuela aurresaten zuen; beraz, aldaketa berriak egin behar izan zaizkio teoriari. Aldarapena eragiten duen energia ilun deituriko eragile oraindik ezezagunari egozten zaio azelerazioa. Aukeretako bat Einsteinek beste helburu batekin erabili zuen konstante kosmologikoaren antzeko bat izatea bada ere, oraindik argitzeke dagoen arazo berria da (Big Bang).

Ikusi dugunez, astronomiak eboluzio azkar eta aberatsa izan du, bai behaketa-teknikei bai atal teorikoei dagokienez. Hala ere, izaerari erreparatuta, astronomia ez da gehiegi aldatu, gaur egun ere, zientzia esperimentala baino behatze-zientzia izaten segitzen baitu. Neurketa ia guztiak distantzia oso handitara diren gorputzen ezaugarrien ingurukoak dira, modu ez-zuzenean egiten dira, eta inolako aukerarik gabe gorputzak dauden baldintzak aldatzeko edo bertan esperimentu egokiak planteatzeko ikerketak bide egokienetik eramateko. Betiere erradiazio elektromagnetikoaren detekzioaren bidez egiten dira neurketak. Arau orokor horren salbuespen bakarrak hauek dira: Lurrean bildutako meteoritoak, Ilargitik ekarritako laginak, estratosferan edo gorago biltzen diren planeta-arteko hauts-partikulak eta Stardust espazio-ontziak ekarritako izarrarteko hauts-laginak eta Wild 2 kometaren isatsean batutako laginak.

Erradiazio optikoa bezala, irrati-uhinen esparrukoa ere lurrazalean kokatutako behatokietan jaso daiteke, irrati-teleskopioen bidez. K. G. Janskyk aurkitu zituen lehenengoz gure galaxia barruan sortutako irrati-igorpenak 1931an. Gure galaxiaren erdigunea edo izarrarteko hidrogenoa ere erradiazio-esparru horretan behatzen dira, baita mikrouhinen arloan hain garrantzitsua den mikrouhinen hondoko erradiazioa ere.

Beste alorreko behaketak Lurretik kanpo dauden satelite-behatokietatik egin behar dira, atmosferak ez dielako iragaten uzten; beraz, azken hamarkadetan garatutako alorrak dira. Infragorrian, adibidez, izarren inguruko materia-diskoak, balizko planetak eta izar nano marroiak aurkitu dira. Ultramorean, izar beroenei buruzko informazio aberatsa lortu da, baita supernobei buruzkoa ere. X izpien arloan, supernobak, galaxia-kumuluetako gasa edo X izpietako sistema bikoitzak beha daitezke. Gamma izpien arloan, GRB edo gamma izpien leherketak detektatu dira, Big Bangaren ondoren gertatu diren argitasun handieneko fenomenoak.

Zientziak aurrera egin ahala, gero eta nabarmenagoak dira arloen arteko loturak, eta aurrera egiteko duten elkarren beharra. Horren ondorio dira gero eta ugariagoak diren diziplinarteko lantaldeak eta ikerkuntza-esparruak. Astronomia dugu agian zientzia oparoena horrelako jakintza-arloen arteko lankidetzen garapenean. Nabaria da astronomia eta fisikaren esparru gehienen arteko lotura: mekanika, elektromagnetismoa, mekanika kuantikoa, erlatibitatea eta termodinamikak bihurtu dutelako astronomia zientzia moderno; baina azken urteotan biologia, kimika, geologia eta klimatologiak, besteak beste, garapen-eremu berria dute Lurraz kanpoko zenbait esparrutan; hori dela eta, astrobiologia, astrokimika eta astrogeologia sortu dituzte.

Astrobiologiak bizitzaren oinarrizko egituren sorrera aztertzen du, izarrarteko espazioan horien aztarnak ote dauden argitzea du helburu, eta baita Lurraz kanpoko bizirik garatu ote den ere. Astrokimikak espazioan sakabanatuta zein astro ezberdinetan dauden konposatu kimikoak aztertzen ditu, nola sortu eta desegin daitezken toki horietan diren muturreko baldintzetan. Aipatutako biek eta astrogeologiak, bereziki, lan-esparru zabala dute Lurraren inguruko planeten azterketa egiteko bidali diren misioek irekitako bideari esker.

Arkeoastronomia arkeologiari eta antropologiari lotuta sortu da, astronomiarekin lotutako historiaurreko aztarna eta aztarnategi astronomokoak aztertzeko.

Bistakoa da, halaber, astronautikaren beharrek ingeniaritzari eta beste esparru teknologiko batzuei planteatu dizkien erronkak eta horiek eragindako garapenak. Izan ere, gaur egun agentzia espazial guztiek dituzte garatzen dituzten teknologia berriak erabilera arruntetara bideratzeko sailak.

Aipatzekoa da, azkenik, astronomiak giza pentsaeran eta filosofian izan duen eragina, unibertsoaren ikuspegia erabat aldatu baitu.




#Article 2: Aristoteles (1188 words)


Aristoteles —grezieraz Ἀριστοτέλης— (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322) Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.

Mazedoniako Estagira hirian jaio zen, K. a. 384 urtean, eta hortik datorkio Estagirita ezizena. Asklepiade familiakoa zen, hau da, Asklepioren ondorengoena, eta horrek eragin zion biologia eta medikuntzarako zaletasuna. Nikomako bere aita Mazedoniako Amintas erregearen sendagilea zen. Horrek Mazedoniako gortera lotuko zuen Aristoteles bere bizitzan zehar. 17 urte zituela Atenasera joan zen eta bertako Akademian Platonen ikasle izan zen 20 urtez. Akademian izan zen azken urteotan, erretorika irakasle gisa ere jardun zuen. Bertan Estagirita eta Irakurle ezizena ipini zioten, jatorriagatik lehena eta beti liburuak aztertzen aritzen zelako bigarrena. Platon hil zenean, ez zuten Akademiako buru izendatu, Akademian nagusitzen ari zen pentsaera matematikoarekin zituen ezadostasunak zirela eta. Horrela, Espeusipo izan zen Platonen ondorengoa akademian. Asia Txikiko Aso hirira joan zen bertako erregea zen Hermias bere lagunaren gonbiteaz eta han izan zen hiru urtez. Bertan, erregearen alaba (edo biloba, agian) zen Pitiasekin ezkondu eta alaba bat izan zuen berarekin, Pitias izenekoa baita ere. Hermias hil ondoren, Mazedonia bere jaioterriko erregea zen Filipo II.a Mazedoniakoaren 13 urteko Alexandro semearen (gerora Alexandro Handia izango zena) irakasle izendatu (K. a. 343) eta horretan jardun zuen bost urtez. Ondoren, Lesbosera joan zen Teofrasto bere adiskidearekin (K. a. 337 – K. a. 335).

Filipo Mazedoniakoa hilik eta Alexandro bere semea bere konkistak prestatzen ari zela, Aristoteles Atenasa itzuli zen. Bertako Akademian, Xenokratesen buruzagitzapean Platonen pentsaera nagusi zela eta, Lizeo izeneko bere eskola sortu zuen Aristotelesek, non jakintza-arlo guztiak lantzen ziren. Bertako ikasleak peripatetiko ezizenez ezagutuak izan ziren, Aristotelesek ibiltzen irakasteko ohitura zela eta (peripatetiko terminoa ibili aditza du jatorri). Bitartean Pitias bere emaztea hil eta Herpilis izeneko emakume batekin ezkondu omen zen eta berarekin seme-alabak izan zituen, Nikomako izeneko seme bat besteak beste, Aristotelesen Etika Nikomakorentzat liburuaren protagonista.

K.a. 323an Alexandro Handia Babilonian hil zenean, Atenaseko Alexandroren aldeko gobernua desegin eta Mazedonia eta mazedoniarren aurkako jarrera piztu zen. Mazedoniarra zen Aristotelesek Eubea uhartera ihes egin, bere hitzetan «Sokratesekin behin egin zuten bezala, filosofiaren aurka berriz ere bekaturik egiteko aukerarik izan ez zezaten» eta bertan hil zen hurrengo urtean.

Logikaren sortzailetzat jotzen da Aristoteles. Bera izan zen esaldi baten baliozkotasuna bere edukiari baino bere egiturari erreparatuz aztertu behar dela ezarri zuen lehena. Horrela, arrazonamendu logiko zuzen bati silogismo deitu zion. Aristotelesen silogismoen ohiko adibide bat hau da:

Dedukzioa da, beraz, Aristotelesen logikaren muina, kasu partikularretatik ondorio orokorrak ekartzen dituen indukzioa ere aipatu bazuen ere. Logikari buruz idatzi zituenak Organon, Tresna euskaraz, bataiatu zituzten eskola peripatetikoko bere jarraitzaileek. Organon horren baitan Kategoriak izeneko lana aurkitzen da lehendabizi, non kontzeptuak (izenak, aditzak) adierazten dutenari buruz kategoria ezberdinetan sailkatzen dituen: substantzia, kopurua, kualitatea, erlazioa, lekua, denbora, kokapena, egoera, ekintza eta grina. Kontzeptuak lotutakoan (izen bat aditz batekin batera, esaterako) sortzen diren proposizio kategorikoak soilik dira egiazkoak edo faltsuak, errealitatearekin duten adostasuna duten aztertuz. Proposizioak era zuzenean lotuz eta bateratuz, silogismoak erabiliz alegia, egiazkoak diren proposizio berriak sortzen dira.

Aristotelesek interes handia erakutsi zuen naturako fenomenoekin. Horrela, zoologia, botanika, meteorologia eta astronomiako informazio-biltzaile handia izan zen. Biologia arloan nabarmendu zen, izaki bizidunen sailkapen taxonomikoa asmatu baitzuen. Zoologiari dagokionez animalia odoldunak eta odolgabeak bereizi zituen, eta botanikari dagokionez landare loredunak eta loregabeak. Berezko sorreraren ideia okerra ere garatu zuen, intsektuak ihintz, hezetasun eta izerditik berez sortzen zirela esanez. Astronomian ere ekarpenak egin zituen, zortzi esferadun teoria geozentrikoa planteatuz, indarrean iraun zuena Nicolaus Copernicusen teoria heliozentrikoa iritsi arte.

Bere iritziz, animalia, landare eta naturako fenomenoen behaketa sistematikoaz haraindi, zientziaren oinarrian naturaren izaeraren eta egituraren hausnarketa izan behar zela pentsatu eta horretan jardun zuen. Naturaren zientziari physike deitu zion. Physike horretan naturako izakien ezaugarri nagusia aldaketa edo mugimendua eta euren garapen potentziala zen bere iritziz, izaki artifizialak (mahai bat, esaterako) ez bezala. Mugimendua eta aldaketa eragindakoa da eta beraz, kausa bat behar du abiarazle gisa. Lau kausa mota bereizi zituen Aristotelesek: kausa materiala (brontzetik estatua bat sortzen denean), kausa formala (estatuaren forma edo eitea bera), kausa eraginkorra (artista bera) eta xedezko kasua (zertarako egiten den estatua). Kausa horiekin loturik, Aristotelesek hilemorfismo izeneko teoria garatu zuen, zeinaren arabera gauzak materiaz eta formaz osaturik dauden.

Aristotelesen Metafisika izenpean, Aristotelesek filosofiaz idatziriko lanen bilduma bat da, gai askotarikoak eta askotan batasunik gabeak. Izena Aristotelesen Fisika lanetako gaiez harago izateagatik dela pentsatu da (meta + fisika, euskaraz – fisikaz harago); liburuki hauek Aristotelesen lanen kanon edo ordenazioan Fisika lanen ondorengoak zirelako etor daitekeela ere pentsatu da, ordea. Aipatu behar da, gainera, metafisika hitza bera ez dela bilduma horretan agertzen eta Aristotelesen jarraitzaileek eta peripatetikoek jarritako izenburua dela. Aristotelesen Metafisika bildumaren aniztasunaren baitan, lau gai bereiz daiteke: gauzen lehenengo kausak eta printzipioak aztertzen dituen lehen filosofia, izatearen azterketa, jakintza eta teologia.

Aristoteles idazkiak Teofrasto bere ikasleak jaso zituen, eskola peripatetikoaren buruzagitzarekin batera. Liburu bilduma Neleoren eskuetan geratu zen ondoren. Honek zulo batean gorde zituen, harik eta K. a. 100 urtearen inuguran liburuzale batek aurkitu zituen arte. Atenasera ekarri ondoren, Erromara eramanak izan ziren K. a. 86an, Atenas Erromaren mendean geratu zenean. Erroman jakintsuen arreta jaso zuten eta horien edizio berri bat plazaratu zen ondoren, egun ezagutzen dena. Zoritxarrez, bere idazki guztietatik bostena bakarrik geratzen da.

Bere obra, erretorika, hiru liburuz osatuta dago. Lehenak ikuspegi orokorra eskaintzen du, erretorikaren betebeharrak eta beraren definizioa aurkeztuz; bertan ere testuinguruaren gainean zehaztutako eztabaidak eta erretorika motak aurkezten dira. II Liburuak hiru oinarriak tratatzen ditu zehazki hizlari batek fidatu behar izango lituzkeenetan: sinesgarritasunean (ethos-ean), zirraretan eta entzuleen (patetismoaren), eta arrazoiketa patroiengan (logoetan) psikologian oinarritutakoak. III liburuak sartzen ditu estiloaren (aukeraketao lexiko, metafora eta esaldiaren egitura) eta antolaketaren elementuak. Nahiz eta garrantziren bat azkeneko produktuari eman, eskuarki Poetikarako irakurleari eusten dio.

Ethos (plurala: ethea) aurkezleari autoritate edo sinesgarritasunerako deia da. Aurkezleak gai honi buruz hitz egiteko gai dela konbentzituko du aurkezleak. Hau egin daiteke:

Pathos (plural: pathea) ikusleen emozioak erakartzen datza. Terminoak sinpatia, patetikoa eta enpatia dira. Metafora, antza, entrega sutsua edo erreklamazio sinple bat izan daiteke materia bat bidegabea dela. Pathos bereziki indartsua izan daiteke ondo erabiltzen bada, baina hitzaldi gehienek ez dira soilik pathosean oinarritzen. Pathos eraginkorrena da egileak edo hiztunek irakurlearen edo entzulearen azpiko balioarekin akordioa erakusten duenean.

Horrez gain, hizlariak patologia eta beldurrak erabil ditzake audientzia bereganatzeko. Pathos-ek ikusleen irudimena eta itxaropenak ere sar daitezke.Hizlariak eszenatoki bat margotuko duen gutiz positiboki eta gero hori baliatu  hau lortzekoa akzioak esan.

Zenbait kasutan, ethosiaren beherakada gerta daiteke patosiak azpimarratuz.

Logoak (plurala: logoi) errekurtso logikoa da edo haren simulazioa. Logika terminoa bertatik eratorri da. Normalean hiztunen erreferentziak edo tesiak onartzen dituzten gertaerak eta irudiak deskribatzeko erabiltzen da. Logosaren inguruko errekurtsoa edukitzea ere hobetzen du ethosak informazioa ematen duelako hiztunek ezagutza eta beraz ikusleei prestatu. Hala ere, datuak nahasgarria izan daitezke eta horrela ikuslegoa nahastu. Logosak engainagarria edo okerra izan daitezke, gai esanguratsua dirudien arren. Zenbait kasutan, datu okerrak, faltsifikatuak edo testuinguru okerrak antzemandako efektu bat gauzatzeko erabil daitezke. Hala nola gertatzen den istripuen zenbakiekin, faltsifikatuta egon beharrik ez bada ere, hildako txikiak (lesioak) izan ditzakete, ikusleen gogoan heriotza antzekoak izan daitezen eta, beraz, heriotza bidesariek eragin dezakete.




#Article 3: Asia (1452 words)


Asia munduko kontinenterik zabalena eta askotarikoena da. Eurasiaren lau bosten eta lurreko eremu lehorren herena hartzen ditu, eta ia osorik Ipar Hemisferioan dago. 44.579.000 km²ko eremua eta 4.140.336.501 biztanle ditu.
 
Mugak ez dira oso zehatzak. Ural mendiek, Ural ibaiak, Kaspiar Itsasoak, Kaukaso mendikateak, Itsaso Beltzak, Bosforok, Marmara itsasoak eta Dardaneloek bereizten dute Europatik; Bering itsasarteak Ipar Amerikatik, eta Itsaso Gorriak eta Suezko kanalak Afrikatik. Asia barruan sartzen dira, orobat, Japonia, Indonesia eta Malaysiako uhartediak.

Duela 5.000 urte baino gehiago sumeriarrek Mesopotamia, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea, okupatu eta lehendabiziko hiri-estatuak eratu zituzten: Ur, Uruk edo Lagash. Antzinaroan zehar, Asian Indus haranean eta Yangtze ibaian zibilizazio inportanteak sortu ziren.
 
Alexandro Handiaren gudarosteak Indus ibai ertzeraino heldu ziren. Erromatarrek bizigune batzuk eratu zituzten India hegoaldean eta, beharbada, Indotxina hegoalderaino ere iritsi ziren. Hauen ondoren, Europa eta Ekialdeko Asiaren arteko lotura bakarra, Iran, Bagdad eta Bizantziora, Zetaren bidean barrena, Txinatik heldu ziren karabanek osatzen zuten. Turko-mongoliarrek Errusia eta Erdialdeko Europara egin zituzten bidaldien bidez jakin ziren Asiari buruzko lehen berriak. Ondoren etorri ziren Marco Polo eta Giovanni da Pianen bidaiak, portugaldar eta herbeheretarren itsas aurkikundeak eta jesuiten egokimendua Txinako gortean.

Lurrunontzien garapenarekin batera, Asiarako egarria piztu zen europarren artean: ingelesek eta frantsesek India aldera jo zuten, herri ugari ibili zen Txinako kostaldeko hiriak konkistatzeko gatazkan, Frantziak Indotxinako alde bat hartu zuen beretzat, espainiarrak Filipinetan egokitu ziren eta errusiarrek Siberiaren konkista bukatu zuten.

Asian sortu ziren hiru erlijio monoteista handienak: kristautasuna, islama eta judaismoa.

Asia 44 milioi km² area baino gehiago ditu, 44.936.000 km² hain zuzen. Kontinentearen mugak ez dira oso zehatzak, adibidez, Sinai penintsula, Afrikarekin duen muga edozein kontinentearen zatia izan liteke. Era berean, Europarekin dituen mugak ere ezberdinak dira adituen arabera: batzuetan Ural mendiak, bestetan Ural ibaia bera. Kaukasoan ere eztabaidatsua da Georgia, Armenia edo Azerbaijan europarrak edo asiarrak diren ala ez.

Hala ere, Asiako muturrak honako hauek dira:

Era askotako lurraldeak ageri dira Asian. Iparraldean, Siberia eta Mongoliako ordokiak hedatzen dira; erdialdeko lurraldeak oso menditsuak dira (Anatolia, Armenia, Iran, Pamir eta Tibeteko goi ordokiak; Kaukaso, Hindu Kush, Himalaia, Tian Shan, Altai, Kunlun eta Stanovoi mendiak); hegoaldeko penintsulak, oso erliebe higatuz osatuak (Arabia, India eta Indotxina) eta uhartediak (Japonia eta Insulindia).

Asian daude lurreko mendi garaienak (Everest, K2 edo Annapurna), itsasoko sakanik sakonena (Marianak, Mindanao ekialdea, 11.000 m) eta sakonune itxirik handiena (Itsaso Hila, 393 m itsas mailaren azpitik). Hego-ekialdeko uharteak berriak eta jatorri bolkanikokoak dira (Ozeano Bareko suzko gerria). Asia ekialdeko ordokiak alubioi garraiakinezkoak dira gehienak, edo mendilerroen eta itsasoaren arteko zerrenda meheak osatzen dituzte (Annam, Malaysia, Sumatra, Borneo). Ekialdeko itsasertza, bestalde, biztanleria sakabanatu duten badia, golko, uharte eta penintsulez betea ageri da.

Asiako erliebearen banaketak lau ibai sistema nagusi eragin ditu:

Lau sistema nagusi hauez gainera, lurralde bakoitzeko sistemak aurki daitezke, hala nola, Persiako golkora isurtzen diren Tigris eta Eufratesek osatutakoa.

Aintzira garrantzitsuenak hauek dira:

Asiak Ozeano Artiko, Ozeano Barea, Indiako ozeanoa eta Mediterraneo itsasoak inguraturik dago. Barneko itsaso ugari dauzka, hala nola, Arabiako itsasoa, Hegoaldeko Txinako Itsasoa, Javako itsasoa, Ekialdeko Txinako Itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Karako itsasoa, Barentseko itsasoa, eta abar. Golko nagusiak Persiako golkoa, Omango golkoa, Bengalako golkoa, Siamgo golkoa, Tonkingo golkoa eta Anadirko golkoa dira. Penintsula aipagarrienak Anatolia, Arabia, India, Malaka, Indotxina, Korea eta Kamtxatka dira eta uharteak Zipre, Maldivak, Sri Lanka, Indonesiar uhartedia, Taiwan, Japonia, Sakhalin, Siberia Berriko uharteak, Ipar Uhartea eta Zembla Berria.

Hain zabala izanik, mota guztietako klimak ditu Asiak. Siberiako klima kontinentala da, neguak izugarri hotz eta gogorrak dituena. Lurzoruaren parte handi bat izoztua dago (permafrost). Erdialdeko Asiako lurralde guztietako klima ere kontinentala da. Hegoaldean, montzoiek eragin handia dute. Bertan iristen dira munduko euri kopururik handienak ere (11.000 mm inguru, Bangladesh eta Assamen). Berorik handiena India eta Pakistan arteko Thar basamortuan egiten du. Lurralde hotzena, bestalde, Siberiako ipar-ekialdeko Verkhoiansk da (-66 °C). Hego-ekialdeko Asian eta Txina hegoaldeko itsasaldeetan tifoi ugariko klima tropikal euritsua da nagusi. Sonda uharteetako klima aldiz, ekuatoriala da, urtarorik gabea. Beste lurralde batzuek, azkenik, klima bereziak dituzte: Tibet, 4.500 m-tik gora dagoen goi-ordokia; Kuroshio itsaslaster beroak Japonian eragiten duen egoera berezia, etab.
        

Iparraldetik hasita hegoalderantz, alde handiak daude landaredian, lurralde batetik bestera, klimaren arabera. Ozeano Artiko aldeko tundra, Siberiako taiga handiak gero, eta urki nahiz lertxun basoak ondoren. Hegoalderago belar estepak zabaltzen dira (Mongolia, Kazakhstan iparraldea), Kaspiar itsasotik Gobi basamortura luzatzen den lurralde idorraren mugan. Tibeten mendi garaietako landaredia aurki daitekeen bitartean, India eta Hego-ekialdeko Asia oihan tropikalez horniturik ageri dira. Malaysia eta Sonda lurralde tropikalak dira. Txina iparraldean, estepak eta oihanak tartekatzen dira. Txina hegoaldean, ordea, oihan subtropikal hezea ageri da. Japonian hiru klima bereizten dira: siberiarra, epela eta subtropikala. Asian landare mota guztiak aurki daitezke ia. Animaliei buruz, beste horrenbeste esan daiteke.
  

Asiako gizakiaren lehen aztarnak guztiz antzinakoak diren arren (Pekingo gizakia, Javako gizakia), arrazak berandu arte baizik ez ziren banatu, antza denez. Lau gizatalde handi bereiz daitezke Asian: paleo-siberiarrak, turko-mongolak, indoeuroparrak eta indonesiarrak, mendeetan zehar elkarrekin nahasi diren arraza-familia desberdin askotan banatuak.

Paleo-siberiar jatorrikoak dira Siberian bizi diren herriak (tungusak, samoiedoak, ainuak, …); turko-mongolak, Erdialdeko Asia, Mongoliako eta Txina iparraldeko mongolak eta turkoak; indonesiarrak Hego-ekialdeko Asia eta, mongoloideekin nahasian, Txina hegoaldean; indoeuroparrak, azkenik, India, Afganistan eta Erdialdeko Asiako lurralde batzuetan egokitu ziren. Gizatalde handi horien ingurukoak dira jatorria oraindik behar bezala ezagutzen ez den beste arraza batzuk: Hego Indiako drabidiarrak, japoniarrak, tibeto-birmaniarrak, Mon-Khmer eta melanesiar bide diren Sonda uharteetako biztanleak.

Asiako arraza nagusia, halaz ere, mongoloidea dela esan daiteke: ilea beltza eta leuna; larruazala, boli koloretik hori ilunera; betazalen toles epikantiarra eta, jaiotzean, giltzurrunen gaineko orbana, mongoliar izenekoa. Asiarren altuera herritik herrira aldatu egiten da: ipar txinatarrak garaiak eta sendoak dira; hegoaldekoak, berriz, txikiak eta argalagoak. Erdialdeko Asiako mendialdeetan maiz ageri da begi argiko indoeuroparra. Arraza zabalduenen ondoan, beste txikiago batzuk desagertzear daude gaur egun (Sri Lankako veddak, Filipinetako negritoak, Japonia iparraldeko ainuak).

Arraza migrazioak ibaiei jarraituz gertatu izan dira gehienetan, itsasertzerantz betiere. Barneko lurraldeek, herri nomaden bizileku izaki, ez dute inoiz biztanleria dentsitate handirik izan. Nekazari jendez osaturik dauden itsasertzeko ordokiek eta ibai bokalek (Ganges aldea, Txina hegoaldeko haranak), aldiz, giza kontzentrazio handiak dituzte. Eskualde hauetan (Ganges aldeko India, Txina) oso laster garatu ziren anitz zibilizazio.

Gutxiengo herri eta etniko asko daude herrialde subiranoen artean.

Geografikoki, hau da sailkapen nagusia:

Hona hemen, taula batean:

Europaren ikuspuntutik Asia osoa «Ekialde» izenaz ezaguna zen. Distantzia kontuan hartuta, bi sailkapen tradizional daude:

Bai batentzat bai bestearentzat Errusia Europa da.

Luzaroan kolonizaturik bizi ondoan, estatu burujabeek osatutako kontinentea da egun Asia. Errusiarrek ustiatzen dituzten Siberia handi zabaleko biztanle gutxiko lurraldeak, eta berriki arte herri kolonizatzaile europarren esku egon diren portu batzuk (Hong Kong, Makao) bazterrera utzita, estatu burujabeak osatu dira, nahiz eta burujabetza horiek behinolako kolonizatzaileen gogora gertatu, askotan, eta nazionalitateak errespetatu gabe, beste hainbatetan.

Txina da Asiako estatu garrantzitsuena, zabalena (Asia errusiarra izenekoaren ondotik) eta jendeztatuena. India dator ondoren, Pakistan, Afganistan eta estatu himalaiarrak (Nepal, Sikkim eta Bhutan) inguru geografiko berean dituelarik. Hego-ekialdeko Asiak Myanmar, Thailandia, Laos, Kanbodia eta Vietnam estatuak hartzen ditu mendebaldetik ekialdera. Asia Erdialdearen mendebaldean lau errepublika ageri dira: Kazakhstan, Tadjikistan, Uzbekistan eta Turkmenistan, Kaspiar Itsasoa eta Tian Shan mendikatearen artean. Mongolia Siberia eta Txina arteko mendien artetik ageri da. Koreako penintsula Mantxuriatik irteten da.

Uharte estatuen artean, azkenik, hauek aipatu behar dira: Sri Lanka (Zeilan zena), Indiaren hegoaldean; Andaman eta Nikobar uharteak, Myanmar eta Sumatra artean; Malaysiako federazioa (Malaysiako penintsula eta Borneo uharteko iparraldea); Indonesia (Sumatra, Java, Bali, Sonda Txikiko uharteak, Kalimantan —Borneo uharteko alderik handiena—, Sulawesi uharteak, Maluku uharteak eta Irian, Ginea Berriko mendebaldea; Filipinak; Taiwan uhartea, egun Txinatik bereizia, eta Japonia, ekialdean dagoen Asiako lurraldea, lau uharte bolkanikok osatua.

Estatu barruko arazo politikoek, kanpoko herrien laguntzaz, hautsi dute zenbaitetan herrien batasun etnikoa. Korea bitan banatu zen 1953an: Ipar Korea, herri errepublika, komunista, eta Hego Korea, errepublika kapitalista, gaur ere tinko dirauen banakuntza. Gisa bereko bereizkuntza izan zuen Vietnamek 1954 eta 1976 urteen artean: herri errepublika Ipar Vietnamen eta AEBen mendeko errepublika hegoaldean. Ipar Vietnameko gudarosteak Hego Vietnameko gerrillariekin bat eginik, Hego Vietnamgo eta Ameriketako Estatu Batuetako armadei nagusitu ondoren berriz batu zen Vietnam.

Taiwan uharteko errepublika Txinako kapitalismoaren feudoa izan zen, 1949tik aurrera, kontinenteko Txina komunistaren aurrez aurre. Herri desberdin asko hartzen zituen Indiako estatu koloniala bitan banatu zen 1947an: mendebalde eta ekialdeko lurraldeek Pakistan estatua osatu zuten (gehiengo musulmana), eta erdialdeko zatirik handienak Indiako errepublika. 1971. urtean, Ekialdeko Pakistan bestetik bereizi eta Bangladesh estatua sortu zen bertan. Historian zehar burujabe izan zen Tibet, Txinaren mendean dago gaur egun. Asiako herri guztiak ari dira, zein bere aukera politikoen arabera (sozialismoa nahiz ekonomia liberala), industrian eta ekonomian duten atzerapenaren aurkako ahaleginean. Japonia eta Txina dira nagusi arlo honetan.

Kontinentean hizkuntza asko erabiltzen dira, haien artean txinera hiztun gehien duen hizkuntza. Nagusiak hauek dira:

Kolonizazioaren eraginez ingelesa eta frantsesa erabiltzen dira antzinako kolonietan.

Asiako gehienen erlijioak budismoa, islama eta hinduismoa dira, baina jarraitzaile asko dituzte konfuzianismoak, taoismoak, sintoismoak, judaismoak, animismoak, eta bestek ere.




#Article 4: Afrika (4347 words)


Afrika munduko bigarren kontinenterik handiena eta bigarren populatuena da, Asiaren atzetik bi kategoriatan. 30,3 milioi km2 ditu, bere inguruko uharteak barne, Lurraren azaleraren %6 eta lur-lehorraren %20. 2016an 1.200 milioi biztanle zituen, munduko biztanleriaren %16. Kontinenteak Mediterraneoa du iparraldean, Suezko istmoa eta Itsaso Gorria ipar-ekialdean, Indiar Ozeanoa hego-ekialdean eta Ozeano Atlantikoa mendebaldean. Kontinentearen parte dira Madagaskar eta beste uhartedi batzuk. 54 estatu burujabe, bederatzi lurralde eta de facto independente diren baina nazioarteko onarpen osorik gabeko beste bi estatu ditu. Kontinentearen eremurik handiena, eta herrialde gehienak, Ipar hemisferioan dago, baia zati garrantzitsu bat eta herrialde batzuk Hego hemisferioan daude.

Afrikako biztanleria kontinente guztien artean gazteena da; 2012an adinaren mediana 19,7 urtekoa zen, munduko mediana 30,4 zenean. Aljeria da Afrikako herrialderik zabalena azalerari dagokionez eta Nigeria da biztanleria gehien duena. Afrika, eta bereziki Ekialdeko Afrika Hominidae kladoaren eta giza eboluzioaren jatorri gunea izan zen. Bertan aurkitu dira gizakien lehen arbasoak, baita ondoren egondako beste ahaide batzuk, orain dela 7 milioi urtekoak; tartean daude Sahelanthropus tchadensis, Australopithecus africanus, A. afarensis, Homo erectus, H. habilis eta H. ergaster. Aurkitutako Homo sapiensik zaharrena Etiopian aurkitu zen, orain dela 200.000 urte datatua.

Afrikak klima oso ezberdinak ditu, eta kontinente bakarra da iparraldean eta hegoaldean klima epelak dituenak. Ekuatorea pasatzen du eta barnean hainbat basamortu, baso tropikal eta kostaldeko eremu klimatiko ditu.

Afrikak etnia dibertsitate oso handia du, eta kultura eta hizkuntza ugari daude bertan. XIX. mendean Europak ia Afrika osoa kolonizatu zuen. Gaur egungo Afrikako estatu gehienak XX. mendean hasitako Afrikako deskolonizazioaren ondorio dira. Afrikako estatuen artean kooperazioa badago Afrikar Batasuna lortzeko, Addis Abeban egoitza duen erakundea.

Antzinako erromatarrek  «afrien lurra» (afer, afri, «kartagotar») deitzen zioten kontinenteko iparraldeko zatiari, Niloaren mendebaldera zeuden lurrei eta Antzinako Libiari. Badirudi izen hau ematen zitzaiola libiar leinu bati, gaur egungo berbereen arbasoa. Afer izenaren jatorriari dagokionez fenizierazko afar («hautsa») hitzetik datorrela hipotetizatu da denbora luzez; azken urteotan beste hipotesi bat garatu da, berbererazko ifri (plurala: ifran), «haitzuloa», haitzuloetako biztanleak aipagai izanik. Hitz berdina gaur egun aurki daiteke Tripolitaniako Banu Ifran leinuan, jatorriz Yafrangoa den berbere leinu bat, Libiako ipar-mendebaldean.

Antzinako Erromaren garaian Kartago Afrika Prokontsularra izeneko probintzian antolatu zen, K.a. 146an Hirugarren Gerra Punikoa amaitu ondoren. Probintzia horren parte zen gaur egungo Libiako kostaldea. -ica atzizki latinoak lurraldea adierazi nahi du (adibidez, Celtica zen zelten lurraldea). Beranduago musulmanek Ifriqiya eskualdea eratu zuten, bizantziar Afrikar Exarkia konkistatu ostean.

Azken aurkikuntza paleontologiko eta arkeologikoen arabera, orain 5 milioi urtetik existitzen ziren jada hominidoak Afrikan. Euren garezurren anatomia, Afrikako tximinoen antzekoa zen, baina lokomoziorako forma bipedoa garatu zuten lehenengoek, eta horrek abantaila handia ematen zien bizitokia aukeratzerako orduan, baso eta oihanez landa, sabanan bizitzeko aukera ematen baitzien horrek. Eta esan beharra dago, sasoi hartan Afrika lehortze bidean zegoela, eta sabana baso eta oihanen eremuak hartzen.

Hurrengo jauzi ebolutibo garrantzitsua orain 2 milioi urte gertatuko zen, Homo habilisen iritsienarekin, hauek izan baitziren tresna eta erremintak sortzen lehen espezie hominidoa, honek haragia jatea ahalbidetu zielarik. Hala ere, ehizarako orduan ez zegoen beste harraparien mailan, nahiz eta habiaren batetik arrautza bat edo beste lapurtuko zituen, eta animali txikiak harrapatu. Orain 1,8 milioi urte agertu zen lehenengoz Homo erectus Afrikan, ia garai berean egin zuelarik Kaukason (Europa ekialdea). Espezie honetako lehen kideek garun txikia zeukaten oraindik, eta ez zituzten harrizko erreminta sinple batzuk baino garatu. Garuna beranduago hasiko zitzaien, eta Homo erectusek erreminta konplexuagoak garatuko zituen, acheliar motakoak. Ziur aski hauek izan ziren lehen ehiztariak. Gainera, Homo erectusek sua menperatu zuen, eta lehenak izan ziren Afrikar kontinentetik landa irten zirenak, nahiz eta puntu honetan eztabaida dagoen historialarien artean (batzuek diote Homo georgicus izan zela lehena).

Aurkitutako fosiletatik interpretatu denagatik, Homo sapiensak bizi izan ziren Afrika hegoalde eta ekialdean orain 100.000-180.000 urte (dena dela datu berrien arabera, data hau askoz lehenago kokatu beharko genuke). Orain 40.000 urte eman zen Afrikatik Planeta osorako zabalkundea, arrasto linguistiko kultural eta genetikoek egiaztatzen dutenez. Izotz Aroaren amaieran (10.500 k.a.) Aran emankor bihurtu zen berriro Sahara.

Hala ere, k.a. 5000. urterako berriro ere eremu lehor bihurtu zen Sahara, klima geroz eta bero eta lehorragoaren erruz, eta horrek bertako biztanleak, berriro ere, galtzea karri zuen, Niloren Aranera desplazatu zelarik. Niloren Aranean bizitoki iraunkorrak sortu zituzten. Baina oraindik okerrera egingo zuen klimak, eta Afrika erdialdeko eurite indartsuak desagertu ziren. Ordutik lehorra da Afrikaren ekialdea.

Munduan eman zen kanpai formako ontzien kultura ipar-mendebaldeko Afrikan ere sortu zen. Kultura hori gerra-mentalitatearen sorrerarekin lotzen dute espezialistek. Zeramikako ontzi horiek hilobietan agertu ziren.

Afrika iparraldean haitzetako margoak aurkitu izan dira. Horietan animaliak agertzen zaizkigun baina baita ere giza irudiak, armekin eta apaingarriekin.

Garai honetan Aintzira Handietako lurraldeko herriak Mediterraneoaren ekialdeko kostaldean kokatu ziren, aurre-Kanaango herriak sortuz; jende hauek Jordan ibaiaren, Mediterraneoa eta Sinai basamortuaren arteko beheko lurrak menperatu zituzten.

Urte hauetan Afrikan kultura desberdinak sortuko dira. Zonaldez zonalde aztertuko ditugu.

Glaziazio garaian Ipar Afrikako baldintza ekologikoak oso desberdinak ziren. Gaur egun Sahara basamortua den espazioan larre lehorrak zeuden, nekazaritzako oso egokiak eta, horri esker, Neolitoan, K.a. 4000 urte inguruan ehiztari-biltzaileak kultura goiztiarra garatu zen. Kultura horren aztarnak dira arroketan aurkitutako petroglifoak eta zenbait monumentu megalitikoak.

Glaziazioa bukatu ondoren Saharako bizi-baldintzak erabat gogortu ziren. Hala ere, Nilo haranaren inguruan nomo komunitateek ondorengo Antzinako Egiptoko kulturaren oinarriak prestatu zituzten. Faraoien dinastiak sortu baino lehen Niloren ertzetan tribu primitiboak bizi izan ziren eta, proba adierazgarri moduan, haien aztarnategi arkeologikoak utzi zituzten. K.a. 6000 urterako inguru horietan nekazaritza antolatua ezagutzen zuten.

Afrikako lehenengo aztarna idatziak Antzinako Egipton topatu dira. Egiptoko egutegia Brontze Aroko eta Burdin aroko kulturak datatzeko patroia bezala erabiltzen da, horregatik. K.a. 3100 urtean, Narmer faraoiarekin, Egiptoren batasuna lortu zen; Narmerrena Antzinako Egiptoko historiaren 31 dinastien lehenengoa izan zen. Dinastia horien arabera hiru fase bereizi dira: Inperio Zaharra, Inperio Ertaina eta Inperio Berria. Gizako piramideak, Kairotik gertu, laugarren dinastian eraikiak, ondo asko erakusten dute erlijioak eta faraoien gobernuak lortutako boterea. Gizako Piramide Handia, Keops, baita Jufu izenarekin ezagututa, faraoiaren hilobia, oraindik zutik irauten duen Munduko Zazpi Mirarien monumentu bakarra da. Antzinako Egiptok bere boterearen, aberastasunaren eta zabaleraren gailurra Inperio Berriarekin lortu zuen (K.a. 1567-1085).

Antzinako Egiptoren eragina Afrikan askotan espezialisten artean eztabaidatutako gaia izan da. Urtetan, gehiago hartzen zen kultura hau Mediterraneo aldeko kultura bezala eta ez Afrikakoa bezala. Dena dela, planteamendu hau atzera egiten ari da azken urteotan aurkikuntza berriei esker. Esaterako, Egiptotik edo Egiptora joan diren populazio mugimendu handiak ikusi egin dira. Esaterako, Egiptotik Badari kultura Nubia iparraldera zabaldu zen. Halaber, desertizazioa gertatu baino lehen Saharan zehar mugimendu garrantzitsuak eman ziren. Dena dela, dinastien aurretik Nilo haranean garatu zen kultura oinarrian kultura indigena zela, beraz afrikarra.

Iparraldeko Afrika eta Saharaz hegoaldeko Afrika artean Sahara basamortuak benetako oztopo sortu zuen. Hala ere, komunikazioa mantendu zen batez ere merkataritzari esker. Iparraldean Feniziako kulturarekin batera Antzinako Greziako koloniak lehen eta Erromatar Inperioa gero zabaldu ziren eta kontinentean haien eragina zabaldu zuten. Erromatarrek Magrebeko Afrikako lurralde garrantzitsuak haien inperioaren probintziak bihurtu zituzten: Mauritania, Afrika Prokontsularra, Tripolitania, Zirenaika eta Egipto.

Fenizia Mediterraneoaren ekialdeko kostaldearen eta Libanoko mendien arteko lur zatia zen, beraz Asia. Bertan, zibilizazio oparoa egon zen k. a. II. mendetik aurrera. Inoiz ez zen batasun politikorik lortu herrialdean, baina hiri federazio oparoa eratu zuten. Hiri nagusiak Arados, Biblos, Sidon, Tiro, Akko (gaur egungo Akre), Arvad (Ruad), Berit (Beirut) eta Ugarit izan ziren. Lurraldea hain txikia zenez, Mediterraneo itsasoan zehar merkataritzan jardun behar izan zuten. Euren kostako hainbat lekutan koloniak sortu zituzten, Gadirrekoa adibidez, Espainian, eta Kartagokoa, Tunisian Ipar Afrikan. Han zirtzileriak, lurrinak, purpura eta anbar kolorez tindatutako oihalak saltzen zituzten. Trukean, metalak, larruak eta esklaboak erosten zituzten.

K.a. lehen mila urtetan burdinaren lana Ipar Afrikan zabaldua zen eta Sahararen bitartez hegoalderantz zabaldu zen. K.a. 500 urtearen inguruan Mendebaldeko Afrikan metalurgia ohikoa bihurtu zen, ziur aski kartagotarren eraginez; urte horren inguruan burdinaren lana Afrika ekialdeko eta mendebaldeko zenbait zonaldetan ezaguna zen nahiz eta beste zonaldetan Kristo ondorengo lehen mendeak arte zabaldu ez izan. Merkataritza sareak, bestetik, urte horretan ere, K.a. 500 inguruan alegia, zabalduak ziren edo behintzat horren aztarnentzat har daitezke Afrika mendebaldean topatutako Egiptoko, Nubiako eta Etiopiako kobrezko objektuak.

K.a. 631 urtean greziarrek Zirene hiria sortu zuten, Antzinako Libian. Hiria kolonia garrantzitsua bihurtu zen; basamortuz inguratuta egonez, ordea, haien eragina Afrikako barrualdean oso eskasa izan zen. Greziarren eragina, aldiz, Egipto aldean handia zen. Alexandria, Alexandro Handiak K.a. 332an urtean sortua, garrantzi handia lortu zuen garai helenistikoaren Ptolomeotar dinastiaren agindupean. Ptolomeotarrek hegoalderantz joateko saiakerak egin zituzten eta horrela nolabait Etiopia ezagutu zen.

Libiako basamortuan, bestetik, K.a. 500 urtetik K.o. 700 urtetara garamante zibilizazioa garatu zen. Dirudienez garamanteak tuareg herriaren arbasoak izan ziren.

Zirenaika, Egipto eta Kartago antzinaroko benetako potentziak bihurtu ziren baina, azkenik, erromatarrak haien gainean inposatu ziren. Bereziki gogorra Erroma eta Kartago arteko lehia izan zen; Kartago K.a. 146 urtean erori zen. Mende bat baino zertxobait gehiago Egipto eta Zirenaika Inperio Erromatarraren menpe gelditu ziren, bestetik. Erromatarren garaian Ipar Afrikako herriak joritasuna ezagutu zuten baina beti Saharako basamortuak erromatarrentzat benetako harresi moduan funtzionatu zuen; Fezzan izan zen salbuespen bakarrenetakoa. Nubia eta Etiopiaraino ere heldu ziren erromatarrak Neronek Nilo ibaiaren iturburua ezagutzeko bidali zuen espedizioari esker; dena dela, espedizioak ez zuen bere helburua bete. Ziur aski erromatarrek lortu zuten Afrika gaineko ezagupenen lan adierazgarriena II. mendeko Klaudio Ptolomeo lanetan ikus daiteke. Ptolomeok Indiako ozeanoaren kostaldeari buruzko ezagupenak erakutsi zituen, Rhapta hiriraino, egungo Tanzanian, eta Niger ibaiaren existentzia ezagutzen zuen.

Erromatarren okupazioaren urteetan Asia, Europa eta Ipar Afrika arteko elkartrukea garrantzitsua izan zen. Horri esker kultura klasikoa Mediterraneoko kostalde guztietan zabaldu zen eta, kristautasuna sortu zenean, zonaldean osoan zabaldu zen, Tunisia, Egipto eta Etiopia barne. Aro klasikoaren amaiera Ipar Afrikan herri bandaloen inbasioarekin bat heldu zen: V. mendean bandaloek Afrikako probintzia erromatarrak konkistatu zituzten. Dena dela, Inperio Erromatarren boterea VI. mendean itzuli zen lurraldera, Bizantziar Inperioarekin orduan.

Historikoki fenomeno oso garrantzitsua gertatu zen VII. mendean zehar: arabiar musulmanen inbasioa. Egiptotik hasita, Itsaso Gorritik Iberiar penintsula eta Ozeano Atlantikoraino musulmanak nagusitu ziren. Ipar Afrikako kristautasuna ia desagertu egin zen Egipton salbu non Eliza Ortodoxo Koptoak bizirik iraun zuen neurri handi batean Etiopiaren eta bere posizio estrategikoaren eraginez. Musulmanen nagusitasuna Ipar Afrikako gizartea eta historia erabat aldatuko zituen.

K.a. 4. milurtekoaren inguruan Etiopian nekazaritza sortu zen. Antza, gertaera hau era independentean eman zen eta produktu nagusiak hauek ziren: Kafe, teff, artatxiki, basarto, garagar eta ensete. Beste zonaldetik landare hauek heldu ziren: kotoi, porongo, angurri... Halaber animalia asko etxekotu ziren, batzuk hantxe bertan, Etiopian eta Somalian, esaterako astoak; baina animalia gehienak Sahel eta Nilotik heldu ziren.

Etiopiaren kultura desberdina zen, berezia, nahiz eta tarteka Eurasiako kulturekin kontaktuak izan. Hizkuntzak, kultura eta laborantza sistemak propioak ziren. Milaurtetan Etiopiak gobernu zentralizatua izan zuen. Garrantzi berezia Aksumgo Erresumak izan zuen, K.a. IV. mendetik I. mendera indartu zen estatua; Erromatar Inperioaren eta antzinako Indiaren arteko trukean paper garrantzitsua jokatu zuen.

Ekialdean beste kultura garrantzitsua garatu zen, Swahili kultura. Urtetan, historialariek swahiliak kolono pertsiarren ondorengotzat hartu zituzten, baina gaur egun bantu herrien arabiar merkatariekin izandako harremanen ondorengoak direla segurtzat jotzen da. Harreman horiek VII. mendetik VIII. mende hasiera arte eman ziren. Swahiliak hegoalderantz jaitsi ziren, Muqdishora (Somalia) eta egungo Mozambikera, Komore uharteak eta Madagaskar.

Nekazaritzaren hastapena mendebaldeko Sahelen K.a. 5000 urte inguruan ematen da. Izan ere, zonalde tropikaletan gertaera hau beranduago ematen da, K.a. 3000 urtearen inguruan; zonalde horretan olioa ustiatzeko palmondoak hasi ziren landatzen, baita nyama afrikarrak. Abeltzaintza, bestetik, Saheletik eta Nilo ibaitik zabaldu zen. Ondoren, beste zonaldetako landareak ere sartu ziren, besteak beste, kaupia, kotoia,
artatxikia, angurria, edankuia...

K.a. 1000 urte inguruan, bantu migratzaileak Aintzira Handietako zonaldera heldu eta kokatu ziren. Milurteko erdira aldera ere gaur egungo Angolan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan haien aztarnak aurkitzen dira. Urte horietan Afrika erdialdean emandako gertakizun nagusietariko bat egungo Txaden Kanem-Bornu Inperioaren sorrera dugu. Inperio hau hurrengo mendeetan loratu zen, Sahel lurraldeko etorkizuneko estatu handien oinarriak prestatuz.

Afrika hegoaldeko historia garai horietan benetako misterioa da. Antza, kontinentearen beste kulturekiko isolamendu egoera batean mantendu zen hegoaldea. K.a. 500. urtearen inguruan isolamendu horren amaiera eman zen, nolabait, egungo Zambian eman ziren bantu migratzaileen agerpenarekin. Hego-ekialdean, bestetik, khoisan edo boskimanoen etnia-taldeak abereen etxekotze prozesuari ekin zioten, halaber, ehiztarien eta biltzaileen bizi-modua baztertuz, nagusia lurraldean ordura arte. K.a. 300 urterako bantu etnia egungo Hegoafrikan zeuden eta horrek estatu zentralizatuak sortzeko bidea ireki zuen.

K.a. I. milurtekoan erdialdeko Afrikan bantu herrien zabaltzeko prozesua hasi zen. Ziur aski, populazio horien hedatze hori kultibo batzuen zabaltzearekin bat zetorren. Prozesu horrek sakonki aldatu zuen Saharaz hegoaldeko Afrikaren banaketa genetiko eta linguistikoa. Horren ondorioz, kontinentearen alde horrek gaur egungo egoerarekin antz handia hartu zuen, hau da, Niger-Kongoko hizkuntzak erabiltzen dituzten herri ugari eta, tartean, gutxiengoetan, bantu ez diren beste motatako hizkuntzen erabiltzaileak: khoisan hizkuntzak, sandawe, hadza hizkuntzak... Zenbait kasutan ere bantuak ez diren markatzaile genetikoak dituztenak, esaterako, pigmeoak.

Bantuen zabaltze prozesuak mendetan jarraitu zuen. Europako lehenengo esploratzaileak heldu zirenean oraindik jarraitzen zuen. Horren puntako unean Hegoaldeko Afrikan Zulu Erresumaren sorrera izan zen.

VII. mendean fenomeno garrantzitsu bat gertatzen da: arabiarren eta musulmanen immigrazio handi bat. Afrikako iparraldean aurretik bereber artean eragina hori ikusten zen, bai hizkuntzaz baita ere erlijioaz. Islamismoak ipar osoan zabaldu egin zen eta, ondoren, Sahararen bitartez, hegoalderantz zabaldu zen. Ekialdean ere, arabiarrak, persiarrekin eta indiarrekin batera, koloniei garrantzitsuei esker (Mombasa, Malindi, Sofala), tinko kokatu ziren. Dena dela, XIV. mende arte Europak eta Ipar Afrikako arabiarrek ekialdeko hiri eta estatu hauekin ez zituzten harremanak izan eta zirenik ere ez zekiten.

Ipar Afrikan hedatu ziren lehendabiziko immigrante arabiarrek Bagdadeko kalifen autoritatea onartzen zuten. VIII. mendearen amaieran Aglab-ek, Harun al-Rashiden jenerala, Tunisian Aglabtar leinua sortu zuen eta kaliferriaren mendekoa bezala gobernatu zuen. X. mendean, ordea, Egipton Fatimitar Kalifa-herria ezarri zen eta Magreb, Egipto, Sizilia, Malta eta Mediterraneoko ekialdea kontrolatu zituen 909ko urtarrilaren 5etik 1171ra. Hiriburua Kairon ezarri zuten.

Geroago beste leinuak sortu ziren, esaterako Almorabide eta Almohade. Turkiarrek ere lurraldean noizbehinkako presentzia izan zuten. Otomandarrek Konstantinopla 1453an hartu zuten eta, ondoren, 1519 eta 1551 erregeordetzak Aljerian, Tunisian eta Tripolin ezarri zituzten. Maroko, bestetik, arabiarren eraginez baina hala ere, Sharifan leinuaren agindupean, bereber estatu independentea bezala gelditu zen. Sharifan leinua XIII. mendean sortua zen.

Orokorrean, arabiar kulturak zabalkunde handia ezagutu zuen eta, proselitismoari esker, erlijio musulmana ere kontinentean asko zabaldu zen. Prozesu horietan gameluen erabilerak garrantzi handia izan zuen. Persiarrek Egipto okupatu zutenean sartuta, berari esker arabiarrek basamortuan ibiltzeko aukera izan zuten. Ondorioz, Senegambia eta Niger erdialdea Saharaz haraindiko merkataritzarako ezinbesteko tokiak bihurtu ziren. Merkataritzarekin batera ideiak ere zabaldu ziren.

Islam Mendebaldeko Afrikan zehar zabaldu zen baita ere, besteak beste, Maliko Inperioaren Maliko Mansen (1235-1400) eta Songhai Inperioaren (1460-1591) agintari askoren erlijioa bezala. Mansa Musako 1324ko hajj ospetsuaren ondoren, Timbuktu islamiar irakaskuntzaren gune garrantzitsua bezala ospetsua egin zen; hiri horretan Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen unibertsitatea sortu zen. Ibn Battuta bidaiaria arabiarra 1352an Timbuktun egon zen. Battutak ere ekialdeko kostaldeko swahili hirien lehenengo albisteak jaso zituen (Mombasa eta Quiloa).

Arabiarren hegoalderantz zabaltze prozesua oihanarekin gelditu zen. Oihan trinkoa Iparraldeko 10°tik hegoaldera zabaltzen zen eta musulmanentzat benetako harresia izan zen. Oztopo hori zela eta, ez zuten Ginea ezagutu ezta haratago zeuden Afrikako lurraldeak ere. Musulmanek hartu zuten kontinenteko azken lurraldea Nubia izan zen, kristaua XIV. mende arte. Halaber, musulmanen konkistek Europan Mediterraneo ia itsas arabiarra bihurtu zuten baina egoera hori laster aldatu zen: XI. mendean Siziliatik eta Italiako hegoaldetik kanporatu zituzten; Iberiar Penintsulan erresuma kristauek ere musulmanak hegoalderantz bultzatzen zituzten eta XV. mendean erabat kanporatu zituzten; Portugal, bestetik, mende berean gerra Afrikara eraman zuten eta 1415ean Ceuta konkistatu zuten. Hau guztia gutxi izango balitz, Venezia, Pisa, Genova eta Italiako beste hiriek Egiptorekin eta, orokorrean, Ipar Afrikako hiriekin merkataritza handia bultzatu zuten, haien eragina zonaldean indartuz.

Panorama hau guztia XVI. mendean aldatu behar zuen. Portugalek Afrikan presentzia eta eragin handia bazuen ere, 1578an, Alcazarquivirren, Saadi leinuko Abu Marwan Abd al-Malik I Saadi-rekin porrot itzela jasan zuten. Halaber, Espainiako ejertzitoak Afrikan zituen jabetza gehienak utzi behar izan zituen. Azkenik, estatu berbererrek dekadentzia prozesu batean sartu ziren, pirata-komunitateak bihurtuz. Turkiak, aldiz, gora zihoan eta horrek arabiar kultura eta merkataritzaren dekadentzia ekarri zuen. Estatu horien historia XVI. mendetik XIXra neurri handi batean piraten historiak dira.

Urrearen eta beste lehengaien merkataritzak Saheleko lurraldetan aristokrazien sortzea ekarri zuen; laster, erregeek Ipar Afrikako merkataritza kostaldearekin kontrolatu zuten. Sortu ziren inperio horien artean Ghanakoa, Malikoa, Songhaikoa, Kanem-Bornukoa edo Wadaikoa ditugu.

Afrikako Aintzira Handien lurraldean, XV. mendetik aurrera, ondo antolatutako erresumak sortu ziren:Bunyoro, Budanda, Ruanda eta Burundi adibide batzuk dira. Erresuma hauen sorrera burdinaren erabilerarekin eta banana bezalako kultibo berriekin lotuta dago. Berrikuntza hauei esker nekazaritza munduko ekoizpena hobetu zen eta, ondorioz, horrek populazio handitzea ekarri zuen.

XV. mendean Henrike Nabigatzaileak, Joanes I.a Portugalgoa erregearen semea, bere herrirako lurrak Afrikan hartzea pentsatu zuen. Asmo horrek bultzatuta nabigatzaile portugaldar batzuk zenbait bidaia antolatu zuten, azkenik Afrika osoari buelta emanez; bidaia horien emaitza Portugalgo subiranotasuna kontinenteko kostaldeko leku askotan ezartzea izan zen.

Itsasontzi portugaldarrek 1434an Bojador lurmuturra igaro zuten, Cap-Vert Senegalgo penintsula 1445an eta 1480rako Gineako kostalde osoa ezagutzen zuten. 1482an Diogo Cão Kongo ibairaino heldu zen, 1488an Bartolomé Díazek Esperantza Oneko lurmuturra gainditu zuen eta 1498an Vasco da Gamak, lurmutur hori gainditu ondoren, Afrika ekialdeko kostaldea esploratu zuen, Sofalan eta Malindin lehorreratzen; handik India aldera joan zen. Portugalgo Erresumak haren subiranotasuna ezarri zuen horietako puntu askotan baina ez kontinentearen hegoaldean. Estrategikoki Gineako kostaldea Europatik gertuena zen eta, ondorioz, ustiatzen lehenbizikoa izan zen. Gotorleku eta gune komertzial asko ezarri ziren; São Jorge da Mina (Elmina) lehenengoa izan zen, 1482an. Orduan indartu zuen merkataritza esklabo, boli urre eta espeziatan oinarritu zen.

Portugaldarren presentzia Afrikan, hala ere, mendetan mantendu zen. Kongo ibaiaren estuarioan, Damaraland aldean, egungo Namibian, 1491tik aurrera indigenen artean eragina handitu zuten. XVI. mendearen hasieran, kristautasuna Kongoko Erresuman zabaldu zuten. Barrualdeko tribuen erasoak baino mende berean erresuma horren boterearekin bukatu zuen. Ondorioz, portugaldarrek haien aktibitateak hegoalderantz eraman zituzten, São Paulo de Loanda sortuz, egungo Luanda, 1576an. Portugalen subiranotasuna XX. mende arte mantendu zen, Angola 1975ean independentzia lortu arte, alegia. mende horietan, nagusitasun hori 1640tik 1648ra arte bakarrik jarri zen zalantzan, holandarren erasoarekin batera; urte horietan Portugalek itsas portuen kontrola galdu zuen.

Esklaboen trafiko lehenengo zantzuak Nilo ibaiaren inguruan eta Saharaz hegoaldeko Afrikan eman ziren. Baina esklabo talde handien merkataritza Arabiatik X. mendean sartu ziren gameluen erabilerari esker sortu zen. Gameluekin posible bihurtu zen Saharaz Hegoaldean zehar merkataritza sarea sortzea esklaboak iparraldera eramateko. Esklabotza honek Amerikara zuzendu zen konparatuta desberdintasun handiak zituen; nagusia Ipar Afrikako esklaboak batez ere morroi lana egiteko erabiltzen zirela. Sexuen ikuspuntutik emakumeak gizonak baino gehiago ziren, harenetan beste emakumeen zerbitzari gisa lan egiteko helburuarekin. Ez zen ohikoa, bestetik, gizonezko esklaboak eunukoak bilakatzea. Beraz, esklabo hauek normalean ez ziren peoi moduan erabiltzeko, Amerikarekin gertatuko den bezala.

Atlantikoan zeharreko giza-trafikoa beranduago etorri zen, baina askoz handiago eta ankerrago izan zen. Horren eragina ikaragarria izango zen Afrikako historian. Portugaldarren, espainiarren ingelesen, frantsesen eta holandarren konkistak Amerikan lan-eskuko eskaerak ikaragarri handitu zuen. Eskaera hori batez ere Brasil, Guiena, Karibe eta Ipar Amerikan eman zen. Langileak behar ziren lan gogorrenak aurrera eramateko: nekazaritza, meatzaritza e.a. Eskari horiek asetzeko Atlantikoaz haraindiko trafikoa sortu zuten.

Europako potentziei aparteko onurak ekarri zizkien sistemaren barruan hiru fase bereiz daitezke:

Luzeak eta arrisku handiko bidaiak ziren arren, irabaziek ederto justifikatzen zuten enpresa-abentura hura, areago kontuan hartzen bazen nolako etekinak lor zitezkeen. Esklabo horiek jatorri desberdinak izaten zituzten. Batzuetan trafikatzaileek beraiek harrapatzen zituzten baina ohikoena etsaiak ziren Afrikako estatuen arteko borroken ondorioak ziren. Afrikar erregeek haien presoak saltzen zituzten ondare desberdinen truke: armak, ron, oihalak, haziak...

Napoleondar Gerrek Europako atentzioa Afrikatik desbideratu bazuen ere, Egiptoko inbasioa (1798-1803) esan daiteke bertako antzinako kultura zabaldu zuela. Lehen inbasioaren protagonista Frantzia izan zen: Napoleon bera ere piramide aurrean liluratu egin zen. Frantsesen atzetik britainiarrak heldu ziren  eta horrek guztiak Turkiaren gainean eragin handia izan zuen; azken herri horrek lurraldearen gainean izan zuen kontrola berreskuratzen saiatu zen. 1811an, ordea, Mehmet Aliren agindupean, ia estatu independentea sortu zen eta, 1820tik aurrera, Sudan ekialdean haien eragina zabaldu zen. Napeolonen aurkako borrokak, bestetik, britainiarrak Hegoafrikara eraman zituen eta han Herbehereen eskuetan zeuden zenbait kolonia hartu zuten, besteak beste, Lurmutur Ekialdean zeuden kokalekuak eta, 1814an, Lurmuturreko kolonia bera. Kolonia, berez, 1806tik britaniar ejertzitoak okupatuta bazuen, 1814an formalki Britainiar Koroaren eskuetara pasa zen. Napoleonen mugimenduek eta haien ondorioek, modu batez, Afrikan prentsan eta literatura agertzera eraman zituzten.

XIX. mendearen erdialdera, misiolari protestanteak Afrikan zabaltzeko ahaleginak hasi ziren egiten. Lehenengo helburuak Ginearen kostaldea, Hegoafrika eta Zanzibar izan ziren. Misiolari horiek erabat arrotzak ziren Afrikako lurraldetan eta, sarritan, kolonialismoaren zerbitzurako esploratzaileak eta komertzio-agenteak bihurtu ziren. Misiolari horien arteko lehenetarako bat David Livingstone izan zen. Livingstone 1840tik Orange ibaiaren iparraldearen inguruan misiolari lanari ekin zion. 1849an Livingstonek Kalahari basamortua hegoaldetik iparraldera gurutzatu zuen eta Ngami lakura heldu zen. 1851 eta 1856 artean kontinentea mendebaldetik ekialdera gurutzatu zuen; horri esker Zambeze ibaiaren ibilbideak ezagutu zituen. 1855an Livingstone europarren hitzetan zeren eta bertako herriek ondo asko ezagutzen baitzituzten, Victoria ur-jauziak deskubritu zituen eta, Viktoria Erresuma Batukoaren erreginaren ohorez, izen hori eman zien (bertakoentzat Mosi-oa-Tunya zen toki hori, hau da, trumoitzen ari den kea)). 1858 eta 1864 artean, Livingstonek behe Zambeze, Shire ibaia eta Nyasa lakua esploratu zituen. Esploratzaile hauentzat erronka handiena Nilo ibaiaren iturburua ezagutzea zen eta hori Livingstonen urratsak jarraitu zituzten bi espedizioek lortu zuten: Burton eta Speke (1857-1858) bata eta Speke eta Grant (1863) bigarrena. Hauek Tanganyka eta Victoria aintzirak ezagutu zituzten. Gero jakin zen bigarren hori Niloren iturburua zela.

Henry Morton Stanley, 1871an, desagertuta zegoen Livingstone bila joan zen. Livingstone aurki zuen eta Zanzibarrera joan zen, 1874an. Bera izan zen Afrikako espedizio garrantzitsuenetariko baten protagonista: Tanganyka eta Victoria aintzirak inguratu zituen, Lualaba ibaiaraino heldu zen eta, haren ibilbideari jarraituz, 1877ko abuztuan, Ozeano Atlantikoraino heldu zen, horrela, Lualaba Kongo ibaia zela erakutsiz.

Esploratzaileek ere kontinentearen beste lurraldeetan ibili ziren. 1860 eta 1875 artean, Friedrich Gerhard Rohlfs, Georg August Schweinfurth eta Gustav Nachtigal Marokoko hegoaldea, Sahara eta Sudan bisitatu zituzten. Bidaiaria hauek ez zuten bakarrik informazio geografikoa bilatzen; jendea, kulturak, hizkuntzak, natura ere haien helburuen artean zeuden. Beste aurkikuntzak artean, Schweinfurthek Aristotelesek jasotako Antzinako Greziako kondaira bat baieztatu zuen, pigmeo arrazarena alegia. Dena dela, Afrika erdiko pigmeo herriekin kontaktatu zuen lehen europarrak Paul du Chaillu izan zen. Chaillu bera ere 1855 eta 1859 artean Gabonen ibili zen eta Europan gorilen ospea zabaldu zuen. Espezie horren izaera ordura arte zalantzan egon zen, kondaira mitikoa izango balitz bezala.

 Europaren ekonomiarako lurralde horien konkistaren aukera oso une egokian agertu zen. Politika protekzionistak zabaltzen ari ziren Europan zehar eta horrek haien ekonomietarako arazo larriak planteatzen zituen. Erresuma Batuko merkataritza-balantzak defizit handia erakusten du eta, halaber, kontinenteko merkatuak ahultzen ari ziren, bereziki 1873 eta 1896 urteak artean. Afrikak Europako potentzientzat (Erresuma Batua, Alemaniar Inperioa, Frantzia e.a) abantailak besterik ez zien eskaintzen: metropoliei produktuak erosi zizkieten, prezio merkean lehengaiak salduko zizkieten..., azkenean, diru gutxiren truke, ezinbesteko lehengaiak jasoko zituen metropoliak eta manufakturatutako produktuak askoz garestiago salduko zituzten. Horrela, koloniei esker, metropoliek haien ekonomiak eta merkataritza-balantzak orekatu zituzten, Afrikako herrialdeen pobrezia zabalduz.

Saharaz hegoaldeko Afrika kolonizatu gabeko azkeneko lurrak ziren eta, gainera, arraza beltzekoak, hau da, garaiko ideia arrazisten arabera, bigarren mailako gizakiak. Asmo ekonomiko eta inperialistak zuritzeko europarrek erlijioaren eta kulturaren aldarrikapenak erabili zituzten, benetako asmoak nolabait ezkutatzeko.

Alemaniako kantziler Bismarckek, 1884-1885 urteetan, potentzien konferentzia antolatu zuen, Berlingo Konferentzia alegia. Han, Europako potentzia nagusiek Afrikako banaketa erabaki zuten. Banatze horren ondorioz, kolonialismoaren inposaketa zabaldu zen Afrikan eta milioika afrikarrentzat indarrez ezarritako menderatzea.

Erresuma Batua

Estatu independenteak

Afrikako deskolonizazioa Bigarren Mundu Gerraren ondoren kontinentean metropolietatik independentzia prozesuak adierazteko kontzeptua da. Prozesua 1951an hasi zen, Libiarekin. Aurretik herri burujabe batzuk bazeuden: Liberia, Hegoafrika, Egipto eta Etiopia. Libiaren independentziaren ondoren beste hauek etorri ziren:

Beste aldetik zenbait estatu berrietan ere banantzeko prozesuak eman ziren, estatu berriak sortuz: Namibia 1990ean Hegoafrikatik bereizi zen, Eritrea Etiopiatik 1993an eta Hego Sudan Sudandik 2011an.

Independentziekin lurralde eta hiri askoren izenak aldatu ziren.

Hegoafrikan, apartheid politika zela, estatu autonomo berri batzuk sortu ziren (Venda, Bofuthatswana, Lozilandia, KwaZulu, e.a.) baina aldaketa politikoarekin berriro ere Hegoafrikara itzuli ziren. Ez ziren benetako estatu independenteak izan.

Egun, Afrikan 54 estatu daude. Gehienen mugak eta egiturak europar kolonialismo garaian antolatu ziren. Kolonialismotik Afrikako estatuetan antzeko gaitzak eman dira: ustelkeria, biolentzia, autoritarismoa eta, orokorrean, egongaiztasuna. Afrikako estatu gehienak errepublikak dira, presidente baten menpe. Horietako oso gutxik lortu dute benetako gobernu demokratiko iraunkorrak sortzea. Ohikoenak estatu kolpeek eta militarren diktadurek markatutako zikloak izatea izan da. Adibideak emateagatik Botswana eta Somalia ditugu bi muturretako kasuak. Botswanan, independentziatik, hau da, 1966tik, demokrazia egonkorra izan dute, hauteskundeekin eta Afrikako ustelekeria tasa txikienarekin. Somalian, ordea, 1991tik, gerra zibila pairatzen dute, estatuaren desintegrazioa elementu adierazgarriena izanik. Alde desberdinek haien zonaldeen autonomia aldarrikatu dute baina nazioartean ez dira onartuak izan. Askoren ustez Somalia porrot egin duen estatu baten proiektua izan da.

Wangari Maathai (1940-) ekintzaile keniarra 2004an bihurtu zen Bakearen Nobel saria lortzen Afrikako lehen emakumea, ingurugiroaren aldeko lanagatik.

Meatzaritzari dagokionez, Hegoafrikak ditu munduko erreserba handienetakoak urre eta diamantezkoak. Bestela, hainbat herrialde aberatsak dira aluminio, burdin, platino eta titanioa ustiatuz.

Afarrak, afrikanerrak, amharak, arabiarrak, bantuak, basothoak edo sothoak, beduinoak, berebereak edo amazigak, chewak, dogonak, fangak, fulak, guantxeak, hausak, hutuak, igboak, jorubak, kavangoak, khoikhoiak (lehen: hotentoteak), kikuyuak, kongoak, malgaxeak, mandingak, masaiak, ndebeleak, pediak, pigmeoak, sanak edo boskimanoak, songhaiak, soninkeak, swaziak, tsongak, tswanak, tuaregak, tutsiak, vendak, wolofak, xhosak, zuluak.

Afrikar literaturan bi garai desberdindu ohi dira, Europako koloniak ezarri aurrekoa eta hauek desagertu ondorengoa. Idazle garaikideen artean, Nobel saridunak ditugu Doris Lessing (1919-2013), Nadine Gordimer (1923-), Wole Soyinka (1934-) eta John Maxwell Coetzee (1940-), baina aipatzekoak dira baita ere Nagib Mahfuz (1911-2006, Mirarien kalezuloa), Agostinho Neto poeta (1922-1979), Chinua Achebe (1930-2013, Things Fall Apart) eta Mia Couto (1955-, Terra Sonâmbula) beste batzuen artean.

Afrika azken urteotan euskarazko liburu batzuen kokaleku nagusia izan da. Besteak beste, Juanjo Olasagarrek Mandelaren Afrika (1998) lanean Hegoafrikako azken urteotako islada jaso zuen. Jon Arretxek ere, bestela, kontinente honetan kokatu ditu Tubabu (1994), Hakuna Matata (2000), Zazpi kolore (2000) eta Griot (2004) liburuak, osoki edo partzialki. Eta azkenik Afrika Express (Urtzi Urrutikoetxea, 2008) eta Zazpi etxe Frantzian (Bernardo Atxaga, 2009) ezin ditugu aipatu barik utzi.

Kontinenteak atleta nabarmenak eman ditu, mundu eta olinpiar mailan txapeldunak izan direnak eta hainbat marka utzi dituztenak. Paul Koech, Catherine Ndereba, Nancy Lagat, Brimin Kipruto eta Samuel Wanjiru kenyarrak, Haile Gebrselassie, Abebe Bikila eta Kenenisa Bekele etiopiarrak eta Saïd Aouita eta Hicham El Guerrouj marokoarrak aipatzekoak dira besteak beste.

Futbola talde-kirolik nagusia da Afrikan. Bertako jokalari askok arrakasta lortu dute Europako txapelketetan, hala nola Samuel Eto'o, Didier Drogba, Claude Makelele edo Pierre Webo.

Kontinente mailan, Afrikako Nazioen Kopa da txapelketa nagusia. Egiptok 7 aldiz, Kamerunek 5, Ghanak 4 eta Nigeriak 3 bider irabazi dituzte (2017 arte).

Hegoafrikako errugbi selekzioa munduko talde onenen artean dugu, izan ere birritan irabazi du Munduko Errugbi Txapelketa. Bestela, Afrikako Errugbi Kopan nabarmendu dena Namibiako errugbi selekzioa izan da, Hegoafrikaren gainetik.




#Article 5: Amerika (897 words)


Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...).

Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeak dira.

Nahiz eta bere biztanle ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Erdialdeko Amerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari eta gertuko aztekek Cem Anahuac (nahuatlezko izena, «ur handien artean dagoen lurra» esan nahi duena). Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat.

Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo di Vespucci italiarraren omenez. Beste kontinente bezala, izena latinizatu eta feminizatu zuen.

Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bere kolonoei Americans zioen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrei kontuan hartu gabe.

Oraindik data eztabaidan dagoen arren, ziurra da Amerikako lehendabiziko biztanleek Asiatik etorri zirela, bai Siberiatik Beringeko itsasartearen bitartez, bai Mongoliatik eta beste ibilbideak erabiltzen. Datarik zaharrena 130.000 urtekoa bada ere lehen migrazio honetarako datarik zaharrenak 20.000 eta 40.000 urte artekoak dira, garai horretan aurkitu baitira gizakiek okupatutako eremuak Alaskako Yukonen. Paleo-Indiarren migrazioaren olatuak ere eztabaidan daude. Hala ere, Amerikaren okupazioa azken Aro Glaziarraren maximoan gertatu zen, orain dela 16.000 urtetik 13.000 urtera bitartean.

Teoriarik ohikoenak dio migratzaile hauek Beringiatik sartu zirela, Siberia eta Alaska batzen zituen lur zubitik orain dela 40.000 eta 17.000 urte artean.. Glaziazioa zela eta itsas-maila nabarmen baxuagoa zen garaiotan eta bi kontinenteak baturik zeuden gaur egungo Bering Itsartean. Uste denez jende hauek animalia taldeak jarraitzen zuten, gaur egun desagertuta dauden Pleistozenoko megafauna, batez ere Laurentia eta Cordillerako izotzan zehar. Beste proposamen bat dio oinez egindako bideaz gain itsasontzi primitiboetan ere bidaiatuko zutela Ozeano Baretik Hego Amerikara. Migrazio honen ebidentziarik ez litzate egongo, itsasoaren maila ehunka metro igo delako harrez gero. Baliteke bi bideak hartu izana, nahiz eta ebidentzia genetikoak dioen Hego Amerikako populazioaren jatorria migrazio bakarretik datorrela. Hego Amerikako herri indigenen aniztasun mikro-satelitalak dio hainbat populazio guztiz isolaturik egon direla eskualdearen hasierako kolonizazioa eman zenetik.

Bigarren migrazio bat gertatu zen ondoren. Na Dene hizkuntza taldearen hiztunak Ipar Amerikan zehar mugitu ziren. Talde honen genetika bereziki aurkitu da atabaskarren artean (%42) eta bigarren olatu honen adierazgarri dira. Hizkuntzalari zein biologoak ondorio berdinera iritsi dira amerindiar hizkuntza taldeak eta ABO odol taldeak aztertuz. Horien ondoren Artikoko tresna txikien tradizioa izeneko kultura zabala, Alaskako Penintsulan garatu zena, batez ere Bristol badiaren inguruan eta Beringeko itsasertzeko ekialdeko kostaldeetan, Ipar Amerikan zehar mugitzen hasi zen orain dela 4.500 urte inguru.

Neolitikotik europarrek kontinentea ikusi arteko aroan, Amerikan zibilizazio nagusi batzuk bizi ziren.

Historialari batzuek Leif Ericson bikingoak Ternuan 1000 urte inguru koloniak sortu zituela esan arren, ez ziren luzaroko iraundu. Hori dela eta, Amerika ikusteko lehendabiziko europarra 1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon zela esan dezakegu. Europarren etorrera hondamen demografikoa esan nahi zuen bertoko amerindiarrei. Espainiak azteka, maia eta Inka zibilazioak konkistatu eta bere Inperio finkatu zuen Ozeano Barearen kostaldean eta Rio de la Plata bokalean. Portugalek, berriz, gaur egungo Brasil konkistatu zuen. Frantziak Kanada, Guyana eta beste uharte txikiak, Erresuma Batuak Ipar Amerikako ekialdeko kosta eta zenbait uharte Karibean, Herbehereek eta Danimarkak Karibeko uharteak, eta Errusiak Alaska eskualdea.

Hala ere, zenbait tribu amerindiarrek bere independentzia mantendu zuten ia XIX. mendeko bukaera arte: Patagonian, Mato Grosson, Amazonian edo Ipar Amerikako larredietan: horrela Maputxeak, Hetak, Rankelak, algonkinoak, komantxeak, inuitak, eta abar.

Hiru mendez europar botereen pean izan ondoren, amerikarrek independentzia berreskuratu zuten: 1776an Ameriketako Estatu Batuak, 1804an Haiti, 1809ko altxamenduaren ondorioz Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Uruguai eta Venezuela, 1844an Dominikar Errepublika eta 1898an Kuba, 1822an Brasil 1867an Kanada eta XX. mendean Karibeko uharte batzuk. Gaur egun, oraindik badaude zenbait herri eta lurralde britainiar, frantses edota nederlandar kontrolpean.

Behin independentzia lortuta, nazio berriak munduko historiako protagonista bihurtu dira, hala nola, Estatu Batuak munduko superpotentzia bihurtzearekin, Mexikoko Iraultzarekin (1910-1917), edo Kubako Iraultzarekin (1959).

XIX. mendez geroztik, Amerikako herrialdeek batasuna bilatu dute panamerikanismoaren doktrinari jarraituz, horrela sortu dituzte Amerikar Estatuen Erakundea (1948), NAFTA Ituna, Mercosur eta Caricom (Karibeko komunitatea).

Bere 42.262.142 km² arearekin, Amerika munduko bigarren lurralde multzorik handiena da (Asia da lehendabizikoa),lurreko %8,3a eta munduko biztanleriaren %14a du. Iparraldeko Ozeano Artikoko Columbia lurmuturretik (58ºI) hegoaldeko Drake pasabideko Diego Ramirez uharteetara (56ºH) doa eta ekialdeko Brasilgo Branco lurmuturretik (34°47'M) mendebaldeko Aleutiar uharteetako Attu uhartera (173°11'E).

Amerika bi azpikontinentetan banatuta dago: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Plaken tektonika teoriaren arabera, bi lur multzoak miloika urte eman zituen bananduta, baina Gondwana eta Laurasia hautsi zirenean, azpikontinente biak bidaiatu ziren eta Erdialdeko Amerika sortu zen batzeko.

Bere azalera dela eta, Amerika munduko klima osoak daude: Mexikoko kostaldean eta Brasilgo hegoaldean epela, Erdialdeko Amerikan klima tropikala eta oihana, basamortua Sonoran edo Atacaman, estepak eta tundra Alaskan edo Kanadan eta klima polarra Groenlandian.

Amerikan 35 herrialde, 17 dependentzia, hiru departamendu eta Elkartutako Estatu Libre bat daude.

Amerikako biztanleria hiru multzo etnikotik dator: bertoko amerindioak eta inuitak; europarrak (espainiar, portugaldar, britainiar, frantziar, italiar, alemaniar, nederlandar, danimarkar eta eslaviar jatorrizkoak) eta Afrikatik ekarritako esklabuen ondorengoak. Hori dela eta, kontinentea mestizoa dela esan liteke.

Amerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:




#Article 6: Biologia (940 words)


 Biologiak bizidunek partekatzen dituzten ezaugarriak aztertu eta ikertzen ditu. Bizidunen aniztasuna egundokoa da: Erlojuaren orratzen norabidean: Escherichia coli bakterioa, sahats japoniarra, gazela eta kakalardoa.

Biologia biziaren zientzia da. Organismo bizien ezaugarriak eta portaerak aztertzen ditu; baita izaki bizidunak nola heltzen diren izatera, espezien bilakaera eta euren arteko eta ingurumenarekiko harremanak. Biologiaren barruan batzuetan burujabetzat hartutako arlo akademiko asko sartzen da; euretariko batzuk behean dagoen zerrendan agertzen dira, azpikategoriak legez sailkatuta.

Biologiaren ikergaia izaki bizidunak dira, haien jatorria eta eboluzioa. Biologiak banakako organismoen zein espezien ezaugarriak eta portaerak ikertzen ditu, eta baita izaki bizidunen ugalketa eta ingurumenarekin dituzten harremanak ere. Labur esanda, bizitza organikoak jarraitzen dituen arauak edo lege orokorrak ulertzen saiatzen da.

Biologia izena grezierazko bi osagai erabiliz eratua da: βίος, bios, «bizitza»; eta -λογία, -logia, «azterketa». Hau da, etimologiaz, «bizitzaren azterketa» esan nahi du. Alemanez agertu zen lehen aldiz, Biologie formarekin, 1791n.

XVII. eta XVIII. mendeetan lehenengo ikerketa biologikoak garatu ziren, hein handi batean bizidunen inbentarioekin lotuta zeudenak. Aurrebiologiaren mende horietan ikerlari hauek nabarmendu ziren: Anton van Leeuwenhoek, protozooak eta beste bizidun mikroskopikoak aurkitu zituena; Marcello Malpighi, anatomia mikroskopikoan jardun zuena; John Ray, espezien kontzeptua asmatu zuena; Antoine de Lavoisier, kimikaz gain fisiologian ere nabarmendu zena, eta eremu organikoa eta inorganikoa lotzen hasi zena kimikaren bitartez; Carolus Linnaeus, taxonomiaren aitzindaria eta espezien lehenengo sailkapen zientifikoa osatu zuena, etab.

Ikerlari hauen lanek bidea ireki zieten XIX. mendeko zientzialariei, gaur egungo zientzia biologikoen oinarriak finkatu zituztenei: Jean-Baptiste Lamarck frantziarrari, eboluzio biologikoaren lehenengo teoria formulatu zuenari; Claude Bernard-i, fisiologia modernoaren oinarriak ezarri zituenari; Gregor Mendel-i, genetikaren aitzindariari; Louis Pasteur-i, mikrobiologia zientifikoa garatu zuenari; Charles Darwin-i, bere Espezieen jatorriaz (1859) liburuan eboluzioa eta hautespen naturalaren teoria iraultzailea frogatu zuenari... Ikerlari hauek guztiak biologiaren erraldoiak izan ziren, nor bere eremuan, kategoria zientifikoa eman baitzioten ordura arte heldugabe zegoen diziplina horri.

XX. mendean zehar, teknologiaren garapenari esker, ikerketa biologikoak ugaritu, hobetu eta emaitza oparoak eman zituzten. Mikroskopia elektronikoak eta X izpiek, esaterako, bizidunen egitura txikienak eta bizi-molekulen konformazioa (proteina eta azido nukleikoenak, adibidez) argitu zituzten. Elektroforesia, isotopo erradioaktiboen erabilpena, kromatografia, espektroskopia, PCR-a... biokimika, genetika edo immunologia arloetan burutu diren ikerketak ahalbidetu dituzten teknikak dira, gaur egungo ikerketa-laborategietan ezinbestekoak direnak. Aurrerapen teknologiko hauek biologiaren arlorik berrien eta zirraragarriena sortzen lagundu dute: biologia molekularrarena, hain zuzen, DNAn dagoen informazio genetikoa ikertzen duena.

Biologiak arlo edo adar ugari ditu, biziaren ikerketa ikuspuntu desberdinetatik aztertzen dutenak. Hasierako zoologia, botanika eta giza-anatomiari, XIX. mendetik aurrera gero eta diziplina berri gehiago gehitu zitzaizkien; hori dela eta, zientzialari askoren iritziz egokiagoa da zientzia biologikoen izendapena, pluralean, biologia izena baino.

Ikuspegi desberdina izan arren, zientzia biologiko guztiek izaki biziduna dute oinarrizko eta funtsezko ikergaia.

Zientzia biologikoen artean honako hauek dira aipagarrienak:

Biologia karstaren zientzia garrantzitsuenetako bat da, espeleologiaren baitan kobazuloetako izakiak ikertzen dituelarik.

Biologia biziaren zientzia denez, aurrera jarraitu aurretik egokia izango litzateke bizia bera zer den definitzea. Biologiaren hastapenetan galdera hori sarri agertzen da, eta biologo guztiak ez dira bat etortzen erantzuterakoan.

Izaki bizidun eta ez-bizidunen arteko desberdintasuna, itxuraz, argia eta nabarmena da. Birus bezalako egitura mikroskopiko eta oinarri-oinarrizkoekin, aldiz, desberdintasun hori ez da hain argia. Bizia izaki bizidunen ezaugarria esklusiboa denez, errazagoa izango da izaki bizidunen propietateak aipatzea bizia bera definitzea baino.

Izaki bizidun guztiek ezaugarri multzo bat partekatzen dute:

Lau ezaugarri klasiko hauetaz gain, bada beste bat oso ongi datorkiona materia bizidunari: informazio-konplexutasun ordenatuarena, hain zuzen ere. Kontzeptu horrek esan nahi du izaki bizidunek konplexutasun molekular handia dutela ez-bizidunen aldean, baina egitura konplexu horrek aparteko ordena duela.

Adibide batekin hobeto ulertzeko, azter dezagun birus baten egitura molekularra eta harri batena. Zalantzarik gabe, lehenak konplexutasun molekular handiago dauka bigarrenak baino eta –aldi berean– askoz ordenatuagoa. Esaterako, poliomielitisaren birusaren egitura deskribatzen badugu, deskribapen molekularra ia berdina izango da poliomielitisa eragiten duen beste birusarena. Baina harri bat deskribatzen badugu, ia ezinezkoa da egitura molekular berdina duen beste harri bat topatzea. Izaki bizidunak, beraz, ordenazio handiko sistemak dira materia ez-bizidunaren aldean.

Termodinamikaren 2. printzipioak Unibertsoan entropia gero eta handiago dela finkatzen du. Hots, sistema gehienak desordenatu egiten dira denboraren poderioz. Izaki bizidunak sistema oso ordenatuak direnez, termodinamikaren 2. legearen kontra jotzen dute, antza. Baina hori ez da gertatzen: izaki bizidunek egitura ordenatuak dituzte bizi direnen ingurumena desordenatzen dutelako.

Biologia, zientzia gisa, hazi eta garatu egin da zimentu sendo baten gainetik. Hainbat oinarrik osatzen dute aipatutako zimentua, biologiaren oinarriak –hain zuzen ere–, urteetan zehar biologoek aurkitu, ikertu eta frogatu dutenak. Hona hemen hauetako batzuek:

Bizidun guztiek -bakterioetatik ugaztun handienetara- ezaugarri batzuk partekatzen dituzte:

Biologiaren funtsezko oinarri batek bizidun guztiak urruneko arbaso amankomun batengandik, eboluzioaren bitartez, datozela adierazten du. Horrek azaltzen du aurreko atalean aipatu den bizidunen arteko antzekotasun zitologikoa, biokimikoa eta genetikoa.

XIX. mendean teoria bitalistek zartada gogorra jaso zuten Friederich Wöhler-ek substantzia inorganiko bat (zianato amonikoa) substantzia organiko (urea) bihurtu zuenean. Bitalismoaren arabera, bizidunen kimikak ez zuen zer ikusirik laborategiko kimikarekin, bizi-fluido ikusezin batek bizidunen prozesu guztiak zuzentzen baitzituen. Wöhler-ek frogatu zuen gaur egun nabaria dena: bizidunen kimikak (kimika organikoak) kimika inorganikoak jarraitzen dituen lege eta arau berdinak dituela.

Izaki bizidun guztiak elementu kimiko urri batzuez osaturik daude. Elementu kimiko horiek litosferan eta/edo atmosferan egoten dira.

Funtsezko ezaugarri batzuk partekatu arren, izaki bizidunek, morfologia eta egiturari dagokionez, aniztasun handia dute. Hori ordenan jartzeko biologoek bizidunen sailkapena egiten dute, sistematika eta taxonomiaren bidez. Taxonomiak organismoak taxon izeneko taldeetan kokatzen ditu, eta sistematikak organismoen arteko harremanak aztertzen ditu.

Duela gutxi arte bizidun guztiak bost erreinutan sailkatu dira:

Gaur egun, aldiz, hiru domeinutan sailkatzen dira:

Bestalde, metabolismorik gabeko zelula barneko parasito hertsiak daude, zientzialari gehienen ustez bizidunak ez direnak, baina Biologiaren lan eremuan sartzen direnak: birusak, biroideak eta prioiak.

Homeostasia sistema ireki batek bere barne-ingurua egonkor mantentzeko duen ahalmena da, oreka dinamikoa doituz erregulazio-prozesu batzuen bidez. Bizidun guztiek, zelulabakarrek zein zelulanitzek, berezko homeostasia dute. Adibide batzuk aipatzearren:




#Article 7: Botanika (2509 words)


Botanika (grezieraz βοτάνη edo belarra) landareak aztertzen dituen biologiaren atala da. Biologiaren arlo bat izanik, batzuetan landareen zientzia edo landareen biologia ere esaten zaio. Botanikak landareen deskribapena, sailkapena, banaketa eta identifikazioa egiten ditu, eta horretarako, horien haziera, ugalketa, metabolismoa, gaixotasunak eta eboluzioa ikertzen ditu.

Tradizionalki, botanikak landareen ikerketak biltzeaz gain, fikologo eta mikologoek egiten dituzten alga eta onddoen azterketak ere barne hartzen zituen. Gaur egun, 410,000 landare enbriofitoren ikerketak abiatu dira, landare lehortar ere esaten zaienak. Horietatik 391,000 inguru landare baskularrak dira, hau da, sistema baskulardunak dira eta beste 20,000 briofitoak, edo sistema-baskularrik ez dutenak. 

Botanika kontzeptu orokorraren baitan, bi azpiatal bereiz daitezke: botanika purua eta botanika aplikatua. Botanika puruaren helburua naturaren inguruko jakintzak zabaltzea da, eta botanika aplikatuaren alorreko ikerketek, aldiz, aurrerapen ugari ekarri dituzte hainbat teknologiatan , hala nola, nekazaritza-teknologian.

Botanikaren jakintzak gure bizitzako alor askotan du eragina eta, beraz, zientzia hau biologoek eta ingurumeneko zientzialariek ez ezik, farmazialariek  eta nekazaritza-ingeniariek ere ikertzen dute. Horren harira, irensten dugun ia janari guztia, zuzenean edo zeharka, landaretatik dator. Hori dela eta, botanikak gaurko ikerketetan garrantzi handia izaten jarraitzen du.

Historian zehar Fungi, Chromista eta Plantae erreinuetako bizidunen deskripzio, sailkapen, distribuzio eta erlazioen, eta ideien ikerketen eta idazlanen narrazioa da botanikaren historia.

Botanikaren printzipioen lehen formulazio zehatzak Grezia klasikoan egin ziren. Geroago, botanikaren garapena gertatu zen Erromatar inperioan. Teofrasto Aristotelesen ikasleak, Botanikaren aitatzat hartzen denak zientzia honen sorrerarekin lotzen diren bi lan garrantzitsu idatzi zituen : De historia plantarum (Landareen historia) eta De causis plantarum (Landareen zergatiak).  

Ondoren, Erdi Aroan, elizaren tradizio kontserbadoreak botanikaren garapena mantsotu bazuen ere, zenbait naturistek aurrera egin zuten landareen ezagutzan.

XV. eta XVI. mendeetan, botanikaren garapena gertatu zen hainbat faktorek bultzatuta: inprentaren asmatzea, paperaren agerpena, herbarioak egiteko erabiltzen hasi zena, eta lorategi botanikoak. Horrek guztiak nabigazio-zientziarekin batera, lehenengo espedizio botanikoak ahalbidetu zituen.  

XVII. eta XVIII. mendeetan, botanikaren garapenean garrantzi handia eduki zuten bi diziplina berri sortu ziren: landare-anatomia eta landare-fisiologia. Garai hauetan, Darwinen eboluzioaren teoriak eragin nabarmena eduki zuen landareen sailkapenean, eta ondorioz, sailkapen filogenetikoak agertu ziren.  Lehenik, Adolf Engler-ek onartutako lehenengo sistema filogenetikoa sortu zen, Syllabus der Planzenfamilien (1892)  eta, geroago, Engler sistema deritzona. 

XIX. eta XX. mendeak oso aberasgarriak izan dira botanikako ikerketarako; izan ere, mende horietan zehar zientzia berriak sortu ziren: ekologia, geobotanika eta biologia molekularra.

Landareen eboluzioa oso konplexua izan da. Duela bilioi bat urte, zianobakterioak eta eukarioto fotosintetiko zelulanitzak ur gezan bizi ziren, eta organismo fotosintetizatzaileen komunitate konplexuak Kanbriarraurrean agertu ziren, hau da, duela 850 milioi urte inguru.

Enbriofitoak alga berdeen talde batetik eboluzionatu zuten, duela 850 milioi urte, eta uste da azken horiek duela bilioi bat urte agertu zirela. Lehorreko landareen ahaide bizi hurbilena charophyta taldea da, eta zehazki Charales ordena. Horrek pentsarazten digu ur gezetako alga adarkatu batetik eboluzionatu zutela. Baina zenbait ebidentziak agerian uzten dute lehorreko chariophytes zelulabakarretatik etor zitezkeela. Hori horrela balitz, hasierako algak bizi-ziklo haploidea izan zukeen. Gainera, elkarrekintzak izan zituen onddoekin, eta elkarrekintza horiei esker, lehorreko estresetara moldatzea errazagoa izan zatekeen.

Hala ere, landareak ez ziren izan Lurreko lehen organismo fotosintetizatzaileak lehorrean, baina aurretik agertu zirenak, mikroorganismoak, oso eskasak ziren atmosferaren konposizioan eraginik izateko.

Lehenengo landareen ebidentziak duela 470 milioi urtekoak dira, Saudi Arabiako eta Gondwanako arroketan. Aurkitutako arrastoak kriptospora deritzen esporak dira. Pixka bat beranduago, duela 455 milioi urte, trilete-esporak agertu ziren. Espora horiek Y forma dute, eta horretarako, beharrezkoa da esporen paretak erresistenteak izatea. Paretaren erresistentzia lotuta dago kanpo-pareta lehortearekiko erresistentea izatearekin, eta erresistenzia hori soilik da beharrezkoa esporek uretatik kanpo biziraun behar badute. Algen kasuan ez da trilete-esporarik agertu, uretan ez dagoelako hain erresistente izateko beharrik.

Behin landareak lehorrera iritsita,  bi bide izan zituzten  lehorteari aurre egiteko. Bide horietako bat da briofito modernoek segitu dutena, alegia, metabolismoa moteltzea ur gehiago heltzen den arte. Bigarren bidea da lehortearekiko erresistentzia garatzea eta, horrela, uraren galera kontrolatzea. Horretarako, beharrezkoak dira kutikula lodia eta ehun baskularizatuak.

Landare zelulanitz guztiek bi faseko bizi-zikloak dituzte. Batetik, gametofitoek 1n gametoak sortzen dituzte; eta bestetik, esporofitoek 2n  esporak sortzen dituzte. Zenbait landaretan bi faseak oso antzekoak izan daitezke, baina gaur egungo landare modernoetan oso desberdinak dira, eta horri heteromorfismo deritzo. Eredu hau jarraitzen duten zikloei, bizi-ziklo diplobiontiko deritze. Horrela izanik, esan daiteke eboluzioan zehar homomorfismotik heteromorfisforako bidea egin dutela landareek.

Bestalde, bizi-ziklo diplobiontikoaren, fase haploide eta diploidea zelulanitzak direnak, agerpena azaltzeko bi teoria daude: interpolazio-teoria eta transformazio-teoria. Interpolazio-teoriaren arabera, momenturen batean zigoto bat mitosi bidez sortu zen eta ez meiosi bidez, eta horrela, esporofito  diploidea agertu zen. Transformazio teoriak, aldiz, dio esporofitoa sortu zela meiosia atzeratu zelako.

Mikorriza landareen eta onddoen artean gertatzen den elkarketa sinbiotiko mutualista da, hau da, parte hartzen duten bi osagaiek lortzen dute etekina erlaziotik. Elkarte sinbiotiko horiek, oro har, ez dira espezifikoak izaten eta, beraz, onddo batek hainbat mikorriza mota sor ditzake.

Badirudi Siluriarreko eta Deboniarreko landareek ez zutela sustrairik, baina zenbait espezietan bai agertzen ziren errizomak. Onddo batekin sinbiosia izan zuen lehenengo landarearen fosila Aglaophyton izan zen, sustrairik ez zituena. Onddoa landarearen karbohidratoez elikatzen zen eta landareak lurzoruko mantenugaiak lortzen zituen onddoaren bitartez, bereziki fosfatoa. Horrela, nahiz eta sustrairik ez izan, beharrezko ura eta mantenugaiak lor zitzakeen landareak. 

Landareak agertu zirenean, CO2-kontzentrazioak oso altuak ziren, eta beraz, uraren erabilera nahiko kontrolatuta zegoen. Baina CO2-kontzentrazioa jaisten hasi zenean, garraio-mekanismo berriak garatu behar izan zituzten landareek. Horrela, landare goiztiarrek ura apoplastotik garraiatzen zuten. Geroago, ur-galera ekiditeko hiru egitura garatu zituzten: kutikula,  iragazgaitza dena ur-galera ekiditeko; estomak, ur-galera kontrolatzeko ireki eta itxi daitezkeenak; eta parenkimako zelula arteko gunea, kloroplastoetarako CO2-garraioa hobetzeko balio duena.

Lehenengo landareek tamaina txikia zuten eta hezetasun altua behar zuten. Tamaina-mugei aurre egiteko, beharrezkoa zen ur-garraio hobea. Landareak gorago hazten ziren heinean, ur-garraiorako ehun baskular espezializatuak eboluzionatzen joan ziren. Lehenengoz, hidroideak agertu ziren, zelula luze hilak direnak, baina haien pareta finak erraz apurtzen ziren ur-tentsioa handitzen zenean, eta horrek landarearen garaiera mugatzen zuen. Horregatik, geroago xilemako trakeidak agertu ziren, ligninaz inguratuta daudenak. Uste da trakeidak Erdi Siluriarrean agertu zirela, eta haien jatorri ebolutiboa bakarra izan zela. Horri esker, posible izan zen landareak poikilohidrikoak izatetik homohidriko izatera pasatzea.

Hostoek behin baino gehiagotan eboluzionatu zuten. Haien egitura kontuan hartuta, bi taldetan sailkatzen dira: mikrofiloak eta megafiloak (ohikoenak). Proposatu da independenteki eboluzionatu zutela. Are gehiago, uste da megafiloak lau aldiz eboluzionatu zutela modu independentean: iratzeetan, azeri-buztanetan, progimnospermoetan eta hazidun landareetan.

Denbora luzea behar izan zen hostoak lehenengo aldiz eboluzionatzeko. Izan ere, landareak 50 milioi urte zeramatzaten lur planetan megafiloak garrantzitsuak bihurtu zirenean.  Horren arrazoia Deboniarrean dago. Deboniarrean, atmosferako CO2-kontzentrazioak behera egin zuen. Ondorioz, landareek estoma askoz gehiago behar zituzten fotosintesi-tasak mantentzeko. Estomen dentsitatea ezin zen areagotu sustrai-sistemak ez zeudelako oso garatuta eta, beraz, ur-galera ezin zelako konpentsatu. Horregatik, hosto gehiago eta handiagoak agertu ziren, CO2-a azkarrago bideratzeko fotosintesira.

Zenbait faktorek izan dute eragina hostoen forman eta tamainan, hala nola, argi-intentsitatea, hezetasuna, tenperatura eta haizea. Adibidez, zuhaitz oso altuek ez dute hosto handirik, haizeak kaltetzen dituelako. Herbiboroek ere oso garrantzitsuak izan dira hostoen morfologiaren eboluziorako, egiturak garatu baitituzte herbiboroetatik babesteko.

Sustraien funtzio nagusia ura eta mantenugaiak xurgatzea da, landarearen hazkunderako beharrezkoak direnak.

Deboniarraren amaierarako, landare-talde gehienek sustrai-sistemaren bat garatu zuten independenteki. Sustraiak luzeago bihurtu zirenean, zuhaitzak altuagoak izan zitezkeen eta lurra gehiago higa zezaketen; beraz, habitat berriak kolonizatzeko gai bihurtu ziren.

Gaur egun, sustraiak asko garatu dira. Deboniarrean sakonago iristen hasi ziren, 20 cm-ko sakonetara heldu arte, baina egun, batzuk gai dira 60 m hondoratzeko lurzoruan, beheko geruzetan dagoen ura lortzeko. Gainera, hostorik meheenak 40 µm-koak dira, eta hori da muga ura garraiatu ahal izateko.

Hasierako landareak iratzeak bezala ugaltzen ziren, hau da, esporek gametofito txikiak sortzen zituzten, eta horiek esperma edo obuluak eratzen zituzten. Espermak beste gametofito bat bilatzen zuen obulu batekin elkartu eta enbrioia sortzeko. Ondoren, enbrioia esporofito bihurtzen zen.

Landare heterosporikoek bi tamainatako esporak dituzte: mikrosporak, mikrogametofitoak sortuko dituztenak, eta makrosporak, makrogametofitoak sortuko dituztenak. Sistema honek obuluen eta hazien bidean lagundu zuen. Izan ere, megaesporangio bakoitzean megaespora bakarra zegoen. Megagametofitoa urarekiko iragazgaitza den tegumentu batean zegoen, hazia babesten; eta mikroespora gameto arra sakabanatzeko erabiltzen zen.

Benetako hazia azaldu zuten lehenengo landareei pteridospermo deritze. Horien fosilik zaharrena Deboniarraren amaierakoa da. Pteridospermoak zurezko landareak ziren, eta haien hostoak iratzeen antzekoak.

Hazien eredu hori gimnospermo guztiek partekatzen dute, eta ez dituzte haziak guztiz inguratzen. Angiospermoak, aldiz, guztiz inguratzen dituzte haziak karpelo batean.

Angiospermoen hazia agertzeak hazien loaldia ahalbidetu zuen. Horrela, enbrioiak, kanpoaldetik guztiz isolatuta eta lehortetik babestuta, zenbait urtean zehar biziraun dezake lehorte-baldintzetan. Horri esker, habitat berriak kolonizatzeko gai bihurtu ziren angiospermoak.

Loreak angiospermoetan baino ageri ez diren hosto eraldatuak dira.  Angiospermoak nahiko berandu agertu ziren fosil-erregistroan, Kretazeoan, eta beraz, loreak ere bai. Lorearen funtzio nagusia ugalketa da, eta loreak eboluzionatu baino lehen ugalketaren arduradunak mikroesporofiloak eta megaesporofiloak ziren.

Badirudi hostoa lorearen arbasoa izan litekeela. Hortaz, momenturen batean, hostoa sortzen duen sistemak moldapenen bat bide zuen, eta ondorioz, loreak garatu ziratekeen.

Bi teoria nagusi daude loreen eboluzioa azaltzeko: Antofitoaren teoria eta Mostly Male teoria. Lehenengoak dio loreak Gnetales landare gimnospermotik datozela, morfologian oinarrituta. Bigarrenak, aldiz,  genetika hartzen du kontuan, eta horren arabera, LFY genea galtzeak loreen agerpena eragin zuen.

C3 metabolismoan, CO2 -a estometatik sartu eta Calvin zikloan fixatzen da RUBISCO entzimaren bitartez. C3 metabolismo arruntaren eboluziotik bi metabolismo garatu ziren:  C4 eta CAM.

C4 metabolismoan, argipeko faseko erreakzioak eta Calvin zikloa fisikoki banatuta daude. Argipeko erreakzioak mesofiloko zeluletan gertatzen dira, eta Calvin zikloa, aldiz,  bala baskularraren zorroko zeluletan. Gainera, C4 landareek errubiskoa erabili beharrean, PEP karboxilasa erabiltzen dute, termoegonkorragoa dena. Horri esker, gai dira beroari aurre egiteko eta leku tropikaletan bizi daitezke. 

CAM metabolismoan, argipeko erreakzioak eta Calvin zikloa espazioan ez ezik, denboran ere daude banatuta. CAM landareetan, besteetan ez bezala, estomak gauean irekitzen dira eta egunean ixten dira, ura ez galtzeko transpirazio bidez eta fotoarnasketa murrizteko. Landare mamitsuetan eta basamortuko zenbait landaretan agertzen da CAM metabolismoa.

Bi mekanismoak modu independentean eboluzionatu zuten behin baino gehiagotan. Horretaz gain, mekanismo bakoitzak independenteki eboluzionatu zuen leinu bakoitzaren barnean. Badirudi C4 metabolismoa duela 25-32 milioi urte agertu zela, baina garrantzitsu bihurtu zela duela 6-7 milioi urte.

Botanika sistematikoa biologia sistematikoaren atal bat da. Organismoen arteko aldea eta dibertsitatea, eta haien arteko harremanak ikertzen ditu, bereziki horien historia ebolutiboak eragindakoak. Gainera, sailkapen biologikoak taxonomia zientifikoa eta filogenetika barne hartzen ditu. Sailkapen biologikoa botanikariek organismoak taldekatzeko erabiltzen duten metodoa da, eta sortutako taldeak generoak edo espezieak dira batik bat. Gaur egungo taxonomia modernoa Carl Linnaeus-ren lanean errotuta dago, espezieak taldekatu zituen partekatzen zituzten ezaugarri fisikoen arabera. Taldekatze horiek berriro antolatu dira aitzindari komunaren printzipio darwindarraren arabera, organismoak leinuaren arabera sailkatuz eta ez azaleko ezaugarrien arabera. Zientzialariak ez dira beti ados jartzen organismoen sailkapenak egiterakoan.  

Gaur egun nagusia den sistema taxonomia linnaearra da, Carl Linnaeus-ren lanean oinarritutakoa. Taxonomia linneoarrean, hainbat maila bereizten dira eta nomenklatura binomiala erabiltzen da. Gaur egun bi instituziok kudeatzen dute botanikaren nomenklatura: algen, onddoen eta landareen Nazioarteko Nomenklatura Araudiak (ICN) eta Nazioarteko Botanika Kongresuak kudeatzen du.   

Landareen erreinua Eukarya domeinuaren barnean dago, behin eta berriro espezie bakoitza sailkatuta egon arte. Sailkapen hierarkiko horrek jarraitzen duen ordena hauxe da: Erreinua, Filuma, Klasea, Ordena, Familia, Generoa eta Espeziea. Landare baten izen zientifikoak generoa eta espeziea biltzen ditu, emaitza bizidun bakoitzerako izen unibertsala izanik. Izen zientifikoa idazteko orduan, generoaren lehenengo letra larriz idazten da, baina espeziea zehazten duen izena letra xehez idazten da. Horrez gain, idazkera zuzena izateko, izen osoa letra etzanez idazten da, eta hori ezin denean egin, adibidez eskuz idazten denean, beharrezkoa da izena azpimarratzea.   

Talde baten erlazio ebolutiboak eta heredagarritasuna filogenia bezala defini daitezke, hau ikerketa filogenetikoen bidez deskribatzen da. Hurbilketarik sinpleena antzekotasunetan oinarritzen da leinuen arteko harremanak determinatzeko.  Antzekotasunetan oinarritzen diren erlazioen azterketak zuhurtziaz egin behar da. Izan ere, landareak askotan antzekoak dira, eta antzeko ezaugarriak konbergentziaz lortutakoak dira. Horrek esan nahi du aitzindari desberdinetatik eratorriak direla. Adibidez, Euforbiazeo batzuek ez daukate hostorik eta uraren metaketarako gorputz borobilduak dituzte, kaktusetan gertatzen den bezala. Beste ezaugarri batzuk, hala nola loreen egiturak, argi uzten dute antzekoak diren landare horiek ez daudela ebolutiboki hurbil.

Kladistikak ezaugarrien hurbilketa sistematikoa egiten du. Beste metodo batzuek ez dute agerian uzten partekatutako historia ebolutiboa, adibidez, konbergentzian organismo desberdinek modu independentean antzeko ezaugarriak eskuratzen dituzte. Analisi kladistikoen emaitzak kladogramen bidez adierazten dira, hau da, historia ebolutiboa irudikatzen duten zuhaitz itxurako diagramen bidez. 

Landare-espezieek haien artean zer nolako harremana duten aztertzeak landareen eboluzio-prozesua nola gertatu den hobeto ulertzen laguntzen du.  Nahiz eta gero eta ikerketa gehiago egon eta DNAren ebidentziak gero eta nabariagoak izan, oraindik eztabaida dago landareen sailkapen egokiena zein den erabakitzeko orduan. Aurrerapen teknologikoei esker, ikerketa taxonomikoen kalitatea handitu egin da azken hamarkadetan. 

Herbarioa landare oso edo landare zatien bilduma da. Landareak ondo kontserbatu ahal izateko, lehenengoz lehortu egiten dira eta, ondoren, identifikaturik biltzen dira. Hau da, alearekin batera, zenbait datu jasotzen dira: izen zientifikoa, izen arrunta, erabilera, landarearen ezaugarriak eta jasotako lekuaren ezaugarriak.

Herbarioak luzaroan manten daitezke, eta horrela, gune jakin baten floraren informazioa lortzen da: gune horren biodibertsitatearen isla dira. Askotan, landare baten taxona identifikatzeko orduan, herbarioak kontsultatzen dira. Izan ere, herbarioetan landareen holotipoak aurki daitezke maiz. Horri esker, espezie berri baten aurrean gauden jakitea ere posible da.

Landare-dibertsitatea ikertzeko, kontserbatzeko eta dibulgatzeko helburua duten erakundeak dira lorategi botanikoak, non landare bizien bildumak ikus daitezkeen. Badaude lorategi publikoak, pribatuak eta mistoak. Lorategi batzuk espezie jakin batzuetan espezializatzen dira baina, oro har, munduko leku oso desberdinetatik eramandako landareak egoten dira ikusgai.

Landareen nomenklatura taxonomikoa zehazten duten  arauak dira. Horrela, taxon bakoitzak izen bakarra izaten du nazioartean, eta posible izaten da edozein hizkuntzatan identifikatzea.

Kodearen zuzenketa Botanikaren Nazioarteko Kongresuak egiten du, eta gaur egun erabilgarri dagoenari Vienako Kodea (2005) deritzo.

Kodean adierazten den moduan, taxon bati historikoki esleitutako lehenengo izena erabiltzen da. Ondoren jarri zaizkion izenak sinonimotzat hartzen dira, baina ez dira izen zientifikotzat hartzen, eta ez dira erabiltzen.

Landareen ikerketa ezinbestekoa da; izan ere, lehorreko animalia guztientzako oxigenoa ekoizten dute landareek, eta oxigenoak arnasketa aerobioa ahalbidetzen du. Arnasketa aerobioari esker, bizidunek bizirauteko beharrezkoa duten energia bereganatzen dute. Horrez gain, elikagai ugari ekoizten dituzte. Landareak, algak eta zianobakterioak dira fotosintesia egiten duten bizidun-talderik handienak. Landareek fotosintesiaren produktu bezala askatzen dute oxigenoa atmosferara.  

Bestalde, landareen metabolismoak garrantzi handia du karbonoaren eta uraren zikloetan eta lurzoruak egonkortzen dituelarik, horien higadura eragozten du. Ondorioz, esan daiteke landareak erabakigarriak direla gizakion etorkizunerako, jakiez, oxigenoz, sendagaiez eta hainbat produktuz hornitzen baikaituzte. 

Gaur egungo arazoei erreparatuta, botanikaren ikuspegi nagusia da landareak ekoizle primario nagusiak direla. Bizi-ziklo orokorrean ezinbestekoak diren osagaiak ekoizten dituzte: energia, karbonoa, oxigenoa, nitrogenoa eta ura. Horren ondorioz, planetako landarediaren kudeaketa egokiro egitea lehentasunekoa bilakatu da. Izan ere, ingurumen-inpaktu handia izan dezake landarediaren kudeaketak hainbat arlotan: baliabide naturalen kudeaketan, kontserbazioan, giza elikaduraren segurtasunean, inbaditzaileak diren organismoetan, karbonoaren bahiketan, klima-aldaketan eta jasangarritasunean. 

Landareak eta beste bizidun fotosintetizatzaileak elika-kate askoren oinarrian kokaturik daude, energia eguzkitik eskuratzen dutelako eta, elikagaiak, aldiz, lurzorutik eta atmosferatik.  Eskuratzen duten energia bestelako animaliek erabil ditzaketen molekuletara eraldatzen dute. Ekologistek kate trofiko primario deritzote prozesu horri.  Oinarrizko elikagaien forma modernoak antzina gertatutako hautespen naturalaren ondorio dira. Hautespen naturalak ezaugarri baliotsuenak zituzten basa-landareak faboratu zituen. 

Botanikariek landareen elikagaiak ekoizteko modua eta etekinak emendatzeko duten gaitasuna aztertzen dute, gizakion ondorengo belaunaldiek janari-sostengua izan dezaten.  Bestalde, botanikariek nekazaritzan kaltegarritzat hartzen diren belar txarrak aztertzen dituzte,  ekosistema naturaletako eta nekazaritza-lurretako patogenoen kontrola egitearekin batera.  Etnobotanika landareen eta gizakien arteko harremanaren azterketa da. Azterketa landareen eta gizakien arteko harreman historikoetan oinarritzen denean, arkeobotanika edo paleoetnobotanika deritzo. 

Hauetatik Bryophyta (goroldioak), Pterophyta (iratzeak), Coniferophyta (koniferak) eta Anthophyta (angiospermak) dira jendeak gehien ezagutzen dituenak.




#Article 8: Euskara batua (1923 words)


Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua. Gabriel Aresti, Txillardegi, Koldo Mitxelena eta Luis Villasante izan ziren euskara batuaren bultzatzaile nagusiak. Euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen.

Euskal Literaturaren hasieratik, idazleek betidanik nabaritu dute euskaldunen arteko ezin ulertzearen arazoa eta literaturarako hizkuntza batuaren beharra. Euskal literaturaren hasieran Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoakoak izan ziren euskararen batasunaz kezkatu ziren idazleak. Hegoaldean, ordea, literatur produkzioa urria izan zen, eta ez zen batasunaren kezka handirik ageri.

Iparraldean, Joanes Leizarragak 1571n argitara emandako Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berrian arazo horren berri ematen zuen Heuscalduney atarikoan. Leizarragak, bere lankideek lagunduta, itzulpena egiteko euskara batu bat osatu zuen, testua Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskaldunentzat ahalik eta ulertzeko errazena izan zedin. Lan horrek, gainera, amaieran hiztegi txiki bat zekarren, zuberotarrentzat egina. Kalbinismoa Euskal Herrian hedatzeko asmoak porrot egin zuenez, haren hizkuntza ereduak ez zuen jarraipenik izan. Horren ordez, Iparraldean Lapurdiko euskara kostatarra bihurtu zen XVII. mendeko idazleen eredu, batez ere Axular era Sarako Eskolaren lanak lortutako ospeari esker. XVIII. mendean, Joanes Etxeberri lapurtarrak Axularren euskara proposatu zuen euskara idatzirako eredu, egokiena baitzeritzon.

Oihenart izan zen ortografia arau zehatzak proposatzen lehena, gaur egun ere zentzuzkoak diruditen zenbait lege emanez; ch, v eta y baztertu eta x, b eta i erabiltzea, adibidez. Bustidurak egiteko tileta erabiltzea ere proposatu zuen.

Garai horietan, Iparraldeko euskal literaturaren gainbehera gertatu zen, Frantziako Iraultzaren eta ekonomia krisien ondorioz. Aldiz, Hegoaldean egoera aldatzen ari zen, bertan jende jantzia euskaraz idazten hasi eta ereduak sortu beharraz kezkatua baitzen.

XVIII. mendean, giputz euskara, gehienbat Beterriko hizkeraren ezaugarriak biltzen zituena, literatur hizkuntza gisan nagusitu zen, baita nafar eta bizkaitarren artean ere. Manuel Larramendi jesuitaren pizgarri-lanak giputz euskararen ospeari lagundu zion. Larramendik Gipuzkoako euskara zerabilen, baina bakoitzak berea erabiltzea proposatzen zuen, beti ere besteen euskalkiak ezagutu eta haiekin norberarena osatuz. Izan ere, Larramendiren lexikoa euskalki guztietara zabaltzen zen, euskalki batean falta zen hitza (erderetatik mailegatua zelakoan) beste euskalki batetik hartzen baitzuen. Ortografiari dagokionez, v alboratu zuen b letraren mesedetan, zenbait kasutan h letra erabiltzea aholkatu zuen. Mendiburu eta Kardaberaz izan ziren haren ereduaren jarraitzaileak, nor bere modura, euskalkien arteko ulergarritasuna eta homogeneitatea bultzatzen aritu ziren.

Hala ere, Bizkaian eredu berezia sortu zen XIX. mendeko azken hamarkadetan. Mendebaleko idazleek bi idazle bereziki izan zituzten maisu: Pedro Antonio Añibarro, Arratiako euskaraz idazten zuena, eta Joan Antonio Mogel, Markinakoa zerabilena. Bi eredu horiek izan dira denbora luzez bizkaitar literatur euskalkiaren bi aldaera nagusiak, Frai Bartolome ahaztuago geratu bada ere.

Iparraldean, hizkuntza eredu bateratu bat garatu ez bazen ere, pausoak eman ziren ortografia arauen alorrean. Martin Duhaldek eta gero Darrigolek frantses ortografiatik urrundu eta euskarari erosoago zitzaion ortografia baten proposamenak plazaratu zituzten. Proposamen horiek jarraitu eta sakondu zituen A. Xahok ere.

XIX. mende bukaeran, EAJren sorrerak izan zituen ondorioak eredu estandarraren sorreran. Batetik, Sabino Arana eta beste askok ukatu egiten zuten euskara batu baten beharra, euskalkiak hobetsiz. Bestetik, hizkuntza garbitu nahian berrikuntzak sartzen saiatu ziren. Hala ere, ortografia bateratua aldarrikatu eta bultzatu zuten. Garai hartan bereziki Iparraldean garaturiko ortografia arauak Hegoaldera zabaldu ziren, eta tileta arrakastatsu suertatu zen.

Hala ere, estandarizazioaren garrantziari edo moldeari buruzko iritzi desberdintasun handiak zeuden Euskaltzainen hartean, eta estandarizazioaren aldeko pausoak motelak izan ziren hasieran.

Hegoaldean gipuzkera osatua erabiltzen hasi zen bezala, Iparraldean nafar-lapurtera literarioa sortu zen hango idazleen eredu gisan, batez ere Eskualduna eta Herria agerkarietan idatzi zutenen artean. Eredu hori Piarres Lafitte luhusotar euskalariak zehaztu eta arautu zuen 1940ko hamarkadan, Navarro-labourdin littéraire gramatika-liburuan. Hizkuntza batu horretarako oinarritzat, behe-nafarrera eta lapurtarren eguneroko mintzoa hartu zen gehienbat, eta ez hainbeste XVI. mendeaz geroztik Iparraldean garatu zen literatura tradizioa.

Espainiako Gerra Zibila eta ondorengo garai latzak igaro eta gero, gaiari berriro helduta, Federiko Krutwig getxotarrak Joanes Leizarragaren XVII. mendeko lapurtera klasikoa aurkeztu zuen hartu beharreko eredu bezala, eta Luis Villasante eredu horren alde mintzatu zen 1951n Euskaltzaindiko bere sarrera hitzaldian. Krutwigen ustez, euskararen batasuna XVI. mendean dagoeneko lortua zen, eta Leizarragak egin zuen. Hasieran idazle eta euskalari asko eredu honen alde egon ziren, haien artean Luis Villasante, Jon Mirande eta Gabriel Aresti. Denborarekin, ordea, asmo hori alde batera uzten joan zen, hiztunen hizkuntzatik urrunegi zegoela eta. Hala ere, Krutwigek eredu hori defendatzen eta erabiltzen segitu zuen bere bizitza osoan.

Gabriel Aresti Bilboko idazleak 1960an kaleratu zuen Maldan behera poema, eta garaiko euskaltzain batzuen ildoari jarraiki, erdialdeko euskarak eredu hartuz idatzi zuen, gerora euskara batua izan zenaren molde oso antzekoan. Ibon Sarasolaren aburuz, lan hori euskara batuan idatzia dagoela esan daiteke.

Idazle gazte asko bide beretik abiatu ziren gomendioak onartu eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtuz. Horrela ulertu behar da handik lau urtera gauzatu zen Ermuko zina (1968ko ekainaren 28-29-30ean); hor, Baionan proposaturiko irizpideak baliatzeko konpromiso tinkoa hartu zuten, alegia, euskara batua sortzearen aldekoa. Geroago, 1970ean, Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen.

Batasun aurrerabidea ez da bat-batekoa izan, eta urtez urte Euskaltzaindia euskararen alorrei buruzko arauak eta gomendioak kaleratuz doa. Oraindik ere, morfologian eta aditzean batasuna ia erabatekoa den arren, hiztegian eta sintaxian aurrerabidea ez da erabat bukatu, eta hainbat alderdi finkatzeko daude. Hala ere, euskaldunen artean adostasun zabala dago euskara batuaren alde, ezinbesteko tresna izan baita frantsesaren eta gaztelaniaren bultzadari aurre eginda euskarak bizirik iraun dezan, eta kultura hizkuntza izan dadin.

Lehen urteetan, jende asko batuaren aurka agertu zen arren, gaur egun euskal jendartean oso sustraiturik dago, hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan erabiltzen den euskara baita. Izan ere, nazio eremuko hedabideetan (EiTB, Berria edo Argia, adibidez) eguneroko tresna da. Halaber, euskaldunen arteko komunikaziorako tresna egokia da, erdarara jo behar izan gabe.

Literaturaren arloan ere batua ezinbestekoa izan da azken hamarkadetan, horrek ahalbidetu baitu idazleek egindako ekoizpen handia, euskal literatura idatziak inoiz izan duen aberatsena.

Hirietako hainbat euskaldunek, euskalkien erreferentzia sendorik gabe, euskara batua ama-hizkuntzatzat ikasi du. Oraingo ikuspegitik, ezingo litzateke euskaraz bizi, euskara baturik gabe.

Ibon Sarasola euskaltzain osoaren Euskara batuaren ajeak (Alberdania, 1997) eta Koldo Zuazo euskaltzain urgazlearen Euskararen sendabelarrak (Alberdania, 2000) liburuek batasun bidean egindako zuzenak eta okerrak neurtzeko beharrari erantzuten diote. Biek azpimarratzen dute batuaren garrantzia eta, beste alde batetik, haren akatsak gainditzeko formulak proposatzen dituzte.

Ipar Euskal Herriko eremu askotan euskara estandarra ez da behar bezala ezagutzera eman eta, agian, horren arrazoietako bat erakunde publikoen gogo falta izan da. Ipar Euskal Herriko hedabideetan euskararen erabilera oso noizbehinkakoa denez gero, herritarrak ez dira euskara batura ohitu eta, askotan, Hegoaldean ere gertatzen den bezala, urrutiko hizkera xelebretzat hartzen dute. Iparraldeko hedabideetan eta literatura-sorkuntzan, Iparraldeko batua edo subestandarra erabiltzen da gehienbat. Zuberoan, herrialdearen urruntasun administratibo eta linguistikoagatik, zubereraren forma literarioa lantzen da, denboran eta gizartean sustrai sakonak dituena, nahiz eta hango euskaltzale gehienek euskara batua beharrezko tresna dela ulertu.

Hegoaldean ere, jende askok, batez ere adinekoak, arazoak ditu euskara batuan moldatzeko, baina apurka-apurka, herritarren eskolatzearekin eta hedabideen laguntzaz, gero eta euskaldun gehiago gai da euskara batua ulertu eta erabiltzeko. Euskal Herriko Mendebalean, hango euskalkiaren euskarri arautua erabili ohi da batuarekin batean, tokiko hedabideetan eta irakaskuntzan.

Hasierako urteetan, hizkuntzaren inguruko eztabaidak, auzi politikoen isla bihurtu ziren eta, hein batean, auzi horiek estaltzeko aitzakia moduko bat ere bai. Euskal kulturaren munduko talde ohiturazaleak batasunaren aurka jarri ziren; aldiz, belaunaldi gazte eta berritzaileenak alde agertu ziren. Horren adibide dugu h letraren auzia: euskaltzale atzerakoienek h-aren aurka artikulu suharrak idatzi zituzten, hizki hori ezker burubideko idazle gazteek zerabiltela eta. Ohiturazale horietako askok ez zuten batasunaren beharra ikusten, ez baitzuten inola ere uste jakintzazko gaiak euskaraz lan zitezkeenik. Batasunaren aldekoek, berriz, euskararen noranahikoa lortu nahi zuten: Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino, esparru guztietan euskara erabil zedin nahi zuten. Azkenean, Euskaltzaindiak h-a bere ortografia arauetan jaso zuen. Batasunaren aurkako euskaltzale gehienek —Euskerazaintza bezalako taldeetan bildu zirenek— urteen joan-etorriaz banan-banan beren jarduera amaitu egin dute, arrazoi naturalengatik.

Bereziki bizkaieraren eremuan, euskara batuari buruzko jarrera kritikoak indartsu eta luze iraun zuen. Herri batzuetan bi ikastola eta bi euskaltegi izatera iritsi ziren: bata, euskara batuan irakastez zuena; bestea, euskalkian edo erri izkeraz. Egungo egoera normalizatuagoa bada ere, oraindik ere eztabaidak bizirik dirau.

Kontrako iritzia eman dutenek bi alderdi azpimarratu dituzte bereziki: batetik, gipuzkerak, beren ustez, euskara batuan bereganatu zuen gehiegizko garrantzia; bestetik, hizkuntza batuak euskalkien aberastasunari ekarriko zizkion ustezko kalteak. Batasuna giputz euskaran zergatik oinarritu zen azaltzeko, arrazoi demografikoak ematen dira gehienetan. Egun ere, euskaldunen zati handi bat —herena inguru— giputza da. Gainera, antzinatik, Hegoaldeko euskal literaturan giputz ereduak itzal luzea izan du eta euskaltzainei zentzuzkoa iruditu zitzaien joera horri jarraitzea. Bestalde, erabakiak hartu behar direnean, euskal literaturaren tradizio osoa hartzen da kontuan, eta ez bakarrik Gipuzkoakoa. Lapurdin jaio zen literatura tradizioa ere oso kontuan hartzekoa da, guztietan zaharrena eta oparoena baita. Bigarren kritikari dagokionez, erantzuna begi-bistakoa da: eguneroko eskarmentuak behin eta berriz erakusten du euskalkien arerioa ez dela euskara batua, inguruko bi erdarak baizik.

Ibon Sarasolak 1970eko, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan barna agertutako hainbat hitz eta esapide eztabaidagarri mahai gainean berriz paratzen ditu (irla, errenta-aitorpen, urpekuntzi, merkatalgune, nekazal turismo, soinketa eta beste), euskal literaturaren eta nazioarteko ereduen argitan konponbideak proposatuz (adigai horiek euskal idazle hoberenek eta Europako beste zenbait hizkuntzak nola adierazten dituzten ikertuz) eta Ipar-Hego Euskal Herrien arteko hartu-eman berdintsuagoa aldarrikatuz, bi erdaren morrontzatik aske. Liburuan ematen dituen ideietako bat honako hau da: espainiera eta frantsesa dira munduko hizkuntza guztietan pedanteenak. Beraz, ez ginateke lotsatu behar euskaraz kontuak askoz modu errazagoan esaten ahal direnean.

Koldo Zuazoren iritziz, euskara batuaren eta euskalkien arteko oreka eta bizikidetza euskararen bizitasuna bermatzeko ezinbesteko baldintza da. Euskararen eritasunak sendatzeko sendabelarrak euskalkietan daudela defendatzen du. Horrez gain, administrazio publikoan eta hedabideetan profesional askok darabilten hizkera-mordoiloa, berak Marteko hizkuntza deitzen duena, salatu nahi du. Euskaldunen artean izugarri zabaldu den hizkuntza horretan, hango eta hemengo euskalkietako hitzak eta formak elkarren ondoan pilatzen dira; gehienetan, ongi erabiltzen jakin gabe. Marteko hizkuntzan mintzo direnek, asko dakitela erakutsi nahian-edo, hitz errazekin esan zitekeena ahalik eta modurik korapilatuenenan esan ohi dute. Ezertarako balio ez duten hitzak asmatzeko ohitura handia dago. Marteko hizkuntzaren adibide bezala, Euskaldunon Egunkarian aurkitutako honako izenburu hau ematen du Zuazok: Alta, jubilatuentzako egoitza berri bat eraikitzen ahal da igandean bildu sosagaz, alegia, alta eta bildu sosa Iparraldeko hitz eta egiturak, Mendebaldeko -gaz atzizkiarekin batera nahasiak.

Haren ustez, horrelako esaldi xelebreak dira euskaldunzaharrak euskara idatzitik uxatzen dituztenak. Horrek, azkenean, jendea euskara batuarekin ez identifikatzera darama, eta bide horretatik joanez gero, egunez egun, euskaldunen eguneroko hizkera eta idatziz ageri dena, elkarrengandik gero eta urrunago geratuko dira.

Horietaz gain, beste egile batzuek azken urteotan lan berriak argitaratu dituzte, prozesua bizirik dagoela erakutsiz. Egun bizirik dirauen gaietako bat Euskaltzaindiaren Hiztegia bide dugu. Kasu horretan, batzorde arduradunak hitz bakoitza banan-banan eztabaidatu eta hitz edo aldaera egokiena aukeratu behar du, hainbat alorretan dirauten hiztegi arazoak konpondu eta Iparraldeko eta Hegoaldeko ohiturak hurbiltzeko.

Italiera (1861) eta alemana (1876) bezalako hizkuntza indartsuek euren batasun prozesuak abiatu zituzten XIX. mende amaieran, euskarak egin baino mende bete lehenago. Kasu horietan, hizkuntzaren batasuna bi nazio-estatuen sorrerarekin batera ageri da. Denbora horri esker eta begi-bistako faktoreak direla-eta, mintzaira horiek sendotzea lortu da, baina euren dialektoen bizirautea kolokan dago. Alemanezko idazleek Martin Lutheren Bibliaren itzulpenean aurkitu zuten beren eredua, katoliko nahiz protestanteek. Italiera batuak, berriz, Toskana eskualdean jatorria duen literatura-hizkuntzan du oinarria, hau da, Dante Alighierik, Francesco Petrarcak, Giovanni Boccacciok, Nikolas Makiavelok eta Francesco Guicciardinik, besteak beste, zerabilten italieran.
  

Azkenik, aragoieraren kasua oso esanguratsua da: hizkuntza horrek ez du ofizialtasunik, ez eredu estandar finkorik. Azken urteotan, hizkuntza batua sortzeko ekimenak ezinbestekotzat jo izan dituzte aragoieraren aldeko kulturgileek, mintzairaren erabilera behin betiko itzal ez dadin. Prozesuak, hala ere, ez du erabateko batasunik lortu, eta zailtasun horri aurre egin behar izango diote. Antzeko kasu batean, erromantxerarenean, esan dezakegu mintzaira ofiziala eta batua izan arren, hiztunen galera oraindik ere etengabekoa dela eta bestelako faktoreek eragin handiagoa daukatela.




#Article 9: Nikolas Koperniko (1955 words)


Nikolas Koperniko (alemanieraz: Nikolaus Kopernikus, Niklas Koppernigk, polonieraz: Mikołaj Kopernik, latinez: Nicolaus Copernicus; Toruń lehengo Prusia eta gaurko Polonia, 1473ko otsailaren 19a-Frombork 1543ko maiatzaren 24a) errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain. Oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea benetako iraultza bat suposatu baitzuen.

Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kalonje katoliko, gobernadore, administratzaile, buruzagi militar, diplomatiko eta ekonomista izan zela esan dezakegu. Bere erantzukizun askorekin batera, astronomia bere afizioetako bat baino besterik ez zen izan. Astronomiaren alorrean egindako ekarpen handia dela eta, 1935ean, Copernicus izena eman zitzaion binokularren laguntzaz ikus daitekeen Mare Insularumen kokatzen den ilargiko krater bati.

Heliozentrismoa mendebaldeko zientziaren historiaren teoria garrantzitsuenetako gisa kontsideratua da.

Bere sendiaren izena Koppernigk zen. 1473. urtean Zaldun Teutonikoen ordenaren Prusiako Torun hirian jaio zen (gero Poloniara pasatu zena). Krakovian (1491–1494) eta Italian (1496–1499) ikasi zuen. Nikolasek hamar urte zituelarik, bere aita hil zen eta osaba, Lukas Watzenrode, izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra. 1491n Krakoviara joan zen Wojciech Brudzewski matematikariaren ildoak jarraitzen zituelarik; beranduago, Italiara bideratu eta bertan egin zituen medikuntza, grekera, filosofia eta zuzenbideko ikasketak, Domenico da Novararen asistente bezala lan egiten zuen bitartean.

Bere osaba, Emerlandgo apezpikua, zendu zenean mota askotako lanak egin zituen: gobernadore militar, mediku, epaile eta abar... Diruaren birbaloraketaren alde jo eta ke egin zuen lan, Zaldun Teutonikoen kudeaketa txarra zela-eta. Prusia erreinu osorako etxe moneta zentral bat sortzea iradoki zuen. Hala, 1517an Emerlandgo kudeatzaile orokorra izendatu zuten eta Allesteinera joan zen bizitzera. Bere herrialdean definitiboki instalaturik zegoenean (1523), Warmiako diozesiaren administrazioan egin zuen lan, medikuntzan jardun zuen eta bere astronomiaren inguruko lan sakon eta garrantzitsua amaitu zuen.

Kopernikoren aitaren familia Silesiako herrixka batekoa zen, Nysatik (Neiße) gertu. Herriaren izena hainbat aldiz izan da letreiatua; Kopernik, Copernik, Copernic, Kopernic, Coprirnik, eta gaur Koperniki. XIV. mendean familiakideek Silesiako beste hainbat hirietara bizitzera joan ziren, Poloniako kapitalera, Cracovia (1367) eta Torunera (1400). Bere aita, Mikolaj the Elder, ziurrenik Janen semea, Cracoviako multzoan zegoen.

Nikolasen ama, Barbara Watzenrode, Toruneko patrizio aberats baten alaba, Toruneko aholkulari munizipala zena, Lucas Watzenrode Zaharra (1462an hildakoa) eta Katarzyna Rüdiger Modlibógena (Jan Peckauren alarguna 1476an hildakoa). Moldibogseak 1271tik Poloniako historian oso ezaguna izandako familia polakoa zen. Watzenrode familia, Kopernik familia bezala, Silesiatik etorritakoa zen, 1360tik aurrera Torunen bizi izandakoa. Laster familia patrizio aberatsak bilakatu ziren, eragin handia zutenak jendearengan. Ezkontza bitartez ematen ziren Watzenrode familiaren arteko harremanen bidez, Kopernikok Toruneko (Thorn), Gdanskeko (Danzing) eta Elblageko (Elbing) familia aberatsekin harremantzea lortu zuen, baita ere Prusiako familia nobleekin ere; Czapskis, Działyńskis, Konopackis eta Kościeleckis. Lucas eta Katherinek hiru seme-alaba izan zituzten: Lucas Watzenrode Gaztea (1447–1512), Warmiako apezpiku bihurtuko zena eta Kopernikoren patroia, Bárbara, astronomoaren ama (1495 ondoren hildakoa); eta Christina (1502an baino lehenago hildakoa),1459an Toruneko merkatari eta alkate zenarekin ezkondu zena, Tiedeman von Allen.

Kopernikoren ikasketen artean, uste da latina eta alemaniera erraztasun berarekin hitz egitea lortu zuela. Horretaz gain polakera, grekoa eta italieraz hitz egiten zuen. Biziraun duten Kopernikoren lan gehienak latineraz daude idatziak, hau izan baitzen bere bizitzan zehar Europako akademiako hizkuntza. Latina ere bazen Eliza Katoliko Erromatarra eta Poloniako gorte errealaren hizkuntza ofiziala, arrazoi honengatik, Kopernikok buruzagi polakoekin zuen oinordekotza guztia latineraz dago idatzia.

Talde ezberdinengandik presioa jaso izan arren Nikolasek asko atzeratu zuen liburuaren argitalpena, baliteke kritikaren beldur izanagatik. Historialari batzuen esanetan, horrela izan bazen, mundu zientifikoan eragin zezakeen inpaktoak mundu erlijiosoan eragin zezakeenak baino gehiago kezkatzen zuen.

Ideia nagusiak hurrengoak izan ziren:

Kopernikoren maisu lana De revolutionibus orbium coelestium («Esfera zerutiarren erreboluzioei buruz») izan zen. 25 urte pasa zituen lan honetan (1507–1532) eta hil eta gero argitaratu zuen Andreas Osianderrek 1543an. Hala ere, liburu honetako ideia eta behaketa oinarrizkoenak The hypothesibus motuum coelestium a se constitutis commentariolus opuskuluan (1878 arte ez zen argitaratuko) idatzi zituen, motza izan arren oso argia delarik.

Kopernikok antzinako Greziako filosofoen idatziak ikertu zituen lurraren mugimenduarekiko erreferentziak bilatuz, bereziki pitagorikoak eta Heráclides Pónticorenak, zeinek teoria horretan sinisten zuten. Teoria heliozentrikoari dagokionez, gaur egun jakina da Aristarko Samoskoak asmatu zuela lehenengo aldiz (k. a. 310-230) nahiz eta hau ez duen liburuan aipatzen. Beharrezkoa da haren ikasketen balio erreala zentzu komunak deuseztatutako ideiak mahaigaineratu eta egitura koherente eta zientifiko bat ematean zentratzea, haren helburua lurraren mugimenduaren arazoari irtenbidea bilatzea baitzen.

Erdi Aroko ideologia erlijiosoarekiko suposa zezakeen hausturak (kosmos itxi eta hierarkizatu baten ordezkapena, gizakia zentro gisa, unibertso homogeneo eta indeterminatu eta azken finean infinitu batean, eguzkiaren inguruan zebilena) zalantzak sortu zizkion Kopernikori bere lana publikatzeko garaian, konturatzen baitzen Erromatar Eliza Katolikoarekin izan zitzakeen arazoez. Heriotza ekarri zion gaixotasun batek, eta ez zuen bere lana argitaratua ikusi.

Publikatuko zuen argi ez izan arren, De revolutionibus orbium coelestium delakoan lanean ari zen, 1539an Georg Joachim Rheticus, Wittenbergeko matematikaria Fromborkera iritsi zenean. Philipp Melanchthonek beste astronomo batzuekin prestatu zion bisita, eta Rheticusek hauekin batera ikasi zuen. Kopernikoren ikasle bihurtu zen berarekin elkar biziz urte pare batez. Rheticusek Kopernikoren eskuizkribua irakurri zuen eta berehala oinarrizko teorien inguruko laburpen ez tekniko bat egin zuen Nurembergen bere irakaslea izan zenari, Schönerri, zuzendutako gutun formatuan. Beranduago Narratio Prima (lehen deskribapena) izenburuko liburuan argitaratu zuen honakoa Dánzigen 1540an. Rheticusen laguna eta aholkularia, Gasser Aquilesek, Narratio-ren bigarren edizio bat argitaratu zuen Basilean, 1541ean. 1542an, Rheticusek Kopernikok idatzitako trigonometria tratatu bat (gerora De revolutionibus-eko bigarren liburuan sartua) argitaratu zuen. Lehenaren presiopean eta publikoak lanarekiko izan zuen erantzun ona ikustean, Kopernikok azkenean bere laguna zen Tiedemann Giese-ri (Chełmno-ko apezpikuari) eman zion, Rethicusek eskuratu ahal izateko eta Johannes Petreiusek inprimatzeko Núrembergen. De Revolutionibus-en lehenengo edizioa 1543an agertzen da (autorearen heriotzaren urte bera), Paulo III.ari dedikatutako sarrera luze batekin; idazteko arrazoi nabarmena egotziz aurreko astronomoek planeten teoria egoki baten inguruan adostasun bat lortzeko ezgaitasunari, eta azpimarratuz bere sistemak aurresan astronomikoen zehaztasuna areagotuz gero, honek Elizak egutegi zehatzago bat garatzea ahalbidetuko lukeela (garai horretan interes handiko gaia, eta elizak astronomia finantzatzeko zuen arrazoietako bat). Argitalpenaren lehenengo alea bere heriotzaren egunean iritsiko zitzaion Nikolas Kopernikori, 1543ko maiatzaren 24an.

Lana sei liburuz osatua zegoen:

Kopernikoren lanaren garrantzia hain zuzen ere bere izaera iraultzailean datza, aldaketa zientifiko askoren aitzindaria delarik. Izaera hau ez da bakarrik haren idatzietan aurkitzen, honetaz gain pentsamenduaren mugak apurtuko dituzten bide batzuk martxan jartzen baititu. Ezin dugu ahaztu Kopernikoren lanak Antzinako Munduari lotuta jarraitzen duela, premisa platoniko askok indarrean jarraitzen baitute bere pentsamenduan, uniformitate eta zirkularitatearen printzipio handiek bezala. Hala ere, bere obran modernitateko beste ideia garrantzitsu bat finkatzen da: naturak bere izaera teologikoa galtzen du, gizakia jada ez da unibertsoaren zentroa, baizik eta Kopernikok mugikortasun posizio batean kokatzen du, edozein planetakoarena bezalakoa.

Kopernikotik aurrera arrazoiak gizakia gobernatzen duen ideia agertuko da, hau haren gaitasuna izango delarik, unibertsoaren ordenamenduan parte hartzea ahalbidetzen diona. Horrela, gizakia autonomoa bilakatuko da, bere autonomia arrazoitzeko gaitasunean datzala. Giza arrazoia orain Naturaren jabe egin daiteke, dominatu eta kontrolatuz. Gizakiak unibertsoaren zentro fisikoa izateari utziko dio, honen zentro arrazionala bilakatzeko. Hemendik aurrera munduari aurre egiten diogu, ez behatuz, baizik eta gizakiaren gaitasunen bitartez hipotesiak eraikitzen, naturarekin kontrastatuz ontzat emango direnak ala ez.

Kasu honetan, Kopernikok antzinako munduko presuposizio aristotelikoak bere egiten zituen garaiko kristautasunaren aurka egin zuen. Aristotelesek teoria literarioa, politiko, etiko, metafisiko, logiko, meteorologiko, fisiko, biologiko, astronomiko guztia koherenteki integratu zuen, beste guztia erasotu gabe zati bat kritikatzea zailtzen zuelarik. Aldi berean, arrazoi beragatik, aspektu parzialetan agertu zitezkeen zailtasun txikiak albo batera uztea ahalbidetzen zuen. Hau bere munduaren ikuspegiak bi mila urtetan zehar iraun izanaren funtsezko arrazoia da. Honetaz gain bere aurkikuntza eta gero, Erdi Aroan sistema hau Akinoko Tomasen lanaren bitartez kristautzen joan zela eta horrela eliza katolikoak onartu zuela kontuan hartzen badugu, hobe ulertuko dugu bere ganditzeari aurka egin zion erresistentziak zein punturaino determinatu zuen ez soilik astronomiaren historia, baizik eta zientzia eta kulturarena ere.

Kopernikoren biografian Elizaren eragina ikusten dugu uneoro. Umezurtz geratu eta osaba kanonigoak hartu zuen, gero apezpiku egingo zelarik. Osaba Lucas arduratu zen bere heziketa akademikoaz ospe handiko unibertsitateetara bidaliz eta bere jakinduria zabalduz. Elizak Kopernikoren obra kondenatu zuen, baina Eliza Katolikoa izan zen bidea zabaldu ziona.

Teoria kopernikarraren difusioa testuinguru politiko eta historiko batean ematen da, zeinetan 1517tik aurrera luteranismoaren ezusteko sartzearekin arazo erlijiosoak funtsezko garrantzia duen. 1545ean Trentoko Kontzilioari hasiera eman zitzaion, hiru saio ondoren, bere amaiera 1563an izan zuelarik, elizaren erreforma erradikala utzita emaitza gisa, eta mundu erreformistaren aurrean dogmaren berreskurapen eta defentsa programa bat inposatuz.

Espezialista gehienen ustetan, Kopernikok De Revolutionibus bukatuta zuen 1530 aldera, baina ez zuen argitaratu nahi izan. Zergatik ote? 20 urtez egindako lana eta zalantzatan argitaratzeko orduan? Liburua 1543ko udaberrian atera zen eta Osianderrek idatzitako abisua, Schönberg kardinalak 1536an Kopernikori idatzitako gutuna eta Kopernikok Paulo III.aaita santuari eginiko eskaintza bat ere bere barnebildu zituen. Eskaintza honetan, autoreak badaki Lurraren mugimenduak kondenatuko duela. Matematikariak ez direla ados jartzen esaten dio aita santuari, ez daudela ziur Eguzkiaren eta Ilargiaren mugimenduaz. Gainera, ez dira munduaren forma aurkitzeko gai izan.

Pío V-ak eta Gregorio XIII-ak 1566a eta 1585 tartean, XVI mendearen bigarren erdian, eliza katolikoaren errekuperazio prozesua burutuko dute, Kopernikoren ideia nagusia, barne haustura eta hierarkia arazoak konponduz. Ezagutza eklesiastikoa zabaltzen dute eta sinesmen protestanteak indarra hartu zuen herrialdeetan garrantzia eta eragina berreskuratzen dute. Baina zeruetan egondako gertakariek XVI. mendeko amaieran eta Kopernikok hauen inguruan egin zituen behaketek astronomia ptolemaikoak sostengatzen zuen filosofiaren sinesgarritasuna eta autoritatea hondatu zituen. Eliza katolikoak egoeraren aurrean amore eman zuen pixkanaka eta haren heliozentrismoarekiko oposizioa desagertzen da. Hala ere, beranduago, egoerari buelta emanez, mendearen amaieratik aurrera eliza katolikoa izango da inkisizioaren bidezko boterea erabili zuena heliozentrismoa etsaia bihurtuz.

Kopernikoren ideia nagusia, Antzinako ideia eta printzipioak mantentzea izan zen, baina beste hipotesi batekin: Lurraren mugimendua. Unibertso finitu eta itxia aurkezten digu, baina infinituki urruntzen diren izarrez osatua ere. Argitalpenaren lehenengo alea bere heriotzaren egunean iritsiko zitzaion Nikolas Kopernikori, 1543ko maiatzaren 24an.

Kopernikoren lana eta honek proposatzen dituen aldaketak astronomiaren aurreko egoerarekiko eta bere inguruko egitura zientifiko eta filosofikoarengan proiektatzen dira. Kopernikoren oinarrizko ideiak, aurrekoen aurka agertzen direnak, esate baterako, mugimenduen unitatearen ideia mantentzearena eta arrazionalagoa izango den zirkulu sistema bat sortzea izango lirateke. Helioestatismoa eta heliozentrismoa ez dira premisa hutsak, baizik eta ondorioa. Gainera, astronomiaren ekuanteak ezabatzen ditu, ez dituztelako Platonen oinarrizko printzipioak errespetatzen. Hipotesi aldaketa egiten du baita ere: eguzkia geldirik mantentzen dela eta Lurra mugitzen dela (mugimendu ezberdineko segida batekin: errotazio, traslazio eta deklinazio mugimendua, ekinozioak azaltzeko balio duena) dioen hipotesia hartuz. Honetarako, Kopernikok bere hipotesi propioak planteatzen ditu: zeruko esferen zentro bakarra ez dela existitzen, eta gainera, Lurraren zentroa ez dela unibertsoaren zentroa, baizik eta ilargiaren eta grabitatearen zentroa.

Izar guztiak eguzkiaren inguruan daude bueltaka, honakoa haien biraketa zentroa delarik, eta eguzkia munduaren zentrotik gertu dago; paralaxiaren auzia gainditzen du, izarrak lehen uste zena baino distantzia askoz handiago batean daudela pentsatzen badugu. Gainera, izarren esferan gertatu dela iruditzen den edozein mugimendua ez da horrelakoa izan, baizik eta Lurra da mugitzen dena (egunero biraketa egiten duena buelta oso bat emanez, izarren esfera mugitu gabe dagoelarik). Modu honetan, eguzkiaren mugimendua ez da eguzkiaren baitan ematen, baizik eta Lurran datza, honek bere inguruan egiten duelarik biraketa, gainontzeko planetek bezala; eta planeten mugimendu atzerakoi eta zuzenak ez dira haiengatik gertatzen, baizik eta Lurraren mugimenduagatik. Hortaz, ikus dezakegu Lurra mugitzen dela dioen hipotesia planteatzeak unibertsoaren mugimenduen irregularitate asko azaltzeko balio duela: auzi zaharrak eta ekuanteak bezalako herraminta konplexuak ezabatzen ditu, baita zeruko esferak ere, etab.

Koperniko astronomia modernoaren aitzindaria kontsideratzen da, honek egindako ekarpenek hurrengo astronomoei ahalbidetu baitzien iraultza astronomikoari amaiera ematea.

Hasieran Erromako elizak eta Eliza Protestanteak ere deitoratu zuten, Martin Luther eta Joan Kalbin tartean.

Geroago Kepler astronomo, astrologo eta matematikoak Kopernikoren teoria birmoldatu zuen eta Galileok 1610an, Artizarrak Eguzkiaren inguruan egiten zuela bira ohartu zenean, teoria egiaztatu zuen.

Newton horren guztiaren bukatzailea zen, unibertso geozentriko batetik kosmos heliozentriko batera pasatzean eta aurretik zegoen kosmosarekiko ikuspegia goitik behera aldatzean.

Hortaz, Iraultza Kopernikarra-tzat ezagutzen dena, haren teoria heliozentrikoaren formulazioa da, honen arabera Lurra eta bestelako astroek eguzkiaren inguruan biraka dabiltzalarik.




#Article 10: Taula periodikoa (1471 words)


Taula periodikoa elementu kimikoen antolaketa mota bat da. Taularen forman nabarmen agertzen da antolamendua: bertan, elementu kimikoak beren atomo zenbakiaren, konfigurazio elektronikoaren eta propietate kimikoen arabera daude ordenaturik zazpi errenkada eta hemezortzi zutabetan. Taula antolatzeko modu horrek antzekotasun periodikoak adierazten ditu; adibidez, antzeko portaera duten elementu kimikoak zutabe berean daude kokaturik. Theodor Benfeyren hitzetan, taula periodikoa «kimikaren bihotza da» eta haren garrantzia «konparagarria da eboluzioaren teoriarekin edo lege fisiko klasikoarekin».

Taulan ageri diren errenkadak periodo hitzaz ezagutzen dira, eta zutabeak, talde hitzaz. Zenbait taldek izen bereziak dituzte; adibidez: 17. taldeko elementuei halogeno deritze, eta 18. taldekoei gas noble. Bestetik, lau bloke ezberdinetan banatzen da taula, eta propietate kimikoen arabera antolatzen dira taldeak. Elementu guztiak ordena jakin batean kokatzen dira; horregatik, erraz ondoriozta daitezke elementuen propietateen arteko harremanak, eta taula periodikoa tresna baliogarria da elementuen portaera kimikoa aztertzeko. Kimikaren arloan erabiltzeaz gain, beste hainbat zientzietan ere erabiltzen da.

Taula periodikoaren lehen bertsioa 1869. urtean argitaratu zen, Dmitri Mendeleieven eskutik. Berak elementuen joera periodikoak erakusteko prestatu zuen taula, eta horretarako, elementuak propietate kimikoen arabera sailkatu zituen. Bestetik, Julius Lothar Meyerrek ere antzeko beste taula bat garatu zuen 1870ean, baina sailkapena propietate fisikoen eta atomoen arabera eginez. Mendeleievek ordu arte ezezagunak ziren elementu batzuen propietateak aurreikusi zituen, eta aldi berean, elementu ezezagun horiek taularen leku hutsetan kokaturik egongo zirela iradoki zuen. Gerora, elementu berriak aurkitzean, Mendeleievek eginiko iragarpen gehienak zuzenak zirela egiaztatu zen.

Ordutik aurrera, taula garatuz eta zuzenduz joan da etengabe. Elementu berrien aurkikuntzak eta eredu teoriko berrien garapenak joera kimikoen azterketa ahalbidetu du, eta horrekin batera, taula periodikoaren hobekuntzak osatu dira. Taula periodikoaren gaur egungo egitura Alfred Wernerrek egindakoa da, Mendeleieven eredua eredutzat hartuz.

Gaur egun, eredu sinpleenean itxura hau du taula periodikoak:

 
Hainbat urteren buruan, 1 eta 118 bitarteko zenbaki atomikodun elementu kimiko guztiak aurkitu eta identifikatu dira; berrikitan, 113, 115, 117, 118 elementuak egiaztatu, izendatu eta sinbolizatu dira IUPAC (International Union of Pure and Applied Chemistry) nazioarteko erakundeak 2015eko abenduaren 30ean eginiko biltzar orokorrean. Elementu horien izen eta ikur ofizialak 2016ko azaroaren 28an eman ziren argitara.

Lehenengo 94 elementuak naturan daude identifikaturik, nahiz eta horietariko asko kantitate txikietan aurkitu diren, edo laborategietan sintetizatu ziren naturan aurkituak izan baino lehen. Bestalde, 95-118 bitarteko zenbaki atomikodun elementuak ez daude naturan, eta laborategietan sintetizatutakoak dira; horien artean, 95-100 bitartekoak naturan aurki zitezkeen aspaldiko garaietan, baina gaur egun ez dira naturan existitzen.

Goian erakutsitako taula periodikoa bertsio sinplifikatua da, eta gehienetan beste hainbat informazio gehitzen dira taulako elementu bakoitzari dagokion gelaxkaren barruan. Horren adibide modura, euskaraz prestaturiko taularen beste bertsio osatuago bat jarriko dugu jarraian.

Kasu honetan, goiko gakoan adibide modura azalduta dauden posizio estandarretan, informazio hauek gehitu dira elementu bakoitzaren gelaxkan: zenbaki atomikoa (goialdeko ezkerraldean), masa atomikoa (goialdeko eskuinaldean), ikurra (gelaxkaren zentroan) eta euskarazko izena (behealdea zentraturik, artikulu eta guzti idatzita). Horrez gain, elementua zein serie kimikotakoa den ere azaltzen da gelaxkaren hondo-kolorearen bidez; koloreen gakoa taularen azpian dago (metal alkalinoak, metal lurralkalinoak, lantanoideak, aktinidoak, trantsizio-metalak, metalak, metaloideak, ez-metalak, halogenoak eta gas nobleak). Bestalde, gelaxka inguratzen duten lerroen izaera (lerro beteak, lerro etenak edo puntukako lerroak) zein den erakusten da azpialdean, elementua naturala den ala ez azalduz; alegia, elementuak Lurra baino zaharragoak diren isotopoak dituen (jatorrizko elementuak), beste elementu baten erradiaktibitate naturalaren desintegrazio-produktuak diren edo naturan ez daudenak diren (sintektikoak direlako).

Elementu kimikoen izena eta ikurra IUPAC erakundeak erabakitako arau ortotipografikoak betez idazten dira.

Izenak hizkuntza guztietara molda daitezkeen arren, elementu kimikoen ikurrak IUPACen arau dira; alegia, unibertsalak dira, hizkuntza guztietan berberak. Ezaugarri hauek betetzen dituzte:

Taula periodikoaren historiak harreman estua dauka kimika eta fisikaren garapenarekin.

Taula periodikoaren historiaren abiapuntu modura, 1789an, Antoine Lavoisier-ek hogeita hamahiru elementuz osatutako zerrenda bat argitaratu zuen. Elementu horiek lau multzotan sailkatu zituen; gasak, metalak, ez-metalak eta ez-gasak. Baina sailkapen hori lasten baztertu zen, propietate fisiko eta kimikoen artean ezberdintasun nabarmenak zeudelako. Une horretatik aurrera, kimikariak sailkatze-lanetan aritu ziren. Horien artean Johann Wolfgang Döbereiner izeneko kimikari alemana aipa daiteke, sailkapen berri bat aurkeztu baitzuen 1829an, eta taulan agertzen ziren elementu asko hirukotetan bana zitezkeela ondorioztatu zuen, propietate kimikoen arabera. Esate baterako, litioa, sodioa eta potasioa hirukote leuna zeritzon talde batean sailkatu ziren. Gerora, beste talde batzuetan horrelako harremanak gertatzen zirela ondorioztatu zuen; hala nola kloro, iodo eta bromoaren artekoa. Hiru elementuez osatutako talde horiei “hirukote” edo “triada” izena jarri zitzaien. Handik gutxira, 1843rako, Leopold Gmelinek hamar hirukote identifikatu zituen metodo hori erabiliz, eta baita hiru laukote eta boskote bat ere.

Geroago, Jean Baptiste Dumasek metal ezberdinen artean gertatzen ziren harremanez hitz egin zuen 1857an argitaratutako lan batean. Nolanahi ere, kimikari askok elementu ezberdinen arteko harremanak identifikatu zituzten arren, oraindik ez zegoen haiek sailkatzeko eskema argirik. Baina 1857an bertan, August Kekulé kimikari alemana konturatu zen karbonoak lau atomo zituela itsatsirik askotan. Metanoak, adibidez, karbono-atomo bat eta lau hidrogeno-atomo ditu. Fenomeno hori azaltzeko, balentzia kontzeptua proposatu zuen; elementu ezberdinek atomo-kopuru ezberdinekin egiten dute bat. Horrela, 1864ean, Julius Lothar Meyer alemaniarrak, berrogeita lau elementuz osaturiko taula bat argitaratu zuen, balentziaren arabera ordenaturik. Taula horrek erakutsi zuen antzeko propietateak zituzten elementuek balentzia berdina zutela kasu askotan. Urte berean, William Odlingek berrogeita hamazazpi elementuz osatutako taula bat argitaratu zuen. Taula horretan elementuak pisu atomikoaren arabera antolaturik ageri ziren. Gerora, balentzian oinarritutako sailkapen bat aurkeztu zuen 1870ean.

Nahiz eta elementu batzuk, hala nola, urrea (Au), zilarra (Ag), kobrea (Cu), beruna (Pb) eta merkurioa (Hg) aintzinarotik ezagutuak ziren, elementuen lehen aurkikuntza zientifikoa XVII. mendean gertatu zen; zehazki, Henning Brandek fosforoa aurkitu zuenean. Ondoren, beste hainbat elementu berri aurkitu ziren XVIII. mendean; horien arteko garrantzitsuenak gasak izan ziren: oxigenoa (O), hidrogenoa (H) eta nitrogenoa (N), besteak beste. Garai hartan, elementuen kontzepzio berri bat garatu zen; hain zuzen ere, haren harira garatu zuen Antoine Lavoisier-ek bere zerrenda. Bestalde, XIX. mendearen hasieran, pila elektrikoa erabiltzen hasi ziren elementu kimikoen azterketan, eta metodo horrek elementu kimiko berrien aurkikuntza ekarri zuen, hala nola metal alkalinoena. Horrela, berrogeita hamabost elementu ezagutzen ziren jadanik 1830ean. Gerora, XIX. mendearen erdialdean, espektroskopiaren asmakuntzarekin, elementu berriak aurkitu ziren; batik bat, zesioa, talioa eta antzeko elementuak. Eta XX. mendean, prozesu erradioaktiboen ikerketa-lanekin beste hainbat elementu aurkitu ziren. Azkenean, taula periodikoan 118 elementu biltzera igaro gara geure egunotan.

Elementu hitza greziera zaharretik dator, baina kimikan elementu hitzak duen esanahi modernoa XVII. mendetik aurrera ezarri zen; dena den, prozesu horren nondik norakoa zein den zehaztea ez da kontu erraza. Zenbait pentsalarik Robert Boyleren obra hartzen dute abiapuntutzat. Kimikari eseptikoa zen bera eta bere lanean Boyle elementu hitzaz aritu zen, esanez gorputz primitibo eta sinpleak zirela eta ez zeudela beste gorputzez osaturik. Izatez, azalpen hori Aristotelesen lau elementuen teoriari eginiko kritika bat zen.

Geroagom, taulen konposizio kimikoa ulertzeko modu berri bat osatu zuten kimikariek XVIII eta XIX. mendeetan zehar. Elementu kimikoak ulertzeko modu berri hori Lavoisierren eskutik jaso zuten hasiera batean, Kimikaren tratatu elementala izeneko lanean aritu baitzen hortaz. Lavoisierrek bereizketa bat proposatzen zuen: ezagunak ziren substantzien artean elementu kimikoak bereiztea, uste izanik horrela elementu kimiko horien propietateak hobeto ulertuko zirela. Bide horretatik abiaturik, elementu berri askoren aurkikuntzak eta elementu horien propietateen azterketak eginez, antzekotasun ugari agertzen zirela ondorioztatu zuen. Horrek kimikarien interesa piztu zuen eta sailkatze-modu berri baten garapena abiarazi zuen.

XIX. mendearen hasieran, John Dalton-ek atomismoaren kontzepzio berri bat garatu zuen. Ikerketa meteorologikoak eta gas atmosferikoen azterketa zehatza izan ziren kontzepzio berri honen abiarazleak. Ekarpen nagusia atomismo kimikoa delakoaren eskutik etorri zen. Atomismo kimikoaren formulazio berriak Lavoisiarren definizioarekin egiten zuen bat. Daltonek hidrogeno-atomo baten masa hartu zuen erreferentzia-unitate gisa. Ordutik aurrera masa atomiko (edo pisu atomiko) terminoa erabiltzen da elementu bakoitzaren isotopoen masa atomikoen batezbestekoa adierazteko, eta informazio hori taula periodikoaren barnean sartzen da.

Dmitri Mendeleiev kimikariak 1869an argituratu zuen bere taula periodikoa, eta ia aldi berean Julius Lothar Meyerrek antzera egin zuen 1870ean. Mendeleyeven mahaia izenaz argitaratu zen lehen bertsioa. Biek ala biek proposatu zuten taula periodikoa antzeko moduan, elementuak zutabetan eta errenkadetan sailkaturik pisu atomikoen arabera. Errenkada edo zutabe berriak egin zituzten, elementuen ezaugarriak errepikakorrak suertatzen zirenean. Handik gutxira, 1871an, Mendeleevek beste taula periodiko bat argitaratu zuen, baina oraingoan antzekoak ziren elementuen multzoak errenkadatan sailkatuta egon ordez, zutabetan zeuden banaturik. Gainera, oraindik aurkitu gabe zeuden elementuen deskribapen zehatza eskaini zuen. Hutsune haiek gerora beteko zirela iradoki zuen, kimikariek elementu natural berriak aurkitzean. Gauzak horrela, Mendeleyeven lanaren onarpena bi arrazoi nagusiengatik gertatu zen: batetik, Mendeleevek hutsuneak utzi zituelako taulan aurkitu gabeko zeuden elementuentzat, eta, bestetik, alde batera utzi zuelako ordura arte erabiltzen zen sailkatze-ordena, taula pisu atomikoen arabera antolatuz.

Dena den, 1913. urtean, Henry Moseleyk, elementu bakoitzari zenbaki atomiko bat esleitu zien, eta horren ondorioz, zuzenketa bat egin behar izan zen taulan; izan ere, Mendeleyevek pisu atomikoa erabili zuen elementuen sailkapena egiteko, eta horrek arazoak sortzen zituen. Hortaz, Moseleyren zehaztapenaren ondoren, arazo horiek konpontzeko, zenbaki atomikoaren arabera berrantolatu zen taula.

Gaur egun ezagutzen dugun taularen egituraketa Horace Groves Demingi zor diogu. Demingek 1923an argitaratutako taulan periodo motz eta ertainak zeuden (gaurko hamazortzi zutabeak). Merc and Company enpresak Demingen taula argitaratu zuen, eta urte horretan Estatu Batuetako eskoletan banatu zituen kopiak; eta 1930eko hamarkadan entziklopedietan zabaldu zen.




#Article 11: Esperanto (417 words)


Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.

Ludwi Lejzer Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an Lingvo Internacia («nazioarteko hizkuntza») izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena, Doktoro Esperanto (Doktore Itxaropentsua), hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.

Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.

Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, eta horien artean 2.000 inguru direla jaiotzatiko hiztunak.

Hizkuntza eraikia denez, esperantoa ez dago inongo talde etnikoren hizkuntzarekin genealogikoki erlazionaturik. Haren lexikoa latinotzat har daiteke; aldiz, ikuspegi morfologikoaren arabera, nagusiki aglutinatzailea da, baina maila batean izaera zertxobait Isolatzailea izanda. Fonologia, gramatika, lexikologia eta semantika funtsean mendebaldeko hizkuntza indoeuroparretan oinarrituta daude, nahiz eta hiztegiaren zati handiena hizkuntza erromantzeetatik datorren; fonema errepertorioari dagokionez, eslaviarra da. Tipologiaren aldetik, preposiziodun hizkuntza da, eta perpausen ordena normalean subjektua, aditza + objektua da eta izen sintagmena, adjektiboa + izena da. Hala ere, teknikoki, hitz bakoitzaren funtzio gramatikala adierazten duten morfemei esker, edozein ordena posible da. Aurrizkien eta atzizkien erabilera zabal-zabalak hitz berriak sortzea ahalbidetzen du.

Esperantoak 5 bokal eta 23 kontsonante ditu (horietako bi erdibokalak dira). Ez dauka tonurik. Azentua ez da idazten, eta beti azkenaurreko silaban jartzen da. Bokal bakoitzak silaba bat adierazten du, ŭ letraz egindako diptongoak izan ezik. Adibidez: [fa.mi.lí.o], baina [aŭ.tú.no].

Esperantoak euskararen 5 bokalak ditu, ez da bokalen luzeraren arteko ezberdintasunik egiten, eta ez dago bokal sudurkaririk.

Sei beheranzko diptongo daude: uj, oj, ej, aj, aŭ eta eŭ. Izan ere, j letra euskara batuko j bezala ahoskatzen da (jadanik hitzean bezala), eta ŭ letra ere kontsonantea da.

Alfabetoak 28 letra ditu: latindar alfabetoaren bertsio bat da, zeinu diakritikook dituena: ĉ, ĝ, ĥ, ĵ, ŝ eta ŭ. Aldiz, q, w, x eta y letrak ez daude:

c eta zeinu diakritikozko letrak alde batera utzita, beste guztiak nazioarteko alfabeto fonetikoko euren baliokideen antzera ahoskatzen dira:

Hiztegia hizkuntza askotatik dator. Zenbait hitz berri Europaz kanpoko hizkuntzetatik hartu dira —adibidez japonieratik—, nazioartekoak direlako; baina ele gehienak hizkuntza erromantzeetatik —gehienbat latinetik eta frantsesetik—, alemanetik eta ingelesetik datoz.




#Article 12: Galileo Galilei (1860 words)


Galileo Galilei (Pisa, Florentziako Dukerria, 1564ko otsailaren 15a - Arcetri, Toskanako Dukerri Handia, 1642ko urtarrilaren 8a) italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza,  behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da. 

Galileo zazpi anai-arrebako familia batean jaio zen Pisan; aita, Vincenzo Galilei, musikagilea zen. Pisako Unibertsitatera hamazazpi urterekin iritsi zen, eta han medikuntza, matematika eta fisika ikasi zituen. Unibertsitate hartako ikasle zela, katedraleko lanpara bati begira geratu zen, lanpararen mugimendu erregularrari zehatz esanda. Etxera itzuli eta berunezko bolatxoekin eta luzera desberdineko hariekin esperimentuak egiten hasi omen zen. Bolatxoen pisua edozein izanda ere, joan-etorria egiteko bolatxoek denbora berdina behar zutela konturatu zen; denbora hariaren luzerak baino ez zuen aldatzen. Diotenez, horrela hasi zen penduluaren historia.

Txikitatik ikasteko gaitasun handia erakutsi bazuen ere, ikasle bihurriaren fama izan zuen. Besteak beste, Pisako Unibertsitatean zegoela arropa akademikoak janzteari uko egin zion, lana egokiro egiteko traba egiten ziola argudiatuz. Ukapen hori larrutik ordaindu zuen, unibertsitatetik bota egin baitzuten. Hala ere, Florentzian matematika ikasten jarraitu, irakaskuntza pribatuan hasi eta bere lehenbiziko lanak argitaratu zituen. 1589an, Guidobaldo del Montek lagundurik, lortu zuen nahikoa kostata Pisako Unibertsitatean Matematikako katedra.
 

Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak azelerazioari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen marruskadura eta inertziari buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko 1590ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren dinamika eta mekanika zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak Elkarrizketak () liburuan argitaratu zituen 1632an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, Isaac Newtonek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.

Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia astronomiarekiko. XVII. mendearen hasieran, herbeheretar batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen teleskopioa egin zuen, baita 1609an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.

Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, Ilargia, Jupiter, Artizarra, Saturno eta Eguzkia behatu zituen. 1610ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, Eguzki-orbanak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, Esne Bidea milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak Siderus Nuncis (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.

Oso gizon elizkoia bazen ere, Inkisizioak Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerbideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori panteismotzat har zitekeen. Bestalde, filosofo eskolastikoek Aristoteles eta Ptolomeoren teoria geozentrikoa defendatzen zuten, alegia Lurra unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria Bibliaren aurkakotzat hartzen zuten.

Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo Kopernikoren teoria heliozentrikoaren alde azaldu zen. 1616an, ordea, Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen, eta 1532an plazaratu zituen Elkarrizketak liburuan. Bere etsaiek Urbano VII.a aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinetsarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.

Adin handia zuenez ez zuten preso eraman, baina etxean atxilotua egon zen handik aurrera, lehenik Erroman, gero Sienan (Ascanio Piccolomini artzapezpikuaren etxean), eta azkenik Arcetrin. Horrezaz gainera, bere ideiak eztabaidatzea, bileretan parte hartzea eta bisitak izatea debekatu zioten. Hernia mingarria zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; baina Inkisizioak, baimena ukatzeaz gain, berriro eskatzen bazuen kartzelaratuko zutela jakinarazi zion. Denborarekin zigorra arinduz joan zen, eta azken urteetan Vincenzo Viviani eta Evangelista Torricelli izan zituen ikasle. Torricelliren laguntza izan zuen bere lanik hoberenetako bat idazteko, Discorsi intorno a due nuove scienze, 1638an argitaratu zena. Urte horretan erabat galdu zuen ikusmena.

Bertrand Russell-en arabera, Galileo eta eliza katolikoaren arteko gatazka, arrazoimen induktiboaren eta arrazoimen deduktiboaren arteko gatazka izan zen. Indukzioa, errealitatearen behaketan oinarritua, Galileok metodo zienfikoan lehen aldiz erabli zuena, proba esperimental eta baieztapenak eskaini zizkion. Horrela, teoria heliozentrikoarekin lotura eginez, Galileo beti behaketa esperimentaletatik ateratako datuetan oinarritzen zen, zeintzuk bere argumentuen baliotasuna frogatzen zuten. Laburbilduz, nahiz eta batzuetan Galileoren Lurraren mugimenduaren inguruko teoria zalantzan jarri den, hark argitaratutako proba esperimentalak hurrengo hauek dira:

Galileoren lehenengo aurkikuntza izan zen, teleskopioaren laguntzaz, 1610. urtean Sidereus nuncius-en argitaratua izan zena. Proba honekin, zeruak perfektuak diren eta Ilargia esfera lisu eta aldaezina den tesi aristotelikoa gezurtatzen du. Horren aurre, Galileok haren behaketako hainbat marrazki aurkezten ditu, eta gainera mendien altueren inguruko estimazioak.

Galileoren bigarren aurkikuntza izan zen, baita Sidereus nuncius-en argitaratuak. Telescopioari esker, izarren kopurua bikoizten zela behatu zuen. Gainera, ez zuten tamainaz handitzen, planeta, Eguzki eta Ilargiaren kasuetan ez bezala. Izarren tamaina berdintasun honek, Kopernikoren hipotesiaren (Saturno eta izar finkoen artean ikaragarri handia den zulo  baten existentzia) aldeko froga bat zen. Proba honek baita, teoria geozentrikoaren argumentu baliagarriena ere ezeztatzen zen.

Seguraski Galileoren aurkikutza ospetsuena. 1610. urteko urtarrilaren 7an gauzatutakoa, eta Europa osoan astindu handia eragin zuen. Cristobal Clavio-k, jesuiten Eskola Errromanoko astronomoa, adierazi zuen: “Todo el sistema de los cielos ha quedado destruido y debe arreglarse”. Froba garrantzitsu bat zen, zeruko gorputz guztiak ez zirela Lurraren inguruan mugitzen frogatzeko, Jupiterren inguruan lau planetek (garai hartan Ilargia eta Eguzkia “planeta” kontzeptuaren barruan sartzen ziren) biratzen baitzuten.

Zeruen perfekzioa gezurtatzen zuen beste aurkikuntza bat, 1610. urtean Erroman, haren argitalpena 1612. urte arte egin ez bazen ere, Eguzkiak dituen orbanen aurkikundea izan zen. Christoph Scheiner jesuitak, Aita Apelles seudonimoaren azpian, Eguzkia eta Lurraren artean dauden planetoide batzuk direla argumentatuz. Horren kontra, Galileok, “versenos”en teoria matematikoaren laguntzaz, Eguzkiaren gainazalean dauden orbanak direla frogatzen du. Gainera, beste aurkikuntza garrantzitsu bat ere egin du Eguzkia errotazio mugimendua daukala frogatzean, Lurrak ere mugimendu berbera eduki dezakeela iradokituz.

Froga hau metodo zientifikoaren adibide bikain bat da, Galileok lehen aldiz erabili zuena. Behaketa 1610. urtean egin zuen, nahiz eta argitalpena 1623. urtean egin, El Ensayador-ekin batera. Bere autoritatea finkatzeko, kriptograma zifratu baten bidez berri ematen. Venus Eguzkiaren inguruan biratzen dela teoriaren froga, Venusen tamaina aldaketen argumentua izan zen: Fase betea eta handia, Fase berria (Eguzki eta Lurraren artean dagoenean, hain zuzen ere). Froga honek Ptolomeo-ren sistema guztiz ezeztatzen du, geroago defendaezina bilakatu zena. Eskola Erromanoko jesuitek ez zuten beste biderik izan eta haien teoria alde batera utzi behar izan zuten, Tycho Brahe-ren sistema onartuz, garai hartara arte ez zuenak onarpenik eduki.

Berriro ere, bere lanean, munduko sistemen elkarrizketa, Galileok Eguzki-orbanen argumentua berrartzen du, Tycho Brahe-ren sistemaren aurkako argumentu indartsu batean bilakatuz, geozentristen azken babesa zena. Galileok Eguzkiaren errotazio-ardatza inklinatua dagoela behatzen du, Eguzki-orbanek urtaro aldaketak edukitzea eginarazten duena. Orbanen mugimendua Lurrak eragiten badu, Galileok inertziazko mugimenduen azalpena ematen du: Lurra tranlazioan dagoenean, eta Eguzkia; berriz, errotazioan. Azken honen kontran, Eguzkia bakarrik mugitzen bada, bi ardatz desberdinen baitan, fisikaren onargarritasun gabeko motoreek eraginda. Argudio hau, berriz ere, froga berri bat da, Venus-en faseekin batera, izaera positibo eta experimentalekoak Lurraren mugimendua frogatzen dutela.

Liburu osoa 1638. urteko uztailan argitaratu zen Leiden (Herbehereak) eta Parisen. Garaiko pertsona handienek irakurriko dute. Descartes-ek adibidez, Mersenne-ri, paristar argitaratzailea, liburua irakurri ondoren egindako behaketa eta oharrak bidaliko dizkio.

Galileok bitartean, itsasotik gertu kokatzeko baimena jasotzen du, San Giorgio-ko haren etxean. Han hil arte egongo da, bere dizipuluengatik (Viviani, Torricelli, Peri, eta abar) inguratua, astronomian eta beste hainbat zientzietan lan eginez. 1641. urte bukaeran, Galileok penduluaren oszilazioa erlojuen mekanismora ezartzen saiatzen da.

Egun batzuk geroago, 1642. urteko urtarrilaren 8an, Galileo Arcetri-n hiltzen da 77 urterekin. Bere gorpua Florentzian urtarrilaren 9an ehorzten da. 1736. urteko martxoaren 13an, Santa Cruz de Florenciako elizan haren ohorez mausoleo bat eraikitzen da.

Pío XXI-aren ondoren, Galileo jakintsu handiari omenaldiak egiten hasi ziren. 1939. urtean, Aita Santu honek Academia Pontificia de las Ciencias-ri eginiko lehen hitzaldian, Aita Santu izendatu baino hilabete gutxi batzuk lehenago, Galileoren deskribapena hurrengo hitzak erabiliz egiten du: “el más audaz héroe de la investigación... sin miedos a lo preestablecido y los riesgos a su camino, ni temor a romper los monumentos”. Bere 40 urteko biografia, Robert Leiber irakasleak idatzi zuen: “Pío XII fue muy cuidadoso en no cerrar ninguna puerta a la ciencia prematuramente. Fue enérgico en ese punto y sintió pena por el caso de Galileo”.

Juan Pablo II-ak historian zehar, Eliz-gizonek egindako akatsen inguruko barkamena eskatu zuen. 1979. urtean, Galileoren kasuan, berraztertze zintzo eta aurreiritzi gabea proposatu zuen, baina batzordeak, beste behin, Galileoren tesiak heliozentrismoa frogatzeko argumentu zientifikoez faltan zegoela eta Elizaren errugabetasunari, instituzio bezala, eutsi zion eta Galileok bere irakasleei obedentzia aitortu, haren zigorra justifikatuz eta errehabilitazioa osoa saihestuz. Ratzinger kardinalak, “Congregación para la Doctrina de la Fe”ko prefektua, 1990. urteko otsailaren 15ean “Universidad romana de La Sapienza”n argi adierazi zuen, bere hitzaldian Paul Feyerabend-en baieztapena berea egin zuenean.

Deklarazio hauek, 2008. urtean eztabaida garrantzitsu baten gaia bihurtu zen, orduko Benedicto XVI Aita Santuak Erromako Universidad de La Sapienza-ko bisitari uko egin behar izan zioenean.

Ratzingerren autoreen aipuak egitea ohikoa da, a priori Elizak proposatutako kontrakoak, bere tesia indartzeko, Paul Feyerabend aipatzen zuen antzera, “filosofo agnostiko eta eszeptiko”a bezala kalifikatzen duenean, Ernst Bloch ere aipatzen du, “marxista erromantiko” bezala izendatzen duena, Galileoren zigorraren zuzenketa ez bakarrik haien garaira testuingururatzen, baita gure garaira ere.

Dudarik gabe, zientzialarientzako bieztapena asko ere eskandalagarriagoa dela iruditzen zaie, baita C. F. von Weizsäcker-en hitzak bereak egiten ditu:

Ratzinger-rek Galileok “Pandoraren kutxa” zabaldu zuela kontsideratzen badu, ezin da ahaztu Inkizio erromatarra edo Santu Ofizioa izan zela Galileo zigortu zuena.

Galileoren ekarpen zientifikoekin lotura eginez, Kopernikok eta Keplerrek ekarpenez gain, astronomiaren esparru zabalean, iraultza zientifikoaren izenpean ezagutzen dira, zeintzuk zientzia modernoari (matematikak, mekanismoa eta esperimentazioa) hasiera eman zioten, eta paradigma aldaketa bat suposatu zuten bai astronomian baita beste hainbat diziplinen lan egiteko moduan ere.

Stephen Hawking-entzat, Galileo zientzia modernoaren jaiotzaren erantzule nagusia izan zen; Albert Einstein-ek zientzia modernoaren aita deitu zuen.

Bere kondena eta liburuen debekua eta 376 urte geroago, Astronomiaren Nazioarteko Urteko ekitaldietan, “Federación Mundial de Científicos”ek Galileoren omenez meza bat ospatu zuen, 2009ko otsailaren 15ean egin zena Gianfranco Ravasi monsinoreak (“Consejo Pontificio de la Cultura”ko presidentea) buruturik.

Egoitza Santua ospakizun horretaz baliatu zen legatu zientifikoa doktrina katolikoaren barne sentitzeko.

Martxoan, Erroman “Galileo y el Vaticano” deituriko liburua aurkeztu zen, italieraz idatzia, zeinetan astronomo eta Elizaren arteko harremana azaltzen den. Liburu hau aurkeztean, “Consejo Pontificio de la Cultura”ko presidenteak, Gianfranco Ravasi artzapezpikua, liburu honek Elizak zientziarekiko harreman bizi eta lasaiago bat” errazten ziola aintzakotzat hartu zuen.

Uztailan, Galileori egindako prozesuaren inguruko behaketen argitalpen berri bat aurkeztu zen. Liburuki berri honen izenburua “Documenti vaticani del processo di Galileo Galilei” (Vatikanoko dokumentuen Galileo Galileiren prozesua), Archivo Secreto Vaticano. Liburuki hau Archivo Secreto Vaticano-ko prefektuaren esku egon zen, Sergio Pagano monseinorea.




#Article 13: Historia (506 words)


Historia edo Edestia, gizarte zientzien metodoak erabiliz iragana aztertzen duen zientzia da, eta bereziki gizadiaren iragana. Historia deitzen zaio halaber, idazkera sortu zenetik gaur arteko aro historikoari; horren aurreko aroari historiaurre deritzo. Historia diziplinaren helburua iraganeko gertakarien informazioaren biziraupena bermatu, oraina ulertu eta etorkizunean gerta litekeena aurreikustea da. Historialari deritze historia ikasi, aztertu eta idazten dutenei. Bestalde, izan diren eta ez direnen inguruko kontakizun eta ipuinei istorio izena egozten zaie, ez historia.

Historia hitzaren jatorria grezierako Οιδa (badakit) hitzean oinarritzen da. Hortik Ιστορια (ikerketa edo informazioa) eratorri zuen, eta hortik latinezko historia hitza.

Oro har, iragan guztia gertatu denetik historia dela esan baliteke ere adiera klasikoei jarraiki historia gizaki eta gizarteen denboran zeharkako joana dugu gizakia gizaki denetik edo iraganeko gertakari jakin batez geroztik, horrela historia iraganeko une batetik une honetara arte doan aroa genuke, eta historiaren hasiera irizpide subjektiboek zehazten dute.

Zenbaitentzat historia unibertsoaren beraren edo lur planetaren sortzearekin hasten da, besteentzat berriz historia gizakia bere arbasoengandik eboluzionatu ostean hasten da. Badira historia idazkerarekin hasi zela diotenak idazkerak jakituriaren transmisioa irauli zuelako edota historiaren hasera gertakari erlijiosoei esleitzen diotenak, adibidez zenbait kristau korronteek historiaren muga Jesukristoren jaiotzan ipintzen dute. Muga den lekuan dela ere, historia izenez aipaturiko aroaren aurreko garaiari historiaurrea deritzo eta historia bera azpi-aro anitzetan banatzen da.

Esan bezala historiaren amaiera orainean dagoela argi badago ere historiaren hasiera zehaztugabea da, eta irizpide subjektiboen bidez lehenago hala beranduago ezarri dezakegu. Tradizionalki historiak lehen erregistro idatziak ditugun arotik aurrerako garaia landu du. Gizakiaren arbasoetatik Homo sapiens bihurtzeko bidea ordea antropologiaren lan eremuak hartzen du. Iraganean, ez soilik gizakiak baizik eta izaki guztiek izan duten eboluzioari historia natural esaten zaio eta historia ikuspuntu horretatik aztertzen duten diziplinei natura zientzia deritze, zeintzuen artean biologia eta bere espezialitateak dauden. Izaki bizidunez gain, Lurreko materia guztiaren iragana aztertzen duen zientzia geologia da, eta lurra existitzen ez zeneko garaiak (baita Lurra existitu izan den garaiko Lurraz kanpoko unibertsoaren historia hurbila ere) berriz fisika, astronomiari eta astrogeologiari dagozkio. Filosofiak denboraren joana eta gertakariak ere aztertu ditu muga jakinik izan gabe eta bereziki arrazoi eta motibazioak aztertuz. Diziplina guztiek aztertzen dute gehiago hala gutxiago eskuartean dutenaren historia, horrela historia ekonomiko, zientziaren historia edo medikuntzaren historiaz arituko gunateke.

Historia beraren historia aztertuko bagenu Grezia klasikoko historialariak izango genituzke Europan behintzat, beren garaiari buruzko testigantza fidagarria uzteaz arduratu ziren lehenak. Ditugun antzinako idazkiez soilik hitz egin dezakegunez (ziurrenik dokumentu baliotsu ugari galdu baita) gaurdaino oso egoera honean iritsi direlako eta gertakariak kontatzeko moduarengatik Halikarnasoko Herodotoren idatziak ditugu lehenetariko testu historikoak, hori dela eta Halikarnasoko Herodotori historiaren aita esaten zaio, gaurdaino iritsi zaigun Herodotoren obra bakarra Historia deitzen da hain zuzen ere.

Aro eta garai guztiek izan dituzte zibilizazio eta herri famatuak, batzuk indarkeria medio sekulako lurraldeak menperatzeagatik, besteak teknologia, zientzia eta kulturari eginiko ekarpenak direla eta eta beste batzuk utzi dizkiguten misterio eta galderengatik, hona hemen horietako batzuen diagrama:

Historiaurrea  Sumer  Babilonia  Egipto  Grezia  Txina  Olmeka  Persia  Kartago  Antzinako Erroma  Hunoak  Frankoak  Arabiarrak  Bizantzio  Maiak  Mongoliarrak  Inkak  Espainia  Japonia  Otomandar Inperioa  Frantzia  Erresuma Batua  Alemania  Sobiet Batasuna (SESB)  Estatu Batuak (AEB)  Europar Batasuna (EB)




#Article 14: Informatika (424 words)


Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo tekniken multzoa da.

Informatika hitza Philippe Dreyfusek asmatu zuen 1962an, informazio eta automatika izenak batuta.

Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinoamerikako hainbat herrialdetako gaztelanian, hala ere, computación (zenbaketa) izena erabiltzen dute, ingelesaren eraginez, ingelesez computing baita.

Lehenengo ordenagailua 1946an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak XVII. mendekoak dira, Wilhelm Schickard, Blaise Pascal eta Gottfried von Leibnizen garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.

Automatismoa izaki artifizialak programatu zirenean sortu zen, XVIII. mendean. Jacques de Vaucansonek jotzailerik gabeko flauta asmatu zuen, hamabi pieza desberdin jotzen zituen gurpil moduko bati esker. Programazioa hobetu zuten txartel zulatuei esker, Barbarie organoa eta Jacquarden ehungailua sortu ziren. 1623an Tübingenen Wilhem Schickardek kalkulatzeko lehenengo makina sortu zuen, baina sute batek desegin zuen eta ez zen haren berri izan 1958 arte. 1641-1645 urteen bitartean Blaise Pascalek arrakasta handiagoa izan zuen makina bat sortu zuen, batuketak egiten zituena. Leibnizek 1673an biderketak egiteko makina bat asmatu zuen, baina 1694 arte ez zen gauzatu.

Automatismoaren ardura nagusia natura menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak gainditzea zen, baina informatika modernoa ez da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen matematikoetarako metodoen aplikazio eremua pentsamenduaren beste alor batzuetara hedatzen eta erabateko koherentzia ematen beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.

Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria Aristotelesen garaira (K. a. IV. mendea) eraman behar da, gutxienez. Euklidesek eta Eratostenesek algoritmo klasikoak asmatu zituzten; Al-Khuwarizmi persiarrak kontzeptua berritu zuen eta bere izena eman zion, eta Leonardo Fibonaccik Europan sartu zuen XIII. mendearen hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen: ezaugarri unibertsalaren ideia eta aljebraren arrazionaltasuna logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra Francis Baconi esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. George Boolek Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen. Britainiar matematikari talde batek, Bertrand Russell buru zuela, Principia mathematica lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen, zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal izango baitzen.

Nahiz eta jakintzagai akademiko zehatz bezala bere historia erlatiboki laburra izan, zenbaketa-zientziak funtsezko ekarpenak esleitu dizkio zientzia eta gizarteari. Nahiz eta lorpenak asko izan, honako hauek dira adibide gisa, garrantzitsuenak:




#Article 15: Krakovia (230 words)


Krakovia (polonieraz Kraków) hegoaldeko Poloniako hiria da, Polonia Txikiko voivoderriko hiriburua. Vistula ibaiaren ertzean dago eta industria gune garrantzitsua da. 2010ean 756.183 biztanle zituen, eta herrialdeko bigarren hiririk handiena zen..

Administrazio eta merkataritza hiri garrantzitsua da eta Nowa-Huta izeneko hirira bildu da bertako industria (burdingintza). Arte, kultura eta unibertsitate gune guztiz garrantzitsua da Erdi Aroko garaietatik. Gune historikoa Gizateriaren ondare izendaturik dago.

Poloniako lehen hiri kristaua izan zen Krakovia eta XI. mendean sortu zen apezpikutegia. Hainbat alditan bipildu zuten mongoliarrek 1241. urtetik aurrera eta Poloniako hiriburua eta erregeen egoitza hiria izan zen 1320-1595. urteetan. Kasimiro III.ak sortu zuen 1364an unibertsitatea. Arte eta kultura hiri handia izan zen XVII. mendea arte, baina gainbehera jo zuen Varsovia Poloniako hiriburu egin ondoan (1596).

Suediarren inbasioek (1656 eta 1702-1709) larriagotu zuten egoera eta jendez hustu zen hiria XVIII. mendearen hasieran. Krakovian mamitu zen Tadeusz Koscuiszkok gidaturiko matxinada (1794) eta Austriako Inperioaren barnean geratu zen hiria 1795ean, Poloniaren hirugarren banaketaren ondoren. Varsoviako dukerriko hiri 1809-1815. urteetan eta errepublika erdi-autonomoa izan zen 1815-1846 bitartean. Ondoren, Austriako inperioaren barnean egon zen Galitziarekin batera 1919 arte. Naziek hartu zuten hiria 1939an eta bertan egon zen alemaniarren Poloniako agintaritza nagusia. Sobietar gudarosteak askatu zuen hiria 1945ean.

Aipagarri dira Wawel gaztelua, XV. mendeko gotorlekua, harresiak, Rynek Clowny plaza eta bertako eraikinak: Ama Birjinaren eliza (XIII-XIV. m.), Udaletxe zaharra (XVI. m.) eta Bandera aretoa, Pizkundearen garaikoa.

Krakovia ondorengo hiriekin senidetuta dago:




#Article 16: Johannes Kepler (1049 words)


Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a) alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.

Matematika irakaslea zen Grazeko eskola seminario batean, non Haans Ulrich Von Eggenberg printzearen laguntzailea bihurtu zen. Gerora Tycho Brahe astronomoaren lagutnzaile egin zen Pragan. Ondoren, Rodolfo II.aren matematikari inperiala izan zen, eta baita ere Matias eta Fernando II.a ondorengoenena ere.

Horretaz gain, optikan funtsezko lanak egin zituen, Galileoren aurkikuntzetan aipatuta izanik. Errefrakzio teleskopioaren bertsio hobetu bat asmatu zuen.

Keplerrek bere astronomia berria fisika zerutar, Aristotelesen Zeruez obrari gehigarri gisa deskribatu zuen, eta antzinako kosmologia fisikoaren tradizioa eraldatu zuen.

Kepler 1571ko abenduaren 27an jaio zen, Weil de Stadt Hiri Inperial Askean (gaur egungo Alemaniako Stuttgart eskualdean). Bere aitona, Sebald Kepler, herriko alkatea izan zen. Jaio orduko bi anai eta arreba bat zituen, eta familiaren ogasuna gainbeheran zegoen. Bere aita mertzenarioa zen, eta familia utzi zuen Johannesek bost urte zituelarik. Zortzi Urteko Gerran hil zela uste zuen Johannesek. Bere ama sendalari eta belar-saltzailea zen. Ume goiztiarra izan zen, eta ahula eta gaixobera izan zen haurtzaroan. Hala ere, bere gaitasun matematikoekin bidaiariak harritzen zituen aitonaren ostatuan.

Gaztetatik sartu zuten astronomian, eta biazitza osorako iraungo zuen zaletasun bat eskuratu zuen.

Keplerren lehen lan astronomiko nagusia, Mysterium Cosmographicum, publikaturiko lehen defentsa izan zen sistema kopernikarrari. Bere ustez, Jainkoaren unibertsorako plan geometrikoa aurkitu zuen. Bere zaletasuna sistema Kopernikarrarekiko sinismen teologikoetatik zetorren; unibertsoa Jainkoaren irudia zen, Eguzkia Aita izanik, esfera estelarra Semea, eta tarteko espazioa Espiritu Santua.

Michael Maestlinen laguntzari esker, Mysterium eskuizkribua argitaratzeko baimena jaso zuen, eta 1596an argitaratu zioten exegesi biblikoaren atala kentzean eta sistema kopernikarraren azalpen ulerterrazago bat txertatzean. Astronomo nagusiei kopiak bidaltzen hasi zen, oso irakurria izan ez arren.

Mysterium publikatu ondoren, eta Grazeko eskolaren onarpenarekin, anbizio handiko programa bat hasi zuen bere lana garatzeko. Lau liburu gehiago egiteko asmoa zuen: unibertsoaren alderdi estatikoen inguruan bat; planeten eta hauen higiduraz beste bat; planeten izaera fisikoaz eta ezaugarri geografikoen osaeraz beste bat; eta, azkena, zeruen eraginaz lurran.

Mysteriumen kopiak bidali zizkien astronomoei, iritzia eskatu zien, Reimarus Ursusi besteak beste. Honek, erantzun ez arren, Keplerren gutuna publikatu zuen Tychorekin zuen liskarrari jarraipena emateko asmoz. Baina, Tycho eta Kepler harremanetan hasi ziren, Tychok Keplerri kritika gogorrak eginez. Keplerrek ez zituen medio nahikoak eskura datu zehatzak izateko, beraz ezin zion erantzunik eman Tychoren kritikari. 1599an Tychok Kepler gonbidatu zuen, bisita egitera joan zedin Pragara. 1600eko urtarrilaren 1ean, bertara joateko bideari ekin zion Tychoren patronatua eskuratzeko asmoz, eta, horrela, bere kezka filosofikoei eta arazo sozioekonomikoei konponbidea emateko asmoz.

Otsailaren 4an Tycho ezagutu zuen Praga ondoan, Tychoren behatoki berria kokatuta zegoen tokian. Bi hilabetez egon zen gonbidatu gisa, Tychoren behaketak aztertuz. Keplerren ideia teorikoez harrituta, Tychok eskumen handiago eman zion bere datuei dagokienez, pribatuan gordetakoak. Bere teoria frogatzeko asmoz lanpostu formal bat adostu nahi izan zuen Tychorekin, baina liskar baten ondorioz Pragatik joan zen. Segituan iritsi ziren akordio batera eta soldatapeko postu bat eskaini zion Tychok.

Grazen arazo politikoak eta erlijiosoak izan zituen. Katolizismora bihurtzeari uko egin zion, eta Grazetik kanporatu zuten bere familia. Hilabete batzuk geroago Pragara itzuli zen, familia osoarekin honetan. Tychok bere laguntzaile izendatu zuen Taula Rudolfinoak egiteko proiektuan. Tycho hil zen 1601eko urrian ustekabez, eta, bi egun beranduago, Kepler Tychoren ondorengo izendatu zuten matematikari inperial gisa, Tychoren lan amaitugabea amaitzeko betebeharrarekin.

Matematikari inperiar gisa zuen zeregin nagusia astrologia aholkuak ematea zen enperadoreari. Horoskopoak egiteaz gain, enperadoreak Keplerren aholkuak eskatzen zituen liskar politikoak zeuden garaian.

Ultrakismoa eta katolizismoa ziren erlijio onartu bakarrak Pragan, baina, Keplerrek gortean zuen posizioagatik, aukera zuen bere fede luteranoa praktikatzeko. Paperean, soldata on bat eskeini behar zion Keplerri enperadoreak, baina, inperioaren arazo ekonomikoak zirela eta, Keplerrek ez zuen nahikoa diru jasotzen. Honengatik, besteak beste, etxeko bizitza ez zen erraza Barbararekin. Gorteko bizitzak beste erudituekin harremanetan jarri zuen.

Tychoren Marteko behaketak aztertu eta Taula Rudolfinoak garatzen zituen btiartean, optikan ikereketak egin zituen ere. 1604an Astronomiae Pars Optica obra argitaratu zuen. Bertan argiaren intentsitatea gobernatzen duen alderantziz-karratua legea deskribatu zuen, ispilu lau eta kurbuen isla aztertu zituen, giza begia aztertu zuen...

Gaur egun, Astronomiae Pars Optica optika modernoaren oinarri gisa hartzen da.

Keplerren ikerketak Astronomia Nova obrakin-zeinak planeten higiduraren bi lehen legeak dituen-gailurra jo zuen. Marteko orbitaren analisiarekin hasi zen. Marteren orbita kalkulatu zuen behin eta berriro, modelo bat sortuz. Eta, orokorrean, Tychoren behaketekin bat egiten zuen. Hala ere, datuekin ez zegoen guztiz pozik, puntu batzuetan modeloa ez zelako nahikoa zehatza. Orduan, orbita obalo bat saiatu zen jazartzen datuetan.

Bere kosmosaren ikuspegi erlijiosoan Eguzkia zen indarraren iturria, eta, beraz, planetak urrunago bazeuden indar gutxiago jasaten zuten, motelago mugituz. Honek, agian, inplikazio matematikoak izan zituen. 1602an, Keplerrek bigarren legea formulatu zuen: Planeta guztiak Eguzkiaren inguruan higitzen dira, orbita eliptikoak eginez. Eguzkia elipsearen bi fokuetako batean dago.

Marteren orbita osoa kalkulatzen ezarri zen. Saiakera oker asko eta gero, orbita eliptikoa zuela bururatu zitzaion. Ikusi zuenean datuek orbita eliptikoarekin bat egiten zutela, planeta guztiak elipseetan mugitzen dira, eguzkia fokoetako batean egonik ondorioztatu zuen, bere lehen legea. Urte hartan Astronomia Novaren eskuizkribua amaitu zuen, baina urte batzuk beranduago publikatu zen Tychoren behaketen erabilerarekin arazo legalak zirela eta.

Urte horretan Barbarak Rickettsia birusa hartu zuen, krisiak izanez. Bitartean, bere hiru seme-alabak baztangaz gaixotu ziren. Friedrich hil zen. Heriotza ondoren mezenas berrien bila hasi zen, gutunak bidaliz Tübingengo Unibertsitateari eta Paduako Unibertsitateari. Tubingenen uko egin zioten bere erexia kalbinistengatik, eta, Paduan matematika irakasle izateko eskaintza izan arren, lurralde Germaniarrean jarraitzea erabaki zuen eta Linzen matematika irakasle postua eskuratu zuen. Kepler itzuli eta segituan, Barbara hil zen.

Hala ere, ez zen Linzera joan eta Pragan geratu zen 1612ra arte, Rodolfo hil arte.

Linzen, Keplerren betebehar nagusiak (Taula Rudolfinoak betetzeaz gain) ziren eskualdeko eskolan irakastea, eta zerbitzu astrologikoak eta astronomikoak eskaintzea.

Astronomia Nova publikatu zuenetik, astronomia testuliburu bat publikatzeko asmoa zuen. 1615ean, Epitome Astronomiae Copernicanae obraren lehen hiru bolumenak bukatu zituen. Lehena 1617an publikatu zen, bigarrena 1620an, eta hirugarrena 1621ean. Testuliburuak Keplerrek elipsean oinarritutako sistema eskaintzen zuen. Keplerren eragin handikoen lana izan zen, eta hiru legeak eskaintzen zituen-hirugarrena: Planetak orbita osatzeko behar duen periodoaren karratua, Eguzkirako batez besteko distantziaren kuboarekiko proportzionala da.

Pitagoras, Ptolomeo eta bestelakoei jarraituz, Keplerrek mundu naturalaren proportzioak-astronomikoak eta astrologikoak- termino musikaletan azaltzen saiatu zen. 1619an Harmonices Mundi publikatu zuen. Harmonia askoren artean, bere hirugarren legea aurkitu zuen.




#Article 17: Kimika (1164 words)


Kimika (egiptoerako kēme («lurra») hitzetik eratorria) zientzia bat da, eta materiaren konposizio, egitura eta propietateak aztertzen ditu, baita haren prozesu kimikoetan izandako eraldaketak ere. Gaur egungo kimika alkimiaren eboluzioaren ondoriotzat jotzen da.

Kimikaren barnean dauden arloak, ikertzen den materia motaren edo egingo zaion ikerketa motaren arabera sailkatzen dira gehienetan. Ikertzen den materia motaren arabera, kimika ez-organikoa konposatu kimiko ez-organikoak aztertzen dituena da, biokimika izaki bizidunetan agertzen diren konposatuak ikertzen dituena eta kimika organikoa konposatu kimiko organikoak aztertzen dituena. Bestalde, egingo zaion ikerketa motaren arabera egindako sailkapenean beste atal batzuk daude, adibidez: kimika analitikoa, kimika fisikoa eta kimika teorikoa. Horrez gain, orain-berriki agertu diren beste atal batzuk ere badira, eskuarki atal tradizional horien azpimultzotzat hartzen direnak, adibidez: kimika konputazionala, kimika bioezorganikoa, nanokimika, kimika supramolekularra... etengabe luzatuz doan zerrenda da.

Kimikaren jaiotza suaren sorrerarekin batera izan zela esan daiteke, berau izan baitzen zalantzarik gabe, gizakiak, konturatu gabe izanik ere, erabili zuen lehenengo erreakzio kimikoa (errekuntza erreakzioa). Aurkitutako garai hartako tresneriek argi eta garbi uzten digute ordurako erabiltzen zela sua. Aurkitutako gauza gehienak metalezkoak, zeramikazkoak, beirazkoak dira; pigmentuak ere aurkitu izan dira, ehun tindatuak, eta abar.

Metalak lortzea, zeramikazko edo beirazko materialak egitea, pigmentuak landareetatik edo mineraletatik ateratzea, lurrinak eta kosmetikoak gertatzea, gorpuak momifikatzea, eta abar; horiexek dira hasierako gizakiak Kimikaz zituen lehenengo ezaguerak. Material horien artean gizakiak aurrena erabiltzen ikasi zituenak metalak izan ziren, zalantzarik gabe; material gogorrak ziren, iraunkorrak, forma ematen errazak eta gauzak egiteko aukera handiak ematen zituztenak. Hauen artean eta kronologiaren arabera, urrea, zilarra, brontzea eta burdina aipa daitezke. Dauden objekturik aspaldikoenak urrezkoak dira, K.a. 5000 urtearen ingurukoak. Oso arrazoi sendoa dago urrearen erabilpen hain goiztiarra izateko: izadian aske aurkitzen da. Bere koloreagatik, duen iraunkortasunagatik eta urria delako, betidanik izan da estimu handiko metala. Urrezko platerean jatea, txinatarrek uste zutenez, nahikoa zen gizakiaren bizitza luzatzeko; urrea xurgatzen bazen betiko bizitza lortuko zen eta gainera ahalmen berezia lortzen zen urreari esker: gizakia bat-batean mugi zitekeen leku batetik bestera. Sineskeriak baino ez, hainbat kasutan. Edozelan ere, urrea eta zilarra askotan elkarrekin nahastuta egoten dira izadian.

Biak bereiztea oso prozesu zaila zenez, aleazioa zen erabiltzen zena. Horrela bada, aleazio honen erabilera zabalduz joan zen eta elektroi izena ema zitzaion, eta urteetan beste metal bat zela uste izan zen. Urrearekin eta zilarrarekin batera kobrea ere hasi zen erabiltzen. Eta izan ere oso erabilia izan da, baina beste zeregin batzuetarako.

Ez dakigu nola eta noiz isolatu edo bakartu zen lehenengo aldiz metal hau, baina historiako aurkikuntzarik handienetakoa izan zela esaten badugu, ez dugu uste gehiegi esaten ari garenik. Brontze Aroa K.a. 4000. urtearen inguruan koka daiteke. Egiptoko lehen dinastien garaian eta Homeroren garaiko Grezian brontzea erabiltzen zen, gaur egun burdina erabiliko litzatekeen lekuetan.

Ospe handia izan zuten feniziarrek brontze lanetan; oso bakezaleak izanik ere, beraiek egiten zituzten brontzezko armarik onenak. Brontzearen garaiaren ondoren Burdin Aroa etorri zen, K.a. XII. mendean. Burdina lortzea eta lantzea zaila eta neketsua zenez, hasieran gutxi erabili bazen ere, garrantzi handiko metala izango zen gero. Burdin Aroan ikasi zen altzairua egiten, garai honetan jakin zen bere gogortasuna tenplearekin hobetzen zela eta saio bat baino gehiago egin zen –arrakastaz askotan– herdoiltzetik babesteko.

Antzinaroko zibilizazioen artean egiptoarrak izan ziren kimikan aurreratuenak eta gaur egungo kimikatik hurbileneko kimika egin zutenak. Benetako maisu izan ziren beiraren eta esmalteen ekoizpenean eta bai metal nobleen edo errubiarenean era. Zafiro eta esmeraldaren imitazio ezin hobeak egiten zituzten. Artilearekin batera larrua, kotoia, lihoa, e.a. ere askotan erabiltzen zituzten. Iaiotasun handia azaldu zuten ehunak zuritzen eta tindatzen, eta indigoa eta purpura erabili zituzten tindatzailetzat. Lurrinak, baltsamoak, kosmetikoak, pozoiak, xaboiak eta sodio, potasio, kobre edo aluminio gatzak egiten bazekiten. Betuna ere erabiltzen zuten baltsamatzeko eta dekorazioan. Nolanahi ere, guztiz enpirikoak izan ziren aurkikuntza hauek eta ezin esan daiteke zientzia zenik, ezta hurrik eman ere.Greziarrak izan ziren zientzia honetan egiptoarren ondorengoak eta chemia izena eman zioten materia eraldatzeko arteari. Izen hau chem-etik omen dator, horrelaxe esaten ziotelako egiptoarrek bere herriari.

Kristo aurreko 600. urtean Greziako filosofoek ondo bereizita zituzten teknika eta erlijioa, eta ordurako galdezka hasiak ziren unibertsoa zerez osatua ote zegoen. Aristoteles Estagirakoa izan zen filosoforik ezagunena garai horretan (384-322 K.a.); filosofo haren ustez lau substantzia ziren materia osatzen zutenak: lurra, airea, sua eta ura. Horiek elkartuz, substantzia guztiak sor zitezkeen baina horretarako beste lau hastapenen laguntza behar zen: beroa, hotza, hezetasuna eta lehortasuna. Aristoteles baino lehenagoko Demokrito Abderakoak (470-380 K.a) materiaren ez-jarraitasuna defendatu zuen lehenengo aldiz, eta materia atomoz osatuta zegoela esan zuen, materia zatiezinez, alegia.

Atomoak betikoak dira, zatiezinak eta denak izaera berekoak, nahiz eta atomoaren forma, kokapena eta ordena desberdinak diren materialaren arabera. Haren jarraitzaileek ez zuten ideia hori onartu, gaur egungo pentsamoldearekin bat badator ere.

Kristo aurreko 300. urtean Greziako zientzia Alexandriara joan zen eta 400. urtearen inguruan berriz, Erromara. Erromatarrak, gerlari porrokatuak eta eraikitzaile handiak, praktikoak eta estoikoak, ez ziren gai izan grekoek utzitakoari segitzeko.

Ekialdean chemia izenez ezagutzen zen zientzia hori arabiarrek ekarri zuten Europara, kimiya izenez. Gero, al artikulua jarrita, al kimiya bihurtu zen –alkimia, alegia–, eta kimika azkenean.

VII. mendean izan zuen alkimiak bere garairik oparoena. Metalak alkimistentzat hiru gairen hastapenen nahastea ziren: merkurioaren metalikotasuna eta hegazkortasuna, sufrearen errekortasuna, eta gatzaren disolbagarritasuna eta sendotasuna. Begi bistakoa zen, beraz, metalek hastapen berdinak zituztenez, urrea lor zitekeela metaletatik abiatuz.Alkimisten arabera, metalak urre bihurtzeko filosofia-harria behar zen. Filosofia-harria, beraz, alkimista guztien helburu bihurtu zen, harri hartaz edozein substantzia urre bihurtzeaz gainera, gizakiak betiko gaztetasuna eta edertasuna, eta hilezkortasuna ere lor baitzitzakeen, haren infusioa edanez gero. Ez da harritzekoa beraz, zaharrak, gaixoak eta elbarriak elixir horren bila ibili izana. Jainkoak aukeratuak omen ziren alkimistak, materiaren eraldatzearen sekretuak ezagutzeko, eta sinbolo eta ikur ezezagunen bidez idazten zituzten beren aurkikuntzak. Ez ziren, ordea, beren helburua lortzera iritsi, baina, hala ere, artean ezezagunak ziren produktu askoren berri eman zuten, beste produktu asko lortzeko bideak zabaldu zituzten, aparatu asko diseinatu zuten… Hori guztia oso lagungarria izan zen handik harako ikerkuntzan. Alkimisten artean aipagarriak dira Abu Musa Jabir ibn-Hayyan (Geber izenez ezaguna), Alberto Handia, Tomas Akinokoa, Ramon Llull eta Arnaldo Vilanova, besteak beste.

Metalen transmutazioan sinesteak XIX. mendera arte iraun bazuen ere, Alkimia poliki-poliki bere izaera galtzen joan zen eta hitz-jario eta iruzur hutsa bihurtu zen; debekatu ere egin zuten zenbait erregek eta aita santuk. XV. mendean Paracelsusek (1493-1541) alkimiaren helburua gaitzak sendatzeko botikak sortzea izan behar zuela esan zuen. Garai honi –Alkimiaren eta kimikaren trantsiziotzat har daitekeena, bestalde– iatrokimikaren edo kimika medikuaren garaia esaten zaio.Berpizkundean izadiari eta gorputzen eraldaketari buruzko ideia berriak sortu ziren, eta pixkanaka alde batera utzi ziren alkimisten espekulazioak (filosofia harriarena barne). Kimikak ahaleginak egin zituen gertaerak eta teoria lotzen, kimikariak aurkikuntzak argitaratzen hasi ziren, eta lehenengo Zientzia Akademiak sortu ziren: Napolin (1556), Londresen (1606), Paris (1666), Bartzelona (1764)… Garai hartakoa zen Robert Boyle irlandar fisikaria eta kimikaria (1627-1691). The Sceptical Chymist liburuan (1661), elementu kimikoaren kontzeptua azaldu zuen, gaur egun ezagutzen den bezala azaldu ere, eta Demokritoren teoria atomikoaz baliatu zen erreakzio kimikoak esplikatzeko.

Aurkikuntza asko ekarri zituzten, zalantzarik gabe, Scheeleren, Priestleyren eta Cavendishen esperientziek, baina flogistoaren teoriaren bidez azalpena ematearekin ondorengo aurrerapena galarazi zuten.

Antoine Laurent Lavoisier (1743-1794) izan zen flogistoaren teoria deuseztatu zuena, eta errekuntzaren benetako izaera finkatu.




#Article 18: Katagorri (173 words)


Katagorri edo urtxintxak, zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako ugaztun karraskari espezie ezberdinak dira.

Ia edozein baso motatan bizi daitekeen arren, pagadi, harizti, amezti eta erkameztiak nahiago ditu artadiak baino. Baita urriztiak, eta lizarrez, haltzaz eta beste hainbat espeziez osatutako oihan nahasiak ere. Behar izanez gero, pinu eta ler gorrietan ere bizi daiteke.

Habia, zenbait hegaztiren antzera eraikitzen dute, nahiz eta hauek gehiago ixten duten. Gehienetan bi sarrera-irteera sortzen dute, bat goialdean, estuagoa dena, badaezpadakoa. Erditu baino lehen balizko eraso batez babesteko bigarren habia sortzen dute.

Gehien bat karraskaria da, beraz, intxaurrak, ezkurrak eta abar jaten ditu; dena den, goseak jota egonik eta zer jan aurkitu ezinean badabil, txorien arrautzak eta baita txorikumeak ere jan ohi ditu.

Europan zuhaitzetan bera bezain trebea denik ez dago, hala ere zenbait etsai ditu, azeriak lurrean jaten aritzen denean eta lepahoria, katajineta, basakatua eta aztorea adarretan. 4-7 kume izan ohi dituzte eguraldia lagun izanez gero eta bazka aski izatekotan.

Manex Pagolak idatzi eta geroago Pantxoa eta Peio bikoteak abestu zuten Urtxintxak abestia 70. hamarkadan, oso ezaguna egin zena.




#Article 19: Lurra (4433 words)


Lurra Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Datazio erradiometrikoa erabilita eta beste ebidentzia iturri batzuk hartuta, Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen. Lurraren grabitateak espazioko beste objektu batzuekin elkarrekintza du, bereziki Eguzkia eta Ilargiarekin, Lurraren satelite natural bakarra. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat ematen du 365,26 egunean behin, urte gisa ezagutzen den denbora. Denbora honetan zehar Lurrak bere buruari 366,26 bira ematen dizkio.

Lurraren biraketa-ardatza bere plano orbitalarekiko okertua dago, urtaroak sortuz. Ilargiaren eta Lurraren arteko grabitazio elkarrekintzak itsasaldiak sortzen ditu, Lurra bere ardatzean egonkortzen du eta biraketa abiadura geldotzen du. Lurra da Eguzki-sistemako planetarik dentsoena eta lau planeta telurikoen artean handiena.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin. Geruza hauek plaken tektonika eragiten dute.

Lurraren historiako lehen mila milioi urtetan, bizia agertu zen ozeanoetan, eta Lurraren atmosfera eta gainazala eraldatzen hasi zen, organismo aerobiko eta anaerobiko ugari sortuz. Ebidentzia geologikoaren arabera, biziaren jatorria orain dela 4.100 milioi urte eman zen, gutxienez. Hortik aurrera, Lurrak Eguzkiarekiko duen distantziak, ezaugarri fisikoek eta historia geologikoak baimendu du biziaren eboluzioa eta garapena. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik. Lurrean bizi izan diren espezieen % 99 baino gehiago iraungita dago. Gaur egun zenbat espezie bizi diren eztabaidarako gaia da, espezie gehienak ez direlako oraindik deskribatu. Lurrean 7.600 milioi gizaki bizi dira, haren biosferaren eta mineralen mende. Gizakiek gizarte eta kultura ezberdinak garatu dituzte; politikoki, Lurrean 200  baino gehiago daude.

Lur hitzaren jatorriaren inguruan eztabaida dago. Joseba Lakarrak bere erro monosilabikoen teorian kokatzen du jatorria, eta *dur errotik datorrela dio. Beste etimologia batek dio zelta jatorrikoa dela, eta «gainazala» edo «zorua» esan nahi zuen; irlandera zaharrean Lár esaten zen edo galesez llawr. Hitz hauek aitzinbritonieratik datoz, *lọr. Hitz honetatik hainbat eratorri daude hizkuntza zeltatan: lor bretoiera zaharrean eta leur bretoieraz zein kornubieraz, edo laur aitzinako galesez; guzti hauen esanahia «zorua» da. Aintzinzelterazko *ɸlārom hitzetik dator eta hau aitzinindoeuroperako *pleh₂rom edo *ploh₂rom hitzetatik. *pleh₂- erroak «laua izatea» esan nahi du. Hitz horretatik eratortzen dira ere latinezko plautus (oskoen 𐌐𐌋𐌀𐌅𐌕𐌀𐌃 hitzetik; «laua», «zabala»), plānus («laua») eta planta («landare») hitzak. Latinezko hitz hauen jatorri berberekoak dira euskarazko «laua», «leun» eta «landare».

Lurraren sinonimo bezala hainbat hitz erabiltzen dira. Horietako bat ludi da, Sabin Aranak asmatutako neologismoa, lu- hitzari -di atzizkia gehituta. Beste bat mundu da (, ), latineko mundus hitzetik eratorria eta hau etruskotik (𐌌𐌖𐌈) edo aitzinindoeuroperatik (*mh₂nd-). Jatorrian «garbia» edo «edertua» esan nahi du (alderatu aurkako inmundizia hitzarekin).

Termino zientifikoak erabiltzen direnean, latinezko terra eta tellūs hitzak eta antzinako grezierako γῆ (gē) ere erabiltzen dira. Terra hitza terraformazio bezalako hitzetan erabiltzen da, eta aitzinindoeuroperako *ters- hitzetik eratorria da, «lehorra»; tellus hitza teluriko bezalako hitzetan erabiltzen da, aitzinindoeuroperako *telh₂-o- hizetik («zorua»); grezierazko γῆ hitza geologia bezalako hitzetan erabiltzen da; bertatik dator ere Lurra izendatzeko sinonimoa den Gaia.

Eguzki-sisteman aurkitutako materialik zaharrenak 4.567,2±0,6 milioi urte ditu. Orain dela 4.540±40 milioi urte Lurraren lehen egitura osatu zen. Eguzki sistemaren sorrera eta garapena aldi berean eman zen. Teorian, nebulosa edo disko protoplanetario batetik sortzen dira planetak. Grabitatearen ondorioz disko hori biratzen hasten da, eta biraketarekin lauago egiten sortu berria den izarraren inguruan. Planetak disko horretan ere sortzen hasten dira, grabitazioaren ondorioz. Nebulosa horretan gasak, izotza eta hautsa daude. Teoria nebularraren arabera, planetesimalak sortzen dira akrezioz, eta Lurra bezalako planeta batek 10 eta 20 milioi urte artean behar izan zituen osatzeko.

Ilargiaren sorrera ere Lurraren sorrerarekin batera ikertzen da. Ilargia orain dela 4.530 milioi urte inguru sortu zen. Hipotesi nagusiaren arabera Marteren tamaina zuen objektu batek, Tea izenekoa, Lurraren aurka jo zuen eta kanporatutako materialaren akrezioa sortu zen Ilargia. Ikuspegi honen arabera Theia Lurraren masaren % 10 inguru zuen, eta bere masaren zati bat Lurrean barneratu zen. Orain dela 4.100 eta 3.800 milioi urte artean asteroide kopuru handi batek Lurra eta Ilargiaren aurka jo zuen, Bonbardaketa Handi Berantiarra deitu den fenomenoan. Lurraren inguruan eragin handia izan zuen, baina bereziki Ilargiarenean.

Lurraren atmosfera eta ozeanoak sumendien aktibitatearen eta desgasifikazioaren ondorioz sortu ziren. Ur lurruna iturri hauetatik atera eta kondentsatu zen ozeanoak sortzeko, eta asteroide, protoplaneta eta kometen izotzarekin kopurua handitu zen. Eredu honen arabera, atmosferako berotegi-efektuko gasek ozeanoak ez izoztea ekarri zuen, Eguzkiak garai hartan gaur egun duen Eguzkiaren argitasunaren % 70 baino ez baitzuen. Orain dela 3.500 milioi urte Lurraren eremu magnetikoa eratu zen, atmosfera Eguzki haizeak eramatea ekidin zuena.

Lurraren kanpoaldean zegoen magma urtua solidotzen hasi zen geruza bat sortuz. Bi eredu daude gaur egun prozesu hau azaltzeko: batean lur lehorreko masak pixkanaka sortu ziren gaur egungo formara iritsi arte; bestean, probabilitate handiagoarekin, sorrera hori azkarra izan zen Lurraren historiaren lehen uneetan, eta ondoren mugimendurik gabeko egoera kontinental egon zen. Kontinenteak plaken tektonikaren ondorioz sortu ziren, Lurraren barnealdearen bero galeraren ondorioz. Ehunka milioi urte pasa eta gero, superkontinenteak sortu eta bereizi dira behin eta berriz. Orain dela 750 milioi urte Rodinia izeneko superkontinentea hautsi zen. Ondoren berriro elkartu ziren, Pannotia izenekoa sortzeko orain dela 600-540 milioi urte artean. Hau berriro apurtu eta Pangea osatu zen, orain dela 180 milioi urte hautsi zena.

Hainbat alditan glaziazioak egon dira, adibidez Neoproterozoikoan ia-ia lur osoa izotzez estali zen. Gaur egungo izotzaren distribuzioa orain dela 40 milioi urte inguru hasi zen, eta izotza orain dela 3 milioi urte hasi zen handitzen. Latitude garaiko eremuetan glaziazio ezberdinak eman dira ziklikoki hortik aurrera, 40.000 eta 100.000 urtean behin. Azken glaziazio kontinental handia orain dela 10.000 urte amaitu zen.

Orain dela 4.000 milioi urte inguru euren burua erreakzio kimikoz erreplikatzeko gai ziren lehen molekulak sortu ziren. 500 milioi urte beranduago azken arbaso unibertsal komuna bizi izan zen. Fotosintesiari esker Eguzkiaren energia zuzenean eralda zitekeen biologian. Sortutako oxigeno molekularrak (O2) atmosferan metatu zen, eta eguzki-erradiazioaren izpi ultramoreen ondorioz ozono geruza (O3) sortu zen atmosferaren goiko geruzatan. Zelula txikiak beste handiagoen barruan sartuz eukarioto izeneko zelula konplexuak sortu ziren. Zelula-koloniak geroz eta espezializatuago bilakatu ziren, eta horrekin lehen organismo zelulaniztunak sortu ziren. Ozonoak eteten zuen erradiazio ultramorea gutxituz, Lur lehorra kolonizatu zuen biziak. Bizitzaren lehen ebidentzia fosila Australiako Mendebaldeko hareharri batean aurkitutako orain dela 3.480 milioi urteko mikrobioak daude. Groenlandiako arroka metasedimentario batzuetan orain dela 3.700 milioi urteko grafito biogeniko arrastoak aurkitu dira. Australian ere orain dela 4.100 milioi urteko material biotikoa aurkitu da. Hala ere mikroorganismoak zuzenean erakusten dituen ebidentzia zuzenik zaharrena orain dela 3.450 milioi urtekoa da.

Neoproterozoikoan, orain dela 750 eta 580 milioi urte, Lurraren gehiengoa izotzez estali zen. Elur-bola Lurra deitu den hipotesi hau oso interesgarria da ondoren gertatutako Kanbriarreko leherketa aztertzeko, fosilizatzen ziren lehenengo animalia eta landareak azkar konplexuago egiten hasi baitziren. Kanbriarreko leherketaren ostean, orain dela 535 milioi urte, bost iraungitze masibo izan dira. Horietatik azkena orain dela 65 milioi urte gertatu zen, Kretazeo eta Tertziarioa bereizteko balio duen meteorito batek dinosauroak eta beste hainbat animalia hil eta ugaztunei bidea utzi zienean. Ugaztunak orain dela 66 milioi urte hasi ziren dibertsifikatzen, eta hainbat milioi urte beranduago Orrorin tugenensis izeneko primate batek zutik ibiltzeko gaitasuna eskuratu zuen. Honek tresnen erabilera eta komunikazioa bultzatu zuen, burmuina gehiago estimulatuz, giza eboluzioaren oinarrian. Duela 20.000 urte, gizakiak nekazaritza garatu zuen, Neolitoko iraultzan, eta harekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urte: horrek Lurraren itxura guztiz eraldatu zuen.

Lurraren etorkizun urruna Eguzkiaren etorkizunari lotuta dago. Hurrengo 1.100 milioi urtetan, eguzkiaren luminositatea % 10 handituko da, eta hurrengo 3.500 milioi urtetan % 40 inguru. Lurrazaleko tenperatura etengabe igoko da, karbonoaren ziklo inorganikoa bizkortuz eta CO2 kontzentrazioa gutxituz, landareentzat hilgarria den punturaino (10 ppm C4 fotosintesirako) iritsiz hemendik 500-900 milioi urte inguru barru. Landare gabeziak atmosferako oxigenoa galtzea ekarriko du, animalien bizia ere ezinezko eginez. Beste mila milioi urte pasata, lurrazaleko ur guztia desagertuko da, eta batez besteko tenperatura globala 70 °C inguru izango da. Puntu horretatik aurrera, Lurrean bizia egon daiteke beste 500 milioi urtez, edo 2.300 milioi urte atmosferatik nitrogenoa kentzen bada. Eguzkia egonkorra balitz ere betirako, hurrengo mila milioi urtetan ozeanoetako uraren % 27 mantura jaitsiko da, ozeano erdiko gandorretan ez delako nahikoa lurrun aterako.

Eguzkia erraldoi gorria izango da hemendik 5.000 milioi urte ingurura. Ereduek aurreikusten dute Eguzkiaren tamaina handituko dela UA 1 izan arte (150 milioi kilometro), gaur egun baino 250 aldiz handiagoa. Lurraren patua zein izango den ez dago hain argi. Erraldoi gorri gisa, Eguzkiak bere masaren % 30 inguru galduko du, beraz itsasaldien efektuen ondorioz Lurra 1,7 UA ingurura urrunduko da (250 milioi kilometro) Eguzkiak bere erradio maximoa duenean. Izaki bizidunik egongo balitz, ia guztia (edo agian guztia) desagertuko litzateke Eguzkiaren argitasuna handitu delako (gaur egun duena baino 5.000 aldiz distiratsuagoa izango da). 2008an egindako simulazio batek erakutsi zuen Lurraren orbita erortzen joango dela, pixkanaka, Eguzkiaren grabitazioaren tiraldiaren ondorioz. Kromosferan sartzen den unean Lurra lurrundu eta desagertuko da.

Lurraren forma esferoide oblatu batena da. Errotazioaren ondorioz, Lurra zanpatua dago poloetan eta zabalduago ekuatorean. Lurraren diametroa ekuatorean poloetan baino 43 kilometro handiagoa da. Beraz, Lurraren masa zentrotik urrunen dagoen puntua Ekuadorren dagoen Chimborazo sumendia da. Esferoidearen erreferentziarako batez besteko diametroa 12.742 kilometro da. Topografia lokalak esferoide idealizatutik urruntzen du Lurraren forma, nahiz eta eskala global batean desbideraketa hauek txikiak dira Lurraren erradioarekin alderatuta: desbideraketa maximoa Marianetako itsas hobian ematen da, % 0,17, itsas-mailaren azpitik 10.911 metrora daudenak; Everest mendia 8.848 metrora dago itsas-mailatik, eta bere desbideraketa % 0,14 da.

Geodesian, Lurreko ozeanoek lur lehorrik edo itsasaldirik eta haizerik gabe hartuko lukeen formari geoide esaten zaio. Zehatzago esanda, geoidea da itsas mailan grabitazio ekipotentziala duen gainazala.

Ekuatoreko zirkunferentzia 40 091 km-koa da, diametroa aldiz, ekuatorean 12 756 km-koa den bitartean, poloetan 12 730 km-koa da. Erreferentziazko bataz besteko diametroa 12 742 km ingurukoa da, gutxi gorabehera, 40 000/π. Garrantzitsua da jakitea, metroa definitzeko ekuatoretik Ipar Polora dagoen distantzia hartu zen ardatz gisa, Parisetik (Frantzia) pasata. Aipatutako distantziaren bat hamar milioirenek metro bat osatzen dute. 

Lur planetaren tamainaren lehen neurketa Eratostenesek egin zuen, K. a. 240 urtean. Garai haietan Lurra itxura biribileko gisa irudikatzen eta onartzen zela esan beharra dago.  Eratostenesek kalkulu konplexu hau egiteko Eguzkiak solstizioan zegoenean argitzen zuen lur eremuaren angelua neurtu zuen, Alexandriatik eta Sienatik, bi hiri hauen arteko distantzia 750 km-koa izanik. Egindako kalkuluei esker eskuratu zuen neurria 12 000 km-ko diametroa izan zen eta 40 000 km-ko zirkunferentzia, gaur egungo datuetatik oso hurbil egon zen, izan ere, % 6-ko akatsa baino ez zuen egin. 

Urteak pasa eta handik mende bat ingurura, Apameako Posidoniok, helburu berdinarekin, kalkuluak egiten hasi eta emaitza ezberdinak atera zitzaizkion. Haren arabera, 29 000 km-ko zirkunferentzia eduki beharko luke gure planetak, gaur egungo datuak begiratuz gero, zehaztasun gutxikoak direla jakingo dugu. Ptolomeok balio hau onartu zuenez, hurrengo mendeetan zehar erabilia izan zen, Eratostenesenak erdi ahaztuta geratu ziren bitartean. 1521ean Magallaesek gure munduari itzuli osoa eman zionean, Eratostenesen neurria berrezarri zen.

Lurraren masa 5.97×1024 kg inguru da. Batez ere burdinez (% 32,1), oxigenoz (% 30,1), silizioz (%  15,1), magnesioz (% 13,9), sufrez (% 2,9), nikelez (% 1,8), kaltzioz (% 1,5) eta aluminioz (% 1,4 osatuta dago; gainontzeko % 1,2 beste elementu kimikoen trazak dira. Masaren segregazioaren ondorioz, nukleoa batez ere burdinez osatuta dagoela estimatzen da (% 88,8), nikel (% 5,8), sufre (% 4,5) eta beste elementu batzuen trazekin batera. 

Lurrazalaren osagai nagusi ia guztiak oxidoak dira. Oxido ez direnen artean kloroa, sufrea eta fluorra daude, baina arroken % 1 baino ez dira. Lurrazalaren % 99 hamaika oxidok osatzen dute, batez ere silikatoak, alumina, burdin oxidoa, karea, magnesia eta potasak.

Lurraren egitura, beste planeta teluriko guztietan bezala, geruzatan bereizia dago. Geruza hauek izan daitezke kimikoak edo fisikoak. Bi eredu daude lurraren barnealdea azaltzeko, eredu geoestatikoa eta geodinamikoa. Lurraren egitura mekanikoa aztertzen badugu, eredu geodinamikoa izango dugu; erreologia bakarrik aztertzen badugu, geoestatikoa. Eredu batean mantua dena eta bestean mesosfera denaren barnealdean nukleoa dago. Nukleoaren kanpoaldean biskositate oso baxua duen zona likido bat dago, eta barruan solidoa den barne nukleoa. Barne nukleoak planetak baino pixka bat azkarrago biratzen du, 0,1-0,5º inguru gehiago urtean. Barne nukleo honen erradioa lurraren bosten bat da. 

Lurraren barne-beroa akrezio planetarioak sortutako hondar-berotik (% 20) eta desintegrazio erradioaktiboak sortzen duen berotik (% 80) dator. Lur planetaren kasuan, bero gehien ekoizten duten isotopoak hauek dira: potasio-40, uranio-238, uranio-235 eta torio-232. Planetaren erdigune edo nukleoan, tenperatura 7000ºK-etara eta presioa 360 GPa-ra iritsi daiteke. Lur planetaren bero-iturri nagusia isotopoen desintegrazio erradioaktiboan oinarritutakoa denez, gure planeta gaztea zenean, bizitza ez oso luzeko isotopoak erabat desintegratu baino lehen, beroa askoz ere handiagoa eduki behar izan zuela diote zientzialariek. Bero ekoizpen gehigarri honek, gutxi gorabehera duela 3000 milioi urte gaur egungoaren bikoitza zena, planetaren barneko tenperatura gradienteak areagotu izanaren aukera aintzakotzat hartzeko modukoa da. Hau hala izan bazen, mantuaren konbekzioa eta plaken tektonika askoz ere nabariagoa izango zen eta beraz, komatiten antzeko harri igneoen eraketa bideragarria. Bestela esanda, aipatutako harrien existentzia azalduko zuen tenperatura gradienteak areagotu izanak.

Lurraren bero-galeraren batez bestekoa 87 mW m-2-koa da; hala hala izanda, planetaren bero-galera orokorra 4,42 × 1013 W-koa da. Nukleoaren energia termikoaren zati batek, mantuko lumei esker gainazalerantz ihes egiten du, prozesu edo konbekzio mota hau tenperatura altuetan haitzak azaleratzean datza. Luma hauek puntu beroak eta basaltozko koladak eragin ditzakete. Lurrak galtzen duen bero gehienak plaka tektonikoen artetik igaroz edo hauetatik iragazi eta ozeanoko dortsaletan dauden mantuaren azaleratzeetatik ihes egiten du. Gainerako galera guztiak litosferaren bidez gertatzen dira, batez ere ozeanoetan, bertan lurrazala kontinenteetan baino askoz ere meheagoa baita.

Plaken tektonikaren teoriaren arabera, Lurraren azala plaka deritzen zenbait zatitan banatuta dago. Plaka horiek litosfera-zati mugikorrak dira; beraz, lurrazal kontinentalaz edota lurrazal ozeanikoz eta mantu zati batez osatuta daude, eta 80 eta 150 km bitarteko lodiera dute. Litosfera-zatiak edo plakak, denbora-eskala geologikoan, makurdurarekiko zurruntasunik gabeko fluido likatsuen gisan jokatzen duen astenosferaren gainean mugitzen dira, 1-20 cm/u bitarteko abiadurarekin. Beraz, plakak esfera baten gaineko estalki-zati mugikor gisa irudika daitezke. Plaken etengabeko mugimenduen eraginez, esfortzu izugarriak sortzen dira, eta horiek plaken arteko mugetan lurrikara edo prozesu magmatikoen bitartez islatzen den deformazioa eragiten dute. Deformazioa, batez ere, plaken arteko mugetan pilatzen denez, plakek gorputz zurrun gisa jokatzen dutela onartzen da. Plaken mugimenduaren arabera, hiru muga-mota bereizten dira: muga dibergenteak, non plakak elkarrengandik urrundu egiten baitira (rift kontinentalak eta ozeano-gandorrak); muga konbergente edo subdukzio-eremuak, non plaken hurbilketa-mugimenduaren ondorioz plaka bat bestearen azpitik mantuan barneratzen baita; eta muga kontserbakorrak edo faila transformatzaileak, zeinetan plaken mugimendua horizontalki eta norabide berean gertatzen baita litosfera sortu edo deuseztatu gabe.

Plaken arteko mugak dira lurrazalean aurki daitezkeen eremurik ezegonkorrenak; horietan sortzen dira lurrikara eta sumendi gehienak, eta muga horietan garatzen dira Lurraren azaleko ezaugarri topografiko nabarmenenak (ozeano-gandorrak, ozeanoetako fosak eta mendikateak). Prozesu horiek erabiliz definitu dira lurrazala osatzen duten zazpi plaka nagusiak: Ozeano Barekoa, Ipar Amerikakoa, Hego Amerikakoa, Eurasiakoa, Afrikakoa, India-Australiakoa eta Antartikakoa. Horietaz gain, eskala txikiagoko dozena bat plaka definitzen dira; horien artean ezagunenak Ozeano Barearen ekialdean dauden Nazca eta Cocos plakak dira. Cocos plaka da guztietan mugimendurik azkarrena duena, urtero 75 milimetro mugitzen baita. Plakarik geldoena, aldiz, Eurasiar plaka da, 21 milimetrorekin urtean. Plaka bat litosfera ozeanikoz soilik egon daiteke eratuta (Ozeano Bareko plaka), edo litosfera ozeanikoz eta kontinentalaz, baina sekula ez litosfera kontinentalaz soilik.

Lurraren azalera 510 milioi km2 ingurukoa da. Honen % 70,8, hau da, 361,13 milioi km2 itsas mailaren azpitik dago eta itsas urez estalia dago. Ozeanoen azaleraren azpian, plataforma kontinental gehienak, mendiak, sumendiak, lubaki ozeanikoak, urpeko arroilak, goi-ordoki ozeanikoak, mundu osoa hartzen duten ozeano erdiko mendikateak daude. Gainerako % 29,2a, 148.94 milioi km2, ez dago urez estalia. Leku batetik bestera erliebea oso ezberdina da eta mendiak, basamortuak, lautadak, goi-ordokiak eta bestelako forma geografikoak aurkitu ditzakegu bertan. Tektonika, higadura, sumendi-erupzioak, uholdeak, meteorizazioa, glaziazioa, koralezko arrezifeen hazkundea eta meteoritoen eragina dira Lurraren azalera etengabe birmoldatzen duten prozesuak, denbora geologikoan.

Lurrazal kontinentala dentsitate txikiko materialez osatua dago, esate baterako, granito igneoak eta andesita. Basaltoa ez da hain ohikoa urik gabeko lurrazalean, baina dentsitate gutxiago duen arroka bolkaniko hau ozeanoen hondoetako osagai nagusia da. Arroka sedimentarioak lurperatuta geratu eta elkarrekin trinkotutako sedimentuek osatzen dute. Ia kontinenteko azaleraren % 75a arroka sedimentarioek estaltzen dute, nahiz eta lurrazalaren % 5 osatzen duten soilik. Lurrean aurkitutako hirugarren arroka mota arroka metamorfikoa da. Mota hau jadanik existitzen diren arroka moten eraldaketaren ondorioz sortutakoa da, presio eta tenperatura altuen eraginez. Lurraren gainazalean silikatozko mineral ugarienak kuartzoa, feldespatoak, anfibola, mika, piroxenoa eta olibinoa dira. Karbonatozko mineral arruntak kaltzita (kareharrian aurkitzen dena) eta dolomita dira.

Lurraren azaleraren altuera Itsaso Hilaren -418 metroetatik (lurreko puntu baxuena), Everest mendiko 8.848 metroetara doa, hau delarik munduko punturik altuena. Itsas mailaren gainetik dagoen lurraren batez besteko altuera 797 metrokoa da.

Pedosfera lurrazal kontinentalaren kanpoaldeko geruza da eta lurzorua eta lurzoruaren eraketa prozesuetan oinarritzen da. Landatu daitekeen lurrazala lurrazal lehorraren % 10,9a da, % 1,3 laborantza izanik iraunkorki. Lurrazal lehorraren % 40 inguru nekazaritzan erabiltzen da: 16,7 miloi km2 laborantzan eta eta 33,5 milioi km2 larreetan.

Lurraren azalera handiena urak hartzen du. Esan genezake, Lurraren azalerako 4 zatitik 3 ura direla. Ur masa guzti horri hidrosfera deritzo, eta ur gaziz eta ur gezaz osaturik dago. Baina ur gazi eta gezaren arteko banaketa ez da orekatua: ur guztitik % 94 ur gazia da eta % 6 bakarrik da ur geza. Ura izotz forman egon daiteke (solidoa), glaziarretan eta izotz-kaskoetan gertatzen den bezala, likidoa itsasoetan, lakuetan, ibaietan eta abarretan.

Lurraren itsas mailako presio atmosferikoa 101,325 kPa edo 14,696 psi-koa da batezbesteko, eta 8,5 km-ko altuera du. Atmosfera lehor batean, osaera honakoa da: % 78,084 nitrogenoa, % 20,946 oxigenoa, % 0,934 argona eta karbono dioxido eta beste gas molekulen kopuru txikia. Ur lurrunaren edukia % 0,01 eta % 4 artean dago, baina bataz beste % 1 inguru da. Troposferaren altuera latitudearekin aldatzen da: poloetan 8 kilometrokoa da, ekuatorean 17 km-tara iristen delarik. Eguraldiaren eta urtaroko faktoreen arabera aldakuntza batzuk jasaten ditu.

Lurraren biosferak bere atmosfera nabarmenki aldatu du. Fotosintesi oxigenikoaren ondorioz, duela 2,7 miloi urte sortzen hasi zena, gaur egun nitrogeno-oxigenoz osatuta dugun atmosfera osatuz joan zen. Aldaketa horrek organismo aerobikoen ugaritzea ahalbidetu zuen, eta era ez zuzenean, ozono geruzaren eraketa, O2 atmosferiko hori O3an bihurtzen joan baitzen. Ozono geruzak eguzki-erradiazio ultramorearen oztopatzen du, Lurrean bizitza ahalbidetuz. Bizitzarentzat garrantzitsuak diren beste funtzio atmosferikoak ur lurruna garraiatzea, gas erabilgarriak eskaintzea, meteoro txikiek azalera kolpatu aurretik erretzea eta tenperatura leuntzea lirateke. Azken fenomeno hau berotegi-efektua bezala ezagutzen da: atmosferan dauden molekulek lurretik igortzen den energia termikoa harrapatzen dute, ondorioz batez besteko tenperatura igoz. Ur lurruna, karbono dioxidoa, metanoa, oxido nitrosoa eta ozonoa dira berotegi-efektua sortzen duten gas nagusiak. Beroaren atxikipen-efektu hori gabe, batez besteko tenperatura -18 °C izango litzateke, oraingo +15 °C-en aldean, eta ziurrenik Lurreko bizitza ez litzateke gaur egungo forman existituko. 2017ko maiatzean, argi distira batzuk, milioika kilometrotara zegoen satelite batetik ikusi zituztenak, atmosferako izotz kristalek islatutako argia zela aurkitu zuten.

Lurraren atmosferak ez du muga zehatzik, poliki-poliki meheagoa bihurtuz eta kanpoko espazioarekin bat eginez doa. Atmosferaren masaren hiru laurden azaleraren lehen 11 km-etan dago. Beheko geruza honi troposfera deitzen zaio. Eguzkiaren energiak geruza hau eta azpiko gainazala berotzen du, airearen hedapena eraginez. Dentsitate baxuagoko aire hau igo egiten da orduan eta dentsitate handiagoko aire freskoagoak ordezten du. Mugimendu hauen emaitza da atmosferako zirkulazioa da, eguraldia eta klima eragiten dituena energia termikoaren birbanaketa bidez.

Atmosferako zirkulazio-banda nagusiak 30º-ko latitudearen azpitik dauden ekuatore eskualdeko haize alisioak eta 30º eta 60º arteko latitudearen erdialdeko mendebaldeko haizeak dira. Itsaslasterrak klima zehazteko faktore garrantzitsuak dira, batez ere, ekuatoreko itsasoetatik poloetako eskualdeetara energia termikoa banatzen duen zirkulazio termo-halinoa.

Gainazalaren lurrunketa bidez sortzen den ur-lurruna zirkulazio patroiek garraiatzen dute atmosferara. Atmosferako baldintzek aire bero eta heze hau gora igotzea baimentzen dutenean, ura kondentsatu egiten da eta prezipitazio gisa erortzen da lurrazalera. Ondoren, ur gehiena ibai sistemen bidez altura txikiagoetara garraiatzen da eta normalean ozeanoetara itzultzen da edo aintziretara doa. Uraren ziklo hau funtsezko mekanismoa da bizitza babesteko eta azaleko egituren erosio faktore nagusia da, garai geologikoen denboran. Prezipitazioen ereduak oso aldakorra dira, urtero metro batzuetatik milimetro bat baino gutxiagoko prezipitazioetara. Atmosferako zirkulazioak, ezaugarri topografikoek eta tenperatura desberdintasunak eskualde bakoitzeko batez besteko prezipitazioa zehazten dute.

Lurraren azalera iristen den eguzki-energia kopurua gutxitzen doa latitudea handitzen den heinean. Latituderik altuenetan, eguzki-argia angelu baxuetan iristen da lurrazalera, eta atmosferako zutabe lodiagoak igaro behar ditu. Ondorioz, airearen urte osoko bataz besteko tenperatura 0,4º C jaisten da ekuatoretik latitude gradu bat aldentzen den bakoitzean. Lurraren azalera klima ia homogeneoetako latitude gerriko espezifikoetan banatu daiteke. Ekuatoretik poloko lurraldeetara klima tropikalak (edo ekuatorialak), klima subtropikalak, epelak eta polarrak aurki ditzakegu.

Latitudearen arau honek hainbat anomalia ditu:

Normalean erabiltzen den Köppen klima sailkapen sistemak bost talde zabal ditu (tropiko hezeak, aridoak, erdiko latitude hezeak, kontinentala eta polar hotza), gero azpi-mota zehatzagoetan banatzen direlarik. Köppen sistemak lurralde zonaldeak sailkatzen ditu, behatutako tenperatura eta prezipitazioetan oinarrituta.

Lurrean neurtutako aire tenperatura altuena 56,7 ° C izan zen, Furnace Creeken, Kalifornian, Heriotzaren Haranean 1913an. Lurrean zuzenean neurtutako aire tenperatura baxuena -89.2 ° C izan da, Vostok estazioan 1983an. Hala ere, sateliteek teledetekzioa erabiliz −94,7 ° C neurtu dituzte, Ekialdeko Antartikan. Tenperatura erregistro hauek XX. mendeko tresna modernoekin egindako neurketak baino ez dira eta litekeena da Lurraren tenperatura-gama osoa ez islatzea.

Troposferaren gainetik, atmosfera normalean estratosferan, mesosferan eta termosferan banatzen da. Geruza bakoitzak gradiente adiabatiko desberdina du, altueraren arabera tenperaturaren aldaketa-tasa definitzen duena. Horietatik haratago, exosfera magnetosferan desagertzen da, non eremu geomagnetikoak eguzki haizearekin elkar eragiten duen. Estratosferaren barruan ozono geruza dago, lurrazala argi ultramoretik partzialki babesten duena eta beraz, Lurreko bizitzarentzat garrantzitsua da. Kármánen lerroa, definizioz Lurraren gainazaletik 100 kilometrora dagoena, atmosferaren eta kanpo-espazioaren arteko muga izendatu bat da, lan egiteko balio duena.

Energia termikoak atmosferako kanpoaldeko ertzean dauden molekula batzuen abiadura handitzen du, eta uneren batean Lurraren grabitatetik ihes egin dezakete. Horrek atmosfera espazioan, era geldo baina egonkorrean, galtzen doala esan nahi du. Finkatu gabeko hidrogenoak masa molekular txikia duenez, ihes-abiadura errazago lor dezake, eta beste gas batzuek baino tasa altuagoan doa kanpo espaziora. Espazioan hidrogenoa isurtzeak Lurraren atmosfera eta azalera aldatzen laguntzen du hasierako murriztapen egoera batetik, gaur egungo oxidazio egoerara. Fotosintesia oxigeno iturria da, baina erredukzio agenteen, hala nola hidrogenoaren, galera ezinbesteko baldintza izan zen atmosferan oxigeno metaketa zabala izateko. Horregatik, hidrogenoaren atmosferatik ateratzeko gaitasunak eragina izan zezakeen Lurrean garatu den bizitzaren izaeran. Gaur egungo oxigenoz aberatsen den atmosferan, hidrogenoa ura bihurtzen da ihes egiteko aukera izan aurretik. Horren ordez, hidrogenoaren galerarik handiena goiko atmosferan metanoa suntsitzean ematen da.

Lurraren grabitatea objektuek jasaten duten azelerazioa da, Lurreko masa banaketaren eraginez. Lurraren gainazaletik gertu, grabitazio azelerazioa 9,8 m/s2 ingurukoa da. Tokian tokiko desberdintasun topografiko eta geologikoek, baita sakonagoak diren egitura tektonikoen arteko desberdintasunek Lurraren grabitazio eremuan tokiko zein zonalde zabalagoetako desberdintasunak sortzen dituzte, grabitatearen anomaliak bezala ezagutzen direnak.

Lurra iman bat bezalakoa da; iman horren poloak lurburuetatik oso hurbil daude. Horregatik iparrorratzaren orratzak iparraldeko eta hegoaldeko polo magnetikoekin lerroz lerro jartzen dira. Lurraren eremu magnetikoaren zati nagusia nukleoan sortzen da, dinamo prozesu bat sortzen den gunea. Prozesu honetan, konbekzioaren energia zinetikoa eremu magnetikoaren energian eta energia elektrikoan bihurtzen da. Eremua nukleotik kanpora hedatzen da, mantua pasaz, eta Lurraren azalerara iristen da, non gutxi gorabehera dipolo bat dagoen. Dipoloaren poloak Lurraren polo geografikoetatik gertu daude. Eremu magnetikoaren ekuatorean, eremu magnetikoaren gainazalaren indarra 3,05 × 10−5 T da. Nukleoko konbekzio mugimenduak kaotikoak dira; honen ondorioz polo magnetikoak noraezean doaz eta aldian-aldian lerrokatzea aldatzen da. Honek eremuaren aldaketak eragiten ditu. Azken itzulketa duela 700.000 urte inguru gertatu zen.

Lurraren eremu magnetikoak espazioan duen luzapenari magnetosfera deitzen zaio. Eguzki haizearen elektroiak eta ioiak magnetosferak desbideratzen ditu eta eguzki-haizearen presioak magnetosferaren eguneko aldea konprimatzen du, 10 Lurreko erradioko tamainara gutxi gora behera, eta gau aldeko magnetosfera buztan luze batean luzatzen du. Eguzki-haizeen abiadura eguzki haizearekin hedatzen diren uhinen abiadura baino handiagoa denez, arku supersoniko bat sortzen da magnetosferaren eguneko aldean. Kargatutako partikulak magnetosferan geratzen dira; plasmasfera energia baxuko partikulek definitzen dute, zeintzuek eremu magnetikoaren lerroak jarraitzen dituzten Lurrak biratzen duen bitartean. Eraztun korrontea eremu magnetikoak eramandako energia ertaineko partikulek osatzen dute eta Van Allenen gerrikoa energia altuko partikulek osatzen dute. Horien mugimendua ausazkoa da, baina magnetosferaren barnean daude.

Ekaitz magnetikoetan zehar, partikula kargatuak kanpoko magnetosferatik eta, batez ere, buztanetik desbideratu daitezke, eta eremuaren lerroetatik Lurreko ionosferara doaz. Bertan, atmosferako atomoak kitzikatu eta ionizatu daitezke, aurorak sortuz.

Lurra, gainerako planetak bezala, bi higidura nagusiren mendean dago, errotazio higiduraren eta translazio higiduraren mendean, hain zuzen. Lurrak errotazioa, hots, bere ardatzaren gaineko jira osoa egiteko, 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar ditu (egunaren iraupena). Halaber, Eguzkiaren grabitazio indarrak erakarrita, Lurrak segundo bakoitzeko 29,8 km egiten ditu Eguzkiaren inguruko orbita eliptikoan zehar (translazioa), eta 365,25 egun behar ditu itzuli osoa egiteko (urtearen iraupena). Lurraren bi higidura horien planoek 23° 27'-ko angelua eratzen dute, ekliptikaren angelua deitua. Planetaren errotazioak sortzen duen indar zentrifugoa dela eta, Lurrak esfera baten eitea du, zapalagoa Ipar eta Hego buruetan Ekuatore aldean baino.

Lurraren errotazio periodoa eguzkiarekiko (batez besteko eguzki-eguna) bataz besteko eguzki denborako 86.400 segundokoa da (86,4000025 SI segundo). Lurraren eguzki egun bakoitza gaur egun XIX. mendekoa baino zertxobait luzeagoa denez itsasaldien geldiaraztearen ondorioz, egun bakoitza 0 eta 2 SI ms luzeagoa izan daiteke.

Lurraren errotazio periodoa izar finkoekiko, Lurraren Biraketa eta Erreferentzia Sistemen Zerbitzu Internazionalak (IERS) izar egun deitua, eguzki denborako 86,964.0989 segundokoa da, edo 23 ordu, 56 minutu 4,0989 segundo. Eguzki egunaren bataz besteko iraupena SI segundoetan eskuragarri dago IERSen, bai 1623-2005 tarterako eta baita eta 1962-2005 tarterako.

Atmosferako meteoro eta orbita baxuko sateliteak alde batera utzita, zeruko gorputzen itxurazko mugimendu nagusia mendebalderakoa da, 15 º/o edo 15'/min-ko abiadan. Beste modu batera esanda, zeru-ekuatoretik gertu dauden objektuak, eguzki edo ilargiaren itxurako diametroa mugitzen dira bi minutuero. Lurrazaletik, Eguzkia eta Ilargiaren itxurazko tamainak gutxi gorabehera berdinak dira.

Lurrak Eguzkiaren inguruan orbitatzen du, batez besteko 150 milioi km inguruko distantzia batean. Bira oso bat emateko bataz besteko 365.2564 eguzki egun edo urte sideral bat behar ditu. Horrek Eguzkiaren ekialderako itxurazko mugimendua sortzen du izarrekin alderatuta. Mugimendu hau eguneko 1 º ingurukoa da, hau da, 12 orduero eguzki edo ilargiaren itxurazko diametroa. Mugimendu horren ondorioz, batez beste 24 ordu behar ditu (eguzki egun bat) Lurrak bere ardatzaren inguruan biraketa osoa osatzeko eta eguzkia meridianora itzultzeko. Lurraren abiaduraren orbita batez beste 29,78 km/s ingurukoa da (107,200 km/o). Abiadura horretan, Lurraren diametro osoa (12,742 km) zazpi minututan zeharkatuko luke.

Ilargiak eta Lurrak barizentro komun bat orbitatzen dute 27,32 egunero, atzeko izarrekiko erreferentzia hartuta. Lurra-Ilargi sistemaren Eguzkiaren inguruko orbita komunarekin konbinatuta, hilabete sinodikoaren iraupena, ilargi berritik ilargi berrira dagoen tartea, 29,53 egunekoa da. Zeruko ipar polotik ikusita, Lurraren eta Ilargiaren mugimendua eta baita haien biraketa axialak ere, erlojuaren noranzkoaren aurkakoak dira. Eguzkiaren eta Lurraren ipar poloen gainetik begiratuta dagoen ikuspegi batetik, Lurrak norabide berdinean orbitatzen du Eguzkia. Plano orbitalak eta axialak ez daude zehatz-mehatz lerrokatuta: Lurraren ardatza 23,44 gradu dago makurtuta Lur-Eguzki planoaren (ekliptika) perpendikularretik, eta Lurra – Ilargiaren planoa ± 5,1 gradu dago makurtua Lurra – Eguzkia planoarekin alderatuta. Makurdura hau gabe, eklipse bat egongo litzateke bi astetan behin, ilargi eklipseak eta eguzki eklipseak tartekatuz.




#Article 20: Literatura (411 words)


Literatura edo Elertia hitzan oinarritutako lanen multzoa da, idatziak eta ahozkoak, artea ezaugarri dutena.

Literatura hitza latineko littera (“letra”) hitzetik sortua da. Hitzaren edukiak historian zehar aldaketa handiak izan ditu, eta XVIII. mendearen ia bukaeraraino “idazteko eta irakurtzeko antzea” esan nahi zuen; handik aurrera, “idazlearen jarduna eta emaitza edo idazlana” Europako herri gehienetan.

Erdi Aroan literatura erlijioarekin lotua zegoen eta ia idazten zen guztia latinez idazten zen. Berpizkunde garaian, berriz, idazle klasikoak hartu ziren eredutzat eta lekuan lekuko hizkuntzak erabiltzen hasi ziren. Klasizismo berriaren garaian saiakera eta kritika landu ziren, batez ere.

Erromantizismoak (XIX. mendearen lehenengo erdialdean) ordu arte multzo berekoak izan ziren testu idatziak bereizi zituen: alde batetik filosofia, historia, ikerketa…, eta bestetik, alegiazko generoak eta literatura arte gisa. Geroztik Europako ia herrialde guztietan bigarren multzoko idazlanak izan dira literaturaren alorrekoak, eta ez lehenengokoak.

Hizkuntza arruntean bezala, literaturan ere bi mota bereizten dira: ahozko literatura (erromantzeak, esaera zaharrak… poesian, ipuin eta herri kontakizunak prosan) eta idatzizko literatura (poesia eta prosa). Bietan funtsezkoa da balio estetikoa.

Ahozkoa da antzinakoena, eta ahozkoaren baitan poesia. Literatura idatzia geroago sortu zen herri guztietan eta dantzarekin, musikarekin eta antzerkiarekin lotua egon zen hasieran. Inprimeria asmatu zenean literatura idatzia hedatu zen; aldi berean ahozko literatura biltzen eta argitaratzen hasi zen.

Literaturaren helburu nagusia, beste antzeena bezala, estetikaren bidez atsegina lortzea da, eta horretarako erabiltzen duen gaia hizkuntza da. Literaturaren izaera azaltzeko teoria asko egin dira historian zehar. Azken urteotan Roman Jakobson (1896-1982) hizkuntzalariarena hartu izan da bereziki aintzat: literatura komunikatzeko tresna denez gero, beste komunikazio guztietan bezala, igorlea (idazlea), hartzailea (irakurlea edo entzulea ahozkoa bada), kodea (hizkuntza) eta mezua (idazlana) hartu behar dira kontuan.

Kodeari dagokionez, idazleak hizkuntzaren erabilera arrunta aldatzen du eta aldaketa horiek eragiten dituzte idazlearen estilo ezaugarriak. Bestalde, literatura lanetan ezin da “mezua” aldatu eta beti idazleak idatzitako modu berean eman behar da aditzera, literaturan edukia eta forma banaezinak baitira (literatura hizkuntzako zeinuak denotatu edo esanahi jakin bat adierazteaz gainera, literatura hizkuntzak konnotatu edo bigarren mailako esanahi berriak sorrarazten baititu). Literatura hizkuntzaren beste ezaugarria erabiltzen dituen erretorika baliabideak eta tropoak dira (aliterazioa, errima, errepikak, epitetoak; metafora, metonimia, hiperbatona…).

Hiru dira nagusiak: epika (epopeia, poema epikoa, gestako kantua, erromantzea; ipuina eta eleberria), lirika (oda, elegia, egloga, satira, epigrama, epitalamioa) eta dramatika (tragedia, komedia, drama, opera…).

Hiru era horiez gain, didaktikako lanak (epistola, saioa…), historiakoak (biografiak, kronikak…) eta oratorioakoak (sermoiak, hitzaldiak) literatura generotzat hartu izan dira. Dena den, oso zaila da genero bakoitzaren alorra mugatzea, obra askotan, edo, gehienetan, hiru genero nagusien ezugarriak nahasten baitira.




#Article 21: Apuleio (532 words)


Apuleio Madaurakoa (latinez: Apuleius Madaurensis; Madaura, 124 aldean - 170 ondoren) latinezko prosa idazlea izan zen. Metamorfosis edo Asinus aureus (euskaraz, Urrezko astoa) izenburuko eleberriaren egilea izateagatik da batez ere ezaguna, zeina antzinako literaturatik osorik gorde den eleberri bakarra den. Filosofo platoniko eta erretoriko gisa ere izan zen ezaguna. Zientzia dibulgazio lanak ere idatzi zituen.

Getulia eta Numidia artean kokaturiko Madaura hirian jaio zen. Hiriko buru baten semea zen eta Kartagon gramatika, erretorika eta filosofia ikasi zituen. Atenas hirian filosofia ikasketak sakondu zituen, bere pentsaera platonismora zuzenduz. Ondoren, Erroman ere bizi izan zen. Egipto eta Asia Txikia ere bisitatu zituen bertako filosofiak eta erlijioak ikasiz. Azkenik, Afrikara itzuli zen 30 bat urte zituela. Hasiera batean, Alexandriara joateko asmoa zuen, baina bidean egungo Tripoli hiritik gertu dagoen Oea hirian gaixotu eta bertan Sicinius Pontianus izeneko lagunarekin topo egin zuen. Honek Aemilia Pudentilla bere ama alargunarekin ezkontzeko proposamena egin zion, familiako ondasunak aitaren senideek beretzat hartu nahi baitzituzten. Apuleio Pudentillarekin ezkondu zen 155-156 urteetan. Pontianus hiltzean Pudentillaren sendia Apuleioren aurka jarri eta salaketa jarri zioten, emaztea bereganatu eta bere aberastasunak eskuratzearren sorginkeriak baliatu zituela argudiatuz. Salaketa honen aurka Apologia edo Pro se de magia liber (Apologia edo Magiari buruz) bere buruaren aldeko defentsa-lana idatzi zuen. Epaiketa Sabratha hirian ospatu zen 156-158 urteetan eta Claudius Maximus prokonsula izan zen epaile. Epaiketaren ostean Kartagon jarraitu zuen bere karrera.

Apuleio erretoriko ospetsu bihurtu zen eta bere omenez estatuak altxatu ziren Kartagon eta Oean, besteak beste. Apuleiok berak jasotako bere hitzaldien zati aukeratuak Florida (Lore-sorta) izeneko lanean aurkitzen dira. Bertan denetariko gaiak aztertzen dira, hala nola historia, mitologia, geografia, etnografia, historia naturala etab. 160. urtetik aurrera ez da berari buruzko berririk gorde. 170 urtearen inguruan hil zen.

Oso idazle oparoa izan zen, baina tratatu tekniko asko (botanikaz, medikuntzaz, astronomiaz, paremiologiaz eta abarrez zihardutenak) galdu dira. Zenbait obra filosofiko, ideia platoniko eta peripatetikoekin ere badauzka idazlanak: De deo Socratis (Sokratesen jainkoari buruz) liburuan Sokrates gidatzen zuen jenioaz idazten du; De Platone et eius dogmate-n (Platon eta bere doktrina) Platonen dotrinak azaltzen ditu; eta De mundo-n (Munduaz) Aristoteles itzultzen du.

Idatzi erretorikoetatik Florida besterik ez daukagu eta Apologia sorginkeria salaketari aurka egiteko bere hitzaldia (salaketa horrek alargun aberats batekin sorginkeria baliatuz ezkondu zela zioen).

Idatzien artean Asinus aureus edo Urrezko astoa, Metamorphosis (Metamorfosiak) izenburuz ere ezagutzen dena, gailentzen da. Luziano Samosatakoak idatzitako Luzio edo astoa lan honen aurrekaria izan daiteke. Bertan antzeko egoerak kontatzen dira, nahiz eta Apuleiorena zabalago eta osatuagoa den. Ez dago argi, hala ere, Luzianoren lanaren data zein den, grekeraz eginiko birmoldaketa bat izan daitekeelako.

Eleberriak Luzio izena duen eta Tesalian barrena bidaiatzen duen saltzaile baten abenturak kontatzen ditu. Bat batean, asto bilakatuko da, bere arima gordez betiere. Asto izanik jabe desberdinak izango ditu: lapurrak, saltzaileak, gudariak, jopuak, eta abar. Hitz egiteko gaitasuna izan ez arren, Luziok entzun eta ikusten dituen gauza guztiak nobelan sartzen diren ipuinen bitartez kontatzen dira. Hauetako bat Kupido eta Psikeren ipuina da, adibidez, Antzinate Klasikoko kontakizunen eredu. Obran zehar komikotasuna da nagusi baina hausnarketa filosofiko eta erlijiosoak ere badira.

Asinus aureus fikzioa den arren, idazlearen datu autobiografikoak ditu, eta heroia bere egilearen erretratu partzial gisa ikusi da.

Erdi Aroan Urrezko astoa oso irakurria izan zen; Boccaccio eta Cervantesengan, esaterako, eragina izan zuen.




#Article 22: Musika (1876 words)


Musika arte eta jarduera kultural mota bat da, denboran zehar antolatutako soinua bitarteko duena. Musikaren definizio orokorrek elementu komunak dituzte, hala nola tonua (melodia eta harmonia zuzentzen dituena), erritmoa (eta tempo, metrika eta artikulazioari lotutako kontzeptuak), dinamika (bolumena eta leuntasuna) eta tinbrearen eta testuraren soinu-ezaugarriak (batzuetan soinu musikal baten kolorea esaten zaie). Musika-estilo edo -mota desberdinek elementu horietako batzuk nabarmendu, leundu edo alde batera utz ditzakete. Musika instrumentu eta teknika sorta zabalarekin interpretatzen da, kantutik hasi eta rap estilora doazenak; badira pieza instrumentalak, bakar-bakarrik bokalak diren piezak (akonpainamendu instrumentalik gabeko kantuak, esaterako) eta kantua eta instrumentuak uztartzen dituzten piezak. Hitza grezieratik dator μογσικυ (mousike; musen artea).

Bere erarik orokorrenean, musika arte edo jarduera kultural gisa deskribatzen duten jarduerek barne hartzen dituzte musika lanen sorrera (abestiak, melodiak, sinfoniak), musikaren kritika, musikaren historiaren azterketa eta musikaren azterketa estetikoa. Antzinako greziar eta indiar filosofoek musika horizontalki melodia eta bertikalki harmonia bezala ordenatutako tonu bezala definitzen zuten. Esferen harmonia eta nire belarrietarako musika da bezalako esaera arruntek musika sarri entzuteko ordenatua eta atsegina dela adierazten dute. Hala ere, John Cage XX. mendeko konpositoreak edozein soinu musika izan daitekeela pentsatu zuen, esanez, adibidez, Ez dago zaratarik, soinua bakarrik.

Musikaren sorkuntza, interpretazioa, esanahia eta definizioa ere aldatu egiten dira kulturaren eta testuinguru sozialaren arabera. Izan ere, historian zehar, musika molde edo estilo berri batzuk hori ez da musika esanez kritikatuak izan dira, besteak beste, Beethovenen Grosse Fuge soka laukotea 1825ean, jazz goiztiarra XX. mendearen hasieran eta punk hardcorea 1980ko hamarkadan. Musika mota asko daude, herri musika, musika tradizionala, musika artistikoa, elizkizun erlijiosoetarako idatzitako musika eta chanteyak bezalako lan abestiak barne. Musika hertsiki antolatutako konposizioetatik (XVIII. eta XIX. mendeetako musika klasikoaren sinfoniak, adibidez), berez jotako musika inprobisatura (jazza, adibidez) eta XX. eta XXI. mendeetako zorian oinarritutako musika garaikidearen estilo abangoardistetara doa.

Musika generotan bana daiteke (adibidez, country musika) eta generoak azpigeneroetan bana daitezke (adibidez, country bluesa eta pop countrya country azpigenero ugarietako bi dira), nahiz eta banaketa-lerroak eta musika-generoen arteko harremanak askotan sotilak izan, batzuetan interpretazio pertsonalera irekiak, eta batzuetan eztabaidagarriak. Adibidez, zaila izan daiteke 1980ko hamarkada hasierako hard rockaren eta heavy metalaren arteko lerroa trazatzea. Arteen barruan, musika arte eszeniko, arte eder edo entzumen-arte gisa sailka daiteke. Musika rock kontzertu batean edo orkestra aurkezpen batean zuzenean jo edo abestu eta entzun daiteke, obra dramatiko baten parte bezala zuzenean entzunda (antzerki musikaleko ikuskizun bat edo opera bat), edo irrati batean, MP3 erreproduzitzaile batean, CD erreproduzitzaile batean, telefono adimentsu batean edo film partitura edo telebista saio batean grabatu eta entzun daiteke.

Kultura askotan, musika pertsonen bizimoduaren zati garrantzitsu bat da, funtsezko papera betetzen baitu erritu erlijiosoetan, igarotzeko errituzko zeremonietan (adibidez, graduazioa eta ezkontza), gizarte-jardueretan (adibidez, dantza) eta hainbat kultura-jardueretan, izan karaokeko kantuen zaleen bilkura bat, funk-banda batean edo komunitateko abesbatza batean kantatzea. Jendeak hobby gisa musika egin dezake, gazte orkestra batean biolontxeloa jotzen duen nerabe batek bezala, edo musikari edo abeslari profesional gisa lan egin. Musikaren industriak honako hauek biltzen ditu: abesti eta musika-pieza berriak sortzen dituzten pertsonak (adibidez, konpositoreak eta abestigileak), musika interpretatzen duten pertsonak (orkestrako musikariak, abeslariak eta orkestra-zuzendariak, jazz-banda eta rock-banda barne), musika grabatzen duten pertsonak (musika-ekoizleak eta soinu-ingeniariak), kontzertu-birak antolatzen dituzten pertsonak eta bezeroei grabazioak edo partiturak saltzen dizkieten pertsonak.

Bi “metodo” daude musika definitzeko: ikuspegi intrintsekoa (immanentea) eta ikuspegi estrintsekoa (funtzionala). Ikuspegi intrintsekoan, musika musikagilearengan existitzen da baita entzun aurretik ere; izate bat ere izan dezake berez, naturan eta naturalki (ibaiko musika, txoriena... gizakiaren esku-hartzerik behar ez duena). Ikuspegi estrintsekoan, musika proiektatutako funtzioa da, pertzepzioa, soziologikoa berez. Zentzumen guztiak ditu, eta harago, baina batean bakarrik hautematen da: hegaztien musika ez da bere horretan musika, eman nahi zaion kalifikazioagatik bakarrik.

Izakia musika dela dioen ideia zaharra da, eta Aristotelesen arabera pitagorikoengan jatorria du. Bere Metafisikan honela dio: «Zeruko fenomenoekin, haren zatiekin eta haren ordenantza osoarekin konbentzitzen dudan zenbakietan eta musikan erakuts zezaketen guztia jaso zuten, eta sistema bat osatu zuten; eta zerbait falta bazen, sistema ondo eta osorik egon zedin ordeztu zuten».

Esan beharra dago pitagorikoen soinu-zientziaren definizioa «aurkakoen konbinazio harmonikoa, anizkoitzen bateratzea eta aurkakoen adostasuna» dela. Soinuen zientzia neurriaren lau zientzietako bat da, matematikarena baino handiagoa, zuzentasunean oinarritzen baita; izan ere, matematikan 10 zati 3 egiteko eragiketa amaitzen saiatuz gero ez dugu inoiz amaituko, baina musika-denborak ahalbidetzen du.

Musika asmo askotarako osatzen eta interpretatzen da, plazer estetikotik, asmo erlijioso edo zeremonialetatik edo merkatuarentzako entretenimenduzko produktu gisa. Musika partituren bidez soilik eskuragarri zegoenean, garai klasiko eta erromantikoetan bezala, musika maite zutenek beren pieza eta abesti gogokoenen partiturak erosten zituzten pianoan etxean interpretatu ahal izateko. Soinu grabazioa iristearekin batera, kantu herrikoien disko fonografikoak, partituren ordez, musika maite zutenek euren abesti kuttunenak gozatzeko modu nagusi bihurtu ziren. 1980ko hamarkadan etxeko grabagailuak eta 1990eko hamarkadan musika digitala heldu zirenean, musika maite zutenek euren abesti gogokoenak erreproduzitzeko zintak edo zerrendak egin zitzaketen eta kasete eramangarrien erreproduzitzaile batean edo MP3ko erreproduzitzaile batean eraman. Musika maite duten zenbaitek beren abesti gogokoenak nahasteko zintak sortzen dituzte, autorretratu, adiskidetasun keinu, festa ideal baterako errezeta... gisa balio dutenak; giro hori sutsuen maitatzen den horretan datza soilik.

Musikari afizionatuek musika konposatu edo interpreta dezakete beren gozamenerako, eta euren diru sarrerak beste leku batean lortu. Musikari profesionalak hainbat talde eta erakundek erabiltzen dituzte, besteak beste, indar armatuek (martxako musika-bandak, kontzertu-bandak eta herri-musikako taldeak), elizek eta sinagogek, orkestra sinfonikoek, irrati-difusioko enpresek edo filmak ekoizteko enpresek eta musika-eskolek. Musikari profesionalek autonomo gisa edo saioko musikari gisa egiten dute lan batzuetan, kontratuak eta konpromisoak bilatuz hainbat ingurunetan. Sarritan lotura asko daude musikari afizionatuen eta profesionalen artean. Musikari hasiberriek musikari profesionalekin hartzen dituzte eskolak. Inguru komunitarioetan, musikari afizionatu aurreratuek musikari profesionalekin jarduten dute, kontzertu komunitarioetako bandetan eta orkestra komunitarioetan, besteak beste.

Askotan, zuzeneko entzulego batentzat interpretatutako musikaren eta estudio batean interpretatzen den musikaren arteko bereizketa egiten da, musika saltzeko sistemaren edo irrati-difusioko sistemaren bidez grabatu eta banatu ahal izateko. Hala ere, kasu askotan, zuzeneko emanaldi bat ere publiko baten aurrean grabatzen eta banatzen da. Zuzeneko kontzertuen grabazioak ohikoak dira, bai musika klasikoan, bai musika herrikoiaren formetan, baita rockean ere, non legez kanpo grabatutako zuzeneko kontzertuak oso preziatuak baitira musika maite dutenentzat. Jam banden eszenan, zuzeneko jam saio inprobisatuak estudioko grabazioak baino gustukoagoak dira.

Musika soinu-konbinazio edo -mintzaira da; soinuak giza organo fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak.

Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Segur aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.

Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.

Gregoriar kantua VI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean.

Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.

Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rokokoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven.

Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.

XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetan jazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan.

Amerikako musikari buruzko lehen azterketak XIX. mendearen bukaeran hasi ziren; ordurako Europako musikaren eragin handia zuen bertakoen musikak. Dena den, arkeologia aztarnegietan aurkituriko tresnen, XVI. eta XVII. mendeetako misiolarien kroniken eta batez ere beste biztanleekin nahastu ez diren indiar talde batzuen gaur egungo musikaren bidez, aztertu ahal izan da bertako musikaren bilakaera. Europarrak heldu aurretik indiarrek ez zuten ezagutzen musika notaziorako sistemarik, musika tresnek laguntzen zioten kantuari, eta musika eta dantza batera egiten ziren beti.

Hinduen musikak veda testuen edo testu sakratuen irakurketan du jatorria. Indiako musikak erabateko aldaketa izan zuen K.a. VII. mendean, budismoaren eta heleniar kulturaren eraginez; horietatik sortu zen indiar estilo klasikoa, raga izenekoa.

Txinako musika, Han dinastiaren garaian (K.a. 206 - K.o. 220), errituzkoa zen; laurogeita hamar musikariz osatutako orkestrek jotzen zuten. Tan dinastiaren garaian (618-907) garatu zen, erlijiotik landa, jaialdi eta ospakizunetako musika. Song dinastian (960-1279) Tang dinastiako musika hobetu, eta errepertorioa zabaldu zen; Taizong enperadoreak berak 390 doinu berri ondu zituen. Ming dinastiaren garaian (1368-1644) hasi zen jai eta ospakizunetako musika kodetzen eta kontserbatorioetan irakasten.

Garai hartan emakumezkoek osatzen zituzten gorteko orkestrak. Qing dinastiatik aurrera (XVIII. mendea), Asiako beste herrietako musikak Txinakoaren gainean zuen eragina areagotu zen. Japonian garrantzi handia izan zuen kabuki eta nô antzerkientzat egindako musikak; XX. mendearen hasieratik japoniar musika asko hurbildu zitzaion Europakoari. Islamak Asiako musika tradizio gehienetan izan zuen eragina, bere erritmo berezien eta doinu hautsien bidez.

Afrikako musikari buruzko lehen aipamenak europar bidaiarien kontakizunetan ageri dira; ezin izan da ordea musika mota honen bilakaera ezagutu. Nolanahi ere, ahozko tradizioan oinarritzen da, eta alde handiak ditu etnia batetik bestera.

Sartaldeko musika elizako kantuekin hasi zen, hebrearren eta greziarren eskaletan oinarri harturik. Geroago organoaz lagundu ziren kantuak, eta, kontrapuntua landu ahala, aberatsagoak egin ziren. Elizako eta elizaz kanpoko polifonia XV. eta XVI. mendeetako madrigal eta moteteekin iritsi zen maila gorenera.

XVII. mendean, berriz, tresnetarako musika izan zen nagusi (bariazioak, suiteak); orobat, garrantzi handia izan zuten Monteverdi eta Lullyren operek, Schützen oratorioek, eta musika idazkeraren sistema berriak. XVII. mendearen bukaeran eta XVIII. mendearen hasieran aurrerabide handia egin zuen teklaturako musikak.

Biolin taldeak antzina biolak izandako lekua hartu zuen sortu berri zen orkestra egituran. Oratorioa heldutasunera iritsi zen (Bach, Haendel, Scarlatti, Purcell, Couperin). XVIII. mendean Bachek sonata itxuratu zuen, geroago Haydn, Mozart eta Beethovenek landu zuten sinfoniaren eta harizko kuartetoaren oinarri izan zena.

XIX. mendearen hasieran Beethovenek, bestalde, hunkigarritasun berria eman zion musikari eta era horretan erromantizismoaren aitzindari izan zen; Schumann, Mendelssohn, Verdi, Txaikovski, Schubert eta beste hainbat musikarik bete-betean egin zuten musika erromantikoa. Bestalde, erromantizismoak ekarri zuen abertzaletasunean oinarritu ziren musikagile asko, hala nola, Chopin (Polonia), Liszt (Hungaria), Dvořák (Bohemia), Musorgski eta Rimski-Korsakov (Errusia), Granados eta Albéniz (Espainia), Sibelius (Finlandia), Grieg (Norvegia) eta Bartók (Hungaria).

XIX. mendearen bukaeran, Wagnerrek berrikuntza handiak egin zituen orkestran eta harmoniaren baliabidetan, eta oro har, musikaren beraren ikuskeran. XX. mendearen hasieran, Debussyk eta bere ikasleek inpresionismoa sortu zuten erromantizismoaren aurkako joera gisa; harrezkero, joerak asko sortu dira; musika atonala eta dodekafonismoa landu dira, eta abstrakziorako joerak oso nabariak izan dira, Stravinskiren eta Hindemithen klasizismoan, besteak beste.

Musika joera nagusiak, sarritan bereizten errazak ez badira ere, aleatorioa, dodekafonikoa, elektronikoa eta konkretua dira.




#Article 23: Matematika (336 words)


Matematika (grezierazko μάθημα, máthema –euskeraz, zientzia, ezagutza, ikaskuntza–, eta μαθηματικóς, mathematikós –zientzia zalea–) zenbaketa, neurketa eta geometriako kontzeptuetatik eratorritako kontzeptu abstraktoak aztertzen dituen zientzia zehatza da, logikan oinarritzen dena.

Nahiz eta matematika izena Grezia klasikotik datorkigun, Babiloniar Inperioko garaiko aztarnek, jadanik zenbatzeko sistema konplexuak izateaz gainera 3.mailako zenbait ekuazio ebazteko metodoak bazituztela erakutsi dute. Ezaguna da baita ere antzinako egiptoarrek Nilo ibai hertzeko lurraldeak mugatzeko trigonometria erabiltzen zutela. Geometrian ere aurreratuak ziren, piramideak eraikitzeko ezinbestekoa.

Antzinaroan, gaur egungo matematikaren arlo batzuen oinarriak ezarri baziren ere, grekoak izan ziren ordura arte ezagutzen zena, zientzia arrazional eta estrukturatu batean bihurtzen lehenak. Haiek ideia abstraktuak aztertu zituzten, nahiz eta hasiera batean aplikazio praktikorik ez eduki. Garai honetakoak dira lehenengo teorema geometrikoak, Pitagorasen teorema kasu. Geometria euklidearraren oinarri diren Euklidesen bost axiomak ere garai hartakoak dira.

Europan XIII. mendea arte ez zen aurrerapen garrantzitsurik gertatu. Mende horietan zehar batez ere indiar eta txinatar matematikariek garatu zuten matematika. Indiarrak izan ziren zero zenbakia matematikan sartu zutenak (K.o. 650) eta txinatarrak aldiz, zenbaki negatiboak. Aipatzekoak dira ere VIII. mendetik XVII.era [islamiarrek egindako ekarpenak.

XVIII. mendeko protagonista Leonhard Euler izan zen. Aurkikuntza eta garapen izugarriak egiteaz aparte, Eulerrek eragin handia izan zuen notazio matematikoaren estandarizazioan. Esaterako, John Napierrek ikertutako konstanteari lehen aldiz e bezala agertu zuen eta zirkunferentzia batek diametroarekin duen erlazioari pi deitu zion.

XIX. mendeak berriz Carl Friedrich Gauss matematikari alemaniarraren lanak ezagutuko ditu. Askorentzat historiako matematikaririk argiena den honek, geometria, aldagai konplexuzko funtzioetan eta serieen konbergentzian egin zituen aurrerapen izugarriak. Honetaz aparte teorema garrantzitsuak ere frogatu zituen, hala nola, Aljebraren oinarrizko teorema. Garai honetan ere, Euklidesen 5. axioma baztertuz, lehen aldiz geometria ez-euklidearrari buruz hitz egin zen. Gero, George Boolek garrantzi handiagoa hartuko zuen 0 eta 1ean oinarritutako Aljebra boolearra garatu zuen.
Évariste Galois matematikari frantziarrak, 16 urte zituela, matematikaren arlo berria garatu zuen, Galoisen teoria deiturikoa. Orokorrean esan daiteke matematika abstraktuago bilakatu zela mende honetan.

Garai honetan ere sortu ziren lehen matematika elkarteak. Esaterako 1865ean, Londresko matematika elkartea, 1872an Frantziako matematika elkartea edo 1889an Amerikako matematika elkartea.

Ikusi Aritmetika




#Article 24: Sare-protokolo (174 words)


Informatikan, protokolo bat konexioa, komunikazioa edo bi ordenagailuen arteko data transferentzia kontrolatzen edo ahalbideratzen duen konbentzioa edo estandarra da.

Protokoloak hardware, software edo bien arteko konbinaketagatik ezarriak dira. Maila baxuenean, protokolo batek hardware lotura bat definitzen du.

Protokoloak estandar teknikoetatik bereizi behar dira. Estandar teknikoek ordenagailu bat edota hardwareko dispositibo nola eraiki behar diren zehazten dute. Protokoloak, denbora errealeko komunikazioan erabiltzen dira, aitzitik estandarrak epe luzerako gordetze informazio estrukturarako erabiltzen dira.

Protokolo asko dago eta beraien arteko ezberdintasun asko dago, beraz ez da erraza definizio orokor bat ematea. Protokolo gehiena honelako prozedurak burutzen dituzte:

Komunikazio protokoloen gorakada eta erabilpen zabalkundeak Internet behar duen osagarria da eta parte hartze zuzena izan dute internetek izan duen harrakastan. Bi protokolo, Internet Protokoloa edota IP) eta Transmisioen Kontrol Protokolo (Ingelesetik TCP bezala ezaguna) internetek erabiltzen dituen protokolorik garrantzitsuenak dira. TCP-IP izenarekin, ezagutzen dira gehien erabilitako protokoloak. Interneten erabiltzen diren protokoloak Internet Engineering Task Force (edo IETF) elkarteak sorturiko RFC dokumentuetan aurkezten da.

Objetuei bideratutako programazioak, termino honen erabilpena zabaldu du, non programazio protokoloek erabiltzen dira objetoen arteko komunikazioan.




#Article 25: Kornelio Tazito (146 words)


Publio (edo Gaio) Kornelio Tazito (c. 54 - c. 120) Erromatar Inperioko idazle eta historialari bat izan zen. Politika karrera zabal bat ere osatu zuen bere bizitzan zehar. Trajano enperadorearen agintean (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Lan hauetatik Historiae eta Annales azpimarratu behar dira, non Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den.

Handikia izanik baina Italiako sendi batean sortua arazoak izan zitzakeen cursus honorum, hau da , karrera politikoan; hala ere, Julio Agrikolaren, Britaniako gobernadorearen, alabarekin ezkondu zen 78. urtean eta honek ate asko zabaldu zizkion. Vespasianoren agintean kuestore izendatu zuten eta edil eta plebearen tribunoa izan zen Titoren agintepean.

Harrez geroztik, datak zehatzagoak dira:

Azken urte hauetan Domiziano ostenduta bizitzen saiatuko zen, ez zuen enperadorearen aurkako keinu handia bezain alferra egin nahi izan alde batetik, eta beste aldetik lausengaldiari ihes egiten zion. Erretiro honetan historia gaiak metatzeari lotu zitzaion, gero bere obretan erabiliko zuena.




#Article 26: Pakistan (972 words)


Pakistan, ofizialki Pakistango Islamiar Errepublika (; ), Asiako hego-mendebaldeko estatu burujabe bat da. Ekialdean, India du mugakide; iparraldean, Txina eta Tajikistan; mendebaldean, Afganistan eta Iran; eta hegoaldean, Arabiako itsasoa. Hiriburua Islamabad da, baina hiri handiena Karatxi da.

Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkiarrak... izan ziren han. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun, Islama da nagusi.

Pakistan 804 000 km² luze-zabal da eta honako mugak ditu: Iran (900 km), hego-mendebaldean; Afganistan (2.400 km), ipar eta mendebaldean; Txina (520 km) ipar-ekialdean; eta India (2900 km), ekialdean. Kosta 1.050 km luze da eta Omango itsasoaren hegian dago.

Lurraldeak lurrikara arrisku handia du, 2005eko urriaren 8koa kasu. Uholdeak eta zikloiak ere pairatzen ditu.

Mendi nagusiak K2 (8.611 m), Nanga Parbat (8.125 m), Gasherbrum I (8.068 m), Broad Peak (8.047 m) eta Gasherbrum II (8.035 m) dira.

Pakistango lurraldean lau alderdi nagusi bereizten dira. Iparraldea menditsua da, Himalaiako Karakoram eta Pamir mendikateek hartzen baitute. han daude munduko mendi garaienetako batzuk daude (haien artean K2, 8.611 metrokoa, munduko bigarren garaiena).
 
Pakistango lurraldearen ardatza Indo ibaiaren ibarra da, lurralde osoaren ia bi herenak hartzen dituen eta oso lur emankorrak dituen ordoki zabala, iparraldeko Potwar goi-ordokiaren eta Arabiako Itsasoaren artean dagoena.

Mendebalean eta hego-mendebalean Balutxistango goi-ordoki guztiz idorra dago (300 m), Sulaiman eta Kirthar mendikateek Indoren ibarretik bereizten dutena. Mendebaldean mendi lehorrak, hego-mendebaldean goi-ordoki antzua, hego-ekialdean Txolistango basamortua.

Hego-ekialdea Indiako mendebaleko Thar basamortuak hartzen du. Pakistango lurraldearen egitura dela eta lurrikarak izateko arriskua dago, Quetta inguruetan eta iparraldean, batez ere. Pakistango ibai nagusia Indo ibaia da, iparraldetik hegoaldera lurralde osoa igaro eta ura Arabiako Itsasoan isurtzen duena. Indoren adar nagusiak Chenab, Jhelum, Ravi eta Sutlej ibaiak dira.

Pakistanek klima kontinentala du, eta hotz-beroan gorabehera handiak izatea du ezaugarri nagusia. Neguan batez beste 14 °C izaten dira Indoren ibarrean, 20 °C kostaldean eta -20 °C iparraldeko mendi garaietan. Udan, berriz, 29 °C kostaldean, 35 °C hego-ekialdeko basamortuan eta 0 °C iparraldeko mendietan.

Pakistan oso idorra da, Indo ibarrean, Potwar goi-ordokian eta Himalaia aldean izan ezik. Hego-mendebaleko montzoiak euria dakar uztailetik urrira: 150–200 mm euri kostaldean, 380 mm Indoren ibarrean eta 1.000 mm eta gehiago iparraldeko mendialdeetan. Euriak, nolanahi ere, gorabehera handiak ditu eta orain lehorteak orain uholdeak izaten dira. Mendialdeko basoetan eta nekazaritzarako erabiltzen diren lur oparoetan izan ezik Pakistanen urria da landareria: belar luzea, zuhaixkak eta zuhaitz gutxi batzuk.

Pakistan federazio bat da, osagai hauek dituena: lau probintzia, hiriburu lurralde bat eta administrazio federaleko tribu eremuak. Pakistanek de factozko juriskikzioa du Kaxmirreko mendebaldean, bi entitate politikotan banatuta eta Indiak ere aldarrikatzen duena.

Oharra: Balutxistan eta Khyber Pakhtunkhwa tribu probintziak dira.

Pakistanen diktadura ugari egon dira, batez ere 1960ko hamarkadan Ayub Khanena, 1980ko hamarkadan Zia Ul Haqena eta Musharrafena, 1999tik aurrera.

Biztanle hazkunde tasa handiaren ondorioa da hori, neurri batean, baina baita faktore politikoena ere: gastu militarrek, adibidez, ekonomiaren hazkundea eta modernizazioa eragozten dute. Pakistango gobernuak herrialdeko ekonomian esku hartzen du, eta 1970 ondoko urteetan industria nagusi gehienak nazionalizatu zituen.

Pakistango lurraldearen laurden bat –Indus ibarra– erabil daiteke nekazaritzarako. Biztanle aktiboen erdiak dira nekazari. 70eko hamarraldiaren bukaeran, nekazaritzaren erreforma egin zen: lurjabe handien eskuetan zeuden 1,2 milioi hektarea hartu zituen estatuak, eta horien erdiak maizterren artean banatu zituen. Handik aurrera pertsona bakoitzak 40 hektarea eremu ureztatu edo 81 hektarea eremu lehor izan ditzake gehienez.

Pakistan garia esportatu beharrean izaten zen lehen, baina 1970-1980 bitartean biztanleen beharrak asetzeko adina gari ekoiztea lortu zuen, eta, gainera, munduko arroz esportatzaile handiena da. Gaur egun, azukre kanabera, garia, arroza, kotoia eta artoa dira gehien ekoizten dituen gaiak.

Bestalde, herrietan bizi den jende gehienak abereak hazten ditu. Belutxistango goi-ordokian eta beste goialde idorretan bizi direnak ere artzantzatik bizi dira, eta bizimodu nomada edo erdinomada egiten dute. Arrantza baliabideak behar bezala ustiatu gabe daude oraindik, baina garrantzi handikoak dira.

Sardinak, marrazoa, antxoak eta mariskoa dira harrapakin inportanteenak. Mea baliabide nagusiak igeltsua, gatza, kareharria, bauxita, kromoa eta ikatza dira. Petrolioa eta gas naturala ere badira. Industria atzeratuta dago, eta nekazaritzako gaien transformazioan oinarritzen da batez ere. XX. mendearen azkeneko urteetan sektore pribatuaren inbertsioak sustatu dira, baina, hala ere, estatuaren eskuetan daude oraindik produkzio lantegi handiak (zementua, ongarriak, altzairua…).

Pakistango biztanleriaren substratu etnikoa askotarikoa da, historian zehar askotan inbaditu den lurraldean baita: dravidak, ariarrak, greziarrak, eszitak, hunoak, arabiarrak, mongoliarrak, persiarrak, turkiarrak eta afganiarrak. Gaur egun punjabiak dira gizatalde nagusia.

Azkeneko urteetan jende asko etorri da Indiatik. Biztanle kopurua % 3,1 handitu da urtero 1980 eta 1996 bitartean, jaiotza tasa handia baita (5,2 seme-alaba emakume bakoitzeko), eta osasun eta higiene baldintzak pixka bat hobetu direlako. Bizi itxaropena 63 urtekoa da.

Biztanle gehienak herrietan bizi dira; hirietan ez da heren bat besterik bizi. Hiriburuaz gainera, Karatxi (5.200.000 biztanle), Lahore (2.955.000 biztanle) eta Faisalabad (1.104.209 biztanle) dira hiri nagusiak.

Gizarte laguntzaren babesa oso mugatua da. Osasun zerbitzuak urriak dago eta mediku eta erietxe falta da; osasun egoera, horrenbestez, ez da ona. Bizi itxaropena 60 urtekoa da gizonezkoentzat eta 61 urtekoa emakumezkoentzat. Lehen mailako ikasketak dohain dira baina haurren erdia baino ez da eskolara joaten. Pakistango biztanleen hiru laurdenak alfabetatu gabe daude. Unibertsitateak eta goi mailako ikasketak egiteko ikastetxeak dira hiri nagusietan. Lehen unibertsitatea 1882an sortu zen.

Erlijioz, biztanle gehien-gehienak (% 95) musulmanak dira (bostetik lau sunniak dira eta gainerakoak xiitak). Gainerako erlijioen artean, kristautasuna (% 2) eta hinduismoa (% 1,6) dira nagusiak.

Pakistango kultura adierazpen nagusia poesia da, poesia emanaldiak bereziki. Poetak heroitzat hartuak ohi dira. Guztien artean garrantzitsuena Mohamed Iqbäl (1876-1938) olerkaria eta filosofoa izan da, haren ideiak Pakistan modernoaren oinarritzat hartu baitira.

Pakistango hizkuntza ofiziala urdu da, baina jende gutxik erabiltzen du ama hizkuntza gisa. Ingelesa ere ofiziala da, eta pakistandar elitearen eta gobernuko ministroen “lingua franca” da. Punjabera da hizkuntzarik mintzatuena (% 48), eta ondoren datoz sindhia (% 12), sirakia (% 10), paxtuera (% 8), urdu (% 8), etab. Alfabetatze maila % 38 da (gizonezkoak % 50 eta emakumezkoak % 24).




#Article 27: Publio Ovidio (232 words)


Publio Ovidio Nason (Sulmona, K.a. 43ko martxoaren 20a - Tomis, Eszitia Txikia 17 edo 18an) Antzinako Erromako olerkaria izan zen.

Zaldun sendi batean jaio zen eta ez zituen guda zibilaren ankerkeriak ezagutu. Lehenik zuzenbide ikasketei lotu zitzaien baina gero literaturara lerratu zen. Bere bizitzan ospe handia lortu zuen. Augusto enperadorearekin eztabaida bat zela kausa Itsaso Beltzera erbesteratu, eta bertan hil zen.

Publio Ovidio Nason goi mailako familia batean jaio zen. Aitak Erromara bidali zuen erretorika ikasketak egitera. Bidaldiak egin zituen Grezia, Anatolia, Sizilia eta Egiptora greziar kulturaz jabetzeko. Garrantzi handirik ez zuten kargu publikoetan jardun zuen Erroman, baina kargu horiek berehala utzirik olerkia idazten hasi zen, eta horretan eman zuen bizitza osoa. Mesalaren literatura taldean ibili zen eta garai hartako idazle handiak ezagutu zituen: Horazio, Galo, Propertzio.

K. o. 8. urtean Augusto enperadoreak erbestera bidali zuen Itsaso Beltzaren ertzean zegoen Tomis herrira (gaur egun Errumanian), eta haren liburuak liburutegi publikoetatik kentzea agindu zuen. Ez dago garbi zergatik zigortu zuten; adituen ustez tarteko gertatu omen zen enperadorearen familiako eskandaluren batean; beste batzuen ustez Augustori gaitzesgarria iruditu zitzaion Ars Amatoria olerki erotikoa; beste azalpen baten arabera, enperadorearen etorkizuna ezagutzeko egindako jardunaldi batean esku hartu zuen. Barkamena behin eta berriz eskatu arren, ez Augustok, ez Tiberiok, ez zioten eman. Beraz, erbestean zendu zen.

Ovidioren lan nagusiak hauek dira:

Ovidiok eragin handia izan zuen Erromako idazleengan ez ezik, baita Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko idazleengan ere.




#Article 28: Planeta (1032 words)


Planeta izar baten edo hildako izar baten inguruan orbita egiten duen objektu astronomiko bat da, bere grabitazio indarrak biribildua izateko masa nahikoa duena, ez dena fusio termonuklearra egiteko bezain handia eta bere inguruko orbita planetesimalez garbitu duena. Planeta terminoa antzinarotik etorri da eta lotura sendoak ditu historia, astrologia, zientzia, mitologia eta erlijioarekin. Eguzki-sistemako hainbat planeta begi hutsez ikus daitezke, eta hainbat kulturek jainkoen mezulari gisa hartu izan dituzte historian zehar. Ezagutza zientifikoak aurrera egin ahala, gizakiak duen planeten pertzepzioa aldatu da, beste hainbat objektu ere bertan sartuz. 2016an Nazioarteko Astronomia Elkarteak (IAU) ofizialki planetaren definizioa egin zuen, nahiz eta bakarrik Eguzki Sistemari dagokion. Definizioa gatazkatsua izan zen, masa-planetarioa duten hainbat objektu kanpoan utzi zituelako orbita non edo zeren inguruan egiten dutenaren arabera. 1950a baino lehen ezagutzen ziren zortzi planeta definizioaren barruan geratu baziren ere, asteroide-gerrikoan dauden Zeres, Pallas, Juno eta 4 Vesta eta ezagutu zen lehen Neptunoz haraindiko objektua zen Pluton planeta izendapenetik kanpo geratu ziren, lehenago hala sailkatzen baziren ere.

Planetak bi motatan banatu ohi dira: dentsitate baxua duten planeta erraldoiak eta txikiagoak diren planeta telurikoak. IAUren definizioaren arabera zortzi planeta daude Eguzki-sisteman. Eguzkiarekiko distantziaren arabera, lau telurikoak dira, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte; eta beste lau planeta erraldoi dira, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Zortzi planeta hauetatik seik satelite naturalak dituzte inguruan. Eguzki-sistematik kanpo milaka exoplaneta aurkitu dira Esne Bidean. 2017ko abenduaren 1ean 3.710 exoplaneta ezagutzen ziren, 2.780 sistema-planetariotan. Horietako batzuek Ilargiaren tamaina dute, beste batzuek Jupiterren tamaina bikoitza dute. Aurkitutako 100 planeta baino gehiagok Lurraren tamaina bera dute, eta bederatzik Lurrak Eguzkiarekiko duen distantzia erlatibo bera dute, hau da, bizigarritasun zonan daude. 2012ko ikerketa baten arabera, Esne Bidean dagoen izar bakoitzak batezbesteko 1,6 planeta ditu, gutxienez. Eguzkiaren antzekoak diren bost izarretik batek Lurraren tamaina duen planeta bat izango luke zona bizigarrian

Ptolomeok uste zuen planetek Lurraren inguruko orbita zutela, epizikloak eginez euren orbitan. Planetak Eguzkiaren inguruan mugitzen zirenaren ideia hainbatetan proposatu bazen ere, Galileo Galileik teleskopioarekin behaketak egin arte XVII. mendean ez zegoen honen froga behagarririk. Garai berdinean Tycho Brahek eta Johannes Keplerrek aurkitu zuten planeten orbitak ez direla zirkularrak, baizik eta eliptikoa. Behaketa instrumentuak hobetu ahala neurketa zehatzagoak egin ziren, eta ikusi zen planetek ardatz okertua dutela, eta batzuek izotz-kaskoak eta urtaroak dituztela. Aro Espazialaren hasierarekin Lurra eta beste planeta batzuk gertutik behatzeko aukera egon da, eta aurkitu da badutela bulkanismoa, urakanak, tektonika edo hidrologia bezalako fenomeno partekatuak.

Antzinaroan, batez ere Ptolomeoren teoria geozentrikoan, Lurra kosmosaren zentrotzat hartzen zen, eta bere inguruan biratzen zuten Eguzkiak eta bost errariak edo bost planeta errariak, horrela deituak ez dutelako zirkuluaren legea betetzen. Eguzkiak edo Ilargiak ez bezala, planetek ez dute Lurraren inguruko zirkulurik deskribatzen.

Planetaren ideia historian zehar aldatu da, iraganeko argi dibinotik zientziaren aroko bestelako lurretaraino. Kontzeptua hedatu da Eguzki Sisteman dauden beste mundu batzuk barne hartzeko, eta azken hamarkadetan Eguzki-sistematik kanpo dauden beste ehunka objektu izendatzeko. Planetak definitzeko egon den anbiguetateak, hala ere, eztabaida handia sortu izan du komunitate zientifikoaren baitan.

Bost planeta klasikoak begi hutsez ikusa daitezke, eta antzinaroan ezagunak izanagatik eragin handia izan dute mitologia, kosmologia erlijiosoan eta etnoastronomian. Antzinaroan astronomoek ikusi zuten nola argietako batzuk zeruan zehar mugitzen ziren, izar finkoak ez bezala, zeruan posizio erlatiboa mantentzen zutenak. Antzinako greziarrek argi hauei πλάνητες ἀστέρες (planētes asteres, izar errariak) edo sinpleki πλανῆται (planētai, errariak) izena eman zieten
 Antzinako Grezia, Txina, Babilonia eta zibilizazio aurre-moderno gehienetan uste zen Lurra zela Unibertsoaren erdigunea, eta planeta guztiek bere inguruan biratzen zutela. Pertzepzio honen arrazoia nahiko sinplea da: Lurretik ikusita ematen du izarrak eta planetak Lurraren inguruan egunero bira ematen zutela, eta Lurra zela solidoa eta geldi dagoena, besteak mugitzen diren bitartean; ideia hau zentzu-komunekoa zen..

Planetei buruzko teoria funtzional bat izan zuen lehen zibilizazio ezaguna babiloniarra izan zen, K.a. 2. milurtekotik K.a 1. milurtekora arte Mesopotamian bizi izan zen zibilizazioak. Hala ere, lehen teoria astronomikoak Sumertar zibilizazioak garatu zituen K. a. 4. eta K.a 3. milurtekoan zehar. Astronomia planetarioari buruz gordetzen den testurik zaharrena Artizarraren Ammisadugako taula da, K. a. 7. mendean idatzitako Artizarrari buruzko behaketa astronomikoen testu babiloniar bat, beste batetik kopiatua eta jatorrizko hori, ziur aski, K. a. 2. milurtekokoa izan zen. MUL.APIN idazkera kuneiformez idatzitako taula multzo bat da, K. a. 7. mende ingurukoak, urte batean zehar Eguzkiak, Ilargiak eta planetek izaten dituzten higidurak deskribatzen dituena. Babiloniar astronomoek, bestalde, Mendebaldeko astrologiaren oinarriak ezarri zituzten. Enuma anu enlil idatzia Neo-asiriar periodoan zehar idatzi zen, K. a. 7. mendean; honek zenbait iragarpen egiten ditu eta fenomeno astronomikoekin lotzen ditu, adibidez, planeten mugimenduarekin. Idatzi horri esker badakigu babiloniar astronomoek barne planeten (Merkurio eta Artizarra) eta kanpo planeten (Marte, Jupiter eta Saturno) orbitak zehaztu zituztela. Beste bi planeta modernoak ez ziren atzeman Antzinaroan, teleskopioaren bidez atzeman ziren garai moderno goiztiarrean.

Antzinako greziarrek, hasiera batean, ez zieten planetei babiloniarrek haina garrantzia eman. Pitagorikoek, K. a. 6 eta 5. mendeetan, euren teoria planetarioa asmatu zuten, zeinak Lurra, Eguzkia, Ilargia eta beste planetak unibertsoaren erdigunean kokatua zegoen Su Zentral baten inguruan biraka zebiltzala zihoen. Arratsaldeko (Hesperos) eta goizaldeko (Phosphoros) izarrak izar bera zirela frogatzen lehenak Pitagoras edo Parmenides izan zirela esan ohi da, baina babiloniarrek jada bazekiten hori askoz lehenagotik. K. a. 3. mendean, Samosko Aristarkok sistema heliozentriko bat proposatu zuen, zeinak Eguzkia erdigunean jartzen zuen eta Lurra haren inguruan biraka. Alabaina, sistema geozentrikoak indarrean jarraitu zuen Iraultza Zientifikoaren garaira arte.

K. a. 1. mendean, periodo Helenistikoan zehar, greziarrek euren eskema matematikoak garatu zituzten planeten higidura eta posizioa aurresateko. Babiloniarren aritmetikan baino, geometrian oinarritzen ziren eskema matematiko berri hauek babiloniarren teoriak estali zituzten denboraldi batez, konplexutasun eta ulergarritasun handiagoa zutelako, eta gainera, begi hutsez ikus zitekeen gertakari astronomiko gehienak aurresateko gai zirelako. K. o. 2. mendean Ptolomeok idatzi zuen Almagest idatziak eramango zituen teoria hauek gailurrera. Ptolomeoren teoria gainerako guztien gainetik geratu zen haren zehaztasun handiari esker eta hala jarraitu zuen, antzinako ebste teoria guztiak estalita utzita, hurrengo hamahiru mendeetan zehar. Greziar eta erromatarrentzat zazpi planeta ezagun zeuden, denak Lurraren inguruan biraka, Ptolomeoren lege konplexuak jarraituz. Lurretik gertuen zegoenetik urrunen zegoenera, Ptolomeoren ordenean, honela kokaturik zeuden argizagiak: Ilargia, Merkurio, Artizarra, Eguzkia, Marte, Jupiter eta Saturno.

Planeta telurikoak edo barneko planetak dira lehen laurak; hurrengo lauak planeta erraldoiak edo jobiarrak.

Eguzki-sistemako planeta guztien izenak, Lurrarena izan ezik, Erromatarren jainko-izenetatik hartu izan ziren; jainko-izenez eta mitologia klasikotik izendatzen ohi dira, halaber, ilargi eta planeta txikiak ere.




#Article 29: Pluton (planeta nanoa) (462 words)


Pluton (134340 Pluto) Kuiper gerrikoko objektu astronomikorik handiena da, eta Eguzkia zuzenean orbitatzen behatu diren gorputz handienetan hamargarrena. Planeta nano ezagunen artean, tamainaz bigarrena da (Eris da lehena). Kuiper gerrikoko beste objektuak bezala, Pluton arrokaz eta izotzez osatua da nagusiki. Plutonek bost satelite ditu: Nix, Hidra, Karonte, Zerbero eta Estigia.

Clyde Tombaugh astronomoak aurkitu zuen 1930ean, Arizonako (Ameriketako Estatu Batuak) Lowell behatokitik, Neptunoren orbita azaltzearren X planeta baten bila ari zela. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka: azken aldiz, 1979ko otsailaren 7tik 1999ko otsailaren 11ra bitartean.

Percivalen alarguna zen Constance Lowellek hamar urteko eztabaida legala hasi zuen bere senarraren legatuaren inguruan, eta X Planetaren bilaketari ez zitzaion berrekin 1929. urterarte. Vesto Melvin Slipher, Lowell Behatokiko zuzendariak, 23 urteko Clyde Tombaugh astronomoari eman zion, bere marrazki astronomikoek txundituta.

Tombaughen lana sistematikoki zeru zati bereko argazki bikoteak aztertzea zen, bertan aztertzeko ea objeturen bat bere posiziotik aldatu ote zen. Konparatzeko makina bat erabilita, azkar begiratu zezakeen aurrera eta atzera egiten argazki bikoteak, objetuen mugimendu ilusioa sortuz. 

Aurkikuntza mundu osoko egunkarietan agertu zen. Lowell Behatokiak eskubidea zuen objetu berriari izena emateko eta 1.000 proposamen baino gehiago jaso zituzten mundu osoko afizionatuena, Atlasetik Zymalera. Tombaugek presa sartu zion Slipherri objetu berriari izena jartzeko, beste inork egin aurretik. Constance Lowellek Zeus proposatu zuen, ondorne Percival eta, azkenik, Constance. Hiru proposamen horiek alboratu ziren.

Pluton izena, azpimunduko erromatar jainkoa, Venetia Burneyk proposatu zuen, garai hartan hamaika urte zituen Oxfordeko hiriko ikasle bat, erromatar mitologian interesatua. Izena bere aitona Falconer Madanekin izan zuen hizketaldi batean atera zen, Oxfordeko Unibertsitateko liburuzaina. Honek Herbert Hall Turner astronomoari eman zion izena eta bera arduratu zen AEBra bidaltzeaz.

Objetua ofizialki 1930eko maiatzaren 25ean izendatu zuten. Lowell Behatokiko kide bakoitzak botoa emateko eskubidea zuen hiru izenen zerrenda batetik: Minerva, Kronos eta Pluton. Minerva jada asteroide baten izena zen eta Kronos izena Thomas Jefferson Jackson See astronomoak proposatu zuen, garai hartan fama txarra hartzen ari zena. Plutonek irabazi zuen bozketa, boto guztiak lortuta. Izena proposatu izanagatik Madanek Venetiari £5 eman zizkion (gaur egongo 300 libera esterlinaren parekoa).

Sakontzeko irakurri: Plutongo geologiaAskotan kontrakoa pentsatu dugun arren, gaur egun badakigu Plutongo geologia aktiboa eta berezia dela. New Horizons zunda bertatik igaro zenean hainbat misterio argitu zizkigun eta gainera, geologiari buruzko datu berri eta interesgarriak bidali zizkigun. Datu horien artean aipagarrienak nitrogenozko gainazala duela, ordoki zabal zein mendi altuak dituela eta kriobulkanismoa izan dezakeela dira. 

Lehen aipatu dugun bezala, Plutonek bost satelite ditu, handiena Karonte da, planetaren tamainaren ia erdia duena. Bestalde, beste lau satelite gehiago ditu, baina hauek Karonte baino hurrutiago kokatzen dira eta askoz txikiagoak dira, gainera, ezinezkoa da Lurretik satelite hauek behatzea. Satelite hauen izena, Hidra, Nix, Zerbero eta Estigia, greziar mitologiako infernuko jainkoen izenetatik datoz, Pluton eta Karonterekin gertatzen den bezala.




#Article 30: Sare lokal (646 words)


Sare lokala edo LAN sarea (ingelesez, Local Area Network, LAN akronimoaz ezagunagoa) ordenagailu edo periferikoak elkar lotzea da bertako sarea eratuz. Sare hauek esparru txikiak estaltzen dituzte: etxeak, bulegoak, aireportuak, eraikinen talde txiki bat... Sare hauen hedatzea mugatuta dago fisikoki eraikin bati edo 200m-ko ingurune bati, errepikatzaileekin ,ordea, 1 km-ko eremu batera iritsi liteke. Erabilera hedatuena ordenagailu pertsonalak, bulegoetako lan estazioak, fabrikak, etab... elkar lotzea da.
Hedadura zabaleko sareekin alderatuz gero, lehenen ezaugarri nagusiak datu transferentzia azkarragoa, estaldura geografiko txikiagoa eta telekomunikazio linea alokatuak behar ez izatea dira.

Sare Lokala terminoak hardwarea zein gailu desberdinak elkar-lotzeko eta informazioa lantzeko beharrezko den softwarea hartzen ditu bere baitan.

Lehen sareak denbora partekatukoak izan ziren, mainframeak eta terminal konektatuak erabiltzen zituztenak. Netwarea azaldu zenean soluzio berri bat agertu zen. Zera eskaintzen zuen: existitzen ziren 40 mota txartel,kable eta sistema eragileentzat euskarri inpartziala eta euren lehiakideen gehiengoak eskaintzen zutena baino sofistikatuagoa. Netwarek ordenagailu pertsonalen esparrua menderatzen zuen hauek zabaldu baino lehenagotik, 1983tik 1990eko hamarkada erdira arte; Microsoftek Windows Nt Advance Server eta Windows workgroups sartu zituen arte izan zen hori.

Netwarearen lehiakide guztietatik Banyan VINES-k bakarrik zuen botere tekniko konparagarria, baina Banyanek oinarri seguru bat irabazi zuen. Microsoftek eta 3Com-ek sare sistema eragile sinple bat sortzeko elkarrekin lan egin zuten. Sare sistema eragile sinple honek 3Com's 3+Share-ren oinarria, Mircrosoft-en Lan-sare kudeatzailea , eta IBM-ren zerbitzaria zuen. Proiektu hauen emaitza ez zen oso ona izan.

Enpresa batek ordenagailu asko izaten ditu, hauek euren inprimagailuak behar dituzte txostenak inprimatzeko ( Hardwarearen erredundantzia). Ordenagailu batean jasotako datuak beharrezkoak izan daitezke enpresaren beste ordenagailu batean, eta orduan bi ordenagailu ez berdinetan kopiak izan beharko direnez (datu erredundantzia),espazio bikoitza okupatuko dute datuek eta bi erabiltzaileen datuen artean desfaseak egotea ohikoa izango da.

Arazo hauen soluzioa area lokaleko sarea sortzea da, datu-baseak parteka daitezke (datuen erredundantzia kentzen du), programak ere parteka daitezke ( Softwarearen erredundantzia kentzen du) eta periferikoak (Modemak, ISDN Txartela, inprimagailu bat...) ere parteka daitezkeenez Hardwarearen erredundantzia kentzen du; Honela, posta elektronikoa eta txata bezalako komunikazio bideak erabiltzea ahalbideratzen da. Prozesu-banatu bat egin dezakegu, hots, zereginak nodo desberdinetan banatu daitezke dira eta erabiltzaile bakoitzaren datu eta prozesuak lan taldeko sistema batean sar daitezke Informazioa zentralizatzeko aukerak administrazioa eta taldeen kudeaketa errazten du.

Gainera area lokaleko sare batekin denbora eta dirua aurrezten dituzu. Denbora, lanak, datuak edo informazioa kudeatzeko erraztasunak eskaintzen dituelako sare lokala edukitzeak eta dirua periferiko gutxiago erosi behar direlako, paper gutxiago erabiltzen delako eta Internet konexio bakarra sare bateko ordenagailuekin konpartitu daitekeelako aurrezten da.

Sarearen topologiak sare baten egitura definitzen du. Topologiaren definizioaren zati bat topologia fisikoa da. Hori, kableen eta euskarrien antolamendu erreala da. Beste zatia topologia logikoa da, datuak bidaltzeko hostek euskarriak atzitzen dituzten erak definitzen dira. Topologia arruntenak hauek dira:

Sare baten topologia logikoa hostak euskarrian zehar komunikatzen diren forma da. Topologia logiko mota ohikoenak bi dira: broadcasta eta token transmisioa.

Area lokaleko sareen eskaintza oso zabala da eta ia edozein arazo edo egoerentzako irtenbideak badaude. Gure beharretara hoberen moldatzen den kablea, topologia edo transmisio mota hautatu dezakegu. Hala ere, aukera hauek guztietatik irtenbide hedatuenak hauen dira: Ethernet-a, Token Ring-a eta Arcnet-a.

Gure beharretara gehien hurbiltzen den sare mota aukeratzeko hainbat faktore izan behar ditugu kontuan. Adibidez, konputagailu kopurua, euren arteko distantzia maximoa, kablea ezartzeko zailtasuna, abiaduraren eskakizun minimoa, beste informazio batzuk sarean, datuez gain, bidali behar izatea eta,nola ez, kostuak ere kontuan izan behar dira.

Sarea Interneti konektatua dago. Sare hau kanpoko erasoetatik firewall baten bidez babestuta dago (Guztiz babestuta ez). Gero gune desmilitarizatu batera pasatzen da. Leku honetan kanpoaldearekin harremana duten zerbitzariak daude eta, gainera, gune honek barne sarea babesten du. Zerbitzariek lan-estazioekin komunikatzen dira, switch edo hub bat erabiliaz. Sare honen bezeroak MacOS X,GNU/Linux edo Windows sistema eragileak dituzten makinak dira.

Gainera, sareko inprimagailua izateaz gain, beste periferiko batzuek jarri ere ditzakegu, adibidez: eskanerrak, faxak,... ( Hauetako periferiko batzuek software gehigarria behar izaten dute). Sare hauetan ezaugarri askotariko makinak egon daitezke: hari gabeko gailuak, Bluetooth-a dutenak...




#Article 31: Zuhaitz (271 words)


Zuhaitza, arbola edo zuhamua zurezko landare handi eta bizikorra da.

Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena, zuhaitzena zurezkoa da. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babesten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio.

Zuhaitz talde txiki bati zuhaizti esaten zaio. Populazio handiak, berriz, basoak eta oihanak dira.

Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko.

Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.

Giro egokienetan, zuhaitz mota batzuk 100 m baino gehiagoko garaiera har dezakete eta milaka urtez bizi.

Zuhaitz talde txiki bati, zurtoin txikiagoak edo bat baino gehiago dauzkatenei zuhaixka esaten zaio sarri, nahiz eta kategoria biren artean muga zehatzik ez dagoen.

Biotopo batzuk bertan bizi diren zuhaitzen arabera definitzen dira, esate baterako, Tropikoko oihana eta taiga.

Sailkapen orokor baten arabera, zuhaitzak bi multzo nagusitan banatu ditzakegu:

 

Europan, esate baterako, 454 zuhaitz espezie daude ondo katalogatuta, horietatik %42 desagertzeko mehatxupean.

Sarritan, balio garrantzitsua izaten dute zuhaitzek mitologia eta erlijioetan. Honen adibide batzuk dira, Yggdrasil mitologia nordikoan, Gabonetako zuhaitza mitologia germanikotik hartua, Jakinduria-zuhaitza judaismo eta kristautasunean, eta Argitasunaren zuhaitza budismoan.

Euskal Herriko kulturan, esate baterako Gernikako Arbola itzal handiko sinboloa da aspaldidanik.

Ikus Gotzon Garate. Atsotitzak. 




#Article 32: Jack London (442 words)


Jack London (San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1876ko urtarrilaren 12a - Glen Ellen, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1916ko azaroaren 22a) idazlea, kazetaria eta gizarte ekintzailea izan zen. Letagin zuri eta Oihanaren deia eleberriengatik da ezaguna bereziki.

Biografo batzuek Jack Londonen aita William Chainey astrologoa izan zela uste dute. Dena dela, Jack Londonek ez zuen heldua izan arte astrologo horren aitatasunarena jakin. 1897an Chaneyri idatzi zion, eta hark Flora Wellmanekin inoiz ez zela ezkondu eta harekin bizi zen bitartean inpotentea zela ihardetsi zion, eta beraz, ezin izan zela haren aita izan.

Ezkontza gauzatu zenetz ez da jakin, San Frantziskoko errolda 1906ko lurrikaran erre baitzen. Arrazoi berbera zela kausa bere benetako bataiatze izena ere ez da jakin. Chaneyk bere gogoetan Flora Wellmani bere emaztea deitzen dio, eta Florak ere bere burua Florence Wellman Chaneytzat agertu zuen iragarki batean.

Jack London bere burua hezitako gizasemea izan zen. 1883an Ouidaren Signa eleberri viktoriarra irakurri zuen. Eleberri hartan operagile ospetsu bilakatutako Italiako nekazari baten bizitza aipatzen da. Jackek hori bere idazlea izateko grinaren hasieratzat hartu zuen. 1889an eskolan amaitu ostean latak egiteko Hickmott lantegian hamabi-hamazortzi orduko laneko txandak egiten hasi zen. Lan neketsu horretatik ateratzeko nahian Jennie Prentiss amaordeari dirua maileguan hartu zion eta Razzle-Dazzle ontzia French Frank deritzon ostra piratari erosi zion. Eta segituan bera ere ostra pirata bilakatu zen. Hilabete batzuk pasa eta gero, hala ere, ontziak konponezinezko kalteak izan zituen, orduan lege aldera pasatu zen eta Kaliforniako arrantza patruilan sartu zen.

Eskale, marinel eta Kelly armadako bazkide izan ostean Oaklandera itzuli zen eta hango unibertsitatean sartu zen. Hor The aegis literaturari buruzko aldizkarian artikulu batzuk idatzi zituen.

Jack London Kaliforniako unibertsitatera joateko irrikan zen, eta 1896an, udan asko ikasi eta gero, sartu ere sartu zen. Hala ere, diru kontua zela eta 1897an joateari utzi behar izan zion eta inoiz ez zuen bukatu.

Bere bizitza osoan zehar London kultur askoko laguna izan zen eta 15.000 liburu ale izan zituen.

Oaklandera, 1898an, itzuli zenean ospetsu bilakatzeko bere borroka pertsonala hasi zen. Borroka hori, Martin Eden, haren eleberrian kontatu zuen. Argitaratutako bere lehenengo istorioa To the Man On Trail izan zen. Overland Monthly aldizkariak 5 dolar besterik eskeini zituenean eta gainera motel-motel ordainduz idazteari uztear egon zen. Hala ere, Black Cat, beste aldizkari batek A thousand deaths beste istorio baten truke 40 dolar ordaindu zizkion.

Jack Londonek oso zori ona izan zuen, idazten hasi zenean, merkeago argitaratzeko teknologia berriak sortzen ari baitziren. Honek merkatu zabal bat hedatu zuen eta jendea aldi berean erakarri zuen. Atlantic Monthly aldizkariaren lehenengo aleak Londonen An odyssey to the North istorioa argitaratu zuen. 1900ean 2.500 dolar irabazi zituen gaur egunean 50.000 dolar izango zirenak. Bere karrera literarioak erro finkoak zituen dagoeneko.




#Article 33: Amerikako literatura (121 words)


Amerikako literatura izeneko artikulu honetan, Amerikako idazle ezagunenak aipatuko ditugu, iparraldetik hegoaldera.

Generoari dagokionez, autore gehien-gehienak gizonezkoak dira. Emakumeen artean, Pearl S. Buck, Gabriela Mistral eta Toni Morrison Nobel Saridunak nabarmentzekoak dira, baita Isabel Allende eta Edna St. Vincent Millay ere.

Bestela, Ipar Amerikako egileak nagusi dira, AEBetakoak direnak ingelesez idazten dutenak zehazki, goian aipatutakoez gain William Faulkner, Ernest Hemingway eta John Steinbeck ere Suediako Akademiak saritutakoak. Klasikoen artean, Mark Twain eta Edgar Allan Poe ezin ditugu ahaztu.

Gaztelaniazkoen artean, azpimarratzekoak dira Pablo Neruda, Gabriel Garcia Marquez eta Octavio Paz Nobel Saridunak eta Jorge Luis Borges eta Julio Cortazar.

Portugesezko amerikar idazle garaikiderik ezagunena, azkenik, Paulo Coelho da.

Jaiotza dataren arabera kronologikoki ordenatuta, hauexek izan daitezke idazlerik aipagarrienak, estatubatuarrak nagusi direlarik.




#Article 34: Frantzia (4378 words)


Frantzia (,  ahozkatua), ofizialki Frantziako Errepublika (,  ahoskatua) Mendebaldeko Europan kokatutako estatu burujabea da, itsasoz haraindi beste uharte eta lurralde batzuk dituena. 675.417 kilometro koadroko eremua du, eta 2013an 65.951.611 biztanle zituen. Metropolitar Frantzia Mediterraneo itsasotik Mantxako kanala eta Ipar itsasora, eta Rhin ibaitik Ozeano Atlantikora hedatzen da. Mugakide hauek ditu: mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Mantxako kanala, ekialdean Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italia, eta hegoaldean Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneo itsasoa. Europar Batasuneko kidea da. Hiriburua Paris da.

Metropolitar Frantzia Europako mendebaldean dago. Frantziako Errepublikako zati dira, halaber, Europatik kanpoko hainbat lurralde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Metropolitar Frantzia kontinentalak hexagono baten itxura du, eta 965 bat kilometro luze eta 935 bat kilometro zabal da. Haren mugak 2.970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guyanako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen duenez (Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneoa), herrialdea komunikazio- eta kultura-bidegurutze paregabea da.

Frantziako parke naturalak hamar dira, Metropolitar Frantzian nahiz itsasoz haraindiko lurretan kokatuak. Parcs Nationaux de France gobernu agentziak kudeatzen ditu. Guztira 3.710 kilometro koadroko lurra dago guztiz babestuta, eta beste 9.162 kilometro koadro babestu dituzte inguruan. Frantziako parke naturalek zazpi milioi bisitari dituzte urtero.

Horretaz gain Frantziak, batez ere metropolitar gunetik kanpo dituen lurraldeetan, berebiziko fauna, flora eta paisaia aniztasuna du. Hainbat latitudetako paisaiez gain, metropolian bertan goi-mendi nahiz lautadetako inguruneak ditu. Frantziak nekazaritza gune zabalak ditu, eta hala mahastiek nola arto edo zerealen ekoizpenak paisaien eraldaketa handia ekarri dute.

Metropolitar Frantziako paisaiak aniztasun handia du, ordoki zabalak ipar eta mendebaldean, eta mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4.810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdialdeko Mendigunea, Jura, Vosges, Morvan, Armorikako mendigunea eta Ardenetako mendigunea.

Ibai handiek zeharkatzen dute Frantzia. Garrantzitsuenak Loira, Rodano (iturburua Suitzan du), Garona (iturburua Espainian du), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Mosa eta Mosela dira.

Frantziako klimak alde handiak ditu. Klima ozeanikoa dute Bretainiak eta Normandiak; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako. Akitaniak uda beroagoa du, eta hori dela eta, basoak ugariagoak dira.

Frantziako ekialde osoan klima kontinentala da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira: haritza, pagoa eta urkia dira nagusi, eta pinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu arbolak eguteran daude.

Klima mediterraneoa Languedoc, Proventza, Rodano eta Korsikara hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak, Sète eta Toulon artean (mistrala) eta Sètetik mendebaldera (tramontana). Landaretza lehorrekoa da (artea eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetan mendiko klima da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.

Frantzia izena 1190 inguruan agertu zen lehen aldiz, Philippe Auguste-ren kantzilertzak rex Francie rex Francorum tituluaren ordez erabiltzeari ekin zionean. Lurraldea, 1204tik, regnum Francie (Frantziako erresuma) deitzen hasi zen.

Edonola ere, gizakiak egungo Frantziako lurraldean askoz aurretik bizi ziren. Paleolitotik badaude giza-taldeak. K. a. lehen milurtekotik, zeltak, erromatarrak eta germaniarrak, batik bat frankoak, finkatu ziren Galia deitutako lurralde horretan.

K. o. bigarren milurtekoaren hasieratik, kapetar leinuak ziurtatu zuen herrialdearen batasuna. Monarkia desagerrarazita, Iraultzak politika eta administrazio arloetan lortu zuen batasuna. Aro garaikidean, gatazka odoltsuetan babestu da batasun hori, kulturan ere batasuna lortu ahala.

Neandertalak Frantzian K. a. 200.000 inguruan kokatzen hasi ziren, baina duela 30.000 bat urte desagertu ziren, ziurrenik eguraldi hotzeko garaian Homo Sapiens Sapiens, gizaki modernoarekiko lehia zela eta. Lehendabiziko Homo Sapiens Sapiens Europan (baita Frantzian ere) duela 50.000 urte inguru sartu ziren.

Neolitotik Brontze Aroraino, aitzinindoeuroparrak eta aitzinzeltak Europako mendebaldean zehar sakabanatu ziren. Burdin Aroko azken etapetan, La Tene kultura garai historikoetako zeltar kultura bilakatu zen.

Erromatarrek geroago deituriko Galia (egungo Frantzia, Belgika eta Alemaniako zati bat) Galiako zeltan mintzatzen ziren zeltek okupatuta zegoen gehienbat. Garonatik hegoaldera, baina, euskararekin lotuta zegoen hizkuntzan, akitanieraz, hitz egiten zuten herriak zeuden. Zeltek Lutetia Parisiorum (Paris) eta Burdigala (Bordele) hiriak, besteak beste, fundatu zituzten, akitaniarrek Tolosa (Tolosa Okzitaniakoa) fundatu zuten bitartean.

Erromatarrak etorri aurretik, greziarrak etorri ziren, eta Massalia (Marseille) eta Nicaea (Niza) hiriak fundatu zituzten. Haien bidez, salerosketak areagotu ziren. Galiarrek akitaniarren, germaniarren eta erromatarren kontra egin zuten borroka usu. Hanibalek mertzenario galiarrak hartu zituen bere alde egiteko Italia inbaditu zuenean.

Erromatarren menpe geratu zen aurreko Galiako lurraldea Proventza izan zen, K. a. 121ean. Baina Galiako biztanleak Julio Zesarrek menderatu zituen gupidagabe, nahiz eta Vercingetorix buruzagiak aurre egin eta Gergoviako batailan garaile atera. Alesian erromatarrek gailendu zituzten.

Hainbat probintziatan bananduta, erromatarrek ere hiriak fundatu zituzten Galian: Lugdunum (Lyon) edo Narbonensis (Narbona). Galiar asko esklabo bihurtu ziren, edo beste leku batera mugiarazi zituzten. Galiako zelta latinek ordezkatu zuen pixkanaka. Mendeetan erromatarren eskupean, Galiako kultura erromatar bilakatu zen. Britainia Handitik IV. mendean zeltak itzuli ziren, Britainian finkatuta.

Bisigodoek Akitaniako probintzia eskuratu zuten 418an, vandaloen aurkako emandako laguntzarengatik. Hala ere, 410ean Erroma bera arpilatu zuten, eta Tolosa aldean kokatuta zeuden. Burgundiarrak Lugdunum hiriaren inguruan kokatu zituen Flavio Aezio jeneralak 443an. Erromatar Inperioa amildegiaren ertzean, Galiako iparraldea frankoen esku utzi zen. Baskoiek Pirinioetatik Gaskonian zehar barreiatu ziren. Bretoiek hiru erresuma osatu zituzten: Domnonia, Cornouaille eta Broërec.

Saliar frankoen buruak, Klovis I.ak, 486an Siagrio garaituta Galiako iparraldea eta erdialdea batu zituen bere agindupean. 496an, katoliko bihurtu zen. Honela, legitimazioa eta boterea lortu zuen beste erresumen aurrean, eta bisigodoen kontra egiteko, apaizen babesa lortu zuen. Izan ere, bisigodoak, kristauak izanda ere, arrianoak ziren, eta ez katolikoak. Bisigodoen errege Alariko II.a 507an garaitu zuen Vouilléko guduan, eta Tolosa eta Akitania bere eskuetan hartu zituen.

Hala ere, Klovis hil ondoren, erresuma ondorengoen artean banandu zen. Frankoak bananduta eta elkarren kontra aritu ziren hainbat alditan eta haien lurraldea zatikatu egin zen. Funtsean Austrasian eta Neustrian agindu zuten («Frantzia»), alegia, Loira ibaitik iparraldera, eta Akitania eta Baskonia burujabe izaten hasi ziren, bereziki 660. urtearen ondoren.

Merovingiar leinu hau, azkenean, benetako boterea galtzen hasi zen, jauregiko buruen leinuaren mesederako. Karolingiar leinu honek, musulmanak geldiarazi zituzten 732an. Azkenean, 751n, Pepin Laburrak errege titulua hartu zuen, azken merovingiarra baztertuta.

Merovingiarren erpina Karlomagnok, Pepin Laburraren seme eta ondorengoak lortu zuen, lonbardarrak (774), Bavaria (788), avararrak (796), Bartzelona (801) eta Behe Saxonia (804) konkistatuta eta garaituta. Gainera, Aita Santuak enperadore izendatu zuen 800ean.

Alabaina, Ludoviko Pio bere semearen heriotzaren ostean (840), erresuma erraldoi hori banandu zen Verdungo Hitzarmenean (843). Mendebaldeko zatitik Frantzia erresuma sortzeko zen. Enperadore titulua ekialdeko zatian berreskuratu zuten 962an.

Azken karolingiar erregealdietan, erresuma bikingoek arpilatu zuten. Rollo burua edukita, bikingoak Normandian finkatu ziren azkenean. Edonola ere, haien aurkako borroketan, Parisko Odon kontea eta Roberto, bere anaia, nabarmendu ziren. Haiengandik kapeto leinua sortu zen.

Hugues Capet, kapetar leinukoa, errege aukeratu zuten Reimsen 987ko ekainaren 1ean. Garai horietan, erregeen boterea oso ahulduta zegoen, eta Paris inguruko lurraldea baino ez zegoen bere aginpean. Nahiz eta de jure erresuma handi baten burua izan, de facto eskualdeak jaun feudalek kontrolatzen zituzten. Baina Louis VI.arengandik aurrera, erregeen boterea handituz joan zen.

Hala ere, erresumako basailu nagusiek, Normandiar, Plantagenet, Lusignan, Hauteville, Ramnulfid, edo Tolosako etxeek Frantziatik kanpoko lurraldeak bereganatu zituzten. Horietako garrantzitsuena, Normandiarrek burututako Ingalaterraren konkista izan zen (1066). Hala, Frantzia eta Ingalaterra Normandiaren bidez loturik geratuta, gatazka ugari sortu ziren. Philippe Augustok Bouvinesko batailan (1214) Joan Lurgabea menderatuta, Angevinar Inperioa amaiarazi zen.

Kataroen kontrako gurutzadari esker (1209–1229), hegoaldeko lurralde asko Parisko erregeen mendera geratu ziren. Saint Louisen eta Philippe IV.aren agintaldiekin (1226–1270) eta (1285–1314), Frantzia erresuma zentralizatu bilakatu zen. Philippe IV.ak Tenpleko Ordena amaiarazi eta Aita Santuak Avignonera ekarri ahal izan zituen, hain zen boteretsua.

Ingalaterrako erregeekiko gatazka nagusia Ehun Urteko Gerra izan zen (1337–1453). Garai gogorra izan zen frantziarrentzat, Izurri Beltzaren garaia ere izan zelako (1348). Baina heroiak ere agertu ziren, Jeanne d'Arc kasu. Azkenean, Ingalaterrak Frantzian zeukan lurralde guztiak galdu zituen.

Tokian tokiko aldeak gorabehera, Frantziako estatua gero eta zentralizatuago bilakatu zen XVI. mendean. Baina ezkontzak eta hitzarmenak zirela eta, Frantzia Habsburg leinuaren lurraldeek inguratuta geratu zen. Hortaz, Karlos V.aren kontra hainbat gerretan, Italiakoan (1494–1559) esaterako, borrokatu ziren frantziarrak.

Erreforma Protestantearen garai horretan, Joan Kalbinen dotrinak Frantzian zehar barreiatu ziren. Gisa dukeak buru zituen katolikoek higanoten sarraskia burutu zuten (1562), Erlijio Gerrak abiaraziz. Azkenean, Nafarroako Henrike III.a Frantziako errege (Henrike IV.a izenpean) bihurtu zen. Nantesko Edikturen bidez, higanoten sinesmena errespetatu zen. Richelieu kardinalak, ordea, higanoten kontra egin zuen Frantzian barnan. Frantziatik kanpo, aldiz, protestanteen alde egin zuen Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618–1648). Paris mehatxupean egon arren, Rocroi batailan (1643) frantziarrek garaipen erabakigarria lortu zuten. Westfaliako Bakeak (1648) gerraren amaiera ekarri bazuen ere, Frantzian gatazkek jarraitzen zuten: Fronda (1648–1653) eta Espainiaren aurkako gerra (1653–1659).

Testuinguru honetan igo zen tronura Luis XIV.a. Espainia garaituta eta Espainiako Herbehereak inbadituta, Ingalaterrak eta Suediak Frantziaren kontra egin zuten. Herbehereetako Errepublika askeek ere pairatu zuen Frantziako erasoa (1672–1678). Frantziak Franche-Comté eta Espainiako Herbehereetako hainbat gune estrategiko erdietsi zituen. Fontainebleauko Ediktuaaren bidez, 1685ean, higanoten eliza eta eskola guztiak suntsitu behar izan ziren. Horren ondorioz, protestanteek Frantzia utzi zuten.

Luis XIV.ak gerra egiten eta irabazten jarraitu zuen. Eta, 1701ean, Espainiako Ondorengotza Gerra piztu zen. Blenheimeko batailan (1704) porrot ikaragarria nozitu behar izan zuen Frantziak. Hal ere, Ramillies eta Malplaquet bataila odoltsuen ondoren, Frantziako etsaiek ezin izan zuten borrokan segitu. Bakea Utrech Hitzarmenak ekarri zuen (1713).

Luis XIV.a 1714an hil zen, baina gerrek jarraitu zuten: 1718–1720 Espainiaren aurka, Poloniako Ondorengotza Gerra (1733–1738), Austria Ondorengotzaren Gerra (1740–1748), Zazpi Urteko Gerra (1756–1763). Europan irabaziak lortu arren (Lorrena esaterako), Ipar Amerikan Frantziak bere menpeko lurralde guztiak galdu zituen. Mendekua hartu nahian, AEBetako Independentziako Gerran (1775–1783), matxinatuen alde jo zuen Frantziak. Gerra horiek guztiek Frantziako altxorra hustu zuten.

Frantziako estatuaren altxorra betetzeko ezintasun bezala hasi zen krisialdia, mundu osoari eragin zion Iraultza historikoa bilakatu zen. Krisialdiari aurre egiteko bildu ziren erresumako hiru ordenen ordezkariek, aste batzuen buruan, Erresuma legalki zeharo eraberrituko zuen Biltzarra osatu zuten. Herritarren Eskubideen Adierazpena eta Konstituzioa, baita Izualdi Handia ere, izan ziren Iraultzaren lehen etapetako ondorioak. Baina berritzeko grina ez zen horretan geratu, egutegia, neurri-sistema eta herrialdeko barne-egitura ere erreformatu ziren. Konstituzioak monarkia parlamentarioa ezarri zuen politika-sistema gisa. Erregeak, Austriaren kontrako gerra babestu zuen, Iraultzak ekarriko zituen askotako lehena. 1791ko abuztuaren 10ean, baina, gerraren aurkako jakobinoek erregea atzeman zuten.

Lehenengo Errepublika 1792ko irailaren 21ean aldarrikatu zen. Austriak eta Prusiak ohartarazi zuten monarkiaren kontrako jarrera areagotuz gero, eraso bortitzagoak pairatuko zituztela frantziarrek. Erantzun moduan, 1793ko urtarrilaren 21ean, erregea gilotinatu zuten. Espainiak, Napolik, Erresuma Batuak eta Herbehereek bat egin zuten Austria eta Prusiarekin. Errepublikako gobernua erradikalago bilakatu zen jakobinoen eskuetan. Robespierre buru zuen Osasun Publikoaren Komiteak eragin zuen ikaraldia zela medio, 1794ko uztailaren 27an aurkariek boteretik kendu eta, 1795eko konstituzioaren azpian gobernu moderatuagoa osatu zuten: Zuzendaritza (frantsesez Directoire). Etenik gabeko gerra zela eta, armadak gero eta paper garrantzitsuagoa jokatu zuen. Armadan nabarmendu zen jeneral gazte batek, Napoleon Bonaparte izenekoak, 1799ko azaroaren 9an estatu kolpe baten bidez Zuzendaritza Kontsulatuak ordezkatu zuen. Azkenean, baina, Napoleonek botere osoa bere gain hartu zuen, 1804an enperadore izendatuta. Estrategiarako sen aparta edukita, garaipen militar itzelak erdietsi zituen (Austerlitz edo Friedland), baina Europako erresuma guztiek bere aurka batera eginda, 1814an lehen aldiz, eta Waterlooko batailaren porrotaren ondoren bigarrenik (1815), boterea galdu zuen, Borboiak tronuan berrezarrita.

Errestaurazio garai honetan, atzerakoien eta aurrerakoien arteko gatazka areagotu zen. Charles X.a Uztaileko Iraultzak (1830) kendu zuen tronutik. Haren ordean, Orleansko Louis-Philippe jarri zuten, liberalagoa izango zelakoan. Hala ere, 1848an, beste iraultza batek boteretik kendu zuen, Bigarren Errepublika sortuz. Luis Napoleon Bonaparte presidente izendatu zuten, baina 1852an enperadore izendatu zuen bere burua. Bigarren Inperio horretan, industrializazioa garatu zen, baina denboraren poderioz errepublikazaleen kritikak gero eta ugariagoak ziren. Azkenean, Prusiaren kontrako gerran izandako porrotak Inperioaren amaiera ekarri zuen. Alemania batu zen Prusiaren inguruan (Bigarren Reicha) eta Frantziak Alsazia eta Lorrena galdu zituen.

Porrotaren ondoren, Parisko Komuna altxatu zen. Gupidagabe erreprimitu zuten: Aste Odoltsuan (La Semaine Sanglante) 30.000 lagun inguru hil ziren, datuak ziurtzat jo ezin badira ere. Hirugarren Errepublikak monarkiaren aldekoen etsaigoa izan zuen, nahiz eta hauek bi taldetan (Borboiak babesten zituzten legitimistak eta Orleansdarrak) bananduta egon. Garai hartan, tokiko hizkuntzak ezabatzen hasi ziren, artean III. Errepublikaren hasierako biztanleria helduaren erdiak ere frantsesez ez zekien arren. Urte horiek frantses nazionalismoaren gorakada urteak izan ziren, estatu zentralistaren zabalkundearena. Aldi berean, Afrikako Banaketan eta Indotxinan lortutako lurralde berriek, Frantziar Inperio Kolonialak hain zuzen ere, Frantziako handitasunaren mitoa sortu zuten. Kanpo-harremanetan, Alemaniaren kontrako mendekua hartu nahi izateak Errusia eta Erresuma Batuarekin kolaborazio-akordioa (1907) sinatzera eragin zuen. XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasieraren arteko garai hau Belle Époque deitzen da (Garai Ederra). Izan ere, berrikuntza eta entretenigarri ugari asmatu ziren: kabareta, zinema, Inpresionismoa... Nolanahi ere, Frantzia erlijioak, klaseak, erregionalismoak eta diruak bananduta zegoen nazioa zen.

Lehen Mundu Gerra piztean, Europan aurreko urteetan garatutako aliantza-sistema abian jarri zen. Honela, Frantziak Errusia eta Serbiaren alde egin zuen. Erresuma Batuak ere, Alemaniak Belgika konkistatutakoan, haiekin egin zuen bat.

Gerra laburra izango zen ustea oso hedatuta egon arren, lubaki-sare bilakatutako fronteak, batik bat mendebaldean (hau da, Frantzian) oso egonkorrak izan ziren lehenengo mugimenduen ostean. Verdun, Marne edo Somme gisako borroketan lurra behin eta berriro galtzen eta irabazten zen, aurrerapen handirik egin gabe. Azkenean, hein handi batean, AEBetako laguntzari esker, garaipena lortu zuten aliatuek. Parisen, Bake Biltzarra eratu zen, zeinek, besteak beste, gerraren erantzukizun osoa alemaniarren gainean ezarri zuen.

Gerrak hurbil zirudien berriro, are gehiago Alemanian Hitlerrek boterea hartu zuenean (1933). Gerrarako hainbat prestaketa egin arren (Maginot Lerroa), Lehen Mundu Gerraren sufrimenduen oroimenak bakea ziurtatuko lukeen politikaren alde jotzea gomendatzen zuen (Municheko Konferentzia). Edonola ere, 1939ko irailaren 1ean Hitlerrek Polonia inbaditzean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Frantzia eta Alemaniaren arteko buruz buruko borrokak 1940ko maiatzean hasi ziren. Maginot Lerroa aise gainditu zuten alemaniarrek. Ekainaren 24an, errenditzea Frantziako agintariek erabaki zuten. Alemaniak Frantziako hiru bosten okupatu zituen. Gainerakoa, Philippe Pétain Lehen Mundu Gerraren heroia buru zuen Vichyko Gobernurako utzi zuten. Nolanahi ere, Londrestik Charles de Gaullek erbesteko Frantzia Askeko gobernuburua izendatu zuen bere burua. Inor gutxi altxatu ziren okupazioaren aurka, Erresistentzia osatuz. Baina Frantziako benetako askapena Normandiako Lehorreratzearekin hasi zen.

Gerra amaitutakoan, 1946ko urriaren 13an indarrean ezarri zen konstituzioak Laugarren Errepublika aldarrikatu zuen. Hurrengo 16 urteetan, Inperio Koloniala guztiz desegin zen. Dien Bien Phu batailaren ondoren, Indotxina galdu zuen: Vietnam bi estatutan banandu zen, eta Kanbodia zein Laos independente bihurtu ziren. 1958an, Aljeriako kolonian sortutako arazoak zirela kausa, Charles de Gaullek gobernu indartsuagoa eratu zuen, Bosgarren Errepublikari hasiera emanda.

Bestela, 1977ko irailaren 10ean Hamida Djandoubi hiltzailea gillotinatu zuten, azken zigor-exekuzioa izan zena. 1981ean heriotza zigorra ezeztatu zuten herrialde osoan.

Mende berriak aldaketa politiko handiak ekarri zituen Frantziara. 2002ko hauteskundeetan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko hautagaia Jospin hautagai sozialistari nagusitu zitzaion lehenengo itzulian. Gertaera horrek aztoramen izugarria sortu zuen Frantziako gizartean, eta eskuin muturraren gaitzespen erabatekoan bat egin zuten eskuinetik ezker muturrerainoko hautesle askok eta, hala, Chiracek, Le Penen aurkako hautagai bakarrak, botoen % 82rekin irabazi zituen hauteskundeak. Hauteskunde horiek beste ondorio batzuk izan zituzten: alderdi komunistaren gainbehera, ezker muturraren goraldia (% 10), alderdi sozialistaren ahultasuna, eta eskuinaren berrantolamendua alderdi bakarrean (UMP). Hurrengo udal hauteskundeetan, ordea, alderdi sozialista nagusitu zen, eta sistema politikoak bipartidismora bideratu zen —ezkerrean, ezker muturreko hainbat alderdi, alderdi komunista eta alderdi berdeak; eskuinean, berriz, François Bayrouren UDF—.

Frantzia errepublika erdi-presidentziala da, eta bere sistema legegilea Frantziako V. Errepublikaren arabera mugitzen da. Nazioak bere burua «Errepublika zatiezin, sekular, demokratiko eta sozial» gisa izendatzen du. Frantziako konstituzioak botereen banaketa aldarrikatzen du eta Frantzia «Giza Eskubideei eta 1789ko Adierazpenean agertzen den burujabetza nazionalaren printzipioei atxikitzen» zaiela.

Frantziako sistema politikoan botere exekutiboa, botere legislatiboa eta botere judiziala existitzen dira. Botere exekutiboa Frantziako Errepublikako presidenteak eta Gobernuak osatzen dute. Gobernua lehen ministroak eta ministroek osatzen dute. Lehen ministroa presidenteak izendatzen du, eta Parlamentuaren aurrean dauka ardura. Gobernua, lehen ministroa barne, Frantziako Nazio Biltzarrak ken dezake, Parlamentuko behe ganbarak, zentsura mozio baten bidez. Horrela ziurtatzen da lehen ministroak beti duela behe ganbararen gehiengoaren babesa. Behe ganbarak goi ganbarak baino garrantzitsuagoa da kasu gehienetan.

Parlamentua Nazio Biltzarrak eta Senatuak osatzen dute. Estatutuak onartu eta aurrekontuaren gainean bozkatzen dute; exekutiboaren lana kontrolatzen dute galdera formalen bidez edo batzorde finkoen bitartez. Onartutako legeen konstituzionalitatea Kontseilu Konstituzionalak aztertzen du. Kontseilu horretako kideek Errepublikako presidenteak, Nazio Biltzarreko presidenteak eta Senatuko presidenteak izendatzen dituzte. Aurretik Errepublikaren presidente izan direnak kontseilu horretako kide dira.

Independentzia judiziala Napoleondar kodearen garapenetik osatutako kode zibil baten bidez ziurtatzen da. Adar judiziala (kasu zibilak eta kriminalak) eta adar administratiboa daude (exekutiboaren erabakien gaineko erabakiak), eta bakoitzak euren goi mailako apelazio gorte independentea du: Kasazio Auzitegia gorte judizialentzat eta Conseil d'État administratiboentzat. Frantziako gobernuak hainbat instituzio ditu botere gehiegikeriak independenteki ikertzeko.

Estatu unitarioa da. Hala, hainbat banaketa administratibo ditu (eskualdeak, departamenduak eta udalerriak) eta hauek hainbat lan legal dituzte. Gobernu nazionalak ezin du horien operazio normalen gainetik erabaki.

Frantzia Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoaren sortzaileetako bat zen, ondoren Europar Batasuna izango zena. Era horretan, Frantziak bere burujabetzaren zati bat Europako instituzio ezberdinengan utzi du. Frantziako Gobernuak, beraz, Europako tratatu, direktiba eta erregulazioak bete behar ditu.

Administrazioari dagokionez, Frantzia 13 eskualdetan banaturik dago eta eskualdeak, 101 departamendutan. Departamendu gehienak Frantziako Iraultzaren ondoren finkatu ziren (1870), lurralde orekaren izenean eta erdigunearekiko hartu-emanak errazteko asmoz. Departamendu burua prefeta da. Eskualdeak Frantziako 1982ko Deszentralizazio Legeaz sortu ziren, eta hauek dira gaur egun:

Ipar Euskal Herriko hiru probintziak Pirinio Atlantikoak departamenduaren barruan daude, Bearnorekin batera. Pirinio Atlantikoak, berriz, Akitania Berria eskualdearen barruan daude, beste 11 departamendurekin batera. Azken urteotan gero eta gehiago dira euskal lurraldeentzat departamendu bat eskatzen ari direnak.

Departamendua Frantziako banaketa administratibo bat da, udalerria baino zabalagoa eta eskualdea baino txikiagoa. Frantzia 101 departamendutan banatuta dago; horietatik 96 Metropolitar Frantziakoak dira, eta gainerako 5ak, Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeetakoak.

Departamenduen banaketa 1789eko abenduaren 22an sortu zen, 1789ko Frantziako Konstituzio Batzarraren erabakiz, antzinako Frantziako probintziak ordezteko. Egungo 101 departamenduak 2011ko martxoaren 31n eratu ziren.

Departamendu bakoitzaren burua prefeta da.

Frantzian udalerria ( ) da unitate administratiborik txikiena. Udalerria alkate batek eta udal kontseilu batek gidatzen dute. Gaur egun, Metropolitar Frantzian 36.552 udalerri daude, eta itsasoz haraindiko lurraldeetan 129. Frantses Estatuak, hartara, Europar Batasuneko beste ezein herrialdek baino askoz udalerri gehiago ditu.

 
Frantziako biztanle gehienak Europako oinarrizko hiru taldeen nahasketaren ondorengoak dira: ipartarrena, alpetarrena eta mediterraneotarrena. Biztanleen %7 inguru da jatorriz atzerritarra: Ipar Afrikakoa (Aljeria, Maroko eta Tunisia), Saharatik behera izandako kolonietakoa eta Europakoa (Espainia, Italia eta Portugal). Frantzia gehien hazten ari den herrialdeetako bat da Europan, Irlandaren ondoren: % 0,5 urtean.

Demografiaren beste eragile nagusia immigrazioa da. Lehenengo etorkinak XIX. mendean iritsi ziren: italiarrak, belgikarrak eta espainiarrak. 1960 ondorengo urteetan afrikarrak hasi ziren iristen, lehenagoko frantses kolonietatik, eta portugaldarrak. Hurrengo hamarraldian, krisi ekonomikoak Frantzia jo zuen urteetan: etorkinen kopurua gutxituz joan zen, baina erabat eten gabe, hala ere.

Erlijioari dagokionez, biztanleen % 51 katolikoak dira. Bigarren erlijio nagusia, arabiar munduko etorkinena, islama da (% 5), eta ondoren protestantismoa (% 2) eta judaismoa (% 1).

Hizkuntza ofiziala eta nagusia frantsesa da. Etorkinek zeinek berea hitz egiten dute: portugesa, arabiera, gaztelania eta abar. Bretainian bretainieraz egiten da; Alsazia eta Lorrenan, alemanez; ipar-ekialdean, flandrieraz; hego-ekialdean, katalanez; hego-mendebaldean, euskaraz; Proventzan, proventzeraz; Korsikan, korsikeraz.

Biztanleen banaketa ez da berdina lurralde osoan. Alderdi batzuetan, nekazaritza-aldeetan batez ere, biztanle dentsitatea Frantziako batez bestekoa baino lau aldiz apalagoa da, eta beste batzuetan, berriz, askoz handiagoa, hala nola, iparraldean, Paris aldean, Alsazia eta Lorrenan, Lyon eta Saint-Étienne lotzen dituen ardatzean, eta Mediterraneoko itsasaldean. Lau biztanletik hiru hirietan bizi dira. Hauek dira hiri eta metropoli eremu handienak:

Hamar mila biztanle inguruko eta gutxiagoko herriak hazten ari dira azkenaldi honetan, hirian lan egiten duten profesionalek gero eta gehiago jotzen dutelako herrietako bake girora hiriko itomenetik ihes. Frantziako landa ingurunean bi habitat mota daude: bat sakabanatua, klima ozeanikoko eskualdeetan, eta beste bat bildua, Mediterraneo aldeko eskualdeetan.

Frantziako hiri nagusia, beraz, hiriburua da, Paris: 12 milioi biztanle baino gehiago ditu hiriguneak, aldiriak eta hiriaren eragin eremua hartuta. Izen bereko departamenduko hiruburua da, eta Ile-de-France eskualdeko erdigunea. Ekonomian eta politikan duen garrantzia kulturan eta historian duenaren parekoa da eta, beraz, munduko hiriburu nagusietako bat da, eta Europako hiri nagusia, Londres, Erroma eta Berlinekin batera.
 

Frantsesa estatuko hizkuntza zabalduena eta 1992tik hizkuntza ofizial bakarra da. Hala ere, frantsesaz gain, Bernard Cerquiglini linguistaren erreportaiaren arabera (1999) beste 65 hizkuntza hitz egiten dira Frantzian, hizkuntza regional (alsaziera, bretainiera, euskara, nederlandera, katalana, korsikera eta okzitaniera), etorkinen jatorrizko hizkuntzak (arabiera, amazigh (berberea),...) eta itsasoz bestaldeko dialektuak kontuan harturik.

Frantzia munduko bigarren herrialde frankofono popuatuena da, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ostean, baina lehena hizlari kopuruari dagokiola.

Arrazoi historikoengatik, Alsazia-Moselleko departamendua salbuespena da; 1905eko legea idaztean alemaniar lurraldea (Alsazia-Lorrena) zenez, Frantziarekin berrelkartzean zuzenbide lokala izeneko lege sistema eskuratu zuen. Zuzenbide lokalak Frantziako lege sistemarekiko paralelo funtzionatzen du, eta alemaniar estatuaren parte ziren garaiko estatutu onuragarriak mantentzen dizkio erlijioari, besteak beste 1801eko konkordatua.

Erromatar katolizismoa onarturik dago Frantziako itsasoz haraindiko departamenduetan. Frantziako estatuaren laikotasuna eztabaida biziko gaia da; adibidez, 2003–2004an idatzi zen eskola publikoari eta erlijio ikurrei buruzko legea.

Frantzian eskola publikoa laiko eta dohainikoa da.

Alemania eta Ingalaterrarekin batera, Europako herrialde ahaltsuena da Frantzia, eta munduko ahaltsuenetako bat. G8 taldeko kideetakoa da, hori da, munduko zortzi herrialde industrializatuenetako bat. Lehen sektore oso emankorra, askotariko industria eta hirugarren sektore gero eta indartsuagoa (Barne Produktu Gordinaren % 78,9 2014an) dira Frantziako ekonomiaren oinarri nagusiak.

Lehen sektoreak biztanle aktiboen % 3,8 besterik ez du enplegatzen, baina pisu handia du nazioaren ekonomian. Nekazaritzari dagokionez, laborea lantzen da gehienbat: garagarra, artoa eta batez ere garia. Garia iparraldean lantzen da nagusiki (Bretainian eta Alsazian) eta artoa, berriz, Akitanian batez ere, baina Loira eta Rodanora ere zabaltzen ari da. Arroza Rodanoren deltan lantzen da eta azukre erremolatxa, garia bezala, iparraldean. Hiri handien inguruetan fruitu arbolak jartzeko ohitura zabaltzen ari da. Ardogintzak garrantzi eta ospe handia du Frantzian. Mundu osoan ezagunak dira Bordele, Alsazia eta Champagneko ardoak (xanpaina). Abeltzaintzak nekazaritzak baino are garrantzi handiagoa du eta Europako inportanteena da, batez ere behi hazkuntza. Frantzia da Europako esneki ekoizle nagusia. Zerri eta ardi hazkuntzak ere garrantzi handia dute. Arrantzak bigarren mailako garrantzia du nazioaren ekonomian, baina garrantzitsua da iparraldeko eta ekialdeko kostaldean. Aipagarriak dira Dunkerque eta Boulogne portuak iparraldean, eta Douarnenez, Concarneau eta Lorient (Bretainia). Frantziako zur produkzioa, berriz, Europako Batasuneko handiena da, dituen 14 milioi hektarea baso baino gehiagori esker. Vosgeak, Jura eta Alpe mendietako basoetatik ateratzen da gehiena, baina zuhaitzez landatutako sail handiak daude, halaber, hegoaldean eta mendebaldean.

Lurpeko baliabideetan burdina da ugariena. Mea handienak Lorrenan daude eta aipagarriak dira Bretainia eta Normandia Beherekoak ere. Burdinaren ondoren harrikatza da mea nagusia; Lorrenan, Nord-Pas-de-Calais eta Massif Centralen aurkitzen dira meategi inportanteenak. Nolanahi ere, bai burdina bai harrikatzaren produkzioa gainbehera doa. Aitzitik, aluminioaren produkzioa handitzen ari da, Languedoc-eko bauxita hobi aberatsek hornituta. Petrolioaren eta gas naturalaren produkzioa oso txikia da, eta kanpotik ekartzen da ia dena.

Industriak biztanle aktiboen % 21,3 enplegatzen du eta barne produktu gordinaren % 19,4 hartzen. Siderurgia indartsu bati esker munduko altzairu ekoizle handienetako bat da Frantzia, baina jardueraren pisua ekonomian gutxituz joan da azkeneko urteotan, sektorea birmoldatzen ari baita eta enpresa asko ixten. Siderurgia enpresa nagusiak burdin eta harrikatz meategien inguruetan daude: Lorrena, Nord, Erdialdeko Mendigunean eta Normandian.

Sektore kimikoa oso egoera onean dago, gero eta handiagoa baita ongarri, plastiko eta garbikarien produkzioa. Fabrika nagusiak hiri handien industrialdeetan daude. Frantzia, bestalde, Europako herrialde aurreratuenetako bat da hegazkin eta kohete industrian. Guyana Frantsesean du Ariane koheteen probalekua.

Paris eta hiri nagusien inguruan (Lyon, Marseilla, Estrasburgo, Bordele, Grenoble) industria elektromekanikoak eta elektrikoak daude. Autogintza da garrantzi handiko beste alor bat: Renault eta Peugeot-Citröen enpresa buruak Frantzian daude. Auto produkzioan Alemania baino ez du aurretik. Proventzan eta Bretainian ontziolak daude. Bestalde, ez da ahaztu behar Paris dela munduko hiri nagusia modari dagokionez eta, beraz, ehungintza-oihalgintza ere garrantzi handikoa da.

Industria tradizionalen artean aipagarriak dira zeramika (Limoges) eta beiragintza (Cognac, Nancy edo Lyon), besteak beste. Nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio handiak, noski, janariak eraldatzeko industria handia du atzean.

Hirugarren sektoreak gora egin du azkeneko urteotan. 2013an barne produktu gordinaren % 78,9 eman zuen, biztanle aktiboen % 75,7 enplegatuz.

Merkataritza harremanek, bestalde, pisu handia dute ekonomian; munduko bosgarren herrialde nagusia da Frantzia merkataritza harremanetan. Energia produktuetan eta industriarako lehengaietan dituen gastu ikaragarriak ez dira kapital ondasunen, elikagaien, kimika gaien, garraiorako material eta kontsumo ondasunen salmentarekin orekatzen. Frantziaren bezero nagusia Alemania da (% 16,4 2014an), eta haren ondoren Belgika (% 7,3), Italia (% 7,1), Espainia (% 7), Erresuma Batua (% 7), Estatu Batuak (% 6,2) eta Herbehereak (% 4). Merkataritza balantzaren defizita beste sektore batzuen irabaziekin orekatzen da, urterik urte haziz joan diren turismoaren irabaziekin, adibidez. Barne merkataritzan aipagarria da enpresak kontzentratzeko joera (saltegi handiak), gero eta handiagoa, hiri inguruetan.

Frantziako airea hainbat autoritatek zuzentzen dute. Aéroports de Parisek Parisko 14 aireportuen gaineko eskumena du, horietatik Charles de Gaulle eta Orly aireportuak. Lehena Parisetik gertu dago, Roissy udalerrian, eta munduko bosgarren handiena da, 60 milioi bidaiarekin urtero (2008ko datuekin). Frantziako aireporturik garrantzitsuena da, gutxienez 100 konpainien presentziarekin.

Frantziako hegazkin-konpainia nazionala Air France da. Frantziako hogei hiritarako hegalaldiak eskaintzen ditu eta nazioarteko 150, 83 herrialdetan eta Frantziako itsasoz haratagoko lurraldetan.

Gutxi gorabehera, 950.000 km errepide daude Frantzian. Frantziako autobide eta autopista sisteman batez ere bide-saridun errepideak daude, iparraldeko hainbat eremutan eta hiri nagusien inguruan izan ezik. Guztira 12.000 kilometro errepidek kudeaketa pribatua dute, adibidez Sanef (Société des autoroutes du Nord et de l'Est de la France). Munduko errepide-sistemen artean zortzigarren handiena da, Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Errusia, Japonia, Kanada, Espainia eta Alemaniaren ostean.

Frantzian 30.500 kilometro errepide nazional ditu, estatuaren eskuetan dauden errepide nagusiak. Departamenduen eskuetan dauden errepideek 365.000 kilometro dituzte. Frantziaren zentralismoaren erakusgarri dira errepideak: errepide nagusiak Parisetik abiatzen dira. Zero Kilometroa Parisko Notre-Damen dago.

Frantzian autoak garrantzi handia du. 937 bilioi kilometro egin zituzten frantsesek 2005ean, % 85, automobilez.

Frantziak kontsumitzen duen energiaren % 51,2 inguru zentral nuklearretan lortzen du, inportazioen mendean ez egoteagatik, ez baitu ez petroliorik, ez gas naturalik. Gainerakoa zentral termikoetan eta hidroelektrikoetan lortzen da. XX. mendearen bukaeran 56 erreaktore zeuden martxan, horietako asko 20 urte baino gehiagokoak. Frantzia da Estatu Batuen ondoren munduko bigarren energia nuklear ekoizle nagusia.

Frantziako Futbol Liga Txapelketa modu profesionalean 1932an sortu zuten, gizonezko mailan bi liga nagusitan banatuta. AS Saint-Étienne da txapelketa gehien eskuratu duen kluba (2007 arte 10 bider).

Frantziako futbol selekzio nazionalak 1904an jokatu zuen lehenengo partida ofiziala, Belgikaren aurka. Palmaresari dagokionez, Munduko Futbol Txapelketa behin irabazi dute (1998an) eta Europakoa birritan (1984 eta 2000n).

Futbolari onenetakoak:

Frantziako selekzioak Sei Nazioen Torneoa lau aldiz irabazi ditu 2007 arte.

Errugbilari onenetakoak:

Txirrindulari ospetsuenak hauexek dira




#Article 35: Biografia (119 words)


Biografia (grezieratik: bios bizitza eta graphos idazkera) norbaiten bizitzaz idatzitako deskripzioa edo historia da. Gehienetan liburu edo saiakera modura argitaratzen da; beste batzuetan film modura. Autobiografia (auto aurrizkiak norbera esan nahi du) pertsona batek bere buruaz idatzitako edo kontatutako biografia da. Biografia bat bizirik gabeko gertaeren zerrenda bat baino zerbait gehiago da, subjektuak gertaera horietan (hezkuntza, lana, harremanak, heriotza...) izan duen esperientzia ere erakusten du. Profil edo curriculum vitae batean ez bezala, biografiak subjektuaren historia kontatzen du haren bizitzako hainbat pasarte nabarmenduz eta barneko xehetasun edo esperientziak kontatuz, eta subjektuaren pertsonalitatearen analisia ere eduki dezake.

Biografiek pertsonaren bizitza osoa barne hartzen dute. Beraz, gehienetan lan biografikoak ez dira fikziozkoak izaten, baina zenbait kasutan fikzioa erabil daiteke haren bizitza erakusteko.




#Article 36: Nobel Sariak (4006 words)


Nobel Saria (suedieraz: Nobelpriset [nʊˈbɛ̂lːˌpriːsɛt]; norvegieraz: Nobelprisen)  aurrerapen akademiko, kultural edo zientifikoak aitortzeko, Suediako eta Norvegiako erakundeek hainbat kategoriatan ematen duten nazioarteko sari multzoa da. Alfred Nobel kimikari, ingeniari eta industrial suediarraren nahiari esker bost Nobel sari jarri ziren martxan 1895ean, eta 1901ean eman ziren lehen aldiz  Kimika, Literatura, Bakea, Fisika eta Fisiologia edo Medikuntzako sariak.  Mundu mailan onartuta dago eskuragarri dauden sari entzutetsuenak direla dagozkien alorretan.

Suediako Zientzien Errege Akademiak Kimikako zein Fisikako Nobel Sariak eta Sveriges Riksbankek Zientzia Ekonomikoetan ematen dituzte, Alfred Nobelen oroimenean. Karolinka Institutuko Nobel Batzarrak Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria, Suediako Akademiak Literaturako Nobel Saria, eta Norvegiako Nobel Batzordeak Bakearen Nobel Saria ematen dituzte.

Saria ez da hil ostean ematen. Hala ere, pertsona bati saria ematen bazaio eta jaso aurretik hiltzen bada, saria oraindik aurkez daiteke. Ezin da saririk banatu hiru pertsona baino gehiagori, nahiz eta Bakearen Nobel Saria hiru pertsona baino gehiagoko erakundeei ematerik badagoen.

Alfred Nobel 1833ko urriaren 21ean jaio zen Stockholmen, Suedian, ingeniarien familia baten. Kimikari, ingeniari eta asmatzailea izan zen. 1894an, Nobelek Bofors burdina eta altzairu fabrika bat erosi zuen, armamentuen fabrikatzaile garrantzitsua bihurtuz. Nobelek balistita ere sortu zuen. Asmakizun hau kerik gabeko lehergailu militar askoren aitzindaria izan zen, batez ere hauts kordita britainiar ke gabekoa. Patenteen erreklamazioen ondorioz, Nobel korditari buruzko arau-hauste auzian parte hartu beharrean aurkitu zen. Bere bizitzan zehar Nobelek dirutza bildu zuen, aberastasun gehiena egin zituen 355 asmakizunetatik zetorkiola. Horien artean dinamita da ospetsuena.

Nobelek hainbat testamentu idatzi zituen bere bizitzan. Hil baino urtebete lehenago egin zuen azkena, 1895eko azaroan Pariseko Suedia-Norvegiako Elkartean sinatuz. Denen harridurarako, Nobelen azken borondateak zehazten zuen bere dirutza sari sorta bat emateko erabiliko zela, gizateriaren onura handiena lortzen zutenentzat fisikan, kimikan, fisiologian edo medikuntzan, literaturan eta bakean. Nobelek bere aktibo osoen % 94, 31 milioi SEK (186 milioi dolar 2008an, 150 milioi euro 2008an) utzi zuen bost Nobel Sariak ezartzeko. Testamentuaren inguruko eszeptizismoa zela eta, Norvegiako Stortingek ez zuen onartu erabakia 1897ko apirila arte. Testamentuaren exekutiboek, Ragnar Sohlmanek eta Rudolf Lilljequistek, Nobel Fundazioa eratzeaz arduratu ziren, fortuna zaintzeko eta sariak banatzeko.

Nobelen aginduek Norvegiako Nobel Batzordea izendatu zuten Bakearen Saria emateko. Bertako kideek testamentua 1897ko apirilean onartu eta gutxira izendatuak izan ziren, handik lasterrera sarietako beste erakundeak izendatuz. Hauek Karolinka Institutua, Suediako Akademia, eta Suediako Zientzien Errege Akademia izan ziren. Nobel Fundazioak sariak nola eman beharreko jarraibideei buruzko akordioa lortu zuen, et, 1900. urtean, Nobel Fundazioaren estatutu berriak Oskar II. erregearen aginduz promulgatu zituzten. 1905ean, Suedia eta Norvegiaren arteko batasun pertsonala desegin egin zen.

Stockholmen 1896ko abenduaren 30ean irakurri zen bere borondatearen eta testamentuaren arabera, Alfred Nobelek eratutako fundazioak gizartearen zerbitzura lan egiten zutenak sarituko zituen. Nobel Saria Alfred Nobelen dirutza pertsonalak finantzatu zuen. Iturri ofizialek diotenez, Alfred Nobelek akzioen % 94a Nobel Fundazioari utzi zizkion, eta horiek dira sariaren egungo oinarri ekonomikoa.

Nobel Fundazioa erakunde pribatu gisa sortu zen 1900eko ekainean. Bere eginkizuna Nobel Sarien finantzaketaz eta administrazioaz arduratzea da. Testamentuaren arabera, Fundazioaren zeregin nagusia Nobelek utzitako fortuna kudeatzea da. Robert eta Ludvig Nobelek petrolioaren negozioan parte hartu zuten Azerbaijanen, eta E. Bargengren historialari suediarrak dioenez, Nobel familiako artxibategian aztertuz, Bakunen Alfredek zuen dirua erretiratzea baimentzea izan zen faktore erabakigarria, horrek ahalbideratu zuelako Nobel Sariak ezartzea. Nobel Fundazioaren beste zeregin garrantzitsu bat, sariak nazioartean merkaturatzea eta sariei lotutako administrazio informala gainbegiratzea da. Fundazioak ez du Nobel saridunak hautatzeko prozesuan parte hartzen. Zentzu askotan, Nobel Fundazioa inbertsio konpainia baten antzekoa da, Nobelen dirua egoki inbertituz sariak eta administrazio jarduerak finantzatzeko oinarri sendoa lortzeko. Nobel Fundazioa Suedian (1946az geroztik) eta Estatu Batuetan inbertsio zergetatik (1953az geroztik) salbuetsita dago. 1980ko hamarkadaz geroztik, Fundazioaren inbertsioak errentagarriagoak bilakatu ziren, eta 2007ko abenduaren 31an, Nobel Fundazioak kontrolatutako aktiboak 3.628 bilioi suediar kronak ziren (560 milioi dolar inguru).

Estatutuen arabera, Fundazioa Suediako edo Norvegiako bost herritarrek osatutako batzordea zen, eta Stockholmen zuen egoitza. Kontseiluko presidentea Suediako erregeak izendatzen zuen, gainerako lau kideek sarien partaide ziren erakundeen patronatuek izendatuz. Kontseiluko kideen artean zuzendari exekutibo bat hautatzen zen, zuzendariorde bat erregeak izendatzen zuena, eta bi diputatu patronatuko kideek aukeratuta. Hala ere, 1995. urteaz geroztik batzordeko kide guztiak patronatuek aukeratu dituzte, eta baita  zuzendari exekutiboa eta zuzendariordea. Batzordeaz gain, Nobel Fundazioa sarian partaide diren erakundeek osatzen dute (Suediako Zientzia Akademiako Errege Akademia, Karolinka Institutuko Nobel Batzarra, Suediako Akademia eta Norvegiako Nobel Batzordea), erakunde horien patronatuak, eta ikuskariak.

Gaur egun Nobel Fundazioaren kapitalaren % 50 akzioetan inbertituta dago, % 20 bonuetan, eta % 30 beste inbertsio batzuetan (adibidez estaldura-fondoak edo higiezinak). Banaketa ehuneko 10 aldatu daiteke. 2008ko hasieran, funtsen % 64 Amerikako eta Europako akzioetan inbertitu ziren, % 20 bonuetan, eta % 12 higiezinetan eta estaldura fondoetan.

Nobel Fundazioa eta haren ildoak jarri zirenean, Nobel Batzordeak inaugurazioko sarietarako hautagaitzak biltzen hasi ziren. Ondorioz, aurretiazko hautagaien zerrenda bidali zuten erakunde saritzaileetara.

Nobel Batzordearen Fisika Sariko zerrendak, Wilhelm Röntgenen X izpien aurkikuntza eta Philipp Lenarden izpi katodikoen lana aipatu zituen. Zientzien Akademiak Röntgen hautatu zuen saria jasotzeko. Bestalde, hemeretzigarren mendearen azken hamarkadetan, kimikari askok ekarpen garrantzitsuak egin zituzten. Horrela, Kimika Sariarekin Akademian zientzialari hauei saria zein ordenatan eman behar zitzaien erabakitzea eztabaidatu zuten. Akademiak 20 izendapen jaso zituen, horietako hamaika Jacobus van 't Hoffentzat. Eta ondorioz, Van 't Hoffi eman zioten saria termodinamika kimikoan egindako ekarpenengatik.

Suediako Akademiak Sully Prudhomme poeta aukeratu zuen Literaturako lehen Nobel Saria emateko. 42 idazle, artista eta literatura kritikari suediarrek osatutako talde batek erabaki honen aurka protesta egin zuen, Leo Tolstoi saritzea espero zutelako. Batzuek, Burton Feldman barne, sari hau kritikatu zuten Prudhomme poeta erdipurdikoa zela uste zutelako. Feldmanen azalpena izan zen Akademiako kide gehienek literatura victoriarra nahiago zutela, eta horregatik hautatu zutela poeta victoriar bat. Lehenengolo fisiologia edo medikuntza saria Emil von Behring fisiologo eta mikrobiologo alemaniarrarentzat izan zen. 1890ko hamarkadan, von Behringek antitoxina garatu zuen, ordura arte milaka hildako sortzen zituen difteria tratatzeko.

Bakearen lehen Nobel saria partekatua izan zen. Jean Henri Dunant suitzarrarengana joan zen, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Mugimendua sortu eta Genevako Hitzarmena abiarazteko eginkizunagatik, eta baita Frédéric Passy bakezale frantsesarengana, Bakearen Ligako sortzailea eta Dunantekin batera aktiboa izan zelako Ordena eta Zibilizazioaren Itunean.

Norvegia okupatuta zegoen bitartean, bertako Nobel Batzordeko hiru kidek erbestera ihes egin zuten. Gainerako kideek alemaniarren jazarpena saihestu zuten Nobel Fundazioak Osloko Batzordearen eraikinaren jabetza Suediakoa zela adierazi zuenean. Horrela, Suedia gerran ez zegoenez, alemaniar militarren babesleku segurua zen. Kide horiek batzordearen lana aurrera eramaten jarraitzen zuten, baina urte horretan ez ziren saririk eman. 1944an, Nobel Fundazioak, erbestean zeuden hiru kideekin batera, Bakearen Sarirako hautagaitzak aurkeztuko zirela ziurtatu zuen, saria berriro ere emateko.

Adjudikazio prozesua Nobel Sari guztientzako antzerakoa da, desberdintasun nagusia izanik nork izendatzen dituen hautagaiak arlo bakoitzerako.

Nobel Batzordeak hautagaitza orriak 3.000 pertsona ingururi bidaltzen dizkie, normalean sariak eman aurreko urteko irailean. Pertsona horiek, oro har, arlo garrantzitsu baten lan egiten duten akademiko nabarmenak dira. Bakearen Sariari dagokionez, kontsultak gobernuei, bakearen saridun ohiei, eta Norvegiako Nobel Batzordeko kideei edo kide ohiei ere bidaltzen zaizkie. Izendapen orriak itzultzeko epea sariketaren urteko urtarrilaren 31 da. Nobel Batzordeak 300 hautagai inguru izendatzen ditu jasotako orrietatik. Hautagaiek ez dira jendaurrean ezagutarazten, eta saria lortzeko hautagaiei ere ez zaie esaten. Saria jasotzeko hautagaien erregistro guztiak, saria eman zenetik 50 urtez zigilatzen dira.

Ondoren, Nobel Batzordeak txosten bat prestatzen du arlo garrantzitsuenetan adituak diren aholkuak islatuz. Hori, aurretiko hautagaien zerrendarekin batera, saritzen duten erakundeei aurkeztuko zaie. Instituzioek batu egiten dira hautagaien artean sarituak aukeratzeko, bozketaren gehiengo osoarekin egingodutena. Bozketa egin eta berehala jakinarazten da haien erabakia, errekurritu ezin dena. Gehienez hiru saritu eta bi lan desberdin aukeratu ahal izango dira sari bakoitzeko. Bakearen Saria izan ezik, instituzioei ematea badelako, sariak pertsonei soilik eman ahal izango zaizkie.

Hilondoko izendapenak onartzen ez badira gaur egun, hasieran batzordearen erabakiaren eta sari banaketaren artean hil ziren zientzialariak, saria jasotzeko eskubidea izan zuten. Hori bi aldiz gertatu zen: 1931ko Literatura Saria Erik Axel Karlfeldti eman zitzaionean, eta 1961eko Bakearen saria Dag Hammarskjöld NBEko idazkari nagusiari emandakoan. 1974az geroztik, urrian sariak iragartzen direnean saritua bizirik egon behar da. William Vickrey hautagai bat egon zen, 1996an Ekonomiako saria jakinarazi ziotena, baina aurkeztu aurretik zendu egin zen.

Nobelen testamentuak zioen aurreko urtean zehar egindako aurkikuntzak aitortzeko sariak emango zituela. Hasieran, sariek normalean azken aurkikuntzak hartzen zituzten aintzat. Hala ere, aurkikuntza goiztiar horietako batzuk geroago gutxietsita geratu ziren. Adibidez, Johannes Fibigerek 1926ko saria jaso zuen Fisiologian edo Medikuntzan, minbizia eragiten zuen ustezko parasitoa aurkitzeagatik. Lotsa hori ez errepikatzeko, sariek gero eta onarpen handiagoak izan zituzten aurkikuntza zientifikoek denboraren proba gainditzen zutenean. Ralf Petterssonek, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria Batzordeko presidente ohiaren arabera, aurreko urtea irizpidea Nobel Batzordearen interpretazioan, aurkikuntzaren eragin osoa agerian geratu den urtea da.

Aitortzen den saria eta burutzen den tartea, diziplina batetik bestera aldatu egiten da. Literatura Saria normalean lorpen bakar bat baino gehiago izateagatik, bizitzako lan metatua aitortzeko ematen da. Bakearen Saria ere bizitza osoaren lanaren truke eman daiteke. Adibidez, 2008ko Martti Ahtisaari saritua izan zen nazioarteko gatazkak konpontzeko lanagatik. Dena den, gertakari jakin batzuengatik ere sarituak izan daitezke. Adibidez, Kofi Annanek 2001eko Bakearen Saria jaso zuen, lau urte besterik ez zeramatzala Nazio Batuen Idazkari Nagusi bezala. Era berean, Yasser Arafatek, Yitzhak Rabinek eta Shimon Peresek, Osloko Itunak arrakasta handiz amaitu eta urtebetera 1994ko saria jaso zuten.

Fisika, kimika eta medikuntzako sariak normalean lorpena oso onartua izan ondoren ematen dute. Batzuetan, urte asko izaten dira, Subrahmanyan Chandrasekharen kasuan bezala. 1983ko Fisika Saria partekatu zuen 1930eko hamarkadan izarren egitura eta bilakaerari buruz egindako lanengatik. Baina zientzialari guztiek ez dira nahiko denbora bizi izaten beren lana aitortzeko. Ondorioz, izan dira saritu ezinezko aurkikuntzak, aurkitzailea zendu ondoren izan dutelako eragina.

Bakearen Saria izan ezik, Nobel Sariak Stockholmen (Suedian) ematen dira urteroko sari zeremonian, abenduaren 10ean, Alfred Nobelen heriotzaren urteurrenean. Hartzaileen hitzaldiak sari banaketaren aurreko egunetan izaten dira normalean. Bakearen saria eta hartzaileen hitzaldiak urteko sari banaketaren zeremonian egiten dira Oslon, Norvegian, eskuarki abenduaren 10ean baita. Sari-zeremonia eta lotutako banketeak nazioarteko ohizko ekitaldi garrantzitsuak izaten dira. Suediako zeremoniak Stockholmeko kontzertu aretoan egiten dira, eta ondorengo Nobel banketea Stockholmen udaletxeko areto nagusian. Bakearen Nobel Sariaren zeremonia Norvegiako Nobel Institutuan eta Osloko Unibertsitateko auditorioan egin izan ziren lehen, eta 1990tik hona Osloko udaletxeko areto nagusian.

Stockholmeko Nobel Sarien zeremoniako une nagusia Nobel saridun bakoitza Suediako erregearen eskutik saria jasotzeko urratsak ematen dituenean gertatzen da. Eta Oslon, Norvegiako Nobel Batzordearen presidenteak Bakearen Nobel Saria aurkezten duenean Norvegiako erregearen aurrean. Hala ere, hasieran Oscar II.a erregeak ez zuen onartzen atzerritarrei hain sari handiak ematea. Baina Suediak lortzen zuen publizitatea ikusita, iritzia aldatu omen zuen.

Suediako sari banaketaren ondoren, banketea ospatzen da Stockholmeko udaleko areto urdinean, Suediako Errege Familiak eta 1.300 gonbidatu inguruk parte hartzen dutela. Bakearen Nobel sariaren banketea Osloko Grand Hotelean ospatzen da, sari banaketaren ostean. Sarituaz gain, gonbidatuen artean Stortingeko presidentea, Suediako lehen ministroa, eta 2006tik hona Norvegiako erregea eta erregina daude. Guztira, 250 gonbidatu inguru joaten dira.

Nobel Fundazioaren estatutuen arabera, saritu bakoitzak hitzaldi publikoa eman behar du sariaren gaiarekin lotutako arlo bati buruz. Nobel hitzaldiak genero erretoriko gisa, hamarkadak behar izan dituzte gaur egungo formatura iristeko. Hitzaldi hauek Nobel astean izaten dira normalean (zeremoniaren eta oturuntzaren aurreko astea, sarituak Stockholmera iristen direnetik, Nobel banketea amaitzen den arte), baina ez da derrigorrezkoa. Saria jaso eta sei hilabeteko epean ematera behartuta dago, baina batzuk beranduago eman izan dute. Adibidez, Theodore Roosevelt AEBetako presidenteak Bakearen Saria 1906an jaso zuen, baina hitzaldia 1910ean eman zuen, kargua utzi ondoren. Hitzaldiak, sarituak aukeratu dituen elkarte berak antolatuak daude.

Nobel Fundazioak 2012ko maiatzean jakinarazi zuen Svenska Medalj AB enpresarekin, Suediako bost Nobel Sarien dominak ekoizteko kontratua sinatu zuela. 1902 eta 2010 artean, Nobel saridunen dominak Myntverket moneta etxeak egiten zituen, Suediako konpainia zaharrenak, baina 2011an ateak utzi zituen 107 urteren ondoren. Bestalde, 2011n Kongsbergen kokatutako Norvegiako moneta etxeak egin zituen dominak. Nobelaren dominak Nobel Fundazioaren marka erregistratuak dira.

Domina bakoitzean Alfred Nobelen irudia ageri da ezkerreko profilarekin aurrealdean. Fisikaren, kimikaren, fisiologiaren edo medikuntzaren eta literaturaren dominek aurrealde berdinak dituzte, Alfred Nobelen irudia eta bere jaiotze eta heriotzaren urteak erakutsiz. Nobeleren erretratua Bakearen Sariaren eta Ekonomia Sariaren dominetan ere agertzen da, baina diseinu apur bat ezberdinarekin. Adibidez, saridunaren izena Ekonomia dominaren ertzean dago grabatuta. Dominaren atzealdeko irudia, saria ematen duen erakundearen arabera aldatzen da. Kimikaren eta fisikaren dominen atzealdeak diseinu bera dute.

Nobel saridunek diploma bat jasotzen dute Suediako erregearen eskutik, edo bakearen sariaren kasuan, Norvegiako Nobel Batzordeko presidentearen eskutik. Banatzen dituzten erakundeek diploma saritu bakoitzari bereziki diseinatzen dio berea. Diplomak Suediako irudi eta testuak ditu, eta bertan, saria jasotzen duenaren izena doa, eta eskuarki saria zergatik jaso duen aipatzen da. Bakearen Nobel saridunetako diplomak ez dute inolako aipamenik egiten.

Irabazleei saria jasotzen dutenean agiri bat ematen zaie, diru kopuruaren zenbatekoa baieztatzen duena. Sariaren diru kopurua Nobel Fundazioak urtero duen diruaren araberakoa da. Poltsa handitu egin da 1980ko hamarkadaz geroztik. Orduan sari bakoitzaren kopurua 880.000 SEK ziren (2,6 milioi SEK guztira, gaur egungo 350.000 dolar). 2009an, diru-saria 10 milioi SEKekoa izan zen (1,4 milioi dolar). Eta 2012ko ekainean, 8 milioi SEKera jaitsi zen. Bi saridunek kategoria batean saria partekatzen badute, saria banatu egiten da hartzaileen artean. Hiru badira, batzorde esleitzaileak aukera du berdin banatzeko hirurei, edo erdia esleitzeko bati eta laurdena beste biei. Ohikoa da hartzaileek sariaren dirua ematea, jarduera zientifiko, kultural edo humanitarioei laguntzeko.

Beste kritika batzuen artean, Nobel Batzordeei agenda politikoa izatea leporatu zaie, eta merezitako hautagai batzuk alde batera uztea. Eurozentrismoz ere salatuak izan dira, batez ere Literatura sariarengatik.

Bakearen saria

Bakearen Nobel Sariagatik gehien kritikatuak izan zirenen artean Henry Kissinger eta Lê Đức Thọ zeuden. Honek Norvegiako Nobel Batzordeko bi kideren dimisioa ekarri zuen. Kissingerrek eta Thọk saria jaso zuten Ipar Vietnam eta Estatu Batuen arteko su-etena negoziatzeagatik 1973. urtarrilean. Hala ere, saria iragarri zenean, bi aldeek oraindik ere borrokan ari ziren. Ipar Vietnamen aldekoek ziotenez Kissinger ez zen bakegilea, baizik eta kontrakoa, gerra zabaltzeko arduraduna. Etsaiek ostera, negoziazioetan bere praktikak iruzurrean oinarritzen zirela leporatu zioten Lê Đức Thọri, baina ez zuten kritikatzeko aukerarik izan, saria errefusatu egin zuelako.

Yasser Arafatek, Shimon Peresek eta Yitzhak Rabinek 1994an Bakearen Saria jaso zuten, Israelen eta Palestinaren artean bakea egiteagatik. Saria iragarri eta berehala, Norvegiako Nobel Batzordeko bost kideetako batek Arafat terrorista gisa salatu ondoren, dimisioa eman zuen. Halaber, Arafati buruzko zalantzak hainbat egunkarietan agertu ziren.

Bakearen beste Sari eztabaidatu bat Barack Obamak 2009an jaso zuena izan zen. Hautagaitza guztiak Obamak Estatu Batuetako presidente kargua hartu zuenetik hamaika egunetara itxi ziren, baina benetako ebaluazioa hurrengo zortzi hilabetetan egin zen. Obamak berak adierazi zuen ez zuela saria merezi, ez eta horrek kokatuko zuen konpainiaren aldamenean egotea ere. Bakearen aurreko saridunak banatuta zeuden, batzuk Obamak saria merezi zuela esanez, eta beste batzuen ustez, oraindik ez zuela lorpenik ziurtatu halako sari bat merezitzeko. Obamaren sariak, Jimmy Carter eta Al Goreren aurreko Bake Sariekin batera, ezkerreko joera salaketak bultzatu zituen.

Literatura Saria

Zientzia sariak

Norvegiako Nobel Batzordeak baieztatu egin zuen Mahatma Gandhi Bakearen Sarirako hautagai izan zela 1937-39, 1947an, eta 1948ko urtarrilean erail zuten egun batzuk lehenago. Ondoren, Norvegiako Nobel Batzordeko kideek deitoratu egin zuten saria ez zitzaiolako eman. Geir Lundestad, 2006ko Norvegiako Nobel Batzordeko idazkariak esan zuenez, Gure 106 urteko historiaren omisiorik handiena da, zalantzarik gabe, Mahatma Gandhik ez zuela inoiz Bakearen Nobel saria jaso. Gandhi Bakearen Nobel saririk gabe egon zitekeen. Galdera da ea Nobel Batzordea Gandhi gabe egon daitekeen ala ez. 1948an, Gandhiren heriotzaren urtea, Nobel Batzordeak saria emateari uko egin zion urte hartan ez zegoela bizi zen hautagai egokirik esanaz. Geroago, 14. Dalai Lamari Bakearen Saria eman ziotenean 1989an, batzordeko presidenteak hitzaldian gaineratu zuen neurri batean, Mahatma Gandhiren memoriari egindako omenaldia izan zela. Bakearen Saria lortzeko oso ezagunak ziren beste pertsona batzuk, baina jaso ez zutenak, honakoak ziren Atzerri Politika aldizkariaren iritziz: Eleanor Roosevelt, Václav Havel, Ken Saro-Wiwa, Sari Nusseibeh eta Corazon Aquino. Aldizkariak zioen inoiz irabazi ez zuten, baina izan beharko luketen pertsonak zirela.

Literatura Sariak baditu ere hutsegite eztabaidagarriak. Adam Kirschek iradoki zuenez, idazle aipagarri askok galdu zuten saria arrazoi politikoengatik edo literaturaz kanpokoengatik. Era berean, Europako eta Suediako egileengan jarritako arreta handia kritikatua izan da. Sariaren joera eurozentrikoa Peter Englund Suediako Akademiako 2009ko idazkari iraunkorrak aitortu zuen, gaineratuz hori arazoa zela. Dena den, Europarekiko joera horrek idazle aipagarri batzuk ere Literatura Saritik baztertuak utzi zituen, besteak beste, Leo Tolstoi, Anton Chekhov, JRR Tolkien, Émile Zola, Marcel Proust, Vladimir Nabokov, James Joyce, August Strindberg, Simon Vestdijk edo Karel Čapek. Eta mundu mailan, Jorge Luis Borges, Ezra Pound, John Updike, Arthur Miller, Mark Twain eta Afrikako Chinua Achebe.

Hautagaiek urte berean hainbat hautagaitza jaso ditzakete. Gaston Ramonek 155 izendapen jaso zituen fisiologian edo medikuntzan 1930etik 1953ra bitartean. 1963an hil zen, saria jaso gabe. Pierre Paul Émile Rouxek 115 izendapen jaso zituen fisiologian edo medikuntzan, eta Arnold Sommerfeldek 84 jaso zituen fisikan. 2016an argitaratutako datuen arabera, horiek izan ziren saririk gabeko hiru zientzialari izendatuak. Bestalde, Otto Sternek 1925 eta 1943 bitartean, 79 hautagaitza jaso zituen fisikan, azkenean 1943an saria lortuz.

Hiru pertsona baino gehiagori saria ematearen aurkako arau zorrotza ere eztabaidagarria izan da. Sari bateko lorpena hiru kide baino gehiagok osatutako talde bati aitortzen zaionean, norbait saritik kanpo geratu behar da. Adibidez, 2002an Kimikako saria Koichi Tanaka eta John Fenni eman zitzaien proteinen kimikan masa espektrometria garatzeagatik, baina sariak ez zituen aitortu Franz Hillenkampek eta Michael Karasek Frankfurt Unibertsitateko Kimika Fisiko eta Teorikoko Institutuan egindako lorpenak. Carl Hagen fisikako sarirako hautagaiaren arabera, hiru pertsonen mugak saria kendu zien 2013an berari eta taldeko beste bi kideri, Gerald Guraln eta Tom Kibblem. 1964an artikulu bat argitaratu zuten, kosmosaren hasierari erantzunak emanaz, Baina 2013ko Fisika Saria Peter Higgsek eta François Englertek lortu zuten, 1964an gai berari buruz argitaratutako artikuluagatik. Bost fisikariak ondorio berdinera iritsi ziren, angelu desberdinetatik abiatuta. Hagenek salatzen zuen konponbide zuzena izango zela hiru pertsonen muga alde batera uztea, edo lortutako aurkikuntza berdinerako, saritzeko denbora bi urtera zabaltzea.

Era berean, hil ondoren saririk ez emateko arauak, berdin pertsona bakarra denean edo talde bateko partaidea, ez dizkio errekonozitzen egindako lorpenak. Ekonomia Saria 1997an partekatua izan zen, eta Robert C. Mertoni, akzioen balorazioaren garapenean aitzindaria, eta Myron Scholesi, aukera-prezioetan egindako lanarengatik, eman zitzaien. Baina azken honen taldekidea izan zen Fischer Blackek ezin izan zuen jaso, 1995ean zendu zelako. Urte horretako saria iragarri zuenean, Nobel batzordeak Blackem izena ere esan zuen, berea funtsezko ekarpena izan zelako.

Azpijan politikoek ere, hautagaiak merezitako aitorpena ukatu dezakete. Lise Meitnerek eta Fritz Strassmannek fisio nuklearra aurkitu zuten Otto Hahnekin batera, baina Hahnenen 1944ko Kimikako Nobel Sariaren zati bat ukatu egin zitzaien, naziek boterera iritsi zirenean ihes egin zutelako. Meitner eta Strassmannen ikerketen ekarpenak ez ziren guztiz aitortu urte batzuetara arte, Hahnekin batera 1966ko Enrico Fermi saria jaso zutenean.

Alfred Nobelek bere dirutza utzi zuen sariak finantzatzeko aurreko urtean gizateriari onura handiena erantsi diotenei emateko. Fisikako Nobel Sariak fisikaren esparruan aurkikuntza edo asmakizun garrantzitsuena egin duenari eman behar zaizkiola, esan zuen. Alfred Nobelek ez zituen aurkikuntzak azpimarratu, baina historikoki Nobel Sarien Batzordeek errespetu handiagoarekin hartu dituzte asmakizunak baino: Fisikako Sarien %77 aurkikuntzei eman zaizkie, eta asmakizunei %23 baino ez. Christoph Bartneckek eta Matthias Rauterbergek, Nature and Technoetic Arts aldizkarietan argitaratutako artikuluetan diote, aurkikuntzei emandako gaineko garrantziak, Nobel saria gizartearen ekarpenik handiena saritzeko asmoaren jatorritik aldendu egin dela.

STEM arloetan (Science, Technology, Engineering, Mathematics) saririk entzutetsuenei dagokionez, proportzio txikia soilik eman zaie emakumezkoei. Fisikako 210 sarituetatik, kimikako 181tik eta medikuntzako 216tik, 1901 eta 2018 urteen artean, hiru emakumezko saritu besterik ez ziren fisikan, bost kimikan eta 12 medikuntzan. Datu hauen eta gutxi gorabeherako berdintasunezko sexu-ratioaren arteko desadostasunean, hainbat alderdik laguntzen dute, hala nola, hautagaitza zapuztuak; dagokien arloetan gizonak baino emakume gutxiago aritzeak, Nobel Sariak normalean ikerketa egin ondoren hamarkada batzuetara ematen direla (generoaren aldea arlo garrantzitsuetan handiagoa zen garaia islatzen da), atzerapen handiagoa emakumeei bere lorpenengatik saritzeko, bizitza-luzera faktore garrantzitsuagoa bihurtuz (sariak ez direlako ematen hil ostean), eta elkartutako saridunen artean emakumeak ezabatzeko joera. Faktore horiek gorabehera, Marie Curie orain arte bi zientzia desberdinetan Nobel Sariak jaso dituen pertsona bakarra da (Fisika 1903an eta Kimika 1911an), bera izanik zientzietan bi Nobel sari jaso dituzten hiru pertsonetatik bat.

Lau pertsonek bi Nobel Sari jaso dituzte. Marie Curiek Fisika Saria jaso zuen 1903an erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzengatik, eta 1911an Kimika Saria erradio purua isolatzeagatik. Bi zientzia desberdinetan Nobel saria lortu duen pertsona bakarra da. Linus Paulingi 1954ko Kimika Saria eman zioten, lotura kimikoen eta bere aplikazioengatik substantzia konplexuen egituretan. Paulingek Bake Saria ere jaso zuen 1962an, arma nuklearren aurkako aktibismoagatik, partekatu gabeko bi sari jaso duen bakarra izanik. John Bardeenek Fisika Saria bi aldiz jaso zuen: 1956an transistorea asmatu zuelako eta 1972an supereroankortasun teoriagatik. Frederick Sangerrek bi aldiz jaso zuen saria Kimikan: 1958an, intsulina molekularen egitura zehazteagatik, eta 1980an DNAren oinarri sekuentziak zehazteko metodoa asmatzeagatik.

Bi erakundek bakearen saria behin baino gehiagotan jaso dute. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak hiru bider jaso zuen: 1917an eta 1944an mundu gerretan egindako lanagatik; eta 1963an, mendeurrena betetzen zuelako. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisariotzari bi aldiz eman zitzaion Bakearen saria errefuxiatuei laguntzeagatik: 1954an eta 1981ean.

Curie familia da sari gehien jaso dituena, lau sari bost pertsonen artean. Marie Curiek Fisikako (1903an) eta Kimikako (1911an) sariak jaso zituen. Pierre Curie senarrak 1903ko Fisika saria berarekin partekatu zuen. Haien alaba Irène Joliot-Curiek 1935ean Kimika Saria jaso zuen, Frédéric Joliot-Curie senarrarekin batera. Horrez gain, Marie Curieren bigarren alabaren senarra, Henry Labouisse, UNICEFeko zuzendaria zen, 1965ean Bakearen Nobel Saria onartu zuenean erakunde horren izenean.

Curie senitartekoaren erregistroarekin bat egin ez arren, hainbat familiak daude bi saridunekin. Gerty Cori eta Carl Ferdinand Cori senar-emazteek 1947an Fisiologia edo Medikuntzako saria partekatu zuten. Eta baita May-Britt Moser eta Edvard Moser senar-emazteek 2014an, (John O'Keeferekin batera). J. J. Thomsonek Fisika Saria jaso zuen 1906an elektroiak partikulak direla frogatzeagatik. Bere semea, George Paget Thomsonek, sari bera jaso zuen 1937an, uhinen propietateak ere badituztela aurkitzeagatik. William Henry Bragg eta bere semea William Lawrence Braggek, Fisika Saria partekatu zuten 1915ean X izpien kristalografia asmatzeagatik. Niels Bohrek Fisika saria jaso zuen 1922an, eta Aage Bohr bere semea 1975ean izan zen saritua . Manne Siegbahnek 1924an Fisika Saria jaso zuen, eta bere semea Kai Siegbahnek 1981ean.

Halaber, Hans von Euler-Chelpinek Kimika Saria jaso zuen 1929an, eta Ulf von Euler semeak Fisiologia edo Medikuntza Saria 1970ean. CV Ramanek Fisika Saria lortu zuen 1930ean,  eta Subrahmanyan Chandrasekhar ilobak sari bera 1983. urtean. Arthur Kornbergek Fisiologia edo Medikuntza Saria jaso zuen 1959an; eta Roger Kornberger semeak Kimika Saria 2006an. Jan Tinbergenek 1969an lehen aldiz Ekonomian emandako Saria jaso zuen, eta bere anaia Nikolaas Tinbergenek 1973ko Fisiologia edo Medikuntza Saria. Alva Myrdalek Bakearen Saria jaso zuen 1982an, eta Gunnar Myrdal senarrak Ekonomiakoa 1974an. Paul Samuelson eta Kenneth Arrow Ekonomia saridunak koinatuak ziren. Frits Zernike 1953ko Fisika sariduna, Gerard 't Hooft fisikako 1999ko saridunaren osaba zen. 2019an, Abhijit Banerjee eta Esther Duflo bikote ezkonduak Ekonomia Nobel Saria jaso zuten.

Bi saridunek beren borondatez errefusatu zuten Nobel Saria. 1964an Jean-Paul Sartreri Literatura Saria eman zioten, baina uko egin zion, esanaz Idazle batek uko egin behar dio bere burua erakunde bihurtzen uzteari, nahiz eta forma ohoretsuenean izan. Lê Đức Thọk, 1973ko Bake Saria jasotzeko Vietnamgo gerrako Pariseko Bake Akordioetan AEBkin egindako lanagatik aukeratu zuten, baina errefusatu egin zuen, Vietnamen benetako bakerik ez zegoelako. George Bernard Shaw 1925eko Literatura Saria onartu ondoren, sariaren dirua errefusatzen saiatu zen. Azkenean, Anglo-Suediako Literatura Fundazioa sortzeko erabiltzea adostu zuten.

Hirugarren Reicharen garaian, Adolf Hitlerrek Richard Kuhn, Adolf Butenandt eta Gerhard Domagkek sariak onartzea oztopatu egin zuen. Guztiei diploma eta urrezko dominak Bigarren Mundu Gerraren ostean eman zizkieten. 1958an, Boris Pasternak uko egin zion literatura sariari, Sobietar Batasuneko gobernuak egin lezakeen beldurragatik Stockholmera bidaiatuz gero saria onartzeko. Horren truke, Suediako Akademiak ezezkoa eman zion errefusa horri, esanez ezezko honek, jakina, ez du inola ere sariaren baliozkotasuna aldatzen. Akademiak deitoratu egin zuen Literatura Sariaren aurkezpena ezin zelako urte hartan ospatu, eta 1989an Pasternaken semeak saria bere izenean onartu zuen.

Aung San Suu Kyiri 1991ko Bakearen Nobel Saria eman zioten, baina bere haurrek onartu behar izan zuten saria, Myanmaren etxean atxilotu zutelako. Suu Kyik bere hitzaldia bi hamarkada geroago eman zuen, 2012. urtean. Liu Xiaobok Bakearen Nobel Saria jaso zuen 2010ean, bera eta bere emaztea Txinan preso politiko gisa atxilotu zituzten bitartean, eta ezin izan zuen saria onartu bere bizitzan.

Mundu mailan onar daitekeen lorpen zientifiko edo literarioaren ikurra izanik, Nobel saria fikzioan maiz agertzen da. Horrela egin izan dira Saria eta Nobelen semea filmak, fikziozko Nobel saridunei buruz. Eta baita sari errealen inguruko istorioen fikziozko kontuak, besteak beste, Nobel korua, Rabindranath Tagoreren sariaren lapurretan oinarritutako filma.

Dnipropetrovskeko Ekonomia eta Zuzenbide Unibertsitateko Alfred Nobelen planeta monumentua 2008an ireki zen. Mundua irudikatzen duen globoan, misil estrategiko militarren hondakinekin egindako aleazio bateko 802 Nobel sarituren erliebeak daude. 




#Article 37: Zenbaki (1191 words)


Zenbakia kantitate baten irudia edo sinboloa da. Zenbaki ezagunenak arruntak dira (0, 1, 2, eta abar), zenbatzeko erabiltzen direnak. Zenbaki negatiboak gaineratzen ba ditugu, osokoak lortzen ditugu. Osokoen arteko zatiduren bidez arrazionalak sor ditzakegu. Beste hamartarrak barne hartzen (irrazionalak, alegia) errealak burutzen ditugu, eta azkenean, konplexuak gaineratzen ekuazio aljebraikoak ebazteko behar diren zenbaki guztiak ditugu. Hala ere, beste zenbaki mota dira, infinituak eta transfinituak. Erreal diren artean, ekuazio aljebraikoaren soluzio ez direnak transzendenteak deritzegu; adibidez, Pi eta e. Bi zenbaki hauek Eulerren identitatearen bidez lotu daude (identitate honi munduko formula ospetsuena deritzete).

Aljebra abstktuan eta analisi matematikoan, zenbaki-sistemek honako egitura daukate:

Zenbaki-multzoek beste modu batzuetan ere adieraz daitezke, hala nola Hasse-ren diagramarekin, Euler-en diagramarekin eta Venn-en diagramarekin.

Lehenengo gizakiak konturatu ziren bi multzoren artean aukeratu behar zutenean, handiena eta txikiena zein zen erabakitzeko moduren bat aurkitu behar zutela. Horregatik, zenbatzen hasi ziren. Horretarako, objektu fisikoak (hala nola harriak, hezurrak edo enborrak) erabili zituzten. Horren lekuko dira Lebombon aurkitu zuten 37.000 urteko antzinatasuna duen babuino-hezur landua, 29 hortz markarekin, edo Txekoslovakian aurkitutako otso-hezurra, 5 multzotan banatutako 57 hozkekin.

Marken ordez, sinboloak erabiltzen hasi ziren, zerga- eta jabetza-erregistroak zenbatzeko. Aurkikuntzak Mesopotamian egin ziren, K.a. 8.000. urtean. Hasieran, erregistro horiek zenbatzeko, buztinezko fitxak erabiltzen ziren, baina denbora pasa ahala, buztinezko oholtxoetan hasi ziren idazten zenbakiak, sinbolo desberdinak erabiliz. Hala ere, metodo horiek merkatal edo kontabilitate gaietan bakarrik erabili ziren, nahiz eta lur-neurketan eta astronomian ere oso erabilgarriak izan, esate baterako, mugimendu planetarioak erregistratzeko.

Duela 5.000 urte hasi ziren erabiltzen gaur egun ezagutzen ditugun zenbaki-sinboloak.

Grezian, K.a III. mendean, oraindik ez zenez 0 ikurra existitzen, hutsa adierazteko,oudos “o” ikurra erabiltzen hasi ziren, baina ikur horrek, ez zuen gaur egun zeroak duen esanahi bera.

Amerikan, hogei oinarriko zenbaki sistemen lehenengo adierazpena K.a III. mendekoa da. Olmeka zibilizazioko hilarri batean zeroaren eta ordenaren kontzeptuak ageri dira.

Maiek, aldiz, zeroa adierazteko lau ikur asmatu zituzten. Garrantzitsuenak bi dira: batetik, zero matematikoa adierazteko, barraskilo baten oskolaren ebaketa erabiltzen zen, eta bestetik, egutegiko zeroa adierazteko, lore bat erabiltzen zuten.

Baina Brahmaguptak, zenbaki negatiboekin egin zuen lana alde batera geratu zen eta hainbat mende igaro behar izan ziren (Errenazimendura arte) hauek berreskuratzeko.

Antza denez, txinatarrek ere bazuten zenbaki negatiboen ideia, eta kalkuluak egiteko koloretako hagaxkak erabili zituzten; beltzak zenbaki negatiboentzako eta gorriak positiboentzako.

Zenbaki konplexuak gutxitan onartzen ziren erro edo ekuazioen soluzio gisa eta ia inorengandik koefiziente modura. Zenbaki hauek, hasiera batean, ficticii ‘fikziozko’ izena hartu zuten.

G. Cardanok (1501-1576) 10 zenbakia bi zatitan zatitu, haien biderkadurak 40 balio dezan problema ebaztean, soluzio hauek lortu zituen:  eta .

Ekuazio kubikoak Cardano-Tartaglia formularen bidez ebaztean, nahiz eta erroak errealak izan, zenbaki negatiboen erroak ageri dira tarteko urratsetan. Egoera horretan, R. Bombellik (1526-1573) bere Aljebra liburuan “ideia ero” zeritzona izan zuela dio, hau da, errotzaileek errokizunen erlazio bera izan zezaketen eta haiekin lan egin zezaketen, beranduago, desagerrarazten saiatuz gero.

Indukzio matematikoaren aurrekaria indukzio osoa izeneko frogapen metodoa da. Pascalek (1623-1662) indukzio matematikoaren metodoa erabili zuen, gaur egun ezagutzen dugun moduan, bere izena daraman zenbaki triangeluari dagozkion propietateak frogatzeko. Indukzioaren bidezko frogapenek bi zati dituzte beti: oinarrizko urratsa eta indukziozko urratsa. Ondoren, notazio gaurkotuan deskribatzen dira:

 zenbaki arrunten azpimultzoa bada ( moduan ezaguna) eta  elementu bakoitzak  propietatea betetzen badu non:

Beraz, =, hau da, edozein  zenbaki arruntak  propietatea betetzen du.

Intuizioz, indukzioa domino efektu gisa ulertzen da. Domino fitxen errenkada infinitua dugula suposatuz, oinarrizko urratsa lehenengo fitxa jaurtitzean datza; bestalde, urrats induktiboak frogatzen du fitxaren bat erortzen bada, hurrengo fitxa ere eroriko dela. Horren ondorioa errenkada horretako fitxa guztiak bota daitezkeela da.

Interpretazio hau Gaussi (1777-1855) esleitzen zaio.  motako zenbaki konplexu osoekin ere lan egin zuen,  eta  zenbaki osoak izanik.  ikurra Euler hasi zen erabiltzen 1777an eta Gaussek zabaldu zuen 1801ean Disquisitiones arithmeticae obran.

Zenbaki konplexuen irudikapen grafikoa Caspar Wessel-ek (1745-1818) egin zuen, baina oharkabean igaro zen. Horregatik, zenbaki konplexuen planoak  du izena.
Girard-en garaitik (XVII. mendearen erditik) ezagutzen da zenbaki errealak zuzen baten puntuekin bat egiten dutela.

Zenbaki motarik ezagunenan zenbaki arruntak dira, askotan zenbaki oso ere deituak: 1, 2, 3 eta ondoren doazen guztiak. Tradizionalki zerrenda hau 1 zenbakiarekin hasi da, 0 ez baitzen kontsideratzen zenbaki bat Antzinako Grezian. Hala ere, XIX. mendetik aurrera multzo-teoriaren garatzaileek eta matematikariek 0 gehitzen hasi ziren zenbaki arrunte barnean. Gaur egun, matematikariek bi multzoak izendatzeko erabiltzen dute zenbaki arruntak, 0 barnebildu edo ez. Matematikan zenbaki hauek izendatzeko erabiltzen den sinboloa N da, baita  idatzia, eta batzuetan  edo  beharrezkoa denean adieraztea 0 edo 1 zenbakitik hasten diren.

Zenbaki sistema hamartarrean, gaur egun operazio matematikoetan ia unibertsalki erabiltzen dena, zenbaki naturalak hamar digitu erabiltzen idazten dira: 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, eta 9. Zenbaki-sistemaren oinarria zenbaki-sistema batek zenbakiak errepresentatzeko erabiltzen duen digito ezberdinen kopurua da. Zenbaki sistema hamartarrean 10 da. Sistema honetan, eskuman idazten den sistemak 1-eko leku-balioa du, eta beste edozein digitok bere eskubian dagoen digitoaren 10 aldiz balio handiagoa izango du. Adibidez, 34 zenbakian 4 digitoak  balioa izango du eta 3 digitoak .

Zenbaki osoen multzoan zenbaki arruntak biltzen dira (0,1,2,...), beren aurkakoekin batera (-0,-1,-2,...). -0 eta 0 berdintzat jotzen dira. Zenbaki osoen multzoa Z hizkiaz izendatu ohi da (Zahlen germanierazko hitzetik). Zenbaki osoak batu, kendu eta biderkatu egin daitezke: emaitza beti izango da zenbaki oso bat.

x+a=b motako ekuazioen soluzioa, non a eta b zenbaki osoak diren, zenbaki osoa izango da. Zenbaki arrunten kasuan ez da esaterako gauza bera gertatzen. Zorrotzago, zenbaki osoen multzoak, batuketa eta biderketa eragiketak definitu ondoren, eraztun trukakorra osatzen duela esan behar da.

Zenbaki arrazional bat zatiki moduan espresa daitekeen edozein zenbaki da, zenbakitzailea zenbaki oso bat baldin bada eta izendatzailea zenbaki oso positibo bat. Izendatzaile negatiboak baimentzen dira, baina normalki ez dira erabiltzen, edozein zenbaki arrazional izendatzaile positibo bat duen zatiki baten berdina delako. Zatikiak bi zenbaki osorekin osatzen dira, zenbakitzailea eta izendatzailea, barra bat jarrita zatitzen euren erdia. Adibidez  zatikiak m zatitzen du n atal berdinetan. Bi zatiki egon daitezke zenbaki arrazional berdinari dagokionak, adibidez  eta  berdinak dira, hau da,

mren balio absolutua nrena baino handiagoa bada (positiboak direla pentsatuz), orduan zatikiaren balio absolutua 1 baino handiago izango da. Zatikiak izna daitezke 1 baino handiago, txikiago edo berdin, eta izan daitezke positibo, negatibo edo 0. Zenbaki arrazional guztien multzoak zenbaki oso guztiak barnean hartzen ditu, edozein zenbaki oso idatzi daitekeelako izendatzailearen zatiki gisa. Adibidez, -7 idatzi daiteke  gisa. Zenbaki arrazionalen ikurra Q da (quotient hitzetik), eta horrela ere idatzi daiteke: .

Zenbakien ezaugarrien ikerketari esker, bitxiak diren zenbakiak aurkitu dira, matematikoki balio berezirik izan ez arren:

Zenbakiak letraz adierazteko modu ohikoenetako bat sinboloen multzo finitu bat edo digitu bat da, eta modu egokian konbinatuz, zenbaki gisa funtzionatzen duten zifrak eratzea ahalbidetzen du. Zeinu-sekuentzia jakin bat zenbaki bat irudikatzeko erabiltzen denean, zenbakizkoa deitzen zaio.

Hizkuntza naturalek eta zifren bidez idazten diren zenbakiek arazoak izan ohi dituzte kopuru handiak adierazteko. Hori konpontzeko, matematika arloan oinarri aritmetiko bezala ezagutzen dena erabiltzen hasi zen, hau da, edozein zenbaki beste baten batuketaren edo biderketaren bidez adierazi zen. Adibidez, 13568 zenbaki arabiarra horrela banakatzen da:

Hizkuntza askok oinarri hamartarra erabiltzen dute, sistema arabiarrak bezala, beste hainbat hizkuntzatan, aldiz, ohikoa da hogei oinarriko sistemak erabiltzea.

Hizkuntza naturalek izenak erabiltzen dituzte hatz bidezko zenbaketan oinarritutako zenbakietarako. Horregatik, hizkuntza gehienek 10 oinarriko (eskuetako hatzak) edo 20 oinarriko (esku eta oinetako hatzak) zenbaki-sistemak erabiltzen dituzte.




#Article 38: Zenbaki lehen (128 words)


Zenbaki lehenak batez (1) eta bere buruaz bakarrik zatigarriak diren zenbakiak dira, eta zenbaki arrunten multzoaren azpimultzo bat osatzen dute. Aurreneko hogei zenbaki lehenak honakoak dira: 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23, 29, 31, 37, 41, 43, 47, 53, 59, 61, 67 eta 71. Bata ez da lehena, zatitzaile bakarra duelako, eta zeroa ere ez, zeroz zatigarri den zenbakirik ez dagoelako.

Aritmetikaren oinarrizko teoremak, edozein zenbaki arrunt positiboren faktorizazioa lehenen bidez egin daitekeela baieztatzen du; halaber, faktorizazio hau bakarra dela.

Zenbaki lehenak mugagabeak dira. Horren froga ad absurdum-en metodorarekin egiten da:

Demagun zenbaki lehen handiena dagoela P.
Kontuan har dezagun P!=[P*(P-1)*(P-2)...*2*1]. P!+1 eta P!-1-ei P baino txikiago den zenbaki lehena ezin izango dio zatiketa zehatza egin. Hortaz, P baino lehen handiagoak daude, frogatu nahi genuenez.




#Article 39: Jupiter (577 words)


Jupiter Eguzki-sistemako bosgarren planeta da, sistemako handiena eta sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat. Eguzkiaren masaren milaren bat du, baina Eguzki-sistemako beste planeta guztiek batera duten masaren bikoitza baino gehiago dauka. Gasezko planeta da, batez ere hidrogenoz eta helioz osatua, Saturno bezala. Jupiter ezaguna izan da astronomoentzat antzinarotik. Erromatarrek Jupiter jainkoaren izena eman zioten. Lurretik ikusia, Jupiterrek -2,94ko itxurazko magnitudea izan dezake, nahikoa distiratsu bere islatutako argiak itzalak sortzeko. Ilargia eta Artizarraren ostean gaueko zeruan dagoen objekturik distiratsuena da.  

Jupiter batez ere hidrogenoz osatuta dago, baina bere masaren laurdena helioa da. Helioa molekulen hamarrena baino ez da, hala ere. Baliteke ere elementu pisutsuagoak egotea arrokazko nukleo batean, baina beste gasezko erraldoiak bezala, Jupiterrek ez du muga solido definiturik. Planetaren errotazio azkarra dela eta, bere itxura esferoide oblatu batena da: ekuatorean nabarmena da zabalagoa dela poloetan baino. Kanpo atmosfera nabarmenki bereizia dago banda ezberdinekin latitude ezberdinetan, turbulentziak eta ekaitzak eraginez bere mugetan. Atmosferako ezaugarririk nabarmenetako bat Orban Gorri Handia da, gutxienez XVII. mendean lehen aldiz teleskopio batekin ikusi zenetik aktibo egon den ekaitz bat. Jupiterren inguruan eraztun oso ahul bat dago eta magnetosfera oso indartsua. Jupiterrek 79 ilargi ezagun ditu, horietatik lau Galileo Galileik 1610ean aurkitu zituen Galileoren ilargiak. Ganimedes, guztien artean handiena, Merkurio planeta baino handiagoa da. 

Jupiter behin baino gehiagotan bisitatu dute satelite artifizial ezberdinek, nabarmenki Pioneer eta Voyager misioetan, eta beranduago Galileo espazio misioak. 2007ko otsailean New Horizons sateliteak bisitatu zuen, Jupiterren grabitazioa erabili zuena bere abiadura handitzeko eta Plutonera iristeko norabidea hartzeko. 2016ko uztailaren 4an Juno espazio zundak planeta bisitatu zuen eta bere orbitan sartu zen. Etorkizunean bere sateliteak bisitatzeko misioak egingo dira, tartean Europa. 

Astronomoek 500 sistema-planetario inguru aurkitu dituzte planeta ugari dituztenak. Ohikoa da sistema horiek Lurraren masa hainbat aldiz dituzten superlur batzuk dituzte, Merkuriok Eguzkian inguruan biratzen duena baino gertuago. Batzuetan, Jupiterren masa duten planetak aurkitzen dira euren izarretik oso gertu.

Biraketa handiaren hipotesiaren arabera, baliteke Lurra eta bere gertuko planetak Jupiterrek superlurrak suntsitu ostean osatutako zatien talken ondorioz sortzea. Hipotesi honetan, Jupiter Eguzki-sistemaren barnealdera etorri zen, grabitazio tiraldiak eginez eta superlur horien arteko talkak eginez orbitak gainezartzen zirenean. 

Jupiter Saturnorekin erresonantzian sartu zenean, kanpoko Eguzki-sistemarako bidea hartuko luke, barne-planetak sortzea baimenduz, tartean Lurra.

Jupiter batez ere gas eta likidoz osatuta dago. Eguzki-sistemako lau planeta erraldoietatik handiena da eta, beraz, planetarik handiena. 142.984 kilometroko diametroa du ekuatorean. Jupiterren dentsitatea 1,326 g/cm3 da, planeta erraldoien artean bigarren handiena, baina lau planeta telurikoak baino baxuago. 

Jupiterren goi-atmosferaren %88-92 inguru hidrogenoa da eta %8-12 helioa, gas molekulen bolumenaren ehunekoan. Helio atomo baten masa atomikoa hidrogeno atomoarena baino lau aldiz handiagoa da, beraz konposizioa ezberdina da atomoen masa kontuan hartzen badugu. Honela, Jupiterren atmosferaren masaren %75 hidrogenoa da eta %24 helioa. Geratzen den %1 beste elementuak dira. Traza elementu horiek metano, ur lurrun, amoniakoa eta siliziozko konposatuak dira. Badira ere karbono, etano, azido sulfhidriko, neon, oxigeno, fosfina eta sufre arrastoak. Kanpo atmosferan amoniako izoztuaren kristalak daude. Barnealdeko materialak dentsoagoak dira, masaren arabera %71 hidrogenoa, %24 helioa eta %5 bestelako elementuak dira. Infragorriak eta ultramoreak erabiliz, ikusi da bentzenoa eta beste hidrokarburoak daudela.

Atmosferan dauden hidrogeno eta helio kopuruak Eguzki-sistemaren sorrerako nebulosan zeuden portzentajeak lirateke. Neona, adibidez, 20 parte milioiko baino ez da, gutxi gorabehera Eguzkian dagoenaren hamarren bat. Helioa ere Eguzkian dagoen kopuruaren %80a da. Atmosferan dagoen galera hau planetaren barnealdera egindako prezipitazioaren ondorioa litzateke. 

Espektroskopian oinarritua, Saturnok Jupiterren konposizio antzekoa duela uste da, baina Urano eta Neptunok hidrogeno eta helio kopuru txikiagoa dute, eta beste elementu izoztu batzuk; horregatik deitzen zaie izotzezko erraldoiak.




#Article 40: Egun (101 words)


Eguna 24 ordu dituen denbora unitatea da. Hau da, Lurrak bere ardatzaren inguruan bira oso bat emateko behar duen denbora. Eguna gauaren aurkakoa ere bada, hau da, egunsentitik ilunabarrera luzatzen den denbora tartea, eguzkiak argitzen duen banako bakoitza.

K.a. IV. mendean aurkitu zuten eguna/gaua zergatik gertatzen ziren; eklipseen zergatia aurkitu eta horri esker ulertu ahal izan zuten zergatik iluntzen zen eguna. Egunak zein iraupen duen jakiteko Lurrak argizagi baten inguruan bira emateko behar duen denbora neurtu behar da. Beraz, erreferentzia gisa zein argizagi hartzen den, halakoa izango da egunaren iraupena, puntu beretik bi aldiz igarotzeko ez baitute guztiek denbora bera behar.




#Article 41: Estatistika (3229 words)


Estatistika matematikaren adar bat da, datuak biltzeaz, sailkatzeaz, aztertzeaz, interpretatzeaz eta aurkezteaz arduratzen dena. Helburutzat du datu horien baitan dauden erregulartasunak eta erlazioak hautematea, horietarako ereduak eratzea, iragarpenak egitea, konklusio zehatzak ematea, eta erabaki egokiak hartzea. Labur, estatistikaren helburua da jasotako datuetatik informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatu eta aplikatzea. Horretarako, matematika, probabilitate teoria eta erabaki-teoria oinarritzat hartzen ditu. Estatistikaren teknikak maila bitan erabiltzen dira: estatistika deskribatzailean teknika sinple eta errazak erabiltzen dira datuak irudikatu eta laburtzeko; inferentzia estatistikoak, berriz, azterketa konplexuago eta zorrotzagoa egiten du, datuak eredu matematiko batera egokitu eta berarekin duten errore estatistikoa neurtuz, probabilitate kontzeptuan oinarrituz horretarako. Egun funtsezko metodologia da ikerketa zientifikoan eta alor guztietan zabaltzen da bere erabilera, hala nola ekonomian, medikuntzan, soziologian eta meteorologian. Hala ere, erabilera oker batengatik estatistika manipulazio eta erroreen iturburua izan da sarri; hori dela eta, estatistikaren emaitzak behar bezala interpretatzeko garrantzitsutzat jotzen dira estatistikaren jendarteratzea eta estatistika-hezkuntza zorrotza, estatistika teknikak eta horietarako programa informatikoen aukerak tentuz baliatzeko.

Beste alde batetik, estatistikak terminoa edonolako datu multzoak, baina gehienetan erakunde publikoek argitaratutako datu ofizialak, adierazteko ere erabili ohi da (langabetuen estatistikak eta osasun estatistikak, esaterako). Estatistika ez da, ordea, datuak jasotzera mugatzen, harago doa eta datuen azterketarako metodologia ere hartzen du bere baitan.

XVII. eta XVIII. mendeetan estatistika terminoa sortu eta oinarrizko metodologia zientifiko bilakatu aurretik, anitzetan burutzen ziren datu bilketak. Antzinako Egipton eta beste zibilizazio zaharretan ohizkoak ziren zentsuak. Erdi Aroan ere ezagunak dira egindako datu bilketa batzuk, Ingalaterran egindako Domesday Book delakoa esaterako. Estatistika datuen azterketa moduan ikusi zuen lehenengo bidegilea John Graunt ingelesa izan zen XVII. mendean; Londresko datu demografikoak erabiliz, aurresanak eta beste ondorioak ateratzen ditu datuetatik. Demografiari buruzko ikerketak eta estatuei buruzko datu ekonomiko eta politikoen bilketa eta azterketa ugaldu ziren XVIII. mendean, Alemanian sortu berria zen  arloaren, datu-bilketa hutsa zena, eta, datuak biltzeaz gainera, horiek aztertu ere egiten zituen aritmetika politikoa delakoaren baitan, William Petty ingeles zientza gizonak garatu zuena. XVIII. mendean probabilitate teoria garatu zen eta horrela XIX. mendearen hasierarako estatistika probabilitate teoriarekin uztartzeko teoria osaturik zegoen, Pierre-Simon Laplace zientzia gizonari esker, besteak beste, banaketa normalean eta beste kontzeptu batzuetan oinarrituz. XIX. mendea aplikazioak zientzia anitzetara hedatu ziren. Adolphe Quételet izan zen mende horretan estatistikaren erabileraren zabalkuntza bultzatzen dutenetako bat. XX. mendean, Ronald Fisher estatistikariak inferentzia estatistikoaren teoria garatu eta Andrei Kolmogorov sobietar matematikoak probabilitatearen axiomatika eratu zuen. Bayestar estatistika izeneko adarra ere mendean zehar garatutako erabaki-teorian oinarritzen da. Hainbat aldagai batera aztertzen duen aldagai anitzeko analisiko teknikak ere garatzen dira. Horiei guztiei eske, estatistikaren eraikin kontzeptuala osatu eta teknika eta eredu berrietarako oinarria finkaturik geratzen da XX. mendeko erdialderako. Hala ere, informatikaren garapenak aukera berriak zabaltzen ditu datu-multzo itzelak jaso eta aztertzeko, aldagai anitzeko analisiaren aplikazio masiborako bidea zabalduz eta datu-meatzaritza izeneko teknikak baliatuz.

Errealitatea ezagutzeko eta zientziaren garapenerako enpirismo eta positibismo korronte epistemologikoak dira estatistika tresna zientifiko moduan balioesten dutenak. Korronte horien arabera ezaguera zentzumenezko esperientzian oinarritu behar da eta esperientzia horren analisia da, logika induktibo batean oinarritua, errealitatearen fenomenoak ulertzen ahalbidetzen duena. Logika induktiboan gertaeren errepikapenak ezaguera sendoak eratzeko balio du, maiz azaldu den gertaera batek etorkizunean ere gertatzeko aukera handiak baititu, kondizio berdinak gauzatzen badira; hain zuzen ere, estatistikaren oinarria gertaeren maiztasun eta probabilitateetan datza, eta horrela, logika induktibozko teknika moduan, hartzen du metodo zientifikoaren funtsezko osagaia izateko zilegitasuna.

Estatistikari egin zaizkion kritikak gizarte zientzietan egiten den erabilerarekin daude loturik. Zehatzago, giza eta gizarte fenomenoak zenbakiz eta estatistikaz aztertzen direnean, modu murriztaile batez jokatzen dela argudiatu izan da, fenomenoa isolatuz eta neurtuz. Beste aldetik, ordea, giza eta gizarte fenomenoak modu teorikoan soilik aztertzeak ikerketari zientifikotasuna kentzen diola aipatzen da. Horrela, estatistikaren erabilerak ekar dezakeen alborapena saihesteko, jasotzen diren datuen ingurua eta eremua kontuan hartzea, salbuespenak baztertuz banakoak biltzen dituen agregatuak edo multzoak aztertzea eta ikertzaileak berak fenomenoan nahiz datuak jaso eta interpretatzean izan dezakeen eragina eta joera deuseztatzea proposatu dira azterketa estatistiko zuzen baterako ildo nagusi moduan.

 
Estatistika ikerketa bat populazio bat eta bertan jasoko diren aldagaiak zehatz definituz abiatzen da, ikergai den eremua zehaztuko dutena. Erabili beharreko estatistika teknikak zehazterakoan, aldagaiak kuantitatiboak edo kualitatiboak diren hartu behar da kontuan. Populazio horren gainean datuak jasotzerakoan bi prozedura izaten dira aukeran: zentsua, non populazioko elementu guztien datuak biltzen diren; eta laginketa, non populazioko elementu batzuk soilik jasotzen diren, lagin bat osatzeko. Datuek populazio bateko lagina osatzen dutenean, lagina populazioaren adierazgarria izan dadila saiatu behar da; horretarako lagina osatzen duten elementuak zoriz aukeratu behar dira, ikerketan izan daitezkeen alborapenak baztertuz. Datuak saiakuntzaz nahiz behaketaz (inkesta bat burutuz, adibidez) jaso daitezke. Saiakuntzaren kasuan, aldagaiak eta errore esperimentala kontrolatzeko teknika estatistiko bereziak daude; behaketazko ikerketetan, berriz, inkesta eta datu-bilketa zorrotz diseinatu eta planifikatu behar dira, datu bilketak zenbatespen estatistikoetan alborapenik ez sorrarazteko. Adibidez, etxez etxeko inkestak egiten badira etxe bakoitzean bizi den pertsona kopuruaz galdezka, pertsona asko bizi diren etxeetan atea zabaltzeko probabilitatea handiagoa da eta txikiagoa pertsona bakarra bizi den etxeetan; erantzunik jaso ez den etxeak baztertzen badira, etxeko pertsona kopurua gehiegiz zenbatesteko joera izango da.

Nolanahi ere, datu bilketa zeharkako datuak (une jakin batean multzo bateko elementuen gainean datuak jasotzen direnean) nahiz luzetarako datuak (elementu berdinen gainean, datuak denboran zehar jasotzen direnean) osatuz egin daiteke; sailkapen horrek ere teknika estatistiko bereiziak ekartzen ditu. Beste irizpide baten arabera, azterketa estatistiko baterako hartzen diren datuak lehen mailakoak (estatistikaren erabiltzaileak berariaz jaso dituenak) nahiz bigarren mailakoak (beste ikerketa batean jasotakoak) izan daitezke: lehen mailako datuak ikertzaileak zehazturiko helburuei jarraiki jasotzen diren bitartean, bigarren mailako datuetara eta horiek jasotzeko erabili den metodologiara moldatu beharra dago, estatistikaren erabiltzailearen zeregina kondizionatuz horrela.

Datuak bildu ondoren, horiek maiztasun-taula batean azaldu nahiz modu grafikoan irudikatu behar dira, datuak modu ulergarri batez plazaratu nahiz ondorengo azterketa zorrotz baterako esplorazio-tresna moduan. Horrekin batera eta helburu berdinez, ohikoa da datuak laburbiltzeko neurri, koefiziente eta teknika estatistiko sinpleak erabiltzea.

Datuak plazaratu eta azterketa sinple bat egiteaz haraindi, azterketa zorrotza burutu nahi bada, jasotako aldagaien arteko erlazio konplexuak bilatuz edota datuak probabilitatezko eredu batera egokituz, teknika estatistiko eta matematiko konplexuagoak baliatu beharko dira, aldagai anitzeko analisiaren edo inferentzia estatistikoaren baitan. Sarri, datuei egokitu beharreko eredua zehaztea da helburua, parametroak zenbatetsiz edo balio jakin zenbaitetarako kontrastatuz, ereduaren propietate eta ondorioak datuek islatzen duten fenomenora zabaltzeko. Teknika horiek aplikatzerakoan, maiz ezartzen dira datuei buruzko aldez aurretiko suposizio eta hipotesiak, hala nola datuak zoriz jaso direla eta populazio homogeneo batetik eratorritakoak direla; erabilitako tekniken bitartez eskuratutako emaitzak balioztatzeko, baldintza haiek ere egiaztatu egin behar dira.

Nolanahi ere, datu multzo baten azterketa estatistikorako teknika anitz izaten da aukeran eta zaila izaten da erabakitzea zein den egokiena. Beti hartu behar da kontuan prozedura estatistiko asko lortu behar diren aplikagarritasuna baldintzatzen duten emaitzen froga matematikoetan oinarritzen direla; froga matematiko horietako pausoak ezagutu gabe, azkenean emaitzak eskuratuko dira, baina ez dira fidagarriak izango. Azkenik, emaitza estatistikoak heldu nahi den hipotesi edo helburu zientifikoaren ikuspuntutik baloratu behar da eta ez emaitza soil moduan.

Estatistikaren eraketa teorikoa hiru hiru mailatan zatitu ohi da: estatistika deskribatzailea, probabilitate-teoria eta inferentzia estatistikoa. Zatiketa hori izaten da, gainera, estatistikaren irakaskuntzan modu ordenatuan jarraitzen dena, estatistika deskribatzailea estatistikaren sarrera moduan baliatuz. Probabilitate-teoria eta inferentzia estatistikoaren teknikak garatu eta horien baliozkotasuna frogatzeko matematika erabiltzen da. Hori dela eta, arlo horietako oinarri, kontzeptu eta teoremen multzoari estatistika matematiko deitu izan zaio.

Estatistika deskribatzaileak datuen deskribapen hutsa egiten du, teknika sinpleak erabiliz, datuak irudikatu eta laburtzeko. Aplikazio askotan ez da beharrezkoa zehaztasun handia eta datuen ezaugarri nagusienak lortu eta sinpletasunez erakusteko nahikoa izaten da. Datu diagramak, maiztasun-banaketak, batezbestekoen eta bariantzaren kalkulua (banaketen zentroa eta sakabanatzea neurtzeko, hurrenik hurren) eta bestelako estatistiko edo neurriak biltzen ditu estatistika deskribatzaileak. Aldagaien arteko erlazioak ere modu deskribatzaile batez azter daitezke, diagramak baliatuz nahiz korrelazio-koefizienteak kalkulatuz.

Estatistikak tresna sinpleak ere eskaintzen ditu datuak aztertzeko: batzuetan nahikoak dira datuen tabulazioa eta batezbestekoaren kalkulua datuak laburbiltzeko.

Adibidez, ikasgela bateko 25 haurren matematika-kalifikazioak jaso dira: 6-7-8-7-6-5-5-6-5-9-7-8-9-7-8-7-8-7-8-7-7-6-6-8-7; datuak maiztasun-taula batean bilduz gehien agertzen den kalifikazioa 7 dela ikus daiteke; barra diagraman ere ikus daitekeenez. Batezbesteko aritmetiko sinplearen emaitzak ere notak 6.96 balioaren inguruan biltzen direla erakusten du.

Deskribapenaz haraindi doa estatistika: datuen aldakortasunaren iturburua zorizkotasuna denez, probabilitate-teoriak datuak eta populazioak matematika eta probabilitate kontzeptua erabiliz islatzen dituzten ereduak zehazten ditu. Eredu hauek zehaztu gabeko parametroak izaten dituzte, datuak aztertuz kuantifikatuko direnak. Probabilitate-teoriak eredu hauen propietateak, ondorioak eta beraien arteko erlazioak ere aztertzen ditu. Probabilitatearen eta datuen arteko lotura maiztasuna da: adibidez, ikasgela batean maila bat gainditu dutenak %70 badira, maila gainditzeko probabilitatea 0.7 dela zenbatesten da.

Horrela, inferentzia estatistikoaren xedea datuak aukeratutako probabilitate-eredura doitzea da. Horretarako, ereduaren parametroak zenbatetsi egin behar dira datuek osatzen duten laginean oinarrituz. Adibidez, 15 urteko mutilen altuerak eta pisuak, kartesiar diagrama batean jarrita, ez dira guztiz egokitzen zuzen batera, baina zuzena eredu onargarria eta erosoa izan daiteke datu multzoa deskribatu eta sakonago aztertzeko; zuzenaren ekuazioa, zuzenaren parametroak alegia, datuetan oinarrituz zenbatetsi behar dira. Parametroen zenbatespenek errorerik badute, noski, datuen zorizkotasunak eta populazio batetik eratorritako lagina izateak eragindakoa. Errorearen neurria izateko, konfiantza-tarteak erabiltzen dira. Parametro ezezagunak kuantifikatzeko beste modu bat horien balioa finkatu eta datuak balio horrekin bat datozen aztertzea da, hipotesi-kontraste baten bitartez. Parametroetan zentraturiko estatistikaren aukera moduan, estatistika ez parametriko izeneko arloa dago, datuei eredurik egotzi gabe, populazioen ezaugarriei buruzko hipotesiak egiaztatzen dituena.

Ikerketa zientifikoetan inferentzia estatistikoak eskaintzen dituen teknikak erabiltzen dira egun, zehatzagoak eta zorrotzagoak baitira, eta estatistika deskribatzailea datuak esploratu, zein eredu mota izan daitekeen egokiena erabakitzeko, edota publikora zabaltzeko soilik erabiltzen da. Esplorazio-helburua nabarmenduz, datuen azterketa esploratzaile izeneko teknika multzoa garatu zen XX. mendearen mendean, ereduen zurruntasuna kritikatu eta bereziki tresna grafikoak proposatzen dituena, ereduetan muturreko datuek duten eragina nabarmenduz eta horiek hautemateko prozedurak ezarriz.

Korrelazioaren azterketaz bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoaren norabidea eta sendotasuna ikertzen dira: batak gora egitean, besteak ere gora edo behera egiten duen eta erlazio hau oso argia den, alegia. Erregresio tekniken bitartez, bi aldagaien arteko erlazio estatistikoa zehazten da, bata bestearen mendean utziz. Kasu bietan, oinarritzat hartu ohi den erlazio mota lineala edo zuzen erakoa da; nahiz eta bestelako lerroak ere azter daitezkeen bertatik abiaturik. Erregresio eredu orokorretan, aldagai independentetzat aldagai anitz har daitezke, aldagai bat beste batzuen mendean utziz. Lerro horien egokitzapenaren kalitatea (menpeko aldagaiaren balio errealen eta egindako aurresanen gertutasuna) ere aztertzen da erregresio-tekniketan. Nolanahi ere, korrelazio- eta erregresio-analisietan tentuz jokatu behar izaten da beste aldagaien eragina eta datuetan izan daitezkeen aparteko joerak kontrolatzen.

Bariantza-analisia, nazioartean ANOVA izenez ezagutu ohi dena, aldagai baten aldakortasuna, bariantzaren bitartez neurtzen dena, faktore edo eragile zenbaiten efektuengatiko osagaietan zatitzen du. Hipotesi-kontraste baten bitartez, faktore bakoitza eragingarritzat jo edota hautemandako aldakortasuna zoriari egotzi behar zaion erabakitzen da. Bariantza analisia esperimentu-diseinuan erabiltzen da bereziki, non aztergai den aldagai bat kontrolatzen diren beste aldagai batzuen mendean aztertzen den. Kontrolatzen diren aldagaiak, elementuak eta beraien arteko erlazioak zein diren, esperimentu-diseinu mota asko daude, ordea; esperimentu-egoera bakoitzean, bariantza-analisiak azterketa estatistiko egokiena zehaztuko du.

Aldagai anitzeko analisiak aldagai kopuru handia (nahiz eta teorian aldagai bi eta bakarreko datu multzoetarako ere aplika daitekeen) jasotzen duten datu multzoak aztertzen dituzten teknika estatistikoak biltzen ditu. Helburua datu multzoak duen aldagai edo dimentsio-kopurua murriztea da, datu multzo osoa laburbiltzen duten faktoreak zehaztuz. Bide batez, datu multzoetan jaso diren elementuak (herriak, non aldagai sozioekonomikoen kopuru handia jaso diren, adibidez) modu sinplean irudikatu ere egiten dira, antzekoak diren elementuak hautemanez. Horretarako teknikak dira analisi faktoriala eta osagai nagusien analisia. Beste teknika batzuetan, dependentzia-erlazioak bilatzen dira, hala nola erregresio eredu orokorra, bi aldagai soilik lotzeaz haraindi aldagai independentetzat aldagai multzo bat hartzen duena eta MANOVA eta MANCOVA analisi motak, bariantza-analisiaren menpeko aldagai anitzeko bertsio direnak. Beste alde batetik, clustering edo multzokatze izeneko teknikan jasotako aldagai guztiei buruz antzekoak diren elementuak multzoetan sailkatzen ditu. Analisi diskriminatzailearen bitartez, berriz, elementu batera aurrez ezarritako multzoetako batera bilduko den aurresaten da. Eskalatze multidimensionalean elementuak bi dimentsioetako mapa batean kokatzen dira, hainbat aldagaitan hartzen dituzten balioak eta distantziak ahalik eta modu fidagarrienean azaltzeko. Korrespondentzia-analisian kontingentzia tauletan bildutako aldagai kategorikoak laburbildu eta irudikatzen ditu. Oro har, teknika hauek guztiek aljebra lineala modu intentsiboan erabiltzen dute, datuak euren matrize bidezko adierazpenetik aztertzen badira.

Populazio baten adierazgarri den lagin bat osatzeko, elementuak zorizko laginketaz jaso behar direla jakina da. Baldintza horrek datuak jasotzeko modu anitz uzten ditu zabalik. Laginketa-teoriak modu horiek garatu egiten dituen estatistikaren arloa da. Populazioaren ezaugarriak zein diren, laginketa geruzatua, konglomeratuzko laginketa, etapa anitzeko laginketa eta laginketa sistematikoa izeneko prozedurak asmatu eta aztertu dira. Baliatu beharreko laginketa prozeduraz gainera, laginketak errore eta zehaztasun jakin bateko zenbatespenetarako osatu beharreko lagin tamainaren kalkulua ere aztertzen du. Horren aplikazioak zabalak dira demoskopia eta beste ikerketa soziologiko eta demografikoetan, baina baita natura zientzietan ere (adibidez, biologian espezie bateko laginak osatzerakoan).

Denbora serieak denboran zehar aldagai bat edo batzuen bilakaera adierazten duten datu multzoak dira. Estatistikak denbora serieen bilakaera aurresateko teknikak garatzen ditu bereziki, iraganeko bilakaeran oinarrituta. Horietan, ARIMA izeneko eredu konplexuak dira zientzia arloan gehien erabiltzen direnak baina azterketa sinpleagoak egiteko prozedura sinpleak ere badaude. Nola nahi ere, azterketarako denbora serie bat joera, zikloa eta urtarokotasun osagaiek zehazten dutela pentsatzen da, aurresanezina den zorizko osagai batekin batera.

Datu-meatzaritza XX. mendearen bigarren erdian garatu den diziplina arteko arloa da, estatistika, adimen artifiziala eta erabaki-teoria uztartuz. Bere helburua datu-base handien azterketarako metodo eraginkorrak bilatzea da, modu azkar batez datuetan egon daitezkeen egiturak hautemateko.

Ezjakintasunez, estatistika manipulazio tresna moduan erabiltzeagatik nahiz modu egokian interpretatzen ez direlako, estatistikaren emaitzak mesfidantzaz hartu ohi dira publikoaren artean. Estatistikaren metodoak matematikoak dira, modu zientifikoan garatu dira eta erabat fidagarriak dira, ordea; horrela, estatistikaren erabilera okerra da, eta ez estatistika bera, zuzenak ez diren emaitzak eta konklusioak azaltzera eramaten duena. Ikerketetan eta hedabideetan agertzen diren akats estatistikoak saihesteko, bereziki estatistikan trebatutako adituen laguntza gomendatzen da, estatistikaren metodoak erabili nahiz horiek modu egokian plazaratzeko.

Hainbat dira estatistika gaizki erabili eta horren emaitzak gaizki interpretatzen direneko egoerak. Ohiko okerrak dira honako hauek:

Estatistikak bi alde ditu: batetik, metodo estatistikoaren oinarriak eta teknikak garatzen dituen estatistika teorikoa edo estatistika matematikoa, jakintza arlo zientifiko bateratua dena; bestetik, metodo horiek egokitu eta aplikatu dituzten arloak, estatistika aplikatua. Aplikazioei dagokienean, estatistika metodo zientifikoa oinarritzen diren zientzia eta jakintza arlo guztietan erabiltzen da: datuak non, han baliatu behar da estatistika horien azterketa egiteko.

Aplikazio arloa zein den, metodo estatistiko bereziak erabili behar dira eta sarri metodo orokorrak egokitu egin behar izaten dira. Hori dela eta, jakintza arlo bakoitzean, horretarako metodo estatistiko bereziak garatu eta aztertzen dituzten diziplinak daude, hala nola, ekonometria, ekonomian; epidemiologia, medikuntzan; psikometria, psikologian; bioestatistika, biologian; astroestatistika, astronomian; merkatu-ikerketa, marketinen; geoestatistika, lur-zientzietan; antropometria eta abar. Izen berezirik gabe, estatistikak rol garrantzitsua betetzen ditu beste zientzia eta diziplina askotan, hala nola soziologian (pertsonak hautatzeko laginketa-metodoak baliatuz, adibidez), enpresa (kalitate-kontrolean, besteak beste), finantzetan (denbora serieak aztertuz, aktiboen kotizazioen aurresanak egiteko) eta ingeniaritzan (sistemen fidagarritasunari buruzko datuak jaso eta aztertzeko, besteak beste). Estatistika-metodoak baliatu eta garatu egiten dituzten diziplina arteko arlo aplikatuak ere sortu dira, hala nola ilara-teoria.

Ekonometria teoria ekonomikoa, matematika eta estatistika bateratzen dituen arloa da, teoria eta behaketak uztartuz. Ziklo ekonomikoa (denbora serieen azterketaren bitartez), aldagai makroekonomikoen arteko erlazioak (adibidez, eskariaren erta prezioaren artean, erregresio-ereduen bitartez) eta prezioen bilakaera azaltzen duten zenbaki indizeen eraketarako metodologia aztertzen ditu. Teoria ekonomikoak garatutako ereduetako parametroen zenbatespena, diagnostikoa (datuak bat datozen zehaztutako ereduarekin) eta eredu horiek erabiliz, aurresanak ere egiten ditu.

Demografia giza-populazioen egitura eta bilakaera aztertzen dituen jakintza-arloa da. Horretarako, bereziki metodo estatistikoak erabiltzen ditu, hilkortasun-indizea, bizi itxaropena, jaiotza-tasa, ugalkortasun tasa eta populazioen dinamika azaltzen duten beste hainbat adierazle eratu eta aztertzeko.

Epidemiologia, medikuntzaren baitan, gaixotasunek eta osasunarekin loturiko gertaerek populazioetan duten banaketa, adina, elikadura, ohiturak eta beste arrisku-faktoreak kontuan hartuz, aztertzen duen jakintza-arloa da. Osasun publikoaren baitan garrantzi berezia du, arduradunei osasun-politika eta prebentzio-neurriak hartzeko oinarrian baitago.

Psikometria, psikologiaren baitan, nortasun eta portaera-ezaugarriak jaso eta neurtzeko teknika estatistikoak garatu eta aplikatzen ditu. Garrantzia berezia hartzen dute neurketa-eskalek, hala nola Thurstone eskala eta Likert eskala, eta ezaugarri horiek jasotzeko galde sortaren diseinua aztertzen duten testen teoria klasikoa eta itemaren erantzun-teoria.

Bioestatistikak biologian (eta inguruko arlo aplikatuetan, agronomian kasu) sarri burutzen diren saiakuntza-diseinu bereziak aztertzen ditu, zoriaren eta faktoreen eraginak kontrolatuz. Orobat, genetikan herentzia aztertzeko adibidez, probabilitate-eredu bereziak garatu behar ditu, ondoren jasoko diren datuekin alderatzeko. Organismo nahiz populazioetarako eratzen diren hazkunde-ereduak datuekin kontrastatu behar dira. Populazioen dinamika (adinak, biziraupena, ...) ere estatistikatik, zehatzago demografiatik, hartutako tresnen bitartez aztertzen da. Demografian ez bezala, ordea, zentsuak ez dira posible izaten eta laginketa metodo bereziak garatu behar dira (harrapatutako banakoak markatuz eta horien ondorengo jarraipena eginez, esaterako).

Geoestatistikak geologia, ozeanografia, meteorologia, astronomia eta beste lur-zientzietan jasotzen diren datuak, gehienetan espazioan eta denboran zehar banaturik daudenak, aztertzen ditu. Horren baitan garatu den berariazko teknika bat kriging izenekoa da, datuak jaso diren puntuen arteko interpolazioak burutzen dituena. Datu horiek jasotzean izaten diren neurketa-erroreen azterketaz ere arduratzen da geoestatistika.

Aitzinean, behaketa astronomikoetan gertatzen ziren erroreak batezbestekoak eta beste zentro-neurriak erabiliz kontrolatzen ziren. Egun, astroestatistikak teleskopio eta beste behaketa-gailuek sortzen dituzten datu multzo itzelak aztertzeko teknikak, datu-meatzaritzaren baitan esaterako, baliatu behar ditu, unibertsoko objektuak fidagarritasunez aurkitu eta behar bezala sailkatzeko; orobat, estatistikaren altzotik asmatu diren irudien analisirako tresnak ere baliatu behar ditu.

Merkatu-ikerketan kontsumitzaileek profilak osatu eta lehiakideen analisia egiten da. Horretarako, inkesta bidez eta behaketa zuzenaz jasotzen diren datuak aztertzen dira, produktuen eta kontsumitzaileen arteko ezberdintasunak azalerazteko.

Estatistikaren zeregina ere bada estatu bateko informazio ekonomiko, administratibo, demografiko eta ingurumenari buruzkoa, estatistikak alegia, jaso eta hedatzea. Horretarako, gobernuek estatistika-erakunde ofizialak kudeatzen dituzte, udal eta beste gobernu erakundeek ere euren estatistika-datuak plazaratzen dituzten arren. Nazioarteko erakundeek ere estatistiken hornitzaile nabarmenak dira. Informazio horren hartzaileak hiritarrak, euren informazio-eskubidea bermatuz, enpresak eta beste erakundeak, erabakiak hartzeko oinarri moduan, eta ikertzaileak dira. Historian zehar, zentsuak eta erroldak izan dira informazio hori biltzeko tresnak; egun laginketaren bitartez herri, eskualde nahiz herrialde bateko informazio fidagarria osatzen da. Horretaz gainera, estatistika ofizialaren jarduerak zenbait printzipio jarraitu behar ditu, hala nola pertsonen datuen konfidentzialtasuna atxikitzea; herrialde ezberdinetako alderagarriak izan daitezen, datuak nazioartean adostutako irizpide komunei jarraiki bildu eta plazaratzea eta datu bilketa eta estatistiken eraketa onartutako irizpide zientifikoetan oinarrituta burutzea, edonolako manipulazio politiko baztertuz.

Estatistika ofizialek honako hauek hartzen dituzte, besteak beste, bere baitan: biztanleria datuak (herri, sexu eta adinaren arabera), bizi-itxaropenak, BPG hazkundea, langabeziari buruzko datuak, ekoizpen eta prezioen bilakaerari buruzko datuak (Kontsumorako Prezioen Indizea, kasu) sektore ekonomikoaren eta produktu motaren arabera, enpresa-kopuruak eta horien tamaina sektorearen arabera, osasun arloko estatistikak (heriotza-adinak, gaixotasunen prebalentzia) eta hezkuntzari buruzko datuak (maila eta ikastegi-motaren arabera).

Estatistika baliatzen den arloen aniztasuna eta hedabideetan izaten duen presentzia trinkoa direla eta, garrantzitsutzat jotzen da haur eta gazteei oinarrizko probabilitate eta estatistika kontzeptuak erakustea. Gehienetan, estatistikari buruzko hezkuntza-edukiak matematika irakasgaiaren baitan integratu dira: batzuen ustez, ordea, estatistika arlo bakoitzaren baitan, tresna moduan eta testuinguru jakin batean, landu beharko litzateke. Bi helbururekin osa daiteke, gainera, estatistikaren curriculuma: estatistikaren tresnak baliatzea eta estatistikak eskaintzen duen informazioa modu egokian interpretatu ahal izatea. Nolanahi ere, estatistika eduki gehienak bigarren hezkuntzan irakasten dira eta datuen taularaketak eta adierazpide grafikoak, batezbestekoaren kalkulua eta probabilitateen kalkulu sinplea biltzen dituzte.

Aurrerago, unibertsitateko zientzia gradu guztietan jasotzen da estatistika irakasgai moduan; tresna estatistiko orokorrez gainera, arlo bakoitzeko aplikaziorako teknika bereziak ere irakasten dira. Ildo horretatik, unibertsitateetan estatistikaren irakaskuntzak duen aplikaziorako alborapena (probabilitate-teoria baztertuz, besteak beste) kritikatu egin da, gerora ikerketak egingo dituzten pertsonek metodo estatistikoaren oinarriak baztertuta aplikazio okerrak egingo dituztelakoan. Aldi berean, estatistikako gradu bereziak ere badaude unibertsitate askotan, estatistikariak prestatzeko, non estatistikaren oinarri matematiko eta aplikazioez gainera, datuen tratamendurako informatika, matematika eta estatistikaren osagarriak diren beste arloak ere biltzen diren.

Badira estatistikaren erabiltzaileak nahiz ikertzaileak biltzen dituzten hainbat erakunde. Nazioartean, erakunde zabalena  (ISI) delakoa da, XIX. mendean sortu eta gehienbat izaera profesionala duena; bere baitan estatistika erakunde berezituagoak hartzen ditu, besteak beste ingurumen, informatika, industria eta administrazio gaietarako estatistikaz arduratzen direnak.  izeneko erakundeak izaera akademikoa du eta hainbat aldizkari plazaratzen ditu estatistika gaietan. Badira estatu eremuko estatistika erakundeak ere, hala nola Ameriketako Estatu Batuetako American Statistical Association eta Erresuma Batuko Royal Statistical Society.




#Article 42: Probabilitate (1438 words)


Probabilitatea gertakizun baten ziurgabetasuna, gauzatuko ote den alegia, neurtzen duen zenbaki bat da.

Probabilitateak [0, 1] tarteko balioak hartzen ditu ([%0, %100], ehunekotan adierazten denean). 1 baliotik zenbat eta gertuago izan, gertakizuna orduan eta seguruagoa edo ziurragoa izango da. Gertakizun baten probabilitatea 1 denean, gertakizuna ziurra dela esaten da, erabateko ziurtasunez gauzatu edo egiaztatuko dela pentsatzen baita. Probabilitatea 0 denean, gertakizuna ezinezkoa dela esaten da. Tarte horretan, 1 baliotik gertuko probabilitatea duten gertakizunak gertagarriak direla esaten da; 0 probabilitatetik gertu dauden gertakizunak, berriz, gertagaitzak direla esaten da.

Probabilitatea zorizkoak edo ausazkoak diren gertakizunak azaltzeko erabiltzen da. Txanpon bat botatzen denean, ez dago jakiterik zer alde erakutsiko duen eta horrela txanpon bat bota eta gurutzeko suertatzeko probabilitatea %50 dela esaten da. Beste fenomeno batzuk, ordea, ez dira guztiz zorizkoak, kausalak baizik (pertsona batek azterketa bat gainditu behar duen, adibidez, ikasten aritu den orduen mendean dago), baina kausa horien eraginari buruzko informazio zehatzik ez dagoenez, emaitza ez ziurra da eta probabilitate batez irudikatzen da. Zoriaren eta ziurgabetasunaren mendean ez dauden fenomenoak deterministak dira eta probabilitatearen azterketatik at geratzen dira.

Zenbaki handien legearen arabera, honela interpreta daiteke gertakizun baten probabilitatea: epe luzera, zorizko saiakuntza anitzetan burutzen bada alegia, aldi guztietatik probabilitateak adierazten duen ehunekora hurbiltzeko joera izango du gertakizunak. Adibidez, txanpon bat bota eta gurutzeko suertatzeko probabilitatea 0.5 dela adierazten bada; epe luzera, txanpona aldi askotan bota ondoren, gurutzekoen proportzioa % 50era hurbiltzeko joera izango duela esan nahi du.

Probabilitateei buruzko kalkulua teoria matematiko zorrotz bat eratuz garatu da, kalkulurako erregela zehatz eta finkoak jarraitzen dituena. Probabilitatearen teoria XVII. mendetik garatu bada ere, probabilitateak kalkulatzeko arauak Andrei Kolmogorov matematikariak finkatu zituen 1930eko hamarkadan. Hortik, probabilitate-teoria zabala eratu da, ziurgabetasunezko fenomenoak probabilitatezko eredu matematikoak erabiliz azaltzen dituena. Beste alde batetik, estatistikak fenomeno aldakorrak eta ez ziurrak aztertzen dituela kontuan hartuz, probabilitatea tresna garrantzitsua da estatistikaren garapen teorikoan eta bertatik zientzia eta teknikaren arlo guztietara zabaltzen da. Adibidez, meteorologiak aztertzen dituen fenomenoak ez ziurrak izaten dira eta hortaz probabilitate kontzeptuan oinarrituriko ereduak eratzen dira fenomeno hauen probabilitateak zehazteko; medikuntzan, sendagaien eraginkortasuna ez ziurra da eta probabilitate batez irudika daitezke; ekonomian, ezezaguna izaten da etorkizunean aldagai ekonomikoek izango duten bilakaera eta probabilitate batez hurbiltzen dira euren balioak. Aldi berean, filosofian eztabaida biziak sortzen dituen kontzeptua da, probabilitate kontzeptuaren onarpenak errealitatearen ikuspegi zorizkoa ote dakarren, adibidez. Ildo horretatik, determinismoak fenomenoen interpretazio guztiz kausala eta ziurrak baieztatzen du, zorizkotasuna erabat ukatuz.

Probabilitatearen interpretazioak probabilitate-kontzeptu ezberdinen azterketa dira, filosofia, zientzia eta matematikaren aldetik. Interpretazio bat egokia izan dadin, probabilitatearen axioma matematikoak errespetatu eta probabilitateen kalkulua eta aplikazioa azaldu behar ditu .

Interpretazio klasikoak probabilitatearen azterketarako gertakizun edo emaitza posible guztiak probabilitate berekoak izan behar direla ezartzen du. Interpretazio honen arabera, A gertakizun baten probabilitatea A gertatzen deneko emaitza guztien proportzioa da, lagin espazio edo emaitza posible guztien kopuruari buruz:

Adibidez, seiko bat botata, zenbaki bikoitia (2, 4, edo 6) suertatzeko probabilitatea honela kalkulatzen da:

Jardunbide honen eragozpen gisa, gertakizun edo emaitza posible guztiek suertatzeko probabilitate edo aukera berdinak izan behar dituztela aipatu da. Errealitatean, ordea, egoera bati buruz gerta daitezkeen emaitzak ez dira probabilitate berekoak izaten edota nekeza da probabilitate bereko emaitzetara murriztea. Horrela, bere aplikazio-arloa zoria erabatekoa den kasuetara mugatze da, hala nola zori-jokoetan dago, non konbinazio guztiak probabilitate berekoak diren, jokoaren berdintasuna bermatzeko. Aldi berean, konbinatoria arloko teknikak erabiltzen ditu askotan, emaitza posibleak konbinazio ezberdineko emaitza konplexuagoetan bildu eta hauen kopurua zenbatu behar denean.

Probabilitatearen interpretazio honen ordezkari nagusia Pierre-Simon Laplace izan zen, Théorie analytique des probabilités bere liburuan interpretazio honen defentsa egiten du.

Interpretazio frekuentzialaren arabera, aztertzen den fenomenoaren emaitzak aldi askotan zehar jasotzen dira, esperimentatuz edo errealitatetik zuzenean datuak jasoz, probabilitatea gertakizunaren aldeko kasuen proportzioa edo maiztasun erlatiboa izango da. Adibidez, dadoaren emaitza bikoitia izateko probabilitatea emateko, dadoa 1000 aldiz bota eta horietatik 520 alditan bikoitia suertatu bada, emaitza bikoitia izateko probabilitatea 520/1000=0.52 dela adieraz daiteke. Saiakuntza kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta fidagarriagoa da probabilitatearen zenbatespena.

Probabilitatea interpretazio honi jarraiki egiten bada, saiakuntzak burutuz edo datuak jasoz, probabilitatearen balioa estimazio, zenbatespen edo hurbilketa bat izango da betiere, baina zenbat eta aldi gehiagotan bota orduan eta fidagarriagoa. Zenbatespena zuzena izan dadin, saiakuntzak beti egoera homogeneoetan errepikatu behar dira. Hala ere, datuen fidagarritasuna ez da erabatekoa izaten, faktore kontrolaezinak eta neurketa-arazoak direla medio. Egoera homogeneotan errepika ezin daitezkeen gertaerak ere badaude: talde batek futbol-partidu jakin bat irabazteko probabilitatea zenbatesteko, ezin da partidu berdina behin eta berriz kondizio berdinetan errepikatu. Muturrean, kasu bakarreko oztopoa izenekoa sortzen da, gertakari errepikaezinen probabilitateak 1 izango baitirateke (edo 0, azkenik gauzatu ez badira) interpretazio honi jarraiki betiere. Abantaila moduan, aipatu behar da interpretazio klasikoa baliatu ezin daitekeen egoera askotan erabil daitekeela; adibidez oker eginda dagoen dado bateko probabilitateak kalkulatzeko, interpretazio klasikoa desegokia da, alde guztiek ez baitute probabilitate berdina eta ondorioz, irtenbide gisa dadoarekin esperimentatzea besterik ez da geratzen emaitza bakoitzaren probabilitatea zenbatesteko.

Interpretazio frekuentzialaren bultzatzaileak izan ziren John Venn, Han Reichenbach eta Richard von Mises.

Interpretazio subjektibotik, probabilitatea gertakizun baten gauzatzeari buruzko sinesmen-maila edo zenbatespen subjektibo bat da, gertakizunaren aldeko eta aurkako faktoreak kontutan hartuz, pertsona zentzudun baten aldetik. Adibidez, futbol-talde batek hurrengo partidua irabazteko probabilitatea finkatzean, pertsona batek partiduaren emaitza eragiten duten faktore guztiak aztertu eta neurtu ondoren (jokatuko duten jokalariak, aurkaria zein den, azken partiduetako joera, ...), irabazteko probabilitatea 0.7 dela zenbatesten du. Ikuspegi hau estatistika bayestarrean da nagusi eta Frank P. Ramsey filosofoak eta Bruno de Finetti eta Leonard Jimmie Savage matematikariek defendatu dute besteak beste.

Gertakizun sinpleen probabilitateak interpretazio jakin batean oinarrituta kalkula daitezke, baina osaketaz, ebaketaz, bilketaz edo bestelako multzo-eragiketen bitartez osa daitezkeen gertakizun konplexuagoen probabilitateak kalkulatzeko erregela zenbait errespetatu behar dira, intuitiboki ere aise ulertzen direnak:

Bilketarako eta ebaketarako aurreko erregelak 2 gertakizun baino gehiagotarako ere zabal daitezke. Badira gainera, gertakizunen arteko bestelako erlazioak eta eragiketak (barnekotasuna, kenketa, ...).

Probabilitateen kalkuluak garapen matematikoak eskatzen ditu gehienetan. Garapen matematikoa zorrotz garatzeko, probabilitatearen oinarri matematikoak eratu behar dira, probabilitatearen axiomatika osatuz. Probabilitatearen axiomatikan oinarrituz garatutako probabilitatearen teoria matematikoari probabilitate-teoria deritzo.

Probabilitate-teoriaren garapena XVII. mendean abiarazten bada ere, Andrei Kolmogorov izango zen 1930eko hamarkadan probabilitatearen axiomatika eratu zuena, probabilitatearen oinarri matematikoak finkatuz. Funtsean, multzo-teoriaren eta neurri-teoriaren tresnak erabili zituen probabilitateari buruzko axiomak eratu eta dedukzioa erabiliz probabilitateak kalkulatzeko erregelak matematikoki frogatzeko. Oinarri hauetatik, probabilitate-teoriak probabilitatearen bitartez fenomeno ez ziurrak irudikatzeko eredu konplexuak eratu ditu. Horrela, zorizko aldagai eta probabilitate banaketa izeneko tresnak garatu dira, aldagai batek erakuts ditzakeen balio ezberdinak azaltzen dituztenak balio horien probabilitateei buruz.

Zorizko aldagai edo fenomeno bati probabilitate ezberdinak dituzten balio posibleek itxaropen matematiko edo itxarondako balio bat izango dute, ezezaguna eta estatistikak zenbatetsi nahi duena. Horretarako, estatistikak laginak edo zoriz jasotako emaitza edo datu zenbait bildu behar ditu, itxarondako balioa edo parametro ezezaguna zenbatesteko. Zenbatespena modu egokian egiteko, lagin ezberdinak suertatzeko probabilitateen kalkulutik abiarazi behar da, laginen populazioarekiko adierazgarritasuna bermatzeko. Laginetik populazioei buruzko konklusioak ateratzen dituen arloari inferentzia estatistiko deritzo.

Beste alde batetik, denboran zehar aldagai baten bilakaera aztertzen duten prozesu estokastikoen teoria konplexua ere zabaldu da, inferentziarekin ere uztar daitekeena. Konbergentzia estokastikoa ere probabilitate-teoriaren atal garrantzitsua da. Bertan garatu eta frogatu diren zenbaki handien legeak eta limitearen teorema zentralek lagin bateko tamaina handitu ahala zenbatetsi nahi den probabilitate eta itxarondako baliora hurbiltzen dela ziurtatzen da.

Ziurgabetasuna non dagoen, probabilitatea han da. Gehienetan, zientziak ezin ditu kontrolatu fenomeno batean eragina duten faktore guztiak neurtu eta kontrolatzeko eta horrela, etorkizuna gauzatzeko aukera ezberdinekin agertzen da. Biharko eguraldia, datorren urteko ekonomia, hurrengo hauteskundeetako emaitzak, partikula fisiko baten mugimendua eta beste hainbat fenomeno zoriaren mendean daude. Probabilitatea ezin jakin, ez ziur eta zorizko diren emaitza horiek guztiak aztertzeko agertzen da. Probabilitate-teoriak tresna ugari eskaintzen du fenomeno horiek ikuspegi ezberdinetatik irudikatzeko; jakintza-arloa zein den ordea, probabilitatea aztertzeko modua era berezi batean garatu da.

Probabilitate-kalkuluaren garapena zori-jokoen azterketarekin abiatu zuen XVII. mendean. Gerora ere, mus, poker eta bestelako karta eta dado-jokoak probabilitate-ebazkizunak planteatzeko erabili dira eta, ikasleen artean ere, probabilitate-kalkuluaren oinarrizko erregelak erakusteko aproposak dira. Batzuetan, ordea, zori-jokoetako probabilitateen azterketa oso konplexua izan daiteke. Probabilitateei buruzko ebazkizun klasiko asko zori jokoei buruzkoak dira gainera, Chevalier de Méré pertsonaiak planteaturiko puntuen ebazkizuna esaterako.

Adibidez, dado bat bi aldiz botatzen bada, emaitza posibleak 6×6=36 dira, ondoko taulan erakusten den bezala. 36 emaitza hauek guztiak probabilitate berekoak dira eta beraz, probabilitatearen interpretazio klasikoa erabil daiteke horiekin, Laplaceren erregelaren bitartez.

Zenbatekoa da dado bat bi aldiz botata 7 lortzeko probabilitatea?

Zenbatekoa da 4 puntu ez lortzeko probabilitatea?

Aurkako gertakizuna erabiliz: 

Zenbatekoa 4 baino gutxiago edo 9 baino gehiago lortzeko probabilitatea?

Bi gertakizunak (4 baino gutxiago eta 9 baino gehiago) bateraezinak direnez, probabilitateak batura egiten dira:

Zenbatekoa da bikoitia edo 7 baino gehiago lortzeko probabilitatea?

Zenbatekoa da lehenengo aldian 6 eta bigarren aldian 4 baino gehiago lortzeko probabilitatea?

Gertakizun independenteak direnez, probabilitateak biderkatu egiten dira:

Zenbatekoa da 7 puntu baino gehiago suertatu direla jakinda, 10 puntu lortu izanaren probabilitatea?



#Article 43: Eguzki-sistema (4979 words)


Eguzki-sistema da Eguzkiaren inguruan orbita ezberdinetan jirabiran dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen dituen Unibertsoaren zatia. Zentzu hertsian, Eguzkia eta bere inguruan grabitazioak itxita biratzen duten gorputzen multzoa da, eta biraketa hori zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke. Eguzkiaren inguruan zuzenean biratzen duten objekturik handienak zortzi planetak dira. Beste objektuak nabarmen txikiagoak dira, izan planeta nano edo Eguzki-sistemako gorputz txikiak. Modu ez zuzenean Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren objektuetatik, planeten ilargiak, bi planetarik txikiena den Merkurio baino handiagoak dira.

Eguzki-sistema orain dela 4.600 milioi urte sortu zen, molekula laino baten grabitazio-kolapsoaren ondorioz. Sistemaren masaren zatirik handiena Eguzkian dago eta, ondoren, geratzen denaren gehiengoa Jupiterren. Barneko lau planetak, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planeta telurikoak dira, batez ere arroka eta metalez osatuak. Beste lau planetak planeta erraldoiak dira, telurikoak baino nabarmen handiago. Bi handienak, Jupiter eta Saturno gasezko erraldoiak dira, batez ere hidrogeno eta helioz osatuak. Kanpoko bi planetak, Urano eta Neptuno izotzezko erraldoiak dira, batez ere ura, amoniako eta metanoz osatuak. Zortzi planetek orbita ia zirkularrak dituzte, ekliptika deitzen den planoa ia laua jarraituz.

Eguzki-sistemak beste objektu txikiago batzuk ere baditu. Asteroide gerrikoa Marte eta Jupiterren artean orbitatzen duten milaka objektuk osatzen dute. Objektu hauek, planeta telurikoek bezala, arroka eta metalak dituzte osagai. Neptunoren orbita igaro ondoren Kuiperren gerrikoa dago, Neptunoz haraindiko objektuz osatua. Hauek, batez ere, izotzez osaturik daude eta disko sakabanatu bat osatzen dute. Gerriko honen ostean berriki aurkitutako sednoideak daude. Populazio hauen artean dozena batzuek, eta agian hamarnaka mila objektu daude euren grabitateak biribildu dituenak. Objektu hauei planeta nano izena ematen zaie. Ezagutzen diren planeta nano batzuk Zeres asteroidea edo Platon eta Eris dira. Bi eskualde hauez gain, badira beste populazio batzuk gorputz-txikien artean sailkatzen direnak, hala nola kometak, zentauroak edo planetarteko hauts-hodeiak. Guzti hauek eremu ezberdinen artean bidaiatzen dute, orbita eliptiko ezberdinekin. Sei planetek, gutxienez lau planeta nanok, eta beste gorputz-txiki batzuek satelite naturalak dituzte, askotan ilargi izena hartzen dutenak Ilargia dela eta. Kanpoko lau planeta erraldoiek eraztun planetarioa dute, hautsez eta objektu txikiz osatuak.

Eguzki haizeak, Eguzkiaren goi-atmosferatik kargatutako partikula (plasma) isuriak, burbuila itxurako gune bat sortzen du izar-arteko espazioan. Espazio honi heliosfera izena ematen zio. Heliopausa Eguzki haizearen presioa eta izar-arteko ingurunean presioa berdina den lekua da, eta disko sakabanatu baten mugaraino hedatzen da. Oorten hodeia, periodo handiko kometen iturritzat hartzen dena, heliosfera baino mila aldiz handiagoa den eremu bateraino heda daiteke. Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian kokatuta dago, bere zentrotik 26.000 argi urtera, Orion besoa deitzen den eremuan.

Eguzkia, Ilargia eta bost planeta klasikoak, begi bistaz ikusten direnak, Antzinarotik izan dira ezagunak, eta eragin nabarmena izan dute mitologian, kosmologia erlijiosoan eta antzinako astronomian. Antzinaroko astronomoek ikusi zuten nola argi batzuk zeruan zehar mugitzen ziren, izar finkoek egiten ez zutena. Antzinako Grezian argi hauei  izena eman zieten, hau da, mugitzen diren izarrak. Hortik eratorri zen gaur egungo planeta hitza. Antzinako Grezian, Antzinako Txinan eta Babiloniar Inperioan, eta zentzu zabalean modernoak ez diren zibilizazio guztietan, Eguzki-sistemaren zentroa Lurra zela uste zuten. Teoria honi teoria geozentriko izena ematen zaio. Teoria geozentrikoaren inguruan garapen ezberdinak egon dira historian zehar. Adibidez, Anaximandro presokratikoak adierazi zuen Lurra Unibertsoaren zentroa zela, eta danbor baten itxura zuela, lau puntu kardinaletan zutabe batean jarrita. Pitagorasek, ordea, Lurra esfera bat zela uste zuen, eklipseen forma ikusita. K. a. IV. mendean Platonek bere ikasle Aristotelesekin Anaximandro eta Pitagorasen teoriak batzeko testuak egin zituen. Klaudio Ptolomeo astronomoak bere II. mendeko Almagesto obran 1.300 urtez iraungo zuten astronomiaren arauak ezarri zituen, astronomo europar zein islamikoek jarraituko zituztenak.

Aristarko Samoskoak jada K. a. III. mendean heliozentrismoa proposatu zuen, eta Aryabhata matematikari hinduak berdina egin zuen aurrerago. Hala ere ez zen egon astronomorik eredu geozentrikoa benetan zalantzan jarri zuenik ahalik eta Nikolas Koperniko iritsi zen arte. Honen iraultza mundu osoraino heldu zen eta, horregatik, astronomia modernoaren aitatzat hartzen da. Bere obra, hasiera batean, pribatuan lantzeko lan bat izan zen, baina laster lortu zuen oihartzun publiko handia. Klemente VII.a aita-santuak testuaren inguruko informazioa eskatu zuen 1533an, eta 1539an Luterok Lurra dela benetan biratzen duena desmotratu nahi duen astronomo gazte bat zela esan zuen. Kopernikoren lanak bi mugimendu eman zizkion Lurrari, errotazioa bere ardatzaren gainean 24 orduan behin eta translazioa Eguzkiaren inguruan urtero. Bere biraketa eredua zirkunferentzia perfektu batena zen.

XVII. mendean Kopernikoren lanari eutsi zion Galileo Galileik, asmakuntza berri bat baliatuz: teleskopioa. Bere lehenengo behaketetan ikusi zuen Jupiterren inguruan lau satelite naturalek biratzen zutela. Aurkikuntza honek Eliza katolikoaren eta zientzialarien arteko gatazka sortu zuen; Inkisizioak Galileo atxilotu zuen eta kondenatu, bere ideia erlijioaren ereduaren aurkako heresia zelako. Garai berdinean Johannes Keplerrek orbita zirkularrarekin planeten mugimendua azaltzeko saiakera egin zuen, baina ez zuen emaitzarik lortu. 1609an Keplerren legeak aurkeztu zituen bere Astronomia Nova obraren baitan. Liburu horretan planeten orbita elipse bat zela proposatu zuen, eta 1631ko Artizarraren trantsituan demostratu zen hala zela. Mende horretan bertan Isaac Newtonek planeten mugimenduaren azalpen matematikoa eman zuen, grabitazio unibertsalaren legea aurkeztuz.

Eguzki-sistemaren gorputz nagusia Eguzkia da, G motako sekuentzia nagusiko izarra. Eguzki-sisteman ezagutzen dugun masa osoaren %99,86 bertan dago eta bere grabitateak dominatzen du guztiz. Eguzkiaren inguruan dauden lau objektu nagusiak, planeta erraldoiak, geratzen den masaren %99 dira, Jupiter eta Saturno %90 direlarik. Beste lau planeta telurikoak, planeta nanoak, ilargi, asteroide eta kometek Eguzki-sistemaren masaren %0,002 baino ez dira

Objektu handi gehienek Eguzkiaren inguruko orbita Lurraren orbitaren plano berean egiten dute, ekliptika gisa ezaguna. Planetak ekliptikatik oso gertu daude, baina Kuiper gerrikoan dauden objektuek angelu handiagoa izan ohi dute. Planeta guztiek, eta objektu gehienek, Eguzkiaren biraketaren norabide berean egiten duten euren orbita (erlojuaren aurka Lurraren Ipar Polotik ikusita). Badira batzuk kontrako noranzkoan biratzen dutenak, Halley kometa kasu.

Eguzki-sistema ezagunaren egitura basikoa honakoa da: Eguzkia dago bere erdigunean, erlatiboki txikiak diren lau planeta daude berarengandik hurbil, asteroide gerriko batez inguratuta, eta beste lau planeta erraldoi daude gerriko horren eta Kuiperren gerrikoaren artean; azken hau batez ere izotzezko objektuz eratuta dago. Astronomoek, batzuetan, eskualde hauei banaketa izaera ematen diote, era informalean bada ere. Barneko Eguzki-sisteman egongo lirateke lau planeta harritsuak eta asteroide gerrikoa; kanpoko Eguzki-sisteman lau planeta erraldoiak. Kuiper gerrikoaren aurkikuntzatik, Eguzki-sistemaren kanpoko eremuak eskualde gisa hartzen dira, eta han dauden objektuei Neptunoz haraindiko izena ematen zaie.

Eguzki-sistemako planeta gehienak azpisistemak dira, bere baitan. Planeta gehienek satelite naturalak, ilargi ere deituak, dituzte euren inguruan. Bi satelite, Titan eta Ganimedes Merkurio baino handiagoak dira. Lau planeta erraldoiek eta, gutxienez, Haumea planeta nanoak, hautsez eta partikula txikiz osatutako eraztunak dituzte inguruan. Satelite natural handi gehienek errotazio sinkronoa dute, euren sistemako planetari aurpegi bera erakusten denbora guztian.

Keplerren legeak objektuek Eguzkiaren inguruan duten orbitak definitzen ditu. Lege hori jarraituz, objektu guztiek foku batean Eguzkia duten elipse bat deskribatzen dute. Eguzkitik gertuago dauden objektuek (ardatzerdi handi txikiagoa dutenak) azkarrago mugitzen dira Eguzkiaren grabitatearen eragina handiagoa delako. Orbita eliptiko batean gorputz batek Eguzkiarekiko duen distantzia urtean zehar aldatzen da. Eguzkitik gertuen dagoen momentuari perihelio deitzen zaio, eta urrunen dagoen momentuari afelio. Orbita hauek ia zirkularrak dira, baina kometa, asteroide eta Kuiper gerrikoko objektuek orbita oso eliptikoak izan ohi dituzte. Eguzki-sisteman dauden gorputz ezberdinen posizioa matematikoki kalkulatzea posible da.

Eguzkiak sistema osoa dominatzen badu ere, bere momentu angeluarra %2 baino ez da. Planetek eta, bereziki, Jupiterrek, momentu angeluar gehiena dute, euren masa, orbita eta Eguzkiarekiko distantzia dela eta. Baliteke kometek ere momentu angeluar handiarekin laguntzea.

Konposizioaren aldetik gradiente bat dago Eguzki-sisteman, Eguzkiaren beraren beroaren eta argiaren presioak sortua. Eguzkitik gertuen dauden objektuek beroaren eta argiaren presio handiagoa dute, eta urtze-puntu altua duten elementuz osaturik daude. Eguzkitik urrunago dauden beste objektuak urtze-puntu baxuagoa duten materialez osaturik daude. Substantzia hegazkorren kondentsazioa ematen den puntuari izozte lerro deitzen zaio, eta gutxi gorabehera Eguzkitik 5 UAra dago.

Eguzkia da Eguzki-sistemako materia zatirik gehiena duen gorputza, eta %98an hidrogeno eta helioz osatua dago. Jupiter eta Saturno, geratzen den materiaren zatirik handiena dutenak, batez ere hidrogeno eta helioz osaturik daude. Jupiterren aurkitu dira beste material batzuk, ehuneko oso txikietan, baita hidrokarburo edo amoniakoa ere. Jupiterren eta Saturnoren barnealdean harrizko nukleo bat dago, Lurraren konposizio antzekoa izan dezakeena.

Eguzkitik gertuen dauden gorputzak batez ere arrokaz osaturik daude, urtze-puntu altua duten konposatuekin, hala nola silikatoak, burdina eta nikela. Nebulosa protoplanetarioan gai guzti hauek egoera solidoan mantendu ziren. Lehen esan bezala Jupiter eta Saturno gasez osaturik daude, hein handi batean. Gas hauek fase horretan egon ziren nebulosan. Izotzek, izan urarenak, metano, amoniako, azido sulfhidriko edo karbono dioxidoarenak, oso tenperatura baxuetan dute urtze-puntua. Izotz, likido edo gas gisa aurki daitezke Eguzki-sistemako hainbat lekutan, eta nebulosan egoera ezberdinetan egongo ziren. Substantzia hauek dira Jupiter eta Saturnoren sateliteen osagai nagusiak, eta Urano zein Neptunorenak. Neptunoz haraindiko objektuen orbitan kokatzen diren gorputz gehienak ere izotzez osaturik daude.

Eguzkitik Lurreraino dagoen distantziari unitate astronomiko deitzen zaio, eta 150.000.000 kilometro ingurukoa da. Alderatzeko, Eguzkiaren erradioa 0,0047 UA da, hau da, 700.000 km. Beraz, Eguzkiak Lurraren orbitaren erradioa duen esfera baten bolumenaren 0,00001% (10−5 %) betetzen ditu. Lurraren bolumena, aldiz, Eguzkiaren milioiren bat da (10−6). Jupiter, planetarik handiena, Eguzkitik 5,2 unitate astronomikora dago, 780.000.000 km, eta bere erradioa 71.000 kilometrokoa da. Neptuno, planetarik urrunena, 30 unitate astronomikora dago, 4,5×109 km.

Salbuespen batzuk kenduta, Eguzkitik urrunago, orduan eta distantzia handiago bere orbitatik hurrengo objektuaren orbitaraino. Adibidez, Artizarra Merkurio baino 0,33 UA urrunago dago Eguzkitik, eta Saturno 4,3 UA urrunago dago Jupiter baino; Neptuno Urano baino 10,5 UA urrunago dago. Saiakerak izan dira objektuen orbiten distantzien arteko harremanak aurkitzeko, adibidez Titius-Bode legea, baina teoria horiek ez dute onarpen osorik.

Eguzkia eta Neptunoren arteko distantzia futbol zelai baten luzera izango balitz, Eguzkiak 3 zentimetroko diametroa izango luke (golf pilota baten bi heren), planeta erraldoiek 3 milimetroko tamaina izango lukete eta Lurraren diametroa eta beste barneko planeten tamaina arkakuso baten tamaina izango lukete (0,3 mm).

n. 
Eguzki sistema orain dela 4.658 milioi urte sortu zen molekula laino baten eskualde oso baten kolapso grabitazionala dela eta Hasierako laino honek hainbat argi-urteko tamaina izango zuen, eta hainbat izarren jaiolekua izango litzateke. Molekula lainoetan ohikoa denez, gehiengoa hidrogenoa zen, helio kopuru nabarmen batekin, eta aurreko izarren hautsetik etorritako elementu astunagoen kopuru txikiekin. Eguzki-sistema osatuko zuen eskualdeari Eguzki-aurreko nebulosa izena ematen zaio. Eskualde honek kolapsoa izan zuenean, momentu angeluarraren kontserbazioaren ondorioz biraketa azkarrean sartuko zen. Zentroa, masa gehiena metatu zen gunea, geroz eta beroago zegoen, inguruan zuen disko baino nabarmen beroago. Uzkurtzen ari zen hodeiaren biraketa azkartzen zoan heinean, lauago egiten hasi zen, disko protoplanetario bat eratuz, gutxi gorabehera 200 UA zituena, protoizar bero eta dentso batekin bere erdialdean. Planetak disko honen akrezioz sortu ziren, grabitazio indarrak hautsa eta gasa elkartzen joan ahala, gorputz geroz eta handiagoa sortzeko elkartuz. Eguzki-sistemaren hasieran ehunka protoplaneta egongo ziren, baina gehienak batu edo suntsitu ziren, gaur egun dauden planeta, planeta-nano eta bestelako gorputz txikiak baino ez utziz.

Urtze-puntua dela eta, bakarrik metalak eta silikatoak egon zitezkeen era solidoan Eguzki-sistemaren barnealdean, Eguzkitik gertu. Material solido horiek sortuko zituzten, gerora, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Elementu metalikoak lainoaren ehuneko txiki bat zirenez gero planeta hauek ezin izan zuten gehiago hazi. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno Eguzkitik urrunago sortu ziren, izozte-lerroa pasata. Lerro hau Marte eta Jupiterren orbiten tartean dago eta izotza eratzen duten konposatuak egoera solidoan mantentzea posible den eremua adierazteko erabiltzen da. Izotz hauek eratzeko behar ziren molekulak ugariagoak ziren nebulosan eta, horregatik, planeta hauek nahiko hazteko aukera zuten, euren grabitate indarrarekin inguruan zuten hidrogeno eta helioa harrapatuz. Planetak sortu ez zituen materiak hainbat eraztun sortu zituen, asteroidez, zein izotzez (Kuiperren gerrikoa gisa). Eguzki-sistemaren mugan Oorten lainoa eratu zen. Planeten sorrera eta mugimenduen inguruko teoria interesgarria Nice ereduak eskaintzen du.

Protoizarraren lehenengo 50 milioi urteetan presioa eta dentsitatea handituz joan zen, ahalik eta fusio termonuklearra emateko nahikoa materia izan zuen arte. Tenperatura, erreakzio kopurua, presioa eta dentsitatea handitzen joan ziren ahalik eta oreka hidrostatikoa lortu zen arte: presio termikoak grabitatearena berdindu zuen. Puntu honetan, Eguzkia sekuentzia nagusiaren baitako izar bilakatu zen. Eguzkia sekuentzia nagusian 10.000 milioi urtez egongo da, eta izar-konpakto gisa beste 2.000 milioi urte inguru. Eguzkiaren jarduerak sortzen duen Eguzki-haizeak heliosfera sortu zuen eta protoplanetetan ez zegoen gas eta hautsaren gehiengoa izarren-arteko espaziora jaurtiki zuen, planeten osaera fasearekin amaituz. Geroztik, Eguzkia hazi eta distiratsuago egin da. Bere sekuentzia nagusiaren hasierako fasean gaur egungo argiaren %70a zuen.

Eguzki-sistema gaur egun ezagutzen dugun bezala mantenduko da (aurreikusten ez dugu zerbait gertatu ezean) Eguzkiak bere hidrogeno guztia helioan bilakatzen duen arte, hemendik 5.000 milioi urtera. Honen ostean sekuentzia-nagusiaren amaiera izango da. Momentu horretan Eguzkiaren nukleoaren kolapsoa gertatuko da eta bere energia sorrera gaur egungoa baino askoz handiagoa izango da. Eguzkiaren kanpo geruzak hedatuko dira, gaur egungo diametroa baino 260 aldiz handiago egin arte, eta Eguzkia erraldoi gorria izango da. Bere azalera handiagoa izango denez, gainazala hoztuko da, 2.600 Kelvin arte. Eguzki erraldoi horrek Merkurio lurrinduko du eta bizitza ezinezko egingo du Lurrean. Momenturen batean, nukleoan ez da egongo helio nahikorik fusio nuklearra emateko, helioa hidrogenoa baino askoz azkarrago bukatuko baitu. Eguzkiaren tamaina ez da nahikoa izango elementu pisutsuagoak sortzen hasteko eta, beraz, erreakzio nuklearrak murriztuko dira. Bere kanpo geruzek alde egingo dute espazioan, nano zuri bat utziz: objektu oso dentsoa, Eguzkiak gaur egun duen masaren erdiarekin, baina Lurraren tamainarekin. Kanpoko geruzen jaurtiketa horrek nebulosa planetario berria sortuko dute, hasierako elementuez gain karbonoa bezalako elementu ugari espaziora itzuliz.

Eguzkia (edo ekia; ) plasma beroz osatutako esfera ia perfektua da, barne mugimendu konbektiboarekin, dinamo batek duen prozesu berarekin eremu magnetikoa sortzen duena. 1.390 milioi kilometroko diametroa du, hau da, Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa. Bere masa Lurrarena baino 330.000 aldiz handiagoa da, Eguzki-sistema osoaren masaren %99,86. Eguzkiaren hiru laurden inguru (~%73) hidrogenoa da; gainontzeko ia guztia helioa da (~%25), eta kopuru txikiagotan beste elementu batzuk aurki daitezke, hala nola oxigenoa, karbonoa, neoia eta burdina.

Eguzkia G motako sekuentzia nagusiko izarra da (G2V), bere klase espektralean oinarrituta. Informalki nano hori gisa izendatzen da. Bere tenperatura ertaina da, izar beroagoak eta hotzagoak daudelarik. Hala ere, beroago eta distiratsuagoak diren izarrak ez dira hotzagoak direnak bezain beste. Esne Bidean dauden izarren %85 nano gorriak dira, Eguzkia baino hotzagoak. Eguzkia I biztanleria izarra da, hau da, helioa baino pisutsuagoak diren materialen ehuneko erlatiboki handia du.

Orain dela 4.600 milioi urte inguru sortu zen eta bere bizitzaren erdialdean dago; ez du aldaketa nabarmenik izan azken lau mila milioi urtetan, eta nahiko egonkor egongo da hurrengo bost mila milioi urtetan. Lurrean dagoen bizitzaren energia iturri ia bakarra da. Bere barnealdeko hidrogeno guztia fusionatzen denean eta, beraz, oreka hidrostatikoa hausten denean, Eguzkiaren muinak dentsitate eta tenperatura igoera nabarmena izango du, kanpo geruzak hedatuz erraldoi gorri bat izan arte. Kalkuluen arabera nahikoa handia izango da Merkurio eta Artizarra irensteko, eta bizitza ezinezkoa izango da Lurrean.

Barne Eguzki-sistema planeta telurikoak eta asteroide gerrikoa barnebiltzen duen eskualdea da. Batez ere silikato eta metalez osatua, objektu guztiak erlatiboki gertu daude Eguzkitik. Eskualde honen erradioa Jupiter eta Saturnoren arteko distantzia baino txikiagoa da. Eskualde hau ere izozte-lerroa baino gertuago dago, hau da, 700 milioi kilometro baino txikiagoa da.

Lau barne planeta edo planeta telurikoak dentsoak, arrokatsuak, ilargi gutxi edo ilargirik gabekoak eta eraztun sistemarik gabekoak dira. Batez ere urtze-tenperatura oso altua duten mineralez osaturik daude, silikatoak gehien bat, lurrazala eta mantua osatzen dutenak. Barneko nukleoa batez ere burdin eta nikelez osatua dago. Lau planetetatik hiru (Artizarra, Lurra eta Marte) klima sortzeko gaitasuna duten atmosferak dituzte. Guztiek dituzte inpaktu kraterrak eta tektonikak eragindako gainazaleko ezaugarriak, hala nola rift bailarak eta sumendiak.

Barne planeta terminoa erabiltzen da maiz, eta ez da behe planetarekin nahastu behar. Azken honekin Eguzkitik gertuago dauden Merkurio eta Artizarra izendatzeko erabiltzen da.

Merkurio (0,4 UA; ) Eguzkitik gertuen dagoen planeta da, eta Eguzki-sistemako txikiena, 0,055 Lurraren masa baino ez ditu. Merkuriok ez du satelite naturalik. Bere inpaktuzko kraterrez gain, rupes deituriko hegi batzuk baino ez ditu ezaugarri geologiko gisa. Rupes deritzon hauek, ziurrenik, planetaren uzkurtzeagatik sortuko ziren. Merkurioren atmosfera oso txikia da, Eguzki-haizeak bere gainazaletik kentzen dituen atomoz osatua. Mantu oso txikia du, eta burdinazko nukleo handia, eta honen arrazoia oraindik ezezaguna da. Hipotesi baten arabera, kanpo geruza oso bat galdu zuen inpaktu erraldoi baten ondorioz; edo ezin izan zela gehiago hazi Eguzkiaren eragina zela eta.

Artizarra (0,7 UA; ) Lurraren antzekoa da tamainari dagokionez eta 0,815 Lurraren-masa ditu. Lurra bezala silikatozko mantu bat du burdinazko nukleo bat inguratzen, atmosfera nabarmena eta barne geologia jardueraren ebidentzia. Lurra baino lehorragoa da eta bere atmosfera 90 aldiz dentsoagoa da. Artizarrak ez du satelite naturalik. Planetarik beroena da, bere gainazala 400 °Cra dago, gehien bat atmosferan dauden berotegi-efektuzko gasen ondorioz. Artizarrean ez da aurkitu jarduera geologikorik, baina ez du atmosfera desagertzeaz babestuko zuen eremu-magnetikorik, beraz sumendien leherketek atmosfera berritzen dutela pentsatzen da.

Lurra () Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Eguzkitik 150.000.000 kilometrora dago, hau da, Unitate Astronomiko batera (1 UA). Satelite natural bat du, Ilargia. Ezagutzen dugun planeta bakarra da bizitza duena. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik. Bertan 8 milioi espezie baino gehiago bizi dira eta 7.200 milioi gizaki, haren biosferaren eta mineralen mende.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin.

Marte (1,5 UA; ) Lurra eta Artizarra baino txikiagoa da (0,107 Lurraren masa). Bere atmosferan batez ere karbono dioxidoa dago, eta presio atmosferikoa zoruan 6,1 milibarrekoa da, Lurrarenaren %0,6 inguru. Bere gainazalean sumendi handiak daude, hala nola Eguzki-sistemako mendirik altuena den Olympus Mons, eta rift bailara handiak Valles Marineris gisa; ezaugarri hauek jarduera geologikoa erakusten dute, orain dela 2 milioi urtera arte, gutxienez, iraun zuena. Bere kolore gorria burdin oxidotik datorkio. Martek bi satelite natural txiki ditu, Fobos eta Deimos. Uste denez kapturatutako asteroideak izango lirateke.

Planeta nano gisa sailkatua dagoen Zeres kenduta, asteroide gerrikoko objektu guztiak Eguzki-sistemako gorputz txiki gisa sailkatzen dira. Batez ere arroka eta mineral metalikoz osatuak daude, izotz pixka batekin. Metro gutxi batzuk dituzte txikienek, eta ehunka kilometro handienek. Metro bat baino txikiagoak diren asteroideei meteoroide edo mikro-meteoroide izena ematen zaie, definizio nahiko arbitrarioen arabera.

Asteroide gerrikoak Marte eta Jupiterren arteko orbita hartzen du, 2,3 eta 3,3 UA artean Eguzkitik. Uste denez Eguzki-sistemaren formaziotik geratzen diren hondakinak dira, ez zutenak bat egitea lortu Jupiterren grabitatea handiegia delako. Asteroide gerrikoan hamarnaka mila, eta baliteke milioika, objetu daude kilometro bateko tamaina baino handiago direnak. Hala ere, asteroide gerrikoaren masa Lurraren milarena inguru izango litzateke. Asteroide gerrikoaren dentsitatea oso txikia da, eta asteroideen arteko distantziak handiak dira; zientzia fikzioan ohikoak diren asteroideen irudikapenaren ordez, sateliteak arazorik gabe pasa dira gerrikoa zeharkatuz.

Asteroide-gerrikoaz gain, badira ere barne planeten artean Lurretik gertu dauden objektuak, horietako askok planeten orbitak gurutzatzen dituztenak. Horietako batzuk objektu potentzialki arriskutsuak dira.

Jupiter ( 5,2 UA) planetarik handiena da. Beste planeta guztiak batera baino 2,5 aldiz handiagoa da, eta 318 Lurraren masa ditu. Batez ere hidrogeno eta helioz osaturik dago, eta 69 satelite ezagutzen ditugu. Lau handienak Ganimedes, Kalisto, Io eta Europa dira, planeta telurikoekin hainbat antzekotasunekin, hala nola sumendiak eta barne beroketa. Ganimedes, Eguzki-sistemako sateliterik handiena, Merkurio baino handiagoa da.

Saturno ( 9,5 UA) Jupiterrekin antzekotasun handiak dituen planeta da, baina bere eraztun-sistema dela eta nabarmena da. Konposaketa eta magnetosfera Jupiterrenaren antzekoa da, baina bere bolumena txikiagoa da, %60a, hiru aldiz txikiagoa da eta 95 aldiz Lurraren masa ditu. Eguzki-sistemako planeta bakarra da urak baino dentsitate txikiagoa duena. Eraztunak izotz eta arroka partikula txikiz osaturik daude. Batez ere izotzezko 62 satelite ezagun ditu. Horietatik bitan, Titan eta Entzelako, jarduera geologikoa dago. Titan da Eguzki-sistemako bigarren ilargirik handiena, Merkurio baino handiagoa da eta atmosfera nabarmena duen satelite bakarra da.

Urano ( 19,2 UA) Lurrak baino 18 aldiz masa gehiago du, baina kanpoko planetetatik txikiena da. Eguzki-sistemako planeta bakarra da alboz biratzen duena Eguzkiarekiko; bere makurdura axiala 90º baino handiagoa da ekliptikarekiko. Bere barneko nukleoa beste planeta handiena baino hotzagoa da, eta ez du ia erradiaziorik jaurtitzen espaziora. 27 satelite ezagun ditu, handienak Titania, Oberon, Umbriel, Ariel eta Miranda.

Neptuno ( 30,1 UA) Urano baino pixka bat txikiagoa da, baina dentsoagoa eta masa handiago du, 17 Lurraren masa. Barne-bero gehiago irradiatzen du, baina ez Jupiterrek edo Saturnok bezain beste. 14 satelite ezagutzen ditugu, horietatik handiena Triton da, nitrogeno likidozko geiserrekin. Triton da satelite handi bakarra orbita erretrogradoa duena. Neptunoren orbitan hainbat planeta nano daude, Neptunotar troiano izenarekin, berarekiko 1:1 erresonantzia dutenak.

Zentauroak Jupiterren ardatzerdi handia baino orbita handiagoa eta Neptunorena baino txikiagoa duten kometen antzeko gorputz izoztuak dira. Ezagutzen den zentaurorik handiena 10199 Chariclo 250 kilometroko diametroko objektu bat da. Aurkitu zen lehenengoa, 2060 Chiron kometa gisa ere identifikatua izan da (95P), koma bat garatzen duelako Eguzkira gerturatzen denean.

Kometak Eguzki-sistemako gorputz txikiak dira, normalki kilometro gutxi batzuetako zabalerarekin, izotz bolatilez batez ere osatuak. Orbita oso eszentrikoak dituzte, normalki perihelioa barne planeten orbiten barruan eta afelioa Plutonen orbita baino urrunago dutelarik. Kometa bat barne Eguzki-sisteman sartzen denean Eguzkiaren gertu egoteagatik bere izotzezko gainazala sublimatzen eta ionizatzen da, koma bat sortuz: gas eta hautsezko isats luze bat, askotan begi hutsez ikus daitekeena.

Periodo motza duten kometek berrehun urte baino txikiagoak diren orbitak dituzte. Periodo-luzeko kometek milaka urteko orbitak dituzte. Periodo-motzeko kometak Kuiper gerrikoan sortu direla uste da, periodo-luzekoak, Hale-Bopp gisa, Oorten hodeian sortu direla usten den bitartean. Kometa talde batzuk, adibidez Kreutz Eguzki-arraseko kometak kasu, gorputz bakarraren hausturaz sortu ziren. Kometa batzuek orbita hiperbolikoak dituzte, eta Eguzki-sistematik kanpo sortu ziren, baina euren orbita zehaztea oso zaila da. Kometa zahar batzuen gas eta likido bolatil guztiak Eguzkiak kendu ditu jada, eta asteroide gisa sailkatzen dira.

Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunotik harago Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean banaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.

Neptunoz haraindiko objektuak TNO () siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO () siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako banaketez gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen banaketak ere badituzte.

Kuiper gerrikoa asteroide gerrikoaren antzeko hondakinez beteriko gerriko bat da, baina batez ere izotzez osaturiko objektuekin. 30 eta 50 UA artean hedatzen da. Uste da hamarnaka mila planeta nano daudela bertan, baina Eguzki-sistemako gorputz txikiz osaturik dago. Kuiper gerrikoko objekturik handienak 50000 Quaoar, 20000 Varuna eta 90482 Orcus dira, eta planeta nanoak izango lirateke bestelakorik frogatu ezean. 50 kilometroko diametroa baino gehiago duten 100.000 objektu inguru daudela uste da, baina masa osoa Lurraren hamarrena edo ehunena dela uste da. Kuiper gerrikoko objektu askok sateliteak dituzte, eta gehienen orbitak ekliptikaren planotik kanpo daude.

Kuiper gerrikoa objektu klasiko eta erresonanteen artean sailkatzen da. Erresonantziak Neptunoren orbitarekin lotutako orbitak dituzten objektuak dira (adibidez, bi bira Neptunoren hiru orbitako, edo bakarra bi orbitako...). Lehenengo erresonantzia Neptunoren orbitan bertan hasten da. Gerriko klasikoan dauden objektuek ez dute harremanik Neptunoren orbitarekin, eta 39,4 eta 47,7 UA artean hedatzen da. Kuiper gerrikoko objektu klasikoak cubewano gisa izendatzen dira, aurkitu zen lehenaren omenez, (15760) 1992 QB1, eta eszentrikotasun txikiko orbitak dituzte.

Disko sakabanatua edota disko lausoa, bere zatirik barnealdekoenean Kuiper gerrikoarekin gainezartzen dena (Eguzkitik 30 UAra), ehunka UA izan ditzakeen distantzia ezezagun bateraino hedatzen da. Beste makurdura orbitalekin ere gainezartzen da eta ekliptikaren azpitik dago. Planetoide kopuru ezezagun batez osatua dago (oraingoz 90 inguru topatu dira), hauek objektu sakabanatu edota soilik disko sakabanatuko objektuak izendapenez ezagutzen dira (ingelesez scattered-disk objects edo SDO), eta Neptunoz haraindiko objektuen artean daude. Gorputz izoztuak dira, batzuk 1000 kilometro baino gehiagoko diametroa dute, hauetako lehenbizikoa 1995ean aurkitu zen. Multzo honetako objekturik handiena 2005ean topatutako Eris planeta nanoa da.

Eris Eguzki-sistemako planeta nanorik masiboena da, Plutonen masa baino handiagoa duen planeta nano bakarra izanik. Zehazki, Plutonen masa baino %27 gehiago du eta 2326±12km-ko diametroa. Hasiera batean Eris Eguzki-sistemako hamargarren planeta bezala izendatu zuen NASAk eta hainbat aldizkari zein telebista kateek, hala ere, handik gutxira, 2006ean, Eris eta Pluton planeta nanoak zirela ebatzi zuen Nazioarteko Astronomia Elkarteak. Eris, Chad Trujillo, Michael E. Brown eta David Lincoln Rabinowitz astronomoek aurkitu zuten 2005eko urriaren 21ean. Gorputz bitxi honek Disnomia izeneko satelite bat du, sateliteak 350km inguruko diametroa duela uste da. Izenei dagokienez, Eris greziar elkarte bat zen, latinez, Diskordia izena hartu zuena. Disnomia aldiz, Anarkiaren jainkosa zen greziar mitologian.

Heliosfera amaitzen den lekuan ez da Eguzkiaren grabitate indarra amaitzen, grabitate indar hau Eguzkitik heliosferara dagoen distantzia baino ehun aldiz urrunago iritsi daiteke. Egia da, heliosfera amaitzen den lekutik aurrera (Eguzkitik 100 UA inguru) ez dagoela erradiazio kosmikoarengandik babesteko bide naturalik, hau da, Eguzkiak ez ditu eskualde horiek babesten. Jarraian aurki dezakezue urruneko eskualde hauei buruzko informazio gehiago.

Heliosfera Eguzki haizearen eraginpean dagoen eremua da, Eguzki atmosferatik datozen ioiez osatua dago eta Plutoneko orbitatik harago hedatzen da. Heliosfera burbuila magnetiko bat dela esan daiteke, barnean, gaur arte ezagutzen ditugun planeta, asteroide, kometa eta bestelako gorputzak dituena. Gaur egun, gizakiak eginiko eta heliosferatik atera diren zunda bakarrak Voyager 1 eta Voyager 2a dira. Hauek egingo dituzten azterketak oso garrantzitsuak izango dira heliosfera hobeto ulertzeko eta baita ere, kanpo-espazioari buruz gehiago jakiteko. Heliosferak, besteak beste, kanpo-espazioan dagoen erradiazio kosmikotik babesten gaitu. Oraindik zehazki ez dakigun arren, litekeena da, heliosfera Eguzkitik 100 UA ingurura kokatzea.

Neptunok eraginik egiten ez dien Neptunoz haraindiko edozein gorputz loturarik gabeko objektu (ingelesez, detached object) edo sednoide izenarekin ezagutzen dira. Objektu hauen perihelioa (Eguzkiarengandik hurbilen dauden puntua) Neptunorengandik nahiko distantziara dago planeta honek inolako eraginik ez egiteko. 2014. urteko datuei erreparatuta, bakarrik mota honetako bi gorputz aurkitu ziren urte horretaraino (aurkitu eta egiaztatu), Sedna eta 2012 VP113. Bi objektuen perihelioa, bataz bestean, Eguzkitik 75 UAra dago.

Oorten hodeia Eguzki-sistemaren kanpoaldean kokatzen diren gorputzen multzoa da, Kuiperren gerrikoa baino harago. Bere baitatik kometa gehienak sortu zirela uste da, eragin grabitatorioengatik Eguzki-sistemaren barne aldera mugiarazirik. Argi urte baten diametroa du, hau da, gure izarretik hurbilen dagoen izar, Proxima Centaurira dagoen distantziaren laurdena. Azkeneko kalkulu estatistikoek diotenez, Oorten hodeiak bilioi bat eta ehun bilioi objektu artean eduki beharko lituzke, hau da, objektu guztien masa baturik, Lurrarenaren masaren boskoitza edukiko luke eskualde honek.

Nahiz eta Oorten hodeia ezin izan den inoiz zuzenean behatu, astronomoek uste dute periodo luzeko kometa gehienek, zentauro eta Halley motakoekin batera, bertan dutela jatorria. Gune honetan kokatzen diren objektu nagusiak hurrenak dira: Sedna, (148209) 2000 CR105, 2008 KV42 eta (308933) 2006 SQ372. Aipatutako objektuak Neptunoz haraindiko objektu gisa ere sailkatzen dira.

Gaur egun, Eguzki-sistemaren zati oso txiki bat baino ez dugu ezagutzen, zientzialariek eginiko azken kalkuluek diotenez, Eguzkiaren grabitate indarrak bi argi urte ingurura iristeko ahalmena izango luke, hau da, 125.000 UAraino iristeko ahalmena. Oorten hodeia aldiz laburragoa dela dirudi, 50.000 UA inguruan kokatuko litzake bere amaiera, zientzialarien ustetan. Hainbat hipotesi egin izan dira eskualde urrun eta ezezagun horien inguruan, adibidez, Nemesis hipotesia edo Bederatzigarren planetaren hipotesia, azken hau frogatzeko bidean dago. Gaur arte ditugun jakintzak erabiliz, urrunena iristen den objektua West kometa da, bere afelioa Eguzkitik 70.000 UAra dago. Esan beharra dago, urte batzuk barru datu hau aldatu daitekeela eta agian, askoz urrunago dauden objektuak aurkituko direla.

Eguzki-sistema Esne Bidean kokaturik dago, 100.000 argi-urte inguruko diametroa duen galaxia espiral barratu bat. Esne Bidean 100.000 milioi izar daude

. Eguzkia Esne Bidearen kanpoko espiraletako baten adarrean dago, Orionen Besoa gisa ezagutzen dena. Eguzkia Zentro Galaktikotik 25.000 eta 28.000 argi-urte ingurura dago, eta 220 kilometro segunduko abiaduran mugitzen ari da bere orbitan. 225-250 milioi urtero orbita oso bat egiten du. Bira honi urte galaktiko izena ematen zaio. Eguzkiaren apexa, hau da, Eguzkiak espazio interestelarrean duen ibilbidearen norabidea, Hercules konstelaziotik gertu dago, gaur egun Vega izarrak duen norabidean. Ekliptikaren planoak plano galaktikoarekiko 60ºko angelua osatzen du.

Eguzki-sistemak Esne Bidean duen posizioak biziaren eboluzioan garrantzia izan duela uste da. Bere orbita ia zirkularrak adar espiralen abiadura ia berbera du eta, beraz, gutxitan gurutzatzen du beso horietako bat. Beso espiralak supernoben kontzentrazio guneak dira, baita desegonkortasun grabitazionalena eta erradiazioarena, baina Eguzki-sistemak gutxitan jasan ditu horiek eta, horregatik, Lurrak bizitza mantendu ahal izan du denbora luzez. Esne Bidearen zentrotik urrun egoteak ere egonkortasuna eman dio bizitzari, grabitate, erradiazioa eta partikulen erasoa ekidin duelako.

Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalean kokaturik dago. Uste da G-Hodeiaren auzoan dagoela, baina ez dakigu Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalaren parte den, edo azken hau G-Hodeiarekin batera dagoen eremuan ote dagoen. Izarrarteko Hodei Lokala hodei dentsoagoa duen eremu bat da, Burbuila Lokala deitzen den eremu nahiko hutsaren barruan, 300 argi-urte inguru dituen hutsune moduko bat. Burbuilaren barruan tenperatura altuko plasma dago, eta horregatik supernobak gertatu direla pentsatzen da.

Eguzkitik hamar argi-urtera erlatiboki izar gutxi daude. Gertuena Alpha Centauri izar-sistema hirukoitza da, Eguzkitik 4,4 argi urtera. Alpha Centauri A eta B elkarrekiko gertu dagoen Eguzkiaren tamaina antzeko bikote bat da, Proxima Centauri nano gorri bat da, bikotearengandik 0,2 argi-urtera orbitatzen duena. 2016an bizitzarako gai izan daitekeen exoplaneta bat aurkitu zen Proxima Centaurin, Proxima Centauri b izena eman zaiona, Eguzkitik gertuen dagoen exoplaneta. Hurrengo izarrik gertuenak Barnarden izarra (5,9 au), Wolf 359 (7,8 au) eta Lalande 21185 (8,3 au) dira.

Gertuen dagoen izarrik handiena Sirius da, sekuentzia nagusiko izar bat, Eguzkitik 8,6 argi urtera eta bere masaren bikoitza duena. Siriusen inguruan Sirius B izeneko nano zuri bat dago orbitan. Gertuen dagoen nano marroia Luhman 16 sistema bitarra da, 6,6 argi urtera. Hamar argi urtera dauden izarren artean Luyten 726-8 nano gorriaren sistema dago (8,7 au) eta Ross 154 nano gorri bakartia (9,7 au). Eguzkiaren antzekoa den izar bakartirik gertuena Tau Ceti da, 11,9 argi urtera. Eguzkiaren masaren %80 du eta bere argitasunaren %60. Planeta baten masa duen objeturi librerik gertukoena WISE 0855-0714 da, Jupiterrek baino 10 aldiz masiboagoa den planeta (7 au).

Beste izar-sistema batzuk ezagutzeko aukera izan dugu azkeneko hamarkadan, eta horrekin batera alderaketa batzuk egiteko aukera dago. Eguzki-sistemak, beste sistema planetario bat zuek ez bezala, ez du Merkuriorena baino orbita txikiagoa duen planetarik. Ezagutzen dugun Eguzki-sistemak ez du super-Lurrik, ez bada Bederatzigarren planeta badela eta super-Lurra bat dela. Beste berezitasun bat da Lurraren eta Neptunoren tamainen arteko erdibidekorik ez izatea, planeta harritsu txikiak eta gas-erraldoiak bakarrik daudelarik; beste sistema batzuetan maila ertaineko planetan ohikoak direla ikusi da. Gainera, super-Lurrak dituzten planetek Merkurio baino orbita gertuagokoak dituzte; horregatik uste da Eguzki-sisteman kolisioek planeta horiek suntsitu edo lekuz atera zituztela.

Eguzki-sistemako orbitak ia zirkularrak dira. Beste sistema batzuetan eszentrikotasun orbitala handiagoa da. Honen arrazoiak azaltzeko eredu ezberdinak badaude ere, zergatia oraindik ezezaguna da.

Eguzki-sistemako gorputzak, handienetik txikira antolaturik:




#Article 44: Soziologia (598 words)


Soziologia gizartearen eta gizabanakoen portaera sozialak aztertzen dituen gizarte zientzia da.

Soziologia kontzeptua Auguste Comtek sortu zuen 1838an, munduaz hausnartzeko forma berri bat definitu asmoz. Latinezko socius eta grezierazko lógos-en baturaz sortzen da.

Soziologiaren sustraiak gizarteaz hausnartu duten lehen teorialari guztietan aurkitzen badira ere (Confucius, Platon, Aristoteles...), bereziki aipatu beharrekoak Saint-Simon, Auguste Comte bera, Alexis de Tocqueville eta Karl Marx dira.

Soziologiaren jaiotza mendebaldeko gizarte modernoaren krisiaren baitan eman zen. Soziologiak errealitate sozialaren kosifikazioa suposatzen du, hots, gizartea aztertu, behatu... daitekeen errealitate espezifiko gisa ikustea (gizartea gauza gisa ikustea). Hasiera honetan, beraz, soziologia positibismoarekin erabat lotua dago.

Soziologiaren instituzionalizazioa zientzia gisa Emile Durkheim eta Max Weberren eskutik eman zen, soziologiaren oinarriak finkatu zituzten bi soziologoak. Durkheimek gizarte egitateen objektibotasuna azpimarratuko du (egintza soziala). Weberrek, berriz, subjektibotasuna eta subjektuen ekiteko ahalmena (ekintza soziala).

Max Weber

Teorialari gehienez aburuz, gaur egungo soziologiaren baitan lau marko teoriko nagusi bereiz daitezke, nahiz eta hauen baitan korronte ugari desberdintzen diren:

Funtzionalismoak gizartea sistema gisa ikusten du; sistemek, aldi berean, azpisistemak izango dituzte, eta gizartearen osagai bakoitzak bere funtzioa izango du. Horrela, ekintza sozialaren ikuspegi sistemiko bat garatuko du.

Funtzionalismoaren baitan hiru korronte nagusi bereiz daitezke: Malinowskiren funtzionalismo absolutua, Mertonen funtzionalismo erlatibizatua eta Parsonsen estruktural-funtzionalismoa.

Funtzionalismoak gizartearen oreka eta izaera harmoniatsua defendatuko du. Gizarteratzearen bidez (bigarren sozializazioa azpimarratuko dute batez ere) gizabanakoek gizartea bereganatuko dute. Bere kontzeptu nagusiak funtzioa (disfuntzioa, ageriko funtzioa zein izkutuko funtzioa), errola nahiz estatusa izango dira, besteak beste.

Estrukturalismoak gizartearen egituraren garrantzia azpimarratzen du. Subjektuek euren ekintzei ematen dioten zentzua, horrela, kulturaren testuinguruan aztertu behar da. Hots, estrukturalismoak gizarte ekintzak kulturaren barnean sortzen eta bersortzen direla azpimarratzen du. Ondorioz, ikerketa estrukturalistek hainbat arlo aztertu dituzte, besteak beste: jakien prestaketa eta aurkezpena, erlijio erritualak, joko eta jolasak, literatura, etab.

Estrukturalismoaren autore garrantzitsuenetariko eta lehenengoetarikoa Lévi-Strauss etnologoa da. Honek, 1950eko hamarkadan, kulturaren fenomenoa mitologiaren eta ahaidetasunaren testuinguruan aztertu zuen, besteak beste.

Pierre Bourdieu soziologo frantses esanguratsuak, bestalde, estrukturalismoaren ikuspegi desberdina plazaratu zuen, kultur desberdintasunaren gainetik, bere ustez horren atzean ezkutatzen diren menderapen prozesuak azpimarratuz. Bourdieuren ikuspegiari estruktural-funtzionalismoa deitu izan zaio.

Hau mikrosoziologian eta gizarte psikologian erabiltzen den ikuspegia da gehienbat. AEBetako pragmatismoan eta George Herbert Meaden teorietan oinarritzen da. Bere iritziz, pertsonak beraiek produktu sozialak izateaz gain, helburudun zerbait sortzaileak dira. Herbert Blumerrek honela azaldu zuen: gizakiek gauzekiko edo besteekiko duten harremana beraien zentzu eta esanahiean oinarritzen da. Esanahi hori gizarte elkarrekintzatik sortzen da, eta horri egiten zaion interpretazioak alda dezake.

Elkarrekintza sinbolikoaren jarraitzaileek metodo kualitatiboak erabili ohi dituzte, pertsonek beraien ekintzei ematen dieten zentzua ulertzeko teknikak baitira.

Marxismoak Karl Marx eta Friedrich Engelsen pentsamenduan eta obretan oinarritutako doktrina filosofiko eta politikoetan oin hartuz aztertzen du gizartea. Hegelen filosofiaren, Adam Smithen ekonomia politikoaren eta XIX. mendeko sozialismo frantziarraren eragina nabaria izango da, gizartearen kritika zientifiko eta iraultzailea eginez. Kritika honen adierazpenik sistematikoena Kapitala obran eman zen.

Soziologiak, gainontzeko gizarte zientziek bezala, erabiltzen dituen ikerketa teknikak bi multzo handitan banatu ohi dira: metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak. Bakoitzak errealitatearen ikuspegi bat azpimarratzen badu ere, bakoitza ezin da paradigma itxitzat hartu, bata bestearekin nahasi ohi diren tresna gisa baino.

Metodo kuantitatiboen bidez, errealitatearen ezaugarri eta joera orokorrak ikertu ohi dira. Errealitate zenbagarriak kontuan hartuz (hauteskundeak, adibidez), inkesta bezalako teknikak erabili ohi dira. Halaber, lagin handiak izanez gero, metodo kuantitatiboak aukeratu ohi dira.

Metodo kualitatiboen bidez, errealitate zenbagarrietan arreta jarri baino, errealitateen esangurak eta kausa aztertu nahi dira. Horrela, lagin handiak aukeratu beharrean, lagin txikiago baina esanguratsuak aukeratu ohi dira. Horrela, sakoneko elkarrizketak edo eztabaida taldeak dira gehien erabilitako ikerketa teknikak.

Soziologiaren baitan, zientzia ororen baitan bezala, azpidiziplina desberdinak daude. Soziologiaren kasuan, gizarte eremu zehatzak aztertzen dituzten soziologiaren adarrak dira. Asko badira ere, ondokoak aipa daitezke:




#Article 45: Oorten hodeia (2274 words)


Oorten hodeia, Öpik-Oorten hodeia ere deitua, Ernst Öpik eta Jan Oorten omenez, ustez eguzki-sistemaren mugan dagoen eta transneptunotar objektuak dituen hodei esferiko bat da. Eguzkitik ia argi-urte batera kokaturik dago, hau da, guregandik hurbilen dagoen Proxima Centauri izarrera dagoen distantziaren laurden batera. Hodei hau oraindik ez da zuzenean behatua izan eta, horregatik, oraindik ezin izan da frogatu bere existentzia. Eguzkitik urrunen dauden objektu multzoak, hala nola, Kuiper gerrikoa, transneptunotar objektuak eta disko sakabanatua, Oorten hodeia baino ehun aldiz hurbilago daude Eguzkitik. Azkeneko estatistikek diotenez, hodei honek bilioi bat eta ehun bilioi objektu artean eduki ditzake; hori horrela bada, Lurrak duen masa halako bost izango luke hodeiak. 

Oorten hodeiak bi gune desberdin ditu: kanpoaldeko Oorten hodeiak forma esferikoa du, eta barnealdeko Oorten hodeiak, Hillsen hodeia ere deituak, disko itxura. Hodeiaren barnean dauden objektuak izotzez, metanoz eta amoniakoz osatuak dira, beste substantzia batzuen artean. Objektu horiek, seguru aski, Eguzkitik oso hurbil sortu ziren, eguzki-sistemaren sorreraren lehen ataletan. Objektuok, sortu ondoren, gaur egun dauden kokalekuetara iritsi ziren, planeta erraldoien grabitazio indarraren ondorioz.

Oorten hodeia oraindik ezin izan da zuzenean behatu (halako distantzian dagoen objektu bat ezin da behatu, ezta X izpiekin ere). Hala ere, astronomoek uste dute bertan egon daitekeela Halley eta periodo luzeko beste kometa guztien eta, beharbada, hainbat zentauro eta Jupiterren kometaren jatorria. Oorten hodeiaren kanpoaldean egon daitezkeen objektuak, seguraski, grabitazionalki ez dira oso lotuak egongo Eguzkiarekin eta beraz, inguruko izarren eta Esne Bidearen eraginez, eguzki-sistemaren barnealdera jaurtiak izaten dira. Periodo motzeko kometa gehienen sorlekua disko sakabanatuan dagoen arren, astronomoek uste dute Oorten hodeian dutela bakan batzuek beraien sorlekua. Kuiper gerrikoan eta disko sakabanatuan hainbat objektu aurkitu diren bitartean, Oorten hodeiaren kide diren bost objektu baino ez ditugu ezagutzen: (90377) Sedna, (148209) 2000 CR105, (308933) 2006 SQ372, 2008 KV42 eta  2012 VP113. Aipatutako objektu guztiak barnealdeko Oorten hodeian kokaturik daude. 2015eko azaroaren 10ean Nature aldizkariak trasneptunotar objektu berri bat aurkitu zela zabaldu zuen, Oorten hodeian kokaturik egon beharko luke objektu honek, Natureren arabera.

Bi kometa mota existitzen dira: periodo motzekoak (kometa eliptikoak ere deituak), 10 UA baino orbita txikiagoak dituzte kometa hauek, eta periodo luzeko kometak (kometa hauek ia isotropikoak dira), hauen orbitak 1000 UA baino handiagoak izan ohi dira. Oortek ia isotropikoak ziren kometak aztertu zituen eta aurkitu zuen kometa hauetatik gehienek 20.000 UAko afelioa (objektuak Eguzkitik urrunen dauden unea) izan ohi zutela. Azterketa honek Oorten hodeiaren teoria indartu zuen. 10.000 UA inguruko afelioa zuten kometak, une batean Eguzkitik oso hurbil pasa zirela pentsatu zuen Oortek, baina bidaia honetan, bidean aurkitu zituzten planetek beraien orbitak txikiarazi zituzten, beraien indar grabitazionalen ondorioz.

Gaur egun uste da Oorten hodeia Eguzkitik 2.000 edo 5.000 UAra hasten dela eta 50.000 UAra amaitzen dela. Hala ere, iturri batzuen arabera, 100.000 eta 200.000 UA bitartean egon beharko litzake hodei honen bukaerak. Lehen aipatu dugun bezala, Oorten hodeia bi eremuetan zatitu daiteke, barne Oorten hodeia (Eguzkitik 2000 UAra hasi eta 20.000 UAra amaitzen den zati esferikoa) eta kanpo Oorten hodeia (20.000 UAra hasi eta 50.000 UAra amaitzen den flotagailu itxurako zatia).

Kanpo Oorten hodeiak ez du lotura handirik Eguzkiarekin, eta periodo luzeko kometa gehienen jatorria da. Bestalde, barne Oorten hodeiak edo Hillsen hodeiak (Jack G. Hillsen ohorez, astronomo honek eremu honen izatea proposatu zuen 1981ean) astronomoen ustetan, kanpoaldekoak baino askoz objektu gehiago eduki beharko lituzke; zehazki, dozenaka edo ehunka objektu gehiago eduki beharko lituzkeela pentsatzen dute. Dirudienez, Hillsen hodeiak kanpoaldeko hodeiari kometak itzultzen dizkio, hauen indarra asko gutxitzen denean eta ezin dutenean beraien kabuz beraien hasierako lekura iritsi, hau da, kanpoaldeko Oorten hodeira. Honek, Oorten hodeiaren iraupena azalduko luke.

Gaur egun uste da Oorten hodeiak guztira 1,3 kilometroko diametroa baino handiagoa duten hainbat bilioi objektu dituela bere eremuan orbitatzen. Gainera, +10,9ko magnitude absolutua baino txikiagoa (zenbat eta magnitude txikiagoa, orduan eta distira handiagoa) duten bostehun mila milioi objektu inguru ere eduki beharko lituzke. Objektuen kopurua handia den arren, bakoitza dozenaka milioi kilometroko distantziek bananduko lituzkete, bataz beste. Oraindik Oorten hodeiaren masa ezagutzen ez den arren, Halley kometa oinarritzat hartuta, gutxi gorabehera, 3x1025 kg-koa izan beharko luke, hau da, Lurraren masa halako bost. Orain dela gutxi arte, hodei honen masa Lurrarena halako hirurehun eta laurogei zela pentsatzen zen, baina Halley bezalako periodo luzeko kometen banaketaren konpresioak baliopenak murriztu ditu. Esan dugun guztiaren gainetik, adierazi behar da ez dela ziurtasunez ezagutzen zein den Oorten hodeiaren masa.

Aztertu diren kometak Oorten hodeian dauden gainerako kometen antzekoak badira, gehiengoak izotzez, metanoz, etanoz, karbono monoxidoz eta azido zianhidrikoz osaturiko egon beharko luke. Horretaz gain, 1996 PW transneptunotar objektuaren aurkikuntzak erakutsi du, esan beharra dago objektu honen orbita berezia periodo luzeko kometen antzekoa dela, Oorten hodeian dauden objektu batzuk harritsuak direla. Karbonozko eta nitrogenozko isotopoen azterketek erakutsi dute Oorten hodeian dauden kometak eta Jupiterren kometak deritzenak oso antzekoak direla, beraien artean dauden distantziak ikaragarriak diren arren. Beraz, azterketa horiek adierazten digute kometa guztiak eguzki-sistemaren sorreran zegoen hodeian sortu zirela. Esandakoa Oorten hodeian dauden kometak aztertu dituzten hainbat ikerketak eta erakundek ere onartzen dute. 9P/Tempel 1 kometaren talken inguruan egin ziren ikerketek ere ontzat hartzen dute goian adierazitakoa.

Oorten hodeia, eguzki-sistemako gainerako gorputzak bezala, disko protoplanetarioan sortu zela dirudi, duela 4600 milioi urte. Onartuen dagoen hipotesiak dio Oorten hodeiko objektuak Eguzkitik oso hurbil sortu zirela, gainerako planeta eta asteroide guztiak sortu ziren une berdinean. Objektu txiki horiek planeta berri gazteekin, adibidez, Jupiter eta Saturno bezalako gasezko erraldoiekin, izan zituzten topaketen erruz, objektu txiki horiek eguzki-sistemaren barnealdetik kanpora bidali zituzten planeten grabitazio indarren bidez, orbita eliptiko eta parabolikoak egitera behartuz. Oorten hodeiaren sorrerari buruzko hainbat simulazio egin dira, eta horiek erakutsi dute, hodei honek inoiz izan duen masarik handiena, sortu eta handik 800 milioi urtera lortu zuela.

Julio Ángel Fernández astronomo uruguaitarrak egin dituen ikerketek adierazten digute disko sakabanatua eguzki-sistemako kometa periodikoen iturri nagusia dela, eta agian, Oorten hodeian dauden objektuen iturria ere izan daiteke. Bere ikerketek diotenez, objektu sakabanatuen erdiek Oorten hodeira bidaiatzen dute, laurden bat Jupiterren inguruan orbitatzen geratzen da, harrapatuta, eta beste laurdena barne eguzki-sistematik kanporatuak edo jaurtiak izaten dira, orbita parabolikoetan. Agian, disko sakabanatua oraindik Oorten hodeia elikatzen ari da, objektu berriak hara bidaliz. Egin diren azkeneko kalkuluek diote gaur egun disko sakabanatuan dauden objektuen heren bat 2500 milioi urte barru Oorten hodeira garraiatua izango dela.

Ordenagailuekin egin diren ikerketek erakutsi dute kometen hondakinek elkarren aurka egiten dituzten talkek uste genuena baino garrantzi handiagoa dutela. Ikerketa horiei erreparatzen badiegu, jakin dezakegu eguzki-sistemaren hasieran hondakin horien artean egondako milioika talkek kometa asko suntsitu zituztela, Oorten hodeira bidean zeudela. Hori horrela bada, lehen uste genuena baino askoz masa gutxiago izango du Oorten hodeiak. Kalkuluak eginez, barne eguzki-sistematik kanporatu zen masa, zehazki, Lurraren masa halako berrogeita hamar eta ehun artean, ez dago osotasunean Oorten hodeian, baizik eta zati txiki bat baino ez.

Kometek gainerako izarrekin dituzten elkarrekintzek eta marea galaktikoak, haien orbita aldatzen dute, biribilago bihurtuz. Horrek kanpoaldeko Oorten hodeiaren forma esferikoa azal lezake. Bestalde, barnealdeko Oorten hodeiak, Eguzkiarekin harreman gehiago duenez, oraindik ez du aipatutako forma lortu. Azkeneko ikerketek erakutsi dute bateragarriak direla Eguzkia berrehun-laurehun izarreko kumulu batean sortu zelako hipotesia eta Oorten hodeiaren sorrera. Hipotesia zuzena bada, kumuluan zeuden lehen izarrek agian Oorten hodeiaren sorreran eragingo zuten, eta beraz, izarrek hainbat perturbazio edo asaldatze eragingo zituzten.

Gaur egun uste da kometak eguzki-sistemako bi puntu ezberdinetan sortu zirela. Periodo motzeko kometa gehienak Kuiper gerrikoan edo disko sakabanatuan sortu ziren, hau da, Plutonen orbitatik hasita (Eguzkitik 38 UAra) Eguzkitik 100 UAra bitarteko gune horretan. Bestalde, periodo luzeko kometak, Hale-Bopp kometa bezalakoak, beraien orbita betetzeko milaka urte behar dituzten kometa hauek, Oorten hodeian sortu zirela uste da. Kuiper gerrikoak bere orbita egonkorraren ondorioz kometa gutxi sortzen dituen bitartean, diska sakabanatua askoz aktiboagoa da kometak sortzeko orduan. Kometek disko sakabanatutik ihes egiten dutenean, gasezko erraldoien mende geratzen dira, eta kometa horiei zentauro deitzen zaie. Zentauro horiek poliki-poliki eguzki-sistemaren barnealdera bidaliak izaten dira, periodo motzeko kometa bihurtuz.

Periodo motzeko kometak bi azpiataletan bereiz daitezke: Jupiterren familiakoak eta Halleyren familiakoak (Halley motako kometa ere deituak). Beraien arteko ezberdintasun nagusia periodoan dago, lehenengoek hogei urte baino gutxiago behar dituzte betetzeko eta 5 UA inguruko ardatzerdi handiak dituzte. Bigarrenek aldiz, hogei urte baino gehiago behar dituzte periodo bukatzeko eta beraien ardatzerdi handia 10 UA baino handiagoa izan ohi da. Tisseranden parametroa ere erabili daiteke bi kometa familiak ezberdintzeko, hurrena da bien arteko banaketa muga: , hala eta guztiz ere, parametro honen eraginkortasuna zalantzan dago. Hortaz gain, Jupiterren familiako kometek makurdura orbital txikia eduki ohi dute, bataz beste 10°. Halley familiako kometek aldiz, makurdura orbital oso desberdinak dituzte, hala ere gehienak handiak izan ohi dira, 41° ingurukoak. Ezberdintasun guzti hauen jatorria beraien sorreran dago: Jupiterren familiako kometa gehienak diska sakabanatuan sortu ziren bitartean, Halleyren familiakoak Oorten hodeian sortu ziren. Pentsatzen da azkeneko kometa hauek garai batean periodo luzeko kometak izan zirela, baina planeten grabitatearen eraginez, eguzki-sistemaren barnealdera bidaliak izan zirela.

Jan Oort konturatu zen bere ereduan ezarri zuen kometen kantitatea benetako kantitatea baino handiagoa zela, arazo hau oraindik ezin izan da konpondu. Hainbat hipotesik diote, kometa batzuk itsasaldiaren indarren bidez deuseztatu zirela edo elkarren arteko talken ondorioz suntsitu zirela; beste batzuek aldiz, kometek zituzten material lurrunkorrak deuseztatu zirela, edo kometek beraien gainazalean lurrunkorrak ez ziren materialekin eginiko estalki bat sortu zutela irizten diote, hau horrela balitz, kometa hauek ikusezinak izango lirateke. Egin diren behaketa batzuek adierazi dute, kanpo-planetek kometekin gertakari gehiago izaten dituztela barne-planetek baino. Seguruenik, hau jazotzearen erruduna Jupiter planeta da, bere grabitazio indarraren bidez ezkutu bat bezala jarduten duelako kometen aurrean, planeta honek kometak harrapatuko lituzke eta azkenean bere aurka talka egingo lukete. Horren adibide dugu Shoemaker-Levy 9 kometa, zeinak 1994an bere aurka talka egin baitzuen.

Itsasaldiaren indarrak, distantzia murrizten duen objektu baten grabitatearen ondorioz gertatzen dira. Itsaldiaren indarrak edo marea-indarrak guregandik hurbil ditugu, Ilargiak horixe bera egiten baitie Lurreko ozeanoei. Itsasoak ozeano hauek igoarazi edo jatsiarazi egiten ditu berarekiko duten hurbiltzailearen arabera. Esne Bideak berdina egiten du Oorten hodeiarekin, bere eraginarengatik desitxuratze txikiak eragiten baitizkio, galaxiaren erdigune aldera (Oorten hodeia ez delako biribil perfektu bat). Barne eguzki-sisteman ordea, itsasaldi-indar hauek baliorik gabekoak dira, Eguzkiaren grabitatea delako indar nagusia. Hala ere, Eguzkitik urruntzen joan ahala, gero eta indar gehiago hartzen dute marea galaktiko hauek. Dirudienez, indar txiki hauek nahikoak dira Oorten hodeiko hainbat objektu aztoratzeko eta Eguzkiarenganantz bidaltzeko.

Aditu batzuek diote, marea galaktiko hauek afelio handia duten planetesimal batzuen perihelioa (Objektu bat Eguzkitik hurbilen dagoen unea) handitzeko gai direla eta beraz, Oorten hodeia handitzen laguntzen dutela. Marea galaktikoen ondorioak oso konplexuak dira, eta askotan sistema planetarioko objektu bakoitzak modu ezberdinean jokatzen du. Bestalde, orokorrean izaten diren ondorioak oso erraz jakin daitezke, gaur egun uste baita indar hauek kanporatzen dituztela Oorten hodeitik ateratzen diren kometen % 90. Periodo luzeko kometen orbitetan oinarritzen diren eredu estadistikoek ideia hau babesten dute.

Lur planetako iraungipenak aztertzean, zientzialariak jabetu ziren denbora jakin batean behin errepikatzen zen patroi bat zegoela. 26 milioi urtetan behin gure planetan espezie kantitate handi samar bat desagertzen dela jakitea lortu zuten. Oraindik ez dakigu ziur zerk eragiten duen hau.

Marea galaktikoak ziklo errepikakor hau azaltzeko erabili daitezke. Eguzkiak, Esne Bidearen erdigunea ardatz gisa harturik, haren inguruan orbitatzen du eta noizean behin plano galaktikotik igarotzen da. Gure astroa plano galaktikotik kanpora kokatzen denean, galaxiak eragindako marea-indarra ahulagoa da; era berdinean, plano galaktikoa zeharkatzen dabilenean, marea-indarrak indartsuen dauden unera iristen dira, Oorten hodeian asaldatze handiagoa eraginez eta ondorioz, barne eguzki-sistemara kometa gehiago bidaliz. Eguzkia hogei eta hogeita bost milioi urtean behin igarotzen da plano galaktikotik. Astrono batzuek diote ordea, mare-indarrek bakarrik ezin dutela azaldu Oorten hodeiko asaldatze hau, une honetan Eguzkia plano galaktikotik hurbil dagoela eta azkeneko iraungipena duela hamabost milioi urte gertatu zela aipatzen dute beraien hipotesia babesteko. Lehen aipatu dugun teoria ordezkatzeko, errudunak beso kiribilak direla esaten dute. Beso hauek Oorten hodeia asaldatzen duten molekula laino handiak edukitzeaz gain, erraldoi urdin batzuk ere badituzte, izar hauen bizitza oso motza da, haien erregaia azkar agortzen delako eta beraz, milioi urte batzuen bueltan indar handiz lehertzen dira, supernobak sortuz.

Marea galaktikoaz gain, badira beste era batzuk kometak eguzki-sistemaren barnealdera bidaltzeko, hala nola, hurbil dauden izarren grabitazio eremuak eta molekula laino handiak. Eguzkia galaxian zehar orbitatzen dabilen bitartean, batzuetan, beste izar sistemak guregandik hurbil igarotzen dira, Oorten hodeien perturbazio edo asaldatzeak eraginez. Adibidez, Gliese 710 izarra hurrengo hamar milioi urteetan guregandik hurbil igaroko da (1,4 milioi urte barru Oorten hodeitik hurbil igaroko da, kometen kanporatzea % 50 handituz), izar hau da etorkizun hurbilean Oorten hodeian eragin handiena izango duena. Prozesu hauek objektuak plano eliptikotik kanpora sakabanatzen dituzte, horregatik du hodei honek forma esferikoa.

Hala ere, momentuz ez dira teoria horiek frogatu ahal izan. Astronomo batzuek diote izar txiki bat aipatzen den distantzian Eguzkiaren inguruan orbitatzen egotea ezinezkoa dela, beste izarren perturbazioen ondorioz kanporatua izango zelako.

Periodo luzeko kometak alde batera uzten baditugu, Oorten hodeian dauden bost objektu baino ez dira ezagutzen: (90377) Sedna, (148209) 2000 CR105, (308933) 2006 SQ372, 2008 KV42 eta 2012 VP113. Lehenengo bi objektuek eta azkenak, ez dute Neptunoren inolako eraginik, planeta honetatik oso urruti daudelako. Beraz, beraien orbiten perturbazioak ezin dira gasezko erraldoien grabitazio-indarrekin azaldu. Gaur egun dauden lekuetan sortu izan baziren, beraien orbitak biribilak izan beharko lukete, akrezioak ere ezin du hauen egoera azladu, planetesimalak mugitzen diren abiadura handiak objektuak minduko lituzkeelako.

Hala eta guztiz ere, badira beraien orbita eszentrikoak azaltzen saiatzen diren hainbat teoria: batek dioenez, Eguzkia jaio zen izar-kumuluan zeuden izarren grabitateak eragin zituen. Hori horrela balitz, Oorten hodeian egon daitekeen planeta ezezagun batek ere eragin berbera egin ahalko ziekeen. Beste teoria batek dio, Neptunok, garai batean agian, eszentrikotasun handia eduki zuela eta, beraz, objektu horien orbita aldatu zuela, edo agian, garai batean egon zen transneptunotar disko batek eragin ziela orbitaren aldaketa. Badira teoriak Eguzkiak inguruan zituen izarrei lapurtutako objektuak direla aipatzen dutenak. Gaur egun, izarren perturbazioen bidez azaltzen duten teoriak dira onartuenak, baina bederatzigarren planetaren teoria indarra hartzen ari da. Astronomo batzuek nahiago dute Sedna eta 2000 CR105 disko sakabanatu luzatua deritzoten atalean sartu, Hillsen edo barne Oorten hodeian sartu baino.




#Article 46: Egutegi (325 words)


Egutegi bat egunak antolatzen dituen sistema da, batez ere gizarte, erlijio, merkataritza eta administrazio helburuekin. Hau lortzeko denbora tarteak definitzen dira, oro har egun, aste, hilabete eta urteak. Egutegietako denbora tarte edo garai hauek, gehienetan baina ez beti, zenbait fenomeno astronomikoekin bat etortzen dira, adibidez Eguzkiaren edo Ilargiaren zikloekin. Zibilizazio askok berezko egutegi bat garatu dute, gehienetan beste egutegi batetik eratorria baina haien behar bereziei egokitua.

Egutegiak gehienetan taula moduan adierazten dira. Egun bakoitzari emandako izena data da.

Egutegi historiko guztiak fenomeno astronomikoek definitutako denbora tarteetan oinarrituta daude.

Zibilizazio guztietan, egunaren eta gauaren arteko txandaketa da oinarrizko denbora unitatea. Eguna Lurraren errotazioak sortzen duenez, egunsentia ez da une berean gertatzen mundu guztian. Oraintsu arte, ez-aldiberekotasun hau ez zuen garrantzirik mugikortasunak ez baitzuen eraginik zibilizazioen arteko harremanetan. Garraioen garapenak eta ordua hedatzeko aukerak konponbidea aurkitzeko beta eman zuen XIX. mendean eta ordu zonak garatu ziren.

Ilargialdiak behatzeko errazak dira eta denbora tarte luzeak neurtzeko oinarri izan dira hainbat kulturatan. Urtarorik gabeko munduko eskualdeetan, Polinesian adibidez, hilabetea da oinarrizko denbora neurria egunaren ostean. Egungo islamdar egutegia ilargialdietan oinarritzen da.

Eguzki-egutegietan, hilabeteak ez daude Ilargiarekin sinkronizatuak.

Urtaroak definitzen dituenez, nekazaritza garatu ahala urteak garrantzia hartu zuen denbora neurri gisa. Denbora tarte hau nahiko luzea da eta definitu egin daiteke, adibidez solstizio eta ekinokzioak erabiliz.

Garatu zen lehen eguzki egutegia Antzinako Egiptoko egutegia omen da. Teorian batzuen arabera, Nabta Playa edo Stonehenge lekuetako megalitoek, edo azteken eta maien tenpluek urteak neurtu ahal izateko erabili ziren.

Hilabetea edo urtea oinarri hartuta, ilargi edo eguzki egutegia izango da. Ilargi egutegietan, hilabetearen batez besteko iraupena ilargialdiaren antzekoa da, 29,530589 egun ingurukoa. Eguzki egutegietan, urtearen iraupena 365,242190 egun ingurukoa da.

Ilargi egutegiak dira, eguzki-urtera egokituak hilabete bereziak tartekatuz:

Iritsi zaigun euskarazko egutegi antzinakoena Joanes Leizarragak egindako itzulpena da, Kalendrera izenekoa (Arroxelan, 1571). Bertan, juliotar egutegiaren azalpenak ematen dira, bisurtea eta ilargialdiak nola kalkulatu. Hauek dira bertan agertzen diren 12 hilabeteak: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ereiaroa, uztaila, agorrila, buruila, urria, hazila eta abendua.




#Article 47: Konbinatoria (215 words)


Konbinatoria kontaketa-ebazkizunak aztertzen dituzten teknika matematikoen multzoa da. Zehatzago, konbinatoriak propietate berdinak dituzten elementuak zenbatu eta elementu hauen multzoen ezaugarriak aztertzen ditu. Zenbaketa eta zerrendatze hutsaz arduratzen den arloari konbinatoria zerrendatzaile deritzo (adibidez, 10 pertsonako talde batean zenbat bikote ezberdin osa daitezke?); ezaugarri bati buruz, multzoko elementu hobezina aurkitzeaz arduratzen den arloari, berriz, optimizazio edo hobereneratze konbinatorio deritzo (adibidez, 10 puntu harturik, puntu batetik bestera egiten diren ibilbide guztietatik zein da laburrena?). Konbinatoria aljebra abstraktuan, geometrian, grafo teorian eta probabilitateen kalkuluan erabiltzen da. Praktikan, informatikan eta ikerketa operatiboan aplikazio zuzenak ditu.

Zenbaketa problemak ebazteko biderketan oinarritzen den zenbaketa-erregela sinple bat (ikus irudia) erabiltzen da askotan. Adibidez, bazkari batean lehenengo plater moduan 4 aukera eta bigarrenerako 3 aukera badira, guztira bazkaria egiteko 4×3=12 aukera izango dira.

Konbinatorian maiz kalkulatu behar dira zenbat multzo osatu diren, k elementukoak, guztira aukeran dauden elementuak n direlarik. Adibidez, a, b, c eta d letrak aukeran direlarik, zenbat 2-kote osa daitezke? Erantzuna elementuak errepikatu eta 2-koteetan ordena kontuan hartu behar den izango da:

Biderketa-erregela erabiliz, multzo horietako kopuruak kalkula daitezke, ordena kontuan hartzen den eta elementuen errepikapena posible den formula desberdinak erabiliz, zeinetan faktoriala maiz agertzen den:

 

Konbinatorian elementu zenbait zenbait eratara ordenatu daitezkeen kalkulatu behar izaten da. Elementuak ordenatzeko era bakoitza permutazio bat da.

Problema konplexuagoetarako formulak ere garatu dira:




#Article 48: Joko (114 words)


Jokoa aisialdirako jarduera da, banakakoa edo, sarriago, bi lagunen edo gehiagoren artekoa, aurrez finkaturiko helburu jakin bat duena, horretarako erregela edo arau ezagunak bete behar direlarik. Jokalariek arauak jarraituz helburua bete behar dute jokoa irabazteko.

Joko mota ugari daude, batzuek objetu jakin batzuk erabiliz jokatzen dira (kartak, dadoak, fitxak, pilotak...), besteek ez dute deus behar. Zenbait espazio zabaletan jokatzen dira, beste batzuk espazio itxietan, baita taula batek mugaturikoetan ere. Ausnarketan oinarriturikoak badira, ekintza fisikoa behar dutenak, koordinazioan edo gaitasun sozialetan oinarriturikoak... Joko batzuek entretenimendu soila dute azken helburutzat, beste zenbait hezkuntza eta ikasketara bideratuak dira, eta badira irabazi materialak tarteko dituztenak ere.

Sailkapen asko era daitezke. Haatik, joko mota gehienak bi nagusitan bana daitezke:




#Article 49: Sukaldaritza (134 words)


Sukaldaritza elikagaiak aukeratu, prestatu eta sukaldatzeko teknika eta praktika kulturalen multzoa da. Hain zuzen, sukaldaritza kultura bakoitzaren adierazgarri nabarmena den jarduera da.
 

Mendebaldeko sukaldaritzaren oinarriak Pizkunde garaian jarri ziren. Katerina Medici, geroago Henrike II.a Frantziakoa izan zenarekin ezkondu zenean, Italiako sukaldaritza sofistikatua eraman zuen Frantziara. Geroago, Luis XIV.a, XV.a eta XVI.a erregeekin frantses Grande Cuisine sortu zen, Marie-Antoine Carême, George-Auguste Escoffier eta 1938. urtean frantses sukaldaritzaren inguruan Larousse Gastronomique argitaratu zuen Prosper Montagnéren idatzi eta lanei esker.

Euskal Herrian, 1970. urte inguruan, Luis Irizar sukaldariaren eskutik, Euskal Sukaldaritza Berria sortu zen, eta haren ikasle izan ziren gaur egun entzutetsu diren euskal sukaldari ugari. Juan Mari Arzak sukaldariak, bestalde, euskal sukaldaritza eman du ezagutzera mundu osoan. 

Euskal Herrian, hemengo jangaiak erabiltzeaz gainera, gaur egun diren sukaldaritza baliabide berriei esker, beste kulturetako osagaiak ere erabiltzen dira.




#Article 50: Kirol (423 words)


Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke.

Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena (amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.en zabaltzeak zein aisialdiaren handitzeak, kirol munduaren profesionalizazioa ekarri dute neurri handi batean. Horrek polemika zabala ekarri du, bestetik: kirolari profesional askorentzat kirola bera baino garrantzitsuagoa izan daitezke dirua eta ospea. Aldi berean, zenbait kirol errentagarriagoak edo ezagunagoak bilakatu dira, diru-iturri oso garrantzitsuak bihurtuz eta batzuetan tradizio baliotsuak galdu dituzte. Futbola Europan eta Latinoamerikan edo AEBetan futbol amerikarra, saskibaloia eta beisbola urtero diru kopuru handiak mugitzen dituzten kirolen adibideak dira.

Bilakaera horrek lehiakortasuna areagotzea dakar, atal ekonomikoa ere sartzen denean garaipenaren aldeko borrokak beste zentzu bat hartzen baitu. Ondorioz, elementu negatibo ugari ager daiteke, tartean dopinaren erabilera, iruzurrak, lehia konponduak, mafiak eta bestelako hainbat trikimailu edo tranpa.

Bestalde, hauek dira irazi gehien dituzten kirolariak:

Kirolak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke. Horitako bat bakarkako kirolak (atletismo) eta taldekako kirolak (errugbi) banatzean datza. Kirola egiteko beharrezko osagarrien arabera ere banatu daitezke. Kirol batzuetan gorputza bera bakarrik da beharrezkoa (borroka greko-erromatar), baina beste batzuetan baloia (futbol), patinak, zintak eta abar behar dira praktikatu ahal izateko. Azkenik, batzuek animaliekin jokatzen dute (polo) eta beste batzuek garraio ezberdinak behar dituzte (bela).

Sailkatzeko beste irizpide bat praktikatzen den lekuaren arabera da, hau da, aire librean, pista jakin batean edo elurra bezalako lurzoru batean egiten bada (eski). Honen ondorioz, neguko edo udako kirolak izaten dira, nahiz eta urte guztian zehar egiteko aukera izan aurrerapen teknologikoei esker. 

Azkenik, kirolaren helburuaren arabera egin daiteke banaketa, hau da, garaipena nola lortzen den, tirozko (arkularitza) edo deslizatze kirolak, adibidez.

Jarraian, kirol ezagunenen zerrenda dago kategoria arrunten arabera sailkatuta. Kirol batzuk hainbat kategoriatakoak izan daitezke eta kirol horietako askok elbarritasuna duten pertsonentzako baliokidea dute, gainera:

Olinpiar Jokoak hautatutako hainbat kirolen nazioarteko lehiaketa da. Hori dela eta, kirolak Olinpiar Jokoetako programaren parte direnean, kirol olinpikoak esaten zaie eta beraz, sailkapen bate egin daiteke. Gainera, olinpikoak ez direnen artean, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) aitortzen dituen batzuk daude.

Gaur egun kirol ekitaldi garrantzitsuenak munduko zonalde guztietatik ikus daitezke teknologiaren aurrerapenari esker eta hauek dira garrantzitsuenetarikoak:




#Article 51: Bizkaiera (913 words)


Mendebaleko euskara euskalkirik mendebaldekoena da, usadioz bizkaiera deitua. Mendebalekoa izendapena zehatzagoa da, euskalki hori zer lurralde eremutan egiten den kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Horrenbestez, euskalkirik hedatuena da. Gainera, Arabako euskara zena euskalki horren barruan sailkatzen da, eta Burgosko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.

Mendebaleko euskara ez da homogeneoa: azpieuskalki bi (sartaldekoa eta sortaldekoa) eta zortzi hizkera nagusi ageri dira. Garbia da azpieuskalki bien arteko aldea, nahiz eta oharkabean egiten den batetik besterako bidea: Busturialdeko hizkerek, iparraldean, eta Otxandio-Oleta-Ubide aldekoek, hegoaldean, egiten dute bien arteko lotura.

Sartaldeko azpieuskalkiak lurralde eremu hau hartzen du: Uribe-Kosta, Mungialdea, Txorierri eta Nerbioi ibarra, Zeberio, Arratia eta Orozko. Sortaldekoak, aldiz, beste hau: Lea-Artibai, Durangaldea, Aramaio, Debagoiena eta Debabarreneko Mallabia, Ermua, Eibar eta Soraluze.

Mendebaleko euskalkiak, bestalde, tarteko hizkera hauek ditu:

.
Badirudi mendebalekoa gainerako euskalkiak baino lehenago sortu zela, VIII. mendearen inguruan (gainerakoak XI-XII. mendeetan bereizi zirela da gaur egun euskalarien artean nagusi den tesia). Goi Erdi Aroan, mendebaleko euskara Bizkaian eta Araban egiten zela badakigu, dokumentuen eta toponimoen bidez; gainera, Errioxa Garaian eta Burgosko probintziaren ekialdean ere egiten ei zen, toponimiak utzitako arrastoei begiratzen badiegu.

Hainbat adituren ustez —Koldo Zuazo, Kike Fernandez de Pinedo eta Xabi Otsoa de Alda, kasu—, mendebaleko euskalkiaren ezaugarriak sortzeko gune nagusia Gasteiz izan zen XII. eta XIII. mendeen bitartean, eta handik Araba osora, Bizkaira, Deba ibarrera eta Errioxara zabaldu ziren; bai eta, ahulago, Urolaldera, Goierrira eta Nafarroa Garaiko mendebaleko hiru ibarretara (Burunda, Ameskoak eta Lana) ere.

Geroztik, mendebaleko euskalkiaren mugek oso atzera egin dute hegoaldean: lehendabizi Burgosen eta Errioxan galdu zen, eta gero Araban (Legution eta Aramaion izan ezik). Bestetik, ekialdean, erdialdeko euskalkiaren iparraldeko azpieuskalkiarekiko muga ere aldatuz joan da, dela inguru horretako hizkerek izandako aldaketengatik, dela sailkatze irizpideen arteko aldeengatik. Kontuan hartu behar da, izan ere, hizkera biziek izaten dituzten aldaketez gainera, dialektoen sailkapena ezarri duen euskalarietako bakoitzak bere irizpideak erabili dituela horretarako, eta irizpide horiek gero eta zehatzago eta zientifikoagoak direla, oro har. Hala, bada, euskalariek honela ikusi dituzte euskalki bien arteko mugak gaur arte:

Hiztegian hainbat alde daude eskualdetik eskualdera, baita herri batetik bestera ere askotan (adibidez, bizkaieraz egiten duten hainbat tokitan nahi eta gaizki berbak erabiltzen dituzte; horiek ere badira bizkaiera, nahiz eta zerrenda honetan euskara batuko azalpentzat agertu). Hemen hitz ezagun batzuk baino ez ditugu bistaratuko.  webguneko «Herriz herri» atalean, tokian tokiko hiztegi batzuk kontsultatzeko modua dago. Azken urteotan gai horretaz lan gehien egin eta argitaratu duen ikerlaria Iñaki Gaminde da.

XVI. mendean, Esteban Garibai (1533-1599) arrasatear historialariak jasotako balada eta eresiak mendebaleko euskararen lekuko zaharrenetakoak dira. Joan Perez de Lazarraga arabarrak gutxi gorabehera 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen eskuizkribu bat 2005ean aurkitu zen, Madrilgo liburu zaharren denda batean. Lazarragaren eskuizkribua Hego Euskal Herriko euskarazko idazlan literario zaharrena da; eta haren euskara mendebaleko euskaratik —eta, zehazkiago, Debagoiengo euskaratik— hurbil dago, nahiz eta beste euskalkietako ezaugarri asko ere badituen (Rosa Miren Pagolaren hitzetan, «mugako hizkera denik ere zail da ukatzen»). XVIII. mendean, Pedro Ignazio Barrutia (1682-1759) Arrasateko eskribau aramaioarrak idatzitako Acto para la nochebuena (Gabonetako ikuskizuna), ezagutzen den Hegoaldeko teatro-lan zaharrena da.

Mendebaleko euskara literatur euskalki moduan XIX. mendetik aurrera hasi zen gorpuzten, bereziki Juan Antonio Mogel eta Pedro Antonio Añibarroren lanetatik abiatuz. Mogelek Markinako euskara hartu zuen eredutzat eta Añibarrok, berriz, Arratiakoa.

XX. mendean, Jaime Kerexetak Biblia bizkaierara itzuli zuen, 1976an.

Bizkaierazko idazle aipagarrien artean, hauek ditugu ezagunenetarikoak:

Hiperbizkaiera terminoa Koldo Mitxelenak asmatu zuen, XX. mendearen hasieran Bizkaiko idazle garbizaleak erabiltzen hasi ziren euskara eredua izendatzeko.

Idazle haiek mendebaleko euskarak gainerako euskalkiekin dituen ezaugarri komunak saihesten ahalegintzen ziren, horiek euskara giputzetik kutsatutako forma arrotzak zirelakoan. Hala, soilik Bizkaian (edo Bizkaiko txoko batzuetan) erabiltzen ziren adizkiak eta hitzak aukeratzen zituzten: gura (latinezko gula(m)-etik), mendebalekoa ere baden nahi-ren ordez; jagon, zaindu ohikoagoaren ordez; eragon, Orozko eta Zeberion bakarrik erabilitako aditza, jardun-en ordez, besteren artean.

Joera horren hasiera, Juan Mateo Zabala bilbotarrak 1848an argitara emandako Verbo regular del dialecto vizcaíno gramatika-lanean dagoela dirudi. Geroago, Resurreccion Maria Azkueren Euskal Izkindea-Gramática Euskara lanak, aranazaleei garbizalekeriaren bidea ireki zien, nahiz eta gero Azkuek berak bide hura gaitzetsi. Juan Mateo Zabalak, bizkaiera bizitik aditz forma erregularrenak aukeratzen zituen, horiek forma zaharrenak zirela iritzita. Beraz, Zabalari gintzazan bezalako formak giñean bezalakoak baino jatorragoak zirela begitantzen zitzaion, batzuk besteak baino erregularragoak zirela-eta. Azkuek, berriz, urrats bat gehiago eman eta forma horien biziaz harago egin zuen eraikuntza, hau da, inoiz izan gabeko aditz formak asmatu zituen: hark eraikitako jatorrizko euskaran, izan-en orainaldiko adizkiak honako hauek ziren: ni nai, i ai, a dai, gu gaiz, zu zaiz, arek daiz.

Ia beti, hiztunek analogiaz sortutako adizki berriagoak ziren jatortzat hartzen zirenak, eta muturrera eramandako joeretan, herriak darabiltzan adizkiak baztertu eta berriak asmatzen ziren. Hala, ordura arte bizkaiera idatziaren tradizioan erabat arruntak ziren ditut, ditudaz, ditugu, dituez eta antzekoen ordez, hiperbizkaierazaleek adizki analogikoak hobetsi zituzten: dodaz, doguz, dozuz eta abar. Era berean, Mendebaleko literaturan erabat orokorra zen ditu(z) formari, herri gutxi batzuetako dauz berrikuntzak hartu zion tokia testu idatzietan, ia erabat ordezkatzeraino.

Egungo egoeran, mendebaleko euskararen eredu literarioa bultzatu eta zabaldu nahi duten taldeen barruan, oraindik bizirik dirau euskara horren ezaugarri bereziak nabarmentzeko gogoak. Batzuetan, batasunaren kalterako.

Labayru ikastegiak mendebaleko euskara era akademikoan lantzen du 1970etik, informazio zabal-zabala eskainiz, eta horren inguruko ikastaroak ere antolatzen ditu. Egoitza Nagusia eta Hizkuntza Arloa Bilbon dauka eta Etnografia Arloa eta Euskal Biblioteka, Derion.

Mendebalde Kultura Alkarteak euskalkiaren inguruan era zehatzean lan egiten du, helburuak hauexek izanda, haien hitzetan:

Hortik kanpo, Bizkaiko eta Deba ibarreko blogari bakan batzuek ere mendebaleko euskara erabiltzen dute.




#Article 52: Erlijio (8682 words)


Erlijioa pertsona edo gizatalde baten sinesmen multzoa da, bereziki mundu espiritualarekin lotzen gaituena. Horrekin batera, erlijio hitza sarri erabiltzen da harreman horretatik sortzen diren kode etiko eta moralak edo erakunde-egiturak definitzeko.

Erlijioa modu askotara defini daiteke:

Erlijioen eginkizunak asko dira kultura eta gizartearen arabera. Baina nagusiki bi multzotan bereiz daitezke: gizakiaren zalantza gorenei erantzuna ematea (unibertsoaren, biziaren, ongiaren, gaizkiaren, heriotzaren... sorrera eta arrazoiak aztertzea) eta gizarteko batasuna bultzatzea (erlijioak sarri gizarte barneko elkartasuna bultzatzeko balio izan du, Emile Durkheimek azaldu zuen bezala).

Erlijioen ohiko sailkapena honakoa da: Animista, Dualista, Monoteista, eta Politeista

Erlijioei buruzko munduko estatistikek erlijioak direnaren nolabaiteko uniformetasuna dakarte, eta litekeena da gizabanako bakoitzak bat izatea edo ez izatea. Eredu hau nahiko ondo aplikatzen zaie nagusiki kristautasuna edo islam tradizio erlijiosoak dituzten eta munduko biztanleriaren erdia ordezkatzen duten populazioei. Beste erdia kontuan hartzeak, hau da, nagusiki Asia, zailtasun gehiago planteatzen ditu. Txinan, adibidez, Erlijiotzat har daitezke konfuzianismoa, taoismoa eta budismoa diren hiru irakaskuntzak, baina tradizioz biztanleek esklusibotasunik gabe erabiltzen dituzte irakaskuntza horiek, eta horrek ez du esan nahi kristau-izendapenek edo islamak eska ditzaketenen ordenarekin bat egiten dutenik. Bestalde, txinatarrek budismora, taoismora edo konfuzianismora jo badezakete, atxiki gabe edo haren parte izan gabe, Asiako hego-ekialdean (Kanbodia, Thailandia, Birmania), budismoa gaur egun bizi da, askoz argiago, erlijio batekiko atxikimendu esklusiboaren bidez. Gertakari horien ondorioz, oso-oso zaila da budismoa eta, oro har, Asiako errealitate erlijiosoa kontuan hartzea munduko estatistiketan. Vincent Goossaerten ustez, mundu mailako zifra aurreratuek baliorik gabe jarraituko dute arazo hori serioski aintzat hartu arte.

Gizabanako batek erlijio batekiko duen atxikimenduaren oinarria asko aldatzen da erlijio batetik bestera. Kristautasunean, bataiatua izatea izan daiteke irizpidea, edo aktibo egotea edo praktikatzea, edo baita baten atxikimendua adieraztea ere. Adibidez, urtero Direktorio pontifizioak Eliza katolikoan bataiatu kopurua ematen du. 2011. urterako kopuru hori 1.196 mila milioikoa da. Direktorio honetan katolikotzat jotzeko kontuan hartu den irizpidea bataiatua izatea baino ez da. Zifra hori estatistika askotan sartzen da; hala ere, ez dagokio nahitaez beren burua katolikotzat duten edo katolikotzat gehien jotzen diren sinesmenak partekatzen dituzten pertsonei. Hala, Le Monde des Religions egunkariak argitaratutako inkesta batean, beren burua katolikotzat jo zutenen %58k ez zuten sinesten Kristoren Berpizkundean, eta %52k bakarrik sinesten zuten Jainkoarenean 145.

Munduko musulman-kopuruari buruzko estimazioei dagokienez, nagusiki musulmana den herrialde batean jaio izana da, edo bertako kide izatea, eta kontuan hartzen den herrialde horietako gutxiengo erlijioso baten parte ez izatea. Irizpide hori printzipio batean oinarritzen da, mundu musulmanean arau ukiezintzat jotzen dena, horren arabera musulmanen seme-alabak musulmanak baitira. Emaitza gisa, munduko musulmanen kopuru estimatuaren zatirik handiena nagusiki musulmanak diren herrialdeetako datu demografiko ofizialen gehikuntzatik dator, horiek ere% X% eta% 100 musulmanen artean zenbatesten direlarik. Frantzian, non administrazioak debekatu egin duen pertsonen erlijioari buruzko datuak biltzea, 2010ean eztabaida bat sortu zen Barne Ministerioko zerbitzuek aurkeztutako kopuru baten inguruan, lurralde nazionalean 5 eta 6 milioi musulman artean zenbatetsi zituen146. Kopuru hori ezartzeko, nagusiki musulmanak diren herrialdeetako herritar frantziarrei eta haien ondorengoei zegokiela iritzi zioten Barne Ministerioko zerbitzuek.

Mundu mailan, informazio-bilketa batez ere Estatuen adierazpenetan oinarritzen da147. Hala ere, guztiek ez dute gai honi buruzko zifrarik sortzen, eta oso irizpide aldakorrekin egiten dute. Frantzian, administrazioak debekatuta dauka pertsonen edo pertsona kategorien erlijio afiliazioari buruzko datuak biltzea edo mantentzea, diskriminazio arriskuak saihesteko. Beraz, ez dago zifra ofizialik, prentsan argitaratutako inkestak bakarrik baizik. Ipar Korean, gobernuak populazioaren %100 hartzen du atetzat, SESBen edo Txinan gertatu zen bezala. Adierazpen mota horren ondorioz, biztanleria erlijiorik gabe dagoela edo herrialde horietarako daturik ez dagoela adierazten duten mapak egin dituzte. Termino orokorragoetan, erlijioei buruzko datu ofizialak eskasegiak eta osatugabeak dira zuzenean erabili ahal izateko. Beraz, munduko estatistikak biltzeak eskuragarri dauden datuak biltzea, egiaztatzea eta interpretatzea eskatzen du.

Laurent Testoten arabera, erlijioei buruzko munduko estatistiken iturri nagusia David Barretten lana da, eta hark gai horri buruzko artikulua argitaratu zuen Britannica147 entziklopedian. David Barrett matematikaria eta misiolari ebanjelikoa da. Gordon Conwell mintegiaren barruan, ikerketa estatistikoen institutu bat sortu zuen, ebanjelizazioak eta kristau misioek munduan izan duten aurrerapena modu kuantifikatuan neurtzeko, jarduera honi misionometria izena emanez. Estatistika horietan erlijio eta talde konfesional ugari identifikatzen dira. Horrela, munduak 10.000 erlijio eta 34,000 fede talde izango lituzke. Izan ere, erlijio horiek, talde konfesional horiek bezala, erlijio edo deitura protestanteak dira gehienbat, eta horien kopurua handitzea munduan ebanjelizazioak izan duen aurrerapenari lotutzat jotzen da. Lan honen helburu gisa erabilitako metodoek galdera asko planteatzen badituzte ere, lan honek erreferentzia egiten jarraitzen du, bereziki arlo horretan beste ikerketa instituturik ez dagoelako. David Barrettek berak lehia falta deitoratu zuen148. 1980ko hamarkadan David Barrettek hasitako lanak aurrera egin zuen World Christian Encyclopedia149 aldian-aldian eguneratutako argitalpenarekin.

Estatu bakoitzak bere biztanleriaren egoera erlijiosoari buruz emandako zifra ofizialez gain, CIAk munduko eta herrialdeko datu irregularrak ematen ditu erlijioei buruz World FactBooken, baina zifra horiek nola ezartzen diren zehaztu gabe. Adherents.com edo Chartsbin.com bezalako estatistika zaletuen Interneteko webguneek eskuragarri dauden kopuruetan, datu ofizialetan eta prentsarako institutu espezializatuek egindako inkestetan oinarritutako erlijioei buruzko estatistikak eskaintzen dituzte.

Antzinateko latinean, Zizeronen adierazpen batek frogatzen duen bezala, Hiri bakoitzak bere erlijioa duela kontsidera zitekeen. Zentzu horretan, erlijio bat herri jakin baten edo hiri bateko hiritar baten tradizioei, ohiturei eta kultuei dagokie. Antzinaro berantiarrean, kristautasuna garatu zen heinean eta idazle kristauek erlijio bat bezala hartzen zutela adierazi zuten heinean, erlijioak ikusteko modu hau, mailaz maila desagertu egin zen, lehenago jada agertzen zen kontsiderazio baten mesedetan, kristautasuna, erlijioa, gizakia baino jainkozko izaera handiago bat zaintzea dela dioen kristautasuna. Zentzu honetan, Antzinarotik aro modernoaren atalaseraino, erlijio singularra hitzak bertute bat esan nahi zuen. Zizeron, Agustin Hiponakoa edo Tomas Akinokoarekin, erlijioa, goragoko natura bat ezagutzeko, gurtza egokia emateko eta bere legeen arabera jokatzen saiatzeko giza jarrera bezala uler daiteke. Horrela aurreikusitako erlijioa gizateria dagoen tokian dago, eta ez du lurralde-oinarri berezirik. Erdi Aroan, Erlijioei buruz pluralean hitz egitea ere posible zen. Honela izendatu zena ordena erlijiosoak izan ziren, hau da, nagusiki lekaide edo lekaimeen elkarteak.

XII. mendetik XIV. mendera arte, judaismoa, kristautasuna eta islama gauza baliokidetzat hartzen diren testuak ez dira erlijioez hitz egiten, baizik eta, adibidez, hiru sinesmenez (créença, katalanez. Ramon Llull) edo hiru lege (legge italieraz, Boccaccio). Orduan Erlijioa deitzen denari dagokionez, ideia bat baino ez zen, heresia damn eituriko errakuntzak izan ditzakeena, edo ezezaguna dena, eta, kasu horretan, paganismoa da.

Erlijio hitzak bere esanahia aldatu zuen XVI. mendetik aurrera, europarrak aniztasun erlijiosoaren forma bat esperimentatzen hasi zirenean. Alde batetik, Islama hobeto ezagutzen zuten eta heresia edo paganismoa baino beste erlijio bat bezala gehiago zirudien; bestetik, hitz bat behar zen XVI. mendeko erreforma erlijiosoetatik eratorritako izendapen edo eliza ugariak izendatzeko. Hauek erlijio izendatzen hasi ziren. Ordutik aurrera, erlijio bat komunitate baten praktika eta sinesmen multzotzat hartzen da15. Erlijioari buruzko gogoeta modernoa, gero Ilustrazioaren filosofiak inauguratu eta erlijioaren zientzietara hedatzen dena, munduko eta historiako erlijio guztientzat komuna den erlijioaren esentzia bat dagoela suposatzen du.

Iraganeko eta oraingo euskaldunen erlijiotasuna azaletik soilik aztertu arren, aurretik sistematizatu egin behar dira kolektibo horrek historian zehar bizi izan dituen kultura-egoerak. Julio Caro Barojak Los Vascos (1949) bere liburu ezagunean, baliozkotzat jotzen den lehen hurbilketa eskaini zuen:

Bestalde, Emeterio Sorazuk 1979an, erlijio-kategorizazioaren ondorioetarako, kristau aurreko eta ondoko kultura-fenomenoa 6 etapatan banatu zituen:

Goi Paleolitoa: artea, erritoak eta sinesmenak. Kultura primitiboen jarrera, gustu eta portaeren interpretazioetan sartzea arriskutsua da beti, ezin da ezer irmoki ezarri. Zeren gaindiezina baita jende haien eta beren (errepresentazio mentaletako munduen eta gureen arteko distantzia. Beraz, historiaurre zientifiko bati geratzen zaion baliabide bakarra, agian, egokitzat jotzen diren egitateak behar bezala jasotzea eta deskribatzea da, horien interpretazioa beste batzuen esku utziz. Labar-arteak edo arte higigarriak gai errealak erreproduzitzen dituzte askotan, Europako hego-mendebaldeko Goi Paleolitoko biztanlearen ingurune naturalean erraz identifikatu daitezkeenak, baina horrekin batera erreferentzia naturalista ezinezkoa duten irudi konplexuak (zeinuak) edo gai hibridoak (munstroak) ere islatzen ditu, partzialki giza-irudiekin eta partzialki irudi zoomorfikoekin osatuta daudenak. Zalantzarik gabe, sinbologia oso aberatsa aurkitu dago hor, eta sinbologia hori gauzatzeak eta erabiltzeak ohiko erritu-jarrera batzuekin lotuta egon behar zuten. Baina, horrez gain, egitate egoki moduan garrantzi handia izan behar zuten apaingarri pertsonalek, baita ebidentzia material batzuk bildu eta kontserbatzearekin edo hildakoen hileta-tratamenduarekin zerikusia duten giza taldeen beste jokabide batzuek ere.

Paleolitoko artearen santutegiak elementu nagusiak dira garai hartako egitateak bilatzeko. Historiaurreko ikertzaileek betidanik uste izan dute arte paleolitikoa unibertso sinboliko bati buruzkoa dela. Unibertso sinboliko haren esanahia argitu nahi izan da beti, baina arrakastarik gabe.

Horrela, hainbat teoria formulatu izan dira azken aldian gai parietalez edo higigarrizko multzo nahaspilatsu horren esanahia argitzeko: A. Laming-Emperairek 1962an historiografia kritiko zorrotza egin zuen interpretazio-jarrera guzti horien inguruan:

Interpretazio estetizista, magikoa edo erlijiosoa duten beste jarrera batzuek (kontzeptu totemikoen ingurukoak) are gehiago nahasi dute, ahal bazen ere, balio orokorreko interpretazio-eskema bakar bat proposatzea lortzen ez duen elukubrazioen panorama korapilatsu hura.

Geroago A. Laming-Emperaire, A. Leroi-Gourhan edo P. Ucko eta A. Rosenfeld ikerlarien kritika oso afinatuek arte paleolitikoaren arazoaren konkomitantziak argitzen lagundu dute, ikerketa perspektiba oso interesgarriak apuntatuz.

Gai eta estilo desberdinen eta haitzuloen topografian duten kokapenaren kontrol estatistikoaren ondorioz, A. Leroi-Gourhanek konbinazio tematikoen eredua definitu du konstante jakin batzuen arabera:

Horrek esan nahi du Goi Paleolitoko artistek ez zituztela beren gaiak ausaz jartzen edozein kobazulotako edozein lekutan, ezta ezagutzen zituzten animalien irudiak aukeratzerakoan ere; aitzitik, santutegi-eskema definitu bat omen zegoela, eta horri jarraitzen ziola artistak; denboraren joanean eremu franko-kantauriarreko hainbat gunetan harrigarriro konstante izan zen mitograma bati jarratzen ziotela.

Beraz, santutegiaren irudi formalizatua existitzen zen, kokapenari eta hierarkiari dagokienez konstanteak diren elementuekin, gai zerrenda bitarraren edo konplexuagoaren arabera. Horretan dualismo sexuala (maskulinoa/femeninoa) edo beste errealitate bikoitz edo harreman sozial edo erritual batzuk adierazten saiatzen ote ziren jakitea gaur egun ezina da: baina kontrol topografiko eta estatistikoak hor daude eta egoera esanguratsuak daudela egiaztatzen dituzte.

Leroi-Gourhan-ek paleolitoko oinarrizko arte-gaien sailkapen batean zeinuak (hau da, ente naturalei erreferentzia egiten ez dieten gaiak), animalien irudiak, eta irudi antropomorfoak bereizten ditu. Eta animalien gaien artean hauek bereizten ditu: belarjale handiak (sarrien irudikatutakoak), belarjale txikiak eta beste espezie batzuk (arrainak, hegaztiak...), eta animalia beldurgarriak (haragijaleak).

Zeinuen artean, irekiak eta itxiak bereizten dira. Gaur egun ez du ia inork onartzen ez horien esanahi tradizionala (zauriak edo suntsipen markak, tranpak, etxeei buruzko erreferentziak, tektiformeak...) edo haien interpretazio sexualista (irekiak edo maskulinoak, itxiak edo femeninoak) Ohiko konbinazioa bisonte-zaldi bikotearen gainean garatzen da, eta mitograma osatzen da hirugarren espezie nagusiren batekin (oreina edo ahuntza, adibidez) eta zeinu gehigarri ezberdinekin.

Labar-santutegi batzuk konplexuagoak dira aretoen eta dibertimenduen antolamenduagatik edo paneletan eta frisoetan gaiak pilatzeagatik: suposatzen da horietan artista (edo ofizial) taldeen presentzia errepikatu behar izan zela hurbileko zenbait garaitan edo denboran bananduta. Horixe pentsa daiteke Ekain, Altxerri, Erberua eta, agian, Arenaza, Santimamiñe edo Haristoiko irudi margotu edo grabatuak galerietan edo taldeetan zabaltzeari buruz. Beste leku batzuk, berriz, Santutegi txikiak izan daitezke, antzeko teknika eta estiloarekin egindako animalia gutxirekin, zalantzarik gabe, behin bakarrik: horrela Venta Laperra, Sinhikoleko Karbia, Sasisiloaga, Alkerdi edo Isturitze.

Normalean, gune apaindu horiek kobazuloaren ahotik urrun egoten dira, normalean bizi izan ez ziren lekuetan, edo, besterik gabe, gelarako okupatu ziren barrunbeetan. Honela, H. Breuilek kobazulo-santutegi eta kobazulo-gela kontzeptuak bereiztu ohi zituen, biak espazio diferenteak zirela defenditzen zuen, Europako hego-mendebaldean Goi Paleolitoa tratatzean bateraezinak zirela. Ez da zehaztu, adibidez, Sasisiloagan, Etcheberrin, Sinhikoleko Karbian, Alkerdin, Altxerrin (geroagoko metaketek estalia agian,...) garai hartako aztarnategi arkeologikorik ote zegoen, nahiz eta agerikoa den oso gertu giza taldeak bizi izan zirela.

Keinu eta jarrera erritualak arte paleolitikoan. Arte paleolitikoan, lekuaren aukeraketa, labar-lanen exekuzioa eta ondorengo erabilera, neurri handi batean, kodetutako keinu batzuekin batera joango ziren: hau da, bere arauak mendeetan zehar eta milurtekoetan zehar kontserbatzen eta transmititzen ziren erritu batez -ez nagusiki erlijiosoa-.

Artelan batzuetan, halaber, giza talde haien etengabeko jarrerei erantzun diezaieketen tratamenduak mugiarazten dira.

Artisau paleolitikoak eskura duen euskarriaren dimentsioa eta forma aukeratu ondoren, eta irudikatu beharreko gaia zein den pentsatuta, gaiari heltzeko teknika egokiak ezagututa, logikoa dirudi pentsatzea gai horretako elementu bakoitza bere aurrean zuen espazioan banatzea erabaki behar izan zela, bai eta gaiak egiteko ordenaren bat ere.

Leroi-Gourhanek, hormako eremu jakin bati buruzko gai bat exekutatu nahi zuenak arazorik gabe har dezakeen azalerari erreferentzia egiteko erabiltzen duen eskuzko eremua kontzeptua ere aplika dakioke mugiarazitako arteari, Ikus-eremua edo mentala den aldetik, hau da, grabatzaileak edo margolariak mentalki hartzen duen eremua, non modu arrazionalean banatu behar dituen egin nahi den konposizioa osatzen duten elementuak.

Banaketa hori pentsatuta, exekuzioaren ordena logiko, hierarkiko eta kronologiko bat egon behar zen: horren arabera, hutsuneak errespetatu ziren, gaiak osatu ziren edo lehendik zeuden elementuak baliatu ziren (inguruak, erliebeak, pitzadurak,...). Ez dira gai multzo horietan egituratzen diren elementu guztiak (handiagoak, txikiagoak edo osagarriak; funtsezkoak eta gehigarriak ere esaten zaie) guztiz garaikideak izan behar dira, baizik eta elkarren segidan gauzatu behar izan ziren: agian denbora-tarte ez oso zabalean eta prozesu kontzeptual eta errealizatzaile beraren barruan. Hori neurri batean baino ez da gogoratzen A. Marshackek Frantziako arte mugigarriko pieza batzuei buruz egindako oharrekin: Eszena konplexu bateko gaiak astiro gertatu ahal izan direla ziurtatzen duenean, egunak eta asteak bete ditzaketen aldietan, eta hilabeteak edo urteak arte.

Torreko hezur apainduan kasu garrantzitsu bat dugu, non gainjartze sail zorioneko batek eta obliterazio partzialen eta elkarren ondoan jartze eta elkartze tematikoen arteko erlazio logikoak (I. Barandiarán 1971: 58-61) bere figuren exekuzio-ordena oso probablea ziurtatzera eraman baitzuen: tamaina txikiagoko irudikapenetatik hasi zen (ez hain zuzen ere euskarriaren erdialdeko zonetan kokatuta zeudenetatik) eta zeinu batzuengatik; jarraitu zuen. Amaitzeko, hiru animalia-protomo nagusi zeuden, ondo errealistak eta zehazki simetrikoak, hezurraren gainazalen gainean.

Suposatu behar da, beraz, paleolito egileak –bai mugimenduzko artean, bai laburpenean–, gaia pentsatuta eta bere osagaiak euskarriaren gainean mentalki banatuta, egin ahala joan behar izan zuela, oraindik trazatu gabeko elementuak ahokatzen ziren hutsuneak utziz: prozesuaren kontzeptu agian erritual baten arabera, zeinaren konstanteak kasu nahiko baten analisiarekin bakarrik zehaztu ahal izango baitira.

J. Clottes eta C. Couraud, azkenaldian, labar-artean erabilitako teknikaren beraren balio sinbolikoa azpimarratzen ari dira: pintatutako irudiak ikusgarriagoak izateaz gain, agian kontzeptualki garrantzitsuenak ere badira (santutegiko esanguratsuenak).

P. G. Bahn, bestalde, adierazten ari da uraren mitologia beharbada faktore jator eta erabakigarria izan daitekeela labar-artearen jatorrian eta banaketan zenbait eremutan.

Bahnek Pirinioetako santutegiei buruz egindako oharren arabera, lotura nabari da haien eta ezohiko ur korronteen artean, baita iturri termalekin ere. Argi dago bat bakarra izan zitekeela Isturitzeko kono estalagmitikoaren grabatu eta baxuerliebe guztiak egin zituen artisaua, beste bat Berroberriko arpoi magdaleniarrak egin eta grabatu behar zituena, hezurrak ebaki eta Gravetiense de Bolinkobako dozena erdi piezen gainean markak egin zituena, beste bat Ekainen margotutako zaldi batzuen egilea, edo.

J. M.ª APELLÁNIZ azken urteotan esku eta maisuen identifikazioaz ari da, hainbat paneletan eta labar-artearekin batera (Apellaniz 1982): eta, horrela, uste izan du zenbait jarduketa osagarri aipa ditzakeela – Bigarren esku-hartze batek (edo esku batek) erantsitako ukituekin – Ekaingo maisuaren obrari buruz, Altxerrin, etab.

Arte higigarrian, distantzia handi samarrera aurkitutako piezen arteko antzekotasunak hain indartsuak dira, non ziurtatuko den esku berak sortu zituela, eta horregatik artisauak leku batetik bestera bidaiatu zuela edo lanak berak trukearen bidez lekualdatu zirela. Isturitzek, batez ere Magdeleniense Ertainean, grabatutako hainbat obra higigarri eskaintzen ditu, Pirinioetako beste eremu batzuetakoekin oso antzekoak: eta lurralde hau aztertzen duten aurrehistorialariak izan dira (J. Clottes edo P. G. Bahn, azkenaldian) Espalungue-Arudyrekiko, Enlène edo Mas d 'Azilekiko hurbiltasun formal eta tematikoa nabarmendu dutenak. Duela gutxi J. Forteak La Viñako kobazuloan (Asturias) aurkitu dituen animalia-buruen inguruak Isturitzetik edo Pirinioetako beste leku batetik ere etorriko al lirateke?: ez da ezagutzen bi geltokien artean, laurehun kilometro baino gehiagora, halako lanen bitarteko lekukotasunik.

Kobazuloen barnealdeko gune apainduetako batzuk bisitatu izanaren ebidentziak daude: gela horiek zeharkatzen dituzten edo apaindutako panelen aurrean gelditzen diren oinatzak daude (Clastres de Niaux reseaun edo Fontanet: biak Pirinioetan), baita balizko bisitariek jaurtitako tea- edo janari-hondarrak ere. Montespaneko modelatuak aztertzen ari direnen arabera, oin-aztarna ugariz inguratuta zeuden lurraren lokatzaren gainean. Enlène-Trois Frèreseko espeleologia gunean estalaktita zatiak eta animalien hezurrak jarri ziren, apaindutako panel batzuetaranzko ibilbideak seinalatuz bezala; Erberuako galeria apainduen ondoan, su egin zuten eta bertan bizi behar izan zuten. Erberuan bertan, grabatu edo margotutako guneetatik gertu dauden hormako pitzaduretan dauden hezur zati batzuk daude, Trois-Frèresen adierazten den bezala. Haristoiko lehen irudi multzotik gertu dagoen gune bat dago, non norbaitek estalagmitiko formazio zati bat hautsi zuen. Ziur gaude – Kasu hauetan Pirinioetan – Goi Paleolitoko garai haietan izan zirela halako bisitak eta ekintzak, labar-artearen panelekin lotu daitezkeenak. Ez dakigu, egia esan, zein izan zen bisita horien arrazoia.

Labar-artearen zentzua ehizaren bultzatzaile gisa justifikatzen zuten iritzien artean, armak edo delineatutako zauriak egotea aipatzen zen, harrapatu nahi ziren irudien gainean. Izan ere, oso kasu gutxitan ziurta daiteke armen edo zaurien erreferentzia: adibidez, Gezi konbentzionala duen Ekaingo zaldi bat dago, Isturitzeko mugiarazteko artearen pieza batzuk, Altxerriko animalien irudikapenekin lotuta gutxi antolatutako trazuak: baina ez dago horrelako aipamenik santutegi eta irudi gehienetan. Gertuko Pirinioetako bi kobazulotan, H. Breuil eta H. Bégouën aztertu ziren, animalia beldurgarrien irudikapenak (hartzak eta, beharbada, lehoiak), birrintze edo bikiz eta zauritzen zituztela zirudien trazuz estaliak: Trois-Frèreseko hartz batek, bere fauzeetatik (sudurrean eta ahoan) irteten diren lerroak ere erakusten ditu, animaliaren goragalea adieraziz bezala. Altxerrin bisonte irudi bat dago, ia marruskaduraz eta hura eusten duen harkaitzaren birrintzez moztua. L. R. Nougierrek eta R. Robertek, La Vache Pirinioetako kobazuloko arte mugigarriari buruzko beren monografietan, lan eramangarri horietako gehienei ia sistematikoki eragiten dieten hausturen aurrean suposatu behar den erritua berretsi dute: egungo jatorrizko batzuen portaeretan arakagarria den irudia suntsitzeko eta bertan behera uzteko jokabide baten arabera.

Hipotesiaren egiantzekotasunari buruz erabaki gabe, Gönnersdorfeko (Mendebaldeko Alemania) magdaleniar txaboletako plaka askoren zatiketa-maila izugarria gogoratu ahal izango da, edo, gure artean, bisonte ingurune handiaren (Isturitzeko bi geletan aurkitu zirenak) bi zati handiren haustura, plakaren hainbat zatitan. Hainbat koadro horizontalean) edo hodiaren bi zatiak Ez dakit, noski, zenbateraino egotzi behar zaizkion haustura horiek asmo erritual bati, edo, hobeto esanda, abandonatuta geratuko liratekeen lurzoruak maiz zapaltzearen ondorio diren.

Ordena erritualeko beste portaera batzuk. Goi Paleolitoan

Lekukotza horiek erlijioari eta teknikei, gelari, arteari eta apaindurari interesatzen zaizkie: aurreko garaiarekin kontraste eginez (Paleolito zaharra), oro har aitortzen dugun giro intelektuala sortzen dute . Paleolitoko Historiaurreko erlijioei buruzko bere sintesi gomendagarrian, Leroi-Gourhanek, bere erreferentzia hurbilena, Artearen irudi eta zeinuen errepertorio konplexuaren bidez adierazten dela azpimarratzen du: Santutegi batean, animalien edo gizakien irudien bidez, ordena unibertsalaren nolabaiteko irudia sinbolizatzen da. Bertan, hain zuzen ere, bibliografia arkeologikoak mendean zehar izaera paletnografikoko saiakera iradokitzaile ugari eragin dituen erritu-aparatu korapilatsu bat gertatu behar izan zen, dokumentu-euskarri sendo batean nahi bezalako segurtasuna falta zuena.

Mugimendu-artearen dekorazioak eta apaingarri pertsonalak, material batzuk gordailu zainduetan jartzea eta hildakoen gorpuzkiak tratatzea sinesmenen gai konplexu eta ezezagun horren beste hainbeste alderdi garrantzitsuri buruzkoak izan behar dira. Apaingarri pertsonalarekiko gustua, jada Erdi Paleolitoan arakatzen dena, jarrera orokortua da, eta oso agerpen aldakorra Goi Paleolitoko giza taldeen artean. Onartzen da Neanderthalgo gizakiak bere burua margotu behar izan zuela, eta ez da arraroa Musterienseko testuinguru arkeologikoetan materia koloratzaileak aurkitzea; baina Goi Paleolitoko Homo sapiens sapiensaren bereizgarria koloreak eta apaindura-piezak erabiltzea da, jarrera horrek -C. Couraudek erakutsi duenez- giza generoaren esklusibotasuna dakarrelako eta gustu eta gogoeta oso landuak adierazten dituelako. Ez da arraroa garai hartako hilobietan bolak edo okre gorri hauts hautseztatua (edo ikatz hondarrak) aurkitzea, gorpuak atera ondoren, logikoa denez, berriz lurperatu (edo beste biltegi batean utzi) zituzten hezurrak zikinduz bezala. Litekeena da, halaber, gaur egungo primitibo askotan bezala, Goi Paleolitoko gizakiek substantzia koloragarri horiek erabiltzea gorputzeko pinturan. Koloreak bilatu eta hautatu egin behar ziren, koipe, erretxina edo serum organikoetan xehatu eta disolbatuz prestatuak: egoera jakin batzuetan (sozialak, denborazkoak, hierarkikoak...) eta nolabaiteko aparatu zeremonialarekin egingo zena.

Mugimenduzko artearen pieza askok -adar, hezur, marfil, maskor edo ra- apaindura pertsonalerako ere izan behar zuten. Normalean, animalien hezurdurako pieza txikiak aprobetxatzen ziren (hortzak, ornoak, maskorrak), eta horiei beharrezko zuloak edo hozkak ematen zitzaizkien, serieetan lotzeko eta esekitzeko. Duruthyn (Landak), Magdaleniensearen lurperatutako gizon batek, hartza eta lehoi baten berrogeita hamar hortz baino gehiagorekin egindako lepoko bat zeraman, zulatuta eta arrainen, gezien eta baita foka baten irudiekin kontu handiz grabatuta. Grimaldiko Barma Handian (Monakoren ondoan), nerabe baten hezurdura amuarrainen, maskorren eta orein txakurren ornoz estalita zegoen, eta pilaketa bera errepikatzen zen lepoaren, eskumuturren eta orkatilen, gerriaren eta belaunen inguruan: zalantzarik gabe, beste hainbeste eskumuturreko, lepoko, lepoko eta lepoko testamentu egiten zituzten. Adibide gisa, g. Laplacek Gatzarrian induskatutako seriean aipa daitezke: azeri-kanino zulatuak (Auriñaciense arcaico, Típico y Medio mailetan), orein atrofiatuak ere zulatuak (Auriñaciense Típico), edo esteatita-kontuak (Auriñaciense arcaico eta Típico mailetan). Isturitzeko Auriñaciense Típikoan (a maila) E. Passemardek burdin oxido zati ugari bildu zituen, karrakatuta eta erabilera-igurtzien bidez gastatuta. Kolore-txikitzaileak, eusteko eta nahasteko ontziak (zulodun geodak eta harriak, hezur-barrunbeak, maskor handiak,...), okre edo manganesozko arkatzak eta abar maiz bildu ohi dira gure indusketetan.

Garaiko artearen giza irudiaren irudikapen urriek, ia beti, elementu deformatzaileren bat sartzen dute, bere identifikazio zehatza galarazten duena, irudikapen sorta hori, errealismo izugarriko animaliekin kontrastatuz. Ohikoa da giza irudia (antropomorfoak denek onartutako terminologian) biluzik eta buruan eta aurpegian nahitako alterazioekin irudikatzea: edo oinarrizko ezaugarri batzuk (begiak, ahoa, belarriak) ez ditu, edo aurre-sudurreko profila edo ahoaren irekidura puzten eta deformatzen da. Salbuespenezko kasuetan, gorputz apaindurako elementu batzuk iradoki direla dirudi: erreserbekin, Isturitze Erdi Magdaleniensearen hezur gainean dagoen figuratxo baten ustezko lepokoa, eskumuturrekoa eta orkatila apuntatu ditzaket, edo Torreko Azken Magdaleniensearen hezurrean dagoen antropomorfo baten buruan dagoen itxurazko luma.

Santanderreko El Juyo kobazuloan, Magdaleniense Beherean, ohiz kanpoko elementu arkeologikoak metatu direla uste izan da: berez, ebidentzia arruntak dira (industria litikoak eta hezurrak, tailerreko hondarrak, hezur-zatiak), baina, antza denez, kontzentrazio esanguratsuetan antolatuta daude. El Juyoko santutegia eta eskaintza putzuak bezala, Goi Paleolitoko aztarnategietako indusketetan identifikatu ohi diren materialen pilaketa antzekoak dira. Errallan erritual horietako bi definitu dira: oinarriko maila esterilean daude, eta orein adarrak eta faunaren (ahuntz-hankak, moluskuak) eta industriaren (sekzio lauangeluarreko azagaiak) hondar espezifikoak dituzte, instrumental litikorik gabe. Elementu-kontzentrazio deigarriak, poltsetan edo metatze-depositu gisa, El Castillo kobazuloan (azagaia sorta bat) eta Ermittia (atzealdeko hostotxoak) eta Ekain (potzete batean) gipuzkoarretan aipatu dira, besteak beste. Pirinioetako eremuan ere, historialari frantziarrek salbuespenezko metaketa horietako batzuk idatzi dituzte: adibidez, Mas d 'Azilen silexaren galeria izenekoa, Saint-Just Pécquart aztertu zutena, edo Duruthyn R. Arambourouk animalia horri buruzko aipamen ugarirekin identifikatu duen zaldiaren santutegia.

Goi Paleolitoko hilobi erritoak nahiko ondo ezagutzen dira Dordoinan induskatutako zenbait multzotan eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako beste gune batzuetan. Baina Pirinioetan eta Kantabrian ez dira ugariak garai hartako hilobiak. Nabarmentzekoa da 1914an Duruthyn aurkitutako hilobia: gorpuari lotutako apaingarri multzo garrantzitsu batekin. Interes handia du, halaber, J. González Echegarayk eta L. g. Freemanek Morín kobazuloan (Kantabrian) identifikatutako hondakin multzoak: bertan, hobiratuek haragi-eskaintzak egiten zituzten, kolorez hautseztatuta eta, kasu batean, burua kenduta. Bereziki garrantzitsuak dira giza aztarna batzuek Isturitzen jasan zituzten tratamendu-arrastoak. Saint-Périertarrek ia masailezur osoa aurkitu zuten Gravetian (20 eta 30 urte bitarteko gizon batena) H. V. Valloisek egindako ikerketaren arabera manipulatua izan zelako ebidentziekin: goranzko adarra partzialki ablazionatua izan zen, Bertatik hezur ezpal luzeak atera nahi izan balira bezala, gainera, bere aurreko zatiaren gainean lubaki horizontalak edo zeiharrak aurkeztuz. Nahita egindako estria mota bera maila bereko bi masailezurretan ikusi zen: 7 edo 8 urteko haur batena, eta 2,5 eta 3 urteko beste batena. Lerro eta higadura mota horien antzekotasunik handiena animalien hezur-ikasgai askotan hautematen direnekin gertatzen da; haragia kentzeko markak izenekoak dira: hezur freskoaren gainean uzten zituzten haragiz garbitzeko edo tendoien eta muskulu-masen erauzketa mozteko erabiltzen ziren silex-tresnak. Isturitzeko giza hezurren gaineko markak haiek estaltzen zituzten haragien masailezurrak garbitzeko eta horrela hobeto kontserbatuko zirela ziurtatzeko egin al ziren? Edo praktika antropofagikoak erakusten al dituzte? R. de SaintPérierrek (1936: 53-54), Isturitzeko Gela Nagusiko Magdaleniensean, giza garezurraren balizko zati bat seinalatu du, Kranpoi-kopa izenekoen artean sailka daitekeena: harrizko instrumentua duen karrakatze-trazuak ditu bi aldeetatik, eta leunketa bidez erabat higatutako ertz bat.

Erromatar agintaldian, antzinako sinesmen eta praktika erlijiosoek jarraitzen dute, baina jada toki askotan, greko-latinaren ezarpenak eraginda. Iragarpen baskoiak hain ospetsuak egin ziren, Inperioan ospea zutela. Elio Lampridio bere Viten. Alex. Alberto:

... era berean, oso trebea izan zen agudoetan, aruspize handia, hainbesteraino non Hispaniako eta Hungariako baskoi agortzaileak garaitu baitzituen .

Iragarpenen iragarpena, munduko herri askotan existitu zen, erromatarren okupazioaren aurretik eta ondoren.

Estrabonen baieztapenaren arabera, zeltiberiarren ondoko herriek, iparralderantz, izenik gabeko jainko bat gurtzen zuten ospelioko gauetan, eta, horregatik, euskaldunei egozten zaizkie horrelako praktikak. Erronkariarrek Goikoa (goikoa) deitzen diote ilargiari, hiztegi tabu bat pentsarazten duen zeharkako izendapena. Bere beste izenek ere (hildakoen argia) ondorio berera daramate. Baina forma zurrunbilotsuak, gainera, Erdi Aroko hilarri batean lehen aldiz ezagutzen dugun Jaungoikoaren izenaren antza du. Ospakizun hauek, etxeen atarian, Gimnastika dantzak ziren nagusiki, zentzu erlijioso eta estetikoa zutenak:

Igandea igandea (igan igo?) izena kristau aurreko garai honetan jaia izan liteke, hau da, plenilunioa. Ostegun eta ostiraleko izenek, ortzegun eta ortziralak, Urtzi (Zeleste) ere aipatzen dute, Jainkoa izendatzeko zeharkako modua. Larunbatekoaren izenak, ordea, neskaneguna eta larunbata, neskei edo lagunei eskainitako egun bati erreferentzia egiten diola dirudi (neska = neska eta lagun = laguna), baina neskan - (Azken) = azkena.

Gure poeta Aurelio Prudenciok baskoien sakrifizioak aipatzen ditu:

Uste duzu, baskoien jentiltasuna, antzina hain zakarra zena, zein odol preziatuk isuri zuen akats krudela? Uste duzu biktimen espirituak Jainkoari itzuli zizkiotela? Ohartzen da zeinen publikoki hezten diren hemen deabruak, otsoen irrikaz irensten baitituzte kendu ahal izan dituzten bihotzak, zentzumenekin nahasten diren arima berberak itotzen dituztenak .

Erromatarren okupazioan, kultu erlijiosoa gainerako faktore soziokulturalek bezala joan zen. Erromatarra euskal mundu erlijiosoan sartu zen sinesmen eta kultu zaharrak ordezkatuz, erromanizazio orokorra ezartzen zen maila berean. Hori dela eta, testigantza erlijiosoak, epitafioak, estatuatxoak, mosaikoak eta abar Arabako eta Nafarroako beheko eremuetan aurkitu dira, eta noizean behin Bizkaian. Juan Carlos Elorzak, gai hau sakon aztertu duenak, brontzezko estatuatxo eta mosaiko ugari zerrendatzen ditu, eta apaindutako laurogei hilarri baino gehiago kontatzen ditu. Aurkitutako eskulturen artean, Zeresekin identifikatu diren batzuk (Iruñekoa, Hübnerrek idatzia), brontzezko beste bat, Iruñekoa (Altadillek aztertua) eta Zangozan aurkitutako zati bat daude, Artemisaren irudi batekin identifikatzen dena. Identifikazio horiek arretaz berrikusi beharko lirateke. Brontzezko estatuatxoen artean zortzi pieza ageri dira, baina Elorzarentzat interes berezia dute bik, Iruñeko Merkurioak eta Foruko Isis-Fortunak (Bizkaia). Mosaikoei dagokienez, Iruñeko bati erreparatzen dio bereziki, II. mendekoa, Teseo eta Minotauroren borroka irudikatzen duena, eta musikako zoladura bat, Prestamerok Cabrianan (Araba) aurkitua, Diana ehiztaria irudikatuz. Egile honek, argi eta garbi, aipatutako jainkoak aipatutako aurkikuntza arkeologikoetan sailkatzen ditu, hiru multzotan:

Sailkapen horri jarraiki, eta irakurtezinak diren inskripzioak kenduta, hogeita bosteraino dira behar bezala irakurtzeko modukoak, Elorzak horrela banatuta.

Gurtza-jainkoak eta izen unibertsala

Kronologikoki, ordena honetan biltzen ditu: Jupiter Ujuekoa Augustoren garaikoa da. Hermes Sarasokoa eta Tuterakoa Iruñekoa, Flavia garaira. Jupiter de Aibar eta Ninfas de Leire Severoen garaira. Arellanoko Jupiter Apeninorena, III. mendearen bigarren erdialdean. Jupiter Eslavakoa, Marte Monteagudokoa, Ninfas eta Lares de Cabrianakoa. San Pelaioko Bide Larrena, IV. mendearen amaieran, edo V. mendearen hasieran, Guardiako Lar Quadriviiena, IV. mendearen bigarren erdian.

Izen-emateak

JUPITER. lovi o (ptimo) m (aximo) L (ucius) Sempronius Geminus l (ibens) p (o) s (uit); lovi Optimo Max (imo) Flav (us) lib (ens) per (fecit): Eslava. Aibar. (F) Labos lov (i) Optumo (Maximo): Saraso. Coleli (us) Tesphoros et Festa et Telesinus lovi sacrum: Ujué.

Marti invicto Status Arquio v (otum) s (olvit) l (ibens) m (erito): Monteagudo.

Ninfak. Cápito ar (am) Nyn (ph) is (po) suit (L) ibens meritua: Araya. Nynph (is) bonis et Locos: Cabriana. Quintus Licinius (L?) uscus aquilegus Vareiensis Nimpis vibens m (erito) v (otum) s (olvit): Leire.

Tutera. Tutelae Sac (crum) (ha) ered (es) t (iti) Plamin (i) p (osuerunt).

Varos. Segilus et Rusticius f (ilius) Laribus Q (uadri) u (iis) pro salute (votum) s (olverunt) L (ibens) m (erito).

Bi daude, zelta itxurakoak, Matresen gurtza, herri honetakoa bezala oso ezaguna baita, eta bigarrena, Sustatiar epitetoagatik. Hauek dira: Matres Useae: Guardian (Araba). IV. mendekoa izan daiteke. Genio Sustatiensea: Angostina (laba). II. mendekoa izan daiteke. Epiteto horiek euskaldunak izan litezke, baina baita zeltak ere. Useae-n uso, Arbolado edo monte común erabilera euskerikoa ezagutu ahal izatearen araberakoa da. Uxuen (Nav.), Ujue edo Usueko Ama Birjina bat dago, Usoaren Birjina izatera datorrena. Jainko babeslea litzateke. Bigarren jainkoaren sustassiak, dirudienez, egungo Zuazuren (Araba) antzinako izena aipatzen du, eta honek, aldi berean, Sos (Sause) inguruan bizi zen talde baten atzizkiak. Nolanahi ere, jainko hauek euskal mitologia zaharrean agertzen den ugalkortasun eta babesaren ideiari lotuta daude. Izen-ematea: Matribus Useis Pom (peia) p (errimitatzailea). Agian Mater Deva jainkoarekin lotua ibai horretako urak jainkotzen.

Hauek dira Elorzak aztertzen dituen zazpiak:

Eslabakoa, IV. mendekoa. Elorzak Aituneo izena aztertzen du eta aita aita eta egun, Eguna ahots euskerikoei erreparatzen die. Ondorio logikoak eguneko aita = eguzkia esanahira darama, baina sintaxi euskerikoan ez luke hori esan nahi, alderantziz baizik. Aitaren eguna, gaztelaniaren kontrakoa baita. Egun egunaren ordez une, Leku, Tarte, Espazio eta abarrez pentsatzen bada, Aitaren lekua bezalako zerbait gertatuko litzateke arrazoi beragatik. Baina hobe da aitona aitona eta (d) eo Jainkoa edo, besterik gabe, haren balioa ikertu beharko litzatekeen amaiera batean pentsatzea. Interpretazio hori baieztatzen da euskal mitologian eguzkitan eta ilargian amandria epitetoa (femeninoa) emanez otoitz egiten zaiela ikusten badugu. Aituneo Jainko aita maskulinoa izango litzateke.

Baelisto izena Bhel distiratsu indoeuroparrera igortzen da, gehi -sto atzizkia, ilirieraz superlatibo bat dena. Eguzkiarekin erlazionatzea edo identifikatzea pentsatzen da. Hala ere, interpretazio euskeriko batek ere interes handiagoa eskaintzen du. Belts kanta, gaur egungo beltz beltzarekin identifikatzen dena, Aherbelst jainko akitaniarrean agertzen da. Era berean, ez da arraroa, ezta gutxiagorik ere, alfabetiko iberiarrez idatzitako testuei, lexiko euskerikoaren antzekotasun argiekin: Beles, Belenes, Belenos, Ordumeles (Ordun-beles), Adimels. Inskripzioak dio: Flavos (Andio) nis f (ilius) Baelisto v (otum) s (olvit) l (ibens) m (erito): Angostina.

Lacubegi edo Lacubex. Beste horrenbeste gertatzen da. Zelten interpretaziorako datiboa suposatu beharko litzaioke Lacubex izendun bat uzteko, laku indoeuropar batena eta bheg hautsi bat, uretako jainko batean amaitzeko, bigarren formaren beste adiera olatua baita, Zaparrada. Horrek guztiak ileek harrapatua dirudi. Euria egiten duenean ura, edozein motatako kanalak, dolarea eta, herrialdeko lekuren batean, kareharria isurtzeko erabiltzen den teilatuko kanala da. Begiari dagokionez, Begia, Kontuz, Gorringoa edo landare-agerraldia da. Izen-ematea: Coeli (US?) Tesphoros et Festa et Telesinus Lacubegi ex voto. Celio Tesphorosek ikusten den bezala, Festak eta Telesinok Lacubegiri egindako botoa betetzen dute: Ujué.

Liucmari dagokionez, leuk eta atzizki bat dituela dirudi, Ibai baten iturria onargarria, Elorzak dioenez, indoeuroparrean. Zuria esan nahiko nuke, Argitsua.

Sandao Vimumburuk Sanda hidronimoarekin lotutako uretako jainkosa izan behar du, indoeuroparrak edo euskalkiak ere interpretatzeko modukoa. Sanda edo Sanga ibaiak, jada Pliniok aipatzen du kantabriarren artean edo euren inguruetan. Vimumbururena euskerikoa izan liteke bere amaieragatik -buru buru, CIMA. Ibero Sosin-Biuru.

V. Vbarna, jainko salutifiko bat, iturburu edo iturri termal bat aipatuz. De vb (ur, ub -, Ura). Literalki euskaraz lurpeko ura da. Izen-ematea: Uvarnae pro salute Estiteri fabri tigno (r) um Anto (n) ius Flavos Neviensi (s) v (s) v (izeneko solvit) (libens) (meritua): Cabriana.

Peremusta, Eslavan agertzen da Deo Magno adjektiboekin batera, eta, egilearen ustez, honi jarraitzen diogu gertutik, Rocaforteren beste inskripzio batekin, baina, bertan, D. M. P. Deo Magno Peremustae siglak bakarrik agertuko lirateke.

Esanahi ezezaguna duten gurtza eta tokiko izenaren beste jainkoak Helasse izango lirateke: Miñao Menorren (Araba). Ivilia: Foruan (Vizc.). II. mendearen bigarren erdialdekoa. Lauza: Leraten (Nafarroa). IV. mendearen bigarren erdialdekoa. Loxa: Argiñaritzen (Nafarroa). Selatse (hiru aldiz): Barbarinen (Nafarroa). Augustoren garaitik. Tullonio: Dulantzin (Araba). Helasse eta Selatse, dirudienez, jainko bera dira. Jjainko urtarra ematen du bere bigarren osagaiari erreparatzen badiogu -lats, -lass, gaur lats erreka, Ibai baten ertzean dagoen ur putzua. Inskripzio hauetan aipatzen da: Barabineko aldareak: Sempronius Betunus Selats (a) e v) otum) s (olvit) 1 (tbens) m (erito).  eta I(unius) Germ/anus / Selatse / v(otum) s(olvit) l(ibens) / m(erito) .

Ivilia. Abelionekin edo abeli onarekin lotzen da, zalantzarik gabe. Ur sendagarrien iturburu baten izena da. Urarekiko harremana egiazkoa dirudi, ibi ere, euskaraz, ibai baten ibi delako. Izen-ematea: Iuliae sacrum M. Caecilius Montanus pro salute Fusci fili posuit. Quno fecit. Lauza, Loxa. Izen hori Losa toponimoarekin identifikatu dute, Losa harana, baina hilarriak Nafarroan aurkitu dituzte, eta ez Araban. Izen-ematea: Aemilia Paterna Losae (v (otum) s) olvit) L (ibens) m (erito): Lerate. Lucretius Proculus Loxae v (otum) s (olvit) l (ibens) m (erito): Argiñaritz. Loxae euskararen arabera interpretatu behar bada, lotsa lotsa edo beldurra ahotsean pentsatu behar da, eta Puditia edo Timor bezalako pertsonifikazio bat izango litzateke. (V: Michelena, Hispaniako Lehen Erlijioak, Zephyrus, XII, 1961). Tullonio. Izen-ematea: s (empronius) Sever (us) Tullonio v (otum) s (olvit) l (ibens) m (erito). Ubeltesonis? Jainko indigena gehitu beharko litzaioke Andre-Arriagako hilarri ospetsu eta landatarrari, Oiartzunen, agian akitaniar jainkoekin lotua.

Jainko hauek guztiak multzo zabalago batean integratu beharko lirateke, akitaniar eskualdekoak barne, non euskal zaporerik handiena dutenak ugari diren. Izan ere, zapore unibertsal eta latindar zaporekoez gain (Hercules-Tol-Andos, Hercules-Illun-Andos, Fontes, Fagus), gainerakoak Garona eta Pirinioen arteko eremu trinkoan daude, euskal herri handi baten lekukotza gisa, ondoren erromanizatua eta kulturalki besterendua.

Gorrochateguik (1984) aztertutako 205 teonimoetatik, honako hauek aipatuko ditugu: Aberri deo, Aherbelste deo, Ar deo, Andei deae, Andosso (Bascei) deo, Arardo daeo, Arthe d (eo), Arixo deo, Arixoni marti) Rix (deo, Arpenino deo, Artahe deo, Artehe deo, Arte, Astoilvae Helasse, Heravscorritsehe fano, Horolati, Idiatte deo, Ilixoni deo, Iluvni, Ilvroni deo, Ilvrberrixo, Ilvmberi (, Iscitto deo, Isornavsi deo, Lahe deae, Larrasoni, Leheren deo, Lvurgorr, (Selatse, Svhvgio deo),

Venus Marinaren tenplua, Higer lurmuturrean. VI. mendetik datorren Bizkaiko golkoko kostaldearen deskribapen bat a.d. K. a. 36an, Artizarreko hiru tenpluren berri eman zigun, itsasoko jainkosa, grezieraz Aphrodite deitzen zena. Horietako lehena, Schultenek dioen bezala, Artizarreko lurmutur bat da, iparraldeko kostaldearen hasieran, non kostaldeak mendebaldera jotzen duen. Schulten jauna Hondarribian izan zen, Higer lurmuturrean indusketak egiten, Serapio Muxika eta Olagüe eta Izaguirre jaunek lagunduta. Nabigatzaileen patroia zen San Telmoko tenplu baten hondakinak aurkitu zituzten, eta haren azpian tenplu pagano zaharraren hondakin kiskaliak. Baina Santa Marinaren atxikimendua euskal mitologia tradizionalari lotuta dago.

Kristautasunaren aurreko jainkosa da Epona. Harenganako gurtza oso zabaldua zen Europako mendebaldean. Galia, Germania, Britanianjaink osa horren irudi ugari gorde da (zutik, eserita edo zaldi gainean). Euskal Herrian, zaldizko irudi bat ageri da Markizko harpe batean. Zaldien jainkosatzat hartua izan da. Izkiz mendilerroaren inguruetan, kobazulo artifizialez inguratuta, behe-erliebe bat dago, harkaitzean landua. Gizon baten irudia dauka, Epona jainkosak bere zaldiaren gainean duen jarrera erregutzailearekin. Jainkosaren irudiak, Galia, Germania, Britania eta abarreko ehun eta hogei monumentutan baino gehiagotan kontserbatu dira, hiru eratara: apala, eseria eta zaldikoa. Markizekoa zaldizkoena da. Jakina, bere jatorrizko esanahia ahaztuta, zaldien jainkosatzat hartu izan da, eta horregatik agertzen da bere irudia ukuiluetan.

Kristautasuna garatzen hasi zenean, ikus zitekeen erlijioa zer den maila teoriko edo filosofiko batean, Zizeronen erlijioaren definizioa erabat islatzen duen neurrian: Goragoko natura bat zaintzea, jainkozkoa deritzona, eta gurtzea. Kristautasuna, ordea, ez dagokio Erromatar Inperioan erlijio edo erlijio gisa arrunt legez aitortzen denari. Latinezko erlijio-terminoa duten lehen idazki kristauak II. mendekoak dira. Terminoak, honela, kristau-literatura apologetikoan toki bat aurkitu zuen, kristauei egindako erlijioaren edo erlijiogabetasunaren aurkako delitu salaketari erantzuteko erabili zenean. Autore kristauek, bereziki Tertuliano, kristautasuna erlijiotzat hartzen dela diote, terminoak bere eboluzio semantikoa jarraitzen duen bitartean, kristautasuna izendatzeko gero eta egokiagoa bihurtuz. Kristautasuna inperioaren erlijio komuna bihurtzen da, eta laugarren eta bosgarren mendeetako erlijioa denaren araua.

Elizaren Aita Latinoek benetako erlijioaren ideia garatu zuten. Kristautasunak erlijio gisa aitortua izatean herritartasun eskubidea aldarrikatu duen neurrian, benetako erlijio bat kontsideratzea, nagusiki, hainbat erlijio daudela argudiatzea da, eta horietako bat -Kristautasuna- dela egiazkoa. Baina, era berean, Laktantzio eta Agustinekin batez ere, erlijioa, gizakia jainkozkoarekin erlazionatzeko bertute gisa, egian bizi daitekeela galdetzea ere bada. Erlijioa gizateria osoan presente dagoen baina beti erratzeko, Jainkoa ezagutzeko eta atsegin duen gurtza egiteko gai den xedetzat hartzen da. Erlijioaren izaerari buruzko gogoeta horrek Elizako Gurasoen artean filosofia benetako erlijioarekin identifikatzera garamatza. Agustinek honela dio: Sinesten eta irakasten dugu, hau da gizadiaren printzipioa, filosofia, hau da, jakinduriarenganako maitasuna, benetako erlijioa besterik ez dela. Agustinen arabera, benetako erlijioa gizateriaren hasieratik egon da presente, geroago kristau deitzen hasi zen arre.

Erlijioa bertutetzat edo jakinduriaren maitasuntzat hartzen denez gero, singularrean bakarrik ulertzen da, gaur egun normalean justizia-arazoa den bezala singularrean eta inoiz ez pluralean. Erlijioaren ikuskera hori agerikoa egiten den heinean, gero eta garrantzi txikiagoa ematen zaio erlijio-aniztasuna aintzat hartzeari. Gero, beste hitz batzuk erabiltzen dira, kristautasunetik aparte, gaur egun erlijiotzat hartzen dena izendatzeko: paganismoarena, Jainkoa ezagutzen edo arbuiatzen ez dutenentzat, eta heresiarena, desbideratutzat jotzen diren doktrinak kalifikatzeko, kristautasunaren ortodoxiarekin alderatuta. Ondorioz, erlijio plural terminoa erabilpen nahiko inozenterako erabilgarri bihurtzen da. V. mendetik hasita Aro Modernora arte, erlijio bezala ezagutzen direnak komunitate monastikoak dira, hau da, arau baten arabera, perfekzioa eta zoriona lortzeko asmoz erlijiosoki bizitzeko tokiak.

Gaur egun erlijioak deitzen dugunetik hurbil dagoen kontzeptu bat Islamaren lurraldean jaio zen. Dîn islam kategoriarekin, erlijio bakar eta egiazko bat aurreikusten da, Islama bera dena, a fari partikularrak onartzen diren aldi berean, bereziki judaismo eta kristautasunarentzat. Afari bat Jainkoaren legea da komunitate batentzat28. Liburu errebelaturik ez dutenak jentiltzat jotzen dituzte, eta hori debekatuta dago, guztiek erantzun behar dute afari baterako. XIII. mendetik aurrera, hiru erlijio kontatzeko modu hori ez musulmanek, kristauek edo juduek jaso eta islatu zuten, bereziki Ibn Kammuna Bagdaden eta Ramon Llull Mallorcan. Bere tratatuaren katalanezko bertsioan, Ramon Llull gaur egun erlijioa deitzen dena izendatzeko erabiltzen duen terminoa sinesmenarena da (creença).

Aldi berean, gurutzadak eta Errekonkista gertatu ziren, Otomandar Inperioaren hedapenaren ondoren. Zortzi mende baino gehiagoko gatazka horietan, arabiar konkistatik Vienako setioraino, europarrek gehiago jabetu ziren Islamaren erlijio-nahasmenduaz, gutxi baitzekiten horretaz. Hala ere, europarren artean, XVI. mendera arte, Islama ez zen beste erlijio moduan hartzen, Erlijioak zentzu modernoan kontuan hartzeko ohitura zegoen.

XI. eta XIII. mendeen artean, Europa hartzidura erlijioso handi batek markatu zuen. Jerusalemera joan zirenak eta beste gurutzada batzuk ere gertatu ziren, bereziki kataroen aurka. Europa iparraldeko hirietan, Begardoek errekonozimendu eta egonkortasun modu bat aurkitzen dute. Frantzia hegoaldean, Valdeismoa gero eta modu autonomoagoan garatzen da eta eliz agintarien aurrean errebelatzen da. Geroago, korronte protestantea osatu zuten. Beste mugimendu batzuk, elizan, ordena erlijioso gisa onartu eta antolatu ziren gobernari batekin, goikoekin eta komentuko tokiekin, hau da, ofizialki, garai hartan erlijio bat deitzen zena bihurtu ziren, terminoaren Erdi Aroko zentzuan. Hori izan zen eskale aginduen kasua, frantziskotarrena, adibidez.

XVI. mendetik aurrera, erlijio terminoak erlijioak esan nahi du.

Frantsesez, erlijio terminoaren erabilera, zer egin eta zer sinetsi gomendatzen duten erakundeak izendatzeko, XVI. mendearen amaieran zabaltzen hasi zen, bereziki Montaigneren lumapean, honen idazkiek, 31. mendearen esanahi berria orokortzen laguntzen dutelarik. Erlijioei buruz pentsatzeko modu berri horrek berehala inbertitzen du erlijioaren ordenari dagokion guztia, eta jada ez dirudi posible denik erlijio bat izatea besteak bezalako erlijio bat izan gabe.

Ezartzen ari diren erlijioak, neurri batean, luteranismoa, kalbinismoa, anabautismoa, katolizismoa edo ortodoxia bezalako doktrinekin identifikatzen dira, baina nazioei ere egokitu ohi zaizkie, hala nola anglikanismoa, gallikanismoa, turkoen erlijioa, etab. Nahiz eta erlijio kristauak lehen aldiz erlijio gisa ezagutu ziren, kristautasuna. Egiptoarrak, Amerikako basatien erlijioa, Budaren erlijioa, etab. Erlijioen sorrera europar estatu-nazioekin batera gertatu da, armaden eta alderdi erlijiosoen arteko lehia eta indarkeriaren testuinguruan, eta gerretan errealitate - Erlijio horiek munduak antolatzen duenaren parte dira. Erlijio gerrekin, tolerantziaren ideia erlijioaren inguruko hausnarketan paper garrantzitsua jokatzen hasi zen. Lehenik eta behin, hitzaren zentzu literalean eta medikoan, nola prebenitu ez dakigun gaitz bat babesteko da, gaitz hori erlijioen aniztasuna izanik. Orduan, tolerantzia, XVIII. mendeko intelektualentzat, erlijioaren arloan egia eta dogmatismoa aldarrikatzearen aurka dagoen balio eta nolakotasun bihurtzen da.

XVII. eta XVIII. mendeetan erlijioaren filosofia baten sorrera ikusi zuten, erlijio historikoen aniztasuna arrazoi unibertsalaren aurrean jarri zuena. Ulrich Barten arabera, Pluralismo konfesional gero eta handiagoaren esperientziak eta kulturarteko pluralismoaren lehen ikurrek markatutako aro batean, beharrezkoa zen giza arrazoimenaren foro unibertsalaren aurrean historikoki emandako erlijioen egiaren edukia justifikatzea 32. Ilustrazioaren filosofiak termino kaltegabe samarrak planteatzen ditu, mundua eta giza esperientzia pentsatzeko funtsezko kontzeptu baten mailan: erlijioa, kultura, zibilizazioa, gizartea, etab. Erlijioaren filosofia batek forma hartzen du pixkanaka Locke34, Hume35 Ingalaterran; Voltaire, Diderot36 edo Rousseau37 Frantzian; Kant38, Schleiermacher39, Fichte, Jacobi Ilustrazioaren filosofiarekin hasi zen erlijioari eta erlijioari buruzko hausnarketak erlijioaren esentzia substantziala den zerbait inplikatzen du, logikoki erlijio positiboen aurretik dagoena, gero substantzia erlijiosoa islatzen duten forma historikotzat hartzen dena, honela bere buruarentzat bere subjektu bihurtuz.

XIX. mendean bereziki erlijioen aurkako pentsamendua garatu zen Marx, Nietzsche eta abarrekin, baina XIX. mendean ezarri ziren giza zientziak, soziologia barne, erlijioari xedea emango diona. Michel Desplanden ustez, Frantzian, 1820-1830 urteak, zaharberritze garaiari zegozkionak, erlijioen zientziak eta, beraz, erlijioaren kategoria modernoa sortzeko une bat izan ziren. Erlijioa azterketa-objektu zientifiko bihurtzen da Proudhon edo Auguste Comterekin, zeinek erlijioa ikuspegi arrazional eta positibo batek suntsitu egiten duela ziurtasunez pentsatzea bilatu zuten. Horiek jarraituz, baina beste ikuspegi batetik, Emile Durkheim, Max Weber, Georg Simmel eta Ernst Troeltsch-ek, soziologiaren sortzailetzat jotzen direnek, lan ugari eskaini diote erlijioari, erlijioen neutral eta kritiko aldi berean zuzendutako ikerketa baten printzipioak ezarriz.

XX. mendean, erlijioaren ikuspegi ezberdinak garatu dira soziologiarekin, antropologiarekin, psikologiarekin eta historiarekin bereziki. Gaur egun, erlijioaren zientzietan, erlijioa aztergai gisa nola eratu zen sortzen da. Badirudi definizio bakar bat ere ez dela egokia erlijio gisa ikasten den guztirako edo erabilerak erlijioa deitzea ahalbidetzen duen guztirako 42.

Erlijioa eta haren ondorioak ere ohikoak dira eguneroko hizkeran, Johan Cruyff Herbehereetako futbolari ospetsuak esan baitzuen:

XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako zenbait pentsalarik, aurreko mendeetako humanismoak eraginda, gertaera erlijiosoaren aurrean kritikoki erreakzionatu zuten, eta gizarte garaikidean eragina izan dute eta dute.

Susmoaren maisu bezala ezagutzen dira, euren idazkiekin, Jainkoari eta erlijioari buruzko guztiarekiko susmo eta zalantza giroa sortu zutelako. Erlijioa benetan kritikatzen dutenean kristautasuna kritikatzen dute, bi arrazoirengatik:

Ludwig Feuerbach (1804-1872) filosofo alemaniarra izan zen, eta eragin handia izan zuen Karl Marxengan eta beste filosofo batzuengan. Teologia ikasi zuen Feuerbachek, erlijioaren kritika ikuspegi filosofiko, antropologiko eta psikologikotik egiten du, ateismoaren aita gisa ezagutua dela.

Gizon erlijiosoak uste du ez duela ezertaz kezkatu behar, beste bizitzan mugagabea izango delako. Horrela, goragoko izaki bati (Jainkoari) dena konpontzen uzten dio, harengan konfiantza izanez, aurrera egin gabe. Jainkoari uko egiten badio, gizakiak bere kabuz egin behar du aurrera, bere helburuak lortzen saiatzeko. Jainkoa esaten badugu, ukatu egiten dugu gizona.

Karl Heinrich Marx (1818-1883) filosofo, ekonomialari, soziologo eta iraultzaile alemaniarra izan zen. Marxek askotariko gaiak jorratu zituen, eta ezaguna da, batez ere, klase-borrokaren terminoetan historia aztertzeagatik, Manifestu Komunistaren goiburuan laburbilduta: Gizarte guztien historia da klase-borrokaren historia.

Marx sozialismo marxistaren eta komunismoaren aita teorikoa izan zen, eta Friedrich Engelsekin batera, gizartea eta politika garaikidea ulertzeko funtsezko figura historikotzat jotzen dute.

Marxek erlijioa kritikatzen du ikuspegi sozio-politiko batetik. Bere hitzorduan: Erlijioa herriaren opioa da bi arrazoirengatik alderatzen du droga erlijioarekin:

Friedrich Wilhelm Nietzsche (1844-1900) filosofo alemaniarra izan zen.

Nietzschek Mendebaldeko kulturaren, erlijioaren eta filosofiaren kritika sakona egin zuen, haiek osatzen dituzten kontzeptuen deseraikuntzaren bidez, jarrera moralen (bizitzarekiko positiboak eta negatiboak) azterketan oinarrituta. Horrela, ikuspegi filosofiko batetik kritika eginez, Nietzschek defendatzen du pertsona izateak bizitzaz gozatzea esan nahi duela, eta kristautasuna gertaera horren aurka dagoela, bizitza ukatzen baitu. Bizitza-eredua heriotza den erlijio batek ezin dizu existentziaz gozatzen utzi, besteak ematea baitakar, zu hustu eta hiltzen zaren bitartean.

Sigmund Freud (1856 - 1939) Austriako neurologoa izan zen. Dioenez, erlijiotasuna biologikoki lotuta dago haurrek jasaten duten babesgabetasun luzearekin eta asistentzia premia etengabearekin. Haur horiek jada helduak direnean, bizitzaren indarren aurrean duten ahulezia sumatzen dute, eta erlijioan bilatzen dute gurasoek haurtzaroan jaso zuten babesa. Fededuna ez den pertsonak bakarrik egin behar dio aurre zeregin horri. [21]

Erlijio-askatasuna edo kultu-askatasuna da gizabanakoek beren aukerako erlijioa inolako errepresioaren beldurrik gabe praktikatzea ahalbidetzen duena. Ideia hori 1948ko abenduaren 10ean onartu zuten Giza Eskubideen Adierazpenean, garai hartan Nazio Batuen Batzar Nagusiko kide ziren 58 estatuek. Adierazpen horren 18. artikuluak honako hau zehazten du: Pertsona orok du pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasunerako eskubidea; eskubide horren barruan sartzen da erlijioa edo sinesmena aldatzeko askatasuna, bai eta, banaka edo taldean, jendaurrean edo pribatuan, bere erlijioa edo sinesmena irakaskuntzaren, praktikaren, kultuaren eta betetzearen bidez adierazteko askatasuna ere.[22]

Adierazpen horren arabera, erlijio askatasunak estatuen gobernuaren bermea izan behar du. Herrialde batek estatu-erlijioa badu, erlijio-askatasuna gobernuak ofiziala ez den beste edozein erlijio edo kultu praktikatzeko ematen duena da. Erlijio askatasuna lotuta dago, baina ez da gauza bera erlijio tolerantzia, Eliza eta Estatua bereiztea eta laikotasuna. Erlijio askatasuna, munduko estatu gehienetan, nahiko kontzeptu berria da. Duela hamarkada gutxi arte, erlijio gutxituak zituzten talde edo herrien genozidio eta sarraski masiboak eragin zituen intolerantzia erlijiosoak. Gaur egun, erlijio intolerantzia oraindik presente dago, hainbat gradutan, estatu islamiko edo komunista batzuetan.

Norbanakoaren esparruan, erlijio-tolerantzia gainerako gizabanakoen erlijioak onartzeko jarrera gisa definitzen da. Tolerantzia horrek ez du esan nahi pertsonak uste duenik beste erlijioak baliozkoak direla edo baliozkoak direla; aitzitik, herritar bakoitzak bere erlijioa edo lehentasun-sinesmena izateko eta praktikatzeko eskubidea emango die gainerakoei.

Erlijioaren ezagutza, beren praktikatzaileen arabera, buruzagi erlijiosoetatik, testu sakratuetatik edo errebelazio pertsonalaren bidez lortzen da. Erlijio batzuek uste dute ezagutza erlijiosoa mugagabea dela eta edozein galdera ebazteko gai dela; beste batzuek, berriz, rol mugatuagoa ematen diote, fenomeno fisikoen behaketarekin batera joan behar dena. Ezagutza hori transmititzeko hizkuntza erlijiosoa ez dago polemikatik salbuetsita.

Erlijioetan, maiz, azterketa filosofikoak garatu izan dira doktrina erlijiosoaren eta giza arrazoimenak hornitutako munduaren pertzepzioaren arteko itxurazko kontraesanak argitzeko edo bateratzeko. Erlijio teistetan, garapen honi teologia deitzen zaio, edo Jainkoaren azterketari eskainitako diziplina. Ekialdean, filosofia eta erlijioa oso lotuta daude. Izan ere, sarritan filosofia ez da existitzen erlijiotik beretik bereizitako diziplina gisa. Garapen filosofiko horiek erlijio-doktrinaren, egiaren edo jainkotasunaren hainbat alderdi biltzen dituzte.

Kontzeptualki, erlijioak eta zientziak gizakiari eta unibertsoari buruzko erantzunak aurkitzen ahalegintzen dira, jatorrian bezala. Errenazimentutik, metodo zientifikoan oinarritutako ezagutza zientifikoen elur-jausia eragingo lukeen garaitik, bi arlo hauek banatzeko joera izan da, baina ez beti modu baztertzailean. Isaac Newtonek bere Philosophiae Naturalis Principia Mathematica liburuan hau esan zuen: Eguzkiaren, planeten eta kometen sistema oso eder hau izaki adimentsu eta boteretsu baten aholkutik eta nagusitasunetik baino ezin da etorri.  Beste zientzialari batzuek ere fedea zuten, beren ezagutza eta aurkikuntzekin kontraesanik izan gabe, hala nola Nikolas Koperniko, Francis Bacon, Johannes Kepler, Rene Descartes, Robert Boyle, Michael Faraday, Gregor Mendel, Max Planck eta Albert Einstein. [23] Einsteinek, hain zuzen ere, metodo zientifikoaren mugak aztertzen zituen: Ezin digu besterik erakutsi, hau da, egitateak elkarri lotu eta baldintzatzen zaizkiola... ez ditut gutxietsi nahi gizakiak esparru horretan egindako ahalegin heroikoen lorpenak. Hala ere, argi dago den horren ezagutzak ez diola atea irekitzen izan beharko lukeenari... ezagutza objektiboak zenbait helburu lortzeko tresna ahaltsuak ematen dizkigu, baina azken helburua bera eta hori lortzeko nahia beste iturri batetik etorri behar dira. 

Hala ere, Estatu Batuetako Nature aldizkariko artikulu baten arabera, zientzialari teisten kopurua nabarmen murriztu da XX. mende hasieratik, data horretan %40k Jainkoarengan sinisten zuela zioelako. 1998an egindako inkesta batean, soilik %7k erantzun zuen Jainko pertsonal batean sinesten duela, %72,2k esan zuen ez duela sinesten eta %20,8k esan zuen zalantza zuela edo agnostikoa zela.

Gatazka dago ikuspuntu erlijioso teisten eta zientziaren artean, batez ere arlo oso zehatzetan, hala nola eboluzioan eta ekintza eta partaidetza jainkotiarrean munduan, bereziki pentsamendu kristauan. Gatazkaren muturrean daude sorkuntzaren kontakizun biblikoa unibertsoaren eta beste aldearen jatorriaren azalpen literal gisa defendatzen duten pertsonak, eboluzioaren teoriaren defendatzaileak gertaera egiaztagarri gisa. Hala ere, badira beste batzuk bi posizioen arteko oreka aurkitzen saiatzen direnak, sorkuntzaren zientzia proposatzen dutenak kasu, Genesiaren kontakizun biblikoa azalpen sinboliko eta ez literaltzat hartzen dutenak, non sorkuntzaren zazpi egunak prozesu ebolutiboei dagozkien. Bahaismoak, bestalde, zientziak eta erlijioak harmonian egon behar dutela proposatzen du. Haren sortzaileak adierazi zuen erlijioa eta zientzia ezin direla aurka jarri, eta, beraz, zientziak kontraesaten dituen erlijio-irakaskuntzak ez direla onartu behar, Jainkoak gizadiari arrazoitzeko ahalmena eman baitzion egia aurkitu zuelako.

Beste zientzialari batzuek filosofia naturalista hartzen dute. Naturalismoak natura dena dela proposatzen du, ez dagoela naturaz gaindiko izakirik. Posizio honek, baina, natura zer den eta izaki supernaturalak zer diren definitzea eskatzen du, filosofikoki oso zaila den zeregina, izan ere, adibidez, mekanika kuantikoaren aurkikuntzatik abiatuta, organikoa eta ez-organikoa bereiztea lan zaila bihurtu da. Zentzu are zorrotzagoan, naturalismo zientifikoak baztertu egiten du zientzia garaikideak ezagutu ez duen edozein erakunderen existentzia.

Sekularismoaren tesiaren arabera, zientzia eta teknologia, alde batetik, eta erlijioa, bestetik, alderantziz erlazionatzen dira; hau da, lehenengoak gora egitean, bigarrenak behera egiten du. Hala ere, Notre Dameko Unibertsitateko Filosofia Saileko Alving Plantingak tesi hori zalantzan jartzen du, XX. mendean, zientzia eta teknologia azkar hazi diren mendean, munduko hainbat tokitan erlijio sentimenduaren gorakada ere egiaztatu baita. [28] Azterketa hau, hala ere, beste arrazoi batzuengatik azal daiteke.

Erlijioak, gizarte guztietan presente dagoen elementu gisa, historikoki paper garrantzitsua jokatu du herrialde eta inperio desberdinen egitura eta antolaketa politikoan. Teokrazia terminoak, zuzenean jainko batek edo pertsona batek egikaritutako gobernua izendatzen du, zeinaren autoritatea, jainko edo pertsona horrekiko harreman berezi baten baldintzapean ematen zaion.  Teokrazia hitzaren lehen aipamena Jose-gandik (Genesiko pertsonaia) datorrela dirudi, juduen gobernu historikoaren forma garaiko gainontzeko gobernu formekin azaldu eta kontrastatuko zukeena: monarkia, oligarkia eta errepublika. Teokrazia Antzinaroko zibilizazio askotan agertu zen; antzinako Egipto adibide bat da, non faraoiei jainko edo erdi vinitat izaera ematen zitzaien. Beste kultura batzuetan, Mexikon kasu, apaiz-klaseak paper garrantzitsua zuen erabakiak hartzeko garaian eta hezkuntzan, azteken enperadorea kide ez zen arren.

Europan, Erdi Aroan eta XIX. mendera arte, erlijioak garrantzi handia izan zuen politikan, eta estatu askotan ofizialtasun- eta babes-izaera izan zuen, non, adibidez, erlijio-kode moralak (baita Eslgesiaren betebehar batzuk ere, hala nola hamarrenaren ordainketa) lege zibil edo konstituzionalen zati ziren. AEBak izan ziren Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa esplizitua formulatu zuen lehen nazioa, konstituzioari egindako lehen zuzenketan. Izendapen hori Thomas Jeffersoni dagokio, eta bataiatzaile talde bati zuzendutako gutun batean, lehen zuzenketari buruz hitz egin zuenean, honako hau esan zuen:

Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketaren kontzeptu hori aldatu egiten da herrialdeen arabera, eta erlijio-askatasun eta -tolerantzia maila desberdinak dituzte, kultura politiko espezifiko bakoitzarekin batera. Erresuma Batuan erlijio konstituzionalki ofiziala dago, baina lurraldearen barruan edozein erlijio praktikatzeko aukera ematen da. Norvegian, erregea Estatuko Elizako buruzagia ere bada, eta haren konstituzioaren 12. artikuluak dio Norvegiako Estatu Kontseiluko kideen erdiak baino gehiagok izan behar dutela kide, nahiz eta bigarren artikuluak erlijio askatasuna bermatzen duen. Badira herrialde batzuk non Elizako kide bat estatuburu edo gobernuburu den. Bi adibide dira Vatikanoko Hiria, non estatuburu eta gobernuburua Eliza Katoliko eta Andorrako buruzagia den, non estatuburuetako bat Seo de Urgelgo gotzaina den, Katalunian kokaturiko herri bat; Andorrako printzeorde bezala, gotzainak botere politikoaz gozatzen du -gehienbat sinbolikoa- legeak berresteko. Aitzitik, Elizaren eta Estatuaren bereizketa aktiboaren hiru adibide dira Frantzia, Mexiko eta Turkia. Frantziako eredua laikotasunaren kontzeptuan oinarritzen da; eredu sekularra da, erakunde erlijioso batzuk Estatuaren esku-hartzetik babesten dituena eta, aldi berean, adierazpen erlijioso publikoa mugatzen duena. Mexikon, Mexikoko Iraultzaren ondorioz, eta Elizak herriaren erabakietan izan zuen eragina saihesteko, kultuko ministro bakar batek ere ezin du kargu publikorik bete, eta ezin da erlijio-jarduerarik egin (adibidez, meza bat egitea) leku publikoetan. Denbora luzez, kultu eta apaiz ministroek ere ez zuten botoa emateko eskubiderik, eta Elizaren jabetzak nazioaren jabetzak ziren. Turkiak, gehienbat islamiarra den biztanleriarekin, laikotasun tradizioa du 1923tik, eta armadak Estatuaren sekularitatea defendatzeko rol tradizionala du.

XX. mende hasierako zenbait politikari eta intelektualen iragarpenak gorabehera, erlijioak paper garrantzitsua du oraindik bizitza publikoan eta politikoan, baita nazioarteko kontuei dagokienez ere. 1960ko hamarkadan John F. Kennedyk katolizismoa garrantzirik gabekotzat jotzeko eskatzen bazien amerikarrei, urte batzuk geroago George W. Bush presidenteak berriro jaiotako kristaua zela esan zuen; Turkian eta Indian, erlijio-konnotazio handiko alderdiak boterera iristen ziren; Israelgo eta Palestinako haur askok Jainkoak Lur Santua eman ziela aztertzen zuten; eta Txina, berriz, nazioa bihur daiteke. Era berean, XX. mendearen amaierako eta XXI. mendearen hasierako gerra asko eta hainbat ekintza terrorista Jainkoaren izenean egin dira.

Historian zehar izan diren erlijio gehienen funtsezko ezaugarriak atal hauetara bil daitezke: sinesmenak, ohikuneak, jokaera-arauak eta erakundeak.

Erlijio orok oinarrizko sinesmen jakin batzuk ditu (heriotzaren ondorengo bizitza, izadiaz gaindiko mundua, etab.), eta horren arabera halako ohikune jakin batzuk konplitzen dituzte horren jarraitzaileek. Sinesmenak, ordea, izan daitezke mitoen erakoak (elezahar sinbolikoak jainkoen jatorriari buruz, gizonen eta gauzen sorburuari buruz, etab.), edo izan daitezke dogma izaera dutenak (jainkoak nolabait aditzera emandako ezaguerak, liburu edo eskritura sakratuetan jasotzen direnak, irudi gisara batzuetan, hitzez hitz beste zenbaitetan). Erlijioen funtsezko ezaguerak eta kontzeptuak kredo edo fedezko aitorpen batean biltzen dira; hortik ateratzen diren ondorioak edo adierazpideak finkatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen da teologia edo erlijio irakaskuntza. Adierazpideok jainkotasunari buruz hitz egiten dute, giza harremanei buruz, eta hauen funtsezko arazoei buruz (heriotzaz, moralaz, giza harremanez, etab.). Sinesmenek ikusmolde baikor eta esperantza onez betea ematen dute heriotzaren ondorengo bizitzari buruz; hala, erlijio motaren arabera, salbazioa mundu honetako nekeak bukatzea da, edo paradisuko zoriontasun betea iristea, edo nirvanan sartzea...

Erlijio sinesmenak eta sentimenduak erlijio mota bakoitzak dituen ohikune eta ekintza sakratuen bidez adierazten dira. Hala, budismoan ere, Budak berak horren aurka eginagatik, era askotako ohikuneak sortu ziren. Erlijioa zerbait bizia da, eta pertsonak zerbait bizi duenean, ohikune eta ospakizun bilakarazten du. Hori dela eta, era askotako ohikuneak daude; badira jainkotasunaren ohoretan egiten diren ohikuneak, hileta-ohikuneak, bendeinkapen eta alabantzazkoak, eta beste hainbat eta hainbat. Erlijio gehienek dituzte apaizak edo ministroak, eta ohikuneak ospatzea eta jainkoari gurtza egitea da horien eginkizunik behinena. Otoitzen bidez eskaintzak eta sakrifizioak eginez gurtzen da Jainkoa erlijio gehienetan. Sakratutzat hartzen diren lekuetan egin ohi dira ohikuneak, garai jakinetan, eta diren-direnean irauten dute denboran luzez.

Bestalde, erlijio gehienek jokabide jakin bat, jokaera lege jakin bat finkatua dute Jainkoari eta gizonari buruz; erlijio bakoitzak ereduzko jarraibide bat ezarrita du, eta moral hori betetzera behartzen ditu bere jarraitzaileak. Hala, Jainkoa gurtzera, adoratzera, hari otoitz egitera eta zenbait erlijiotan maitatzera ere behartzen du lege horrek. Jokabideari dagokionez, berriz, etikako arau batzuk ezarri ohi ditu, erlijio batzuetan zabalak eta beste batzuetan oso estu eta zorrotzak direnak.

Ia erlijio guztiek erakunde jakin batzuk eta apaizak badituzte, beren dogmak, legeak eta aginduak betearazteko; adibidez, kristauen elizak (katolikoak, protestanteak, ortodoxoak), apaizak, apezpikuak, etab. Erlijio erakunde horietako asko jarraitzaileen jokaerak arautu eta epaitzera heltzen dira, eta epaitegiak, zigorrak eta bestelakoak jartzen dituzte horretarako (Kristau katolikoen Inkisizioa Erdi Aroan, adibidez). Erakunde horiek taxu eta nortasun berezia ematen die sinestunei gizarteko talde gisa (erlijioa, herria, eliza, batzarra). Erakunde horiek, beraz, gizonen artean beharrezko den erlijioaren kanpoko azala eratzen dute; fedea, berriz, erlijioaren barneko izpiritua da, funtsezko mamia.




#Article 53: Politika (3320 words)


Politika estatuak, hiriak edo nazioak gobernatzeko praktika da. Politika izena grekerazko πολιτικος terminotik dator —politikós—, “hiritarra”, zibila edo hiriaren antolakuntzari dagokiona esan nahi duena. Politikak giza ekintza aztertzen du gizartearentzat probetxuzkoa izan dadin, Aristoteles greziar filosofoak zioen politikaren helburua zoriontasuna dela, gizarte osoaren zoriontasuna zehatzago. Errealitate politikoa ikertzen duen gizarte-zientzia, zientzia politikoa da.

Esan daiteke mendebaldeko filosofia politikoa Sokrates-ekin hasten dela. Sokrates izan zen etika sekularraren sortzailea, Sokratesen ustez bertutea jakintzan oinarritzen baita. Bertutea jakintzan datzan heinean arrazoiari men egiten dio eta sistema politikoa bertutezkoa izateko arrazionala izan beharko luke. Aldi berean, jakintza arrazionala lortzeko metodoa finkatu zuen: Sokratesen ustez egia dialogoaren bitartez erditu behar da. Dialogo hau ez da berez politikoa edo parlamentarioa, interes partzialei obeditzen diona; dialogo filosofikoa da, egia bakarrik daukana interes gorentzat. 

Sokratesen aurrean, sofistak egon ziren. Hauek diruaren truke erretorika, dialektika, eristika... klaseak eskaintzen zituzten Atenasko hiritarrei, Agoran mintzatzerako orduan beste hiritarrak konbentzitzeko hizkuntza eta argudiaketa erabiliz.

Platon Sokratesen ikaslea izanda; bere planteamebdu politikoa, Errepublikan garatu zuena, hein handi batean Sokratesen planteamenduetatik abiatzen da. Giza-naturaren antzera irudikatutako estatua planteatzen du Platonek, beraz bere estatua arimak dituen partetaz osatuta egongo da. Platonen ustez, arimak hiru alderdiz osatuta dago: adimena, alderdi suminkorra eta apetitiboa.  Gizartea hiru klase sozialetan banatuko litzateke beraz:

Klase banaketa hau bermatzeko Platonek hezkuntza sistema elitista proposatzen du, non agintariek bakarrik jasoko luketen hezkuntza osoa eta bestelakoek haien esparruetan izango litzateke aditu. Bestalde, aipagarria da agintarien eta gudarien klaseek jabetza pribaturik gabeko erregimen sozial batean biziko liratekela, honi Komunismo Platonikoa deitu izan zaio. 

Zenbait pentsalarien ustez, Platonen sistema totalitarismoari ireki zizkion ateak, pentsalari hauen artean Karl Popper austriarra lirateke aipagarrienetakoa. 

Aristotelesek bere Politika liburuan Platonekiko salto handia ematen du: ez du bakarrik estatu ideal baten proiektua mahaigaineratzen, haratago doa eta grezia klasikoaren errealitate politikoaren azterketa sakona egiten du. Aristotelesen lana politikari buruzko gogoeta izateaz gain, zientifikoa izateko asmoa ere badu. Aristotelesek bere ikerketetan grezia klasikoko antolakuntza politikoari buruz bildutako informazio guztia bere Politika-ren parte handi bat osatzen dute, bere bizitzan zehar Aristotelesek 158 konstituzio greko baino gehiago bildu eta erredaktatu zituen.

Aristotelesen ustez, gizaki guztiek haien omurakoa dena bilatzen dutela, ongiarako joera dauka gizakiak; etika eta politika lotuta daude beraz, politikaren helburua zoriontasuna izanik. Aristotelesek beraz, defendatzen du politika ezagutza praktikoaren adarrean kokatzen dela eta ez ezagutza teorikoarenean, politika praxia litzateke. Aristotelesen politika ulertzeko beharrezkoa da hiritarraren inguruan ematen duen definizioa: hiritarra Aristotelesen ustez, estatu baten administrazio judizialean edo estatuaren erabakitze prozesuan parte hartu dezakeen gizabanakoa litzateke. Hemendik abiatuta, Aristotelesek dio estatuak bizitzaren xede guztiak bideratzen dituen hiritarren gorputza suposatzen duela

Errenazimendu garaian zenbait gertakariek garrantzi politiko sakona izango dute. Alde batetik, erdi aroko azken mendeetan zehar hiriek bizitako hazkundearen esku burgesiak lortuko du berezko garrantzia. Aldi berean, 1492. urtean Kristobal Kolon ameriketara heldu zen, europearrek ezagututako mundua guztiz aldatuz. Azkenik, pentsamendu humanistak izango du garapen handia, Erasmo Rotterdamgoaren esku besteak beste, eta Grezia eta Erroma klasikoetako filosofiara itzuli egingo da.

Testuinguru horretan, 1513. urtean Nikolas Makiavelo pentsalari florentziarrak Printzea obra bukatu zuen eta Lorenzo Mediciri dedikatu zion; hala ere, autorea hil eta gero argitaratu zen (1532). Makiaveloren obra zentsuratuta izan zen eta autorea zinikotzat hartu zen. Printzeak abilezi bereziak behar ditu boterera heltzeko eta mantendu ahal izateko, printzeak egoerak aprobetxatu behar ditu eta indibiduoen desirak eta borondatea manipulatzen ikasi behar du. Esan daiteke Makiavelorentzat helburuak bitartekoak justifikatzen dituela, boterea helburua izanik. Zientzia politikoaren eta Errealismo politikoaren aitzindari gisa hartu izan da Makiavelo.

Makiaveloren obra era askotan interpretatu da bere heriotza eta gero. Antonio gramsciren ustez, Makiavelok bere lanean azaltzen digu era zientifiko eta logiko batean printze batek nolako jarrera izan behar duen herria estatu berri baten eraketara gidatzeko, Makiavelo bera herria bihurtzen da bere lanaren bitartez.

Thomas Hobbes pentsalari ingelesa Inglaterrako Iraultzaren ondorioak bere azalean bizi zituen, absolutismoaren alde jarri zenez exiliora joatera behartuta izan zen. Parisen exiliatuta bere obra nagusia idatzi zuen, Leviathan, absolutismoaren defentsa bat egiten duena; bere obra Londresen publikatu zen 1651an.

Hobbesek autoritate politikorik gabeko egoera naturala irudikatzen du. Gizakien izaerarengatik, mesfidantza iltzaturik duena, orotariko gerra da nagusi egoera naturalean, gerrara garamatza egoera naturalak. Beraz, beharrezkoa litzateke egoera naturaletik ihes egiteko eta gobernu egoerara, autoritate politikoa dakarrena, igarotzea gizarte hitzarmenaren eskuz. Gizakiak subirano bati obeditzea adosten dute, gerra egoera sahiestearren. Subiranoak botere politiko osoa eta gizartearen alderdi guztiak kontrolatzeko legitimitatea dauka, subiranoak legeak beteko direla eta gure babesa bermatzen ditu, baina horren truke subiranoaren esku botere guztia uztera behartuta daude gizakiek.

John Locke XVIII. mendeko teoria politikoan influentzia gehien eduki duen pentsalaria da, bere ideiak liberalismoaren oinarria izanda; aldi berean, enpirismoaren teorilari nagusienetariko bat da. Lockek, Hobbes bezala, iraultzaren garaia bizi zuen, bere aita ejerzitu parlamentarioaren ofiziala izanda. Lockeren kasuan, gizarte hitzarmena beste era batean agertzen zaigu bere 1690ko Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatuan. Lockek naturazko egoera aztertzen duenean ez du aurkezten historiaren hasiera gisa, gizarte zibilarekin alderatzeko aztertzen du. Naturazko egoeran gizakiak berdinak eta askeak dira; hauekin batera jabetza eta aitaren boterea (patriarkatua) ere daude naturazko egoeran. Beraz, naturazko egoeran ez dago orotariko gerrarik Hobbesen planteamenduan bezala; baina, zenbait indibuduoek lege naturala hausten dute aldi oro. Hauengandik beraien burua defendatzeko gizabanakoek eta familiek justizia haien undarrez ezarri behar dute. Baina egoera hontatik ateratzeko beharrezkoa da gizarte zibilarako saltoa ematea, gizarte hitzarmenaren bidez sortzen dena gizabanakoek batzeko eta komunitatean bizitzeko elkarrekiko akordio bat onartzen dutenean. Hitzarmena sortu ahala, gizabanakoak gizarte zibilaren botereak obeditu beharko ditu, hauen bidez ezartzen baititu gobernuak legeak eta zigorrak interes orokorraren arabera. Bestalde, jabetzari dagokionez Lockek dio norberaren lana (norbera bere lanaren jabe izanda) beste norbaitek eskuratu ez duen objektu batekin nahasten denean bihurtzen dela objektu jakin hori norberaren jabetza.

XVIII. mendearen hasieran monarka absolutuen eta gobernu herrikoiago (edo herriaren beharrak asetzen duena) bat eskatzen duten korronte ilustratu berrien artean sortu ziren paktu politiko eta sozialak, honen ondorioz, absolutismo ilustratua deritzon gobernu mota sortu zen; “herriarentzat, baina herria gabe” topikoak definitzen ditu gobernu hauek. Hala ere, itun hauek ez zuten asko iraun, kontraesan asko baitzituzten, eta Amerikako Iraultzak eta Frantziako Iraultzak eztanda egingo dute, mentalitate aldaketa sakona emanez Europan eta Amerikan zehar. Intelektualen artean talde, akademia, klub eta bestelakoak sortu ziren ideia berriak zabaltzeko. Hauen artean arrazionalismoarekiko eta giza gaitasuneekiko konfiantza handia zen nagusi. Bestalde, progresoaren ideia berri bat sortzen da; ilustratuen ustez, gizartea arrazoiaren printzipio unibertsaleen arabera aldatu daiteke, aurrerapen mugagabea lortuz. Historia, beraz, gizadiaren aurrerapen progresiboa baino ez litzateke. 

Carlos Fernandez Liriaren eta Luis Alegreren ustez, ilustrazioaren proiektu politikoa arrazoiak gobernatzean datza. Hau da, legeek agindu behar dutela zer izan behar den eta ez monarka edo jainko baten apetak. 

Jean-Jacques Rousseau ilustrazio garaiko pentsalari politiko garrantzitsuenetariko bat da. Rousseauren ustez, naturazko egoeratik egoera zibilerako jauzian gizarte hitzarmena beharrezkoa da, Thomas Hobbes eta John Locke filosofo ingelesek argudiatu zuten bezala. Hala ere, Rousseauren kontratua bestelakoa da: norbanakoek natura egoerako eragozpenak gainditzeko biltzen dira, indarrak batuz norbanakoen ondasunak guztien indarrarekin defendatzeko. Norbanakoek haien ahalmenak nahimen orokorraren gidaritzapean jarrita, gorputz moral eta kolektibo berri bat osatzen dute, ni-tasun komuna: Errepublika. 

Rousseauren planteamenduan garrantzi handia hartzen du nahimen orokorraren kontzeptua. Nahimen orokorra gizartearen nahimen bakarra da, gizartea banako organiko gisa irudikatuta. Rousseauren ustez, interes pertsonalak alde batera utzi behar dira edo nahimen orokorrari men egin behar diote; nahimen orokorra interes pertsonalen batuketa sinplea balitz, gatazkaz beteko gizartea lortuko genuke. Nahimen orokorraren existentzia bakarrik berdintasuna bermatzen duen sistema batean eman daiteke, Rousseauk planteatzen duen sistema klaserik gabekoa izanda. Azkenik, Rousseauk hezkuntzaren papera azpimarratzen du, nahimen orokorra eratzeko dagoen baliabide garrantzitsuena izanda erlijio zibilarekin batera. 

XIX. mendea bereiziki mugitua izan zen arlo politikoan. Gerra Napoleonikoak, 1830eko iraultzek eta 1848ko iraultzek europa guztia indar askorekin astindu zuten. Amerikan, Simon Bolivar buru izan zuen hegoamerikako herrialdeen deskolonizazioa eta Estatu Batuetako gerra zibila gertatu ziren ere. Bestalde, industria iraultzak mende honetan izan zuen bere goraldia. Honek langile mugimenduaren borroka ugari suposatu zituen, klase borroka gordineko garaia izan zen XIX. mendea; Parisko Komuna edo Lehen eta Bigarren internazionalak langile mugimenduaren aktibitatearen eta borroka gaitasunen adibide argiak dira. Emakumeen bozkatzeko eskubidearen aldeko borroka ere XIX. mendean ikusi zuen bere sorrera, sufragisten esku.

G.W.F. Hegelen teoria politikoa batez ere estatuaren inguruan aritzen da, honen errealitatea eta garrantzia azpimarratuz; Hegelen filosofia politikoa botere politikoaren eta jakintzaren arteko lotura egikaritzean dauka bere xedea. Hegelen historiaren ikuskera, Ilustrazioaren influentzia jaso zuena, arrazoiaren hedapen gisa aurkezten zaigu; kontzeptuen garapena ematen den eremua da historia eta honen bukaeran, gizakiok absolutuaren kontzientzia hartuta, askatasun gorena lortuko dugu. Hegelen ustez historia bukatua zen jadanik Napoleonekin eta Iraultza Frantsesarekin, hauek estatu-nazioa sortu baitzuten. Arrazoia estatuan gauzatzen da, estatua ideia beraren haragiztatzea da planteamendu hegelianoan. Hegelek jakintzaren eta boterearen arteko batasuna irudikatzen du, lehenengoa bigarrenaren menpekoa izanda, honen legitimazioa baita; estatuaren gaitasun errepresiboa legitimoa bihurtzen da, arrazoizkoa baita.  Estatua borondate indibidualaren eta borondate kolektiboaren adiskidetza ematen den unea izanik, estatua gorputz sozialaren funtsa eta aldirik gorena da, estaturik gabe gorputz sozial hau birrinduko litzateke; gizarte zibila barnebildu eta bere buruaren menpean jartzen du estatuak.

Estatu modernoaren oinarri soziala klase ertaina da Hegelen ustez, estatuaren kontzientziara lotzen den kultura klase honen baitan aurkitzen baita. Klase ertain hontatik sortuko dira estatuaren burokrazia osatuko duten funtzionario guztiak, klase pentsalaria osatzen du klase ertainak. Estatu hegeliarrak bere burua autoerregulatzen eta zaintzen duen estatuaren modelo perfektua osatzen du, estatu modernoa automatismo bat bihurtzen da doktrina hegelianoan.

Karl Marx germaniar filosofo eta ekonomilariaren ustez politika supersetruktura baten parte da, produkzio ekonomikoak osatzen duen base material errealaren gainean eraikitzen dena. Marxen ustez, gizartearen historia osoa klase borroken historia izan da, klase zapalduen eta zapaltzaileen arteko borroka honek gizarte osoaren eraldaketa iraultzailea ekarri du askotan. Hala ere, gizarte kapitalistarekin azaldu den proletargoaren klasearekin hau aldatzen da, proletarioek ez daukate inongo ondasunik edo kapitalik; haien interesak klase gisa globalak lirateke: proletargoak bere miseriarekin bukatzeko ez du bakarrik bere burua klase zapaltzaldu gisa ukatu behar, beste klase bat zapalduz; proletargoak bakarrik lor dezake bere askapena zapaltzen duen burgesiaren aurrean klase gizartea eta soldatapeko lana gaindituz, gizarte komunista bat sortuz. Marxen historiaren gaineko ikuspuntu honi materialismo historikoa deitu zaio.

Hala ere, zenbait marxistek ez dute bat egiten base-superestruktura dikotomiarekin edo forma politiko-ideologikoen determinazio ekonomikoarekin. Antonio Gramsci italiar marxistaren ustez, politika eta ideologia base ekonomikoak agindutako joko-zelaian mugitzen dira eta espazio hontatik ez dira ateratzen saiatzen. Izan ere, politikak eta ideologiak nolako autonomia erlatibo batez gozatzen dute. Base eta superestrukturaren arteko batasun konfliktibo honi bloke historikoa deritzo.  Bestalde, Mario Trontiren ustez kapitala eta estatu burgesa bi historia paraleloak adierazten dituzte, askotan kontraesankorrak direnak. Gizarte kapitalista aurrera egin ahala makinaria oso konplexu batean bihurtu da eta politika jada ezingo lirateke base ekonomiko batean funtsatu, politika autonomoa lirateke. 

Bestalde, Marxek bere garaiko germaniar filosofoak kritikatzen ditu, hauek esaldien aurka borrokatzen dutela bakarrik esanda; hau da, haien kritika ez ditu filosofiaren mugak gainditzen, ez dute errealitate soziala ukitzen. Marxek filosfiaren gaindipena proposatzen du hau errealizatuz, errealitatearen estrukturak eraldatuz eta errealitate materialaren kontraesanak gaindituz. Marxentzat munduaren ezagutza eta munduaren eraldaketa; praxi politikoa, loturik daude. Marxen proposamen filosofikoa laburbilduz: kritika hutsetik iraultzara pasatzea litzateke filosofia marxistaren helburu nagusia.

John Stuart Mill utilitarismoaren eta liberalismoaren pentsalari garrantzitsuenetarikoa da; hala ere, Millen utilitatea printzipio moral bat da, kondukta arautzen duena, Jeremy Bentham eta bestelako utilitaristek utilitatearen kontzeptu desberdinak erabiltzen dituzte. Harriet Taylorrekin batera, bere emaztea izango zena, emakumearen emantzipazioaren gaia landu zuen; emakumeen eskubide politikoetan, dibortziorako eskubidean eta ezkondutako emakumearen eskubideetan jarri zuen arreta handia.  Mill demokrazia ordezkatzailearen defendatzailea izan zen, baina gobernu forma honek zituen ariskuak presente izan zituen: ordezkariek ustelkerirako joera izan dezakete, bozerameileek interes orokorrari begira bozkatzea ezin da bermatu demokrazia ordezkatzaile batean; eta azkenik, demokrazia gehiengoaren tiranian bihurtzea da Millen kezka nagusia. Hauek gerta ez daitezen Millek zenbait neurri proposatu zituen: alde batetik, gobernuko kideek dirua ez jasotzea proposatu zuen. Bestetik, botoa kontrolatzea eta arautzea proposatu zuen eta boz kontaketa egiterako orduan zenbait metodo bururatu zituen. 

Millek askatasunaren gaia ere landu zuen bere Askatasunaz testuan, balore honen defentsa eta aldarrikapena era indartsuan eginez. Millek askatasunaren bere kontzeptua printzipio baten inguruan eratzen du: beste inorrek kalterik jasotzen ez duen bitartean, norberak nahi duena egiteko aske da. Printzipio sinple hau apurtzen ez bada, inork ez dauka askatasuna murrizteko legitimitatea, ezta autoritate politikoak ere. Kaltetzea kontzeptu zalantzagarria izan daitekenez, Millek kalte kontzeptua zertan datzan zehazten saiatu zen. Millek dio, pertsona bat kaltzetzea haien interesak kaltetzea dela, interesak eskubideetan oinarritzen dire interesak izanda. Millen ustez, askatasuna bermatzea zoriontasuna lortzeko bidea da.

Politika komunitate sozialeen gobernantziaz arduratzen denez, beharrezkoa dauka erregimen politiko desberdinak sailkatzea eta baloratzea. Izan ere, historian zehar gobernuek forma oso desberdinak hartu dituzte espezifikotasun sozial, ekonomiko eta historikoen arabera. Aristotelesek klasikoa den sailkapena bururatu zuen Polis grekoen konstituzio desberdinetan oinarrituz, bere sailkapena Politika liburuan jaso zuen. Aristotelesek konstituzio bidezkoen eta ustelen arteko banaketa bat egiten du: bidezkoek gobernu altruista baten bidez hiritarren komunitatearen ongizatea bilatzen dute; konstituzio ustelek bestalde, boterea daukatenen interesen baitan jarduten dute. Aristotelesek beraz hiru konstituzio bidezko mota desberdintzen ditu boterean dauden gizabanako edo taldeen arabera:

Aristotelesek ere beste hiru konstituzio mota ustel desberdintzen ditu, hauek konstituzio bidezkoekin ez daukate alde formal handirik, egoismoa (gobernatzaileen interesen arabera jardutea) atxikitu izana litzateke ustelen eta bidezkoen arteko alde nagusia. Beraz, monarkia tirania bihurtzen da, aristokrazia oligarkia bilakatzen da eta errepublika demagogia (edo demokrazia) bilakatzen da. Garrantzitsua da kontuan izatea Aristotelesen errepublika egun demokrazia gisa ulertzen denarekin daukala erlazio gehien, berarentzat demokrazia gobernu forma ustela bada ere.

Sailkapen hau baliagerria izan daiteke zenbait autoreek defendatutako gobernu motak baloratzeko. Adibidez, Platonek gobernu aristokratiko baten alde eginzuen, politeia platonikoan hezkuntza osoa eskuratu duten gutxi batzuen esku geratuko litzateke boterea, berdintasun politikoaren galbidea alde batera utzita. Thomas Hobbesek tirania baten alde egingo luke, subiranoaren esku botere guztia utziz, subiranoaren izaera justuaren bermerik ez badago ere. Rousseauk egindako planteamendua Errepublikarra izango litzateke, askoren ustez demokrazia ezin parteahartzaileagoa sustatuz. Gaur egun, demokrazia ordezkatzaileak dira nagusi (nazio-estatu forma hartzen dutenak), herritarrek bozka bidez haien ordezkariak aukeratzen dituzte eta hauek parlamentu edo senatuetan legeak egin, bozkatu eta betearazten dituzte. Hala ere, demokrazia ordezkatzailearekin ordezkariak bozkatzea bihurtzen da herritarren betebehar bakarra, demokraziaren pobretzea ekar dezakeena.

Liberalek indibiduoaren askatasuna eta autonomia jartzen dute haien planteamendu politikoaren erdigunean, berdintasuna edo justizia askotan bigarren maila batean utziz. Liberalek, jabetza pribatuaren garrantzia azpimarratzen dute, askatasunaren eta jabetza pribatuaren artean dagoen lotura intimoa azpimarratuz. Liberalek jabetza pribatuan oinarritzen den sistema ekonomikoa defendatzen dute, kapitalismoa, haien ikuspuntutik kapitalismoa litzateke askatasun indibiduala defendatzen duen sistema bakarra. Alabaina, liberalismoaren barnean estatuaren paperaren inguruko ikuspuntu anitzak daude. Alde, batetik estatu minimoaren defendatzaileak daude, hauen ustez estatuaren eginbehar bakarra eskubide eta askatasun basikoak defendatzea da, zergak legitimoak lirateke bakarrik eskubide hauen defentsarako beharrezkoak badira. Bestalde, hezkuntzarako edo azpiegitura sozialentzako zergak eta estatu interbentzioa defendatzen duten liberalak daukagu, hauek liberalismo klasikoagoren ikuspuntuekin bat egiten dute.  Azkenik, liberal batzuen ustez (sozialdemokraten ustez ere) zenbait ondasunak berdintasunean eta premien arabera banatu behar dira, hiritarren oinarrizko eskubideak eta osasuna bermatzeko; desberdintasunak eta aldeak onartzen badira ere. Tradizio liberalaren pentsalari garrantzitsuak John Locke, Montesquieu, Adam Smith eta John Stuart Mill dira.

Anarko-liberalismoa, beste izen batzuekin ere ezagutzen dena: libertarismoa edo anarkokapitalismoa, planteatzen du sistema bat non estatuek eta autoritate publikoek egin dezaketen guztia zerbitzu pribatuek egin dezaketen. Anarko-liberalek autoritate politikoa minimizatzearen edo ezabatzearen aldekoak dira, aldi berean pribatutasuna eta askatasun indibiduala areagotzen duten bitartean. Anarkista liberal hauen planteamenduak Robert Nozick filosofoak garatu zituen bere Anarkia, estatua eta utopia 1974ko liburuan.

Anarkokapitalisten planteamenduak eta anarkismo klasikoarenak oso zerikusi gutxi dituzte, azkenekoa gizarte komunista bat bilatzen baitu; bien artean dagoen lotura bakarra autoritate politikoaren ezabatzea edo minimizatzea litzateke.

Sozialismoa produkzio-bideen jabetza eta gestio publikoa gizartearen interes orokorren arabera, klase jakin baten interesen arabera baino, ematea sustatzen edo egikaritzen duen ideologia edo sistema da. Alabaina, historian zehar sozialista terminoa oso era anitzetan erabili da, talde oso desberdinak definitzeko. Manifestu Komunistaren argitalpena baino lehen sozialistatzat ezagutzen ziren taldeak langile mugimendutik at mugitzen ziren eta klase ilustratuen artean bilatzen zuten babesa, sozialismoa 1848 baino lehen klase ertaineko mugimendu bat zen. Hauen artean Charles Fourier edo Robert Owen bezalako sozialista utopikoak dira ezagunenak. 

Hauen aurrean komunistak agertu ziren, hauek aldaketa sozial totala exijitzen zuten langileriaren sektorea izanda. Langileriaren askapena soilik langile borrokaz lortuko zela planteatu zuten, klase borrokan oinarrituta; garaiko sozilaistek kapitalari inongo arriskua suposatzen zioten bitartean. Sektore honen programa teoriko eta praktikoa Karl Marx eta Friedrich Engels idatzi zuten Manifestu Komunistan 1848an Liga Komunistaren agundupean. Komunisten programa esaldi batean laburtu arren, jabetza pribatuaren abolizioa litzateke.

Henri Lefebvre frantziar filosofo marxistaren ustez, Marx, Engels eta Leninek teorizatuko iraultza sozialista hiru jarraiko ekintzetan oinarritzen da:

Sozialismoaren eginbeharra, Lefebvreren ustez, plano sozialaren prioritatea egikaritzea litzateke, ekonomia eta politika honetan xurgatuz.  Hau lortzeko estatua baliatzea proposatzen dute marxistek, estatua dekadentziaz desagertuko bada ere, gizarte komunistari atea irekiz. Hala ere, marxismoaren baitan estatuaren gaineko zanbait teoria desberdinak garatu dira. Autore batzuk, anarkismotik gertu kokatu ditzazkegu: Jean-Paul Sartre bere burua sozialista libertario eta anarkista gisa identifikatu zuen, edo Guy Debord eta berak proposatutako proletargoaren diktadura anti-estatala.

II. internazionalaren baitan emandako zenbait eztabaidetan dauka bere jaiotza gaur egun sozialdemokrazia gisa ulertzen dugun ideologia, erreformisten eta errebisionisten korrontetan. Erreformistek proposatzen zuten langileen aldeko erreformak aurrera eramatea estatuaren institituzioak baliatuz edo hauek presionatuz. Erreformistek iraultzaren bidea alde batera utzi zuten, aktibitate politikoaren eta eboluzioaren bidez langileen askapena lortzea espero zuten. Bestalde errebisionisten ustez, europako alderdi sozialisten jarrera erreformista egokia zen; hala ere, teoria marxistak ere behar zuen aldaketa sakonak eraginkorragoa izateko. Errebisionismoaren figura nabarmenena Eduard Bernstein SPD-ko politikaria izan zen. Korronte erreformistek ipar europako herrialdeetan lortu zuten garrantzi handia hasiera batean. Gaur egun, Sozialdemokrazia da internazional sozialistaren kide diren alderdi politikoek berea egiten duten ideologia. II. mundu gerra ostean sozialdemokratek ongizate-estatuarekin lotutako politikak aurrera eraman dituzte batez ere, langile aristokraziaren interes politikoak ordezkatuz. Espainiar estatuan PSOE da sozialdemokraziaren alderdi historikoa. Hasiera batean, sozialdemokrazia marxismoaren korronte bat bezala agertu bazen ere, gaur egun alderdi sozialdemokrata gehienek marxismoa praktikoki eta formalki alde batera utzi dute.

Anarkismoaren printzipio basikoena autoritate publiko eta pribatuen negazioan datza, gizabanako askeen arteko kooperazioan oinarritutako sistema bat proposatuz. Anarkismoaren aurrekarien artean William Godwin aurkitzen dugu, baina esan daieke anarkismo modernoaren lehenengo teorilaria Pierre Joseph Proudhon izan zela. Proudhonek uste zuen konpetzentzia askeak monopolioa eta esplotazioa baino ez zituela ekartzen; aldi berean, indibiduoa kolektibitateari azpiratzen duten sozialismoek estatismoan eta burokrazian bukatzen dute. Proudhonen proposamena langile elkarte federatuetan eta mutualismoan oinarritutako sozialismo libertarioa litzateke. Proudhonek ere jabegoaren auzia landu zuen, jabegoa lapurreta hutsa zela argudiatuz. Mikhail Bakunin, Proudhonen ikasle izan zena, pentsamendu anarkistaren beste figura garrantzitsuenetariko bat da, ekintza zuzenaren teorilari nagusia. Bakuninen ustez iraultzak izaera negatiboa izan behar du, suntsitzailea, sorkuntza iraultzailearen jatorri dena. Aldi berean, Bakuninen ustez, anarkistek botere espresio guztien aurka egin behar zuten. Bakuninen planteamenduan nekazariek zeukaten garrantzi handia iraultzan, bere teoriak kutsu populista badauka.

Piotr Kropotkin anarkista errusiarrak autoritate politikoaren premiarik gabeko gizartea teorizatu zuen: gizartea talde txikitan banatuko litzateke, denak elkar ezagutuko lukete eta onarrizko sentimendu batzuek kontrolatuko zuten jendea. Azkenik komunitate hauek harremanak sortuko lituzkete erkide handiagoak sortuz.  Espainian CNT eta FAI izan dira historikoki erakunde anarkista garrantzitsuenak, Espainiako gerra zibilaren garaian izan zuten haien susperraldia.

Faxismoa bere burua aurkezten du liberalismoa eta sozialismoaren arteko hirugarren bide gisa, faxistentzat bi sistema hauek galbideratutako ideologiak baino ez dira. Doktrina faxistak beraz, bere burua mundu bidegabe baten aurrean salbatzaile gisa aurkezten du irrazionalismo, nazionalismo, totalitarismo eta autoritarismoaz baliatuta. Faxismoak klaseen arteko antagonismoa ukatzen du; nazioa ardatz, estatu aparatu agresibo eta indartsu bat eraikitzea proposatzen du.  Mugimendu faxistak gerrarteko garaian izan zuen bere gorakada, Benito Mussoliniren Italia faxista eta bereiziki Adolf Hitlerren Alemania Nazia izan ziren erregimen faxista nabarmenak. Bi herrialde hauetan lehenengo mundu gerra eta gero sortutako ezinegona, hein handi batez langile mugimenduaren aktibitate iraultzailea zela eta, eta bi herrialde hauetan gerrak kausatutako etsipena erabili zuten faxistek haien mugimenduak hauspotzeko.

Faxismoa, zenbait historialarien ustez, mugimendu esplizituki erreakzionarioa izan zen; eta beraz ezin dezakegu iraultza faxistaz hitz egin, faxismoa kapitalismoaren erreakzio extremoena litzateke.  Antonio Gramsciren ustez, faxismoa zesarismo deritzon fenomeno orokorraren baitan ulertu behar dugu. Zesarismoa bi indar politikoen borroka egoera katastrofiko baten aurrean sortzen den hirugarren bide bat irekitzen du, krisiari aterabidea emanez. Zesarismoa pertsonai karismatiko eta autoritario baten inguruan antolatu da historikoki. 

Politika zientzia gizarte zientziak taldean kokatzen dira eta, besteak beste, jarrera politiko eta sistema politikoen teoria, azterketa eta aurreikuspenak jorratzen ditu.

Gizarte zientzien artean nahiko berria da politika zientzia eta beste gizarte zientziak bezala, diziplina gisa mugatzeko zailtasunak ditu. Filosofia morala, filosofia politikoa, ekonomia politikoa, historia bera, edo beste diziplina batzuen artean aurki ditzakegu zientzia politikoarekin ikerketa objektua banatzeko zailtasunak.




#Article 54: Anarkismo (606 words)


Anarkismoa agintea, hierarkia eta aginpidez diharduten erakundeak, estatua bereziki, ukatu eta anarkia, akrazia eta banakoaren erabateko askatasuna aldezten duen filosofia eta praktika politikoa da. Korronte zenbait daude anarkismoaren baitan, hala nola komunismo libertarioa, anarkosindikalismoa, sozialismo libertarioa, anarkokapitalismoa, kristau anarkismoa eta matxinada-anarkismoa.

Gizabanakoen arteko mendekotasuna eta hierarkia ukatzen dute, berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna da balio gorenena. Horretarako, estatua, kapitalismoa eta erlijioa desagerrarazi nahi ditu anarkismoak. Joera batzuek (anarkokapitalismoak, kasu), ordea, merkatu askea eta jabego pribatua aldezten dute.

Anarkista batzuen ustez, gizakia berez askea da edo askatasuna bilatzen du. Haien iritziz, pertsonen arteko harremanetan autoritateak zapalketa eragiten du nahita nahi ez; eta ondorioz, ustelkeria zabaltzen da. Bestalde, erakunde autoritarioek lortutako boterea ustelkeriaren bitartez lortua dela diote; horregatik erakunde hauei uko egiten diete, giza harremanetan zapalketa erabiltzen dutelakoan. Hala, erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten dela deritzote.

Anarkisten ustetan arazoak gainditzeko bidea ez da horien konponbidea beste inoren esku uztea. Haien iritziz norberak zuzenean arazoei aurre egitea da egokiena, inplikazio eta konpromiso zuzenaz, hala nola kooperatibismoaz eta gizarte ekonomia bultzatuz. Ildo horretatik, anarkismoa mugimendu eraikitzailea da.

Kontzeptu honen esanahia askotan manipulatzen da ekintza zuzena ekintza bortitzekin lotuz, nahiz eta ekintza zuzenak ez duen zertan nahitaez bortitza izan behar.

Talde anarkistek jarraitutako oinarrizko printzipioa da. Piotr Kropotkinek gizarteak printzipio honetan oinarrituta antolatu behar direla azaldu zuen bere lanetan, adibide ugari emanda (animalien jokaerak eta antzinateko kulturak aipatzen ditu, besteak beste). Kropotkinez gain, jende gehiagok defendatu izan du jarrera hau, nahiz eta haietako batzuk anarkistak ez izan.

Anarkisten arabera gobernua eta boterean dagoen beste edozein erakunde indarkeriazkoa da beraz. Agintean dagoen gutxiengoak agintea eta bere abantailak mantentzearren gizartearen gehiengoari kalte egiten dio. Estatuaren indarkeria horren aurka eman beharreko erantzunean oinarritzen dira historian zehar anarkismoaren korronte ezberdinen arteko eztabaidak, maiz anarkia ezartzeko indarkeria erabiltzea zilegi den.

Anarkismoaren barnean hainbat korronte bereizi daitezke. Historian zehar esanguratsuena anarkosindikalismoa izan da, langile mugimenduan oinarritutako korronte anarkista. Horrela, anarkismoa hertsiki loturik egon da langileriarekin eta honen programa politikoarekin. Lehenengo Internazionalean komunistekin batera jardun ondoren, aurrerago banaketa gertatu zen tesi marxisten eta anarkisten artean, langile mugimenduaren barruan zatiketa sakona ekarriz. Anarkistek, hala ere, langile mugimenduan jardun zuten euren erakunde propioekin.

Antolaketaren arloan, mota guztietako anarkistak daude. Oro har, autoantolaketaren eta federazioaren aldeko jarrera du anarkismoak eta, hori dela eta, erakunde indartsu eta zurrunak baino, talde dinamiko eta aldakorrak hobetsi ohi dituzte.

Anarkista batzuek antolaketaren aurkako jarrera dute, norbanakoen elkarketa puntuala defendatuz. Batzuetan, mota horietako jarrerak defendatzen dituztenei insurrekzionalistak edo matxinada-anarkistak deitu izan zaie, Italiako Federazio Anarkikoari (FAI) bezala, adibidez. Alabaina, anarkismoaren korronte nagusiak federazioetan antolatzeko hautua egin izan du, Iberiar Federazio Anarkista (FAI) bezalako antolakundeak sortuz.

Erakunde anarkista esanguratsuenak lan munduan jardun izan duten sindikatuak izan dira, anarkosindikalismoaren korronteari jarraiki.

Hezkuntza jarrera anarkistaren oinarri garrantzitsua da. Heziketa anarkista gizabanako kritikoa sortzen saiatzen da, jarrera konformista ez daukana eta etorkizuneko gizarte libertarioa sortu ahal izango duena.

Langileen artean analfabetismo handia zenean, kapitalismoaren hasieran batez ere, ateneo libertarioetan irakurketa ikastaroak oso arruntak ziren. Irakurtzen jakiteak ematen zuen kulturak, norberak bere kabuz, jarrera kritikoa mantentzen laguntzen zuelako. Gaur egun, aldiz, kultura zabaltzeko beste motatako erak arruntagoak dira, hala nola aldizkariak, fanzineak, musika eta literatura.

Beste alde batetik, anarkistek askotan defendatu dute ikasketa gizakien arteko harremanen berezko osagaia dela. Horrek hezitzaile eta hezituen rolak ezabarazten ditu, edonork beti daukalako zer edo zer ikasteko eta irakasteko. Horrela, pedagogo libertario askok ukatu dute eskola tradizionala, horrek bultzatzen dituen boterearen eta hierarkiaren baloreak direla eta. Historian zehar hainbat saiakera egon dira; esaterako, Francesc Ferrer i Guardiaren eskola modernoa deitutakoa.

Ivan Illich eta Everett Reimer ere pedagogo anarkista legez sailkatu izan dira. Lehenengoa, Illich, anarkista kristau legez.

Anarkismoak ikur ugari dauzka, bere barnean existitzen den korronte aniztasunaren erakusle.




#Article 55: Itzulpengintza (482 words)


Itzulpengintza lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat (iturri testua) aztertzean eta bigarren hizkuntza batean (helburu testua) birsortzean datzan prozesua da.

Itzulpengintza betidanik egokitu izan zaio gizakiari, azkenaldian automatizatzea edo konputarizatzea lortzea nahi izan den arren.

Itzulpengintzaren helburu nagusia beti izan da iturri testua eta helburu testuaren artean harreman bat sortzea, betiere hizkuntzen arteko desberdintasunak kontuan izanda, hau da, amaieran testu biek, funtsean, mezu berbera izatea. Esan bezala, kontuan izan behar da hizkuntza bakoitzaren testuingurua, iturri hizkuntzaren gramatika arauak, idazkera, esaerak, etab.

Bi jarduera hauen arteko desberdintasun nagusia komunikazio motan datza. Itzulpengintza idazketari atxikitzen zaio; interpretazioa, berriz, hizketari edo ahozkotasunari.

Itzulpengintzak idatzizko ideiak itzultzen ditu hizkuntza batetik bestera, baina interpretazioak esandako ideiak edo keinuak (keinu hizkuntza) transferitzen ditu hizkuntza batetik bestera, eta bat-bateko ahozko itzulpena dela esan daiteke. Interpretazioa itzulpengintzaren azpi mailatzat har daitekeen arren, praktikan oso desberdinak dira.

Itzulpengintzaren pausoak —hala idazkiak itzultzean nola hizketa interpretatzean— bi izaten dira, ordena honetan:

Itzultzaileak, lehenik, «itzulpen unitateak» identifikatu behar ditu (testuaren segmentuak). Itzulgaia hitz bat izan daiteke, esaldi bat edo gehiago. Ondoren, iturri testuaren esanahi osoa ulertzen du; itzultzaileak testuaren edo mintzaldiaren osagai guztiak interpretatu eta aztertu behar ditu. Gero, esanahi hori bera xede hizkuntzan eman behar du. Prozesu horretarako, nahitaezkoa da iturri eta xede hizkuntzen gramatika, semantika, sintaxia eta esaerak jakitea, bai eta hizkuntza bi horien erabiltzaileen kultura ere.

Itzulpengintza, berez, oso prozesu zaila da, eta horretaz gain, itzultzaileak are arazo gehiago aurki ditzake.

Hizkuntza batzuetan sarri agertzen dira beste hizkuntza batean baliokiderik ez duten hitzak, batzuetan bere horretan itzulezinak. Arazo horrek hitzak asmatzea dakar. Itzultzaile batek badaki ama bezalako hitzak zelan diren beste hizkuntzetan eta kasu horretan, hitz batetik bestera itzultzen du. Hala ere, sarri gertatzen da aurkakoa: hizkuntza bateko terminoak ez du baliokiderik eta beste hizkuntzakoa hartzen da, ingelesezko rafting edo jogging hitzekin gertatzen den moduan. Horren eragina hizkuntzak kutsatzea da. Adibidez, jatetxe frantses bateko ingelesezko menuan pâté de foie gras platera fat liver paste itzultzea ez da itzulpena, azalpen argia baino. Benetan, foie gras pâté jarri beharko litzateke.

CATa (computer-assisted translation, ingelesez) gizaki batek helburu testu bat ordenagailu programa baten laguntzaz sortzen dueneko itzultzeko modua da. Modu horretan, makinak gizakiari laguntza baino ez dio ematen. Horrek itzultzaileari lagungarri zaizkion programak barneratzen ditu.

Itzulpen automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean zinez lagundu duen diziplina da. -ren esanetan: Itzultzeko makinak lortzeko desioak hizkuntzalaritzako, filosogiako, matematikako nahiz informatikako zenbait aditu nagusiren arreta piztu du. Itzulpen automatikoak, gainera, anitz zaletu porrokatu modu liluragarrian erakartzen ditu.

Itzulpengintza automatikoa lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat aztertu (iturri testua) eta beste hizkuntza batean idatzitako testu berbera (helburu testua) ordenagailuz sortzen duen itzultzeko modua da.

Hala ere, egia da itzulpen automatikoak giza laguntza behar duela, esaldiak aurrez eta ondoren editatzea behar baitu.

Biak funtsean ia berdinak izan arren, itzulpengintza automatikoa ezin da  erratu. Automatikoan, makinak garrantzia du; bestean, ordea, itzultzaileak, berak hartzen baititu itzulpenari dagozkion erabaki guztiak.

Horren itzultzeko prozesua itzulpengintza arruntaren berbera da eta itzultzerakoan, arazo berak izaten ditu.




#Article 56: Teresa Kalkutakoa (269 words)


Teresa Kalkutakoa, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu (Uskub, egun Skopje, Otomandar Inperioa, 1910eko abuztuaren 26a - Kalkuta, India, 1997ko irailaren 5a), albaniar etniako eta indiar nazionalitateko moja katolikoa izan zen, Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuena. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan (India) behartsuen artean behartsuenak zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat harrera etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen. Joan Paulo II.ak dohatsu izendatu zuen 2003an, eta Frantziskok kanonizatu zuen 2016an.

Albaniar jatorriko familia batean jaio zen Skopjen (gaur egun Ipar Mazedoniako Errepublikako hiriburua). Haren aita, Nikollë Bojaxhiu, politikaria zen, eta albaniarren eskubideen alde lan egiten zuen; Teresak zortzi urte zituela hil zen, 1919an. Teresaren amak bere seme-alabak erlijio katolikoan hezi zituen. Gaztetatik misiolarien historiak entzutea gustatzen zitzaion, eta 12 urte zituenerako beraietakoa izatea erabaki zuen.

Zenbaitek diote fanatikoa, fundamentalista eta iruzurgilea zela, oso atzerakoia (abortua munduko gaitzik handiena eta bakearen mehatxurik handiena dela esan zuen Bakearen Nobel Saria jasotzean, eta dibortziatzeko eskubidearen aurkako kanpaina egin zuen Irlandan); Indiako pobreen izenean bildu zituen dirutza handiak ez zituela pobre horien bizi baldintzak hobetzeko erabili, eta diru hori nora joan den aztertu beharko litzatekeela, Karitateko Misiolariek sekretupean gordeta baitituzte diru kontuak; pobreei zaintza eskasak eta desegokiak ematen zizkiela, higiene baldintza txarretan eta mediku tratamendu zaharkitu eta urriegiekin, mina kentzeko inolako bitartekorik gabe (Teresa Kalkutakoaren arabera, «sufritzen ari bazara, horrek esan nahi du Jesus musu ematen ari zaizula!»); beste hainbat gezurren artean, Kalkutan 5000 haurrentzako eskola bat zuela maiz esaten zuen arren, halako eskolarik ez dela inoiz izan; eta Indiako pobreen zerbitzura ez, baizik eta Mendebaldeko aberatsen alde lan egin zuela.




#Article 57: Ahotsaren ezagupena (2091 words)


Ahotsaren ezagupena ahozko hizkuntzaren ezagutza eta honen testu transformazioa jorratzen ditu. Teknologia hau ahots indibiduala ezagutzeko prestatuta dauden sistemek egiten duten diktaketa jarraia eta oso zehatzetik, domeinu berezietan eta edozein erabiltzailerekin lan egiten duten sistemetaraino hedatzen da.

Ahotsaren Ezagupenaren helburu nagusia mintzatutako aginduen bidez gizaki-makina elkarrekintza egokia proportzionatzea da. Horrela, teknologia honek proportzionatzen dituen emaitzak beste alternatibetatik (teklatu, panel, sagua, etab.) eratorritakoekin kontrastatu beharko dira gizaki-makina elkarrekintzaren prozesuaren kontrol egokia proportzionatzen dutenentz jakiteko. Ahotsaren Ezagupenean oinarritutako sistemak eta beste alternatibak ezberdintzen dituzten ezaugarri nagusiak hauexek dira: komando eta kontrol operazioetan hizketa erabiltzeak suposatzen duen naturaltasuna, eta zehaztasuna eta sendotasuna erabiltzaile eta inguru ezberdinentzako komunikazioan. Lehenengo ezaugarriak Ahotsaren Teknologian oinarritutako sistemen berezko abantaila errepresentatu beharko luke. Baina esperientziak erakutsi digu, hizketa pertsonen arteko komunikazio modu naturala bada ere, gizaki-makina arteko elkarrizketan ez dela legezkoa. Bigarren ezaugarria Ahotsaren Ezagupenaren aplikazioen aurrean kritikoagoa agertzen da. Ahotsaren Ezagupenaren inguruan egindako ikerketen gaurregungo egoerak laborategiek kontrolatutako inguruetan aritzen diren sistemen emaitza ezin hobeak eman ditu. Hala eta guztiz ere, teknologia honen aplikazio erreal batek exigitzen du funtzionamendu bat mundu errealean, non arazoen zailtasun maila garrantzi handiagoko kontua da.

Aplikazio erreal bat bilatzeko premisa hori dela eta, gizaki-makina arteko elkarrizketarako Ahotsaren Ezagupenak proposatzen duen komunikazio modelo generikoa honela adierazi daiteke modu erraz batean:

Estatu Batuetan hizketa-ezagutzearen aplikazio komertzialik ezagunena osasun arreta izan da; eta gehienbat, medical transcriptionist(MT)-ena. Industria jakituen arabera, hizketa-ezagutzea, transkripzioa guztiz ezabatzeko modu bat bezala saldu zen, transkripzio prozesua eraginkorragoa egin ordez, eta horregatik ez zen ontzat hartu. Gainera, ondo erabiltzeko aldaketak egin behar izan ziren lanean. Hizketa-ezagutzearen mugarik nagusiena softwarearekin konparatzen dela da. Diktaketa narratiboak interpretazio altua eskatzen du gizaki batengandik eskuratua. Beste muga bat, erabiltzaileari edo sistemaren hornitzaileari eskatutako denbora handia izan da programa informatikoak sortzerako orduan.

ASRan askotan egiten den bereizketa artificial syntax systems eta natural language processing artekoa da. Aplikazio hauetako bakoitzak beraien helburu eta erronka propioak dituzte.

Osasunaren arretan, hizketa-ezagutzearen hobekuntzaz geroztik, mediku transkripzinalistak (MT) ez dira zaharkituak geratu oraindik. Materian adituak diren hainbat jakintsuek aurreikusi dute hizketa-ezagutzearen bitartez, zerbitzu hauek birbanatuak izan behar direla ordezkatuak izan beharrean.

Hizketa-ezagutzea bi ataletan banatzen da osasun dokumentazioaren prozesuan, frontend eta backend.

Front-end SR. Arakatutako hitzak hitz egin eta gero azaltzen dira, eta diktatzailea da dokumentua editatzeaz eta sinatzeaz arduratzen dena. Inoiz ez doa MT/editor baten bitartez.

Back-end edo diferitu SR da non hornitzaileak edizio digitala ezartzen duen tokia, eta ahotsa hizketa ezagutzeko makina batetik pasatzen da eta ezagututako dokumentu hori MT/editorera doa ahots originalarekin batera, proiektua editatu eta amaitzen duena.

Erregistro mediku elektroniko askok aplikazio efektibo izan daitezke eta errestasun handiagoarekin egin daitezke. Kontsultak, bilaketak, etab. azkarrago egin daitezke hizketa-ezagutzeko prozesu baten bitartez teklatuarekin baino.

Azkenengo hamarkadan ahalegin handiak egin dira hizketa-ezagutzea probatzeko eta ebaluatzeko gerrako hegazkinetan. 'Hizketa-ezagutzearen programa berezienak hiru herrialdeetan eman dira. Estatu Batuetan , Advanced Fighter Technology Integration taldearena da; Frantzian Mirage motako hegazkinetan instalatzean, eta Britainia Handian hegazkinen plataformen barietatea adosten diren programetan. Programa hauetan, hizketa-ezagutzea duten sistemak bikain funtzionatu dute gerra hegazkinetan, eta aplikazio hauek gehitu dituzte: irrati frekuentzi desberdinak erakartzea, autopilotu sistemaren ordenetara egotea, puntu kardinaletan eta parametroetan armak liberatzea eta aire-bisualizatzaileak kontrolatzea. Gehienetan, nahiz eta bokabulario oso mugatua izan, oso ongi erabili da, eta ahalegin handiena hizketa-ezagutzea hegazkin sisteman integratzea izan da.

Hauek dira programak frogatu osteko ondorio garrantzitsuenak:

Laborategi-ikerketa sendo honek adierazi duenez, hizketa-ezagutzeak mundu militarrean emaitza onak izan ditu.

JAS-39 Gripem Cabinako suediar pilotuekin lan egiterako orduan, ezagutza hondatua aurkitu zuen G kargen gehikuntzarekin. Ikerketa honek ere kasu guztietako emaitzak hobetzeko balio izan du. Espero zenaren ordez, ez ziren aurkitu zailtasunik pilotuen hizkera etenean, baina honek ezagutze prozesuan arazoak sortu ditu bokabulario mugatuan, eta denaren gainetik, sintaxian.

Ezagutze-prezisio altua lortzeko arazoak ingurumenagatik eta ehizagatik dira. Hala ere, beste arazo batzuk daude helikopteroetako hizketa-ezagutzean; hala nola, zarata handia, eta aurpegi maskara bat ez erabiltzea, honek mikrofonoan zarata murrizten duelako. Azkenengo hamarkadan programen frogak egin dira hizketa-ezagutzean helikoptero sistemen inguruan, bereziki Estatu Batuetako Armadan. Frantzian lan egiteak Puma helikopteroetan hizketa-ezagutzeko sistema sartzea ekarri du; baita Kanadan ere sistema honek emaitzak eman ditu. Emaitzak eragingarriak izan dira, eta ahotsaren aplikazioak hauek izan dira: komunikazio irratien kontrola eta nabegazio sistemen ezarpena.

Militarren formakuntzarako, aireko kontrolatzaileak hizketa-ezagutzeko aplikazio egokiak dira. ATC sistema askok pertsona bat behar dute seudo-piloto baten moduan jokatzeko eta praktiketako kontroladorearekin hitz egiteko. Hizketa ezagutzeko eta sintesizatzeko teknikak seudo-pilotoa ezabatzeko aukera ematen dute. Kontrolaren lanak, aireko trafikoaren irteeraren kontrolatzailearen diskurtso nagusiagatik ezagutzen dira.

Estatu Batuak gertaera serie bat babestu du hizketa-ezagutzearen bitartez. Oro har, doitasunaren azterketa ez dagokio sistema eta ikaslearen arteko elkarrekintzari. Estatu Batuetako marinak, esfortzu handi bat babestu du ATC sistemen eraketan. Ezagutzailea lexikoan mugatuta ikusi arren, programaren helburuetako bat kontrolatzaileei lexiko zabalagoa erakustea izan zen, ATCren eginkizunetarako lexiko berezi bat. Frantzian egindako ikerketa, hizketa-ezagutzearen zabalkuntzan oinarritu da, batez ere gramatikari dagokionari.

USAF-k,USMC-k eta Estatu Batuetako armadak, ATC simuladoreak erabiltzen ari da ahots ezagutzaren bitartez. Software honek ahots ezagutza erabiltzen du airez eta lurrez doazen ibilgailuen kontrolerako sasi-pilotoen beharrik euki gabe.

ASR-a telefonoaren esparruan ohikoa bilakatzen ari da eta simulazio nahiz zori-jokoen esparruan gero eta arruntagoa bihurtzen ari da. Konputazio orokor pertsonalean, hitz prozesaketaren integrazioaren maila altuaz aparte, ASR-ak ez du espero zen hazkundea izan dokumentuen produkzioaren esparruan.

Mugikorren prozesadoreak izan duen abiaduraren hobekuntzak, Symbian eta Mobile Smartphones-entzako hitzaldi egokitua posible izatea eragin du. Hizketa-testu ohizko programak luzeegiak dira eta CPU-aren energia gehiegi behar dute Pocket PC-arentzako praktikoak izan daitezen. Hitzaldia, Erabiltzailearen Interfaze bezala erabili ohi da gehienetan, ahots komandu aurrezehaztu edo pertsonalizatuak eratzeko. Esparru honetako software hornitzaile nagusiak hurrengoak dira: Microsoft Corporation (Microsoft Voice Command); Nuance Communications (Nuance Voice Control); Vito Technology (VITO Voice2Go); Speereo Software (Speereo Voice Translator). MyCaption for BlackBerry (

Hau batez ere eskuak erabili ezin edo haiek erabiltzeko arazoak dituzten pertsonentzat dago pentsatuta. Teklatua erabiltzen duten pertsonek eta RSI-a garatu dutenek, hizketa-ezagutzearen merkatu urgentean bilakatu zen. Hizketa-ezagutzea gorren telefonian erabiltzen da, ahots buzoian eta azpitituluetan kasurako. Minusbaliotasunekin, paperetik ikasteko arazoak dituzten pertsonek, programa honen bidez baliatu al dira haientzako laguntza ona izan baitaiteke.

Hizketa ezagutzeko sistemen funtzionamendua zehaztasun eta abiadura parametroen bidez neurtzen da noramlean. Sistemaren funtzionamenduaren zehaztasuna Hitz Okerren Tasa (Word Error Rate), abiadura berriz Denbora Faktore Errealaren bitartez neurtzen da. Zehaztasunaren beste neurri batzuk Hitz Bakunen Okerren Tasa (Single Word Error Rate) eta Aginduen Arrakasta Tasa (Command Success Rate).

Hizketa ezagutzeko sistemen erabiltzaile askok batera datoz diktaketa makinek kontrolpeko egoeretan funtzionamendu oso egokia dutela esatean. Halaber, badago nolabaiteko desadostasuna Hizketa Ezagutza eta diktaketa terminoen arteko elkartrukean.

Komertzializatuak izan diren hiztunaren menpekoak diren diktaketa sistemek, normalean, entrenamendu aldi laburra behar dute. Gainera, erritmo arruntean eta hiztegi zabal batekin osatutako hizketak atzeman ditzakete. Enpresa gehienek ezagutza softwareak %98 eta %99 arteko zehaztasuna lor dezakete egoera egokietan funtzionatzen badute. Egoera egokiak erabiltzaileek hurrengo jarrerak hartzen dituzte euren gain:

Honek azaltzen du zergatik erabiltzaile batzuek, azentu gogor bat dutenek esate baterako, zehaztasun tasa txikiagoak lortzen dituzten. Hizketa-ezagutze automatikoa bideoen bitartez ospe handiko bilaketa-teknologia bilakatu da, bideo bilaketa konpainia askok erabilia hain zuzen ere. Hiztegi mugatuko sistemek, entrenamendurik behar ez dutenek, hiztun gehienek erabiltzen dituzten hitz kopuru txikia ezagutu ditzakete. Horrelako sistemak organizazio handietan erabili ohi dira jasotzen dituzten telefono deietarako.

Ezagutzaile batek egin beharreko lehenengo gauza sisteman sartuko den ahozko seinalea prozesatzea da, guk egin behar dugun zereginerako nabarmena den informazio akustikoa erauzteko helburuarekin.

Patroien ezagupena ezagupen sistema guztien teknika zehatzena da. Modulu honek, ahotsaren errepresentazio parametrikotik hasita, klasifikazio prozesu bat egiten du patroi multzo bat erabiliz. Patroi hauek sistemaren entrenamendu fase batetik lortzen dira eta unitate linguistiko (hitzak, silabak, soinuak, fonemak) multzo bat agertzen dute. Prozesu honen berezitasun handiena, zeinak bere zailtasuna azpimarratzen duen, ahotsaren abiadurek edota modu ezberdinek ekoiztutako unitate linguistiko batek aurkeztu dezakeen barietate denborala da. Hori dela eta, patroien ezagupenerako erabilitako lehenengo teknikak Programazio Dinamikoko algoritmoen bidezko Lerrokadura Denboralean (DTW teknikak) oinarritutakoak izan ziren. Geroago iraupen aldakorreko sekuentziak adierazteko prozesu estokastikoen modelaketak permititzen duen malgutasun handienari heldu egin zitzaion. DTW tekniken alternatiba zehazki Markov -n Modelo Ezkutuak (HMM) izan ziren. Gaur egun Sare Neuronalek (Redes Neuronales) erakutsitako potentziak eta klasifikaziorako kapazitate ezin hobeek bihurtzen dute hauek HMM -ren alternatiba posiblea.

Ezagupen sistema baten aurrean hitz egiteko funtsezko hiru modu bereizten dira:

Arestian aipatutako funtsezko hiru moduez gain, ahotsaren ezagutzaileek, hizketaren modelaketa indartsu bat egin ahal izateko, hurrengo hiru aspektuei aurre egin behar diete:

Mintzalariaren menpekotasun mailak zehazten du sistemak mintzalari mugatu bati egokitutako unitate linguistikoen patroiak eransten dituen eta, beraz, berarentzat bakarrik funtzionatuko du zuzenki, edo patroiek edozein hiztunentzat baliogarri izatea nahi baldin baduten. Lehenengo kasuan mintzalariaren menpeko ezagupenaz hitz egiten da, bigarrenean mintzalariarengandik independentea den ezagupenaz.

Ezagutzaile baten prestamenak hiztegiaren tamaina eta zailtasun mailaren menpean daude neurri handi baten. Hau da, sistemak ezagutu dezakeen hitz kopuruaren eta hauen ezagupenaren zailtasun handiago edo txikiagoaren menpe hitzen arteko antzekotasun fonetikoaren arabera. Gaur egun hiztegi txiki (50 hitz baino gutxiago), ertain (50etik 500erainoko bitarteko hitzak) zein handietarako (500 hitz baino gehiago) sistemak diseinatzen dira.

Hiztegiaren beste dimentsio garrantzitsu bat hiztegi finko eta malguen arteko bereizgarritasunari dagokiona da. Aplikazio zehatz bat, ezagupena egiten ari denean, beti hiztegi finko baten gainean arituko da. Baina kasu askotan hiztegi hori aldatu edo gaurkotu egin beharko da hitz berriak ezabatu edota sartzeko. Tradizionalki, hiztegiaren aldakuntza batek sistemaren patroien berrantolaketa eta datu-base berri bat biltzeko prozesu luze eta neketsu bat hastea suposatzen zuen. Gaur egun badaude hainbat hurbilketa hiztegi malgua duen sistema bat lortzeko, zeinak ez baitu behar berrantolaketa hiztegi berri bakoitzarentzat.

Hiztegiko hitzak gehiagotu egiten diren heinean, konbinazio posibleak ere hazi egiten dira modu esponentzialean. Horregatik, ezinbestekoa bihurtzen da murrizketak barneratzea. Murrizketa horiek arau sintaktiko eta semantikoetan oinarritutako gramatikak dira eta hitz kopurua murriztea dute helburu.

Eginkizun zehatz batek suposatzen duen zailtasun maila mugatzeko erabiltzen den neurriari harridura (perplejidad) esaten zaio. Beraz, harridura maila baxu batek hautagai dauden hitz kopurua ere baxua dela adierazten du, eta harridura maila altu batek kopurua altua dela eta hortaz, ezagupena zailagoa izango da.

Beste alde batetik, banda - zabalean (ancho de banda) zeuden mugak eta zarataren aurreko sentsibilitatea zirela eta, hauetariko ezagutzaile batzuk bakarrik lan egiten zuten sare telefonikoaren gainean. Garai honetan telekomunikazioen esparruaren barneko Ahotsaren Ezagupenaren hiru aplikazio bakarrik aurkitzen ditugu literaturan:

Azken hamar urteetan zehar Ahotsaren Ezagupenaren gainean egindako ikerketen ondorioz, asko dira gaur egun mintzalariarengandik independenteak diren hitz isolatuentzako (digituak eta komando kopuru txiki bat) ezagutzaileak dauzkaten konpainiak. Sistema hauek, gehienbat, telekomunikazio aplikazioetan erabiltzeko diseinatuta daude.

Etorkizun handiena daukaten ezagupen-sistemen bilakaera, hiztegi handietarako ezagupenak eta hizketa jarraiak, hurrengo sistema esperimentalak dauzkate errepresentatzaile onenak bezala:

BBN -k garatuta. Byblos feniziar hiri baten izena da, non eskritura fonetikoaren lehenengo aztarna aurkitu zen. Izendapen honek oinarri fonetiko baten gainean sistemak garatzeko gaur egun ipintzen den gogoa azpimarratzen du. Sistema honek, mintzalariaren menpeko sistema bat izan arren, N-best algoritmoetan oinarritutako ezagupen azkarra egiten duen prozedura berri eta eraginkor bat sortarazi du.

IBM -n garatuta. Hau ere hiztegi handietarako mintzalariaren menpeko sistema bat da. Bere interes printzipala da 1200 hitzez osotutako 100 esaldi irakurtzeko 20 minutu besterik ez behar duen dituen mintzalari berri batekiko egokitutako prozesua.

Carnegie-Mellon Unibertsitatean (CMU) garatuta. Hiztegi handietarako mintzalariarengandik independentea den ezagupen-sistema aitzindari bat da. Bere arestiko berrikuntza VOCIND prozedura da, zeinak sistema egiten duen hiztegitik independentea.

Lincoln laborategian garatuta. Bere emaitza printzipala ahots azkarreko modelaketa da.

SRI International -ean garatuta. Bere berrikuntza printzipala garrantzizko aspektu fonetikoek (hitzen arteko koartikulazioa, besteak beste) zehaztutako errepresentazioa izan zen.

ATR -n garatutako sistema japoniar hau fonema edo hitz modeloen bitarteko egiturarik erabiltzen ez duten soinuen modelaketaren prozedura zehatzean oinarrituta dago.

Izen berbera daukan zentru italiarrean garatutako sistema honen berrikuntza printzipala bilakuntza azkarra egiten duen sistema bat da. Bilakuntza azkar honek lehenengo eta behin deszifraketa sinple eta azkar bat egiten du eta gero bilaketa zehatzago bat.

Izen bereko enpresak garatutako sistema honek hizketa jarrairako ezagupen prozesu azkarra eta 10.000 hitzetako hiztegi berria dauzka.

ATT -k eta Bell Northern Research -k (BNR) egindako sistema telefonikoak. Sistema biek zerbitzu telefonikoen automatizazio-aplikazioetarako prozedura zehatzak dauzkate.

Hizketa-ezagutze automatikozko konferentziak urtero edo egiten dituzte ICASSP, Eurospeech/ICSLP (orain Interspeech bezala ezagututa) eta IEEE ASRU bezalako erakundeek. Hizketa Naturalen Prozesaketaren arloan dauden konferentziak hizketa prozesamenduari buruzko lanak erabiltzen hasi dira. Aldizkari garrantzitsuak IEEE Transactions on Speech and Audio Processing, Computer Speech and Language eta Speech Communication dira. Lawrence Rabinerek idatzitako liburua, Fundamentals of Speech Recognition erabilgarria izan daiteke oinarrizko ezagutza bat lortzeko, baina nahiko zahartuta geratu da gaur egun. Frederick Jelineken Statistical Methods for Speech Recognition beste iturri on bat da arlo honi buruzko informazioa lortzeko, Xuedong Huangen Spoken Language Processing. Oraindik berriagoa Computer Speech da, Manfred R. Schroederek idatzia. Sistema modernoenetan erabilitako teknikak ezagutzeko gobernuek bultzatutako ebaluaziok dira (DARPAk antolatutakoa kasu).

Dohainik dauden iturrien artean, HTK liburua hasiera ona liteke hizketa-ezagutze automatikoari buruz ikasteko eta esperimentatzen hasteko. Carnegie Mellon Universityren SPHINXek presentatzen dituen tresnak iturri onak dira baita ere. ATT, GRM eta DCD liburutegiak hizketa-ezagute automatikorako hiztegia zabala duten software askeko beste aukera bat dira.




#Article 58: Giza hizkeraren ezagutza (139 words)


Giza hizkera, soinu eta zeinuz osatutako sistema bat da. Gizakiak gaitasun berezi bat daukagu hizkera sistema hau menperatzeko, gainerako animaliak ez daukate gaitasun hori. Konzeptu abstraktuekin lan egiten ari garela haintzat hartu behar dugu momentu guztian, hizkera eta hizkuntzaren artean dagoen ezberdintasuna ez ahazteko. Hizkera, gutxi gorabehera, hizkuntzaren errepresentazio bat da, edo hizkuntaren mundu erreala eta era konkretuan agertzen dela esan daiteke. Hizkuntzak gauzak irudikatzeko balio digu eta hizkuntza guztiak aztertzeko hizkuntzalaritza sortu zen. Gizaki bakoitzak hitz egiteko edo gauzak irudikatzeko era berezi bat du, eta hori sa hizkeraren gauza harrigarrienetariko bat. Sailkapen orokorra egiterakoan, hizkuntza naturala edo artifiziala izan ahal dela esan dezakegu.

Teknika sail handi bat daukagu giza hizkeraren ezagutzaren hurbiltzeko lagunduko gaituena. Hala nola: filologia eta giza hizkeraren filosofia, Sapir-Whorf-en hipotesia eta gramatika, semantika, ortografia eta fonetika, fonologia, eta mintzamenaren patologia, hizkuntzalaritza historiko, psikohizkuntzalaritza eta soziohizkuntzalaritza.




#Article 59: Giza hizkeraren ulertzea (185 words)


Giza hizkera naturalaren lanketa bi eremu desberdinean zatitu daiteke: Giza hizkeraren ulertzea eta Giza hizkera naturalaren sorkuntza. Giza hizkera naturalaren ulertzea giza hizkeraren erabilketaren arazoentzat irtenbide batzuk edukitzea esan nahi du, komunikabideak ordenagailuak direnean; eta Giza hizkeraren sorkuntza testu baten errepresentazio semantikoari esker sortu daiteke, datuak azaltzen edo kodigo batekin oinarrizko adieraziak ulertarazten.

Giza hizkera naturalaren ulertzeak hiru aldiak ditu, ahotsaren ikuskapen, azterketa sintaktikoa, eta azterketa bai semantiko, bai pragmatikoa.

INAOE-ren Konputatzional Zientziako taldea giza hizkeraren ulertzeko hurrengo eremueak aztertzen ari da: ikasketa automatikoa, neurgailu ikuskapena, giza hizkera naturalaren lanketa, ordenagailuari esker hartukizun, eta sistemaren ingeniaritza.

Lan honetan helburu nagusienetariko bat ordenagailuen algoritmo, programa eta sistema bereziekin, trebakuntzari esker eta egoera aldagarriak egokitzen, lan jakin batzuk hobetzen garatzea da.

Beste gai interesgarri batzuk izango ziren, alde batetik Datuen meatzaritza eta Datuen meatzaritza datuen bolumen handiak astertzeko diseinatutako jardunbide analitikoa. Bere helburu nagusi (eskuarki negozio eta merkatuaren datuak) neurgailu eta portaeren ereduak aurkitzeko, negozio baten jardunbide oinarrizkoen erabakiak hartzeak hobetzen edo, gutxienez, errazten. Eta beste aldetik, Ingeniaritza hizkuntzalaritzakoa hizkuntza ezagupenari buruz aplikazio bat da. Sistema informatiko garapena lortzeko, giza hizkeraren forma guztien ulertzen, ulertarazten eta sortarazten.




#Article 60: Testu-ahots bihurtzaile (131 words)


Testu-ahots bihurtzaileak ahots artifizialez idatziriko testu irakurtzen duten programa informatikoak dira. 1980ko hamarkada garatzen hasi zen teknologia zan zen.

Sistematik sinpleena hiztegian oinarritutakoa da: programak hiztegi batek dituen hitz guztiak bihurtzen ditu, gizaki baten ahotsetik jasotako laginak erabiliz esaterako. Oso sistema azkarra da baina ez du balio bere hiztegitik kanpo dagoen hitz bat ematen denean eta hizkuntza bat garatuz doanez bere oroimena handitu behar zaio. Bigarren sistema arauetan oinarritutakoa dago. Kasu honetan hitz, fonema eta letren ahoskatze arau teorikoak aplikatzen dira, ondoren testu osoa arau horietan oinarrituta bihurtzeko.

Hizkuntza batzuek, gaztelania kasu, idazteko sistema erregular bat daukatenez, bigarren sistema egokiago dute. Ingelesa bezalako hizkuntzetan, aitzitik, lehenengo sistema erabiltzea hobea da zeren eta idazte era sistema oso irregularra dutenez ezin diote beti arau berari heldu eta horregatik hiztegietan oinarritutako sistemara jotzen da.




#Article 61: Hiztegi espezializatu (149 words)


Hiztegi espezializatuak edo hiztegi berezituak jakintza zehatz batera zuzentzen diren hiztegiak dira. Terminologia berezia izaten da eta lexiko hau ez da normalean erabiltzen diren hiztegietan agertzen, edo ez bere osotasunean; arazo horri aurre egiteko hiztegi bereziak osatu behar dira. Dagoeneko, badaude horrelako lanetan aritzen diren erakundeak; adibidez, 1977an UZEI sortu zen euskara berritu eta mundu modernora zabaltzeko eta euskararen erabilera arlo berrietan zabaltzeko asmoz. Euskalterm terminologia-bankua aurkitu daiteke bere baitan. Arlo desberdinetan hitz bakoitzak duen erabilera bilatu daiteke bost hizkuntza desberdinetan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta latina.

Mota honetako lanak oso erabilgarriak dira. Itzulpenak egiten direnean gerta daitekeen arazoetako bat da itzultzaileek terminologia zehatza ez ezagutzea eta horretarako oso baliagarriak dira hiztegi berezituak. Honen adibide dugu epaitegietan epaiak euskaraz jasotzeko aukera dela eta, gerta liteke beste aldeak gaztelania erabiltzea eta horretarako itzultzaile bat erabiliko da, baina itzultzaile hori zuzenbidean aditua ez den heinean ez du epaitegietako terminologia berezia ezagutuko.




#Article 62: Galdera-erantzun sistemak (1133 words)


Galdera-erantzun sistemak informazioaren berreskurapenaren arloaren barruan sartzen dira.

Sistemari zenbait dokumentu jakin igortzen dizkiogunean,  , adibidez, aipatu sistema prest egongo da igorritako informazioari (hizkuntza naturalean () aurkezten dena erantzun bat emateko. Adituen esanetan, galdera-erantzun sistema hauek informazioa hustutzeko erabiltzen diren beste sistemak baino teknika konplexuagoak erabiltzen dituzte, hizkuntza naturalaren prozesamenduarekin () loturik. Horrela, zeinbaitetan bilaketa-motoreak baino haratago dagoen pausutzat dira aurkeztuak.

Eremu itxiko galdera erantzunak bat egiten du alor baten menpean egindako itaunekin (medikuntza edo autogintza, adibidez) eta lan errasagotzat izan daiteke hartua. Izan ere, NLP sistemek eremu espezifikoen jakintza esplotatu dezakete, hala nola, ontologiaren arloa.

Zabalik dauden eremuetan, aitzitik, galdera-erantzun sistemek zerarekin egiten dute bat: ontologia orokorren inguruan planteatuko galderekin. Bestalde, sistema hauek datu gehiago eskaintzen dituzte zeinetatik erantzunak lortu.

Lehenengo galdera-erantzun sistemak 60ko hamarkadan zehar garatu ziren eta, oinarrian, hizkuntza natural eta sistema adituen arteko konexioak ziren, arlo jakin batzuetara lotuta zeudelarik. Aitzitik, gaur egungo galdera-erantzun sistemek testu-dokumentuak beharrezko iturri, oinarri bezala erabiltzen dituzte eta, erantzunak bilatzeko, hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknika ezberdinez baliatzen dira.

Gaur egungo galdera-erantzun sitemek, gainera, galderak sailkatzeko moduluak erabiltzen dituzte, zeintzuk galdera eta erantzun motak determinatzen baitituzte. Galdera aztertua izan ondoren, sistemak orokorrean modulu ezberdinak erabiltzen dituzte. Hauek gero eta konplexuagoak diren NPL teknikak aplikatzen dituzte testu-kantitate laburtu baten gainean. Horrela, informazioaren berreskurapenaz arduratzen diren moduluek bilaketa-motore bat erabiltzen dute ()erantzuna bere baitan gordetzen dute dokumentu edo paragrafoak dokumentuan aurkitzeko. Adibidez: galdera Nork asmatu zuen penizilina? bada, filtroak pertsonen izenak dituen lista bat emango digu erantzun gisa. Azkenik, erantzunen hustuketaz arduratzen den moduluak detaile, bat-egite gehiago bilatzen ditu testuan arrapostua galderari erantzuten dion ala ez baieztatzeko.

Badaude sistema batzuk plantilak erabiltzen dituztenak erantzun finala aurkitzeko xedez. Galderan Zer da txakur bat? idazterakoan, sistemak zera bilatuko du: zer da X eta honela hasten diren dokumentuen bila hasiko da: X = Y da.

Beste sistema batzuk, sarean bilatutako emaitzak erabiltzen dituzte eskuragarri dauden testu-kantitateak hedatu eta, ondorioz, erantzun zuzena aurkitzeko probabilitatea handitzeko. Sistema konplexuak dedukzioak egiteko (abdukzio lez) eta jakintza esplotatzeko gai dira.

Duela bi urte, ikerlari talde batek galdera-erantzun sistemen inguruko lan bat bat egin zuten. Ondorengo puntuan izan ziren indentifikatuak:

Galdera mota ezberdin bakoitzak dagokion erantzuna aurkitzeko estrategia jakin bat eskatzen du. Galdera tipoak taxonomietan hierarkikoki antolaturik daude. Zenbait informazioren eskaerak bide ezberdinetatik gidatzen dira, batzuk galdera gisa eta beste batzuk baieztapen erara. Beharrezkoa da galderaren ulertze eta prozesaketarako modelo semantiko bat zeinak itaunketa baliokideak antzemateko gai izan behar duen; hizkuntza akzioa, berbak, erlazio sintaktikoak edo hizkuntza-formak direnak direlarik. Eredu honek itaunketa konplexu bat itaunketa sinple bihurtzea ahalbidetzen du: anbiguetateak identifikatu eta bere testuinguru egokian jarriko lituzke. Galderak gehienetan testuinguru jakin batean igortzen dira eta erantzunak testuinguru berean eman. Kontestua galdera argitzeko erabili daiteke, anbiguetateak ekiditzeko adibidez, edo ikerketa bat egiteko bideak mantentzeko galdera-serie batean zehar.

Galdera bati erantzuna eman aitzin, beharrezkoa da zer nolako jakintza-iturri dauden gure eskura. Behar dugun erantzuna jakintza-iturri horretan ez badago, formak ez du garrantziarik, erran nahi baita, nola prozesatu dugun galdera, ez eta informazioaren hustuketa, ez baitugu aurkituko behar dugun erantzun zuzenik. Erantzunen hustuketa honako faktoreen araberakoa da: galderaren konplexutasunaren araberakoa, galdera-prozesaketak eman digun erantzun motaren araberakoa, bilaketa-metodoaren araberakoa, galderak duen enfokearen arabera eta testuinguruaren araberakoa. Erantzunaren hustuketa faktore hauen guztien araberakoa izango da esan bezala. Erantzuna prozesatzeko ekintzak kontu handiz eta inportantzia berezia emanez burutu behar dira. Galdera-erantzun sistema bat ahalik eta era naturalean izango da aurkeztua. Kasu batzuetan, hustuketa sinple bat nahikoa da. Adibidez: galderaren klasifikazioa erantzuna izen bat (pertsona, erakunde, denda... batena), kantitate bat (diru-kantitate, neurri, distantzia... batena) edo data bat (Zer egun izan zen 1989ko gabon gaua? bezalako galdera batena)denean, datu bakar baten hustuketa nahikoa da. Bertze kasu batzuetan, erantzunaren aurkezpenek dokumentu anitzen arrapostu partzialak konbinatzen dituzten tekniken beharra agertzen da.

Badaude galdera-erantzun sistema batzuk datu base () batetik segundo batzuetan erantzunak hustutzeko ahalmena dutenak galderaren konplexutasuna, tamaina eta anbiguetateak berdin duelarik. Horiek dira, ba, garatu beharreko sistemak.Oso garrantzitsua da galdera-erantzunen sistemak ingelesa ez den hizkuntzetan ere garatu ahal izatea. Gehiago esanez, aski garrantzitsua da ingelesez idatzita ez dauden testuetan erantzunak aurkitzea itaunketa ingelesez burutu denean. Askotan gertatzen da, informazio bat bilatu eta galdera-erantzun sistemak ha ez harrapatzea. Kasu ezberdinengatik gertatu daiteke, hala nola, galdeketa prozesuan akats bat agertzen delako klasifikazioa egiterako oduan edo erantzunaren hustuketa erraza ez delako. Kasu hauetan, galdetzaileak galdera egin ez ezik sistemarekin solasaldi bat mantentzen du.

Galdetzaile konplexuago batzuk testuetatik edo egituraturarko datu-baseetatik at dauden erantzunak ematen dituzte. Galdera-erantzun bat modernizatu ahal izateko, jakintza-base ezberdinetan lan egiten duen elementu arrazional bat sartzea beharrezkoa da. Erabiltzailearen profilak zera harrapatzen du: galdeketari buruzko datuak, arlo interesgarriak, galdeketak usu erabiltzen dituen eskema arrazionalak, sistema eta erabiltzailearen arteren arteko solasaldien bitartez finkatutako alor komunak, etab. Profila plantila bat bezaa agertzen da irudikaturik non plantila horretako atal ezberdinek profil bat errepresentatzen baitute. Profilaren plantila horiek bata bestearekin bat eginik egongo dira.

Multilingual and Cross-Lingual Issues in Question Answering artikulua publikatu zuen Aoife O´Gromanek  aldizkarian ingelesez eta orain euskaratzen ditugun zati hauek, erabat baliagarriak zaizkigu eni, Eneko, eta Gorka Intxaurberi Wikipedia-rako landu behar dugun gaian sakontzeko. Honela dio Aoifen artikuluak:

 batek zera eskatzen du: sarrera bat, galdera moduan ematen dena. Adibidez: Noiz jaio zen Julio Zesar? Behin galdera eginda dagoenean, sistemak erantzun konkretu bat emango digu: Kristo ondorengo 100. urtean, kasu honetan. Galdera-erantzun sistema batek  eta hizkuntza naturalaren prozesamenduaz )-az baliatzen da, erantzun zehatzak dokumentu askoren artean topatu eta emateko.

TREC ()-n galdera-erantzun sistemetan erabilitako metodo orokorrena honakoa da:

Badaude, testu multilingueen prozesamenduan , zenbait faktore erabat garrantzitsu, zeinen artetik, batzuk, MT (Machine Translation)]-arekin erlazionaturik baitaude:

Argi dago ingelesez ematen direla galdera erantzun sistema aurreratu gehienak, baina badaude euskaraz lantzen hasi diren lehenengo prototipoak ere.

Testualki zera dio artikulu honek:

Dena den, galdera-erantzun sistema bat horretatik urrun dago, Picassok zioen bezala, erantzunak besterik ez ematea ez baita komunikazioa. Oraindik ez da iritsi makinek gurekin bihotzez hitz egingo duten eguna. Gainera, batzuetan gizakiok gai gara hitzik gabe elkar ulertzeko, eta, ziur aski, zailtasunak izango dira horrelako komunikazioa lantzeko.”

Informazio gehiago orrialdean aurkitu dezakezue.

Euskaraz lehenengo prototipoak lantzen ari zirela irakurri ondoren, jakin-minez bete nintzen eta “ixa” taldeko artikulu batean ondokoa irakurri nuen:

Euskararen morfologia eta sintaxirako gramatika lexiko-funtzional bat proposatzen du. Egun Bartzelonako FUJITSUren itzulpen automatikorako proiektuan ari da lanean. - Donostiako Informatika-Fakultatean 7 partaideko talde bat ari da bide berri hauek urratu nahian. Hasiera CAPRA proiektuaren eskutik etorri zen. Proiektu horretan, ordenadore bidez ordenadorearentzako programak idazten irakatsi nahi da. Bere barruan bi doktorego-tesi gorpuzten dira. Batean problemen enuntziatuak lengoaia naturalez automatikoki ulertzeko sistema bat eraiki zen eta bestean ikasle eta ordenadore-tutorearen arteko komunikazioa lengoaia naturalez burutzen da. Sistema gaztelaniarako egin da, baina euskarari ere egokitu zaio zenbait modulu. Aurten proiektu berria abiarazi da UZEI Institutuarekin eta APIKA informatika-enpresarekin batera. Proiektu honen helburuak bi dira: euskaraz idatzitako testuentzako zuzentzaile ortografikoa eta euskararako analisatzaile morfologiko orokorra burutzea.”

Artikulu hau orrialdean agertzen da eta oso erabilgarria da gure lanaren arlorako. Artikulu honen izenburua “Lengoaia naturalaren ordenadore-bidezko aplikazioak” da eta ondokoa aurkitu dezakegu:




#Article 63: Euskara (4524 words)


Euskara Euskal Herriko hizkuntza da. Hizkuntza bakartua da, ez baitzaio ahaidetasunik aurkitu. Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskari eta ergatiboa da. Euskaraz mintzo direnei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere hizkuntza gutxitua da, lurralde horretan gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira.

Euskararen sustrairik zaharrenak, Erromatar Inperioaren aurretikoak, Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira. Erdi Aroan, gutxienez Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu latza jasan du, eta lurraldeak galdu ditu etenik gabe. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeetan. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual nahiz Arturo Kanpion eta Sabino Arana bezalako politikarien eraginez nolabait biziberritu zen, eusko abertzaletasunari estuki lotu baitzen. Frankismoaren garaian (1936–1977) euskarak jazarpen arrotza pairatu zuen eta ia desagertu zen, baina berriro ere indartu egin da 1960ko hamarkadaz geroztik, euskararen aldeko herri mugimenduak (ikastolak, AEK...) eta idatzizko estandarizazioak lagunduta.

Gaur egun adituen artean onartua den etimologiak dioenez, hitzaren jatorria aitzineuskarako hau izan daiteke: *enots(i) «esan», «hitz egin» (konpara bedi -i(ñ)o- erroko aditz jokatuekin: di(ñ)o, di(ñ)ost...) + -(k)ara («modua», «era»).

Lehenago, XX. mendearen hondarrean, etimologia onartuena beste hau zen: *enau(t)si («esan») + -(k)ara («era»).

Euskarak euskalkietan hainbat izen ditu, euskara batuan onartu denaz beste: euskera, euzkera, euskala, eskuara, eskuera, eskara, eskera, eskoara, euskiera, auskera, uskara, üskara, oskara, uskera, uskaa, uska.

Indoeuropar hizkuntza erromantzez inguratuta dagoen arren, euskara hizkuntza bakartua da, ez du bere familiako beste hizkuntzarik.

Euskararen jatorria ezezaguna da. Gaur egun, euskararen hizkuntzalaritza historikoan aditu direnen artean, hipotesi onartuena da euskara milaka urtez hitz egin dela Pirinioen inguruan.

Hizkuntzalaritzan egin ohi denez, euskara hemen sortu den ala inondik etorri den jakiteko, beste hizkuntzekiko ahaidetasuna bilatu zaio. Hainbat teoria egin dira euskarak kaukasoar hizkuntzekin, amazigerarekin, iberierarekin eta beste hainbatekin ahaidetasuna baduela esan dutenak. Hizkuntzen arteko alderaketarako hizkuntzalaritzak taxutu dituen metodoak erabiliz, ordea, frogatu da teoria horiek ez dutela behar besteko oinarririk. Orain arte jakin denez, beraz, beste hizkuntzen artean euskarak ez du ahaiderik (indarra izan duten, baina hizkuntzalarien artean baztertuak diren teorien berri jakiteko, ikus: euskararen ahaideak, euskal substratuaren teoria, britainiar eta irlandarren euskal jatorriaren teoria).

Euskara Europan sustrai luzeena duen hizkuntza delakoan daude euskalariak; duela 8.000 bat urte euskararen aurrekari zen hizkuntza bat hitz egiten bide zen Pirinioen inguruan, eta orduz geroztik etenik gabeko historia izan bide du gure hizkuntzak inguru honetan.

Historia horretan, hizkuntzalariek gutxi gorabehera azken hiru mila urteko historia aztertu ahal izan dute. Aldi horren hasiera, berreraikitze lanen bidez ezagutzen dugu:

Erromatarrak iritsi zirenean, euskal hiztunen multzoa Demanda mendilerrotik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. Kristo ondorengo lehen milurtekoan eremu horrek atzerakada handia izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere Erromatar Inperioaren eraginez. Erromatarrek latina ekarri zuten berekin eta beren menpeko lurralde guztietara zabaldu zuten.

Orain arte, euskaraz ezagutzen diren lehen hitz idatziak, Akitaniako lurretan (Ipar Euskal Herria barne), Sorian, Errioxan, Zaragozan eta Huescan aurkitu dira. Gizaki izenak edo jainko-jainkosen izenak dira, eta hilarrietan eta aldaretan idatzi zituzten, K. o. I. mendetik III. mendera. Nafarroako Lerga herrian erromatarren garaiko hilarri bat topatu zuten, euskal gizaki izenekin, I. mendekoa. Bestalde, toponimiari begiratuta ere, euskararen bidez azaldu diren toponimoak daude aipatutako eremu osoan.

Euskalarien artean nagusi den iritziak dioenez, garai hartan euskaraz honako tribu hauek mintzo ziren: akitaniarrak, baskoiak, barduliarrak, karistiarrak, iakatarrak eta, agian, autrigoiak. Beste ikerlari batzuek baskoitze berantiarraren teoria euskarritzen dute, alegia, euskaraz mintzo zirenak akitaniarrak eta baskoiak zirela, eta mendebalderagoko tribuek indoeuropar hizkuntza zutela.

Hala ere, zaila da ulertzea nola inposatu ahal izan zieten beren hizkuntza baskoiek, Euskal Herriko leinu protohistorikoetan erromatartuena osatzen zutenek, beste gens-ei. Izan ere, gaztelaniazko vascongado hitzak ez du «baskoitua» esan nahi, baskoien zabalpenaren aldekoek adierazi ohi duten bezala, «euskalduna» baizik: XIX. mende arte nafar gehienak vascongadoak ziren, eta arabar eta enkartau asko ez ziren vascongadoak, romanzadoak edo latinadoak baizik.

Honakoak dira euskararen eremuko lurretan bizi ziren tribu protohistorikoak:

Ekialderago, baliteke andosinoak ere euskal hizkuntzaren batez mintzo izatea. Andosinoak gaur egungo Andorraren inguruan bizi ziren, eta oraingoz hipotesi onartuena da haien etnonimoak «handi» euskal hitzarekin zerikusia duela.

Euskaldunek elkarrekintza anitz izan zituzten erromatarrekin, eta euskarak bai latinetik, bai haren ondorengo erromantzeetatik mailegu ugari hartu zituen, apurka-apurka bere sistema fonetikora egokituta. Hizkuntzaren egitura sintaktikoak, berriz, nortasun propioarekin dirau, eraginak gorabehera.

Erromatarrek ekarritako latinaren ezarpenak eta zabalpenak garai hartan euskara inguratzen zuten gainerako hizkuntza guztiak desagerrarazi zituen: indoeuropar hizkuntzak (galiera, zeltiberiera eta lusitaniera) eta hizkuntza ez indoeuroparrak (iberiera eta tartesiera). Euskal Herriak eutsi egin zion bere hizkuntzari; hala ere, erromatarren kokaguneen ondoko lurraldeak latinizatu egin ziren, elebidun bihurtu ziren.

Erdi Aroan latinak garapen ezberdina izan zuen eskualdearen arabera, eta hizkuntza erromanikoak sortu ziren. Hala ere, euskarak eutsi zion latinaren eta hizkuntza erromanikoen hedapenari.

Erdi Aroan latinetik eratorritako hizkuntzek euskara inguratzen zuten:

Arabieraz mintzo zen jende multzoa ere bizi zen Tuterako eskualdean. Hor musulmanek ia lau mendez botere politikoa izan zuten. Musulmanek 711. urtetik aurrera penintsula ia osoa mende hartu zuten, Euskal Herriaren mugaraino. Euskaldunen eremuan ez zuten kokapen iraunkorrik izan, nahiz eta hainbat razzia egin zituzten, Arabako lurretan adibidez. Nafarroan, hala ere, harreman onak izan zituzten euskaldunekin hainbat mendez.

Hebreera ere hitz egiten zuten gutxi batzuek euskal lurraldeetan. Haatik, haren erabilera bestelakoa zen, erlijioari lotuta zegoen batez ere; nahiz eta gero juduen hizkuntza nagusia tokian tokikoa izan.

Hala eta guztiz ere, euskara zen Euskal Herriko hizkuntza nagusia. Ia Euskal Herri osoan mintzatzen zen garai hartan. Dena den, nagusitasun geografiko horri ez zegokion nagusitasun administratibo edo ofizialik. Inongo erakundeak ez zuen erabiltzen euskara bere jardun administratiboan edo dokumentazio ofizialean. Hizkuntza erromanikoek hartu zioten euskarari zegokion funtzio hori. Garai goiztiar hartatik hizkuntza haiek idatziaren prestigioa bereganatu zuten, eta euskara, berriz, herri xehearekin lotuta zegoen.

Aipatzekoa da Euskal Herriaren gaur egungo mugetatik kanpo ere euskaraz egiten zela, Pirinioetako zenbait tokitan eta Errioxako nahiz Burgoseko gune jakin batzuetan, hain zuzen ere. Errioxa eta Burgos aldeko euskaldun haiek, Erdi Aroan musulmanak lur haietatik egotzi eta gero egindako birpopulaketen ondorio izan zirela dirudi.

Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du. Kristo aurreko garaietan, iberierarekin eta zelta hizkuntzekin. Kristau aroa hastean, latinarekin —erromatartzeak eta kristautzeak ekarria— eta, handik berehala, arabierarekin eta Erdi Aroko erromantze jaioberriekin (okzitaniera/gaskoiera, aragoiera edo nafar erromantze eta gaztelaniarekin).

Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide gogorrenak frantsesa (geroago hurbildua) eta gaztelania ofizialduak izan ditu. Berrikitan izan ezik, euskarak ez du izan historian legezko aitorpen ofizialik.

Antzinako euskararen mugak zehazterakoan, kontuan hartzen dira Akitanian, Euskal Herrian, Errioxan eta Sorian aurkitu diren hilarrietako eta beste euskarri epigrafiko batzuetako euskal hitzak, toponimian gorde diren izenak eta geografo klasikoek euskararen eskualdeko tribuei buruz idatzitakoak. Aztarna horiek erakusten dute euskaraz mintzo zela Garona ibaiaren eta Demanda mendilerroaren arteko eskualdean, eta Bizkaitik Andorraraino. Luis Núñez Astrainek 2002an egindako lanak laburbiltzen ditu gaiari buruzko azken datuak.

Nabarmena denez, Euskal Herri osoa gainditzen zuen eremuan erabiltzen zen euskara. Hala ere, badirudi Nerbiotik harago eta Ebro ibarrean euskarak oso goiz egin zuela atzera, eta zenbait tokitan euskara ez zela hizkuntza bakarra, baizik eta beste hizkuntza batzuekin batera erabiltzen zela. Hasieran, zelta hizkuntzen aurrean atzera egin omen zuen, eta latinaren aurrean geroago.

Kristo ondorengo III. mendean, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera hasi zen. Horrek euskal gizartea nekazaritzara bultzatu zuen mende batzuetan zehar. Ondorioz, latinaren eragina moteldu egin zen eta euskararen eremua sendoagotu zen bere bizi-espazioan.

Hurrengo mendeetan, latinak, beste hainbat lekutan bezala, tokian tokiko hizkuntza erromanikoak eman zituen. Geroago, latin arruntaren aldaera horien bilakaerak gaskoi bihurtu ziren Pirinioen iparraldean eta gaztelania, nafar-erromanikoa eta aragoiera hegoaldean. VI. mendean, euskararen eremuko iparraldera frankoak eta hegoaldera bisigodoak iritsi ziren. Iparraldean euskarak atzerakada geografikoa jasan zuen, baina hegoaldean bisigodoen eragina askoz txikiagoa izan zen. Bisigodoak eurak ere latinizatu egin ziren eta VII menderako penintsulan ia galdua zuten euren hizkuntza. Hala ere, herri germaniarrek zenbait hitz utzi zituzten: gerra, xaboi, sala, harpa, gisa edo arropa.

VIII. mendean, arabiarrak iritsi ziren Nafarroaren eta euskararen eremuaren hegoaldera. Geroago, X. mende inguruan, erreinu kristauek arabiarrak hegoalderantz bultzatzen hasi zirenean, hutsik geratutako lurren birpopulatzeak gertatu ziren, eta euskarari dagokionez zenbait ondorio izan zituen. Batetik, badirudi euskaldunak hegoaldean ugaritu zirela Arabako hegoaldean, Errioxan, Burgosen eta Sorian eta Nafarroa Garaiko erdialdetik hegoaldera. Hala ere, eztabaida dago zenbateraino ziren agirietan agertzen diren herritar horiek edo zenbateraino iparraldetik etorriak. Bestetik, Bizkaiko mendebaldean, Enkarterrian, hiztun erromanikoak sartu zirenez, bertako hainbat tokitako euskara galdu egin zen.

XI. eta XII. mendeen artean, Gaztelako Erresumak Bizkaia (1180), Araba (1199) eta Gipuzkoa (1200) bereganatu zituen. Sarritan interpretatzen da gertaera horiek ekarri zutela Euskal Herriko administrazioetan hizkuntza ofiziala gaztelania izatea. Izan ere, garai hartan garatzen ari zen gaztelania. Euskararen mugetan jaio zen eta Errekonkistan lortutako botere politikoaren bidez, Gaztelak menderatuz joan zen lurraldeetan ezarri zuen, beste erromantze batzuk zokoratuz. Nafarroako Erresumari dagokionez, Nafarroako errege Antso Azkarraren garaian euskara lingua navarrorum izendatu zen (1167) alegia, nafarren hizkuntza.

XIII–XVI mendeen artean, Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresuma konkistatzea amaitu zuen (1200–1512). Beraz, botere politikoaren hizkuntza idatzia (gutxi batzuek zerabiltena) erromantze nafarra izatetik gaztelania izatera pasatu zen.

XVI–XVII. mendeek gure literatura idatziaren hasiera markatu zuten. Izan ere, 1545. urtean argitaratu zen lehen liburua euskaraz Linguae Vasconum Primitiae. Poema liburua da eta haren autorea, Bernart Etxepare, Nafarroa Behereko herri txiki bateko apaiza izan zen. Hala ere, gogoratu behar da 1539. urtean Frantzisko I. Frantziako erregeak latinaren ordez administrazioan frantsesa erabiltzeko agindua ezarri zuela eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza gaskoia izatetik frantsesa izatera pasatu zen. Hala bada, ez agirietan, ez testu teknikoetan euskarak ez zuen zabalkunderik izan. Hegoaldean, hizkuntza mintzatuari dagokionez, Arabako hegoaldeko hainbat eskualdetan eta Nafarroa Garaiko hegoaldean gaztelaniak euskarari gaina hartzen jarraitu zuen poliki-poliki. Euskarak eusten zion, nola edo hala, baina galdua zuen prestigioaren eremua. Euskara ezin zen erabili erakundeetan, ez eskolan... eta galtzeko atea zabalik geratu zen.

XVIII. mendean, euskarak atzerakada handia izan zuen Arabako lautadan, beteak beste, Gasteiz hiria (mendebaldeko euskararen sorgune nagusia izan zena) ordurako erabat erdaldundua zelako, eta handik eragin erdaltzailea zetorrelako inguruko lurretara. Ipar Euskal Herrian, Iraultza Frantsesaren garaipenak (1789) foruak deuseztatu zituen; geroago, 1793. urtean frantsesa nahitaez erabiltzeko betebeharra ezarri zen legez. Bestalde, euskarak lurralde zati handi bat eta hiztun kopuru handi bat galdu zuen Nafarroa Garaian. Euskaldunen Amerikarako joerak ere Euskal Herriko landagune askotan (euskaldunenetan, beraz) eragin handia izan zuen. Mendearen bukaera aldean, gainera, euskal herriaren historia garaikidea markatuko zuten gertakari erabakigarriak izan ziren: foruak deuseztatzea, industrializazioaren hasiera eta euskal nazionalismoaren eta sozialismoaren hastapenak.

Euskara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa herrialdeetan hitz egiten da. Euskal Herritik kanpo, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean (Oloroeko kantonamenduan: Eskiula edo Jeruntze herrietan...) entzun daiteke halaber. Hala ere, Euskal Herriko eskualde horietaz gain, euskara nonahi entzun eta erabil daiteke. Haur eta gazte gehienenek euskaraz ikasten dute eta hiztunen kopurua etengabe igotzen ari da. Euskara, aspaldiko partez, muga estuak puskatzen ari da.

Euskal diasporan ere, euskara milaka lagun batzuk gorde edo berreskuratu dute, besteak beste, tokian tokiko euskal etxeei esker. Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu.

Euskal Herrian bertan euskararen hedadura ez da berdina lurralde guztietan.

Euskarak, historian zehar, ia ez du onarpen ofizialik izan. Herriaren hizkuntza izan da beti, baina inoiz ez da erabili administrazioan. Gaur egun, Euskal Herriko eremu batzuetan hizkuntza koofiziala da.

Gaur egun, euskaraz hitz egiten den lurraldeak ez dauka batasun politikorik, Euskal Herria politikoki hiru administraziotan banatuta baitago. Administrazioak honako hauek dira:

Administrazio bakoitzak euskararen erabilerari tratamendu diferentea ematen dio eta, horren ondorioz, euskara arautzen duten bost araudi ezberdin daude. Egoera nahasi hau ez da batere mesedegarria euskararentzat.

Euskaraz dakien pertsona kopuruari buruzko azken azterketa 2016. urtean egin zen. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen erakunde publikoak egin zuten, elkarlanean. Datuak 16 urtetik gorako pertsonenak dira; beraz, kontuan izanda euskararen ezagutza handiagoa dela 16 urtetik beherakoen artean, euskaldunen ehuneko erreala handiagoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2016an 16 urtetik gorako biztanleen % 33,9 elebiduna zen (631.000 biztanle) eta % 19,1 elebidun hartzailea, alegia, euskara ulertzen zuten baina ez zuten egoki hitz egiten (356.000 pertsona). Erdaldun elebakarrak % 47 ziren (877.000 pertsona). Gipuzkoa zen euskaldunen ehuneko handiena zuena (% 50,6 elebidun eta % 20,4 elebidun hartzaile); Bizkaian % 27,6 ziren elebidun eta % 17,8 elebidun hartzaile; eta Araban % 19,2 ziren elebidun eta % 18,4 elebidun hartzaile. Azken urteetako joera euskararen ezagutzaren igoera da, bai elebidun osoen kasuan bai elebidun hartzaileen kasuan. Nabarmena da gazteen arteko igoera (% 71,4 elebidun dago 16 eta 25 urte arteko tartean), eta Arabako aldaketa (% 7 elebidun zegoen 1991 eta % 19,2 ziren 2016an).

Trebiñuko barrendegian, 2012an egindako azterketaren datuak hartuta, biztanleen % 22 elebiduna zen eta % 17 elebidun hartzailea. 2002tik 2012ra arteko tartean elebidunen ehunekoa bikoiztu egin zen. Adin tarteka, elebitasuna handiagoa da adin txikiagoetan: 15 urtetik beherakoen artean, % 65ek euskara ezagutzen dute.

Villaverde Turtzioz barrendegian, berriz, 2002ko datuak ikusita, biztanleen % 20,70 elebiduna zen eta % 16,9 elebidun hartzailea. Kontuan izanda 1986an euskaldunak % 3,4 besterik ez zirela, eta Enkarterrietako joera bera erakutsi dutela euskalduntzeari dagokionez, gaur egun euskaldunen ehunekoa askoz handiagoa izango da.

Nafarroari dagokionez, 2016ko azterlanak erakutsi zuen 16 urtetik gorakoen artean elebidunen kopurua % 12,9koa zela (69.000 pertsona), eta % 10,3 (55.000 pertsona) elebidun hartzailea zela. Elebidunen kopuruak gora egin du azken urteetan (1991n baino 3,4 puntu gehiago), bai eta elebidun hartzaileen kopuruak ere (5,7 puntu gehiago). 16 eta 25 urte arteko gazteen artean elebidunak % 25,8 dira.

Ipar Euskal Herrian, 2016an, % 28,4 elebidunak ziren eta % 16,4 elebidun hartzaileak. Joera beheranzkoa da. Hala ere, azken urteetan joera hori moteldu egin da.

Euskal Herritik kanpo, badaude oraindik ere euskaraz aritzen diren komunitateak Amerikan.

Euskararen erabilera neurtzen duten bi azterlan egiten dira periodikoki, bata inkesta soziolinguistikoaren baitan herritarrei galdetuta osatzen dena, eta bestea kaleko erabilera erreala behatuta osatzen dena.

Gainerako % 74,3k erdara erabiltzen zuten beti edo ia beti. Kontuan hartu behar da, hala ere, azken hauen artean bazela multzo txiki bat (% 5,2) oso gutxitan bada ere euskara ere erabiltzen zuena.

Erabileraren ehunekoak, ezagutzaren kasuan bezala, desberdinak ziren lurraldez lurralde. Euskararen erabilera trinkoa egiten zutenak % 20,1 ziren EAEn, % 6,6 Nafarroan eta % 8,1 Ipar Euskal Herrian.

Bestalde, kalean neurtutako erabilerari dagokionez, 2016an euskararen erabilera % 12,6koa izan zen, gaztelaniaren erabilera % 76,4koa, frantsesaren erabilera % 8,3koa eta beste hizkuntzen erabilera % 2,7koa. Lurraldeka, Gipuzkoan jaso zen erabilera-mailarik altuena, % 31,1ekoa; Bizkaian % 8,8; Nafarroan % 6,7, Ipar Euskal Herrian % 5,3, eta azkenik, gutxien erabiltzen zen lurraldea Araba zen, % 4,6ko erabilerarekin.

Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Sortzen lehena mendebalekoa izan zen, VIII. mendearen inguruan, Asturiasko erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak. Aurretik, euskarak batasun handia zuen eta Euskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiak bost sorgunetan.

Luis Luziano Bonapartek euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Euskaltzaindiko lehen presidente Resurreccion Maria Azkuek (1864–1951) Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, erronkariera (1991n hil zen azken hiztuna) euskalki berezitzat jo zuen, Bonapartek zubereraren barnean sailkatu arren.

Tradizioan, gipuzkera, bizkaiera, lapurtera eta zuberera izan dira euskalki literarioak, hau da, euskal literatura egiteko, aldaera horiexek erabili izan dira. Mendeetan zehar, lapurtera (Ipar Euskal Herrian) eta gipuzkera (Hego Euskal Herrian) izan dira euskalki erabilienak, maila jasoan. Bizkaierak, era berean, erabilera handia izan zuen XX. mendearen hasieran, Bizkaian Sabin Aranaren abertzaletasunak izan zuen indarrak bultzaturik.

Euskaltzainek Arantzazuko batzarrean euskara bateratzeko lehenengo arau multzoak finkatu zituzten, idatzian erabili beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea eta neologismoei buruzko arauak emanez. Hizkuntzaren batasunerako, gipuzkera eta lapurtera euskalkiak hartu ziren oinarritzat, baina gainerako euskalkien berezitasunak eta aldaerak ere kontuan hartuta.

Batasuna ez da bat-bateko gauza izan, eta, nahiz eta neurri handi batean egina dagoen, aurrera doan langintza da oraindik ere. Izan ere, Euskaltzaindiak pixkanaka onartu eta argitaratu ditu euskararen alorrak finkatzeko arauak eta gomendioak, eta jardun horretan segitzen du gaur egun ere.

Morfologikoki hizkuntza eranskaria da, tipologia ergatibokoa edo aktibokoa (deskribatzailearen ikuspegi teorikoaren arabera). Hitzen ordena neutroan subjektua objektuaren aurretik doa, eta objektua aditzaren aurretik (SOV ordena).

Euskararen sistema fonologikoak bost bokal ditu: /a/, /e/, /i/, /o/, /u/ (horiei zubereraren /y/ gehitu behar zaie). Munduan hedatuen dagoen tipo bokalikoa da. Beraz, euskara batez bestekoaren barruan dago. Diptongoekin ez da berdin gertatzen: euskarak bost dauzka (goitik beherakoak deritzen motakoak), /ai/, /ei/, /oi/, /au/ eta /eu/. Horrek nolabaiteko konplexutasuna ematen dio bokalismoari, eskuarki gaztelaniarenaren oso antzekoa denari (ekialdean /ui/ diptongoa ere bada, baina haren erabilera mugatua da oso).

Kontsonanteei dagokienez, euskarak, barietate estandarrean, 21 unitate dauzka. Sistemaren oinarriak hauexek dira: alde batetik, ahostun / ahoskabe oposizioa (kontsonante ahoskabeak alde batean eta ahostunak bestean, baina bakarrik herskarien artean) eta, bestetik, artikulazio moduen zatiketa hirukuna: badaude kontsonante herskariak (/p/, /t/, /k/, /b/, /d/, /g/), frikariak (/s/, /z/, /x/, /j/) eta afrikatuak (/tz/, /ts/, /tx/). Ozenek osatzen dute kontsonantismoa (sudurkariek eta urkariek, dardarkari bakunen eta anizkunen artean oposizioa dagoela) eta, ekialdeko eskualde batzuetan, aspirazioak (/h/), frikari glotala bera. Oro har, sistema kontsonantikoak ez dauka ezaugarri bereziki deigarririk, salbu eta, agian, fonema frikari eta afrikatuen kopuru handi samarrean.

Euskararen azentua intentsiboa izan ohi da. Ezin da errazki azaldu zertan datzan, zubereraz izan ezik, euskalki horretan azentuazioa finkoa baita, hitzeko azkenaurreko silaban. Beste euskalkietan, arau hauek dute indarra:

Konjugazio edo aditz komunztadura pluripertsonalak adizki bakar batean partaide batzuk biltzen ahal ditu: subjektua, osagarri zuzena (gehienetan, markatu gabe) eta zeharkako osagarria. Darama adizkia daramakio adizkiarekin alderatuz gero, berehala atzematen da ekintzako hirugarren partaidea, zeharkako osagaiarena egiten duena. 

Ikus ditzagun beste adibide batzuk:

Adizkiak, bereziki konjugazio pluripertsonalaren barruan, oso modu ikusgarrian zailtzen ahal dira, adibide hauek frogatu bezala (egiazko kasuak dira, baina gutxi erabiliak): ziezazkiguketen, z-ieza-z-ki-gu-ke-te-n morfemetan zatitua, edo generamazkionan (emakume bati hika hitz egiten zaionean), ge-ne-ram(a)-z-ki-o-na-n morfemetan zatitua.

Azkenik, konjugazio alokutiboak solaskidearen sexuaren arabera bereizten diren adizki-paradigmak biltzen ditu. Adizki horiek orokorrei buruz diferenteak dira, ez bakarrik hizlariak espresuki bere solaskidea aipatzen duenean (ikusi duk [mask.], ikusi dun [fem.]), hori beste aditz pertsona bati baitagokie, baizik eta solaskideak ekintzan esku hartzen ez duenean ere bai: liburu hau irakurri diat (gizon bati hitz egiten zaionean), liburu hau irakurri dinat (emakume bati hitz egiten zaionean); adizki markatugabea, solasaldiaren erreferentziarik egiten ez duena, liburu hau irakurri dut esaldian dago. Forma berezi horien erabilera harreman eta egoera jakin batzuetara mugatuta dago: erabiltzen diren barietateetan, aditz-joko alokutiboa arrunta da anai-arreben artean eta adin bertsuko adiskideen artean; ohikoagoa, dena den, gizonezkoen artean emakumezkoen artean eta harreman mistoetan baino. Bestelako egoeretan forma alokutiboen erabilera urria da, edo ez da gertatzen.

Euskaraz, hitzen ordena SOV (subjektua – objektua – aditza) izan ohi da, marka ergatiboa duten hizkuntzetan oso zabaldua dagoena. Hala ere, euskarak malgutasun sintaktiko nabarmena du. Esaldien mailako ordenarik ohikoena (Jonek(S) auto berria(O) erosi du(V)) izenen eta postposizioen arteko harremanarekin bat dator (euskaraz ez dago preposiziorik): aulkiaren atzean, iritzi horren aurka. Gaztelaniatik harturiko preposizioak, euskarak onartu eta gero, beste postposizioak bezala portatzen dira: iritzi horren aurka. Izen sintagmaren eta haren genitibozko osagarriaren arteko ordena (aitaren etxea) bat dator tipologikoki hitzen oinarrizko ordenarekin. Gauza bera esan daiteke egitura konparatiboez: hauetan, konparazioaren bigarren osagaia adjektiboaren –hau dagokion graduan– aurretik agertzen da (zu baino gazteagoa).

Mendeko perpaus erlatibodunak laguntzen duten substantiboaren aurretik joan ohi dira ([erosi berri dudan](Rel) liburua). Hala ere, hori ez da modu bakarra klausula erlatibodunak sortzeko: maila batzuetan zeina izenordaina erabiltzen da, erromantzearen egituraren antzera, hots, erlatiboa substantiboaren ondoren. Gaurdaino ia-ia iraun ez duten eraikuntza zaharretan, erlatiboa erreferentearen atzetik ere bazihoan, hala nola: monument ageri eztiradenak (Rel) bezala zarete (Leizarraga, 1571, Lukas XI, 44). Joskera hori oraingoarekin alderatzen ahal da (ageri ez diren (Rel) monumentuak bezala(koak) zarete). Barne erlatiboko klausulak dira, seguru asko. Horrenbestez, euskarak izan litezkeen aukera tipologiko guztiak dauzka mendeko esaldi erlatiboak osatzeko.

Euskararen lexikoa da hizkuntzaren gainean gutxien ezagutzen den kontuetako bat eta horrek bide eman die balizko iritzi etimologiko guztiei, fundamentuarekin edo gabe. Zoritxarrez, azken hauek izan dira nagusi historian zehar. 

Gaur egungo ikerketek (Joseba A. Lakarraren eskutik) adierazten dute, antza, jatorrizko lexikoaren multzoaren muina erro laburretan, monosilabikoetan, oinarritzen zela eta, hortik abiaturik, hizkuntzaren bilakaeraren ondorengo urratsetan, bi silaba edo gehiagoko erroak sortuz joan zirela. Euskarak hiztegi etimologiko on baten behar gorria du. Gaur egun euskarazko hitz jator gutxi zehazki ezagutzen ditugu; esan dezakegu hainbat hitzak jatorrak direla zehazki, adibidez, aditz osagarririk gabe (hau da, «izan» edo «egon») erabiltzen diren aditz guztiak («dakar», «dabil», «dator» eta bezalakoak), soin baten zati ia guztiak («esku», «begi», «buru» eta bezalakoak), zenbakiak adierazten dituzten hitzak «mila» zenbakiraino («mila» eta handiagoak diren zenbakiak latinetik eratorri ziren), ahaidetasuna adierazten duten hitzak («aita», «neba», «arreba», «osaba» eta bezalakoak) eta izenordain guztiak («gu», «hau», «ezer», «nor», «zerbait» eta bezalakoak). Jatorri ezezagun edo zalantzakoa duten hitzak ere ditugu, adibidez, «alai» eta «jai» hitzak ez direla jatorrak dirudi, baina ezin dugu esan nondik eratorri ziren.

Euskarazko hitzekin lotura duten hitzak beste Eurasiako hizkuntzetan aurkitzen ditugu Eurasiako hizkuntza zaharrenetako bat delako: ele — uraldar kel «hizkuntza» eta mongoliera хэл (hel) esanahi berdinarekin, gutxi (antzineuskaran — guti) — dravidar guti «txiki», etb.

Maileguei dagokionez, badakigu euskara latinezko eta erromantzezko hitzez elikatu dela lotsarik gabe. Mailegu batzuk begi-bistakoak dira (bake  seme; anderexo  andereño; cison  gizon...

Gaur egun ezagutzen den euskara ez da antzinaro hartakoa bera. Horregatik aitzineuskara deritzo garai hartako euskaldunen mintzairari; eta aitzineuskaratik gaur egungo euskarara, garai hartako latinetik gaur egungo gaztelaniara dagoen antzeko aldea edo handiagoa legoke.

Orain arte euskaraz idatzita aurkitu diren esaldirik zaharrenak Donemiliagako glosak dira (X. mendea). Horren zergatia hauxe da, herri literatura eta tradizioa ahoz transmititu izan direla batez ere.

Glosak, latinezko testuak ulertzeko monje kopistek idazten zituzten oharrak dira, hau da, zatirik zailenei buruzko ohar batzuk Guec ajutuezdugu (ez dugu laguntzarik) eta Içioki dugu (piztu dugu) dira.

Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae liburua euskaraz argitaratutako lehena da, 1545ekoa. Izenburua latinez dago, baina liburu osoa euskaraz. Idazleak idazterakoan ez zuen eredurik izan. Horregatik, grafia asmatu behar izan zuen eta euskararen soinuak, hotsak, paperean emateko erdaran erabiltzen ziren letrez baliatu zen: apeza izanik, baitzekien erdaraz idazten.
 
Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria (1571) Joanes Leizarragak idatzi zuen. Apaiz katolikoa zen, baina garaiko Nafarroako erregina protestante bihurtu zenean higanot bihurtu zen, beste kristau asko bezala. Erreginak Itun Berriaren itzulpena euskarara egitea eskatu zion Leizarragari, dotrina kalbinista zabaltzeko. Horrela, Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria argitaratu zuen 1571. urtean. Liburua Vulgatatik itzulia bada ere, baditu itzulpena ez diren beste atal batzuk: horien artean, Nafarroako erreginari zuzendutako gomendio gutuna, non Euskal Herria izenari lurraldea zehazten zaion, baita euskara eta euskalkien izan zituen arazoak azaltzen dituen «Heuscalduney» deritzon atala ere.

Gero (1643) euskal prosaren gorengo emaitza da, eta aszetika deritzon azpijeneroko obra unibertsala, nolabait 1643. urtean azaldu zen, Bordelen inprimaturik. Haren egile Pedro Agerre Azpilkueta (Axular) Nafarroa Garaiko Urdazubi herrixkan jaio zen. Axular goitizena bere jaiotzeko baserritik datorkio. Iparraldeko Saran eman zituen Axularrek bere urterik gehienak, hango errektore edo parroko. Liburuaren hizkuntza eredua, geroago lapurtera klasikoa deitu zena da. Eredu horretara heltzeko, Axularrek herriak ulertzeko moduko hitzak eta adierazpideak bilatzen ditu, baina horretan aberastasunik batere galdu gabe. Horregatik esaten da Axular dela euskal prosaren benetako sortzailea, Leizarragak bidea nolabait jorratu bazuen ere.

Eguna (1937) euskara hutsean idatzitako lehenengo egunkaria da. 1921ean sortutako Donostiako Argia astekaria bilakatzeko ahalegin guztiek lur jo bazuten ere, hazia ereinik zegoen euskaltzaleen artean. Egunkaria gerra hasi arte, hala ere, ez zen gauzatu, Eusko Jaurlaritzak 1937. urtearen hasieran Eguna plazaratu zuen arte. Sei hilabete eskas iraun zuen lehenengo euskal egunkariak, militarrek ekainean Bizkai osoa kontrolatu bitartean, alegia.

Euskarak lapurtera idatziaren bidez, batik bat, bizi zuen berpizkundea. Ondokoak izan ziren euskal literaturari hasiera ematen zioten autoreak:

Hurrengo mendeetan gainerako euskalkiek idatzizko garapen handiagoa izan zuten. Euskalki literarioak lapurtera, bizkaiera, gipuzkera eta, apalkiago, zuberera izan ziren. Berpizkunde osasuntsu baten ondoren, hegoaldean XVIII. mendean geldiune bat jazo zen, non erlijio-testuen itzulpen txepelen erdian Agustin Kardaberazen Eusqueraren berri onac nabarmendu zen. Era berean, egile handirik izan zen: Axular XVII. mendean, Juan Antonio Mogel eta Pedro Antonio Añibarro XIX.enean eta Estepan Urkiaga Lauaxeta, Txomin Agirre, Xabier Lizardi eta Gabriel Aresti besteak beste, XX.enean.

Euskara Bearnoko hainbat herri eta auzunetan mintzatua da. Herri eta auzune horiek Zuberoaren inguruan daude. Honako hauek dira: Aramitze, Arriba, Arribalda, Azpilda, Ereta, Hagoeta, Jeruntze, Lixoze, Nabarzi, Orin eta Tabaila-Uzkaine. Batzuek zerrenda horretan sartzen dituzte Eskiula, Jeztaze eta Ozaraine-Erribareita ere, baina gehienetan Zuberoako herritzat hartzen dira.

Euskal Herria igaroleku zelako beste froga bat Donejakue bidea da. Erdi Aroan hasi zen, eta denbora luzez (X. mendetik XIX.eraino) erromes asko heldu ziren Europa osotik Compostelara, Done Jakue apostoluarena omen zen hilobia ikustera, zerua irabazteko bidea zelakoan. Bideko pausaleku handienetakoa zen Orreagako monasterioak, konparazio batera, oraindik XVII. mendean urteko 20.000 janari ematen zituen. Euskarak harridura pizten zuen bidaiarien artean. Itsaso erromanikoaren barnean euskararen uharte ikusgarria ageri zen. Horregatik, bidaiariek hiztegitxoak osatu zituzten, batzuk oso zaharrak, XII. mendekoak.

Beilarien artean Aymeric Picaud frantsesa dugu famatuena gure historian. Picaud frantziar erromesak Done Jakue bidea egin zuen XII. mendean eta ikusitakoaren gida bat latinez idatzi. Bertan euskaldunak eta lurraldea deskribatzen ditu eta kexu ageri da eman dioten tratuaz. Hala ere, euskarazko hitzen zerrenda bat bildu zuen, ezagutzen den lehen euskal hiztegitxoa bilduz. Codex Calixtinus (1132–1135) latinezko liburuan Pirinio hegoaldeko biztanleak «nafarrak» (nauarri) deitzen ditu; iparraldekoak, ordea, «baskoak» (bascli). Hala ere, ez direla bereizten dio: berdin jan, jantzi eta hitz egiten dutela.

Arnold von Harff alemaniar zalduna, 1496–1499 urteen artean egindako erromesaldietan, Euskal Herrian ere izan zen, eta erromesaldi horien berri eman zuenean, euskarazko hiztegitxo bat jaso zuen.

Euskalduna euskaraz hitz egiten duen pertsona da, non jaio zen edo non bizi den berdin dio. Beraz, euskaldun guztiak ez dira Euskal Herrian bizi, Euskal Herritik kanpo ere euskaldunak bizi dira eta horren froga bizia dira munduan zehar topa daitezkeen Euskal Etxeak edo Euskara edo Euskal Kultura irakasgai dituzten zenbait Unibertsitate.

Historian zehar ez dira gutxi herria utziz mundu zabalera abiatu zirenak. XVI. mendeaz geroztik, Amerikarako bidea izan zen norabide nagusia. Ameriketan egiten zituzten lanbideak desberdinak dira, baina zenbait garaitan artzaintza nagusia zen. Argentinan, Buenos Aires hiriburuan esne industria XIX. mendean euskaldunen eskuetan zen, hala nola, gazitegiak (okela kontserbatzeko industria, alegia); bi lan horiek «euskaldunen lanak» deitzeraino heldu ziren. Horretaz gain, euskaldunak aritu ziren Ameriketako hainbat eta hainbat jardueratan: Kaliforniako urre-meatzeak, ostatuak eta merkataritza, Argentinako Pampa ordekan, unai gisa...

Euskal etxeak atzerrira joandako euskaldunak batzen diren lekuak dira. Elkarte horien helburua elkarren arteko laguntza eta euskal nortasuna babestea dira. Horretarako ekintza ezberdinak antolatzen dira: Euskarazko klaseak, kanta eta dantza taldeak, aldizkariak, liburuak, festak, bertsolari txapelketak, eta abar.

Munduan zehar dauden euskal etxeetatik zaharrena Montevideoko (Uruguai) Laurak Bat euskal etxea da, 1876. urtekoa. Urte berean, Argentinan Laurak Bat izena duen beste euskal etxe bat zabaldu zuten halaber.

Gaur egun, guztira 162 euskal etxe ofizial daude mundu osoan zehar eta beste 30 bat inguru oraindik ofizialak ez direnak.

Euskarak eta euskal kulturak interesa sortzen dute Euskal Herritik at. Horren oinarrian arrazoi desberdinak daude, zientifikoak eta sentimentalak.

Arrazoi zientifikoek mugiarazten dituztenentzat, euskara ikasgai edo ikergai da. Horientzat, euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezaugarri bereziak dira interes-sortzaile; adibidez, euskara lurralde berean sustraituta gutxienez hogei mendetik gora egin duen hizkuntza izatea, eta ahaide ezagunik gabeko hizkuntza izatea.

Arrazoi sentimentalak dituztenak, ordea, garai bateko egoera sozio-ekonomikoak bultzatuta, bizimodua ateratzera atzerrira joan behar izan zutenak edo horien ondorengoak dira. Migrazioaren ondorioz, euskotarren komunitateak sortu dira han-hemenka, eta euskaldunak dira haietako hainbat.

Edonola ere, arrazoia bata ala bestea izanik, interes horri esker euskararen eta euskal kulturaren presentzia asko hedatu da munduan zehar.

Euskal Herriko baleazaleek pidgin bi sortu zituzten Ipar Atlantikoan egindako bidaietan: Islandian euskara-islandiera pidgina, eta Ternua eta Labradorren algonkin-euskara pidgina. XVIII. mendearen inguruan galdu ziren, baina idatzizko lekukotasun apur batzuk gorde dira.

Euskara, hizkuntza gutxitua izanik, ez da egoera arrunta bizitzen ari bere lurraldean. 1980ko hamarkadatik hainbat aurrerapauso eman badira ere (hizkuntza koofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako iparraldean), zenbait esparrutan oso presentzia eskasa du. Horri aurre egiteko, frankismo bukaeratik talde ugari sortu dira euskararen alde lan egiteko, zeregin horretan jada ziharduten taldeei gehituz.

Hauek dira euskararen alde diharduten elkarte nabarmenenak:




#Article 64: Itzulpengintzaren historia (701 words)


Itzulpengintzaren nahia eta beharra betidanik izan da gure gizartean, baita ere ordenagailuak existitu aurretik ere. Horregatik, lehenengo ordenagailuak agertu zirenean, 40. hamarkadan, itzulpen teknikoa informatikaren aplikazio garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen.

Lehenengo ordenagailu horietatik egun arte anitz esperimentu egin izan dira informatikaren alor honetan. John Hutchins britaniar akademikoa beharrezko erreferentzia da itzulpen teknikoaren bilakaera ezagutu ahal izateko.

Bilakaera hau azaltzeko Johnatan Slocum-en eskema jarraituko da, eskema honek itzulpengintza teknikoaren garapena hamarkadak erreferentzia gisa hartuz azaltzen ditu. Honek 1985 arteko lau hamarkadak aipatzen ditu, halere, beste bi hamarkada gehituko diogu azalpenari.

Yehoshua Bar-Hilleli 1951n Massachussetts-eko Teknologia Institutuak (MTI) Itzulpengintza automatikoan aritzeko dedikazio esklusiboa eman zion. hurrengo urtean, 1952an, Itzulpen Automatikoaren lehenengo sinposioa antolatu zen hizkera kontrolatuak, azpi-hizketak, sintaxiaren beharra, edo gizakion esku hartzerik gabe aritzeko aukera bezalako gaiekin. 1954ean Itzultzaile automatiko baten lehendabiziko agerpen publikoa egin zen Georgetown-eko Unibertsitatean. Honek IBM-ren laguntza eta Leon Dostert ikerlariaren parte harztea izan zuen. Errusieraz zeuden 48 perpausa aukeratu eta ingelerara itzuli 250 hitzetako hiztegia eta 6 erregela gramatikalen bidez. Erakustaldiak arrakasta handia izan zuen, eta AEBetan? aurrekontuen partida garrantzitsuak (gehienak Defentsa Ministerioak emanda) egon ziren errusiera, frantses eta alemaneratik itzulpenak egiteko. fully automatic high quality translation (FAHQT) delakoaren helburua planteatzea hasierako euforiak eragin zuen. Hamarkada honetako garapen antzindarien artean Georgetown eta Texas unibertsitateetakoak azpimarratu behar dira, bertan gaur egun oraindik erabiltzen ditugun bi sistemen oinarriak ezarri zire, hala nola: SYSTRAN eta METAL.

Hasierako inbertsio handiek ez zituzten espero zituzten emaitzak eman. Bar-Hillel-ek 1960an FAHQT-aren ideia zalantzatan jartzen ausartu zen esanez, gizakiak eginiko itzulpenetan lortutako emaitzekin alderatu ahal izateko oraindik ezin lor daitezkeen ezagutza semantiko eta pragmatikoa gehitu beharra legokeela, hortaz, helburu gutxiago izateko aholkua eman zuen. 1964an Natural Research Council-ak Automatik Language Processing Advisory Comitee izeneko komitea eratu zuen Itzulpen Automatikoa baloratzeko. Baina bi urte beranduago argitaraturiko emitzek ondorio larriak izan zituzten; ez baitzen itzulpen automatikorik lortu testu zientifiko orokorretarako, eta gainera bazirudien epe laburrean ez zirela lortuko. Emaitza txar hauen ondorioz diru murrizketa egon zen eta azkenean AEBtako? ikerketekin bukatu egin zen. Halere, teoria mailan aurrerapen handiak egon ziren garai honetan. Noan Chomsky-k hizkuntzen azterketan iraultza sortu zuen Syntactic Structures bere lana argitaratzean 1957an. Informatikari dagokionez, maila altuko programazio datu eta hizketa egituren diseinu berriek (ALGOL, LISP) algoritmo eta modulu metodologien garapena ekarri zuten, diziplinaren bilakaeran funtsezkoak izan zirenak hain zuzen.

ALPAC txostenak erabat kaltetu zuen ia beti, baina Kanada eta Europan ez zuen ia eraginik izan. 1976an TAUM taldeko ikerlariek (Traduction Automatique de l'Université de Montréal) MÉTÉO sistema aurkeztu zuten, metereologi parteak ingelesetik frantsesera itzultzen zituena. Sistema honek historia egin zuen bere aplikapena eta diseinuaren egokitasunagatik. Urte berean EBak? Itzulpen Automatikoa erabiltzea erabaki zuten administrazio egoitza desberdinetan itzulpen eskaera hazkunde haundiari aurre agin ahal izateko. Komisioak  garatu eta zituzten beharretara egokitzeko lizentziak erosi zituen.Geroxeago, Europan ikerketa sustatu eta itzulpenen kalitatea hobetzeko ideiarekin, Komisioak berak
 proiektu handizalea finantzatu zuen. Laurogeiko hamarkada osoa hartu zuen garai hura metodo sinbolikoen garapena eta sintaxi (ezaugarriak bateratzean oinarrituriko gramatikak) eta semantika mailako (predikatuen logikan oinarrituriko formalismoa) ikerketaren bizitasun handia izan zuen ezaugarri nagusi. Halere, teoria mailan eginiko aurrerapenak ez ziren emaitzetara ailegatzen.

Dudarik gabe 1991n EB-k agindu zuen Danzin txostenaren emaitzekin lotuta, Europan IArekin? zerikusia zuten berri txar bi egon ziren. Instituzioei dagokionez, EB-k EUROTRArako finantzazioa bertan behera uztea erabaki zuen; enpresen aldetik, PHILIPS-ek ustekabean amaitutzat eman zuen adituen artean prestigiorik gehien zuen proiektuetako bat, ROSETTA. Une horretan bertan Japonen aurreko urteetako inbertsio onen ostean aurrekontuen politika zuhurrago bat aplikatu zen. Beherakada orokorraren Testuinguru horretan itzulpen lagunduaren produktu mota bat azaldu zen merkatura, aurrekoen oso bestelako diseinua zuena. Itzulpen memorien kudeaketa programak ziren, hasiera batean IBM-k (Translation Manager) eman zuen ezagutzera eta geroago publikora atera zituzten alemaniako TRADOS enpresek (Translator´s Workbench) eta STAR (TRANSIT), eta Espainiako ATRIL (DÉJÀ-VU). Azpimarra daitekeen garai hartako beste alderdi bat Internet-aren garapena da itzulpenaren ikuspegitik lokalizatzearen ikuspegirako aldaketarekin batera.

Gaur egun etapa berri baten hasieran gaude. Enpresa eta merkatuen globalizazioarekin batera produktuek eta zerbitzuek tokian tokiko egokitzapena izatea dator. Iraganaren jazarle, teknologia asko arkitektura hibridoetan sartzen eta osatzen ari dira, itzulpena orain benetan elektronikoa den informazioaren ziklo konplexuaren beste maila bat bailitzan ulertzen dute. Garapen hauen guztien leitmotiv deiturikoa Internet da oraindik ezin aurrera ditzakegun inplikazioekin, baina neurri handi batean jabego intelektuala eta pilatzen ari diren hizkuntza baliabide ustiaketaren eskubideak argituko diren moduaren menpe daudenak.




#Article 65: Morfologia (hizkuntzalaritza) (172 words)


Hizkuntzalaritzan, morfologia (grezierazko morphé, forma, eta logos, tratatua) gramatikaren zati bat da. Hitzak ikasten ditu ikuspuntu formaletik, beren harremana esanahiarekin, eta hitz berrien edota hitz formen formatze prozesuak.

Gramatika tradizionalean, morfologiari analogia deitzen zitzaion. Morfologia hitza, lehen biologiaren arloan aplikatuta, XIX. mendean erabiltzen hasi zen.

Morfologiak hitzen prozesu flexionalak ikertzen ditu, hau da, bariazio nominalak (genero eta zenbakia...) eta aditz paradigmaren bariazioak (pertsona, denbora...), morfologia flexiboa bezala ezagutzen da.

Deribazioa eta konposizioa ere aztertu beharko du (morfologia deribatiboa). Beste aldetik, hitzei karakterizazio funtzionala ematen die. Azken gai honetan, morfologia eta sintaxia hurbil egon daitezke. Ikasketa hauen arteko mugak ez daude argi, morfologiak sintaxiaren zati batzuk dituelako eta alderantziz ere bai, adibidez: Larrosa gorria da eta kotxeak gorriak dira, hortik morfosintaxia sortu da.

Bi ikuspegi eman ditzakegu: batetik, unitatea eta prozesua, non harremana duten unitateak bata bestetik deribatzen diren (ogiak-ogi); bestetik, unitatea eta disposizioa, propietate distribuzionalen ikerketan oinarrituta.

Atal honetan beharrezkoa da morfosintaxia zer den azaltzea, zeren liburu eta hiztegi guztietan agertzen baitzaigu; beraz, nahiz eta wiki honetan ez agertu, berehala azalduko dugu:




#Article 66: Sintaxi (287 words)


Sintaxia (grezieratik συν- syn-, batera, eta τάξις táxis, antolaketa) edo joskera hizkuntzalaritzako atal bat da, esaldien egitura finkatzen duten arauak aztertzen dituena. Sintaxia arau horiek izendatzeko ere erabiltzen da, hizkuntzaren sintaxia esapidean adibidez. 

Esan daiteke morfologiak hitz baten zatiak (morfemak), hauen funtzioa eta hitz osoari ematen dioten zentzua aztertzen dituela, gauza bera egiten duela sintaxiak esaldi osoarekin, haren zatiak (sintagmak) aztertu eta esaldian duten jokaera ulertuz. Sintaxian hitzak esaldiaren testuinguruan aztertzen dira, beste hitzekin duten harremana eta esaldian duten funtzioa zehazten da.

Gramatika arduratzen da sintaxiaz.

Sintaxia da, perpausa osatzean, hitzen artean dauden harremanen zientzia. Apolonio Diskolok (II. mendea) eman zion izena, baina bere jatorria lehenago ere koka dezakegu, subjektu eta predikatuaren arteko desberdintasunean (Aristoteles) edo greziar morfologian, hitzak perpausaren ataletan sailkatzeak eramaten baikaitu funtzio sintaktikoak mugatzera. Horrela agertzen da bere jaiotzetik bi kontzeptu ezberdintzeko zailtasuna: logikako sintaxia eta analisi morfologikokoa. Nahiz eta haien arteko mugak ezeztatu, haien arteko lotura izendatzeko morfosintaxi terminoa erabiltzen da.

Logikari dagokionez, esan behar da Erdi Aroan zehar, analisi sintaktikoari lotuta egon dela, XVII. mendeko Arrazionalismoarekin eta Grammaire générale et raisonée delakoarekin amaitzen den tendentzia bat, Port-Royalekoa deitua (1660), konfiguratuz. Joera hau konparatismoaren hasieran krisian hasten da, eta, nola gure egunetan oraindik mantentzen da eskolako gramatiketan, linguisten kezka desagertzen da, datuak batzearekin batera kezkatuta.

Aurkikuntza fonologikoaren zabalkuntza ez doa jarrera honen aurka eta hizkuntza familiarren ikasketak indartzen du. Ordea, irizpide metodikoak hartzen dira, enpirismo orokorra dela eta, zeren deskripzio sintaktikoa gutxitzen uzten du.

Hortik, fonologiak arnastuta, berehalako osagai difusioa sortzen da. Testu eta esaldien analisia egin behar da, mailaka, eta unitateei izena jarri behar zaie, esaldi edo perpausaren barruan betetzen duten paperaren arabera, honela, deskripzio fonematiko batera iritsi arte. Metodo hori hartu dute gramatika sortzaile gisa, hau da, hizkuntzaren ekoizpena arauen bidez.




#Article 67: Semantika (119 words)


Semantika zeinu linguistikoen esanahia eta hauen konbinaketak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Semantikaren ikuspuntua sinkronikoa edo diakronikoa izan daiteke.

Breal-ek, aurrekoetan oinarrituta, semantika diziplina linguistikoa bezala eman zuen.

Beranduago, Peirce-k, Ogdon-ek, Richards-ek eta beste jakitun batzuek ikertu zuten zeinuaren jatorriaren gainean, kriterio analitiko batekin.

Hauek ikertu zuten baita ere zein paper betetzen zuen hizkuntzak mundu pertzeptibo kognitiboan; honekin Humbold-ek hasi zuen baina Sapir, Maslinowski eta Benjamin Lee Whorfek jarraitu zuten ikerketekin.

Esatekoa da estrukturalismoak izan duela eragin gutxi semantika sistematiko bat eraikitzean: orokorrean, soilik aztertu ditu kriterio-historikodun talde lexikoak, eta baita idealistak eta giza-politikoak ere.

Azkenengo emaitzak atera ditu Uriel Weinreich-ek, Pragako Zirkuluarekin eta antropologiarekin edota Katz eta Fodor eta beste transformalistekin parekatuta, haien asmoa edo aspirazioa dela medio.




#Article 68: Tunisia (1736 words)


Tunisia Afrika iparraldeko Mediterraneo itsasoko kostaldean dagoen estatua da. Hiriburua Tunis da. Hiri nagusiak Sfax, Ariana, Susa, Bizerta eta Kairuan dira.

Tunisia Ipar Afrikan kokatua dago, Mediterraneoaren itsasertzean, Ozeano Atlantikoaren eta Nilo ibaiaren erdibidean. Mendebaldean Aljeriarekin eta hegoalde eta ekialdean Libiarekin egiten du muga. Kostak bira bortitza egiten du, Mediterraneorantz bi aurpegi erakutsiz, ipar eta ekialdean (1.000 km inguruko itsasertza). Gutxi gorabehera 750 km luzeko eta 350 km zabaleko lurraldea hartzen du.

Nahiz eta oso eremu zabalekoa ez izan, Tunisiak aniztasun klimatiko eta geografiko handia du, oro har herrialde laua izan arren, iparraldearen salbuespenarekin. Hala, zenbait lurralde desberdin bereiz daitezke iparretik hegora. Atlas mendien hedapenak Tunisia zeharkatzen du Aljeriako mugatik mendebaldean ekialdeko penintsularaino: Tell-eko Atlasa. Azken honetan dago herrialdeko gailurrik garaiena: Chambi djebela (1.544 m). Mendi hauen iparraldean ordokiz eta mendixkaz osatua dago, nahiz eta ipar-mendebaldeko kostan mendiak 1.050 m garai izatera iritsi daitezkeen. Sahil ekialdeko kostaldearen izena da, olibondo labore bakarrekoa. Lur barnerantz estepa hedatzen da. Tunisiaren hegoaldea, estatuaren %40a, Sahara basamortuak hartzen du.

Iparraldean Mejerda ibaia herrialdeko ur-laster iraunkor bakarra da; Aljerian sortzen da eta Tunisko golkoan itsasoratzen da ibar emankorra moldatu ondoren. Mendikateetatik hegoaldera estepa-ordokia hedatzen da, mendebaletik ekialdera jaisten delarik. Ordokiaren oinetan zerrenda laua eta behea dago, batez ere chot edo aintzira gaziek eta maiz askotan lehortuek osatua dena. Handik hegoaldera basamortua hedatzen da, Aljeriako Ekialdeko Erg Handiaren jarraipena, gizakien bizileku bakarrak putzu artesiar zenbaiten inguruetan aurkitzen direla. Itsasertz ebakiak, lurmuturrak (Zuria, Bon) eta golkoak (Hammametekoa, Gabeskoa) moldatzen ditu eta handik hurbil zenbait uharte (Jerba, Kerkenna) aurkitzen dira.

Iparraldeak Mediterraneoko klima du negu arinak eta uda lehor beroak eta mendietako iparraldean urteko 1.000 mm eta gehiago euri ur biltzen da. Zenbat eta hegoalderago joan gero eta klima gogorragoa da; estepan urteko 150–400 mm ur biltzen bada, hegoaldeko basamortu eremuetan ez da 100 mm-ra iristen urteko euria. Kostaldeko klima, oro har, ihintzak, lainoek eta halako fenomenoek gozatua izan ohi da. Iparraldean Mediterraneoko basoari dagozkion zuhaitzak heltzen dira (artea, artelatza, olibondoa eta beste); estepak gehienbat espartzuak estaliak dira, basamortuan ia landarerik batere ez dela.

Erlijio ofiziala islama da (sunniak % 99,4). Biztanleen banaketa hau da: arabiarrak % 98,2; berberiarrak % 1,2. Gizarte aurrerakuntzen (biztanleriaren % 7 bizi da bakarrik pobretasun mailatik behera) eta aurrerakuntza juridikoen (emakumearen estatutuaren erreforma) bidez, Tunisiak hazkunde demografikoa kontrolatu ahal izan du. 1966an familia plangintza jarri zen abian eta hazkundea berehala jaitsi zen: % 2,5etik % 1,8ra jaitsi zen hamar urtetan. Hala ere, jaiotza tasak garaia izaten jarraitzen du, eta 15 urtetik beherakoek biztanleriaren % 35 hartzen dute. Irakaskuntza eta alfabetatze maila Aljeria eta Marokokoa baino hobeak dira. Analfabetoak biztanleen % 33 besterik ez dira 15 urtetik gorako biztanleetan; 1993-1994 urteetan kanpaina handiak egin ziren ehuneko hori jaisteko. Tunisiako biztanleria oso homogeneoa da (berebere gutxi dago). Biztanle gehienak kostaldean bizi dira. 1972ko liberalizazioaren ondoren gizarte mailen arteko aldeak nabarmendu egin ziren. 1970-1980 urteen bitartean, berriz, nahaste handiak izan ziren gizartean, inflazioaren eta erosteko ahalmena jaistearen ondorioz. 1990eko hamarraldiaren hasieran gizartearen egoera zaila zen oraindik; hala ere, hainbat hitzarmen izenpetu ziren sindikatuekin eta horrek baretu egin zuen zertxobait egoera. Biztanle aktiboen laurdena langabetua da. Gobernuak 1970eko hamarraldiaren hasieran Europarako emigrazioa eten bazuen ere, mugak itxiz, emigrazio horrek ezkutuan jarraitzen du. Zine el-Abidine Ben Ali-ren erregimenak 1995. urteaz geroztik saio ugari egin ditu pobretasunari aurre egiteko: solidaritate funts nazionala osatu eta mikrokredituetarako banku bat sortu du, nekazari guneak zabaldu ditu, nazioarteko laguntza eta egitasmo sozialak bultzatu ditu, etab.

Berberiar nomadak dira lehen biztanle ezagunak. K.a. XII. mendetik K.a. II. mendera feniziarrek merkataritzarako portuak ezarri zituzten Tunisiako kostaldean. K.a. VIII. mendean Kartago sortu zuten: Tiroko kolonia zen hasieran; bi mende geroago, zenbait portuk osaturiko itsas inperio baten buru zen, gutxi gorabehera egungo Tunisia hartzen zuen lurraldea bere mende zuelarik. Gerra Punikoetan galtzaile irtenik (K.a. 146), Kartagok, mendeko lurraldea barne, Erromako Afrikako probintzia osatu zuen. Erromako gerra zibilen ondoren, hango nekazaritzak garapen handia izan zuen inperioarentzat laboreak, olioa eta ardoa ekoizten zituela. Herrialdea ia erabat erromatartua, latinizatua eta kristautua izan zen. Behe Inperioan, ordea, pobretu zen eta 429-433 aldian bandaloek beren mende hartu zuten; horren ondorioz erromatarturiko berberiar asko lehengo ohituretara bihurtu ziren. Bizantzioren nagusitasunak (533 - 698) ez zuen joera hori galarazi ahal izan.

Arabiarren inbasioa 647an abiatu zen. 670ean Kairuan sortu zuten eta 705erako, berberiarren eta bizantziarren erresistentzia hautsirik, herrialde osoaz jabetuak ziren. Islama laster zabaldu zen Tunisia osora. Hiri berriak sortu zituzten kostaldean: Susa, Monastir, Sfax. Arabiarren azpian, Tunisiak eta Aljeriako ekialdeak Ifriqiya probintzia osatu zuten. Gobernariek, omeiarrak lehenik eta abbastarrak gero, Kairuanen zuten egoitza. 800etik 909ra Sizilia ere mendean hartu zuen hango dinastia batek, aglabtarrak, aginpide autonomoa osatu zuen. 909an fatimatarrak nagusitu ziren eta kalifa-herri xiita ezarri zuten Kairuanen. 972an fatimatarrek beren meneko ziren ziriar berberiarren esku utzi zuten Tunisia. 1160an Abd al-Mumimek, almohadeen dinastia berberiarreko kalifak, bere inperioaren barne ezarri zuen Tunisia. 1236tik aurrera hafsidarrek estatu sendoa egituratu zuten eta haien mendean herrialdea aurreratu zen, ekialdeko elementuak eta zibilizazio hispano-arabiarraren ezaugarriak batzen zituen arte originala garatu zutelarik.

XVI. mendearen hasieran, Espainiak eta Otomandar Inperioak Siziliako itsasarteaz nagusitu nahiak hafsiarren azkena ekarri zuen. Tunis hiriburua Bizargorri pirata turkiarrak hartuak zituela (1534), Karlos V.a, hafsiar agintariak deiturik, zenbait hiriz jabetu zen. Gudu eta gorabehera askoren ondoren, 1574an otomandarrak lurralde osoaz jabetu ziren eta haien mende izan zen XIX. mendea arte. Hasieran Aljeriaren zatia bazen ere, geroago, bey edo gobernari baten aginpidean, autonomia gero eta handiagoa lortuz joan zen.

XIX. mendearen hasieratik izatez burujabetasuna erabatekoa zen. Garai hartan mendebalarekiko merkataritza eta kultura harremanak areagotu ziren. Administrazio txarraren ondorioz, porrot ekonomikoa gertatu zen eta zorrak zirela eta, Frantziak, Ingalaterrak eta Italiak haren gaineko finantza batzorde bat osatu zuten. 1881ean muga gatazka batzuen aitzakiarekin, Frantziako tropak herrialdean sartu ziren; denbora laburraren buruan Tunisia protektoratu izendatu zuten, frantses administrazioa ezarri zuten eta kolono europarrak hango lurrez jabetzen hasi ziren. XX. mendearen hasieratik Tunisiako abertzaleak herrialde askearen alde azaltzen hasi ziren. 1920an Destour alderdi abertzaleak gobernuan parte hartzea eskatu zuen. Zapalkuntzaren ondorioz higikunde nazionalista desegin zen, baina 1934an Habib Bourguiba buru zuen Neo-Destour alderdia eratu zen, Frantziako Herri Fronteak aintzat hartzen zuela. Bigarren Mundu Gerran borroken gertalekua izan ondoren (1942-1943) berriro azaldu zen higikundea eta, zenbaitetan erresistentzia armatua ere erabiliz, 1956an burujabetasuna lortu zuen.

Konstituziogintzako batzarrak errepublika aldarrikatu zuen eta 1957an Bourguiba izendatu zuen lehendakari. 1964an frantses kolonoen lurrak nazionalizatu zituzten. Bourguiba lehendakari zenbait aldiz hautatua izan ondoren, 1975ean bizi arterako lehendakari izendatu zuten. Hala eta guztiz, erregimenaren aurkako oposizioa gero eta handiagoa zen eta matxinada zenbait lehertu ziren. 1987an Bourguiba bere kargutik kendu zuten eta Zine al-Abidine Ben Ali lehen ministroak hartu zuen haren lekua. 1989ko hauteskundeak burujabetasunaz gero aginpidean zen alderdiak irabazi zituen, eta Ben Ali lehendakaria bere karguan berretsi zuten. Hala ere, hauteskunde haietan argi eta garbi ikusi zen Tunisian zegoen polarizazio politikoa: batetik Elkarte Konstituzional Demokratikoa zegoen (RCD), alderdi ofizialista hain zuen, eta bestetik Hezb Ennahda higikunde islamiarra; legez kanpo bazegoen ere, hauteskundeen %15 hartu zuen hautagai independenteen bidez. 1990ean Amnesty International erakundeak Tunisiari buruzko txosten bat aurkeztu zuen, atxilotuek jasaten zituzten torturak salatuz, eta heriotza zigorrak aldatzea eskatuz. Baina Ben Alik zapalkuntzaren aldeko legedia indartzen jarraitu zuen. 1993an lehendakariak oinarrizko eskubideak mugatzen zituen lege bat osatu zuen. Testuinguru horretan, 1994an Ben Alik botoen %99 lortu zuen. Ben Alik ekonomiaren liberalizazioarekin jarraitu zuen, eta baita gogortasunarekin ere politikaren alorrean. 1999an Munduko Diru Funtsak ekonomia erreformak bizkortzeko eskatu zion gobernuari, batez ere pribatizazioak. Azken hauteskundeak (2004an) botoen % 94,5ekin irabazi zituen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen berriz ere.

Urriaren 30ean, koalizio sekularra edo islamistekiko aliantza, aukera bakarrak ziren Tunisian. Nida Tunis alderdi laikoak irabazi zituen hauteskundeak, baina ez zuen gehiengo absolutua lortu. Azaroaren 23an, 2011ko matxinadarekin hasitako erregimen aldaketari azken oinarria jartzeko presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten. Azkenik, bigarren itzulia egon zen, izan ere, Beji Caid Essebsi, Nida Tunis koalizio sekularreko hautagaiak lortu zuen boto gehien, baina ez zuen %50ko muga igaro. Bigarren itzulian, Moncef Marzuki azken presidentearekin aurrez aurre izango zen. Lehia estua espero zen bigarren itzulirako.

Abenduaren 21an, Presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia zuten Tunisian. Ben Aliren osteko trantsizioaren azken urratsa zen, baina herrialdea polarizatuta zegoen. Lehen emaitzek Essebsiri ematen zioten garaipena hauteskundeetan botoen %55,5 eta %56,5 artean ematen eskuratuta.

Abenduaren 22an jakin zenez, Essebsik irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, izan ere, Nida Tunis alderdi sekularrak boterea ziurtatu zuen garaipenarekin.

Hizkuntza ofiziala arabiera moderno estandarra da, baina arabiera tunisiarra edo tunisiera izeneko dialektoa bertako hizkuntza nagusia, malterarekin estuki lotuta dagoena. Halaber, badaude herrialdean amazigeraren aldaera den xelhazko hiztunen komunitate txikiak, djerbi, matmata (tamezret) eta douiri azpialdaerak egiten dituztenak.

Bestela, frantziar kolonizazioaren eraginez frantsesak paper garrantzitsua dauka Tunisian, ofiziala ez den arren, eta Hezkuntzan, hedabideetan eta negozioen esparruan erabiltzen da modu zabalean. Herritar gehienek badakite, bai eta italiera ere neurri txikiago batean, hurbiltasun geografikoa dela-eta.

Bourguibaren aldiaren (1957-1987) hasierako esperientzia kolektibistan ugariak izan ziren nahasmendu sozialak, elkarte pribatuak nazionalizatu egin ziren, 800.000 hektareako lur kolonialak kooperatibetan antolatu ziren, elkarte publiko handiak sortu ziren. 1969. urteaz geroztik erabat aldatu ziren gauzak, eta 1972an inbertsio kode oso liberala jarri zen abian, zeinaren bidez atzerriko inbertsioak asko handitu ziren eta industria sare handi bat (ehungintza, elikagaiak) osatu zen. Berehala industriak nekazaritzari hartu dio lekua. Mahatsaren eta laboreen ekoizpena asko jaitsi da, eta garia eta elikagaiak inportatu egin behar dira. Hala ere, oliba-olioaren munduko laugarren ekoizlea da Tunisia. Lurpeko ondasunei dagokionez, herrialde aberatsa da fosfatoetan (Gafsa eskualdea) eta petrolioan. Bestalde, Aljeriako gasa Italiara eramateko bidea zabaltzen du Tunisiak. 1986. urteaz geroztik, trantsizioak eraginda, nahasmendu sozial handia izan bada ere, ekonomiaren hazkundea % 3 izan da urteko, eta eskulangintzako esportazioak asko hazi dira. Hirugarren sektorea da gaur egun nagusi (langileen % 40), turismoari esker batez ere. Jarduera horri esker Tunisiak zailtasun handiegirik gabe igaro ahal izan zituen 1986ko diruaren balioa galtzea, bankuen eta meatzaritza sektorearen berregituratzea, ekonomiaren liberalizazioa. Tunisiak, bestalde, Europako laguntza izan du, Frantziarena batez ere, eta baita Espainia eta Italiarena ere. Golkoko gerrak Kuwaiteko eta Saudi Arabiako inbertsioak geldiarazi eta Ekialde Hurbileko tunisiarrak itzultzea eragin bazuen ere, Magreb, Afrika eta arabiar munduaren barruko plataformatzat hartzen da Tunisia; horrez gainera, harreman estuak ditu herrialde horiekin. 1990. urtetik aurrera, ekonomiaren liberalizazioa nabarmendu egin zen: % 17ko BEZa 1996. urteaz geroztik, pribatizazioak, lantegien berritzea, inbertsioak handitzea, aduana zergak desagertzea, defizita apaltzea, zergak igotzea. Hazkundea % 4ra eta % 6ra iritsi zen, 1995eko nekazaritza krisiaren garaian izan ezik. Hala ere, zorrak ezin izan ziren gainditu (BNPren % 52,5). Kanpo merkataritzari dagokionez, defizitarioa da guztiz, inportazioak esportazioen gainetik baitaude. Hori dela-eta, Munduko Bankuaren iritziz, motelegia da berrikuntzen erritmoa. Estatuaren iritziz, aldiz, ekonomiaren liberalizazioa gauzatzeko ezinbestekoa da estatua sendotzea.

Tunisia 24 probintziatan antolatua dago:

Probintziak 262 barrutitan (mutamadiyat) banatzen dira eta hauek udalerritan.




#Article 69: Terminologia lana (1708 words)


Terminologia zientziaren, teknikaren, jakintza-alor edo giza-jardueraren esparru jakin bateko hizkera espezializatuan erabiltzen diren terminoen multzoa da, lehen adiera batean. Gainera, hizkera espezializatu horietako terminoak, euren osaketa, garapena, funtzionamendua, erabilera eta bilakaera aztertzen dituen disziplina zientifiko teorikoa ere bada. Azkenik, hizkera espezializatu bateko (adibidez, medikuntzako, informatikako, etab.) terminoak biltzen, definitzen eta aurkezten dituen jarduera praktikoa da; azken kasu honetarako, terminografia hitza ere erabiltzen da, eta hiztegi
edo glosario espezializatuak dira haren emaitza praktikoa.

Terminologia–bildumak edo terminologia-bankuak tresna interesgarri bilakatu dira hizkuntzalaritzan. Itzulpen automatikoa, esaterako, terminologia-bankuak behar ditu oinarri moduan. Hala ere, terminologia ez da hizkuntza ezberdinen arteko aplikazio edota itzulpenetarako bakarrik erabiltzen: hizkuntza baten terminologia hizkuntza horren beraren onurarako ere kudeatu ahal da.

Terminologi lan bat egiten hasi aurretik komeni da:

Lau urrats nagusi bereizi behar dira terminologi lanean:

Urrats honetan ikerketaren premia, terminologi lanaren oinarriak eta helburuak egiaztatu eta zehaztuko dira, informazioa bildu eta ikerketa egituratuko da.

Langai den eremua edo azpieremua aukeratu eta gero, ikerketa eta terminologi erabakiak hartzeko orduan lagungarri izango den eremuari buruzko ikerketa txiki bat egin behar da; hori izango da eremuarekiko lehenengo hurbilketa.

Adituek lagundurik, eremuaren kontzeptu-antolaketara hurbildu. Azterketa hori eremu-zuhaitzaren oinarria izango da.

Eremuaren antolaketa profesionalaren azterketa: inplikaturik dauden arloak, horiek ordezkatzen dituzten erakundeak, terminologiak zabaltzeko dauden zentroak, e.a.

Eremuko adituekin harremanetan jarri, lana burutzeko laguntza eman dezaketen pertsonak aukeratzeko. Beti ere espezializazio-mailak eta ordezkapen-esparruak kontuan harturik.

Terminologi lana, terminologoek eta adituek osaturiko lantaldeak egin behar du. Horretaz gain, kontsulta puntualak eta lanaren berrikuspena egiteko lantaldetik kanpo dagoen adituren bat edukitzea komeni da. Besteak beste honako hauek dira adituak aukeratzeko orduan interesgarri diren irizpideak: eremu edo azpieremuan duten espezializazio-maila, eremua bere osotasunean ondo ezagutzea, lan-esperientzia, gizartean adituak duen prestigioa, eta lanarekiko interesa eta jarrera positiboa.

Errealitate linguistiko, soziolinguistiko eta psikolinguistikoaren azterketa ere egin behar da. Hizkuntzak neologismoak onartzeko duen jarrera ere aztertu beharko da.

Bai landu nahi den hizkuntzan bai beste hizkuntzatan egindako lanen inbentario erabilgarria egin behar da.

Hiru multzotan sailkatzea komeni da:

Lan terminologikoak eta lexikografikoak dokumentu baliagarriak dira erreferentzi corpus moduan. Nomenklatura egiteko ezin dira oinarritzat hartu, baina ondorengo urrats batean hustutako datuak osatu, konparatu eta berrikusteko erabil daitezke.

Termino bakoitzaren txertatze-maila jakiteko, landu nahi den hizkuntzan dauden lan lexikografikoak kontsultatu beharko dira sistematikoki. Hizkuntza baliokideetan, lan lexikografikoak kontsultatzeak zalantzak argitzeko balio behar du.

Eremua ezaguturik, kontzeptu-egituraketa edo eremu-zuhaitza egin daiteke. Egituraketak eremuaren sailkapena erakutsiko du. Terminoak lana egiten den bitartean sailkatuko dira adarren barruan. Horrela, errazago ikus daitezke terminoen artean dauden erlazioak, eta non kokatzen den termino bakoitza kontzeptu-sistemaren barruan.

Eremu-zuhaitzak ikerketa bideratuko du, eta gainera, ondoren zehazten denerako balio izango du:

Eremu-zuhaitzean oinarriturik, eta eremuaren azterketaren emaitzak kontuan harturik, ikerketaren helburu izango diren atalak zehaz daitezke. Atal horien arabera lanaren egileak termino pertinenteak zeintzuk diren erabaki ahal izango du. Zuhaitzari esker, eremu bereko edo ondoko eremuetako terminoak ikusterik izango da, halaber.

Egindako egituraketa alda daiteke, ikerketan zehar ikusten bada ez datorrela bat eremuaren terminologi errealitatearekin.

Hiztegia edo glosarioaren termino-kopurua eta jasoko diren datu sistematikoak (hizkuntza baliokideak, definizioa, irudiak, e.a.) zehaztea komeni da. Ondoren ikerketan zehar eta lanaren ondorengo urratsetan eskuragarri izango diren baliabide material eta pertsonalen balioespena egingo da: datu-baseak, testu-tratamendua, adituak, terminologoak e.a.

Eremuaren azterketa egin ondoren lan bakoitzerako ikerketa-helburu erabilgarriak eta errealistak finkatuko dira, hots, eremuak eta erabiltzaileek dituzten ezaugarrien eta premien araberakoak.

Bigarren urrats honetan gauzatzen da terminologi lana; beti ere, lehenengo urratsean egindako azterketa eta bildutako dokumentazioa abiapuntutzat hartuta.

Hustuketaz eta fitxagintzaz hitz egin behar da.

Eremu-zuhaitzaren atalak kontuan harturik, hasierako urratsean bildutako dokumentazio-materialik interesgarriena aukeratuko da hustuketa egiteko. Zabalegia izan gabe, interesatzen diren atalak aztertzeko balio izango duen materiala hain zuzen. (Beraz erreferentzi lanak ez dira kontuan hartuko momentu horretan.)

Corpusa laneko hizkuntza bakoitzerako aukeratuko da. Idatzizko zein ahozko testu berezituak izan daitezke (hitzaldiak, telebistako programak, adituei egindako elkarrizketak, e.a.). Idatzizkoei emango zaie lehentasuna.

Hustutzeko eskuratu behar den dokumentazioa egungoa, jatorrizko hizkuntzan idatzitakoa (gure hizkuntzaren kasuan nahitaez itzulpenez baliatu behar), zabalduena eta terminologo eta aholkularien aburuz hizkuntza eta teknikaren aldetik gehien balio duena aukeratuko da.

Hustuketa-corpusa osatzen duten lanak zein erreferentzi lanak kodetuta egotea komeni da. Baita ahozko iturriak ere. Kodeak datuen erreferentziak emateko erabiliko dira.

Testuetatik ustez eremukoak diren terminoak beren testuinguruekin ateratzea eta hustuketa-fitxetan jartzea da (hustuketa-fitxaren eredua finkatu behar da).

Eremu-zuhaitzean sailkatu ezineko terminoren bat edo termino-multzo bat agertzen bada, eta eremukoak direla uste bada, urrats honetan biltzea komeni da. Hustuketa bukatutakoan egiaztatuko da pertinentzia.

Termino bati buruz hainbat datu jasoko da. Fitxan terminoa -aurkitu den moduan-, iturriaren erreferentzia eta interesgarritzat jotzen diren argibideak agertuko dira, bakoitza bere tokian.

Terminoa, fitxan sarrerarako uzten den tokian jasoko da, baina testuinguruko gramatika-markarik gabe. Horrela terminoa izena bada singularrean hartuko da (lema), aditza bada infinitiboan, e.a.

Testuinguru baten barruan terminoak zedarritzeko zalantzarik izanez gero, formarik zabalena hartu behar da. Terminoa fitxa terminologikoak betetzerakoan erabakiko da. Terminoaren esanahiari edo erabilerari buruzko informazioa ematen duten testuinguruak dira terminologiari interesatzen zaizkionak; ez, ordea, ilustrazio hutsa diren testuinguruak, nozioa zedarritzen laguntzen ez dutenak alegia.

Puntu horretara iritsita, komeni da lanaren egileek terminologi lana nola aurkeztu behar den jakitea.

Hustuketaren emaitza informazio desberdina (testuinguruak, definizioak, baliokideak, sinonimoak, oharrak, irudiak, e.a.) duten fitxa-multzo heterogenoa da. Termino bakoitzeko fitxa bat baino gehiago egitea gomendatzen da; beti ere informazio berria edo termino baten erabilera-maiztasuna jaso nahi baldin bada.

Dena den, komeni da hustuketa terminologikoari buruz idatzitakoa irakurtzea eta bereganatzea: unitate-motak, unitateak identifikatzeko irizpide objetiboak eta semantikoak, besteak beste.

Fitxak eremu-zuhaitzaren arabera ordenatuko dira; horrela, hustuketa fitxetatik aterako da behin betiko nomenklatura abiapuntu-hizkuntzan, ikerketa bideratuko duena.

(Fitxa-eredua aldez aurretik definitu eta finkatu behar da.)

Fitxak betetzen hasi aurretik, terminoen lehenengo berrikuspena egingo da: hustuketa-garaian hartutako terminoak lanaren helburuarekin bat ez badatoz edo egindako eremu-zuhaitzaren arabera pertinenteak ez badira ezabatu egin behar dira.

Termino bati buruz landu nahi den hizkuntzan egindako hustuketa-fitxa guztiekin terminologi fitxa bakarra beteko da. Fitxa horretan beharrezkotzat jotzen diren datuak sartuko dira.

Gerta liteke hizkuntza-forma batek aztertutako espezializazio-eremuan esanahi bat baino gehiago izatea. Kasu horretan nozio bakoitzeko fitxa bat osatuko da.

Urrats honetan hustuketatik datozen datuak berritu edo egokitu daitezke. Kasurako, terminoari ez dagokion elementuren bat kendu, bi definizio batean elkartu, sailkatutako termino bat tokiz aldatu, sinonimiak ezarri, e.a.

Abiapuntu-hizkuntza ez bada landu nahi duguna, abiapuntu-hizkuntzan hustuketa-garaian hartutako datuekin beteko da fitxa, eta gure hizkuntzari dagozkion laukiak zuriz utziko dira. Fitxero hori abiapuntu-hizkuntzaren arabera ordenatuko da.

Ondoren hiztegian edo glosarioan aurkeztuko diren terminoen inbentarioa edo nomenklatura egingo da eta behin betiko kenduko dira pertinenteak ez direnak.

Hustuketa-fitxetan oinarriturik, abiapuntu-hizkuntzak izan ez direnen baliokideak jasoko dira orain fitxa terminologikoan. Korrespondentziak jartzeko terminoen esanahia hizkuntza guztietan ezagutzea komeni da; bestalde ez da ahaztuko terminologia egitea ez dela itzultzea.

Baliokiderik aurkitzen ez bada hutsik utziko da tokia fitxan. Urrats honetan, oso sarritan, fitxa terminologikoak oraindik osatu gabe daude, hustuketa-garaian jasotako datuekin bakarrik lan egiten baita.

Fitxak banan-banan berrikusiko dira eta oso egokitzat jotzen ez diren datuak kendu edo zehaztu egingo dira. Horretarako lan lexikografikoak, terminologikoak, espezializatuak eta adituak kontsultatuko dira.

Lantzen ari den hizkuntzan, kontzeptu bat izendatzeko terminorik aurkitu ez bada dokumentazioan, terminologoak, adituen laguntzaz, neologismo-proposamena egin dezake.

Hiztegiak edo glosarioak definizioak eraman behar baldin baditu, batetik, lan terminologikoek eta espezializatuek ematen dituzten definizioak hartuko dira kontuan, eta bestetik, definizioak egiteko dauden arauak.

Fitxategia, nahiz eta hasiera batean abiapuntu-hizkuntzaren arabera ordenatu, lanaren urrats honetan, hau da fitxa terminologikoak osatu ondoren, landu nahi den hizkuntzaren arabera ordena daiteke. Dena den, gaur egun hori antolatzea ez da lehen bezain zaila informatikak izugarri laguntzen duelako, eta erabiltzen diren softwareek zerrendak edozein hizkuntzaren arabera prestatzea onartzen dutelako.

Egindako inbentarioaren barruan egon daitezke terminologia edo hizkuntzaren arauei jarraitzen ez dieten terminoak. Hori dela eta, lantzen ari garen hizkuntzako terminoei ponderazio-marka jarriko zaie. Horrek berrikuspena erraztuko du (sistema ezberdinak erabili ohi dira).

Teminologi lanaren urratsaren emaitza, bukatu ondoren, aukeratu eta berrikusitako datuak dituen fitxategi terminologikoa da.

Hirugarren urratsean, lanaren aurkezpenari begira, datu terminologikoak behin betiko ordenatu eta orraztuko dira .

Informatikak izugarri laguntzen du fitxa terminologikoetako datuen tratamenduan, zuzenketak onartzen baititu eta lanaren ordenatze-prozesua eta aurkezpena azkartzen baititu.

Terminologian terminoak sistematikoki ordenatuta aurkeztea gomendatzen da, hots, eremu-zuhaitzaren arabera. Hiztegiaren corpusaren barruan, terminoek alfabetoaren ordena diskontinuoari jarraituko diote (dena den hori aukerakoa izaten da).

Bukaeran aurkibide alfabetikoak sartuko dira: lehenengoa abiapuntu-hizkuntzarena, eta gero lanean dauden beste hizkuntzenak.

Lanari azken forma emateko, horren gainean dauden arauak aintzakotzat hartuko dira (ISO). Ez da ahaztu behar: terminologi lan batek izan behar dituen atalak; atal bakoitza garatzeko arauei eta gomendioei jarraitzea, eta estandarizatutako formak eta sinboloak errespetatzea.

Terminologoek (askotan terminologi zentroa egon arren, terminologi lanak beste erakunde edo talde batzuek egiten dute) lanaren berrikuspena egingo dute, eta kontzeptuei buruz zein terminoen onargarritasun-mailari buruzko zalantzak eremuko adituekin argituko dituzte.

Terminologoek arazoak sortu dituzten formei buruzko txostenak egingo dituzte. Hiztegia terminologoek egin badute arazoak ondo aztertzeko balio izango dute txostenok, eta besteren batek egin badu, aldaketak edo proposamenak aurkezteko bidea izango dira. Lan-bilerak egingo dira.

Toki askotan badago terminologi arloan erabakiak hartzeko ahalmena duen batzorde bat. Aurrean aipatutako pausoak burutu ondoren, terminoen zerrenda (inbentarioa) prestatuko da batzorde horrek azter dezan.

Neologismo guztiek ez dute arazorik sortzen, baina batzuetan, berrikusi eta hizkuntza-arloko agintariek onetsi egin behar dituzte. Arazoak sor ditzakete, adibidez, beste hizkuntzei hartutako maileguek, eta ez hizkuntzaren baliabide morfologikoei esker sortutako neologismoek (beti ere irizpide finkorik ez badago).

Azterketa sakonagoa -formarena zein kontzeptuarena- egin behar izanez gero, erabakia erraztearren, ahalik eta dokumentaziorik zabalena aurkeztuko da. Material horri, behar bezala ordenaturik eta aurkezturik, normalizazio-txostena esango zaio.

Normalizazio-txostenak kontzeptu bat izendatzeko dauden proposamenak, beren alde eta kontra den guztiarekin, jasoko ditu. Txostena, erabaki behar dutenei aurkeztuko zaie. Txostenean datu guztiak arrazoituak agertuko dira.

Arazoak sortzen dituen termino bakoitzeko normalizazio-txostena aurkeztuko da. Beti ere lanaren jarraipena eta berrikuspenaren barruan.

Adituei edo aditu-taldeei dagokie definizioen balioa, gaikako sailkapenaren pertinentzia eta terminoek izan dezaketen arrakasta edo onarpen-maila adieraztea. Beraz, azken saioa egin ondoren (ahalmena duen batzordearekin) normalizazio-saio gehiago egingo da.

Terminologi arloan erabakiak hartzeko ahalmena duen batzordeak, arazoak sortzen dituzten terminoen behin betiko forma erabakiko du. Hainbat kasutan, forma bat baino gehiago utz daiteke, lehentasunak adieraziz edo adierazi gabe. Terminoren bat erabaki gabe uzten bada, argitalpenean ager daiteke, baina beti, marka baten bidez erabakitzeke dagoela adieraziz.

Batzordeak onartu ondoren, lana zabalkunderako prest dagoela esan daiteke, eta ondorioz, sortutako neologismoak normalizatutzat jotzen dira.

Argitalpena prestatzeko, oso komenigarria da eredu bat finkatzea. Hala eta guztiz ere, ez dira ahaztu behar nazioarte-mailan, normalizazio-bidean, ISO erakundeak terminologiaz eta terminologi lanak aurkezteko moduaz eman dituen gomendioak (ikus bibliografia).

Ikusi dugun metodologia gure lan sistematikoan aplikatzeaz gain, beste baldintza batzuk beharko genituzke lan normalizatuak egiteko:




#Article 70: Itzulpengintza automatiko (1041 words)


Itzulpen automatikoa (IA edo MT-Machine translation) testuen itzulpena automatikoki lortzeko ahalbidetzen duen teknologia da. Teknologia honek 1940tik hainbat hamarkadaz laguntza mugatua eskaini du, baina 2017z gero arrakasta handia lortu du, eta harrezkero erabilera askoz zabalagoa da.

Dena dela itzulpen automatikoaren emaitzak ez dira inoiz perfektuak izan, eta oraindik ere ez dira perfektuak. Emaitza horiek publikoki zabaldu nahi badira, guztiz beharrekoa da pertsona batek testua zuzentzea eta orraztea (post-edizioa).

Iturburu-hizkuntzako testu batetik abiatuta, helburu-hizkuntzako ahalik eta baliokideen den beste testu bat lortzea du helburu IAk, konputagailu bat erabilita. IA ez da nahastu behar konputagailuz lagundutako itzulpenarekin ez eta itzulpen-memorien erabilpen soilarekin.

Itzulpengintza automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean nabarmen lagundu duen diziplina da. Munduan badira zeregin nagusia hori duten hainbat elkarte zientifiko, aldizkari berezi, unibertsitate departamentu eta enpresa. Martin Kay adituaren esanetan:

Bitarteko mekanikoen bidez itzultzea bada erronka zientifiko bat. Baina itzulpen automatikoak horrenbesteko interesa piztearen benetako arrazoiak ez du sustrai zientifikorik, behar praktikoan du jatorria, informazioaren jarioan alegia. Itzulpengintzako lan errepikakorrenak modu automatikoan egiten lortzea da lehen erronka. Azken helburua, agian, egunen batean adimen artifizialakren bidez pertsona batzuek lortzen duten maila profesionala makinekin lortzea da.

Makina itzultzaileak egiteko nahia ordenagailuak izan baino askoz ere lehenagokoa da. 1940ko hamarkadan ordenagailu bat eskura egon zenetik, itzulpengintza automatikoa berehala bilakatu zen informatikaren aplikaziorik arrakastatsuenetako batean. Ordutik hona, denbora egon da esperimentu anitz egiteko, txikiak eta handiak, bai eta instituzio zein industria mailako inbertsio handiak egitekoa ere. 1950eko hamarkadan itzultzaile automatiko bat sortzeko jarrera baikorra nagusi zen arren, 1966an argitaratutako ALPAC txostenak jarrera eszeptikoa ekarri zuen eta, ikerketek Kanadan eta Europan jarraipena izan arren, Estatu Batuetan nabarmen egin zuen behera inbertsio nahiz ikerketak. Hala eta guztiz ere, 1980ko hamarkadan suspertu zen berriz, hainbat sistemen argitalpen eta teknika berrien agerpena zela medio. 1990eko hamarkadan, batez ere teknika estatistikoen hobekuntzarekin optimismorako joera areagotu zen eta gaur egun Interneten aurki daitezke sistema askoren inplementazioak zerbitzu modura erabiltzaileen eskura.

Suedia eta Finlandia Europako Batzordean sartu zirenean 1995ean, 60.000 arautze komunitario inguru itzuli behar izan ziren, acquis communautaire izenaz ezagutzen direnak. Hiru urte beranduago, 1999an, Bruselako legegizonen ahalegin nekaezinari esker, 20.000 arautzetan handitu zen kopurua. Ekialdeko Europako herriak EBan berehala sartzeak oso hizkuntza egoera delikatuan jartzen du Batzordea eta teknologia berrien aurrerakadak baino ezin lagun dezake egoera arintzen.

Gizaki baten mailara iritsiko den IA lortzea kontu zaila da, ez baita nolanahikoa makina bati erakustea gizaki batek izan dezakeen ezagutza (testuingurua) ez eta erabakiak hartzeko gaitasuna (nola ebatzi anbiguotasunak?).

Gauza jakina da hizkuntza guztiek ez dituztela ezaugarri berak eta sintaxiaren ordenari dagokionez egitura ezberdinak erabiltzen direla. Ez baita berdina antzeko egitura sintaktikoak dituzten hizkuntzen arteko IA edo egitura sintaktiko erabat ezberdinak dituzten hizkuntzen artekoa. Lehenengoak prozesamendu eta baliabide gutxiago eskatzen ditu eta emaitzak ere hobeak dira bigarrenean baino. Bigarrenak, beraz, aparteko prozesaketa eskatuko du esaldi bateko elementuen ordena ebazterako orduan.

IAri ekiteko aukeratutako estrategiaren arabera, gainera, beharrezko baliabideak neurri ezberdinetakoak izan daitezke. Corpusetan oinarritutako IAren kasurako, adibidez, ezinbestekoa da corpus eleaniztun handiak izatea, sistemak bertatik ikasteko aukera izan dezan eta munduarekiko ikuspegi zabalagoa izan dezan.

Esan bezala, anbiguotasunen gaineko erabakiak hartzea kontu zaila izan daiteke eta, ondorioz, helburu orokorreko IA egin ordez badira domeinu konkretuetan espezializatzen diren sistemak, sarrera mugatuagoa izanik, anbiguotasunerako aukerak ere murrizten baitira eta horrek eragin zuzena baitu lortutako emaitzetan.

Ikus daitekeenez, hainbat dira gainditu beharreko trabak kalitatezko IA lortu nahi bada, horregatik, IAren erronkak eta egun arte egindako bidea ikusita, beti dago eszeptikotasuna adieraziko duenik. Joseph Bonet-ek horrela zioen 2006an:

Neurona-sareen ekarriarekin 2017z geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu izan da itzultzaile automatikoetan.

Itzulpen automatikoari aplikaturiko metodoak hiru talde handitan bana ditzakegu:

Ikuspuntu teorikotik erabat kontrajarririk dauden hurbilpenak dira, diseinuaren aldetik sistema oso ezberdinak baitira. Arauetan oinarrituriko sistemek euren kontzepzio teorikoan, Hizkuntzalaritza Sortzailean eta adimen artifizialean izandako aurrerapenen eragina izan dute, batez ere, 1970eko hamarkadatik aurrera.

Analogietan oinarrituriko sistemak 1990eko hamarkadan agertu ziren eta hurbilpen estatistikoen metodoak aplikatzen dituzte aldez aurretik itzulita dauden testu zatien gainean. Ele egitea eta Corpus Hizkuntzalaritza aztertzeko sistemetan erabilitako tekniken antzekoak aplikatzen dituzte.

Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017z geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen itzultzaile automatikoetan. Hasieran hizkuntza nagusienen arteko itzulpenetan ikusi zen arrakasta, baina 2018z gero euskara bezalako hizkuntzetan ere erabili da arrakastarekin.

Ideia horrekin, ikertzaileak parekotasun kontzeptualaren arazoa konpontzen saiatu dira, bai adierazpen neutro eta komunen bitartez –hizkuntzen arteko edo interlingua teknika–, bai hizkuntza bikoteen artean tarteko adierazpenak proiektatuz –transferentzia teknika–. Semantikaren tratamendu konputazionalerako gehien erabiltzen diren ereduen artean azpimarratzekoak dira honako hauek: sare semantikoak, lehentasun semantikoak, kasu eta balentzia gramatikak, adierazpen kontzeptualak, transferentzia lexikoa, semantika lexikoa eta desanbiguazio lexikoa.

Uste teoriko hori seguruenik itzultzaileentzat itzulpen sistema erabilgarrien garapena gehien kaltetu duen alderdia da eta duela gutxi arte ikertzaile gutxi batzuk (Melby edo Kay) ausartu dira kritikak egiten. Melby izan da hizkuntzen arteko unibertsaltasun kontzeptualaren hipotesia era argi batean zalantzan jarri zuen lehena.

Itzultzaile profesionalek zalantzan jarri izan dute ideia horren baliagarritasuna Interneteko foro ezagunetan islatzen den legez. Horrez gain, itzulpengintzaren esparruan semantikoa bezain garrantzitsuak diren parekotasun mailak deskribatzen dituzten azterketak berriak dira. Nord-ek, itzulpen parekotasunaren azterketan egilerik nabarmenena den emakumeak, bi dimentsio gehiago proposatzen ditu, parekotasun estatistikoa eta parekotasun pragmatikoa. Bestalde, Hatim eta Mason-ek, itzulpena soilik linguistikoa baino, batez ere zentzu pragmatikodun kontutzat hartzearen garrantzia azpimarratzen dute eta parekotasun abstraktuagoa duen maila proposatzen dute sinbolo sozial eta kulturalen eremuan, hots, semiotikarenean.

Itzulpen automatikoa lortzeko estrategiari begiratzea da sailkapen klasikoena. Hiru multzo nagusi nabarmen daitezke: neurona-sarretan oinarritutako metodoak, erregeletan oinarritutako metodoak eta corpusetan oinarritutakoak.

Neurona-sareen ekarriarekin 2017z geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan.

Erregeletan oinarritutako IAren barruan itzulpen zuzena, transferentziazko edo interlingua bidezko metodoak aurki ditzakegu.

Erabileraren aldetik bi atal nagusi bereizten dira, asimilazioa (assimilation) eta zabalkundea (dissemination).

Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017z geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan. Geroxeago, eta arin, euskal munduko ikerkuntza komunitatea gai izan zen euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko.

Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago gutxienez beste hiru itzultzaile neuronal gehiago plazaratu ziren. Horien arteko diferentzia nagusia itzultzaile bakoitzak erabiltzen duen corpusa da (corpus = milioika esaldi bi hizkuntzatan), baita itzultzeko zerbitzuan onartzen duten hitz-kopuru maximoa ere (konputagailu ahaltsu eta garestiak erabili behar dira horretan). Hauek ziren 2020ko hasieran eskaintzen ziren euskararako itzultzaile neuronalak:

Euskarara edo euskaratik itzulpenak egiten dituzten itzultzaile automatikoak gero eta gehiago dira,[14] horra zerrenda bat:

Euskara ez den beste hizkuntzetarako itzulpenak egiten dituzten itzultzaile automatikoak ere gero eta gehiago dira, horra zerrenda bat:




#Article 71: Adibideetan oinarritutako itzulpengintza automatikoa (159 words)


Adibideetan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa (AOIA edo EBMT, Example Based Machine Translation), datu-base batean gordeta dauden corpus elebiduna oinarri hartuta itzulpena egiten duen sistema da. Aurrez eginda dauden itzulpenetan oinarritzen da sistema, patroi linguistikoak bilatzeko. Domeinu konkretuetarako da erabilgarria batez ere eta gainontzeko metodoen osagarritzat har daiteke.

EBMT sistema batek, sarrerako testua adibideen datu-basearekin parekatzen du eta adibide egokiak erauzten ditu. Bukaerako itzulpena adibide hauen arteko konbinaziotik etorriko da. Oinarrian, beraz, corpus elebidun parekatua dago. Parekatzea esaldi mailakoa edo sakonagoa izan daiteke, esaldiaren zati txikiagotara helduz.

Parekatzeko datu-basea ezin da nahi bezain beste handitu, bere tamainak baduelako muga bat, adibideen artean gatazkak (adibide berdinak itzulpen ezberdinekin) sortzen direnean, hain zuzen.

Behin datu-basetik itzulpenak eskuratuta, hizkuntzen arteko parekatzea eta testu-zatien arteko konbinazioa egin behar da eta ez da lan samurra. Hizkuntzen arteko parekatzean, itzulpenetako zatiak jatorrizko testuaren zein zatiri dagokion ebatzi behar da eta horretarako hiztegi elebidunak eta analizatzaile morfologikoak erabil daitezke. Zati hauek, segidan, konbinatu egingo dira azken itzulpena emateko.




#Article 72: Estatistika deskribatzaile (230 words)


Estatistika deskribatzailea datu multzoak bildu, sailkatu, irudikatu eta berauen ezaugarri garrantzitsuenak azaleratzea, emaitzak gehiegi sakondu edo zorroztu gabe, arduratzen den estatistikaren adarra da. Bere xedea beraz datuen laburpen edo sintesia egitea dela esan daiteke.
Estatistika erraza dela ere esan ohi da, erabiltzen dituen jardunbide sinpleak direla eta, datu multzoen ezaugarriak era ulergarri eta sinplean ematea baita bere helburua.

Estatistika deskribatzailearen helburu den datu multzoen ezaugarri nagusiak azaltzea datu diagramen bitartez egin daiteke. Datu diagrama oso tresna egokia da gainera datuak publikora zabaltzeko.

Datu multzoak aztertzeko modu bat, beraien ezaugarriak adierazten dituzten neurri edo estatistiko deskribatzaileak ematea da.

Ezaugarri estatistikoak aldagai bakar bati buruzkoak izan daitezke (gizonezko helduen altuera aztertu behar denean, bestelako aldagaiak kontuan hartu gabe, esaterako). Aldagai bakarreko estatistiko hauek neurtu nahi duten ezaugarriaren arabera sailka daitezke:

Estatistiko deskribatzaileak aldagai biren arteko erlazioa esploratzeko ere erabil daitezke, korrelazio koefiziente lineala, esaterako.

Estatistika deskribatzaileak ez du, datu multzoa lagina denean (eta hau gehienetan gertatzen da), lagineko emaitzak populazio osora zabaltzean dagoen errorearen neurria ematen. Horretarako, tresna matematiko eta probabilistiko konplexuagoen bitartez, inferentzia estatistikoa erabili behar da. Honela adibidez, estatistika deskribatzaileak inkestaz jaso diren gizon heldu batzuen altueren batez bestekoa 170 cm dela esango digu, inferentzia estatistikoak emaitza honek duen errorearen (edo konfiantzaren maila), emaitza hau gizon heldu guztien populaziora zabaltzean, emango digularik.

Bi estatistika adar hauek ez dira kontrajarriak: estatistika deskribatzailea errealitaterako hurbilketa izan daiteke, inferentzia estatistikoarekin zehaztu egingo duguna.




#Article 73: Gipuzkoa (2888 words)


Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa Garaia ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5 ipar latitudeen eta 1º5'13-1º56'47 mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2019ko erroldan, 717.197 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.

Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak.

Gipuzkoak iparraldean Bizkaiko golkoa du mugakide; mendebaldean, Bizkaia; hegoaldean, Araba eta Nafarroa Garaia; eta ekialdean, Nafarroa Garaia eta Lapurdi.

Lehorreko mugakide guztiak Euskal Herriko beste herrialde batzuk dituen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.

Gipuzkoan, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin alderatuta, ibaiek ibilbide laburra eta arro hidrologiko txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarria egiten baitu.

Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatsan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.

Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Errenteria igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraiatzen du eta badiara eramaten.

Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).

Oria ibaia da Gipuzkoako luzeena (80 km baititu), bai eta Gipuzkoan arro hidrologiko handiena duen ibaia ere. Lizarratetik hurbil du iturburua, Aizkorri mendilerroan, itsas mailatik 660 metro gorago. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.

Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.

Gipuzkoa haritz lurraldea izan da 500–600 m bitartean eta pago lurraldea aipaturiko metroetatik gora. Gizonaren eskuak, halere, errotik aldatu du ikuspegia eta XX. mendearen hasieratik pinudiak dira nagusi Gipuzkoako mendi eta basoetan. Basoari dagokion eremua herrialde osoko % 59,5 da (118.850 ha, % 62,5 pinua da). Aipagarriak dira, halaber, pagadiek (11.500 ha) eta hariztiek (2.700 ha) hartzen dituzten sailak.

Lurraldeko hegoaldean kokatuta daude hurrengo mendilerroak, Arabarekin mugan, mendebaldetik ekialdera: Elgea (Aumategigaña, 1.189 m), Aloña (Gorgomendi, 1.250 m) eta Aizkorri (Aizkorri, 1.528m.). Zaraia (Kurtzebarri, 1.133 m), hego-mendebaldean kokatuta dago Elgearen atzealdean, apur bat barrualderantz eta Aloñatik hurbil.
 
Gipuzkoako hego-ekialdean bestela, Nafarroako mugan, Aralar mendigune ezaguna dugu, Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) tontorrekin. Aralarretik erdialderantz Murumendiko mendilerroa dago, Goierrin, izena ematen dion Murumendi (867 m) tontorrarekin besteak beste.
 
Azkenik, Izarraitz mendigunea Gipuzkoako erdialdean dago, Urola Erdiako eskualdean, Erlo (1.026 m) mendiarekin.

Giza aztarnarik zaharrenak Praileaitzen eta Lezetxikin aurkitu dira. Praileaitzeko aztarnek 200.000 urte inguru dituzte Praileaitzen orain dela 164.000 urteko giza humero bat. Biak jo dira Homo neanderthalensisen edo bere aurrekari baten aztarnatzat. Litekeena da Atapuercan bezala, Gipuzkoan ere Homo antecessor edo Homo heidelbergensis bizi izana, baina ez da aurkitu, oraindik, aztarna ebidenterik.

Paleolitokoak dira aurkitu diren kultura aztarna zaharrenak, eta Madeleine garaikoak (K.a. 15000-K.a. 8500) dira orain arte aurkitu diren giza hondakin zaharrenak (Urtiagako leizea, Itziar). Garai bereko aztarna eta monumentu ugari aurkitu da Lezetxikiko (Garagartza, Arrasate), Ermitiako (Deba), Aitzbitarteko (Errenteria), Errailako (Zestoa), Ekaingo (Deba) eta Altxerriko (Aia) leizeetan. Ezagutzen den giza-hobiratzerik zaharrena Jaizkibelen aurkitu da, orain dela 8.000 urte inguruko gizon batena.

Asko dira Gipuzkoan Neolito eta Eneolitoko monumentuak (trikuharriak…). Euskal Herriko gainerako lurraldeak bezala, bazter samar geratu zen Gipuzkoako eremua Burdin Aroan (K.a. 1000. urtetik aurrera) gertatu ziren migrazioetatik. Garai hartakoak dira harrespilak, ugari Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan, eta Intxurren (Aldaba, Tolosa) eta Axtrokin (Bolibar, Eskoriatza) aurkitu diren gotorleku harresidunak.

K.a. I. mendetik aurrera eman zituzten Erromatar Inperioko historiagile latinoek eta grekoek (Estrabon, Ponponio Mela, Plinio Zaharra, Ptolomeo) Gipuzkoako lurraldeko biztanleei eta herriei buruzko lehen xehetasunak. Iturri horien arabera, hiru euskal leinu ziren gaur egungo Gipuzkoan: karistiarrak, Deba ibaiaren ezkerraldean; baskoiak, Oiartzun ibaiaren eskuinaldean, eta barduliarrak, bi ibai horien arteko lurretan.

Historiaren argitan, Nafarroarekiko joera berezia izan dute Urumea ibaiaren eskuinaldeko herriek eta, lurraldeko mendebalean, Gipuzkoako lurraldetik kanpoko izaera bereziari eutsi dio luzaroan Oñatiko bailarak, esate baterako. Nolanahi ere, argi dago Erromatar Inperioak ez zuela halako eraginik izan Gipuzkoan.

Lau hiri kokatu zituzten historiagile erromatarrek gaur egungo Gipuzkoako kostaldean: Tritium Tuboricum (Deba ?), Menosca (Getaria ?), Morogi (Urumeako bokalean) eta Oiasson (Oiartzun-Irun?). Aztarna ugari utzi zituzten erromatarrek Irunen (Junkalgo bizigunea, Ama Xantalengo tenplua eta nekropolia…), Oiartzunen (Arditurriko meatzeak) eta Hondarribian (Asturiagako ainguralekua), hau da, Gipuzkoako eskualde baskoian. Herri txikia bazen ere, Irungo hiria eta portua izan zen eremu hartako bizigune garrantzitsuena.

Euskarak berak ematen du uste horren aldeko argibiderik. Irun izena, Nafarroako Iruñea, Irunberri, eta Arabako Iruña erromatarren garaiko hirien izenei lotzen zaie, eta gauza bera adierazten dute: «hiria». Bestalde, oso urriak dira gainerako eskualdeetan aurkitu diren hondakin erromatarrak. Gipuzkoako lurraldea, beraz, erromatartzetik kanpo geratu zen eta V. mendetik aurrera, Erromatar Inperioa desegin ondoren, guztiz ezabatu ziren Gipuzkoako ipar-ekialdeko aztarna erromatarrak.

Horrez gainera, V. mende bukaeratik aurrera, baskoi («vascon») deitura ematen hasi zitzaien mendebaleko leinu euskaldun guztiei eta Gipuzkoako jendeak, gainerako euskaldunekin batera, parte hartu zuen godoen eta frankoen aurkako guduetan. Pasaiko XVI. mendeko harrizko idazki batek jasotakoaren arabera, Orreagako guduan parte hartu zuten gipuzkoarrek Karlomagnoren armadaren aurka, gainerako euskaldunekin batera (778).

Ziurtatzerik ez dagoen arren, badirudi lehenengo urteetatik lotu zirela Gipuzkoako lurrak Iruñeko erresumari, eta lotura horiek estuagoak izan zirela normandiarren erasoak bukatu zirenetik (IX. mende bukaera).

Gipuzkoa, Nafarroako eta Gaztelako erreinuetako lurralde. 1025. urteko dokumentu batek aipatzen du lehenengoz Gipuzkoa deitura (Ipuscua, Huescako San Juan de la Peñako monasterioan aurkituriko dokumentu batean). Nafarroako erresumako lurralde zen Gipuzkoa XI. mendean.

Antso IV.a Gartzeitz hil ondoren, Alfontso VI.a Gaztelako erregeak Burebako eta Errioxako lurraldeak bereganatu zituen, Bizkaiko jaunak lagunduta. Arabako eta Gipuzkoako parte handienaz jabetu zen Bizkaiko jauna, Gaztelako erregearen izenean.

Gipuzkoako alde baskoiak, ordea, Iruñeko erresumari loturik jarraitu zuen. Aragoi eta Nafarroako Alfontso I.aren garaian lotu zitzaion berriro Gipuzkoa Iruñeko koroari (1112) eta Gartzia V.a Ramiritzek osatu zuen erresuma (1134-1150).

XII. mendearen hasieran finkatu ziren gaskoiak Gipuzkoako kostaldeko portuetan, Donostian nagusiki; 1150-1164 urteetan eman zion hiri gutuna Antso Jakitunak Donostiari. Garai hartan, Baionako apezpikutegiaren barnean zeuden Gipuzkoako ipar-ekialdeko eliza guztiak (Urumea ibaiaren eskuinaldea) eta Iruñeko apezpikutegian gainerako eskualdeetako guztiak.

Eginahal guztiengatik ere, ezin gorde izan zituen Antso Jakitunak Bizkaiko eta Arabako lurraldeak, eta Alfontso VIII.a Gaztelako erregea hasi zen Gipuzkoaz jabetu nahian. 1194. urtean Antso Azkarrak hartu zuen Antso Jakitunaren lekua, eta Nafarroako eta Gaztelako koroen arteko liskarrak areagotu ziren.

Testamentuan berariaz adierazi zuenez, agindua eman zuen Alfontso VIII.ak Nafarroari itzul zekizkion Gipuzkoako ipar-ekialdeko lurrak (Urumea ibaiaren eskuinaldetik Bidasoako ertzetara, lurralde jatorriz baskoiak), baina sekula ez zen horrelakorik bete, Nafarroako koroaren ahalegin guztiengatik ere. Bertako leinu noble batzuek lagunduta, bortxaz hartu zuen Gaztelako koroak Gipuzkoa.

XIII. mendetik aurrera hasi ziren Gipuzkoako hiriak antolatzen, eta hogeita sei villa edo hiri berri sortu ziren XIV. mende bukaera bitartean, kostaldean eta barnealdean. Gipuzkoako antzinako haran egitura (Oiartzun, Hernani, Iraurgi, Markina, Itziar, Saiatz, Bozue, Erniobea, Zumabatzarrea…) hautsi zuen hiri berrien sorrerak.

Bestalde, biziki areagotu zen Gaztelako koroaren eta Nafarroako erreinuaren alde zeuden leinuen arteko gatazka giroa (XV. mende bukaera arte iraun zuten ahaide nagusien, oñaztarren eta ganboarren, arteko guduak), liskar eta gudu ugari gertatu ziren nafarren eta gipuzkoarren arteko muga inguruan (Beotibarko gudua, 1321).

XIV. mendean idatzi ziren lehenengoz Gipuzkoako erakunde bati, Hermandadeari, zegozkion artikuluak (Gipuzkoako Hermandadearen sorrera, Tolosako Batzar Nagusiak, 1375; Gipuzkoako Hermandadearen Ordenantzen lehen idazketa, Getariako Batzar Nagusiak, 1397).

Nolanahi ere, askoz ere aurreagokoak ziren Gipuzkoako Forua osatzen zuten Lege Zaharrak. Batzar Nagusiak ziren Gipuzkoako erakunde legegile nagusiak; batzar horietan parte hartzen zuen Gaztelako erregearen ordezkariek edo korrejidoreek, XIII. mendearen hasieratik. Urtean bitan biltzen ziren Batzar Nagusiak ohiko batzarretan, aurrez erabakitako hirian hasieran eta hiri ordena baten arabera 1472tik aurrera. Premiazko erabaki bat hartu behar zenean biltzen ziren Batzar Bereziak, Usarraga eta Basarteko soroetan hasieran eta Bidaniako eta Azpeitiako Olazko elizetan 1461. urtetik aurrera.

Batzar Nagusietako ordezkarien botoa hiri bakoitzeko su edo etxe kopuruen araberakoa zen, eta erregeak zin egin behar izaten zuen forua. Erregeak foruen aurkako neurriren bat hartzen bazuen, “foru pasea” delakoa erabil zezaketen Batzar Nagusiek, hau da, erregearen erabakiari men ez egiteko gaitasuna.

XIV. mendean osatu zen Gipuzkoako hiri ordenamendu berriak aldakuntza handiak ekarri zituen Gipuzkoara. Gaztelako erregeek aginpidea bermatu zuten herrialde osoan, berak zuzenean sortutako (kostaldean) eta bultzatutako (barnealdean) hirien bitartez. Hala, gero eta indar gutxiago zuten antzinako leinuek Gipuzkoan, eta tirabira latzak izan ziren herrialde osoan ahaide nagusien artean (Arrasateko sutea, 1448), eta haien eta Hermandadearen artean (1456-1457).

Garrantzi handia hartu zuen egoera horretan Gipuzkoako Hermandadeak, Domenjon de Andia buru. Ahaide nagusien aurkako armada bat osatu zuen Hermandadeak eta guztiz menderatu zituen, oinaztarrak eta ganboarrak haren kontra batu baziren ere (1457). Hermandadearen garaipenak Gaztelako erregearen erabateko nagusigoa ekarri zuen berarekin; handik aurrera Gaztelako koroaren laguntzaile zintzoak izan ziren gipuzkoarrak Nafarroako erreinuaren aurkako borrokan.

Nafarroako beamontarren eta agramondarren arteko guduak hasi zirenetik, lehenen alde jokatu zuten gipuzkoarrek eta ez zuten egiteko horretan amore eman Nafarroako erresuma Gaztelako koroaren mende geratu zen arte (1512-1521).

Bestalde, guztiz indartu ziren Gipuzkoako portuak eta ontziolak XV. mendean; burgesia molde berri bat sortu zen kostaldean, arrantzari eta merkataritzari esker, eta berebiziko ospea hartu zuten Gipuzkoako marinelek eta itsas teknikariek. 1492. urtean Ameriketara iritsi zen Kolonen bidaldia. Goitik behera aldatu zuen aurkikunde horrek gipuzkoarren bizimodua. XVI. mendearen hasieran Gaztelako koroaren esku geratu zen Nafarroako erresuma eta guztiz nagusitu zen Gipuzkoan haren indarra, gipuzkoarrek bere foru eta eskubideei tinko eutsi zieten arren.

XVI. mendetik aurrera Ameriketara zabaldu zen Gipuzkoako itsas merkatarien jarduera (balearen eta bakailaoaren arrantza Ternuan eta Labradorren) eta, Frantziako estatuarekiko oztopoak handiak izanagatik, bere horretan iraun zuen, oro har, Ipar Atlantikoko merkatariekiko jardunak. Bestalde, gipuzkoar asko jarri zen Espainiako koroaren zerbitzuan, militar, itsasgizon, idazkari edota eskribau gisa.

XVII. mendean behera egin zuen Gipuzkoako merkataritzak, nazioak indartzen hasi baitziren, eta Gipuzkoa baztertua geratu zen. Amerikari begira jarri zen Gipuzkoa, baina gero eta zailtasun handiagoak zituzten bertako arrantza ontziek, eta XVII. mende erdialdean hasi zen arrantza mota haren gainbehera.

Arrantza eta merkataritza biderik gabe geratu zen Gipuzkoa, eta horren ondorioz ekonomiak beherakada handia izan zuen. Horrez gainera, eraso bortitzak izan zituen Gipuzkoako foruak XVIII. mendearen hasieran, aduanak Bidasoa ibaira igaro zitezela agindu baitzuen Filipe V.a Espainiako errege borboiak 1717. urtean.

Gipuzkoarren erantzuna ez zen berehalakoa izan, baina 1719an Berwick-eko dukeak gidaturiko armada frantsesa Gipuzkoan sartu zenean, herrialdeko erakundeen onarpena jaso zuen, baldin eta foruak osorik errespetatzen bazituen. Filipe V.ak atzera jo behar izan zuen eta lehengo berean segitu zuten aduanek (1722).

Ekonomia egoera hura larritu egin zen, eta herriaren haserrea areagotu. Prezioak neurri gabe igo ziren eta egoera horri aurre egiteko matxinatu ziren oletako langileak (matxinoak), nekazariak eta herri xehea burgesen eta handikien aurka (1766ko matxinada). Gipuzkoa osora zabaldu zen matxinoen eragina eta latza izan zen higikunde haren zapalkuntza.

Zapaltzaileen buru Francisco Javier Munibe Peñafloridako kondea zen, XVIII. mendean Frantzia aldean zabaldu zen ideologia ilustratuaren oihartzunak Euskal Herrian jaso zituzten aitonen seme eta burges lehenetarikoa. 1789. urtean piztu zen Frantziako iraultzak ez zuen hasieran halako gaitzespenik jaso gipuzkoarren aldetik, bai ordea ondoko urteetako gehiegikeriek.

Getariako batzar haietan ordezkaturik ez zeuden Gipuzkoako herrietako ordezkariek. Basileako Bakeak (1795eko uztaila) gerra saihestu zuen eta XIX. mendean erabat nagusitu ziren bi politika joera, liberala eta karlista, hasi ziren nabarmentzen Gipuzkoako agintarien artean.

Bitartean, frantsesek balio gabe utzia zuten forua euskal herrialde guztietan. 1813ko abuztuaren 31n sartu ziren aliatuak Donostian; sekulako triskantzak eragin ondoren, egun horretan bertan zapaldu zituzten oste frantsesak Irungo San Martzialen. 1814. urtetik aurrera, liberalak eta erregezaleak nagusitu ziren Gipuzkoan.

Une hartan hasi zen Gipuzkoako industria garatzen, astiro hasieran: 1841-1872 urteetan, papergintza eta ehungintza; 1872tik aurrera, burdingintza (armagintzari eta burdingintzari loturiko lantegi txikiak XIX. mende bukaera arte baizik ez ziren aldatzen hasi). 1860-1865. urteetan luzatu zen Gipuzkoan Espainiako Iparraldeko Burdinbidea (Otzaurte-Irun).

Bestalde, 1860ko hamarkadan berriro gorpuztu zen karlismoa Gipuzkoan, Jaungoikoa eta Foruak lemapean, eta 1872. urtean hasi zen Bigarren Karlistada eta 1876. urtean erabat nagusitu ziren liberalak. 1876ko uztailean luzatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak deuseztatzen zituen legea.

Garai berekoak dira lehen langile elkarteak (Donostiako elkarte sozialista, 1891) eta grebak (Arrasate, 1893; Eibar, 1897). Nolanahi ere, Primo de Riveraren diktadura bukatu arte (1923-1930) ez ziren Euzko Alderdi Jeltzalea eta Espainiako alderdi sozialista (PSOE) Gipuzkoan nabarmendu.

Karlistek eta militarrek Irun-Oiartzunen eta Goierri aldean gogortu zuten erasoa, eta iraila arte eutsi zioten errepublikaren aldeko indarrek (1936ko irailaren 5a, Irungo galera). Azaroan geratu zen Gipuzkoa osoa militarren esku.

Francoren garaian (1936-1976), diktaduraren aurkako herrialde kartsuenetakoa izan zen Gipuzkoa, eta mugimendu abertzale guztiz indartsua gorpuztu zen urte haietan. 1979ko erreferendumaren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako bat da Gipuzkoa.

Gipuzkoako ekonomian bigarren sektoreak du garrantzirik handiena nahiz eta, hirugarren sektorean, turismoak gero eta indar handiagoa duen. Lehen sektoreak ere badu indarra, batez ere, barnealdeko eskualdeetan; nahiz eta eskualde horietan ere haren pisua BPGean ez den %3,5 baino handiagoa.

Honako taula honetan Gipuzkoa osoko eta Gipuzkoako herri populatuenetako biztaleriaren XX. mendeko bilakaera jasotzen da:

XX. mendearen hasieran Gipuzkoan bizi ziren ia 200.000 lagunak hirukoiztu eta gehiago egingo ziren mendearen bukaeran. Gehikuntza nabarmen hau ez da Donostian bakarrik gertatzen eta industria jarduera ekonomiko nagusi duten tamaina ertaineko herrietan ere gehikuntza handia izango da, 1955-1975 urte bitartean izandako immigrazioaren ondorioz. Donostiak bost halakotu egingo zuen mende hasierako biztanleria, Arrasatek sei halakotu eta Errenteriak bederatzi. Donostiak lurraldearen biztanlerian mendean zehar hartu duen nagusitasuna nabaria da: mende hasieran bost gipuzkoarretatik bat donostiarra bazen, mendearen bukaeran hirutik bat izango zen donostiar. Beste herri batzuek tinko eutsi diote XX. mendeko hasierako proportzioari: Irun lau aldiz txikiagoa bazen biztanleriari dagokionean, mendearen bukaeran berdintsu mantentzen da proportzioa. 1975. urtetik aurrera baby boom fenomenoa guztiz apaldu eta biztanleriaren zahartze eta, azkenean, gutxitze bat izango da XX. mendeko azken urteetan atzerritik etorritako etorkinei esker gehienbat.

Gipuzkoako lurralde historikoa 10 eskualdek eta 89 udalerrik osatzen dute. Biztanleriari dagokienez, Donostia handiena da eta Baliarrain, berriz, txikiena.

Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:

Gipuzkoa judizialki 6 barruti judizialetan banatzen da. Barrutiko buruan kokatzen dira barrutiko epaitegi guztiak. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Donostian dago; Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia aldiz, Bilbon. Hauek dira barruti judizialak:

Espainiako Gobernuko eta Eusko Legebiltzarretako hauteskundeetan, Gipuzkoa hauteskunde barruti bakar gisa aurkezten da. Foru hauteskundeetan aldiz, gipuzkoarrek 4 hauteskunde barrutitan bozkatzen dute udalerriaren arabera:

Gaur egun Gipuzkoako Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuak osatzen du:

Gipuzkoan mintzatzen den euskara bi euskalkitan sailkatzen da: gipuzkera (nagusia) eta bizkaiera (mendebaldean). Gaur egun, euskara hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Gipuzkoako mendebalean bizkaiera da nagusi (Debagoiena eta Debabarrena, Deban, Mendaron eta Mutrikun izan ezik).

Gipuzkoako ipar-ekialdeko euskalkia, aldiz, goi-nafarrera da (Irun, Hondarribia, Lezo eta Oiartzun). Gipuzkeraz hitz egiten da gainerako eskualde guztietan. 2001eko datuen arabera, Gipuzkoan biztanleen % 51,1ek euskalduntzat zuen bere burua eta % 19,7k ia euskalduntzat.

Hezkuntzari dagokionez, 1999-2000 ikasturtean, esaterako, unibertsitatez kanpoko ikasleen % 81 D eta B ereduetan ari zen ikasten Gipuzkoan, EAEko batezbestekoaren gainetik 19 puntutan. Euskara hutsezko D eredua da gainera Gipuzkoan gehiena hazi dena, eta euskarazko irakaskuntza, maila askoz ere apalagoan bada ere, Lanbide Heziketara ere gainerako lurraldeetan baino gehiago zabaldu da. 2006-2007 ikasturtean ikasleen % 70,1 D ereduan aritu zen; % 19,8, B ereduan; eta % 10, A ereduan.

Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), herrialdeko eremu handienean nagusiki mintzatzen den euskalkia erdialdekoa euskara edo gipuzkera izenekoa da.

Gipuzkoako gipuzkerak hiru aldaera nagusi ditu:

Gipuzkoako mendebaldean Mendebaldeko euskara edo bizkaiera egiten da. Eremu hori Bizkaiarekiko mugari paraleloan jarraitzen dion Deba ibaiaren ibarrak eratzen du, hots, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeek.

XX. mendearen bigarren erdira arte, nafarrera hitz egiten zen ipar-ekialdean, iparraldeko goi nafarrera, zehazki. Euskalki horretan aritzen ziren Hondarribia, Irun, Lezo eta Oiartzun udalerrietako biztanleak, baina gaur egun gipuzkera —Beterrikoa, hain zuzen— alde horretara ere zabaldu da.

Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951), Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean Obabakoak (1988) lan nagusia.

Euskarazko beste egileen artean, azpimarratzekoak dira, besteak beste, Joxe Azurmendi, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.

Bestalde, gaztelaniaz idatzi dutenen artean, Pío Baroja eta Gabriel Celaya dira egile nagusiak.

Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan gipuzkoar abeslari ezagunenetarikoa.

Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolari onenetako asko: Txirrita, Basarri, Uztapide, Lazkao Txiki eta abar. Gaur egungoen artean, aipagarriak dira Andoni Egaña (Zarautz, 1961), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehien (lautan) irabazi duen bertsolaria; eta Maialen Lujanbio, txapelketa hori irabazi duen lehen emakumea.

Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak A-8, AP-1 eta N-1 dira. Gipuzkoa Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan (Irun Hegoaldean eta Hendaia Iparraldean).

Errepide Sareaz gain, Renfe Operadorak Aldirien zerbitzua eskaintzen du probintzia osoan zehar, Zumarragatik Irunera. Halaber, EuskoTrenek ere garrantzi handia du.

Gipuzkoako garraio porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da. Beste portu guztiak kirol portuak edo portu arrantzale txikiak dira, esaterako Donostiako portua.

Lurralde Historikoak duen aire-bidezko garraio bakarra Donostia-Hondarribiko aireportua da. Gaur egun Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak.




#Article 74: Donostia (5026 words)


Donostia (izen ofiziala: Donostia / San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da, eta Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena, . urtean  biztanle zituen eta. Metropoli eremuak, berriz, 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean.

Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan zen. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.

Donostiako herritarrak donostiarrak dira. Halere, Donostiako kultura herrikoian, eta batez ere Parte Zaharrekoan, bi ezizen erabili izan dira: San Bizente elizaren inguruan jaio edota bizi direnentzat, koxkeroak; eta Santa Maria elizaren inguruan jaio edo bizi direnentzat, josemaritarrak. Burla egiteko ezizentzat, berriz, donostiarrei kaskarinak (hau da, «burugabeak, gauzak pentsatu gabe egiten dituztenak») edo ñoñostiarrak («Donostiako aberaskumeak, señoritoak, txepelak»)(Joxe Austin : , Irutxuloko Hitza, 2013-10-04.)(Estitxu  eta Ixiar : , Argia, 1829. zenbakia, 2001-11-11.) deritze, eta hiriburuari, Ñoñostia.

Donostia Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Elkarren ondoan dauden lur horiez gainera, hiru barrendegi ditu hiriak: hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat; hego-ekialdean, Landarbaso mendialdea; eta hegoalderago, Urdaburu mendialdea.

Hiria Kontxako badiaren inguruetan zabaltzen da, Bizkaiko golkoaren kostaldean. Donostiako kostaldea Hondarribitik Oriora Eozenoko hareharrizko flysch delakoak osaturiko mendikateak zeharkatzen du: Ulia, Urgull, Igeldo mendia eta Mendizorrotz ekialdetik mendebaldera. Mendikatea etena duen eremuetan Zurriola, hain zuzen Urumea ibaiaren bokalean, Kontxa eta Ondarreta hondartzak daude. Kontxako badiako sarreran, Santa Klara uhartea dago.

Parte Zaharra eta erdialdeko zabalgunea San Bartolome gaina eta Urgull mendia lotzen zituen tonboloaren gainean eraiki ziren; eta Gros auzoa osatu aurretik, hareatza zabala zegoen han. Amara auzoko lurretan, berriz, Urumea ibaiak sortutako padura zegoen. Eremu hauetan izan ezik, Donostiako udalerria 50-100 metroko kareharrizko muino txikietan kokatua dago gehienbat, muino batetik bestera kareharriaren higaduraz sortutako ibar txikiak dituela (Ametzagaina, Aiete, Añorga, Igara). Udalerriaren ekialdean dagoen San Marko-Txoritokieta mendia diapiro-egitura bat da.

Sismologiari dagokionez, Donostiak badu arriskurik. Izan ere, lurrikaren sorgune ez den arren, uhin sismikoen anplifikazio eremu baten barruan daude hala Donostia osoa nola haren metropoli eremuaren zati handi bat. Hala, bada, hainbat kilometrotara sortutako lurrikarek eragin handia dute Donostian; halaxe erakutsi dute Iruñeko 1903ko lurrikarak, Martesko (Huesca) 1923koak, Turruncúngo (Errioxa) 1929koak eta Eretako (Okzitania) 1967koak.

Urumea ibaia Goizueta, Hernani eta Astigarraga herrietatik igaro ondoren, hiria zeharkatuz itsasoratzen da bokale bat sortuz. Bokalean nabariak dira itsas gorabeheren eragina, Loiola eta Martutene auzoetaraino. Hori dela eta, ohikoa da, uholdea dagoenean, auzo horietan ibaiko urak gainezka egitea. Urumea ibaiak bere ibilbidean osatzen dituen zeharruneetatik nabaria da hirian Kristinaenea lorategia inguratzen duena. Aipatu behar da  Oria ibaia ere, Gipuzkoako ibairik luzeena, Zubieta auzotik igarotzen dena, itsasoratzetik kilometro gutxitara. Añorga errekak ere Antigua, Ibaeta, Igara eta Añorga auzoak zeharkatzen zituen garai batean, baina egun lur azpian dago bideratuta hirira sartzean.

Landaredi potentzialean, gizakiaren eraginaren ezean litzatekeen hartan alegia, batez ere lizarra eta haritza aurkituko lirateke, eta ezkia, zumarra, gaztainondoa, astigarra, pagoa, zumea eta haltza neurri txikiagoan, betiere hezetasun maila zein den. Azpiko basoan, hurritza, elorri beltza eta garoak izango lirateke. Belardi eta soroek ere oparotasun eta aniztasun nabaria erakusten dute. Oro har, Donostiako landaredia klima ozeaniko heze bati dagokiona izango litzateke, tenperatura hotzepelekin, Kantauri isurialde osoaren antzera.

Dena den, egungo landaredia gizakiak gogor eragindakoa da. Hiriko urbanizazioak antzinako basoak eta baserri lurrak ordeztu ditu neurri handi batean. Hirigunetik kanpo soroak eta baratzeak dira, baserrien ustiapenen ondorioz, antzinako landaredia ezabatu dutenak. Ulia eta Igeldoko gune batzuetan, otea , garoa eta txilarra dira nagusi, antzinako basoaren galtzearen ondoren garatu den landaredia. Bertakoa ez den pinu beltzaren (Pinus radiata) gune batzuk ere badaude, Zubieta eta Landarbaso aldean, Euskal Herriko beste gune batzuetan baino neurri txikiagoan ordea. Hala ere, antzinako landarediko guneak daude oraindik ere Igeldon, Urgullen, Ulian, Igarako erreka inguruetan, Añorgan, Ametzagainan, Basozabalen eta Aieteko zenbait tokitan. Haltzak, berriz, baditugu Urumea ibaiaren ibilbidean, Martutene aldean, eta Oria ibaiaren ertzetan, Zubieta aldean.

Iparraldean, Donostiak osoki Kantauri Itsasoarekin egiten du muga; ipar-ekialdean, Kantauri Itsasoa eta Pasaiarekin; ipar-mendebaldean, Kantauri Itsaso, Igeldo eta Oriorekin; ekialdean, Astigarragarekin; hego-ekialdean, Hernani eta Astigarragarekin; hegoaldean, Lasarte-Oria eta Hernanirekin; hego-mendebaldean, Lasarte-Oriarekin; eta mendebaldean, berriz, Usurbilekin.

Donostiak, euskal kostalde guztiak bezala, klima ozeanikoa du. Köppen klima sailkapenaren arabera, Donostiako klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea (Cfb kodeaz) da. Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Donostian urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. Enbata ugari izaten dira. Urrian eta martxoan ur biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak.

Mendetan, Donostiako harresiek kale estuak dituen Donostiako Parte Zaharra inguratu zuten. 1863. urtean harresiak eraitsi zirenean hasi zen Donostia hiria zabaltzen, egun ezagutzen den hiria osatu arte. Antonio Kortazarren Hiriko Plan Orokorrak etxadi karratu erregularrak taxutu zituen egungo Boulevardetik Mendeurrenaren plazaraino. Lehenengo zabalgune hura 1900. urtean egin zen. Orduan hiriak zubi bakarra zuen, Santa Katalina zubia, hain zuzen. XX. mendearen lehenengo erdian hiria Gros aldera zabaltzen hasi eta Antiguako zabalgunea ere osatzen hasi zen. Urte haietan Urumea ibaia bideratu eta beste azpiegitura batzuk ere eraiki ziren, hala nola Maria Kristina zubia eta Zurriola zubia. 

Hau da auzoen zerrenda ofiziala:

Horietaz gain, Donostiak baditu hiru barrendegi ere: Zubietakoa, Landarbasokoa eta Urdaburukoa. Zubietakoak baizik ez du biztanlerik.

Gizakia orain dela 25.000 urtetik, gutxienez, bizi izan da Donostia inguruan. Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute.

Gerora, egungo Parte Zaharreko herrigunean erromatarren garaiko giza kokaguneak egon ziren, Santa Teresa komentuan egin diren indusketetan aurkitutako aztarnek adierazten dutenez (K. o. 50–200 urte bitartekoak).

 
Donostiari (bertako monasterioari) buruzko lehendabiziko aipamenak X eta XI. mende hasierakoak diren arren, Nafarroako Antso Jakitunak 1180. urte aldera eman zion hiri-gutuna, lehenagokoa ez ote den adierazi izan bada ere. Tomas Urzainkik azaltzen du hiri-gutun hori Lizarrako foruan oinarritu zela: artikuluen % 60 inguru. Baina bere berezitasun handiena itsasorako forua izatea da, Antso Jakitunak Nafarroaren itsas merkataritzaren portu nagusi bihurtu nahi baitzuen Donostia. Hauxe da Europako lehendabiziko itsas forua, eta bertan biltzen dira Europako itsas lege zaharrenak.

Baiona luzaroan Nafarroaren portu izan zen, baina XI. mendean baliorik gabeko portu bat zuen, landetako hareak itsutua. Horrek emigrazio handi bat eragin zuen Baionatik eta Gaskoiniatik (gaskoiak, «franko» deituak), Urgull magaleko hareatzan finkatu zena Erregearen abantailek erakarrita: Orioraino, libre ziren merkataritzan aritzeko. Ordurako, Santa Maria eta San Bizente Antiguokoa aipatzen dira, eta Antso Jakitunak Izurungo monasterioa eman zien dohaintzan. Lehena bertako «nafar»en eliza zen, eta bigarrena, berriz, gaskoiena, Manuel Lekuonak azaltzen duenez. Gero eta handigoa zen, ordurako, itsas merkataritza Europa iparraldearekin. 1200. urtean Alfontso VIII.a Gaztelakoak Nafarroa inbaditu zuen, eta Gipuzkoan portu garrantzitsuak eskuratu: Mutriku, Getaria, Donostia, Hondarribia, etab. Konkista hori sendotzeko, Gaztelako erregeak berretsi egin zuen Donostiaren nafar forua 1204an.

Gaztelako koroaren eskuetan geratuta ere, Donostiak jarraitu egin zuen Nafarroaren itsas merkataritza-bideetan, eta Antso IV.a Gaztelakoak, XIII. mende amaieran, berretsi egin zituen nafar merkatariek hiribilduan zituzten pribilegioak. Nafar produktuen isuri horrez gain, Donostiak Gipuzkoan barrena heldutako Gaztelako salgaiak itsasoratzen zituen. Horrek oparoaldi bat ekarri zuen, eta Donostiak autonomia handia agertu zuen.

Donostiarrek, orduan, hiru ainguraleku nagusi zituzten: Kontxa, Zurriola eta Pasaia (Pasage). Horietatik abiatzen eta sartzen ziren koka motako itsasontziak, garai hartan arrakasta handikoak, Atlantikoko kostaldeko itsas trafikoan erabiltzen baitziren Flandesera bidean. Haien sotoetan ekartzen zituzten oihalak, apaingarriak, tinduak, eta zirtzilkeriak.  

Hiribilduaren oparoaldiak mendearen bigarren erdira arte iraun zuen. Hala ere, Karlos V.a eta bere oinordekoak (Filipe II.a eta Filipe III.a) gerra gehiagotan sartu ahala, Donostiaren egoera okertzen joan zen, erregeon ontzi- eta eskifaia-eskaera hertsatzaileengatik. Arrantza-kanpainei dagokienez, 1580eko lekukotasun baten arabera, 13-14 itsasontzi ateratzen ziren Ternuara urtero Donostiatik, bakoitzean 70-100 marinelekin.

Tentsio politiko handiaren erdian, 1794ko abuztuan, frantses iraultzaileak Donostiara sartu ziren, eta Gipuzkoaren independentzia-aldarrikapen bat ere gertatu zen Donostiako burgesiak bultzatuta. Espainiako agintariek Donostiako udala zigortu zuten ustez (espainiar) «abertzaletasun» epela erakusteagatik (Iruñea, 1796). Une horretan, hiria hizkuntzaz erabat euskalduna zen, baita elebakar ugari ere tartean. Ordurako, gaskoi hizkuntza azken hatsetan zen Donostian. Iberiar Penintsulako Gerra azkenetan zela, Wellingtongo dukeak zuzendutako britaniar eta portugaldar tropek setioa jarri zioten Donostiari eta, 1813ko abuztuaren 31n, hirira sartu eta kiskali zuten, baita biztanleriaren zati bat sarraskitu ere. Irail hasieran, Donostiako familia aberatsenek hiria berreraikitzea erabaki zuten, Pedro Manuel Ugartemendiaren zuzendaritzapean.

XX. mendearen hasieran, Donostia udako hiriburu eta probintziako gune administratibo eta politikoa zen. Elektrizitatea eta kaleetako argiztapena ere heldu zen (1899), baita tranbiak ere luze gabe, automobilekin batera. Lehen Mundu Gerra garapen eta aberastasun handiko aldia izan zen Donostiarentzat. Bertako Kasinoan europar bizitzako pertsonaia ugari agertu ziren: Mata Hari, Leon Trotski, Ravel, etab. «Belle Epoque» garaia izan zen. 1904an, Itun Ekonomikoa berritzeko gatazka politikoen epelean, askotariko alderdi politikoek Liga Foral Autonomista sortu zuten, eta 1923ra arte sindikatuen hainbat protesta eta istilu izan ziren. 1930ean, berriz, Espainiako hainbat politikari Donostiara bildu ziren, eta Donostiako Ituna sinatu, 1931ko apirilean Espainiako II. Errepublika ekarriko zuena. Donostiak joera aurrerazalea hartu zuen gehienean, baita ren aldekoa ere.

Diktadorea hil ondoko urteak tentsio handikoak izan ziren. 1977an, Amnistiaren Legea onartu zen, eta euskal preso politiko ugari itzuli ziren. Hala ere, grebak, manifestazioak eta liskarrak poliziekin ugaldu egin ziren; ETAren bi erakunde armatuek hilketa eta indarkeria ekintza ugari egin zituzten aldi horretan, baita erregimenari lotutako beste talde ilun batzuek ere. 1976ko abenduan, Erreala eta Athletic futbol-taldeen arteko derbiko ikurrinaren aldarrikapenaren ondoren, legeztatu egin zen azkenik 1977ko urtarrilean. 1979ko ekaineko hauteskundeetan, EAJko Jesus Maria Alkain izan zen Donostiako alkate hautatua, demokratikoki aukeratutako lehenengoa eta lehendabiziko abertzalea. Urte hauek beheraldi urteak izan ziren, ekonomiaren gainbehera tartean, gatazka eta indarkeria sozio-politiko handikoak eta hirigintza zabar eta zekenekoak. 1981ean, Itun Ekonomikoa berrezarri zen. Bestalde, futbolean herritarrak poz batean ziren Errealak 1980, 1981 eta 1982. urteetan Espainiako Ligan irabazitako postuekin, inoiz lortutako onenak.

Ramon Labaien 1983an hasi zen alkate-lanetan. Auzo-elkarteek ere protagonismo handiagoa hartu zuten udalean. 1991n, PSOEko Odon Elorza gailendu zen hauteskundeetan, Donostiako inoizko alkate gazteena. Hirigintza eta zerbitzuen hainbat proiektu estrategikori heldu zitzaien orduan. 1993an, Ertzaintzak Espainiako Polizia Nazionala ordezkatu zuen Donostiako zaintza-lanetan, baina aldi berean, ETAk PPko Gregorio Ordoñez zinegotzia hil zuen. ETAren su-etenekin batera eta Baiona-Donostia eurohirian kokatuta, hiriaren itxuraldaketa eta turismoa sendotu egin ziren. 2011n, EH Bilduko Juan Karlos Izagirre hasi zen alkate-lanetan eta, berehala, Donostia 2016ko Europako kultura hiriburu hautatu zuten, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera; gero, hiriburutza hori Eneko Goiaren agintaldian (EAJ) gauzatu zen.

Biztanle kopurua % 0,5 eta % 1 artean hazi da urtero 1991az geroztik. Dena den, biztanleriaren hazkundea moteldu egin da: urtez urteko hazkundea % 1 baino nabarmen txikiagoa da azken urteotan.

Donostiaren jarduera ekonomiko nagusia zerbitzu-sektorean dago. Nekazaritzak, gehienbat Zubieta eta Igeldo auzoetan kokatua, % 0,1a soilik dakarkio ekonomiari. Industria eta eraikuntza sektoreek % 11,3a (industria 27 Poligonoan eta Rezola zementu lantegian biltzen da batez ere) eta gainontzeko % 88,6a zerbitzuei dagokie. Donostiako barne produktu gordina per capita 34.589 eurokoa izan zen 2012 urtean. Langabeziari dagokionez, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuetan tasa baxuena dago Donostian. 2015ean, % 11,2koa zen (guztira, 10.418 langabetu). Sexuen arabera, emakumeen langabezia tasa % 12,7koa zen (5.657) eta gizonezkoena, berriz, % 9,9koa (4.761).

Adinaren araberako irakurketa egiterakoan, 45 urtetik gorakoek dute langabezia-tasa altuena, 5142 langabetu baitira.

Gipuzkoako hiriburua izanda, lurraldeko administrazio eta hezkuntza gune nagusia da. Merkataritza-gune garrantzitsua ere bada, eta Gipuzkoako zein Gipuzkoaz kanpoko bezeroak erakartzen ditu. Hirigunean, Bretxa azoka, San Martin azoka eta Arcco Amara merkataritza-guneak nabarmentzen dira; aldirietan, berriz, Garbera eta Belartzako merkataritza-zentroak daude Intxaurrondo eta Añorga auzoetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako campusak eta Deustuko Unibertsitateko Mundaitzeko campusak, hainbat fakultaterekin, osatzen dute hiriko unibertsitate-eskaintza nagusia. Horien inguruan ikerkuntza-guneak ere badaude, Miramongo Teknologi Parkearekin batera. Zentro horietan nagusiki egindako ikerkuntza eta garapen jarduerak BPGaren % 2,86koa ekarri zuen guztira 2012an.

Altza eta Miramon-Zorroaga ziren Donostiako bi muturrak. Baina muturretara jo gabe ere alde nabarmenak zeuden. Altzak baino emaitza hobeak izan arren, batez bestekoaren oso azpitik eta errenta txikienak zituzten auzoen zerrendaren buruan zeuden Martutene (18.707 euro), Bidebieta (18.927 euro), Intxaurrondo (19.262 euro) eta Loiola (19.288) ere. Kontrara, batez bestekoa aise gaindituz, diru sarrerarik handienak dituztenen aldean zeuden Aiete (31.950 euro), Antigua (31.141 euro) eta Erdialdea (29.839 euro). Eta batezbestekoaren bueltan zeuden Amara Berri (24.673 euro) eta Gros (24.898 euro).

Turismo-hiri nabarmena da Donostia, hainbat jai, kultura eta kirol ekitaldiren egoitza. XIX. mendean Viktoria Eugenia erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez geroztik, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio. 2010eko hamarkadan, turismoak hazkuntza nabarmena izan du hirian, 2015ean ia 600.000 bisitarira helduz. Turismoaren barruan, aipatzekoa da gastronomiak duen erakargarritasun itzela. Pintxoez eta ohiko jatetxeez harago, hirian nahiz inguruetan Michelin izarra duten jatetxeen kontzentrazioa, biztanleko, munduko handienen artean dago. Zehazki, bost dira: hiru izarrekoak Akelarre eta Arzak, eta izar batekoak, Kokotxa, Mirador de Ulía, Miramon Arbelaitz. Gastronomia-ikerketa eta irakaskuntzarako Basque Culinary Center delakoak ere Donostian du egoitza.

Turismoak izan duen gorakadak sustengarritasunari buruzko kezka piztu zuen 2016an; izan ere, jarduera ekonomiko horren hainbat albo ondorio gertatzen hasi ziren: etxebizitzen eta alokairuen garestitzea, ostalaritzako prezioen garestitzea eta zerbitzuen saturazioa.

Eneko Goia (EAJ) da Donostiako alkatea 2015eko ekainaren 13tik, Juan Karlos Izagirreren (Bildu) alkatetzaren ondotik. Goiak alkatetza lortu zuen EAJren baiezko eta PSE-EE eta EH Bilduren boto zuriei esker, gehiengo sinplea lortuta. Gehiengo osorik lortu ez zenez, boto gehien lortutako hautagaia bihurtu zen alkate. 2019an Eneko Goia izan zen berriz alkate.

Hauek izan dira Donostiako azken alkateak:

Donostia puntu garrantzitsua da europar errepide trafikoan. Iparretik hegoaldera, E-05 (Glasgow – Paris – Algeciras), eta mendebaldetik ekialdera, E-70 (A Coruña – Bordele) eta E-80 (Lisboa – Burgos – Pabe) europar errepideek zeharkatzen dute. Ibilbide hauetan, Irundik norabidean, A-8 errepidetik sar daiteke Donostiara. Bilbotik A-8 errepide nagusia ordainsariz erabil daiteke. Madril – Gasteiztik A-1 errepidetik egiten da sarrera. A-1 jarraituz, Donostiatik gertu, Andoainen, A-15 errepiderako lotunea dago, Iruñea – Zaragozara eta bertatik Bartzelonara bideratzen dena. Kasu guztietan eta Donostia inguratzen duen errepide gerriko edo sare trinkoari esker, Donostiako hirigunera sartzeko hainbat aukera daude baina sarbide garrantzitsuenak Amara eta Ibaeta auzoetatik dira. Gipuzkoa mendebaldeko kostaldeko herrietatik Donostiara etortzeko maiz erabiltzen den errepide bat N-634 izenekoa da.

Donostiara joan eta etortzeko errepidezko bidaiarien garraio publiko sarean, Lurraldebus autobus zerbitzuetarako elkartea, Gipuzkoako herrietara autobus sare bateratu bat eskaintzen duena, Txartel bakarra izeneko bidai-txartel pertsonal baten bitartez. Euskal Herriko beste hiriburuetara autobus zerbitzu ugari dago egunero.

Trenbideari dagokionez, Iparraldeko geltokian Espainia eremuko eta aldiriko trenak dabiltza. Bestaldetik, Euskotren konpainiak Hendaia eta Bilborainoko bidaiak eskaintzen ditu, baita Donostialdeko metroa ere.

Hegazkinez, Hondarribiko aireportua da hiritik gertuen dagoen aireportua. Bertaraino joateko autobus zerbitzua badago. Aireportu honek eskaintzen dituen hegaldiak ordea mugatuak dira eta beraz, 100 bat kilometrora dagoen Bilbo-Loiu aireportua erabili ohi da nazioarteko hegaldietarako. Miarritzeko aireportua da beste aukera bat, batez ere Pariserako hegaldietarako.

Tamaina txikiko hiria da Donostia eta beraz, oinez erraz eta eroso zeharka daitekeena, hiria zeharkatzen duten oinezkoentzako kale eta ibilbideei esker. Hain zuzen ere, Monpaseko ekialdeko muturretik, Ulia mendiaren oinetan, hiriaren mendebaldeko puntan dauden Haizearen Orrazia izeneko eskultura multzoraino oinez egin daiteke semaforo bakar batekin topo egin gabe 7 kilometrotan zehar. Bizikleta ere donostiarrek maiz erabiltzen duten garraiobidea da, beste hirien aldean, eta horrela bidegorri edo txirrindularientzako ibilbide sare zabala osatu da. Udalak prestaturiko alokairuzko txirringa-zerbitzu bat ere badago, dBizi izenekoa.

Autobusez, Donostiako Tranbia Konpainiak 27 autobus ibilbide mantentzen ditu hiriko auzoetan zehar, guztira 115 autobusekin (2009ko datuak). Asteburuetan, parrandan ibiltzen den jendeari begira, gau eta goizaldeko Gau Txori izeneko zerbitzuak badaude. Bidaiari kopurua 27.360.638 izan zen 2008. urtean. Horrela, Donostian gehien erabiltzen den hiri barneko garraiobidea da, automobila alde batera utzirik.

Hala eta guztiz ere, trafiko arazo larriak izaten dira Donostiako kaleetan. Ibilaldi guztietatik % 27ak ibilgailu partikularrez egiten dira. Konponbide gisa, hiriguneko kanpoaldean disuasiozko aparkalekuak eta hirigunearen zati handi bat hartzen duten TAO guneak ezarri arren, aparkaleku eskasia izaten da eta sarbide nagusietan eta erdiguneko kaleetan automobil ilara luzeak sortu ohi dira. Trafiko trinko honek sortzen duen aire- eta soinu-kutsadura dela-eta kezka badago.

Turismoari begira eratutako hiri barneko garraiobide bereziak ere badaude. Antzinako Igeldoko funikularrak Ondarretatik Igeldo mendi gainerainoko malda igotzen jarraitzen du. Hiriko ikusgarri nagusiak erakusten dituzten autobus turistiko bat eta Txutxu Tren izeneko bagoidun ibilgailua ere badaude.

Donostia hiru unibertsitateren egoitza da: Euskal Herriko Unibertsitatearen fakultate eta eskolak Ibaetako campusean zehar zabaltzen dira euskaraz eta gaztelaniaz ikastea ahalbidetzen duen titulazio-eskaintza zabal batekin; Nafarroako Unibertsitateak ere Tecnun izeneko ingeniaritzako eskola du bertan; eta Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako campusa Mundaizen da, eta turismoko ikasketak, enpresako ikasketak eta beste batzuk eskaintzen ditu. Unibertsitate horiekin lankidetzan, ikerkuntza-zentro aurreratuak daude: nanoGUNE (nanoteknologiaren arlokoa), Donostia International Physics Center, Inbiomed, Basque Center on Cognition, Brain, and Language, CIDETEC, CEIT eta abar. Nature aldizkariak 2020an egindako munduko sailkapenean, Donostia ekoizpen zientifiko gehien zuten lehen 200 hirien artean agertzen zen eta, lankidetza zientifikoan, munduko lehen ikerketa zentrotzat hartzen zen.

Haur eskoletatik batxilergora ikastetxe-sare zabala du Donostiak, ikastetxe publikoek, pribatuek (gehienak katolikoak) eta ikastolek osaturikoa. 2006ko datuen arabera, euskara hutsezko D eredua da nagusi (13.910 ikasle), A (9.101 ikasle) eta B (10.148 ikasle) ereduen aldean.

Donostiako euskara gipuzkera edo erdialdeko euskara da; eta, haren barruan, Beterriko euskara, Donostialde osoan mintzatua. Koldo Zuazok hainbat lekukotasun aipatuz erakutsi duenez, Beterriko gipuzkera izan da, XVIII. mendetik XX.eraino (biak barne) Hego Euskal Herriko euskaldunen artean eredugarritzat hartu den hizkera, beste euskalki eta azpieuskalkietako hegoaldetar euskaldunek norberaren hizkera gutxiesteraino.

Donostiako jatorrizko hizkuntza euskara da, gaur egun egoera minorizatu batean dagoena, gaztelaniaren mesedetan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hasi zen euskararen gainbehera hirian. Espainiako Gerra Zibilaren ostean ordezkapen linguistikoa nabarmen azkartu zen. Hazkunde demografikoa nabarmena izan zen garai horietan, 1900tik 1950era hirukoiztu egin zen donostiarren kopurua.

Jose Artola euskal idazleak kontatzen duenez, XX. mendearen hasieran Donostiako Parte Zaharrean, Boulevarderaino, euskaraz mintzatzeko ohitura zegoen euskaldunen artean, baina behin Kortazar Zabalgunera iritsi orduko, erdararen indarra gogor sentitzen hasi zen.

XIX. mendearen bigarren erdialdean euskara nagusi zen oraindik Donostiako kaleetan. Inork gutxik daki, esaterako, 1891. urtera arte Donostiako Udaleko langile guztiek euskaraz hitz egiten jakin behar zutela, edo 1897. urtera arte hiriko kaleak euskara hutsez izendatzen zirela (urte hartan erabaki zen izendapen elebiduna).

Euskaldun hartzaileen ehunekorik handiena 35 eta 39 urte bitartekoek dute (% 31,7), eta ehunekorik txikiena 15-19 urte bitartekoek (% 7,9). Azpimarratzekoa da, gainerako hiriburuetan ez bezala, euskaldun hartzaileen ehunekorik txikiena gazteenen artean dagoela.

Erdaldunak nagusi dira 40 urtetik gorako adin-taldeetan. Zenbat eta zaharrago orduan eta erdaldun gehiago dago. Esate baterako, 75 urtetik gorako donostiarren artean, 10etik 6 baino gehiago erdaldunak dira.

Soziolinguistika klusterrak egiten duen kale erabileraren neurketan oinarrituta, ezagutzaren inguruko datuekin alderatuz, bestelako panorama azaltzen dute emaitzok, gaztelera edo frantsesa baitira Donostian gehien entzuten diren hizkuntzak. Halere, 1989tik 2011ra zertxobait igo da euskararen erabilera, eta apur bat behera egin du gaztelera eta frantsesaren erabilerak.

Orain dela mende batzuk Donostian gaskoi jendearen komunitate bat bizi zenez, gaskoi hizkuntzaz ere mintzatzen zen; komunitate horrek leku-izen ugari laga ditu Donostian eta horietako asko gaur egun arte iritsi dira: Urgull (gaskoiz, Orgull edo Urgullus, euskarara Urgull formarekin ekarri zen), Enbeltran (gaskoiz, En Beltran, hots, Beltran jauna), Gros, Polloe (gaskoizko Poll eta Pollet hitzetatik dator, Polloe bezala euskaratu zen), Morlans, Monpas (Mont-pas), Aiete (gaskoiz, Ayet; Aiete formarekin euskaratu zen), Ulia (gaskoiz, Oli, euskaraz Ulia edo Uliamendi) eta Miramon (gaskoiz, Miramont).

Donostiarren ekimen herrikoiak gaindituz, Donostiako kultura eskaintza batez ere turismoa bultzatzeari eta nazioartean irudi erakargarria emateari begira eratzen da erakunde publikoen aldetik.Baita ere, aipatzekoa da  erakundearen dokumentu bat:  «Encuadrado en el objetivo delimitado por el Plan Estratégico [...] mediante este proyecto se persigue dotar a la ciudad de una Estrategia Cultural y el desarrollo de los grandes proyectos que suponen un salto cualitativo con respecto a la situación actual y que pueden aumentar su presencia internacional. Buscar una culturización de la sociedad que no una popularización de la cultura que pueda llegar a una degradación de la misma.»

Hirian antolatzen den jaialdi zaharrena, Musika Hamabostaldia, 1939an sortu zen turisten oporraldia luzatzeko asmoarekin.

Hasierako urteetan abuztuaren amaieratik irailaren erdialdera luzatzen zen eta 1980ko hamarkadatik aurrera abuztu osoan zehar ospatu ohi da.

Urte batzuk beranduago, 1953an hiriko dendarien ekimenez Donostiako Nazioarteko Zinemaldiari hasiera eman zitzaion. Hasiera batean zinemaren nazioarteko astea izan zenak laister lortu zuen nazioarteko jaialdien maila.

Jazzaldia berriz, Donostiako jazz zale amorratuen ekimena izan zen, Mariano Larrandiak Kultur eta Turismo Ekintzetxeari jazz jaialdi bat egitea proposatu zion eta lehenengo saioa 1966ko irailaren 10ean izan zen Trinitate plazan.

Gaur egun erakunde publikoak dira jaialdi hauen bultzatzaile nagusiak, babesle pribatuen laguntzarekin.1990eko hamarkadatik aurrera erakunde publikoen eskutik beste hainbat jaialdi jaio ziren, horien artean daude Dferia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Surfilm festibal, Literaktum eta Donostikluba.

Kursaal jauregia, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko jauregi ikusgarri honetan auditorioak eta areto zabalak daude, zine, musika, antzerki eta dantza emanaldiak egin eta feria, biltzar eta kongresuak antolatzeko. Horrela, Kursaal jauregian eta ondoan dagoen eta halaber ikusgarria den Victoria Eugenia antzokian, hiriak antolaturiko kultura ekitaldi nagusiak ospatzen dira, Donostiako Zinemaldia, Musika Hamabostaldia, Jazzaldia eta udazkeneko Beldurrezko Astea.

Parte Zaharreko Antzoki Zaharra arte eszenikoen eta zinema emanaldietarako tokia izaten da. Bertan ospatu izan dira Nosferatu Zikloa, Fantasiazko eta Beldurrezko Astea eta Zinemaldiaren sailak.

Tabakalera, tabako fabrika izandako eraikina Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gune bilakatu da. Egia auzoan dago eta 2015ean inauguratu zen. Bertako proiektu kulturala lau lan ildoren inguruan antolatuta dago: praktika artistiko garaikideak, hezkuntza, Hirikilabs, kultura digitalaren laborategia eta Ubik, sorkuntza liburutegia. Tabakalera eraikinean hainbat erakunde eta proiektuk dute egoitza: Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak.

Beste ekipamendu nagusi bat Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Koldo Mitxelena Kulturunea da. Bertan liburutegia, erakusketa aretoak eta jarduera aretoak nabarmentzen dira. Udal Liburutegia 1874ean sortu zen eta gaur egun udalak sare oso bat du hirian zehar sakabanatua. Auzoetako liburutegi gehienak kultur etxeetan kokatuak daude. Kultur etxeek programazio zabala dute, besteak beste, ikastaroak, kontzertuak, antzerkia, zinema emanaldiak eta erakusketak antolatzen dituzte. Udal Liburutegia eta kultur etxeak Donostia Kulturak kudeatzen ditu, Donostiako Udalaren kultur eragile nagusia, eta hainbat kultur ekipamendu eta jardueren arduraduna.

Donostian era askotako museoak daude. Museo zaharrena San Telmo Museoa da. Parte Zaharreko Zuloaga plazan dago kokatua, dominiko fraideen komentua izandako eraikinean. 2011n zaharberritua izan zen eta Euskal Herriko gizartearen museoan bilakatu zen.

Donostian dauden museoen artean bisitari gehien jasotzen dituena Aquariuma, kaiko eraikin enblematiko batean dago, museo izateko sortua izan zena 1928an eta 1998an zaharberritu eta handitua.

Urte batzuk beranduago, 2009an Real Sociedad futbol taldeak Anoeta estadioaren beheko aldean Real 100 Museoa sortu zuen, taldearen sorreraren mendeurrenean.

Donostiak zinema areto asko ezagutu ditu, gaur egun SADE taldea, Antiguo Berri Zinema, Principe eta Trueba zinema aretoen jabea da. Principe eta Trueba 1920ko hamarkadan sortuak, 1970–1980ko krisialdiaren ondoren eraberrituak izan ziren. Desagertutako zinema aretoen zerrenda luze da. Zenbait kasutan zinema areto eta antzokiak izan dira aldi berean. Besteak beste, Salón Novedades izenekoa, Garibai kaleko 34 zenbakian, jatorriz El Pueblo Vasco egunkariak sortu zuen 1912an eta 1979an itxi zituen ateak. 

Gran Kursaal (1922–1972) ere aipatu behar da, gerora bertan egon zen Inesa Gaxen aretoa (1969–1972). Miramar (1913–1987) Aldamar kalean, Petit Casino (1925–1998) Parte Zaharreko Kale Nagusian, gaur egun kasinoa, Novelty (1959–1976) Arrasate kalean, Actualidades (1951–1968) Arrasate kalean, Rex Avenida (1957–1991) eta Astoria (1961–2004), Amarako Antso Jakitunaren Hiribidean,  Savoy Groseko San Franzisko kalean (1962–1996), Dunixi (1967–1977) Egiako Karmengo Andre Mariaren kalean eta Amaya Getaria kalean (1966–1994).

Eraikin enblematikoen artean, berriz, Bellas Artes (1914–1982) antzoki eta zinea, Urbieta kalearen amaieran Prim kalearekin bat egiten duen kantoian. Bertan izan zuten egoitza Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak.

Nabaria da kirolzaletasuna donostiarren artean. Ohikoa da egun osoan zehar jendea korrikan edo bizikletaz ikustea. Hondartzak kirolgune garrantzitsu bihurtu dira. Zurriola hondartza surflarien bilgune da, bertako olatuak erakarrita. Kontxako hondartzan haurrak ibiltzen dira asteburuetan, futbolean, eskola arteko txapelketetan. Piraguismoan ere asko aritzen da Kontxako badian. Urumea ibaian zehar arraunketan aritzen dira kirolari asko. Hiriko ikastetxeetan ere haurrek kirolean jarduteko aukera izaten dute eta ikastetxeen arteko lehiak eta txapelketak izaten dira asteburuetan. Horretarako, hiriak kirol-instalazio ugari eta zenbait kiroldegi ditu.

Goi mailako kirolean, Real Sociedad futbol taldea nabarmendu behar da. Gipuzkoan futbol talde maitatuena izateaz gainera, Espainiako futbol talde entzutetsuenetakoa da. Historian zehar Espainiako lehen mailako bi Espainiako Futbol Liga eta Errege Kopa bat irabazi ditu. Klubak emakumezkoen futbol talde bat eta gazte talde bat ere biltzen ditu bere baitan. Futbolaz gainera, beste kirol batzuetan ere nabarmentzen da Real Sociedad: belar gaineko hockeyan esaterako, emakumezkoen taldea titulu anitz irabazitakoa da Espainian. Saskibaloian Askatuak talde historikoa eta gaur egun maila gorenean dagoen Gipuzkoa Basket taldeak daude. Akaba Bera Bera emakumezkoen maila goreneko eskubaloi taldea da. Gizonezkoen Bera Bera Rugby Taldea Espainiako Errege Kopa bat irabazitakoa da. Arraunketan, Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek txapelketa ugari irabazi dituzte arraunketa olinpikoan; tostako arraunketan, 2007tik aurrera Donostiarra traineru bateratuaren proiektuan batu dira, Club Deportivo Fortunarekin batera.

Negu partean oin-lasterketek ere arrakasta handia dute eta nazioarteko hainbat txapelketa antolatzen dira, hala nola, Donostiako maratoia, Behobia-Donostia eta Erregetako eta Donostiako nazioarteko krossak.

Donostiarren jai nagusia Donostiako Danborrada da, urtarrilaren 20an, Donostia zaindariaren egunean hain zuzen. Erabateko ziurtasunik ez badago ere, 1836. urtean militarren parodia moduan sortua, jai honetan donostiarrek, elkarteetatik eratutako konpainietan bildurik eta sukaldariz edo militarrez jantzirik, danborrada etengane jotzen dute kaleetan zehar donostiar doinu tradizionalen erritmoan, San Sebastian martxa izenekoa nagusi bada ere. Egun horretan eguerdian ospatu eta milaka haur donostiar biltzen dituen Haur Danborrada izeneko desfilea ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da.

Inauteriak dira donostiarren beste jai handi bat. Baina horien aurretik, kaldereroen konpartsek eta Inude eta Artzaien konpartsek egun bana dute bere desfileak egiteko. Santa Agedako ospakizuna ere auzoetan berpizten ari den euskal ohitura bat da. Donostiako inauteriak euskal inauteri tradizionaletatik aldentzen diren ospakizunak dira eta munduko beste toki askotan bezalaxe desfile huts moduan antolatzen dira.

Udan, abuztuko Donostiako Aste Nagusia da jai nagusia. Kanpoko jende asko biltzen dituzten jaiak dira, batez ere gauero pizten diren su artifizialen erakustaldien inguruan. Abuztuaren 31n, 1813. urtean hiria guztiz suntsitu zuen sutea oroitzen da, Abuztuaren 31 kalearen inguruan. Irailean Donostiako Euskal Jaiak ospatzen dira eta horiekin batera izaten dira jendetza handia erakartzen duten Donostiako Estropadak.

Abenduaren 21ean Santo Tomas eguna ospatzen da. Egun horretan, baserri produktuen erakusketa eta salmenta postuen inguruan eta baserritar arropa tradizionalez jantzirik, milaka lagun biltzen dira jai giroan sagardoa, taloa eta txistorra, besteak beste, dastatzera. Konstituzio plazan erakusten den txerritzar baten zozketa ere egiten da.

Urtean zehar, bestetik, batez ere udan, Erraldoi eta buruhandien konpartsa ateratzen da kalera. 

Aipatzekoak dira, halaber, hiriko auzoetan zehar ospatzen diren jaiak, hala nola Amara Zaharreko jaiak eta Egiako Porrontxoak.

Gaur egun Euskal Herriaren mugak gainditu dituzten herri elkarte edo soziedadeak izenekoek Donostian izan zuten jatorri. Gizartearen atal garrantzitsu bat osatzen dute, elkartearen egoitzan lagun giroan afari baten inguruan egoteaz gainera, kultura eta kirol ekintza ugari antolatzen baitituzte. Donostiako jai nagusia den danborradan ere beraiek dira protagonista. Lehenengo elkarte gastronomikoak La Fraternal izena izan zuen eta 1843. urtean sortu zen. Elkarteak sortzeko arrazoi nagusia Donostiako kaleko sagardotegiak galduz joatea izan zen; donostiarrek bilguneak behar zituzten otorduak egiteko eta elkarteak sortzen hasi ziren.

Donostian, badira Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu dituen hainbat monumentu eta monumentu-multzo. Landarbason Igoin-Arkolako Estazio Megalitikoa. Urgull mendian Motako Santa Kruz Gaztelua eta Gotorlekua hiriaren defentsarako gune oso garrantzitsuak izan dira. Gaur egun aisialdirako leku bilakatu dira, zenbait eraikin eraberrituak daude eta jarduerak antolatzen dituzte. Motako gazteluan Historiaren etxea dago, Gobernadorearen baterian Natur Txokoa eta Damen Baterian Liburutegia. Urgull mendiaren magalean San Telmo komentua dago, dominiko fraideena izandakoa eta 1932an museo bilakatu zena. Parte Zaharrean bi eliza nagusi daude, San Bizentekoa, gotikoa, XVI. mendekoa eta Santa Mariakoa, XVIII. mendekoa eta barrokoa, bertan dago kokatua Elizbarrutiko museoa.

Arkitektura zibilaren alorrean Konstituzio plaza aipatu behar da, XIX. mendekoa, 1813ko sutearen ondoren aurretik zegoenaren lekuan eraikia, Pedro Ugartemendia eta Alejo Mirandaren proiektuen arabera. Plazako eraikin nagusia Udaletxea izan zen, eta 1951n bertan Udal Liburutegia kokatu zen. Kortazar zabalgunean Udaletxearen eraikina dago, Luis Aladrén eta Adolfo Morales de los Ríosek eraiki zuten 1882an, Europako kasinoen ereduetan oinarrituta.  Udaletxearen eraikinaren albo batean eta Kontxako hondartzaren ondoan Club Nautikoa edo Errege Itsas Kluba dago. 1930eko arkitektura arrazionalistaren eredu aipagarrienetakoa, Jose Manuel Aizpurua eta Joakin Labaien arkitektoen maisulana.

Kontxako pasealekuaren beste muturrean, Antiguako auzoan, Miramar jauregia aipatu behar da, Selden Wornum ingeles arkitektoaren proiektua, errege familiaren oporraldietarako. Aipagarriak dira jauregiaren inguruko lorategiak Pierre Ducasse frantses lorazainaren eskukoak, Alderdi Eder eta Gipuzkoa plazako lorategien egile berarenak. Miramar jauregia gaur egun Udako Ikastaroen egoitza da eta urtean zehar jarduerak antolatzen dira.

Miramar jauregiarekin batera Satrustegi Dorrea aipatu behar da. Igeldo mendiaren magalean dago, Ondarreta hondartzatik gertu, eta 1883an amaitu zen Miramar jauregia baino hamar urte lehenago. Maria Kristina erregina erregentearen lehenengo uda egoitza izan zen, dorretxearen jabea zen Joakin Satrustegik 1887an erreginari eskaini baitzion egoitza gisa.

Ekialdeko zabalgunean Victoria Eugenia Antzokia eta Maria Cristina Hotelaren gune monumentala nabarmentzen da.

Artzain Onaren katedrala, Igeldoko San Pedro eliza eta Gros auzoko Okendo Almirantearen etxea, gaur egun Kultur Etxea, ere ondare sailkatuaren zerrendan daude. Halaber hainbat baserri, besteak beste, Katxola, Ariztegieta eta Loiola auzoko Patxillardegi.

Hiriaren tamaina erlatibo txikian, parke eta lorategi ugariek gehiegizko urbanizazioa leundu egiten dute, naturaz gozatzeko aukera emanez. Halaber, hiriko kale eta plaza gehientsuenetan zuhaitzak eta zuhaixkak daude. Horietatik, ikusgarriak dira Kontxako pasealekuko tamarindoak eta Benta Berriko eta Ibaetako ezkiak. Kristinaenea, Egia auzoaren eta Urumea ibaiaren artean, hiriguneko parke handienetakoa da eta bertan hiria ia guztiz utzi eta baso oparo baten barrena pasea daiteke. Parke hori Mandaseko dukea izan zen Fermin Lasalaren eta Cristina Brunettiren lorategi pribatua zen, baina 1926az geroztik udalaren esku dago.

Ametzagainako parkeko ametzak ikusgarriak dira; parke barruan historiaurreko giza-aztarnategi bat dago, baita gerra karlistetako gotorlekua ere.

Egunkariei dagokienez, Igaran dute egoitza Euskal Herri osora zabaltzen den «Gara»k eta hala hirian nola probintzian irakurriena den «El Diario Vasco»k, eta Benta Berrin «Noticias de Gipuzkoa»k (hirurak, gaztelaniazkoak gehienbat). Euskara hutsezko «Irutxuloko Hitza» Donostiako tokiko egunkaria da. Euskarazko aldizkarietan, gazteei zuzendutako «Gaztezulo» Donostian argitaratzen da, eta Euskal Herri osora zabaltzen da.

Irratiei dagokienez, Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea eta Donostialdeko Ttan Ttakun irrati librea euskara hutsezkoak eta Herri Irratia elebiduna dira Donostian egoitza nagusia dutenak.

Radio Euskadi, COPE, SER, Onda Cero eta RNE erdal irrati kateek, berriz, ordezkaritzak dituzte Donostian eta bertatik hainbat saio egiten dituzte. Internetez emititzen duen Info7 irratia FM bidez ere entzun daiteke Donostian.

Azkenik, telebistetan, EITB taldeak Miramon auzoan EITB Donostia estudioak ditu. LTDan emititzeko tokiko telebisten lizentziak honakoek lortu zituzten: 1994. urtetik emititzen duen Vocento taldeko Teledonostik, 2000. urtean Localia katearekin emititzen hasi zen Gipuzkoa Telebistak, emititzen hasi berri den Hamaika Telebistak, eta oraindik egitasmoa den Donostiako Udalarenak.

Donostiar ospetsuen artean ditugu, besteak beste, Eduardo Txillida eskultorea, Pio Baroja, Ramon Saizarbitoria, Txillardegi eta Felipe Juaristi idazleak, Antton Etxeberria antzerkilaria, Luis Miguel Arconada, Bittor Alkiza eta Pello Ruiz Cabestany kirolariak, Iñaki Gabilondo kazetaria, Iñaki Alegria informatikaria, Aita Donostia, Pablo Sorozabal eta Nicanor Zabaleta musikariak, Mikel Laboa, Mikel Erentxun, Javier Gurrutxaga eta Imanol Larzabal kantariak, Juan Mari Arzak, Elena Arzak, Martin Berasategi eta Pedro Subijana sukaldariak, Jesus Maria Leizaola eta Odon Elorza politikariak eta Julio Medem zinemagilea.

Donostia ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:




#Article 75: Herri kirol (168 words)


Herri kirolak abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian industrializazioaren aurretiko garaietatik jokatu izan diren kirolak dira.

Herri kirol izena nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, indar joko esan izan zaie kirol horiei. 

Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituzten zenbait lan kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian.

Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira herri kirol kategoria duten kirolak. Horrenbestez, herri kirolen ikurra H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk, aurrekoez gain, askotan herri kiroltzat hartzen direnak:

Herri kirol bakoitzak bere txapelketa izaten du. Kirolari kopuruaren arabera herrialdeetako txapelketak egiten dira eta denek badute Euskal Herriko txapelketa. 1987 urtetik aurrera Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa jokatzen da urtero euskal herrialdeen artean.

Herri kiroletan berezia dugu Euskal Pentatloi Saria, bost herri kirol batera hartzen dituena. 1980. hamarkadan hainbat edizio izan ondoren 2018an abiatu zen berriro.




#Article 76: Zentro-joera (estatistika) (124 words)


Estatistikan, zentro-joera edo zentralizazioa datu-multzo edo probabilitate-banaketa bat zein balioren inguruan biltzen den adierazten du, horren sakabanatzea edo aldakortasuna kontuan hartu gabe. Zentro-joerako neurriek balio hori zenbatetsi edo zehazten saiatzen dira, datu multzo osoa balio adierazgarri bakar baten bitartez laburtuz. Adibidez, jende multzo bateko garaierak 160-180 cm tartean banatzen badira, zentroa 170 cm-tan kokatzen dela esan daiteke. Gehien erabiltzen diren zentro-joerako neurriak batezbesteko aritmetiko sinplea, mediana eta moda dira.

Aurreko irizpideak kontuan hartuz, zentro-joerako neurrien sailkapena egin daiteke: batezbestekoak euren kalkuluan datu guztiak kontuan hartzen
dituzten neurriak dira; badira, bestalde, bestelako neurriak, baldintza hori bete gabe, batezbestekoek betetzen ez dituzten beste irizpdie batzuk betetzen dituztenak, mediana eta moda kasu.

Zentro-joerako beste neurriak

Zentro-neurri bat aukeratzeko lehenengo irizpidea datuetan erabilitako neurketa-maila edo eskala zehaztea da:




#Article 77: Linux (843 words)


Linux ordenagailurako nukleo

GNU/Linux sistema eragileak hainbat distribuzio edo banaketa ditu, adibidez: Ubuntu (Linux banaketa ezagunena), Linux Mint (Linux banaketa erabilienetako bat), Slackware (aktiboan dagoen linux banaketarik zaharrena), Debian 

Lehenengoz argitaratu zenean, 1971. urtean, garai hartan ohikoa zenez, mihiztatzaile lengoaian idatzita zegoen. Baina, bi urte beranduago, ikuspuntu aurrerakoi bat eman nahian Dennis Ritchiek C lengoaian berridatzi zuen. Horrela, goi mailako hizkuntza batean idatzirik, Unixek ordenagailu desberdinetara eramateko erraztasunak izango zituen.

Ordenagailuen negozioan auzi antimonopolistek izan zuten eragin bizkorraren ondorioz, ATT behartuta egon zen sistemaren kodea eskatzen zuen edonori kodea erakustera. Horregatik, Unixeko kideak negozio eta hezkuntza erakundeetan hartu zituzten. Geroago, 1984an, ATT Bell laborategitik banandu eta Bell laborategiak Unix saltzen hasi ziren beraien produktu gisa, jabetzako produktu bat bihurtuz. Ondorioz erabiltzaileek ezin zuten aldaketarik egin.

Beste alde batetik, 1983. urtean Richard Stallmanek GNU proiektua hasi zuen. Urte bete beranduago Software Askeko Fundazioa sortu zuen eta GNU GPLa (GNU General Public License) idatzi zuen. 90. hamarkadaren hasierarako, sistema askeak eskatzen zituen programa ugari bukatuta zeuden, hala nola, fitxategiak eta testu editoreak. Baina, sistemaren nukleoa (GNU/Hurd izan behar zena) eta gailuekin lotutako oinarrizko softwarea (driverrak eta daemon-ak) oraindik amaitu gabe zeuden.

Linus Torvalds-en ustetan, berak ez zuen bere kernela idatzi izango 1991. urtean GNU kernela eskuragarri egon izan balitz. Era berean, uste zuen ez zuela Linux sortu izango 386BSDa (Berkaley unibertsitateko Unix banaketa) eskuragarri egon izan bazen.

Gainera Andrew S. Tanenbaum irakasleak MINIX sortu zuen, gerora Unix-like sistema eragilearen eredu minimalista bihurtu zen. Izan ere, MINIX sistema aske baten oinarrizko printzipioak ikasi nahi zituenarentzat begira sortu zen. Nahiz eta, MINIXen kode osoa era askean eskuragarri egon, lizentziek ez zioten 2000. urtera arte software askea izatea utzi.

MINIX sistema askearen osotasunaz, kodeaz baita aplikazioez ere, baliatu zuen Linux kernela garatzeko. Beranduago, Linux garrantzia hartzen joan zen eta kernelak Linux sistemaren garapenean lagundu zuen. Pixkanaka, MINIXen osagai guztiak GNU osagaietatik aldatzen joan ziren, konturatu baitziren GNU proiektuko kode askea erabiltzeak abantaila ugari zituela. Izan ere, GNU GPLa edozein kodetan erabil daiteke, baldin eta kode horrek ere lizentzia bera mantentzen badu. Horregatik, Torvaldsek hasierako lizentzia, hau da, salmenta debekatzen zuena, GNU GPLra aldatu egin behar izan zuen. Software garatzaileak GNU osagaiak Linux nukleoan txertatzeko lanean aritu ziren, guztiz erabilgarria eta askea izango zen sistema eragilea sortzeko helburuarekin.

Linus Torvaldsek bere asmakizunari “Freax” deitu nahi zion. Lanaren hasierako karpeta batzuek izen hori eraman zuten. Hala ere, “Linux” deitzeko burutazioa izan bazuen ere, baztertu egin zuen berekoiegia iruditu baitzitzaion.

Linuxen erabilera 90. hamarkadaren lehenengo erdian hasi zen, NASA eta beste erakunde batzuek ordura arte erabiltzen zuten ekipamendu garestia ordezkatu zutenean Linux sistema eragile askea eta doakoa erabiltzen zuten ordenagailuekin.

Erabilera komertzialari dagokionez, aldiz, Dell eta IBM, geroago gehituko zen Hewlett-Packard-ekin batera, Linux eskaintzen hasi ziren Microsoftek mahaigaineko ekipoetan zuen monopolioari ihes egiteko.

Gaur egun, Linux sistema ordenagailu guztietan erabiltzen da, sistema txertatuetatik hasi eta ia superordenagailu guztietara. Gainera, etxeko eta enpresetako ordenagailuetan ere erabilera hazten joan da. Netbook merkatuan ere gero eta hedatuago dago.

Hala ere, Linuxen erabilera komertzialaren arrakasta bultzatu duena, gaur egun mugikorrek duten garrantzia dela medio, smartphonetan gehien erabiltzen den Android sistema eragileak Linuxen du oinarria. Horrez gain, hainbat gobernu, Brasilekoa esaterako, Linuxen oinarritutako programak martxan jartzen ari dira eta arrakasta lortzen.

Greg Kroah-Hartman Linux nukleoaren mantenuaren nagusia izateaz gain, bere garapenaren arduraduna ere bada. Bestalde, Software Askeko Fundazioak (Free Software Foundation) GNU osagaien hornikuntzaren ardura du. GNUko osagaiak ez diren zatiak, aldiz, banakakoek edota erakundeek garatzen dituzte.

Linuxen oinarritutako sistema batean Unix moduko (Unix-Like) sistemetako osagai guztiak daude, 1970. eta 1980. urteen bitartean Unixen diseinurako ezarritako printzipioetatik eratorria. Hasierako asmao ez bazen ere, kernel monolitikoa du, hau da, Linux nukleoan hiko funtzio guztiak daude barneratuta: prozesuen eta memoriaren kontrola, sarea, periferikoen kontrola eta fitxategi sistemaren kudeaketa. Dena den, malgutasuna handitzearren gailuen kontrolatzaileak (driverrak) zuzenean nukleoan txertatuta egon daitezke edo sistema abiarazten denean kargatu daitezke.

Linux nukleoa erabiltzen duten sistema gehienetan erabiltzailearen zatiak garrantzi handia duen arren, Androiden ez da horrela gertatzen. Erabiltzailearen zonaldea eta nukleoaren arteko eragiketak diren sistema deiak erabiltzeko C liburutegietako funtzioak inplementatu dira Linuxen. Softwarearen garapenerako beharrezkoak diren erremintak (konpiladoreak adibidez) GNU toolchain izeneko bilduman biltzen ditu eta oinarrizko komandoak GNU coreutils-en. Gainera, proiektuak ere komando lerroko interfaze (CLI) bat garatu du.

Erabiltzailearen interfazea aipatutako komando lerroko interfazea (shell izena duena Unix sistemetan) edo erabiltzailearen interfaze grafikoa (GUI) izan daiteke. Mahaigaineko sistemetan interfaze grafikoa lehenetsita badator ere, terminaleko leihoa erabiliz shell komandoak erabil daitezke. Azken aukera hori da zerbitzarietan eta konputagilu handietan lehenetsitakoa, baliabideak aurreztearren. Komandoak oso erabilgarriak dira errepikakorrak diren eginkizunetarako, batez ere sistemaren administraziorako. Shell desberdinen artean Linuxen gehien erabiltzen de

na bash izenekoa da, jatorrian GNU proiekturako garatutako Bourne-Again Shell. Dena den badu eragozpen bat, garraiagariak ez izatea, izan ere sortutako komando fitxategiak ez baitira erabilgarriak Unix guztietan. Horretarako oinarrizkoa (sh izenekoa) erabiltzea gomendatzen da.

Interfaze grafikoei dagokienez GNOME eta KDE dira erabilienak. Garapen handia izan dute eta Microsoft zein Apple sistemetako interfazeekin lehiatzeko modukoak dira.

Zenbat eta betebehar intentsiboagoa eta teknikoago izan orduan eta gehiago erabiltzen da Linux. Gainera, aske izateak ematen dion moldagarritasunari esker sistema berezituetan (txertatuak, seguruak...) zein sortu berrietan (telefonoetako teknologia berriak) jartzeko aukera areagotzen da.




#Article 78: Isaac Puente (873 words)


Isaac Puente Ameztoi, (Abanto-Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainaren 3a – Pancorbo, Burgos, 1936ko irailaren 2) Maeztuko (Araba) medikua izan zen, CNT eta FAI erakundeen aktibista eta espainiar anarkismoaren teorilaria.

Abantoko Las Carreras auzoan jaioa, sei senidetatik hirugarrena izan zen. Aita, Lucas Puente García, karlista kantabriarra zen; ama, berriz, Josefa Ameztoi Hermoso de Mendoza, Lantziegokoa (Araba). 1911ean familia Gasteizera aldatu zen, non aitak eta Federico anai nagusiak farmazialari bezala aritu ziren San Francisko Aldapako farmazian.

Batxilergoaren lehen lau urteak Urduñako jesuiten eskolan egin zituen, bere aitabitxi Isaac Uriarteren etxean bizi izan zelarik; azken bi urteak Gasteizen. 1913an Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan akzesit bat irabazi zuen, eta medikuntza hasi zuen Konpostelan (Coruña) eta 1918an amaitu zuen Valladoliden.

Soldadutza ostean, landa-mediku bezala hasi zen Cirueñan (Errioxa); 1919an Maeztuko mediku plaza atera zuen, eskualdeko 20 herrien ardurarekin. Lanpostu hori mantendu zuen bizitza osoan. 1931etik aurrera Metalúrgica Ajuria enpresako langileen ardura esleitu zitzaion.

Malthusen teoriak, higienea, feminismoa eta naturismoa defendatzen zituen. Jaiotzen kontrolaren alde eta prostituzioaren aurka zegoen. Artikulu asko idatzi zituen aldizkari zientifikoetan (“La Medicina Ibera”, “La Medicina Argentina”, “La Revista de Medicina de Alava” eta “Alava Médico - Farmacéutica”). Halere, bere ospe nagusia prentsan dibulgazio artikuluetatik etorri zen, batez ere Generación Consciente eta Estudios aldizkarietan 1923tik aurrera argitaratutakoak, batzuk bere izenarekin eta beste batzuk Un médico rural ezizenarekin. Iniciales eta Orto aldizkarietan ere idatzi zuen.

Sexualitate arloan bere ekarpena nabarmena izan zen: Estudios aldizkarian dohaineko kontsulta sexologikoak eskaintzen ziren, Puenteri zuzendutako gutunen bidez; Espainian II. Errepublika garaian emakumeen arazoa aztertu izan duten ikerlarien arabera, aldizkari honen kontsulta sexologikoak benetako abangoardia izan ziren.

Naturismoari buruz, Puente moderazioaren aldekoa zen: muturreko jarrerak salatu zituen (barazkijaletasun zorrotza, botiken aurkako jarrerak, mediko batzuen gaixotasun salerosketa jarrerak); garrantzi handia ematen zion prebentzioari, eta osasunaren autogestioa bultzatzen zuen, osasunaren giltzak pazienteen esku jartzeko.

Mediku bezala profesional serioa eta zintzoa zen, eta inguruetan ospe handia hartu zuen: pazienteen jarraipen zorrotza egiten zuen, behartsuak dohain bisitatzen zituen, botikak ematen zizkien eta batzuetan dirua ere bai, bere burua bigarren mailan jarriz. Kirolaria zen (igeria eta eskia), barazkijalea eta mendizalea.

Ez dirudi 1921 baino lehen Isaac Puentek militantzia politikorik izan zuenik; halere, Luisa emazteak gogoratzen zuenez, Valladoliden ikasten ari zela, Oscar Pérez Solís sozialistaren mitin batek inpresioa egin zion.

Itxuraz, Puenteren lehen kontaktua anarkismoarekin bi gazte gasteiztarren eskutik izan zen: Alfredo Donnay eta Daniel Orille. Lehenak Birgara Goieneko haltzari fabrika batean (Maeztu ondoan) lan egin zuen 1921-22 artean, eta Puentek bere emaztearen artritisa artatu zuen. Daniel Orille, berriz, CNT-koa zen eta Maeztun bertan ezagutu zuen, Gasteiz-Lizarra trenbideko obretako langileen artean kuotak kobratu eta propaganda egiten ari zirela.

Teorilari izateaz gain, Isaac Puentek hainbat ekintzetan ere parte hartu zuen. 1932ko apirilaren 16an atxilotu egin zuten, anarkisten kontrako errepresio operazio batean: CNT-k II. Errepublikaren ospakizun ekitaldiei boikot deialdia egina zien; kaleko liskarretan udaltzain bat hil zen, eta ondorioz, sindikatuaren egoitza itxi zuten, buruzagiak atxilotuz eta udalarentzat lanean ari ziren afiliatuak kaleratuz. Puentek liskarretan parte hartu ez bazuen ere, autoritateek anarkista arabarren buru nagusietakotzat hartuta atxilotu zuten; Puentek gose greba hasi zuen maiatzaren 2an; hamar egun geroago askatu zuten, guztira gartzelan hilebete egin zuelarik.

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu eta gero, anarkistek komunismo libertarioan oinarritutako iraultza aurreikusten zuten, eta 1933ko urrian, FAIaren Batzar Penintsularrak Komunismo libertarioaren inguruko txostena idazteko lana proposatu zion Puenteri. Gai honi buruzko bere El Comunismo Libertario liburuxkak izugarrizko hedapena izan du mundu osoan zehar (Puente arabar idazle irakurriena bihurtuz), eta hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, baita euskarara ere, 2012an. Orijinaltasunean baino -Puente Kropotkinen proposamenetan oinarritu zen- liburuxka honen arrakasta bere hizkera argian datza, eta abstrakzio teorikoetatik Espainiako kasura egokitutako proposamen konkretuetan.

Bere hirugarren eta azken atxiloketa 1936ko uztailaren 28an izan zen, Gerra Zibila hasi eta bi astetara. Puente mendian ezkutaturik zegoen, baina herrira itzuli zen balaz zauritutako mutil bat artatzera. Lan hori egin ostean, etxean gelditzea erabaki zuen. Goizaldean, Guardia Zibilak eta falangistek etxea inguratu eta atxilotu zuten. Gasteizko La Paz kaleko presondegian izan zen, eta Gorbeian trintxerak eraikitzera derrigortu zuten. CNT-k birritan saiatu zen bera askatzen, lehenengo Maeztun bertan, eta bigarren preso-trukaketa baten bitartez; baina ez zuten lortu, kolpistek bera hiltzeko asmoa baitzuten. Irailaren 2ko goizaldean, falangistek gartzelatik atera zuten, kamioi batean eraman zuten eta ez zen haren berri gehiago izan. Pancorbo inguruan (Burgos) afusilatu zutela uste da; gorpua ez da lokalizatu. Batzuen ustez gorpua Erorien Haranean ere egon daiteke.

Heriotzaren ostean, Puenteren ondasunak konfiskatuak izan ziren; familiak isunak ordaindu behar izan zituen; emazteari Maeztura itzultzera debekatu zioten eta -hil eta gero- heriotzera kondenatua izan zen. 

Hainbat aldizkaritan, hala nola: Acción, Álava Republicana, Algo, El Amigo del Pueblo, Antorcha de Las Palmas (1935), CNT (1932-1933), Crisol, Cultura Libertaria, Cultura Proletaria, ¡Despertad! de Vigo (1928-1929), En Marcha, Estudios (1929-1937), Ética (1927-1929), Eugenia (1926-1927), Faro de Játiva (1933), Generación Consciente (1924-1928), Helios (1928-1931), Iniciales (1932), Inquietudes, Liberación (1935), Mañana (1930, 1933), Más Lejos de Barcelona, La Medicina Íbera (1927), Nervio (1932), Orto (1932), El Pájaro Azul (1928-1930), Prismas (1928), Proa, La Revista Blanca (1935), Revista de Medicina de Álava (1928), Revista Nueva (1924-1925), Revista Única, Ruta, El Sembrador (1932), Solidaridad, Solidaridad Humana, Solidaridad Obrera de Barcelona (1930-1936) y La Coruña (1931-1932), Suplemento de La Protesta (1926, 1930), Suplemento de Tierra y Libertad (1932-1933), Tiempos Nuevos (1934-1936), La Tierra, Tierra y Libertad, Trabajo de Soria (1931-1936), Umbral, El Único, La Verdad, Voz Libertaria de Bruselas, etc. 

Puenteri buruzkoak:




#Article 79: Mediana (269 words)


Estatistikan, mediana hainbat datu txikienetik handienera ordenaturik daudela, erdian dagoen datua da. Beraz, medianak alde banatara datuen %50ak uzten ditu. Probabilitate banaketa baterako ere kalkula daiteke eta orduan alde banatara eta orduan azpitik eta gainetik 0,5eko probabilitatea uzten duen balioa da.

Mediana zentro-neurri bat da, batezbesteko aritmetiko sinplea bezala esaterako, eta neurri adierazgarriagoa da muturreko datuak daudenean. Adibidez, gela bateko 10 objektuen tenperaturak jaso eta horietan labea 175 °C gradutan bada, nahiz eta beste guztiak 20 °C-25 °C artekoak izan, batez besteko tenperatura 35.5 °C-40 °C tartean izango da, baina mediana 20 °C-25 °C artekoa izango da, eta hori gelako egoera zein den deskribatzeko balio egokiagoa da. Horrelako egoeretan mediana egokiagoa izaten da balio orokor edo zentro neurri bat emateko.

Lagin baterako, datu kuantitatiboak txikienetik handienera ordenatuta daudela, erdian kokatzen den datua da mediana. Horrela, kalkulua ezberdina da n datu kopurua zenbaki bakoitia edo zenbaki bikoitia den.

Lagin-tamaina edo datu-kopurua bakoitia bada, datuak ordenaturik daudela, mediana erdiko datuak hartzen duen balioa da. Adibidez, ordenatuta dauden 15 datu hauetarako mediana 8. posiziokoa da,
  2, 3, 4, 4, 6, 7, 7, 7, 8, 8, 8, 8, 9, 14, 17

Datu-kopurua bikoitia bada, datuak ordenaturik daudela, erdiko datu bi dagoenez, mediana erdiko bi datu horien batezbestekoa dela esan daiteke. Adibidez, lehengo zenbakien artean bat kentzen badugu ordenatuta dauden 14 datu hauetarako mediana 7. eta 8. posizioan dauden zenbakien batezbestekoa da:

 2, 3, 4, 4, 6, 7, 7, 8, 8, 8, 8, 9, 14, 17

Dena dela, badira bestelako modu batzuk mediana kalkulatzeko.

Datuak tartean bildurik daudenean, mediana hurbilketaz kalkulatzen da, aurretik mediana kokatzen den tartea zehaztuz. Kalkulurako erabiltzen den formula hau da:



#Article 80: The Smiths (186 words)


The Smiths izan zen Bretainia Handiko influentzia handiko musika talde bat. Berau 1982ko hasieran sortu zen, partaideak ondokoak zirelarik: Steven Morrissey (1959ko maiatzaren 22an jaioa), eta Johnny Marr (1963ko urriaren 31n jaioa), Manchesterrekoak. Biak hasi ziren abestiak idazten, Marren gitarran eta Morrisseyren testuetan oinarrituak, azken hau aldizkako eta ez oso arrakasta handiko musika kazetaria zelarik.

Andy Rourke baxu-jolea zen beren herrian, eta Marren laguna. Mike Joyce batu zitzaien bateria gisa entzunaldi baten ondoren.

Rough Trade records-ekin sinatu zuten, bere lehenengo single-a kaleratuz, Hand in Glove, 1983ko maiatzaren 13an. Diskoak, beren ondorengo single asko legez, John Peel DJren laguntza izan zuen, baina ez zuen arrakastarik lortu zerrendetan.

Jarraipenek, This Charmin Man and What Difference Does It Make, zorte hobea izan zuten eta, musika prentsaren laguntzaz, hasi ziren jarraitzaile sutsuak izaten. Morrisseyren testuak, azalean depresiboak, maiz humorez beteta zeuden (niri barrea eragiteko gai den talde bakarretako bat, esan zuen Peel-ek) eta beren alienazio istorioek gazte kulturaren barruan etsita zeuden pertsonen artean (aspertuta arrakasta zerrendetan nagusi ziren sintetizagailuez eta new romantic taldeez) entzulego bat aurkitu zuten.

Arrakastaren gorenean zeudenean taldea desegin zuten, batez ere Marr eta Morrisseyren arteko desadostasunengatik.




#Article 81: Euskal Herria (10798 words)


Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.193.513 biztanle zituen 2020an.

Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieran Joanes Etxeberri Sarakoak: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia». Hiririk handiena Bilbo da, eta Gasteiz de facto Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburua da. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea Espainian, eta Frantziako euskal lurraldea Pirinio Atlantikoetan, 2017tik Euskal Hirigune Elkargoa bilakatua. Euskal Herriko biztanleei euskal herritar edo —gaur egun gutxiago erabiltzen den izena— euskotar deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza jakin edo hitz egiten dutenei, berriz, euskaldun.

Gizaki modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta historiaurrean labar-artea zein hainbat monumentu megalitiko utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, Erdi Aroko baskoiak agertzen hasi ziren, eta Baskoniako Dukerriaren inguruan kokatu ziren. 824an, Iruñeko Erresuma hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean (778 eta 824), Antso III.a Handiaren erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. Errando II.a Aragoikoa gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko Nafarroaren erdigunea inbaditu zuen 1512an, eta Gaztelako Koroari atxiki. Pirinioez iparraldera, Nafarroa independenteak mende batez iraun zuen. Frantziako Iraultzaz eta Karlistaldien garaian, Frantzia eta Espainiako nazio estatuen zentralizazioa gailendu zen. XIX. mendean, baina, industrializazioaren epelean, eusko abertzaletasuna sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, Francoren diktadura zapaltzailea ere tartean. Euskal gatazka piztu zen testuinguru horretan.

Euskal Herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, Juan Perez Lazarraga egile arabarrak eta Joanes Leizarraga nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen: Axular idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du Geroren aitzin-solasean.

Eusk- morfemaren etimologiaz hipotesi asko egin dira. Ezagunena, agian, Sabin Aranak proposatutako eusk- «batbederak daki Heuskal Herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den»«batez minzatzera erraiten da Heuskalerri guzian, gizonari, emazteari, haurrari: eta anhitzez minzatzera, Kuberoan eta aldirietan gizoner, emazter, haurer, eta berzetan, guk heuskarazko translatione hunetan usatu ukan dugun bezala gizonei, emaztei, haurrei, etc.» Joan Perez Lazarraga arabarraren eskuizkribuan (1567tik 1602ra bitartean idatzia) ere, hiru aldiz ageri da; Esteve Materra frantziar euskaldunduaren Doctrina Christiana liburuxkan (1617an argitaratua, Bordelen) bost aldiz ageri da; Axular nafarrak, Gero maisulanean (1643n argitaratua, Bordelen), liburuaren aitzin solasean erabili zuen, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak ere aipatu zituen.

Euskadi izena Sabin Aranak 1896. urtean asmatua da, Euzkadi formarekin (1960ko hamarkadaren bukaeraz geroztik, euskara batuaren sorrerarekin batera, euskara batuko Euskadi forma nagusitu da). Izan ere, Euskal Herria zentzu hertsian «euskararen herria» izanik, hizkuntzarekiko loturarik ez zuen hitz horren beharra sumatu zuen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen lurraldea izendatzeko.

Izen berriak arrakasta handia izan zuen eusko abertzaleen artean. Frankistek 1936. urtean —Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra altxatu zirenean— eta ondorengo urte luzeetan, gainera, oso errepresio gogorra egin zuten Euskadi aberritzat zutenen kontra, eta Euskadi hitza herriaren askatasunaren aldarrikapen bihurtu zen. Gerora, 1970eko hamarkadaren bukaeratik hona, independentismo kutsua Euskal Herria izenak hartu du batez ere. Gaur egun, bada, Euskadi terminoa gehienbat «Euskal Autonomia Erkidegoa» esanahiarekin erabiltzen da, baina euskaldun guztiak ez datoz bat horretan.

XIX. mendearen bigarren erdian, Euskeria, Euskaria eta Euskadia terminoak erabili zituzten Euskal Herri osoa izendatzeko. Gaztelaniazko Vasconia ere igaro da euskarazko esamolde izatera, Baskonia grafiarekin.

Gaur egun, Euskal Herria zatitua dagoen administrazio eremuak izendatzeko bestelako izenak ere erabiltzen dira. Ipar Euskal Herria deritzona frantsesezko Pays Basque ere bada. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera Ipar Euskal Herriko udalerriek, Eskiulak eta Jeztazek ez beste, Euskal Hirigune Elkargoa erakundearen barnean egituraketa administratibo bateratua dute.

Hego Euskal Herriko bi autonomia erkidegoetako bati, Euskal Autonomia Erkidegoari, askotan deitzen zaio ere Euskadi zein Euskal Herria, nahiz eta hiru herrialde baino ez izan. Hala, Gernikako Estatutuaren arabera, «Euskadi zein Euskal Herria» da autonomia erkidego horren izena, Espainiako Estatuaren barruan eratua.»Euskal herriak, bere naziotasunaren adierazgarri eta autogobernua iristeko, Autonomia Erkidego gisa eratzen du bere burua Espainiako Estatuaren barruan, Euskadi zein Euskal Herria izenez, Konstituzioarekin eta oinarrizko erakunde-arau duen Estatutu honekin bat.» Estatutu horrek berak dioenez, Nafarroa Garaiak ere badu «Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea»,»[...] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek [...] osatuko dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren lurraldea; baita Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren Aldibaterako Laugarren Xedapenean finkatutako jardunbideari jarraituz partaide izatea erabakitzen badu.» baina EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola curriculumean Euskal Herria izena erabiltzean ezin da Nafarroako Foru Erkidegoa barne hartu.

Aipatu bezala, Euskal Herriak zazpi lurralde ditu: haietako lau Hegoaldean daude, Espainiako Erreinuaren administraziopean, eta beste hirurak ipar-ekialdean, Frantses Errepublikaren administraziopean, Iparraldean. Hala ere, geografiari bagagozkio, datu hori ez da guztiz baliagarria: Bizkaia iparralderago dago Zuberoa baino.

Euskal Herriko geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz lurralde txikia izan. Kostaldeko paisaia malkartsutik Bardeetako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria eta bide horretan lautadak, mendilerroak eta bailara ugari ditu. Euskal Herriaren muga natural nagusiak hauek dira: Kantauri itsasoa (Bizkaiko golkoa) eta Aturri iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean (nahiz eta muga zehatz-mehatz bi ibai horietan ez izan).

Euskal Herriko muturreko puntu geografikoei dagokionez, Samatze da iparraldeenen dagoen udalerria, Cortes hegoaldeenen, Lanestosa mendebaldeenen eta Eskiula ekialdeenen. Beriain mendiaren ingurunean dago Euskal Herriko zentro geografikoa. Tokirik garaiena Hiru Erregeen Mahaiaren tontorra da, itsas mailatik 2.438 metrora.

Espainiako Errioxarekin egiten du muga hegoaldean eta Aragoirekin hegoaldean zein ekialdean; Gaztela eta Leonekin hegoaldean eta mendebaldean, Kantabriarekin egiten duen bezala. Iparraldean Frantziako Landak departamenduarekin egiten du muga; Pirinio Atlantikoetako Bearnorekin ekitaldian.

Euskal Herriko geologia markatuta dago orogenia alpetarrarengatik. Estrukturalki, Pirinioen eta bere mendebaldeko hedapenaren parte da. Arrokarik zaharrenak Pirinioetan dauden arroka plutonikoak dira. Aiako Harria Karbonifero eta Siluriar garaiko arroka metamorfikoz osatuta dago. Bere gainean dagoen gehiena, Euskal Herriko mendigune gehienak markatzen dituena, Jurasiko eta Kretazeoko kareharriak dira, sakonera eskaseko itsaso tropikal batean sortutako koral arrezifeek osatuak. Denborarekin, Iberiar plaka eta Eurasiar plakak talka egin zuten, Pirinioak altxatuz eta Euskal Arkua izena duen eremua goratuz. Euskal Arkuaren muinean dauden arroketan, Bizkaiko sinklinorioan kokatuak, Paleogenoko arrokak daude, baita Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunean eta Urbasa inguruetan.

Pirinioak altxatu ostean, higadurak gaur egun ezagutzen ditugun bailarak sortu zituen, bereziki Kantauriko isurialdean. Hegoalderantz, Ebro ibaiaren inguruan, laku handiak izan ziren, Nafarroako Erriberan aurki daitezkeen egiturak osatuz. Uneren batean, Ebroko lakua Mediterraneorantz zabaldu zenean, arroka sedimentario finez osatutako erliebeak osatu ziren.

Faila garrantzitsu batzuk ere badaude (Iruñeko faila, Leitzako faila) sismologia aldetik ingurune lasaia da Euskal Herrikoa. Hegoaldean Toloñoko mendilerroak zamalkadura bat eratzen du Ebroko lurren gainean. Ingurune asko kareharriz osatuta daudenez, karst-paisaiak ohikoak dira, baita haitzuloak ere.

Bizkaiko golkoan, Euskal Herriak mutur batetik bestera 252 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 154 kilometro, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 66 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza; eta Lapurdik, 32 kilometrotako kostaldea, eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, kostalde laburrena izan arren, hondartza gehien duen herrialdea.

Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, eta haien mugek ia-ia guztiz bat egiten dute Bizkai, Gipuzkoa eta Lapurdiren mugekin. Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-adar daude alde horretan: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai.

Gipuzkoako kostak gorabehera handiagoak ditu, eta oro har hegiak handiagoak dira. Hondartza txikiagoak eta harritsuagoak daude Bizkaiko mugatik Zumaiaraino, eta hortik aurrera gero eta luzeagoak dira. Ibaien itsasoratzeetan estuario txikiak sortzen dira zenbaitetan (Oria), eta beste batzuetan itsasadarrak (Urumea, Bidasoa).

Lapurdiko kostaldea, azkenik, askoz lauagoa da. Hondartza luzeak daude eta hegiak altuera txikikoak dira. Bidasoa eta Atturri ibaiek urak bertan isurtzen dituzte.

Euskal Herriko kostaldeak 19 itsasargi handi ditu, zehazki Lapurdin 3, Gipuzkoan 7 eta Bizkaian 9. (Ikus ).

Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta dago.

Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta denetan garaiena Hiru Erregeen Mahaia da, askotan Auñamendi aipatzen bada ere. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora duen lehen mendia Orhi da.

Arabako eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.

Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal Herriko arkua dago: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira; adibidez, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa, Aizkorri eta Aloña mendilerroa.

Euskal Herriak duen klimaren eraginez, hainbat ingurune natural ezberdin ditu. Basoek estalitako ehunekoa handia da biztanleria handirik ez dagoen eremuetan. Baso horietatik gehienak diru irabaziak ateratzeko asmoz jarritako zuhaitz landaketak (biodibertsitate txikikoak) dira Bizkai-Gipuzkoetan; gehienbat berezko basoak (biodibertsitate ugarikoak), berriz, Araban eta Nafarroa Garaian. Bestetik, Euskal Herriak biztanleria dentsitate handia du hainbat eskualdetan, bereziki kostaldean, eta natura degradatuta dago gune askotan. Industrializazioaren eraginez, poluzio handia izan duten ibai arroak aurki daitezke, eta lindanea bezalako produktuek sortutako arazoak handiak dira. Burdinolek, artoaren landaketak eta ardien zaintzak eragindako basogabetzeari gehitu behar zaio papergintza industria asetzeko bertakoak ez diren zuhaitz espezieak landu izan dira, intsinis pinua edo eukaliptoa kasu.

Hala ere, Euskal Herrian badira babestutako ingurune naturalak. Horietako batzuk parke izendatu dira, eta beste batzuk Natura 2000 sarekoak dira. Badira ere horietako batzuk nazioarteko babesa maila dutenak, besteak beste, Ramsarko hitzarmena eta Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak. Dena dela, Administrazio bakoitzak bere legeak ditu babes maila horiek emateko, beraz babes-mailak ez datoz guztiz bat. Industriak bereziki, baina baita beste ekonomia-ekimenek kutsadura sortzen dute, Euskal Herriko ingurumen-arazoak beraz aldakorrak dira guneen arabera.

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Atlantikora ez doazen beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak; besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek. Aragoi ibaia Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isuri arte.

Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena. Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik. Bide luze horretan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Harana...). Aturrik bezala, beste ibai askok ere Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko golkoan itsasoratzen direnen artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km).

Euskal Herriak bi klima nagusi (ozeanikoa eta mediterranearra) eta euren arteko trantsizio eskualde bat du. Horrez gain, mendialdeko klima ere badu. Bizkaiko golkotik igarotzen den Golkoko itsaslasterrak klima erlatiboki beroa eskaintzen du bizkaiko golkotik hurbil dauden eskualdeetan. Bertan klima ozeanikoa topa dezakegu: tenperatura leunak (minimoen batez bestekoa 4 °C eta 9 °C artean; beroenena 18 °C eta 21 °C artean) eta klima hezea izaten da, 1.000 milimetro baino gehiago urtean leku gehienetan. Artikutzan 2.500 mm arte bota ditzake urtero. Barnealdean, izozteak egin ditzake neguko hainbat egunetan. Itsasotik gertu, udako egun sargorietan enbata ere egin dezake.

Ebroko haranean zehar mediterraneoko eragina dator euskal arkua dela eta atlantikotik batestua diren eremuetan. Bertan klima mediterraneoa egiten du: udak beroak izaten dira, 22 °C baino batez besteko tenperatura altuagoekin, eta neguak hotzak, batez besteko 5 °C hilerik hotzenean. Izotz egunak ohikoak dira azarotik martxora. Klima lehorragoa da, urtean 400 milimetro inguru. Udaberria eta udazkena dira hezeenak eta negua lehorra da. Udan ekaitzak egin ditzake. Berezitasun bezala ziertzo izeneko haize hotz bortitza dago.

Klima ozeaniko eta mediterranoko eremuen artean trantsizioko klima ematen den eremua dago, Cbg eta Csa sailkapenekoak. Iparraldetik hegoaldera aldatzen da, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak dira, hau da uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termo-erregulatzailearen eragina txikiagoa delako. Arabako lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hau.

Gune menditsuetan mendiko klima egoten da, klimarik hotzena. Urteko batez besteko tenperatura 7-9 °C inguru izaten da, baina neguan askotan egiten du 0 °Ctik behera. 100 izotz egun izan daitezke urtean eta klima hezea izanda, 1.300 eta 1.700 milimetro urtean, askotan egiten du elurra bertan. Ez dago urtaro lehorrik, baina uda lehorragoa izan ohi da.

Euskal Herriko historia eta bertan bizi diren euskaldun etniaren arteko desberdintasuna egitea komeni bada ere, askotan esan ohi da Europako herri zaharrenetariko baten historia dela. Euskal substratuaren teoriak babesten du Paleolitotik euskaldunak bertan bizi izan direla, eta Europan zehar hedatzen zen herri eta familia baten azken ordezkaria dela. Euskararen jatorria ere ez da ziurra, eta ez da ziurra ere bertan bizi ziren herriek euskararen arbaso bat hitz egiten ote zuten. Gaur egun euskaldunen arbasotzat hartutako herrietako batzuek jatorri zelta bazuten, Hallstatt kulturari loturikoak lirateke.

Euskal Herriak, historian zehar, hainbat herriren eragina izan du: zeltena, erromatarrena, frankoena, bisigodoena, musulmanena, bikingoena, gaztelarrena nahiz ingelesena, besteak beste. Europako historian kokatua, bereziki Espainiaren eta Frantziaren historiaren pasarteak bizi eta jasan izan ditu. Orobat, euskararen inguruan batzen den herrian sortu izan da bertako egitura politikorik, eta izan ditu berezko estatuak ere, bereziki Nafarroako Erresuma. Hainbat eta hainbat gerra izan dira, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen aginpide gatazkek sortuak.

Nekazari eta abeltzain herri bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu.

Euskal Herrian, historiaurreko aztarnategi aberatsenak dituen eskualdetako bat izanik, bertan egin diren arkeologia eta paleoantropologiako ikerketen etengabeko garapenak eta haietako aurkikuntzek gero eta atzerago eramaten gaituzte, gure lurrean gizonaren lehen kokapena zehazterakoan. Atapuercan eginiko indusketek hurbilketa geografikoagatik pentsarazten dute Euskal Herrian gizakiaren kokapena, Behe Paleolitora, 200.000 urte baino atzerago eraman behar dela. Homo neanderthalensisek artea egiten ote zuen ezbaian dago, eta badakigu Euskal Herrian ia desagertu ziren garaira arte bizi izan zirela; baina gerora iritsitako Homo sapiensak aztarna ugari utzi ditu Euskal Herrian. Zentsu hertsian, Euskal Herririk ez zen historiaurrean, eta ez dakigu ere bertan bizi ziren gizakiek zein hizkuntza hitz egiten ote zuten. Euskararen jatorriari buruzko azalpen paleogenetikoek ez dute lortu ebaztea euskararen jatorriaren edo euskaldunen jatorriaren inguruko eztabaida.

Euskal Herriko paleolitoan Madeleine aldiko hainbat aztarnategi daude, eta labar-artea nabarmena da ere. Garai honetako arte-higikorraren pieza garrantzitsuenak Atxetako estatuatxoa, Ekaingo xafla eta Izturi­tzeko al­txor higigarria dira. Labar-arteari dagokionez, Santimamiñe, Ekain eta Altxerri dira ezagunenak, baina azken urteotan grabatu eta margo ugari aurkitu dira han-hemenka.

Ez dakigu noiz, ezta zein hedapenarekin ere, baina orain dela 8.500 urte inguru Early European Farmers (EEF) deitu zen populazio batek migrazioa hasi zuen Europan zehar. Talde hori Anatoliatik atera zen, eta baliteke Neolitoaren ezaugarria zen nekazaritza berarekin ere eramatea. Edonola ere, talde hori orain 7.300 urte inguru iritsi zen Iberiar penintsulara. Duela 5.000 urte inguru indoeuroperarekin lotuta legokeen Yamnaya kultura iritsi zen. Herri horiek, bereziki zeltek, ekarri zuten Neolitoa Euskal Herrira. Neolitoaren ezaugarria lehenengo aldiz nekazaritza eta abeltzaintza agertzea izan zen. Euskal Herrian garia, artatxikia, oloa... agertu ziren eta txakur, zaldi eta ardiak etxekotu ziren. Nekazaritzari lotutako aztarnarik zaharrenak Zarauzko Herriko Barran aurkitu dira. Abeltzaintzari lotutakoek megalitismoetan oinarritutako kultura bat garatu zuten, hasiera batean trikuharriekin eta gero harrespil eta zutarriekin. Bestetik lehenengo herriak sortu ziren, etxebizitza finkoekin. Brontze Arora arte ez zen errotu aldaketa. Aldi hartan gizaki abeltzainak, artzain bihurturik, haitzuloetan jarraitu zuen bizitzen; garai hartako aztarnak (aizkorak, geziak, etab.) aurkitu dira Fuente Hoz (Araba), Los Husos (Araba) eta Marizuloko (Gipuzkoa) leizeetan. Hego Euskal Herrian aurkitu dira Neolito bukaera aldeko edo Brontze Aroaren hasierako herrixka batzuen aztarnak ere: ezagunena La Hoyako herrixka da (Guardian, Araba), orain dela 2.000 urte inguru eraiki bide zena. Halaber, monumentu megalitiko ugari (zutarriak, harrespilak eta trikuharriak) dira Euskal Herrian zehar; leku horiek artaldeentzako larreak diren tokietan daude, Aralar eta Urbasako mendietan, esaterako. Antzinako oroitarri haiek Neolitoko kulturaren adierazgarri dira eta lehen artzain haien sinesmenen adierazpide.

Antzinako Erroma gaur egungo Euskal Herrira iritsi zenean, hainbat ziren eremu horretan bizi ziren herriak: baskoiak gutxi gorabehera gaur egungo Nafarroan bizi ziren; barduliarrak Gipuzkoa eta Araba ekialdean, Deba ibaiaren ekialdean; karistiarrak Deba ibaitik Nerbioi ibairaino; gaur egungo Bizkaiko mendebaldean autrigoiak bizi ziren; Araba eta Nafarroako hegoaldean, eta Ebro ibaiaren hegoaldean beroiak bizi ziren; azkenik, akitaniarrak Ipar Euskal Herrian eta iparralderago bizi ziren. Tentagarria izan badaiteke ere, bereizketa horrek ez du zerikusirik euskalkiekin, askoz geroago sortu baitziren. Egile batzuen arabera, leinu horiek guztiak euskaldunak ziren, toponimiak eta onomastikak adierazten duten bezala. Beste ikerketa batzuen arabera, egoera korapilotsuagoa zen: beroiak zeltak ziren, baina ez zeltiberiarrak. Ikerketa batzuen arabera, autrigoiak ere zeltak zirela uste da, haien hiri batzuen -briga amaiera dela eta. Karistiarren hiri nagusiak Iruña-Veleia, Suessatio eta Tullica ziren. Barduliarrak zer ziren eztabaidan dago: kantauriar, zelta, zeltiberiar edo baskoien ahaide ziren ez dago argi, baina euren toponimoen izenak indoeuroparrak ziren. Talde horiek zeltak baziren, edo hizkuntza zelta baten eragina izan bazuten, ez ziren gaur egungo euskal lurraldeetara K. a. 800. urtea baino lehen iritsi, Hallstatt kulturari lotuta. Akitaniarrekin harremana zuen beste euskal tribu bat iakatarrak ziren, euren hiriburua Jakan zegoen eta Osca (Huesca) eta Ilerda (Lleida) hirietaraino iritsi ziren garai ezberdinetan.

Bestalde, ez dakigu Antzinako Erromako historialariek giza talde horiek guztiak zehaztasunez deskribatu ote zituzten eta euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea agertzen da deskribatua, barduliarrak behin, eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Horien guztien ordez, baskoiak agertzen dira deskribapenetan, baita Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean ere.

Eudon Baskoniako dukea (printzea) zela, omeiatarrak Iruñera heldu ziren Ipar Afrikatik (714 inguru), 711n Roderiko bisigodoa hortxe baskoien kontra borrokan izan ondoren. Karolingiar dinastia frankoen agintari gailendu zenean, Akitania eta Baskoniaren kontra jo zuten, eta baskoiek Pirinioetan aurre egin zieten 778an (Errozabal/Orreaga). Antzeko 824ko batailaren ondorioz, Iruñeko jaurerri independentea sortu zen, Nafarroaren ernamuina, Eneko Enekoitz (Eneko Arista) buruzagi nagusi zuela. Horretarako, Tuterako senide muladiak izan zituzten lagun, Banu Qasi izena hartu zutenak.

Hurrengo bi mendeen gehienean, Baskoniako dukerriak eta Iruñeko Erresumak (905etik) dinamika autonomo bat eraman zuten, eta Antso II.a Gartzeitzen garaian Nafarroak eta Baskoniako dukerriak harremanak estutu zituzten. Antso III.a Nagusiak, baskoien erregeak, bere hedadura handienera eraman zuen Iruñeko Erresuma 1032tik 1035era. Lurralde euskaldun guztiak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera.

Jauntxo askok Al-Andaluseko gerretan parte hartu zuten eta, Euskal Herrira itzulita, bandoen arteko gerra piztu zen, bi taldetan: agaramontarrak eta beaumontarrak Nafarroan, eta oinaztarrak eta ganboatarrak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin. Hortik, Gaztelako monarkak atera ziren sendotuta.

Errege Katolikoen interbentzioaz, bandoen gerra amaitu zen, eta jauntxoen dorretxeen goialdeak moztu zituzten. 1512an, berriz, Fernando Trastamarakoak (Katolikoak) Nafarroako Erresuma inbaditzeko agindu zuen azkenean. Kontraerasoak eta erresistentzia izan baziren ere (Noaingo gudua, Amaiurko setioa), Gaztela-Espainia garaile atera zen 1528 arte luzatu zen gerra ia etengabean. Cisnerosek erresumako gaztelu dorreak eraisteko agindu zuen (1516).

Erresumaren konkistari errepresio gogor batek jarraitu zion, eta Nafarroako lehen sorgin ehizak hasi ziren (1525). Henrike II.a nafar errege-erreginen premuak Pirinioez iparraldeko Nafarroako Erresuma independenteari eman zion hasiera, Bearnoko printzerriari lotua, Erromaren dogmei eta politikei aurkajarria, erreformista. Hala ere, Nafarroa Garaiak ez zituen galdu bere ordu arteko erakundeak. Hala Nafarroa Garaian, nola Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aldundiak sortu ziren.

Bitartean, Gaztelako errege-erreginek eta, gero, Karlos V.a enperadoreak diruz lagundu zituzten hasieran Bidasoaz mendebaldeko euskal ontziolak. Burdinolen aurrerabide teknologikoak ere itsasontzigintza hauspotu zuen; euskaldunek Ternuan baseak ezarri ere zituzten, bale ehiza eta bakailao arrantzaren epelean. Ipar Atlantikoko euskaldunen arrantza eta merkataritza bere gorenera heldu zen, eta Ameriketara, oro har, hedatu ziren, XVI. mendean Atlantiko Itsasoko nagusi bihurtzeraino.

Bestalde, euskaldun asko Karlos V.aren Ameriketako inperio berrira erbesteratzen hasi ziren bizitza hobe baten bila. Lehen garai honetan, Gaztelako Koroaren banderapean zenbait pertsonaia ezagun heldu ziren Ameriketara: Lope Agirre, Petri Urtsua, Juan Garai, Juan Zumarraga, etab. Fortuna hobearen bila joandako euskaldunek artoa ekarri zuten, besteak beste, ordu arte erein gabeko lurren lanketa eta demografia hazkundea sustatu zuena. Aldi berean, baserrien eraikuntzak ugaldu egin ziren.

Aldiz, Ameriketarako kontratazio etxea Sevilla eta Cadizera aldatzeak eta erregeen gerrarako deiek (bertan behera uzten zituzten arrantza kanpainak, eta itsasontziak konfiskatzen), handiena Itsas Armada Garaiezina (1588), kinka batean jarri zuten euskal itsas jarduera Bidasoaz mendebaldera; koroak, gainera, zerga berriak ezarri zituen.

Lehia handia zen euskal portuen artean, Baiona, Donostia eta Bilbo bereziki, Gaztela eta Nafarroako (eta gutxiago Aragoiko) artile eta beste ondasun batzuen trafikoa itsasoratzeko. Donostiako Udalak bere diru kutxa hutsak betetzeko, zerga berriak ezarri zizkien porturatutako salgaiei, Aturri ibaia berriz hasi zen Baionan itsasoratzen eta, ondorioz, Nafarroako merkataritzaren trafiko nagusia Baionara bideratu zen.

Bitartean, Joana Albretekoa erreginaren Nafarroak kultura eta politika dinamismo handiko estatu bihurtu zen, bi erresuma handiren artean kolokan; izan ere, Frantzia eta Gaztelako Koroek beren zentralizazio ahaleginak areagotu zituzten, foruen kontra talka eginez. 1620 Nafarroako Erresuma-Biarnoren azkena izan zen, Luis XII.a errege frantsesak, armada baten buruan, Pauen Nafarroa Frantziako lurraldeei lotzeko agindu zuenean.

Bale ehizaren epelean, Lapurdik oparoaldia bizi zuen, idazlanen argitalpenean islatu zena. Henrike IV.ak (Nafarroako III.ak) Pierre de Lancre epailea bidali zuen sorgin ehizara bertara 1609an; jazarpenaren izua Zugarramurdira zabaldu zen ia berehala, ordurakoan Inkisizioaren eskutik. 1631tik 1634ra, berriz, Gatzaren Matxinada piztu zen Bizkaian, espekulazioaren kontra.

Koroak begiz jota baitzituen herri lurrak, jauntxoen artean banatuz, 1659an Matalaz horren kontra altxa zen Zuberoan. Hurrengo urtean, hura zapalduta, Frantziako eta Gaztelako Koroak Pirinioetako Hitzarmena sinatu zuten, Nafarroaren inguruko auzia itxiz. Europako erregeek sinatutako Utretchtko Ituna (1713) kaltegarria izan zen euskal marinelentzat eta handik gutxira, gainera, Filipe V.a Borboi erregeak aduanak Ebrotik Pirinioetara eta itsasora eramateko egindako ahaleginak matxinada piztu zuen 1718an. Aduanak, baina, Ebrora leheneratu ziren eta, lortutako hitzarmenaren ondorioz (1727), Caracasko Gipuzkoar Konpainia sortu zen, joera politiko-ekonomiko berrien haritik.

Hurrengo urteetan, Ilustrazioa zabaldu zen Euskal Herrian, Uztaritzen adibidez, eta Euskalerrriaren Adiskideen Elkartea sortu zen (1765), Jesusen Konpainiaren kaltetan, 1766an kanporatua izan baitzen, urte bereko matxinadaren ostean. 1766 eta 1768an, Karlos III.a erregeak emandako agindu batek gaztelania ezarri zuen goi-mailako hezkuntza bakartzat, eta debekatu egin zen gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan argitaratzea; ondorioz, ez zen euskarazko argitalpenik izan frantsestea amaitu arte.

Gerra giroan, foru aldundia Gipuzkoako Errepublika aldarrikatzera heldu zen. Manuel Godoy espainiar ministro ahalguztidunak Hego Euskal Herriko foruen kontra jo zuen, eta Basileako Bakea sinatu (1795). Godoyen planen kontra, Zamakolada altxamendua piztu zen Bilbon (1804). Frantsestean (1808tik aurrera), armada frantsesa Euskal Herrian zabaldu zen berriz ere; foruak eta gizarte egitura tradizionalak kolokan jarri ziren. 1812ko Cadizko Konstituzioak Euskal Herriko foruak laudatu zituen, baina espainiar nazio bakarraz hitz egiten zuen, eta foruak desegin beharraz.

Napoleon Bonaparte Europan garaituta, Fernando VII.a Espainietako Errege izendatu zuten, absolutista berrezarri zuena, eta foruen aldekoa. Horrek euskaldunen babesa ekarri zion, Cadizko Konstituzioaren kontra. Inkisizioa berrezarri zen, eta ez zuen eragotzi neurri zentralizatzaile berriak ezartzea. Trafalgarko Guduaren ondoren, Espainiako Borboien armada suntsituta geratu zen, tartean zela Euskal Herriko gehiena. Bretainia Handia bilakatu zen Atlantikoaren jaun eta jabe eta, itsas azpiegitura hautsita, Ameriketako independentzia prozesua hasi zen.

Filipinetako Errege Konpainia desegin egin zen 1830erako, lehia arazoek eta Espainiako Koroaren diru kutxa hutsetarako eman kredituek zamatuta. Burdinolak ezin ziren lehiatu gehiago Britainia Handiko industriaren aurrerapen teknologikoekin, baina kinka larri horretan, burgesia merkatariko elementu batzuek, adibidez, Jose Antonio Ybarrak, espekulaziotik ateratako irabaziak kapital bihurtu eta berrinbertitu zituzten, Bessemer prozesuan (1856ko abendutik aurrera). 1843an, Lehen Karlistaldiaren ondoren, Santa Ana de Bolueta fabrika ireki zen, ugazaba eta enplegatuak zituena.

Euskal herritarrak armatu egin ziren, kanpotar armaden gehiegikeriei eta liberal konstituzionalistei aurre egiteko. 1829an, azken Nafarroako Gorteak egin ziren. Handik gutxira, 1833ko urrian, Lehen Karlistaldia piztu zen, Fernando VII.aren oinordekoaren auzia piztu zenean. 1836an, Nafarroako Erresumako Aldundia desegin egin zen indarrez, eta probintziako aldundia ezarri zen, José Yanguas idazkari izango zuena. 1839an, Oñatiko itunak eta Bergarako besarkadak amaiera eman zioten karlistaldiari. 1841eko udan, Foruak Eraldatzeko Legea ezarri zen Nafarroan, probintziako aldundiak hala onartuta, gobernuaren armadak Nafarroa okupatuta zuela. Aduanak Ebrotik Pirinio eta itsasora eraman ziren, abuztu horretan eta 1841eko urrian Baldomero Esparterok armadaren buruan Gasteizen emandako aginduz.

Artean, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak gorde egin zuten erregimen autonomo bat, Espainiako Konstituzioetan txertatuta (1837, 1844...). Probintzia horietan, herritarrek ez zuten zerbitzu militarra egingo eta eutsi egin zieten beren zerga bilketari. 1872an, baina, Bigarren Karlistaldia hasi zen Hego Euskal Herrian. Gerra gogorra eta higatzailea izan zen hau ere eta, amaitutakoan, Espainiako gobernuak bertan behera utzi zituen indarrean geratzen ziren foruen hondarrak.

Gerra legea ezarri zen 1876an Hego Euskal Herrian, bi urtez. Trukean, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Ekonomia Ituna eskuratu zuten 1878an, Fermin Lasalak eta Canovas del Castillok bultzatua. Hasieran, aldi baterako zen itun horrek arrakasta handia izan zuen, industria garapen handia eta irabaziak barra-barra ekarriz tokiko eliteentzat, eta formula errepikatu egin zen behin eta berriz. Espainiako merkatu gatibuak Bilbo Handiko industria garapena ekarri zuen, eta Espainiatik esku merke ugari erakarri. Euskaldunek, berriz, hamar milaka hartu zuten deserriko bidea, Ameriketara gehienetan. Hor kokatzen zen Jose Mari Iparragirre. Karlismoa indartsu hazi zen Hego Euskal Herrian.

Industriaren garapenarekin batera, demografia hazkundea izugarri hazi zen, bereziki Bilbo inguruan. Erdal etorkin horien baldintzak, berriz, oso eskasak ziren, eta berehala espainiar sindikatu sozialistak sortu ziren Bilbo inguruan, baita lehen greba orokorra deitu ere 1890ean. Nafarroan, Espainiako gobernuak alde bakarrez Nafarroako baldintza fiskalak aldatzeko egin zuen ahaleginaren ondorioz, foruen aldeko aldarri bihurtu ziren 1893an, Gamazada deitutako protestak harrotuz. Sabino Aranak hurbiletik jarraitu zituen Nafarroako gertakariak, baita elkartasuna agertu ere; 1893ko abuztuan, Sanrokada izan zen Gernikan, eta Eusko Alderdi Jeltzalea sortu zen gutxira. Bitartean, Hego Euskal Herriko lau aldundiek loturak ezarri zituzten elkarren interesak babesteko. Euskal abertzaletasuna Bizkaitik Gipuzkoa, Araba, eta Nafarroara hedatu zen, baita egindako hauteskundeetan sendotu ere.

Hala ere, Sobiet Batasuna sortu eta langile mugimenduaren indarraren aurrean, Primo de Riverak diktadura ezarri zuen Espainian 1923an, eta legez kanpo geratu ziren mugimendu ezkertiarrak eta euskal abertzaleak. 1930ean, ordea, Espainiako Monarkiaren krisia heldu zen, eta II. Errepublika aldarrikatu estatu horretan. Euskal kulturak pizkundea bizi izan zuen berriz. Bitartean, Ipar Euskal Herrian euskaldunek politika aukera kontserbadore eta katolikoen aldeko hautua egin zuten, Jean Ibarnegarai pilotari nafarra buru zutela. Hego Euskal Herrian, bi talde nagusi sortu ziren: batzuk euskal estatutu eta demokraziaren aldekoak eta besteak, berriz, kontra, faxismoari atxikiak.

Diktadoreak autarkia bat ezarri zuen Espainiarako, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko industria sustatu; euskara eta, oro har, euskal kultura debekatuak izan ziren. Espainiako etorkin ugari etorrarazi zituen, asmo politiko eta ekonomiko batez. Errepresio gogorraren erdian, ETA erakundea sortu zen 1959an, erregimenaren kontrako ekintza zuzenaren aldekoa. 1968an eta hurrengo urteetan, salbuespen egoera ezarri zuen erregimenak. Kulturan, Gaur eta Ez Dok Amairu taldeak sortu ziren; Ipar Euskal Herrian, berriz, Enbata euskal mugimendu abertzalea.

Bost biztanletik lauk (% 79k) erdara dute lehen hizkuntza. Horien artean % 74,1ek gaztelania edo frantsesa dute lehen hizkuntza, eta % 4,9k beste hizkuntzaren bat. Horien artean 34 hizkuntza antzeman dituzte inkesta egileek. Euskara lehen hizkuntza duten herritarrak % 15,6 dira, eta euskara eta beste bat edo beste batzuk % 4,6. Euskara edo gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakiten gehienek (% 85,2) erabiltzen dute hizkuntza hori senide edo herrikideekin. Beste % 9,9k erabili nahiko lukete. Euskal herritar gehienak eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoak dira (% 93,2). Administrazioak kultura bat baino gehiago bultzatzearen aldekoak: % 64,2. Hezkuntza sisteman bertan bizi diren kolektiboen hizkuntzek eta kulturek toki bat izan beharko luketela % 56,3k babesten du. Euskal herritarren % 80,2k uste dute migratzaileei gaztelania eta frantsesa jakiteko eskatu behar zaiela. Askoz gutxiago dira, berriz, euskara jakin behar dutela diotenen portzentajea: % 53,2.

Euskal Herrian identitate kolektibo nagusia euskal herritar eta espainiar edo frantziar sentitzen direnek osatutakoa da: % 33,2. Gertutik jarraitzen die euskal herritar bakarrik sentitzen direnek osatutako multzoak (% 28,6), eta atzerago dago soilik frantziar edo espainiar sentitzen direnek osatutako multzoa (% 10,6). Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) euskal herritarra identitate «erosoena» da. Nafarroa Garaian, nafar identitatea nagusia da (% 26,4). Ipar Euskal Herrian, gehienak frantziar eta euskal herritar sentitzen dira: % 53,6. Euskal Herriari buruz herritarrek duten pertzepzioan, % 45,2ren ustez, Euskal Herria zazpi herrialdez osatua da. Beste % 31,7ren ustez, berriz, EAEra mugatzen da.

Euskal diaspora Euskal Herritik at bizi diren euskal herritarrek zein haien ondorengoek osatzen dute. Horietariko askok lotura berezia sentitzen dute euskaldunekiko edo Euskal Herriarekiko, diaspora honetako kide ugari hainbat belaunalditatik lurraldetik kanpo bizi badira ere. Euskal Herrian badaude mendeetan zehar sustraitu diren gutxiengoak, adibidez ijitoena.

Euskal Herriak 686 udalerri ditu. Euskal udalerririk zabalena Nafarroa Garaiko Baztan da, 377,2 km² baititu. Herrialdez herrialde, handienak hauek dira: Gasteiz (276,8 km²), Araban; Karrantza (137,7 km²), Bizkaian; Larraine (126,8 km²), Zuberoan; Oñati (108,2 km²), Gipuzkoan; Hazparne (77 km²), Lapurdin; eta Baigorri (69,4 km²), Nafarroa Beherean.

Bestela, hogei euskal hiri nagusiak hauek dira, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik:

Euskal Herrian, euskara, gaztelania, frantsesa eta gaskoiera mintzatzen dira. Gaztelania eta frantsesa nagusi dira, lehena Hegoaldean eta bigarrena Iparraldean. Hala ere, gutxi gorabehera biztanleen herenak egiten du euskaraz. Gaskoia, aldiz, Baiona inguruan (BAB) eta Nafarroa Behereko iparraldeko ingurune batzuetan hitz egiten da, baina oso ahul dago. Gainera, migrazioen eraginez, beste hainbat hizkuntza hitz egiten dira Euskal Herrian. Ahotsak proiektuak abiarazitako 101L egitasmoak 100 hizkuntza ezberdin detektatu zituen Donostian. Arabiera, errumaniera, wu txinera, amazighera edo wolofera ohiko hizkuntza dira euskal herritar askorentzat.

Euskararen ofizialtasun maila ezberdina da hiru lurraldeen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru probintzietan koofiziala da; Nafarroako Foru Erkidegoan, koofiziala «eremu euskaldun» delakoan baino ez, erdi ofiziala «eremu misto»an eta ez ofiziala «eremu erdaldun»ean; Ipar Euskal Herrian, ez du inolako ofizialtasun estatusik. Euskararen ezagutza handituz joan da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian jaitsi den bitartean, bereziki biztanle gazteen artean. Euskararen erabilera, bestalde, jaitsi da azken urteotan kalean egindako inkesten arabera.

Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Sortzen lehena mendebalekoa izan zen, VIII. mendearen inguruan, Asturiasko erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak. Aurretik, euskarak batasun handia izan bide zuen tarte batez, Erromatar Inperioaren usteltzetik aurrera; aldi hartan sortu zen Koldo Mitxelenak proposatutako euskara batu zaharra, geroko euskalkien ama-hizkuntza. Geroztik, Euskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiak poliki-poliki bost sorgunetan. 1960ko hamarkadaz geroztik, euskara batua sortzeak, euskaldunak alfabetatzeak eta euskaldunen arteko komunikazioa handitzeak bultzatuta, euskalkiak gero eta gertuago daude, gero eta elkarren antz handiagoa dute. Hala ere, gaur egungo eten nagusia jadanik ez dago (XX. mendearen bukaeraraino bezala) ekialdeko euskalkien eta mendebaldekoen artean, baizik eta Ipar Euskal Herrikoen eta Hego Euskal Herrikoen artean, estatuen arteko mugak eraginda. Bestalde, Euskal Herriko ijitoak erromintxela izeneko romaniaren aldaeraz mintzatzen ziren, eta gaur egun arrasto batzuk geratzen dira oraindik.

Tradizionalki euskaldunak erromatar katolikoak izan dira gehienbat. XIX. mendean euskaldunak gizarte oso erlijioso gisa hartzen ziren, elizara maiz joaten zena. XX. mendeko azken urteetan elizara joateak behera egin du, Mendebaldeko Europako eremu gehienetan. Frantzisko Xabier, Mixel Garikoitz edo Ignazio Loiolakoa euskal jatorrikoak ziren. Lehenengoak kristautasuna Japoniaraino hedatu zuen, bigarrengoak Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram sortu zuen eta azkenekoak Jesusen Lagundia. Fermin Lasuen bezalako frantziskotarrek Kaliforniara hainbat misio eraman zituzten, eta oraindik XX. mendean ohikoak izan dira euskal misiolariak.

XVI. mendean protestantismoak indarra izan zuen Nafar erresuman, bereziki Joana III.a Nafarroakoa erregina higanotearen agintaldian; berak emandako laguntza ekonomikoarekin euskaratu zen, 1571. urtean, Bibliaren Itun Berria. Henrike III.a Nafarroako erregek Frantziako koroa hartzearekin batera, protestantismoak galdu egin zuen Nafarroan eliteetatik zetorkion babesa.

Baionan komunitate judu garrantzitsua egon zen, bereziki espainiar eta portugaldar Inkisiziotik ihes egin zuten sefardiez osatua. Nafarroan, eta bereziki Tuteran judu zein musulman komunitate garrantzitsuak izan ziren Gaztelaren inbasioaren aurretik.

Gaur egun, katolizismoarekin batera badaude hainbat gutxiengoren erlijio komunitate, 2010ean EAEn bakarrik 214 egoitza zituztenak. Gutxiengoen artean sinesmenik hedatuena kristau ebanjelikoena zen eta bigarrena Jehovaren Lekukoek osatzen zuten. Horien atzetik musulmanak, budistak, kristau ortodoxoak eta Zazpigarren eguneko eliza adbentista agertu ziren. Katolizismoak indarra du gizartean, bereziki Nafarroan Opus Deiren eskutik eta beste hainbat lekutan Jesusen Lagundiaren hezkuntza instituzioen bidez.

Gizakerrek 2006an egindako inkesta baten arabera, gaur egungo euskal herritarren artean %50,4k Jainkoren batengan sinesten du, erantzun zuten gainontzekoek euren burua agnostiko edo ateo gisa identifikatzen zuten bitartean. Herrialdeen artean, sinesdun gutxien Araban zegoen (%43) eta gehien Ipar Euskal Herrian (%56,2). Gazteen artean erlijio eszeptizismoak gora egin du azken urteotan, 35 urtetik beherakoen artean soilik %36,2k esan zuen, 2006an, Jainkoan sinesten zuela. 2012an egindako beste inkesta baten arabera, EAEko herritarren %58,6k euren burua Erromatar Eliza Katolikoaren barne sentitzen zuten, espainiar estatuko baxuena (Melilla kenduta). Ez sinesdun gisa agertzen ziren EAEn %24,6 eta Nafarroan %22,2 eta EAEko %12,3 ateo gisa aurkezten ziren.

Euskal Herriko politikan hainbat dimentsiok hartzen dute parte. Alde batetik, munduko beste leku askotan bezala, ezker politiko eta eskuin politikoaren arteko eztabaida dago; bestetik, abertzaletasunaren eta ez-abertzaleen arteko bereizketa ere badago, abertzale askorentzat eusko abertzaletasunaren eta espainiar nazionalismo edo frantses nazionalismoaren arteko ardatza dena. Azken ardatz hau bereziki garrantzitsua da Hego Euskal Herrian. Nafarroa Garaian, gainera, euskalduntasuna ukatzen duten alderdiak ere badira, indar handikoak. Horrela, Euskal Herriko alderdi politikoak, eskuinean edo ezkerrean kokatzeaz gain, Euskal Herria egituratzeari edo naziotzat onartzeari buruzko ikuspegiaren arabera bereizten dira. Horrek alderdi anitzeko sistema politiko konplexua sortu du.

Eredu politiko honek sustrai sakonak ditu, egile batzuen arabera Karlistaldietan kokatzen direnak eta, edonola ere, foruzaletasunarekin lotuta daudenak. Gerra horien ondoren sortutako ezinegonetik abiatu ziren bai kontzertu ekonomikoaren ideia, eta foruen galeratik abiatu zen ere euskal nazionalismoa. Aldi berean, industrializazioaren garaian sortutako klase diferentziak zein sortutako aldaketa demografikoak eragin handia izan zuen politikan. Bizkaian, bereziki, baina industrializazioaren guneetan modu zabalean ideia sozialisten eta komunisten errotzea sakona izan zen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Langileen mugimendua Euskal Herrian indartsua izan zen, eta sortu berrian zen abertzaletasunak berarekin batera landu behar izan zuen proiektu sindikal bat. Lehen Mundu Gerraren ostean Eusko Alderdi Jeltzaleak botere maila handia lortu zuen, eta Espainiako Bigarren Errepublikan jada sortu zen lehen Eusko Jaurlaritza, egoera dela eta indar abertzale zein ezkertiarrez osatua. Garai horretan sortu zen lehen alderdi ezkertiar eta abertzalea ere, EAE-ANV izenekoa.

Espainiako Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, mugimendu politiko gehienak klandestinitatera pasa ziren Hego Euskal Herrian. 1950eko hamarkadaren amaieran antifrankismoa eta ezkerreko abertzaletasuna biltzen zituen Euskadi Ta Askatasuna sortu zen, hurrengo berrogeita hamar urtetan euskal politikan garrantzi handia izan zuen erakunde armatua. Bere magalean sortutako ezker abertzaleak pizkunde berri bat abiatu zuen, bereziki hizkuntzaren berreskurapenari eta independentzia aldarriari begira. Ipar Euskal Herrian ere mugimendu abertzalea indartu zen. Frankismoaren amaierarekin batera Espainiako trantsizioa eman zen, alderdien legeztapenarekin eta instituzioen berrezartzearekin. Urte horietan Hego Euskal Herria autonomia bakar batean biltzeko mugimendua izan zen, baina, azkenean, bitan zatitu zen Euskal Herriko hegoaldeko eremua. Zatiketa horrek eragin handia izan zuen hurrengo hamarkadetako politikan.

Euskal Autonomia Erkidegoan alderdi nagusia EAJ da, ezker independentista, azken urteotan EH Bildu alderdian biltzen dena, Gipuzkoan indartsua den bitartean. Bi familia abertzaleen artean baino, ohikoagoa da itunak eta elkarlana ematea EAJ eta PSE-EEren artean. Nafarroa Garaian, bestetik, UPN da alderdi nagusia, nahiz eta 2010eko hamarkadatik boterea galtzen joan den, gainontzeko alderdien arteko itunak direla eta. Ipar Euskal Herrian, 2010eko hamarkadatik aurrera, indar berezia egon da alderdi ia guztien artean erabaki marko propioak izateko. Hala jaio zen Euskal Hirigune Elkargoa 2017an. 2010eko hamarkadan ezker abertzaleak Euskal gatazkaren alde armatuarekin amaitzeko erabakia hartu zuen; ETA 2018an desegin zen. Gatazka horren ondorioak euskal politikaren gai nagusietako bat dira, bereziki biktimen aitortza eta presoei dagokiona. Independentzia proiektu politikotzat duten alderdiek autodeterminazio eskubidea eskatzen dute, eta 2010eko hamarkadatik aurrera Gure Esku bezalako ekimenek erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio jendetsuak egin dituzte.

Lehen aipatu den bezala, Euskal Herria, Euskadi/Euzkadi, Baskonia eta bestelako izenak erabili izan dira Euskal Herria kontzeptua adierazteko, eta kontzeptuaren hedadura ere aldakorra izan da denboran zehar. Euskal Herria terminoaren erabilera politikoa zabala da, eta denborarekin ere aldatu da. Zazpiak Bat bezalako helburu politikoak ere garatu dira. Euskal abertzaletasunaren sorreran Sabin Aranak Euzkadi terminoa hobetsi zuen, hizkuntza eta aberria bereizteko asmoz. Garai hartan Fidel Sagarminaga eta Ramon de la Sota bezalako politikariek ordezkatzen zuten sektore foruzaleari euskalerriako izena ematen zitzaion, eta Sabin Aranak euren aurka ere idatzi zuen: Alderdi karlista, integrista eta euskalerriakoa espainolistak dira eta, beraz, Bizkaiaren etsaiak. Arturo Kanpionek Euskal Herria kontzeptu historikoa defendatu zuen, baina frankismoan zehar Euskal Herria kontzeptua baimendu zen, karlismoak zein Fuerza Nueva alderdi faxistak erabili zutelakoGORA EUSKAL ERRIA: Gora Espainia eta Baskonia.
GORA EUZKADI: Gora Euzkadi eta kanpora Espainia.

Jatorrizkoa, gaztelaniaz: 

En opinión del lector que suscribe, es preciso fomentar, estimular y ayudar todas aquellas obras en las que aparece la vieja y gloriosa sana palabra Euskal Erria, usada todavía por los auténticos y nobles vascos. Es un criterio que no falla.

NOTA: La diferencia que existe entre decir GORA EUZKADI y GORA EUSKAL ERRIA es la siguiente: GORA EUSKAL ERRIA: Viva España y Vasconia

GORA EUZKADI: Viva Euzkadi y fuera España

Gaur egun (eta artikulu honetan) Euskal Herria gisa definitzen den herriaren batasuna historikoki hainbat autorek defendatu dute. Abertzaletasun historizistak Nafarroako Erresuman (eta zehatzago Antso Gartzes III.a Nagusiaren erregaldian) kokatu ohi du nazio horren lehen aurrekari politikoa, baina eztabaidatua da. XVIII. mendean Manuel Larramendik lurralde foralen batasuna aldarrikatu zuen, Pirinioen bi aldeetan Sobre los fueros de Guipuzcoa liburuan. Mende horren amaieran Dominique Joseph Garat Ustaritzeko semeak Fenizia Berria kontzeptua proposatu zuen, Exposé succint d'un projet de réunión de quelques cantons de l'Espagne et de la France dans la vue de rendre plus fáciles et la soumission de l'Espagne et la création d'une maxime puissance lanean.

Espainiar administrazioaren pean daudenak:

Frantziar administrazioaren pean daudenak:

Gainera, Euskal Herriaren barruan Gaztela eta Leonek administratutako Trebiñuko konderria dago, eta Kantabriako administrazioak kudeatutako Villaverde Turtziozko herria.

Lehen esan den bezala, Euskal Herrian alderdi politikoak bi ardatz ezberdinetan banatuta daude. Alde batetik ezker-eskuin ardatza dago eta, bestetik, abertzale-ez-abertzale ardatza. Bien intersekzioan, zein bakoitzaren graduaren arabera, alderdi sistema korapilotsu bat dago. Gainera, alderdi batzuk Euskal Herri osoan existitzen badira ere, banaketa administratiboaren ondorioz ez daude alderdi berberak administrazio bakoitzean.

Ezker politikoaren esparruan hainbat alderdi egon dira historian zehar. Euskal Herria esparrutzat duten alderdien artean, Ezker Abertzalearen marka ezberdinek, tartean Herri Batasuna edo, beranduago, Sortu batez ere Hego Euskal Herrian izan dira aktibo, Ipar Euskal Herrian Abertzaleen Batasuna alderdiak esparru ideologiko antzekoa betetzen zuelarik. Gatazka armatuaren posizioarekiko kritiko Aralar existitu zen, eta ezker independentistaren baitan sartzen da ere EAJren eszisioa zen Eusko Alkartasuna alderdi sozialdemokrata. Beste alderdi batzuk burujabetza defendatu dute ezkerreko posizioetatik, adibidez Batzarrek edo Alternatibak. Gaur egun esparru zabal honetako ordezkari nagusia Euskal Herria Bildu koalizioa da Hego Euskal Herrian eta Euskal Herria Bai Ipar Euskal Herrian. Esparru honetan existitu diren hainbat alderdi ilegalak dira Espainian.

Ezkerrean ere, baina euren burua ez-abertzale edo Espainiako konstituzioaren aldeko gisa identifikatzen duen alderdi nagusia Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra da EAEn, ideologia sozioliberal-sozialdemokrata duena. Nafarroan Nafarroako Alderdi Sozialista eta Frantzian Frantziako Alderdi Sozialista dira mugimendu berdinaren ordezkariak. Euren ezkerrean kokatzen da Ezker Batua Berdeak eta Nafarroako Ezker Batua (Izquierda-Ezkerra), azken urteotan Elkarrekin Podemos gisa aurkeztu dena Ahal Dugurekin batera. Lehen aipatutako Batzarre ere esparru honen parte da, beste plataforma txikiago batzuekin batera. Alderdi honek indar berezia izan zuen aurkeztutako lehenengo hauteskundetan. Frantziar estatuan Liga Komunista Iraultzailea (Frantzia) (LCR) eta Les Verts du Pays Basque-Euskal Herriko Berdeak esparru ideologiko honetan daude ere eta Parti Communiste Français (PCF) alderdi komunista tradizionalagoa da.

Orokorrean, alderdi abertzaleen artean eskuin politikoak posizio zentristagoak ditu alderdi espainiarzaleen artean baino. Euzko Alderdi Jeltzalea Hego zein Ipar Euskal Herrian existitzen da, eta alderdi politiko hegemonikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ideologia demokristaua du, baina askotan jarrera liberalak edo sozialdemokratak ere defendatu izan ditu. Europako Parlamentuan Europarako Liberalen eta Demokraten Aliantza taldean kokatu izan da. Nafarroan Geroa Bai (GBai) marka erabiltzen du, lehendakaritzara ere iritsi zena 2015-2019 legegintzaldian. Lehenago Nafarroa Bai marka erabili zuen, ezker soberanistako beste alderdi batzuekin batera.

Espainia zein Frantzia ardatz duten zentro-eskuin eta eskuineko alderdien artean garrantzitsuenak Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna (UDF) alderdi demokristaua, Errepublikarrak (lehengo UMPtik datorrena) alderdi kontserbadore gaullista eta indartsua den Errepublika Martxan alderdia daude. Azken honek posizio europearzale neoliberalak defendatzen ditu eta Espainiako Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) alderdiaren pareko dira. Azken honek indar oso txikia du, baina Nafarroa Garaian lehen alderdia den Nafar Herriaren Batasuna (UPN) alderdiarekin batera aurkeztu zen koalizioan Navarra Suma izenpean azken hauteskundetan. Eurekin batera zegoen Alderdi Popularra (PP), Nafarroan indar txikia duena, eta EAEn gero eta garrantzi txikiagoa duena, baina Espainiako politikan alderdi nagusietako bat dena. Eskuin muturrari dagokionez, Front National (FN) alderdiak gune indartsu batzuk ditu Ipar Euskal Herrian baina Vox alderdiak oso indar txikia du Hego Euskal Herrian.

Ikurrina da Euskal Herriaren bandera erabiliena. Luis eta Sabin Aranak asmatu zuten, 1894an, Bizkaiko bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat. Gaur egun, EAEko bandera ofiziala da, Espainiakoarekin eta tokian tokikoekin batera. Ipar Euskal Herrian ikurrina oso hedatuta dago, eta agintariek onartuta, baina Nafarroa Garaian egoera bestelakoa da: 2003an, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak Ikurren Legea onartu zuen, ikurrina toki publikoetatik kentzeko asmoz.

Euskal herritar batzuek, hala ere, Nafarroako bandera (kate horiak hondo gorrian) lurralde osorako proposatzen dute. Beste batzuek, berriz, Arrano Beltza darabilte Euskal Herriaren bandera gisa.

Ereserkiei dagokionez, gaur egun ez dago behar bezain onarpen zabala duen abestirik. Historikoki, Euskal Herritarren ereserkiaren papera bete duten zenbait kantu izan dira, molde batean edo bestean. Gernikako Arbola (Iparragirrek sortua eta XVIII. mendearen erdialdetik aurrera hedatu zena), San Ignazioren martxaren aldaera den Iñaki Deunaren Ereserkia (1932ko Aberri Egunean erabilia), Euzko Abendaren Ereserkia (XX. mendearen zati batean Euskal Herriari lotua baina 1983an EAEko ereserki ofizial denetik lurralde guztiak biltzeko ezegokitzat jo daitekeena) eta Eusko Gudariak (gerra zibilean frankisten kontrako gudariek kantatua eta gaur egun ezker abertzaleari lotua) lirateke nabarmenenak.

Armarritzat, aldiz, Zazpiak Bat delakoa oso zabalduta dago lurralde osoan. Udalbiltza erakundeak, adibidez, bere egin du.

Goiburuetan, armarriari loturik joan ohi den Zazpiak Bat gaur egun onarpen zabala duenetako bat da. Garaiaren arabera beste batzuk ere izan dute hedapena, Gernikako Arbola kantuaren eman ta zabal zazu (EHUk darabilena), jeltzaleen jaungoikoa eta lege zaharra edo foruzaleen jainkoa eta foruak, adibidez. Nafarroako erreinuaren garaian, Obanosko Infanzoien biltzarretan latinezko Pro libertate patria, gens libera state lema zerabilten (aberri askearen alde, jende librea). Giro informalagoan Gora gu ta gutarrak ere entzun ohi da.

Beste ikur bat ere bada, aski hedatua eta euskaldunek beren ikurtzat jotzen dutena: lauburua edo antzinako euskal gurutzea. Eguzki-lorea ere erabiltzen da batzuetan, antzinako sinesmenen adierazgarri.

Nekazaritza intentsiboa ari da nagusitzen Euskal Herrian, Abeltzantza bezala. Arrantzaren garrantzia duela guxi arte handia zen arren, jarduera horren gainbehera nabarmena izan da azken urteetan. Basogintzak ere badu presentzia. Azkenik, Bizkaiko meatzeen loraldia igarota, gaur egun Euskal Herriko meatzeak garrantzi txikikoak dira.

Bizkaia eta Gipuzkoan izan da tradizioz jardun industriala, eta horrela mantentzen da joera gaur egun ere. Beste probintzietan industriak ez du hainbeste jende hartzen, baina hala ere orokorrean garrantzi handiko jarduna da Euskal Herrian.

Azken hamarkadetan izugarri garatu den sektorea da. Batez ere hiriguneetan bildu dira zerbitzu nagusiak, administrazioari loturikoak.

Turismoa diru iturri nabarmena bihurtu da azken urteetan, batez ere kostaldeari dagokionez.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea XVIII. mendean, Ilustrazio garaian sortu zen zientzia eta kultura erakundea izan zen, Xabier Munibe Peñafloridako kondeak eta Azkoitiko zalduntxoek eratu zutena. 1776. urtean Bergarako Errege Mintegia sortu zuten eta bertan ezarri ziren Euskal Herriko zientzia modernoaren oinarriak. Louis Proust kimikari frantsesa kontratatu zuten eta hark prestaturiko laborategi aurreratuan Elhuyar anaiek wolframioa aurkitu zuten 1783. urtean. XIX. mendean Anton Abadia esploratzaile, astronomo eta zientzilaria Frantziako Zientzia Akademiako lehendakaria izatera iritsi zen. Gaur egun ere badira zientzilari ezagunak Euskal Herrian, Pedro Miguel Etxenike, Jose Ramon Etxebarria edo Javier Armentia esate baterako.

Zientzia museoak ere ugari dira, Eureka! Zientzia Museoa, Abadia jauregia, Arabako Natura Zientzien museoa edota Iruñeko planetarioa adibidez. Zientzia ikerketak egiteko hainbat elkarte garrantzitsu ere badaude: Aranzadi Zientzia Elkartea, Elhuyar Fundazioa, DiPC, TECNALIA, Biodonostia eta NanoGUNE besteak beste.

Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako Teknologia Parkeak eta Garaia Berrikuntza Guneak osatzen dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.

Garraioen azpiegitura desorekatu xamarra da lurraldeen arabera. Oro har, sareak hobeki hornitzen ditu kostaldeko guneak, eta Nafarroako hegoaldean eta iparraldeko barnealdean gabeziak nabariagoak dira.

Bilbo-Behobia-Baiona autobideak lotzen ditu kostaldeko hiriak, Bilbo-Gasteiz-Burgos autobideak Bizkaia eta Araba arteko komunikazioa bideratzen du eta Iruñea-Irurtzun-Andoain-Donostia autobideak Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko harremanak errazten ditu.

Madril-Hendaia/Hendaia-Paris burdinbidea da ardatz nagusia, eta horri loturik ageri dira besteak: Bilbo-Miranda-Castejon, Altsasu-Iruñea-Tutera eta Baiona-Donibane Garazi. Bide estuko burdinbide bat ere bada Baiona eta Bilbo artean.

Galduriko burdinbideak ere badira, Anglo-Vasco-Navarro trenbidea (Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen), Bidasoako trena eta Urolako trena, adibidez.

Bost aireportu dira Euskal Herrian. Miarritzekoa Lapurdin, Hondarribiakoa Gipuzkoan, Loiukoa Bizkaian, Forondakoa Araban eta Noaingoa Goi Nafarroan. Aipagarria da Euskal Herriko aire-trafikoaren gehiengo handia Bilboko eta Baionako aireportuetatik igarotzen dela.

Portu anitz dira euskal herrian, baina hiru dira merkataritza portu handiak: Bilbokoa, Pasaiakoa eta Baionakoa.

Euskal Herrian enpresa pribatuak arduratzen dira energiaren horniduraz eta energia jakin batzuen ekoizpenaz. Gaur egun bi energia mota baliatzen dira Euskal Herrian; energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak. Energia iturri hauek nagusiki argindarra sortzeko eta erregai fosil bidezko gailuak (adb. garraioak edo berogailuak) martxan emateko baliatzen dira. Bai bata eta bai bestea gure gaur egungo ekonomia sistemaren oinarrian daude, eta haien ekoizpenak eta erabilerak errotik aldatu dute Euskal Herriko eta oro har herrialde industrializatuetako jendeen bizimoldea azken berrehun urteetan.

XVIII. mende arte, Euskal Herrian baliatzen ziren energia-iturri nagusiak egurra, egur-ikatza, haizea, ura eta abereen indarra ziren. Harrikatzaren ustiapena ezaguna bazen ere, ez zen munduko beste leku batzuetan bezain erabilia. Egurra eta ikatza errez sortutako beroa besteak beste metalgintzan eta janaria prestatzeko (ogia...) baliatzen zen, eta beste energia-iturriak gailuak mugiarazteko (garraiobideak, eiherak...).

Oraindik ere baliatzen diren energia-iturriak dira, nahiz eta ez duten industrializazioarekin garatu ziren energia-iturriek beste garrantzia gaur egungo ekonomian. Haize eta ur erroten kasuan, nagusiki argindarra ekoizteko baliatzen dira orain, eta egurra zein egur-ikatza sutondoak dituzten etxeak berotzeko erabiltzen da.

XVIII. mende bukaera eta XIX. mende hastapenetik goiti eman zen industria iraultzak erregai fosilen erabilpena izugarri emendatu zuen, eta gaur egun ere energia-iturri horiek dira argindarra sortzeko eta gure ekonomian funtsezkoak diren gailuak martxan emateko erabilienak.

Lurrun makinaren asmakuntzak eta erabileraren zabaltzeak harrikatzaren ustiaketaren gorakada bortitz bat ekarri zuen. Harrikatzarekin batera petrolioaren eta gasaren erabilpena areagotu zen, eta hauek ustiatu, tratatu zein garraiatzeko azpiegitura ainitz garatu ziren XIX eta XX. mendeetan; besteak beste meatzeak, itsas-portuak, trenbideak, errepideak eta findegiak.

XX. mendean zehar argindarra ekoizteko eta garraiatzeko azpiegiturak (kable-sistema, zentral elektriko, termiko eta hidroelektrikoak, urtegiak...) izugarri garatu ziren, elektrizitatea eta elektrizitate bidezko tresnak hirietako bitxikeria izatetik etxe bakoitzeko oinarrizko baliabide izatera igarotzeraino.

Euskal Herrian kontsumitzen den argindarraren ehuneko handiena erregai fosilen bidez ekoitzia da.

Erregai fosilen kopurua mugatua izanki, eta arrazoi ekologiko eta geopolitikoak direla medio, gaur egungo ekonomia eta jendarte sistemaren energia beharrei aurre egiteko beste energia-iturri batzuk asmatzen eta garatzen dihardute hainbat sektorek.Energia ez berriztagarrien alorrean energia nuklearra dago. Erregai fosilen ordezko garbiago bat bada ere arriskutsuak diren hondarkinak sortzen ditu, eta zentral nuklearretan istripuak daudelarik osasunarentzat kaltegarriak diren produktuak askatzen dira. Ondorioz, energia-iturri mota honen erabilpena sutsuki eztabaidatua dago eta adibidez, Euskal Herriko herri mugimenduak zentral nuklearrak eraikitzearen kontra agertu izan dira mota honetako proiektuak aurrera eraman nahi izan direnean. Gaur egun ez dago zentral nuklearrik Euskal Herrian bertan; hurbilenekoak Garoñako zentrala (Burgos) eta Arcachongoa (Gaskoinia) dira.

Euskal Herrian ekoizten diren energia berriztagarri nagusiak energia hidraulikoa eta energia eolikoa dira. Tamaina handikoa delarik, energia-iturri hauen ustiapenak eragin kaltegarria eduki dezake ingurunean eta horrek eztabaidak sortzen ditu azpiegiturak eraiki ala ez erabakitzeko orduan. Eguzki-energia ere ustiatzen da maila apalago batean.

Gaur egun 49  eta 7 EAE-n (2018ko urtarrileko datuak). Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik, baina hainbat udaletxek herriko eraikinetan eguzki-plakak jartzeko pausoa eman dute.

Hego zein Ipar Euskal Herriko energia ekoizle eta hornitzaileak enpresa pribatuak dira. Jatorriz Électricité de France (EDF) eta Endesa frantziar eta espainiar estatuen jabetza baziren ere (hurrenez hurren), gaur egun enpresa pribatuak dira. EDF-ren kasuan, frantziar estatua akzioen %80aren jabe da.

Euskal Herrian, uraren kudeaketa tokiko administrazio publikoaren esku dago; zuzenean zein enpresa publiko edo pribatu bidez. Eskumenak Foru Aldundienak, eskualdeenak edo herriko etxeenak izan daitezke.

Herriko etxe bakoitzari badagokio ere haren udalerriko urak kudeatzea, normalean ardura hau hainbat udal biltzen dituzten elkarteen edo udal elkarte hauekin hitzarmena duten enpresen esku uzten da. Sarri, ur-hornikuntza eta saneamenduaz arduratzen diren enpresak hondakinen kudeaketaz eta tratamenduaz ere arduratzen dira.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hainbat udalen artean bultzaturiko enpresa publikoek kudeatzen dute ura. Enpresa publiko horiei ur-partzuergo deritze eta bazkide diren udalerrietan egiten dute lan. Nafarroa Garaian, Foru Aldundiak bultzatutako ur-partzuergoaren esku dago uraren hornikuntza eta saneamendua. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zuzenki Euskal Hirigune Elkargoko herriko etxeen edo haiekin hitzarmen bat duten entrepresa pribatuen gain da ur-hornikuntza.

Probintzia bakoitzeko entrepresa publiko eta pribatuak:

Arlo publikoan, zentro handien artean nabarmentzekoak dira Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo) eta Donostia Ospitalea, biak ala biak Osakidetzakoak.

Bestela, erietxe pribaturik ezagunena, baita Euskal Herritik kanpo ere, Klinika Unibertsitarioa da, eta Iruñean dago.

Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daude, Espainia eta Frantziakoa. Gainera Hego Euskal Herrian EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute. Euskal Herri osoan ikastolak dira euskaraz irakasteko zentroak, nahiz eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean eta Eskualde Mistoan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen D ereduan.

B eredua eta gisa bereko eredu elebidunak badira hainbat ikastetxetan, adibidez Ipar Euskal Herriko Ikas-bi zentroetan. A ereduak gazteleraz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialki Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. G eredua ere existitzen da, non euskara ere ez den irakasgai bat. Eredu hau edo baliokide bat Trebiñun, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eta Nafarroako Eskualde Ez-euskaldunean ematen da. G ereduaren oso antzekoa (eskaintzaren aldetik) dugu ere, EAEan, X eredua.

Curriculumari dagokionez, hezkuntza ezberdina ematen da Frantzian eta Espainian. Horrez gain Frantziako ikastetxeek %10a herriko gaietara moldatu ahal dute. Espainian berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoek %55a finkatu ahal dute, nahiz eta guztiz ez den erabiltzen. EAEn gainera Euskal Autonomia Erkidegorako Euskal Curriculuma izeneko dekretua ere legezkoa da, Euskal Curriculuma eta Espainiako LOEren arteko nahaste bat da.

Unibertsitateari dagokionez, historian zehar 1542 sortu zen Oñatin Sancti Spiritus unibertsitatea, eta 1901 arte iraun zuen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatea da EAEko zentro publiko nagusia. Deustuko Unibertsitatea, ordea, pribatu nagusia da, Bizkaian batez ere. Gipuzkoan, Mondragon Unibertsitatea irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Nafarroan, Unibertsitate publiko eta pribatua daude. Ipar Euskal Herrian Universite de Pau et Pays de l'Adour unibertsitateak kanpusak ditu BABen. Lurralde osorako, Udako Euskal Unibertsitateak irakasten du euskaraz, eta Euskal Unibertsitatea izeneko egitasmoak 2010eko hamarkadan guztiz euskaraz funtzionatuko duen goi mailako hezkuntza eman nahi du.

Hizkuntza Eskola Ofizialen arloan, Hegoaldeko eremuetan zentru ugari dira, guztiak tokiko administrazioaren menpe eta estatu mailako EEOOII (Escuelas Oficiales de Idiomas) sarean. Normalki irakasgai diren hizkuntzak tokiko eskolaren araberakoak dira, baina ohioenak euskara, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera izaten dira, eta gehienetan gaztelera (atzerriko hizkuntza gisa) eta beste batzuk ere bai. Hegoaldean honako eskola hauetara jo dezake HEO batean ikasi nahi duenak:

Iparraldean ez dago administrazioari loturiko hizkuntza eskola ofizialik, baina akademia eta eskolek estatuaren dirulaguntzak ukan ditzakete.

Musika eskolei dagokienez, irakaskuntza zentro ugari dago Euskal Herrian zehar, baina gune nagusiak honakoak dira: Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioa, Bilboko Arriaga Kontserbatorioa, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioa, Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioa eta Iruñeko Nafarroako Kontserbatorioa.

Euskal literatura idatzia oso berandu agertu zen. Euskal Herriko literatura nagusia mendetan ahozkoa izan da. Lehendabiziko zeharkako ahozko literaturaren aipamenak 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean agertu ziren. Honek emakumeei libelo sutsu moduko koplak abestea debekatu zuen. Orduko kronistek mota honetako kopla asko bildu zituzten, batzuek herri tradizioan luzaroan zirauten eta beste asko transkribatuak ziren, adibidez: Milia Lasturkoren eresia (XV. mendea), Errodrigo Zaratekoaren eresia (XV. mendea), Pedro Abendañoren kanta (1443), Martin Bañezen eresia (1464), Ahetzeko anderearen hirugarren kanta (1425).

XVI. mendean Euskal literaturan, Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, (1545), liburua da inprimatu zen lehen liburua, eta XVI. mendekoak dira, baita, Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua, Leizarragaren Biblia (Itun Berriaren lehen euskarazko bertsioa), atsotitz bilduma batzuk (Garibairen bilduma, RS 1596, etab.] eta doktrinaren bat. Baina ez dira XVI. mendeko testu horiek euskaraz dokumentatu diren testurik zaharrenak. (Ikus, esaterako, Mitxelenaren Textos Arcaicos Vascos eta Sarasolaren Contribución, balio literario handia ez, baina balio historiko-filologiko handia duten testu zaharren bildumak). Euskal idazle klasikoen artean, aipagarri dira Axular eta Sarako Eskola, XVII. mendean. Idazle gehienak apaizak ziren eta Ipar Euskal Herrikoak. XVIII. mendean, aldiz, euskal literaturaren testigua Helgoadera igaro zen. Manuel Larramendi andoaindarra egile nagusia izango da. Garaikide izan zituen Joanes Etxeberri, Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu eta Peñafloridako kondea. Ilustrazioaren ideiek Hego Euskal Herrira Literaturan ez ezik zientzia guztietan ere pizkundea eraman zuten. XIX. mendean zehar euskal literatura modernitatera ekartzeko lehenengo ahaleginak egin ziren. Erromantizismoren eskutik eta egoera politikoak bultzatuta, pertsonalitate handiko idazleak plazaratuko dira: Joan Antonio Mogelk Peru Abarka lehen euskal eleberria idatzi zuen, Jose Mari Iparragirreko Euskal Herri osora zabaldu ziren bertsoak eta kantak idatzi zituen, Bizenta Mogel, Bilintx, Joan Piarres Duvoisin, Joan Batista Elizanburu... XIX. mendearen hasieran, 1803an hain zuzen, argitaratu zen haurrentzako euskarazko lehen liburua, Juan Bautista Aguirrek idatzitako katixima bat: Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai. Urtebete beranduago, 1804an, Bizenta Mogelek (1782-1854) Ipui onac alegi liburu ezaguna argitaratu zuen, ahozko literaturan oinarrituta. Eta ez zen haurrei zuzendutako beste argitalpenik egon euskaraz 1890. urtean A. Apaolazak Patxiko Txerren argitaratu zuen arte (86 urteko tartean, hain zuzen).

XX. mendean gure literaturaren egoera erabat aldatu zen. Lehen Euskal Pizkundeak XIX. mendearen bukaeratik XX. mendean zehar zabaldu zen, Francoren estatu kolpea eta Espainiako Gerra Zibila gertatu arte. Bultzatzaileen artean, Anton Abbadia, Seber Altube, Sabin Arana, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Andima Ibiñagabeitia, Sorne Unzueta, Julio de Urquijo eta Iokin Zaitegi ditugu garai guztian zehar. Testuinguru horretan egin zen 1918an Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean Euskal Ikasketen Lehen Kongresua, eta bera izan zen Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzaren sorrreraren abiapuntua. Euskaraz egindako irakaskuntza zabaladu zen eta literatura lantzeko bide berrian sortu ziren. Garai horretan izen handi batzuk ditugu: Xabier Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Antonio Maria Labaien. Idazle hauek hizkuntza literarioa beste maila batera eraman zuten. Gerrarekin batera, hau da 1936tik aurrera, hirurogeigarren hamarkada arte, euskal literatura Hegoaldean erbestean edo katakonbetan gelditu zen. Garai ilun horretan erbestetik idazle batzuek euskal literatura zabaltzen aritu ziren, esaterako Iokin Zaitegi, Telesforo Monzon, Salbatore Mitxelena, Orixe. Ipar Euskal Herrian literatura bide tradizionaletan gordetzen zen salbuespen batzuekin: Txomin Peillen eta, batez ere, Jon Mirande. Prentsan Piarres Lafittek Herria aldizkaria zuzendu zuen. Haur nahiz gazteentzako lanak idazten hasi ziren idazten bertako egileek: Kirikiñoren Abarrak (1918), Xabiertxo (1925), Ixaka Lopez de Mendizabalek idatzia eta Jon Zabalo “Txiki”k ilustratua, Gregorio Mujikaren Pernando Amezketarra. Bere ateraldi eta gertaerak (1927), Txomin Arlote (1929), Alejandro Bilbaok (“Erramun Maruri”) idatzia, Dar-Dar-Dar (1929). Garai honetakoa da, halaber, euskarazko lehen antzezlana: Nekane edo Neskuntzaren babesa (Tene Mujika, 1922).

Panorama zail hori Franco hil ondoren nolabait aldatu zen, bai Hegoaldean baita ere Iparraldean. XX. mendeko azken hogeita bost urtetan estilo eta genero ugariko idazleak agertu ziren. Horien artean, egile garaikiderik ospetsuena Bernardo Atxaga dugu, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita argitaratu baitizkiote, baina beste asko euskal literaturari benetako aldaketa eta maila eman diote. Izen batzuk aipatzearren Joseba Sarrionandia, Xabier Lete, Unai Elorriaga, Joxemari Iturralde, Laura Mintegi, Itxaro Borda, Pako Aristi, Aingeru Epaltza, Patziku Perurena, Kirmen Uribe, Eider Rodriguez, Uxue Alberdi, Jokin Muñoz... . Pizkundean euskal identitatea purutasunaren identitate gisa azaltzen zen. Garai horretan (1638) idatzi zuen Notitia utriusque Vasconiae Arnaut Oihenartek, euskalduntasuna eta Nafarroa lotuz. Juan Martinez Zaldibiakoak Gipuzkoaren eta bere foruen apologia egin zuen, eta bereziki jarraitu zuen Arradakoaren pentsamendua Suma de las cosas cantabricas y guipuzcoanas liburuan. Tesi berbera erabili zuen Esteban Garibaik, nahiz eta berak Gaztelako koroaren aldeko gorazarre gisa azaldu. Andres Poza apologistak idatzitako De la antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas liburuan euskaldunen kaparetasun unibertsala justifikatzeko saiakera egiten zen.
 
Miguel Unamuno bilbotarra XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako pentsalari garrantzitsuenetakoa da. Posizio ideologiko ezberdinak izan zituen, eta garaiko eztabaidei heldu zien. Gaur egungo irakurketa askoren arabera, liberalismoa defendatu zuen, nahiz eta Joxe Azurmendiren ustez kontrakoa ondorioztatu daitekeen bera irakurrita. Bere garaian euskal pentsamenduak apologiatik abertzaletasunera egin zuen salto, eta liberalismoa zein sozialismoa hedatu ziren Euskal Herrian. Bi pentsamendu lerro horiek, abertzalea eta sozialista, ez ziren bateragarri ikusi ahalik eta 1950eko hamarkadan Euskadi Ta Askatasunaren inguruan bildutako pentsalariek gerora ezker abertzalearen oinarri teorikoa sortu zuten arte.

Euskal Herrian eskultore, margolari, arkitekto ugari izan ditugu, horietako asko nazioarteko mailan ezagunak.

Arte museoen artean, nazioarte mailan erreferente eta ikur nagusia Guggenheim Bilbao Museoa da. Bestela, Artium Museoa Gasteizen, Nafarroako museoa Iruñean, Tabakalera eraikina Donostian eta Bilboko Arte Eder Museoa aipagarriak dira.

Euskal Herriko margolaritzak ez du jarraitasunik izan XIX. mendearen erdia arte, nahiz eta XV. mendetik aurrera margolari bikainak izan diren. Horietako askok Euskal Herritik kanpora lan egin zuten. XVI. mendeko margolari ospetsuenak Francisco de Mendieta bizkaitarra eta Mexikoko eskolaren sortzaile izan zen Baltasar Etxabe zumaiarra dira.

XVII. mendean, Ignacio Iriarte azkoitiarrak, Sevillan finkatuta, Murilloren margo-lan askoren hondoko paisaiak margotu zituen.

XIX. mendean, erromantizismoaren eraginpean, ohiturei eta historiako gaiei buruzko margo-lanak egin ziren batez ere. Euskal Herriko margolari gehienek Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan egiten zituzten ikasketak. XIX. mendearen erdialdean euskal pinturaren historian garrantzi handia izan zuen margolaria Antonio Maria Lekuona (1831-1907) izan zen, Euskal Herriko margolaritzaren aitzindaritzat hartzen dena. Beste bi margolari bikainak Juan Barroeta eta Eduardo Zamacois izan ziren. Euskal margolari asko Parisa joan zen, eta hala, mende bukaeran Frantzian sortu zen inpresionismoaz kutsatu ziren. Euskal Herriko inpresionismoa Adolfo Guiard Larrauri (1860-1916) bilbotarrarekin hasi eta sortzez asturiarra zen Darío de Regoyosekin (1857-1913) sendotu zen. Fauvismoak ere izan zuen gurean jarraitzailerik, Francisco Iturrino eta Juan Etxebarria adibidez. Bestalde, euskal herritar margolari batzuek Espainiako 98ko belaunaldiko mugimendu intelektualarekin bat egin zuten; horien artean, aipagarriena Ignacio Zuloaga (1870-1945) izan zen.

XX. mendearen hasieran bi joerako margolaritzari bide eman zien, bata euskal esentziaren bila, giza arazoez kezkatua bestea. Lehen joerako margolarien artean Valentin Zubiaurre eta Ramon Zubiaurre anaiak daude. Bigarren joera, errealismo sozialeko margolariak, Aurelio Arteta (1879-1940) eta Julian Tellaetxe (1884-1960) gailendu ziren.

XX. mendearen bukaeran margolaritzak bizi-bizirik zirauen, eta izenen bat aipatzekotan, ezin ahantzi Gonzalo Txillida (1926), Rosa Valverde (1953), Mari Puri Herrero (1942), Begoña Ameztoi (1946) eta Andrés Nagel margolari-eskultorea.

Erdi Aroaren bukaeratik Barrokora arte, talentu handiko eskultore eta irudigile ugarik egin zuten lan Euskal Herriko elizetan eta, askoz gutxiago, eraikuntza zibiletan. Joan Aiarakoa, Andres Araotz, Juan Antxeta (1533-1588), Martin Díez Liatzasolokoa (1500 inguru-1583), Lope Larreakoa (1540–1623) edota Joan Bazkardo eskultoreek maila bikaina izan zuten, beste askorekin batean, XVI. eta XVII. mendeetan. XVIII. mendeko ekonomia eta gizarte krisi sakonak eta XIX. mendeko gerra egoera latzaren ezin eramanak hutsune sakona ekarri zuten Euskal Herriko arte alor guztietara eta aro barrokoan ugaldu ziren eskultoreek ez zuten jarraitzailerik izan ondorengo bi mendeetan.

XIX. mendearen bukaeran eskultore belaunaldi berri bat azaldu zen Euskal Herrian, Bilbon bereziki, eta garrantzi berezia hartu zuen Bizkaiko hiriburuko Arte Ederretako Eskolak. Eskultura ez zen gehiago eraikuntzari bereziki atxikiriko artea, eta, harriaz gainera, beste gai batzuk erabiltzen hasi ziren, brontzea bereziki. Horrez gainera, joera klasizistak eta errealistak nagusi ziren arren, sinbolismoak eta espresionismoak gero eta indar handiagoa hartu zuten Euskal Herriko estetika esparruan, Europan barrena artearen arloan mamitzen ari zen iraultza sakonaren fruitu. Francisco Durrieu edo Durrio eta Nemesio Mogrobejo bilbotarrek zabaldu zuten bidea, eta Quintín de la Torre, Higinio Basterra, Fructuoso Orduna, Leon Barrenetxea, Moisés de Huerta eta beste zenbait eskultore jarraitu zitzaizkien.

Jorge Oteizaren eskutik etorri zen benetako iraultza euskal eskulturaren eremura eta, oro har, euskal estetikaren mundura. Eskultore handia izateaz gainera, teoriagile gisa ere garrantzi handia izan du Oteizak. Oteizaren planteamenduek berehalako oihartzuna izan zuten euskal artista gazteagoengan eta, oro har, Euskal Herriko arte mugimendu orotan. Haren arrimuan gorpuztu zen (Gaur taldea, 1966) Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Vicente Larrea, Jose Ramón Carrera, Agustin Ibarrola eta Ricardo Ugarte eskultore garrantzitsuen obra eta beste hainbat eta hainbat artistaren jardun apalagoa. Eduardo Txillida ere euskal artista ezaguna bihurtu zen nazioartean. Gaur taldearen inguruko mugimenduan parte hartu zuen, Oteizarekin batera. Oteizarenean ez bezala, Txillidak askoz azalpen teoriko gutxiago egin zituen. Egungo eskulturan ere izen handiak daude: Xabier Santxotena (1946), Cristina Iglesias (1956), Koldobika Jauregi (1959)...

Euskal Herriko musika anitza da eta hainbat hizkuntzatan egiten da. Musika klasikoari dagokionez, besteak beste, Joanes Antxieta, Juan Crisostomo Arriaga (Los esclavos felices), Hilarion Eslaba, Aita Donostia, Jose Maria Usanditzaga (Mendi-Mendiyan), Jesus Guridi (Amaya, Diez melodias vascas eta El caserio), Maurice Ravel eta Francisco Escudero musikagile handiak eman ditu Euskal Herriak.

Bestela, Julian Gaiarre, Ainhoa Arteta eta Maria Bayo abeslariak mundu osoan dira ezagunak, bai eta Donostiako Orfeoia abesbatza ere. Arlo horretan, Juan Mari Beltran musikaria aditu handienetakoa da. Izan ere, Oiartzunen antolatu zuen Herri Musikaren Txokoa erreferentziazko tokia.

Musika tradizionalean hainbat instrumentu erabiltzen dira, hala nola alboka, panderoa, trikitia, txalaparta, txistua, txirula eta ttun-ttuna. Folk musikan ere badira nahiko ezagunak diren taldeak, Oskorri eta Tapia eta Leturia kasu. Azken urteetan gorakada nabarmena jaso du musika mota honek Kepa Junkera bezalako musikarien lana dela eta. 1970eko hamarkadan Ez Dok Amairu mugimenduari lotutako hainbat abeslari ere egon ziren, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi kasu.

Musika garaikideari dagokionez, Euskal Rock Erradikalak garrantzi handia izan zuen eta oraindik ere badu. Musika estilo horretan, talde aipagarriak dira «Barricada», «Eskorbuto», «Hertzainak», «Kortatu», «La Polla Records» eta «RIP», besteak beste. Denboran geroagokoak eta estiloz zabalagoak dira «Berri Txarrak», «Betagarri», «Kuraia», Fermin Muguruza bera, «Negu Gorriak» eta «Zea Mays».

Gaur egun, euskarazko literatura generoetatik atzenduena dugu antzerkia.

Euskal Herriko zineman erdaraz egiten da gehienbat. Euskarazko filmak gutxi dira, eta gehienak haurrentzat eginak. Azken urteotan, «Aupa Etxebeste!», «Kutsidazu bidea, Ixabel», «Eutsi!» , «Loreak», «Handia» eta «Errementari» izan dira euskal film luze aipagarrienetakoak.

Euskal Herriko zuzendarien artean, ezagunak dira Montxo Armendariz, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia, Julio Medem, Imanol Uribe, Jon Garaño, Jose Maria Goenaga eta Aitor Arregi besteak beste.

Futbola da Euskal Herrian jarraitzaile gehien dituen kirola, batez ere Hego Euskal Herrian. Azken urteetan bost talde aritu dira Espainiako lehen mailan jokatzen: Athletic, Real Sociedad, Alavés, Eibar eta Osasuna. Athletic eta Real Sociedaden arteko partidari euskal derbia deitzen zaio. Emakumeen futbol ligan Athletic da garaipen gehien dituen taldea. Ipar Euskal Herrian jarraitzaile gehien dituen kirola errugbia da. Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais Frantziako txapeldunak izan dira. Euskal Herriko saskibaloi talde garrantzitsuena Gasteizko Saski Baskonia da. Bost aldiz izan da Euroliga txapelketako Final Fourrean eta bitan finala jokatu du. Eskubaloi talde handiak ere izan dira Euskal Herrian, Bidasoa, San Antonio, Itxako eta Bera Bera izan dira talderik indartsuenak.

Euskal Herria munduko hainbat bazterretan famatua da Euskal Herrian sortutako pilota jokoa, batez ere zesta punta bertsioan. Frontoi ugari daude pilotan aritzeko eta hainbat enpresek kudeatzen dute, gaur egun, pilota profesionala. Herri kirolak abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolak dira. Herri kirolen jatorria, izan ere, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituen lanak kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian. Halakoak ditugu aizkora proba, traineru estropadak, harri zulaketa, sokatira edo harri jasotzea. Hainbat herri kirol konbinatzen dituzten frogak ere badira, Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa eta Euskal pentatloia adibidez.

Txirrindularitzan, golfean eta Joko Olinpikoetan ere kirolari nabarmenak izan dira euskaldunen artean.

Euskal Herrian badago mugimendua selekzio ofizialak izateko mundu mailako konpetizioetan. Batez ere futbolean nabarmendu da azken urteetan Euskal Herriko selekzioaren aldeko lana, baina beste kirol batzuetan Euskal Herriak badu selekzio ofiziala, hala nola segalaritzan edo wushu-kungfuan.

Euskal Herria ezaguna da bere gastronomia dela eta. Restaurant aldizkariak 2008ko munduko 50 jatetxe onenen eginiko zerrendan, lau jatetxe euskaldun agertu ziren: Mugaritz (4. postuan), Arzak (8. postuan), Martin Berasategi (29. postuan) eta Etxebarri erretegia (44. postuan).

Euskal Herrian 6 ardo izendapen berezi daude eta horietako bat, Nafarroako Ardoa, 5 azpizonaldetan banatzen da. Araban Errioxako Ardoa eta Arabako Txakolina ekoizten dira. Bizkaian Bizkaiko Txakolina eta Gipuzkoan Getariako Txakolina. Nafarroa Beherean Irulegiko Arnoa ekoizten da eta Nafarroa Garaian Errioxako Ardoa egiteaz gain Nafarroako Ardoaren bost eskualdeak daude: (Behe Mendialdea, Lizarraldea, Valdizarbe, Behe Erribera eta Goi Erribera).

Euskarazkoen artean, ETB 1 da lurralde osoan zabalduta dagoen telebista bakarra, eta tokian tokiko beste kate batzuk ere badaude. Irrati kateei dagokienez, Euskadi Irratia (informazio orokorra), Gaztea (musika), Gure Irratia (Ipar Euskal Herrian), Bizkaia Irratia (mendebaleko euskaraz) eta Euskalerria irratia (Nafarroan) ditugu.

Gaztelaniazko telebista nagusiak Telecinco, Antena 3, Televisión Española (bi kate), Cuatro, La Sexta eta ETB 2 dira. Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelania hutsezko irratiak dira; Herri Irratia elebiduna eta Info7 hirueleduna. TF1, France 2, France 3, France 5, M6 eta Arte dira frantsesezkoak.

Egunkariei dagokienez, «Berria» da euskaraz eta Euskal Herri osoan argitaratzen den bakarra. «Gara» lurralde osoan ere hedatuta dago eta nagusiki gaztelaniaz egina da. Ipar Euskal Herrian, Le Journal du Pays Basque eta Sud Ouest ditugu. Probintziaz probintzia, hauexek dira irakurrienak: El Correo Español (Bizkaian eta Araban), El Diario Vasco (Gipuzkoan), Diario de Navarra (Nafarroan) eta Sud Ouest (Ipar Euskal Herrian).

Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.

Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.

Mitok sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: batzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira. Kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu duten ohitura askotan ere Bibliako pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: udako solstizioa = Donibane jaia (Done Ibane edo San Joan santuaren izenetik), jentilarri = Sansonarri, Salomon eta abar.

Euskal Herriko mitologiako pertsonaien, jainko-jainkosen, kondairen, sinesmenen eta abarren korpusa oso zabala da.

Euskaltzaindiak urtetan argitaratu ditu onomastikari buruzko txostenak, Onomasticon Vasconiae izenburupean, Jimeno Jurio, Juan San Martin, Henrike Knörr, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Elena Martinez de Madina, Patxi Salaberri, Mikel Gorrotxategi, eta beste hainbat filologo ibili dira lan horietan. Baina euskal onomastikaz egindako ikerketa lan guztiak ez dira Onomasticon Vasconiae bilduman sartu.

Onomastikaren arloan, aipagarria da euskal toponimia eta antroponimiaren arteko loturak, emakumezkoen izenen artean lurraldez lurralde hainbat adibide ditugularik. Nafarroa da herrialderik emankorrena esparru honetan, Leire, Iratxe, Idoia, Alaitz, Nagore, Saioa, Uxue, Eunate, Irantzu, Puy eta Orreaga izenekin. Ipar Euskal Herrikoak ditugu, bertzela, Ainhoa eta Garazi arrakastatsuak, eta Nafarroarekin batera Irati eta Zuberoa elkar banatzen ditu. Gipuzkoa ere emankorra da toponimoetatik etorritako izenei dagokienez eta Arantza(zu), Itziar, Olatz, Dorleta, Aloña eta Larraitz eman dizkigu. Azkenik, Bizkaiko Begoña, Udiarraga eta Ziortza eta Arabako Estibalitz ditugu.




#Article 82: Santa Klara uhartea (170 words)


Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.

Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.

Uhartean ez da inor bizi, baina itsasargi bat dago gailurraren ondoan. Hego-mendebaldeko muturrean, badiaren barrualdera begira dagoen aldean, moila bat du; eta, haren alboan, taberna bat eta hondartza txiki bat, euskal kostalde osoan hegorantz begira dagoen bakarra. Hondartza hori itsasbeheran baizik ez da azaltzen, baina badu sorosle zerbitzua. Udan itsasontzi zerbitzua izaten da, uhartera joan-etorria egiteko. Uhartearen goialdean, bada hainbat zelaitxo, mahaiz horniturik. XVI. mendearen bukaeran, Santa Klarara ekarri zituzten izurri bubonikoak jotako Donostiako gaixoak.

Gizakiaren eraginagatik, bertako landaredia dibertsifikatu egin da, eta orain espezie exotiko ugari bizi dira:

Santa Klara uhartean —bai eta milaka urtean uharte izandako Urgull mendian ere—, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, Donostiako iberiar sugandila edo Santa Klara uharteko sugandila deiturikoa, balio ekologiko handikoa.




#Article 83: Moda (estatistika) (346 words)


Estatistikan, moda datu-multzo batean gehienetan agertzen den balioa da. Zehatzago, aldagai bakarreko datuetarako (koantitatibo zein koalitatibo), maiztasun handieneko balioa da. Probabilitate banaketa baterako ere kalkula daiteke eta orduan probabilitate handienez agertzen den balioa da.

Batezbestekoa edo mediana bezala, zentro neurri gisa erabiltzen da, datuak balio bakar batez laburbiltzeko.

Adibidez, (2-2-2-3-3-3-3-4-4) datuak harturik, moda 3 da, gehienetan errepikatzen den balioa baita.

Datu-multzo batean daturik errepikatzen ez denean (1-3-4-6-7 datuetarako, adibidez), moda definituta ez dagoela esaten da. Dena den, egoera hau aldagaiak balio ezberdin asko har ditzakeenean agertzen denez, egokiagoa da kasu hauetan datuak tartetan bildu eta moda maiztasun handiena duen tartean kokatzea, hurbilketa baten bitartez, atal honetan ikusten den bezala.

Datuak maiztasun-taula batean bilduta daudenean, modaren kalkulua berehalakoa da. Adibidez, ikasle hauen adinetarako moda 8 urtekoa da:

Aldagai koalitatiboetarako ere kalkula daiteke moda. Adibidez, ikasketa-motari buruzko datu hauetan, modazko kategoria zientziak da:

Datuak tartetan bildu direnean, moda maiztasun handiena duen tartean kokatzen da. Tarte-zabalera konstantea bada, era honetan hurbildu daiteke:

Tarte-zabalera ezberdina denean, maiztasunen ordez, (maiztasun absolutu / tarte zabalera) kalkulatu eta erabiltzen dira. Moda azken balio horietan handiena duen tartean kokatuko da eta formulan ere maiztasunen ordez balio horiek erabiliko dira. A moda kokatzen den tartearen zabalera izango da.

Adibidez, herri bateko biztanleen adinari buruzko datuak jaso dira:

Moda honela kalkulatzen da, moda kokatzen den tartea 40-60 dela kontuan harturik:

Modak, medianak eta batezbesteko aritmetiko sinpleak oso emaitza ezberdinak eman ditzakete, denak zentro-neurri badira ere:

(1, 2, 2, 3, 4, 7, 9) datu hauetarako zentro-neurri adierazgarriena edo zentroa hobekien islatzen duena mediana edo batezbesteko aritmetiko sinplea da, nekez esan baitaiteke datuak modak ematen duen 2 balioaren inguruan biltzen direla.

Oro har, moda, mediana eta beztesbesteko aritmetiko sinplea alborapen handiko banakuntzetan izango dira nahiko ezberdinak.

Modaren beste eragozpen bat hau da: moda anitza ere izan daiteke, gehienetan errepikatzen diren balioak zehazteko orduan berdinketa dagoenean.

Probabilitate banaketa diskretua bada (banaketa binomiala, esaterako), moda probabilitate handieneko balioa izango da. Banakuntza jarraietan, probabilitate trinkotasuna handien egiten duen balioa izango da, trinkotasun funtzioan maximoa ematen duen balioa alegia. Egoera bitxi bat banaketa uniformean gertatzen da, non balio guztiak probabilitate berekoak diren.




#Article 84: Sakabanatze (estatistika) (434 words)


Estatistikan, sakabanatzea edo dispertsioa aldagai bakarreko datu multzo edo probabilitate banaketa baten aldakortasun edo heterogeneotasuna aztertzen duen ezaugarria da. Adibidez, A:(1,4,7) eta B(3,4,5) datu multzoak harturik, A datu multzoa sakabanatuagoa dela esango da, tarte handiago batean zehar zabaldu eta datuak gehiago aldentzen direlako 4 balioa hartzen duen batezbestekotik. Probabilitate teorian, ziurgabetasunaren neurri moduan erabiltzen da maiz.

Estatistikan gehien aztertzen den ezaugarri bat da, zentralizazioarekin batera, datuen zentroa ez baita nahikoa izaten datu multzoak bereizteko. Zentroaren eta sakabanatzearen zenbatespenak, berriz, aski izaten dira egoera askotan datu-multzoak eta probabilitate-banaketak zehaztu eta finkatzeko, banaketa normalaren kasuan esaterako. Horretaz gainera, sakabanatze neurriak batezbesteko baten fidagarritasun edo adierazgarritasuna zehazteko, aldagaiak kontrolatzeko (adibidez, lantoki bateko ekoizpen-datuak ohiko mugetatik aldentzen ari ote diren aztertzeko), datu multzoak eta probabilitate banaketak alderatzeko eta beste neurri estatistiko batzuk eratzeko erabiltzen dira. Muturreko datuak hauteman eta estandarizazio izeneko eragiketaz datu multzo ezberdinetako datuak alderatzeko ere erabiltzen dira.

Gehienetan, sakabanatzea aldagai kuantitatiboei buruzkoa da, baina aldagai kualitatiboen sakabanatzea ere azter daiteke, beste ikuspuntu batetik bada ere. Nolanahi ere, sakabanatzea kontzeptu abstraktua da, hedapena, zabalera, aldakortasun eta desbideratze moduan interpretatzen dena. Horregatik, anitz dira sakabanatzea neurtzeko proposatu diren neurriak. Bi sailetan banatzen dira: sakabanatze neurri absolutuak, datu multzo eta probabilitate banaketa bakar baten aldakortasuna neurtzeko baliatzen direnak, eta sakabanatze neurri erlatiboak, bi datu multzo alderatzeko erabiltzeko egokiak.

Sakabanatze neurri bat eratzeko bi modu daude funtsean:

Distantzia-neurrien abantaila nagusia kalkulurako erraztasuna da, baina eragozpen moduan ez dute jasotzen datu guztietan biltzen den informazioa. Batezbesteko desbideratze-neurri batean kontuan datu guztiak hartzen badira ere, kalkulua konplexuagoa da.

Distantzia-neurriak

Batez besteko desbideratze-neurriak

Sakabanatze neurri absolutuak eta erlatiboak ere bereizten dira. Sakabanatze neurri absolutuak datu multzo baten baitan dagoen aldakortasun maila absolutua neurtzen dute, aldagaiaren unitatetan. Sakabanatzea neurtzen duten jatorriko neurriak dira, distantzian eta batez besteko desbideratzean oinarritzen direnak. Ezin dira, ordea, erabili, datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko, batezbesteko edo erreferentzia ezberdinei buruz kalkulatu direlako.

Oztopo hau gainditu eta horrela datu multzoen arteko sakabanatze-mailak alderatu ahal izateko sakabanatze-neurri erlatiboak erabiltzen dira, horretarako dimentsio edo unitaterik gabeko koefizienteak erabiliz eta sakabanatze-neurri absolutua dagokion zentro-neurriarekin alderatuz askotan (ikus, esaterako, ibiltarte-erdia eta desbideratze estandarra, hurrengo taulan). Adibidez, bariedade bateko tomate aleen pisuak jasotzen dituen datu-multzo baten baitan batezbesteko desbideratze-neurri bat 100 gramukoa bada, batezbestekoa 300 gramukoa izanik, eta beste bariedade batean desbideratze-neurria 100 gramukoa bada, baina 500 gramuko batezbesteko baten inguruan, bigarren kasuan sakabanatzea erlatiboki txikiagoa da: 100/300=%33.3koa lehen kasuan eta 100/500=%20koa bigarrenean. Konparazio erlatiboa datuak unitate ezberdinetan jasota dauden kasuetarako ere baliagarria da, sakabanatze-neurri erlatiboek ez baitute unitaterik, eta oro har ehuneko baten bitartez adieraz baitaitezke.

Sakabanatze-neurri absolutuak kasu bakar batean erabil daitezke bi datu-multzoen arteko sakabanatze-mailak alderatzeko: batezbesteko berdina eta unitate berdinetan dutenean.




#Article 85: Txantxillo (276 words)


Santiago Hernández Redondo, ezizenez Txantxillo, Donostiako kaleetan zehar eta gehienbat Parte Zaharrean beti gora eta behera, askotan bere xilofonoarekin, hau joaz eta «una pesetita, por favor» (pezetatxo bat, mesedez) eskatuaz, edota poltsaz gainezka, ibiltzen zen pertsonaia herrikoia zen. Poltsaz beteta ibiltzeko joera horregatik, Donostian ohikoa da pertsona bat poltsak beteta ikusten denean, Txantxillo ematen duzu! edo antzeko esaldiren bat botatzea.

Berez Salamancako probintzian dauden Valero eta San Esteban de la Sierra udalerrietatik zetorren familia apal batean jaio zen. Lanbidea gurasoetatik ikasi zuen. Uliako harkaitzetatik ateratako hondar saltzaile gisa, Groseko etxekoandreek auzoko latsari lekuan arropa garbitzeko erabili ohi baitzuten. Gerora, Trueba zinema inguruko kazetako berrien oihulari modura jardun zuen.

Garai hartan jada bere ezizenaz ezaguna zen. Hori bere amonari zor zion. Txikitan Sagues auzoan bizi zelarik, amonak leihotik jokatzeari utzi eta etxera jatera igotzeko deitzen omen zion: «¡Chiquillo, sube ya!» (euskaraz, Txikito, igo hadi oraintxe!). Eta «chiquillo» hitza, errepikatzearen poderioz, Txantxillo izatera igaro zen, izen horrekin ezagutu zuten harat honata zebilenetan ikusten zutenek, beti itxuraz baliorik ez zuten traste eta tresna zaharrak botaz, nahiz eta, zalantzarik gabe, hauek euren jabearentzat esanahia izan. Beste azalpen bat ere posible da: Gipuzkoako toki askotan 'santillo' esaten zaio Santiago egunari (uztailaren 25a); kontuan izanda Txantxilloren izena, berez, 'Santiago' zela, daitekeena da 'Txantillo' izatea euskarazko 'Santillo' izenaren txikigarria.

Beti Grosen bizi izan zen, Artetxe Jenerala kaleko bostgarren solairuko etxebizitza batean, bere bizitza agortzen hasi zen arte. 2003. urtean hil egin zen, Donostiako Gurutze Gorriko zentro gerontologikoan eta 28 kilo besterik pisatzen ez zituela. Famatua zen bere dame una pesetita esaldia, edonori esaten ziona. Horrela, Sanchis y Jocano abeslari donostiarrek Cronica de San Sebastián bere disko eta abestian berari buruzko erreferentzia egiten zuten:




#Article 86: Andorra (575 words)


Andorra, izen ofiziala Andorrako Printzerria (katalanez Principat d'Andorra), Iberiar penintsulako estatu burujabe txikia da, ekialdeko Pirinioetan dagoena, Frantzia eta Espainiaren artean. 468 kilometro koadroko eremua hartzen du, Gipuzkoakoaren laurdena gutxi gorabehera, eta 77.281 biztanle zituen 2016an. Hiriburua Andorra la Vella da.

Lurralde isolatua eta behartsua izan zen historian zehar, baina ospea lortu zuen Bigarren Mundu Gerratik aurrera, eta ekonomia asko hazi zen, gehienbat turismoaren eta paradisu fiskal izatearen ondorioz. Ez du indar armaturik, ezta armadarik ere. Hori dela eta, bertako defentsa Espainia eta Frantziako indar armatuen esku dago.

Andorra Ekialdeko Pirinioetan dago kokatuta, iparraldean Frantzia (Ekialdeko Pirinioak eta Ariège departamenduak) eta hegoaldean Espainia (Katalunia) dituelarik.

Hegoaldean Alt Urgell, hego-ekialdean Cerdanya, ekialdean Alta Cerdanya (Ipar Katalunia) eta mendebaldean Pallars Sobirà eskualde mugakide ditu.

Oso herrialde menditsua da; 2.500 metrotik gorako 65 gailur ditu eta. Coma Pedrosa (2.942 metro) da mendirik garaiena.

Ur baliabide garrantzitsuak ditu. Iparraldeko Valira, Ekialdeko Valira, Valira Handia eta Madriu dira ibai nagusiak. Escaldes-Engordany parrokian ur termalak daude.

Hiriburuak mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. Negu gogorrak dira, elur-jasa askorekin, eta uda epelak baina laburrak. Prezipitazioak ongi banaturik daude urte osoan.

Konstituzio horrek bide ematen dio Andorrari justizia aginpide burujabea izateko, bere kanpo politika propioa garatzeko eta nazioarteko erakundeetan parte hartzeko. 1993an onartu zuten Nazio Batuetan. Gainera, alderdi politikoak eratu ahal izan dituzte eta baita sindikatuak ere, lehenago ez baitzen ez alderdirik eta ez sindikaturik. Grebarako eskubidea ere legeztatua izan da.

Bi printzekideek segitzen dute estatuburu izaten, baina orain, herrialdeko mugei buruzko legeen gainean dute soilik beto eskubidea. Frantziak eta Espainiak lehengo ardurekin jarraitzen dute printzerriaren defentsa eta diru arazoei dagokien guztian. Konstituzio berria onetsi ondorengo 1993ko abenduan egin ziren lehen hauteskundeak, eta 1994ko urtarrilean Oscar Ribas Reig hautatu zuten Andorrako lehen gobernu burujabeko presidente. 2004ko azaroaren 15ean, lankidetza hitzarmena sinatu zuen Europar Batasunarekin.

Justiziako Kontseilu Gorena da botere judizialaren gorengo organoa. Els Comuns deituriko erakundeek —udal erako instituzioak dira— eskuduntza handia dute.

Andorra 7 parrokiatan dago banatuta:

Jatorrizko andorratarrak —katalanak, kulturaz eta hizkuntzaz— biztanleen herena baino gutxiago dira, gaur egun. Gainerako biztanleak etorkin espainiarrak (biztanle guztien %60 inguru) eta frantsesak dira, gehienbat. Etorkin horiei kupo sistema zorrotz baten arabera eman zitzaien egoitza baimena. Biztanle guztien %36,65ek baino ez du andorratar hiritartasuna. Gainerakoak espainiarrak, portugaldarrak edo frantsesak dira nagusiki.

Katalana hizkuntza nazionala den arren, gaztelania eta frantsesa ere asko erabiltzen dira.

Andorratarren %85 katolikoak dira. Meritxelleko Andre Maria da haien zaindaria.

Andorrako ekonomia, tradizioz, abere hazkuntzan (ardiak, batik bat), tabakoaren langintzan eta basoetan oinarritzen zen. Nekazaritzak lur gutxi ditu, lur guztietako %2 baino ez, eta nagusiki tabakoa ekoizteko erabiltzen da. Artzaintza, ordea, garrantzitsua da.

Hala ere, 1950etik aurrera, turismoak izugarrizko gorakada izan zuen eta, gaur egun, printzerriko jarduera nagusia da, urtean 8 milioi bisitari inguru jasotzen baititu. Eski estazioek, neguan, udako klima eta mendi ikuspegi ederrek, eta orobat zergarik gabeko produktuen eskuragarritasunak turista asko erakartzen dituzte. Turismoan oinarritutako ekonomia da nagusiki, eta hirugarren sektoreak BPGaren %80 hartzen du. Dena dela, azken urteetan inguruko herrialdeen garapen turistikoak erakargarritasuna zertxobait moteldu dio; nolanahi ere, baliabide gehiago ere ditu: energia elektrikoa ekoizteko ur-jauziak, ur minerala, burdin meak eta beruna, besteak beste.

Estilo erromanikoko 40 eliza baino gehiago daude Andorran. Eraikin txiki eta apaindura gutxikoak izaten dira. Hauek dira aipagarrienak:

Eskia da kirol nazionala. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoen antolatzailea izateko hautagaitza aurkeztu zuen, baina ez zuen lortu. BC Andorra saskibaloi taldea ACB ligan dago.

Andorrako jai nagusiak bi dira: martxoaren 14a (konstituzioa onartu zen eguna) eta irailaren 8a (Meritxelleko Andre Mariaren eguna, Andorrako zaindari erlijiosoa).




#Article 87: Aiete (169 words)


Aiete Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da.

Hernaniruntz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua dago. Errepide hori oso garrantzitsua zen, XIX. mende erdialderarte Frantzia eta Madril elkartzen zituen Errege-Bidea ez baitzen Donostiatik pasatzen, Astigarraga eta Hernanitik baizik eta horren ondorioz nolabait hiri hau isolaturik geratzen zen, errepide hau funtsezkoa zelarik Donostia isolamendu horretatik ateratzeko.

Mirakontxarekin iparraldean, Amara Zaharra eta Amara Berrirekin ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorgarekin mendebaldean muga egiten du.

Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Bera Bera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.

Auzo honi bertako euskaran Goiko Galtzara deitu izan zaio, handik pasatzen zelako aipatu den izen bereko Donostia eta Hernani elkartzen zituen errepidea, baina Aiete jauregia eraiki zenetik auzo guztiak izen hori hartu du.

Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.

Udal Hirigintza Plan Orokorraren arabera auzoa honako auzunetan banatua dago:

Auzoaren ardatz nagusia Hernanira zihoan antzinako errepidean dagoen Aiete pasealekua da.




#Article 88: Bertsolaritza (1919 words)


Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. Bertsolaria jendaurrean bat-batean jarduten duen abeslaria da. Bertsoa gai librean kanta daiteke edo gai-jartzaile batek gaia emanda, bakarrik edo bi bertsolariren edo gehiagoren artean.

Bertsolariak neurri eta hoskidetasun arau zorrotzak bete behar ditu, eta bertso-paperen kasuan salbu, denbora-tarte laburra dauka gaia entzuten duenetik bertsoa pentsatu eta kantuan hasteko.

Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztian indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako gairik. Hori dela eta, frantsesen aurka, karlisten zein liberalen alde eta Kubako independentzia-gerraren berri emanez bertso-paper mordoxka bat iritsi ziren, eta ahoz aho banaka batzuk. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan gainera, orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetako bat ziren.

Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra da ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bat-bateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Behin batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Zuberoako Piarres Topet Etxahun barkoxtarra-k bertso sorta ezagunak utzi zituen (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Otsalde bidarraitarra-k, aldiz, Lurreko ene bizia, Iruñeko ferietan…

XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran euskal intelektualek bertsolaritza inprobisatua txarto ikusten zuten. Manuel Lekuonak (1894-1987) pentsamendu tradizional hau aldatu zuen, Bergaran, Eusko Ikaskuntzaren V. kongresuan herri poesiari buruz hitz egin zuenean. Adibideak eman zituen, bertsolaritzaren mekanika sistematizatu zuen, dauden generoak sailkatu zituen eta horrela finkaturik utzi zituen bertsolaritzaren azterketa zientifikorako oinarriak.

XIX. mendean aurrera joan ahala, bertsolari asko azaldu ziren Gipuzkoa aldean, Asteasu-Zizurkil eta Donostiatik Oriora bitartean bereziki: famatuenak Juan Jose AlkainUdarregi, Pedro Jose Elizegi Pello Errota eta Pello Mari Otaño ziren. Udarregi, sasoi hartako asko legez, analfabetoa izan arren, adimen oso argikoa zen. Hark asmatu zuen bertsoez oroitzeko marra sistema partikularra. Pello Errotak ospea zor die bere ateraldi azkarrei eta ezten zorrotzari; horregatik, maiz heltzen zitzaizkion zerbaiti buruz bertsoak egiteko eskariak. Pello Mari Otañok ez zuen plazarik plaza ibiltzerik izan, izan ere, Kattarro ezizenaz zen ezaguna ahots gutxitxo zeukalako. Hala ere, besteak baino letratuagoa izaki, paperean ipini zituen bere lan asko. Hartara bertsoek zabalkunde handiagoa izan zuten. Ezagunak dira bere Lagundurikan danoi, Mutil koxkor bat, Zazpiak bat, Ameriketako panpetan etab.

Garaiko bertsolari batzuen izenak:

Bertsolarien prestigioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendearen hasieran. Dena den, herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsoen faltarik izaten eta pasadizo xelebreen kanta paperak zabaltzen jarraitzen zuten. Bertsolariek gizarteko gai gehientsuenei heltzen zieten, gainera: marinelen eta baserritarren bizimodua, langileen borrokak eta grebak, orduko gertaera entzutetsuak (Lehen Mundu Gerra edo 1920 aldera Ipar Afrikan izandakoa) eta abar.

Gerra aurretik bertsolari onak jardun ziren Gipuzkoa eta inguruetan; Usurbil, Hernani, Errenteria, Oiartzun aldean batez ere: Juan Bautista Urkia Gaztelu usurbildarra, Juan Jose Lujanbio Saiburu hernaniarra, Jose Mari Berra Teilleri txiki errenteriarra, Jose Joakin Urbieta Kaskazuri oiartzuarra, Fermin Imaz donostiarra, Errenteriako Zapirain eta Juan eta Pello Zabaleta anaiak, Lezoko Juan Jose Sarasola Lexo eta beste asko. Azkoitia eta Azpeitian ere izan zen bertsolaririk: Juan Mari Juaristi Atano, Juan Mari Zubizarreta Etxeberritxo, Uztarri, Frantzisko Iturzaeta...

Baina garai hartan Euskal Herriko ia bazter guztietan kantatu zuen bertsolaria Jose Manuel Lujanbio Txirrita (1860-1936) izan zen. Hernanin jaio eta hamahiru urterekin Errenteriako Txirrita baserrira aldatu zen gizon honek etorri ikaragarria zuen. Denetan abila zen: bat-batean eta idatziz, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean. Topiko bihurtu da garai hartako bertsolaritzari “sagardotegiko bertsolaritza” deitzea. Batzuetan txapelketetan ere parte hartzen zuen, baina hau ez zen ohikoena, ez baitzen batere eroso sentitzen giro hartan eta hori bere bertso askotan adierazten zuen.Bertsolaritza#cite%20note-%3A1-3|[3] Haren bertso ospetsuetako batzuk dira Neskazar bat tentatzen, Albaiteruen salan, Proportziyo bat, Il da Canovas, Gure munduko bizimodua edo Norteko trenari jarriak.

Bizkaian ez zen Gipuzkoan beste indartu bertsolaritza. Hala ere, ezin da ahaztu Muxikako Enbeitatarren familiak izandako garrantzia. XX. mende hasieran Kepa Enbeita Urretxindorra (1878-1942) izan zen ospetsuena anaia Imanolekin batera. Bere probintziatik kanpora ere sarri ibili zen, beste batzuekin lehian edo baita hauteskunde kanpainetan eta mitinetan jeltzaleen ideiak defendatzen ere. Hein batean puristen euskara garbia erabili arren, entzuleengana erraz heltzen zekien. Gerraostean bere seme Balendinek eta hainbat bilobek jarraitu diote familiako bertsolari sagari.

Espainiako Bigarren Errepublika etorri baino urtebete lehenago eman zuen bertsolaritzak bere entzutearen hobekuntzarako urrats handia. Esan bezala, pertsona ikasiek bertsoak jende landugabearen huskeriatzat zeuzkaten. Uste hori aldatzeko, erabakigarria izan zen Manuel Lekuona irakasleak Eusko Ikaskuntzaren V. Biltzarrean ahozko literaturari buruz irakurritako hitzaldia, sei urte geroago kaleratuko zuen Literatura oral euskérica liburuaren aurrerapena. Garbi azaldu zuen arlotekeria baino zerbait gehiago zegoela konposizio askotan eta bertsolariaren buruak harrigarriro lan egiten duela ahapaldiak osatzeko orduan. Lekuonak bertsolarien doinu, neurri eta teknikaren xehetasunak erakutsi zituen, zenbait bertso motaren ezaugarriak azaldu eta bertsolaritzaren historiari buruzko hainbat eta hainbat albiste eskaini.

Lekuonaren hitzaldiak izan zituen ondorioak euskaltzaleengan. Horietako bat Donostian Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedia erakundeetako Joseba Zubimendi, Aitzol eta bestek antolatutako Bertsolari-Egunak izan ziren. Lehena 1935ean ospatu zen Kursaaleko Poxpolinen antzokian, hemeretzi bertsolariren partaidetzarekin. Gehienak gipuzkoarrak ziren, baina baita bizkaitar eta lapurtar batzuk ere. Txirrita, Lexo edo Saiburu bezalako zaharrak, Txapel eta Zabaleta anaien tankerako bertsolari sasoikoak, edota Akilino Izagirre Zepai eta Iñaki Eizmendi Basarri-ren moduko gazteak. Basarri-ri jantzi zioten txapela. Gisa hartan hasi zen bertsolaritzaren aro berri bat.

Hurrengo urtean ere Donostian bildu ziren bertsolariak (Victoria Eugenia antzokian), aldez aurretik eskualdeka hiru kanporaketa egin eta gero. Bizkaitar eta lapurtarrik ez zen oraingoan azaldu, baina bai Nafarroa Garaiko zein Behereko bertsolariak. Aurkezle lanetan aritu zen Basarriren aginduetara hamar partaide lehiatu ziren. Handik hilabete gutxira hilko zen Txirritak irabazi zuen bigarren txapel hau; hartara, berandu samar bazen ere, inoizko bertsolaririk onenetako bati omenaldia egin zioten. Baina ondorengo belaunaldia ere ziurtatua geratu zen, bigarren eta hirugarren postuak Manuel Olaizola Uztapide-k eta Zepai-k eskuratu baitzituzten. Ez zekiten ondo hurrengo hamarkadetan zein baldintza eskasetan kantatu beharko zuten, 1940 eta 1960 artean bereziki, Espainiako Gerra Zibilaren irabazleek ezarritako erregimen politiko bortitzaren ondorioz.

Juan Jose Makazaga (1887-1963) altzarraren lana ere aipagarria da, bertsolaria izan ez bazen ere. Inprimatzailea zen, lehenik Ordizian eta 1926tik aurrera Errenterian. Kanta paperez gain, bertso-berri-z osatutako sortak ere kaleratu zituen. Garaiko bertsolari askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen, jatorrizko testua errespetatuz. Bere bilduma batzuk: Xenpelar'en bertsuak, Bilintx'en bertsuak, Txirrita'ren testamentua edo Euskal Erriko kanta zarrak, hiru tomo txikitan banatua. Gainera, 1931-1932 bitartean hiru orriko bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, Bertsolariya izenekoa. Bertsolariya-k autore zahar eta berrien bertsoak zekartzan, Hego Euskal Herrikoak gehienbat, baina Ipar Euskal Herrikoak ere bai. Azkenean, 330 orrialdeko liburu bilakatu zen.

Euskaltzaindiak lan handia egin zuen Euskal Herriko bazter guztietan bertsolari bila, publikoan jardun zezaten animatuz eta probintzia mailako txapelketak antolatuz, gero onenen artean Euskal Herriko Txapelduna erabakitzeko.Bertsolaritza#cite%20note-%3A1-3|[3] Ahalegin horien emaitza da 1960ko bertsolari txapelketa, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren III. edizioa izan zen, 1935tik ez baizen ospatzen, gerra zela eta.Bertsolaritza#cite%20note-%3A1-3|[3] Aurrena probintzia mailako txapelketak egin ziren, eta txapelketa nagusia Basarrik irabazi zuen. Hurrengo txapelketan (1962) Uztapide izan zen txapeldun. Honekin erlazionatutako polemika baten ondoren Basarrik ez zuen gehiago parte hartu eta Uztapidek irabazi zituen 1965eko eta 1967ko txapelketak ere.Bertsolaritza#cite%20note-%3A1-3|[3]

Gaur egun, era askotako saio motei esker denen gusturako dago. Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiak 14.000 pertsona elkartzen ditu finalean. 1990ean 419 bertso saio izan ziren eta 290 bertsolari zeuden. 2015ean 1764 bertso saio egin ziren, eta bertsolari kopurua 859ra emendatua zen, ordurako. Horrek erakusten du bertsolaritzaren garrantzia ezinbestekoa dela euskal kulturan, Bertsozale Elkartearen arabera.

Gaur egun, bertso saioak hedabideen bitartez partekatzen dira, eta bertso saio asko Internetetik ikus daitezke. Jende multzo zabalagoa hunkitzen du horrela. Halaber, bertso eskola berrien sortzeak eta handitzeak erakusten du sozializazio fase batean dagoela.

Bat-bateko lan egiten dute hori bertso-saioetan, bertso-afarietan, bertso-kantaldi edo bertso txapelketetan. Gehienetan euskal kulturari, historiari, mugimenduei eta aktualitateari egiten diete erreferentzia. Bertso batek testuingurua eta pasatako gertakariak kontuan hartzen ditu.

Bertso-eskoletan bertsoak sortzen irakasten da, bat-batekoak edo bertso-paperak. Bertsolaritzaren transmisioa belaunaldiz belaunaldi izan zen XX.Bertsolaritza#cite%20note-%3A2-6|[6] mende bukaerara arte. 80ko hamarkadan bertsolaritza irakasteko lehen metodo didaktikoak argitaratu ziren, Xabier Amurizak eta Juanito Dorronsorok idatzitako liburuetan. Metodo didaktiko hauekin batera bertso-eskolen mugimendua hasi zen. Bertsolaritza gune urbanoetara zabaldu zen.Bertsolaritza#cite%20note-%3A2-6|[6] Gaur egungo bertsolaritzaren atal garrantzitsu bat dira bertso-eskolak, belaunaldi berriko bertsolari gehienak bertso-eskoletatik datozelako. Bertso-eskolak sortu zirenetik hainbat topaketa antolatu dira, egitura antolatzeko, lanerako materiala partekatzeko eta berria sortzeko, datuak biltzeko… Horrez gain Eskolarteko Bertso Txapelketak eta bertso uda-lekuak ere antolatzen dira.Bertsolaritza#cite%20note-%3A2-6|[6] Euskal Herrian, zazpi probintzietan, 130 bertso-eskola inguru daude.Bertsolaritza#cite%20note-7|[7]

Bertsolaritza gehienetan gizonen kontu bat izan da, plazetan, tabernetan eta hainbat saiotan. Baina horrek ez du erran nahi ez dela bertsolari emakumerik izan.Bertsolaritza#cite%20note-%3A4-8|[8] Ez ziren agerian agertzen, modu ezkutuan egiten zuten gizarte kodeen debekuengatik.Bertsolaritza#cite%20note-%3A4-8|[8]

Orain arte aurkitu den emakumeen lehen parte hartzea ahozko literaturan XV. mendean izan zen. Garai haietan eresiak egiten zituzten.Bertsolaritza#cite%20note-9|[9] Ezkontzetan edo ehorzketetan emakumeek kantatzen zituzten abestiak ziren. Pertsonen historia kontatzen zuten. Horrez gain, bertso haietan gizartearen kritika ere egiten zuten. Horren ondorioz garai hartako botereak ohitura zahar hori gelditu zuen edo hein batean isilarazi egin zituen.

Garaiko emakume bertsolari batzuk:

Pixkanaka pixkanaka bertso mundura itzuli ziren gai-emaile moduan, gai-sortzaile moduan eta epaile moduan. Hori izan zen azken urratsa emakumeak bertsotan hasi arte. Horrek ez du erran nahi denbora tarte luze horretan ez dela emakume bertsolaririk izan.Bertsolaritza#cite%20note-%3A4-8|[8]

Gai jartzaile:

Gaur egun normalizatu egin da. 1980ko hamarkadan Kristina Mardaras eta Arantzazu Loidi izan ziren plazan aritu ziren lehen emakume bertsolariak. 1980ko hamarkadatik goiti bertso eskoletan nesken emendatze bat sentitu da, honen adibide dira Estitxu Arozena, Nafarroako Bertsolari Txapelketa hainbat aldiz irabazi zuena, eta Oihane Perea, Arabako Bertsolari Txapelketan lau alditan txapeldun izan dena. Onintza Enbeitak Bizkaiko txapelketa irabazi zuen 2018an. Euskal Herriko 2009ko eta 2017ko bertso txapelketa nagusian, Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela. Hura izan zen Euskal Herriko Txapela jantzi zuen lehen emakumea. Hauxe erran zuen 2009an: Kosta egiten da emakumeen lorpenak aitortzea, eta txapela irabaztea, sinbolikoki, pauso bat da”.Bertsolaritza#cite%20note-%3A5-10|10] Gaur egungo belaunaldiko emakume gazteek leku garrantzitsua dute txapelketetan, besteak beste, Miren Amuriza, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Nerea Ibartzabal, Onintza Enbeita… Horiek denek hartu dute parte Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Bi probintziatan, bertsozale elkartearen lehendakariak emakumeak dira: Nafarroan Alaitz Rekondo eta Gipuzkoan Saroi Jauregi.Bertsolaritza#cite%20note-%3A5-10|[10] Joana Itzaina izan zen Iparraldean, 2010tik 2017ra.

Gutxienez bi eta gehienez zortzi bertsolariren arteko saioak dira. Hainbat formatu daude, herrietan egiten diren plaza saioak, pilota lekuetako saioak, bertso-afariak…

Txapelketa formatuan egiten diren saioak dira. Epaimahai batek puntuen bitartez sariak banatzen ditu. Ezagunena: Euskal Herriko Txapelketa Nagusia.

Txapelketa ezagunenak:

Horietaz gain, badira maila txikiagoko txapelketak, bertsolari gazteen artean estimatuak direnak.

Mexikon Huapangoko menditarra edo “konposizio menditarra” egiten dute. Poesia eta dantza nahasten ditu. Hamarreko bost ahapaldiz edo gehiagoz osatzen den poesia da. Lau bertso-lerroko oinarria du.Bertsolaritza#cite%20note-%3A3-11|[11]

Georgian _airi edo kopla, 8 edo 16 silabako bertso-lerro errimatuak dituen forma tradizionala da. Gai orokorrak jorratzen ditu.Bertsolaritza#cite%20note-%3A3-11|[11]

K’apia kopla inprobisatuek, gai satirikoak, umoretsuak eta amodiozkoak jorratzen dituzte. Inprobisatua izaten da beti, bakarrizketa izan daiteke edo bi aurkariren arteko ika-mikan oinarrituta dagoen elkarrizketa.Bertsolaritza#cite%20note-%3A3-11|[11]

Marokon Amazigh-a erabiltzen dute haien poesia egiteko. Poeta gazteek arbasoek sortutako poema eta kantu guztiak ikasi behar dituzte, ogibidea ongi ikasteko. Ezaugarririk garrantzitsuena inprobisazioa da, inprobisatzen ez duen poeta ez da hoberenen artean egongo.Bertsolaritza#cite%20note-%3A3-11|[11]

Kurdistanen “Lawje” (“kelam” arabieraz) elezaharrak, ipuinak, eta istorioak doinuarekin elkartzean sortzen da, musika-tresnak erabili gabe.Bertsolaritza#cite%20note-%3A3-11|[11] “Dengbeg” kantatzen duen profesionala, margolari edo beste edozein artista bezain profesionala da. Heroismoa, izadia eta maitasuna dira gehien lantzen diren gaiak.Bertsolaritza#cite%20note-%3A3-11|[11]

Bertsozale Elkartea erakunde nagusia da, nazio eremukoa, bertso-eskolak nolabait koordinatzen dituena eta txapelketak antolatzen dituena, besteak beste.

Antonio Zabala fraide tolosarrak lan handia egin zuen bertsolaritza ikertu eta aztertzen. Arlo horretan ia 40 liburu argitaratu ditu, eta inoizko ikerle garrantzitsuenetako bat da.




#Article 89: Sagardo (4073 words)


Sagardoa edo sagarnoa (Ipar.) sagarrez egindako alkoholdun edaria da. Alkohol graduazio txikia du (3º eta 8º bitartekoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da. Mundu osoan ekoiztu eta kontsumitzen den edaria da, baina Europan daude gehien ekoiztu eta kontsumitzen duten herrialdeak; Europatik kanpo, Argentina eta Hegoafrika dira sagardo ekoizle handiak. Euskal Herrian edari klasiko eta herrikoia da, eta sagardotegien tradizio zabala dago.

Pentsatzen da sagardoa, historian, sagar edo Malus domestica espeziearen hazkuntza bezain zaharra dela. K. a. I. mendeko Estrabon geografoak euskaldunek egiten zuten Phitarra izeneko sagar-edaria aipatzen zuen. Sagardoa erromatarrek zabaldu zuten Europan zehar. Erdi Aroan sagardoa lansari moduan erabiltzen zen. Industria Iraultzarekin batera, ordea, tokian tokiko ekonomiari loturik zegoen sagardoaren gainbehera gertatu zen. XX. mendearen bukaeran, ordea, sagardoak berpizte nabarmena izan du Euskal Herrian eta Europan, edari herrikoi moduan bereziki.

Sagardo euskarazko terminoak sagardo naturalari egiten dio erreferentzia. Jatorriko sagardo horretaz gainera, merkatuan badaude sagardo gasifikatuak, sagardo naturalari gas karbonikoa gaineratuz botila barneko hartziduraz nahiz modu artifizialean ekoizten direnak. Sagardoa izendatzeko beste hizkuntzetako hitzek adiera bereziak izaten dituzte; adibidez, ingelesezko cider terminoak Estatu Batuetan alkoholik gabeko sagar-zukuari egiten dio erreferentzia.

Astigarraga udalerria, duen sagardotegi kontzentrazio handiaren ondorioz, Sagardoaren Hiriburua ezizenez ezaguna da. 2011ko erroldako datuen arabera, 4.818 biztanle eta 11,91 km²ko azalera zituen, eta udalerrian 21 sagardotegi zeuden erregistratuta. Ondorioz, udalerrian sagardotegi bat zegoen 230 biztanleko, eta sagardotegi bat, 0,5671 km²ko. Datu hauek Astigarraga iberiar penintsula osoan biztanle eta km²ei dagokionez sagardotegi kontzentrazio edo dentsitate handiena duen udalerria bilakatu dute (adibidez, Asturiasko udalerrien gainetik); gainera, Europa osoan sagardotegi kontzentrazio edo dentsitate handienetakoak dituzten udalerrietako bat da.

Sagardoaren definizioa honako hau da:

Sagardo uzta berria urtarril erdi aldetik apiril bukaerara dasta liteke txotxean, eta urte denboraldi horri sagardo denboraldia deitu ohi zaio. Aldiz, botilan urte osoz dasta daiteke. Berez, antzina sagardoa botilaratzeko ohiturarik ez zen garaietan kupela ireki eta bukatu artean edaten zen bertatik, normalean pitxarretan hartuta. Txotxaren ohitura berriagoa da: sagardo botila erostunek dastatzeko erabili izan da txotx garaia, upeltegiko sagardoa probatu eta gustukoena aukeratzeko.

Gaur egun ere botilan biribilduko den sagardoa dastatzeko garaia da txotx denboraldia, uzta berria probatu eta sagardoak upelean izaten duen bilakaera gozatzeko aukera eskaintzen duena. Denborarekin, sagardotegiak gune gastronomiko ere bilakatu dira, eskaintzen dutenagatik: sagardoa txotxean upeletik, eta guztietan antzekoa izan ohi den sagardotegiko menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta; postrea, berriz, gazta, menbriloa eta intxaurrak.

Urtero urtarrilaren 12an Astigarraga udalerrian sagardo denboraldiari hastapena ematen dion egunean (Sagardo Berriaren Eguna), Euskal Herriko pertsona ezagun edo ospetsu bat gonbidatu, eta txotx egiteko unean Hau da Astigarragako sagardo berria! oihu eginez sagardo denboraldiari hasiera ematen dio. Agintari, kirolari eta izen handiko pertsonaia horien artean honako hauek daude:

Euskal Herrian edari oso ezagun eta orokortua da, batez ere Gipuzkoako iparraldeko Donostialdea eskualdean: Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil udalerrietan, hauek euskal sagardoaren gune indartsuena osatzen dute eta eskualde honetan Euskal Herriko sagardotegi kontzentrazio handiena dago. Gaur egun sagardotegiak Gipuzkoa osoan sakabanatuta ere badaude. Beste gune apalago batzuk Nafarroako ipar-mendebaldea eta Iparraldea lirateke.

Ofizialki, sagardotegietako denboraldia urtero urtarrilaren 19an hasten da, egun honetan urteko lehenbiziko txotx delakoa burutzearekin. Denera, sagardoaren denboraldia urtarrilaren bigarren erdialdetik apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera arte luzatu ohi da; hots, aldi honetan sagardoa txotxetik edan liteke. Aldiz, urte osoan zehar botilatik edan liteke.

Egun, sagardotegi handiek antzinako xarma galdu dute eta jatetxe moduko zerbait bilakatu dira. Sagardotegiko berezko giroaz gozatzeko, onena sagardotegi txikiren batera joatea da, bai eta bertan zerbitzatu ohi duten sagardotegiko menua delakotik jatea, zeinaren barnean ohitura legez bakailao-tortilla edo txuleta dauden.

Bestalde, Gipuzkoako hainbat udalerritan urtero Sagardo Eguna ospatu ohi da: Astigarraga, Hernani, Usurbil, Orereta, Lezo, Oiartzun, Pasai Antxo... Ipar Euskal Herrian ere, Baionan, Sagardo Eguna urtero ospatu ohi da.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea 1977an sortu zen, eta gaur egun ofizialki eta sagardo naturala ekoizten duten 50 sagardotegik osatzen dute. Bere funtsezko eginkizunak dira sagardoa sustatzea eta elkartekideen interesak defendatzea. Gaur egun elkarte barneko 50 sagardogileek 10 milioi litro inguru sagardo ekoizten dituzte. Elkartearen egoitza Astigarraga udalerrian dago.

Urte hartan Eusko Labelean izena eman zuten sagardotegiak 27 dira: 19, Gipuzkoan; 7, Bizkaian; eta 1, Araban. Horietatik, aurten 20k egingo dute sagardoa, 14 Gipuzkoakoak eta 6 Bizkaikoak. 2011n Eusko Label sagardoa ekoiztu zuten sagardotegiak hauek izan ziren:

Gainerakoak interesa erakusten ari diren gainerako sagardotegiekin batera aurten inskribatu eta hurrengo urtean hastea espero zen, eta horien artean honako hauek daude:

Bestalde, enpresa sagardogileek bultzaturik, Sagardo Gorenak zigilua ere sortu berri da. Izenak dioen bezala, hemengoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen dituen zigilua da. Zigilu hau daraman sagardoa goi-kalitatekoa eta gustagarria dela bermatzen da.

Proiektu honetan, hasiera batean, honako 13 sagardotegi hauek parte hartu dute: Alorrene (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Barkaiztegi (Martutene, Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Egi-Luze (Errenteria), Gartziategi (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Gurutzeta (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Olaizola, Sarasola (Asteasu), Zapiain (Astigarraga) eta Zelaia (Hernani).

Euskal Herriko sagardotegi gehienak Gipuzkoan kokatzen dira, bereziki Donostialdea eskualdeko Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil udalerrietan. Halere, gainontzeko herrialdeetan ere topa ditzakegu. Gaur egun usadiozko sagardotegi-dolareak honako udalerri hauetan daude (sagardotegi bat baino gehiago dituzten udalerriak hizki lodiz nabarmenduak daude):

Astigarraga (20 sagardotegi baino gehiago), Hernani (10 baino gehiago), Urnieta (5 baino gehiago), Oiartzun (5) eta Usurbil (5) udalerriak sagardotegi kontzentrazio handienekoak dira.

Sagardoa Euskal Herrira noiz ailegatu zen ezezaguna da, ezta sagarrondoaren jatorria herrialde honetan ala atzerrian dagoen. Halere, sagarra nahiz sagarrondoa euskaldunon artean oso antzinatik ezaguna izatearen arrastoak badaude.

Sagar hitza euskal abizen, dorretxe eta herrialdeko leku izenetan agertzen da. Sagardo hitza sagar hitzetik dator; orobat sagarrondo hitza ere. Euskaraz, antzina, sagardoa ekoizten zen eraikinari dolare deitzen zitzaion.

Sagarrondoa Europara nola iritsi zen, teoria ezberdinak daude. Bertakoa, Afrika edota Asiakoa den ezezaguna da.

Euskal Herrian sagarra arabiarrek sartu zutelako iritzia oso hedatua dago; halere, hau erabat faltsua da.

Era berean, Asiatik erromatarrek ekarri zutenaren ustea ere badago. Jakitunen iritziaren arabera, alabaina, fruitu hau bertakoa eta berez hemen sortua izanen zen, edota oso antzina era naturalean hegazti migratzaileek hona ekarria, etab.

Jada Jesukristoren garaian, erromatarrek sagarretatik ateratako vinum ex malis eta madarietatik ateratako vinum ex piris izeneko pattarrak edan ohi zituzten. Eerdi Aroan, sagarretatik ateratako edariari pomacium eta pomata zeritzon. Hortik datoz frantsesezko pomade eta asturierazko pomarada hitzak. Gaztelerazko sidra hitza latinezko sicera hitzetik dator; aldiz, azken hau grekerazko sikera hitzetik eratorria da. Litekeena da euskaldunek sagardoaren ekoizpena erromatarren garaian ikasi izana.

Jada K. o. I. mendean Estrabon greziar kartografoa Galiako sagasti eta udareondoen ugaritasunaz mintzatu zen, eta Baskonian baskoiek Phitarra deitu eta ugari edan ohi zuten ur eta eztiarekin nahastutako edari bat, sagar egosiez osatua zegoena, aipatu zuen. Edari hori gaur egungo euskal sagardoaren arbasoa litzateke:

Bestalde, antzinako Phitarra baskoi izena eta gaur egungo euskarazko pitxerraren (euskalki batzuetan pitxar) arteko antzekotasuna azpimarragarria da. Gainera, orain gutxira arte sagardoa antzinako sagardo pitxerretan edan ohi zela kontutan harturik, bi izendapen horien artean egon litekeen lotura orandik harrigarriagoa da.

Koldo Mitxelenak bere Textos arcaicos vascos liburuan dioenez, sagarrei eta sagarrondoei buruzko lehenbiziko datu idatziak X. mendetik aurrerakoak dira. Gaur egun arte topatu den antzinakoena 1014eko apirilaren 17an idatzitakoa da. Iruñeko Erresumako Antso III.a Nagusia erregeak Leireko monasterioari emandako dohaintza bati buruzko agiri bat da, eta haren itzulpenak honela dio:

Hortaz, garai hartan jadanik sagarrondoak landatu eta eskualde honetan sagardoa lortzeko sagarra ekoizten zela suposa liteke.

Frantziako erromesek jarraitu ohi zuten Done Jakueko ibilbideetako bat Landak igaro eta Pirinioak Ibañetatik igaro ostean Orreagara zuzentzen zen. Erromes hauetako batek herrialde hau iragan eta hauei buruzko bere iritzia idatziz jarri zuen, hauetan sagardoa eta sagastien erreferentzia ere egin zuelarik. Hau Aymeric Picauden kasua izan zen, honek 1134. urtean Erromesaren Gida idatzi zuelarik. XII. mendeko erromes honen erreferentzien arabera, Landetatik igarotzean bertako hondamen eta antzutasunaz ohartzen da, lurralde lau eta hondartsuak, ogi, ardo, haragi zein arrainez urriak. Gero Dax eta Bordeleko oparotasunaz mintzo da, beren ardo eta ogiez, baina Euskal Herrian sartzean, bere izuak areagotu dira, bertako biztanleen ohitura basatietatik hizkuntza ulergaitza nabarmentzen baitu, eta herrialde osoa baso itxiz eta eta mendi garaiez estalia dagoela dio, hauetan ez omen zen ez ardo ez eta janaririk ere, sagarrak, esnea eta sagardoa kenduta.

Sagardoaren alderdi eta bitxikeria ezberdinak azaltzerako orduan, ezin liteke utzi Euskal Foruetan duten agerpenaz aipamenik egin gabe. Euskal Herri osoan zehar liburuetan jasotako ordenantza eta lege ugarik urtez-urte sagarrondoa, sagardoa eta sagarrari buruzko legeri oparoa osatu dute. Gaur egun agiri horiek irakurriz lehengo garaietan sagardo ekoizpenak izan zuen garrantziaz jabetu gaitezke.

Antzina Euskal Foruek sagarrondoa asko babesten zuten, babes hau ez zen fruitu zuhaitzari mugatzen, babes honek zuhaitzaren inguruko lursaila ere beregan hartzen zuen. Foruak uneoro sagastiak abereen erasoetatik defendatzen zituen, abere hauen jabeei isunak eta zigorrak ezarriaz. Legeri honek sagarra eta sagastiak eurei nahitan edo nahi gabe kalteak egiten zizkien pertsonetatik ere babesten zituen. Sagarrondoaren defentsa oso zorrotza izatera iritsi zen, lursailaren jabea lurralde bakoitzeko Ordenantzei atxikia egon behar zuelarik, sagarrondoen arteko gutxieneko distantzia bat mantenduz, etab.

Euskal Herrian sagarrondoen defentsarako helburuz idatziriko lehen legeak 1189an Lapurdin Rikardo I.a, Lehoibihotzek diktatutakoak dira, hauetan orokorrean sagastietan abereen sarrera debekatzen zen, halaber, sagarrak lapurtu nahi zituzten gaizkileak ere zigortzen ziren. Baina abere jakin batzuen ekintza preseski zigortzen zuten lehen legea Baionan topatzen da, eta honek dioenez sagasti batean sartzen ziren behi edo idien jabeak 60 'sous' buruko isuna ordaindu beharko zuen. Xedapen gehigarriak dioenez dirua salataria eta udaletxearen artean zati berdinetan banatuko zen, guzti hau salatuak kaltetuari kalteengatik ordaindu behar zionaren dirutik independenteki.

Gipuzkoako 1457ko ordenantzek gutxienez fruitu garaian zeuden txertatutako 5 basa-sagarrondo moztu edo suntsitzen zituenari heriotza zigorra ezartzen zieten. Bizkaiko Foruak ere sagarrondo zuhaitzak mozten zituenari heriotzaz zigortzen zuen.

Gipuzkoako Foruan, XXXVIII izenburua, sagarrondoen landaketa zuhaitzetik zuhaitzera 5,58 metroko distantzia errespetatuz burutu behar dela esaten da, neurri honi 'sagar-lur' deitu zitzaion, XIX. mendean oraindik Sara eta Ainhoa udalerrietan hogei oineko neurria erabiltzen zen, hots, 20 oin (oin bat=0,278 metro), sagar-lur neurriaren parekidea zelarik.

Sagarraren antzera, sagardoak ere bere babeserako legeria izan zuen.

Ziurrenik antzinako garaietako sagardo ekoizpena norberak bere etxean edateko asmoz egindakora mugatuko zen. Gerora, lehengo Herri sakabanatuak zirenak Herri bilduak bilakatzean, zalantzarik gabe sagarra nahiz sagardoa beste produktu batzuekin batera salerosi eta elkartrukatu zen.

Bideen eraikitzea eta portuen gauzatzeak ordura arte sagardoa merkaturatzeko erabili ez ziren bide berriak ireki zituzten. Euskal Foruek udalerri batzuetan zein bestetan antzekoak edo berdinak ziren legeak jasotzen zituzten, beste udalerrietako sagardoari sarrera debekatuaz betiere eta lehenik tokian-tokiko sagardoa kontsumitzen ez baitzen. Esate baterako, adibidez, Tolosak Hernaniko sagarra edo sagardoa bertara ekartzea debekatua zuen, baina produktu horiek Hernanin saldu zitzakeen. Era berean, Hernanik Tolosan saldu zitzakeen, baina Hernanira ekartzea debekatua zuen. Honek liskar eta auzi amaigabe ugari sortzen zituen, hauetan sarritan Gipuzkoako Batzar Nagusiek esku hartzen zutelarik.

Hernaniko udalerriaren ordenantzen barnean, A atala, 9 negoziatua I seriea, 1542ko ordenantzen arabera hainbat espediente instruitu ziren. Ezagutzen den lehenbiziko espedientea (1. lib. 1. esp.) Esteban Ollorena da, 'Artigako lurraldeko biztanlea, Antiguako Donostia parrokiakoa', honek Hernani udalerri barnean sagardoa saltzen saiatu baitzen.

Atal berdineko hirugarren espedientean, 1583an Udalerriaren Errejimentuak Olabarrieta burdinolako biztanleei ezarritako isun baten bidez hauen ohe bateko estalki baten bahitura azaltzen da, hauek aipatutako burdinola horretan Urnietatik ekarritako sagardoa zutela baieztatu baitzen.

Bestalde Euskal Herrian eta gutxienez XIX. mendea arte sagardoaren salmenta oso erregulatua egon zen. Denboraldi bakoitzaren hasieran Udalerriek sagardotegien irekitzeak behatu eta erregulatzen zituzten. Oraindik sagardotegien irekitzea baino kupelen irekitze txanda zorrotzak garrantzitsuagoa ziren. Gaur egun sagardogileak kupelak komeni denean irekitzen ditu, antzina askoz ere sagardotegi gehiago zeuden eta baita konpetentzia gehiago ere, hortaz erregulazioa ezin bestekoa zen. Udaletxeek udalerriko sagardotegi guztietako kupelen sagardoa dastatuko zuen arduradun bat izendatzen zuten, behin dastatu ondoren gerora kupelak itxi ostean hauen irekitze zozketa burutzen zelarik.

Denboraldi hasieran, behin kupelak itxi eta zenbatu ondoren, sagardogile guztiak bildu eta zozketa burutzen zen, zilarrezko bi pitxerretan zeuden adina kupel kopuruaren beste horrenbesteko papertxo tolestatuak sartzen ziren, paper bakoitzak kupel bakoitzaren zenbaki berbera zuelarik. Paperak ateratzen ziren arabera, hauek kupelen irekitze txanda eta ordena zorrozki adierazten zuten. Ordena honen bidez lehenbiziko kupelak 8 egunez irekiko zirela suposatzen zen, ondoren beste bi kupelak hurrengo 8 egunetan irekiko ziren, etab. Honela gertatu zen, adibidez, 1758an Tolosan.

Bitxikeria gisa, Gipuzkoako Foruan, bere XXXIX. izenburua eta suteei buruzko 2. kapituluan honela dio:

Artoaren ailegatzeak sagardoaren gainbeheraren hasiera eta nekazaritzaren benetako iraultza suposatu zuen. Aita Larramendik bere Corografía General de Guipúzcoa idazlanean baieztatzen duenez, Euskal Herrian artoa sartu zuen lehenbiziko pertsona 1550an Gonzalo Perkaiztegi hernaniarra izan zen, baina egia dena zera da, jada Europan aurreneko aldiz 1523an Ustaritzeko ibarretan baserritarrek landatzen zutela, hauek euskal arrantzaleen bidez Antilletatik ekarri zizkien landareak baitzituzten.

XVII. mendearen ondoren sagastiak murrizten hasten dira, batez ere barnealdeko udalerri eta herrietan, hauetan sagar landaketak arto landaketengatik ordezkatuak direlarik. Bestaldetik, Araba eta Nafarroan ekoiztutako ardoaren kontsumoa ere Euskal Herri osoan hedatuz doa, betiere sagardoaren kontsumoaren kaltetan. Ardoa, edari sendoa eta lan gogorretan darabilen jendearentzat egokiagoa jotzen zena zen, hortaz pixkanaka-pixkanaka baserri eta herrietan sartu eta sagardoa zokoratzen hasi zen. Araba izan zen bere sagastiak galdu zituen lehenbiziko euskal lurraldea, gerora Lapurdi eta Nafarroak jarraitu zutelarik, azken bi hauek euren galera XIX. mendearen amaiera aldera areagotu zuten. Antzinako sagasti zabalak arto, gari eta mahastiez ordezkatu ziren. Bestalde, ardoak bere ezaugarriak hobekiago mantendu zituenez, eta sagardoa garraioa, bidaien gora-behera eta oxidazioari sentikorragoa zenez, komertzial elkartrukeak sagardoarekin baino ardoarekin errentagarriagoak bilakatu ziren, honela sagardoak bere komertzial nortasuna galdu eta bakoitzak bere kontsumorako kopuru txikietan ekoizten zen baserrietan babestu zen. Gipuzkoan, nahiz eta XX. mendearen hasieran 800.000 sagarrondo egon, aurreko mendearekin parekatuz gero sagarrondoaren gainbehera ikaragarria da, Bizkaian gauza berdina gertatu zen. XX. mendearen hasieran sagasti guztiak herri gutxi batzuetako familien lursailetako ekoizpenetara mugatu ziren. Sagardoa ekoizteko sagastiaren desagertzea jada errealitate bat zen.

Nola liteke sagardoa eta sagarrondoa bezalako hain antzinakoa den kultura baten desagertzea? Zergatik areagotu zen gainbehera hori XX. mendearen hasieran?

Araban, nahiz eta 1855 aldera Gasteiz hiriburuan oraindik arabar sagardoa saltzen bazen ere, berez Arabako nekazaritza jarduera osoki mahasti, zekale eta patata ereitean oinarritzen zen, hortaz sagarrondoak landatu eta sagardoa egiteko jarduera behin betiko ahaztua izan zen.

Nafarroan beste horrenbeste gertatu zen, 1917. urtean Euskal Herriko sagarrondoen zenbaketa bat burutu zen, urte hartan Nafarroak Bizkaiko sagarrondoen bikoitza zuen, halere, oraindik dolare batzuk gelditzen ziren Bera udalerria eta honen inguruko eremua salbuespena izanik, Nafarroako sagardo ekoizpena hutsean gelditu zen.

Iparraldeko kasuaz ere beste horrenbeste esan liteke, hemen XX. mendean sagardo ekoizpena erabat desagertu zen, antzina sagardo ekoizpenaren zati handi bat Baionatik itsaso zabalera arrantzara zihoazen itsasontzietan ontziratzen zen, han arrantzaleak bakailao eta bale arrantzan denboraldi luzeak igarotzen baitzituzten. Alde batetik garai bateko itsasoko euskal nagusitasuna desagertzeak, eta bestaldetik Amerikarako emigrazioak, sagarrondoaren landatze artearen galera ekarri zuten.

Euskal Herriaren bihotz-bihotzean dagoen Gipuzkoa izan da sagarrondoak landatu eta sagardoa ekoizteko ohitura fidelki mantendu duen euskal herrialde bakarra, bai bere geografiari esker, edota Gipuzkoako Aldunditik iragan ziren gizon txit agurgarriei esker, egia dena da, Gipuzkoak gerra eta ezbeharren ondoren euren arbasoen ohiturak gordetzen jakin izan duela. Herrialde honetan 1920ko hamarkadan batez besteko 30 milioi litro sagardo ekoizten ziren, halere, 1967an jada sagardoa ekoizten zuen euskal herrialde bakarra izanik, bere kopurua 1.250.000 litrotara jaitsi zen. 1998ko ekoizpena 8 milioi litro inguruan zebilen, hortaz, esan liteke pixkanaka-pixkanaka ekoizpena berrindartzen hasi dela, halere herrialde honek mende hasieran ekoizten ziren litro kopuruetatik oraindik oso urruti dago.

Gerra Zibilaren ostean, gipuzkoar baserritarra pinuak landatzearen abantailez ohartu zen, hauek papera eta eraikuntza materialak ekoizteko erabiltzen baitziren, pinuek berezitasun gisa ez zuten eskulanik behar, modu honetan pinudien landaketa masiboari ekin zitzaion, gerra zibilari biziraun zioten sagarrondo multzo txikiak alde batetara utziaz. Gisa honetan, XVI. mendean artoak sagarrondoaren atzerakada suposatu baldin bazuen, pinuak Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait eremuetan sagarrondoaren behin betiko desagertzea ekarri zuen.

Bestalde 1950eko hamarkadan ardoa eta garagardoa bezalako beste edari batzuen kontsumoak hirigune edo herrigunetan gelditzen ziren sagardotegi eskasen istea eta beste mota bateko edaritegien irekitzea ekarri zuen.

Gaur egun sagardotegien fenomenoaren berpizkunde baten aurrean gaude. 1980ko hamarkadatik aurrera Gipuzkoan sagardotegiak berriz ere modan jarri ziren. Baserrietan sagardoa beste diru iturri bat ere izan zitekeela ikusi zen, zoritxarrez antzina Gipuzkoan zeuden sagastiak jada desagertuak zeuden eta Asturias, Galizia eta Frantziako sagarrak inportatzera beharturik suertatu dira. Gipuzkoako Aldundiak ekoizle hauen heziketan lan bikaina egiten ari da, bai sagasti berrien landaketarako diru laguntzak emanaz, baita ekoizpen makina berriak sartuaz ere.

Herri jakintzaren arabera sagardoa haurdun emakumeentzako ona omen zen. Atsotitz edo esaera zahar batek honela dio:

Bestalde, Euskal Herrian sagardoa eta sagarrari buruzko atsotitz ugari daude. Hona hemen adibide batzuk:

^* San Joanetan sagarrari (sagartzeari) iru ale ikusten bazaizkio, urte horretan naiko sagar.

Musikaren usadioa eta bereziki txalaparta musika tresna sagardoa eta sagardotegiekin estuki lotua dago. Dolareetan behin sagardoaren ekoizpen lana amaitu ondoren sagarrak prentsatzeko erabiltzen ziren egurrezko oholak makil zilindrikoez jotzean perkusiozko musika tresna honen bidez inguruko bizilagunei jaierako eta sagardo dastaketarako deia egiten baitzitzaien, honi kirikoketa deitzen zitzaion..

Jada XX. mendean, sagardotegien giroak beste musika tresna berri bati ongietorria egin zion: trikitiari, alegia. Akordeoi diatoniko horri maiz panderoaren soinuak laguntzen zion. Honela bada, jada euskal sagardotegietan lagun taldeak eta bezeroak alaitzen dituen trikitilari eta panderojotzaile batez osatutako bikote bat topatzea ohikoa bilakatuko da.

Bestalde, euskaldunen herria edozein jende topagunetan abesteko zaletasun handia duen herria denez (euskal abesbatza, orfeooi eta otsoteak adibide), sagardotegiak ez dira zaletasun horrekiko salbuespena. Hortaz, ez da harritzekoa euskal sagardotegietako bezero eta lagun taldeak sagardoak tximpartaz lagundurik abesti herrikoiak abesten ikustea.

Bertsolaritza bera ere jatorriz euskal sagardoari sendoki loturik dago, biak ere sagardotegietan uztartzen zirelarik, sagardo dastaketa eta ekoizpen unean, horren adibide, 1893. urteko bertso hau dugu:

Bestalde, sagardoak garai batean edari gisa euskaldunentzat zuen garrantzia honako 1860an Ramon Artola Larrañaga (1831-1906) tolosarraren bertso honek ongi adierazten du:

Bere garaian ere, Lazkao Txiki bertsolariak sagardoa, sagarrondo eta sagardotegiei bertso pare hau paratu zizkion, hauek sagardoa eta bertsolaritzaren arteko lotura estua ederki adierazten dutelarik:

Sagardoaren antzinako izaeraren froga garrantzitsuenetako bat sagar hitzetik datozen euskarazko toponimo eta abizen ugariak dira. Dokumentaturik dagoen lehen toponimoa sagarro hitza da, 1291an Nafarroan agertutako dokumentu batean:

Sagarraren hiru zati ezberdindu daitezke:

Aipatzekoa da zaporeak bata bestearengan ezkutatzen direla, sagar baten zaporea gozoa izateak azukre asko dituela esan lezake, baina baita azukre kopuru arrunta izatea eta batere garraztasunik ez izatea ere.

Sagarraren prentsaketaren ondorioz lortutako muztioak hiru elementu izan behar ditu: azukrea, garraztasuna eta taninoak, hortaz gutxienez aipatutako osagai batean oparoak diren hainbat mota nahastu beharko dira.

Orokorrean sagardoa ekoizteko zuhaitz helduetatik eroritako sagarrak bildu ohi dira, fruitua eskuz nahiz mekanikoki biltzen da, zenbait lekutan beren kaxaz sagarren % 50a eroria denean bildu ohi da, honela gainontzekoen erorketa eragin eta denak batera biltzen dira.

Beti zuhaitz bakoitzeko bilketa bat baino gehiago burutzea komenigarria da, aldiro onduak daudenak bakarrik probestuz, hau mekanikoki egin ezkero ia ezinezkoa da, kostua garestiegia izango bailitzateke.

Bilketa prozesuan zehar sagarraren azala ez hausteaz adi egon behar da, zauri txiki hauek germenen zepei eta infekzioei bide ematen baitie, gerora kontrolatzeko oso zailak direlarik. Zentzu honetan, sagarraren azalean zuloa sortzen duen kizkia aipatu behar da, sagar hau denbora luzez ekoiztu gabe izan ezkero eta baldintza anaerobikoetan biltegian egon ezkero infekzio arriskutsuei bide ematen die.

Bai sagarraren garraioan nahiz biltegiratzean baldintza anaerobikoak ez sortzeaz adi egon behar da, beroa ere ekidin behar delarik. Era berean, aireztatzea eta eguzkiaren argia sagarrarentzat onuragarriak izango dira, euria ere prozesu honetan onuragarria da ekintza garbitzailea baitu.

Ez da asko errepikatu behar sagarren garbiketa prozesu honetan onuragarria dela jakiteko, ez lurra, hosto, etab. kentzen dituelako bakarrik, baita sagarraren azaletik bakterien zepak garbitzen dituelako ere.

Euskal Herrian erabiltzen diren sagar motak honako hauek dira:

Sagarra txikitua baino zapaldua izan behar du, modu honetan sagarraren mamiak muztioz beterik dituen gelatxoak lehertu egiten baitira, bestalde azaleko zati handiak hautsi gabe mantentzen dira, honek gero muztioa filtratzen laguntzen baitu. Antzina hotza handia egin ezkero, edota sagarra bera oso hotza egon.

Betiko matxaka delako gailuak hortz batzuk martxan jartzen dituen motor txiki bat du, hortz hauen artean sagarra igaroko da, bestalde hortz hauek goialdean sagarrak sartzen diren inbutu bat dute, multzo guzti hau lau oinez eutsia dago, hauen artetik jada txikitutako sagarra erortzen delarik.

Prentsaketa burutu aurretik, patsa (txikitutako sagar pasta) denbora jakin batez biguntzen uzteko ohitura dago, honek bere oxidazioak eragindako biguntzea gauzatuko du. Biguntze prozesu honen iraupena baldintza klimatologikoen araberakoa izango da, alegia, gero eta bero gehiago egon, denbora gutxiago beharko du, aldiz, bero gutxi badago, denbora gehiago beharko du. Bero baldintzetan (adibidez: hego haizea) normalki 5-10 orduko biguntzea bat nahikoa izango da, halere egun hotzetan, antzina 15-20 ordutan laga ohi zen.

Patsaren biguntzea sagarrak dituen substantzia peptikoei esker burutzen da, sagarrak hiru substantzia peptiko ditu:

Substantzia hau sagarrari gogortasuna eta trinkotasuna ematen diona da. Bere degradazioak biguntze prozesuan zehar fruituaren biguntzea eta muztioaren askatzea gauzatzen du.

Erabili ohi diren prentsa motak bi eratakoak izaten dira:

Antzinako prentsa gehienak ore handikoak ziren eta gaur egungoak hauetatik ezer gutxi ezberdintzen dira, soilik gaur egungoak motor pneumatikoa dutela.
 
Betiko prentsa, prentsa klasikoa edo ore handiko prentsa egurrez egina dago (gaur egun zementuzkoak ere badaude), itxura karratu edo laukizuzeneko kaxa antzeko bat da, eta bere erdian torloju baten gisa kapela handi lau bat eusten duen ardatz bat du, kapela hau behealdeko piezarekin egoki sartu eta elkartzen da. Behin patsa behealdeko kaxan sartuta, kapela ardatza edo torlojuaren bidez jaisten da (antzina eskuz, gaur egun motor pneumatikoaren bidez), honela patsa zapaldu eta muztioa kaxaren alboetan dauden zirrikituetatik aterako da. Patsari ahalik eta muztio gehien ateratzeko hainbat prentsatze edo zapaltze burutu behar dira. Prentsatze bat eta bestearen artean patsa ebaki edo irauli egin ohi da, sortu eta oraindik alboetara iritsi ahal ezin izan diren muztio poltsak alboetara ailegatu daitezen.

Ore txikiko prentsa ardo ekoizpeneko prentsaketan erabiltzen den berbera da. Zirkularra da eta erdialdean ardatz bat du, oinarri gisa ontzi bat duelarik. Prentsa honetan patsa geruzen artean sareak jarri ohi dira, honela muztioa kanpoaldera erraztasunez irten dadin. Prentsa hau eskuz nahiz motorrez funtziona dezake. Prentsa honetan ahalik eta muztio gehien lortzeko hainbat aldiz hustu eta atera behar da.

Beste prentsa moderno batzuk ere badaude, adibidez prentsa pneumatikoak, baina beren erabilera Gipuzkoan behinik-behin ez dago oso hedatua.

Patsetik ateratako muztioa % 60-70ko artean ibili ohi da. Dena erabilitako prentsaren araberakoa da, baita prozesuan behar izan diren prentsatze kopuruaren arabera ere. Gaur egungo prentsak, bai pneumatikoak zein motordun klasikoak muztio guztiaren % 75-80ko lor dezakete.

Ekoizpenaren amaieran ateratzen den sagardo naturala kolore hori, hori-berdexka edo hori-gorrixkakoa da, uraren antzeko dentsitatea du (muztioaren biskositatea erabat galduaz), bolumenaren %6ko alkohola eta txinparta deritzon CO2ko karga bat duelarik.

Sagardoa bilakatzeko muztioaren hartzidurak hasten diren unetik botilaratzea burutzen den uneraino amaiera edo ontzea izeneko prozesuak gauzatzen dira. Prozesu honetan sagardoa oraindik beregan bakteria zepa ezberdinak dituen elementu bizia dela kontuan hartu behar da, oraindik elikagaien faltan eta presioa eta tenperaturen baldintzapean dago. Era berean, hartziduren ondoren lortutako produktu berriek atzera biderik ez duten presio eta tenperatura ezberdinen eraginez etere eta estere berriak sor ditzazkete.

Sagardoaren kontserbazio egoki batentzako aholkuak hauek lirateke:

Sagardoari gehitu ahal zaizkion produktu legalak honako hauek dira:

Sagardoak ahalik eta denbora gehien bere ezaugarriak mantendu ditzan hainbat baldintza kontuan hartu behar dira:

Tapoi edo kortxoak sagardoa kanpoaldeko girotik babesteko funtzioa du, horretarako kortxoak erabateko estankotasuna behar du, bai likidoa nahiz honek sortzen dituen gasentzako ere.

Estankotasun eskasa kortxoaren kalitate eskasa edota botilaratze makinak dauzkan arazoen eraginez sor daiteske (tolesdura edo birrindurak).

Kortxoen kontserbazio ona funtsezkoa da, honela gerora sagardoari bere zaporea ematen dioten onddoak gorde baidezazke (kortxo zaporea bezala deitu ohi dena).

Sagardogintzan honako egurrezko eta altzairu herdoilgaitzezko kupelak erabili ohi dira. Antzina egurrezko kupelak erabiltzen ziren baina gaur egungo joera altzairu herdoilgaitzezkoak erabiltzekoa da.

Garaitik kanpo garatzen diren edozein motatako jarduera biologiko sagardoaren gaixotasun gisa jo liteke, baita edozein garaietan sagardoan substantzia kaltegarriak sor ditzaketenak ere.

Orokorrean, ohiko arazo gehienak kupeletan topatzen diren gehiegizko bakterio laktiko eta lizunei esker sortuak direla aipa liteke (sistematikoki urtez-urte sagardo txarra sortzen duten kupelak ere badaude), baita gehiegizko legami basatiak izateagatik ere. Gaitz guzti hauek kupela eta lanabesen asepsia kontrolatu ezkero ekidin daitezke, baita muztioak azido, tanino, azukre eta substantzia fenolikoen ezaugarriak izan ditzaten arreta jarriaz, hauek legamia eta beharrezko bakteriek eragina izan dezaten beharrezkoak baitira (azken hau hautatutako sagar mota ezberdinak erabiliaz lortzen da).

Jada hartzitutako sagardoan gaixotasunak agertu daitezen laguntzen duten hainbat baldintza daude:

Sagardoaren gaixotasunak bitan banatu litezke:

Mikroorganismo patogeno eta beren toxinen gabezia.

Sagardoa zer moduzkoa den jakiteko unean jokamolde honi jarraitzea egokia litzateke:

Sagardoa destilatuz brandy edo pattar berezi bat ere ekoizten dute sagardogileek, calvados izenez ezaguna Frantzian, eta Euskal Herrian ere komertzialki sagardoz izenarekin banatzen dena.

Edari alkoholduna izanik sagardoaren kontsumoak, bereziki gehiegizkoa bada, ekar ditzakeen osasun arrisku eta kalteez gainera, esofagoko minbizirako arrisku gehigarria ekartzen duela egiaztatu da.

Komenigarria da honako gomendioei kasu egitea:

Bere kontserbazio egokirako komeni da:

Sagardogintzako oinarrizko hiztegia**:

Hitz hauek guztiak Sagardoaren Hiztegian bilduak daude.**

Euskal Herrian sagardo naturalaren merkatua tokian tokiko eta Gipuzkoa mailako merkatua izan da neurri handi batean, nahiz eta gutxi batzuek beren merkatua estatura zabaldu duten.

Gaur egun oraindik, sagardoa erosteko modurik errazena salmenta zuzena da, sagardotegira joan eta bertan erostea. Hala ere badira salmenta modu berriak, indarra hartzen ari direnak:

Sagardoaren etorkizuna hiru ardatz nagusik zehaztuko dute: lehengaiaren kalitateak, produktuaren kalitateak eta baita sagardoa egiteko prozesuak berak ere.




#Article 90: Bernardo Atxaga (1703 words)


Bernardo Atxaga, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia —lagunartean, Joseba— (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27a), euskal idazle entzutetsu eta nabarmena da, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bereziki, 1988. urtean plazaratutako Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia izan da. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta makina bat sari jaso du. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Era berean, haur literaturako lan ugari egin ditu. 2007az geroztik euskaltzain osoa da.

Asteasun (Gipuzkoa) jaioa, ama (Izaskun Garmendia Dorronsoro) maistra zuen, eta aita (Jazinto Irazu Atxaga) arotz. Lehen ikasketak Asteasun egin zituen. 1964an familia Andoaina aldatu zen. Batxilergoa Donostiako La Salle ikastetxean egin zuen. Txikitatik hasi zen idazten, etxean jasotako irakurzaletasunak bultzaturik. Andoaingo udal liburutegian literatura unibertsaleko obra anitz irakurri zituen, eta batxilergoa ikasten ari zelarik hasi zen literatura lehiaketetarako eta eskolako aldizkarirako idazlanak egiten. 1968. urtean Rikardo Arregi andoaindar kazetariaren hiletan izandako esperientziak, non Gabriel Aresti idazlea eta euskal kultura munduko beste zenbait pertsonaia bildu ziren, eragin berezia izan zuen Atxagarengan, eta euskararekiko maitasuna txertatu zion. Euskaraz alfabetatzen amak lagundu zion urte haietan.

Ekonomiako unibertsitate ikasketak egin zituen Bilboko Sarrikoko fakultatean. Bitartean, El Norte de Castilla egunkariaren saria irabazita, Los que anhelamos escribir (euskaraz, Idaztea desiratzen dugunok) gaztelaniazko idazlana argitaratu zioten. Berehala, ordea, euskarazko lanak plazaratzen eta garaiko euskal idazleekin harremanetan hasi zen. Orobat, Verdes liburu dendan lan egin zuen, non garai hartan aurkitzen zailak ziren euskarazko liburuak eros zitezkeen. Bilbo hiria izan zen idazletzat taxutu zuena; horrela, han bere bigarren jaiotza gertatu zela aipatu izan du idazleak. 1972. urtean Borobila eta puntua antzezlana idatzi zuen. Anjel Zelaietaren bitartekaritzaz, Gabriel Arestik lana irakurri eta kritika ona egin zion, euskarazko klasikoak irakurtzeko aholkua eman eta idazten jarraitzeko animatzearekin batera. Hari esker argitaratu zen, beste idazle zenbaiten lan batzuekin batera, hastapeneko idazlan hori, lehen aldiz Bernardo Atxaga izengoitiarekin sinatu zuena.

Karrera bukatuta, 1973ko ekainean hasi zuen soldadutza —frankismoaren hondarretan— traumatzat bizi izan zuen. 1976. urtean argitaraturiko Ziutateaz lana inspiratuko ziola adierazi izan da. Soldadutzaren ondoren, Donostiako banku batean hasi zen lanean, eta Koldo Izagirre idazlearekin batera Ustela abangoardiazko aldizkaria sortu zuen.

Bakearen eta elkarrizketaren alde duen jarrerari jarraikiz, Elkarri eta Lokarri gizarte mugimenduetan parte hartu du modu aktibo eta publikoan, eta Ezker Batua-Berdeak alderdiarekiko atxikimendua adierazi izan du, gerora horren baitan izandako zatiketa dela-eta aldendu bada ere. 1995etik goiti, Zalduondon, Arabako lautadan, bizi da. Asun Garikano euskara irakasle eta itzultzailearekin ezkonduta dago 2002. urteaz geroztik (Atxagaren idazlan zenbait itzuli ditu gaztelaniara), eta harekin bi alaba ditu, Elisabete (1998) eta Jone (2000).

Gaztaroko lehen lanen ondoren, Ziutateaz (1976) jotzen da Bernardo Atxagaren lehen lan garrantzitsutzat. Literatura-genero zenbait (olerkia, ipuina, antzerkia) batera biltzearekin batera, tiraniari buruzko lana da, modu polifonikoan narratzaile anitz biltzen dituena. Bukatu berria zen Francoren diktadurari erreferentzia egiten diola adierazi izan da. Bestalde, protagonisten bilakaerak, bereziki esklabo izatetik tirano izatera aldatzen den Scadarnelli izenekoaren kasuan, agerian uzten du Atxagak ideologia nagusiekin duen mesfidantza, garaiko kontrakulturaren printzipioei jarraiki. Beste pertsonaiek sistema soziopolitiko hertsietan agertzen diren rolen irudikapenak dira, biktima eta borrero aldi berean. Lan horrekin Atxaga euskal literatura astintzen ari ziren egileekin dator bat, Gabriel Arestiren olerkigintza berritzailearekin eta Ramon Saizarbitoriaren nouveau roman joerako eleberriekin besteak beste. Surrealismoarekin, dadaismoarekin eta espresionismoarekin lotu izan da Atxagaren hasierako joera hori, baina, izenak izen, hitz batean abangoardia da garai horretan Atxagaren bidea eta xedea. Garai hartan Atxaga Ustela literatura-taldearen kidea da eta taldearen aldizkarian Atxagak sinaturiko manifestu batean euskal literatura astindu beharra nabarmendu eta literaturak gizartean izan behar duen rola aitortzen badute ere, modu berritzailean izan behar dela aldarrikatzen dute, morrontza onartu gabe eta literaturaren manipulazioa salatuz.

Aurreko aldiko abangoardismoa gainditu nahiak ekarri zuen Obaba zikloaren aldi berria, publiko zabalagoa eskuratu eta idazlearen autonomia ekonomikoa ziurtatzearren, aurreko zikloan jorratutako literaturaren autonomia betez. Horretarako, 1980ko hamarkadaren hasieran zabaltzen ari zen haur literatura baliatu zuen hasiera batean Atxagak, Obaba zikloko lehen idazlanekin.

Olerkigintza ez da Atxaga gehien landu duen generoa; berak adierazi duenez, kosta egiten zaio poesia idaztea. Etiopia (1978) izan zen bere lehen poema lana. Lan horretan, poesia sozialari eta existentzialistari bizkar ematen die, ez baitzuen uste poesia mundua aldatzeko tresna zenik. Bizitzaren patua naturaltasunez onartuz, sentimenduak arrazionalizatuz eta hirugarren pertsonan idatziz eta distantzia atxikiz, sentimentalismorik ez dago bere poemetan, baina aldi berean sufritzen dutenekiko elkartasuna adierazten du horietan. Ondorengo lanetan, berriz, apropos bilatzen zuen distantzia horren aurrean Atxagak ironia samurra darabil. Etiopia lanean nabari den barrokotasunetik urrun, xumetasuna bilatzen du bere azken aldiko poemetan. Horren adibide da Trikuarena poema ospetsua. Oro har, ezaugarri nabarmenena irudien pilaketa da bere obran. Lotura logikoei ihes egin eta iradokizunen bidez helarazi nahi dio irakurleari errealitatearen konplexutasuna. Horretan publizitatearen eta zinemaren eragina ikus daiteke, mezuak metatu eta subliminalki erabiltzen baititu.

Atxagaren hastapenak haur eta gazte literatura Juan Carlos Egillor ilustratzailearen eskutik izan ziren. Berak proposatu zion 1980ko hamarkadaren hasieran haurrentzako liburu bat egitea bion artean. Ilustratzaile horrekin hiru lan egin ondoren, jarraitu egin zuen haur literaturaren bidean, haur eta gazteentzat euskarazko liburuak plazaratzeko beharra zegoen garaia profitatuz eta idazle gisa autonomia ekonomikoa bermatzeko. Haur literaturan eginiko lehen bide zati horretan, Nikolasaren abenturak eta kalenturak (1980), Ramontxu detektibea (1980) eta Chuck Aranberri dentista baten etxean (1982) nabarmendu daitezke. Haur eta gazteentzako ondorengo lanetan, irakurlego helduago batentzako lanak plazaratu zituen, helduen literaturako elementuak barneratuz, hala nola Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian eta Bi anai (1985). Obabakoak (1988) famatuaren ondoren geldiune bat izan zuen idazleak arlo horretan, publiko heldu batentzako lan gisa ere har daitekeen Behi euskaldun baten memoriak (1991) lanaren salbuespenarekin. 1995ean Holaxe bizi da Xola saileko lehengo liburua argitaratu zen, 1997an, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Xola eta basurdeak liburuarekin. 1998 urtean argitaratzen hasi zen Bambulo saila. Azkeneko urteetan Xola saileko beste liburu batzuk argitaratu ditu. Haur literatura baino beste lanak nahiago dituela esan du inoiz idazleak, haur literatura literatura moduan eta ez haurrentzako produktu moduan landu behar dela ere adierazi badu ere. Literatura arlo horretan maiz erabili dituen baliabideak eta elementuak esajerazioak, hizkera eta esaldi bereziak izan dira, umorez eta askotan animaliak protagonista izanik. Maisutasunez eraikitako testuotan, fantasia eta errealitatearen arteko mugak apurtu egiten dira eta literatur tradizio unibertsaletik nahiz euskal tradiziotik edaten duten istorioak aurkezten dizkigu.

Natura eta kultura kontrajartzea da Atxagak maiz lantzen duen gaietako bat, maiz modu tragikoan ebazten dena. Esaterako, Bi anai lanean Daniel mutil atzeratuaren gogo sexual kontrolaezina izango da kultura arauak hautsi, gizartetik baztertu eta azkenean bere anaiarekin batera herritik kanpora ihes egitera bultzatuko duena.

Bere lehenengo idazlanetatik, antiheroiak —pertsonaia patetikoak, patuak kolpatutakoak— ezarri zituen Atxagak narrazioaren bilbean. Pertsonaia hauek galtzaileak izaten dira eta askotan estigma bat dute, hala nola Ziutateaz eleberriko Theo eta Bilintx pertsonaiak edo Bi anai eleberriko Daniel. Egoera horren aurrean eta guztiz aurkako duten ingurune batean (Etiopia lanean basamortu bat eta Ziutateaz lanean, hiri pairaezin batean), pertsonaiek ezintasunez jokatzen dute gainera. Antiheroiaren presentzia hauek Atxagarekin berarekin identifikatzen dira, euskal literatura konprometitu eta militantearen aurka dagoen olerkari eta idazle madarikatu moduan.

Bereziki Obaba zikloko lanak landa munduan kokatu arren, bukolismotik ihes egiten duen idazlea da, partikularra unibertsalera heltzeko erabiliz. bere hitzetan mundua leku guztietan dago eta Euskal Herria ia ez da soilik Euskal Herria, munduak Euskal Herria izena hartzen duen tokia baizik.

Atxagaren figura eta lana literatura kritika eta ikerketarako gaia izan da askoren aldetik. Euskal Herrian, Atxagaren lana aztertu eta modu aktibo batez zabaldu dutenen artean Mari Jose Olaziregi nabarmentzen da, Atxagaren kronista ofiziala bihurtzeraino; idazle honen lana goraipatu du. Jon Kortazar izan da Atxagaren lana aztertu duen beste kritikarietako bat. Literatura kritika soziologikoaren ikuspegitik, bere lana aztertu dutenen artean Joseba Gabilondo eta Ur Apalategi daude. Apalategik adierazi du, besteak beste, bere idazle hastapenetan autonomia aldarrikatzen zuen idazlea 1990eko hamarkadatik aurrera merkatuaren morrontzan jausi dela, bereziki bere irakurlegoan nagusitzen ari den espainiar merkatuan.

Mikel Hernández Abaituak, berriz, Atxagak egindako guztia euskara eta euskal literaturarako oso mesedegarri izan dela uste du. Hernández Abaituaren iritziz, Atxagak landutako gaien garrantzia ukatu gabe, garrantzitsuagoa da bera finkatzen ari den literatur hizkuntza: «Atxagak erakutsi digu, Arestik eta Mirandek bezala, baino osokiago, nola probetxa zitezkeen euskal klasikoak eta ahozko literatur egileak, hala nola gaurko hizkera bizia (bizia den lekuetatik hartuz) goi mailako literatur hizkuntza dotore bat lortzeko. Ez da nahikoa hizkuntza literario batentzat linguistek bakarrik egin dezaten, Idazleek moldatu behar dute izpiritu estetiko batez.»

Literatura kritikaz harago ere, erakunde eta hedabide nagusien aldetik Atxagaren lana goraipatua izan da gehienetan. Salbuespen gisa, Ignacio Echevarría literatura kritikoak 2004ko irailaren 4an El País egunkarian Soinujolearen semea eleberriari egin zion kritika arrunt negatiboa dago, berehala kritikoaren kaleratzea ekarri zuena. Euskal Herrian, kritika negatiboak idazlearen ospeari loturikoak izan dira askotan. Horrela, Pako Aristi idazleak Atxagaren ospeari buruz beste euskal idazleei lekurik ez ziela uzten adierazi zuen, berari buruz antena paraboliko metafora erabiliz. Bere ospea eta irudi publikoa irakurleak liluratu eta bereganatzeko erabili dituela baieztatu zuen Patziku Perurenak.

Politikaren arloan, ezker abertzalearen kritikak jaso ditu. Txillardegirekin eztabaida bizia izan zuen 1985. urtean euskal idazlearen zereginari buruz: Txillardegik aldezten zuen idazleak herriarekiko konpromisoa izan behar lukeela; aitzitik, Atxagak adierazi zuen idazlearen eginkizun nagusia dela alienazioen kontra borrokatzea. 1989an, Obabakoak lanarengatik Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman ziotenean, ezker abertzaletik kritikak egin zitzaizkion, sari hori jaso eta onartu zuelako; hamahiru urte geroago, ordea, sektore politiko horretatik Unai Elorriagari ez zioten kritikarik egin, sari bera jaso zuela eta. 2009az geroztik ere Atxagari kritikak egin dizkiote ezker abertzaletik, hala nola Zeru horiek eleberrian euskal presoen birgizarteratzearen gaia landu zuen moduagatik.

Ikerketa eta kultura lan ugari egin dira Atxagaren ospearen itzaletik. Atxagak kultura eragin hori onartu du, eta ugari izan dira berak emandako hitzaldiak eta hedabideekin izandako elkarrizketak. 2012 urtean Joxeanjel Arbelaitz zinemagileak Leku hutsak, hitz beteak dokumentala plazaratu zuen, Atxagaren bizitza eta lanari buruz Atxagarekin izandako elkarrizketekin.  dokumentalean ere esku hartzea izan zuen, Euskal Hiriaren aldeko aldarrikapena eginez. Zenbait artistekin ekimen eta ikuskizun kulturaletan ere parte hartu du, Euskal Herrian nahiz atzerrian. Horrela, nabarmenak dira Pott Banda literatura taldean (1978-1980) eta Emak Bakia Baita argitaletxean (1992) izandako lankidetzak. Musikari eta abeslariekin ere errezital ugarietan esku hartu du, hala nola Paradisua eta katuak ikuskizunean Jabier Muguruzarekin; eta Mikel Laboarekin eta Ruper Ordorikarekin (Olomouc, Txekia, 2004) egindako kontzertuan. Nabarmena izan da, halaber, ilustratzaile eta margolariekin izan duen harremana, bereziki haurrentzat idatzi dituen liburuetan, hala nola Juan Carlos Egillorrekin. Aldizkari zenbaiten sustatzailea izan da: Pott (1978-80), Garziarena (1992-97), Luxia (1993). 2009az geroztik, Euskaltzaindiak sustatutako Erlea aldizkariaren zuzendaria da. Bestalde, Atxagaren lan batzuen antzerki eta zinema-egokitzapenak eta bere olerkien musikatzeak egin dira.




#Article 91: Araba (2198 words)


Araba (ofizialki Araba edo Arabako Lurralde Historikoa euskaraz; Álava edo Territorio Histórico de Álava gaztelaniaz) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2019an 331.549 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5).

Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

Iparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgosko probintzia; eta ekialdean, Nafarroa Garaia.

Hiru mendilerro nagusik zeharkatzen dute, ekialdetik mendebaldera, Araba: iparraldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugan, Aratz, Elgea, Anboto eta Gorbeia (gailurrik altuena, 1.475 m) mendialdeak hedatzen dira. Erdialdean altxatzen dira, Nafarroatik datozen kateei jarraipena emanez, Urbasa, Andimendi, Entzia, Iturrieta, Gasteiz mendiak eta Argantzongo mendiak. Hegoaldean daude, azkenik, Kodes, Izkiz, Toloño mendilerroa, Toloño mendia eta Buradon aldeko mendiak. Ipar-mendebaldean ageri diren Kantaurialdeko haranak (Arabako Kantaurialdea, Nerbioi harana, 328 km2) sakonak dira, Bizkaia eta Gipuzkoakoen antzekoak. Gorbeia eta Elgea mendilerroetatik hegoaldera zabaltzen da Arabako lautada, 785 km2-ko hedadura duen eremu laua (525 m); Gasteiz du hiri nagusi. Gasteiztik hegoaldera, berriz, Arabako Mendialdea ageri da (487 km2), muga hauek dituela: Kanpezu, Kodes, Toloño mendilerroa eta Gasteizko mendiak artean. Toloño mendilerroaren hegoaldean hedatzen da Arabako Errioxa (316 km2). Araba mendebaldeko haranak (Añana, 648 km2), urak Ebro ibaian isurtzen dituzten adarrek osatuak dira.

Herrialdeko mendirik garaiena Gorbeia (1.481 m) dugu, Bizkaiko mugan dagoena. Bestela, Toloño mendilerroan Palomares (1.446 m) eta Peña del Castillo (1.432 m) mendiek ere 1.400 metroko maila gainditzen dute. Halaber, Altzaniako mendilerroan Aratz (1.443 m) eta Kodesko mendilerroan Joar (1.418 m) eta Kodes (1.414 m) tontorrak ere maila horren gainetik daude.

Probintzia osoko herririk garaiena Erroeta da, Arabako Mendialdean, 1.025 metrorekin.

Arabako ibai garrantzitsuenek Mediterraneo aldera jotzen dute (2.600 km2; Ebro eta beronen ibaiadarrak: Omecillo, Baia, Zadorra, Ihuda, Jugalez, Ega eta Burunda). Kantauri aldera jotzen duten ibaiek askoz ere hedadura txikiagoa hartzen dute (380 km2): Aramaio (Deba ibaia), Altube (Nerbioi ibaia), Izoria (Nerbioi), Llanteno (Cadagua) eta Artziniega (Cadagua). Uren banalerroa Araia, Elgea, Altube, Gujuli, Urduña eta Salbada mendikateetatik igarotzen da. Arabak ez du aintzirarik, Arreo aintzira txikia izan ezik. Gasteiz eta Bilbo Handia urez hornitzen dituzten Zadorrako urtegi artifizialek, bestalde, guztiz paper garrantzitsua izan dute herrialdearen garapenean.

Bi eskualde nagusi bereiz daitezke Araban, klimatologiari dagokionez: herrialdeko iparraldean klima ozeaniko epela nagusi den bitartean, hegoaldera joan ahalean klima mediterraneo eta kontinentala nagusitzen dira. Era berean, euriteak urritu egiten dira hegoaldean (828 mm batez beste, Gasteizen). Neguak hotzak eta hezeak dira; udako tenperaturak askoz ere altuagoak izan ohi dira. Errioxako ezaugarriak erabat kontinentalak dira: negu hotzak, uda beroak eta euri-ur kopuru eskasa.

Klimatologiaren arabera, hainbat landaredi molde ageri dira Araban: iparraldean jatorriz nagusi ziren zuhaitz mota atlantikoak (haritza, pagoa, gaztainondoa) eta, azkenaldi honetan ugaldu den intsinis pinuaren landaketak. Ekialdeko eta erdialdeko mendietan harizti eta artadiak ageri dira behe aldeetan; pagadiak eremu gorenetan. Gainerako lurraldeetan landaretza mediterraneoa (artea) nagusitzen da, nahiz bitarteko eremuetan ametzak ageri diren.

Azalerari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde handiena izan arren, biztanle gutxien eta dentsitate txikiena duen lurraldea da oraindik ere. Halere, azken aldian Araba da biztanletan hazi den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakarra. 1980tik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan eta, horrenbestez, autonomia erkidegoan biztanleriak behera egin badu ere, Araban etengabe hazi da biztanle kopurua urtez urte.

Biztanleria ez dago batere orekatua Araban, Gasteiz hiriburua barne duen Arabako lautadan bizi baitira arabarren erdiak: 244.174 biztanle, 2006an (319.927 b. 2013-01-01ean). Biztanleriaren banaketa desorekatu honen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren batezbestekotik gora dago Arabako lautada, biztanle dentsitateari dagokionez (311 biztanle km2 bakoitzeko), baina beste eskualde batzuk erdi hutsik daudela esan daiteke, Arabako Mendialdean, adibidez, 6,5 lagun baino ez baitira bizi km2-ko. Gasteiz hiriburuak eta horren inguruan hazi diren udalerriek eragin dute, beraz, Arabaren hazkunde demografikoa. Hiriburuaren ondorengo udalerririk jendetsuena, Laudio, herri ertaina baino ez da 20.000 inguru biztanlerekin. Biztanleriaren egitura demografikoari dagokionez, Araba Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino zertxobait gazteagoa da, alde txikiz bada ere; 65etik gorakoak guztizkoaren %16,7 dira (%18,6 Euskal Autonomia Erkidegoan).

Zazpi kuadrilla edo eskualdetan zatituta dago:

Bestela, Burgosko (Gaztela eta Leon) administrazioaren pean dago Trebiñuko barrendegia, herrialdearen erdialde geografikoan, Gasteiz eta Mendialdea artean. Trebiñu eta Argantzon udalerriek osatzen dute.

Arabako udalerri txikienak biztanle kopuru hau zeukaten 2019an Añana (156 biztanle), Lagran (157 biztanle ) eta Zalduondo (183 biztanle ).

Arabako udalerriak, gainera, kontzejuetan azpibanatzen dira gehienetan. Guztira, 334 kontzeju daude Arabako udalerrietan.

Historiaurreko aztarnategi eta monumentu megalitikoen arrastoa handia da Araban. Trikuharri esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, Aizkomendikoa Egilatzen eta Sorginetxekoa Arrizalabagan. Egungo Araban, garai hartan, karistiarrak eta barduliarrak bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, Gesaltza Añanako gatzaga indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat mansus (bentak) eta fundus (herrixka modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, Ab Asturica Burdigalam galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea, lautadan barrena.

Veleia deitutako gotorlekua (Iruña) gune garrantzitsua bihurtu zen, eta bisigodoek konkista kanpaina batean sortutako Victoriacum ere hor zegoela uste dute aditu batzuek: VIII. mendeko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren asturiarren eta gaztelarren kontra. IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, Arba (Cronica Abeldensis).

Araba «nafarren» (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, Iruñeko Erresumak izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. Gaztelak, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege Antso Jakituna egungo Aljerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek Durangori eta Arabari eraso zieten, Trebiñu eta Gasteizi zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten.

Harrezkero, Araba Gaztelako Koroan sartu zen. 1332. urtean, Arriagako kofradiak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari. Ondoren, jauntxoak gailendu ziren: Aiaratarren leinua, Mendozatarrena, eta Gebaratarrena, eta Bandoen Gerra piztu zen Araban ere. Ia aldi berean, Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta Donejakue bidean zuen kokapen estrategikoagatik (Miranda – Gasteiz – Agurain – Lizarrate).

Beste euskal lurraldeek bezala, XVI. mendean Aldundi Nagusia eratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, berriz, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean. Galtzeko zorian geratu zen Lautada osoan eta Trebiñun. 1766an, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: Samaniego, Montehermosoko kondea, Borica, Landazuri, Foronda eta abar. 1794an, berriz, Konbentzio Gerran, frantses armada Mirandaraino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere.

Modernitatearen sinbolo bat, burdinbidea, 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, industrializaziorik gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan. 1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. Lizarra eta Bergara lotzen zituen Anglo-Vasco-Navarro trenbide historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.

Franco diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba Eusko Kontseilu Nagusian, lehenik, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan, ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, Oion, Bastida, etab. 1980tik, berriz, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramena eta langile protestak, baita ETAren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, Jose Angel Cuerdak izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra.

Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Nafarroa Garaiko erregionalismo espainiartzalearen antzeko bat, Unidad Alavesa, 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu, eta 2005ean desegin zen. Bestalde, Gaztela eta Leongo gobernuek ukatzen jarraitu zuten Trebiñuk gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, Garoñako zentral nuklearraren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.

Hego Euskal Herriko literaturan ezaguna den euskarazko libururik zaharrena Lazarragaren eskuizkribua da (1567–1602), Larreko Joan Perez Lazarraga arabarrak idatzia. Egungo egileen artean, aldiz, nabarmentzekoak dira Josemari Velez de Mendizabal eta Xabier Montoia.

Gaztelaniazko idazleen artean, aipatzekoak dira Felix Maria Samaniego, Ramiro Maeztu, Ignacio Aldekoa eta Toti Martinez de Lezea.

Eustaten 2006ko datuen arabera, orduan ia 75.000 arabar euskaldunak ziren, biztanle guztien %25 inguru, beraz. Udalerri euskaldunenak, euskal hiztunen ehunekoari dagokionez, Aramaio (ia %85,5) eta Legutio (%39) ziren, iturri horren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetan bezalatsu, aurrera egin du euskarak Araban azken urteotan, eta aurrerapen hori nabarmenagoa izan da, gainera, Araban, Aramaio inguruan izan ezik, euskara, berez, ia desagertuta zegoela kontuan izanez gero. 1996an bi urtetik gorako arabar guztien %14,6 euskalduna zen, eta antzeko kopuruak ia-euskalduntzat zuen bere burua, baina handik hamar urtera %25ekoa zen kopuru hori. Atal honetan ere, nabarmena da Arabako lautadak eta hiriburuak duten garrantzi demografikoa batezbestekoa finkatzerakoan. Nolanahi ere, Gorbeia inguruko eskualdea da oraindik ere Arabako eskualde euskaldunena, bertakoen %37,4 euskaldunak baitziren 2001ean.

Euskarak Araban egin duen aurrerapausoak zerikusi zuzena du hezkuntzan izan duen hedapenarekin. 1999–2000 ikasturtean, esaterako, unibertsitatez kanpoko ikasleen ia erdia (%47) D eta B ereduetan ari zen ikasten Araban. 2010-2011 ikasturtean, berriz, %75tik gora ziren, horietatik %42 D ereduan eta soilik %25 A ereduan.

Gainerako lurraldeetan bezala, derrigorrezko hezkuntzako lehen mailetan, nabarmena zen euskarazko ereduen nagusitasuna. 2011n, haur hezkuntzari begiratuta soilik, %53,4 ari zen euskarazko D ereduan, %42 B eredu elebidunean eta %4,5 A ereduan.

Arabako jai nagusia apirilaren 28a da, San Prudentzio eguna, katolikoen santu hori baita probintziaren zaindaria.

Arabako Foru Aldundia lurraldean agintzen duen herri erakundea da, herritarren botoen ondorioz aukeratzen dena lau urtetik behin. Bestela, Arabako Batzar Nagusiak lurraldeko batzar orokorrak dira, aldundia kontrolatzen duena.

Gaur egun Arabako Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuak osatzen du:

Ekonomiari dagokionez, erabat aldatu da Arabaren egitura XX. mendearen bigarren erditik aurrera. Oraindik ere, Bizkaian eta Gipuzkoan baino garrantzi handiagoa du lehen sektoreak Araban, baina batezbestekoari erreparatuz gero jarduera ekonomiko marjinala dela esan liteke (BPGaren %2 baino ez, 2004an). Arabaren egitura ekonomikoa industrian eta, batez ere, zerbitzuetan oinarritua da. Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoarekin alderatuta, Araban aberastasun proportzional gehiago sortzen du industriak Bizkaian eta Gipuzkoan baino, nahiz eta tradizionalki guztiz alderantzizkoa izan egoera. Aldagai honetan ere, ordea, Arabako lautadak eta Gasteizek duten eragina aipatu behar da egitura ekonomikoa aztertzean, egoera ez baita bateragarria eskualde guztiak aintzat hartuz gero.

Zerbitzuei dagokienez, bestalde, esan beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeek egoitza Gasteizen izateak asko aldatu duela sektore horrek jarduera ekonomiko orokorrean duen garrantzia. Bestalde, Arabaren bilakaera ekonomikoari ezaugarri bereziak eman dizkio lurraldearen industrializazio berantiarrak. Azken urteotan eduki teknologiko eta balio erantsi handiko industria ezarri da Araban, puntako sektoreei lotua kasu askotan (automozioa, aeronautika...) eta kanpo inbertsio handiak erakarri dituena. Hori dela eta, enpresa gutxi batzuen inguruan eta horiek eragin duten industria osagarrian gauzatzen dira produkzio nagusiak; ehun ekonomikoak espezializazio handia lortu du, baina enpresa gutxi batzuekiko mendekotasun handia ere badu. Atalik garrantzitsuenak automozioa, aeronautikarako osagarriak eta hodi eta profilak dira. 2007. urteko lehen hiruhilekoan, %15,4 hazi ziren Araban esportazioak aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta ekoizpen industriala ere %10,4 handitu zen, espainiar Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoaren gainetik. Egitura ekonomiko horren ondorioz, 2007ko aurrerapenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren batezbestekoaren eta gainerako herrialdeenaren gainetik egon zen Araba, biztanleko Barne Produktu Gordinari dagokionez (35.960 €). Hainbat urtez, Bizkaiak eta Gipuzkoak gogor jasan zuten krisialdi industrialak Araban eragin arinagoa izan zuenez, langabezia tasetan Bizkai eta Gipuzkoakoen azpitik egon da Araba (2005. urtean, %3 zen Arabako langabezia tasa, eta %5 inguru Euskal Autonomia Erkidegokoa), baina, 2008az gero, atzeraldi orokorraren ondorioz, joera hori aldatzen ari dela erakusten dute azken datuek.

Arabaren garapen industrialak eragin zuzena izan du Arabako azpiegituretan. Euskal Herria Iberiar goi-lautadarekin lotzen duen N-1 errepideak zeharkatzen du Araba, eta horrek beti izan duen garrantzia areagotu egin da errepide honek azken urteotan izan duen hobekuntza nabarmenei esker. Horrez gainera, gehienbat Gasteiz inguruko industrialdeetan kokatuta dauden industrien ekoizpenari irteera egokia emateko Gasteizko Garraio Zentroa sortu da, Jundizko industrialdean. Zentro horrek garraioarekin zerikusia duten arlo guztiak biltzen ditu: biltegiak, banaketa, aduanen eta stock-en kudeaketa. Nazioarteko trenetako zama-terminala ere badu. Industriari lotutako garraio-azpiegiturei dagokienez, aipagarria da Gasteizko aireportua, Euskal Autonomia Erkidegoak dituen hiru aireportuetan berriena eta merkantzia garraiorako bereziki prestatua. Gaur egungo hegazkinik handienak hartzeko gai da aireportua eta, esan bezala, karga-aireportua da bereziki, espainiar Estatuko laugarrena garraiatutako merkantziari dagokionez.

Arabar ezagun klasikoak Joan Perez Lazarraga, Felix Maria Samaniego eta Ramiro Maeztu idazleak ditugu, bai eta Justo Antonio Olagibel arkitektoa, Manuel Iradier esploratzailea edo Jesus Guridi musikagilea ere, besteak beste.

XX. mendean, aipatzekoak dira Jose Angel Cuerda eta Juan Jose Ibarretxe politikariak, Juanito Oiarzabal mendigoizalea, Martin Fiz atleta, Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria eta Almudena Cid gimnasta, beste batzuen artean.

Israel eta Jordaniaren arteko mugan, bada Araba izeneko eskualde edo harana. Euskal Herrikoaren antzera, gehienbat ordoki zabalek osatua dago.




#Article 92: Katalan (328 words)


Katalana latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 10 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.

Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan. Europako zazpigarren hizkuntza ikasiena omen da.

XII. mendekoak dira hiztunen lehenengo lekukotza idatziak, zehazki Forum ludicum eta Organyako Homiliak izeneko testuen zati batzuk. Hurrengo mendeetakoak, Ramon Llull eta Ausiàs March egile handiak azpimarratzekoak dira.

Erromantizismoaren garaian lehenengo eztanda kulturala gertatu zen, Pere Mata eta Joaquim Rubió i Ors idazleekin, besteak beste. Jarraian, Renaixença izeneko mugimendu handiak Jacint Verdaguer eta Bonaventura Carles Aribau eta beste asko izan zituen partaide.

XX. mendearen hasieran Pompeu Fabra hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,1932an Diccionari General de la Llengua Catalana izeneko hiztegiaz. Literatura arloan Joan Maragall, Josep Carner, Joan Salvat-Papasseit, Carles Riba, Salvador Espriu, Josep Maria de Segarra, Josep Pla eta Mercè Rodoreda nabarmendu ziren.

Frankismoaren sasoian, Nova Cançó musika mugimenduak piztu zituen hainbat hiztun eta eragina eduki zuen Kataluniatik kanpo ere bai, Euskal Herrian. Izen handien artean Joan Manuel Serrat, Lluís Llach, Maria del Mar Bonet eta Raimon ditugu.

Espainiako Trantsizio Demokratikoaren ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. TV3 hasi zen emititzen 1983an, besteak beste.

Azkenik, 2005ean onartu zuten .cat izeneko Interneteko domeinua, eta hala, horrelakorik lortzen zuen munduko lehenengo hiztun komunitate bihurtu zen katalana.

Lau herrialdetan mintzatzen da:

Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena Països Catalans da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, Nosaltres, els valencians (Gu, valentziarrak) bere liburuan.

Organyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.

Idazleen artean, ospetsuenak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.

Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.

Taldeen artean, Els Pets eta Sopa de Cabra ezagunenak dira.




#Article 93: Errenteria (1868 words)


Errenteria Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostiatik 7 kilometrora dagoena. Oiartzualdeko eskualdean dago, Oiartzunekin, Pasaiarekin eta Lezorekin batera, Pasaiako badiatik oso gertu, eta eskualde-burua da. Euskaltzaindiak euskara baturako onartutako Errenteria herri izenaz eta errenteriar herritar izenaz gainera, haien sinonimotzat erabiltzen dira neurri txikiagoan bada ere— Orereta eta oreretar izenak.

Udalerriak 31 km² ditu, eta  biztanle zituen . urtean. Horrenbestez, Gipuzkoako herri jendetsuenetan hirugarrena da, Donostiaren eta Irunen atzetik, bereziki 1960ko hamarkadaz geroztik, Espainiako hainbat eskualdetatik izandako immigrazioa dela eta. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, herririk jendetsuenetan hamargarrena da; eta Euskal Herri osoan, hamabigarrena.

Gaztelako Alfontso XI.ak herri karta eman zion 1320an, Villanueva de Oiarso izenarekin; herriaren lehen aipamen idatziak 1210. urtearen ingurukoak dira.

Historian zehar Errenteriak izen ugari izan ditu. Herria 1320. urtean sortu zen, Villa Nueva de Oyarço (Oiartzoko Hiri Berria) izenarekin, Orereta izeneko herrixka zegoen tokian. Orereta horren lehen aztarnak 1210. urtekoak dira. Oiartzo (garai hartako euskaraz, izan ere, Oyarço izenaren euskal ahoskera Oiartzo bide zen; gaztelaniak tz soinurik ez duenez, ç letraren ordez s jartzen dute gaur egungo idatzietan, baina tz digrafoa dagokio euskaraz), herria zegoen bailararen izena zen. Zehazki, 1214an Oiartzungo haranak forua jaso zuen, Oiartzungo Hiri Berriko Kontzejua izena hartuta.Kontzeju horretan Elizalde, Altzibar, Iturriotz (egungo Oiartzunen) eta Orereta auzoak zeuden (egungo Errenterian).

Alfontso XI.a Gaztelakoak, 1338an, Villa Nueva d'Oyharçu (Oihartzuko Hiri Berria) herriari onartu zion Pasaiako portutik garraiatutako salgaien gaineko zenbait zerga ordaintzetik salbuetsita izatea. 1340an, errege hark berak Villa Nueva d'Oyarçun (Oiartzungo Hiri Berria) herriaren forua berretsi zuen, eta Pasaiako portutik Errenteriara deskargatutako salgaiek erregeren eskubideak beste zergarik ez ordaintzeko agindu zuen. Herri horretan erregeari errenta ordaintzen zitzaionez, bada, Renteria izenaz ere ezaguna zen; izan ere, badira 1368ko dokumentuak, herriari Renteria deitzen zitzaiola adierazten dutenak.

Villa Nueva de Oyarçok, sortzetik beretik, legearen aldetik arazoak izan zituen bailarako beste herrixkekin, eta horren eraginez 1453an Oiartzun bailarako beste zatia ere herri bihurtu zuen Joan II.ak (geroago Oiartzun izango zena). Lurrak banatzeko bi herrien arteko arazoak zirela kausa, Villa Nuevako herritarrek, Oiartzungoekin zerikusirik ez izateko eta bi herriak bereizteko, Renteria izen ofizialtzat hartzea erabaki zuten.

Herriaren euskal izen ofiziala Errenteria da. Errenteri edo Errenderi ere erabili dira maiz. Errenteria Renteriaren euskal aldaera da, euskarak r-z hasitako hitzei bokal protetikoa (a- edo e-) aurretik gehitzeko joera du-eta. Ohikoa izan da euskal formaren erabilera, nahiz eta duela urte batzuk arte izaera ofizialik ez duen eduki. Gaur egun herriaren izen ofiziala (baita gaztelaniaz ere) Errenteria da.

Azken hamarkadetan, Errenteriako zenbait herritarrek euskal izenak Orereta izan beharko lukeela aldarrikatu dute, herria sortu zen lekuan zegoen herrixkaren izena, hain zuzen ere. Helburu horrekin, Orereta, izena eta izana izeneko azterketa (Luis Elberdin sexologoak idatzia) aurkeztu zitzaion Euskaltzaindiari, Orereta izena onar zezan. Euskaltzaindiak erantzun zuen Errenteria dela herriaren euskal izena; era berean, nabarmendu zuen izen horren oinarrian dagoen rentería gaztelaniazko izena Euskal Herrian baizik ez dela erabili.

Egun, hainbatetan Errenteria-Orereta forma bikoiztua erabiltzen da, herriko bi joera horiek biltzeko asmoz. Horrela egiten du, esaterako, eskualdeko euskarazko egunkari Oarso-Bidasoko Hitzak.

Errenteriak udalerri hauek ditu mugakide:

Errenteriak hainbat auzo du. Erdialdea eta alde zaharra izan ezik, auzo gehienak goiko aldeetan daude, erdigunetik malda handiek bananduta. Errenteriak mendi edo baserri giroko auzoak ere baditu, Zamalbide kasu.

Herriko udal webgunean zerrendatuta daude Errenteriako baserrien izenak, 100 baino gehiago daudelarik Haien artean aipatu ditzakegu Añabitarte, Arramendi, Ataño, Barin, Baringarate, Egiluze, Larzabal, Listorreta, Tolare, Txirrita, Txoritokieta, Xenpelarre eta Zamalbide.

Ingurune naturalari dagokionez, Urdaburu mendia da (598 m) herriko ikurra eta tontorrik aipagarriena. Oiartzun ibaiak, bestela, udalerria zeharkatzen du izen bereko herritik etorrita eta Pasaiako Badiaranzko bidean. Bestela, Añarbeko urtegia ur biltegi nagusia.

Alfontso XI.a Gaztelakoak sortu zuen 1320. urtean, eta Donostiako Forua eman zion. Aurreko mendean Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Nafarroako Erresumatik Gaztelako Erresumara pasa ziren. Hondarribia Nafarroan zegoenez, Gaztelako Herriaren sorketa-agirian Villanueva de Oiarso izenez agertzen baldin bada ere, (Er)renteria deitzen hasi zitzaion berehala, bertan egiten ziren itsas-merkataritza jarduerak zirela eta. 1491an Villanueva de Oiarso, Renteria deitzera pasatu zen. Leinu gerretan Errenteria ganboatarren aldean kokatu zen, eta horrela oinaztarren erasoak jasan zituen, Oiartzun aldetik bereziki. 1476 urtean, herriko etxeak erre eta hildako asko utzi zituen erasoa izan zen.
Antzinako mapan ikus daitekeenez, garai hartan Ugarritza inguruan (Ugarritza-Olibet auzoa gaur egun) ontziola baino ez zegoen. Herria harresi barruan zegoen, Kapitain Etxea, Udaletxea eta Andra Mari parrokia ere bai. Harresia ibaia eta itsasoarekin babestuta zegoen, eta lurretik zetozen erasoetatik defendatzeko lau dorretxe zeuzkan: Torrekua, Morrontxo, Zubiaurre jauregia, eta Mikelazulo atea.

Marea goian zegoenean Errenteriako harresietaraino heltzen zen itsasoa garai haietan. Biteri kalea eta Niessen aldea padura eta itsas-eremuak ziren. Ia Madalena ermitaraino heltzen zen itsasoa.Gaur eguneko Madalen kalean zeuden harresitik kanpo bizi ziren arrantzale pobreen etxeak, bertaraino heltzen zen itsasoa. 

Industria izan zen urte luzez udalerriko jarduera nagusia. Industriek zer-nolako dinamika zuten herrian eta zer-nolako lotura bizitza sozial, politiko eta ekonomikoarekin aintzat hartuta, aro garaikidean sei garai desberdin hauek bereizi daitezke:

Aro modernoan Ontziolak izan ziren ekonomiaren motorra. XVI. mendetik XVIII. mendera bitarte Ugarritzan zegoen ontziola Europa mailan punta-puntakoa izan zen. 1590tik 1730era Errenteria Euskal Herriko ontzigintzan zentro nagusietako bar izan zen; nahiz eta urte horietan ontzigintzarako oso urte zailak izan ziren. Bai ontzien eraikuntzan eta bai burdinaren manufakturan, herrian garai hartako teknologiarik modernoena aplikatu zen. Urte haietan, itsas-industria izan zen hiriko garrantzitsuena, bai sortutako aberastasunagatik, bai erabilitako eskulanagatik.

Gipuzkoako ontzigintzaren sektorea XVI. mendean nagusienetako bat izan zen. Kapital asko sortu eta mugitu zen bere inguruan. Horrek herrian aldaketa oso handiak ekarri zituen, bai inguruan, bai gizartean ere bai, eskulan asko kontratatu baitzen, bai sektorean zuzenean bai beste sektoreetan (burdingintzan eta egurgintzan, esaterako). Inguruan, gainera, azpiegiturak eraiki behar izan ziren materialak gordetzeko eta langileei ostatu emateko. Fanderian industria-gune handi bat eraiki zen: Renteriola-Olaldeko Ainguren Errege-Fabrika eta gero “Fanderia” bat.

Garai haietan sortu ziren lehen lantegiak hauek izan ziren: Sociedad de Tejidos de Lino (1845), Salvador Echeverría y Cía. (1855), Sorondo Primos (1857), Gamón Hermanos (1858), Saturio y Timoteo Arizmendi (1858) eta Real Compañía Asturiana (1859)

Industrializazioko lehen aldi horretan aldaketa handiak gertatzen hasi ziren Errenteriako egitura ekonomikoan, egitura demografikoan, hiri-egituran eta gizarte-egituran. Hiru mila biztanle baino gutxiago zituen, eta horietatik mila baserrietan bizi ziren. Industriako langileen proportzioa, biztanle guztiekiko, historia osoko handiena zen. Une hartan, Errenteriak nekazaritzatik eta arrantzatik bizi zen herri izateari utzi zion, eta herri industrial bilakatu zen pixkanaka.

Garai honetan sortu ziren lantegi hauek: 1886 an La Ibérica (galletak); 1894an Albayalde (pinturak); 1890ean Vasco-Belga (paper-fabrika); 1892an Fabril Ibero-Belga (tapiztegia); 1892an La Margarita (destilategia); 1897an Euskaria (sagardoa); 1899an Fabril Lanera (artilea); 1901ean Manufacturas el Yute (ehunak); 1902an Mármoles San Marcos (marmola); 1903an Henry Garnier (destilategia); 1903an Molinao (irinak); eta 1912an Papelera Española (papera).

Frankismoaren lehen aldian, Estatuak gogor zuzentzen eta kontrolatzen zuen ekonomia, baldintza eta baimen ugari behar iren enpresak ireki edo handitzeko eta lehengaiak edo makinak inportatzeko. Paper eta baimenen egitura hartan, handiak ziren eraginkortasunik eza eta ustelkeria, eta enpresen hornidurarako nahiz garapenerako arazoak eragin zituzten. Horrez gainera, biztanleen bizi-maila eta merkatuaren kontsumo-ahalmena nabarmen murriztu ziren. Hala eta guztiz ere, Errenteriako industria batzuek lehiakortasuna mantentzea eta areagotzea ere lortu zuten.

Estatuak autarkismoari uko egin zionean, udalerriko hazkunde-parametro guztiak izugarri hazi ziren. Lantegien kopurua, industriako langileen kopurua eta produkzioaren kantitatea eta kalitatea oso bizkor handitu ziren, eta oso kopuru altuak lortu zituzten. Ekonomia industriala bizkortu egin zen. Egia da zenbait lantegi garrantzitsu itxi egin zituztela: Pakers galleta-fabrika, 150 emakumezko zein gizonezko langile izatera iritsi zena; manta-fabrika, Papresa paper-fabrikan kokatua, 100 bat langile zituena, eta Fabril Lanera, S.A, 200 langilekoa. Baina, aldi berean, beste asko sortu ziren, eta metalurgikoak izan ziren nagusi. Ondorio gisa, industria-sektorean ziharduten herritarren kopurua % 69koa izan zen 1960an. 1965ean, 216 enpresa industrial zeuden, eta 4.000 pertsonari baino gehiagori ematen zieten lana; hau da, hiru langiletik bi fabriketan aritzen ziren. Enpresa horietako asko txiki samarrak ziren arren, 100 langile baino gutxiagokoak, asko ziren, eta ehunka pertsonarentzako lana zuten. Eta gainera, hurrengo urteetan ere hazten jarraitu zuten.

Desindustrializazio fase luzeari aurre egiteko, eta Herri Bizia berpizte ildoaren baitan Errenteria 2025 Plan Estrategikoa garatu zuen Errenteriako Udalak herriko eragile sozial eta ekonomikoekin batera.

Errenteriako biztanle kopuruaren igoera oso handia izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera. Errenteria industria handiko gunea izaki (Papelera española, Niessen, CAMPSA...) eta ondoan industria gune garrantzitsuak edukita (Pasaiako portuaren ingurua batik bat), etorkin ugari heldu ziren herrira, sortutako lan eskaintza ugariak baliatzera. Langileotatik batzuk Gipuzkoakoak eta Nafarroakoak ziren, baina gehienak krisialdi latza zuten Espainiako lurraldeetakoak ziren, Extremadura, Gaztela eta Leon eta Andaluziakoak batik bat. Errenteriak biztanle kopuru gehiena 1975. urtean izan zuen, 46.360 herritarrekin.

Etorkin horientzat batez ere auzune handiak eraiki ziren, ia planifikaziorik gabe. Horren adibidea Beraun da. Horrek guztiak Errenteriaren itxura eta gizarte antolaketa guztiz aldatu zuen eta hirigintza arloan hainbat gatazka sortu. Errenteriako egungo hiri antolaketa kaotikoa (auzo berrietan zuzentzen ari dena) 1960 inguruko eraikitze horren ondorio da.

Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena aurkeztu zuten herriko alderdi guztien adostasunarekin eta Argituz elkartearen eskutik, Julen Mendozaren agintaldian. 2015eko otsailean argitaratu zuten txosten mardula, eta bertan aipatutako tarte historikoan herrian edo kanpoan bertako herritarrek jasandako erailketak eta motibazio politikoa zuten bestelako indarkeria agerpenak jasotzen dituzte. Halaber, Miguel Buen, Angel Maria Elkano, José Manuel Ferradás, José Manuel Herzog, Garazi Lopez de Etxezarreta, Mari Jose Molina, Maite Peña, José Ángel Rodríguez eta Mikel Ugalderen testigantzak jaso zituzten.

Euskal Herriko lehenengo udalerria izan zen horrelako urrats bat ematen, eta atzetik Elgoibar, Lasarte-Oria, Arrasate eta Andoain etorri ziren 2018 arte, guztiak Gipuzkoako herriak.

Errenteriak ondoko ikastetxe hauek ditu:

Errenteriak EuskoTrenen trenbide sareko hiru geltoki ditu, Fanderia-Agustinetan, Galtzarabordan eta Gaztaño-Erdialdean. Trenbide hori Topo izenaz da ezaguna. Renferen sareak, halaber, geldigunea du Errenterian, Lezo-Errenteria deitua. Sare horretatik aldiriko trenak (Donostia eta Gipuzkoako hainbat herritara) eta eskualdekoak (Gasteizera doazenak) dabiltza, besteak beste.

Autobus zerbitzu publikoari dagokionez, Errenteriak ondoko linea hauek ditu, beste batzuen artean:

Errenteriako euskara erdialdeko euskarari dagokio, tarteko euskararen parte den bidasoako euskara hitz egiten da bertan, Pasaian, Lezon, Oiartzunen, Irunen eta Hondarrabian bezalaxe. Erdialdeko euskararen, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daiteke hau. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. 2016an herritar euskalndunak %42,91 ziren.

Errenterian ondorengo kirol elkarte hauek daude, besteak beste:

Errenteriako hirigune historikoak Erdi Aroko morfologiari eusten dio kaleen trazaketan, lur zatiketan eta etxadiak osatzeko moduan. Hirigune horretan sartzen dira antzinako herria zena eta baita ere XV. mendeko zabalkundea. Hirigune historikoaren bide nagusia Maddalen kalea da, Herriko Plaza osatuz zabaltzen den antzinako izkina.

Goiko kaleak, Eliz kaleak, Erdiko kaleak eta Beheko kaleak osatzen dute garai bateko harresiz inguratutako hiribildua. Hirigune hori handitu egin behar izan zen XV. mendean biztanle kopurua handitu zelako, Kapitanenea, Andra Mari eta Santsotena kaleek osatzen zuten hirukiaren bidez. Orduan beste harresi bat egin zuten herriko espazio berri horren inguruan. Apenas gelditzen da harresien arrastorik, baina Goiko kalean Torrekoa eta Morrontxo dorretxeek zutik diraute oraindik ere. Bi dorretxe horiek harresiaren zati ziren eta Nafarroako ateko sarrera zaintzen zuten.

Eraikinen tipologia era askotakoa da baina hiru eta lau solairutako mehelindun etxeak nagusitzen dira. Badira aurreko aldeak harrizko kontrahorma artean dituzten etxeak ere, garaieran aurreratzen direnak beheko solairuarekiko eta erremate gisa harburu landuzko teilategalak dituztenak. Aipatzekoak dira oinetxe armarridunak, bereziki, Zubiaurre Jauregia, Arranbide etxea eta Kapitanenea etxea. Hiriguneko eraikin aipagarriak dira, era berean, Jasokundeko Andre Mariaren Parroki Eliza, euskal estilo gotikokoa, eta udaletxea, XVII. mendean eraikia.

Errenteriar ospetsuen artean, Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar bertsolaria, Koldobika Jauregi Jautarkol eta Mariasun Landa idazleak, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria, Antonio Valverde margolaria eta Jesus Maria Zamora futbolaria ditugu, besteak beste.




#Article 94: Euskal mitologia (2996 words)


Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristauak zein paganoak.

Antzinako euskaldunen erlijioak, neurri handi batean, ez zuen osorik iraun kristautasuna Euskal Herrira IV-XII. mendeetan iritsi ondoren, nahiz eta egungo uste batzuk Paleolitotik etorri ahal diren. Jatorrizko sinesmen-sistema horri buruz dakigunaren gehiengoa kondairen eta toponimoen azterketan eta praktikatutako erritu paganoen erreferentzia historikoetan oinarritzen da. Sinesmen-sistema edo erlijio honen pertsonaia nagusia Mari da, leizeetako jainkozko, zerutik hegalari, ezaren eramaile, gainerako jeinuen agintaritzat hartzen dena. Bere ezaugarriei adituta, Lurraren sinbolotzat hartzera jotzen da, hala honen pertsonifikazioa, beharbada. Gainera, beste izaki eta leku mitologikoen ezaugarrietatik abiatuta, erlijio ktonikotzat joko litzateke, izaki gehiengoa lurrean edo haren azpian bizi direnez, zerua (ortzia) gehienetan jainkozkoak igarotzen diren korridore huts gisa ikusten baita. Lurra (Ama Lurra), izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargi Amandrearen eta Eguzkiaren ama da halaber.

Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizunetan, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da; gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakar. Kondaira sinbolikoak edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan, herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak. Mitoak sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: Batzuek kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta beste batzuk, berriz, lurtarrak dira. Kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin zuen euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu duten alegia askotan ere Bibliako pertsonaien izen-ordezkatzea izaten da: neguko solstizioa = Eguberri, udako solstizioa = Donibane jaia, jentilarri = Sansonarri, Salomon eta abar.

Barandiaranen arabera, antzinako euskal erlijioaren iraupenaren arrazoia Euskal Herriko zenbait eskualdeen kristautze berantiarra izan zitekeen, Europako gainerako lurraldeekin alderatuta, batez ere erromatar harbideetatik urrun zeuden alderdietan. Horren erakusgarri izan ahal dira Aralar magalean aurkitutako kokaleku paganoen aztarnak, XIII. mendekoak. Ez litzateke harritzekoa izango, Mari jainkozkoaren arketipoa, esaterako, gaur egun arte bizirik iraun izana, nahiz eta kasu askotan Eliza katolikoak sinesmen hauek sinkretizatzea lortu ez duenean demonizatzen saiatu dena arren.

Hauek dira euskal sinesmen ez-kristauen informazio iturri nagusiak:

Herri jakintzan biziak bi alde zituen: Berezkoa eta Gogokoa, bata baikorra eta bestea ezkorra. Osotasunean bateratzen dituen indar muina Adurra da, indar boteretsu bezain ikustezina. Adur horren bitartez gizakiek naturaren jarraibideak beren borondatearen eraginez aldatu zitzaketen, bai izaki sakratuei zuzendutako eskakizunen bitartez edo biraoen eraginez, hau da, hitzaren indarrez. Joseba Aurkerenak bere Euskal sinesmen zaharrak liburuan euskal sinismenen ezaugarriak azaltzerakoan mendeetan zehar egindako eraldaketetan (sinismen gehiketen ondorioz) ageri diren arlo hauek nabarmentzen ditu:

Ikuspegi manikeistaren eredua ikusgai daukagu egun eta gauean. Eguna eguzkiaren menpe, gizakientzat zen; gaua, aldiz, ilun eta izugarri, gauekoentzat. Egunez lur barnetan, ilunpetan, bizi zirenak gauez ateratzen ziren lurra menperatuz. Eguna egunekoarentzat eta gaua gauekoarentzat esaerak ongi adierazten duen pentsaera erabat zabalduta zegoen, eta euskal mitologiaren giltzarrietako bat da. Istorio askok erakusten duten bezala debeku hau ez zen hautsi behar, hausleak ez bazuen fin gaiztorik eraman nahi.

Magikoa den mundu honetan gizaki berezi batzuk magiaren bitartez naturaren gertakarietan eragiteko ahalmena dute. Honetarako bereziak diren eginkizun zehatz batzuk aurrera eraman edo bera baino boteretsuagoa den gizaki baten bitartez (apaiz, azti edo sorginen eskutik) lor dezake bere nahiak betetzea. Modu honetan bakarrik ulertu zezaketen zoritzarreko gertaerak edo ezezaguneko gaixotasunen jatorria.

Eginkizun magikoen boterea egindako eskaintzaren pareko erantzuna  jasotzen du eta eskalearen botere magikoaren arabera handiagoa edo txikiagoa izango da eragina. Objetuek ere botere honen indarra aurkezten dute, mundu osoak indar magiko honen partaide baita, eta nahiaren boterearen bitartez edozer gauza irudikatzeko ahalmena baitute. Honela adibidez, kandela mukiak, magiaren eraginez, pertsona baten bizi ariaren iraupena irudika dezake eta gaiztakeri-sorginkeria buruan izanik pizten denean bere erretzearekin, argizaria bezala, irudikatutako pertsonaren osasuna galdu eta kandela mukia bezala bizia murriztuko da.

Hitza sakratutzat zeukaten, eliza-erreguak, sorgin-biraoak eta gizonen arteko hitz-emanak baieztatzen duten bezala, baina hitzaren gainetik irudia boteretsuagotzat zuten, irudiek hitzik gabe esanahia aurkezteko ahalmena bait dute. Bestetan berezko mundu honetaz gain dauden izaki boteretsuei eskakizunak egin eta jakiak edo txanponak eskaintzen zizkieten horren ordainaren truke.

Batzuen ustetan aitzinako Euskal erlijiorik ez zela egon diote, gehienez nekazari profanoen sineskeriak besterik ez, baina badira ideia honen aurkariak ere. Indoeuroparren kultu eta eratorriak aurreindoeuroparrekin nahastu zirelako ustean jatorrizko sinesmen bila dabiltzanak. 

Artxuagak jasota du euskarak gordetzen duen aitzinako sinesmenaren testigu den altxor bat. Esamolde jator hauek dira honen lekuko:

Esamolde hauen atzean dagoen jainkoa gehienentzat ezezaguna bada ere, batzuentzat, zerutiar Jaungoikoa da eta beste askorentzat ezaguna dugun jainkosa izango litzateke,

Mari edota Amalur izan behar da esamolde honen atzean ezkutatzen dan Jainkosa botereduna, bera baita gertakari klimatikoen sortzailea.

Aurkerenak dioen monoteismoa baino Euskal Herriko aitzindarien sinesmen sistema henoteista zela sinetsi genezake. Hau da, jainkotzat zuten beste askoren gainetik osotasunaren sortzaile den Jaungoiko guztiz ahaldun eta boteretsu bat zegoela. Erromatar garaian jasotako euskal irelu jainkoen aztarnak eta asierako kristautasunaren hedakuntzarekin batera santuekiko gurtzak henoteismo honen izatea baieztatzen dute aitzinako euskal erlijioak ondorengo erlijio katolikoaren monoteismoaren barne bukatu zuela ikusirik.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako ezkutuak Euskal Herriko mitologiatik ezabatutako atal bat ezkutatzen dute. Katolikoen Itun Zaharrean ageri dan uholde unibertsalarena hain zuzen, Noe dela medio.

XX. mendeko historiagileentzat zorigaitzean eroritako Esteban Garibaiek 1592. urtean Euskara Babelgo dorrearen hizkuntza banaketatik sortu zela eta lehen eledunak Tubalek gidaturik Iberiar penintsulan geratu zirela idatzi zuen. Tubal, Jafeten semea eta Noeren iloba izandakoa. Baino hori baino garrantzi handiagoko gauza bat esan beharra dago, Filipe II.ak eta bere orduko gorteak gustuko izan zituela uste hauek. Garai haietan Europako jakindunek Itun Zaharrean bilatzen zituzten galderen erantzunak, baita aurkitu ere. Ohitura hau ohikoa zela dirudi, 1603. urtean ingalaterrako errege bilakatu zen Jakue I.a eta Eskoziako VI.ak Itun Zaharreko judutarren Dabid erregearen leinukoa zela aldarrikatu baitzuen. Dena den, euskal mitologiaren azterketan larria honakoa da, Tubalismoaren aurkarien iritziez gain, geratzen zaiguna ezjakina dela. Garibaien hitzek sinesmen zaharrago bat kristautu zuten ezin da jakin, Euskal Herriko kondairetan bada Philemon eta Baucis erromatar kondairaren antzeko den bat. Bertan gizabideak ez betetzeagatik herrialde batek urpean bukatzen du. Erromatar mitologiaren jakitunek uholde unibertsalaren lekukotzat ematen badute ere, euskalduna ere izan zezakeela pentsatu zezakeen beste ikerle bateon batek.

Euskal mitologian barne hartu behar ditugu kristautasunaren inguruko sinesmenak, euskal kutsua dutenak eta Euskal Herrrian jasotakoak behintzat. Gehienak XVI. eta XIX. mendeen tartean hedatu baziren ere Kristautasuna aitzinean azaldu zen Euskal Herrian, zehazki noiz ez jakin harren. Denborarekin Kristautasuna bera ere XXI. mendean mito bilakatu da. Ez hori bakarrik, hortaz aparte, bere zabalkunde eta garatzeko bidean euskal mitologiako hainbat sinesmen bereganatu zituelako ikertu beharra dago. Aldarrikatu beharra dago Euskal mitologiako zenbait sinesmen bizirik mantendu izana Euskal Elizari esker izan dela ere. 

Ezabatzeko ahaleginetan (Mari) edo bereganatzeko lanetan (Olentzero), ezina egina bihurtu da, Euskal mitologiako oroimena bizirik jarraitzea XXI. mendearen hasieran.

Noizbait kristautasuna Euskal Herrira ailegatu eta hedatzen asi orduko aitzinako euskal erlijioa mitologia bihurtzen asi zen.

Honen lekuko dira sorginen eta jentilen akaberaren buruzko elezahar ezagunak. 

Kristau kutsu gehien aurkezten duena Barandiaranek gustora jaso zuen bere liburuetan:

Kondaira honek gehigarri bat du azken jentilaren agerraldiak baieztatzeko:

Herri jakintzak baselizen eraikuntza, burdinaren erabilpenaren zabalkuntza, elizen kanpai-dorreen hotsak,eta Eibarreko eskopetek  Euskal mitologiako izakiek desagerrarazi zituztela sinesten badu ere sinismen hauekiko benetako sarraskia XIX. mendetik aurrera gertatu zen.
XIX. mendeko aurrerapen teknologiko eta sozialak dena aldatu zuten, Juan Aranzadik idatzia utzi zuen bezala:

Ondorengo bi gudate mundialak eta tarteko Espainiako guda zibila Euskaldunen gizarte eta bizimoduak eraldatu zituen Pirineoko bi aldeetan, Europar gainontzeko herrialdeetan antzera. Barandiaranek, Mitologia Vasca liburuan 1959.ko Abenduak 12-an idatzitako Irakurlearentzat izeneko atalean  zati hau irakurri daiteke; Euskal Herriko gizartean gertatzen hari zenaren lekuko:

XXI. mendean Barandiaranek oharrarazten zigun zibilizazio horrek gure artean da eta dena aldatu du. Honen ondorioz gure arbasoen gizartearekin elkartzen ziguten kateek deuseztutak daude iha.  

Euskal mitologiaren inguruan garrantzitsuenetariko bi mito kanpoan uzten dira: Euskararen eta Euskaldunen jatorria.

Batzuen esanetan Atlantidatik gatozela badiote ere elezaharretan gure jatorriak ez daude jasorik, eta egotekotan oraindik ez ditugu aurkitu. Eremu honetatik kanpo jarraitu beharko dute, noizbait norbaitek argituko dituen itxaropenean.

Euskal Herriko XXI. mendeko biztanle gehienak, mendebaldeko gizarte gehienetan bezala, bere arbasoen sinesmenen jatorri eta oinarriak ahazten ari dira. Kristautasunak iraganeko sinesmenak eta ohiturak bereganatu bazituen ere, gaur egun, kontsumismoak bereganatu ditu sinesmen horietan oinarritzen ziren ospakizunak.

XXI, mendeko Euskal Herrian O.H.E.-ek hartu dituzte lehen Sugaar edo Marik zeharkatzen zituzten zeruak. Iraganeko sorginek Halloweeneko gau beltzean elkartzen dira Wicca-ren menpe. Euskal Herriko basoetan ikusezin dan Basajauna Youtuben ageri da. Iraganeko itzal, mamu eta beldurgarri ziran izpirituak gaur parapsikologiaren ikasgai bezala dituzte ikerleek (Iker Jimenez beraien artean dagoela). Zuzidun Txakurraren ordez Lemoizko pantera ageri da etab.

Aspaldikoak ez badira ere mitoak bizirik dirau gure artean.

Iraganeko Euskal mitologiak gaur egungo mitoekin bat egiten du, sinesmen batzuk beste batzuengatik ordezkatuz, lehenagoko euskaldunak bezala ulertezin dituen galderei erantzuna eman nahian.

Mitologia mitoen azterketaz arduratzen den diziplina bezala ere ezagutzen da. Zentzu horretan, antzinako herriek gauzen jatorria azaltzen zuten narrazioen azterketara dedikatzen da. Beste kulturen mitologietan gizakiek egunerokotasunean ikusi daitezkeen gauzentzat erantzun baten beharra zutela dirudi baina Euskal Mitologiak gauzen jatorria baino gizakiaren jokabidea azaltzen du. Erlijio sistema bat baino etika sistema bat dirudi eta hor datza bere garrantzia; zeren, gauzen zergatia garrantzitsua bada gizakientzat, gizabidea garrantzitsuagoa da gizartearentzat, hots taldearentzat.

Hau da elezaharrek ageri duten mezu nagusia, funtzioa eta zentzua. Euskal aitzinako erlijioaren aztarnen aginduak eta betebeharrak Jainkoek gizakien eskuetan uzten dutela etorkizuna legea mantentzen duten bitartean. Honela gizakiek ekinozioen bezperetan egiten dituzten errito zehatzek unibertsoaren gertakariak zuzentasunaz bideratzea behartzen die.  Eta Unibertsoarekiko jokabide hori esparru guztietan ordezkatu behar dala ere nabarmentzen da, naiz lanean, auzoan, etxean, bizilagunekin edo eta bere buruarekin, gizakiak zuzenbidea jarraitu behar du osotasunaren ongia mantentzekotan.  

Mundu hau izakiz beterik dago, mota guztietakoak eta garrantzi desberdinekoak, jainkozkoak edo lurtarrak. Izakirik ezagunenen artean Mari dugu. Mari, zenbait herritan, izaki guztien buru edo amatzat dute, eta gehienetan Dama edo Andrea deitzen dute. Batzuetan Sugaar (Sugoi, Maju) jainkozko arrarekin elkartzen da, ekaitz eta tximista-trumoiak sortuz. Hauen seme dira Mikelats (gaizkia) eta Atarrabi (ongia).

Beste izaki ugari ere badira, taldeak osatzen dituztenak, hala nola laminak, mairuak, iratxoak, jentilak, intxixuak, galtzagorriak eta sorginak, edo banakakoak, hala nola Basajaun, Basandere, Gaueko, Tartalo, Herensugea eta Zezengorria.

Ohikoa da, beste mitologia batzuetan bezala, jainkozkoen zuhaitz genealogikoa edo familia-harremanen irudikapen bat egitea. Hala ere, zuhaitz genealogikoa hori eztabaidagarria da, ezin delako zehazki horrela izan zenik baieztatu. XV. mendearen inguruan honela izan zitekeen ustetan antolatuta dago.

XXI. mendeko Euskal Herriko biztanle gehienentzat beren arbasoen sinismenek benetako gertakizunen kondairak zirela ulertzeak zaila egiten zaie. Baina gure arbasoentzako benetakoak izan beharra zuten, ahoz aho jaso bahit zituzten eta bertan agertutako izenak ezagunak zituztelako. Bai jendearen izenak bai eta irelu eta gainontzeko izaki mitikoenak ere. Baita ere baserri, erreka, baso, mendi, herri eta gertakizun ohiek lekuko izan ziren bestelako lekuen izenak (eta kokaguneak) ezagutzen zituztelako.Guzti horregatik, atsotitzak dioenari zera gehi genezake: izena da izana eta lekuak lekuko.

Honetan ere ez da berezia Euskal Mitologia. Grekoena, adibidez, Mediterraneoko leku zehatzetan kokatzen ditu Olimpo mendiaren gailurrean bizi ziren jainko eta jainkosen semeak eta beraien gertaerak.

Euskal herriko leku askok naturaz gaindiko gertaeren toki dira, edota irelu zein jainko eta jainkosen bizileku. Batez ere leize edo haitzuloak dira, baina baita ere mendi edo mendi-tontorrak dira, malkarrak, urrutiko basoak, zubiak, jauregi eta gaztelu zaharrak, trikuharriak, zutarriak, harrespilak, antzinako baserriak, ibaiak, errekak eta aintzirak...

Horien artean daude:
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak

Euskal Herriaren aitzinako erlijioaren ikerketen barne, euskal egutegia, garrantzizko eztabaida sortarazten duen gaia da. Euskal nekazaritza, beste edozein nekazari gizarte bezela, denboraren neurketa eta gertakizun astronomikoen ezagutzan oinarritzen da.

Lehen esan dugun bezala euskaldunen oinarrizko denbora eguna eta gauean banatzen bazen ere nekazariek denbora hilabeteetan neurtzen zuten beraien bizia eta eginkizunak gauzatzeko.

Baina bizi modu hori euskaldunentzat gauza berri bat zela ohartarazten gaituzte Basajaunei ostutako nekazaritza jakintzak. Hori baino lehenago denbora izendatu eta neurtzeko modurik egongo zen, noski. Astarloak jaso zuenez bere garaiko euskal herritarren artean (1803)  urtea bi urtarotan zatitzen zen, udia eta neguba, udak, udaraldia izanik, apiriletik irailera irauten zuen eta neguak irailetik apirilera. Hauetatik eratorri ziren ondorengo urtaroaren izenak.

Urtaroetan sartu gabe esana beharra dago nekazariak beraien eginkizunak oneratzeko egutegiaren zehaztasunean oinarritu behar direla eta zehaztasun horrek zeruan duela erantzukizuna.

Ziurtasun osoz esan genezake Ilargian oinarritzen zela aitzinako euskal egutegia. Ikerle denek ez dute honetan zalantzarik, erraz ikusten baita hilabete hitza ilargi eta bete hitzen gehiketaren emaitza dela. Estrabonek idatzitako ilargiarekiko gurtza jainkotzat zutela baieztatzen duen harren ez dugu ahaztu behar hil eta argi hitzen gehiketaren emaitza dela, askok zalantzan jartzen badute ere.

Hilabeteen izenak euskalkien eta kanpoko kulturen arteko emaitzak aurkezten dituzte. Latinetik eratorriak dira martxoa, martia, mahiatzea, mayatza, aboztua, abuztua eta Setemer. Abendua, adibidez, kristau jatorria du, Beste izen batzuk illa (hilabete) hitza osagarri bezala erabili eta latinezko beste batekin nahasturik ageri da, apirilla adibidez aprilis-etik...

Hilabete bakoitzaren izena esanahia bat du, baina hori baino garrantzitsuagoa da bere baitan jasotzen diren eginkizunak. Ospakizun garrantzitsuenak bezperan suertatzen dira, gizakiek eskakizun erritoen bitartez gertakizunak eragiten bahit dituzte, San Joan gauean, adibidez, egindako suak eguzkia erakarri eta gauaren iraupena laburtzen du, ez San Joan eguna dalako baizik eta bezperan beharrezko erritoak ongi egin direlako.

Hamabi hilabete urte bat osatzen dute. Hilabete hitza argi ikusten den bitartean urte hitzaren esanahia ilun ailegatu zaigu gaur eguneraino.

Hilabeteen izenek erromatarren nekazari egutegiarekin duen parekotasuna beraiengandik jaso genuela adierazten gaituzte, Septimana (astea) bezala.

Denbora banaketaren barne astearena eztabaida gehien sortu dituen gaia da.

Hasteko, astearen neurria zein zen eztabaidatzen da. Adituek ez datoz bat asteak osatzen zituen egunen kopuruan. Ikerle batzuk hiru egunekoa izan behar zuela diote, asteko hiru lehenengo izenen arabera: astelehena, asteartea eta asteazkena. Beste batzuk ordea bostekoa zela diote, osteguna eta ostirala barne aurreko hiru egunei lotuak zeudelarik, beste egutegi batzuetan ikusitakoaren arabera. Baino bi ikuspegi hauek nahasturik dabiltzala defendatzen dutenek ere badira, Euskal Herriko egutegia ilargitarra zela ohartaraziz.

Astearen nahastearen eztabaidak antza denez luzaroako iraungo du ikerlari zahar eta berriek, gaia osatzen duten arabera, iritzi eta proposamen berriak aurkezteko joera bait dute. Argi dagoen gauza bakarra denbora neurri arrotza zela da. Azkuek jasotako kondaira batetan esaten den arabera:

Lehen aipatu dugunez, astearen nahasteen apartez, urtea dugu itzuli gabeko denboraren neurketarekiko atal nabarmenetariko bat.

Errenteriako agure batek bere semeari errietan noiz urtuko zaren? galdetu zion. Zer esan nahi zuen galdetuta gazteleraz bere semea ura bezala noiz bideratuko zen galdetu ziola erantzun zuen. 
Berez hori da urtea hitzaren esanahia.
Euskaldunek eguberri bezperan abestutako zenbait gabon kanten bitartez izotzak urtu, eguberriaren etorrera bideratu eta, honi esker, urte berri baten sorrera eragiten dute.

Kantu honen oihartzunak, herriz herri gehien errepikatzen diren esaldietan, astearekin zer ikusia baduela sumatu daiteke:
Ur goiena ur barrena,
uraren gainean lehena eta azkena

Kosmogonia baino Kosmokronia da euskal mitologian agertzen diren izaki jainkotuen esparrua.

Ukaezina da Barandiaranen ekarpen handia, euskal mitologia zaharra jasotzen eta kontserbatzen. Barandiaranentzat, euskal mitologia eta erlijio berak, euskal gizakiaren arazo oinarrizkoenei erantzuteko erak dira. Barandiaranek euskal kultura zaharraren mugak gaur egungo Euskal Herriko mugetatik haratago zabaltzen ditu, Pirinio guztiak eta beraien alboko eskualdeak hartuta. Artzaintzaren kultura zaharrarekin lotzen du fenomeno hori, toponimia, transhumantziako bide zaharrak, erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioak, mairubaratz eta trikuharrien guneak mendikatea guztian zehar...

Pirinioetako eta Euskal Herriko mitologiek batasun bat osatzen dute. Hala ere beraien mugak ez daude erabat zehazturik, Greziar mitologian zein Erromatar mitologian bezala. Lan gutxi egin da euskal mitologiaren oinarrietan sakontzeko, eta bere pertsonaiak, Jainko-Jainkosak eta heroiak sistematizatzeko.

Marliavek aipatzen dituen horretarako zenbait arrazoi hauek dira:

Ez dugu oinarrizko azalpenik Mendien sorreraz, bertako gizakien sorreraz, bertako jainkozkoen eta ireluen sorreraz... laburbilduz, ez dugu saga eusko-piriniar bat, eta nahiz eta mitologia honen zenbait pertsonaia eta narrazio ezagutu, oso zatituta azaltzen zaigu dena, eta bakoitzak bere papera ahaztu egin du osotasunean.

Hala ere, argi dago mito eta elezahar multzo handia dagoela Pirinioetan eta Euskal Herrian, nahiz eta inolako narrazio epikoak bultzatu duen Euskal-Piriniar panteoi bakarra. Hau ematen da munduko beste lekuetan ere, Andeak mendilerroan esate baterako.

Jakina, munduko mendi multzo gehienak Jainko-Jainkosen bizileku dira, eta gurea ez da salbuespena. Badakigu antzinako euskaldunek mendi gailurrak jainkotu zituztela, baina epigrafiaz gain, hutsa dakigu Xuban, Aste, Ageion, Basaertis edo Arixoren ezaugarriez. Olivierrek baieztatzen du Pirinioetako hegoaldean zenbait ikerle eta folklorezalek egindako aspaldiko lanari esker, gauza gehiago jaso dela iparraldeko isurialdean baino. Hala ere, ahozko tradizioa da askotan ezagueraren iturri bakarra, bere muga guztiekin. Olivierrek azpimarratzen du behar bat euskal mitologia piriniarra ikertzerakoan: ondo bereizi behar dira jatorrizko istorioak, herriaren ahozko tradizioan iraun dutenak, eta tokian tokiko sasijakintsuek asmatu eta apaindutakoak. Olivierren ustez, bestalde, Pirinioetako mitologiak indoeuropar mitologiarekin zer ikusi handia du. Amaitzeko, Olivierren ustez, euskal kutsuak estaltzen ditu Pirinio guztiak, maila ezberdinetan baina osorik. Toponimiak, etnologiak eta antropologiak horren berri ematen digute. Gainera, Pirinioetako populazio honek nahasketa handiak izan ditu beste kulturekin urteetan zehar, eta egungo egoera horren ondorioa da. Eliza Katolikoak ere hainbat mito eta elezahar kristautu du bere interesen arabera, baina egun sinesmen zahar horiek galtzeko arriskurik handiena azken hamarkadetan Pirinioetan izaten ari diren aldaketa handiak eta modernitatea bera dira.

Hartsuagak euskal mitologiaren inguruan zenbait liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetan doktoretza tesia egin zuen, mitologiaren ahozko transmisioa aztertuta.

Bere ikerketen arabera eta bere esanetan, euskal mitologiari dagokionez, ahozko kontakizun bildumen artean kanpoko elementu arrotzak bereganatu dituela pentsa dezakegu. Hauetatik eskema ideologiko jatorraren barne sartu direnak baliagarriak izanen dira euskal mitologia aztertzeko. Indoeuropearren eskemak mantentzen dituzten hainbat kondairek bat egiten dutenez euskal mitologiakoekin horiek zabal zitezen eta ahalbideratu duen ideologiaren azterketa proposatzen du.

Euskal mitologia iturri emankorra izan da XX. mendeko artean, batez ere literaturan eta eskulturan. Aipagarria da Nestor Basterretxea eskultoreak eginiko Euskal serie kosmogonikoa izeneko eskultura bilduma, 1972tik 1975era bitartean egindako 18 eskulturek osotua (17 zurezko eta 1 brontzezkoa), izaki mitologikoetan, naturaren indarretan eta euskal kulturakoki objektu tradizionaletan oinarritutaeta Patxi Xabier Lezama Perier eskultoreak eginiko Euskal mitologia izeneko eskultura bilduma.




#Article 95: Antigua (Donostia) (333 words)


Antigua (gaztelaniaz, El Antiguo) Donostiako auzo bat da, Kontxako badiaren mendebaldean dagoena.

Historikoki Donostiaren sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen Loretopea lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua. Komentu hura lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean ageri da. Hortik dator hiriaren Sanct Sebastianum erdal izena, gerora San Sebastian bilakatuko zena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea, eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Hala ere, XIX. mendean zuten toponimoak erdaratzeko ohituraren eskutik, Loretopeko hitza entzutean, Lorito pico edo antzekorik ulertuta, Pico del Loro hasi zitzaion deitzen gaztelaniaz.

Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean, Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokienez. Donostiatik tunel batek bereizita, Donostiara noa esan ohi du oraindik jendeak, hiriaren erdialdera doanean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lizarriturry y Rezola, Cervezas el León, Suchard...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguatar askoren joana -eta era berean kanpotarren etorrera- ekarri badu ere, Donostiarekiko nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da (Jose Matia Calvo euskal enpresaria eta filantropoaren omenez), biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.

Azken urteotan asko zabaldu da auzoa, Ondarreta eta Benta Berri aldeak ere Antiguan sartu baitituzte. Gainera, Antiguan kokatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola eta abar.

Ondarretaren mutur batean Haizearen orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko artelan ospetsua, artelanaz gozatzeko ez ezik itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko ere jende askok baliatua.

Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen enpresa Donostiako Tranbia Konpainia da eta Donostiabus edo Dbus moduan ezagutzen da. Antiguako autobus lineak ere Dbus-ek kudeatzen ditu. Dbus hiri-barruko zerbitzuak 42 linea ditu guztira. Horietatik 9 gaueko zerbitzuak dira eta 2 zerbitzu bereziak. Antiguatik igarotzen direnak berriz, 12 dira.




#Article 96: Euro (338 words)


Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari Eurogunea deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Euroa 100 ehunetakotan zatitzen da. Europar Batasuneko agiri ofizialetan euro eta cent erabiltzen da, beti singularran.
 
Billeteak (5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500) hamabietako herrientzat berdinak dira. Txanponak ordea (1, 2, 5, 10, 20 eta 50 ehunetakoak eta 1 eta 2 eurokoak) aurrealde berdina dute baina atzealdea herrialde bakoitzean berezia da.

Txanponak, Estatu bakoitzean atzealde ezberdina du.

Billeten disenua Robert Kalinarena da, Austriako Banketxe Nagusikoa. Txanponen aurrealde arruntaren disenua Luc Luycxren lana da, Belgikako Errege Txanpon Fabrikakoa.

Euroa ECUren ondorengoa da, Europako Diru Unitatea (European Currency Unit).

Euro ikurra, Europako Batzordeak disenatua, epsilon (ε) greko hitzaren arabera eginda dago. E Europako iniziala zelako aukeratu zen. Bi marrak, euroko egonkortasunari buruz dio.

Euroko nazioarteko txikigarria EUR da, eta Normalizaziorako Nazioarteko Organizazioak erregeistratu du ISO;

Dibisa hasi zen ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean, hamaika herrialdeen artean, euro-gunea: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Portugal. 2001eko urtarrilaren 1an Grezia erantsi zen euro-gunera eta 2007ko data berean, Eslovenia. Hala ere, txanponak eta billeteak egiteko denbora behar zen eta lehenagoko txanponak bizi ziren beren herrietan, beren kotizazioa galduta, ordaintzeko modura 2002ko urtarrilaren 1era, eurokoak aldatu zirenean. Euro eta lehenagoko dirua elkarrekin bizi izan ziren hilabete batzuk, aurreko dirua betiko desagertu arte.

Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Bulgaria, Polonia eta Suediak ez zuten euroa onartu.

Herri batzuetan 1 zentimo eta 2 zentimoko txanponak kendu nahi dituzte, bere egin-prezioa bere balio-prezioa baino handiagoa delako. Susmatu den irtenbidea: prezioak ez aldatzea baina ordaintzeko unean, prezioak biribiltzea.




#Article 97: Euskal Irrati Telebista (424 words)


Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskara normalizatzeko helburuarekin 1982an Eusko Jaurlaritzak sortua. Eusko Legebiltzarraren agindupean dago.

Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB 4, ETB Sat eta EITB Musika kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundea da, baina haren kateek Iparralderako eta Nafarroa Garairako ere emititzen dute.

Gaur egun enpresa talde bat da, zeina hurrengo hauek osatzen duten:

 

Euskal Irrati Telebista, Televisión Españolaren atzetik, estatuko telebista katerik zaharrena da; frankismoaren garaian euskarak jasan zuen atzerakadaren erruz, gure hizkuntza ahul zegoen. Hala, demokrazia iristean eta Eusko Alderdi Jeltzalea legeztatzean, euskara indartu eta normalizatzeko plana prestatu zuen. Bertan, berebiziko garrantzia zuten komunikabideek, bereziki, irrati eta telebistak. Ondorioz, 1977ko hauteskunde orokorretarako programan, EAJtak euskal irrati-telebista publikoaren sorrera zeraman programan, eta bi urteren buruan, jeltzaleen eskakizuna jaso egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan. 1980. urtean EAJk hauteskunde autonomikoak irabaztean, EITBren sorrera martxan jarri zen Ramon Labaien kultura sailburuaren gidaritzapean.

Egitasmoa abian jartzea ez zen zailtasunik gabea izan, hala teknikoak nola politikoak. Espainiako Gobernuak askotariko trabak jarri zituen proiektua aurrera atera ez zedin, horretarako kontzeptualki zein teknikoki oztopoak jarriz, hala nola, seinalea igortzeko bitarteko teknikoak Bidasoako mugan atxikiz, azken une arte. Guardia Zibila ETBren instalazioetara bidaltzeko mehatxua ere egin zitzaion Labaien kultura sailburuari. PSOEko gobernuaren etorrerak ETBri buruzko tentsio politikoa zertxobait baretu zuen.

Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Iurretan utzitako lurzoru batzuetan instalazioak eraikitzen hasi ziren, garaiko teknologia puntakoenarekin: espainiar estatuan lehendabizikoz matrize kommutatzaileak erabili ziren edota Umatic magnetoskopioak. Bestetik, Labaienek berak Irrati-Telebista eskola sortu zuen Donostian kazetari eta aurkezleak prestatzeko, eta Jaurlaritzaren Gasteizko soto batean, telekomunikazio formakuntza eskaintzen zen gerora emititu ahal izateko. Horrez gain, lehen teknikari taldea Hanburgon trebatu zen 1982. urtean.

Lehen emisioa 1982. urteko gabon zahar gauean izan zen, Garaikoetxea lehendakariaren mezua. Presaka hasi ziren emititzen, oraindik Iurretako egoitza guztiz amaitu gabe zegoen eta langile guztiek Jaurlaritzaren izenean egiten zuten lan EITB artean erregistratu gabe zegoelako. Izan ere, garai nahasiak ziren, trantsizioan erabat murgilduta, eta Jaurlaritzako kideak beldur ziren euskara normalizatzeko plana atzera botako ote zuten.

Hazkunde honek kate gehiago ekarri ditu berarekin: 1986. urtean ETB2 sortu zen, gaztelania hutsean, 2001ean ETBSAT eta Canal Vasco, diasporako euskal herritarrei zuzenduta, eta 2008an ETB3, haurrei zuzendutako euskara hutseko katea. Era berean, teknologia hobetuz eta modernizatuz joan da telebista publikoa, eta hala, Euskal Autonomi Erkidego guztian zehar banatutako sekzioak 32.000 m2 Bilboko egoitzan batu ziren 2007. urtean, edota LTD eta Bereizmen Handiko teknologietara moldatu da lan-taldea.

EITBren zuzendariak 1982tik hauek izan dira:




#Article 98: Espainia (3450 words)


Espainia (,  ahoskatua), ofizialki Espainiako Erresuma (), hego-mendebaldeko Europako estatu burujabea da, Iberiar penintsularen bost seiren hartzen dituena; horrezaz gainera, Balear uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; Ceuta eta Melilla autonomia hiriak iparraldeko Afrikan; eta uharte txiki batzuk Alborango itsasoan, Marokoko kostaldearen aurrean. Mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoarekin du muga, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko golkoarekin (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneoarekin, eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Marokorekin (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). 504.645 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 46.464.053 biztanle zituen. Hiriburua Madril da.

Espainiako 1978ko konstituzioaren arabera, Espainia estatu sozial eta demokratikoa da, gobernu-formatzat monarkia parlamentarioa duena. Munduko hamalaugarren ekonomia da, BPG nominalari dagokionez. Nazio Batuak, Europar Batasuna, Eurogunea, Europako Kontseilua eta NATO erakundeetako kidea da. 

 izenaren jatorria latinezko  da, Iberia izendatzeko erromatar izena. Hispaniaren jatorria, berriz, ez da argia: batzuek diote Ispanihad («untxien lurra» edo «izkina») hizkuntza punikotik datorrela, eta Espainiaren kokapen geografiaren ondorioz jarri zitzaiola izena; Hadrianoren garaiko Espainiako erromatar txanponetan ere, untxi bat ere agertzen zen.

Espainiako hego-mendebaldeko Europan dago, eta Iberiar penintsula gehiena hartzen du; horrezaz gainera bi uhartedi (Kanariak eta Balear uharteak) eta iparraldeko Afrikako bi hiri, Ceuta eta Melilla, eta zenbait uhartetxo, Chafarinak, Peñón de Alhucemas, Peñón de Vélez de la Gomera eta Isla Perejil, ere hartzen ditu.

Mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoarekin du muga, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko golkoarekin (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneoarekin, eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Marokorekin (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). Lehorreko mugak 1.920 kilometro luze dira: 1.214 kilometro Portugalekin, 623 kilometro Frantziarekin, 63,7 kilometro Andorrarekin, 15,9 kilometro Marokorekin) eta 1,2 kilometro Gibraltarrekin.

Espainiak bi uhartedi hartzen ditu barne, Kanariak Ozeano Atlantikoan, eta Balearrak Mediterraneoan, eta zenbait uharte txiki Mediterraneoan. Uharte handienak hauek dira:

Espainia herrialde menditsua da, goi-ordoki eta mendilerro ugarirekin. Batez besteko garaiera handia du, 660 metro, Europako bosgarren handiena Suitza, Austria, Liechtenstein eta Andorraren ondotik. 

Iberiar goi-lautadak hartzen du Espainiaren erdialdea, Erdialdeko Sistemak bitan zatitua: Iparraldeko azpi goi-lautada (batez besteko garaiera 800 metro) eta Hegoaldeko azpi goi-lautada (600-700 metroko garaiera). Goi-lautadaren inguruan zenbait mendigune daude: Galizia-Leongo mendigunea (Pena Trevinca, 2.127 metro) ipar-mendebaldean; Kantauriar mendikatea (Torre Cerredo,  2.650 metro eta Peña Prieta, 2.538 metro) eta Euskal Mendiak (Aitxuri, 1.548 metro) iparraldean; Iberiar mendilerroa (Moncayo, 2.316 metro) ipar-ekialdean; eta Sierra Morena (Bañuelas, 1.324 metro) hegoaldean.

Goi-lautadaren kanpoko mendiguneak hauek dira: iparraldean, Kantauri itsasoaren eta Mediterraneoaren artean, Pirinioak (Aneto, 3.404 metro, eta Monte Perdido, 3.355 metro); ipar-ekialdean, itsasertzaren paraleloan, Katalunia Kostaldeko Mendilerroak; eta hego-ekialdean Mendikate Betikoak, Azkenik, bi sakonune handi daude: Ebroko sakonunea, Pirinioen, Iberiar mendikatearen eta Katalunia Kostaldeko Mendilerroen artean; eta Guadalquivirreko sakonunea, Sierra Morenaren eta Mendikate Betikoen artean. Uharteetan Tenerifeko Teide (3.718 metro) nabarmentzen da, Espainiako gailurrik gorena.

Hiru isurialde daude Espainian:

Tajo (1.007 kilometro, 863 Espainian), Ebro (910 kilometro), Duero (897 kilometro, 684 Espainian), Guadiana (744 kilometro, 602 Espainian), eta Guadalquivir (657 kilometro) dira luzeenak.

Orografia eta kokapen geografikoaren eraginez, oso klima desberdinak daude Espainian. Hiru klima eremu nagusi daude, Köppen klima sailkapenaren arabera:

Mota nagusi hauez gain, klima kontinentalak eta borealak (Dfc, Dfb / Dsc, Dsb) agertzen dira Pirinioetan, eta baita Kantauriar mendikate, Erdialdeko Sistema, Sierra Nevada eta Iberiar mendilerroko alde batzuetan ere. Eta basamortuko klima (BWk, BWh) daukate Almería, Murtzia eta Kanarietako ekialdean. Klima tropikala dute, berriz, Kanaria uharteetako behealdeetan.

Lehenengo hominidoak duela 1,2 milioi urte agertu ziren Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera. Homo antecessor-en aztarna zaharrenak, berriz, orain dela 800.000 urte ingurukoak dira. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren. Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Magdaleniar kultura garatu zen Bizkaiko golkoaren inguruan, alegia, Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Gizaki horiek bisonteak, zaldiak, eta beste animalia batzuk margotu zituzten haitzuloetan, duela 12.000-15.000 urte inguru; halakoak geratu dira, besteren artean, Altamirako leizean (Kantabria).

Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai formako ontziaren kultura agertu zen. Mende horietan metalgintza eta nekazaritza garatu zen, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi ziren. El Algarko nekazari kultura K.a. 2.000. urtekoa da; metalen teknikak erabiltzen aitzindari izan ziren; brontzea, urrea eta zilarra landu zituzten. K.a. 1.000 urte inguruan, itsasoko kultura garatu zen Tartessosen; iberiarrak, berriz, penintsularen ekialdean kokaturik zeuden. Itsasoko merkataritzak garrantzi handia izan zuen; feniziarrek koloniak sortu zituzten hegoaldean, Gadir (Cádiz), Sexi (Almuñécar) eta Abdera (Adra), eta greziarrek ipar-ekialdean, Empúries eta Rhode. K.a. 900. eta 800. urteetan herri zeltikoak hasi ziren Europako erdialdetik, Pirino mendiak gurutzatuz, Iberiar penintsulan sartzen.

Bigarren Gerra Punikoarekin hasita, K.a. 218. urtean, Erroma piskanaka nagusi egin zen Iberiar penintsulan; erresistentziarik handiena Goi-lautadan aurkitu zuen. Hispania izena eman zioten. Bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior. Zesar Augustoren garaian, Hispania Ulterior bitan banandu zen, Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri  Tarraconensis izena eman zioten. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereizi zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro zatitu zuen, Carthaginensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek, Mauretania Tingitanarekin batera, Hispania diozesia osatzen zuten, Galiako prefekturapean.

Erromatar aginteak iraun zuen sei mendeetan, bertako biztanleak erromatartuak izan ziren, eta tokiko buruak erromatar aristokraziaren parte bilakatu ziren. Hispaniak urre, artile, oliba olio, ardo eta laborez hornitu zuen Erromatar Inperioa. Hadriano, Trajano eta Teodosio enperadoreak eta Seneka filosofoa Hispanian jaio ziren. Kristautasuna I. mendean iritsi zen, eta II. mendean hartu zuen indarra hirietan.

V. mendean, germaniar herriak iritsi ziren; suebo, alano eta bandaloak 409an, eta bisigodoak 416an. Azkenak izan ziren garaile. Penintsula ia osorik hartzen zuen Bisigodoen Erresuma sortu zuten; hiriburua Toledon zegoen. VII. mendearen hasieran, Rekaredo, arrianismoa utzirik, katolizismora bihurtu zen, alegia hispanoerromatarren erlijiora. Isidoro Sibiliakoaren lana funtsezkoa izan zen bihurrera horretan.

inVIII. mendearen hasieran, Iparraldeko Afrikako mairu musulmanek penintsulan sartu ziren eta, bisigodoen arteko liskarrak baliatuz, ia osorik beretu zuten denbora gutxian. Ipar-mendebaldeko eskualde menditsuak besterik ez zion eutsi konkistari. Lege islamikoaren azpian, kristau eta juduei uzten zitzaien beren erlijioa praktikatzen, baina zerga berezi bat (jizya) ordaindu behar izaten zuten, eta musulmanek baino eskubide gutxiago zeukaten. Asko musulman bihurtu ziren, eta X. mende amaieran muladiak (iberiar jatorriko musulmanak) gehiengoa ziren Al-Andalusko biztanlerian. Guadalquivirren haranean, Valentziako itsasaldeko ordokian, Ebroren haranean eta, geroago, Granadan, Iparraldeko Afrikan jatorria zuten berbere komunitate handiak kokatu ziren.

Omeiatar Kalifa-herriko emirrek gobernatu zuten Al-Andalus 756 arte. Urte horretan Abd ar-Rahman I.ak Kordobako Emirerri independentea sortu zuen. 929an, Abd ar-Rahman III.ak Kordobako kalifa izendatu zuen bere burua; haren agintaldian Kordoba izan zen Mendebaldeko Europako hiririk handiena eta aberatsena. Jakintsu musulman eta juduen lanaren bidez, Antzinako Greziako kultura ezagutarazi zen. Aipagarriak dira Averroes, Ibn al-Arabi eta Maimonides filosofoak. XI. mendean, Kordobako Kalifa-herria taifa erresumetan zatitu zen. Iparraldeko Afrikatik iritsitako Almorabide eta Almohadeek taifak batu zituzten, eta Islamaren ikusmolde hertsiagoa ezarri zuten.

Asturiasko Erresuma kristaua VIII. mende hasieran sortu zen, Covadongako guduaren ostean. 739an, musulmanak egotziak izan ziren Galiziatik. 910an, Leongo Erresuma sortu zen, hiriburua Oviedotik Leónera eraman zutelarik. Denbora luzean hori izan zen erresuma kristaurik garrantzitsuena; 1065ean, Gaztelako Erresuma bilakatu zen. Pirinioetan, berriz, Nafarroako Erresuma eratu zen mendebaldean eta zenbait konderri erdialdean (Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza), eta frankoek Hispaniako Marka sortu zuten ekialdean. Kordobako Kalifa-herria taifetan zatitu zenean, erresuma kristauek iniziatiba hartu eta hegoalderantz zabaldu zituzten beren lurraldeak. Nafarroako Erresumak XI. mendean izan zuen bere une gorena, Errioxa konkistatu eta Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak bereganatu zituenean.

XI. mende amaieran, Clunyko ordenak bultzatuta hiriak eta burguak sortzen hasi ziren Penintsula iparraldean barrena Santiagoraino, «frankoek» kolonizatuak (gehienetan okzitaniarrak), Donejakue bide frantses deituaren hasieratzat jo izan dena. Santiago sinbolismo kristau handiko hiri bihurtu zen Penintsulako erresuma kristauentzat. 1085ean, kristauen garaipen estrategikoa izan zen Toledo hiria hartzea. 1118an, Alfontso I.a Nafarroakoak Zaragoza konkistatu zuen. 1134an, Alfontso I.a hil ostean, Nafarroa eta Aragoi behin-betiko bereizi ziren. Harrezkero, Gaztelako Alfontso VIII.ak eta bere aurreko erregeek estutu egin zuten Nafarroaren gaineko presioa. 1199tik 1200era, Nafarroa inbaditu zuen, eta erresuma hori itsaso irteera zuzenik gabe utzi, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia eskuratuta.

XII. mendean, Ipar Afrikako almorabideen eta almohadeen esku-hartze militarrak geldiarazi egin zuen erresuma kristauen oldarraldia Al-Andalusen barrena. 1212an, baina, Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik Navas de Tolosako guduan almohadeak garaitu zituzten. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba 1236an eta Sevilla 1248an. XIII. mendean, Aragoiko Koroak indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta Siziliako Erresuma konkistatu zuen. Garai hartan sortu ziren Palentziako (1212/1263) eta Salamancako (1218/1254) unibertsitateak. Izurri Beltzak herrialdea sakailatu zuen 1348tik aurrera.

Filipe II.a izan zen Habsburgotarren artean espainiarrena. Europako nagusigoari eusteaz gain, Portugalgo Erresuma ere bereganatu zuen. Oso elizkoia baitzen, bere helburu nagusietako bat Erromako fede katolikoaren alde borrokatzea zen. Hori zela eta, gudu eta bidaldi askotan sartu zuen herria: Frantziako Erlijio Gerrak eta Laurogei Urteko Gerra protestanteen aurka, Lepantoko gudua otomandarren aurka; 1588an, Ingalaterra inbaditzera zihoan Itsas Armada Garaiezinak sekulako hondamena jasan zuen. Filipe II. aren ondoren, hiru habsburgotar izan ziren errege, oso ahulak denak, eta herriak beherakada handia egin zuen urte haietan. 1609–1613 bitartean, Filipe III.aren aginduz, moriskoak kanporatuak izan ziren. Filipe IV.ak Olivares konde-dukearen esku utzi zuen gobernua. Portugal 1640an bereizi zen, eta 1659an Pirinioetako Hitzarmena sinatu zuten Espainia eta Frantziak, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera emateko.

Habsburgotarren agintaritza 1700ean bukatu zen, Karlos II.a seme-alabarik gabe hil zenean. Luis XIV.a Frantziakoaren biloba Filipe Anjoukoa izendatu zuten ondorengo, baina Leopoldo I.a Austriakoak ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea. Horrek Espainiako Ondorengotza Gerra (1701–1714) ekarri zuen. Filipe V.aren tropek Bartzelonari eraso egin, eta kataluniar erresistentzia zapaldu zuten, habsburgotarren aldekoa. Horren ondorioz, Espainiak galdu egin zituen Herbehereak, Milanerria, Sardinia eta Napoli. Gainera, erregetzaren peko administrazioa berdintzeko lehen aurrerapauso handia eman zen: Oin Berriko Dekretuak, Katalunian gaztelar lege eta hizkuntza eredua ezartzen zutenak. XVIII. mendean, borboitarrek (Filipe V.a, Fernando VI.a eta Karlos III.a) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernotzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta despotismo ilustratua ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.

Fernando VII.ak Napoleonen kontrako gerran idatzi zen konstituzio liberala kendu eta errege absolutu gisa gobernatu zuen, 1820an burgesia liberalak beste konstituzio berri baten mendeko jartzera behartu zuen arte; Hirurteko Liberala izan zen. 1823an, ordea, Frantziako San Luisen Ehun Mila Semeen laguntzarekin, liberalismoa eraitsi eta absolutismoa ezarri zen berriro. Fernando VII.a hiltzean, Elisabet II.a bihurtu zen erregina, baina haren osaba Karlos Maria Isidrok ere galdegin zuen tronua; horrela lehertu zen Lehen Gerra Karlista. Ez zen dinastia afera hutsa: Elisabet erreforma liberalen eta zentralizazioaren alde zegoen; Karlosen aldekoak berriz, kontserbadoreak ziren, eta foruak errespetatzearen aldekoak. 1840an liberalak nagusitu baziren ere, 1846an karlistak altxatu ziren Katalunian; orduan ere ez zuten arrakastatik izan.
 

Elisabet II.aren erreginaldian jazarraldi militar ugari izan zen, bai aurrerazale, bai kontserbadore. 1868ko iraileko iraultzak eman zion hasiera Seiurteko demokratikoari. Erreginak erbestera alde egin behar izan zuen eta, ondoko urtean, gizonezkoen sufragio unibertsal zuzenez hautatutako gorte konstituziogileek konstituzio berria onartu zuten. 1870ean, gorteek Amadeo Savoiakoa hautatu zuten Espainiako errege. 1872an, Hirugarren Gerra Karlista hasi zen, karlisten altxamendu baten bidez. 1873an Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu arren, 1874an Borboien monarkia berrezarri zen, Elisabet II.aren seme Alfontso XII.a errege izendaturik. 1876ko konstituzioa onartu zenetik aurrera, Práxedes Mateo Sagasta buru zuten liberalak eta Antonio Cánovas del Castillo buru zuten kontserbadoreak txandakatu ziren gobernuan. Erregimen horren arabera, adin batetik gorako gizonek, ekonomiaz aberatsak edo goi ikasketadunak, bozkatu zezaketen hauteskundeetan: Espainiako biztanleriaren % 3a. 

Mendean zehar burgesia indartu egin zen, eta Espainiako ekonomia garatzen hasi; industria iraultza, hala ere, ez zen mende bukaera arte gertatu. 1885ean, Alfontso XII.a hil zen, eta haren alargutsa Maria Kristina izan zen erregeordea, Alfontso  XIII.a adinduna izan arte. 1895ean, Kubako Independentzia Gerra hasi zen, eta 1898an, USS Maine itsasontziaren hondoratzearen ostean, Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari. Estatubatuarrek azpiraturik, Espainiak itsasoaz bestaldean geratzen zitzaizkion koloniak galdu zituen: Kuba, Filipinak, Guam eta Puerto Rico. Testuinguru horretan sortu zen 98ko belaunaldia idazle taldea.

XX. mende hasieran, sozialismoak eta anarkismoak garrantzi handia hartu zuten, eta baita Katalunia eta Hego Euskal Herriko alderdi abertzaleek ere. Espainia neutrala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta hori onuragarria izan zen merkataritzarentzat. Baina Marokoko Protektoratu Espainiarrean piztutako Rifeko Gerrak galera handiak eragin zituen; gobernuaren eta monarkiaren ospeak lurra jo zuen, eta militarrak deskontent zeuden. Horiek horrela, 1923ko irailaren 13an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea jo zuen. 

Primo de Riveraren diktadura 1930ean amaitu zen, eta ondoko urtean, 1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Errepublika garaian, erreforma garrantzitsuak abiarazi ziren herrialdea modernizatzeko (nekazaritza erreforma, armadaren berregituratzea, hezkuntza erreforma), sufragio unibertsala ezarri zen, emakumeei boto eskubidea emanez, eta lehenbiziko autonomia estatutuak onartu ziren (Kataluniakoa 1932an, Euskadi eta Galiziakoak 1936an). Lehenbiziko bi urteetan Niceto Alcalá Zamora izan zen presidentea, errepublikarren eta sozialisten laguntzarekin, eta Alejandro Lerroux 1933–1336 bitartean, eskuinaren babesarekin. Polarizazio politikoa oso handia zen, eta bortxakeriako ekintzak ere izan ziren: eliza eta komentuen erretzea, José Sanjurjoren matxinada, Casas Viejasko gertakariak, 1934ko Iraultza eta buruzagi politikoen aurkako atentatuak.

Gerra Zibila matxinoek irabazirik, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsiturik, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenbiziko urteetan. 400.000 lagun erbestera joan ziren, beste hainbeste kartzelatuak izan ziren, eta 50.000 hilaraziak. 1937an sortutako Falange Española Tradicionalista y de las JONS zen legezko alderdi politiko bakarra. Ardatzeko potentziekin kidetasun handiak bazituen ere, Francoren erregimenak neutral iraun zuen Bigarren Mundu Gerran. Gerra ondoan, herrialdea isolaturik gelditu zen, eta Nazio Batuetatik at. 1955etik aurrera, egoera aldatuz joan zen; izan ere, Gerra Hotza zela-eta, Estatu Batuentzat garrantzi estrategiko handia zuen Espainian base militarrak ezartzeak, eta Franco horretaz baliatu zen. Autoritarismoa, nazionalismoa, oso katolizismo kontserbadorea sustatzea (nazionalkatolizismoa), eta gaztelania ez beste hizkuntzak zapaltzea izan ziren frankismoaren politikaren ezaugarriak. 1959an, Maroko, espainiar eta frantziar protekturatu izandakoa, independizatu zen, eta 1968an Ginea Espainiarra. 1969an, Francok Joan Karlos Borboikoa, Alfontso XIII.aren biloba, izendatu zuen bere ondorengo, eta hark estatuburuaren eginbeharrak hartu zituen bere gain diktadoreak osasuna galdu zuenean, 1974ean. Izan ere, diktadoreak Carrero Blanco almirantea zuen haren ondorengo izendatuta. Plan hori, baina, zapuztuta geratu zen, ETAren sona handiko bonba eraso batek hura hil zuenean, 1973ko abenduan.  

Konstituzio berriak aukera eman zuen Espainiako herri gutxituetako nazionalismoek, konstituzio horretan nazionalitate historiko deitutakoek (Euskal Herria, Katalunia eta Galizia), erreibindikatzen zituzten autogobernu eskaerak autonomia estatutuen bitartez bideratzeko. Aldiz, estatuak, Rodolfo Martin Villa buru zuela, autonomien eredua Espainiako gainerako lurralde guztietara zabaldu zuen 1980tik aurrera, katalanen eta euskal herritarren indarrari kontrapisu egiteko. LOAPA legea izan zen berdintze ahalegin horren lehen pausoa; estatu eredu horri kafea denontzat deitu zaio (café para todos). Espainiako Koroak hasieratik hartu zuen Espainiako nazio batasunaren gidaritza sinbolikoa eta, hainbaten iritziz, erregearen parte hartzea funtsezkoa izan zen Antonio Tejero koronelak, 1981eko otsailaren 23an, Madrilgo parlamentuan egin zuen estatu-kolpe ahalegina menderatzeko orduan. Adolfo Suárez, berriz, nahiz eta trantsizio demokratikoaren garaian politikari ausart eta abil gisa agertu, ez zen gauza izan bere proiektu zentristaren buruan (UCD) 1982ko hauteskundeak irabazteko, eta ordu arte oposizioan egondako Alderdi Sozialista (PSOE) igo zen agintera. Felipe González hautatu zuten gobernuko lehendakari.

Euskal terrorismoaren aurkako borroka, berriz, askoz ere auzi korapilatsuagoa izan zen, eta adostasunak eta desadostasunak sortu zituen, tarteka, alderdi nagusien artean. 1998an, ETAk alde bateko su-etena aldarrikatu zuen, euskal abertzale moderatuak (EAJ-PNV eta Eusko Alkartasuna) subiranotasun dinamika batean sartzearen truke, eta Madrilgo gobernuarekin negoziatzeko borondatea adierazi zuen, baina su-etenak ez zuen askorik iraun, 2.000. urtearen hasiera aldera, ETAk bertan behera utzi baitzuen eta berriz hasi baitzen atentatuak egiten, gero eta gogorragoak: politikarien, enpresaburuen, kazetarien eta edozein herritarren aurka.

Bestalde, Aznarren agintaldian, Espainiak soldaduak bidali zituen bai Afganistanera eta bai Irakera, Estatu Batuetako George W. Bush lehendakariaren aginduz bi herrialde horietan egindako inbasioetan laguntzera; Irakeko Gerran parte hartzeak sekulako protestak eta manifestazioak eragin zituen Espainian, munduko beste bazter askotan bezala. 2004ko martxoaren 11n, legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan, Espainian inoiz izan den atentaturik lazgarriena egin zuten Madrilen, 

Espainia monarkia konstituzionala da. 1978an ezarritako konstituzioak estatuaren eta armadaren buru jartzen du erregea, eta erregetza herentziaz transmititzen da. Botereak honela daude banaturik:

Espainia 17 eskualde administratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitzaren lurraldea probintzia batean edo gehiagotan zatiturik dago. Guztira 50 probintzia dira. Bi hiri daude eurek bakarrik autonomia dutenak, autonomia hiri izenekoak. 8.111 udalerri daude.

Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada da Espainia babesten duen erakunde militarra. Buruzagi Gorena Filipe VI.a erregea da, eta María Dolores de Cospedal Defentsa ministroa. Espainiako Konstituzioan ezarrita dagoenez, Indar Armatuak honela banatuta daude:

Horrezaz gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Errege Guardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Guardia Zibilak ere parte hartzen du armadan.

Biztanleriaren banaketa geografikoa aldatzen ari da. 1950–60 inguruko migrazio mugimenduak, Espainia barneko mugimenduak, landatik hirirakoak eta barnealde nekazaritik periferia industrialerakoak izan ziren, batez ere. Baina periferia horretara industria astunaren krisia etorri zenez geroztik, gauzak aldatu egin dira. Hala, tradizioz industrialak izan diren eskualdeak biztanleria galtzen ari diren bitartean (batez ere, Asturiasen eta Euskadin, Katalunian gutxiago), ekonomia anitzagoa duten eskualdeak (Balear Uharteak, Kanariak, Valentzia…) dira, gaur egun, biztanle gehien erakartzen dutenak.

Hizkuntzaz, kulturaz eta ohituraz –hala nola klimaz, paisaiaz, bizimoduz, etab.– aniztasun handia dago Espainiako erresumaren baitan. Francoren diktadura garaian (1939–1975), estatuak aniztasun horiek ezabatzeko ahalegin handiak egin bazituen ere, diktadura amaitu zenez geroztik, eta lurraldearen politika antolamendu berriari esker (autonomia estatutuak) beren kultura eta hizkuntza aberastasuna garatzeko aukera izan dute Espainia osatzen duten nazionalitate historiko eta gainerako eskualdeek. Ijitoak XVI. mendean iritsi ziren, eta 750.000-1.000.000 dira gaur egun.

Bestalde, kontuan izan behar da, Espainia tradizioz emigranteen herria izan bada ere (Ameriketara, Europara…), azken urteotan immigrazio lurralde bilakatu dela, nahiz eta atzerritar kopurua zehaztea nahiko zaila izan, asko eta asko ezkutuka sartzen baitira. Atzerritarren erdiak, gutxi gorabehera, europarrak dira, baina latino-amerikarrak eta afrikarrak ere asko dira, Maroko eta Magreb aldekoak gehienak, baina Saharaz hegoaldekoak ere bai; ez da ahaztu behar Afrikatik Europarako ate naturaletako bat dela Espainia.

Espainiera edo gaztelania moderno estandarra mintzatzen da; katalana, galiziera, euskara, aranera, aragoiera eta asturiera ere mintzatzen dira. Gainera, Portugaleko mugako zenbait lekutan (Extremaduran) fala eta extremadurera hizkuntzak mintzatzen dira, eta Ceutan eta Melillan arabiera eta errifiera. Espainieraz mintzatzeko gai dira Espainiako biztanle gehien-gehienak; gainerakoan, hau da hizkuntzen banaketa: katalana – % 17; galiziera – % 7; euskara – % 2; besteak – % 1. Hizkuntza ofiziala gaztelania da, baina zenbait Autonomia erkidegotan, beste hizkuntzekin koofiziala da. 

Hauek dira:

XX. mendearen erdialdea arte Espainiako ekonomia arkaikoa, garapen eskasekoa eta autarkikoa izan bazen ere, modernizatze prozesu azkarra bizi izan du 1960 ingurutik aurrera. 1960ko hamarkadako hazkunde tasa handien ondoren («espainiar miraria» deitu zitzaion), motelaldi serioa bizi izan zuen (petrolioaren krisialdia) 1974tik 1985 aldera arte. 1986tik 1991era, ordea, beste aurrerakada bortitz bat izan zuen eta, 1992tik 1994 ingurura gainbehera txiki bat izan ondoren, 1995etik mende amaiera arte hazten jarraitu zuen ekonomiak Espainian (1997an, % 3,2ko hazkundea). 1986an Europar Batasunarekin bat egin izanak guztiz baldintzatu zuen, geroztik, Espainiako agintariek bideratu zuten ekonomia politika. Hainbat gizarte arazo gorabehera, zorroztasunaren aldeko apustua egin zen Maastrichteko Itunean zehaztutako konbergentzia irizpideak errespetatu ahal izateko. Hala, austeritate neurriak hartzeari, aurrekontu zorrotzak egiteari eta diru politika estuagoa bultzatzeari esker, Espainiak goian aipatutako irizpide gehienak bete ahal izan zituen, eta 1999ko urtarrilaren 1ean euroan integratu ahal izan ziren herrialdeen zerrendan sartu zen. 1998ko udaberrian, Europar Batzordeak Espainiako emaitza ekonomikoen azterketa egin zuenean, zor publikoaren indizea zegoen soilik Maastrichten erabakitako irizpideetatik kanpo. Aldiz, irizpide horien barruan sartzen ziren inflazioa (% 2, 1997an), aurrekontu defizita (% 2,9), interes tasen bilakaera eta pezetaren parekotasuna aurreko bi urteetan zehar. XXI. mende hasierako higiezinen burbuila lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikuntzak BPGaren % 16 ematen baitzuen, eta langile-tasa % 12 zen. Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia % 20ra igo zen; eta, Finantza Ministroaren arabera, «azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen».

Espainiar idazle oso ezagun eta miretsiak daude literaturaren historian, guztien aurretik Miguel de Cervantes baina baita Benito Perez Galdos, Emilia Pardo Bazan, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez egile klasikoak ere, besteak beste, edo Camilo José Cela garaikidea.

Azken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Roland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Espainiako Itzulia delako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, hala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean.

Espainiako gastronomiak platerak prestatzeko era asko ditu, herrialdea osatzen duten eskualde ezberdinen ekarpenekin aberasten dena. Jatorrizko sukaldaritza, landa- eta kosta-estiloen artekoa da, kultura askoren eta paisaien eta klimen aniztasuna adierazten duena. Historian zehar, Espainia konkistatu duten herriek eta baita espainiarrek berek konkistatu eta kolonizatu dituzten herriek eragin handia izan dute espainiar sukaldaritzan. Egoera horrek sukaldaritzako teknika eta osagai ugari eman dizkio.

Herrialde komunikabide nagusiena telebista da. Espainiak irrati eta telebista kate publikoak ditu, RTVE erakundeak kudeatzen dituenak. Telebista kate nagusienak La 1, La 2, Antena 3, Cuatro, Telecinco eta laSexta dira. Kate guzti hauek pribatuak dira La 1 eta 2 izan ezik.

Egunkari irakurrienen artean El País eta El Mundo ditugu; ABC, La Razón, Público, La Vanguardia eta La Gaceta bi horien atzean daudelarik. Kirol egunkarien artean irakurrienak Marca eta As dira.

Jaiegun ofizialen zerrenda urtero zehazten da. Espainia guztirako jaiak ondorengoen artean aukeratzen dira;

Estatu mailako 9 jaiegunez gain, autonomia erkidego bakoitzak bi jaiegun ezar ditzake, eta udalerri bakoitzak beste bi. Horrela, 13 edo 14 izanen da gehienezko kopurua guztira.

Espainia munduko 2. estatua Gizateriaren Ondare izendatuta dituen monumentu kopuruari dagokionez, Italiaren atzetik.




#Article 99: Antartika (2342 words)


Antartika Hego Poloaren inguruan dagoen kontinentea da. Oro har, 60º hegoaldeko paraleloaren hegoalderaino dagoen lurraldea Antartika kontinentetzat hartzen da, horixe baita Itun Antartikoak dioena. Geografia fisikoaren ikuspuntutik, muga Hego Amerikaren alboko Hegoaldeko Georgiak uharteen eta Hego Sandwich uharteen artean dago.

Hego Ozeanoak inguratzen du Antartika eta gainerako lurraldeetatik bereizita dago (3.600 km Hegoafrikatik, 1.000 km Hego Ameriketatik).

Antartika laugarren kontinenterik handiena da, Asia, Amerika eta Afrika ondoren. Zirkulu Polar Antartikoaren hegoaldean dago. Haren formari dagokionez, 4.500 kilometro-diametroko zirkulu itxura du eta S itxurako penintsula bat sortzen duten bi sartune ditu.

Normalean bitan zatitzen da:

Mendebaldeko partean, hegoaldean Penintsula antartikoa dago.

Antartika gaur egun Lurraren Hego Polo geografikoan dagoen lurralde kontinentala da. Duela 160 milioi urte, India, Afrika, Australiarekin eta Hego Amerikarekin batera, Pangea zeritzon superkontinentearen zati bat zen. Pangea zatitu zenean kontinenteak banatzen hasi zen, Antartika eta Australia denbora asko eman zuten elkarrekin hegoalderentzako bidean baina azkenean zatitu ziren gaur egun duten kokapenera iritsi arte.

Ekialdeko Antartika (Adelia, Coats, Maud Erregina, Mauds, Victoria, Wilkes) Lehen Aroko multzoa da, bi fasetan tolestua: kostaldeko mendilerroan 4.000 metrotik gorako gailurrak ageri dira (Kirkpatrick eta Markham mendiak), baita mendialde bolkanikoak ere (Erebus eta Terror).

Mendebaldeko Antartika (Marie Bird lurraldea, Elisworth ordokia, Sentinelles mendien istmoa, penintsula antartikoa, Grahamen lurra), Tertziarioan guztiz mugitua, Hego Amerika aldera luzatzen da. Bertan ageri da kontinenteko punturik garaiena (Vinson mendia, 5.140 m).

Azalera osoaren % 2 salbu (nunatak mendiak, U moduko haranak eta itsasertzeko behe ordoki batzuk), gainerakoa izotzak estalita dago, Ekialdeko Antartikan ageri diren 4.000 metrotik gorako gailur eta itsasertzean amaitzen diren izotzezko plataformetaraino (Rosseko Barrera handia) zabaltzen den inlandsis izenekoa osatuz.

Antartika hezetasun gutxien eta tenperatura baxuena duen kontinentea da. Kontinentearen ia azal osoan klima polarra da eta hilabete beroenaren batez besteko tenperatura ez da 0 °C baino handiagoa.

Hegoaldeko kostaldeetan (Penintsula antartikoan eta gertuko uharteetan) klima epelagoa dute, tundrakoa, hilabete beroena 0 °C gainean dena. Eskualdeko batez besteko tenperatura 17 °C zero azpikoa da, eta baxuena Vostok errusiar kanpamentuan neurtu zen, 1983ko uztailaren 21ean, 89,2 °C zero azpikoa.

Hain tenperatura baxuen eragile ez da klima polarra soilik, baita garaiera altua eta eguzki izpien falta ere. Kontuan izan behar da izotzak izpien % 80 eta % 90 artean islatzen duela.

Klima hain latza denez, Antartikan ia ez dago landarerik, bakarrik algak, goroldioak eta likenak. Nolanahi ere, ugariena kasuarina da, zuhaixka txiki bat.

Fauna urria da kontinentearen barruan. Itsas-hartza, fokak eta pinguinoak dira bertako animalia nagusiak. Hegaztien artean, badaude zenbait harrapari. Itsas txakurrak, hegaztiak eta pinguinoak udan baino ez daude Antartikan, neguan migratu egiten dutelako.

Hego Ozeanoko animaliarik ezaugarriena krilla da, 4 zentimetroko oskoldun txikia beste espezien elikadura dena (itsas txakurrak, baleak, hegaztiak, pinguinoak, eta abar). Hain da oparoa non ikertzaile batzuek esan baitute gizonentzako elikadura ere izan litekeela, baina gaia auzitan dago.

Kontinentea ikusi omen zuen lehen esploratzailea Gaztelako Gabriel palentziarra izan zen. Hark 1603an, hegoaldeko 64° iritsi eta lurra ikusi zuen (batzuen ustetan, Hego Shetland uharteak), harekin joan zen marinel nederlandar batek zioenez 1607an eta 1622ko nederlandar dokumentu baten arabera. Beste historialari batzuek diote Dirck Gerritsz nederlandarrak kontinentea ikusi zuela Drake pasabidearen hegoaldean nabigatzen ari zenean 1599an.

XVIII. mendean, Bouvet de Lozier nahiz James Cook itsasgizonek ezin atzeman izan zuten kontinentea bera. Espedizioak asko izan ziren XIX. mendearen lehen erdialdean: W. Smith, Bransfield, Palmer, Bellingshausen, Davis (kontinentean lehorreratu zen lehena, 1821), Weddell, Dumont d'Urville, Wilkes, Ross.

Halako aurkikunde garrantzitsurik egin gabe mende erdia egin ondoan, XIX. mendearen bukaeran Antartikarako beste zenbait espedizio antolatu ziren: Gerlache de Gomery (lehen negua Antartikan, 1898), Scott, Nordenskjöld, Charcot, Schackleton, Roald Amundsen. 1900an, Erresuma Batuko Robert Falcon Scott zuzenduriko Discovery espedizioa 82º17' latitudera iritsi zen. 1911ko abenduaren 14an Roald Amundsen Hego Polora heldu zen eta Scott 1912ko urtarrilaren 17an.

Zenbait herri, aurkikundearen teoria erabiliz, Antartikako sektore batzuen jabe egin ziren: Australia, Frantzia, Britainia Handia, Norvegia eta Zeelanda Berria (1934). Haien ondoan, Argentina eta Txile, Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak (1945-1949). Azkenik, Hegoafrika, Belgika eta Japonia. Geofisika Lehen Nazioarteko Urtean (1957-1958), Antartikaren ikerketa zientifikorako ahaleginak batzea erabaki zuten estatu horiek eta Washingtongo Ituna sinatu zuten (1959).

Kontinentea ez du bertoko biztanlerik, ikerlari eta militarrak baino ez daude. Badaude zenbait herrialdeek jabetza aldarrikatzen dutenak baina Itun Antartikoak kontinentearen statusa finkatu du.

Zirkulu polar antartikoaren hegoaldean jaiotako lehendabiziko haurra Solveig Gunbjörg Jacobsen izan zen. Neskatila Fridthjof Jacobsen, Grytvikengo Balea-kanpamentuaren zuzendaria, eta Klara Olette Jacobsenen alaba zen. Solveig 1913ko urriaren 8an jaio zen Hegoaldeko Georgietan. Kontinentean jaiotako lehendabiziko haurra Emilio Marcos Palma argentinarra 1978ko urtarrilaren 7an Esperanza basean zen.

Itun Antartikoa sinatu duten herrialde gehienak ikerketa kanpamentuak dituzte Antartikan. Batzuek urte osoan jarduten dute eta besteek, udan baino ez. Gehienak Penintsula antartikoaren iparraldean daude.

Udarako bakarrik diren kanpamentuak:

Itunak Antartikaren status legala finkatu zuen. Itunaren baseak hauek dira:

Badaude kontsulta-biltzarretan adostutako 170 gomendio, ituna osatzen dutenak. Nagusiak hauek dira:

Itun Antartikoaren kideak bi multzotan banaturik daude:

Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Txile, Txina, Hego Korea, Ekuador, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, India, Italia, Japonia, Zeelanda Berria, Norvegia, Herbehereak, Peru, Erresuma Batua, Errusia, Hegoafrika, Suedia, Ukraina eta Uruguai.

Austria, Kanada, Txekiar Errepublika, Kolonbia, Ipar Korea, Danimarka, Eslovakia, Estonia, Grezia, Guatemala, Hungaria, Papua Ginea Berria, Errumania, Suitza, Turkia eta Venezuela.

Itun Antartikoaren idazkaritza Buenos Airesen dago, Argentinan. 2005eko maiatzean idazkaria Jan Huber nederlandarra zen.

Itun Antartikoaren zazpi kidek Antartikoaren zati baten jabetza aldarrikatu dute. Itunaren 4. artikuluaren arabera aldarrikapenak izoztuta daude. Aldarrikapenak, orokorrean, ez dira ez beste herrialdeek ez Nazio Batuek onartuak. Zeelanda Berria, Australia, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batuak elkarri onartzen dizkiete bere aldarrikapenak, Argentina eta Txilek ere gauza bera egin dute. Bestetik, bai Estatu Batuek bai Errusiak ez dute onartu inoren aldarrikapenak eta beraientzako eskubidea gorde dute.

Lurralde aldarrikapena duten herrialdeak hauek dira:

Sei herrialde hauek eskubidea gorde dute, aldarrikapenik egin ez duten arren:

Antartika leku ezin hobea da astronomia ikerketak egiteko. Antartikako sei hilabeteko negu luzean, inon ez bezala beha daitezke bertatik hegoaldeko hemisferioko izarrak eta galaxiak. Eta gainerako sei hilabeteetan, egun argia baita beti, etengabe ikusi eta azter daiteke eguzkia. Areago, Antartika bereziki leku egokia da eguzki haizea (eguzkiak egozten dituen energia partikulen isuria) aztertzeko. Lurraren eremu magnetikoak eguzki haizearen partikula gehienak desbideratzen ditu beste lekuetan, baina partikulak eremu magnetikoaren irekiguneetatik isurtzen dira Antartika inguruan, hegoburuan bat egiten baitute eremu magnetikoko lerroek.

Antartikako izotz geruzaren azpian, azaletik 800 metrora, beste teleskopio bat eraiki zen, unibertsoaren etorkizunaren berri jakiten laguntzeko. Tresna honek AMANDA (Antarctic Muon And Neutrino Detector Array) du izena. Lurraren zentroa seinalatzen du, eta neutrino izeneko partikula subatomikoak detektatzen ditu, izarrek, zulo beltzek eta zeruko beste objektuek egozten dituztenak. Neutrinoak oso zailak dira antzematen, ez baitute karga elektrikorik, ez masa edo materia kopururik (edo oso gutxi), eta ez dute ia inoiz materiarekiko eraginik. Neutrinoak detektatuak izan gabe igarotzen dira leku guztietan barrena, baita Lurra zeharkatuz ere. AMANDA eraikin biribila da, hamar zulokoa, bakoitza diametroz 60 zentimetrokoa, kilometro batek bi kilometrora ur beroko zurrutaden bitartez izotzean zulatua. Zulo horietan sarturiko detektagailu elektronikoek iparburutik Lurrean sartzen eta hegoburura iristen diren neutrinoak detektatzen dituzte. Neutrino batek izotzean atomo batekin talka egiten duenean, beste partikula subatomiko bat sortzen da, muoi deritzana, eta argi urdinezko distira sortzen du. Izotz garbiak, gainera, behaketak nahas ditzaketen partikula galduak iragazten laguntzen du.

Orobat ari dira ikertzaileak gune askotan izotza zulatzen izotzezko zilindro luzeak ateratzeko, Lurraren klimaren historiaren informazioa ematen baitute izotz geruzek. Duela milaka eta milaka urte Antartikan eroritako elurrak, atmosferan zehar egindako ibilbidean, gasak eta bestelako objektuak beretu zituen. Elurra, konprimiturik, izotz bihurtu zen, eta material hori barruan gorde zuen. Zenbait lekutan, urtero-urtero pilatu ziren geruzak, bata bestearen gainean, egutegiko orriak bezala ordena kronologikoan. Ikertzaileek izotz horiek zulatzen dituzte, nolakoak ziren Lurraren atmosfera, tenperatura eta klima jakitearren, eta nola aldatu diren milaka urtean zehar. Nazioarteko zientzialari talde bat, Errusiar Antartika Ekialdekoan, Vostoken, izotzezko geruzan, 3.000 metroko sakonerara iritsi zen 1995. urtean. Munduko izotz gune zaharrena eskuratu zuten, duela 300.000 urteko klimari buruzko informazioa zuena.

Ikertzaile batzuk Lurraren etorkizuna gogoan hartuta ari dira aztertzen Antartikaren izotzaren historia, bereziki berotegi efektua deritzan fenomenoaren ondoriozko berotze globalaren efektua ezagutzeko.

Zientzialari asko beldur da mundu osoko tenperatura altuagoek ez ote duten Antartikako izotz geruza urtuko. Baldin eta Antartikako 30 milioi kubikoko kilometroak urtuko balira, itsasoaren maila 55 metrotik gora igoko litzateke, eta urez estalita geratuko lirateke mundu osoko kostaldeko eremu asko. Garai batean izotz geruza guztiz iraunkorra zela pentsatzen zen. Gai honen inguruan, Antartika Mendebaldeko Izotz Geruzaren gainean (WAIS) egin dira azterketa asko, hori baita munduan geratzen den izotz geruza bakarra ozeanoan oinarrituta dagoena. WAIS geruza itsas mailatik behera dauden harkaitzen gainean dago, nahiz eta inguruko izotz puska batzuk ozeanoan igeri dabiltzan.

Iturri batetik baino gehiagotatik etorri dira WAIS hau egonkortasuna galtzen ari ote den susmoak. Azterlan batean, zientzialariek zuloak egin zituzten izotzaren azpian, eta alga mota baten fosilak aurkitu zituzten, diatomeoenak, Lurrean aurrenekoz duela bi milioi urte agertu zirenak. Fosil horien agerpenak WAISaren parte hori, duela bi milioi urte baino gutxiago, itsaso zabala zela frogatzen du. Izotz geruzaren egonkortasun faltaren beste seinale bat WAISetik barrena Ross itsasoraino doazen bost izotz-laster eskergaren jokamoldea da. Glaziarrak ez bezala, glaziarrak mendiek mugatzen baitituzte alde bietatik, glaziarreko izotzak, oso motel mugitzen denak, mugatzen du izotz-lasterra. Izotz-lasterra oso azkar mugitzen da, eguneko 1,8 metro, inguratzen duen glaziarraren urteko 1,8 metroekin alderatuta. Izotz-lasterrak ozeanora garraiatzen du kontinente barneko izotza, eta han pusketan zatitzen da eta izozmendiak bezala igeri joaten da. Gauza da izotz-laster batzuk ezohiko moduan hasi direla mugitzen. Izotz-laster bat, adibidez, lehen baino bizkorrago mugitzen da, eta beste bat gelditu egin da. Izotz-lasterren mugimendu ezohiko horiek WAISaren erdialdeko partera garraia dezakete izotza, eta geruza bere oinarritik osorik aska daiteke. Geruzaren parte handiena mugitzen hasiko balitz, izotz gehiago joango litzateke itsasora eta, itsasoan urturik, berehala igoko litzateke itsas maila.

Izotzaren azpian sumendi aktiboak direla aurkitu da. Sumendien leherketetatik sorturiko beroa edo Lurraren nukleotik arrakala mehe batean barrena ihes egiten duen berotasun geotermikoa ari da, agian, urtzen izotz-lasterren azpiko izotza. 1989. urtean, Kaliforniako ikertzaile batzuek ore antzeko sedimentuen laginak atera zituzten izotz-laster baten azpitik, hartxintxarrak eta ura nahastuak zituztenak. Aurkikuntza horrek frogatu zuen jalkin horiek zirela eta ez ura bakarrik, harkaitzen eta izotz-lasterraren arteko igurtzia gutxiagotuz, izotz-lasterraren isuria ahalbidetzen zutenak.

Zientzialari batzuen arabera, aspaldi erabaki zen WAISen etorkizuna. Haien ustez, izotzezko geruza berotzen aritu da, Izotzaldiaz geroztik, gutxienez azken 10.000 urteotan, eta horren ondorioz izan diren tenperatura global beroek ekarri dute berotasuna; berotasun hori orain ari da iristen izotz geruzaren hondoraino, eta horrek eragiten du izotz-lasterren mugimendu nahasia; behin izotz-geruzaren oinarriko tenperatura igotzen denean, izotza bigunduko da, eta lasterrago isuriko da erabateko kolapsoa gertatzen den arte.

Lurraren ozono geruzaren hondamena da ikertzaileak Antartikan aztertzen ari diren beste gertaera guztiz garrantzitsua. Lurraren goreneko atmosferan dago ozono geruza, eta eguzkitik iristen diren irradiazio ultramore kaltegarrien % 90 iragazten ditu. Geruza babesgarri hori murriztuta, gutxi bada ere, Lurreko azalera iristen den argi ultramorearen maila gehitzen da, eta horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake landare eta animalietan.

Udaberrian, eguzki argiaren aurreneko agerpenak hodei polar estratosferikoak eragiten ditu, eta haietan gertatzen da klorofluorokarbonoen eta ozonoaren arteko erreakzioa. Aditu batzuk beldur dira mundu osoko uretako elikagai sarea ez ote duen kaltetuko ozonoa gutxitzeak, hau da, habitat bateko animalien eta animalia horiek jaten dituzten elikagaien arteko harremanen multzoa. Badirudi ozonoaren zulotik sartzen den argi ultramoreak moteldu egiten duela Hego Ozeanoko algen hazkundea. Krillak algak jaten ditu, eta pinguinoek krilla. Hala, Antartikako animalia guztiak: arrainak, hegaztiak, fokak, baleak, etab. krillaren mendeko dira nola edo hala. Algetan gertaturiko aldaketa handi batek, beraz, elikagai sare osoari eragingo lioke.

Antartikako Adelia pinguinoak aztergai onak dira ozonoa urritu dela ikusteko. Antartikako hegaztien % 70 dira pinguinoak; Torgersen uhartean aztertzen dira bereziki. Zientzialariek pinguinoen elikadura ikertzen dute gehienbat, hartatik jakin baitezakete inguruko uretako algen egoeraren berri. Gorakoa eragiten zaie pinguinoei, eta ondoren, urdaileko eduki erdizka digerituta aztertzen da, eta azterketa horretatik krillen kopurua, adina eta hazkunde lastertasuna jakiten da; faktore horiek guztiak zuzenean lotuta daude krillak eskura dezakeen alga kopuruarekin. Orain arte lortu diren lekukotasunen arabera, tenperaturaren gorabeherak, itsasoa estaltzen duen izotzaren zenbatekoak eta beste faktore batzuek eragin handiagoa dute algen hazkuntzan argi ultramorearen maila handiagoak baino.

Ozeano Australa edo Ozeano Antartikoaren gaineko azterketa asko ari dira gaur adituak egiten. Ozeano Australeko izotzean dauden zulo misteriotsu batzuek nolako eragina duten mundu osoko itsaslaster eta klimaren gainean jakin nahi da. Zulo horiei polinia esaten zaie, eta itsas eremu handiak dira, neguan, inguruko ura ez bezala, izozten ez direnak. Ur horrek berotasuna askatzen du, inguruko atmosfera izoztura igarotzen dena. Ura, oso hotza, iparralderantz isurtzen da, itsaslaster izugarri handi bat osatuz, mundu osoko ozeanoen tenperaturari eta beste ezaugarriei eragiten diena. Uraren eta airearen arteko harremanak orobat lasterragotzen du gasen trukea, eta truke horixe da Ozeano Australak munduko klimaren gainean duen eraginaren beste faktore bat. Ozeano Australak, dirudienez, bere ur-laster eskergak eta bertan bizi diren landare mikroskopikoen kopuru handia direla-eta, askatzen duen baino karbono dioxido gehiago xurgatzen du, eta karbono dioxidoa da, aditu askoren arabera, berotegi efektua eragiten duten gasetako bat. Hortaz, Ozeano Australeko poliniak berotasun globala erregulatzeko mekanismo naturala izan daitezke, karbono dioxidoa beretuz eta pilatuz.

Ekialdeko Antartikan, izotzezko geruza mendien kontra estututa dagoen lekuetan, meteoritoen aztarren asko dago. Lurrera iritsi eta milaka edo milioika urtean izotzean lurperatuta egon dira meteoritoak. Glaziarraren barne mugimenduek azalera garraiatzen dituzte, izozte prozesu naturalari esker beren jatorrizko egoeratik ezertxo ere galdu gabe. 16.000 meteoritotik gora jaso dira Antartikan: mundu osoan lortu diren guztiak baino gehiago. Batzuk ez ziren lehen ezagutzen, horien artean Martetik etorri bide direnak. Zenbait ikertzaileren ustez, asteroideen eta kometen kolpeak Martera iristean, bertako harkaitzen puskak egotzi zituzten espaziora, eta eguzkiaren orbitan ibili ziren milioika urtean. Azkenik, Antartikara erori ziren, Lurreko beste toki batzuetara bezala.

Orobat dute Marterekin zerikusia Ekialdeko Antartikako mendietan (bailara lehor esaten zaie), izotzik gabeko harkaitzetan, bizi diren organismoek. Mikroorganismo horiek kareharrizko eta hareharrizko harkaitzen poroen barruan bizi dira, kanpoko egoera gogorretik babestuta. Organismo horiei buruzko jakintza lagungarria izan daiteke Marteko balizko bizitzari buruzko ikerketetan.

Turismoa beste kezka bat da. Antartikako edertasun izugarriak gero eta bisitari gehiago erakartzen du. Estimazioen arabera, 8.000 lagun joaten dira urtero bertara. Turistek arau zorrotzak bete behar dituzte ingurumena zaintzeko, eta ikertzaileak beldur dira bisitarien gorakadak ez ote duen ingurumenaren hondamena ekarriko. Era berean, beldur dira 1989. urtean Bahía Paraíso argentinar itsasontzian gertatu zena bezalako petrolio isuriak ez ote diren ohiko gauza bihurtuko. Itsasontzi horrek fuel-olio kopuru handiak isuri zituen uretara, eta istripuaren ondorioz, pinguinoak eta beste hegaztiak hil ziren.




#Article 100: Ozeania (413 words)


Ozeania Asiaren hegoaldean dagoen kontinentea da, Ozeano Barean kokatua. Uhartez osatuta dago. Uharte nagusia Australia da. Australiaz aparte, Papua Ginea Berria, Zeelanda Berria, eta Mikronesia, Polinesia eta Melanesiako uhartediek ere osatzen dute Ozeania.

Eskualdeko lehenengo biztanleak Asiako hego-ekialdetik etorritako gizakiak ziren.

Kontinentea ikusteko lehendabiziko europarra Fernao de Magalhaes zen. Hau, Filipinetan hil baino lehenago, Marianak eta beste Ozeaniako uharteak aurkitu zituen. Segidan, portugaldarrek eskualdea esploratu zuten: 1525ean Karolinak aurkitu zituen eta hurrengo urtean Ginea Berria. Nederlandarrek 1642an Australiako kosta esploratu eta Tasmania, Tonga, Fiji eta Bismarck aurkitu zituen. Bitartean Mexikoko Acapulcotik eta Peruko Callaotik espainiarrek Ozeano Bareko uharte asko aurkitu zituzten espedizio asko bidali zituen.

XVIII. mendean, britainiarrek eta frantsesek eskualdea esploratu zuten. 1764 eta 1770 artean, britainiarrek Tahiti, Samoa, Salomon eta Hebrida Berriak esploratu zituzten. James Cook 1768 eta 1779 artean, Zeelanda Berrira, Markesetara, Hebrida Berrietara eta Hawaiira heldu zen. Frantsesek bere kabuz uharte berak esploratu zituzten. Azkenean, Erresuma Batuak, Frantziak eta beste nazioek Ozeania banatu zuten.

Kontinente gehiena uharte gutxiko nazio txikiak dira. Australia herrialde kontinental bakarra da.

Uharte talde hau Asia hego-ekialdetik Ozeano Baretik Amerikarantz luzatzen da, australiar uhartea lur multzo handiena izaki. Segidan gertuko Papua Ginea Berria eta Zeelanda Berria uhartedi txikiagoak eta beste Ozeano Barean sakabanatuta 25.000 uharte txikiak doaz.

Ozeania izena, beste kontinenteak ez bezala, Ozeano Barean eta gertuko itsasoetan dagoelako datorkio. Izena lehendabizikoz Dumont frantses esploradoreak 1831an asmatu zuen. Ohituraz, Ozeaniako eskualdeak Mikronesia, Melanesia, Polinesia eta Australasia izan dira, baina geografoek Ozeania Ozeania Hurbila eta Ozeania Urruna eskualdetan banatu dute.

Lurralde hau munduko biztanleria gutxien duen lurraldea da, Antartika kontuan hartu gabe. Biztanleria oso anitza da, etorkin europarren ondorengoak, Australiako aborigenak, Zeelanda Berriko maoriak, Melanesia, Mikronesia edo Polinesiako indigenak, eta gutxiengo beltzaran bat ere aurki daitezke.

Lurralderik populatuenak hauiek dira, 100.000 biztanletik gorakoak:

Ozeaniako hiri nagusiak Australian daude batez ere, hona hemen:

Gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da, Australian, Papua Ginea Berrian, Zeelanda Berrian, Hawaiin, Fijin eta Salomon Uharteetan hizkuntza nagusia, besteak beste. Frantsesa da bigarren hizkuntza hiztunei dagokienez, Kaledonia Berrian eta Polinesia Frantsesean bereziki. Txileren subiranotasuna diren uharte txiki batzuetan gaztelania ere hitz egiten da.

Samoera (koofiziala Samoan, 350.000-500.000 hiztun inguru), fijiera (koofiziala Fijin, 340.000 hiztun inguru), Tok pisin eta Hiri Motu (koofizialak Papua Ginea Berrian, 1.000.000 eta 120.000 hiztun inguru, hurrenez hurren), tongera (koofiziala Tongan, 180.000 hiztun inguru) maoriera (koofiziala Zeelanda Berrian, 100.000-160.000 hiztun inguru) eta beste jatorrizko hizkuntza batzuk dialekto desberdinetan kontserbatu dira.

Kanakak, maoriak, negritoak, papuarrak, txamorroak eta Australiako aborigenak.

Protestantismoa da erlijio nagusia, Katolizismoarengatik jarraitua, indigenen erritu eta sinesmenak ere badira.




#Article 101: Hidrogeno (3168 words)


Hidrogenoa elementu kimiko bat da, H ikurra eta 1 zenbaki atomikoa ditu. Nukleoan protoi bat duten atomoak hidrogeno-atomoak direla esaten da.

Giro-tenperaturan gas-egoeran dago eta diatomikoa, sukoia, usaingabea eta koloregabea da. Elementu arinena (masa atomikoa = 1.00794 g/mol) eta unibertsoko ugariena da. Izarrak hidrogenoz, plasma egoeran, osatuak daude, gehienbat. Lurrean konposatu molekular askoren partaide da (ur eta konposatu organikoak, besteak beste) eta elementu kimiko gehienekin erreakzionatzeko gai da. Isotopo arruntena nukleoan protoi bat eta neutroirik ez duena da. Beste bi isotopo ere aurki daitezke naturan, itsasoko uretan bereziki: deuterioa, neutroi bat duena, eta tritioa, bi neutroi dituena.

Laborategian azido eta metalen arteko erreakzioen bidez lortzen da eta industrialki gas naturaletik lortzen da gehienbat, nahiz eta uraren elektrolisitik ere hartzen den. Hidrogenoa amoniakoa ekoizteko, erretzeko edota pila elektrokimikoetan elektrizitatea sortzeko erabiltzen da, besteak beste.

Hidrogenoarekin Schrödingerren ekuazioa analitikoki ebatz daitekeenez, elementu honen orbital eta loturen azterketa eta analisiak garrantzi handia izan du mekanika kuantikoan.

Hidrogenoa elementu arinena da, bere isotopo ugariena protoi bat eta elektroi batez osatua dago, eta oro har egoera diatomikoan (H2) ageri da, hau da, beste hidrogeno atomo bati loturik. Bere urtze-puntua eta irakite-puntua -252,88 °C eta -259,13 °C dira, hurrenez hurren. Presio handian, izar erraldoien nukleoan bezala, hidrogeno molekulek bere izaera aldatzen dute eta hidrogenoa likido metalikoa bihurtzen da. Presio txikian hidrogenoa disoziaturik ageri ohi da, egoera monoatomikoan, konbinatzeko aukera gutxi dauzkate-eta. Hala ere, zenbaitetan hidrogeno molekularrezko hodeiak, izarren sorrerarekin erlazionatutak daudenak, sor ditzake.

Izarretan gertatzen den fusio nuklearraren bidez hidrogeno atomoak binaka konbinatzen dira helio atomo bat sortzeko, eta prozesuaren soberakin gisa izugarrizko energia-kantitatea sortzen da. Prozesu hau da, hain zuzen, gure existentzia ahalbidetzen duena.

T. Von Hohenheim, Parazeltso izenpean ere ezaguna, izan zen H2 gasa lehen aldiz deskribatu eta artifizialki sortu zuena metalak azido indartsuekin nahastean. Gasa aurkitu bazuen ere, Parazelsusek ez zekien hura elementu kimiko berri baten atomoek osatzen zutenik. 1671. urtean Robert Boylek hidrogenoa bigarren aldiz deskribatu zuen, burdin hautsa eta azido ahulak nahasterakoan hidrogeno gasa sortzen zela antzeman baitzuen. Boyle eta Parazelsusen saiakerek lortu ez zutena, ordea, 1766. urtean lortu zen, urte hartan Henry Cavendish-ek lehen aldiz hidrogeno gasa substantzia bakar bat zela antzeman zuen, metal-azido erreakzio batean sortzen zen gasari aire erregaia izena eman eta errekuntzaren hondakin gisa ura sortzen zela ikusi baitzuen. Cavendish merkurio eta azidoekin lanean zebilen hidrogenoa aurkitu zuenean. Nahiz eta hidrogenoa azidoen osagai zela esan beharrean merkuriotik zetorrela esan, hidrogenoaren propietate nagusiak neurtzeko gai izan zen. Hori dela-eta, hidrogenoaren aurkikuntza berari egozten zaio.

Hidrogeno atomo arruntak badu beste elementuek ez duten ezaugarri bat: bere protoi bakarreko nukleoari esker, egitura atomikorik sinpleena duen elementua da. Atomo honek duen sinpletasuna dela-eta, hidrogenoaren egiturak eta argi espektroaren analisiak egitura atomikoaren teoria formulatzeko berebiziko garrantzia izan dute. 1920ko hamarkadan hidrogeno atomoa mekanika kuantikoaren ikuspuntutik aztertu zen; honen bidez, teoriak aurreikusten zituen hipotesi ugari egiaztatu ahal izan ziren. Handik gutxira, hidrogeno H2+ katioiaren analisia burutu zenean, lotura kimikoaren taxuzko teoria bat eraiki ahal izan zen.

Saiakera batean antzeman zen lehen efektu kuantikoetako bat, nahiz eta garai hartan ez zen ulertu, Maxwellek ikusi zuen hidrogenoarekin lanean zegoela, teoria kuantikoa bere osotasunean sortu baino mende erdi lehenago. Maxwellek antzeman zuen H2 molekularen bero espezifikoak, tenperatura jaitsi ahala, garaiko teoriekin bat ez zetorren portaera zuela. Izan ere, giro-tenperaturan gas diatomikoek izaten duten bero espezifikoa du, baina zero azpitik asko hozten badugu bero espezifikoaren balioa gas monoatomikoenera hurbiltzen da pixkanaka. Mekanika kuantikoaren arabera zera gertatzen da, hidrogenoaren kuantizaturiko errotazio energia mailak beste atomoen mailak baino urrutiago daudela bata bestearengandik. Hidrogenoaren masa eskasa dela-eta (protoi bakarra du nukleoan), mailen arteko hutsuneen tamainarengatik bero energia eta errotazio energien arteko konbertsioa normalean baino zailagoa da. Horixe da, hain zuzen, tenperatura baxuetan beste kasuetan antzematen ez den fenomeno hau azaltzearen arrazoia.

Hidrogeno atomoaren energia mailak Bohrren eredu atomikoa erabiliz nahiko zehazki kalkulatu litezke. Bohrren ereduak elektroia nukleoko protoiaren inguruan biraka dabilela dio, lurra eguzkiaren inguran orbitatzen dabilen bezala. Hala ere, indar elektromagnetikoak dira protoi eta elektroiaren arteko erakarpena sortzen dutenak eta planeta eta izarren arteko indarra grabitateak sortzen du. Bohrrek mekanika kuantikoaren hastapenetan suposatu zuen momentu angeluarraren diskretizazioa dela-eta Bohrren ereduan elektroi eta protoiaren arteko zenbait distantzia dira soilik posible, orbita jakin batzuetan soilik aurki genezake elektroia eta honek elektroiaren energia maila konkretu batzuetara mugatzen du. Mekanika kuantikoaren aldetik tratamendu hobea emango bagenio Bohrrek bere garaian eskura ez zituen erreminten bidez Schrödingerren ekuazioa edota Feynmanen bide integralen formulazioarekin protoi inguruko elektroiaren okupazio dentsitate probabilistikoa kalkulatu genezake orbital sinple batzuetara mugatu gabe. Dentsitate probabilistiko horrek elektroia puntu jakin batean egotearen probabilitatea azaltzen digu, eta horrela protoi inguruko zonalde batzuetan errezagoa izanen da elektroia aurkitzea beste zonalde batzuetan baino. Dentsitate hau erakusten duten diagrametan elektroien orbitalak hodei moduko itxura hartzen dute, non zonalde ilunak probabilitate altuagoa adierazten baitu, eta zonalde argiak probabilidade baxuagoa. Elektroiei materia uhin tratamendua emanez, hidrogeno atomoaren kontzeptu errealago bat lortzen dugu Bohrren eredua erabiliz baino. Hala ere, Bohrren eredua lagungarria da oso hain sinple izanda elektroiaren energia eta espektroa nahiko ongi aurreikusten baititu. Hidrogenoaren modeloa guztiz modelizatuko bagenu, elektroien eta nukleoaren masa kontutan hartuz (mekanika orbitaleko bi gorputzen problemarekin egiten den bezala), elektroiaren energia eta espektroa are hobeto errepresenta litezke. Hidrogenoaren isotopo guztiekin egin liteke hau gainera. Schrödingerren ekuazio eta Feynmanen metodo integralaren bidez lorturiko emaitzak teoria kuantiko osatuarekin txukunduko bagenitu erlatibitate bereziaren efektuak kontutan hartuz (ikusi Dirac-en ekuazioa) eta hutsean gertatzen diren alegiazko partikulen sortzea bezalako beste hainbat efektu kontuan hartuz, hidrogeno atomoaren modelo bikain bat lortuko genuke.

Hiru hidrogeno isotopo aurki ditzakegu naturan 1H, 2H, eta 3H protio, deuterio eta tritio deritze urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira; isotopo hauek ezin aurki daitezke naturan.

Hidrogenoaren isotopoek soilik jasotzen dute gaur egun izen propioa, analisi radioaktiboaren lehen garaian zenbait elementuren isotopoek ere izen propiala zuten, gaur egun esan bezala ordea hidrogenoak soilik mantentzen ditu izen horiek. 2H eta 3H zeinuen ordez zenbaitetan D eta T hizkiak ere erabiltzen dira deuterio eta tritioarentzat urrenez urren. 1H-k ez du inongo zeinurik P hizkia erabiliko balitz fosforoarekin nahastuko baikinateke, IUPAC elkarteak hala ere 1H, 2H eta 3H zeinuak erabiltzea gomendatzen du.

Tritio naturala errainu kosmiko eta atmosferako gasen arteko interakzioan sortzen da kopuru txikietan oso. Lurrean dagoen tritioaren beste iturri bat arma nuklearren entseguak dira. Fusio nuklearrean erabiltzen da, isotopoen geokimikan denbora neurtzeko eta argia bere kabuz ematen duten gailuetan. Aspaldi tritioa markazio kimiko eta biologikoarako erabiltzen zen marka erradioaktibo gisa, gaur egun ordea ez da hainbeste erabiltzen.

Hidrogenoa unibertsoko elementurik arruntena dugu, unibertsoaren masaren %75 osatzen du eta unibertsoko atomoen %90 hidrogeno atomoak dira. Hidrogeno kontzentrazio handienak izar eta planeta erraldoi gaseosoetan aurki litezke. Nebulosetan hidrogeno monoatomikoa aurki daiteke, eta izarren sortzearekin erlazionatua dago. Unibertsoko hidrogeno gehiena forma atomikoan edota plasma egoeran dago, eta gutxiengoa hidrogeno molekular gisa (hidrogeno diatomikoa). Plasma egoeran ez dago ohizko loturarik hidrogenoaren protoi eta elektroien artean hori dela eta konduktibitate elektriko izugarria du eta emisibitate edo argi jarioa ere oso handia da; plasmarengan hidrogenoa izarretako argiaren iturri da. Plasmak jariaten dituen kargadun partikulengan eragin handia dute kanpo magnetiko eta elektrikoek horregatik eguzkiak ixurtzen duen eguzki haizeak lurraren magnetosferara dakartzan partikulek osatzen dituzte aurora boreal eta austral fenomenoak, kanpoen eragin horrek ere sortzen ditu Birkelanden korronte]ak. Hidrogeno monoatomikoa izarrarteko materian aurki ditzakegun partikuletako bat da. Lurrean orohar hidrogenoa H2 dago, hala ere hidrogeno gasa lurraren atmosferan oso kopuru txikian aurki genezake (parte bat milioiko, hau da %0,0001) hain arina baita lurreko atmosferatik nahiko erraz ihes egiten duela. Hidrogeno monoatomiko eta diatomikoa unibertsoko osagai nagusiak izan harren ez da erraza lurrean hauek sortu, metatu eta purifikatzea, hala ere hidrogenoa lurrean errazen aurki dezakegun elementuetan hirugarrena dugu. Lurraren baitan hidrogeno iturri nagusiak hidrokarburo eta ura ditugu. Zenbait bakteria hidrogenoa metabolizatzeko gai dira ostera atmosferara isurtzeko; hidrogenoa digestio-aparatuko gasen osagai dugu ere, hau da , puzkarrek hidrogenoa daramate (metano CH4 forman besteak beste). Metanoa hain zuzen, gas naturalaren osagaietako bat, hidrogeno iturri garrantzitsua bihurtzen ari da prozesu industrialetan.

Hidrogeno diatomikoa bi taldetan bana dezakegu bi protoien spin-aren arabera. Bi spin-ak paraleloak badira ortohidrogeno esaten zaio eta espinak antiparaleloak badira parahidrogeno. Tenperatura eta presio estandarretan hidrogeno gasaren %25 molekula parahidrogeno motakoak dira eta gainontzeko %75a ortohidrogeno motakoak, gehiengoa orto klasekoa denez ortohidrogenoari hidrogeno normal ere esaten zaio. H2 gasean orto eta para formen arteko banaketa tenperaturaren araberakoa da. Orto forma energetikoagoa da egoera kitzikatuan dagoelarik. Hori dela eta ezegonkorra da eta ezin liteke purifikatu. Tenperaturak behera egin ahala para forma inposatzen da nahikoa jaitsi ezkero ia hidrogeno guztia parahidrogeno bihurtzen delarik. Parahidrogeno hutsaren propietateak hidrogeno normal-arenarengandik zertxobait ezberdinak dira. Orto eta para formak zenbait substantzietan ere aurki litezke, besteak beste uretan edota konposatu organiko askotan.

Para eta orto formen arteko aldaketa katalizadorerik gabe ematen da eta esan bezala tenperatura igo ahala orto forma energetikoagoa nagusitzen delarik. H2a azkar kondentsatzen bada hidrogeno molekulei ez die orto formatik para formara aldatzeko astirik ematen aldaketa honek denbora behar baitu. Oso garrantzitsua da hidrogeno kondentsatuak, hots hidrogeno likidoak, para eta orto formen arteko erlazio egokia izatea orto forma energetikoagotik para formara pasatzea prozesu exotermikoa baita eta prozesu horretan askatzen den energiak kondentsatzea asko kostatzen den hidrogenoa lurrun dezake. Horrelakoak gerta ez daitezen burdin konposatuzko katalizadoreak erabiltzen dira hidrogenoa hozten den bitartean.

Protonaturiko hidrogeno molekular izena ematen zaio izarrarteko espazioan aurki litekeen hidrogeno molekula mota bati, H3+ zeinuaz identifikatzen da. Molekula hau errainu kosmikoek hidrogeno diatomiko molekulak ionizatzerakoan sortzen da. Jupiterren goi-atmosferan ere detektatu izan da. Izarrarteko espazioko egoeretan molekula hau nahiko egonkorra da tenperatura eta dentsitatea oso bajuak baitira. H3+ ioia unibertsoko ioik arruntenetakoa dugu eta izarrarteko inguruneko kimikan garrantzi handia du.

Hidrogenoak metalekiko dituen disolbagarritasun eta asimilazio propietateak metalurgian (metal ugari erdoiltze prozesuak jasaten dituzte hidrogenoa dela eta) eta hidrogeno metatzean berebiziko garrantzia dute hidrogenoa erregai gisa erabiltzeko. Hidrogenoa lur arraroetako metal eta trantsizio metaletan disolba liteke bai metal kristalino bai metal amorfoetan. Disolbagarritasun hau metalen sare kristalinoan izaten diren distortsio eta makarrek eragiten dute.

Hidrogeno gasa oso erraz erretzen da oxigenoarekin, eta atmosferan hidrogenoaren %4 baino kontzentrazio handiagoarekin errekuntza naturalki hasten da hidrogenoaren errekuntza, txinparta baten beharrik gabe (entalpia h = – 286 kJ/mol). Hidrogenoaren eta oxigenoaren errekuntza erreakzioaren formula ondorengoa genuke:

Proportzio askotan hidrogenoa oxigenoarekin leherketak sortzen ditu errekuntza hasiz. Hidrogeno errekuntza oso indartsua da eta sortzen den garra ia ezin liteke begi hutsez bereizi, hori dela eta oso zaila da hidrogenoa erretzen hasi denik nabaritzea. Espazio anezka estatubatuarren suziriek besteak beste errekuntza hau burutzen dute beren higidura ahalbidetzeko. Hindenburg zeppelin alemaniarrak hidrogenoa zerabilen hegan egiteko eta hidrogeno-aire erreakzio akzidental bat izan zen hain zuzen bere suntsipena ekarri zuena, Hindenburg-ak hidrogenoa erabiltzearen arrazoia alemaniarrek Helioa lor ez zezaketeela da. Alboko irudian su garra ikusi baliteke hori zeppelinaren estalkiko elementuek ahalbidetzen dute. Hidrogenoaren garra oso luzexka izaten da hidrogeno berarekin batera arina izaki gorantz ihes egiten baitu airetan. H2-ak beste zenbait oxidanterekin erreakzionatzen du baita ere. Klorina eta fuorina-k erreakzio bortitzak sor ditzakete hidrogeno klorido eta hidrogeno fluorido halidoak sortuz.

H2ari erreakzionatzea asko kostatzen zaion arren hidrogenoa ia beste edozein elementurekin lotu liteke molekula berriak osatzeko. Milioika hidrokarburo existitzen da, hau da hidrogeno eta karbono egitura duten molekulak, nahiz eta ez diren oro har hidrogeno eta karbono molekulen arteko erreakziotik sortzen beste molekula komplexuagoetatik baizik. Hidrogenoa elektronegatiboagoak diren elementuei eslei liteke, adibidez F, Cl, Br, I, O, S, Se... Molekula konposatu hauetan hidrogenoak karga positibo partziala jasotzen du. Fluor, oxigeno edota nitrogenoarekin elkartzen denean hidrogenoa lotura ez kobalente oso indartsu bat osatzeko gai da hidrogeno zubi bidezko lotura esaten zaiolarik, hidrogeno zubi bidezko lotura honek garrantzi handia du molekula biologiko askoren egonkortasunean. Hidrogenoa hain elektronegatiboak ez diren elementuei ere esleitzen zaie metal eta metaloideekin bezala, kasu hauetan hidrogenoak karga negatibo partziala jasotzen du. Molekula hauei zenbaitetan hidrido deritze.

Esan bezala hidrogeno eta karbonoak osaturiko molekula ugari dago, molekula hauek oro har garrantzi handia dute biziaren kimikarekin hau da prozesu biologikoekin, hori dela eta molekula hauei zenbaitetan molekula organiko deritze, molekula hauek eta beraien erreakzioak aztertzen dituen kimikaren atalari kimika organiko esaten zaio. Molekula organiko definizioa oso argi ez dagoen arren, oro har molekula organiko orok karbono atomo egitura bat duela esan ohi da hidrogenoa behar beharrezkoa ez delarik, hidrogenorik ez duen molekula organiko bat urea dugu adibidez, hala ere molekula organiko gehienek hidrogenoa ere izaten dute eta karbono-hidrogeno lotura izaten da molekula organiko gehienen ezaugarria.

Kimika inorganikoan hidridoek koordinazio multzoetan bi gune metalikoen arteko lotura lana egiten dute. Aurrekoa oso arrunta izaten da 13. taldeko elementuetan, bereziki boroak osatzen dituen hidridoekin aluminio molekulen barnean eta karboranoetan.

Hidrogenoa duten molekula guztiei zenbaitek hidrido esaten diete, definizio zabalegia da ordea. Kimikarientzat hidrido kontzeptuaren funtsa hidrogenoak karga partzial negatibo edo anionikoa hartzean datza, hau da hidrogenoa duen molekula batean hidrogenoak karga partzial negatiboa jasotzen badu molekula hori hidrido bat da, karga negatiboa duten hidrogenoak H− zeinuaz adierazten delarik.

Hidriodo anioia G.N. Lewisek aurriekusi zuen lehen aldiz 1916. urtean I eta II taldeetako gatz formako hidridoen egitura argitu nahian. Lewisen teoriaren demostrazioa Moers-ek egin zuen 1920. urtean molten litio hidridoaren elektrolisiaren bidez (LiH), elektrolisian anodoan hidrogenoa proportzio estekiometrikoetan sortzen baitzen. Litio-aluminio hidridoan AlH4− anioiak gune hidrikoak Al(III)ari atxikitzen dizkio. Naiz eta hidridoak edozein talde nagusiko elementuekin osa daitezkeen konbinazio kopuru asko dago, adibidez 100 borano hidrido binario dagoen artean aluminio hidrido binario bakarra ezagutzen da eta ez da oraindik indio hidrido binariorik aurkitu, nahiz eta indio hidrido konplexuagoak badiren.

Oxidatzerakoan H2-ak H+ protoi bat ematen duela suposatu ohi da. Protoi horrek garrantzia du azidoetan non protoi izenaz positiboki kargaturiko hidrogeno edo hidrogeno anioiez ari garen zeina H+ zeinuaz adierazten den. Ez da H+ atomo bakartirik existitzen hain deskonpentsatua baitago bere karga elektroiak dituzten atomoei itsasten zaiela. H+ protoiak disoluzioetan bere horretan existitzen ez direnez H3O+ forma hidratatua hartzen duela esaten da H3O+ak bere aldetik H9O4+ taldetxoak osatzen dituelarik. Uretan beste elementuak egon ezkero beste ioi zenbait aurki liteke ere.

Lurrean arraroa den arren unibertsoko H3O+a ioik arruntenetakoa dugu protonaturiko hidrogeno molekular izena jasotzen duelarik.

Laborategietan hidrogeno gasa azido eta metalen arteko erreakzioaren ondorioz lortzen da gehienetan, adibidez zink eta azidoen protoien arteko erreakziotik:

Aluminioa azido zein baseekin tratatu ezkero H2a ere lortzen da, ondoren azaltzen da baseekin gertatzen dena:

Ur elektrolisia hidrogenoa sortzeko beste bide erraz bat dugu nahiz eta energia dexente galtzen den prozesuan. Elektrolisia korronte batek potentzial elektriko diferentzia duten bi elektrodoen artean dagoen ura iragatean gertatzen da, korronte honen ondorio anodoan oxigeno gasa sortzen da eta hidrogeno gasa katodoan. Orohar katodoa platino edo beste metal inerte batek osatzen du, hidrogenoa bertan erre nahi bada anodoak ere metal inerte batek osatu beharko luke, budina adibidez. Elektrolisiaren errendimendu energetiko maximoa %80-94 inguruan dabil.

Hidrogenoa era ugaritan lor baliteke ere hidrogenoaren ekoizketa industrialean garrantzi handia du prozesuaren prezioak helburua hidrogeno kopuru handia ekoiztu eta metatzea baita. Hidrogeno iturri industrial nagusia hidrokarburoak dira, karbono eta hidrogeno egitura duten substantzia hauetatik lortzen da gasa beraz. Hidrogeno industrial gehiena gas naturaletik lortzen da. Tenperatura altuetan (700 °C - 1100 °C inguru) ur lurrin eta metanoaren arteko erreakzioak izaten dira karbono monoxido (CO) eta H2 gasa sortzen delarik, erreakzio hori lurrun erreformatze katalitikoa da.

Ur lurrunean dagoen gainontzeko hidrogenoa karbono monoxidoaren bidez berreskura liteke bereziki burdin oxido katalizadore bat erabiliz gero. Erreakzio hau karbono dioxidoa lortzeko ere erabili ohi da:

Hidrokarburoen oxidazio partzial bidez ere lortzen da hidrogenoa:

Monoxido eta ur lurrun bidez esan bezala hidrogenoa lortu nahi bada ondorengo erreakzioa erabil liteke karbono monoxidoa sortu eta bide batez hidrogeno gehiago lortzeko, karbono iturria kokea izan ohi da, ikatz barietate berezi bat:

Zenbaitetan hidrogenoa sortzen den prozesu berean kontsumitzen da, hau da rekonbinatzen da, beste produktuetatik bereizi aurretik. Amoniakoa sortzeko Haber prozesuan adibidez, hidrogenoa gas natural bidez sortzen da ostera amoniakoa sor dadin (amoniakoa munduan gehien ekoizten den bostarren produktu kimikoa dugu).

Prozesu petrokimiko handietan hidrogenoa sortzen da, petroleoaren krakingean adibidez, nahiz eta prozesu hauen helburua hidrogenoa ekoiztea ez den sortzen den kopurua nahiko handia da eta H2 hau bildu egiten da. Kloroa ekoizteko elektrolisian ere hidrogenoa sortzen da.

H2a mikroorganismo ugarik izaten dituzten zenbait prozesu metaboliko anaerobikoren produktua dugu, gehienetan burdin edo nikela duten enzimen katalisia medio, entzima hauei hidrogenasa deritzaie. Enzima hauek erredox erreakzioa alderantziz katalizatzen dute bi protoi eta bi elektroietatik H2a lortuz.

Organismo fotosintetiko guztiek ura jatorrizko protoi, elektroi eta oxigenoan desegiten dute argiaren energia erabiliz. Chlamydomonas reindhardtii algetan eta cyanobakterietan besteak beste kloroplastoan dauden hidrogenasa enzima espezializatuek elektroi eta protoiak bat egiten dituzte nahiz eta prozesua ez den guztiz ulertzen. Cyanobakterietako hidrogenasak genetikoki eraldatzeko saiakerak egin dira H2 gasa erraz ekoiztearren baita ingurune oxigenatuetan ere.

Naturak ere baditu hidrogeno gasa sortzeko beste bideak nahiz eta hain arruntak ez izan. Nitrogenasa entzimek H2 ekibalente bat sortzen dute amoniakora erreduzituriko N2 ekibalente bakoitzaren truke. Zenbait fosfatasa entzimek fosfotita H2ra erreduzitzen dute.

Industria kimiko eta petrokimikoa hidrogeno asko behar dute beren aktibidaderako. Hidrogenoaren aplikazio nagusiak erregai fosilen hobekuntzan eta amoniako ekoizketa dira. Industria petrokimikoan hidrogenoa hidrodesalkitazio, hidrodesufurizazio eta kraking prozesuetarako erabiltzen da.

H2ak baditu hala ere aurrekoez gain aplikazio gehiago, saturatu gabeko gantzen saturazio handitzeko hidrogenazio agente bezala erabiltzen da, adibidez koipeetatik margarina bezalako produktuak lortzeko, metanol eta azido hidroklorikoa sortzeko ere erabiltzen da. Hidrogenoa mineralen extrakzioan ere erabiltzen da metalen redukzioa burutzeko.

Erreakziotan erabiltzeaz gain H2a fisika eta ingenieritzako zenbait atalek ere darabilte. Adibidez zenbait soldeatze sistemek hidrogenoa darabilte babes-gas bezala. Estazio elektrikoetan hidrogenoa erabili izan da generadoreen rotoreak hozteko eroankortasun termiko garaiena duen gasa baita. H2 likidoa ikerketa kriogenikoetan erabiltzen da besteak beste supereroakortasuna aztertzeko. H2ak airearena baino hamabost aldiz txikiagoa den dentsitatea duenez globo eta zeppelinak betetzeko gas bezala erabiltzen zen Hindenburg zeppelin alemaniarraren leherketaren ondorioz aplikazio hau bertan behera geratu zen arte, hala ere hidrogenoa eguraldi eta atmosfera aztertzeko globoak betetzeko erabiltzen da gaur egun (pertsonik gabeko gailu automatikoekin betiere).

Hidrogenoaren isotopoek erabilpen konkretu zenbait badute. Deuterioa adibidez fisio eta fusio nuklear erreakziotan erabiltzen da neutroi geldoen kontrol agente bezala. Deuterioa kimikan erabili ohi da erreakzio isotopikoen efektuak aztertzeko. Tritioa, erreakzio nuklearretan sortzen dena, hidrogenozko bonbetan erabiltzen da (H-bonba), baita marka erradiaktibo bezala kimikan edota margo autoluminiszenteetan (bere kabuz argiztatzen duten margoetan).

Hidrogenoaren ekilibrio hirukoitzaren puntua non presio, tenperatura eta dentsitate zehatz batzuetara hidrogenoaren hiru faseren arteko ekilibrioa ageri den ITS-90 tenperatura eskalaren oinarri puntua dugu baita ere.

Hidrogenoa ez da orohar energia iturri bat, soilik fusio nuklearraren kasuan esan genezake hidrogenoa energia iturri bat dela baina hidrogenoa ez da oraindik saiakeretatik kanpo fusio nuklearrerako erabiltzen (ikusi ITER proiektua). Hidrogenoa biologikoki lortzea edota elektrolisi bidez ekoizteak energia gehiago kontsumitzen du hidrogenoaren errekuntzak ematen duena baino. Erregai fosiletatik hidrogenoa lortzeak (metanotik adibidez) ordea energia gutxiago behar du errekuntzan sortzen dena baino, eta prozesuaren errendimendua askoz hobea da. Hala ere hidrogenoa berrerabili ez litezkeen mediotatik sortzea ez da oso aproposa erregai fosilak bere baitan askoz errazago erabiltzen baitira.

Hidrogenoa energia gordailu lez erabiltzea asko aztertu den aplikazioa da, erregai fosilak ordezteko batik bat hidrogeno errekuntzak ez baitu ura besterik sortzen, hala ere arazoa hidrogenoaren lorpenean datza. Hidrogenoa erregai fosiletatik lortu ezkero hala ere kontaminazioa hidrogeno ekoizpen zentruetan soilik sortuko litzateke tratamendu aproposago bat eman dakiokeen lekuan eta horrela ingurunera ixuritako kutsadura asko murriztu liteke, adibidez metanotik hidrogenoa lortzerakoan sortzen den karbono dioxidoa (CO2) metatu eta kimikoki eralda liteke atmosferara ez ixurtzerarte. Guzti honek arazo bi ditu: lehena erregai fosiletan oinarritutako mundu baten ekonomia eta egitura errotik aldatzea da hidrogenoan oinarritutako batengatik aldatzeko. Bigarren arazoa hidrogenoaren aberastasun energetikoan datza ez baita erregai fosilak bezain energetikoa.




#Article 102: Txinako Herri Errepublika (3258 words)


Txina (), ofizialki Txinako Herri Errepublika, ekialdeko Asiako estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da, CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena, Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.

Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga. Pekin (Beijing, 北京) du hiriburua.

Euskaraz eta Europako hizkuntza gehienetan erabiltzen den Txina izenaren jatorria Qin dinastian datzala dirudi, lehenengo dinastia inperialean. Iraganean, Catay izena ere erabili zen, kitan herri altaikotik datorrena. Horixe da Marco Poloren bidaietan emaniko izena. XVII. mendean, Bento de Goes portugaldar jesuitak Txina eta Catay leku bera zirela frogatu zuen. Txineraz, Txina esateko Zhongguo izena erabiltzen da eta Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó () Txinako Herri Errepublika izena esateko.

Mugakide hauek ditu: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan, eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.

Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du. Tibet konkistatu zuenetik, munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren ondoren. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru ditu, oso ezberdinak. Ekialdean, Itsaso Horiaren eta Txinako Itsasoaren kostaldean, ordoki oso populatu eta handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean, Ibai Horia eta Yangtze ibaiak daude, beren delta handiekin eta horiez gainera, besteak beste, Mekong, Brahmaputra, Amur, Huai He eta Xi Jiang ere bai.

Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, Himalaia kasu; hango gailurra Everest mendia, iparraldeko isurialdea Txinan duena. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo desertuaren antzeko eremuak, Takla-Makan eta Gobi kasu.

Txina milaka urtez okupatua izan den lurraldea da, eta oso historia luze eta zabala du.

Gaur egungo Txinako lurraldea oso antzinatik populatua izan da. Historiaurreko hainbat herriren aztarnak aurkitu dira. Ibai Horiaren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira eta txinatar kulturaren jatorria toki hori dela jotzen da.

Homo sapiensa orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. Lehenagoko Homo erectus espeziearen hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gorabehera, arroza Yangtze ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira, Henan probintzian artatxikia ereiten zuten. K.a. 8. milurtekoan Ibai Horiaren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Haietan, milurteko bat geroago, abeltzaintza hasi zen.

Ibai Horiaren kostaldean Shang dinastiaren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kulturarenak. Dinastia hark K.a. XVII. mendetik K.a. XI. mende arte iraun zuen. Haren ondoren Zhou dinastiak hartu zuen boterea, K.a. XI. mendetik K.a. 256 urtera. Zhou dinastiaren garaian jaio ziren Konfuzio, Mencio, Laozi eta Zhuangzi pentsalari eta filosofo handien ideiak.

Sima Qianek, bere memorietan, haien aurretik Xia dinastia bizi zela idatzi zuen. Baina ez da oso datu fidagarria, kontuan hartuta liburu hori 15 mende geroago idatzi zela (Xia dinastiak K.a. XXII. mendetik K.a. XVII. mende arte iraun zuela idatzi zuen).

Shang dinastiaren garaian, herrialde bat baino gehiago, hainbat hiriren sarea zen lurraldea. Lurralde haietan erregea errespetatzen zen, baina baziren beste hiri batzuk, Shang dinastia onartzen ez zutenak. Haietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.

Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K.a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak ere bazituen. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen. Lehenengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere unifikatu zen. Aurrekoen liburuak erre ziren, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. Qin Shihuangen heriotzaren ondoren, Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, K.a. 209an. Hala ere, presioak handiak ziren eta K.a. 206an Liu Bangek bere burua enperadore izendatu eta Han dinastiaren erregealdia hasi zen.

Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak kortea mendebaldean zuen eta bigarrenak, presioak zirela eta, kortea ekialdera eraman zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean, Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Xian enperadorea, Han dinastiako azkena, erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea hartzea. Haren heriotzaren ondoren 192an estatu kolpe bat egin zuen Cao Caok, baina horrek Txina batzea ez zuen lortu.

Cao Caok Luoyangen zuen boterea txikia zen eta Liu Bei eta Sun Quan militarrekin liskarrak izan zituen. 206an Hegi Gorrietako Batailan, inperioa hirutan zatituta geratu zen. 220an Cao Pik hartu zuen boterea eta azken Han enperadorea garaitu eta Wei dinastia sortu zuen. 221an Liu Beik bere burua Han dinastiaren ondorengoa izendatu zuen Chengdun, eta Shu estatua aldarrikatu. Sun Quanek Yangziaren inguruan Wu erreinua aldarrikatu zuen 222an eta 229an enperadore izendatu zuen bere burua. Modu horretan, hiru erreinu sortu ziren Txinan, bakoitzak Han dinastiaren ondorengoa zela zioela.

Garai honetan Kanal Handia eta Txinako Harresia eraiki ziren. Budismoaren aldeko hautua egin zen.

Aitaren eta semearen ohaide izan zen emakume batek botere handia hartu eta Zhongzong bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren, Wu enperatriz izendatu zuten, Txinako historian izan den emakumezko goi agintari bakarra. Emakume hori Zhou dinastiako kide zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere, 705ean Zhongzongek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Horrek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Tang dinastiako Xuanzong enperadoreak lortu zuen boterea.

Arazo horiek guztiak kontuan izanda ere, Txinako historiako garairik oparoena izan zen. Xinjiang probintzia erreinuari gehitzeak Txinaren tamaina sekula ez bezala emendatu zen, Qing dinastian lortu zuen tamainara iritsi ez bazen ere.

X. mendean itzali zen dinastia. 904an Zhu Wenek Chang'an konkistatu zuen, 907an azken Tang enperadorea hil eta Liang dinastia aldarrikatu zuen.

Hurrengo urtean oso ezegonkorrak izan ziren Txinan, 907tik 960ra. Urte horiek Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia izenarekin ezagutzen dira. Iparraldean bost dinastiak agindu zuten garai horretan eta hegoaldean hamar erreinu sortu ziren.

Txinaren batasuna 1279an gertatu zen, mongoliarrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu eta batu zituztenean.

Mongoliarrak herri altaiko nomada ziren, baina munduan inoiz egon den lur-inperiorik handiena konkistatu zuten. Euren mugak Europa ziren mendebaldean, Iran hegoaldean eta Txina ekialdean.

Genghis Khanek Xiak konkistatu zituen eta bere semea Ogedei Khanek Jinak 1234an. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Pekinen. 1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai horretan, Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hori dela eta, ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.

Yuan dinastiaren garaian sortu zen ezegonkortasun sozialak Zhu Yunzhang errebeldeak boterea lortzea ekarri zuen eta 1369an Ming dinastia sortu zuen, hiriburutzat Nanjing hartuz. Haren semeak Pekinera eraman zuen gortea.

Yongleren garaian Txina munduko itsas potentziarik handiena izan zen: Zheng Hek Asia eta Afrika inguruan bidaiak egin zituen, baina kostu ekonomiko handiegiarekin.

Ming garaian paper moneta erabiltzeari uko egin zioten eta zilarra erabili zen berriro. Zilarra lortzeko negozio bideak ireki ziren Japoniarekin, eta XVI. mendetik aurrera, Portugalekin Macao hiriaren bitartez. Horiek zilarra Filipinetatik Amerikara bidaltzen zuten.

Qing dinastiak 1644tik 1911rarte agindu zuen Txinan. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britania Handiaren aurka, Hong Kong galduz.

Sun Yan-sen iraultzaile txinatarra AEBtik etorri eta Txinako Errepublikako presidente izendatu zuten. Horrek Yuan Shikai Qing militarrarekin akordioa lortu eta bera izendatu zuten presidente berri. Bere anbizioak bultzatuta 1915an bere burua enperadore izendatu zuen. Orduan Sun Yat-senek bere alderdi Kuomintang zuzentzeko berriro erbestetik itzuli zen. Guangzhou bere indarrak bildu eta bertatik Chiang Kai-shekek zuzendutako armadak Txinako zati handi bat konkistatu eta Nanjingen jarri zuten hiriburua.

Chiang Kai-shek Errepublikako presidente izendatu zuten. Hasieratik bi arazori aurre egin behar izan zion. Alde batetik, Txinako Alderdi Komunista eta estatu komunista bat sortzeko asmoa. Bestetik, Japoniak Txinarekiko zuen jarrera. 1931n Japoniak Mantxuria konkistatu zuen eta bertan Manchukuo estatua sortu. 1937an Japoniak Txina inbaditu zuen.

Maok Txinan 1976an hil zen arte agindu zuen. Bere politikarik garrantzitsuenak Aurrerapausu Handia eta Iraultza Kulturala izan ziren.

Mao hiltzean Hua Guofengek ez zuen lortu boterean indartsu egotea eta Deng Xiaopingek hartu zuen azkenean gidaritza. Honek irekitze politiko eta ekonomikoa egin zuen eta Txina hazkuntza handiko garai batea sartu zuen. 1989an Tian'anmenen bilduta zeuden ikasleen aurka jazarri ziren tankeekin.

Dengen ostean, Jiang Zeminek hartu zuen boterea eta 2004n Hu Jintaok hartu zituen kargu guztiak. 2014ko irailaren 17an, Ilham Tohti akademiakide uigurra epaitzen hasi ziren Xinjiangen. 2014 hasieran atxilotu, eta salaketa ofiziala egin zuen gobernuak. Zortzi laguneko talde «separatista» bateko buru izatea leporatu zion. Disidentziarako aukerarik ez zutela salatu zuten uigurrek.

Txinako Herri Errepublika 32 entitate administratibotan banatzen da: 22 probintzia (省 shěng) (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. Bost eskualde autonomoak (自治区 zìzhìqū) tibetar, uigur, mongoliar, hui eta zhuang herriei dagokie. Lau udal-probintziak (直辖市 zhíxiáshì) (Tianjin, Pekin, Chongqing eta Shanghai) eskualde metropolitarrak dira. Administraturiko Lurralde Bereziak (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū) Hong Kong eta Macao dira, beren sistema ekonomiko eta judizial berezi, diru, Interneteko domeinu, telefono aurrizki eta banderekin. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina uhartea de facto independientea da eta Txinako Errepublika izena darabil. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde horiek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.

Probintzia, lurralde autonomo eta udal-probintzia horiek 17 prefektura (地区 dìqū), 30 prefektura autonomo (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiri (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira.

Txinako Herri Errepublikako boterea hiru adar nagusitan oinarritzen da: Alderdia eta haren menpeko Armada eta Estatua. Estatu burua Txinako Herri Errepublikako presidentea da eta, aldi berean, Alderdiaren burua, idazkari orokorra baita. Askapenerako Herri Armadako burua (hau da, Txinako gudarosteko burua) izatearekin batera, Batzorde Militar Zentraleko Presidente ere bada. Gaur egun hiru karguok pertsona bakarrak betetzen ditu, Xi Jinping, aurretik zegoen Hu Jintaorekin gertatu bezala. Pertsona berak hiru karguak edukitzea aurreko urteetan egon ziren hiru buruzagien arteko borrokak ekiditeko egin ohi da. Horren aurrekari bat 1960ko hamarkadan gertatu zen Mao Zedong alderdiburuak Liu Shaoqi estatuburua kargutik aldendu zuenean gertatu zen, eta horrek Txina 1980ra arte estatubururik gabe utzi zuen.

Presidentearen azpian Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua dago, Gobernu organua. Gobernu horren burua lehen ministroa da, gaur egun Li Keqiang. Horrek duen ministro taldea aldakorra da eta gaur egun lau lehen ministro orde daude. Presidenteak eta Estatu Kontseiluak botere betearazlea osatzen dute.

Botere legislatiboa 3.000 delegatu urtean behin biltzen dituen Txinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarrak osatzen du. Horren tamaina dela eta, eta kideak 5 urtez aukeratzen direnez, 150 kidek osatutako lantalde batek haren iraunkorra osatzen du.

Txinan ez dago botere judizial independenterik eta Alderdiaren esku dago. 1970eko hamarkadatik aurrera hainbat saiakera egin dira Europako sistema judizialean oinarritutako sistema bat eratzen, baina saiakerak antzuak izan dira. Hong Kong eta Macao beren sistemak dituzte, Britania Handiko eta Portugalgo sistemetan oinarrituta, hurrenez hurren.

Txinako Alderdi Komunistaz gain beste 8 alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta beraz, sinbolikoak dira. Paper kontsultiboa ematen zaie. 1980tik aurrera herrietako buruak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira eta azken urteetan, hirietako auzoetan ere bai. Barruti bakoitzean Alderdi Komunistako ordezkariak ere hauteskunde bitartez aukeratzen dira. Hong Kong eta Macaok hauteskunde legislatiboak dituzte, baina kideen heren bat aukeratzeko bakarrik.

Txinako Gerra Zibila bukatuta Herri Errepublikako gobernuak izaera sozialistako hainbat aldaketa egiten hasi ziren, enpresa pribatuen nazionalizazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa kasu. 1953 eta 1957 artean Sobietar Batasunaren laguntzaz Bost Urteko Lehen Plana garatu zuten.

Honen ostean Mao Zedongek beste bide bati ekin zion, industrializazioa handitzeko. Aurrerako Jausi Handia moduan ezagutzen den politika egin zuen, baina ez zuen ezer lortu eta 1958an bertan atzera egin zuten. Aldentze honek, gainera, SESBekin zituen harremanak tenkatzea ekarri zuen eta Iraultza Kulturala abiatu zen, alderdiaren barruan zeuden disidentziarekin amaituz.

Maoren heriotzarekin bere jarraitzaileak gartzelaratu zituzten eta Deng Xiaopingek hartu zuen boterea, maoismoaren oinarriak alde batera utziz. Estatuak planifikatzen jarraitzen bazuen ere enpresa pribatuen sorrera baimendu zen, eta atzerriko dirua onartzen hasi ziren. Hazkuntza ekonomikoa handia izan zen 1980ko hamarkadan. 1992an hegoaldean zegoen hazkuntza ekonomikoaren alde egin zuen Alderdiak eta urte horretan %14,2 hasi zen ekonomia. Hurrengo urteetan %10a inguru hazten jarraitu zuen.

Txinako munduko elektratresna eta oihalgintza sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira. 2004tik aurrera Europar Batasuna da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.

Txinak 2004ko urtarrilaren 6an 1.300 milioi biztanle zituen eta, beraz, munduko herrialderik jendetsuena da. Txinako Herri Errepublikak bere burua etnianitzatzat du, nahiz eta %91 han etniakoak diren. Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.

Txinako populazioaren gorakada ekiditeko ume bakarraren politika jarri zuen martxan. Politika horrek hirietako familiak haur bakarra izatera derrigortzen ditu; herriguneetan bi izan ditzakete, baldin eta lehena emakumea bada. Halakorik gertatzen denean, emakume askok abortua egiten dute bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomiaren aldetik hobea dela uste baitute. Hori dela eta, 100 emakume jaiotzen direnean, 199 gizonezko jaiotzen dira. Egoera saihesteko neurriak hartu ditu gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte eta bestetik, diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.

Politika horrek kritika handiak jaso ditu, baina baita txalo ugari ere. NBEk populazioa 200.000.000 pertsonatan jaitsi dela kalkulatu du. Presiopean, 2013an ume bakarraren politika eraldatu zen; guraso bat seme edo alaba bakarra bazen, bi seme izan zitekeen. Azkenean, 2015ean, politika hau baliogabetu zen; baina lehen zegoen bi semeko muga mantendu zen.

Gaur egun populazioa 10.000.000 biztanletan gehitzen da urtero eta horrela 2043an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta zenbaki horren inguruan geldituko dela.

Txinak ofizialki 56 etnia ezberdin aitortzen ditu bere herrialdearen barnean. Horietatik handiena Han etnia da, baina badira beste asko populazio handikoak, nahiz eta portzentaje txikian. Hauek dira 10 talde etniko handienak:

Txinako hizkuntza nagusia txinera (汉语/漢語, Pinyin: Hànyǔ, 华语/華語, Huáyǔ edo 中文, Zhōngwén) da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan hiztun gehien dituen hizkuntza da.

Txinera estandarra putonghua da, «herriaren mintzaira». Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.

Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude eta koreera hizkuntza isolatua salbu, Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.

Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaun portugesa ere ofiziala da eta Hong Kongen, ingelesa.

Txinera estandarra da munduan hiztun gehien dituen hizkuntza eta Txinako hizkuntza ofiziala. Bertan zhōngwén izena hartzen du baina badira beste izendapen batzuk. Txinako Herri Errepublikan hànyǔ (漢語 / 汉语, «Han herriaren hizkuntza») izena hartzen du. Hizkuntza batuari pǔtonghuà (普通話 / 普通话, «hizkera komuna») deitzen zaio Txinako Herri Errepublikan guóyǔ (國語 / 国语, «nazio hizkuntza») Taiwanek kudeatutako Txinako Errepublikan. huáyǔ (華語 / 华语, «txinera») izenez ere ezagutzen da, batez ere Singapur, Malasia eta Asiako hego-ekialdean. Euskaraz hizkuntza ofizial estandarrari txinera dei dakioke, baina askotan mandarinera erabiltzen da, baina hitz hori tentuz erabili behar da, eskualdez eskualde mintzatutako dialektoak ezberdinak izan arren, mandarinera izena hartzen baitute. Hizkuntzalari batzuen arabera, eskualdeetan hitz egiten den txinerak desberdintasun handiak ditu, hizkuntza erromantzeek dituztenen gisakoak.

Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, % 59, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismoak. Populazioaren % 33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta Siniskera Tradizionala izenarekin klasifikatu ohi dira.

Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, Budismoa eta Taoismoa nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera neolitikotik datorren animalien gurtza eta eguzkia, ilargia, zerua eta hainbat izarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.

Populazioaren % 6a Budista da eta horren barruan batez ere Mahayana Budismoa (大乘) eta bere azpian dauden Lur Puroa (净土宗) eta Zen (禅宗) dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. Theravada Budismoa eta Tibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. Huien artean 20 milioi musulman daude eta gainera 15 milioi protestante eta 5 milioi katoliko.

Falun Gong, 1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.

Azken urteetan Feng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek Tang dinastiaren garaian hedatu ziren, VII. mendetik X. mendera.

Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da. Jainko ugarikoa da eta indoeuropar eta japoniarren eragina du. Han dinastian idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.

Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:

Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat.

Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetik kaligrafia artetzat dute, eta beraz estetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik brontzea, jadea, keramika eta terrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak, zeta, egurra...).

Garrantzi handia dute Ming dinastiako keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira eta arkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, Debekatutako Jauregia kasu.

Antzinako familia txinatarrak oso oparoak izaten ziren, kide ugariz osatutakoak. Teilatupe berean aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita ilobak ere bizi ohi ziren. Semeek, gainera, ezkondu eta gero, gurasoen etxean bizitzen jarraitzen zuten. Horrela, etxe berean lauzpabost belaunaldi biltzen ziren, antolaketa patriarkal zorrotz baten menpe beti, aitarekiko errespetuan oinarrituta. Beraz, familia-buruak izaten zuen beti familian barruan sortzen ziren gatazketan erabateko erabaki-ahalmena, baita arlo ekonomikoan ere, eta, alderantziz, gazteenek ez zuten deliberazio edo ebazte-aukerarik izaten. Hala, familiako gizonezko zaharrenari zegokion agintaritza gorena eta haren menpean geratzen ziren etxe horretan bizitzen ziren gainontzeko guztiak.

Neskak, ezkondu ondoren, etxetik atera eta senarraren familia berriaren kide bihurtzen ziren eta, horregatik, mutilek baino balio gutxiago izaten zuten sortze-familientzat. Ondorioz, landa-ingurunetan bereziki, gehienetan ez zituzten eskolaratzen. Etxe oneko neskek aukera gehiago izaten zuten eta etxean bertan ikasteko aukeraz probetxatzen ziren.

Irakaskuntza alorrean berriz, Antzinako Txinak, oro har, hiru maila izaten zituen:

Aisiari dagokionez berriz, haur txinatarrek, munduko gainontzeko lekuetakoek bezala, jolasteko grina handia erakusten zuten. Bazituzten aktibitate fisikoari lotutako jokoak: gure oilo-itsuaren antzekoa, korrika-lehiak… Oso ohikoa izaten zen herensuge baten irudikapena egitea eta, norbaitek harat-honat zebilkiela, gainontzeko haurrek haren isatsaren muturra harrapatzen saiatzea. Nonahi zabalduta zegoen, baita ere, cuju izeneko jokoa (cu: «ostikoa», ju: «pilota»), gure gaurko futbolaren antzekoa zena.

Bazituzten, noski, joko lasaiagoak ere: xakea, dominoa… Azpimarratu behar da Go izeneko estrategia-joko korapilatsua bezain herrikoia, tablero baten gainean pasatzen dena eta bi partaideren artean jokatzen dena.

Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.

Txinak guztira Joko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu 1984tik.

Barne Mongolian eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.

Txinak 38 leku izendatu ditu, eta munduko hirugarren postuan aurkitzen da, Italia eta Espainiaren atzetik (44 eta 41, hurrenez hurren).

Txinara joateko pasaportea eta bisa behar dira. Txinako dirua, yuana (renminbi) ezin da Europan erosi, baina hoteletan eta Txinako Bankuan aldatzen dute. Yuana ezin da Txinatik atera, eta atzerako trukea egiteko lehen trukearen ziurtagiria eskatzen dute, Txinako Bankuaren zigiluarekin.




#Article 103: Alemania (2487 words)


Alemania (), izen ofiziala Alemaniako Errepublika Federala (), Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako estatu burujabea da, Europar Batasuneko kidea. Iparraldean Ipar itsasoa, Danimarka eta Baltikoa ditu, ekialdean Polonia eta Txekiar Errepublika, iparraldean Suitza eta Austria, eta mendebaldean Herbehereak, Belgika, Luxenburgo eta Frantzia. 357.022 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 83,1 milioi biztanle zituen 2019an. Hiriburua Berlin da.

Ia bere historia guztian zehar, Alemania termino geografikoa izan da politikoa baino gehiago, Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzen zuten estatu anitzei izena emateko erabiltzen baitzen. 1871-1945 bitartean estatu batua izan zen (Alemaniar Inperioa, Weimarko Errepublika eta Hirugarren Reicha) baina, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala (AEF) edo Mendebaldeko Alemania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) edo Ekialdeko Alemania. 1990eko urriaren 3an, AEF eta AED batu ziren.

Etimologiaren aldetik, Alemania hitzak «alamanen lurra» esan nahi du. Alamanek V. mendean zehar Rhin ibaia gurutzatu eta Galia erromatarra inbaditu zuten. Germania izena ere erabili ohi da, antzinako erromatarrek lurralde horri Germania zeritzotelako.

Alemania erdi-mendebaldeko Europan dago, ipar latitudeko 47° eta 55° artean, eta ekialdeko longitudeko 5° eta 16° artean. Mugakide ditu iparraldean Ipar itsasoa, Danimarka eta Baltikoa; ekialdean Polonia eta Txekia; hegoaldean Austria eta Suitza; eta mendebaldean Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbehereak.

Erliebeari dagokionez, lau eskualde bereizi ohi dira:

Hiru arro hidrografiko daude:

Alemaniako klima epela da, ozeanikoa ipar-mendebaldean eta kontinentala ekialdean eta hego-ekialdean. Eskualderik epelena mendebaldekoa da, Frantziako mugaren eta Oihan Belzaren artekoa, Karlsruhetik Suitzako mugaraino (urteko batez bestekoa: 11,4 °C). Mendirik garaienak alde batera utzirik, hego-ekialdea da eremurik hotzena, Dresden eta Görlitzen ingurukoa bereziki (urteko batez bestekoa: 8,8 °C). Iparraldeko eskualdeetan, berriz, mendebaldeko haize hezeak dira nagusi, eta tenperatura leuntzen dute (Hanburgoko urteko batez bestekoa 9,5 °C).

Prezipitazioa handiagoa da mendebaldean ekialdean baino. Urteko prezipitazioa 500-750 mm bitartekoa da Iparraldeko Alemaniako ordokian; 750-1.500 mm bitartekoa Erdialdeko Alemaniako mendiguneetan; eta 2.000 mm-tik gorakoa Alpeetan.

Hamasei Parke Nazional daude. Honako hauek dira garrantzitsuenak:

Alemaniaren historia germaniar herrien bilakaerari loturik agertzen da erromatarren garaietatik. V. mendeko germaniarren inbasioek ekarri zuten Erromako Inperioaren suntsipena. Galia aldera, Rhin ibaiaren bazterretan, Klovis I.arekin hedatu ziren merovingiarren garaian, Austrasia, Rhin ibaiaren ezkerraldeko lurraldeez gainera, Turingia, Suabia eta Baviera aldera zegoen hedaturik (VI-VII. mendeak). Karolingiarrek Austria eta Bohemiako lurraldeak hartu zituzten, eta saxoien aurka borrokatu ziren kristautasunaren bandera aurretik zeramatela (San Bonifazioren ebanjelizazioa, VIII. mendean). Inperio Karolingioaren zatiketaren ondorioz eratu zen, IX. mendean, Ekialdeko Frantzia, kanpoaldeko mehatxuak eta barruko ezin konponduak zirela medio ahul sortu zena. Henrike Txori-ehiztariarekin batera, Saxoniako etxeak erregetza hartu zuen 919an, eta 962an, Oton I.a Handiaren erregealdian, Germaniako Erromatar Inperio Santua eraiki zen.  

Muga aldakorrek, hizkuntzak baizik lotzen ez zituen herrien batasun ahulak eta enperadorea aldian aldiko aukeratu beharrak ezin sendo zezaketen hasieratik gobernu bikoitza, aita santuarena eta enperadorearena, eskaini nahi izan zuen inperioa. Saxoniarren ondoren, saliar dinastiak (1024-1137) eta Hohenstaufenenak (1137-1254) Mediterraneo aldeko Italiari begira zegoen inperio batu, aginpide bikoitz eta nagusi horren aldeko asmo bizia agertu zuten, baina Inperioaren eta feudoen arteko gatazka etengabeak zirela-eta, Inperioaren eta aitasantutzaren arteko gatazkak biziagotu ziren, azken honen interesak inperioarenak berberak ez izaki askotan. Eslaviarren, Hungariaren eta Italiaren aurkako garaipenak ekarritako orekak sortu zuen aurrerapen eta sendotze garaiaren ondoren, Inbestiduren auzia piztu zen (XI-XII. mendeak). 

Henrike IV.aren eta Henrike V.aren inperioak izugarri ahuldu ziren: jaun feudal handien aurkako dinamikan, Inperioari atxikiz aginpide berri batez hornitu zen feudalitate txikia eta eliz jendea enperadorearengandik urrundu ziren. Beste hainbeste gertatu zen Guelfo eta Gibelinoen arteko gatazkan (XII-XIII. mendeak): Konrado III.a enperadoreak, gibelinoa (Hohenstaufen) eta inperio unibertsalaren aldekoa baitzen, germaniarrak ekialdera eta iparraldera heda zitezen ziotenen aurka jokatu zuen. Frederiko Bizargorri Henrike Lehoiari nagusitu zitzaion baina, hura hil ondoan, berriz ere piztu zen gerra. Frederiko II.ak aurkariak garaitu zituen arren, germaniarren arazoei buruz behar adinako axolarik ez zuela-eta, betiko hautsi ziren Alemaniaren eta Italiaren arteko inperio harremanak.

Hohenstaufen etxeak behera egin orduko, nork bere aldetik jo zuen garaia etorri zen: Interregno Handia (1250-1308). Etxe handien arteko lehiak sorrarazi zuen gerran Habsburgo dinastia nagusitu zen, eta Rodolfo I.ak hartu zuen koroa. Zatiketa sakonagotu eta kanpoaldetik zetozen erasoen arriskua areagotu ziren hartan, hiriak garatuz eta beren buruaren jabe eginez joan ziren, ekonomia eta merkataritzaren hazkundeak bultzaturik (Hansa), eta XV. mendean erabateko zabalpena erdietsi zuten Alemaniako zibilizazioak eta arteak. 

Luxenburgoko dinastiarekin (1308-1437), Inperioa Erromako eraginetik kanpo gelditu zen erabat (Urrezko Bulda, 1356), eta inperio unibertsalaren asmoa alde batera geratu. Erdi Aroaren bukaeran sortu zen Germaniako Erromatar Inperio Santua esapidea, aldaketa hori adierazteko hain zuzen. Enperadorea bere aginpideaz baizik ez zen baliatu gobernatu ahal izateko, eta aginte ekonomiko horrek berak atxiki zituen maila gorenean habsburgotarrak 1438tik (Alberto I.aren hautapena) 1806 arte. Hutsean geratu ziren Maximiliano I.ak Inperioa batzeko eta zentralizatzeko 1508-1519 bitartean egin zituen ahaleginak. 

Martin Luteroren eskutik etorri zen Erreforma protestanteak biziki astindu zuen Karlos V.aren inperioa, jaun feudalen altxamenduaz batera (Schmalkaldengo Liga) matxinada sozialak ere eraginik (Nekazarien gerra). Erlijio borrokek are bortizkiago jo zuten Alemania, Kontraerreformaren ondoren, Batasun Ebanjelikoa (protestanteak) eta Liga Katolikoa elkarren aurka jarriz (Hogeita Hamar Urteko Gerra). Kanpoko esku-hartzeek areagotu egin zuten egoera hori. 

Frantziako Iraultzak eta Napoleonen hasierako garaipenek (Austerlitzeko Gudua) desagerrarazi zuten Germaniako Erromatar Inperio Santua: Napoleonek 'bere babespean hartu zuen Rhineko Konfederazioa, hamasei estatuk osatua; Frantzisko I.a Austriakoa Frantzisko II.a enperadore bihurtu zen eta, Jenako eta Auerstedteko guduak galdu ondoren, Frantziaren interesen mende geratu zen, gogoz kontra bazen ere. Horrenbestean, Prusian sortu zen sentimendu antifrantsesak, geroago Konfederaziora ere zabaldu zenak, gainerako alemaniarren aurreko nagusitasuna ekarri zien prusiarrei.

Armada eta ekonomia modernoen jabe, Gilen I.a erregeak eta Otto von Bismarck lehen ministro eskuindarrak eskumenean zituzten Alemaniaren batasunerako betebehar guztiak. Austria, bestalde, modernizatu gabe zegoen. 1866ko Sadowako guduan Frantzisko Josef Austriako enperadorea menderatu ostean, Main ibaiaren iparraldeko estatuak bildu zituen beregana Prusiako erregeak, eta Ipar Alemaniako Konfederazioa sortu. Ipar eta hegoaldeko estatuen arteko batasuna gauzatu beharra zegoen: Bismarckek bultzaturik, estatu guztiak batu ziren Frantziaren aurkako gerran (1870-1871). 

Gilen II.ak erregetza utzi eta errepublika aldarrikatu zuen, 1918ko azaroaren 9an. Sozialista moderatuak nagusi ziren biltzar konstituziogileak Friedrich Ebert hautatu zuen errepublikako presidente, eta konstituzio berria ezarri 1919ko urtarrilean, Altxamendu Espartakista birrindu ondoren. Erregimen berriak, ordea, ezin aurre egin zien gerraondoak ekarritako arazo larriei: gerra zela kausa, alemaniarrek ordainetan eman behar izan zituzten indemnizazioek sorraraziriko inflazioa, langile asaldatzea eta eskuin muturreko mugimendu nazionalisten hazkundea. 1923tik aurrera, Dawes planari jarraituz, indemnizazioak ordaintzeko bideratu ziren laguntzei esker, egoerak neurri batean onera egin bazuen ere, ezin gainditu izan zuen 1929ko kraxaren osteko krisi ekonomikoa, eta lanik eza guztiz zabaldu zen herrialdean.

Langabezia eta miseria giro hartan, eskuin muturreko Alderdi Nazionalsozialistak gora egin, eta 1933ko urtarrilean aginpidea hartu zuen Adolf Hitlerrek, hauteskundeetan nagusi atera ondoan (bozen % 37,3). Nazien diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren, Gestapo polizia politikoan oinarriturik: naziek berek eragindako Reichstageko sutearen ondoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen; eta, azkenik, Alderdi Nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztu zuten Labana Luzeen Gauean (1934ko ekainak 30). 

Führer bihurturik, gerrarako prestatu zuen Hitlerrek Alemania. Langabezia ezabatzeko lan publiko handiei ekin zien eta, Lebensraum (bizitzeko tokia) politikari jarraiki, auzo-herrien aurkako ekintza militarrak bideratu zituen: Renaniaren militarizazioa, Austriaren anexioa (Anschluss), Txekoslovakiaren zatiketa (Sudeteen anexioa) eta Poloniaren inbasioa (1939ko irailak 1), Bigarren Mundu Gerra piztu zuena. 1942 hasieran, ezin garaituzkoak ziruditen Ardatzeko indarrek. Stalingradeko porrotak eta Ipar Afrikako lehorreratzeak indarren arteko oreka hautsi, eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniak errenditu behar izan zuen. 

Guda osoan zehar, gutxiengoak sistematikoki esetsi zituen Alemaniako gobernuak, eta Europa osoko kontzentrazio eta sarraski-esparrutan sartu. Denera, 17 milioi lagun hilarazi zituzten, 6 milioi judu, 130.000 ijito, ahalmen urriko 275.000 pertsona, milaka Jehovaren lekuko, milaka homosexual, eta ehunka mila aurkari politiko eta erlijioso barne. Okupatutako herrialdeetan, 2,7 milioi poloniar, 1,3 milioi ukrainiar, milioi bat bielorrusiar, eta 3,5 milioi gerrako preso sobietarren heriotza eragin zuten nazien politikek. Alemaniar galerei dagokienez, 5,3 milioi soldadu eta 900.000 zibil hil ziren gerran. Gerra ostean, Ekialdeko Europako 12 milioi alemaniar egotziak izan ziren beren herrialdeetatik; horietako ehunka mila hil ziren.

Gerra ostean, deuseztatua eta lur joa, Alemania lau eskualdetan banatu zuten AEB, Frantzia, Britainia Handia eta Sobietar Batasunaren artean; Pomerania eta Silesia, garrantzi handiko lurraldeak, galdu zituen. Aliatuek buruzagi naziak epaitzeko (Nurembergeko epaiketak) eta nazien ideologiaren arrastoen ezabapenari ekiteko elkarrekin jardun bazuten ere, ez zuten adostasunik lortu eskualde bakoitzeko orientabide politikoa zehazterakoan eta, Mendebaldeko potentziek erabaki zuten diruaren erreformari erantzunez, sobietarrek Berlin itxi zuten 1948ko ekainean. Urtebete geroago, mendebaldean konstituzio berria onartu ondoren, Alemaniako Errepublika Federala (AEF) eratu zen, britainiarren, estatubatuarren eta frantziarren okupazio eremuak elkartuz. Ekialdeko zatian, sobietarren okupazio eremuan, Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) osatu zen. 

Nork bere sistema politiko-ekonomikoaren erakusgarri, Alemaniako bi aldeak bereiz abiatu ziren, ibilbide paraleloan, 1949tik aurrera. Sobietar Batasunaren gidaritza politiko eta ekonomikoari hertsiki lotua, Alemaniako Errepublika Demokratikoak sozializazioari ekin zion ekonomia mailan (nekazaritzaren erreforma, industrien nazionalizazioa eta bost urteko planak), alderdi bakarreko sistema politikoa ezarriz (Alemaniako Alderdi Sozialista Batua). Alemaniako Errepublika Federalak, ordea, estatu kapitalisten sistema politiko-ekonomikoari lotu eta, merkatu libreko ekonomia eta alderdi anitzeko sistema politikoa oinarri hartuz, Mendebaldeko potentzien garapen politikari ekin zion. 

Bi Alemanien arteko liskarrak areagotu egin ziren, munduko bi potentzia nagusien arteko Gerra Hotzaren erdian, 1961ean Errepublika Demokratikoak, ekialdeko biztanleen ihesa galaraztearren, Berlingo harresia eraiki eta muga osoa ixtea erabaki zuenean. Bi Alemanien arteko harremanak hainbat urtez hutsean egon ondoan, 1972an bi aldeek burujabetasuna onartu zioten elkarri, nazioartean eta bere esparru politikotik kanpora, zituzten arazoak gaindituz.

  
Alemaniako sistema politikoak 1949ko konstituzioa, Grundgesetzen, du oinarri. Errepublika demokratikoa, federala eta parlamentarioa da. Estatuburua Bundespräsident-a, presidente federala, da, baina ordezkatze eta zeremonia zereginak besterik ez dauka.  Gobernuburua, berriz, Bundeskanzler edo Kantziler Federala da. 

Parlamentuak bi ganbera ditu: Bundestag (Biltzar Federala) eta Bundesrat (Kontseilu Federala). Bundestag-a lau urtean behin hautatzen da, ordezkaritza zuzena eta proportzionala bateratzen dituen sistema korapilatsu baten bidez. Bundesrat-en hamasei estatu federatuek dute ordezkaritza dute; ganbera honek, gaiaren arabera, Bundestag-ek baino garrantzi handiagoa izan dezake.

Alemaniako Armada edo Bundeswehr bost ataletan banaturik dago: Lurreko Armada (Heer), Itsasokoa (Bundesmarine), Airekoa (Luftwaffe), Medikuntza Zerbitzu Zentralak eta ororen zerbitzuan aritzen diren komando taldeak. Bake garaian, Defentsa ministroak eta Kantzeler Federalak zuzentzen dute Bundeswehr-a. Guda garaian, ordea, kantzelerrari berari dagokio agintea.

Lau gutxiengo nazional daude: danimarkarrak, iparraldeko Schleswig-Holstein estatuan; sorabiarrak, Lusazian (Saxonia) eta Brandenburgon; erromaniak eta sintiak, herrialde osoan; eta frisiarrak, Schleswig-Holsteingo mendebaldeko kostaldean eta Saxonia Behereko ipar-mendebaldean. 2019an, 13,1 milioi etorkin bizi ziren Alemanian (biztanleriaren % 15,8); poloniarrak 1,7 milioi ziren, turkiarrak 1,5 milioi, errusiarrak milioi bat inguru, kazakhstandarrak 940.000, siriarrak 589.000, italiarrak 578.000, errumaniarrak 545.000 eta txekiarrak 502.000.

Alemana da hizkuntza nagusia. Daniera, frisiera, sorbiera eta erromaniera gutxiengoen hizkuntza ofizialak dira. Erregio edo gutxiengoen Europako Itunak eskualde hizkuntzatzat hartzen ditu behe-alemana, daniera, iparraldeko frisiera, ekialdeko frisiera, behe-sorbiera, goi-sorbiera era erromaniera. 

Biztanleen % 27,7 katolikoak dira, eta batez ere Renanian eta Bavieran bizi dira, % 25,5 protestanteak dira, luteranoak gehienbat, eta iparraldean daude bilduta. Musulmanak % 5,1 dira, kristau ortodoxoak % 1,9, eta erlijiorik gabeak % 37,8.

Alemaniakoa munduko laugarren ekonomia da barne produktu gordinari dagokionez, eta bosgarrena erosahalmenaren parekotasuna kontuan harturik. Merkatu sistema kapitalista du, baina ongizatearen sistemak orekatua, estatuak gizarte laguntza handiak ematen baititu. Ustelkeria maila txikia dauka, eta berrikuntza maila handia. Per capita errenta EB-27ko batez bestekoaren % 121 zen 2019an. Nekazaritzak BPGaren % 0,7 sortzen du, industriak % 30,7, eta zerbitzuek % 68,6 (2017ko zenbatespena). Herrialdeak ahalegin handiak egin ditu Europan ekonomia eta politika batasuna hedatzeko, eta bere ekonomia eta merkataritza politiketan gero eta eragin handiagoa dute Europar Batasuneko kideen arteko hitzarmenek.

Esportazioa da bertako ekonomiaren funtsezko elementua; esate baterako, 2019ko lehen erdian EBren esportazio guztien % 24 egin zituen. Ibilgailuak, makineria, gai kimikoak, tresna elektronikoak, ekipamendu elektrikoa, botikak, garraio ekipamendua, oinarrizko metalak, elikagaiak, eta kautxua eta plastikoak dira esportazio gai nagusiak. Munduko 500 enpresa handienetako 29k Alemanian dute egoitza; Mercedes-Benz, BMW, Volkswagen, Audi, Siemens, Allianz, Adidas, Porsche, Bosch eta Deutsche Telekom dira herrialdeko marka ezagun batzuk.

Ubideak eraikitzen ere munduko lehenbizietakoa da Alemania. XIX. mendetik aurrera, kanalek indar handia hartu zuten. Kielgo ubidea, Baltikoa eta Ipar itsasoa lotzen dituena, oso garrantzitsua da. Rhin-Main-Danubio ubidea, Dortmund-Emsekoa eta Elba-Lübeck Kanala ere aipagarriak dira.

Energia iturri berriztagarriak gero eta inportanteagoak dira herrialdearen garapenean, batez ere Bündnis 90 / Die Grünen partidu ekologista gobernu federalean sartu zenetik. Friburgoko Vauban ekoauzoak, esate baterako, eguzki-energia baliatzeko instalazio modernoak ditu. 2011ko maiatzean, Fukushimako hondamendiaren ostean, herrialdeko zentral nuklear guztiak 2022rako ixtea erabaki zuen Angela Merkelen gobernuak.

Alemaniak oso zientzilari handiak eman ditu. XVI. mendean, Johannes Keplerrek planeten mugimenduak deskribatu zituen. XIX. mendean, Theodor Schwann eta Jakob Schleidenek Teoria zelularra formulatu zuten, eta inoizko matematikaririk handienetakoa izan den Carl Friedrich Gaussek bere legeak ezarri zituen. XX. mendean Nobel Sariak banatzen hasi ziren, eta lehenengo hamarkadetan alemaniarrek sari ugari eskuratu zituzten. Horiez gain, badaude zientzilari aipagarriak ere, hala nola Kontinenteen jitoa deskribatu zuen Alfred Wegener geologoa.

Alemaniar asmakizunek munduko teknologiaren garapenean zeresan handia izan dute, eta oraindik ere oso erabiliak dira:

Kontaezinak dira Alemaniaren ekarpenak munduko kulturari: Beethoven, Bach, Brahms eta Wagner konpositoreak; Goethe, Lessing eta Schiller poetak; Günter Grass eleberrigilea; Kant, Hegel, Marx edo Nietzsche filosofoak; Robert Wiene, F.W. Murnau, Werner Herzog eta Wim Wenders zinemagileak; eta Humboldt, Einstein, Planck eta Gauss zientzialariak.

Alemana Erdialdeko Europako lingua franca izan zen. Hori dela-eta, Europako pertsona ospetsu batzuk, alemanak ez izan arren, Alemaniako kulturaren barnean daude: Wolfgang Amadeus Mozart, Franz Kafka edo Nikolas Koperniko adibidez.

Alemaniako Kirol Federakundeak (DSB) ia 27 milioi kide ditu. Haren datuen arabera, biztanleriaren herenak kirola egiten du, herrialdean diren 127.000 instalazioetan. Azken urteotan, DSBk kirol paralinpikoentzako baliabideak gehitu egin ditu. Betidanik nabarmendu da Alemaniaren parte-hartzea Olinpiar Jokoetan. Bitan antolatu zituen Udako Olinpiar Jokoak: 1936an Berlinen eta 1972an Munichen.

Alemaniako Futbol Federazioak (DFB) 26.000 klub baino gehiago ditu, 6 milioi kiderekin (munduan kide gehien dituen federazioa). Alemaniako Futbol Selekzioak lau aldiz lortu du Munduko Futbol Txapelketa irabaztea (1954, 1974, 1990 eta 2014). Bestalde, bitan antolatu du Alemaniak Munduko Futbol Txapelketa: 1974an eta 2006an. Klub mailan FC Bayern München da talderik handiena, sei aldiz irabazi baitu UEFAko Txapeldunen Liga eta birritan Kontinente arteko Futbol Kopa. Herrialdeko futbol txapelketa nagusiak Bundesliga eta Alemaniako Kopa dira. Emakumezkoen selekzioa bitan nagusitu da Munduko Futbol Txapelketan: 2003an eta 2007an.

Eskubaloia da Alemaniako bigarren kirola. Gizonezkoen selekzioak hiru aldiz lortu du urrezko domina Munduko Txapelketan (1938, 1978 eta 2007), eta lau aldiz emakumezkoen selekzioak (1971, 1975, 1978, 1993). Klub mailan ere emaitza onak izan ditu, 18 aldiz irabazi baitute gizonezkoen EHF Txapeldunen Liga, eta lau aldiz emakumezkoena. VfL Gummersbach, SC Magdeburg eta THW Kiel dira talderik onenak.

Michael Schumacher da txapelketa gehien irabazi dituen 1 Formulako pilotua, 7 hain zuzen ere. Sebastian Vettelek, berriz, lau txapelketa irabazi ditu. Hamaika garaipen horiekin, munduko bigarren herrialdea da garaipen kopuruan Erresuma Batuaren ondoren.

Txirrindularitzan, Jan Ullrichek Frantziako Tourra (1997), Espainiako Vuelta (1999) eta Munduko Erlojupeko Txapelketa birritan (1999 eta 2001) irabazi zituen. Erik Zabelek sei aldiz irabazi zuen Frantziako Tourreko Erregulartasunaren Saria, eta beste hiru aldiz Espainiako Vueltakoa. Tony Martin lau aldiz nagusitu zen Munduko Erlojupeko Txapelketan (2011, 2012, 2013 eta 2016). Rolf Wolfshohlek hirutan irabazi zuen Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa 1960ko hamarkadaren hasieran, eta Klaus-Peter Thalerrek bi aldiz 1980ko hamarkadan.

Tenisean, Steffi Grafek Grand Slameko 22 txapelketa irabazi zituen eta Boris Beckerrek sei. 1980ko hamarkada arrakastatsua izan zen alemaniarrentzat, garaipen indibidualez gain selekzioak hiru aldiz irabazi baitzuen Davis Kopa (1988, 1989 eta 1993) eta bitan emakumezkoen Fed kopa (1987 eta 1992).




#Article 104: Gurutze Gorria (4160 words)


Gurutze Gorriaren eta Ilargi (edo Ilargierdi) Gorriaren Nazioarteko Mugimendua, hizkera arruntean Gurutze Gorria edo Ilargi Gorria) izenez ezaguna, nazioarteko mugimendu humanitario bat da, mundu osoan gutxi gorabehera 97 milioi boluntario, kide eta langile dituena. Helburu hauekin sortu zen: pertsonen bizitza eta osasuna babestea, gizaki guztienganako errespetua ziurtatzea, eta pertsonen sufrimendua prebenitu eta arintzea.

Mugimendua legalki independenteak diren hainbat erakundek osatzen dute, baina mugimenduaren baitan elkartuta daude oinarrizko printzipioak, helburuak, sinboloak eta estatutuak, gobernu erakunde komunen bidez. Mugimenduko erakundeak hauek dira:

XIX. mendearen erdialdera arte, armadetan ez zeuden erizaintza sistemarik antolatuta edo ondo finkatuta hildakoentzat, ez eta erakunde seguru eta babesturik gudu zelaian zaurituak izan zirenak lekuan hartzeko eta tratatzeko. Kristau erreformatu jainkotiarra, Jean-Henri Dunant enpresari suitzarrak 1859ko ekainean Italiara bidaiatu zuen Napoleon III.a enperadore frantsesarekin elkartzeko, garai hartan Frantziak okupatuta zuen Aljerian negozioak egiteko zailtasunei buruz hitz egiteko asmoz. Solferino herrritxora iritsi zen ekainaren 24ko arratsaldean, Austro-Sardiniako Gerraren barnean bertan izan zen batailaren ondoren. Egun bakarrean, bi aldetako 40.000 soldadu inguru hil ziren edo lurrean zaurituta utzi zituzten. Jean-Henri Dunant guduaren ondorio izugarriaz harrituta geratu zen, zauritutako soldaduen sufrimenduagatik, eta asistentzia medikoaren zein oinarrizko zainketaren ia erabateko gabeziagatik. Bidaiaren jatorrizko asmoa erabat utzi zuen alde batera, eta hainbat egunetan zaurituei tratamendua eta zainketa egiten lagundu zuen. Bere kabuz, bertako biztanleekin sorospen laguntza maila izugarria antolatzen aritu zen, zaurituenganako bereizkeriarik egin gabe denei laguntzeko.
Genevako etxera itzuli zenean, 1862an Solferinoko Memoria izeneko liburua idatzi zuen eta bere dirua erabiliz argitaratu. Liburuaren aleak Europa osoko pertsonaia politiko eta militarrei bidali zizkien, eta baita aldaketa bat egiten bere ustez lagundu zezakeen jendeari. Solferinoko 1859ko bizipenen deskribapen bizia aurkezteaz gain, esplizituki azaltzen zuen abian jarri behar zirela erakunde nazional boluntarioak, gerratan zauritutako soldaduei laguntzeko. Ardura sozialaren gaineko ideia kristauan oinarrituta zegoen, Solferinoko bataila eremuan izandako esperientziaren ondoren. Gainera, nazioarteko hitzarmen baten garapenerako deia luzatu zuen, segurtasuna bermatzeko batailan zauritutako soldaduez arduratzen ziren sendagileentzako eta kanpainako ospitaleentzako.

Urtebete beranduago, Suitzako gobernuak Europako herrialde guztietako gobernuak gonbidatu zituen, eta baita Amerikako Estatu Batuak, Brasilgo Inperioa eta Mexikoko Inperioa ere, Biltzar diplomatiko ofizial baten parte hartzera. Hamasei herrialdek guztira hogeita sei ordezkari bidali zituzten Genevara. 1864ko abuztuaren 22an, Biltzarrak Genevako lehenengo Hitzarmena onartu zuen Guda eremuan armadetako zaurituen egoera hobetzeko. Hamabi estatu eta erresuma hauetako ordezkariek sinatu zuten hitzarmena: Suitzako Konfederazioa, Badengo dukerria, Belgikako Erresuma, Danimarkako Erresuma, Espainiako Erresuma, Frantziako Inperioa, Hesseko dukerria, Italiako Erresuma, Herbehereetako Erresuma, Portugalgo eta Algarveko Erresuma, Prusiako Erresuma, eta Württembergeko Erresuma.

Hitzarmenak hamar artikulu biltzen zituen, gatazka armatuetako soldadu zaurituentzat, landa eremuko langileentzat eta gatazka armatuetan erakunde humanitario jakin batzuentzat, neutraltasuna eta babesa bermatzeko. Lehen aldiz, arau legalak ezartzen zirn.

Genevako Hitzarmena sinatu ondoren, aurreneko nazio elkarteak sortu ziren Belgikan, Danimarkan, Frantzian, Oldenburgon, Prusian, Espainian eta Württembergen. Halaber 1864an, Louis Appia eta Charles van de Velde, azken hau Herbehereetako Armadako kapitaina, gatazka armatu baten Gurutze Gorriaren ikurraren azpian lan egin zuten lehen delegatu independente eta neutral bihurtu ziren. Hiru urte geroago 1867an, Gerrako Zaurituen Erizaintzarako Nazioarteko Laguntza Elkarteen Nazioarteko lehen Biltzarrera deitu zuten.

Hurrengo urteetan, elkarte nazionalak Europako ia herrialde guztietan sortu ziren. Proiektuak XIX. mendearen amaieran hazten ari ziren sentimendu abertzaleekiko oihartzun ona izan zuen, eta elkarte nazionalak nagusitasun moral nazionalaren adierazle bezala bultzatu ziren. 1876an, batzordeak Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea (ICRC) izena hartu zuen, gaur egun oraindik ere izendapen ofiziala duena. Bost urte geroago, Estatu Batuetako Gurutze Gorria, Klara Bartonen ahaleginaren bidez sortu zen. Gero eta herrialde gehiagok sinatu zuten Genevako Hitzarmena, eta praktikan gatazka armatuetan errespetatzen hasi ziren. Denbora gutxian, Gurutze Gorriak bultzada izugarria lortu zuen nazioartean errespetatutako mugimendu bezala, eta nazio elkarteak gero eta ezagunagoak bilakatu ziren, boluntarioen lana egiteko gune bezala.

Lehen Bakearen Nobel Saria 1901ean eman zenean, Norvegiako Nobel Batzordeak Jean-Henri Dunanti eta Frédéric Passyri, nazioarteko bakezale garrantzitsua, biei batera ematea erabaki zuen. Sariaren beraren ohorea baino esanguratsuagoa, sari honek Jean-Henri Dunanten atzeratutako errehabilitazioa ekarri zuen, eta Gurutze Gorriaren eraketan bere funtsezko eginkizunaren omenaldia izan zen. Dunant bederatzi urte geroago zendu zen Suitzako Heidengo osasun zentro txiki baten. Bi hilabete lehenago, Gustave Moynier bere aspaldiko arerioa ere hil egin zen. Batzordearen historian aztarna utziz, inoizko presidente luzeena izan zelako.

Lehen Mundu Gerra hastearekin batera, ICRCk bere burua erronka handien aurrean aurkitu zuen, nazio bakoitzeko Gurutze Gorrien elkarteekin batera estuki lan eginaz soilik gaindituko zituenak. Mundu osoko Gurutze Gorriko erizainak, Estatu Batuetakoak eta Japoniakoak barne, indar armatuen zerbitzu medikoei laguntza ematera joan ziren Europan gerran parte hartzen zuten herrialdeetara. 1914ko abuztuan, gerra hasi eta berehala, ICRCk Gerrako Presoen Nazioarteko Agentzia (POW) sortu zuen, eta urte amaierarako 1.200 langile boluntario inguru zituen. Gerra denboran, Agentziak 20 milioi eskutitz eta mezu inguru transferitu zituen, 1,9 milioi pakete, eta 18 milioi franko suitzar batu zituen donazioei esker, kaltetutako herrialde guztiei dirua emanez.

Gainera, Agentziaren esku hartzearen ondorioz, 200.000 preso inguru trukatu zituzten gerrako alderdien artean, gatibutzatik askatu ondoren jaioterrira itzultzeko. Agentziaren organigrama-txartelaren indizeak 7 milioi inguru  aipamen pilatu zituen 1914tik 1923ra. Txartelaren indizeak 2 milioi atxilotu identifikatu eta haien familiekin harremanetan jartzeko gaitasuna izan zuen. Aurkibidea osorik, mailegatuta dago gaur ICRCtik Geneveko Nazioarteko Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Museoan. Indizea eskuratzeko eskubidea ICRCra mugatuta dago oraindik.

Gerra osoan, ICRCk 1907ko Genevako Konbentzioen betetzea kontrolatu zuen, alderdien eta bortxaketen inguruko kexak bidaliz zagozkien herrialdeei. Historian lehen aldiz arma kimikoak erabili zirenean, ICRCk gogor egin zuen protesta gerra mota berri honen aurka. Genevako Konbentzioen agintzarik izan gabe, ICRCk populazio zibilen sufrimendua arintzen saiatu zen. Ofizialki lurralde okupatuak izendatu ziren eremuetan, ICRCk biztanleria zibilari lagundu zion, 1907ko Hagako Legeak eta Gerraren Aduanak Hitzarmenaren arabera. Hitzarmen hau ICRCren lanaren oinarri juridikoa ere izan zen gerrako presoentzat. Nazioarteko Gerrako Presoen Agentziaren lanez gain, presoen kanpamentuetara bisitak egitea ere helburuen artean zegoen. Europa osoko 524 kanpamentu izan ziren bisitatuak ICRCko 41 delegatuen aldetik, gerra amaitu arte.

Gerra amaitu baino urtebete lehenago, ICRCk 1917ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen, gerra garaian egindako lan itzelagatik. Bakearen Nobel Sari bakarra izan zen 1914tik 1918ra bitartean. 1923an, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak bere politikaren aldaketa onartu zuen, kide berriak hautatzeko orduan. Ordura arte, Genevako hiritarrak soilik izan zitezkeen batzordekideak. Mugaketa hori Suitzako herritarrak ere izendatzera zabaldu zen. Lehen Mundu Gerraren ondorio zuzenen artean, 1925. urtean itun bat onartu zela zegoen, non legez kanpo uzten zituen gas itogarri edo pozoitsuak, eta agente biologikoak arma gisa erabiltzea. Lau urte geroago, jatorrizko Hitzarmena berrikusi zen, eta Genevako bigarren Hitzarmena Itsasoko Indar Armatuetako Kide Zaurituen, Gaixoen eta Naufragoen Egoera Hobetzeari buruzkoa ezarri zen. Lehen Mundu Gerrako gertakariek eta ICRCren inguruko jarduerek nabarmen handitu zuten, nazioarteko komunitatearen barruan, Batzordearen ospea eta agintea, eta bere eskumenen hedapena ekarri zuten.

Bestalde, 1934an gatazka armatuaren garaian lurralde okupatuetan biztanleria zibila babesteko, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Biltzarrak konbentzio osagarria egiteko proiektuaren proposamena onartu zuen. Zoritxarrez, gobernu gehienek interes gutxi erakutsi zuten konbentzio hau gauzatzeko, eta ondorioz, Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik indarrean sartzea ezinezkoa izan zen.

Holokaustoaren aurrean Gurutze Gorriaren eman zuen erantzuna, eztabaida eta kritika garrantzitsuen gaia izan da. 1944ko maiatza arte, ICRCk juduen sufrimenduarekiko eta heriotzarekiko axolagabekeria kritikatu zuten. Gerra amaitu ondoren areagotu egin zen kritika, holokaustoaren horrenbesteko kaltea ukaezina zenean. Alegazio horien defentsa bat izan zen, Gurutze Gorria erakunde neutral eta inpartzial bezala ospea mantentzen saiatu zela, Alemaniako barne gaitzat ikusten zuena ez oztopatuz. Bestalde, Gurutze Gorriak Genevako Hitzarmena sinatu zuen herrialdeetako gerrako presoak bere ardatz nagusitzat hartuz.
Bigarren Mundu Gerran ICRCren lanaren oinarri juridikoa Genevako Konbentzioaren 1929ko berrikuspena izan zen. Batzordearen jarduerak Lehenengo Mundu Gerran egin zirenen antzerakoak izan ziren, hots, presoen kanpamentuak bisitatu eta jarraipena egitea, biztanle zibilarentzako sorospen laguntza antolatzea, eta presoei eta desagertutakoei buruzko mezuen trukaketa kudeatzea. Gerra amaitu orduko, 179 delegatuk 12.750 bisita egin zituzten presoen 41 herrialdetako kanpamentuetara. Gerrako Presoei buruzko informazio agentzia zentralak 3.000 langile zituen, presoen eskutitzen indizeak 45 milioi txarteletara ailegatu ziren, agentziak 120 milioi mezu trukatuz. Oztopo garrantzitsuena naziena izan zen, beraiek kontrolatutako nazien Gurutze Gorriak uko egin ziolako Genevako estatutuekin elkarlanean aritzeari, adibidez juduen deportazioa Alemaniatik kanpo, edo nazien kontzentrazio esparruetan egindako hilketa masiboak. Gainera, gatazkaren beste bi alderdi nagusiek, Sobietar Batasuna eta Japonia, 1929ko Genevako Konbentzioetan parte hartu ez zutenez, legeak ez zituen behartzen konbentzioen arauak betetzera.

Gerra garaian, ICRCk ezin izan zuen akordio bat lortu Alemania Naziarekin kontzentrazio esparruetan atxilotutakoei tratamenduari buruz, eta azkenean presioa aplikatzea alde batera utzi zuen, presoekin egindako lana eten ez zedin. Bestalde, ICRCk ezin izan zien sarraski kanpamentuetako eta juduen hilketa masiboei buruzko informazio fidagarririk eman Europako juduei, Erromari, etab. 1943ko azaroaren ondoren, ICRCk izenak eta kokapen ezagunak zituzten kontzentrazio esparruetara paketeak bidaltzeko baimena lortu zuen. Fardelok jasotzeko jakinarazpenak beste preso batzuek maiz sinatu zituztenez, ICRCk 105.000 atxilotuen identitateak erregistratu zituen kontzentrazio esparruetan, eta 1,1 milioi inguru pakete entregatu zituen, batez ere Dachau, Buchenwald, Ravensbrück eta Sachsenhausen kontzentrazio esparruetan.

Maurice Rossel Berlinera bidali zuten Nazioarteko Gurutze Gorriaren delegatu bezala, eta Theresienstadtera joan zen 1944an. Misio honetarako esperientziarik gabeko Rosselen aukeraketa, erakundearen juduen arazoarekiko axolagabekeriaren adierazgarritzat hartua izan da, eta juduak defendatzeko Holokaustoan zehar egin zuen txostena ICRCren porrotaren ikur gisa izendatu dute . Rosselen txostena nazien propaganda kritikarik gabe onartzeagatik nabarmendu zen. Oker adierazi zuen, juduak ez zirela Theresienstadtetik deportatuak izan. Claude Lanzmannek 1979an grabatu egin zituen bere esperientziak, Bisitari baten ogibidea izeneko dokumentala ekoiztuz.

Bestalde, Friedrich Born (1903–1963), Budapesteko ICRCko delegatuak, Hungariako 11.000tik 15.000ra arteko juduen bizitzak salbatu zituen. Eta Marcel Junod (1904-1961) Genevako medikua izan zen bonba atomikoa jaurti ondoren, Hiroshima bisitatu zuen lehen atzerritarra.

Gerra Hotzaren amaieran, ICRCren lana arriskutsuagoa bihurtu zen. 90eko hamarkadan, delegatu gehiagok galdu zuten bizitza historiako edozein unetan baino, batez ere tokiko eta barneko gatazka armatuetan lan egiten zutenean. Gertaera horiek sarritan Genevako Hitzarmeneko arauek eta haien babes ikurrekiko errespetu falta erakutsi zuten. Hildako delegatu batzuk hauek izan ziren: 

ICRC aktibo dago Afganistango gatazka guneetan, eta errehabilitazio fisikoko sei zentro sortu ditu minak kaltetutako biktimei laguntzeko. Haien laguntasuna nazioko eta nazioarteko indar armatuetara, zibiletara eta oposizio armatura hedatzen da. Afganistango gobernuaren eta nazioarteko indar armatuen zaintzapean atxilotuak bisitatu ohi dituzte. Eta baita, noizean behin sarbidea lortu dute talibanek atxilotutako pertsonak bisitatzeko. Oinarrizko lehen sorospenetarako prestakuntza eta laguntza kit-ak eskaini dizkiete Afganistango segurtasun indarrei eta talibanen kideei, izan ere, ICRCko bozeramaile baten arabera, ICRCren konstituzioak zehazten du gerraren ondorioz kaltetutako alderdi guztiak, ahalik eta modu egokienean tratatuko direla.

Liga eratzea, Nazioarteko Gurutze Gorriaren ICRC erakundeaz gain, ez zen izan eztabaidarik gabe, hainbat arrazoirengatik. ICRCk bi erakundeen arteko lehia posible bati buruzko zentzuzko kezka izan zituen. Ligaren sorrera ICRCren lidergo posizioa mugitzeko saiakera bezala ikusi zuten, eta pixkanaka bere zeregin eta gaitasun gehienak alde anitzeko instituzio batera igortzeko. Horretaz gain, Ligako kide fundatzaile guztiak entitate nazionaletako elkarteak ziren, edo Itun Hirukoitzeko (Errusiako Inperioaren, Frantziako Errepublikaren eta Britainia Handiaren arteko ulermen informala) bazkide elkartuak. Ligaren jatorrizko estatutuek 1919ko maiatzetik aurrera, araudi gehiago jasotzen zituzten, bost elkarte fundatzaileek egoera pribilegiatua lortzen baitzuten, Henry P. Davisonen ahalegini esker. Eta gainera, estatu batzuetako elkarte nazionalak behin betiko baztertzeko eskubidea zuten, hots, Alemania, Austria, Hungaria, Bulgaria, Turkia, eta Errusiako Gurutze Gorriaren elkarte nazionala. Arau horiek, Gurutze Gorriaren nazioetako elkarteen arteko unibertsaltasun eta berdintasun printzipioen aurkakoak ziren, eta egoera horrek ICRC kezkatzen zuen.

Ligak antolatutako lehen sorospenetarako laguntza misioa Poloniako gosete eta ondorengo tifus izurritearen biktimen laguntzarakoa izan zen. Liga sortu zenetik lehen bost urtetan, 47 dohaintza eskaera aurkeztu zituen 34 herrialdetan eginiko misioetarako, Gurutze Gorriko lan mota honen beharraren adierazgarri ikusgarria. Eskaera horien ondorioz bildutako dirua, 685 milioi franko suitzaretara iritsi zen, honako erabilpenarekin: Errusia, Alemania eta Albaniako goseteen biktimen larrialdiko hornikuntzarako; lurrikarak Txilen, Persian, Japonian, Kolonbian, Ekuadorren, Kosta Rikan eta Turkian; eta errefuxiatuen fluxuak Grezian eta Turkian. Ligako lehen  hondamendi laguntza handia Japonian izan zen, 1923ko lurrikararen ondoren. Bertan, 200.000 pertsona inguru hil ziren, babesik gabeko zauritu kontaezinak utziz. Ligaren koordinazioa zela eta, Japoniako Gurutze Gorriaren elkarteak 100 milioi dolarreko ondasunak jaso zituen beste elkarteetatik. Bestalde, Ligak hasitako arlo berri bat, Gurutze Gorriaren nazioetako elkarteetan erakunde gazteak sortzea izan zen.

Errusiako Gerra Zibilean ICRC eta Ligaren misio bateratua 1917tik 1922ra, mugimenduak barne gatazka baten parte hartu zuen lehenengo aldia izan zen, nahiz eta oraindik Genevako Konbentzioen agindu espliziturik gabe egon. Ligak, 25 elkarte nazional baino gehiagoren laguntzarekin, misioak antolatu zituen gosea eta gaixotasunak arintzeko, eta kaltetutako populazio zibilentzako janari eta bestelako laguntzak banatzeko. ICRCk Errusiako Gurutze Gorriaren elkartearekin lan egin zuen, eta gero Sobietar Batasuneko elkartearekin, etengabe azpimarratuz ICRCren neutraltasuna. 1928an Nazioarteko Kontseilua sortu zen ICRC eta Ligaren arteko lankidetza koordinatzeko. Geroago, “Batzorde Iraunkorra”ren ardura izan zen. Urte berean, mugimenduaren estatutu komuna onartu zen lehenengo aldiz, mugimenduaren barnean ICRCri eta Ligari dagozkien eginkizunak definituz.

Etiopia eta Italiaren arteko Abisiniako gerran 1935-1936 bitartean, Ligak 1,7 milioi franko suitzarko laguntza hornitu zuen. Benito Mussoliniren erregimen faxista italiarrak Gurutze Gorriaren lankidetzari uko egin ziolako, ondasun horiek Etiopiari soilik entregatu ziren. Gerra garaian, 29 pertsonak galdu zuten bizia Gurutze Gorriaren ikurraren babes esplizitua izan arren, gehienak Italiako Armadaren erasoengatik. Bestalde, Espainian 1936-1939 bitartean izandako gerra zibilean, Ligak berriro ere ICRCrekin bat egin zuen, 41 elkarte nazionalen laguntzarekin. Eta 1939an, Bigarren Mundu Gerraren zorian, Ligak bere egoitza Parisetik Genevara lekualdatu zuen, Suitzako neutraltasuna aprobetxatzeko. 

Mundu osoan 97 milioi pertsona daude ICRCrekin, Nazioarteko Federazioarekin eta Sozietate Nazionalekin batera, gehienak azken hauekin. 1965eko Vienako Nazioarteko Biltzarrak Mugimenduko alde guztiek partekatu beharko lituzketen oinarrizko zazpi printzipioak onartu zituzten, eta 1986an Mugimenduaren estatutu ofizialei gehitu zitzaizkien.

Ondorioz, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren oinarrizko printzipioak ez ziren ezagutzera eman, baizik eta aurkitu egin zituzten, nahita egindako aurkikuntza prozesu parte hartzaile baten bidez. Horrek are garrantzitsuagoa egiten du izenburu bakoitzaren azpian agertzen den testua, aipatutako printzipioaren zati integral bat dela, eta ez denboraren edo tokiaren arabera aldatu daitekeen interpretazioaː

Gurutze Gorriko eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua, gudu zelaian zaurituei bereizkeriarik gabeko asistentzia emateko nahiak sortuta, ahaleginak egiten ditu, nazioen barnean eta nazioartean duen ahalmenean, giza sufrimendua saihesteko eta arintzeko edozein lurraldetan emanda ere. Bere helburua bizitza eta osasuna babestea eta pertsonen errespetua bermatzea da. Herri guztien arteko elkar ulertzea, adiskidetasuna, lankidetza eta bake iraunkorra sustatzen ditu.

Ez du diskriminaziorik egiten nazionalitate, arraza, erlijio sinesmenak, klase edo iritzi politikoei dagokionez. Gizabanakoen sufrimendua arintzen saiatzen da, beren beharren arabera soilik gidatuta eta larrienak diren kasuei lehentasuna emateko.

Guztien konfiantza izaten jarraitzeko, Mugimendua ezingo da inoren alde jarri borroketan, ezta inolaz ere izaera politiko, arraza, erlijioso edo ideologi eztabaidetan parte hartuko.

Mugimendua independentea da. Elkarte nazionalek, beren gobernuen zerbitzu humanitarioetan laguntzaileak direnean eta dagozkien herrialdeetako legeen menpe dauden bitartean, beti autonomia mantendu behar dute Mugimenduaren printzipioen arabera jarduteko une oro.

Borondatezko zerbitzua

Sorospen mugimendua borondatezkoa da, ez irabazteko desioagatik bultzatua.

Edozein herrialdetan Gurutze Gorriaren edo Ilargi Gorriaren Elkarte bat eta bakarra egon daiteke. Guztiei irekita egonda, bere lan humanitarioa lurralde osora zabaldu behar du.

Mundu osoan dago Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren nazioarteko Mugimendua, eta elkarte guztiek estatus berdina dute, elkarren artean ardura eta betebehar berdinak dituztela.

Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Biltzarra, lau urtetan behin antolatzen dena, Mugimenduko erakunde instituziorik gorena da. Estatu guztietako erakundeen ordezkaritzak biltzen ditu, baita ICRC, IFRC eta Genevako Konbentzioko estatu sinatzaileenak ere. Biltzarren artean, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Batzorde Iraunkorra da organo gorena, eta biltzarrean hartutako ebazpenak betetzen direla gainbegiratzen du. Gainera, Batzorde Iraunkorrak ICRC eta IFRCren arteko lankidetza koordinatzen du. ICRCko bi ordezkari (presidentea barne)i, beste bi ordezkari IFRCkoak (presidentea barne) eta Nazioarteko Konferentziak hautatutako bost pertsonak osatzen dute. Batzorde Iraunkorra batez beste sei hilebetean behin biltzen da. Gainera, Mugimenduko Ordezkarien Kontseiluaren biltzarra bi urtez behin egiten da, Nazioarteko Federazioaren Batzar Nagusien arteko tartean. Ordezkarien Kontseiluak Mugimendurako jarduera bateratuak planifikatu eta koordinatzen ditu.

Nazioarteko eta barne gatazka armatuetako biktimen bizitza eta duintasuna babestea da ICRCren eginkizun ofiziala, erakunde inpartzial, neutral eta independente bezala. 1997ko Sevillako Akordioaren arabera, gatazketan mugimenduaren Agentzia nagusia da. Batzordearen zeregin nagusiak, Genevako Konbentzioetatik eta bere estatutuetatik datozenak, honakoak dira:

ICRCk Suitzako Geneva hirian du egoitza, eta 80 herrialdeetan ere bulegoak ditu. Mundu osoan 12.000 enplegatu inguru izanik, horietako 800 Genevako egoitza nagusian lan egiten dute, eta 1.200 erbesteratuak daude. Hauen erdiak nazioarteko misioak kudeatzen dituzten delegatuak dira, eta beste erdiak medikuak, agronomoak, ingeniariak edo interpreteak bezalako espezialistak. Azkenik, 10.000 enplegatu inguru, nazio mailako erakundeetako kideak dira, bertan lana eginaz.

Suitzako legearen arabera, ICRC elkarte pribatu bezala definitzen da. Herritarren ustearen aurka, ICRC ez da Gobernuz Kanpoko Erakundea, terminoaren zentzurik arruntenean, ezta nazioarteko erakundea ere. Bertako kide izatea (ko-optazio izeneko prozesuan) Suitzako herritarrei soilik mugatzen da, ez du legez definitutako beste GKE bezalako pertsona guztientzat kidetza irekia, ez eta mugarik gabeko kidetza politika. Bere izeneko nazioarteko hitzak ez du bere kidetzea aipatzen, baizik eta Genevako Konbentzioek definitzen duten bezala bere jardueren mundu-eremua. ICRCk pribilegio bereziak eta immunitate juridikoak ditu herrialde askotan, herrialde horietako zuzenbide nazionalaren arabera, edo Batzordearen eta dagozkien gobernu nazionalen arteko akordioen bidez.

Bere estatutuen arabera, Batzordea Suitzako 15etik 25erainoko kidek osatzen dute, eta lau urtetarako izaten dira hautatuak. Kide batek izan dezakeen partaidetza kopuruari dagokionez ez dago mugarik, nahiz eta Batzordeko kideen hiru laurdenen gehiengoa behar izan, pertsona bat hirugarren agintaldiaren ondoren berriro aukeratua izateko.

ICRCko organo nagusiak Zuzendaritza eta Batzarra dira. Zuzendaritza Batzordearen organo betearazlea da, eta zuzendari orokor batek eta bost sailetako zuzendariak osatzen dute: Eragiketak, Pertsonak, Baliabideak eta Eragiketa Laguntza, Komunikazioa eta Nazioarteko Zuzenbidea eta Lankidetza Mugimenduaren barruan. Zuzendaritzako kideak Batzarrak izendatzen ditu, lau urtetan zerbitzatzeko. Batzarra, Batzordeko kide guztiek osatua, aldian behin deitzen da eta bere arduren artean daude helburuak, jarraibideak eta estrategiak zehaztea eta Batzordearen finantza gaiak gainbegiratzea. Eskuarki, Batzarreko presidentea Batzordearen presidentea ere izaten da. Gainera, Batzarrak bost kideko Batzar Kontseilua hautatzen du, eta gai batzuetan Batzar Osoaren izenean erabakitzeko eskumena du. Kontseiluari dagokio Batzarreko bilerak antolatzea, eta baita Batzarraren eta Zuzendaritzaren arteko komunikazioa erraztea.

Genevako kokapena Suitzako frantses hiztunean lurraldean dagoenez, ICRC normalean Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea (Comité international de la Croix-Rouge - CICR) frantses izenarekin egiten du lan. ICRCren ikur ofiziala Gurutze Gorria da hondo zurian, COMITE INTERNATIONAL GENEVE hitzak gurutzea inguratuz.

ICRCk 1.100 milioi franko suitzar eskatu zien emaileei 2010. urtean bere lana finantzatzeko. Afganistangoa ICRCren operazio humanitario handiena bihurtu zen (86 milioi franko suitzar). Ondoren zeuden Irak (85 milioi franko) eta Sudan (76 milioi franko). Medikuntzako jardueretarako, 2010eko 132 milioi frankoko aurrekontua, 2009koa baino 12 milioi franko handiagoa izan zen.

IFRCk mundu osoko Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarteen arteko lankidetza koordinatzen du, eta elkarte ofizial berriak eratzen ditu oraindik elkarterik ez dagoen herrialdeetan. Nazioarteko agertokian, IFRCek sorospenetarako laguntza-misioak antolatu eta gidatzen ditu, hala nola, hondamen naturalak, gizakien hondamendiak, epidemiak, masa errefuxiatuen hegaldiak eta bestelako larrialdiak. 1997ko Sevillako Akordioaren arabera, IFRC da Mugimenduaren Agentzia nagusia gertatzen diren larrialdi egoeratan, beti ere gatazka armatuetatik kanpo.

IFRCk kaltetutako herrialdeetako elkarte nazionalekin lankidetzan aritzen da, eta bakoitza Elkarte Nazional Eragilea (ONS) deitzen da. Eta baita laguntza eskaintzeko prest dauden beste herrialdeetako elkarteekin ere, hots, Elkarte Nazional Parte-hartzaileak (PNS) deitzen direnak. Nazioarteko Federazioaren Batzar Nagusian kide oso edo behatzaile onartutako 187 elkarteen artean, eskuarki 25-30 inguru aritzen dira PNS bezala beste herrialde batzuetan. Horien artean aktiboenak AEBko Gurutze Gorria, Suedia eta Norvegiako Gurutze Gorria, Britainia Handiko Gurutze Gorria, eta Alemaniako Gurutze Gorria elkarteak dira. Azken urteetan arreta jaso duen IFRCren beste eginkizun garrantzitsu bat, gerrako lurreko minak erabiltzeko kodifikatutako debekua da, eta minek zauritutako pertsonei laguntza medikoa, psikologikoa eta soziala ematea.

IFRCaren zereginak honela laburbildu daitezke:

IFRCk Genevan du egoitza. Gainera, bost zona bulego ditu (Afrika, Amerikak, Asia-Pazifikoa, Europa, eta Ekialde Ertaina-Ipar Afrika), 14 eskualdeko bulego iraunkorrak, eta baita 350 ordezkari inguru mundu osoko 60 ordezkaritzatan. IFRCren lanaren oinarri juridikoa bere eraketa da, bere organo exekutiboa idazkaritza izanik, idazkari nagusi batek zuzentzen duena. Idazkaritzak bost dibisio ditu, besteak beste, Programa Zerbitzuak, Balio humanitarioak eta diplomazia humanitarioa, Gizarte Nazionala eta Ezagutzaren Garapena eta Gobernantza eta Kudeaketa Zerbitzuak.

IFRCren erabakia hartzeko organo gorena Batzar Nagusia da, elkarte nazional guztietako ordezkariak bi urtez behin biltzen dituena. Beste zeregin batzuen artean, Batzar Nagusiak idazkari orokorra aukeratzen du. Batzar Nagusien deialdien artean, Gobernu Batzordea IFRCko organo nagusia da, eta hainbat arlotan erabakiak hartzeko eskumena du. Gobernu Batzordea IFRCko presidenteak eta presidenteordeak, Finantza eta Gazteria Batzordetako presidenteek, eta elkarte nazoinaletako hogei ordezkari hautatuak osatzen dute.

IFRCren ikurra Gurutze Gorriaren (ezkerreko) eta Ilargi Gorriaren (eskuineko) konbinazioa da, marko angeluzuzen gorri batez inguratutako hondo zuriaren gainean.

IFRCren aurrekontuaren zati nagusiak bertako kide diren elkarte nazionalen ekarpenek eta inbertsioen diru-sarreren bidez finantzatzen dituzte. Elkarteko kide bakoitzak egindako ekarpenen kopuru zehatza Ogasun Batzordeak finkatzen du, hurrengo Batzar Nagusiak onartzeko. Edozein finantzaketa osagarri, batez ere sorospeneko laguntza misioetan aurreikusi gabeko gastuetarako, IFRCk argitaratutako deialdiei jarraituz, elkarte nazionalek, gobernuek, beste erakunde batzuek, korporazioek eta partikularrek borondatezko dohaintza bezala ematen dutenaz osatzen da.

Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarteak munduko ia herrialde guztietan daude. Beraien nazioetan, sorospen nazionalaren betebeharrak eta erantzukizunak hartzen dituzte, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak definitutako moduan. Mugimenduaren baitan, ICRC arduratzen da sorospen elkartea legez aitortzea Gurutze Gorriaren edo Ilargi Gorriaren elkarte ofizial bezala. Aitortzarako, arau zehatzak Mugimenduaren estatutuetan zehazten dira. Estatutu hauetako 4. artikuluak Elkarte Nazionalak aitortzeko baldintzak ditu.
Elkarte Nazional bezala aitortua izateko, 5. artikuluko 2 b) paragrafoko baldintza hauek bete beharko ditu:

ICRCk Elkarte Nazionala onartzen duenean Nazioarteko Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Mugimenduaren partaide bezala, printzipioz Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Sozietateen Nazioarteko Federazioan onartuta dago, Nazioarteko Federazioaren Konstituzioaren eta Prozedura Arauen arabera.

Gaur egun 190 Elkarte Nazional daude aitortuak Mugimenduaren barruan, eta Nazioarteko Federazioko kideak dira. Mugimenduaren barruan aitortu diren sozietate nazional berrienak Maldivetako Ilargi Gorria Elkartea, (2011), Zipreko Gurutze Gorriaren Elkartea, Hego Sudango Gurutze Gorriaren Elkartea (2013) eta azkena, Tuvaluko Gurutze Gorria Elkartea  (2016) dira.

Bere antolaketa egiturarekin eta lanarekiko independentzia formala izan arren, elkarte nazional bakoitzak bere jaioterriko legeen arabera jarraitzen du. Herrialde askotan, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarteek salbuespenezko pribilegioak dituzte gobernuekin egindako hitzarmenengatik, edo Gurutze Gorriaren Legeen nazioarteko mugimenduak eskatzen duen moduan, independentzia osoa gordetzeko. Nazioarteko elkartearen betebeharrak eta erantzukizunak, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak eta Mugimenduaren estatutuek definitzen duten moduan, laguntza humanitarioa gatazka armatuetan eta larrialdi krisietan, edo hondamendi naturaletan, familia loturak berriztatzeko jardueren bidez egiten dira.

Giza baliabide, tekniko, finantzario eta antolaketako ahalmenen arabera, elkarte nazional askok zeregin osagarriak egiten dituzte beren jaioterriko herrialdetan, esate baterako, odola emateko zerbitzuak edo larrialdi zerbitzu mediko zibilak (EMS). ICRC eta Nazioarteko Federazioa elkarte nazionalekin lankidetzan aritzen dira nazioarteko misioetan, batez ere pertsona, material eta finantza baliabideekin, eta baita logistika antolatzen.

Ikurrek bi eginkizun nagusi dituzte:

Gurutze Gorriaren ikurra ofizialki Genevan 1863 onartu zen. Gurutze Gorriaren bandera ez da San Jurgiren gurutzearekin nahastu behar, Ingalaterrako, Bartzelonako, Georgiako, Friburgoko eta beste toki batzuetako bandera baita. Nahasmen hori ekiditeko, babestutako ikurrari Greziako Gurutze Gorria (gaur egun Gurutze Gorri Helenikoa) deitzen zaio. Termino hori Estatu Batuetako zuzenbidean ere erabiltzen da Gurutze Gorria deskribatzeko. Saint Jurgiren gurutze gorria banderaren ertzeraino hedatzen da, baina Gurutze Gorria ez.

Gurutze Gorriaren bandera Suitzako banderaren kolorez aldatu den bertsioa da. 1906an, Otomandar Inperioaren argudioari amaiera emateko, hots, bandera kristautasunean zegoela sustraituta, Suitzako kolore federalak alderatuz Gurutze Gorriaren bandera eratu zela ideia sustatzea erabaki zen, nahiz eta jatorri horren frogak inoiz ez aurkitu.

Ilargi Gorriaren ikurra lehen aldiz ICRCko boluntarioek erabili zuten Otomandar Inperioaren eta Errusiako Inperioaren 1876-188 arteko gatazka armatuan.

Sinboloa 1929an onartu zen ofizialki, eta orain arte mundu musulmaneko 33 estatuk aitortu dute. Gurutze gorriaren ikurra Suitzako banderaren (ikur erlijioso bat baino) kolorearen berraztertze ofizialarekin batera, Ilargi Gorria Otomandar Inperioko banderaren kolore-inbertsio batetik eratorritakoa da.

Horrela, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren mugimenduko kide oso bezalako statusa du.

Ikur berria (ofizialki Hirugarren Protokoloaren Ikurra, baina Kristal Gorriaz izenarekin ezagutzen dena), III. Protokoloa izenarekin ezagutzen den Genevako Konbentzioen zuzenketa batekin izan zen onartua.

Iraneko Lehoi Gorria eta Eguzkiaren Elkartea 1922an sortu zen, eta Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren mugimenduan onartu zuten 1923an. Hala ere, batzuk sinboloa Genevan 1864an sortu zutela diote, Iranen arerioak ziren otomandarren eta errusiar inperioaren ilargierdiaren eta gurutzearen aurka. Dena den, baieztapen hori Ilargi Gorriaren historiarekin bat ez datorren arren, historiak iradokitzen du Lehoi Gorria eta Eguzkia, Ilargi Gorria bezala, Errusiaren eta Turkiaren arteko 1877-1878ko gerran pentsatuak izan zirela.

Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren mugimenduak israeldarren eskaerari behin eta berriz uko egin zion urteetan zehar, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren ikurrek ez zutelako kristautasuna eta islama irudikatzen, baizik eta Suitzako eta Otomandar banderetako koloreen berraztertzea zelako. Halaber, juduei (edo beste talde batzuei) ikur ezberdin bat baimenduz gero, ez lukete amaierarik izango beraientzako ere ikur bat aldarrikatzen duten talde erlijioso edo bestelakoen eskaerak. Genevatik arrazoitu zuten esanaz ikur gorrien ugaritzeak, Gurutze Gorriaren ikurraren jatorrizko asmoa kaltetuko zuela, hau da, arrazoi humanitarioetan babestutako ibilgailuak eta eraikinak markatzeko, ikur bakarrarekin ezagutzea mundu osoan.

ABC Australiako telebista kateak eta Rettet die Naturvölker eskubide indigenen taldeak, 1999an Odola Gurutzean izeneko dokumentala kaleratu zuten. Gurutze Gorriak, Britainia Handiko eta Indonesiako militarrekin batera, Mendebaldeko Ginea Berriko hegoaldeko lurretan izan zen sarraski baten, parte hartu zuela salatu zuen. Munduko Faunaren Funtsaren Mapenduma bahituen krisian eman zen, 1996ko maiatzean, separatistak mendebaldeko eta Indonesiako aktibistak bahitu zituztenean.

Dokumentala emititu ondoren, Gurutze Gorriak jendaurrean jakinarazi zuen erakundetik kanpoko pertsona bat izendatuko zuela filmean egindako salaketak eta erantzukizunak ikertzeko. Piotr Obuchowicz izan zen hautatua. Txostenak irmo adierazten du inplikazioa egotzita zuten Gurutze Gorriaren langileak ez zirela presente egon. Helikoptero zuri bat ziurrenik operazio militar baten erabilia izan zela, baina helikopteroa ez zela Gurutze Gorrikoa, eta garai hartan eskualdean jarduten zuten hainbat erakunde militarren batek horrrela margotu ahal zuela. Agian Gurutze Gorriaren ikurra bera ere erabilia izan zen, nahiz eta ez zen frogarik aurkitu horretarako. Bestalde, bahituak askatzeko operazio militarraren parte izanik, Gurutze Gorriaren helikoptero bat lurreratzen ari zela sinetsiz bertako jendea engainatu nahi zutela. Eta azkenik, autokritika bezala, Gurutze Gorriak azkarrago eta sakonago erantzun behar zuela arrazoibideak ikertzeko.

Maiatzaren 8an ospatzen da mundu osoan Gurutze Gorriaren Eguna.




#Article 105: Ur (1019 words)


Ura gai kimiko garden eta ia koloregabea da, Lurreko ibai, aintzira eta ozeanoen eta organismo bizidun gehienetako fluidoen osagai nagusia. H2O formula kimikoa du, hau da, ur molekula bakoitzak oxigeno atomo bat eta hidrogeno atomo bi ditu, lotura kobalentez elkartuak. Giro-tenperaturan likidoa da. Bizitzarako nahitaezkoa dela uste da, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. Urak Lur planetaren azalaren % 71 estaltzen du. Ur horren % 97,2 gazia da, eta % 2,8 geza. Ur geza horren % 1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.

Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra. Kimikoki aratza den urak ur destilatu izena hartzen du, eta ez du inolako gairik bere barnean disolbatuta, H2O bakarrik.

Itsas mailan, uraren irakite tenperatura 100 °C da, eta izozte tenperatura 0 °C. Uraren gehienezko dentsitatea 1 g/ml da, 4 °C-ko tenperaturan; beste edozein tenperaturatan, dentsitate txikiagoa du. Solido egoeran, hau da, izotz egoeran, uraren dentsitatea 0,917 g/ml da.

Uraren bero espezifikoa 1 cal/°C.g da. Disolbatzaile unibertsala dela esaten da, molekula polarra izanik substantzia gehien disolbatzen dituen substantzia delako. Ur molekulak hidrogeno zubi izeneko loturen bitartez elkartzen dira. Ur molekulak bi polo ditu. Hidrogeno bien arteko lotura 104,45º-koa da. Gainera, urak termoerregulatzaile lana egiten du.

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

Ura da substantzia gehien disolbatzen dituen elementua, horregatik esaten da ura disolbatzaile unibertsala dela. Ezaugarri hau da ziur asko bizitzarako garrantzitsuena, berari esker talde polarrak edo karga ionikoak (karga + eta – dituzten alkohol, R-OH taldedun azukre, aminoazido edo proteinak) dituzten substantziekin hidrogeno lotura egonkorrak eratzen dituelako urak.

Urak gatzak ere disozia ditzake disoluzio ionikoak eratuz. Azken hauen kasuan uraren dipoloek gatzetako ioiak erakartzen dituzte. Urak ioi hauek inguratzen ditu ioi hidratatuak eratuz.

Disolbatzeko ahalmena bi funtzio hauen erantzule da:

Hidrogeno loturak oso indartsu eta egonkorrak dira, hauek ura konprimaezina den likido bihurtzen dute. Konprimaezina izatean hezurdura hidrostatiko bezala egin dezake intsektu batzuetan, uraren indarrari esker arrokak zulatzen dituzten intsektuetan gertatzen den bezala.

Kapilaritatea ere uraren eta beste substantzia batzuen artean eratzen diren hidrogeno zubien ondorioa da. Ile bat urez beteriko ontzi batean sartzen bada, urak ilean gorantz egiten du, ontzian duen maila baino goragoa lortu arte, ileak uretan egiten duen presioa berdinduz. Fenomeno honek landareek gatz mineralak eta ura sustraietatik hostoetaraino garraiatzeko duen gaitasunarekin zerikusia du.

Bero espezifikoak ere molekulen artean eratzen diren hidrogeno zubiekin zerikusia du. Urak bero kantitate handia jaso behar du hidrogeno lotura hauek apurtzeko, beraz tenperatura oso astiro igotzen edo jaisten da. Honek zitoplasma urtsua tenperatura aldaketetatik babesten du, termoerregulatzaile gisa tenperatura konstante mantenduz.

Aurreko azalpen berak balio du, uraren hidrogeno loturaren ondorio delako propietate hau. Ura lurrundu ahal izateko, lehenik hidrogeno zubiak apurtu behar dira eta gero molekulei lurrundu ahal izateko behar duten energia zinetikoa eman behar zaie, beraz energia ugari behar da ura lurruntzeko. Baldintza normaletan ur gramo bat lurruntzeko 540 kaloria behar dira 20º C-tan.

Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak, izozguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa.

Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza… Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete ortzadar izeneko gama koloretsua eratuz.

Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, erreka eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Aldi berean erosioak ere garrantzia handia izan du, ibai haranak eratuz nekazaritzarako lur emankorrak lortzen dira eta baita biziguneak altxatzeko leku lauak ere.

Ura lur azpian ere sar daiteke akuifero edo lurpeko urak eratuz. Hemengo ura lurrazalera aterako da gero putzu artifizialen edo iturri naturalen bitartez edo azpian tenperatura altuak egon ezkero geiser eran.

Urak substantzia ugari eduki ditzake disolbatuta, beraz, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu, eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura edan, itsasokoa edo lakuetakoa baino.

Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen da, eta jaitsi egiten da ura berotu edo hoztu ahala. Ura solidotzean molekulek erle-panel antzeko bat eratzen dutelako dentsitatea txikiagotuz.

Atmosferan ur molekula hauetako bakoitzak, berotegi efektuaren eragile diren izpi infragorri kaltegarriak xurgatzen ditu. Uraren bero espezifiko handiari esker, ozeanoetako urak, klima globalaren erregulatzaile gisa jokatzen du.

Ura disolbatzaile ona da, eta metabolismoaren konplexutasunean parte hartzen du, azukre eta gatzak erraz disolbatu eta erreakzio kimikoak bultzatuz. Olioak edo beste substantzia hidrofobiko batzuk ordea ez dira disolbatzen uretan, eta lipido eta proteinaz osaturiko zelula mintzek kontrolatzen dituzte erreakzio kimikoak. Uraren gainazaleko tentsioari esker gertatzen da hau nagusiki.

Ur-tantak egonkorrak dira, gainazaleko tentsioari esker; beira bezalako gainazal ez-disolbagarri batean ur-tantak botatzen baditugu konpaktatuta gelditzen dira, ez dira sakabanatzen. Propietate honek garrantzi handia dauka landareen transpirazioan.

Uraren egoera solidoak, izotzak, likidoan flotatzea ere propietate garrantzitsua da. Hau posible izango da, hidrogenoak tenperatura txikietan eratzen dituen geometria indartsuei esker. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen dela kontutan izanik, lakuetan ematen den fenomeno berezi bat ulertuko dugu. Mendialdeko laku batean ura 3,98º C-tara heltzean, hondoratu egiten da eta gainerako ura gorantz doa. Horrela nahiz eta laku batean gaineko geruza izoztuta egon, propietate honi esker lakuren hondoko lurra termikoki babestuta egongo da.

Bizitza uraren propietate berezi hauei esker garatu da Lurrean, uraren egoera solido, likido eta gaseosoa izan faktore garrantzitsuak izan dira, bizitza zabaldu eta mantentzeko momentuan.

Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi haz daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez, eta ondorioz arrainak hiltzen dira.

Prozesu hauetaz gain badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metal astunak biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.

Ur araztegietan ura arazteko prozesuan kaltzio hidroxidoa eta aluminio sulfatoa gehitzen zaio urari (koagulatzaileak) eta hauek uretan igeri dagoen aluminio hidroxidoa eratzen dute, maluta izenaz ezaguna. Prozesu honek malutapen izena hartzen du.

Bi ur mota nagusi daude; destilatua eta naturala:




#Article 106: Kristautasun (2087 words)


Kristautasuna abrahamdar erlijio monoteista bat da, Jesus Nazaretekoaren bizitza eta irakaspenetan oinarriturik dagoena. Kristauek Kristo izena ematen diote Jesusi. Munduko erlijiorik zabalduena da, 2.400 milioi jarraitzaile baino gehiago baititu, gizaki bizien % 33. Munduko herrialdeen bi herenetan erlijiorik hedatuena da. Haren jarraitzaileen ustez, Jesus Jainkoaren Semea, Logosa eta gizateriaren salbatzailea da; Bibliako Itun Zaharrean aipatzen zen Mesiasa dela uste dute, eta haren bizipenak Itun Berrian bildurik daude.

Kristautasunak eta bere etikak paper garrantzitsua izan dute Mendebaldeko zibilizazioaren sorrera eta egituraketan, bereziki Antzinaro Berantiarrean eta Erdi Aroan. Esplorazioen Aroan zehar kristautasuna Amerika, Ozeania, Saharaz hegoaldeko Afrika eta munduko beste hainbat lekutara heldu zen misiolari eta kolonialismoaren bidez, eta bere hedapena ziurtatu zuen erlijio gerrekin edo Inkisizioa bezalako erakundeekin.

Kristautasuna Bigarren Tenpluko Judaismoaren barruko sekta gisa hasi zen, I. mendean, Judea erromatar probintzian. Jesusen apostoluek eta haien ondorengoak diren aita apostolikoek euren sinismena hedatu zuten Siria, Europa, Anatolia, Mesopotamia, Transkaukasia, Egipto, Etiopia eta Asian zehar, nahiz eta hasieran jazarpena izan. Konstantino I.a Handia kristautu zenean, erlijioa deskriminalizatu zuen Milango ediktuaren bidez. 325ean Nizeako Lehen Kontzilioa deitu zuen, non Kristautasun goiztiarra kontsolidatu eta Erromako Inperioaren erlijio ofiziala izatera iritsi zen. Kontzilioak Nizeako Kredoa sortu zuen, eta Elizaren Gurasoek Biblia kristauaren kanonak konpilatu zituzten V. mendean. Lehen zazpi kontzilio ekumenikoen garaiari Eliza Handiaren garaia deitzen zaio, non Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko eliza ortodoxoek komunio osoan bizi ziren zismaren aurretik. Ekialdeko eliza ortodoxoak bereizi ziren Kaltzedoniako kontzilioaren ondoren (451), Kristologian zituzten aldeen ondorioz; Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katolikoa 1054an bereizi ziren Zisma Nagusian, bereziki aita santuaren primaziaren inguruan zuten desadostasunen ondorioz. Beranduago, Erreforma protestantearen ondorioz, protestantismoa  bereizi zen Eliza Katolikotik, eztabaida eklesiologiko eta teologikoen ondorioz.

Gaur egun Kristautasunaren lau adarrik handienak Erromatar Eliza Katolikoa (1.300 milioi), Protestantismoa (920 milioi), Eliza ortodoxoa (260 milioi) eta Ekialdeko eliza ortodoxoak (86 milioi) dira, nahiz eta ekumenismorako saiakerak egon. Teologia kristauak eta fedearen profesioak Bibliaz gain babesten du Jesusek nekaldia jasan, gurutziltzatu, hilobiratu, infernuetara jaitsi, eta berpiztu zela hildakoen artean berarengan sinisten zutenentzat betirako bizitza emateko bekatuen barkamena emateko. Gainera, Jesusen Igokundea zeruetara igo zela sinisten dute, eta bertatik Jaungoiko Aitarekin zuzentzen duela mundua Espiritu Santuarekin batera Hirutasunean, eta itzuliko dela bizirik zein hilik daudenei azken auzia egiteko eta bere jarraitzaileei betiereko bizitza emateko. Bere gizakundea, hasierako ministerioa, gurutziltzatzea eta berpiztea askotan Ebanjelio gisa izendatzen da. Kristautasunaren Biblian Mateoren, Markoren, Lukasen eta Joanen Ebanjelioak onartzen dira, juduen Itun Zaharrarekin batera aurrekari gisa. Kristautasuna kulturalki anitza da bere Mendebalde eta Ekialdeko adarretan, bai eklesiologiari (eliza ikusgarri/eliza ikustezin), ordenazioari (ondorengotza apostoliko/aita santuaren primatutza) edo kristologiari (Kalzedonianismo/Ez-kalzedonianismo) dagokionez.

Kristautasuna I. mendean zehar garatu zen Judaismoaren Bigarren Tenpluko Judu kristau sekta gisa. Jagoba Justua, Petri (apostolua) eta Joanen lidertzapean judu kristau komunitate goiztiar bat eratu zen Jerusalemen. Hiruek ezagutu zuten Jesus, eta Pauloren arabera Jesukristoren berraragiztatzearen ostean lehenengoz Jagoba eta Petriri agertu zitzaien.

Juduen kristautasunak laster erakarri zituen Jaungoikoaren-beldurti jentilak; hauek juduen erlijio ohiturak jarraitu zituzten, lehenengo arazoak ekarriz juduen mandamentuen ondorioz. Paulo Apostoluak egoera konpondu zuen Kristoren parte-hartzean salbazioa zegoela aipatuz, eta Bere heriotza eta berraragiztatzean sinistearekin nahikoa zela. Hasiera batean Paulok lehen kristauak jazarri zituen, baina konbertsio esperientzia bat izan ostean jentilei Kristautasuna predikatu zuen, Judaismoaren eta Kristautasunaren ezberdintzea sortuz. Uneren batean, Paulok juduen ohiturak alboratu zituen, Kristautasuna erlijio ezberdindu bezala eratuz.

II. mendean zehar kristautasuna osatzen joan zen, lehen apezpikuekin, kristauentzat apostoluen ondorengo zirenak. 150. urtetik aurrera kristau irakasleak lan teologikoak eta apologetikoak sortzen hasi ziren, euren fedea babesteko. Egile horiei Elizako Gurasoak izena ematen zaie, eta euren lanek ikerketari patrologia deritzo. Elizako Guraso izan ziren Ignazio Antiokiakoa, Polikarpo, Justino Martir, Ireneo, Tertuliano, Klemente Alexandriakoa eta Origen.

Itun Berriaren arabera, kristauek hasieratik jasan zuten judu eta Antzinako Erromako erlijioaren autoritateen jazarpena. Tartean zigorrak, baita heriotza-zigorra ere, gertatzen ziren; horren adibide dira Zebedeoren semeak ziren Eztebe eta Done Jakue. Erromako bederatzi enperadorek Eliza jazarri zuten, modu zabalean, baina batez ere Dezio eta Dioklezianoren garaian.

Kristautasuna aramera hitz egiten zuten herritarren artean hedatu zen Mediterraneoko kostaldean, eta barnealderantz Erromatar Inperioan lehenengo eta Partiar Inperioan eta Sasanidar Inperioan beranduago, Mesopotamia barne, bi inperio horiek kontrolpean izan baitzuten historiako une ezberdinetan. I. mendean bertan Kristautasuna Afrikara heldu zen, lehenengo Egiptora eta II. mendea bukatu zenerako Kartagora. Marko Ebanjelaria hartzen da Alexandriako Elizaren sortzailetzat, 43. urtean; beranduago sortutako eliza batzuek aldarrikatzen dute Alexandriakoaren ondorengoak direla, tartean Alexandriako Eliza Ortodoxo Koptikoak. Tertuliano, Klemente Alexandriakoaa, Origen, Zipriano, Atanasio eta Agustin Hiponakoa dira Afrikako kristautasun goiztiarrean eragina izan zuten idazleetako batzuk.

Konstantino I.a Handiak harremana izan zuen kristautasunarekin txikitatik, eta bizitzan zehar babesa eman zion erlijioak haz zedin; hiltzear zegoela bataioa jaso zuen ohean. Bere erregetzan 311ko Nikomediako Tolerantzia Ediktua eta 313ko Milango Ediktua sortu zituen, kristautasunaren pertsekuzioarekin amaituz. Garai horretan Kristautasuna oraindik erlijio txikia zen, erromatarren artean %5 inguruk jarraitzen zuen sinismena. Mardonio aholkulariaren gomendioz, Konstantinoren iloba zen Juliano Apostata saiatu zen Kristautasuna debekatzen. 380ko otsailaren 27an Teodosio I.ak, Grazianok eta Valentiniano II.ak Nizeako Kristautasuna Erromako Inperioaren eliza ofizial izendatu zuten. Eliza eta estatua elkarri lotuta geratu bezain pronto, kristautasuna aberastu zen; Elizak aberatsen donazioak jaso zituen eta, hortik aurrera, lurra jabetzan izan zezakeen.

Konstantinok ere, albo eraginez, Nizeako Lehen Kontzilioa deitzearen ardura zatia izan zuen 325ean. Bertan arrianismoa kondenatu zuen eta Nizeako Kredoa ezarri zuen, oraindik ere Eliza Katolikoan, Ekialdeko Ortodoxian, Anglikar Komunioan eta Eliza Protestante askotan erabiltzen dena. Nizeakoa izan zen kontzilio ekumeniko askotan lehenengoa, Elizaren teologiako elementu kritikoak definitzeko balio izan zuten bilerak, batez ere Kristologiaren eremuan. Ekialdeko Elizak ez zuen onartu egindako hirugarren eta ondorengo kontzilio ekumenikoak, eta oraindik ere bereizitzako adarra da (Ekialdeko Eliza Asiriarra).

Oparotasun eta bizitza kulturalaren ikuspuntutik, Bizantziar Inperioa kristau historia eta zibilizazioaren une gorenetako bat izan zen, eta Konstantinopla izan zen tamainaren, aberastasunaren eta kulturaren ikuspegitik kristau munduko hiririk garrantzitsuena. Garai horretan Antzinako Greziako filosofiaren gaineko interesa berpiztu zen ere, eta literatura oparoa ekoiztu zen grezieraz. Bizantziar artea eta bizantziar literatura Europan zehar nagusi izan ziren, eta Mendebalde osoan garai honetan Bizantziar arteak izandako zabalpen eta esanahia izugarria izan zen. Islamaren sorrerak, eta bereziki Ipar Afrikara zabaldu izanak kristau kongregazioak murriztu zituen eskualdean. Une horretatik aurrera Egiptoko Eliza Koptoa, Etiopiako Tewahedo Eliza Ortodoxoa eta Nobatia, Makuria eta Alodiako Nubiar Eliza baino ez ziren geratu talde egonkor gisa.

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera eta erorketarekin aita santua figura politiko garrantzitsuan bilakatu zen, lehen aldiz ikusgai Leon I.ak bandalo eta hunoekin izandako tratu diplomatikoetan; baina baita lehengo probintziatan ezarritako apezpikuen botere berrian ere. Garai honetan eliza misiolari ekintzaldi luzean hasi zen, eta hainbat leinuk erlijioa heuretzat hartu zuten. Arianismoak heriotza-zigorra ezarri zuen paganismoaren aurka (adibidez, Verdengo sarraskia) gerora katolizismo bilakatuko zena hungariar, germaniar, zelta, herri baltiko eta hainbat eslaviarren artean hedatu zen. Garai honetarako euskaldunak jada kristauturik zeudela uste da.

VII. mendean musulmanel Siria, Jerusalen barne, Ipar Afrika eta Hispania konkistatu zuten, kristau populazioa Islamera ekarriz (nahiz eta prozesuak mende batzuk iraun zituen hiri batzuetan) eta egoera legal ezberdina emanez musulman ez zirenei. Bizantziar Inperioa gainbeheran zegoen garai horretan, Persiarekin gatazka luzea izan ostean. VIII. mendearen hasieran karolingiar liderrak gailendu ziren, eta aita-santuak babes handia izan zuen Frankoen Erresumaren aldetik.

Hala ere, garai honetako kristautasunaren gune neuralgikoa Bizantziar Inperioan zegoen; bertan ematen ziren eztabaida teologiko eta kristologiko gehienak, Mendebaldeko Erromatar Inperioa izan zen eremuan hauek albotik iristen ziren bitartean. VIII. mendean, adibidez, ikonoklasmoak erditik zatitu zuen kristautasuna, bizantziar enperadoreek babestu zutenean. Hieriako kontzilioak (754) ikonoak debekatu zituen, Laterango kontzilioak (769) Hieriakoa ukatu zuen eta, azkenik, Nizeako Bigarren Kontzilio Ekumenikoak (787) ikonoak erabiltzea babestu zuen, eztabaida (eta gerra) handien ostean.

Garai honetan ere elizak aldaketa nabarmenak izan zituen. Gregorio I.ak dramatikoki eraldatu zuen Elizaren egitura eta kudeaketa. X. mendearen hasieran Mendebaldeko monasterio kristauek berraktibazio fase bat izan zuten Clunyko abadiaren gidaritzapean. Europa osoan zehar erlikien inguruko merkatua sortu zen, erromesaldiak piztuz, tartean Donejakue bidea bezalakoak.

VII. mendetik XIII. mendera bitartea elizak barne gatazka handiak izan zituen. Ondorioz, Ekialde-Mendebalde arteko bereizketa eman zen, Zisma Nagusia izena ematen zaiona; Mendebaldeko edo Eliza Latinoaren (Eliza Katolikoa dena) eta, batez ere, greziarra zen Ekialdeko Eliza Ortodoxoaren arteko bereizketak gaurdaino iraun du. Bi aldeek ezberdintasun nabarmenak zituzten gai administratibo, liturgiko eta doktrinaletan, batez ere aita santuaren primiziaren inguruan. Lyongo bigarren kontzilioak (1274) eta Firenzeko kontzilioak (1439) bi elizak batzeko saiakera egin zuten, baina bi kasuetan Ekialdeko ortodoxoek uko egin zioten erabakiak martxan jartzeari, eta bi elizen arteko zismak dirau. Hala ere, Eliza Katolikoak lortu du Ekialdeko eliza txikiago batzuekin batasuna.

Mendebaldean, XI. mendetik aurrera katedraletako eskola zahar batzuk unibertsitate bilakatu ziren, adibidez Oxfordeko Unibertsitatea, Parisko Unibertsitatea, Boloniako Unibertsitatea edo Salamancako Unibertsitatea. Lehenago, goi hezkuntza katedral-eskolen edo monasterioetako eskolen (Scholae monasticae) esku zegoen, fraide eta mojen esku. VI. mendean jada eskola mota horien ebidentziak aurki daitezke. Laster, unibertsitate berri hauek euren curriculuma zabaldu zuten, kleroaz gain legelari, funtzionario eta medikuen formakuntzarako. Unibertsitatea bera Erdi Aroko kristautasunetik abiatutako instituziotzat hartzen da.

Europa osoan hiribildu berriak sortu ziren garai hartan eta, horrekin batera, eskeko ordenak, monasterioetako bizitza konsakratua hirira eraman zutenak. Bi eskeko ordena nagusiak frantziskotarrak eta domingotarrak izan ziren, Frantzisko Asiskoak eta Domingo de Guzmánek sortutakoak, hurrenez hurren. Bi ordena hauek eginkizun garrantzitsua izan zuten Europako unibertsitateen sorreran. Beste ordena berri batek, zisterkoak, gune basatietan monasterio berriak ireki eta lurralde horien kolonizazioa bultzatu zituen. Garai hartan, eliza berrien eraikuntzak eta arkitekturak altuera irabazi zuen, erromanikotik gotikora pasa ziren eta Europako katedralik handienak eraiki zituzten.

XIII. mendetik aurrera, Jesusen pasioaren inguruko enfasi berria egon zen, batez ere frantziskotarren otoitzetan; ondorio gisa, fededunek euren arreta juduen gainean jarri zuten, kristauek juduen gainean jartzen zutelako Jesusen heriotzaren errua. Kristauek juduekiko zuten tolerantzia eza ez zen berria, hala ere -Agustin Hiponakoak esan zuen juduei ezin zitzaiela eman kristauek berez zuten hiritar izaera- baina juduen aurkako antipatia izan zen arrazoietako bat juduak herrialde ezberdinetatik botatzeko. Hori egiten lehena Ingalaterra izan zen, 1290. urtean. Nafarroako Erresumak 1498an bota zituen juduak, Espainiako Errege Katolikoen presioaren ondorioz.

XV. mendeko Pizkundeak antzinaroko eta garai klasikoetako testuekiko interes berritua ekarri zuen. Erreformaren garaian, Martin Luterok indulgentzien salmentaren aurkako Laurogeita Hamabost Tesiak argitaratu zituen 1517an. Inprimatutako kopiak laster zabaldu ziren Europa osoan zehar. 1521ean Wormseko ediktuak Lutero eta bere jarraitzaileak kondenatu eta estutu zituen; ondorioz, Mendebaldeko kristautasunaren zisma gertatu zen, adar berri asko sortuz.

Dibergentzia Handia bezala ezagutzen zen garaian, mendebaldean, Ilustrazioaren aroa eta iraultza zientifikoak aldaketa sozial handiak ekarri zituztenean, kristautasunak eszeptizismo modu batzuei eta ideologia politiko moderno batzuei aurre egin behar izan zien, sozialismoaren eta liberalismoaren bertsioak kasu. Gertaerak antiklerikalismo hutsetik hasi eta kristautasunaren aurkako eztanda bortitzetaraino zihoazen, hala nola Frantziaren deskristautasuna Frantziako Iraultzan, Espainiako Gerra Zibila eta mugimendu marxista batzuk, bereziki Errusiako Iraultza eta kristauen jazarpena Sobietar Batasunean Estatu ateismoaren pean.

Europan presio berezia egin zuen nazio-estatuen eraketak Aro Napoleonikoaren ondoren. Europako herrialde guztietan talde kristau ezberdinak, neurri handiagoan edo txikiagoan, elkarren artean eta Estatuarekin lehian zeuden. Aldagaiak izendapenen tamaina erlatiboa eta estatuen orientazio erlijioso, politiko eta ideologikoa izan ziren. Friburgoko Unibertsitateko Urs Altermattek, Europan dagoen katolizismoari espezifikoki begira, lau eredu identifikatzen ditu Europako nazioentzat. Belgika, Espainia eta Austria bezalako gehiengo katolikoa duten herrialdeetan, neurri bateraino, komunitate erlijioso eta nazionalak gutxi gorabehera berdinak dira. Sinbiosi kulturala eta bereizketa Polonian, Irlandako Errepublikan eta Suitzan daude, elkarren artean lehiatzen diren izendapenak dituzten herrialde guztiak. Lehia Alemanian dago, Herbehereetan, eta berriro Suitzan, gutxiengo diren populazio katolikoak dituzten herrialde guztiak, neurri handiagoan edo txikiagoan nazioarekin identifikatzen direnak. Azkenik, erlijioaren (berriro ere, katolizismoa) eta Estatuaren arteko banaketa neurri handi batean Frantzian eta Italian dago, non Estatua Eliza Katolikoaren autoritatearen aurka aktiboki agertu zen.

Estatu nazionalen eraketarekin batera ultramontanismoaren fenomenoa eman zen, batez ere Alemanian eta Herbehereetan, baina baita neurri txikiagoan Ingalaterran ere. Elizak, bere inguruko erakundeek eta fededun katolikoek estatuaren eskaera nazionalen eta Elizaren autoritatearen artean aukeratu behar izan zuten, bereziki aita santuaren autoritateari dagokionez. Gatazka hau Vatikanoko I. Kontzilioan gailendu zen, eta Alemanian Kulturkampfera eramango zuen zuzenean, non Bismarcken buruzagitzapean zeuden liberalek eta protestanteek adierazpen eta antolaketa katolikoa zorrotz mugatzea lortu zuten.

Europan kristau fededun eta praktikanteen kopurua murriztu egin zen modernitatea eta sekularismoa errealitate bihurtu ziren heinean, bereziki Txekiar Errepublikan eta Estonian, Amerikan erlijio konpromisoak orokorrean altuak izan diren bitartean Europarekin alderatuta. XX. mendearen amaierak Hirugarren Munduarekiko eta Hegoaldeko Hemisferioarekiko atxikimendu kristauaren aldaketa erakutsi du oro har, eta Mendebaldea jada ez da kristautasunaren banderadun nagusia.

Kristautasuna historian zehar hainbat taldetan banatu da, bai giro kulturalak hala aginduta, baita fede kontutan izan diren bereizketak direla eta. Kristautasunaren baitan, eta Erreforma Protestantetik aurrera, hiru adar nagusi egon dira:

Banaketa hau ez dute talde guztiek onartzen: anglikano askok beren burua katoliko eta protestanteen arteko via media bezala ikusten dute eta, beraz, beste atal batean kokatzen dute beren burua. Beste batzuek (Jehovaren lekukoak, mormoiak, etab.) ez dute banaketa hori inola ere onartzen eta, gainera, beste taldeak ez dituzte kristautzat hartzen.

Artikulu honen iturri nagusia Auñamendi entzikloediak gaztelaniaz duen  artikulua da, kristautasunak Euskal Herriaren historian izan duen bilakaeran, batez ere.




#Article 107: Helio (3838 words)


Helioa elementu kimiko bat da, He ikurra eta 2 zenbaki atomikoa dituena. Ez du kolore, zapore ezta usainik, ez da toxikoa eta ia guztiz inertea da. Gas nobleen zerrendan lehena da. Elementu guztien artean irakite- eta urtze-puntu txikienak dituena da eta gas egoeran dago ezohizko hotz eta presiopean ez bada. Ezohizko presio eta tenperaturak medio soilik lor liteke helioa elementu gutxi batzuekin konbinatzea.

Helioa unibertsoko bigarren elementurik arruntena da, baita bigarren elementurik arinena ere. Big Bang-ean sortu ziren elementuetako bat da. Unibertsoan gaur egun sortzen den heliorik gehiena hidrogeno atomoetatik abiatuz sortzen da izarretako fusio nuklearretan. Lurrean, helioa zenbait elementu erradioaktiboren desintegrazioan sortzen da (izatez, alfa desintegrazioan sortzen diren alfa partikulak helio-nukleoak dira). Horrela sortzen diren partikuletako zenbait gas naturalean biltzen dira, eta %7ko kontzentrazioan egotera irits daitezke. Gas naturaletik helioa bereizteko, gasa tenperatura oso txikietaraino hozten da, zatikaturiko destilazio deritzon prozesuaren bidez.

Pierre Janssen astronomo frantsesa izan zen 1868ko abuztuaren 18an helioaren aztarnak aurkitu zituen lehena egun hartan gertatu zen eklipsean zehar eguzkiaren kromosferaren espektroa aztertu eta 587,49 nanometroko uhin luzeran lerro argi hori bat jaso zuenean Indiako Guntur hirian zegoela. Hasieran espektroko marka honek sodioa adierazten zuela uste izan zen. Urte bereko Urriaren 20ean Norman Lockyer astronomo ingelesak D3 izenpetu zuen lerro horia antzeman zuen, izena lerro honetatik gertu dauden D1 eta D2 lerroetatik dator zeinak sodioa adierazten duten. Norman Lockyerrek lerro honek lurrean aurki ez zitekeen elementu bat adierazten zuela iritzi zuen. Lockyer eta Edward Fankland kimikari ingelesa izan ziren grezieraz eguzkia adierazten duen hitza, ἥλιος (helios), elementu berri honi egotzi ziotenak.

Aurkikuntza honi esker Estatu Batuak munduko helio ekoizle handiena bihurtzea ahalbidetu zuen. Sir Richard Threlfall en iradokizunei jarraiki AEBetako armadak helioa lortzen zuten hiru lantegi eraiki zituen lehen mundu gerrak irauten zuen artean. Proiektu hauen helburua gas erregaien beharrik ez zuten globo eta zepelinak eraikitzea zen. Ordurarte soilik 100 litro inguru helio lortu izan bazen ere fabrika haiek 5.700 m3 bildu zituzten %92ko garbitasunarekin gainera. Gas guzti honen zati bat helioak sustengaturiko lehen aerostatoa betetzeko erabili zen, EABko armadaren C-7 izeneko aireontzia, zeinak lehen bidaia Virginian dagoen Hampton Roadsetik Washingtongo Bolling Fieldera burutu zuen 1921eko abenduaren 1ean.

Helioa gasen kondentsazio bitartez lortzeko metodoa ez zen lehen gerrate bukaeraldera garatu, hala ere ekoizketan bere hortan jarraitu zuen. Helioaren erabilera nagusia aerostatoen sostengu gisa izan zen. Bigarren mundu gerra urreratu ahala zepelinentzako helio beharrak gora egin zuen ikaragarri bai eta soldaketa gas lez erabiltzeko eskaera. Lehen bonba atomikoa garatu zuen Manhattan proiektuan ere helioa erabili zen.

Amerikako Estatu Batuetako gobernuak 1925 urtean Helio Erreserba Nazionala sortu zuen Texaseko Amarillon bake garaian aireontzi komertzialak eta gudetan aireontzi militarrak betetzeko. AEBk garai hartan Alemaniari ezarririko debekuek Alemaniako helio iturri nagusia bertan behera utzi zuen eta hortaz euren aireontziak hidrogenoz bete behar izan zituzten Hindenburgaren akzidente gogoangarriaren arrazoi nagusia. Bigarren mundu gerra ostean helioz beteriko aireontziak alde batera utzi baziren ere helio likido eskaerak gora egin zuen eta horrela Amarilloko erreserba handitu behar izan zen. Helio likido oro har hoztaile bezala erabiltzen zen besteak beste koheteek erabiltzen duten oxigeno eta hidrogeno likidoa lortzeko oso garrantzitua izan zena garaiko lasterketa espazial baita gerra hotzean ere. 1965ean urtean AEBk erabiltzen zuen helioa bigarren mundu gerran erabiltzen zena zortzi aldiz zen.

Helioa elementu kimikoen artean erreaktibotasun txikiena duena da (gas noblea izaki); monoatomikoa eta inertea da ia edozein egoeratan. Helioaren masa molar txikia dela eta, gas egoeran bere eroankortasun termikoa, bero espezifikoa eta presio uhinen eroate abiadura (soinuaren abiadura azken finean) gasetan bigarren handienak dira hidrogenoarenen atzetik. Arrazoi bertsuak direla eta, helioak solidoak zeharkatzeko duen difusio gaitasuna airearena baino hiru aldiz handiagoa da eta hidrogenoarenaren %65a da.

Gasen artean, helioak uretan disolbatzeko gaitasunik txikiena du eta errefrakzio indizea beste gas guztiena baino hurbilago dago unitatetik (1 zenbakia alegia). Tenperatura normalean helioaren Joule-Thomson koefizientea negatiboa da, hau da bere kabuz zabaltzen bada, hedatu, berotu egiten da. Joule Thomson koefizienteak zero balioa izaten du presio eta tenperatura baldintza jakin batzuetan (P = 1 atm eta T = 40 K-eko baldintzetan, adibidez, helioaren koefizienteak zero balio du). Puntu honi Joule-Thomson inbertsio tenperatura esaten zaio eta presioaren araberakoa da. Bada helioa bere inbertsio tenperaturaren azpitik dagoenean bere kabuz zabaltzen denean hoztu egiten da beste gasen antzera. Helioa likido bihurtzeko sistemetako batek propietate hau erabiltzen du: lehenik inbertsio tenperaturaz harago hozten da eta gero bere kabuz zabaltzen uzten badugu helioa gehiago hoztuko da bere kondentsazio puntua lortzen duen arte non likido bihurtuko den.

Plasma egoeran aurki genezake unibertsoko helio gehiena. Helio plasmaren eta helio atomikoaren ezaugarriak nahiko ezberdinak dira. Plasma egoeran ez da protoi eta elektroien arteko loturarik eta beraz eroankortasun elektrikoa asko hazten da, baita gasa guztiz ionizatu ez bada ere. Eremu magnetiko eta elektrikoek sekulako eragina dute plasmaren baitan dabiltzan kargadun partikulengan. Adibidez, eguzki-haizeak dakarren helio eta hidrogeno ionizatuak lurraren eremu magnetikoaren eragina jasaten du eta elkarrekintza hau dela eta, Birkelanden korronteak edota aurora boreal eta australak sortzen dira.

Helio solidoa kolorerik gabekoa da, ia ikustezina eta oso konprimagarria, Los Alamos-eko Laborategi Nazionalean (AEB) adibidez helio solidoa presiopean %30-tik harago murrizten dela antzeman dute. Presio uniforme batek helioarengan sortzen duen deformazioa tamaina modulua (bulk modulus) deritzan magnitudearen bidez antzeman liteke, Helioaren modulua 5×107 Pa da, urarena baino 50 aldiz handiagoa, hau da, helio solidoa izotza baino 50 aldiz konprimagarriagoa da. Helio solidoa lortzeko presio ikaragarri handiak behar dira, hori dela eta helioa presio normalean (presio atmosferikoaren inguruan) zero absoluturaino hoztea lortuko bagenu oraindik ere likido egoeran egongo litzateke. Ezaugarri hori duen elementu bakarra da, beste elementu guztiak solidoak baitira baldintza horietan. Guzti hau mekanika kuantikoari esker aurreikus dezakegu: helioaren zero puntuko energia handiegia da solido egoera ahalbidetzeko. Orain arte lortu den helio solidoa 1 eta 1,5°K (-277°C) inguruko tenperatura eta 2,5 MPa-eko (gutxi gorabehera 25 aldiz presio atmosferikoa) presioarekin lortu da. Oso zaila da helio solidoa eta likidoa elkarrengandik bereiztea, biek errefrakzio indize antzekoa baitute, hau da, argiak ia berdin jokatzen du bi faseak zeharkatzerakoan. Helioa oso erraz urtzen da eta egitura kristalinoa du.

Helioaren irakite puntuaren (4,22ºK) eta lambda deritzan puntuaren (2,1768ºK) artean helio-4 isotopo koloregabea aurki genezake egoera likido arruntean, fase honi helio I deritzo. Beste likido kriogenikoen antzera, helio I-a berotzen denean irakiten hasten da. Helio I fasea hozten badugu berau konprimatu egiten da, bolumena murriztu egiten da, lambda puntura iritsi artean non irakiteari utzi eta hedatzeari ekiten dio, hau da bolumena areagotzen hasten da. Lambda puntuan nabari den hedatze joera txikitu egiten da tenperatura jaitsi ahala 1ºK ingurura iritsi artean, tenperatura honetan hedatzea eten eta berriro ere konprimatzen hasten da.

Helio I-aren errefrakzio indizea gasek izan ohi dituzten balioen antzekoa da 1,026-koa baita; ezaugarri honi esker helio I-aren gainazala ia ikusezina da eta polimero zatitxoak erabili ohi dira gainazala non den antzeman ahal izateko. Likido koloregabe honek biskositate txikia du oso eta bere dentsitatea urarenaren zortzirena dugu, alegia, fisika klasikoak aurreikusten zuen balioaren laurdena. Teoria klasikoaren akats hau mekanika kuantikoaren bidez saihesten da: helioaren bi fase likidoei (orain tratatzen ari garen helio-Ia eta ondoren datorren helio-II-a) jariakin edo fluido kuantiko deritze, eskala makroskopikoan fenomeno atomikoen ondorioak aurkezten dituztelako. Portaera kuantiko honen zergatia irakite-tenperatura txikian aurki genezake ziurrenik, izan ere, 0ºK edo zero absolututik oso gertu baitago, eta hain tenperatura hotzetan molekulen mugimendu kaotikoa hutsaren urrena da eta horrek beste kasu askotan ikusi ezin litezkeen fenomenoak agerrarazten ditu.

Lambda puntua baino hotzagoak diren tenperaturetan helio likidoak zenbait ezohizko ezaugarri darakusta. Egoera honi Helio II deritzo eta superfluido bat dela esan ohi da. Helio II-aren eroankortasun termikoa hain da handia ezen irakingaitza dela, hau da, ezinezkoa da helio II-a irakinaraztea, berotuz gero bapatean gas bihurtzen baita. Helio-3 isotopoak superfluido fase bat ere badu, nahiz eta tenperatura hotzagoetan agertu. Helio-3 superfluidoa lortzeko zailtasuna dela eta, gutxi dakigu honi buruz.

Helio II-a superfluido bat dugu, hau da, mekanika kuantikoak aurreikusten duen ezohizko ezaugarriak dituen materiaren egoera bat. Besteak beste nahiz eta helio II-a 10−7 eta 10−8 metroko zabalera duten kapilarretan zehar (kapilarrak hodi izugarri estuen antzekoak dira) iraganarazi ezin izan da biskositaterik antzeman, hau da Helio II-ak ez du nolabaiteko marruskadurarik kapilarretako paretekin. Hala ere higitzen diren bi diskoen artean Helio II-a iraganarazten denean helio gaseosoarenaren pareko biskositatea neurtu ahal izan da. Aurreko kontraesana bi-fluidoen modeloa deritzanaren bidez ebazten da gaur egun. Modelo honek dioenez lamda puntu azpitik helio likidoaren baitan dabiltzan helio atomoak bi egoeratan aurki litezke: Alde batetik zenbait atomo mekanika kuantikoan ground state deritzan egoeran egongo lirateke, hau da energia maila minimoa lukete, eta atomo hauek ematen dizkiote helio II-ari superfluido baten propietateak, besteak beste biskositate gabezia. Bestalde gainontzeko atomoak kitzikaturik leudeke, hau da energia maila gorenago batean eta atomo hauek fluido arrunt baten propietateak agerrarazten dituzte, hala nola biskositatea. Bi atomo mota hauen proportzioan legoke biskositateari eta beste zenbait efektuei dagokienean kontraesanen muinean.

Helio IIan iturri efektu esan dakiokeen portaera du. Helio II gordailu bati kapilare oso finak dituen tapoi bat jartzen badiogu Helio IIaren baitan dauden superfluido atomoek (ikus gorago bi-fluidoen modeoa) kanpora alde egingo dute tapoian zehar, helio likido arruntaren atomoak berriz barnean geratzen dira (biskositateak ez ditu zirrikitu estuetatik pasatzen uzten). Gauzak horrela gordailua berotzen bada barneko superfluido partikula kopurua murriztu egingo da likido arrunt bihurtuz, murrizte honek bi fluido moten arteko oreka aldatzen du eta berau mantendu nahian irteten ari zen suprefluidoa berriro ere sartzen hasten da, eta honek presio gainkarga bat dakar helio likidoa txorrotadaka tapoitik irteten hasten den arte, iturrietan bezala.

Helio IIak ezagutzen diren substantzien arteko eroankortasun termiko handiena du, helio Iarena baino milioika aldiz handiagoa eta kobrearen eroankortasun termikoa ehunka aldiz hobetzen du. Honen zergatia helio IIak beroa garraiatzeko erabiltzen dituen maila kuantikoan ematen diren mekanismoei zor diegu. Bero eroale hoberenek hiru elektroi izaten dituzte balentzia bandan zeinak beroa eroateaz arduratzen diren, Helio IIak ez du balentzia bandaren parekorik eta hala ere beste ezerk baino hobe eroaten du. Helio IIan eroankortasun termikoa modelizatzeko erabiltzen diren ekuazioak soinua airean eroaten den era argitzeko erabiltzen diren uhin ekuazioen antzekoak dira. Soinua airean soinuaren abiadan edatzen den bezala beroa 20 m/sg-ko abiaduran edatzen da helio IIan zehar 1,8 ºKeko tenperaturan, bero hedaketa fenomeno honi bigarren soinu (second sound) deritzo soinuaren medioen zeharkako hedadurarekin duen antza dela eta.

Helio IIak narras efektua izeneko fenomenoa ere antzeman da. Helio IIan objektu baten zati bat ondoratzen badugu helio IIak objektuan gora egiten du, eta grabitatearen aurka jokatzen duela dirudi. Helio IIa itxirik ez dagoen edukiontzi batean badago paretetan gora egin eta alde egingo du zona beroago batera iritsi arte non gas bihurtuko den. Narrasean dabilen helioa 30 nanometro inguruko lodiera duen likido pelikula edo geruza fin baten forman mugitzen da material guztietan. Geruza edo pelikula honi Rollin geruza esaten zaio, Bernard V. Rollin fenomeno honen aurkitzailearen omenez. Helio IIak narrasean aritzeko duen joeraren eta zirrikitu txikietatik alde egiteko duen erraztasunagatik oso zaila da helio likidoa gordetzea. Gordailua ez bada kontu handiz eraiki eta zaintzen helio IIak gainazal eta balbuletan zehar alde egingo du gune epelagoren bat aurkitu artean non lurrundu egingo den. Rollin geruzetan barreiatzen diren uhinak grabitatearen eraginez higitzen diren uhinen antzekoak dira (ur axaletako olatuak bezala) baina kasu hontan grabitatearen beharrean Van der Waals-en indarrak dira mugimenduaren eragile. Uhin hauei hirugarren soinu (third sound) esaten zaie soinua uhinen bidez barreiatzen baita baita ere.

Helioak dakigunez zortzi isotopo ezberdin ditu horietako bi soilik, helio-3 eta helio-4a egonkorrak direlarik. Lur planetako atmosferan He-4 isotopoaren milioi bat atomoko He-3 atomo bat legoke, hau da He-3aren kontzentrazioa He-4arena baino milioi bat aldiz txikiagoa da. Helioaren sortze prozesuaren arabera isotopo bat edo beste era liteke. Helioaren isotopo arruntenak, helio-4ak, lurrean nukleo astunagoen desknposaketa erradiaktiboan igortzen diren alfa partikuletan du jatorria. Alfa partikula hauek helio-4 nukleoak izan ohi dira. Helio-4aren nukleoak ezohizko egonkortasuna du bertako nukleoiek oso egitura irmoa baitute. Big Bangean sortu zen helio-4 atomo gehien hala ere.

Helio-3 oso gutxi dago lurrean, gehiena lurraren sorreratik eta gainontzekoa orduzgeroztik espaziotik iritsitakoa . Helio-3aren kantitate murritzak deskonposaketa erradiaktiboak sortzen ditu tritioa deskonposatzen denean. Lurreko kanpoaldeko geruzetako harroketan helio isotopoen kontzentrazioen arteko erlazioek harroken jatorri eta antzinatasunaren berri ematen digute eta lurraren mantuaren konposizioa aztertzeko erabili daitezke. He-3a espazioan lurrean baino arruntagoa da izarretako fusioaren emaitzetako bat baita; espazioan dagoen He-3aren proportzioa lurrekoa baino 100 aldiz handiagoa da. Planeta, kometa, satelite eta gainantzeko materia zerutarrean He-3 arrasto txikiak aurkitu dira ziurrenik eguzki-haizearen bonbardaketaren ondorio. Ilargiaren gainazalean 0,01 parte milioiko He-3 neurtu da. Zenbait aditu eta idazleek ilargiko He-3a bildu eta fusio nuklearrean erabiltzearen inguruan espekulazioak burutu dituzte, Gerald Kulciskik izan zen lehena 1986 urtean.

Lurrunketa bidezko hozketa erabiliz helio-4 likidoa 1ºK-rarte hoztu liteke. Kondentsazio tenperatura baxuagoa duen helio-3ari antzeko prozesuak aplikatzen bazaizkio 0,2 ºKrarte hoztu liteke. 0,8ºK azpitik He-3 eta He-4 kantitate bera nahasten badugu bi fase ezberdin eta nahastezin ikusiko lirateke, hau da, 0,8ºK azpitik bi isotopoak nahastezinak dira bere ezberdintasun kuantikoak tenperatura hauetara nabarmendu egiten baitira (He-4 atomoak bosoiak dira eta He-3 atomoak ordea fermioiak). Bada diluzio hozkailu izeneko gailu kriogeniko bat zeina bi isotopoen faseen nahastezintasunaz baliatzen den milikelvin mailako tenperaturak lortzeko.

He-3 eta He-4az beste helio isotopoak ekoiztea posible den arren hauek azkar asko deskonposatzen dira bizi laburrekoak baitira ezegonkorrak izaki. Biziraupen laburrena duen helio isotopoa helio-5a dugu isotopo honen iraupena 7,6×10−22 segundoetakoa delarik. Helio-6ak 0,8 segundo irauten ditu beta partikula bat igorriz deskonposatzen delarik. Helio-7a beta partikulaz gain gamma izpi bat igortzen du deskonposatzen denean. Bai He-7a zein He-8a zenbait erreakzio nuklearren ondorioz agertzen diren hiperfragmentuak lirateke. He-6 eta He-8arengan halo edo dizdira nuklearra antzeman ahal izan da. Helio-2a (neutroirik ez duen protoi bikotea) protoi bat igorriz deskonposatu eta protioan bihurtzen den erradioisotopoa dugu bere biziraupena 3x10−27 segundoetakoa delarik.

Baldintza normaletan helioaren erreaktibitatea hutsaren urrena da bere balentzia, beste gas nobleena bezala, zero baita. Ionizaturik ez dagoenean isolatzaile elektrikoa da. Beste gas nobleen antzera helioak baditu metastable deritzaien energia mailak behin ionizaturik dagoenean ionizazio potentziala baino baxuagoak diren potentzial elektrikoek ionizaturik mantentzea ahalbidetzen dutenak. Korronte elektriko batek helio plasma iragaten duenean helioak konposatu ezegonkorrak osa ditzake besteak beste tungsteno, iodo, fluor, sufre eta fosforoarekin. HeNe, HgHe10, WHe2 molekula neutroak eta He2+, He22+, HeH+(Hidrohelio ioia), HeD+ ioi molekularrak eratu ahal izan dira gaurdaino sistema hau erabiliz. Helio plasman zehar doazen korronteak aplikatuz, He2 molekula neutroa sortzea lortu da, zeinak espektroan banda sistema anitz dituen. Beste molekula bat HgHe molekula dugu zeina polarizazio indarren bidez soilik kohesioa mantentzen duela dirudien. Teoriak beste zenbait konposatu aurreikusten ditu, besteak bete helio fluorhidridioa (HHeF) 2000. urtean aurkituriko argoi fluorhidridoaren (HArF) antzekoa litzatekeena.

Badira fulereno izeneko karbono atomoz osaturiko egitura molekularrak. Molekula hauek karbono atomoekin eraikitako egitura geometrikoen antzekoak lirateke. Bada helio atomoak fulereno molekulen barneko hutsuneetan txertatzea lortu da gaurdaino ezagutzen diren heliodun molekula egonkor bakarrak osatuz. Txertatzea berotu ostean presio altuak aplikatzerakoan burutzen da. Heliodun molekula berri hauek egonkortasunari eusten diote, egonkortasuna hala ere mugatua da betiere molekula hauek tenperatura jakin batetik gora berotzean desegiten baitira. Barnean helioa duten fulerenoekin konposatu berriak osatzen direnean helioak molekulen barnean tokiari eusten dio. Molekula hauen ekoizketan helio-3 isotopoa erabili izan da NMR espektroskopiaren bidez erraz detektatzen baita. Gaurdaino helioa fulereno ugaritan txertatu ahal izan da. Molekula hauen barneko helioak ez ditu lotura ez kobalente ez ionikoak sortzen baina hala ere molekulak direla esan dezakegu.

Helioa aztergai den unibertsoko bigarren elementu arruntena dugu, hidrogenoa litzateke lehena, unibertsoko masa elementalaren %23a osatzen duelarik. Helio gehiena izarretan dago eta hidrogeno fusio prozesuen emaitza dugu. Big Bangaren teoriaren arabera unibertsoko helioaren gehiengoa Big Bangaren nukleosintesian zehar sortu zen, Big Banga gertatu eta handik minutu bat eta hiru minutu artean gutxi gorabehera.

Lurreko atmosferak 5,2 parte milioiko helio du. Helioaren arintasuna dela eta prozesu ugariren bitartez helio atomoek espaziora alde egiten dute; eguzki haizeak eta beste zenbait fenomenok galera hau konpentsatzen dute helio atmosferikoaren kontzentrazioa ia konstantea delarik. Lurreko heterosferan, atmosfera garaiko zonalde batean, helioa eta beste zenbait gas arin elementurik arruntenak dira.

Lurrean aurki litekeen helio gehiena deskonposizio erradiaktiboaren ondorio dugu. Elementu erradiaktiboek orohar alfa partikulak igortzen dituzte eta alfa partikula hauek ez dira helio atomo nukleoak besterik (He2+). Alfa partikulak falta zaizkien bi elektroiak lortzen dituztenean helio atomo bihurtzen dira. Mineral erradiaktibo nagusiak honako hauek dira: uranioa, torioa, klebeita, karnotita eta monazita. Mineral hauek igortzen duten helioaren batezbesteko kopurua 3,4 litrokoa da urteko eta lurrazaleko kilometro kubikoko. Lurrazalean helio kontzentrazioa milia milioiko 8 partekoa dugu. Itsasoko uretan kontzentrazioa eskasagoa da oraindik bilioiko 4 partetakoa baita. Helio kopuru txikiak gainontzeko mineraletan, sumendietako gasetan eta burdin meteorikoan aurki litezke baita ere. Lurreko helio kontzentrazio altuenak gas naturalean daude helio komertzialaren iturri nagusia delarik. Kontzentrazioa asko aldatzen da, milioiko parte gutxi batzuetatik San Juan County-n dagoen gune bateko 7%-ra.

Helio komertziala gas naturalaren frakzio distilazio bidez lortzen da gas naturalak %7rainoko helio kontzentrazioak izan baititzake. Helioak elementuen arteko irakite tenperatura baxuena duenez gas naturala hoztu eta konprimitu egiten da helioaz beste elementuak, metano eta nitrogenoa batik bat, likidotu daitezen eta horrela geratzen den gasa jasotzeko. Horrela lorturiko helioa behin eta berriz prozesu beraren bidez garbitzen da gas egoeran gera litekeen nitrogeno eta metanoa ezabatzearren.Aktibaturiko ikatz filtroak erabiltzen dira purifikazioaren azken pausoetan bereziki A mailako %99,995eko garbitasuna duen helioa lortzeko. A mailako helioan aurki litezkeen beste gasen arrastoen artean neoia litzateke garrantzitsuena. Behin distilazioa amaitzen denean helioa prozesu kriogenikoen bidez likidotu egiten da. Helioa likidotzearen arrazoia garraioa erraztea da batik bat, baita likido egoeran helioak dituen propietateak erabiltzea ere.

Helioak dituen ezaugarri bereziak direla eta zeregin ezberdinetarako elementu aproposa dugu, besteak beste asko hoztu behar da kondentsatzen hasteko, dentsitate txikia du oso, ez da ia disolbagarria, oso bero eroale ona da eta erreaktibitate apalekoa da. Komertzialki helioa oro har gas eran saltzen da naiz eta likido egoeran ere aurki litekeen. Helio likidoa dewars izeneko gordailuetan banatzen da 1.000 litro ingururaino kopuru txikiak behar direnean, bestelakoetan 40.000 litro inguruko ISO edukiontziak erabiltzen dira. Gasa bonbonetan banatu ohi da kopuru txikiak behar direnean, gas asko nahi izan ezkero trailerren gordailuetan garraiatu ohi da.

Airea baino arinagoa denez globo, zeppelin eta bestelako aerostatoak betetzeko erabili ohi da. Hidrogenoa helioa baino arinagoa den arren helioa erregaitza da eta segurtasun handia ematen du, gainera helioaren erreaktibitatea oso baxua da. Bigarren mundu gerra aurretik Alemaniak AEB-tik helioa lortzeko zailtasunak zituenez bere zeppelinak hidrogenoz bete behar izan zituen eta horren ondorio izan zen besteak beste Hindenburg zeppelinaren ezbeharra.

Kohetegintzan erregai likidoa darabilten gailuetan helioa erregai gordailuetatik irtenarazteko erabiltzen da, xiringa baten enboloak egiten duen bezala. Gainera hidrogeno eta oxigenoa kondentsatzeko ere erabiltzen da oxigeno eta hidrogenoa lortu nahi denean, bi likido hauek asko erabiltzen dira erregai gisa koheteetan. Honez beste jaurtiguneetan erregai eta oxidatzaile sistemak purgatzeko ere erabiltzen da. Adibidez apollo programako espaziontziak jaurtitzen zituen Saturno V koheteak 370.000 m3 behar zituen.

Aire arrunta baino arinagoa denez (dentsitate baxuagoa du) bere soinuaren abiadura ere ezberdina da eta hori dela eta helioa arnastu ezkero pertsonen ahotsaren tonua alda dezake. Helioa toxikoa ez bada ere helioarekin ahotsa aldatzera jolastea arriskutsua izan liteke konturatu gabe helioak gure biriketako oxigenoa gehiegi ordezten badu asfixia sor dezake ia konturatu gabe (ez baita aire gabezia nabaritzen birikak beterik daudelako), gainera helio bonbona komertzialek zenbaitetan gas kaltegarrien ondarrak izan ditzakete baita bonbonen balbulak lubrikatzeko erabiltzen diren koipeen arrastoak.

Uretan ia disolbagaitza da, hala nola giza odolean (urez osatua baitago gehienbat), horregatik oso erabilgarria da aire arnasgarriarekin nahasteko trimix izeneko oxigeno, nitrogeno eta helio nahasketa lortzeko edota oxigeno eta helioz osaturiko helioxa lortzeko. Helioxa sakonera handiko urperatzeetan erabiltzen da presio handiko inguruneetan nitrogenoa kaltegarria izan baitaiteke (presioa ondoratu ahala azkar asko azten da) baldintza horietan nitrogenoa uretan disolbatu egiten baita eta beraz baita odolean ere. Odolean disolbaturiko nitrogenoak efektu narkotikoak ditu hasieran alkoholarenaren antzekoak eta sakoneko mozkor deritzana sortzen du oso arriskutsua izan liteke. Helioxak ordea ez du nitrogenorik eta bai arnasteko beharrezkoa den oxigenoa, gainera deskonpresioaren efektuak murritz ditzake eta hiperoxia edo oxigeno gehiegi arnastea ekiditen du.

Bada helio-neoi laser izeneko laser mota bat non helio eta neoi nahasketa bat erabiltzen den ganantzia optiko mediotzat.

Helioak solidoak iragateko aireak baino hiru aldiz gaitasun gehiago duenez (solido zeharkako difusio ahalmena) hutsa eragiteko ekipamenduetan pitzadura eta zulotxoak detektatzeko erabiltzen da, berdin presio handia jasan behar duten gas gordailuetan, bero aldagailuetan (bi korronteen, bata hotza eta bestea beroa, arteko energia termiko transmisioa hobetzen duten gailuak), balbuletan eta gasak erabiltzen dituzten hainbat eta hainbat sistemetan.

Erreaktibitate baxua duenez (beste gas nobleen antzera),neutroiekiko gardena delako eta isotopo erradiaktiboak osatzea zilegi delako zenbait erreaktore nuklearretan hoztaile edo hozgarri gisa erabiltzen da.

Helioaren erreaktibitate baxua dela eta silizio eta germanio kristalak, titanioa eta zirkonioa ekoizteko erabiltzen da alanola gas kromatografian eta antzinako dokumentu eta objektuak kontserbatzeko giroetan baita haize tunel supersonikoetan ere.

Helioaren eroankortasun termikoa eta helioan zehar doan soinuaren abiadura handiak direnez, errefrigerazio termoakustikoan erabiltzen da. Helioaren erreaktibitate baxuak hozte sistema hau ekologikoki oso garbi bihurtzen du ez baitu ozono geruza ondatzen ez eta negutegi efekturik areagotzen.

Helio gasa soldatzeko zenbait tekniketan erabiltzen da arku bidezko soldaketan adibidez aireak kutsa ditzakeen materialekin. Oso erabilgarria da buruzgain soldatu behar denean airea baino arinagoa denez bertan flotatu egiten du beste zenbait gas astunago ondoratu egiten direlarik.

Helioaren errefrakzio indize txikia dela eta oso aproposa da leiar eta ekipamendu optikoen arteko hutsuneak betetzeko zenbait ekipamendu optiko ultrasentsibleetan gainera bide batez tenperatura aldaketen ondorioak murrizten dira, teknika hauek teleskopioetan aplikatzen dira batik bat.

Uranioa eta torioa duten mineral eta arrokek alfa partikulak igortzen dituzte, alfa partikula hauek ez dira helio atomoen nukleoak besterik (bi neutroi eta bi protoi), mineral hauetako lagin batean dagoen helio proportzioa neurtuz mineralaren antzinatasuna jakin liteke helio bidezko datatze sistema deritzo honi. Metodo hau beste datatze sistema askoren antzekoa da non elementu baten edo elementu baten isotopo jakin baten maila neurtuz laginaren antzinatasuna jakin litekeen.

Tenperatura ikaragarri baxuetan (zero absolututik gertu) helio likidoa zenbait metalengan supereroankortasuna lortzeko erabiltzen da. Supereroakortasun elektrikoa iman supereroaleak lortzeko erabiltzen da erresonantzia magnetikoak edota karga astunak lebitatzeko balio dute gailu hauek (japoniako bala trenak lebitazio magnetikoa darabil nahiz eta kasu hartan nitrogeno likidoa erabiltzen den). Tenperatura hotzak lortzeko ere erabili ohi da (ikus kriogenia).

Helioa arnastean giza ahotsaren tonua altutu egiten da aldi batez, honen arrazoaia soinuak helioan zehar edatzeko duen abiaduran datza airean zehar baino hiru aldiz azkarragoa baita. Ahotsaren tonua ahots korden bibrazioan datza eta bibrazio hauek sorturiko uhinek medioan zehar edatzeko duten moduan. Presio uhinek medioan zehar edatzen diren abiadurari soinuaren abiadura deritzaio eta esan bezala baldintza normaletan helioaren soinu abiadura airearena baino hiru aldiz handiagoa da. Helioa arnasterakoan ahots kordek helioz beteriko ingurune batean bibratzen dute tonua altutzen delarik. Bada kontrako efektua, ahots tonuaren beheratzea, eragiten duen gasik sufre hexafluoridoa esaterako.

Helioak bere hortan gorputzarengan kalterik eragiten ez duen arren helioa denbora luzez arnastea kaltegarria izan liteke biriketako airea ordezkatu eta asfixia sor baitezake, gainera helioak birikak beterik mantentzen dituenez, birikek ez dute helio eta airearen arteko alderik nabaritzen, ez da asfixia sentsaziorik nabari oso arriskutsua izan litekeena. Helio puruak minutu gutxi batzuen buruan heriotza ekar dezake. Helio bidezko asfixian zein karbono dioxido bidezkoan ez da aire faltarik nabaritzen biktimak ohartu gabe hiltzen direlarik. Helioa bonbona batetik bere hortan arnastea arriskutsua izan liteke gasa presio handiz irten bailiteke barotrauma sortuz edota birikak leherraraziz. Bonbona batetik arnasteak gainera bonbonaren balbulak engrasatzeko erabilitako substantzien arnastea ekar dezake hauek oso kaltegarriak izan daitezkelarik.

Helio neutrala, baldintza estandarretan, ez da toxikoa eta ez du eragin biologikorik giza odolean helio arrastoak aurki daitezkeelarik. Presio altuan ordea, 20 atm edo 20 MPa baino altuagoak, helio eta oxigeno nahasketek (helioxak adibidez) sistema nerbiosoarengan eragina dute logura sor dezaketelarik, hau ebazeko nitrogeno piska bat gehitu ohi da helio eta oxigeno nahasketetan.




#Article 108: Litio (773 words)


Litioa elementu kimiko bat da, Li ikurra eta 3 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoen taldean kokatzen da taula periodikoan, eta guzti hauek bezala, elementu oso erreaktiboa da, aire hezean oso azkar herdoiltzen dena. Arrazoi honegatik, olio barruan gorde ohi da. Zilar zurixka kolorea duen metal hau metal guztietatik arinena da, eta baldintza estandarretan dentsitate baxueneko solidoa.

Litioa (batez ere 7Li isotopoa) Big Bangean sintetizaturiko elementuetariko bat izan zen, baina bere kantitatea gutxitu egin da denborarekin. Desagerpen honen arrazoia eta litioaren sorreraren prozesua ikerketa gai garrantzitsuak dira astronomian. Litioa lurreko 33. elementurik ugariena da, baina bere erreaktibotasun altuagatik, konposatu bezala soilik ageri da. Pegmatita mineral batzuetan ageri da, baina gatzunetik eta buztinetik ere lortzen da.

Ozeanoetan eta bizidunetan litio aztarnak aurki daitezke, baina dirudienez ez dauka zeregin biologikorik gizakiengan. Hala ere, Li+ ioien efektu neurologikoak, litio gatzak erabilgarri bilakatzen ditu zenbait emozio-estabilizazio drogatan. Litioak eta bere konposatuek beste erabilera komertzial asko dituzte, bero-jasangarri diren beira eta zeramiketan, hegazkinetan erabiltzen diren aleazioetan, eta litio-bateriatan bezala. Partikulen fisikan ere bere garrantzia dauka: litio-atomo baten zatiketa gizakiak egindako lehenengo erreakzio nuklearra izan zen.

Beste metal alkalinoak bezala, litioak balentzia elektroi bakarra dauka, bere elektronegatibotasun baxuagatik errez aska daitekeena katioi bat sortzeko. Ondorioz, litioa oso deformagarria da, erreaktiboa, eta gainerako metal gehienek baino urtze eta irakite puntu baxuagoak ditu. Propietate hauek metal alkalinoetan balentzia elektroi ahularen ondorioz nabarmenak diren arren, litioak gainontzeko alkaliek baino elektronegatibitate handiagoa dauka erradio atomiko txikiagoagatik, eta ondorioz, propietate hauek ez dira besteetan bezain nabarmenak.

Litioa hain da biguna, laban batekin moztu baitaiteke. Zilar-zuri kolorea dauka, baina herdoil ez dadin aire guztiz lehorrean egon behar du. Uraren dentsitatearen erdia dauka, eta hidrokarburoetan ere flotatzen du.

Beroa oso ondo jasaten du, espantsio-koefiziente txikiarekin eta elementu solido guztietatik bero espezifiko altuenarekin. 400 μK azpian supereroalea da. Honegatik, supereroankortasunean ikerketa elementu ona da, litioaren sare atomikoa metal guztietatik sinpleena baita.

Aire hezean, litioa azkar herdoiltzen da litio hidroxido (LiOH eta LiOH·H2O), litio nitrido (Li3N) eta litio karbonatoz (Li2CO3, LiOH eta CO2 erreakzioaren ondorioz) osaturiko geruza bat sortzeko.

Su garretan, kolore gorri bizia hartzen du, baina biziki erretzean, su garra zuri bilakatzen da. Uretan edota ur lurrun eta oxigenoarekin kontaktuan, berehala piztu eta erretzen da. Hala ere, beste alkali batzuk arriskutsuagoak dira zentzu honetan. Litiozko suak itzaltzen zailak dira alabaina, konposatu bereziak behar direlarik xede honetarako. Tenperatura normalean nitrogenoarekin erreakzionatzen duen metal bakarra da.

Jose Bonifacio de Andrade e Silva zientzialari brasildarrak 1800. urtean petalita minerala aurkitu zuen, Suediako burdin meategi batean. 1817an Johan August Arfwedsonek elementu berri baten presentzia aurkitu zuen petalitaren mea-harria aztertzean. Elementu berri honek sodio eta potasioak bezalako konposatuak eratzen zituen, baina konposatu karbonatuak eta hidroxidoak uretan hain disolbagarriak ez zirelarik. Litio izena jarri zioten, grezierako λιθoς (lithos, harria) hitzetik eratorria, aurkikuntzaren jatorria adierazteko, sodio eta potasioaren landare iturburutik ezberdinduz. Geroago Arfwedsonek berak espodumeno eta lepidolita mineraletan elementu honen presentzia aurkitu zuen. 1818an Christian Gmelinek sutan jartzean litio gatzen gorri kolorea behatzen lehena izan zen. Hala ere, ez Arfwedsonek ezta Gmelinek ere ez zuten lortu elementua isolatzea.

Sir Humphry Davyek potasioa eta sodioa isolatzeko erabili zuen prozedura jarraituz, 1818an William Thomas Brandek litioa isolatzea lortu zuen litio oxidoan elektrolisia burutuz. 1855ean, Robert Bunsen eta Augustus Matthiessenek elementu honen kantitate handiak ekoiztu zituzten litio kloruroan elektrolisi bidez. Ekoizketa komertziala 1923. urtean hasi zuen Metallgesellschaft konpainia alemaniarrak, litio kloruro eta potasio kloruro nahasketa urtu baten elektrolisia eginez.

Litioa lur guztian zehar banatua dago, 33. elementurik ugariena izanik. Lurrazalean 20 eta 70 zati milioi zatiko arteko kontzentrazioan dago. Ez da, ordea, elementu soil bezala ageri, bere erreaktibotasun altuagatik, konposatuak osatuz. Litioa arroka igneoen zati da, granitoetan duelarik kontzentrazio altuena. Pegmatita granitikoak litioa duten mineral ugarienetarikoak dira; espodumenoa eta petalita dira elementu honetarako iturri komertzial bideragarrienak.

Gizakiengan, litio konposatuek ez dute zeregin biologikorik; kantitate handietan pixkat toxikoa da. Ahuntzek eta arratoiek litio kantitate txikiak beharrezko dituzte.

Bigarren Mundu Gerraren amaieratik litioaren ekoizpena asko hazi da. Lehen aipatutako mineraletatik lortu ohi da, elektrolisi bidez urtutako potasio kloruro eta litio nahasketa batetik adibidez. Zenbait ur mineraletatik ere ateratzen da. 1998an kg-ko $ 95tan zegoen prezioa.

Txile da gaur egun elementu honen ekoizle nagusia, eta Argentina bigarrena. Gatzunetik ateratzen dute biek. Estatu Batuetan ere prozesu honekin ekoizten da Nevadan.

Naturan litioak bi isotopo ditu: 6Li eta 7Li. %92,5 aniztasunarekin, 7Li da bietan ugariena. Beste zazpi erradioisotopo bereizi izan dira, 8Li denetan egonkorrena 838 ms-ko erdibizitzarekin. 9Li isotopoak 178,3 ms-ko erdibizitza du, eta gainerakoek 8,6 ms baino gutxiago. Ezegonkorrena 4Li isotopoa da, protoi-igorpen bidezko desintegrazioarekin 7.58043×10-23 segundoko erdibizitza duena.

Bere bero espezifikoagatik, solido guztietan altuena, litioa bero-trukatze aplikazioetan erabili ohi da. Potentzial elektrokimiko altua, pisu arina eta korronte dentsitate handiagatik bateriatan erabiltzen den osagaia da. Hurrengo aplikazioetan ere erabilia da, besteen artean:




#Article 109: Europar Batasuna (1046 words)


Europar Batasuna (EB) batez ere Europan kokatuta dauden 27 estatuz osaturiko batasun politiko eta ekonomikoa da. 4.233.255 km2 ditu eta 447 milioi biztanle inguru. Europar Batasunak barne-merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzeko justizia komun bat izatera; politika bateratuak daude gaur egun merkataritza, nekazaritza, arrantza eta eskualde-garapenean. Schengen eremuaren barruan bidaiatzeko pasaporte kontrolik ez dago. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua. 

EB eta europar herritartasuna Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean sortu ziren, 1993an. EBren jatorria Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoan eta Europako Ekonomia Erkidegoan daude, hurrenez hurren 1951eko Parisko Itunean eta 1957eko Erromako Itunean sortu zirenak. Hasieran Europar Komunitateak deitu zenaren barnean zeuden herrialdeei Seien Europa deitzen zaio: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Mendebaldeko Alemania. Komunitateen ondoren sortu ziren erakundeek kide berriak izan zituzten, eta politika eremu berriak batu zizkioten. EBren azken aldaketa konstituzional nabarmena, Lisboako Ituna, 2009ean jarri zen indarrean. Orain arte herrialde bakarrak utzi du EB edo haren aurreko erakundeetako bat, Erresuma Batuak 2020an, 2016ko ekainean egindako erreferendumean irtetearen aldekoek irabazi ostean.

Munduko gizakien %7,0 bizi dira EBn, baina 2017an Barne Produktu Gordina 19.670 bilioi dolarrekoa zen, munduko BGParen %24,6, eta %16,5 erosketa-ahalmena parekatzen bada. Gainera, EBko 27 herrialde kideek Giza Garapen Indizean goi-mailako emaitza dute, Nazio Batuen Garapen Programaren arabera. 2012an, EBk eskuratu zuen Bakearen Nobel saria. Kanpo Afera eta Segurtasun Politika erabilita, EBk nazioarteko harreman eta defentsan paper garrantzitsua du. EBk ordezkaritza diplomatikoak ditu mundu osoan zehar, ordezkaritza dauka Nazio Batuen Erakundean, Munduko Merkataritza Elkartean, G7an eta G20an. Bere paperaren garrantzia dela eta, superpotentzia berritzat hartzen da. 

Kontinentearen ekialdean, Errusiar Tsarrerriak eta, ondoren, Errusiar Inperioak (1547-1917) Mosku Hirugarren Erroma eta ekialdeko tradizioaren oinordeko bezala izendatu zuten, Konstantinopla 1453an erori ondoren. Greziar ekialdearen eta latindar mendebaldearen arteko aldea jada zabaldu zen Erromatar Inperioaren zatiketa politikoarekin IV. mendean eta 1054ko zisma Handiarekin, eta Altzairuzko Teloiarekin zabalduko zen berriro (1945-91).

Pentsamendu politiko paneuroparra XIX. mendean sortu zen, Napoleonen inperioa desagertu ondoren (1804-15) Frantziar eta Amerikar Iraultzen ideia liberaletan oinarrituta. Vienako Kongresuaren emaitzen ondoren joan ziren hamarkadetan, europar batasunaren idealak kontinente osoan loratu ziren, bereziki Wojciech Jastrzębowski, Giuseppe Mazzini edo Theodore de Korwin Szymanowskiren idatzietan. Europako Estatu Batuak (frantsesez États-Unis d'Europe) Victor Hugok erabili zuen 1849an Parisen egindako Bakearen Nazioarteko Biltzarrean:

Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten balizko hautagaiak:

Etorkizuneko balizko zabalkundeak Europako Merkataritza Askeko Elkarteko eta SESB ohiko estatuak har litzakete. 

Lehenengoen artean Suitza, Liechtenstein, Islandia eta Norvegia egon litezke. Estatu horiek ekonomia maila oso altuak dituzte, EBeko batez bestekoa baino askoz altuagoak. Horrek hiritarren artean kontrako jarrera indartzen du; izan ere, EBean sartuko balira diru laguntzak ematea tokatuko litzaieke, Garapen Funtsen bidez herrialde txiroenei aurrera egiten laguntzeko. Gainera, politikoki oso estatu independenteak dira, beraien subiranotasuna gogor defendatzen dutenak.

Bigarrenen artean Ukraina, Bielorrusia, Moldavia, Georgia, Armenia, Azerbaijan, Kazajstan eta Errusia leudeke, baina hauen hautagaitzak zail ikusten dira, bai ekonomikoki EBko batez bestekotik oso atzean daudelako baita politikoki egoera ezegonkorrak nagusi direlako. Gainera, biztanle kopuru handia dutenez, Garapen Funtsetatik diru asko jasoko lukete, eta herrialde aberatsagoak EBean sartu ezean gaur egungoek ahalegin handiak egin beharko lituzkete.

Egoera berezian daude Europako mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): euroa erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, Israel eta Marokorenak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen.

Erresuma Batua Europar Batasuneko kide izan da 1973az geroztik, baina 2016an elkartetik alde egitea erabaki zen erreferendum batean, eta EBtik irten zen da. Ofizialki 2020eko urtarrilaren 31an utzi zuen Europar Batasuna.

Hauexek dira metropolitar gunerik handienak, 2005eko datuen arabera:

Gaur egun Europar Batasuna bost erakundek gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua (Europar Kontseilua), Europako Batzordea, Europako Justizia Auzitegia eta Europako Kontu Auzitegia.

Europako Batzordea EBaren botere betearazlea da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politikoa duela. Komisioburua —gaur egun, Durão Barroso— eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.

Europar Batasuneko Parlamentuak botere legegilearen erdia osatzen du. Bost urtean behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuko presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta arauak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana). Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.

Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBeko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edo ECOFIN politika ekonomikorako. Horrela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa, orokorrean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Horrela, Alemaniak edo Frantziak 29na boto dituzte eta Maltak, 3 baino ez (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.

EBaren justizia-boterea Europako Justizia Auzitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.

Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzak 24 hauek dira: alemana, bulgariera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, ingelesa, errumaniera, estoniera, finlandiera, frantsesa, greziera, hungariera, irlandera, italiera, kroaziera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txekiera. Dokumentu garrantzitsuak, hala nola lege testuak, hizkuntza ofizial horietako bakoitzera itzultzen dira.

Horiez gain, hiru hizkuntzok nolabait erdi ofizialak dira: euskara, galiziera eta katalana. Europar Batasuneko itunen itzulpen ofizialak egiten dira hizkuntza horietara, eta Europar Batasuneko herritarrek Batasuneko erakundeekiko korrespondentzia hizkuntza horietan izateko eskubidea dute.

Azkenik, badira inolako ofizialtasunik ez duten beste hizkuntza batzuk: bretainiera, erromantxea, frankoproventzera, frisiera, kaxubiera, korsikera, okzitaniera, samiera, sardiniera, eta abar.




#Article 110: Jerome David Salinger (106 words)


Jerome David Salinger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1919ko urtarrilaren 1 - 2010eko urtarrilaren 27a, Cornish, New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak) idazle estatubatuarra zen, Zekale artean harrapaka (The Catcher in the Rye) eleberriaren egilea. Haren liburuetako hizpide nagusienetakoa zen gazte aztoratuen adimen trebe eta boteretsua zein halako gizontxoen gainean umeek duten sendatzeko ahalmena.

Nortasun zekena ere bazen Salingerren ezaugarri ezagunenetakoa. Izan ere, 1974tik ez zuen elkarrizketarik eman edo publikoki agertu, eta 1965etik ez zuen berriro liburu bat ere kaleratu. Urte batzuk beranduago, hautsa astindu zen argitaletxe txiki batek Salingerren azken lana plazaratuko zuela adierazi zuenean. Salingerrek berehala atzera egin zuen eta argitaratzea bertan behera geratu zen.




#Article 111: Boro (137 words)


Boroa elementu kimiko bat da, B ikurra eta 5 zenbaki atomikoa duena. Boroa elementu tribalente ez-metalikoa dugu zenbait mineraletan dagoena. Boroa ez da bere kaxa aske aurki litekeen elementua; beste zenbait elementuekin konposaturik soilik azaltzen da naturan.

Boroak egitura alotropo ezberdin ugari osatzen ditu, hori dela eta itxura eta propietate ezberdinekin aurki liteke. Boro amorfoa hauts marroixka bat da. Boro kristalinoa, ordea, beltza, oso gogorra eta eroale txarra dugu. Elektronikan semieroaleen dopante bezala erabiltzen da silizio eta germanio kristalekin egindako trantsistore, diodo eta bestelakoetan. Boroa zenbait materiale estrukturalen baitan txertatzen da eta intsektizida ez toxiko, kondoi eta sintesi kimikoan erabiltzen da.

Boroa landareentzako ezinbesteko elikagaia dugu, nahiz eta boro kontzentrazio handiko sustratoak landareentzako toxikoak izan daitezkeen. Boroa arratoi eta beste zenbait ugaztunen osasuna ona izan dadin beharrezkoa da nahiz eta bere eragin fisiologikoa ez dagoen oso argi.




#Article 112: Karbono (2083 words)


Karbono edo ikazkaia  elementu kimiko bat da, C ikurra eta 6 zenbaki atomikoa dituena. 14. taldeko elementu tetrabalente ez-metalikoa da. Karbonoa antzinatik ezagutzen den elementuetako bat da eta Kimika Organikoaren oinarria. Latineko carbo (ikatz) hitzetik dator

Lurrazalean hamabostgarren elementu ugariena da eta laugarrena Unibertsoan, hidrogenoa, helioa eta oxigenoaren ondoren. Lurrazalean egoera elementalean -ikatza eta diamantea- aurki daiteke, baita konposatu ezorganiko eta organiko askotan ere -karbonato, biomasa, petrolio, gas naturalean-. Bizitzaren forma guztietan dago, eta giza gorputzean bigarren elementurik arruntena da masan oxigenoaren ondoren . Ugaritasun honek, osatzen dituen konposatu organiko guztiekin eta polimeroak eratzeko duen ahalmenarekin batera, bizi-mota ezagun guztien oinarrizko elementu kimikoa izatea eragin du.

Naturan karbonoaren hiru isotopo daude: 12C eta 13C egonkorrak dira, eta 14C erradioaktiboa da, zeinaren erdibizitza-denbora 5.730 urtekoa den .

Hainbat forma alotropiko dauzka, ezagunenak grafitoa, diamantea eta karbono amorfoa . Karbonoaren propietate fisikoak oso aldakorrak dira forma alotropikoaren arabera. Adibidez, grafitoa opakoa eta beltza da, diamantea oso gardena den bitartean. Grafitoa ahula da, nahikoa paper batean idazteko (hortik datorkio γράφειν izena, idatzi), eta diamantea naturan dagoen mineral ezagunik gogorrena da. Grafitoa eroale elektriko ona da, diamantea oso eroale txarra den bitartean. Egoera normalean, diamanteak, karbonozko nanotutuek eta grafenoak material ezagunen artean eroankortasun termikorik altuenak dituzte. Karbonozko alotropo guztiak solidoak dira baldintza normaletan, kimikoki egonkorrak dira eta tenperatura oso altua behar dute erreakzionatzeko.

Konposatu ezorganikoetan aurki daitekeen oxidazio egoerarik ohikoena +4 da, karbono dioxidoan eta karbonatoetan, baina karbono monoxidoan eta trantsizio-metalekin osatutako karboniloetan +2 oxidazio-egoeran ageri da. Karbono ezorganikoaren iturri nagusiak kareharria, dolomita eta karbono dioxidoa dira, baina ikatz, zohikatz, petrolio eta metano hobietan ere kopuru nabarmena dago. Karbonoak beste edozein elementuk baino konposatu gehiago eratzen ditu: orain arte hamar milioi konposatu organiko deskribatu dira , eta hala ere, baldintza estandarretan sor daitezkeen mota honetako konposatu posible guztien ehuneko txikia osatzen dute. Horregatik, karbonoari elementuen erregea izena ematen zaio. 

Aurrehistoriatik karbonoaren errekuntzaren produktuak, garapen teknologikoaren oinarria izan dira. Gaur ere, karbonotan oinarritutako materialak teknologiaren arlo askotan oso erabiliak dira: material konposatuak, litio-ioi bateriak, ur eta airearen arazketan, arku-labeen elektrodoak, metalgintzan…

Karbono atomoen kimikak mekano baten itxura dauka. Naturak berak bizirako molekulak sortzen ditu, karbono-atomoak arau batzuen arabera konbinatuta eta beste atomo batzuk gehituta.

Karbonoaren konfigurazio elektronikoa 1s22s22p2 da, edo [He]2s22p2. Atomo neutro bakoitzak 4 balentzia-elektroi ditu funtsezko egoeran, elektroi pare bat 2s orbitalean eta beste pare bat 2p orbitaletan. Hala ere, beste atomo batzuekin lotura kobalenteak sortu ahal izateko, balentzia-elektroien orbitalek hibridazioa jasan behar dute. Hau da, geometria ezagunak dituzten nolabaiteko orbital tartekariak eratzen dira, sp3, sp2 eta sp orbital hibridoak.

Karbonoak lotura bikoitzak eta hirukoitzak ezartzeko erraztasun handia azaltzen du, bere taldeko beste elementuek ez bezala. Erraztasun hau bere tamaina txikiaren baitan dago, π loturak osatzen dituzten albo-gainezarpenak egon daitezen, hibridatu gabeko orbitalek nahiko hurbil egon behar dutelako. Hau dela eta, handiagoak diren talde bereko elementuek, hala nola silizioak, zailtasun handiak dituzte π loturak ezartzeko.

Pauling-en eskalan, karbonoaren elektronegatibotasuna 2,55-ekoa da. Hau da, oxigenoak edo fluorrak ez bezala, karbonoak ez du loturaren elektroiak erakartzeko joera handirik. Horren ondorioz, bere loturak polarizatu gabeko lotura kobalenteak izaten dira.

Bestetik, bere elektronegatibotasun ertainaren ondorioz, karbonoak erraztasun handia dauka beste elementuekin zein beste karbono atomoekin loturak ezartzeko. Hona hemen zenbait  loturen entalpiak:

Karbono naturalak bi isotopo egonkor ditu, 12C (%98.89) eta 13C (%1.11), eta hirugarren bat (14C) erradioaktiboa. Azken honen erdibizitza-denbora 5760 urtekoa da. 

Karbono-14 isotopo erradioaktiboa desintegratuz doan arren, aldi berean atmosferako goialdean etengabe ekoizten ari da (147N + 10n  →  146C + 11H). Oreka honetan oinarrituz, jatorri organikoa duten laginen datazioan , erabiltzen da.

Karbono elementalak hainbat substantzia osa ditzake, bakoitzaren egitura kristalinoa bereizgarria delarik, hauek, karbono alotropoak dira. Karbonoaren alotropo desberdinak ezagunak dira, garrantzitsuenak diamantea, grafitoa, londsdaleita, fullerenoak  karbonozko nanotutuak  eta grafenoa izanik. Baina baldintza estandarretan (298,15 K eta 100 kPa), grafitoa da termodinamikoki alotroporik egonkorrena. Hala ere, alotropo guztiak oso egonkorrak dira eta soilik tenperatura oso altuetan erreakziona dezakete , .

Karbonoaren propietate fisikoak bere forma alotropikoaren araberakoak dira. Esate baterako, diamantea eta grafitoa baldintza normaletan solidoak dira; diamantea solido gardena eta grafitoa opakua eta beltza; diamantea mineral gogorrenetarikoa da eta grafitoa paperan marra bat uzteko bezain biguna da; diamanteak isolatzaile elektriko da eta grafitoa eroalea. Bestetik, diamanteak eroankortasun termikorik altuena duen minerala da.

Diamantea solido oso gogorra da, kolorgea, gardena, isolatzaile elektrikoa eta beroaren eroale oso ona. 3D solido kobalentea eta tetraedroetan oinarritutako egitura du. Soilik C-C lotura kobalenteak ditu non C atomoa sp3 hibridazioan dagoen. Lotura kobalenteen ondorioz, elektroien higikortasuna ez da suertatzen eta isolatzaile elektrikoa da; bere fusio-tenperatura 3500 °C-koa da eta bere dentsitatea 3,5 g.cm-3. Material urratzailea da eta bere gogortasunagatik erremintak egiteko erabiltzen da.

Diamante arruntean tetraedroek paketatze kubikoa azaltzen dute, baina tenperatura eta presioa oso altuetan tetraedroek paketatze hexagonala ere har dezakete, lonsdaleita mineralean. 

Diamante naturalak karbonoa presio eta tenperatura altuetan egon den metakinetan sortu dira. Diamantea naturala izateaz gain, diamante sintetikoak ere grafitotik sintetizatu daitezke tenperatura eta presio altuetan.

Grafitoa karbonoaren alotropo termodinamikoki egonkorrena da. Karbono amorfo natural gehiena guztiz kristalinoa ez den grafitoa da, hauxe, ikatz gehienetan eta kedarrean dagoen egitura da.

Grafito kristalinoak egitura bidimentsionala (2D) du non C bakoitza beste hiru C atomoekin lotuta dagoen sp2 hibridazioan geometria triangeluar lauean. Horrela, xafletan karbonoren eraztun hexagonalak daude non C=C distantzia (141 pm) lotura kobalente bikoitzarena den. Horren ondorioz, bentzenoan bezala, geruzetatik zehar p elektroi deslekutuak daude, eta grafitoa eroalea da. Beste alde batetik, xaflen arteko distantzia handiagoa (335 pm) da, hots, geruzen arteko loturak askoz ahulagoak dira, eta ez dira kobalenteak, Van der Waals loturak baizik. Hau dela eta, grafitoa esfoliatzea edo xafletan banatzea erraza da eta lubrifikatzaile ona da.

Grafitoaren 2D-egitura dela-eta, propietate bereziak ditu, hala nola, eroankortasun anisotropikoa. Hau da, geruzetatik zehar eroalea da baina isolatzailea eroankortasuna xaflekiko perpendikularki neurtzen bada.

Grafitoa meategietatik ateratzeaz gain, karbono amorfotik ere kristaldu daiteke, 2500 °C-tan. Lubrifikaitzailea da, eta elektrodoak eta arkatzak (buztinarekin batera) egiteko erabiltzen da.

Fulerenoak , 1985. urtean aurkitu ziren. Bere egiturak grafitoren antza du baina karbonoz osaturiko pentagonoak eta hexagonoak konbinatzen ditu egitura esferikoak edo ia esferikoak (C20, C60, C70, ...) dituzten molekulak eratzeko. Molekula hauetan, C atomoek sp3 edo sp2 hibridazioak dituzte. Egitura egonkorrena C60-a da, eta futbol baloi baten egitura du.Fullerenoak laborategian prestatu dira grafitotik abiatuz: 

C (grafito) → C60 (1000 °C-tan eta laser batez irradiatuz)

Solido molekularren propietate tipikoak azaltzen dituzte: tenperatura igotzean sublimatu egiten dira, dentsitate baxua dute, 1,5 g.cm-3 eta isolatzaile elektrikoak dira. Gainera, diamantea eta grafitoa ez bezala, fullerenoak solugarriak izaten dira disolbatzaile apolarretan. Solido beltzak izan arren, disoluzioan kolore desberdinak hartzen dituzte, hala nola, C60 morea, C70 gorria, C76 berde-horixka.

Grafenoak eta karbonozko nanotutuek ere grafitoren egitura dute oinarri. Grafenoa grafitoren xafla bakarrak dira eta karbonozko nanotutuak grafeno-xaflak zilindrikoki kiribilduak. Grafenoa bidimentsionala 2D da eta nanotutuak luzeak izaten dira eta 1D edo egitura monodimentsionalak kontsideratzen dira. Nanotutuak irekiak zein itxiak izan daitezke, egitura itxiak fullerenoaren egitura dute hodiko bazterretan. Zilindroak edo tutuak ere geruza bakarrekoak eta geruza anitzekoak izan daitezke, propietate fisikoak aldatuz. Gainera, grafeno-xaflak kiribiltzeko norantza ere desberdina izan daiteke. Guzti hau dela eta, propietate fisiko oso desberdinak azaldu ditzakete eta garrantzi handikoak dira Nanoteknologia arloan.

Azkenik, badaude guztiz kristalinoak ez diren beste forma batzuk: kokea, energiaren iturri eta erreduzitzaile moduan erabiltzen dena, karbono beltza (tinta edo pigmento eta gomak egiteko), karbono aktibatua (gainazal handia 103m2.g-1 eta zurgatzaile ona) eta karbonozko zuntzak.

Karbonoa ez zen Big Bang-ean sortu, izarretan baizik. Hau dela eta, karbonoa ugaria da izarretan, kometetan eta beste planeten atmosferetan. 

Grafitoa  Errusian, Estatu Batuetan, Mexikon, Groenlandian eta Indian dago kantitate handitan. Diamante naturalak arroka bolkanikoekin batera (kimberlita eta lamproita) agertzen dira. Diamanteen metakin handienak Afrikan (Hegoafrika, Namibia, Botsuana, Kongo Errepublika eta Sierra Leona) daude. Hauetaz gain, Kanadan, Errusian, Brasilen eta Australian ere metakin garantzitsuak daude.

Beste elementuekin konbinatuta, lurrazaleko atmosferan dago (CO2), uretan disolbatuta (HCO3-) eta mineral solido askotan (kaliza, dolomita, marmol, etabar).

Karbonoak oso lotura kobalente egonkorrak era ditzake beste karbono batekin. Ondorioz, konposatu asko eta asko era daitezke, eta horixe da, hain zuzen, kimika organikoaren oinarria. Izan ere, ezagutzen diren konposatu guztien artean, %95 konposatu organikoak dira. Gaur egun, 16 milioi konposatu organiko ezagutzen dira, eta konposatuen egiturak askotarikoak izan daitezke. Egitura-aniztasun horrek beste ondorio hau dakar: iturri naturaletatik eskuratutako eta laborategian prestaturiko konposatu organiko ugari daude aktibitate biologikoa dutenak. Hala, izaki bizidunek osatzen dituzten konposatu kimiko gehienak konposatu organikoak dira; hala nola azukreak, proteinak, lipidoak, azido nukleikoak eta abar. Orobat, bizitza sortzen duten prozesu kimikoak erreakzio organikoak dira.

Karbonoa agente erreduzitzaile aktiboa denez, elementu askorekin erreakziona dezake, bai metalekin bai ez-metalekin konposatu asko eta oso desberdinak emateko.

Karbono monooxidoa, CO, gas kolorgea, usaingabekoa eta toxikoa da. Errekuntzetan ekoizten da oxigeno gutxi dagoenean, eta laborategian ere azido formikotik lortu daiteke:

C (s) + ½ O2 (g)  → CO (g)

HCOOH (l) + H2SO4 (l) →  CO (g) + H2O (l) + H2SO4 (aq)

Karbono monooxidoa erreduzitzaile ona da eta nahiko erreaktiboa:

CO (g) + Cl2 (g) →  COCl2 (g) 

Kontzentrazio altuetan gas toxikoa da oxigenoaren ordez hemoglobinari lotzen baitzaio.

Karbono dioxidoa, CO2, erretzen ez den gas dentsua da, eta suteak itzaltzeko erabili daiteke. Presio atmosferikoan solidotik gasara zuzen sublimatzen da eta likidoa garraiatzeko ontzietan presiopean gorde behar da. Presioa askatzean likidoa baporizatzen da energia zurgatuz eta tenperatura jaitsiz, honen ondorioz izoztu egiten da, izotz lehorra deritzona lortuz.

Uretan arinki solugarria da azido karbonikoa emateko, beraz, gas hau azidoa da:

CO2 (g) + H2O (l)  ↔ H2CO3 (aq) ↔ HCO3- (aq) + H3O+ (aq)

Laborategian erraz lor daiteke karbonato basikoetatik:

Industrian oso garrantzitsua da, hotzailea, edariak karbonatatzeko, aerosoletan, extintoretan.

Negutegi efektuaren eragile nagusia da CO2-a. Erregai fosilen errekuntzen ondorioz, beste gas batzuekin batera, atmosferan metatuz doa eta lurrazalak askatzen dituen infragorri izpiak zurgatzen ditu, gure atmosferako tenperatura igoz.

Karbono tetrahaluroak CF4, CCl4, CBr4, CI4 oso inportanteak dira beste konposatu batzuk sintetizatzeko, hala nola, CHCl3 (kloroformoa) eta karbonil-haluroak COX2  (CO + Cl2  → Cl2C=O)

CFCl3, CF2Cl2, CF3Cl konposatuei freons edo CFC deritzegu, hauek hotzaile gisa eta aerosoletan erabiltzen hasi ziren baina gaur egun ingurunea erasotzen dutela badakigu. Atmosferako goialdean argi ultramorearen ondorriz oso erreaktiboak diren erradikalak askatzen dituzte eta ozono geruza erasotzen dute:

CF3Cl  →  Cl               Cl + O3  → O2 +ClO 

Beste elementu batekin konbinatzean sortzen den konposatu binarioari karburo deritzogu. Solido gogorrak dira eta fusio-tenperaturak oso altuak dituzte.

Metal elektropositiboekin, alkalino, lurralkalino eta aluminioarekin karburo estekiometrikoak eta ionikoak sortu daitezke. Gehienetan dikarburo (-2) ioia C22- dago eta batzuetan, Be2C, Al4C3, C4- ioia. Karburoak oso erreaktiboak dira (CaC2).

Karburo kobalenteak gutxi dira, SiC eta B4C, urragarriak, solido oso gogorrak eta  erremintak egiteko erabiltzen dira.

Aleazio metalikoetan ere karbonoa metalaren paketatze trinkoan sartzen da, hutsuneetan, hauek zirrikituetako karburoak dira. Metalen propietateak dituzte, itxura metalikoa eta eroale elektriko onak baina metalak baino fusio-tenperatura altuagoak dituzte eta gogorragoak dira, gainera metal puruak baino kimikoki geldoagoak ere badira.

Karbonoa aurrehistorian aurkitua izan zen eta antzinatik ezaguna da, material organikoen errekuntza osatugabean erraz lortzen baitzen. Jadanik 1704an, Newton-ek diamantea erregaia izan litekeela proposatu zuen, baina 1772ra arte ez zen lortu diamante bat erretzen. Esperimentu honetan Lavoisier-ek errekuntzaren produktua CO2 gasa zela demostratu zuen eta azkenik, 1797an diamantea karbono purua zela Tennant-ek  zehaztu zuen.

Karbonoaren isotopo ugariena 12C, IUPAC-ek 1961an pisu atomiken oinarritzat aukeratu zuen, 16O-aren ordez, eta 12-ko masa atomikoa esleitu zioten.

Karbonoaren lehenengo konposatuak bizidunetan aurkitu ziren XIX. mendearen hasieran, eta hau dela eta karbonoaren konposatuaren kimikari kimika organikoa esaten zaio.

XX. mendean, 1985. urtean, fullerenoak (C60) aurkitu ziren  eta 1991an, karbonozko nanotutuak

Industria-mailan karbonoaren konposatu erabilienak hidrokarburoak dira, batez ere erregai fosilak, hala nola, petrolioa eta gas naturala. Petrolioaren findegitik gasolinak, kerosenoa eta olioak lortzen dira, material plastikoen lehengai erabiliena petrolioa da. Bestetik, gas naturalaren errekuntza energiaren iturri nagusia da.

Karbonoaren beste erabilera garrantzitsu batzuk:

Karbono eta bere konposatuak toxikoak izan daitezke. Karbono monoxidoa, errekuntza askotan askatutako gasa, eta zianuroak (CN-) oso toxikoak izan daitezke ugaztunentzat. Konpusatu organikoen gas batzuk, eteno, etino eta metanoa, sukoiak eta leherkorrak izan daitezke airean. Baina beste alde batetik, karbonoaren konposatu asko oinarrizkoak dira bizidunentzat.

Karbono puruak toxizitate ia nulua dauka gizakiengan, kantitate txikietan grafito edo ikatz gisa maneiatu eta irentsi ere egin daiteke. Karbonoak ez du erraz erreakzionatzen ezta disolbatzen ere, hau dela eta, digestio-traktuan sartu ezkero ez da erraz kanporatzen. Karbono-beltza pigmentu gisa erabili da betidanik. Hala ere, karbon edo kedar hautsa kantitate handitan arnastea arriskutsua izan daiteke, birikien ehunak narrita baititzake. Neumokoniosis izeneko gaisotasuna ohikoa da ikatz-meatzarien artean. Era berean, diamante hautsa ere kaltegarria izan daiteke arnaztean edo irenstean. Erregaien errekuntzetan askatzen diren ikatz mikropartikulek ere birikietan kalteak sortu ditzakete.  Bestetik, karbonoren metaketa handiek, oxigenorik gabeko atmosferantan miloika urtetan egon direnek, berez su hartu dezakete airean jartzean.

Karbonoren konposatuen artean pozoi hilgarriak ere badaude, hala nola, tetradotoxina, errizino-hazietan, zianuroa (CN−) eta karbono monoxidoa.




#Article 113: Nitrogeno (1213 words)


Nitrogenoa elementu kimiko bat da, N ikurra eta 7 zenbaki atomikoa dituena. Daniel Rutherford fisikari eskoziarrak aurkitu eta isolatu zuen 1772an. Nitrogenoa aurkitu zenean, azido nitriko eta nitrato bezala aurkeztu zen. Egoera normaletan gas diatomiko bezala agertzen da (N2). Atomoa nahiz molekula izendatzeko erabiltzen da nitrogeno izena, oxigenoarekin gertatu bezala.

Nitrogenoa 15. taldeko (nitrogenoaren talde edo pniktogenoen talde bezala ezaguna) elementu arinena da. Ez-metala da eta erreaktibitate gutxikoa; beraz, ez da sukoia. Nitrogenoa unibertsoko elementu ugari bat da, Esne Bideko eta Eguzki-sistemako zazpigarren elementurik ugariena. Tenperatura eta presio estandarretan, elementuaren bi atomo lotzen dira dinitrogenoa (N2) sortuz. Hau, kolorgea eta usainik ez duen gasa da. Dinitrogenoa planetako atmosferaren %78a da.

Nitrogenoa, organismo guztietan dagoen elementua da, hain zuzen ere, aminoazidoetan, RNA , DNAn (azido nukleikoetan) eta ATPan (adenosina trifosfatoan). Aminoazido eta proteinen kasuan lurzoruan bakterioek finkatzen duten nitrogenoa oinarritzat erabiliz sintetizatzen dira, landareek eta animaliek ezin baitute zuzenean hartu eguratseko nitrogenoa. Gizakion gorputzaren %3a nitrogenoa da, hau oxigeno, karbono eta hidrogenoaren ostean gorputzean daukagun laugarren elementu ugariena da. Industrietan erabiltzen diren konposatu askok nitrogenoa dute: amonioa, azido nitrikoa, nitrato organikoak eta zianuroak. Nitrogenoa oso egonkorra da, nitrogeno elementalean, nitrogeno-nitrogeno lotura hirukoitza delako. Izan ere, bigarren loturarik sendoena da CO molekularen ondoren. Lurrazalean beste elementu batzuekin konbinaturik ageri den nitrogenorik gehiena gai organikoetan dago; bere mineral bakarra sodio nitratoa da (NaNO3).

Nitrogenoaren konposatuek hainbat erabilera dute, hala nola, ongarri gisa, energia-biltegi moduan, edota erresistentzia handiko konposatuetarako, Kevlar eta zianokrilatoak (supergluan erabiltzen den konposatua) esaterako, eta antibiotikoetan ere aurki dezakegu.

Propietate atomikoei dagokienez, nitrogeno atomoak zazpi elektroi ditu (1s2 2s2 2p3) eta horietatik bost azken geruzako orbitalean (2s2 eta 2p3), non horietako hiru p-elektroi desparekatuak diren.

Pauling eskalaren arabera, elektronegatibitate altuko elementua da (3.04), kloro, oxigeno eta fluorraren atzetik. Ionizazio energia balio altuak direla eta, nitrogenoak ez dauka kimika kationiko sinplea. Erradio kobalentea eta Van der Waals erradioari dagokienez, 71±1 pm-koa eta 155 pm-koak dira hurrenez hurren. Hona hemen, nitrogenoaren espektroaren bandak.   Nitrogenoaren propietateak taldekideekin konparatuz (fosforoa, antimonioa eta bismutoa) oso ezaugarri desberdinak ditu. Izan ere, nodo erradialen galera 2p orbitalean,  nitrogenoaren propietate berezi ugarien arrazoi nagusia da. 2p eta 2s orbitalen tamaina txikia dela eta, hibridazio fenomenoa eragiten du. Nukleoaren eta balentzia elektroien arteko erakarpen elektrostatiko handiaren ondorioz, elektronegatibitate altuko elementua da. Nitrogenoak hidrogenoarekin lotura sendoak era ditzake baita elektroi pareen elkartrukaketaren eraginez koordinazio konplexuak sortu ere.

Arestian aipatutako ezaugarriez gain, nitrogeno solidoa kristal egitura hexagonala duen elementua da, eta diamagnetikoa. Gainera, pπ – pπ  elkarrekintzen bidez lotura anitzak sortzeko joerak ditu oxigeno edo beste nitrogeno atomoekin. Nitrogeno gasaren molekula diatomikoaren fusio tenperatura (−210 °C) eta irakite tenperatura (-196 °C) talde bereko gainontzeko elementuekin konparatuta askoz baxuagoak dira. Arrazoi nagusia da Van der Waals lotura ahulez osatutako substantzia dela. Gainera, oso elektroi gutxi ditu momentuan dipoloak sortu ahal izateko. Bestetik, hainbat konposatu ezberdin sortzeko ahalmena dauka: oxidoak, nitratoak, nitritoak, nitro-, nitroso-, azo- edota diazo konposatuak, azidak, zianatoak, tiozianatoak edota iminen deribatuak. Berotan oso erraz erreakzionatzen du hidrogenoarekin, eta amoniakoa eratzen du, eta tenperatura nahiko altuetan litio, kaltzio, magnesio, burdina, aluminio eta gisako metalekin, nitruroak eratzen ditu.

Nitrogenoak 2 isotopo egonkor ditu: 14N and 15N. Lehenengo isotopoa oso ohikoa da, %99.634 ingurukoa izanik eta bestea soilik %0.366ari dagokio. Bi isotopo hauek karbono-nitrogeno izarren zikloan dute sorrera .

Nitrogeno atomikoa, nitrogeno aktibo gisa ere ezagutzen da oso erreaktiboa delako eta 3 elektroi desparekatu ditu. Nitrogeno atomoak libreki erreakzionatzen dute elementu gehienekin nitruroak eratuz. Baina, Nitrogeno elementala dinitrogeno bezala agertzen da, N2. Baldintza normaletan koloregabea, usaingabea eta zaporegabea den gas diamagnetikoa da. Giro-tenperaturan ez da batere erreaktiboa, hala eta guztiz ere , litio metalarekin eta zenbait trantsizio metalekin erreakzionatuko luke.

Nitruro anioia (N3-), ligandoen artean π emaile sendoena da.  Nitruro konplexuak aziden deskonposizio termikotik edo amoniakoa desprotonatzetik sortzen dira. Nitruro anioiak hainbat koordinazio konplexu sortzen ditu.

Industriari dagokionez, amoniakoa (NH3) nitrogenoaren hidruro garrantzitsuena da. Koloregabeko gas alkalinoa da  eta usain oso bereizgarria du. Bestetik, konposatu molekularra izateko oso fusio puntu (Tf = -78 °C) eta irakite puntu (Ti= 33 °C) altuak ditu. Likido egoeran dagoenean, oso disolbatzaile ona da, biskositate baxua eta konstante dielektriko altua du. Dentsitateari dagokionez, urak baino dentsitate baxuagoa du.

Disoluzio urtsuan, base ahula da (pKb= 4.74); honen azido konjokatua amonioa da, NH4+. Amoniako likidoan, azido ahul moduan ere joka dezake, ionizatuko da protoi bat galduz amida anioia sortzeko, NH2-. Prozesu hau ez da uretan gertatzen amoniako likidoan baizik.

Amoniakoa oxigenoan edo airean erretzen da, nitrogeno gasa lortzeko. Bestetik, amoniakoa berotzean, metalekin erreakzionatzen  du nitruroak emanez. 

Nitrogeno hidruroetatik hidrazina (N2H4) eta hidrogeno azida (HN3) ere dira garrantzitsuak . Hidrazina likido kolorgea da eta usainari dagokionez amoniakoaren antza du. Konposatu erreduzitzailea izan arren , zinetikoki egonkorra da. Amoniakoa baino base ahulagoa da.  

Nitrogenoak bederatzi oxido molekular eratzen ditu: N2O, NO, N2O3, NO2 , N2O4 , N2O5 , N4O eta N(NO2)3 .Beste oxido posible bat  N4O da baina oraindik ez da sintetizatu. N2O amonio nitrato urtuaren deskonposaketa termikoaren bidez lortzen da 250 °C-tan. Gaur egun propultsatzaile gisa erabiltzen da eta garai batean anestesiko moduan erabili zen. Ez da oso erreaktiboa (ez du halogenoekin ezta alkalinoekin erreakzionatzen giro tenperaturan) eta estruktura asimetrikoa du N–N–O (N≡N+O−↔−N=N+=O) .

Nitrogeno monoxidoa (NO), elektroi kopuru bakoitia duen molekula egonkor sinpleena da. Amoniakoaren oxidazio katalitikoaren bidez sortzen da. Koloregabeko gas paramagnetikoa da, termodinamikoki ezegonkorra eta nitrogeno eta oxigeno gasetan deskonposatzen da 1100–1200 °C-tan. N2O3-ri dagokionez, soilik solido gisa aurki dezakegu, bere urtze-puntuaren gainetik jarraian disoziatzen delako, NO, NO2 eta N2O4 emateko. Nitrogeno dioxidoa korrosiboa eta garratza den gas marroia da. Azkenik, N2O5 oso erreaktiboa eta termikoki ezegonkorra da, azido nitrikoaren anhidroa da . Lehergaiak prestatzeko erabiltzen da.

Oxoazido gehienak ezegonkorrak dira egoera puruan eta disoluzio urtsuan edo gatzetan  ezagutzen ditugu.

Azido nitrosoa (HNO2) ez da purua ezagutzen, baina gas oreketan konposatu ohikoa da eta erreaktibo urtsu garrantzitsua da. Azido ahula da (pKa= 3.35) eta oxido nitrosora eta oxido nitrikora erraz dismutatzen da sufre dioxidoarekin erreakzionatzen duenean.
Nitritoa (NO2-) ligando komuna da. Azido nitrikoa (HNO3) nitrogeno oxoazidoetatik garrantzitsuena eta egonkorrena da. Azido sendoa da eta disoluzio kontzentratuetan oxidatzaile sendo modura jokatzen du. 

Daniel Rutherfordek eguratsean aurkitu zuen; Priestley izan zen oxigenoa eta nitrogenoa lehen aldiz bereizi zituena eta Lavoisierek gai bakuna zela aurkitu zuen, eta haren ezaugarriak aztertu zituen. 

Nitrogenoa industria mailan aire likidoaren destilazio zatikatuaren bidez lortzen den gasa da. Nitrogeno gasa ekoizteko beste bide bat Pressure swing adsorption (PSA) da, hau presio baxuko gas nahaste batetik gasak banatzeko erabiltzen den teknologia da.

Laborategietan aldiz, amonio kloruroaren disoluzioa sodio nitritoarekin erreakzionatuz lortzen da: NH4Cl + NaNO2 → N2 + NaCl + 2 H2O 

Industrialki ekoizten den nitrogenoaren ⅔ gas moduan saltzen da eta gainontzeko ⅓ aldiz likido modura. Erabilera komertzial garrantzitsuena Haber prozesuaren bidez amoniakoa lortzeko da. Amoniakoa gero ongarrietan eta azido nitrikoan erabiltzen da. Horrez gain, sukaldaritzan nitrogeno likidoa erabiltzen da teknika berritzaile bezala. Nitrogenoa nagusiki analisi kimikoan erabiltzen da, lagin likidoen bolumena murrizteko edo kontzentratzeko. Bere erreaktibotasuna baxua denez, atmosfera geldo bezala ere erabiltzen da likido leherkorrak gordetzeko, elektronikako osagarrien fabrikazioan edota altzairu herdoilgaitzaren produkzioan.

Nitrogeno likidoa, likido kriogenikoa (-196 °C)  da, eta oso erabilia da hozgarri moduan, batez ere janariaren garraioa edo espermaren kontserbazioa bezalako jardueratan.

Lehergai gehienetan, kautxuzko azeleradoreetan, ongarrietan eta droga askotan elementu eragilea da. Oinarrizko egoeran, erabilpen ugari ditu nitrogenoak: oso erreaktiboak diren gai kimikoak babesteko, putz egiteko gas gisa plastikoen ekoizpenean, kutsadura kentzen duen gas gisa eta garraiatzaile gisa hotza sortzeko zenbait eraikuntzatan. 




#Article 114: Oxigeno (2781 words)


Oxigenoa elementu kimiko bat da, O ikurra eta 8 atomo-zenbakia dituena. Grezieraz ὀξύς (oxys; «azido», hitzez hitz «zorrontz», azidoen zaporeei erreferentzia) eta -γόνος (-gonos; «jatorria»​). Aspaldi, oxigenoa azidoa ekoizteko ezinbestekoa zela uste zen; horregatik, oxigenoak “azidoa sortzen duen” esan nahi du. Baldintza estandarretan (T=0k eta p=1atm), bi oxigeno atomo lotzen dira dioxigenoa sortuz. Dioxigenoa gas diatomiko, usaingabe eta zapore gabekoa da, O2formularekin izendatzen dena eta bizitza lurtarrarentzat ezinbestekoa dena.

Taula periodikoan, 16. taldean (16. taldea→kalkogenoak edo oxigenoideak) eta 2. periodoan kokatuta dago. Oxigenoaren balentziari dagokionez, arruntena -2 da, baina beste batzuk ere baditu (-1,+1,+2, ...). Oxigenoa ez-metala da eta elementu gehienekin erraz erreakzionatzen du, gas nobleekin, metal geldoekin eta halogenoekin izan ezik. Halaber, oxidatzaile sendoa eta elektronegatibotasun handieneko bigarren elementua da (fluorraren ondoren).

Oxigenoaren masan oinarrituz, unibertsoko hirugarren elementurik ugariena da, hidrogenoaren eta helioaren ondoren, eta lurrazalaren elementurik aberatsena da. Atmosferan, oxigenoa elementu aske bezala aurkitzea posible da, fotosintesia egiten duten organismoek etengabe hornitzen dituztelako. Fotosintesirik ez balego, oxigenoak ezingo luke elementu aske bezala egon atmosferan, oso erreaktiboa delako. 2.500 milioi urte inguru, organismo horiek agertu ondoren hasi zen oxigeno elementala atmosferan pilatzen, eta, gaur egun, dioxigenoak atmosferako bolumenaren % 20,8 osatzen du. Oxigenoaren beste forma alotropo batek, ozonoak , biosfera argi ultramoretik babesten du atmosferako ozono-geruzari esker. Haatik, lurrazal mailan ozonoa kutsatzailea da.

Izaki bizidun gehienentzat nahitaezkoa da. Izaki bizidunetako egiturazko molekula mota guztiek, hala nola proteinek, karbohidratoek edo gantzek, oxigenoa daukate osagaitzat. Era berean, animalien maskor, hortz eta hezurrak osatzen dituzten konposatu inorganiko gehienek ere oxigenoa daukate. Zianobakterioek, algek eta landareek oxigenoa ekoizten dute, bere forma diatomikoan fotosintesian zehar, eta zelulen arnasketan erabiltzen dute izaki bizidun konplexu guztiek. Oxigenoa toxikoa da organismo anaerobikoentzat.

Egoera estandarretan (T=0k eta p=1atm), oxigenoa gas diatomikoa, kolorgea, usaingabea eta zaporegabea da, likido- eta solido-egoeran, ostera, urdina. Dioxigenoa -183 °C-tan isurkari bihurtzen da, eta -218 °C-tan solidotu egiten da. Loturari dagokionez, oxigeno atomoak lotura kobalente bikoitz sendo baten bidez lotzen dira, loturaren ordena bi delarik.

Oxigeno atomoen simetria eta energia berdineko orbital atomikoak konbinatuz, orbital molekularrak lortzen dira. Oxigeno atomoen 1s orbital atomikoak aurrez aurre gainezartzean, σ lotzaile eta σ antilotzaile orbital molekularrak sortzen dira; 2p orbital atomikoak paraleloki gainezartzean, σ lotzaile, σ antilotzaile, π lotzaile eta π antilotzaile orbital molekularrak sortzen dira. Orbital molekularraren diagraman, orbital molekularrak energiaren arabera kokatuko dira, txikienetik hasita handienera arte. Elektroiak Aufbau printzipioari jarraituz betetzen ditu orbital molekularrak, hots, energia txikienetik hasita handienera.

Egoera horretan, molekula paramagnetikoa da, orbital molekularrean bi elektroi desparekatu agertzen direlako. Ondorioz, dioxigeno molekulak kanpoko eremu magnetikoaren eragina handitzen du; hots, iman batek bezala jokatuko du. Oxigeno likidoak laborategian egindako esperimentuetan oso magnetismo handia duela demostratu da.

Oxigeno elementuaren alotroporik ohikoena dioxigenoa (O2
) da. Dioxigenoa izaki bizidunen arnasketa prozesuan erabiltzen da eta atmosferako konposizioan garrantzi handia dauka. Lotura-ordena bi da, lotura-distantzia 1,21 eta lotura-energia 498 kJ/mol-koa. Gas-egoeran, kolorgea, usain gabekoa, paramagnetikoa, egonkorra eta uretan nahiko disolbaezina da (tenperatura handitu ahala, disolbagarritasuna txikitzen da). Likido-egoeran, kolore urdin argia du eta lehergarria da. Solido-egoeran, urdina da. Dioxigenoa lortzeko bi iturri natural daude, biotikoa eta abiotikoa. Iturri abiotikoan, eguzkiko argi ultramorearen bitartez CO2ak jasaten duen fotodisoziazioaren ondorioz sortzen da dioxigenoa eta iturri biotikoan, landareen fotosintesiaren bitartez sortzen da.

Trioxigenoa, (O3
), ozono gisa ezagutzen den eta oso toxikoa eta erreaktiboa den oxigeno elementuaren alotropoa da. Trioxigenoa estratosferan sortzen da dioxigenoak erradiazioa xurgatzearen ondorioz. Dioxigenoak espektro elektromagnetikoaren erradiazio ultramorea xurgatzean, molekula disoziatu eta disoziatutako atomo bakoitzak beste dioxigeno batekin erreakzionatzen du ozono molekula sortuz. Horrela, estratosferan metatzen den ozono-geruzak erradiazio kaltegarriez babesten du planeta, erradiazio horiek xurgatzen dituztelako. Gas-egoeran, urdin argi kolorekoa eta usain sakonekoa da, diamagnetikoa, ezegonkorra, uretan nahiko disolbaezina eta oso toxikoa. Likido-egoeran, urdina eta lehergarria da. Solido-egoeran, morea/beltza kolorea dauka.

Oxigenoaren beste forma alotropikoak oxigeno atomikoa (O) eta oxozonoa (O4
)dira. Oxigeno atomikoa dioxigenoaren disozioaren ondorioz tenperatura altuetan sortzen da. Oxozonoa 2001. urtean aurkitu zen, horrek egitura metaegonkorra du eta tenperatura baxuetan bi dioxigenoen arteko interakzioaren ondorioz sortzen da.

Lurrazaleko elementurik ugariena da, biosferan, airean, itsasoan eta lurzoruan. Halaber, unibertsoko hirugarren elementurik ugariena da, hidrogeno eta helio elementuen atzetik. Eguzkiaren masaren % 0,9 oxigenoa da, horrrez gain, lurrazalaren % 49,2 eta lurreko ozeanoen osagai nagusia da, % 88,8. Itsasoetan, tenperatura txikietan oxigeno kantitatea handitu egiten da; izan ere, tenperatura altuetan O2
 kantitatea txikitzen da, oxigeno atomikoa sortzeko disoziatzen delako. Oxigenoa gas egoeran, atmosferako bigarren osagairik nagusiena da, bolumenaren % 20,8 eta masaren % 23,1a hartzen duelako. Lurra eguzki-sistemako oxigeno-kontzentrazio handiena duen planeta da; adibidez, Martek % 0,1eko kontzentrazioa du eta Venusek are gutxiago.

Oxigeno gaseosoaren kontzentrazio altuaren ondorioz, oxigenoaren zikloa dago. Mugimendu hori planetaren zonalde nagusietan gertatzen da: atmosferan, biosferan eta litosferan. Landareen fotosintesiaren ondorioz, oxigenoa askatzen da, arnasketa eta deskonposizio-prozesuek, ostera, ezabatzen dute.

Berez erretzen ez bada ere, oxigenoa da errekuntzak mantentzen dituen eragile nagusia; oxigenorik gabe ez legoke errekuntzarik.

Oxigenoa oso elektronegatiboa da eta elementu ia guztiekin erreakzionatzen du, erreakzio horri errekuntza deritzo. Errekuntza erreakzio kimiko bat da, non oxigenoa erregai batekin elkartzen den, beroa eta oxidoa kanporatuz. Oxigeno gaseosoak alkalino eta lurralkalinoekin erreakzionatzen du giro-tenperaturan, eta tenperatura altuetan elementu gehienekin (metal noble, gas geldo eta halogenoekin izan ezik), oxido metalikoak eta ez-metalikoak sortuz. Ur-disoluzioan, oxigenoak oxidatzaile bezala jokatzen du ingurune azido edota basikoan, eta estekatzaile bezala konplexuetan. Bi errekuntza mota daude, osatua eta osagabea:

an bihurtzen denean;

Oxigenoa Joseph Priestley ingeles kimikariak eta Carl Wilhelm Scheelek aurkitu zuten 1771n, bakoitzak bere aldetik, baina, normalean, Priestleyri ematen zaio lehentasuna, aurkikuntza argitaratzen lehena izan zelako.

Konbustio eta airearen arteko erlazioaren gainean egin zen lehenengo esperimentu ezagunetakoa Bizantzioko Filonek garatu zuen K.a. II. mendean. Pneumatika izeneko obran. Filonek ikusi zuen piztutako kandela baten gainean alderantziz jarritako ontzi bat jartzen bazen, eta ontzi horren lepoa urez inguratzen bazen, likidoaren zati bat ontziaren lepotik igotzen zela. Esperimentu horren emaitzak ikusita, suposizio bat egin zuen, suposizio okerra hain zuzen ere. Suposizio horren arabera airearen zati bat, sua, elementu klasiko bilakatzen zen. Ondorioz, kristalen poroetatik ihes egiteko gai zen. Mende batzuk geroago, Leonardo da Vincik ikusi zuen airearen zati bat arnasketa eta konbustioan kontsumitzen dela.

XVII. mendearen amaieran, Robert Boylek airea konbustiorako beharrezkoa dela egiaztatu zuen. John Mayow kimikari ingelesak, Boyleren lana perfekzionatu zuen konbustioa emateko airearen zati bat, spiritus nitroaereus edo nitroaereus izena eman ziona, besterik ez dela behar adieraziz. Esperimentu batean aurkitu zuen bai sagu bai piztutako kandela bat ur gainean jarritako edukiontzi itxi batean jartzen badira, ura edukiontzitik gora igotzen dela, eta ur horrek airearen hamalauren bat ordezkatzen duela kandela itzali edo sagua hil baino lehen. Horren ondorioz, nitroaereusa arnasketa nahiz konbustio bidez kontsumitzen dela pentsatu zuen.

Antimonioa berotzean pisuz handitzen zenez, nitroaereusa antimonioarekin konbinatzen zela ondorioztatu zuen Mayowek. Horrez gain, birikak nitroaereusa airetik banatu eta odolera pasatzen zuela pentsatu zuen. Oro bat, izakien beroa eta mugimendu muskularra nitroaereus eta gorputzeko zenbait substantziaren arteko erreakzioaren produktuak zirela.  Mayowek esperimentu horien inguruko txosten eta ideiak Tractatus duo izeneko obran argitaratu zituen 1668an.

Robert Hookek, Ole Borchek, Mijail Lomonosovek eta Pierre Bayenek oxigenoa ekoiztu zuten XVII. eta XVIII. mendeetan egin ziren hainbat esperimentutan, baina horietako inork ez zuen elementutzat antzeman. Horren arrazoia flogistoren teoria erabili zutelako ustea dago. Izan ere, hori da garai horretan konbustioa eta korrosioa azaltzeko erabiltzen zen teoria nagusia.

Teoria hau 1667an sortu zuen Johann Joachim Becher kimikari alemaniarrak eta Georg Stahlek birmoldatu zuen 1731n. Teoria horren arabera, konbustioa emateko gai diren material guztiak bi zatiz osatuta daude: flogisto izeneko zati bat, substantzia erretzean aireratzen zena, eta bestea, konbustioa eman eta gero errauts bihurtuko zena.

Sukoiak diren eta hondar gutxi uzten duten materialak, hala nola egurra edo ikatza, flogistoz eratuta zeudela uste zuten batik bat. Sukoiak ez diren burdina bezalako materialak, ostera, flogisto gutxi zutela. Teoria horren faltsutasunaren aztarnetako bat metalek oxidazioa jasatean pisua irabazten zutela izan zen (berez flogisto zatia galdu beharko luketenean).

Oxigenoa Carl Wilhelm Scheele farmazeutiko suediarrak aurkitu zuen 1772 inguruan, merkurio oxidoa eta zenbait nitrato berotzean, oxigeno gaseosoa sortu zuenean. Scheelek «suaren airea» izena eman zion gasari. Aurkikuntzaren inguruko txosten bat idatzi zuen «Chemische Abhandlung von der Luft und dem Feuer» izena eman ziona. 1775ean editoreari bidali zion eta 1777ra arte ez zen argitaratu.

Bien bitartean, 1774ko abuztuaren 1ean, Joseph Priestley elizgizon britaniarrak esperimentu bat egin zuen, zeinetan eguzki-argia merkurio (II) oxidoaren (HgO) gainean enfokatzen zuen kristalezko hodi baten barnean. Esperimentuan gas bat kanporatu zen «aire desflogistikatu» izena eman ziona. Gas horrekin, kandelek biziki su hartzen zutela ikusi zuen Priestleyek. Horrez gain, sagua aktiboago eta gehiago bizi zela gas hori arnasten zuen bitartean.

Pristleyek 1775ean argitaratu zituen bere aurkikuntzak «An Account of Further Discoveries in Air» izeneko artikuluan. Egindako aurkikuntza lehenago argitaratu zuenez, bera hartzen da oxigenoaren aurkitzailetzat.

Garai hartan zalantzan jarria izan zen arren, Lavoisierrek oxidazioari buruzko lehenengo esperimentu kuantitatibo egokiak aurrera eraman zituen, eta konbustioaren funtzionamenduaren inguruko lehenengo azalpen zuzena eman zuen. 1774an hasitako esperimentu horiek eta antzeko beste esperimentu batzuk erabili zituen flogistoren teoria bertan behera uzteko, eta Pristleyek eta Scheelek aurkitutako substantzia, elementu kimiko bat zela frogatzeko.

Esperimentu batean Lavoisierrek ikusi zuen ez zela pisu gehikuntza globalik sortzen eztainua eta airea edukiontzi itxi batean berotzen zirenean. Horren ordez, edukiontzia zabaltzean barrura airea bat-batean sartzen zela ikusi zuen, eta beraz, horrek edukiontzi barruko aire zati bat kontsumitu egin zela adierazten zuen. Horrez gain, eztainuaren pisua handitu egin zela eta pisu gehikuntza hori edukiontzi barrura sartutako airearen pisuaren berdina zela ikusi zuen. Esperimentu hori eta konbustioari buruzko beste hainbat, 1777an argitaratu zen Sur la combustion en général izeneko liburuan bildu ziren. Obra horretan, airea bi gasen nahastea dela frogatu zuen: «funtsezko airea», konbustioa eta arnasketa emateko beharrezkoa dena, eta bestea, ez zena ez konbustiorako ez arnasketarako behar, geroago nitrogeno izena hartuko zuena.

Lavoisierrek «funtsezko airea»-ri oxigeno izena eman zion 1777an, grekotik abiatuz ὀξύς (oxys) (“azido” esan nahi duena) eta -γενής (-genēs; “sortzaile” esan nahi duena), azidoak eratzeko ezinbestekoa zela uste zuelako. Baina denbora pasa ondoren, kimikariak, bereziki Humphry Davy-k 1812an, Lavoisierrek huts egin zuela konturatu ziren. Izan ere, hidrogenoa da azidoak eratzen dituen oinarria, baina ordurako oxigeno izena zabalduta zegoen.

Oxigenoaren oxidazio-egoera -2 da ezagutzen diren oxigeno konposatu gehienetan. Hala ere, badira -1 oxidazio-egoera duten konposatu batzuk, hala nola peroxidoak. Beste oxidazio-egoera bat duten konposatuak ez dira ohikoak: -1/2 (superoxidoetan), -1/3 (ozonidoetan), 0 (egoera elementalean eta hipofluorosoetan), +1/2 (dioxigenilo konposatuetan), +1 (dioxigeno difloruroan) eta +2 (oxigeno difloruroan).

Oxigenoaren elektronegatibotasuna dela eta, tenperatura altuetan ia elementu guztiekin loturak eratzen ditu oxidoak sortzeko. Hala ere, zenbait elementuk tenperatura eta presio normaletan, zuzenean eratzen dituzte konposatu oxidoak, adibidez, burdinak sortzen duen herdoila. Aluminio eta titanio bezalako metalen gainazala airearekin kontaktuan jartzean, oxidatu eta geruza fin batez estaltzen dira metala pasibotu eta korrosioa mantsotzen duena. Zenbait trantsizio-metalen oxidoak naturan aurkitzen dira konposatu ez-estekiometriko bezala, formula kimikoak iradokitzen duen baino metal kopuru txikiagoarekin. Adibidez, wustita minerala (FeO), modu naturalean sortzen dena, berez Fe x-1O moduan idazten da, non «x», normalean, 0,05 ingurukoa den.

Oxigeno konposatua atmosferan kantitate txikietan aurki daiteke karbono dioxido (CO2) moduan. Lurrazala eratzen duten arroken zati handi bat oxido desberdinez eratuta daude, hala nola silizio dioxidoz (SiO2, granito eta harean aurkitzen direnak), dialuminio trioxidoz (alumina Al2O3, bauxita eta korindoian aurkitzen direnak), diburdin trioxidoz (Fe2O3, hematite eta herdoilean aurkitzen direnak) eta kaltzio karbonatoz (CaCO3, kareharrian aurkitzen dena). Gainerako lurrazala oxigenodun beste konposatu batzuez ere eratuta dago, bereziki zenbait silikato bereziz. Lurraren mantuan, zeinak lurrazalak baino askoz masa handiagoa duen, burdinaren eta magnesioaren silikatoak ugaritzen dira.

Uretan disolbagarriak diren silikatoak, Na4SiO4, Na2SiO3 eta  Na2Si2O5 formula molekularrak dituztenak, garbigarri eta eranskailu bezala erabiltzen dira. Oxigenoak, horrez gain, estekatzaile bezala jokatzen du trantsizio-metalekin, adibidez, O2 loturak eratuz iridio atomoarekin Vaska konplexua eratuz edo platinoarekin PtF6 konplexuan edo hemoglobinaren hemo taldeak duen burdinaren zentroarekin.

Dihidrogeno dioxidoa edo dioxidanoa, ura (H2O) izenez ezaguna dena, oxigenoaren konposaturik arruntena da. Ur molekulan, hidrogeno atomoak lotura kobalente bidez lotzen azizkio oxigeno atomoari. Baina, horrez gain, ondoko molekulako oxigenoarekin erakarpen indar bat jasaten du (23,3 kJ•mol−1 ingurukoa hidrogeno atomoko); erakarpen indar horiei hidrogeno-loturak deritze. Molekulen artean ohikoak dira Van der Waals indarrak. Hidrogeno-loturak Van der Waals indar horiek baino % 15eko erakarpen handiagoa eragiten die ur-molekulei.

Oxigenoa duten konposatu organikoen talde garrantzitsuenak ondorengoak dira (non «R» talde organikoa den): alkoholak (R-OH), eterrak (R-O-R), zetonak (R-CO-R), aldehidoak (R-COH), azido karboxilikoak (R-COOH), esterrak (R-COOR), anhidrido azidoak (R-CO-O-CO-R) eta amidak (RC(O)-NR2).

Bestalde, oxigenoa duten disolbatzaile organiko ugari daude, esaterako: azetona, metanola, etanola, alkohol isopropilikoa, furanoa, tetrahidrofuranoa, eter etilikoa, dioxanoa, etil etanoatoa, dimetilformamida, dimetilsulfoxidoa, azido azetikoa eta azido formikoa. Azetona (CH3(CO)CH3) eta fenola (C6H5OH) beste substantzia batzuen sintesirako ere erabiltzen dira.

Oxigenoa duten beste konposatu organiko garrantzitsu batzuk honako hauek dira: glizerola, formaldehidoa, glutaraldehidoa eta azetamida. Epoxidoak eter mota batzuk dira, zeinetan oxigeno atomoak hiru atomoko eraztuna osatzen duen.

Oxigenoak giro tenperaturan edo tenperatura baxuagoetan, konposatu organiko askorekin berez erreakzionatzen du, autooxidazio izeneko prozesu baten ondorioz. Oxigenoa duten konposatu organiko gehienak ez dira O2-arekin zuzenean erreakzionatuz sortzen. Industria eta merkataritzan konposatu organiko garrantzitsuenak oxidazioz sortzen dira, eta horretarako, etilenoa edo azido perazetikoa erabiltzen dira aitzindari bezala.

Oxigeno elementua biziarentzat ezinbestekoak diren biomolekula garrantzitsu ia gehienetan aurkitzen da. Eskualeno edo karoteno bezalako biomolekula konplexuek soilik ez dute oxigenorik. Biologikoki garrantzitsuak diren konposatu organikoen artean, karbohidratoek dute oxigeno proportziorik handiena masan. Lipido, gantz azido, aminoazido eta proteina guztiek ere oxigenoa dute (karbonilo eta ester taldeak dituztelako). Biologikoki garrantzitsuak diren eta energia garraiatzen duten fosfato taldean ere aurkitzen da (PO43-), ATP eta ADP molekuletan zehazki. Horrez gain, bizkarrezurrean, purinetan (RNA eta DNAren adenina eta pirimidinetan izan ezik) eta hezurretan (hidroxiapatito edo kaltzio fosfato bezala) ere agertzen da.

Oxigenoa era naturalean sortzen den molekula diatomikoa da, eta prozesu natural desberdinen bitartez lortzen da. Horietako bat fotosintesia da. Bertan, landareek oxigenoa sortzen dute argiak duen energia xurgatuz eta beste molekula batzuk erreakzionaraziz:

Beste era natural bat fotodisoziazioa da. Erreakzio horretan, fotosintesiaren antzeko erreakzio bat ematen da. Hau da, argiaren energia xurgatzen da beste molekula batzuk sortzeko. Hain zuzen ere, karbono dioxidoak eguzkiko argi ultramorea xurgatzen du karbono monoxido eta oxigenoan 

CO2 -[E]CO + 1/2O2

Ozonoaren disoziazioaren bitartez ere oxigenoa sortzeko aukera dago. Estratosferan, ozonoak erradiazio ultramorea xurgatzen du eta ozono molekula oxigeno bilakatzen da.

Prozesu naturalez gain, badaude beste hainbat erreakzio oxigenoa lortzeko. Adibidez, laborategi mailan, ondorengo erreakzioen bitartez lor dezakegu dioxigenoa:

Erreakzio kimiko hori burutzeko, katalizatzailea erabiltzen da. Kasu honetan, manganeso dioxidoa (MnO2).

Industria mailan airearen destilazioa erabiltzen da oxigenoa lortzeko. Izan ere, gutxi gorabehera airearen % 21 oxigenoa da.

Dioxigenoak aplikazio desberdinak ditu aurkitzen den egoeraren arabera. Gas-egoeran dagoenean, erabilera desberdinak ditu:

Sortutako azidoa ongarriak sortzeko erabiltzen da.

SO3  eta H2SO4. Azken hau, azido sulfurikoa, ongarriak sortzeko erabiltzen da.

Likido-egoeran dagoenean, ordea, beste aplikazio batzuk ditu; adibidez: erregai bezala suziri eta misiletan, medikuntzan arnasketa arazoentzat, urpekaritzan, etab.

O2 gaseosoa toxikoa izan daiteke presio partzial handietan, konbultsio edo bestelako osasun-arazoak sortuz. Normalean, toxikotasuna presio partziala 50 kPa baino handiagoa denean agertzen da edo itsas mailan, O2-ak duen presio partziala 2,5 aldiz handiagoa bada. Hori ez da arazo izaten, aireztatze mekanikoa duten gaixoentzat izan ezik. Izan ere, oxigeno-maskaretatik ematen zaien gasaren % 30-% 50 besterik ez da O2 bolumenaren proportzioa.

Denbora batean zehar, haur goiztiarrei, O2-an aberatsa zen inkubagailu batzuetan jartzen zitzaien. Baina bertan behera utzi zen ume batzuek ikusmena galdu ondoren.

Erabilera espazialean O2 puruaren arnasketak, hala nola zenbait jantzi espazial moderno edo espazio-ontzietan, ez du kalterik sortzen, erabiltzen den presio totala oso baxua dela bide. Jantzi espazialen kasuan, O2aren presio partziala arnasten den airean, 30 kPa inguruan aurkitzen da (normala baino 1,4 aldiz handiagoa).

Oxigenoaren toxikotasuna birika eta nerbio-sistema zentralean, sakonera handietan igeri egitean edo urpeko igeriketa profesionalean gerta daiteke. 60 kPa baino presio partzial handiagoa duen O2-a duen airea denbora luzez arnasten bada, biriketako fibrosi iraunkorra sortzera hel daiteke. 160 kPa (~1,6 atmosfera) baino handiagoa duten presio partzialetan egoteak konbultsioak eragin ditzake, normalean, urpekarientzat hilgarriak izaten dira. Toxikotasun akutua eman daiteke % 21eko edo gehiagoko O2-a duen airea arnasten bada 66 metro edo gehiagoko sakoneran. Orohar, % 100eko O2-a duen airea arnasten bada, soilik 6 metroko sakoneran. 

Oxigeno-kontzentrazio handia duten iturriak konbustio azkarra bizkortzen du. Sute eta leherketa arriskuak oxidatzaile kontzentratuak eta erregaiak gertuegi jartzen direnean gertatzen dira. Hala ere, bai bero bai txinparta bidezko ignizioa beharrezkoa da konbustioari hasiera emateko. Oxigenoa substantzia bera ez da erregai bat, oxidatzailea baizik. Konbustioa emateko arriskuak  oxidatzaile sendoak diren oxigenodun konposatuetan ere gertatzen da, hala nola peroxidoetan, kloratoetan, perkloratoetan eta dikromatoetan, suari oxigenoa eman diezaioketelako.

O2 kontzentratuak konbustio azkarra eta energetikoa ahalbidetzen du. Oxigeno-likidoa bildu eta garraiatzen duten hoditeri eta altzairuzko ontziak, erregai moduan jokatzen dute. Horregatik, horien diseinu eta fabrikazioan arreta berezia jarri behar da ignizio-iturriak txikiagotu egiten direla ziurtatzeko. Apollo 1aren tripulazioaren heriotza eragin zuen sutea hain azkar hedatzearen arrazoia presio atmosferikoa baino pixka bat handiagoa zen O2 puruarekin presurizatu zutelako izan zen. Berez, misioan, presio normalaren 1/3 erabili beharko litzateke.

Oxigeno likidoaren isurketa ematen baldin bada, eta hori egurra bezalako materia organikoarekin, produktu petrokimikoekin edo asfaltoarekin kontaktuan jartzen bada, talka mekaniko bat jasoz gero, material horiek edozein momentuan eztanda egitea eragin dezake. Beste zenbait likido kriogenikok bezala, gorputzarekin kontaktuan jartzen bada, azalaren eta begien izoztea eragin dezake.




#Article 115: Fluor (801 words)


Fluorra F ikurra eta 9 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa da. 17. taldean kokatzen den, halogeno arinena da eta baldintza estandarretan kolore horiko gas oso toxikoa da (F2). Taula periodikoan elementu elektronegatiboena da eta elementu elektronegatibo gehienak bezala, oso erreaktiboa da, ia beste elementu guztiekin erreakzionatzen baitu, helio eta neona salbuespen.

Elementuen artean, fluorra ugaritasun unibertsalaren 24. postuan kokatzen da, eta lurreko ugaritasunaren 13. postuan. Fluorita minerala da fluorraren iturri nagusiena. Fluor elementuaren existentzia 1810. urtean proposatu zen, elementu kimiko hau zuten mineraletatik banatzea saiatu baitzen, nahiz eta praktikan oso arriskutsua izan. 1886. urtean Henri Moissan kimikariak lehenengo aldiz fluorra isolatzea lortu zuen tenperatura baxuko elektrolisia burutuz.

Fluor atomoak bederatzi elektroi ditu, neonak baino bat gutxiago. Bere konfigurazio elektronikoa 1s22s22p5 da: bi elektroi ditu barneko geruza bete batean eta zazpi betetzeko elektroi bakarra behar duen kanpoko geruzan.

Fluorraren lehenengo ionizazio-energia elementu guztien artean hirugarren handiena da, fluor atomoetatik elektroien erauzketa zaila baita. Bere afinitate elektronikoa ere oso altua da, bigarrena kloroaren atzetik, elektroi bat hartzeko joera izanik, neon gas geldoarekin isoelektroniko bilakatuz; elementu guztietatik erreaktiboena da eta elektronegatibitate altuena du.

F2-ren lotura energia Cl2 edo Br2-rena baino askoz txikiagoa da; honek eta bere elektronegatibitate altuak, fluorraren disoziazio erraza eta erreaktibitate altua azaltzen ditu.

Giro tenperaturan fluorra hori koloreko gas diatomikoa da. -188 °C-tan kondentsatzen da likido hori argi batera. -220 °C-tan kristalizatzen da, kristal garden eta bigunak eratuz.

Unibertsoan elementu arinenen artean, fluorrak 400 ppb-ko ugaritasuna du, 24.a unibertsoko elementuen artean, oso urria, karbonotik magnesiorako beste elementuak gutxienez hogei aldiz ohikoagoak baitira.

Lurrazalean, fluorra hamahirugarren elementu ohikoena da. Lurreko atmosferan, fluor elementalak, ur-lurrun atmosferikoarekin erreakzionatuko luke erraztasunez, bere presentzia naturala eragotziz; ondorioz, mineral konbinatu gisa soilik aurkitzen da. Fluorita, fluorapatita eta kriolita dira fluor mineral garrantzitsuenak industria mailan.

Fluorita (CaF2), kolorge eta mundu mailan oso ugaria dena, fluorraren iturri nagusia da. Nahiz eta fluorapatitak (Ca5(PO4)3F) munduko fluor gehiena izan, bere masa frakzio baxuak (%3,5), gehiena fosfato bezala erabiltzea dakar.

Fluor elementalaren isolatzea, azido fluorhidrikoaren korrosibotasun altua zela eta zaila izan zen.

Edmond Frémy-k, fluorra eratzeko hidrogeno fluoruro puruaren elektrolisia gauzatu zitekeela defendatu zuen, eta azidifikatutako potasio bifluorurotik (K[HF2]) abiatuz lagin anhidridoak lortzeko metodo bat asmatu zuen; baina eratutako hidrogeno fluoruroa eroale ez dela ohartu zen, eta honek elektrolisia eragozten zuen. Henri Moissan-ek aurreko saiakuntzekin jarraitu zuen, eta azkenean, eroale den potasio difluoruro (K[HF2]) eta azido fluorhidriko (HF) lehorran nahastura bat aurkitu zuen, non elektrolisia burutu zuen. 1886an, Moissan-ek fluor elementala isolatzea lortu zuen.

Fluorra kimika aberatsa duen elementua da, non metal, ez-metal, metaloide (erdi-metalak) eta oso arraroak diren gas nobleekin erreakzionatzen duen. Fluorraren konfigurazio elektronikoa 1s22s22p5 da, beraz, elektroi bakarra hartzea falta zaio zortzikotearen araua betetzeko, hau dela eta, -1 oxidazio-egoera hartzen du kasu gehienetan.

Metal alkalinoekin, monofluoruro ioniko oso disolbagarriak osatzen dituzte; hauek sodio kloruroa (NaCl) eta antzeko kloruroen antolamendu kubikoa osatzen dute. Metal lurralkalinoekin, aldiz, difluoruro ionikoak sortzen ditu, baina hauek ez dira uretan disolbagarriak (berilio fluoruroa (BeF2) izan ezik).

Beste aldetik, oxidazio-egoera altuetan dauden metalekin lotura kobalenteen bidez hainbat konposatu eratzen dira: tetrafluoruroak (zirkonio, hafmio eta zenbait aktinidokin), urtze tenperatura altuak dituztenak; pentafluoruroak, polimero linealak eta konplexu oligomerikoak sortuz; hexafluoruroak (non 13 metalek egitura oktaedriko hauek osatzen dituzten, gas eran WF6 eta likido egoeran MoF6 eta ReF6 adibidez); eta heptafluoruroak, bipiramidal pentagonal molekula solidoak osatzen dituztenak, nahiko erreaktiboak.

Fluorrak hidrogenoarekin, hidrogeno fluoruroa (HF) osatzen du, non fluorrak -1 oxidazio egoera hartzen du korrosiboa den gas kolorge bat sortuz. Konposatu honek uraren dentsitate antzekoa du (1,14 g/cm3),  bere masa molarra 20,0063 g/mol da eta bere fusio eta irakite tenperaturak, -83 °C  eta 20 °C dira, hurrenez hurren . Bukatzeko, esan behar da konposatu hau uretan disolbatuta azido ahula dela (pKa= 3,14) eta molekulen artean hidrogeno loturak eratzen dira.

Metaloideen eta p-blokeko ez-metalen fluoruro binarioak, oro har, kobalenteak eta lurrunkorrak dira, erreaktibotasun desberdinak dituztenak; hauen artean:

Industria arloan, fluorra Moissan izeneko metodoa erabiliz ekoizten da; potasio fluoruro / hidrogeno fluorozko nahaste baten elektrolisi bidez.

Karl O. Christek ere, aberastasun handiko fluorra lortzen duen metodo bat asmatu zuen, hurrengo  erreakzio honetan oinarrituta:

Bi erreakziotan oinarritzen den teknika da (erredox prozesu bat gertatuz).

XX. mendearen erdialdeko biztanleriaren azterketak fluoruroak hortzetako kariesa murrizten zuela zabaldu zuen. Hortz-esmalte hidroxiapatita iraunkorrago den fluotapatita bihurtzen da, baina pre-fluoredun hortzen ikerketek hipotesi horri uko egin zioten. Fluoruroa edateko ur naturalean presente zegoen tokietan, umeen gaineko ikerketak egin ostean, uraren hornikuntza kontrolatuaren fluorurazioa 1940ko hamarkadan hasi zen, hortzaren desintegrazioaren aurka borrokatzeko . Hala ere, hortzetako fluoruroa bereziki onuragarriak ez diren beste efektu kaltegarririk ez duten arren, oraindik  segurtasunaren inguruko oposizioak daude.

Fluorra elementu oso toxikoa da organismo bizidunentzat. Gizakien gaineko efektuak hidrogeno zianuroa baino 50 ppm-ko txikiagoa da eta kloroaren antzekoak: begien eta arnas aparatuko narritadura esanguratsua eta gibeleko eta giltzurrunetako kalteak gertatzen dira. Beraz, fluorra bizitzarako eta osasunerako oso arriskutsua da. Begiak eta sudurrak larriki kaltetu daitezke eta 1.000 ppm-ko fluorreko inhalazioak heriotza ekarri dezake minutu gutxitan.




#Article 116: Hondarribia (2347 words)


Hondarribia Gipuzkoa ipar-ekialdeko udalerri bat da, Txingudiko ezkerraldean kokatua, Bidasoa itsasoratzen den lekuan eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria nahiz Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan. Hendaia parez-pare du eta Irun udalerria hegoaldean.

Irun eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena eta Espainia eta Frantzia estatuen artean banatua. 1203an Alfontso VIII.a Gaztelakoak hiribildu titulua eman zion, eta Donostiako Forua.

 biztanle zituen . urtean. Haren jarduera nagusiak zerbitzu sektorea, turismoa, arrantza eta nekazaritza dira. Haren kokagune estrategikoagatik, bertan gaztelu bat eraiki zuten eta hesi batez inguratu, hiri-erdiguneak bere Erdi Aroko urbanismoa gorde du urteen joanean. Alde Zaharretik kanpo dago Portu auzoa, arrantzaleen auzoa.

Gipuzkoako turismo, aisialdi eta oporgune garrantzitsu izateaz gain, udalerrian Donostia-Hondarribia aireportua dago.

Udalerriaren izen ofiziala, Hondarribia (bertakoen hizkeran, Hondarbi edo Hondárbi(y)a), «hondar» eta «ibi» hitzen elkarketatik letorke, eta historialarien arabera antzinako herriaren kokalekuarekin zerikusia izan dezake.

Historia zehar hainbat modutan idatzia izan da, tartean Hundarribia, Ondarribia edota Ondarrabia. Idatzizko erregistro zaharrena XII. mendean agertzen da, aldiz, gaur egungo aldaera lehenbiziko aldiz XVIII. mendearen amaierako agiri batean agertzen da.

Beste teoria baten arabera, izena gaskoitik letorke, antzinako gaskoiz «hond» hitzak «iturri» esan nahi baitu eta «arrabia» hitza frantsesezko «ravine» hitzaren parekidea da, hots «labar» edo «amildegi».

Erromantzerazko Fonterrabia edota Fuenterrabía izenek XVIII. mendean jatorria dute, Fontem Rapidam izendapenean.

Herritarrak hondarribiarrak dira. Bertako zaharrek eta gazte askok ere euskaraz herriari Hondarbi eta Hondárbi(y)a esaten diote, eta herritarrei hondarbitar. XX. mende erdialdean-edo Irungo euskaldunek Honddarbi esaten hasi zitzaizkion, eta horren eraginez, euskarazko -dd- bustidura ahoskatzen ez zekitenak gaztelaniaz  Honyarbi eta Oñarbi ere esaten hasi ziren. Ahoskatze trakets hori arrunt zabaldu denez, azkenaldian zenbait euskaldunek ere Honddarbi deitzen diote, eta herritarrei honddarbitar. Bestalde, herritarrak bikingoak ezizenaz ere ezagunak dira, berrikitan asmatutako istorio batek dioenez bikingoen erasoaldien ondorioz hondarribiarren artean inguruko udalerrietako biztanleen artean baino ilehori gehiago omen dago eta. Aitzitik, bikingo ezizen hori jatorriz portuarrei –Portu edo erdarazko La Marina auzoko bizilagunak– bakarrik erantsi izan zaizkie, baserritarrei eta kaletarrei ez.

Hondarribia Txingudi badiaren mendebaldean kokatua dago. Badia hau Bidasoa ibaiaren bokaleak osatzen du eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria nahiz Gipuzkoa eta Lapurdi arten luzatzeaz gain, bere azken zatia Espainia eta Frantzia estatuen arteko muga da. Badia honen inguruan Hondarribia (mendebaldea), Irun (hegoaldea) eta Hendaia (ekialdea) udalerriak daude, hiruek Txingudiko metropoli eremua osatzen dutelarik.

Antzinako Hondarribiaren kokalekua badiaz gaindiko muino batean zegoen, nahiz eta gaur egun udakerria inguruko lur lauetara ere hedatu den. Hurbileko lursail hauek antzina padurak eta hondartzak ziren, baina idortuak izan ondoren bertan baratzak jarri ziren. Gaur egun demografia nahiz etxebizitza berrien eraikuntzareen presiopean daude. Halere, bertan antzinako eremuaren aztarnak, nahiz zenbait zingira eta kanal ere mantendu izan dira. Hego-ekialdean udalerria garaiera txikiko muino baxuez osatutako eremu batean zehar hedatzen da, eremu honetako lursailak Bidasoren ibaiadarra den Jaitzubia erreka eta ibarraren urek bustitzen dute.

Ipar-ekialdean, ikuspegia guztiz ezberdina da, bertan Jaizkibel mendi baitago. Mendi hau bataz-besteko 400 metroko garaieraz eki-mendebaldeko norantzan Kantauri itsasoari paraleloki doa, bere gunerik garaiena 547 metrotan dago, hain zuzen ere, Hondarribiko mendebaldeko mugan. Mendiaren iparraldeko magala Bizkaiko Golkora begira eta itsaslabarrez osatua dago, noizbehinka badia edo senai txikiren bat tartekatzen delarik. Hegoadeko magala nahiko maldatsua da, ekialdeko zatia Hondarribian dago, eta mendebaldekoa Lezo eta Pasaian.

Jaizkibel mendiaren ipar-ekialdeko muturra Higer lurmuturran dago, Hondarribiko herrigunetik nahiko hurbil, Txingudi badia, Hondarribiko portua eta Hondarribiko hondartza itsas enbata et Kantauri itsasoaren haserrealdietatik babesten ditu. Kokaleku hau Jaizkibel mendiaren hasiera da (edota amaiera), gainera Pirinioetako hasiera edo amaieratzat ere jo ohi da, bertan GR 11 eta Talaia ibilbidearen hasiera edo amaiera egoteaz gain, Kostaldeko Done Jakue bidea ere igarotzen da. Lurmuturrean Higerko itsasargia, Amuitz uhartea, kanpin-eremua eta jatetxea daude.

Hondarribiak Higer lurmuturra eta herrigunearen artean hondartza handi bat ere badu, garai batean udalerriaren eremu zabala osatzen zuten hondartzen aztarna da, gaur egun Ramon Iribarren ingeniari prestigiotsuak diseinatutako barra batek mugatzen du.

Hondarribiak honako udalerri hauek mugakide ditu: hego-mendebaldean, Pasaia eta Lezo, haiekin Jaizkibel mendia elkarbanatzen du; hegoaldean, Irun; eta ekialdean, Hendaia et Txingudi badia. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du. Hondarribia eta Irun artean 4,5 km daude eta Hondarribiko herrigunetik Hendaiako herrigunera errepidetik joan ezkero 6,5 km besterik ez daude, aldiz, itsasoz edo Bidasoa ibaia zeharkatu ezkero parez-pare daude.

Hondarribiko herriguneak bi gune edo auzo historiko ditu:

Edonola ere, aurretik ere kokaleku hartan bazen bertan herrixka bat, eta Nafarroako Antso VI.a Jakitunak Donostiako foruan Undarabia izenarekin aipatzen du.

Erdi Aroan Hondarribia merkataritzako portu aberatsa ere izan zen; izan ere, bertatik itsasoratzen ziren Gaztelako eta Nafarroako hainbat gai (garia, ardoa, metalak...) Flandesko eta Europako beste lurretako portu askotarako.

Hondarribia oso zabala zen: gaur egungo Irun, Lezo eta Pasai Donibane ere barne hartzen zituen. Haren kokapen estrategikoaren ondorioz, Frantziako Erresumak sarritan eraso zuen. Hondarribiko harresiaren babesean, hondarribiarrak haien burua defendatzeko gai izan ziren. Setiorik odoltsuena 1638ko udako Hondarribiko setioa izan zen. Condeko printzeak, Bordeleko artzapezpikuarekin aliaturik, bi hilabete eta hondarribiarrei gehiagoko erasoaldia egin zien, eta, bi bandoetako hildakoak aintzat hartuta, guztira hamaika mila pertsona hil ziren guztira. Hondarribiarren aburuz, garaipena Guadalupeko Ama Birjinak emandako mesedea izan zen, irudia Guadalupeko baselizatik jaitsi eta haren eskuetan jarriak baitziren. Harrez­kero, urtero irailaren 8an Hondarribiko alarde ikusgarria setioaren amaiera ospatzeko egin ohi da. Erasoa oso gogorra izan bazen ere, Domingo Egiak, setiatuen behin‑behineko buruzagiak, ez zuen haren gibel asmoa galdu, antza. Izan ere, borrokaren ondoren emazteari gutun hau idatzi zion emazteari:

Mendez mende Hondarribia gotorleku ia menderaezina izan zen. Kuboz eta bastioiez babestutako harresiek hiri osoa inguratzen zuten, eta hainbat setiotan babestu zuten hiria.

XVIII. mendearen amaieran, frantsesek berriz ere Hondarribian gailentzea lortu zuten. Historiagileren batek adierazi du orduko Joakin Izarreta hondarribiar alkateak Frantziako Iraultza begi onez ikusten zuela, eta frantsesek Hondarribia eskurtzea lortu zutela. Frantziako erasotzaileek mugatik hain gertu zeuden harresiek, kuboek eta baluarteek kaltetzen
zituztela ikusi zutenean, gotorlekua —Europako hoberenetakoa jotzen zena— nahita hondatu zuten. Hondarribiaren kokapenaren ondorioz, enperadoreen, errege‑erreginen, printzesen, diplomatikoen eta goi‑kargu militarren joan‑etorri handiko hiria izan da.

XIX. mendearen hasieran Hondarribia erabat suntsituta zegoen, haren Alde Zaharrean hondamendia besterik ez zegoen. 1805ean, egoera horretatik ateratzeko, udal agintariek Nafarroarekin bat egitea proposatu zuten. Erregeak proposamena onartu zuen eta Hondarribia, Irun eta Lezo Nafarroaren barnean geratu ziren. 1810ean Thouvenot jeneralaren aginduz berriro Gipuzkoara itzuli ziren.

Napoleonen garaian hiria frantsesen menpe egon zen.

Lehen Karlistaldiaren hasieratik karlisten eskuetan erori zen, eta haiek hiria gotortu zuten. Alkateak, Jose Maria Iriartek, liberala zenez, Hendaiara alde egin behar izan zuen. 1836ko uztailaren 11n George Lacy Evans, Britainiar Legio Laguntzailearen burua, hiria menderatzen saiatu zen, karlisten eta Frantziaren arteko komunikazioa deuseztatzeko asmoz. Hala ere, ez zuen helburua lortu, eta britainiarrek atzera egin behar izan zuten. Tropa karlistek, Gibelalde buru, ingelesei erasotzea lortu zuten, eta Jaizkibelgo bidetik atzera egitera behartu zituzten, Pasaiara. Hurrengo urtean liberalak berriro saiatu ziren hiria hartzen, eta Oiartzun eta Irun konkistatu ondoren, 1837ko maiatzaren 17an Hondarribiko goarnizioaren errendizioa lortu zuten.

Hirugarren Karlistaldia 1872an hasi zen, baina horren eraginak ez ziren Bidaso Beherera heldu 1874 arte. Urte horretan Karlosen tropek Iruni eraso zioten. Hondarribia ere inguratu zuten, baina ez zuten beren asmoa bete, eta setioa amaitu behar izan zuten.

Gerra bukatu ondoren, berpizkunde bat izan zen, eta, udatiarren fenomeno berria aprobetxatuz, hiri berri bat eraiki zen. Zabalgunea egin zuten, eta Portu auzoa hirigunea bihurtu zen alde harresituaren kaltetan.

Arrantza, nekazaritza (barazkiak), arrain-haztegia, industria (altzarigintza, ontzigintza), turismoa (hotelak, jatetxeak), merkataritza eta garraioa (Donostiako aireportua) dira udalerriko ekonomia jarduera nagusiak. 

Gipuzkoako arrantza kairik garrantzitsuena da. 1999an 54 itsasontzi zeukan baxurarako eta 543 marinel guztira.

Erromatarrak Hondarribiko portua erabiltzen lehenak izan ziren, zehatzago esanda, Asturiagako ainguratoki bukolikoa erabiltzen zuten, gaur egun fraideen hondartza esaten diotena. Higer lurmuturraren eta Amuitz uhartetxoaren babesean dago.

Hondarribiko kirol-portua 2000. urtean irekitako kirol-portu bat da eta 685 amarraleku ditu.

Hondarribiak ez zuen izan 1950eko eta 1960ko hamarkadan bere auzoko Irunek izan zuen hazkunde handia. Horrek ez du esan nahi ez zuela hazkunderik izan; izatez, XX. mendearen bigarren erdialdean biztanleria bikoiztu zuen, eta hazkundeak jarraitu egin zuen XXI. mendearen hasierako hamarkadan. 2019an 16.937 biztanle zituen. Horietatik %22,7k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,72 ziren.

Borja Jauregi (Euzko Alderdi Jeltzalea) 1995 eta 2007 bitartean izan zen Hondarribiko alkatea eta Eusko Alkartasunarekin batera gobernatu zuen Hondarribia hiria. 2007ko hauteskundeez geroztik, Aitor Kerejeta Cid (Euzko Alderdi Jeltzalea) izan zen alkate.

Aurreko alkateak honako hauek dira:

Hondarribiko euskara gipuzkeraren barnean dagoen behe bidasoako euskaran kokatzen da gaur egun. Bidasoako hizkerak erdialdeko euskararen, nafarrera eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke, mende luzez nafarrerarekiko lotura estuagoa izan duen arren (horrela biltzen da Luis Luziano Bonaparteren euskalkien lehen sailkapen zientifikoan), azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. Hala ere, oraindik adineko zenbait jendek, bereziki baserri auzoetakoek, nafarreraren behe bidasoako aldaeran hitz egiten jarraitzen dute. Hondarribirekin batera, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Irun herrietako euskara ere bertan kokatzen da. 2016an herritarren %63,71 euskalduna zen.

Hondarribiko kaleetan, enparantzetan eta pasealekuetan murgiltzea gozamena da; baina, hainbeste gauza zoragarri dituenez, gure bisita atalka egingo dugu.

Antzinako hirigunetik hasiko gara (harresiaren barnealdeko hirigunetik, alegia). Lehen harresiak Wamba errege godoak eraiki omen zituen VII. mendearen amaieran. Jarduera militarren garapenak mugatu zituen Errege Katolikoen garaian egin zituzten zaharberritzeak. Uztarria, geziak eta Tanto monta, monta tanto ikurritzak zizelkatu zituzten lehentasunez­ko lekuetan.

Geroago, Karlos V.a Espainiakoak agindu zuen Leiba baluartea eta Erreginaren baluartea eraikitzea, eta Filipe II.a Espainiakoak San Filipe baluartea egin zuen. Gaur egun, harresi bikain horiek sinbolo eta oroigarri dira.

Sar gaitezen harresiz inguratutako eremura Santa Maria atetik. Kale Nagusia aurkituko dugu, ospela eta harriztatua, etxeek aleroi tailatuak, burdin joaz egindako balkoiak eta denboraren poderioz edertutako fatxada dotoreak dituzte. Gainerako eraikinen lerroan udaletxea ageri da, estilo barrokoa eta armarri errepikatua duena. Arma Plazarako aldapan gora berehala aurkituko dugu, gure ez­kerrean, Casadevante etxearen aurrealdea, Berpizkunde garaiko aurrealdea duena. Haren atari bitxian
sinatu zuten 1638ko setioaren osteko suetena. Kale horretan badira aipatzeko moduko etxe gehiago: Butroi, Torrealta, Ladron
de Guevara, eta estilo flamenkoko etxe bitxi bat, kantoi batean dagoena.

Hondarribiak aski ospetsua den arraun taldea du, Hondarribia Arraun Elkartea, Ama Guadalupekoa traineruaren kolorea orlegia da. Trainerilla eta aulki mugikorrean lehiatzen da, talde nagusia San Miguel Ligan. Denera 11 Kontxako Bandera, 3 TKE Liga, 4 Euskadiko Traineru Txapelketa eta 2 Espainiako Traineru Txapelketa irabazi zitu. Gaur egun, Hondarribian Hondarribiko Bandera gizonezkoen traineruen estropada eta Txingudi Bandera emakumezkoen traineruen estropada ospatu ohi da, iraganean aldiz, Sagarzazu Memoriala eta Pryca Bandera ere ospatu ziren.

Txingudi SBE emakumezko saskibaloi taldea ere badu, Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan eta europar txapeketetan jokatu izan du. Azken hamarkadab Ama Guadalupekoa judo elkarteak ere disziplina honetan nahiz borrokan medallista kopuru handia izan du.

Udalerria Andrés Vilariño eta Ander Vilariño aita-seme auto-gidarien bizilekua ere bada.

Hondarribiko golf-zelaian hazi zen Jose Maria Olazabal hondarribiarra munduko golflari onenen artean dago. Bestalde, udalerrian Hondarribiko kirol-portua dago, bertan Iker Martinez de Lizardui kirolariak bere lehen urratsak emn zituen.

Azkenik Hondarribia Futbol Elkartea gaur egun Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean jokatzen du.

Hondarribiarrek oso ondo gordetzen dituzte haien festak eta ohiturak, eta zirraraz gainez­ka ospatzen dituzte jaiegunak. Ostegun Santua: Eraistearen irudikatzea eta Ehorz­keta Santuaren prozesioa harresiz inguratutako hirigunean. Kutxaren festak ehunka urte ditu; arrantzaleek Santiago egunean ospatzen dute, eta, horrenbestez, aldez aurretik San Pedro egunean hautatutako abade nagusi berriari agintea ematen diote. Guadalupeko Ama Birjinaren ohorez ospatzen dituzten festak (irailak 8) nazioartean ospea dute. Ekitaldi ikusgarriena Hondarribiko alardea da: ospakizun herritarra, erlijiosoa eta militarra, 1638ko setioaren amaiera gogora ekartzen duena. Izan ere, foru‑eskubideak zirela‑eta tokiko autoritateen aurrean egiten zuten armen ikuskatzea urtero gogora ekartzeko konpromisoa hartu zuten hondarribiarrek. Bolboraz­ko apoteosia, ez­kilen errepika, txistua eta danborra, eta ilara diziplinatuak alardearen jeneralaren agindupean.

Hondarribia turismo eta aisialdi gune garrantzitsua denez, gastronomiak garrantzi handia du, eta udalerria ospetsua da bertako tabernetako pintxo eskaintza zabal eta anitzarengatik.

Bestalde, bertakoak dira gaur egun telebistari esker aski ezagunak diren David de Jorge eta Ramon Roteta sukaldariak.

Urtero, apirilaren 25ean, San Marko egunez, ama pontekoek beren seme-alaba besotakoei San Marko opila oparitu ohi diete.

Hirigunea oso garatua dago, oin laukizuzena eta erregularra dauka eta kale paralelo eta elkarzut edo perpendikularrez osatua dago. Hiriguneko kale garrantzitsuena Kale Nagusia da hain zuzen ere. Kale horrek lotzen ditu Santa Maria Arkua eta Arma Plaza. Hegoaldetik iparraldera doan kalea da eta bertan daude hiriko eraikin garrantzitsu eta bereizgarrienak, hala nola, udaletxea, eliza eta, hirigunearen lekurik garaienean, Karlos V.aren gaztelua edo jauregia.

Kale Nagusiarekiko paraleloak dira hirigunearen bide sarea osatzen duten kalerik gehienak, hau da, Apezpiku, Panpinot, Eguzki, Ubilla, Juan Laborda, Iparralde eta Harategi kaleak Etxenagusia Margolaria, Denda, San Nikolas eta Satarka kaleak ekialdetik mendebaldera gurutzatzen dituzte kale horiek San Nikolas kalea nabarmenduz, kale hori baita hirigunearen kale behinenetako bat, bertako eremu publiko garrantzitsuena (Arma Plaza) eta kanpoko aldea bi ate nagusietako baten bitartez komunikatzen dituelako.

Txantelketa gotikoa hobekien gordetzen duten etxeak, hau da, fatxada gutxi, sakonera asko eta mehelin bera duten etxeak, hirigunearen hego-ekialdean daude, batez ere Apezpiku kalean, Kale Nagusian eta Panpinot kalean, bai eta Arma Plaza eta San Nikolas eta Denda kaleetako ekialdean ere. Alde horietako etxe askok mehelin mailakatua daukate fatxadan.

Etxe gehien-gehienek beheko solairua eta bi edo hiru solairu gehiago dauzkate, harlangaitzezkoak (edo harlanduzkoak, beheko solairuetan) eta zurezko nahiz adreiluzko egituradunak. Egindako etxe-ordezkapenak lehendik zeuden etxeen eskema zaharra gordez egin dira, beraz hirigunea oso homogeneoa da.

Harresi barruko gainerako espazioei buruz aipatu beharra dago lorategi, orube huts eta denbora pasarako eta jostatzeko leku asko dagoela. Kaleek ere hirigunearen antzinako itxurari eusten diote, haien zoladura galtzadarri laukizuzenez egina baitago.

Dudarik gabe, harearrizko morkaitz izugarri handiz egindako harresia da hiriguneari itxura monumentala ematen dion elementurik garrantzitsuena, XVI. mendean hiria babesteko eraiki eta oraindik ere, hein handi batean, zutik dirauena.

Hauek dira eraikin nabarmenak:

Guadalupeko Ama Birjinaren santutegiak herritarren debozioa erakartzen du. Ama Birjinaren irudia kolorez­ko tailu gotikoa da, Hondarribiaren zaindaria. Joan Sebastian Elkano itsasgizonak urrez­ko sei dukat utzi ziz­kion testamentuan.

Oinez­ko ibilaldia Jaizkibel mendikatearen ipar‑ekialdetik ipar mendebaldera Talaia ibilbidea eta Kostaldeko Done Jakue bidea jarraituz: Higer lurmuturra edota Guadalupeko baselizatik Pasai Donibanera. Lau orduz atsegin emango digute itsasoko eta lehorreko bista bikain haiek. Eragindako suteen erasoa behin eta berriz pairatzen duen mendi horren gailurrean harrizko dorre handiak daude, karlistadetan eraikiak, zelatarien artean seinale bidez­ko komunikazio‑sistema erabiltzeko. Orientazio‑mahaiari begiratzea eta bista ederrez gozatzea ezinbestekoa da. Kotarik altuena 543 m‑koa da.

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da. Ibilbidea burutzen duen mendizalearen norantzaren arabera Higer lurmuturran hasi edo amaitzen da.

Hondarribiak bere ingurune eta lasaitasunagatik betidanik jende asko erakarri du bertan bizitzera. Haien artean honakoak:




#Article 117: Oriana Fallaci (119 words)


Oriana Fallaci (Florentzia, Italia, 1929ko ekainaren 29a - Florentzia, 2006ko irailaren 15a) kazetari, idazle eta elkarrizketatzaile politikoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran partisanoa izan zen, eta ondoren kazetari karrera arrakastatsua garatu zuen. Fallaci ezagun egin zen gerren eta iraultzen jarraipena dela eta, eta 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadara bitarte munduko hainbat lider politikori elkarrizketak egiteagatik.

Intervista con la storia liburuan Indira Gandhi, Golda Meir, Yasser Arafat, Zulfikar Ali Bhutto, Willy Brandt, Mohammad Reza Pahlavi, eta Henry Kissingerri elkarrizketa egin zien, baita Hego Vietnamgo Nguyễn Văn Thiệu, eta Ipar Vietnamgo Võ Nguyên Giáp-i Vietnamgo gerran zehar. Besteak beste Deng Xiaoping, Andreas Papandreou, Ayatollah Khomeini, Haile Selassie, Lech Wałęsa, Muammar Gaddafi, Cayetana Fitz-James Stuart, Mário Soares eta Alfred Hitchcocken elkarrizketak argitaratu zituen.




#Article 118: Metal alkalino (872 words)


Metal alkalinoak edo alkaliak taula periodikoko talde bat, 1. taldea deritzona, osatzen duten metalak dira. Multzo horretan daude litioa (Li), sodioa (Na), potasioa (K), rubidioa (Rb), zesioa (Cs) eta frantzioa (Fr), eta serie kimiko bat osatzen dute. Metal alkalinoen geruza elektroiak s orbital batean aurkitzen dira; horregatik, taula periodikoaren s-blokean daude kokatuta. Beraz, metal alkalinoek s-blokeko beste elementuen propietate antzekoak izango dituzte.

Metal alkalino guztiak, distiratsuak eta leunak dira. Gainera, tenperatura eta presio estandarretan oso erreaktiboak dira, eta ondorioz euren azken geruzako elektroia oso azkar galtzen dute, +1 kargako katioiak eratuz. Euren leuntasunaren eraginez, labana batekin oso erraz moztu daitezke, duten geruza distiratsu mehea airearekin (oxigenoa gehienetan, litio eta nitrogenoa batzuetan) erraz oxidatzen delako. Oso erreaktiboak direnez gero, oliotan gorde behar izaten dira airearekin erreakzioa egin dezaten saihesteko, eta modu naturalean gatzetan soilik aurkitzen da, inoiz ez elementu aske modura. Zesioa, bosgarren metal alkalinoa, elementu erreaktiboena da. IUPACen nomenklatura berriaren arabera, metal alkalinoek elementuen lehen tardean sartzen dira, Hidrogenoa kanpoan geratzen delarik, normalean ez delako metal alkalino kontsideratzen, haiekin konparatuta duen portaera desberdinaren ondorioz. Metal alkalino guztiek urarekin erreakzionatzen dute, eta astunagoek arinagoek baino erreakzio bortitzagoa dute.

Naturan, alkali guztiak konposatuak osatuta aurkitzen dira. Metal alkalino ugariena sodioa da, eta ondoren potasioa, litioa, rubidioa, zesioa eta, azkenik, frantzioa. Azken hori oso bakana da, erradioaktibitate handikoa baita, eta desintegrazio kate naturalaren adar arraro batzuetan alboko urrats modura besterik ez da agertzen. Ununenioaren (Uue), alkalinoen taldeko hurrengo elementua, sintesirako hainbat esperimentu saiatu dira, baina ez dira emaitzarik lortu. Hala ere, esan beharra dago, Ununenioa ez litzatekeela guztiz metal alkalino kontsideratu behar, euren propietate fisiko eta kimikoen artean desberdintasunak daudelako.

Metal alkalino gehienek hainbat aplikazio dituzte eguneroko bizitzan. Forma puruen aplikazio ezagunenetako bat zesioa eta rubidioak erloju atomikoetan duten erabilera da. Zesiozko erloju atomikoa denbora zehaztasun eta prezisio handienarekin ematen duena da. Sodio konposatuen erabilera arruntenetako bat sodio lurruneko lanparak dira, Sodioak argia oso modu eraginkorrean emititzen bait.. Sodio kloruroa etxean gehien erabiltzen den gatz arrunta da. Sodioa eta potasioa, ere, funtsezko mantenugaiak dira bizitzarako, eta zeregin biologiko garrantzitsua dute elektrolito modura. Nahiz eta gainerako metal alkalinoak funtsezkoak ez izan, izaki bizidunetan eragin handiak dituzte; bai onuragarriak, bai kaltegarriak.

Sodio konposatuak antzinatik ezagutzen dira; Gatza (sodio kloruroa) giza-ekintzetan produktu garrantzitsua izan da, ingelesezko salario (soldata) hitzak dioen bezala, erromatar soldaduei ordaindutako dirua da gatza erostearen truke. Potasa antzinatik erabilia izan da, eta ez da ulertu bere historiaren zati garrantzitsu bat gatz mineralekin zerikusia ez duen substantzia bat denik. Georg Ernst Stahl-ek sodio- eta potasio-gatzen arteko desberdintasuna aurkitu zuen 1702. urtean,eta Henri-Louis Duhamel du Monceau-ek demostratu zuen diferentzia hau 1736.urtean. Sodio eta potasio konposatuen konposizio kimiko zehatza, eta haien egoera kimikoa ez ziren garai horretan ezagutzen, ondorioz Antoine Lavoisier-ek ez zituen bere elementu kimikoen zerrendan sartu 1789.urtean. 

Potasioa lehen aldiz isolatu zen 1807.urtean Ingalaterran. Isolamendua Sir Humphry Davy-k egin zuen, zeinek potasa kaustikarra deribatu zuen (KOH, potasio hidroxidoa) gatzaren elektrolisia pilara voltaikoarekin erabiliz, azken hau asmatu berria. Gatz akuosoaren elektrolisiak aurretik egiten saiatu ziren baina honek ez zuen inolako emaitza onik eman, izan ere, potasioaren erreaktibotasun handiak zailtasunak sortzen zituen. Potasioa izan zen elektrolisiaren bidez isolatu zen lehenengo metala. Beranduago, urte berean, Davy-k lortu zuen sodioa NaOH-tik (lixiba) erauztea antzeko teknika bat erabiliz, era honetan, elementuak eta hortaz, gatzak, desberdinak zirela demostratuz.

LiAlSi4O10 1800.urtean aurkitu zuen José Bonifacio de Andrada kimikariak, Suediako Utö uhartean.  Hala ere, Johan August Arfwedson-ek, Jöns Jacob Berzelius kimika laborategian, petalita minerala analizatzean elementu berri bat detektatu zuen 1817.urtean. Elementu berri honek sodio eta potasioaren antzeko konposatuak sortzen zituela ikusi zuen, nahiz eta bere karbonatoak eta hidroxidoak gutxiago disolbatzen ziren uretan eta beste metal alkalinoak baino alkalinoagoak ziren.  Berzelius-ek lithion / lithina izena eman zion material ezezagunari, grekotik λιθoς (lithos, harria), era honetan bere aurkikuntzan mineral solidoa islatzeko, potasio eta sodioa ez bezala, izan ere, potasioa landare errautsetan aurkitu zen eta sodio animali odolean. Metalari Litio izena eman zion.   Litioa, sodioa eta potasioa periodizitatearen aurkikuntzaren zati bat izan ziren, izan ere, 1850.urtean Wolfgang Döbereiner-ek propietate berdintsuak izateagatik talde berdinean kokatu zituen.

Rubidioa eta zesioa izan ziren aurkitu ziren lehenengo elementuak espektroskopioa erabiliz, azken hau Robert Bunsen y Gustav Kirchhoff-ek asmatu zuen 1859.urtean. Hurrengo urtean, Alemaniako Bad Dürkheim ur-mineralean zesioa aurkitu zuten. Urte bat beranduago rubidioa aurkitu zuten Alemanian berriro ere, Heidelbergen, eta lepidolita mineralean aurkitua izan zen. Rubidio eta zesio izenak beraien emisio espektroetan agertzen diren lerroen ondorioak dira: lerro gorri eta distiratsu bat rubidioarentzat (latinetik, rubidus, gorri ilun edo distiratsua), eta zeruak duen urdin koloreko lerroa zesioarentzat (latinetik caesius).

Gutxienez, oker eta osatugabeko lau aurkikuntza zeuden, Pariseko Curie Institutuko Marguerite Pereyk frantzioa aurkitu zuen arte 1939an. Honen aurkikuntza aktinio-227 lagin bat purifikatuz izan zen, zeina 220 keV-ko desintegrazio energia zuen. Hala ere, Pereyk deskonposatutako partikulak nabaritu zituen 80 keV baino baxuagoko energiarekin. Berak pentsatu zuen deskonposaketa honen kausa aurretik identifikatu gabeko produktu batena izan zitekeela, hau da, purifikazio bidez banandutako produktu bat, baina berriro ere aktinio-227 purutik birsortu zena. Askotariko probek ezeztatu zuten torioa, radioa, beruna, bismutoa edo talioa elementu ezezaguna izateko aukera. Produktu berriak metal alkalinoaren propietate kimikoak zituen (hala nola, koprezipitazioa zesio gatzekin), beraz, Pereyk identifikatu zuen 87. elementua zela, aktinio-227 alfa desintegrazioaren kausa izanik. Ondoren, Pereyk beta-desintegraziotik alfa-desintegraziora zegoen proportzioa determinatu nahi izan zuen. Bere lehenengo frogan alfak % 0,6ko adarkadura lortu zuen, baina gerora, %1an bihurtu zen.




#Article 119: Atenas (1042 words)


Atenas (, Athína,  ahoskatua; , Athēnai) Greziako eta Atika eskualdeko hiriburua. Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Atenas inguruan dago Greziako industrialde garrantzitsuena.

Europar Batasuneko bederatzigarren metropoli-barrutirik handiena da: 3.7 milioi pertsona ingururekin.

Akropolian aurkitu den kultura-aztarnarik zaharrena Neolito bukaerakoa da. Mitologiaren arabera, pelasgoen Atenajainkosa Poseidon jainkoari nagusitu zitzaion, eta izena eman zion hiriari. Atenas eta Atikako tribuen egituraketa joniarrek moldatu zuten, K.a. 2000. urtearen inguruan han egokitu zirelarik. Atenasko errege mitikoen tradizioa historiaurrearen argigarri da gaur egun. Atenastarrak, beren buruak bertakotzat iritzirik, Kekrops, hiriaren fundatzailea, eta Eriktonios, haren ondorengoa, lurpeko sinesteekin lotu zituzten. Elezaharrek Knossosekiko harremanak (Dedalo), Minok Atenasi ezarritako setioa (Androgeo), Egeoko erreinaldien garaian Atenasek nozitu behar izan zituen mendekuak, Teseo askatzailea (Minotauro) eta amazonen aurkako gudua ekartzen dituzte gogora. Kodros, elezaharretako azkeneko erregea, doriarren aurkako gerrako heroia izan zen. Pelasgoen harresia (Akropolian badira aztarna batzuk) etsaien aurkako babesa izan zen. Atenasek eta Atikak, doriar inbaditzaileengandik babesturik, Asia Txiki aldera talde handitan jo zuten, eta, joniarrez gainera, Beoziako iheslari eoliarrak ere hartu zituzten.

Greziaren Erdi Aroa izena eman zaion garai iluna gainditu ondoren, etengabeko aurrerakuntza izan zuen Atenasek alderdi guztietan, Grezia guztira hedatu zen dekorazio geometrikoko zeramika lekuko (K.a. X-VIII. m.). Gizarte-egiturak (4 tribu joniar, 3 phratria-tan banatua bakoitza, phratria bakoitzak hainbana genos) erraztu egin zuen lurjabeen aristokraziaren etorrera (Eupatridak), erregetza indargabetu eta, azkenik, gobernu aristokratikoa ezarri zuena (K.a. VII. m.).

Alabaina, phratrietan txertatu ziren merkatari aberatsen klase berrien bizilekuak eta, batez ere, jabe txikientzako pobrezia eta esklabotasunerako bidea ekarri zituen nekazaritzaren krisiak gizarte-altxamendu handiak eragin zituzten. Kilonen tirania-saioaren ondoren (K.a. 632), berrikuntza handiko garaia etorri zen: Drakonek zuzenbide pribatuko legeak idatzi zituen (K.a. 621 aldera), Solonen berrikuntza politiko eta soziala K.a. 594an (zorren ezeztapena, oinordetza-zuzenbide liberala, Laurehunen Kontseilua (bule), Prutaneion, Heliaia [Atenasko epaitegi herritarra]), eupatrideek auzitegietan zeukaten erabateko nagusitasunaren ezeztapena. Erreforma horiek berebiziko eragina izan zuten ekonomian eta kulturan, eta haietako batzuk hausteak herri-matxinada berriak ekarri zituen. Tiraniak (K.a. 560-510), behe-klaseetan oinarriturik, Solonen konstituzioa finkatu eta Atenasen inperioa hedatu zuen, Korinto eta Sirakusaren itsas nagusitasuna itzaliz, Delos eta Kalki hiriak menderatuz eta Kersoneso penintsula kolonizatuz. Kultura arloan eginiko aurrerapena askoz ere garrantzitsuagoa izan zen. Eraikuntza erraldoiak, Palatinaikos eta Dionisos jaiak eta tragediaren sorrera; Homeroren lehen argitalpena, poeta liriko nahiz filosofo handien egonaldi luzeak Atenasen; eskultura eta zeramikaren garapena. Tirania erori ondoan, joera demokratikoak nagusitu ziren, espartarrek prozesuan parte hartu bazuten ere. Ecclesiak (herri-biltzarra) agintean ezarritako Klisteneren erreformak tribu-egitura deuseztatu eta Atenasko demokrazia aldarrikatu zuen.

Atenas hiriak Asia Txikiko hiri joniarrei (Miletoko Aristagorari) Dario I.a Persiako erregearren aurkako gerran (K.a. 498) lagundu zien. Lehen Mediar Gerraren hasiera zen. Darioren gudarosteei Maratoiko Guduan nagusitu ondoan amaitu zen Greziako gerra (K.a. 490). Temistoklesen gidaritzapean, atenastarrek indartu zuten itsas ontziteria, eta hiri nagusiaren eta Pireo portuaren artean murru handi bat eraiki zuten. Bigarren Mediar Gerrak (K.a. 480-479) kalte handiagoak eragin zizkien persiarrei, Xerxes I.ak une batez Atenas hartuagatik ere. Atenas, mundu heleniarreko hiri nagusia, Delos itsas konfederazioko buru bihurtu zen era berean (Eurimedoneko garaipena, K.a. 468, eta Kalliako bakea, K.a. 449). Atenasko inperialismoak ez zuen, ordea, une lasairik izan: aliatuen autonomia ukatuz eta arerioak etengabeko mehatxupean edukiz, gerra baizik ez baitzuen bizi luzaroan.

Hala eta guztiz ere, ekonomia-aurrerapenak eta Atenasko demokraziaren garapenak zibilizazio klasikoaren gune eta iturri bihurtu zuten Atenas. Aristides, Efialtes (K.a. 461) eta Perikles (K.a. 443-429) politikarien berrikuntzei esker, betiereko heldutasuna erdietsi zuen Atenasko demokraziak: bertute politikoetan oinarriturik, polis-a (hiria) hiritar guztien artean gobernatzen zen. Filosofian, sofisten eskola (Gorgias, Prodikos, Protagoras), Anaxagoras eta Sokratesen filosofia eta eskola platonikoa (Platon, Akademia, eta Diogenes Zinikoa, Timon misantropoa, Meton astronomoa) bertan garatu ziren. Letra-munduan, hantxe sortu ziren lehen historia (Herodoto, Tuzidides, Xenofonte) eta dramaturgia (Eskilo, Sofokles, Euripides, Kratino, Aristofanes, Menandro). Arte klasikoak garai hartan eman zituen bere obra osatuenak (Akropolia, Agora, Zeramika). Periklesen garaiko Atenas antzinatean nagusi ageri den Greziaren ispilu gardenena da. Ezin ahantzi da, hala ere, handitasun horren guztiaren oinarrian indarkeriaren poderioz eta esklabo-gizarte bat zela medio bermaturiko inperioa zegoela: Atikan bizi ziren 400.000 biztanleetatik, 200.000 esklaboek, 70.000 metekoek (atzerritarrek) eta emakumeek ez zuten inolako eskubide politikorik.

Atenasen inperialismoaren aurrean, Esparta izan zen bere independentziari gartsuen eutsi zion herria. Atenasek Kerkira (Korfu) hiriari Korintoren aurkako gerran lagundu ziola eta, korintoarrek Potidean emaniko erantzunak piztu zuen Peloponesoko gerra (K.a. 431). Gerraren lehen aldian atenastarrek eutsi ahal izan zioten inperioari, galera (Potidea eta Anfipolisko guduak) eta nahigabe guztiongatik ere (Atikako ebasketa, izurritea, K.a. 430, Periklesen heriotza). Mantineako gudua galdu ondoan (K.a. 418), atenastarrek porrot handia jasan zuten demagogoek (Altzibiades) Siziliara gidaturiko bidaldi batean (K.a. 415-413). Joniaren altxamenduaren ondoren (K.a. 412), estatu-kolpe batek Larehunen aholkularitza oligarkikoa ezarri zuen agintean (K.a. 411), nahiz demokrazia hurrengo urtean ezarri zen. Espartaren aurka, Atenasek itsasontziak galdu zituen Egospotamon (K.a. 404), eta kapitulazioa izenpetu zuen ondoren. Gerra-urte luzeen ondoan (Atenas, Esparta eta Korinto hirien artean nagusiki), itsas konfederazio berri baterako asmoek ez zuten buru onik izan (K.a. 377-357) eta, bitartean, Tebasek itzali zituen Atenasen nahiz Espartaren indar militarrak: amaiaren aurreko gaua zen.

Filipo II.a Mazedoniakoak, Atenasen itsas inperioaren deuseztapenaz baliatuta, Olinto konkistatu (K.a. 348) eta Atenasi bakea ezarri eta gero (K.a. 346), indar aliatuak garaitu zituen Keroneako guduan (K.a. 338). Filipo jaun eta jabe zen Grezian. Alexandro Handia hil eta gero, berriz ere altxatu zen Atenas, baina Antipatroren gudarosteek menderatu zuten (Kranon, gerra lamiarra). Geroztik, diadokoen esku, Mazedoniako Erresumaren mende geratu zen. Politikan, gainbehera erabatekoa zen arren, Greziako zibilizazio gune nagusi iraun zuen Atenasek. Atenas, filosofoen (Aristoteles, Epikuro, Zenon) eta artisten (Protogene) hiria zena, Atikako elokuentziaren plaza bihurtu zen (Isokrates, Lisias, Demostenes, Likurgo). Erromatarrek hainbat mesede egin ondoan (K.a. 166), Sila enperadoreak konkistatu zuen Atenas K.a. 89 urtean. San Paulok bisitatu zuen K.o. 56 urtean. Atenasek ikasketa klasiko paganoen gune moduan iraun zuen V. mendera arte. 276. urtean, godoek suntsitu zuten hiria.

Bizantziar Inperioaren barnean, Atenasek ez zuen garrantzi berezirik hartu. Latindarrek (mendebaldeko kristauek) eskuratua 1204. urtean (Laugarren Gurutzadan), dukerri franko bateko hiriburu bihurtu zen. Frankoen ostean kataluniarren esku egon zen. Turkiarren okupazioaren garaian (1456-1832), Atenasek ez zuen inolako garrantzirik izan otomandarren begi aurrean. Greziako Independentzia Gerran kalte handiak nozitu zituen (1827). 1834. urtean Greziako hiriburu egin zuten. 1973ko azaroaren 17an ikasleak erregimen militarraren aurka altxatu ziren hirian.

Euroleaguean atenastar taldeak arrakastatsuenak izan dira 1988tik, 9 aldiz irabazita 31 urtetan: Panathinaikos BC eta Olympiacos BC.

Atenas ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:




#Article 120: Mileto (217 words)


Mileto (grezieraz Μίλητος, Miletos, turkieraz Milet) antzinako hiri greziarra zen, Asia Txikiko kostaldean kokatua, gaur egungo Turkian.

Antzinatean lau portu zituen, baina Meandro ibaiak lurrez bete zituen eta biztanleek hiria bertan bera utzi. Hemen jaio ziren Tales, Aspasia eta Hipodamo Miletokoa.

Iliadan karioen hiri bezala izendatzen da, troiatarren alde egon zena.

K.a. 546 urtean Joniako kostaldea Pertsiako inperioak garaitu egin zuen. Mileto, Joniako kostaldean zegoenez, Pertsiakoen eskuetan erori zen, leku garrantzitsuenetako bat izateagatik agian, baina persiarrek Mileto ez inbaditzea erabaki zuten. Helenar hiria ekialdeko pentsamenduarekin hasi zen kontaktuan, eta ez zuten bakarrik grekoek beren ideiak zabaldu baita ere beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Autore batzuek Talesi esleitzen diote pentsamendu arrazional hori.

K.a. 499 eta 494 urte artean matxinada jonikoa egon zen Aristagoras zuzentzen zuena, Histieo bitartean preso zegoen persiar lurraldean. Esparta, bere laguntza ukatu zuen, Atenas laguntza txiki bat bidali zuen eta flota persiarraren kontra zuzenean borrokan ez egiteko lagundu zien. Espartaren laguntzarik gabe, iraultza gelditzea erraza izan zen eta Mileto erre egin zuten, horregatik ez zen inoiz guztiz berreraiki.

Uste da Miletok 90 kolonia edo sortu egin zituela Itsaso Beltzaren inguruan (Abidos, Amisos, Berezan, Zepi, Kolona, Eszepsis, Fasis, Istria, Limnas, Miletopolis, Odeso, Olbia Pontika, Paesos, Pantikapea, Priapo, Proconeso, Sinope, Teodosia, Tieo, Tiras, Tomis, beste batzuen artean), gaur egun horietako 45 egin zurtuela konfirmatuta dago.




#Article 121: Fisika (534 words)


Fisika materiaren, energiaren eta denbora-espazioaren propietate nagusiak aztertzen dituen eta naturako fenomenoei buruzko legeak finkatzea helburu duen zientzia edo jakintza da. Hau da, fisikak unibertsoko oinarrizko osagaiak eta beraien arten sortzen diren elkarrekintzak, indarrak, aztertzen dituen jakintza da. Fisikak materia inorganikoa hartzen du kontuan; biologia eta beste hainbat zientzia materia organikoaz arduratzen dira. Kimikako hainbat arlo fisikakoekin lotuta daude, esaterako gorputzen lotura elektrokimikoak.

Fisika hitza Grekozko φύσισ (phisis) naturatik dator.

Albert Einsteinen 1905an (bere annus mirabilis) erlatibitate bereziaren eta efektu fotoelektrikoaren inguruan argitaraturiko artikuluak direla eta, UNESCOk 2005 urtea Fisikaren Urteurrena mundu mailan aldarrikatu zuen.

Fisikak natura metodo zientifikoa erabiliz deskribatzen du, horretarako askotan fisikari teorikoek naturaren modeloak sortzen dituztelarik. Hasiera batean fisikak filosofia naturala ere kontuan hartzen zuen, XIX. mendean fisika eta filosofia jakintza ezberdintzat hartu ziren arte. Hala ere, gaur egun fisikako galdera askori filosofia erabiliz aurkitzen zaie erantzuna, esaterako atomoaren zatiketari.

Munduaren azterketa zientifikoa non eta noiz sortu zen Historiaurreko garaietan galtzen da. Babiloniarren garaikoak dira Astronomia eta Astrologiari buruzko lehenengo berri idatziak; gainera zenbakikuntza-sistema asmatu zuten. Babiloniako jakituria Egipto eta Feniziara pasa bide zen: egiptoarrek matematikaren arloa landu zuten bereziki eta feniziarrek, itsas bidaiari handiak zirenez, astronomiari eman zioten garrantzia.

K.a. III. milurteko dokumentu zaharretan aurkitu denez, badirudi Ekialde Urruneko herrialdeetan ere eklipseak aurreikusteko gai zirela. Dena den gure zibilizazioaren iturburua Grezia izan zen eta Antzinako Grezian, naturaren filosofia zen Fisika. Munduaren izaerari buruzko teoria desberdinak sortu ziren, filosofiaren alorrekoak denak ere (Demokritoren atomismoa, estoikoen ikuspegi panteista, Aristoteleren dualismoa, etab.).

Hurrengo gune zientifiko garrantzitsua Alexandria izan zen, eta bertako Liburutegiaren inguruan zientzialari eta jakintsu askok egin zuten lan. Azalpen gutxi-gehiago filosofikoez gain, fenomenoen behaketa eta zuzeneko esperimentazioari ekin zitzaion (Arkimedesen hidrostatikari buruzko lanak eta printzipio famatua, argi-isladapenaren legeak, palankari buruzko legeak, etab.). Han eratu zuen Ptolomeok teoria geozentrikoa; elizak bere egin zuen ideia hori eta Lurra unibertsoaren zentrotzat onartu zuen Koperniko, Galileo eta Keplerren garaia iritsi arte.

Zenbait mende beranduago, arabiarrek Mediterraneoaren mendebaldea konkistatu zuten eta Grezia eta Alexandriako jakituria biltzeaz gain, aurkikuntza handiak egin zituzten alkimiaren eta optikaren arloan, besteak beste.

Diziplina independente moduan, XVI-XVII. mendeetan sortu zen Fisika, zientzi iraultza gertatu zen garaian hain zuzen. Kopernikoren teoria heliozentrikoak, Galileoren mekanikak eta Keplerrek planeten higidurarako emandako legeek, ondoren Isaac Newtonek burutu zuen lanean aurkitu zuten toki eta azalpen teoriko egokia.

Newtonekin aro berria sortu zen eta bere ondoren etorritako fisikarien lanek bultzada handia eman zioten Fisikari. XVIII. eta XIX. mendeetan, hau da, mekanika klasikoaren aroan, Newtonen munduaren teoria mekanizista gorputza hartu eta garatzen joan zen eta Galileok hasitako esperimentazioaren bideak ere aurrera egin zuen. Garai oparo horretan, zientzialari askoren lanari esker, finkatzen hasi ziren Fisikaren arlo nagusiak. Besteak beste hauek nabarmendu ziren:

XIX. mendearen bukaera aldera, zientzialari horiei guztiei esker, Fisikak naturako fenomeno makroskopiko gehienen azalpen egokia ematen zuen. XX. mendearen hasieran, eta bereziki atomoaren eta oinarrizko partikulen aurkikuntzaz gero, aurreko bi mendeetan indarrean egondako Newtonen mekanika-ideiak desegokiak gertatu ziren hainbat fenomeno azaltzeko. Mundu fisikoaren ikuspegia aldatu zuten bi teoria nagusi agertu ziren: Einsteinen erlatibitatearen teoria eta Schrodinger, Bohr eta beste askoren lanaren emaitza den mekanika kuantikoa. Erradioaktibitate naturala eta artifiziala, astrofisikaren garapena eta Unibertsoaren egitura eta historiari buruzko teoria kosmologikoak, oinarrizko partikulen fisika, egoera solidoaren fisika, etab. dira XX. mendeko Fisikak ezagutu dituen berrikuntza eta alor berri nagusiak.




#Article 122: Medikuntza (167 words)


Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa egin eta sendatzea helburu duen jarduera tekniko eta zientifikoen zientziari deritzo.

Medikuak dira jardunbide honetan dabiltzanak.

Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.

Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako kanpusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean (pribatua) ere.

XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen.

Espezialitate medikoak hiru multzotan banatu ditzakegu: Medikoak beraiek, Kirurgikoak eta Osagarriak.

Lehehengoak, Barne Medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste Endokrinologia, Hematologia, Kardiologia, Nefrologia, Neumologia eta Neurologia.

Kirurgikoen artean, Kirurgia orokorra, Obstetrizia, Oftalmologia, ORL eta Traumatologia ditugu, beste batzuen artean.

Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, Anatomia patologikoa, Erradiologia eta Mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, Medikuntzaren Historia, Medikuntza Legala eta Medikuntza Prebentiboa, tartean.




#Article 123: Filosofia (902 words)


Filosofia (grezierazko φιλος -filos- eta σοφος -sophos- hitzetatik, jakintzaren maitasuna) unibertsoari, munduari eta gizakiari buruzko gogoeta eta arrazoibide bat da. Jakintza-modu bat da filosofia, naturaren eta gizakiaren errealitatea aditzeko eta adierazteko bide bat, zientzia, artea eta teologia diren bezala. Horien arteko harremanak oso konplexuak dira eta garai ezberdinetan eta pentsaera ezberdinen arabera elkar osatu zein ukatu egiten dutenak.

Gogoetazko jarduera da filosofia, metodikoa eta sistematikoa, arrazoimenean oinarritua. Alor espezifikorik gabea da, natura eta gizarte zientziak ez bezala; eta oro har, errealitatearen eta giza esperientziaren edozein alor da, berez, filosofiaren gai.

Filosofiaren alor klasikoekin batera -metafisika, logika, etika eta epistemologiarekin batera- zientziaren filosofia, zuzenbidearen filosofia, historiaren filosofia, filosofia politikoa, artearen filosofia, erlijioaren filosofia, hezkuntzaren filosofia eta abar ere bereizten dira.

Mundu klasikoan filosofia hiru adarretan banatzen zuten: natura-filosofia (biologia, astrologia, fisika eta abar barne hartzen zituena), moral-filosofia (ekintzen zuzentasuna edo egokitasunari buruz mintzo zena) eta metafisika-filosofia (existentzia, logika eta beste ideia abstraktu batzuk aztertzen zituena). Sailkapen horretan ikus daitekeenez, aitzinako filosofiak gaur egun beste disziplina batzutan aztertzen diren gaiak barne hartzen zituen.

Gaur egun, maila akademikoan, tradizionalki filosofia bost adarretan bereizi izan da:

Ohar bedi adar hauek ez dutela filosofia deritzona bere osotasunean hartzen, ezta elkar baztertzen ere.

Errealitatearen ezaugarri orokorrak aztertzen dituen alorra da. Existentzia, denbora, objetuen eta beren propietateak, osotasuna, gertaerak eta gorputz eta gogoaren arteko harremana jorratzen ditu, beste hainbat ideiaren artean.

Ezagutzaren ikerketa lantzen duen alorra da epistemologia. Ezagutzaren izatea eta izaera aztertzen ditu: intuizioa, arrazoia, memoria, esperientzia, zentzumenak, norbere buruaren ezagutza eta beste. Bereziki arduratzen da egia delakoaren ideiaz eta honen oinarriez, baita jakintza, sinesmen eta usteen arteko bereizketaz ere.

Balioen teoria objetu, ekintza eta ideien zuzentasuna eta egokitasunaz arduratzen da. Etika eta estetika ziren jatorrizko adarrak. Gaur egun, balioen teoriaren barnean ikusi ohi dira politika-filosofia, feminismo-filosofia, lege-filosofia eta beste hainbat.

Logika arrazoi eta argudioen azterketa helburu duen arloa da. Premisa batzuetatik abiatuz zein ondorio lor daitezkeen adierazten duten legeak aztertzen ditu. Zientzietan anitz erabiltzen diren elementuak direnez, logika matematikaren ikuspuntutik ere aztertzen den arloa da.

Zientziaren filosofiari dagokionez, zientziaren oinarri, helburu eta metodologiak aztertzen dituen arloa litzateke. Gauza bera matematikaren filosofiaren kasuan.

Filosofia garai historikoetan banatua aztertzen duen disziplina da hau. Filosofia ideien agerpena eta garapena aztertzen du garai bakoitzean, baita filosofia korronteek garaiarekiko zuten harremana ere.

Historia-filosofiaren ezberdina da, nahiz eta zerikusirik baduen. Azken honek, historiaren ikerketaren inplikazio filosofikoak jorratzen ditu, froga historiko eta objetibitate historiko bezalako kontzeptuak, adibidez.

Filosofia korronteen arabera aztertzen dituen arloa da. Filosofia eskola deritzotenetan sailkatzen dituzte ideia eta korronteak, taldeka aztertuz.

Filosofia izenez, etimologikoki, Greziatik garaturiko pentsamendu korronte arrazionalen multzoa ezagutzen bada ere, badira filosofiatzat jotzen diren beste zenbait jakintza-tradizio ere, munduko beste zenbait zibilizaiotan sortuak, bereziki indiar filosofia eta txinatar filosofia.

K. a. VI. mendearen inguruan sortu ziren tradizio filosofiko handiak: grekoa, indiarra eta txinatarra. Mendebaldeko filosofia K.a. VI. mendean abiatu zen (Tales Miletokoa), filosofo handienak (Sokrates, Platon, Aristoteles) V. eta IV. mendeetakoak badira ere. Txinako bi eskola handien, konfuzianismoaren eta taoismoaren, sortzaileak (Konfuzio eta Laozi, hurrenez hurren) VI. eta V. mendeen artekoak dira. Era berean, Indiako sistema filosofiko nagusien sortzaileak ere mende berekoak dira: Gautama (nyayaren sortzailea), Kapila (samkhyarena), Buda (budismoarena) eta Mahavira (jainismoarena). VII. eta VI. mendeen artekoak dira Persiako Zaratustra eta Israelgo Jeremias eta Ezekiel profeta handiak ere. Aipaturiko hiru tradizio filosofiko handiek XIX. mendearen bigarren partean egin zuten bata bestearekin topo, bai Txinak eta bai Indiak Mendebaldeari ateak erabat irekitzean, edo, hobeto esanda, mendebaldar zibilizazioa indar handiz Ekialdeko bi herrialdeetara sartzean.

Munduaren elementu aldakorrak aztertzetik eta kosmologia eraikitzetik hasi zen Greziako filosofia (Anaximandros, Parmenides, etab.), hortik arazo metafisikoetara, etikoetara eta politikoetara igarotzeko (Sokrates, Platon); Aristotelesek alor guztiok bildu zituen bere ikuspegi sistematikoan.

Erdi Aroan eta kristautasunaren hedapenaren eraginez, filosofia teologiari lotuta garatu zen (San Agustin, filosofo eskolastikoak). Errenazimentuan askatzen hasi ziren ezagutza eta jakintzaren mundua eskolastikarekin zituzten lokarri estuak antzinate klasikoaren ondarea berreskuratzeko gogoak eta gizabanakoaren autonomia bilgune zuten humanismo-korronte desberdinek eraginda (Nikolas Cusakoa, Makiavelo, Erasmo, Tomas Moro, etab.). Geroago, zientzi aurkikuntza eta teoria berriek ordu arteko hainbat filosofi ikuspegi irauli egin zituzten (Koperniko, Galileo, etab.), espekulazio filosofikoaren objektu ziren zenbait gai zientziaren ardurapeko bihurtuz.

Filosofia modernoaren garaian, arrazoia ezagutzaren oinarritzat hartu zuten filosofo arrazionalisten aurka (Descartes, Leibniz eta Spinoza), behaketa, esperimentazioa eta indukzioa azterketa filosofikoaren oinarri zuten enpiristen ikuspegia sortu zen (Bacon, Locke eta Hume). Ilustrazioan ordura arteko ideiak kritikatzera jo zuten, materialismotik hurbil zegoen ikuspegi batetik gainera, eta espiritu praktikoak bultzaturik, Montesquieuk eta Rousseauk politikari lotutako filosofia garatu zuten. Kant filosofoaren inguruan Alemaniako eskola idealista sortu zen (Fichte, Schelling); horientzat filosofiaren eginkizun nagusia arrazoiak egia iristeko duen ahalmena mugatzea da. Kantek adimenari emandako garrantzia kritikatuz, Hegelek arrazoia azpimarratu zuen errealitatea hautemateko eta erdiesteko bide gisa. Marx eta Engelsek munduaren interpretazio soilaren ordez, horren eraldaketa sakona proposatzen zuen marxismoa hedatu zuten, klaseen arteko borroka ardatz duen historiaren interpretazio materialista emanez. Aldi berean Frantzian Comtek positibismoa sortu zuen, Britainia Handian enpirismoan oinarritutako utilitarismoa nagusitu zen eta Kierkegaard daniarrak existentzialismoaren oinarriak jarri zituen. XX. mendearen hasierako fenomenologiaren ondoren (Husserl), existentzialismoa (Heidegger, Sartre), filosofia analitikoa (Russell), neopositibismoa (Wittgenstein) indartu dira.

Gaur egun aniztasuna nagusi bada ere, bi joera nabarmentzen dira: antropologia, hizkuntzalaritza, psikologia eta psikoanalisiarekin elkarlanean diharduen humanismoa eta ikuspegi pragmatikotik lengoaia, ezagutza eta zientzia aztertzen dituen eskola analitikoa.

Filosofiak izan duen norabide-aldaketa aplikatuak orientazioak eskatzen dizkio hari. Hainbat auziri eta galderari gizatasun handiz aurre egiteko. Hauek dira auzi eta galdera horietako batzuk:

Etika aplikatuak era honetako arazoez arduratzen den filosofia zatia osatzen dute.

Pentsaerari buruzko galderak elkarrizketa filosofikora garamatzate, zuzenean. Elkarrizketa bat filosofikoa da arrazoiketa bultzatzen badu.




#Article 124: Urretxu (192 words)


Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da.  biztanle zituen . urtean eta 7,9 km² ditu. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.

Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola eta Legazpi mugakide ditu.

XVII. mendean Urretxuk hazten jarraitu zuen eta hainbat eraikin garrantzitsu altxatu ziren bertako jauntxoentzako, Corral Ipiñarrieta edo Jauregi jauntxoak kasu. Eraikin hauek harlanduzko harriz daude eraikiak eta interes arkitektoniko handikoak dira.

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: Lehen sektorea %0,3. Bigarren sektorea %25,7. Hirugarren sektorea %59,5. Eraikuntza %14,5.

XX. mendearen hasieratik jasan zuen populazio hazkundea Urretxuk, baina 1950eko hamarkadatik aurrera asko bizkortu zen hazkundea. 1970eko krisialdiaren ondoren, biztanle kopurua jaitsi egin zen hamar urtez, baina 1990eko hamarkadatik aurrera hazteari ekin zion berriro. 

Goierriko euskaran kokatzen da Urretxuko hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.




#Article 125: Zumarraga (720 words)


Zumarraga Gipuzkoa erdialdeko udalerri bat da, Urola Garaia eskualdean dago, itsas mailatik 356,9 metro gorago dagoena. 18,23 km² ditu, eta  biztanle zituen . urtean. Urola ibaiak berez hirigune bat osatzen duten Zumarraga eta Urretxu udalerriak banatzen ditu.

Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Legazpi mugakide ditu.

Zumarragari buruzko lehenbiziko datuak 1366an agertu ziren, tronua eskuratu nahi zuen Henrikek, XIV. mendearen erdialdean Petri I.a Gaztelakoa bere anaiordearen kontrako gerra zibilean ari zela, Zumarragako Monasterioa Lazkaoko Jaunari eman zionean. Geroago, inguru honetako biztanleek Ahaide Nagusi horren pean jasaten zuten kontrol zorrotzetik askatu nahirik, 1383ko abenduaren 11n, Urrutia izeneko tokian, egungo Eitzako auzotik hurbil alegia, konkordia-eskritura bat sinatu zuten Urretxu hiribildu sortu berriarekin. Agiri horren baiezpena Joan II.a Gaztelakoak eman zuen 1385ean, eta Henrike III.a Gaztelakoak berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, 1405ean indarrik gabe laga zituzten erabaki horiek, eta herri biek Seguraren jabetzapean geratu behar zutela dekretatu zuten; eta halaxe izan zen 1411 arte. Zehazterik ez dugun garai batean herria Areriako Alkatetza Nagusian sartu zen, eta bertako kide izan zen 1660 arte. Zumarragak 1661ean hiribildu titulua jaso zuen.

Hasiera batean Zumarraga hainbat gune sakabanatuz eraturiko herria zen, Zumarragako Andre Mariaren, gaur egun Antio izenez ezagutzen dugun horren inguruan diren baserriez funtsean. Baina urrunegi omen, eta XVI. mendearen bigarren herenean zehar parrokia haran hondora, ibarrera jaisteko eskaria egin zieten herritarrek eliz agintariei. Garbi noiz izan zen ez dakigu baina Eitzako hiri izaerako gune nagusia sortu zen, Santa Engraziaren baselizaren, egungo San Gregorioren inguruan hain justu, eta San Kristobal baselizaren inguruan ere ba omen zen beste gune bat.

Herriaren historian zehar bada hainbat une edo gertaera berezi, hala nola: lehenbiziko Udal Ordenantzak, 1526koak; lehenbiziko Antolaketa Plana, Estibanz arkitektoarena, 1860koa; ura ekartzeko lehenbiziko lanak, 1861ekoak; hiltegia inauguratzea eta hamabostean behin, ostegunean, merkatua jartzea, 1865ean, inguruko baserrietako produkzioa saltzeko; udaletxe berriaren inaugurazioa 1866an, 1986an birmoldatu zuten estetika irizpide zeharo berrizaleei jarraiturik; hilerri berria zabaltzea, 1875ean, 1984an kriptara itzuliz birmoldatu zutena; 1890ean Eskola Berriak inauguratzea; eta 1930ean Esteban Orbegozo, S.A. enpresa herrian kokatu izana, lanpostu asko eta asko sortu baitzituen, 50eko hamarkadan zehar etorkin saldo handiak erakarri zituztenak, demografia hazkunde izugarria eraginez -biztanle kopurua laukoiztu egin baitzen-, 1977an 12.619 biztanleko kopurura ere heldu zen. Une horretatik aurrera, krisialdi ekonomikoak aldatu egin zuen joera, eta berezko hazkundea baino handiagoko emigrazioa hasi zen eta kopurua egungo 10.053 biztanlera jaitsi zen.

Aipamen berezia merezi du trenbideak, Zumarragaren historian erabakigarria gertatu den elementua baitugu, herrian hiru geltoki izatera heldu da eta. 1864an inauguratu zuten Norteko Trenbidea -gaurko RENFE-, Madril-Paris lineaz; 1889an inauguratu zituzten Ferrocarriles Vascongados haiek, Zumarraga-Maltzaga lineaz; eta azkenik, 1926an, Urolako Trena, Gure Trena ospetsua, Zumarraga-Zumaia lineaz. Elementu horrek, Vicente Larreak egin (1986) eta udaletxean kokatuta dagoen eskultura batean alegoria gisa azaltzen denak alegia, Euskal Herriko komunikaziogunerik garrantzitsuenen artean jarri zuen herria, Gaztelako Goi Ordokia Gipuzkoako kostaldearekin eta Bizkaiarekin lotzen baitziren bertan. Gaur egun bakar-bakarrik RENFEren lineak segitzen du lanean.

Zumarraga izan zen Migel Lopez Legazpikoaren jaioterria. 1897az geroztik bere estatua herriko plazan duen horrek Filipinak kolonizatu zituen XVI. mendean, eta oraindik ere zutik dago haren jaiotetxea, duela urte batzuk birmoldaketa izan zuena eta Legazpi Dorretxea edo Jauregi Haundia izenak dituena.

Industria (siderurgia, zurgintza, kimikoa, ehungintza) da ekonomi jarduera nagusia. Esteban Orbegozo enpresaren egoitza (beroko ijezketa) dago bertan. Abeltzaintza (esnea, haragia), nekazaritza (barazkiak) eta basogintza ere badira, garrantzi gutxiagokoak baina. Bigarren sektoreak lanean ari diren zumarragarren erdiak baino gehiago biltzen ditu eta ia erdiak hirugarrenak.

XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Zumarragako populazioa. 1950eko hamarkadatik aurrera, eta 20 urtez, hazkunde handia gertatu zen, eta biztanle kopurua ia laukoiztu egin zen gehien bat Espainiatik etorritako immigrazioaren ondorioz. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, krisi ekonomikoaren ondorioz biztanle kopurua jaisten hasi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan aurrera jarraitu zuen populazioaren gutxitzeak.

Goierriko euskaran kokatzen da Zumarragako hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

Larunbatero herriko plazan azoka ospatzen da. Bertan eguneko produktuak saltzen dira, hala nola, arropa, denetariko janariak e.a.

Urtean bitan Butak 21 elkarteak zineklub zikloak antolatzen ditu. Film ez-komertzialak ematen dituzte bi ostiralean behin gauetan.




#Article 126: Unai Elorriaga (266 words)


Unai Elorriaga López de Letona (Bilbo, Bizkaia, 1973ko otsailaren 14a) euskal idazlea, irakaslea eta itzultzailea da. Bost eleberri kaleratu ditu gaur arte. SPrako tranbia lehen eleberriarekin, 2001ean plazaratutakoa, Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen.

Bilbon jaio arren, betidanik Algortan (Bizkaia) bizi izan da. Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak lizentziatura eskuratu zuen, Euskal Filologiaren espezialitatean. Geroztik, hizkuntza eta literatura irakasle, hizkuntza zuzentzailea, itzultzaile eta ikertzailea izan da. Edebé argitaletxean eta Labayru ikastegian lan egin du. 2003 urteaz geroztik nagusiki literatura idazten dihardu.

Literatur ideia batzuk saiakera izan zuen argitaratutako lehen idazlana, Labayruren eskutik 2001ean. Gerora SPrako tranbia etorri zen (Elkar, 2001), bere lanik esanguratsuena euskaraz argitaratua eta honek izan zuen arrakasta eta gero idazketa lanbide profesionaltzat lantzea erabaki zuen, 2016an irakasle plaza lortu zuen arte. Elorriagak idazle bezala fama eta ospea lortu zituen SPrako Tranbiak 2002ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi eta gaztelerara itzuli zuenean, Euskal Herritik kanpo ezaguna eginez. Harrezkero Alfaguarak argitaratzen dizkio gaztelerara itzulitako liburuak. Saria lortu duen bigarren euskal idazlea da; Bernardo Atxaga 1989an Obabakoak lanarekin izan zen lehenengoa.

Bi urte geroago, 2003an, Van't Hoffen ilea argitaratzea lortu zuen Elkar Argitaletxea eta Beasaingo Udalak eskaintzen duten Igartza bekari esker. Vredaman 2005ean iritsi zen lau kontakizunez osaturik. Kontakizun hauetako bat haur eta gazteei egokitu zien Unaik Matxinsaltoen belarriak haur liburua argitaratuz 2006ean.

Lau urteren lanaren emaitza izan zen Londres kartoizkoa da, diktaduren nondik norakoak jorratzen dituen lana 2009an argitara emana.

Unai Elorriagaren lanak hainbat hizkuntzetara itzuli dira, hala nola, italiera, ingelera, galiziera, alemaniera, errusiera eta abar, gaztelerara berak itzultzen dituelarik.

Egunkari desberdinetan parte hartzen du eta munduko zenbait Unibertsitateetan ere hizlari lanak egin izan ditu.




#Article 127: Barne-errekuntzako motor (161 words)


Barne-errekuntzako motorra, orokorrean eztanda motorra deitua, erregai bat airearekin nahastu ondoren leherketa bat sortaraziz energia emateko gai den motor mota da.

Bi mota nagusi ditugu eztanda motorretan: gasolinakoak eta gasoliokoak. Lehenak izan ohi dute bujia bat, errekuntza eragiten dutena txinparta baten bidez. Bigarrenak injektore bat izaten ohi dute airea eta gasolio nahastea konprimatzeko oso presio handian. Presio honen ondorioz hasten da errekuntza.

Normalean gasolinakoak ibilgailuetan abiadura handiagoa garatzen dute eta potentzia handiagoa ere, baina alde txarrean gehiegizko kontsumoa aipatu behar dugu. Gasoliokoak (diesel deituak) kontsumo txikiagoa dute eta abiadura txikiagoa ere lortzen dira.

Dena den, turbo motako motorrekin bi motorren arteko aldeak murrizten doaz eta gaur egun aurki ditzakegu diesel motako ibilgailu oso azkarrak.

Ingurumenaren aldetik gasoliokoak kontsumo txikiagoa izan arren, partikula solido gehiago sortarazten dute hondakin modura, zarata handiagoa erakusteaz gain gasolinakoekin konparatuz. Jakintsuen arabera erregai hauek 60 bat urtetan agortuko dira. Hori dela eta gaur egun jadanik beste motako erregaiak aztertzen hasiak dira: erregai pila, hidrogenoa, aireko motorra, etab.




#Article 128: Errekuntzako motor (590 words)


Errekuntzako motorra edo motor termikoa, beroa lan mekaniko bihurtzen duen makina termikoa da, foku bero baten eta foku hotz baten arteko tenperatura gradientearen ustiapenaren bidez. Beroa iturritik estolda-zulora transferitzen da, eta prozesu horren bitartean, beroaren parte bat lan fluido baten propietateen ustiapenaren bidez lan bilakatzen da. Normalean, lan fluido hori gas bat edo likido baten lurruna izaten da.

Makina termiko baten funtzionamendurako beharrezkoa den beroa errekuntza batek askatzen duen energia kimikotik sortzen da. Pieza mekaniko talde bat mugimenduan jartzen duen fluido-motor baten bidez xurgatua dena.

Errekuntza-motorretik kanpo ematen bada, makina horiei ematen zaien izena kanpo-errekuntzako makina da. Aldiz, errekuntza makinen barnean ematen bada, barne-errekuntza makinak deritze. Emandako mugimendua aldizkakoa edo birakorra izan daiteke.

Motor fluidoa ur-lurruna, airea edo petrolioaren deribatuen errekuntzetatik edo erregai gasetatik sortzen diren gasen erresultanteen nahasketak izaten dira. Barne-errekuntzako motorretan errekuntza motor fluidoan gertatzen da. Kanpo-errekuntzako motorretan bi fluido daude, non biak horien artean beroa trukatzen duten. Zentral nuklearretan beharrezkoa den beroa uranio edo plutonioaren fisio nuklearrak askatzen duen energiatik lortzen da.

Motor termiko baten hasierako egoerara itzultzen den aldaketa segida bat gertatzen da, alegia, ziklo itxi bat du. Aldaketa horiek igarotzean, motorrak bero-formako energia termikoa jasotzen du, eta lan-formako energia mekanikoa itzultzen du.

Gaur egun erabilitako, edo proposatutako, motor termiko batzuen efizientzia % 3 (% 97 galdutako beroa) itsasoko energia termikoaren konbertsiodun sistementzat, % 25 ibilgailuen motorren gehiengo zatiarentzat, %35 ikatz super-kritikoaren sortzaile den instalazio batentzat, eta % 60 hozte-lurrundun ziklo konbinatuzko gas-turbina batentzat ibiltzen da. Prozesu guztiek bere efizientzia lortzen (edo galtzen) dute horien bidezko tenperatura-depresioaren bitartez. Adibidez, itsasoko energia termikoaren konbertsio-sistemak, gainazaleko uraren eta itsas hondoko uren arteko tenperatura aldea erabiltzen dute, hau da, agian 25 °C-ko aldea, beraz efizientzia baxuan izan behar da. Ziklo konbinatudun turbinek gas naturaleko erregailuak erabiltzen dituzte, airea 1530 °C-tik gertu berotzeko, hau da, 1500 °C-ko aldea lortuz. Beraz, hozte-lurrun ziklo bat erantsiz lortu daitekeen efizientzia handiagoa izaten da.

Motor termikoen sailkapenerako, aurretik aipatutako fluido makinen kasuko irizpideez gain, beste bi alderdi gehigarri kontuan izaten dira:

Barne-errekuntzako motorren oinarria errekuntza makinaren zilindroaren barnean gertatzen da, non errekuntzarako beharrezkoa den aire eta erregai nahasketa motor-eragilea den.

Erabilitako erregai motaren arabera, errekuntzaren baldintzen arabera, eta ziklo batean pistoiak egindako ibilbide zenbakiaren arabera, barne-errekuntzako hainbat makina existitzen dira. Mugimendua aldizkakoa (eztanda- edo errekuntza-motorrek egiten dutena) edo birakorra (eztanda- edo errekuntza-turbinek sortzen dutena) izan daiteke.

Aldizkako mugimendudun makinetan bat-bateko errekuntza gertatzen da, txinparta elektriko batek eraginda, oso lurrunkorrak diren erregai gaseoso edo likidoak erabiliz; adibidez, gasolina. Mugimendu birakorreko makinetan, aldiz, forma jarrai eta presio konstante batean gertatzen da, hain lurrunkorrak ez diren erregai likidoak erabiliz; adibidez, gasolioa.

Barne-errekuntzako makinetan, errekuntzaren gasak makinatik igarotzen direnak dira. Kasu horretan, ziklo irekiko makinak izan behar dira nahitaez, eta fluido motorra airea (ez-kondentsagarria) izango da, errekuntza erregai moduan erabiliko dena.

Eztanda motor erabiliena lau aldiko motorra da, eta honako osagaiez osatuta dago.

Makina termiko batek 1862. urtean Beau de Rochas-ek asmatutako eta 1877an Nikolaus Ottok lehen aldiz erabilitako zikloa jarraitzen du; horregatik deritzo Otto zikloa.

Otto zikloa gas ideal baten bidez gertatzen da, eta bi prozesu adiabatikoz eta bi isokoroz osatuta dago, aldi izena hartzen dutenak.

Kanpo-errekuntzako motorren errendimendua mugatuta dago, galdarako tenperatura ezin delako asko igo presio ezaren erruz. Ikatzaren edo beste erregai baten bero-energiaren ustiapena lortzeko ere zailtasunak daude.

Errekuntza kanpoan gertatzen bada, errekuntzaren beroa horma baten bidez ematen zaio fluidoari, adibidez, bero-trukatzaile batean gertatzen den bezala. Makina mota horiek ez dute errekuntza-prozesu bat behar, instalazio nuklearretan agertzen den bezala. Baina, prozedura arrunt bat kontsideratu daiteke. Fluido motorrak ez duenez degradaziorik jasotzen, makina horiek ziklo itxikoak izan ahal dira, gaur egun arrazoi ekonomikoengatik hedatzen da.




#Article 129: Juana de Ibarbourou (157 words)


Juana Ibarbourou (ezkondu aurretik Juana Fernández Morales; Melo, CerroLargo, 1892ko martxoaren 8a, Montevideo, 1979ko uztailaren 15a) uruguaitar idazlea izan zen. Abizen euskalduna bere senarrarena, Lucas Ibarbourourena, zen. Juana hogei urterekin ezkondu zen.

Literatura-ren sari nazionala jaso zuen 1959an. Amerikako Juana ezizena bere lanagatik jaso zuen. Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an.

Juana Ibarbourou-ren liburuak hizkuntza ugaritan agertu izan diren, bere zenbait olerki Sabin Muniategik eta Santi Onaindiak euskaratuta daude. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak hauek dira: Las lenguas del diamante (1919, Diamantearen mihiak), berehala ospea eman zion liburua; Cántaro fresco (1920, Suil freskoa), hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje (1922, Erro basa), izadiaren amodioa azaltzen duena; La rosa de los vientos (1930, Haizeen orratza), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo (1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha (1944, Natacharen ametsak), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas (Poema onenak) izenburupean.

Hainbat olerki daude euskaratuta.




#Article 130: Ipar Euskal Herriko literatura XIX. mendean (196 words)


Napoleon I.aren eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterlooko porrotaren ondoren, Antzinako Erregimena berrezarri zen arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli, euskal probintziek ez baitzituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu.

Antolamendu politiko anitz izan ziren mendean zehar, hala nola, monarkia aldiak, inperioak eta errepublikak, hauen ondorioz etorritako gerra, matxinada eta gatazka ugari ere gertatu zelarik. urrats handiak eman zituen Frantziak garraiobide eta industriari dagokionez. Bestalde, bai eskola eta baita soldaduskaren bitartez ere lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua.

Dena den, Ipar Euskal Herrian ez ziren gauzak hain azkar eta nabarmen gertatu, industriak garrantzia gutxi izan baitzuen nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitzen zuen Euskal Herrian. Estatuko eztabaida erlijioso eta borroka ideologikoen oihartzuna iristen zen noizean behin euskaldunen artera, baina elizak indartsu zirauen oraindik eta gehienetan bere eraginari eutsi zion.

Ondorioz, euskarazko ekoizpenaren zati inportante bat elizgizonengandik etorriko zaigu oraindik: Adibidez, Duhalde, Lapeire eta Arbelbideren prosa erlijiosoa, edota Laphitz eta Joanategiren santuen bizitzak.
 
Anton Abadiaren Euskal Lore Jokoek eta Luis Luziano Bonaparteren dialektologiazko lanek bultzada nabarmena emango diete euskarazko bertsogintzari nahiz euskal ikerketei. Sortzaile laikoen artean, aipatzekoak dira, Etxahun koblariaz gainera, Joan Batista Elizanburu bertsogilea eta Joan Piarres Duvoisin prosagilea.




#Article 131: Ipar Euskal Herriko narratiba XIX. mendean (127 words)


Mendearen bigarren zatian idazlan literarioagoak ezagutarazi zituzten zenbait idazlek. 1870ean agertu zen Joan Batista Azkonagerreren (1815-1899) Atheka gaitzeko oihartzunak, lehen euskal eleberritzat hartu izan den liburua. Bertan, Ganix izeneko kontrabandista lapurtarraren pasadizoak kontatzen dira. Liburua hasiera batean euskaraz idatzi omen zen, ondoren frantsesez moldaturiko bertsioak, Les échos du pas de Roland, Frantzian arrakasta izan zuelarik. Ondoren berriz euskarara moldatua izan zen idazlana, euskalki ezberdinetan aritzen ziren hainbat idazleren laguntza eta aholkuez baliaturik.

Bertsogile moduan ezagunagoa dugun Jean Baptiste Elizanburuk (1828-1891) ere laga zigun prosaz lantxo aipagarria: Piarres Adame (1888), izen bereko pertsonaia saratarraren ibilaldi bat kontatzen diguna, txangoan zehar hainbat istorio tartekatzen dituelarik. Hau ere aldizkarian puskaka azaltzeko xahutu zen hasiera; eta horregatik edo, batasuna falta zaio sarritan. Dena den, prosa bizia, aberatsa eta atsegina da Elizanbururena.




#Article 132: Joan Batista Azkonagerre (314 words)


Joan Batista Azkonagerre Laxalde edo, frantsesez, Jean-Baptiste Dasconaguerre (Baiona, Lapurdi,  – Londres, Erresuma Batua, ) Euskal Herriko politikaria eta idazlea izan zen, euskaraz Atheka gaitzeko oihartzunak (1870) izenarekin ezagutzen denaren frantsesezko originalaren egilea.

Pasaian egin zituen oinarrizko ikasketak. Horiek bukatzean Parisera joan zen, Zuzenbidea ikastera. Karrerako ikasketekin batera, historian, filosofian eta hizkuntza modernoetan saiatu zen, eta Makaloff dukearen eta Chateaubrianden iloba baten eskutik literaturarekiko zaletasuna piztu zitzaion.
Doktoregoa bukatzean, eta, Baionan egonaldi labur bat egin ondoren, notario jardun zuen Nafarroa Behereko Bastidan hasieran (1841-1861) eta Baionako Victor Hugo kaleko bulegoan, 1861-1884 bitartean. 1848an Mugerreko Marie Caroline Fagalderekin ezkondu zen, zeinekin zazpi seme-alabak izan zituen.

Azkonagerre politikaz ere arduratzen zen, behin baino gehiagotan Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko kontseilari nagusi hautatua irten baitzen Bastidako kantonamenduan, baita Baionan bizi zenean ere. Beste ohore batzuen artean, Frantziak Ohorezko Legioa (1867) eta Akademia aitzindari titulua (1870) eskaini zizkion. 1884an Azkonagerreri leporatu zitzaion diru iruzurra bere notario zereginetan, baina justiziaren aurrean agertu ordez atzerrira ihes egitea erabaki zuen. Badirudi denbora batez babesa bilatu zuela, bere bi semeekin, Afrikako iparraldean, baina azkenean Ingalaterran kokatu zen. Londresen hil zen 1899an.

Azkonagerreren obrarik ospetsuena Les échos du Pas de Roland (Paris, 1867) da, euskaraz idatzitako nobela baten frantsesezko bertsioa balitz bezala aurkeztua («»). Horrelakorik ez zegoenez, gorriak ikusi omen zituen jatorrizkoa eskatu zitzaionean, frantsesez idatziaz besterik ez baitzegoen. Gorabehera askorekin, azkenean Vinsonen eta beste ezezagun baten laguntzarekin amaitu zen euskarazkoa: Atheka gaitzeko oihartzunak (1870). Hor ere ez zuen egia aitortu: «Irur urthe badu jadanik inprimatu ginuela liburutto hau, frantseserat itzuliz. Norbeitek galdegiten balu zertako haiñ sarri iguriki dugun hau inprima-arazi gabe, ihardetsiko ginioke iduri zitzaukula itzultze frantsesa errexki eta lasterrago saldu ginukela». Euskarazkoa frantsesez Parisen bi urtetan lau argitalpen izan ondoren eta gaztelaniazkoa ere (Baiona, 1867) argitaratu ondoren paratu zen.

Beste bi liburu argitaratu zituen frantsesez, betiere Euskal Herriari era erromantiko batean begiratuz: Le Golfe de Gascogne (1880) eta Mendigor-Içareder. Récit Basque (1883).




#Article 133: Joan Batista Elizanburu (321 words)


Joan Batista Elizanburu Irazabal (Sara, Lapurdi, 1828ko abuztuaren 14a – 1891ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea izan zen, Mitxel Elizanbururen lehengusua. Labaienen eta Sarasolaren ustez, XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen, umoretik tristurara erraz igarotzen zekiena. Olerkiez gainera, eleberri labur bat ere idatzi zuen, Piarres Adame izenekoa, 1888an Pauen argitaratu zena.

Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Bertan, Grazian Ademaren adiskide mina egin zen, eta Jean Baptiste Kamusarri olerkariaren ikasle izan zen. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. 1870ean preso hartu zuten Metzen alemanek. 1871n, Napoleon III.a menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta Ezpeletako barrutiko bakezko juje aritu zen hil zen arte. 1891n zendu zen, 63 urte zituela.

Garai hartako Ipar Euskal Herrian bi alderdi nagusi zeuden: xuriak, erregetiarrak eta apaiztarrak, eta gorriak, errepublikazaleak eta laikoak. Elizanburu gorria zen, baina, Ibon Sarasolak dioenez, horrek ez du esan nahi kristau zintzoa ez zenik; Piarres Adame-ri darion ideologia, adibidez, erabat ortodoxoa baita, baina ez zuen Hiriart-Urruti baten erlijio-hertsikeria izugarriarekin, hots, izutzen duenarekin, zerikusirik.

Elizanbururen maila literarioaz Koldo Mitxelenak hauxe dio:

Ustez Elizanbururena da, beraz, Solferinoko itsua olerki edo bertso saila, eta 1864an Anton Abadiak Saran antolatutako Lore Jokoetan bigarren saria jaso zuen. Sariketa hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren arabera J. B. Elizanbururena da. Bertan kontatzen da, lehen pertsona erabiliz, Solferinoko guduan, 1859ko frantsesen eta austriarren arteko gerran, itsututako soldadu baten historia. Elizanbururen beste olerki batzuk Emazte edalea (1855), Tam, tam, tam, tam, ratapetamplan (1858), Gazte hiltzera dohana (1860), Nere etchea (1861), Apexa eta lorea (1862), Maria (1866) eta Xori berriketaria (1871) dira.

Horiez gainera, hitz lauz idatziriko kontakizun labur bat ere eman zuen argitara lapurteraz: Piarres Adame. Eleberri baten lehen zatia da. Pauen argitaratu zen 1888an. F. B. Larzabalek dioenez, lehenik feuilleton baten antzera agertu zen Donibane Lohizuneko La Nivelle aldizkari gorrian, 1886. urtean, bosgarren kapituluraino. Gero, Le Réveil Basque errepublikar astekari ospetsuan. Izan ere, Piarres Adame aproposa zen atalka kaleratzeko.




#Article 134: Piarres Adame (412 words)


Piarres Adame Jean Baptiste Elizanburu idazle saratarraren eleberria da, 1888an Pauen argitaratua. Hasieran atalka argitaratu zen, Donibane Lohizuneko La Nivelle aldizkari gorrian, eta gero Le Réveil Basque astekari errepublikarrean.

Lapurdiko euskalkian idatzia da, eta liburuan ageri denez, bigarren zati bat argitaratzea pentsatua zuen idazleak, asmoa gauzatu ez bazuen ere.

Elizanburuk lehenago ere erabili zuen Piarres Adame ezizena idazlanak sinatzean. Bera gaztetan bizi izan zen baserrien izenetatik bildu zuela uste da (Sarako Piarres-enea eta Adameta baserriak, hain zuzen). Kasu honetan, Piarres Adame idazlan bateko pertsonaia dugu.

Piarres Adameren bizitzako gorabeherak azaltzen ditu Elizanburuk liburuan, Piarres berak kontatu omen zizkionak. Idazleak Pello izendatzen du bere burua, eta haur zelarik, Saratik Olhetako jaietara zihoala, Piarres Adamerekin bildu omen zen bidean. Behin lagunak eginda, agureak kontatzen dizkio zenbait gertakari eta istorio. Istorio hauek eleberri pikareskoaren ezaugarri anitz dituzte.

Piarres zaharra pertsonaia ezaguna da Sara inguruetan, berak harro aitortzen duenez. Agureak hikaz hitz egiten dio gazteari. Agurearen ateraldi eta istorioak barregura pizteko moduan idatzita daude. Hemen liburuko pasarte bat, Piarres Adameren izaeraren erakusgarri:

Lehenengo istorioa: Piarres, txanpon batzuk lortzeko, hildakoen egunean arimen alde otoitzak irakurtzera prestatu zen elizako atarian, irakurtzen ez jakin arren. Azpijokoa agerian geratu zen ordea, saritzat belarritik tiratzen ziotela. Piarres Adamek eta Pellok, Azkainera heltzean, hiru emakume ikusten dituzte arropak garbitzen.

Bigarren istorioan Piarresek gaztaroan Sarako aranondo batetik aranak hartzen ari zela bizitako pasarte bat kontatzen du. Ondoren, Olhetako bestetan ikusirikoak kontatzen ditu Pellok.

Hirugarren istorioa: Don Patxeko, Madrilgo gizon batek, emaztea latz samar hartzen zuen. Andreak, Dona Inkarnazionek, gizonari zuzenbidea erakutsi eta mendeku egiteko aukera aurkitu zuen. Dona Inkarnazionek entzun zuelarik erregearen alaba hil zorian zegoela, morroi batengana joan eta bere senarra medikuntzan aditua dela kontatu zion. Gero, senarra erregearen aurrera eraman eta gizonak ezer ez zekiela medikuntzaz esan zuen. Sinistu ezinean, eta printzesa sendatu nahi ez zuelakoan, erregeren lau gizonek egurtu zuten. Orduan, alaba oihuka eta irriz hasi zen eta boz ikaragarriak zirela eta, eta ondorioz hezurra eztarritik atera zitzaion, bertan sendatuz. Besteek, ezer ez zekitela, ustezko medikuaren gauza izan zelakoan dirutza handia eman zioten saritzat.

Hirugarren istorioak Sarako auzapezak Zugarramurdiko fraideek bahitu zizkioten 200 ardi bereganatzeko egin zuen azpijokoa kontatzen du. Zugarramurdiko auzapeza eta honen lagun bat bazkaltzera gonbidatu zituen Sarara, eta haiek gela batean zain zeudela, ondoko gelara joan eta han laguntzaile bati, ardiak behar izanez gero indarrez berreskuratzeko Baionatik 500 soldadu helduak zirela esan zuen gezurretan, besteek entzuteko moduan. Zugarramurdiarrek, izututa, 200 ardi ez ezik, 400 eman zizkioten atzera, bakearen truke.

Parisera joan zenean 56 urterekin egin zuen eleberria




#Article 135: Polonia (2185 words)


Polonia (, ahoskatua), izen ofiziala Poloniako Errepublika (; ; ), erdialdeko Europako herrialdea da, iparraldean Baltikoaren eta bi mendiguneren artean (Sudeteak eta Karpatoak) hedatua. 312.696 kilometro koadroko eremua du eta 2015ean 38.005.614 biztanle zituen.
 
Polonia Europar Batasuna, NATO, Nazio Batuen Erakundea, Merkataritzaren Mundu Erakundea, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (OECD), Energiaren Nazioarteko Erakundea, Europako Kontseilua, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia eta Schengengo Hitzarmenaren kidea da.

Mendebaldean Alemaniarekin du muga, hegoaldean Txekiar Errepublika eta Eslovakiarekin, ekialdean Bielorrusia eta Ukrainarekin eta iparraldean Itsaso Baltikoa, Errusiaren menpeko Kaliningradeko oblasta eta Lituaniarekin.

Laugarren aroko glaziazioan eratutako ordoki zabal batek hartzen du Poloniako lurralde gehiena, hegoaldeko muga inguruko alderdi menditsua izan ezik. Hori dela eta, Poloniaren batez besteko garaiera txikia da, 173 metrokoa (lurralde osoaren % 75 baino gehiago 200 metrotik behera dago).

Poloniako kostaldea zuzena eta hareatsua da, eta ibaien eta itsasoaren urlasterrek harea eta alubioiak pilatu dituzten alderdietan aintzirak eta zingirak sortu dira. Kostaldearen ekialdean Gdańskeko golkoa dago, eta mendebaldean Pomeraniakoa. Ordokiaren iparraldean hormaguneen hondakinek eratutako muinoak eta hareazko dunak daude. Alderdi horretan bertan aintzira eta zingira asko dago, eta bi eskualde edo lurralde nagusi bereizten dira: Pomerania, mendebaldean, eta Masuria, ekialdean.

Poloniako erdialdeko ordokia Iparraldeko Europako ordokiaren parte bat da, Mazovia, Polesia eta Polonia Handia lurraldeak hartzen dituena. Ordokiaren eta mendien artean muinoak, goi-ordokiak eta ibar zabalak tartekatzen dira: Polonia Txikia, Silesia… Mea hobi handiko eremua da, eta Poloniako alderdirik jendetsuenetakoa.

Mendiek Poloniako hegoaldeko muga osoa hartzen dute. Mendebaldeko Karpato mendien iparraldeko adarrek, alegia, Beskide eta Tatra mendiek, Poloniako hego-ekialdea eta Eslovakia bereizten dituzte. Tatra mendietan dago, hain zuzen ere, Poloniako mendi garaiena: Rysi mendia, 2.499 m. Sudeteko mendi biribilek, berriz, Poloniaren eta Txekiar Errepublikaren arteko muga egiten dute.

Poloniako ibai guztiek Itsaso Baltikoan isurtzen dute ura Vistula () eta Oder () ibai nagusien bidez. Oder ibaiak eta bere adar nagusiek, Mendebaldeko Neisse, Warta eta Noteć ibaiek, eratzen duten sareak Poloniako mendebalde osoa ureztatzen du. Bigarren Mundu Gerraren ostetik Oder ibaiaren behealdeak eta Mendebaldeko Neissek Alemaniaren eta Poloniaren arteko muga lerroa egiten dute. Vistulak eta bere adarrek, San, Mendebaldeko Bug, Narew, Pilica, Wieprz... Eratzen duten sareak Poloniako ekialdea ureztatzen du. Poloniako ibaiek urtean bi aldiz gainezka egiten dute, udaberrian, elurra urtzean, eta udan, uztaileko eurien ondorioz. Ibai horietako askotan ontziz ibil daiteke, eta batzuk, Warta-Oder adibidez, ubidez lotuak daude, batetik bestera igaro ahal izateko. Iparraldean aintzira ugari daude, glaziarrek eratuak.

Poloniako klima kontinentala da, tenperatura aldaketa handiekin urtean zehar. Uda bero heze laburrak, eta oso negu hotzak izaten dira. Lurraldea zelaia izanik, norabide bateko edo besteko haizeek baldintzatzen dute klima. Ekialdean nabarmenagoa da hotz-beroaren gorabehera, eta alderdi batzuk elurrak lau hilabetez estaltzen ditu. Itsaso Baltikoaren ertzean berriz, klima samurragoa eta egonkorragoa da. Mendietan hotza da. Tenperaturari dagokionez, urtarrileko batez bestekoa 3 °C-koa izaten da, eta -21 °C-koa neguko hotzena. Uztaileko batez bestekoa, berriz, 18 °C-koa, eta 32 °C-koa udako beroena. Euri gutxi egiten du Poloniako ordokian: 600-800 mm urtean (721 mm Krakovian eta 530 mm Varsovian). Mendialdean, berriz, 1.500 mm euri ere izaten da. Udako hilabeteak dira euritsuenak.

Polonian Europako, Baltiko aldeko eta Errusiako estepako motako landareak hazten dira. Basoak lurraldearen laurden bat baino gehiago hartzen du. Gerrek eragindako hondamendiak, ebaketak, eta lur agorren eta ikatz hobien hedatzeak basoa txirotu eta urritu dute. Baso ugarienak Karpato mendietan daude: pinuak, izeiak eta alertzeak. Ordokian hariztiak, pagoak eta haltzak dira nagusi, pinuekin eta belar landareekin tartekatuak alderdi batzuetan. Iparraldeko zingiretan hartara egokitutako landareak hazten dira. Poloniako landaredia eta fauna 11 parketan eta 500 barruti berezitan baino gehiagotan babestua dago.

K.o. II. mendeaz gero Vistula eta Oder ibaien arroan bizi ziren eslaviar jatorriko leinuek hiri gotortuetan batu eta estatu txikiak sortu zituzten 800-960 urte bitartean.

Ezagutzen den lehen agintariak, Piast dinastiako Mieszko I.ak (963–992), eman zion batasuna lurraldeari, eta sarrera kristautasunari. Izan ere, 966. urtean kristau egin zen, eta urte hura hartzen da Poloniaren sorreratzat. Mieszkoren semea, Bolesław I.a «Ausarta» (992–1025) errege izendatu zuten 1025ean, eta harrezkero, monarkia eta kristautasuna herrialdearen batasunaren ezaugarri nagusi bilakatu ziren. Kasimiro I.ak (1034–1058) Krakovia hartu zuen hiriburutzat.

Hurrengo bi mendeetako gorabeherek arriskuan jarri zuten Poloniaren batasuna, lurralde batzuk banatuak eta beste batzuk hartuak izan baitziren. Izan ere, Bolesław III.a (1102–1138) erregearen lau semeen artean banatu zen erreinua, eta Danimarkak, bestalde, Pomerania beretu zuen. Mazoviako dukeek berriz Ordena Teutonikoko zaldun germaniarrei laguntza eskatu zieten prusiarrei sarrera eragozteko, eta ondoren Chelmnoko lurraldea eman zien, Vistula ibaiaren behealdeko ekialdean. Teutoi zaldunak beren lurraldea hedatzearen alde borrokatu ziren, eta Prusia eta Pomeraniako ekialdea hartu zuten. Halaber, mongolak berrogeita hamar urtez sartu-irtenka ibili ziren Poloniako lurraldean. Ladislao I.a Lokietek (1260–1333) batasuna eman zion lurraldeari, baina Silesia eta Pomerania galduak ziren.

Kasimiro III.a Handia (1333–1370) erregeak berriz ekialderantz hedatu zuen lurraldea (Ruthenia, Volinia), eta 1364an Krakoviako unibertsitatea zabaldu zuen. 1370ean Luis Anjoukoa, Hungariako erregea, izendatu zuten Poloniako errege. Piast dinastiak 1386. urtea arte izan zuen aginpidea, Lituaniako Ladislao Jagellon dukea Piast dinastiaren oinordekoarekin ezkondu eta Jogalia dinastiari bide eman zion urtea arte, hain zuzen ere.

Jagellon dukea katoliko egin zen eta Poloniako errege izendatu zuten: Ladislao II.a (1386–1434). Hala, ezkontza haren bidez, Poloniak eta Lituaniako dukerriak Europako estatu ahaltsuenetako bat osatu zuten, Poloniar-Lituaniar Batasuna, Baltikotik Itsaso Beltzaraino, eta Adriatikotik Altai mendietaraino hedatu zena. Jogalia dinastiako erregeek aurre egin behar izan zieten, besteak beste, otomandarrei eta Moskuko Printzerriari. Aipatzekoa da Ladislao II.a Jagellon Lituaniako printzeak eta poloniar aliatuek 1410ean Ordena Teutonikoko zaldunen artean, Grunwaldeko guduan, eragin zuten sarraskia, hartan amaitu baitzen germaniarrek Itsaso Baltiko aldean zuten nagusigoa.

Sigismundo I.a Zaharra (1506–1548) eta Sigismundo II.a Augusto (1548–1572) erregeen agintaldiak izan ziren Poloniako urterik oparoenak: humanismoaren zabalkundea, erlijio askatasuna eta ekonomiaren gorakada. Kulturak gailurra jo zuen Nikolas Kopernikori eta Krakoviako unibertsitateari esker. 1569an, Lublinen, Poloniak eta Lituaniak Dieta eta errege bakar baten aginpidea onartu zuten.

Jagellon dinastiako azken erregea, Sigismundo II.a (1548–1572), oinordekorik gabe hil zen. Aurrerantzean erregea Poloniako nobleziak aukeratuko zutela erabaki zen, eta erregearen aginpidea nobleziarenaren mendean geratu zen. Vasa etxeko erregeen aginpidean Poloniako erreinua hondamendira eraman zuten gerrak izan ziren kosakoen, errusiarren, otomandarren eta suediarren aurka. Erreinua deseginez joan zen, lurralde asko galdu ziren, eta bien bitartean, ekonomiak hondoa jo zuen. Egoera hura are larriago bilakatu zen XVIII. mendean, eta Polonia auzo-herri indartsuen mendean geratu zen. Lurraldea hiru aldiz banatua izan ondoren, Poloniako erreinua guztiz desegin zen.

XIX. mendearen bukaeran lehen alderdi politiko eta higikunde abertzaleak sortu ziren. Lehen Mundu Gerra bitartean, 1916an, Austria-Hungariako Inperioak eta Alemaniak Poloniako estatua osatu zuten Errusiaren mendean zegoen Poloniako zatian, Poloniako gudarosteak haien alde egin zezan. Poloniarrak, ordea, Austriaren eta Alemaniaren aurka matxinatu ziren.

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, 1918an, Versaillesko Itunak Poloniaren burujabetasuna eta askatasuna onartu zituen, baita itsasora aterabidea (Gdańskeko igarobidea) izateko eskubidea ere. Urte horretan bertan Józef Piłsudski poloniar abertzale eta gerrako heroiak Poloniako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen. 1920–21 urteetan, ekialdeko muga zela eta, gerra egin zuten poloniarrek eta Armada Gorriak. Gerraren ondoren Poloniak laguntza-hitzarmenak izenpetu zituen Frantzia eta Errumaniarekin, eta Errusiarekin batera bi herrialdeen arteko muga berria finkatu zuen. 1926an Józef Piłsudskik estatu kolpe bat jo zuen, eta 1935 arte diktadura ezarri zuen Polonian.

Zenbait alderditako eskuineko adarrek –politika sozial kontserbadore baten alde eta komunismoaren aurka egoteak batzen zituena– koalizio bat eratu zuten, Marian Krzaklewskiren gidaritzapean: Hauteskunde Ekintza Elkartasuna. 1997ko legebiltzarrerako hauteskundeetan, Hauteskunde Ekintza Elkartasunak Ezker Demokratikoko Batasuna menderatzea lortu zuen, botoen %33,8 eskuratuta. Jerzy Buzek, Hauteskunde Ekintza Elkartasunaren programa ekonomikoaren diseinatzailea, Lehen Ministro izendatu zuten. 1999an Poloniako parlamentuak NATOn sartzea erabaki zuen. Bestalde, Europar Batasuneko sarrera prestatzeko, hainbat neurri hartu ziren eta horrek langabezia handiatzea ekarri zuen ondorioz. 2004an sartu zen Polonia, azkenik, Europar Batasunean. Poloniarrek jakin zutenean EBko herritar berriek zazpi urte itxaron beharko zutela Batasuneko beste herrialdeetara joateko, areagotu egin zen jendearen eszeptizismoa. 2004an Polonia izan zen Irakeko Gerran estatubatuarren alde egin zuen Europa kontinentaleko herrialde bakarra.

Polonia, 38.005.614 biztanlerekin, Europako zortzigarren herrialderik populatuena da eta Europar Batasuneko seigarrena. Biztanleen banaketa ez da berdina alde guztietan. Leku batzuetan –ipar-ekialdean, adibidez– oso jende gutxi bizi da, eta beste batzuetan, berriz –Silesiako industria eta meatzaritza eremuan, adibidez– biztanle dentsitatea aurrekoaren halako zazpi da. Hiriburuaz gainera, Krakovia (756.183 biztanle), Lodz (737.098 biztanle), Wroclaw (632.996 biztanle), Poznan (551.627 biztanle), Gdansk (456.967 biztanle) eta Szczecin (405.606 biztanle) dira hiri nagusiak. XX. mendearen bukaeran, Polonian berrogei hiritik gora zeuden 100.000 biztanle baino gehiagorekin. Biztanleen %62 bizi dira hirietan.

Poloniako gizataldeei dagokienez, XX. mendean zehar aldaketa handiak gertatu dira. Bi mundu gerren arteko urteetan, gutxiengo taldeak biztanleen %30 ziren. Bigarren Mundu Gerran, ordea, naziek gutxiengo horietako asko –juduak batez ere– deuseztatu zituzten, eta ahal izan zutenek emigratu egin zuten, bai gerra bitartean bai gerra ondoren ere. Gerraren ondorengo muga-aldaketek ere giza talde horietako batzuen –alemaniarrak batez ere– galera ekarri zuen.

Hori dela eta, XXI. mende hasieran biztanle gehien-gehienak poloniarrak ziren (% 93,52 2011n). Gutxiengoen artean, silesiarrak (% 1,09) alemaniarrak (% 0,28), ukrainarrak (% 0,12) eta bielorrusiarrak (% 0,12) dira talde handienak; horiez gainera, eslovakiarrak, txekiarrak, lituaniarrak, ijitoak eta juduak ere daude.

Erlijio nagusia katolizismoa da alde handiaz. Gainerakoak ortodoxoak, protestanteak eta juduak dira. Bigarren Mundu Gerraren aurretik judu asko zeuden, baina gerran naziek milaka eta milaka hil zituzten. Eliza katolikoak politikan, kulturan eta ekonomian duen eragina ez du berdinik beste herrialdeetan. Historian zehar, katolizismoa izan da poloniarren nortasunaren eta nazioaren batasunaren ezaugarri nagusietako bat, sortaldeko eta mendebaldeko auzo ahaltsuen erasoen aurrean. Aipagarria da 1522az geroztik izandako lehen Aita Santu ez italiarra poloniar bat izan zela, Karol Wojtyla krakoviarra (Joan Paulo II.a)

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Poloniako ekonomia sobietar ereduaren arabera antolatu zen, eta produkzio bitarteko gehienak, baliabideak, garraioa, finantzak eta komertzioa nazionalizatu ziren. Jabetza pribatuak nekazaritzan, eskulangintzan eta zenbait zerbitzutan baizik ez zuen iraun. Industria izan zen ekonomiaren eragile nagusia, nekazaritzaren eta eraikuntzaren aurretik. Baina 1970eko hamarkadatik aurrera, Poloniako ekonomiak eragozpen eta traba handiak izan zituen: uzta pobreak, industria langileen matxinadak, atzerapen teknologikoa, inflazioaren gorakada, kanpo zor handia. Arazo ekonomikoak areagotu egin ziren hurrengo hamarkadan, eta neurri batean, erregimen komunistaren erorikoa eragin zuten.

Polonia Europako nekazari herrialde nagusietako bat izan arren, ez da behar beste labore eta landare olio ekoizteko gauza, eta Europako ekialdeko beste herrialde batzuekin alderatuta, nekazaritzako emaitzak ez dira oso handiak. Erregimen komunistaren garaian, Poloniako nekazaritza sektore sozializatuetan eta pribatuetan antolatu zen; baserrien % 70 enpresa pribatu txikiak ziren, eta produkzio osoaren % 80 lortzen zuten. Lur emankorrenak erdialdean daude, baina baserri hoberenak hegoaldeko goi-ordoki apaletan eta mendi mazeletan daude. Batez ere laboreak (zekalea, garia, garagarra eta oloa), erremolatxa, patatak, sagarrak, marrubiak, arakatzak, koltza hazia, linazia eta tabakoa egiten dira. Abeltzaintzan behi hazkuntzak du batez ere garrantzia, eta haragi eta esnekien industria sare zabala eraiki da horren inguruan. Basoak (pinuak, izeiak, haritzak, pagoak, makalak eta urkiak) lurraldearen % 30 hartzen du, eta zur asko ateratzen da Silesiako eta Karpatoetako paper fabriketarako. Arrantzak, bestalde, gero eta pisu handiagoa du ekonomian. Batez ere bakailaoa, sardinzarra, ezpata-arraina eta txibia harrapatzen dira. Ontzi gehienak Okhotskeko itsasoan aritzen dira, eta portu nagusiak Świnoujście, Kolobrzeg, Darłowo, Ustka, Wladyslawowo, Puck eta Hel dira.

Meatzaritzak herrialdeko biztanle aktiboen % 3 hartzen du. Harrikatz erauzketa da sektore nagusia, eta munduko ikatz ekoizle handienetako bat da Polonia. Dena dela, ikatz produkzioa asko gutxitu da XX. mendearen azkeneko hamarraldietan (266 tona urtean 1980ko hamarkadaren bukaeran, eta 132 tona urtean 1990eko hamarkadaren hasieran). Polonia, gainera, sufre ekoizle handia da (3 milioi tona urtean). Ikatzaz eta sufreaz gainera, lignitoa, kobrea, beruna, zinka, magnesita eta gatza ere ekoizten dira. Bestalde, XX. mendearen azken hamarraldian, 1,3 milioi upel petrolio eta 4.000 milioi m3 gas natural ekoizten zituen urtero.

Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Poloniako industriaren sektore nagusiak ehungintza, siderurgia, kimika, janari industria eta makineria ziren. Gerra ondoren, sektore horiek zabaltzen jarraitu zuten bitartean, beste produktu batzuk sortzen hasi ziren: petrokimikak, makina lanabesak, ekipo elektronikoak, ontziak, ongarriak eta kobrea. Industria inbertsio handienak Silesia Garaian, Varsovian, Lodzen eta Krakovian egin ziren, baina hiri txikiagoetara eta herrietara industria zabaltzeko ahaleginak ere egin ziren.

XX. mendearen bukaerako industria produktuen artean, aipagarriak dira zementua, altzairu gordina, ibilgailuak, garbigailuak eta hozkailuak. Industria astuna –siderurgia batez ere– ikatz aberastasunari esker garatu zen, eta, horregatik, industria nagusiak Silesiako ikatz hobien ondoan eraiki ziren: Katowice, Stalowa Wola eta Częstochowa hirietan besteak beste. Ontziola inportantenak Gdansken daude. Poloniako industriaren arazo larrienetako bat, zaharkitua geratzeaz gainera, kutsadura da, sortzen duen kutsadura handia alegia. Silesiako siderurgiaren ingurua, adibidez, Europako kutsatuenetakoa da. Energia gehiena, berriz, ikatzez hornitutako zentral termikoetan sortzen da.

Poloniako kultura, eslaviarra jatorriz, beste kultura askoren ekarriek aberastu dute X. mendea ezkero. Kristautasunarekin batera, Mendebaldeko Europako zibilizazioaren ezaugarri batzuk jaso zituen Italia, Frantzia, Alemania eta Bohemiatik batez ere. Errenazimentuan nobleziak eta goi mailako klaseko merkatariek Grezia eta Erromako antzinako kulturak ezagutu zituzten, eta Lituaniarekiko batasunak, bestalde, ekialdeko kulturaren eraginari sarrera erraztu zion. Poloniako zientzialari nagusiak, Errenazimentuan Nikolas Koperniko, eta XX. mendean Jan Łukasiewicz logikaria izan dira. Poloniako musikagile ospetsuena Frédéric Chopin izan da. Chopinek pianorako idatzi zituen bere lan gehienak, Poloniako herri musikan oinarri harturik: polonesak, mazurkak… Halaber, aipatzekoak dira XX. mendean Ignacy Paderewski eta Arthur Rubinstein musikari eta piano-jotzaile bikainak, eta musikagile ospetsuenen artean, Karol Szymanowski eta Krzysztof Penderecki. Zinemagintzan, berriz, mundu osoan dira ezagunak Andrzej Wajda, Andrezj Munk, Roman Polanski eta Krzysztof Kieślowski zinema zuzendarien filmak.

Literaturan aipatzekoak dira, XIX. mendearen lehen erdian, Adam Mickiewicz, Juliusz Slowacki eta Zygmunt Krasinski poetak, eta XX. mendean, Henryk Sienkiewicz, Władysław Stanisław Reymont, Czesław Miłosz eta Wisława Szymborska Literaturako Nobel sariaren irabazleak.

Poloniako jai egunak 1951ko lege batek araututa daude. 2011n zenbait aldaketa sartu zen.




#Article 136: Hego Euskal Herriko narratiba XIX. mendean (276 words)


Hego Euskal Herriko narratiba XIX. mendean aztertzeko, arreta autore desberdinetan jarri behar da.

XVIII. mendean aita Manuel Larramendiren eraginez Hegoaldeko euskal liburugintza esnatu bazen ere, ez zen 1800 aldera arte suspertu, Frantziako Iraultzak, Konbentzio Gerrak batez ere garrantzia handia izan zuelarik honetan. Kanpotik zetozen pentsaera berriak zirela-eta, elizgizonek kolokan jartzen zuten beren etorkizuna, momentu haiek liburu berriak kaleratzeko aproposenak izango ez zirelarik. Hala ere, apaizek eta fraideek, ordura arte ez bezala, idaztearen lanari ekin zioten, bai Bizkaian eta baita Gipuzkoan ere.

Bizkaian, idazle ugari hasiko zaigu mende hasieran eliza liburuak argitaratzen: Juan Antonio Mogel, Konfesio ona (1803); Pedro Antonio Añibarro, Esku liburua (1802); Pedro Astarloa, Urteko aste gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (1818) eta beste hainbeste.

Dotrinaren azalpenak, sermoiak eta antzeko gaiak lantzen dituze. Idazle hauei eta ondorengoei esker, bizkaierak bultzada handia jasoko du euskalki literario gisa indarra hartuko duelarik.

Hala ere, batzuetan eleizgizonek sortutakoak baziren ere, zuzenean erlijioarekin harremanik ez zuten lanak ere sortu ziren mendean zehar, fikziozko idazlan ugari idazten zirelarik narrazioak eta ipuinak, adibidez.

Eleberriari dagokionez, idazlanik aipagarrienetakoa Markina-Xemeingo erretore izan zen Joan Antonio Mogelen Peru Abarka dugu. Bizkaieraz idatzia, dialogoen bidez egituratua dagoen liburu hau euskaraz idatziriko lehen nobela saiakera dugu. Bertan, Peru Baserritar eruditoa eta Maisu Juan barberio kaletarraren arteko dialogoak azalten zaizkigu. Euskal literaturako lanik garrantzitsuenetakoa izateaz gain, interes zientifiko handikoa da, bertan, garaiko hizkuntzaren, ohituren eta laneko tekniken inguruko informazio aberatsa aukitzen dugularik.

Txomin Agirre izan da askorentzat euskal eleberriak izan duen idazlerik handienetakoa. Berak idatzi zituen, bizkaieraz zein gipuzkeraz garatuak, ondorengo belaunaldietako idazleen erreferentzia izan diren eleberrien izenak, hala mola, 1898.ean idatziriko Auñemendiko lorea nobela historikoa, bizkaieraz idatzita kostaldeko bizimodua azaltzen digun Kresala, edota Garoa, gipuzkeraz idatziriko euskal baserriaren nobela.




#Article 137: Txomin Agirre (1308 words)


Domingo Txomin Agirre Badiola (Ondarroa, Bizkaia, 1864ko maiatzaren 4a - Agirre etxea, Zumaia, Gipuzkoa, 1920ko urtarrilaren 14a) euskal idazle eta apaiza izan zen, askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea.

Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira.

Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen.

Lehen ikasketak Ondarroako herriko eskolan egin zituen. Txikitatik abadetzarako gogoa sortu bazitzaion ere, familia behartsua izanik, zaila zuen ikasketak egitera joan ahal izatea, harik eta Bilboko Mariano Ibarguengoitia artziprestea ezagutu eta haren laguntzaile gisa hartu zuen arte. Gasteizko seminarioan Filosofia eta Teologia ikasita, eta Karrantzan epe laburrean aritu ondoren, Zumaiako Karmeldarren kapilau izendatu zuten. Gasteizko Seminarioan ezagutu zuen Resurreccion Maria Azkue euskal hizkuntzalaria eta harreman estua izan zuten bizitzan zehar.

Kargu altuagoa izateko aukerak izan bazituen ere, hauek errefusatu eta Zumaian gelditzea erabaki zuen. Geroztik, gutxitan irten zen, bertan sortu zituelarik bere lanik ezagunenak.

Gaztelaniaz idazten hasi zen, baina ez denbora luzez. Zenbait narrazio eta artikulu idazteaz gain, erdara hartan, Itziar-eko Gure Amaren Historia (1885) obra idatzi zuen, baina bere hizkuntza-gaitasuna hizkuntza hartan garatu ezin zuela konturatu omen zen eta horregatik, euskal literaturgintzari ekin zion. Euskarazko lehen idatziak artikulu eta ipuin labur batzuk izan ziren, tartean nabarmentzekoa Larramendiren bizitzaren berri labur azalpen-artikulua, zeinetan Manuel Larramendi euskal idazle eta euskaltzalearen bizitzari buruz idazten duen.

XX. mendea hasi bezain laster, Txomin Agirreren garairik oparoena hasi zen. 1900 eta 1910eko hamarkaden artean idatzi zituen eleberririk garrantzitsuenak: Kresala eta Garoa. Bietan ere ohiturak kontatzen ditu, garaiko pentsamoldea jarraituz, ohiturek irauteko idatziak egon behar zutelako.

Kresala lehendabizikoz 1901. urtean argitaratu zen, Euskal-Erria aldizkarian. Zatika argitaratu zen ordea, eta azken zatia 1904. urtean argitaratu zen. Bigarren argitarapenean oso-osorik argitaratu zen, 1906. urtean, Florentino Elosuren Durangoko inprentan. Idazleak berak azaltzen du eleberria arrantzaleen mundua ezagutarazteko eta maitatuagoa bihurtzeko idatzi zuela.

Eleberri ohitura-zalea da eta deskribapen oso sakon eta aberatsak egiten ditu idazleak, arrantzaleen bizimodura eta garaiko ohituretara hurbilduz irakurlea. Agirrek, ondarrutarra izaki, oso ondo ezagutzen zuen arrantzaleen bizimodua eta hori begi bistan geratzen da pertsonaien elkarrizketa eta eleberriko gertaeren deskribapenetan. Gainera, amodiozko istorio bat ere gehitu zion kontakizunen artean.

Idazleak bere ideiak transmititzen ditu lanean, pertsonaia onen edo errespetagarrien ahotsetik, hala deduzitu daiteke idazlearen ideologia euskaltzale, kristau eta abertzalea. Eleberriak arrakasta nabarmena izan zuen, ziur aski idazleak orokortzeko izan zuen gaitasunagatik, eleberrian agertzen diren pertsonaiak eta horiek pairatutako gertaerak edozein herritako arrantzalek ikusitakoak izan daitezkeelako.

Euskarari dagokionean, lexiko aberatsa darabil idazleak, baina aurreko eleberrietan erabilitakoak baino neologismo gutxiago erabiltzen ditu, hizkera herriarengana hurbilduz. Bizkaieraz idatzita dago lana eta erdaratik hartutako maileguak aurkitzea bereziki zaila da, idazleak garbizaletasunari eusten dio.

Garoa RIEV-en argitaratu zen lehen aldiz, 1907tik 1912ra bitartean, zatika. Aurreko eleberrian bezala, 1912. urtean bigarren argitarapena egin eta orduan jarri zen eskuragarri eleberria oso-osorik, Durangoko inprentari esker. Baserritarren bizimodua zehatz-mehatz kontatzen du, deskribapen aberats eta zehatzen bidez. Eleberri honekin eta aurrekoarekin XX. mende hasierako euskal gizartearen aldaketari gogorren eutsi zieten bi kolektiboei egin zien omenaldia, arrantzale eta baserritarrei.

Eleberri hau Kresala baino erromantikoagoa eta landuagoa dela irizten dute zenbait adituk, beste batzuk Kresala biziagoa eta errealagoa dela dioten bitartean. Hala ere, bi lan hauek izan ziren Agirreren obren artean aipagarrienak. Euskarari dagokionean, gipuzkeraz idatzita dago. Agirrek euskalkien batasunaren alde egin zuen eta hori da bi lan garrantzitsuenak euskalki desberdinetan idatzi izanaren arrazoia.

Azken eleberri bat idazten zebilen Agirre hil aurreko urteetan, bukatzea lortu ez zuena. Ni eta ni da bukatu gabeko eleberri horren izena eta kondairazko eleberria izatekotan zegoen, bukatu zituen kapituluak Euskal Esnalea aldizkarian argitaratuak izan zirelarik. Ganboatar eta Oinaztarren arteko gatazkari buruzkoa da lana.

Txomin Agirre Euskal Herriak aldaketa handiak jasan zituen garai batean jaio zen eta honek bere ideologian zein eleberrietan modu nabarian erasan zuen. XIX. mendearen bukaeran Euskal Herrian industrializazioa azkartzen hasia zen, bereziki bigarren karlistaldia amaitu ondoren. Bilbo, Barakaldo edo Sestao bezalako industriaguneen sorkuntzak eta bertan eraiki ziren fabrika kopuru handiak lanpostu ugari sortu zituen, denak ere kaskarrak eta gaizki ordainduak. Lan bila zebilen etorkin ugari jaso zituen Euskal Herriak, gehienak Gaztelatik etorritakoak, bertan aurrera ateratzeko zailtasunak baitzituzten, industrializazioa hasi gabe baitzegoen eta bestelako lanbideak itota. Honek aldaketa soziolinguistiko erraldoiak ekarri zituen, bereziki hiri berrietan, euskararen erabilera ia hutsera murriztu eta euskal kultura ahazten hasi baitzen. Halako egoeran, ohiturak eta euskal kultura mantentzearen aldeko zenbait mugimendu indartsu eratu ziren, arlo guztietan, horren adibide dugu Sabin Aranak sortu zuen EAJ alderdi politikoa.

Testuinguru horretan kokatu behar dugu Txomin Agirre eta haren ideologia, izan ere, ohiturazko eleberriak idatzi zituen euskal kultura eta kristautasuna sustatzeko. Hirietan zegoen giro erdalduna eta sozialista ikusirik, baserria hartu zuen garai zaharretako ohituren gotorleku gisa eta beraz, baita euskararen muin bezala ere. Euskarari zegokionean, hirikoa baserrikoa baino traketsagoa zela uste zuen eta haietara joaten ziren euskaldun baserritar askok galdu egiten zutela ere zioen. Aipatu beharra dago puntu honetan bere ikuspegiaz gain, errealitatean gertatzen zena ere islatzen zuela. Horretaz gain, euskal kulturaren eta ohitura zaharren alde ere egiten du, baserria oinarritzat hartuz, bertan iraunarazten baitira. Ohitura hauen galbide gisa hiriak hartzen zituen, bertan sortzen hasia zen kultura aniztasuna zela eta. Hau hala izanik, baserri giroa onesten du, hirietakoa gaitzesten duen bitartean. Bere ideologia borobiltzen duen puntua kristautasuna da, bera apaiz izanik, fededun sutsua baitzen. Hirietan sortzen hasiak ziren mugimendu sozialista eta ateoak ikusirik, baserriko giro kristaua goraipatzen zuen.

Bere ideologia plazaratzeko eleberrigintza baliatu zuen, besteak beste. Idatzi zituen ohiturazko eleberrietan ageri diren pertsonaiak lauak eta artifizialak dira, hau da, idealizatuta daude. Adibide garbiena Garoa eleberria dugu, bertan, Aloña mendiaren magalean dagoen baserri giroko familia baten biziaren berri ematen baitu, izaera oso zehaztu eta finkoa duten pertsonaien bidez. Pertsonai aipagarriena Juan Andres dugu, familiako seme galdua bezala deskribatzen dena, baserria utzi eta Gaztelara joatea erabakitzen baitu, euskara eta ohitura zaharrak alde batera utziz. Kontrako aldean dugu Malentxo, familiako iloba eredugarria, ikasketetan oso trebea ez den arren, kristaua eta ohitura zaharren jarraitzaile dena. Txomin Agirrek, modu honetan, euskaldun onaren prototipo bat adierazten du, ondorengo baldintzak bete behar dituena: fededuna izatea, euskaraz hitz egiten jakitea, baserri giroan bizitzea, ikasketetan oso abila ez izan arren, langilea izatea, familiarekiko maitasuna eta arbasoekiko errespetua adieraztea eta naturarekiko errespetua zein ezagutza edukitzea.

Txomin Agirreren izaeraren berri Azkue Gasteizko seminarioan ikaskide eta lagun izan zuenari esker daukagu, baita ere bere lanetan zeharka adierazitako ideiei esker. Dirudienez, Agirre gizon apala zen, Azkueri eman ohi zizkion lanak berak erabaki zezan horiek aurrera eraman edo baztertu. Ezkortzat eta makaltzat hartzen zuen bere lagun Azkuek. Prestutasuna ere nabarmendu zitzaion ondarrutarrari, beti omen zegoen lagunei laguntzeko prest. Azkuek ordea, dohain guztien gainetik zintzotasuna nabarmendu zuen Agirrerengan:

Txomin Agirre ohiturazko eleberrigintzagatik da ezaguna, azpian dagoen bibliografia atalean ikusi daitekeen moduan, estilo hartan eleberri asko idatzi baitzituen. Bere idazkerari dagokionean, deskribapenei ekintzei eta istorioaren hariari baino garrantzia handiagoa ematen die. Baserri giroko deskribapen luze eta zehatz ugari egiten ditu, baita naturako zenbait ingurunerenak ere. Deskribapen horietan onomatopeiak erabiltzen ditu, adibidez, mendiko hotsak adierazteko eta hala, idatziari musikaltasuna emateko, alderaketak ere ugariak dira, horietako batzuk hiriko munduaren eta baserri giroko munduaren artean egiten ditu, eman nahi duen mezua sendotzeko.

Narratzaileari dagokionean, narratzaile orojakile bat erabiltzen du hirugarren pertsonan. Sarritan, narratzaile honen bidez pertsonaien pentsamenduak azaleratzen ditu, bere iritzia emateaz gain, honek subjektibotasun handia ematen dio eleberriari. Denbora ostera, lineala da bere nobela guztietan, ohiturazko eleberrien ohiko ezaugarria.

Aurrez aipatu ditugun deskribapenen ondorioz, Agirreren estiloa edo idazkera motela dela esan dezakegu, gainera, estilo erretorikoa ere baliatu ohi du, garai hartan oso arrunta baitzen. Idazkerari are mantsotasun handiagoa ematen diote ondorengo baliabideek: errepikapenak, zerrendaketak, izenondoen pilaketa eta sinonimo zein antonimoen erabilera sutsua.

Euskararen erabilerari buruz mintzatzerakoan hizkuntzaren batasunaren aldekoa zela azpimarratu beharra dugu eta horregatik, kritika ugari pairatu zituela. Garai hartan indarrean zegoen sabindarren euskara garbiari ez zion bete-betean jarraitu, herri-formen eta herri hizkeraren aldekoa baitzen. Bere eleberriak bi euskalkitan idatzita daude: bizkaieraz eta gipuzkeraz. Bizkaieraz idatzitako nobelen artean ditugu Auñamendiko Lorea eta Kresala, aitzitik, Garoa gipuzkeraz idatzi zuen.

Bere literatur emaria oparoa izan zen, eta, bere lan ezagunenak Kresala eta Garoa badira ere, eleberriez gain, ipuin olerki, artikulu, itzulpen eta sermoiak idazten ere trebatu zen.




#Article 138: Atheka gaitzeko oihartzunak (167 words)


Atheka gaitzeko oihartzunak eleberri bat da, Joan Batista Azkonagerre baionarrak 1870ean argitaratua. Izatez, jatorrizkoa frantsesez eman zuen argitara Les échos du pas de Roland izenburuarekin. Horrela hobeki salduko zelakoan, euskaratik frantsesera itzulia zela esan zuten editoreek, baina irakurleak jatorrizko testua argitaratzeko zain zeudenez, laguntza eskatu behar izan zuen euskal bertsioa ontzeko. Testuan oso nabaria da frantsesaren morrontza gehiegizkoa.

Ganix (Joanes izenaren txikigarria) Lapurdiko kontrabandista ospetsua zen, etxea mugan izanik, bere bizitza guztia alde batera eta bestera muga igarotzen ahalegintzen zirenei laguntzen eman zuena.

Behin, betebehar arriskutsu bat egitea suertatu zitzaion. Izan ere, Ganixek Beirako printzesa mugaz bestaldera eraman behar zuen, bere senar Karlosekin elkar zedin.

Gertakizuna Lehen Karlistaldian kokatzen da, 1833. urteko udazkenean. Frantziako gobernuaren aginduz Beirako printzesa atzeman beharra zegoen; ez zioten inondik ere mugaz bestaldera ihes egiten utzi behar. Hala ere, Ganixek, iruzur egin zien agintariei, bere betekizuna burura eramanez. Mendian zehar, karlisten guda-zelairaino eraman zuen printzesa. Karlosek, esker onez, bizi izateko lain eman zion hasieran; Gero ordea, utzitasun gorrian eta behartsu bukatu zuen Ganixek.




#Article 139: Auñemendiko lorea (185 words)


Auñemendiko lorea Txomin Agirrek idatzitako lana da, 1897. urtean Euskalzale astekarian irten zen lehenengo aldiz eta urte bat geroago liburu moduan argitaratu zuten.

Liburua bizkaieraz idatzita dago, zehazki ondarrutarrez, baina lexikoaren aldetik jasoa da, hitz larramenditarrez jantzia. Euskalkia denborarekin errespetatu egin da nahiz eta testua batuan ipintzen saiatu diren.

Fedea, aberria eta maitasuna dira lantzen dituen gaiak. Fedeari argia ematen dion protagonista “Riktrudis” da. Eleberria aurrera doan heinean, Riktrudis, kristau-ikono bihurtzen da. Gero aberria daukagu, hemen euskaldunen eta frankoen arteko gatazkak kontatzen baitira. Maitasunari dagokionez, Portun eta Riktrudisen arteko hartu-emana kontatzen digu.

Istorioa VII. mendean gertatzen da, euskaldunak kristau bihurtzen direneko garaia. Riktrudis, Arnoldo eta Luzia euskaldunen alaba bakarra, Adalbaldo frankotarren dukearekin ezkondu eta senarraren lurraldeetan bizitzera doa. Dukea, erregearen aginduz euskaldunei bakea eskaintzera dator. Badu, ordea, etsai handi bat euskaldunen artean, frankotarrekiko gorrotoa ahal duen gehien pizten saiatzen dena: Portun.

Portun, Riktrudisekin maitemindurik zegoen. Neskatxak haren maitasunari ez dio erantzunik eman nahi. Portunek, aitzitik, ez du atzera egiten bere nahian eta behin eta berriro saiatzen da. Horregatik dukea hiltzen du. Riktrudisek senarraren heriotzaren berri duenean, hiltzailea barka dezaten eskatu eta gero moja sartzen da.




#Article 140: Eguzkia (6409 words)


Eguzkia edo ekia eguzki-sistemaren erdian dagoen izarra da, eta guregandik hurbilen dagoena. Plasma beroz osatutako esfera ia perfektua da, barne mugimendu konbektiboarekin, dinamo batek duen prozesu berarekin eremu magnetikoa sortzen duena. Lurrean bizitzarako energia-iturri nagusia da Eguzkia, bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi-izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten baitute. 1.390 milioi kilometroko diametroa du, hau da, Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa. Bere masa Lurrarena baino 330.000 aldiz handiagoa da, Eguzki-sistema osoaren masaren % 99,86. Eguzkiaren hiru laurden inguru (~%73) hidrogenoa da; gainontzeko ia guztia helioa da (~% 25), eta kopuru txikiagotan beste elementu batzuk aurki daitezke, hala nola oxigenoa, karbonoa, neoia eta burdina.

Eguzkia G motako sekuentzia nagusiko izarra da (G2V), bere klase espektralean oinarrituta. Informalki nano hori gisa izendatzen da. Orain dela 4.600 milioi urte inguru sortu zen molekula laino handi bateko eskualde bateko kolapso grabitazionalaren ondorioz. Materiaren gehiengoa zentroan bildu zen, beste guztia lautu eta Eguzkiaren inguruan biratzen zuen diska baten itxura hartu zuelarik. Zentroaren masa hain bero eta dentsoa egin zen, ezen fusio nuklearra hasi zen bere barnean. Uste denez, ia izar guztiek prozesu hau dute euren sorreran.

Eguzkia bere bizitzaren erdialdean dago; ez du aldaketa nabarmenik izan azken lau mila milioi urtetan, eta nahiko egonkor iraungo du hurrengo bost mila milioi urtetan. Gaur egun 600 milioi tona hidrogeno helioan fusionatzen ditu segundoero, hau da, segundo bakoitzean 4 milioi tona materia energian eraldatzen ditu. Energia honek 10.000 eta 170.000 urte artean behar ditu Eguzkiaren nukleotik alde egiteko. Eguzkiaren nukleoa da bere beroaren eta argiaren iturria. Kalkuluen arabera, hemendik 5.000 milioi urtera amaituko da fusiona daitekeen hidrogeno guztia. Bere barnealdeko hidrogeno guztia fusionatzen denean eta, beraz, oreka hidrostatikoa hausten denean, Eguzkiaren muinak dentsitate eta tenperatura igoera nabarmena izango du, kanpo geruzak hedatuz erraldoi gorri bat izan arte. Kalkuluen arabera, nahikoa handia izango da Merkurio eta Artizarra irensteko, eta bizitza ezinezkoa izango da Lurrean. Horren ostean, kanpoko geruzak galduko ditu eta azkar hozten den izar mota dentso batean bilakatuko da: nano zuri bat. Honek ez du fusio nuklearra emateko energia nahikorik sortzen, baina oraindik distira izango du, eta beroa emitituko du, bere aurreko fusioen ondorioz.

Eguzkiak Lurraren gain duen efektua Aurrehistoriatik ezaguna da, eta kultura askotan Eguzkia jainko gisa hartu da eta hartzen da. Lurraren mugimenduak, bai bere buruaren gainean bai eta Eguzkiaren inguruan, eguzki-egutegien oinarria da, baita gaur egun erabiltzen dugun egutegiarena ere.

Aitzineuskaraz: *egu(n)-ki esaten zen, Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera. Euskal ahozko literaturan, mitologian-eta, pertsonifikatua agertu izan denean, Eguzki Andrea eta Eguzki Amandrea bezala agertu izan da. Figura femeninoa, beraz.

Zientzian Sol izena erabiltzen da, latinez Eguzkiak duen izena, baina ez da erabiltzen ahozko hizkuntzan. Astronomian ere ohikoa da Sol hitza erabiltzea beste planeta batean egunak irauten duena adierazteko. Sol hitzetik eratorritako adjektiboa solar da.

Eguzkia sekuentzia nagusiko nano hori bat da, Eguzki-sistemaren masaren % 99,86rekin. Eguzkiaren magnitude absolutua +4,83 da, Esne Bidean dauden izarren % 85 baino distiratsuago; izan ere, Esne Bideko izar gehienak nano gorriak dira. Eguzkia I Populazioko izarra da, hau da, elementu astunetan aberatsa. Eguzkiaren sorrera orain dela 5.000 milioi urte inguru eman zen, supernoba baten edo gehiagoren uhinen ondorioz. Honela, Eguzki-sisteman dauden elementu astunen kopurua azalduko litzateke, adibidez urrea eta uranioa, II Populazioko izarretan ez bezala. Elementu astun hauek supernobatan ematen diren erreakzio nuklear endotermikoen ondorioa lirateke, edo transmutazio nuklearraren bidez neutroien absortzioa gertatu zenean bigarren belaunaldiko izar batean.

Eguzkia da Lurreko zeruan dagoen objekturik distiratsuena, -26,74ko itxurazko magnitudearekin. Hurrengo izarrik distiratsuena Sirius da, -1,46 itxurazko magnitudearekin, hau da, 13.000 milioi aldiz ahulagoa. Eguzkiaren zentrotik Lurrarenera unitate astronomiko bateko distantzia dago, batezbesteko (150.000.000 kilometro). Baina distantzia hori aldatzen da urtarrileko periheliotik uztaileko afeliora. Batezbesteko distantzia horretan Eguzkitik ateratzen den argiak 8 minutu eta 19 segundo behar ditu Eguzkiaren horizontetik Lurraren horizontera iristeko, eta bi segundo gutxiago gertuen dauden puntuetatik hartzen badugu erreferentzia. Eguzkiaren argiak Lurreko ia bizia osoa mantentzen du, fotosintesiaren bitartez, eta Lurraren klima eta eguraldia gidatzen ditu.

Eguzkiak ez du muga definiturik: bere dentsitatea esponentzialki txikiagotzen da fotosferaren gainetik altuera hartzerakoan. Neurketak egin ahal izateko, hala ere, Eguzkiaren erradiotzat hartzen da bere zentrotik fotosferaren mugaraino dagoen distantzia; fotosferaren muga da Eguzkiaren gainazal ikusgarriaren muga. Neurri hau eginda, Eguzkia esfera ia perfektua da, 9 milioireneko zanpadurarekin; hau da, Eguzkiaren diametroak 10 kilometro gehiago neurtzen ditu ekuatorean poloetan baino. Planetek Eguzkian sortzen dituzten mareak txikiak dira, eta ez dute Eguzkiaren itxuran eraginik nabarmenik. Eguzkiak azkarrago biratzen du ekuatorean poloetan baino. Biraketaren ezberdintasun hori Eguzkiaren errotazioan sortzen den Coriolis efektuaren eta mugimendu konbektiboan ematen den bero transferentziaren ondorioa da. Izarrekin ezarritako erreferentzia batekin neurtuta, Eguzkiak 25,6 egun behar ditu bere inguruan biratzeko ekuatorean eta 33,5 egun poloetan. Lurretik ikusita bere inguruan biratzen ari dela, itxurazko errotazio periodoa 28 egun ingurukoa da.

Eguzki-konstantea deitzen zaio eguzkiaren argiak zuzenean jotzen duen lekuetan Eguzkiak azalera zehatz batean uzten duen potentzia kopuruari. Eguzki-konstantea gutxi gorabehera  da (watt / metro koadroko), Unitate Astronomiko bateko distantzian (hau da, Lurrarekiko duen distantzian). Lurraren atmosferak ekiditen du eguzkiaren argia potentzia guztiarekin iristea lurrazalera, beraz potentzia gutxiago iristen da lurrera (-tik gertuago) lainorik ez dagoenean eta Eguzkia bere zenitetik gertu dagoenean. Lurraren atmosferako goiko geruzatan Eguzkiaren argiaren osaera honakoa da: % 50 argi infragorria da, % 40 argi ikusgarria eta % 10 argi ultramorea. Atmosferak argi ultramorearen % 70 inguru iragazten du, batez ere uhin-luzerarik motzenetan. Eguzkiaren erradiazio ultramoreak Lurraren egun-argiko aldearen atmosfera ionizatzen du, elektrizitatea garraiatzeko gai den ionosfera sortuz.

Eguzkiaren kolorea zuria da, CIE kolore-espazio indizea ia (0.3, 0.3) da, Eguzkia espaziotik edo zeruan oso goian ikusten denean. Emititzen dituen fotoi guztiak neurtzen badira, Eguzkiak fotoi gehien isurtzen ari den argi-espektroaren eremua berdea da. Eguzkia ortzemugatik gertu dagoenean, barreiatze atmosferikoak Eguzkiari kolore hori, gorri, laranja edo magenta ematen dio. Tipikoki zuria bada ere, pertsona gehienek mentalki Eguzkian pentsatu behar dutenean kolore horia esleitzen diote; honen arrazoia oraindik eztabaidagai dago. Eguzkia G2V izar bat da, non G2 horrek esan nahi duen gainazaleko tenperatura 5.778 K (5.505 °C) dela eta Vk sekuentzia nagusiko izar bat dela. Eguzkiaren argiaren luminantzia batezbesteko 1,88 giga candela metro koadroko da, baina Lurraren atmosferatik ikusita 1,44 Gcd/m2era jaisten da. Hala ere, luminantzia ez da konstantea Eguzkiaren disko osoan zehar.

Argi hau erabilita Eguzki-energia fotovoltaikoa eskuratu daiteke eta elektrizitatea eskuratu. Horretarako zelula fotovoltaikoak erabili behar dira. Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera, eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.

Eguzkia batez ere hidrogeno eta helioz osatuta dago. Gaur egun Eguzkiaren fotosferaren masaren % 74,9 hidrogenoa da, eta % 23,8 – helioa. Elementu pisutsuago guztiak, astronomian metal deitzen direnak, masaren % 2 baino gutxiago dira; oxigenoa Eguzkiaren masaren % 1 da, karbonoa – % 0,3, neoia – % 0,2, eta burdina – % 0,2.

Eguzkiaren jatorrizko osaketa kimikoa sortu zen ingurune interestelarretik jaso zuen. Originalki % 71,1 hidrogenoa izango zen, % 27,4 – helioa, eta %1,5 – elementu pisutsuagoak. Hidrogenoa eta Eguzkiko helio gehiena Big Bangeko nukleosintesian sortuko zen, Unibertsoaren sorreraren lehen 20 minututan, eta elementu kimiko pisutsuagoak Eguzkia sortu aurreko beste belaunaldietako izarretan. Izar horien bizitzaren azken faseetan ingurune interestelarrera jaurti ziren supernoba eta antzeko fenomenoen ondorioz.

Eguzkia sortu zenetik, fusio prozesu nagusiak hidrogenoa helioan bilakatu du. Azken 4.600 milioi urtetan Eguzkian dagoen helio kopurua aldatzen joan da, pixkanaka-pixkanaka. Nukleoan, helio kopurua % 24tik % 60ra aldatu da fusioaren ondorioz, eta helio kopuru bat eta elementu pisutsuagoak fotosferatik zentrorako bidea egin dute grabitazioaren ondorioz. Metalen (elementu pisutsuagoak) proportzioa ez da aldatu. Beroa Eguzkiaren kanpoaldera isurtzen da nukleotik erradiazio bidez, konbekzio bidez beharrean, beraz fusionatutako produktuak ez dira kanpora ateratzen beroaren ondorioz. Nukleoan geratzen dira eta, gradualki, helioz osatutako barne-nukleo bat eratzen hasi da; barne-nukleo honetako helioa ezin da fusionatu, Eguzkia ez delako nahikoa bero edo dentsoa helioaren fusioa emateko. Gaur egungo fotosferan dagoen helioaren frakzioa txikiagoa da, eta metalizitatea Eguzkia sortu zenean zuenaren % 84 da. Etorkizunean, helioa nukleoan metatzen jarraituko du, eta 5.000 milioi urte barru Eguzkia sekuentzia nagusitik aterako da erraldoi gorri batean bilakatzeko.

Fotosferaren osaera kimikoa hasierako Eguzki-sistemaren osaeraren antzekoa dela uste da. Eguzkiko elementu pisutsuen ugaritasuna neurtzeko Eguzkiaren fotosferako espektroskopia erabiltzen da, edo inoiz urtze tenperaturara iritsi ez diren meteoritoak aztertzen. Meteorito hauek Eguzki protoestelarraren osaera bera dutela uste da, eta beraz ez direla elementu pisutsuekin kutsatu. Bi metodoen bidez lortutako emaitzak antzekoak izan ohi dira.

Egile batzuen arabera isotopoen konposizioan gradiente bat dago gas-nobleei dagokionez. Adibidez, korrelazio bat dago isotopoen konposizioan neon eta xenonean.

Zona erradiatiboa – konbekzioa ezin da gertatu Eguzkiaren gainazaletik gertuago egon arte. Beraz, erradioaren % 20-% 25 eta % 70 artean zona erradiatibo bat dago, non energiaren transferentzia bakarrik fotoien erradiazioz gertatzen den, eta ez konbekzioz.Takoklina – zona erradiatiboaren eta zona konbektiboaren arteko muga.Zona konbektiboa – Eguzkiaren erradioaren % 70etik ikus dezakegun gainazaletik gertu dagoen puntu batera arte, Eguzkia nahikoa hotza da konbekzioa eman ahal izateko, eta hau da ona horretako bero transferentzia modu nagusia, Lurraren atmosferan gertatzen den antzeko moduan.Fotosfera – zuzenean argi ikusgarriz ikus dezakegun Eguzkiaren atalik sakonena. Eguzkia objektu gaseoso bat denez, ez du muga edo gainazal zehatzik; bere parte ikusgarriei fotosfera eta atmosfera izena ematen zaie, beraz.Atmosfera – Eguzkiaren inguruan dagoen halo gaseoso bat, kromosfera, eguzkiaren trantsizio eskualdea, koroa eta heliosfera barne. Eguzkia ezkutatuz gero, adibidez eguzki-eklipse batean, ikusten den eremua da.

Erradioaren 139.000 km hartzen ditu, guztiaren % 20 eta % 25 bitarte. Ekiaren erdigunean dentsitatea 150 g/cm3 den (hau da, uraren dentsitatea baino 150 aldiz handiagoa) eta tenperatura 15,7 milioi Kelvinekoa. Alderatzeko, Eguzkiaren gainazalean 5.800 Kelvineko tenperatura dago. SOHO misioaren azken azterketek erakutsi dute nukleoan biratze abiadura handiagoa dela eskualde erradioaktiboan baino. Eguzkiaren bizitzaren zatirik handienean energia fusio nuklear bidez sortu da nukleoan, protoi-protoi ziklo deitzen den (ikus alboko kutxa) mekanismo baten bidez. Fusio nuklearrak hidrogenoa helio bihurtzen du. Eguzkian sortutako energiaren % 0,8 inguru CNO ziklotik dator, baina proportzio hau handiagoa izango da Eguzkia zahartzen doan heinean.

Nukleoa da Eguzkian energia termala fusio bidez sortzen den gune nagusia; Eguzkiaren energiaren % 99 erradioaren % 24an sortzen da, eta erradioaren % 30era iristerakoan, produkzioa guztiz gelditu da. Eguzkiaren gainontzeko gune guztiak energia horrek berotzen ditu, kanpora geruzaz geruza transferitzen dena, fotosferara iritsi eta espaziora eguzki-argi eta partikulen energia zinetiko gisa atera arte.

Protoi-protoi zikloa  aldiz gertatzen da segundoero,  protoi alfa partikulatak (helio nukleo) bilakatuz segundo bakoitzean (guztira ~8,9 protoi daude libre Eguzkian). Hau da, segundo bakoitzean 6,2 kilogramo fusionatzen dira. Protoi askeen fusioa (hidrogeno nukleoak) alfa partikula bakar batean energia askatzen du, fusionatutako masaren % 0,7 inguru. Beraz, Eguzkiak energia askatzen du masa eta energiaren arteko baliokidetzaren bidez, segundo bakoitzean 4,26 milioi tona (edo 600 megatoi hidrogeno). Askatutako energia 384,6 yottawattekoa da () edo  TNT megatoi segundo bakoitzean. Hala ere, Eguzkiaren energia botere erraldoi horren arrazoi nagusia bere tamaina erraldoia eta nukleoan duen dentsitatea da, eta oso energia gutxi sortzen du metro kubiko bakoitzeko. Eguzkiaren eredu teorikoen arabera, bere indar dentsitatea, edo energia produkzioa 276,5 watt metro kubikoko dela erakutsi dute, gutxi gorabehera narrasti baten metabolismoak edo konpost multzo batek duenaren antzekoa.

Fusio abiadura nukleoan oreka konstantean dago: fusio abiadura pixka bat handitzen bada nukleoa berotzen da eta hedatzen da beste geruzen pisuaren aurka, dentsitatea murriztuz eta, beraz, fusio abiadura geldotuz. Honela, egon daitezkeen perturbazioak orekatzen dira. Fusio abiadura txikiagoa balitz, nukleoa hoztuko litzateke eta txikiago egin, dentsitatea handituz eta abiadura berriro eskuratuz.

Erradioaren 0.2 eta 0.7 artean dago kokatua bigarren eremu hau. Bertan materia oso bero eta dentsoa da eta erradiazio termiko bidez nukleoko beroa kanporantz zabaltzen du. Beroa hidrogeno eta helio ioiek fotoiak igortzearen bidez hedatzen da. Fotoi hauek distantzia labur bat egiten dute beste ioi batek xurgatzen dituen arte. Hau dela eta, fotoi batek milioi bat urte behar izaten ditu eremu hau gainditzeko.

Eremu erradatiboa eta eremu konbektiboaren artean bereizketa geruza bat dago, takoklina izenekoa. Eskualde honetan eremu erradiatiboko biraketa uniformetik eremu konbektiboko biraketa eta errotazio diferentzialetara igarotzen da. Bi eremu horien artean dagoen aldea hain da handia, geruza horizontal ugari daudela bata bestearen ondoan pasatzen. Gaur egun pentsatzen da dinamo magnetiko erraldoi bat bezala funtzionatzen duela geruza honek, eta Eguzkiaren eremu magnetikoa honen ondorioz sortzen dela.

Eguzkiaren eremu konbektiboa erradioaren % 70etik (500.000 kilometro) gainazaleraino hedatzen da. Geruza honetan eguzkiko plasma ez da nahikoa dentsoa edo beroa barnealdean dagoen bero-energia erradiazio bidez garraiatzeko. Horren ordez, plasmaren dentsitatea nahikoa baxua da korronte konbektiboak sortzeko eta Eguzkiaren barne beroa kanpora mugitzeko korronteen bidez. Takoklinan berotutako materialak bero hori hartu eta hedatzen da, bere dentsitatea gutxiagotuz eta gorantz egiteko gaitasuna hartuz. Ondorioz, masaren mugimendu ordenatu bat sortzen da, zelda termikoekin beroaren gehiengoa kanporantz mugitzen, goian duen fotosferaraino. Behin materiala difusioaren edo erradiazioaren bidez hoztu denean fotosferaren azpian, bere dentsitatea handitzen da berriro, eta hondoratzen da konbekzio eremuaren beheraino joanez. Bertan, berriro berotzen da eta ziklo etengabe bat osatzen da. Fotosferan, tenperatura 5.700 Kelvineraino jaitsi da, eta dentsitatea 0,2 g/m3 da, lurrean aireak itsas mailan duen dentsitatea baino 6.000 aldiz txikiagoa.

Eremu konbektibo horretako zutabe termikoek Eguzkiaren gainazalean marka uzten dute, bere itxura granular hori ematen. Eguzki-granulo deitzen zaio eskala txikian, eta supergranulo eskala handian direnean. Eguzkiaren barnealdeko kanpo-geruza hauetako konbekzio turbulentoek dinamo txikiak sortzen dituzte Eguzkiaren gainazalean. Eguzkiaren zutabe konbektibo hauek Bénard zelulak dira, eta prisma hexagonalen itxura hartzen dute.

Fotosfera Eguzkiaren gainazal ikusgarria da; bere azpian dagoen guztia argi ikuskorrarentzat opakoa da. Fotosferaren gainetik argia librea da espazioan zehar mugitzeko, eta bere energia ia guztia Eguzkitik ihes egiten du. Opakotasun aldaketa hau H-ioien kopurua jaisten delako da, argi ikusgarria erraz xurgatzen dutenak. Era horretan, ikusten dugun argia sortzen da elektroiek hidrogeno atomoekin elkarrekintza dutenean H-ioiak sortzeko. Fotosfera hamarnaka kilometrotik ehunka kilometrora neur ditzake, eta Lurreko aireak baino opakotasun gutxiago du. Fotosferaren goiko aldea behekoa baino hotzago dagoenez, Eguzkiaren irudietan bere zentroa alboak baino distiratsuago agertzen da, linboaren iluntze deitzen den fenomenoan. Argiaren espektroa ia-ia 5.777 Kelvineko gorputz-beltz baten erradiazio espektroaren antzekoa da, fotosferaren gainean dauden atomoen absortzio lerroekin txandakatua. Fotosferan, gutxi gorabehera, 1.023 partikula daude m3ko, Lurraren atmosferak itsas-mailan duen partikula kopuruaren % 0,37. Fotosfera ez dago guztiz ionizatua, atomoen % 3 baino ez dago egoera horretan eta, beraz, materia gehiena hidrogeno atomiko eran dago.

Fotosferaren espektro optikoaren ikerketa goiztiarretan, ikusi zen absortzio lerro batzuk ez zirela Lurrean zeuden elementu kimikoen antzekoak. 1868an Norman Lockyerrek teorizatu zuen absortzio lerro horiek beste elementu batek sortuak izango zirela, helium izenekoa, Antzinako Greziako Helios jainkoaren omenez. Hogeita bost urte geroago isolatu zen helioa Lurrean.

Eguzki-eklipse oso bat ematen denean Eguzkiaren disko osoa Ilargiak ezkutatzen du, eta Eguzkiaren inguruan dauden atmosferako atalak ikus daitezke. Lau eremu ezberdintzen dira: kromosfera, trantszio eskualdea, koroa eta heliosfera.

Atmosferan dago Eguzkiaren eremurik hotzena, fotosferaren gainetik 500 kilometro inguru hedatzen dena, 4.100 Kelvineko tenperaturarekin. Eguzkiaren eskualde hau nahikoa hotza da molekula sinpleak mantentzeko, karbono dioxidoa eta ura bezala, euren absortzio espektroarengatik detekta daitezkeenak. Kromosfera, trantsizio eskualdea eta koroa Eguzkiaren gainazala baino askoz beroago daude. Arrazoia ez da ondo ulertzen, baina ebidentziak dio Alfvén uhinak izan daitezkeela euren energiarekin koroa berotzen dutenak.

Tenperatura minimoko geruzaren gainean 2.000 kilometroko lodiera duen beste geruza bat dago, espektroen emisio eta absortzio lerroengatik ezaugarritzen dena. Kromosfera deitzen da, grezierazko chromatik, hau da, kolorea, kromosfera ikusgarria delako eguzki-eklipse bat eman aurretik eta ostean distira koloretsu baten forman. Kromosferaren tenperatura altuerarekin handitzen da, eta goialdean 20.000 K ingurukoa da. Kromosferaren goiko aldean helioa partzialki ionizatzen da.

Kromosferaren gainean 200 kilometro inguruko trantsizio eskualde bat dago, non tenperatura azkar igotzen den 20.000 K ingurutik 1.000.000 K hurbiltzen diren tenperaturetara. Tenperatura igoera hau helioaren ionizazioaren ondorioa da, plasmaren hozte erradiaktiboa murrizten duena. Trantsizio eskualdea ez da ondo definitutako geruza bat, hala ere, eta bere lodiera aldakorra da. Berez, nimbo itxurako zonalde bat da kromosferaren gainean, espikulak eta filamentoak sortzen dituena, eta denbora guztian mugimendu kaotiko bat duena. Trantsizio eskualdea ez da erraz ikusten Lurretik, baina oso ondo ikus daiteke espazio instrumentuekin argi-espektroaren zona ultramorea ikusteko gai badira.

Eguzki koroa da atmosferaren hurrengo geruza. Koroaren beheko aldea, Eguzkiaren gainazaletik gertu, 1015 m−3 eta 1016 m−3 arteko partikula dentsitatea du. Eguzki koroaren tenperatura eta eguzki-haizearena 1.000.000 eta 2.000.000 K artekoa da; hala ere, lekurik beroenetan 8.000.000 eta 20.000.000 K arteko tenperatura dago. Nahiz eta koroaren tenperaturari buruzko teoria osorik ez dagoen, badakigu beroaren parte bat berkonexio magnetikoaren ondorio dela. Koroa Eguzkiaren atmosfera hedatua da, Eguzkiak berak fotosferaren barruan duen bolumena baino handiagoa. Espazio interplanetariora jaurtitzen den plasma zatiari eguzki-haize deritzo.

Heliosfera Eguzkiaren kanpoko atmosferaren atala da, eguzki-haizearen plasmak okupatzen duen eremua. Eguzkiaren kanpoko geruza izanik, bere definizioan eguzki-haizea Alfvén uhinak baino azkarrago bilakatzen diren eremuaren ondoren dagoena da, hau da, eguzki-haizea superalfvéniko bilakatzen den eremua. Eguzkiaren 20 erradiotan hasten da, 0,1 UAra. Heliosferako turbulentzia eta indar dinamikoek ezin dute eguzki-koroaren itxura aldatu, informazioa bakarrik Alvén uhinen abiaduran bidaiatu dezakeelako. Eguzki-haizeak jarraikortasunez egiten du ihes Eguzkitik heliosferan barrena, Eguzkiaren eremu-magnetikoari egitura espiral bat emanez, heliopausarekin talka egiten duen arte, Eguzkitik 50 UAra. 2004an Voyager 1 zunda heliopausa gisa identifikatu zen talka batetik igaro zen. 2012an izpi kosmikoen kolisioak gora zihoazela detektatu zuen, eta eguzki-haizearen partikula energetikoen beherakada nabarmena zela; uste denez, zundak jada heliopausa gainditu du eta izarren arteko eremuan dago.

Energia-altuko gamma izpi fotoiak fusio-erreakzioen ondorioz sortzen dira Eguzkiaren nukleoan, baina oso azkar xurgatzen ditu eguzkiaren plasmak zona erradiatiboan, normalki milimetro batzuk bidaiatu ostean. Jaulkipen berria gertatzen da ausazko norabidean, eta normalki energia baxuago batean. Emisio eta xurgapen sekuentzia honekin, denbora handia behar du erradiazioak Eguzkiaren gainazalera iristeko. Estimazioek diote fotoi batek 10.000 eta 170.000 urte artean behar dituela Eguzkitik ateratzeko. Alderantziz, neutrinoek 2,3 segundo baino ez dituzte hartzen kanpora ateratzeko; neutrinoak energia produkzio osoaren % 2 baino ez dira. Eguzkian energia garraioak oreka termodinamikoak dauden fotoiak behar dituelako, Eguzkian energia garraioak oraindik denbora gehiago behar duen prozesua da, 30.000.000 urte inguru. Hau da Eguzkiak beharko zukeen denbora berriro ere oreka itzultzeko, baldin eta bere nukleoan dauden energia sorkuntza baldintzak bat-batean aldatuko balira.

Nukleoan ematen diren fusio erreakzioek neutrinoak askatzen dituzte ere, baina fotoiek ez bezala, ez dute, normalean, materiarekin elkarrekintzarik. Neutrino gehienak gai dira azkar ateratzeko Eguzkitik kanpora. Denbora luzez Eguzkitik ateratzen diren neutrinoen neurketa aurretik pentsatutakoa baino askoz baxuago izan da. 2001ean diskrepantzia hau konpondu zen, neutrinoen oszilazioaren efektua aurkitu ostean: Eguzkiak teoriak aurresandako neutrino kopurua jaulkitzen du, baina neutrinoek horien  ez zituzten detektatzen, euren zaporea aldatu zelako detektatu ziren unerako.

Eguzkiak eremu magnetiko bat du bere gainazalean zehar aldatzen dena. Bere eremu polarrak 1-2 gauss ditu, 3.000 gauss dituen bitartean eguzki-orban deitzen diren egituratan eta 10 eta 100 gauss artean eguzki protuberantziatan. Eremu magnetikoa ere denbora eta kokapenaren arabera aldatzen da. Ia periodikoa den 11 urteko ziklo bat da bariaziorik ezagunena; ziklo horretan eguzki-orbanen kopurua handitu eta desagertzen dira.

Eguzki-orbanak fotosferan dauden ilunguneak dira, eta eremu-magnetikoaren kontzentrazioaren ondorio dira. Eremu magnetikoaren ondorioz Eguzkiaren barrutik datozen konbekzio korronteak ezeztatzen dira, eta ez dira gainazalera iristen. Ondorioz, eguzki-orbanak inguruan duten fotosfera baino hotzagoak dira, eta horregatik dira ere ilunagoak. Eguzki orbanen minimoan orban gutxi daude, eta batzuetan bat ere ez da ikusten. Agertzen direnak latitude altuetan egiten dute. Eguzki-zikloa maximora iristen denean, orbanak ekuatoretik gertuago egoteko joera dute, Spörerren legea deitzen den fenomenoa. Eguzki-orbanik handienek milaka kilometroko zabalera izan dezakete.

Eguzki-orbanen ziklo horiek 22 urte irauten dituen Babcock-Leighton ziklo baten erdia dira. Ziklo hori dinamoaren ereduarekin lotuta dago, sistema toroidal eta poloidalaren arteko elkarrekintza konplexu baten ondorioz. Bi indar magnetiko horien arteko aldeak 11 urteko zikloak eratzen ditu eguzki orbanetan, eredu sinplifikatu batean Eguzkiaren polaritatearen aldaketei dagokio.

Eguzkiaren eremu magnetikoa izarraren eremutik askoz harago hedatzen da. Argindara eroan dezakeen eguzki-haizearen plasmak Eguzkiaren eremu-magnetikoa eroaten du espaziora, planeten arteko eremu magnetiko deitzen dena sortuz. Magnetohidrodinamika ideal deitzen den aproximazio batean, plasma partikulak eremu magnetikoaren lerroetan zehar mugitzen dira. Ondorioz, eguzki-haizea kanporantz mugitzen da eta planeten arteko eremu magnetikoa atzeratzen du.

Eguzkiaren eremu magnetikoak hainbat efektu eragiten ditu, kolektiboki eguzki-jarduera edo eguzki-ziklo deitzen direnak. Eguzki-erupzioak eta koroa-masaren eiekzioak eguzki-orban taldeekin lotuta gertatu ohi dira. Aldakorrak diren eguzki-haize korronte oso azkarrak jaulkitzen dira eguzki-koroko zuloetatik fotosferako gainazalera. Eiekzioek zein eguzki-haize azkarrek plasma igortzen dute planeten-arteko eremu-magnetikora eta Eguzki-sistemaren kanpoalderantz. Eguzki-jarduera horren eraginak Lurrean ikus daitezke, adibidez aurora polarrekin edo latitude altuetan irrati komunikazioak eta argindarra etenez. Uste denez, eguzki-jarduerak paper garrantzitsua izan zuen Eguzki-sistemaren osaeran eta eboluzioan.

Eguzki-zikloen orbanen modulazioarekin batera espazioko eguraldiaren modulazioa ere badator; Lurraren inguruan dauden satelite artifizialek, adibidez, kalteak izan ditzakete.

Epe luzetan ematen diren eguzki-orban kopuruen aldaketak harremana izan dezake, zientzialari batzuen arabera, epe luze horietako eguzki-erradiazioen aldaketarekin; honek, Lurreko kliman influentzia handia izan lezake. Adibidez, XVII. mendean, eguzki-zikloa hainbat hamarkadaz guztiz gelditu zela ematen du; eguzki-orban oso gutxi ikusi ziren denbora horretan, Maunder minimoa izena eman zaion epea. Epe hori Izotz Aro Txikiarekin bat egin zuen, Europan oso tenperatura baxuak izan ziren garaia. Lehenagoko minimo batzuk ere aurkitu izan dira zuhaitzen eraztunak aztertzen, eta badirudi tenperatura baxuekin bat egiten dutela.

Azken aldian egindako teoria baten arabera, nukleoaren magnetismoan dauden ezegonkortasunek hainbat fluktuazio sortzen dituzte 41.000 edo 100.000 urtero. Honek azalpen hobea eman diezaioke izotz aroei Milankovitxen zikloek baino.

Eguzkiak bere bizitza egonkorraren erdia egin duela kalkulatzen da. Ez da dramatikoki aldatu azken 4.000 milioi urtetan, eta nahiko egonkor mantenduko da hurrengo 5.000 milioi urtetan ere. Hala ere, bere nukleoan dagoen hidrogenoaren fusioa amaitzen denean, Eguzkiak aldaketa dramatikoak izango ditu, bai barnealdean zein kanpoaldean ere.

Eguzki sistema orain dela 4.657 milioi urte sortu zen molekula laino baten eskualde oso baten kolapso grabitazionala dela eta Hasierako laino honek hainbat argi-urteko tamaina izango zuen, eta hainbat izarren jaiolekua izango litzateke. Molekula lainoetan ohikoa denez, gehiengoa hidrogenoa zen, helio kopuru nabarmen batekin, eta aurreko izarren hautsetik etorritako elementu astunagoen kopuru txikiekin. Eguzki-sistema osatuko zuen eskualdeari Eguzki-aurreko nebulosa izena ematen zaio. Eskualde honek kolapsoa izan zuenean, momentu angeluarraren kontserbazioaren ondorioz biraketa azkarrean sartuko zen. Zentroa, masa gehiena metatu zen gunea, geroz eta beroago zegoen, inguruan zuen disko baino nabarmen beroago. Uzkurtzen ari zen hodeiaren biraketa azkartzen zoan heinean, lauago egiten hasi zen, disko protoplanetario bat eratuz, gutxi gorabehera 200 UA zituena, protoizar bero eta dentso batekin bere erdialdean. Planetak disko honen akrezioz sortu ziren, grabitazio indarrak hautsa eta gasa elkartzen joan ahala, gorputz geroz eta handiagoa sortzeko elkartuz. Masaren kopururik handiena zentroan kontzentratuko zen, eta grabitazio eta presioaren indarrez hodeiak bero nahikoa sortuko zuen fusio nuklearra eman ahal izateko. Hori izan zen Eguzkiaren jaiotza.

Eguzkia sekuentzia nagusiarenerdi bidean dago, gutxi gorabehera. Fase honetan hidrogenoa helioan bilakatzen da bere nukleoan ematen diren erreakzio nuklearren ondorioz. Segundo bakoitzean lau milioi tona materia energian bilakatzen dira Eguzkiaren nukleoan, neutrinoak eta eguzki erradiazioa sortuz. Abiadura horretan, Eguzkiak Lurraren masa baino 100 aldiz gehiago eraldatu ditu energian, hau da, Eguzkiaren masa osoaren % 0,03. Eguzkiak beste 10.000 milioi urte emango ditu sekuentzia nagusiko izar gisa. Eguzkia beroago egiten joango da denbora honetan zehar, nukleoan dauden helio atomoek bolumen txikiagoa betetzen dutelako fusionatu gabeko hidrogeno atomoek baino. Nukleoa, beraz, hondoratzen ari da, Eguzkiaren kanpo geruzak zentrotik gertuago jartzen eta, beraz, grabitazio indarraren efektua handituz, koadroaren alderantzizko legearen ondorioz. Indar handiago honek presioa handitzen du nukleoan, baina horrek fusio abiaduran aldaketa ekartzen du, nukleoa hedatuz. Prozesu honek nukleoaren fusio abiadura azkartzen du, dentsoago bilakatuz. Pentsatzen da Eguzkia % 30 distiratsuagoa dela orain dela 4.500 milioi urte baino. Gaur egun, % 1 handitzen da distira 100 milioi urtero.

Eguzkiak ez du masa nahikorik supernoba baten gisa lehertzeko. Horren ordez, sekuentzia nagusia utziko du hemendik 5.000 milioi urte inguru eta erraldoi gorri batean bilakatuko da. Erraldoi gorri gisa, Eguzkia hazi egingo da Merkurio, Artizarra eta, ziurrenik, Lurra irentsiz.

Erraldoi gorri bilakatu aurretik ere, Eguzkiaren distira bikoiztuko da, eta Lurrak jasoko duen eguzki-argia Artizarrak gaur egun jasotzen duenaren parekoa izango da. Behin nukleoko hidrogenoa agortuta, hemendik 5.400 milioi urtera, Eguzkia hedatuko da azpierraldoi fasera, eta bere tamaina bikoiztuko du astiro, 500 milioi urte inguruko tartean. Ondoren, askoz azkarrago hedatuko da beste 500 milioi urtez, gaur egun dena baino 200 aldiz handiagoa eta ehunka aldiz distiratsuago eginez. Momentu horretan hasiko da erraldoi gorriaren fasea, non Eguzkiak beste 1.000 milioi urte igaroko dituen eta bere masaren herena galduko duen.

Eguzkiaren erraldoi gorriaren fasearen ostean 120 milioi urte inguru geratzen zaizkio Eguzkiari, baina gertakari ugari emango dira. Lehenengo eta behin, nukleoa, helio degeneratuz betea dagoena, bortizki eztanda egingo du, helio flash deituriko fenomenoarekin. Une horretan nukleoaren % 6 baina Eguzkiaren masaren % 40 karbonoan bilakatuko da minutu batzuetan, alfa-hirukoitz prozesuaren bidez. Eguzkia, ondoren, gaur egungo tamaina baino 10 aldiz txikiagoa egingo da, baina 50 aldiz distiratsuago, gaur egungo tenperatura baino baxuagoarekin. Une horretan multzokatze gorria edo adar horizontalera iritsiko da, baina Eguzkiaren masa duen izar batek ez du bidea egingo urdinerantz adar horizontalean. Horren ordez, handitzen doa, pixkanaka, eta distiratsuago egiten hurrengo 100 milioi urtetan nukleoko helioa erretzen duen bitartean.

Helioa amaitzen denean, Eguzkiak hidrogenoarekin izandako espantsio bera egingo du, baina oraingoan askoz azkarrago, eta Eguzkia oraindik handiago eta distiratsuago bilakatuko da. Honi adar asintotiko erraldoi deitzen zaio, eta Eguzkiak hidrogenoa erreko du geruza batean eta helioa sakonagoko beste geruza batean. 20 milioi urte emango ditu adar asintotiko erraldoian, eta Eguzkia geroz eta ezegonkorragoa izango da, masa azkar galduz eta pultsu termalekin bere tamaina eta argitasuna handituz mende batzuetan 100.000 urtero inguru. Pultso termal horiek geroz eta bortitzagoak eta handiagoak izango dira, eta azkenek gaur egun duen distira baino 5.000 aldiz gehiago emango dute, eta tamaina Lurraren distantzia gaindituko du. 2008an garatutako eredu baten arabera, Lurraren orbita geroz eta txikiagoa izango da mareen indarren ondorioz, eta ebentualki kromosferaren eragina dela eta, eta beraz Eguzkiak guztiz jango du erraldoi gorri adarreko fasean. Milioi bat eta 3,8 milioi urte lehenago Artizarrak eta Merkuriok prozesu bera izango zuten. Ereduak aldakorrak dira masa galderaren abiadura eta kopuruaren arabera. Ereduek erakusten dute masa galdera handiagoarekin erraldoi gorri adarrak izar txikiago eta ez hain distiratsuak sortzen dituela; gaur egungoa baino 2.000 aldiz distiratsuago eta 200 aldiz handiago. Eguzkiarentzat lau pultsu termal aurreikusten dira bere kanpo geruza guztia galdu baino lehen eta berriro ere nebulosa planetario bat sortzen hasi arte. Fase honen amaieran, 500.000 urte inguru irauten duena, Eguzkiak gaur egun duenaren masa erdia izango du.

Adar asintotiko erraldoiaren osteko fasea oraindik ere azkarragoa da. Argitasuna konstantea izaten hasiko da eta tenperatura handitzen joango da, Eguzkiak jaurti duen masaren erdi hori ionizatuz nebulosa planetario batean. Nukleo biluziak 30.000 Kelvineko tenperatura izango du. Nukleo biluzi horrek, nano zuri bat, 100.000 Kelvineko tenperatura izangodu eta gaur egungo Eguzkiaren %54,05eko masa izango duela kalkulatzen da. Nebula planetarioa 10.000 urtetan desegingo da, baina nano zuriak bilioika urte iraungo du nano beltz hipotetiko batean desegin arte.

Eguzkia Esne Bidean kokaturik dago, 100.000 argi-urte inguruko diametroa duen galaxia espiral barratu bat. Esne Bidean 100.000 milioi izar daude. Eguzkia Esne Bidearen kanpoko espiraletako baten adarrean dago, Orionen Besoa gisa ezagutzen dena. Eguzkia Zentro Galaktikotik 25.000 eta 28.000 argi-urte ingurura dago, eta 220 kilometro segundoko abiaduran mugitzen ari da bere orbitan. 225-250 milioi urtero orbita oso bat egiten du. Bira honi urte galaktiko izena ematen zaio. Eguzkiaren apexa, hau da, Eguzkiak espazio interestelarrean duen ibilbidearen norabidea, Hercules konstelaziotik gertu dago, gaur egun Vega izarrak duen norabidean. Ekliptikaren planoak plano galaktikoarekiko 60ºko angelua osatzen du.

Eguzkiak Esne Bidean duen posizioak biziaren eboluzioan garrantzia izan duela uste da. Bere orbita ia zirkularrak adar espiralen abiadura ia berbera du eta, beraz, gutxitan gurutzatzen du beso horietako bat. Beso espiralak supernoben kontzentrazio guneak dira, baita desegonkortasun grabitazionalena eta erradiazioarena, baina Eguzki-sistemak gutxitan jasan ditu horiek eta, horregatik, Lurrak bizitza mantendu ahal izan du denbora luzez. Esne Bidearen zentrotik urrun egoteak ere egonkortasuna eman dio bizitzari, grabitate, erradiazioa eta partikulen erasoa ekidin duelako.

Eguzkia Izarrarteko Hodei Lokalean kokaturik dago. Uste da G-Hodeiaren auzoan dagoela, baina ez dakigu Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalaren parte den, edo azken hau G-Hodeiarekin batera dagoen eremuan ote dagoen. Izarrarteko Hodei Lokala hodei dentsoagoa duen eremu bat da, Burbuila Lokala deitzen den eremu nahiko hutsaren barruan, 300 argi-urte inguru dituen hutsune moduko bat. Burbuilaren barruan tenperatura altuko plasma dago, eta horregatik supernobak gertatu direla pentsatzen da.

Eguzkitik hamar argi-urtera erlatiboki izar gutxi daude. Gertuena Alpha Centauri izar-sistema hirukoitza da, Eguzkitik 4,4 argi urtera. Alpha Centauri A eta B elkarrekiko gertu dagoen Eguzkiaren tamaina antzeko bikote bat da, Proxima Centauri nano gorri bat da, bikotearengandik 0,2 argi-urtera orbitatzen duena. 2016an bizitzarako gai izan daitekeen exoplaneta bat aurkitu zen Proxima Centaurin, Proxima Centauri b izena eman zaiona, Eguzkitik gertuen dagoen exoplaneta. Hurrengo izarrik gertuenak Barnarden izarra (5,9 au), Wolf 359 (7,8 au) eta Lalande 21185 (8,3 au) dira.

Gertuen dagoen izarrik handiena Sirius da, sekuentzia nagusiko izar bat, Eguzkitik 8,6 argi urtera eta bere masaren bikoitza duena. Siriusen inguruan Sirius B izeneko nano zuri bat dago orbitan. Gertuen dagoen nano marroia Luhman 16 sistema bitarra da, 6,6 argi urtera. Hamar argi urtera dauden izarren artean Luyten 726-8 nano gorriaren sistema dago (8,7 au) eta Ross 154 nano gorri bakartia (9,7 au). Eguzkiaren antzekoa den izar bakartirik gertuena Tau Ceti da, 11,9 argi urtera. Eguzkiaren masaren % 80 du eta bere argitasunaren % 60. Planeta baten masa duen objektu librerik gertukoena WISE 0855-0714 da, Jupiterrek baino 10 aldiz masiboagoa den planeta (7 au).

Eguzkiak Lurrean duen efektu ikaragarria historiaurretik ezagunak izan dira, eta Eguzkia jainko gisa hartu izan da kultura askotan.

Eguzkiaren jainko eta jainkosek paper garrantzitsua jokatzen dute erlijio askotan eta munduko mitologiak ezberdinetan. Antzinako sumertarrek uste zuten Eguzkia Utu () zela, justiziaren jainkoa eta Inannaren anaia (), Zeruaren Jainkosa, Artizarrarekin lotzen zena. Beranduago Utu ekialdeko herri semitikoen Shamash jainkoarekin lotu zen Utu jainko-laguntzaile gisa eraldatu zen, arazoetan zeudenei laguntza ematen ziena; ikonografian bizar luzearekin eta zerra batekin irudikatzen da, justizia eskaintzen duen pertsonaia gisa.

Antzinako Egiptoko IV. dinastiaren ondoren, Eguzkia gurtzen hasi ziren Ra jainko gisa (𒊑𒀀 edo 𒊑𒅀 gisa idazkera kuneiformean eta  gisa egiptoar idazkera hieroglifikoan). Belatz baten burua eguzki-disko baten gainean eta suge batez inguratuta marrazten zen. Egiptoko Inperio Berrian Eguzkia kakalardo pilotagilearekin lotzen hasi zen, gorotzekin sortzen zituen pilotek Eguzkiaren zuten antza zela eta. Aten eguzki-diskoaren forman berriro ere agertu zen Amarna Periodoan; garai horretan Akenaton araoiak Eguzkia izendatu zuen jainko nagusi edo bakarra.

Aitzinindoeuroparren erlijioan eguzkia *Seh2ul jainkosarekin adierazten zen. Jainkosa honen deribatuak agertzen dira hainbat indoeuropar hizkuntzatan, adibidez antzinako eskandinavieraz Sól, sanskritoko Surya, galozko Sulis, lituanierako Saulė, eslavierako Solntse. Antzinako greziako erliijioan eguzkia Helios jainkoarekin lotzenzen, baina baliteke antzinagoko emakumezko eguzki jainkosa bat egotea, Helena Troiakoan jasotzen dena. Beranduago Helios Apolorekin sinkretizatu zen.

Euskal mitologian Eguzki Amandrea Amalurren alaba zen. Eguzkiak ezaugarri femeninoak zituen abesti ezberdinak jaso dira, adibidez Eguzki amandrea / juan da bere amagana / bihar etorriko da / Denpora ona bada. Eguzkia gurtzeko eguzki-loreak jarri dira Euskal Herriko ateetan.

Biblian «Zuzentasunaren Eguzkia» edo «Justiziaren Eguzkia» agertzen da aipatua Malakiasen liburuan (). Aipamen horrek, kristau batzuen ustez Jesukristoren etorrerari, Mesiasari egingo lioke erreferentzia. Antzinako Erroman igandea zen Eguzkiaren eguna. Judu jatorrikoak ez ziren kristauek egun hau hartu zuten sabbata egiteko egun gisa. Eguzkiaren argiaren ikurra izan zen kristauek paganismotik hartutako elementuetako bat, ziurrenik tradizio judutik ez datorren elementu nagusia. Paganismoan Eguzkia biziaren iturria zen, gizateriari beroa eta argitasuna ematen zion argizagia. Erromatarren artean ohikoa zen errezoak egitea eguzkiaren irteerarekin, eta lehen argi-izpiak jasotzen saiatzea. Neguko solstizioaren ospakizuna Erromako kulturaren parte zen, garaitu gabeko Eguzkia gurtzen zen gaia (Sol Invictus). Jai hau kristau ohituretara Eguberri gisa igaro da. Kristauen elizak ere Eguzkia ateratzen deneko punturantz lerrokatu dira, kongregazioa egunsentirantz errezatzeko helburuarekin.

Azteken eguzki-jainkoa Tonatiuh zen, normalki ezkutua eta geziak heltzen marrazten zena, eta giza sakrifizioaren praktikarekin oso lotuta zegoen. Amaterasu eguzki-jainkosa Xintoismoaren jainkorik garrantzitsuena da, eta Japoniako enperadore guztien arbasoa dela esaten da.

Eguzkia gurtu duten kultura asko egon dira giza historian zehar. Gizakiak Eguzkiaren inguruan izan zuen lehen ezagutza, eta garrantzitsuena, da Eguzkia zeruan dagoen objektu distiratsu bat dela, eta bera ortzi-mugatik gora dagoenean eguna dela eta ez dagoenean gaua. Antiznarokokultura askotan Eguzkia eguzki-jainko bat edo bestelako entitate supernatural bat zela uste zuten. Eguzkia gurtzea jarduera zentrala zen Antzinako Egiptoko biztanleentzat, Inkentzat edo Aztekentzat. Hinduismoa bezalako erlijioetan Eguzkia oraindik ere jainkotzat hartzen da. Antzinaroko monumentu asko eguzkiarekin lerrokatzeko eraiki ziren; adibidez, hainbat megalitok zehaztasunez markatzen zuten udako eta neguko solstizioak. Horren adibidez dira Nabta Playako megalitoak, Egipton, Mnajdra Maltan edo Stonehenge Ingalaterran; Newgrange, gizakiak historiaurrean sortutako mendixka bat Irlandan, neguaren hasiera noiz zen markatzeko eraiki zen; El Castillo piramidea, Chichén Itzán (Mexiko) udaberriko zein udazkeneko ekinoziotan igotzen ari den suge baten itzala irudikatzeko egina dago.

K.a. 1. milurtekoan, Babiloniako astronomoek ikusi zuten Eguzkiaren mugimendua ekliptikan zehar ez zela uniformea, baina ez zuten jakin zergatia bilatzen; gaur egun badakigu Lurrak Eguzkiaren inguruan duen mugimendu eliptikoaren ondorio dela, eta Eguzkia azkarrago mugitzen dela Eguzkitik gertuago dagoenean perihelioan eta geldoago urrunago dagoenean afelioan.

Eguzkiaren inguruko azalpen zientifiko eta filosofiko bat eman zuen lehen pertsonen artean Anaxagoras greziar filosofoa egon zen. Heliosen gurdia baino Eguzkia metalezko suzko bola erraldoi bat zela proposatu zuen, Peloponesoa bera baino handiagoa, eta Ilargiak ematen zuen argia Eguzkiaren argiaren isla baino ez zela. Heresia hau irakasteagatik kartzelara sartu zuten eta heriotza zigorra jaso zuen, nahiz eta beranduago askatu zuten Periklesen interbentzioaren ondorioz. Eratostenesek K.a. III. mendean estimatu zuen Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia «400 miriada eta 80000 estadiokoa» zela, baina itzulpena oso zaila duen terminoa da: izan daiteke 4.080.000 estadio (755.000 kilometro) edo 804.000.000 estadio (148 milioi edo 153 milioi kilometro artean); azken balioa zehatza da ehuneko txiki batzuetako akatsarekin. I. mendean, Ptolomeok estimatu zuen distantzia Lurraren erradioa baino 1.210 aldiz handiagoa izan beharko zela, gutxi gorabehera 7,71 milioi kilometro.

Eguzkia Unibertsoaren zentroa dela eta planetek inguruan biratzen dutenaren teoria heliozentrismoa da. Aristarko Samoskoak proposatu zuen, lehen aldiz, K.a. III. mendean, eta ondoren Seleuko Seleuziakoak babestu zuen. Ikuspuntu hau XVI. mendean eredu matematiko batekin defendatu zuen, modu zehatzagoan, Nikolas Kopernikok.

Txinako astronomoek, Han dinastian (K.a. 206–220) zehar lehen aldiz eguzki-orbanak ikusi zituzten, eta euren erregistroa mendeetan zehar egin zituzten. XVII. mendearen hasieran teleskopioa askatu zuenean Thomas Harriot, Galileo Galileik eta beste astronomo batzuek eguzki-orban hauek zehatzago ikusteko aukera izan zuten. Galileok proposatu zuen orban horiek Eguzkiaren azalean zeudela, eta ez zirela Lurraren eta Eguzkiaren artean igarotzen ziren objektu txikiak.

Al-Battani arabiar astronomoak aurkitu zuen Eguzkiak bere apogeoan (Eguzkiak atzeko izar finkoekiko duen posizioa) duen norabidea aldatzen dela. Ibn Yunusek Eguzkiaren 10.000 sartze ikusi zituen bizitza osoan zehar astrolabio bat erabilita.

Eguzkia aztertzeko diseinatutako lehenengo satelite artifizialak NASAren Pioneer programako 5, 6, 7, 8 eta 9 izan ziren, 1959a eta 1968 artean espazioratu zirenak. Satelite hauek Eguzkiaren inguruan biratzen ziren, Lurraren distantzia antzekora, eta Eguzkiaren haizeen zein eremu magnetikoaren lehen neurketak egin zituzten. Pioneer 9 misioa bereziki luzea izan zen, 1983ko maiatzera arte.

Japoniak 1991an Yohkoh (Eguzki-izpi) satelitea jaurti zuen, X-izpien uhin-luzeran eguzki-erupzioak aztertzeko. Misio honetako datuei esker zientzialariek hainbat erupzio mota aztertu ahal izan zituzten, eta demostratu zuten jarduera maximoko eskualdeetatik urrun zeuden koroak eremuak uste baino askoz dinamikoak eta aktiboagoak zirela. Yohkoh eguzki-ziklo oso bat aztertu zuen, baina standby egoeran jarri zen 2001eko eguzki-eklipse batek Eguzkiarekin zuen lotura hautsi zuenean. 2005ean suntsitu zen atmosferan sartu ostean.

Orain arte eguzki-misiorik garrantzitsuenetako bat Solar and Heliospheric Observatory (SOHO) izan da, Europako Espazio Agentziak eta NASAk elkarrekin 1995eko abenduaren 2an jaurti zutena. Hasieran bi urteko misioa zen, baina 2012ra arte hedatu zen. Hain izan da baliagarria, ezen beste jarraipeneko misio bat diseinatu zen, Solar Dynamics Observatory izenekoa, 2010eko otsailean hasia. Lurraren eta Eguzkiaren arteko Lagrangeren puntuan kokatuta (puntu bat non bi objektuen erakarpen grabitatorioa berdina den), SOHOk uhin-luzera askotako Eguzkiaren jarraipena egin du hasieratik. Eguzkiaren behaketa zuzenaz gain, SOHOk hainbat kometa aurkitu ditu, horietako asko Eguzkiaren ondotik pasatzean guztiz suntsitzen diren kometa txikiak.

Orain arte aipatutako satelite eta zunda guztiak ekliptikaren planotik aztertu dute Eguzkia, beraz detaile handiarekin ekuatoreko eskualdeak baino ez dira ikertu. Ulysses zunda 1990an jaurti zen Eguzkiaren eskualde polarrak aztertzeko. Lehenengo Jupiterreraino joan zen, eta bertan orbita aldatu eta ekliptikatik ateratzeko abiadura hartu zuen. Ulyssesek bere orbita egokia hartu zuenean eguzki-haizea eta eremu-magnetikoa aztertzeari ekion zion; haizea goiko latitudeetan 750 kilometro segundoko abiaduran mugitzen zela ikusi zuen, uste zena baino gutxiago, eta latitude altuetatik ateratzen ziren uhin magnetiko handiak zeudela ere, izpi kosmikoak barreiatzen zituztenak.

Fotosferak elementuen ugaritasuna ondo ezagutzen da, batez ere espektroskopia ikerketak direla eta, baina Eguzkiaren barnealdearen konposizioa ez da ondo ezagutzen. Eguzki-haizeen lagin bat hartu zuen misioa diseinatu zen, Genesis izenekoa, material horren konposaketa zuzenean neurtu ahal izateko.

Solar Terrestrial Relations Observatory (STEREO) misioa 2006ko urrian hasi zen. Bi satelite berdin jaurti ziren orbitara, beti euren arteko distantzia handituz Lurra atzean utziz. Horrela, irudi estereoskopikoak lor daitezke eta Eguzkian ematen diren hainbat fenomeno hiru dimentsiotan ikertu.

Eguzkiaren argia begi hutsez ikusteak mina sor dezake; hala ere, denbora tarte labur batez begiratzea ez da arriskutsua begi-ninia dilataturik ez badago. Eguzkia zuzenean begiratzen bada fosfeno izeneko artefaktu bisualak sortzen dira, eta denbora laburreko itsutasuna. 4 miliwatt igortzen dira ere zuzenean erretinara, berotzen eta distira horri modu egokian erantzun ezin dioten begietan kalteak sortuz. Eguzkiaren argi ultramoreak begien horitzea dakar urteen poderioz, eta uste denez begi-lausoen sorreran eragiten du, baina honek ultramoreen kopuruaren araberakoa izango da, eta ez da Eguzkiari zuzenean begiratzeagatik. Eguzkia begi hutsez denbora luzez begiratzen bada argi ultramorearen eta eguzki-erredura moduko lesioak sortzen dira erretinan, 100 segundotik aurrera, bereziki UV argia indartsua den eremuetan; kondizio horiek okerrago dira gazteen begietan edo lenteak erabiltzen dituztenentzat, Eguzkia zenitean dagoenean edo oso altuera handian gaudenetan.

Eguzki-sistema da Eguzkiaren inguruan orbita ezberdinetan jirabiran dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen dituen Unibertsoaren zatia. Zentzu hertsian, Eguzkia eta bere inguruan grabitazioak itxita biratzen duten gorputzen multzoa da, eta biraketa hori zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke. Eguzkiaren inguruan zuzenean biratzen duten objekturik handienak zortzi planetak dira. Beste objektuak nabarmen txikiagoak dira, izan planeta nano edo Eguzki-sistemako gorputz txikiak. Modu ez zuzenean Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren objektuetatik, planeten ilargiak, bi planetarik txikiena den Merkurio baino handiagoak dira.

Eguzki-sistema orain dela 4.600 milioi urte sortu zen, molekula laino baten grabitazio-kolapsoaren ondorioz. Sistemaren masaren zatirik handiena Eguzkian dago eta, ondoren, geratzen denaren gehiengoa Jupiterren. Barneko lau planetak, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planeta telurikoak dira, batez ere arroka eta metalez osatuak. Beste lau planetak planeta erraldoiak dira, telurikoak baino nabarmen handiago. Bi handienak, Jupiter eta Saturno gasezko erraldoiak dira, batez ere hidrogeno eta helioz osatuak. Kanpoko bi planetak, Urano eta Neptuno izotzezko erraldoiak dira, batez ere ura, amoniako eta metanoz osatuak. Zortzi planetek orbita ia zirkularrak dituzte, ekliptika deitzen den planoa ia laua jarraituz.

Eguzki-sistemak beste objektu txikiago batzuk ere baditu. Asteroide gerrikoa Marte eta Jupiterren artean orbitatzen duten milaka objektuk osatzen dute. Objektu hauek, planeta telurikoek bezala, arroka eta metalak dituzte osagai. Neptunoren orbita igaro ondoren Kuiperren gerrikoa dago, Neptunoz haraindiko objektuz osatua. Hauek, batez ere, izotzez osaturik daude eta disko sakabanatu bat osatzen dute. Gerriko honen ostean berriki aurkitutako sednoideak daude. Populazio hauen artean dozena batzuek, eta agian hamarnaka mila objektu daude euren grabitateak biribildu dituenak. Objektu hauei planeta nano izena ematen zaie. Ezagutzen diren planeta nano batzuk Zeres asteroidea edo Platon eta Eris dira. Bi eskualde hauez gain, badira beste populazio batzuk gorputz-txikien artean sailkatzen direnak, hala nola kometak, zentauroak edo planeten-arteko hauts-hodeiak. Guzti hauek eremu ezberdinen artean bidaiatzen dute, orbita eliptiko ezberdinekin. Sei planetek, gutxienez lau planeta nanok, eta beste gorputz-txiki batzuek satelite naturalak dituzte, askotan ilargi izena hartzen dutenak Ilargia dela eta. Kanpoko lau planeta erraldoiek eraztun planetarioa dute, hautsez eta objektu txikiz osatuak.




#Article 141: Proxima Centauri (461 words)


Proxima Centauri gertuen daukagun izarra da, eguzkiaren ostean, 4.22 argi-urteko distantziara. Alpha Centauri C izenarekin ere ezagutzen da, Centaurus konstelazioan dagoelako, beste bi izarrekin Alpha Centauri sistema osatuz. Nano gorri honen diametroa eguzkiaren 1/7 da, eta bere masa ere eguzkiaren 1/7 da.

Centaurus konstelazioan kokatzen da, bere izenak Centaurusko [izarrik] hurbilena esan nahi du latinez eta 1915ean aurkitu zuen Robert Innes astronomoak. Bere itxurazko magnitude oso ahulak, 11.13, ezinezko egiten du begi hutsez ikustea. Proxima Centauri Alpha Centauri sistemako hirugarren kidea da eta sarritan Alpha Centauri C gisa izendatzen da. Bere sistemako kide den Alpha Centauri AB izar bitarra beregandik 2.18º hego-mendebaldera kokatzen da. AB sistemarengandik 12,950 UAra (Saturno Eguzkitik 10 UA ingurura dago) kokatzen da eta izar bitar haren inguruan bira oso bat emateko 550.000 urte behar ditu.

Proxima Centauri nano gorri motako izarra da, Eguzkiaren masaren zortziren bat inguru duena eta batez besteko dentsitatea Eguzkiarena halako hogeita hamahiru duena. Lurretik hurbil kokatzen denez, bere diametro angeluarra zuzenean neurtu daiteke eta jakina da bere diametroa Eguzkiarenaren zazpiren batekoa dela. Batez bestean distira oso gutxi duen izarra bada ere, Proxima izar ñirñirkari bat da eta hortaz, noizean behin distira-areagotze ikaragarriak izaten ditu aktibitate magnetikoak eraginda. Izarrak bere gorputz osoan konbekzioa eginez lortzen du eremu magnetiko bat eratzea, bere burua ñirñirkari eginez eta horren ondorioz, Eguzkiak baino indar eta tamaina askoz txikiagoa duen arren, Eguzkiak haina X izpi igortzen ditu. Proximak bere nukleoan egiten duen erregai nahasketa (konbekzioaren bidez) eta haren energia-ekoizpen baxua aintzat hartuta, sekuentzia-nagusiko izarra izaten jarraituko du hurrengo lau trilioi urtetan.

Proxima Centauri Lurretik begiratuta hegoalderantz dagoenez, soilik 27º N latitudetik hegoaldera ikus daiteke. Hala ere, esan bezala, Proxima Centauri bezalako nano gorriak ahulegiak dira begi hutsez ikusteko. Alpha Centauri A edo Bn egongo bagina ere, Proxima Centauri bost magnitudeko izar bat izango litzateke, prismatikoekin ikusteko ere zaila. Lurretik ikusita hamaika magnitudeko izar bat da eta beraz, gutxienez zortzi zentimetroko irekiera duen teleskopio bat behar da izarra behatzeko, zerua oso garbi eta ilun eta izarra ortzi-mugatik oso gora badago ere.

Proxima Centauri nano gorri bat da, izan ere, Hertzsprung–Russell diagramako sekuentzia nagusiko kide da eta M5.5 klase espektralaren baitan dago. M5.5 klasekoa izateak M motako izarren artean masarik baxuenetarikoa duela esan nahi du. Bere magnitude absolutua, hau da, hamar parsec-eko distantziara ikusita duen distira, 15.5ekoa da. Uhin-luzera guztietan duen distira Eguzkiarenaren halako % 0.17 da, baina begia sentikorrenena den uhin-luzeran Eguzkiaren distiraren %0.0056a du. Proxima Centaurik igortzen duen argiaren % 85a infragorrian egiten du. Izaera ziklikoa duen izarra ere bada.

Sekuentzia nagusiko masa baxuko izarrek masa altukoek baino batez besteko dentsitate altuagoa dute eta Proxima Centauri ez da salbuesten. Bere batez besteko dentsitatea 47.1×103 kg/m3-koa da, edo 7.1 g/cm3-koa, Eguzkiarena 1.411×103 kg/m3-koa (1.411 g/cm3) den bitartean.Dentsitatea (ρ) masa eta bolumenaren arteko zatiketaren zatidura da. Eguzkiari dagokionean, honakoa da dentsitatea:




#Article 142: Pedagogia (1209 words)


Pedagogia edo hezkuntzaren zientzia, hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Hezkuntza fenomeno konplexua izanik, pedagogiak ere maila eta ezagutza arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, banakoaren zein gizartearen ikuspegitik azter daiteke eta ondorioz, psikologiaren eta soziologiaren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan.

Bestalde, ikuspegi teoriko eta ideologiko batetik, (filosofiaren eta politikaren bitartez) zein berehalako ikuspegi praktiko batetik azter daiteke (didaktika izeneko arloa osatuz) pedagogia, modu horretan hezkuntzarako metodo eta teknika ezberdinak garatuz. Hezkuntzaren konplexutasuna estaltzeko, beste zenbait diziplina ere jasotzen ditu, hala nola antropologia, historia eta ekonomia. Pedagogiaren helburua, hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gain, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea da, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz pertsona eta gizartea garatuz. Didaktikarekin duen harremana kontrajarria da; eredu soziologiko gehienek didaktikaren alde agertzen diren arren, eredu psikologikoek pedagogia tresna onena dela uste dute, Piaget eta beste pedagogo batzuek adierazi dutenez.

Zenbait definiziotan pedagogia haur hezibidearekin, hau da, haurrak hezteko jakintzarekin, lotzen da. Hala ere, zabalduago dago pedagogia irakaskuntza ofiziorekin lotzea, irakaskuntza zentzu zabalarekin, eta ez bakarrik haurren heziketan ematen den irakaskuntzarekin. Merriam-Webter hiztegiak, esate baterako, pedagogia the art, science, or profession of teaching bezala definitzen du, hau da irakaskuntzaren arte, zientzia edo ofizioa.

 ikasleen prestakuntzaz, ebaluazioaz eta baliabideen kudeaketaz arduratzen den profesionala da. Hezkuntza arloko aditua. EHUko Pedagogia Graduko arduradunen arabera, pedagogoaren egitekoa erakunde, gizarte, kultura eta lan arloetan giza eskubideen errespetuan oinarritutako hezkuntza inklusiboa, eleanitza, komunitarioa eta pertsonen bizi osoan zeharreko gizarte-ongizateari begirakoa gauzatzera zuzenduta egongo da. Haurrek, adin ezberdinetan, beren trebetasunak adierazteko modu desberdinak dituzte, eta haurren pedagogoen betebeharra da trebetasun horiek indartzen laguntzea.

Pedagogia aurrerakoia, hezkuntza aurrerakoia bezala ere ezagutzen dena eta beste hainbat izendapen dituena (besteak beste, eskola berria, eskola aktiboa, hezkuntza berria, hezkuntza berria), mugimendu pedagogiko aurrerakoien mugimendu edo talde bat da, hezkuntza tradizionalarekin kritikoak direnak (formalismoa, autoritarismoa, lehiakortasuna sustatzea, eta memorizazioaren bidez ezagutzen transmisio hutsa izatea leporatzen diote, ikaslearentzat pasiboa eta bere interesetatik kanpokoa dena). Praktikoa, bizia, parte-hartzailea, demokratikoa, elkarlanekoa, aktiboa, motibatzailea), XIX. mendearen amaieran sortu zirenak, hurrengo mendean garatu zirenak, eta 1968ko iraultzaren testuinguru intelektualean planteatutako hezkuntza-erreformak izenekoetan nagusi bihurtu zirenak (pedagogia erreformista edo hezkuntza erreformista bezalako esamoldeak ere erabiltzen dira, eta izendapen horiek hezkuntza-erreformako legeriekin ez ezik, gizarte-erreformako proiektuekin ere lotzen dira. Hezkuntza aurrerakoiak aldi berean orokorra izateko erronka planteatzen du (hori, derrigorrezko irakaskuntzan, ongizatearen estatuaren oinarrietako bat bihurtu zen, eta integrazio mota ezberdinak suposatzen ditu) eta indibidualizatua (hau da, bakoitzaren behar espezifikoei erantzutea).

Pedagogia kritikoa korronte pedagogiko bat, hezkuntzaren filosofia bat eta mugimendu sozial bat da, Frankfurteko Eskolaren teoria kritikotik eta lotutako tradizioetatik zetozen kontzeptuak garatu eta aplikatu zituena, hezkuntzaren eta kulturaren azterketarantz.

Pedagogia kritikoak, bankuko Hezkuntzak ez bezala, uko egiten dio ezagutza politikoki neutrala delako ideiari, eta argudiatzen du irakaskuntza berez ekintza politikoa dela, irakasleak aitortu ala ez. Beraz, justizia soziala eta demokrazia ez dira irakaskuntza eta ikaskuntza ekintzen desberdinak. Pedagogia kritikoaren helburua kontzientzia kritikoaren bidez zapalkuntza askatzea da, portugesezko conscientização terminoan oinarrituta. Lortzen denean, kontzientzia kritikoak gizabanakoak bultzatzen ditu beren munduan aldaketa egitera, kritika sozialaren eta ekintza politikoaren bidez.

Pedagogia kritikoa Paulo Freire filosofo eta pedagogo brasildarrak sortu zuen, 1968ko Pedagogia del Oprimido liburuaren bidez. Ondoren, nazioartean hedatu zen, beste arlo batzuetako elementuak sartuz, hala nola teoria postmodernoa, teoria feminista, teoria postkoloniala eta queer teoria. Savianiren arabera, pedagogia kritikoak kritikotasun-irizpidetik abiatuta ulertzen dira: hau da, teoria kritikoak izango dira hezkuntzaren baldintzatzaile objektiboak hautematen dituztenak. Handik, egileak Teoria Kritiko Erreprodutibistekin lan egiten du (Bourdieuko indarkeria sinbolikoarena kasu).

Pedagogia zibernetikoa ikasleen prozesu kognitiboak kontrolatzean datza, irakasteko prozesuan. Hau zibernetikaren teorian oinarritzen da, baita matematikatik sortutako ideia eta kontzeptu batzuetan ere, Algoritmo eta Heuristika bezala ezagutzen direnak, eta arazoen konponbidean eta sormenean laguntzen duena.

Algoritmoa, zibernetikaren ikuspuntutik, garunaren auto-antolaketa prozesuaren egoera egonkorrak dira, eta Heuristika, berrelikadura positiboaren bidez lortutako egoera bat izango litzateke. Metakognizio mota bat da, norberaren pentsamendua aztertzen duena ulermen egoera berri eta hobea lortzeko eta arazoak konpontzeko.

Pedagogia Zibernetikoan, kontrola ez da zurruna eta norabide bakarrekoa irakaslearengandik ikaslearengana, azken horrek eginkizun aktiboa baitu bere esperientzia eta hautapenetatik abiatuta. Badago autodidaktismo moduko bat non sormen mentalerako espazio bat egon behar den. Izan ere, pedagogia hori zibernetikaren teorian oinarritzen da: informazio-fluxuaren azterketan, eta sistema bat norabide jakin batean erregulatzen du, gure kasuan ikaslearen eta irakaslearen artean (baina baita alderantzizko norabidean ere, ikaslearen erantzunak ikasiz eta berarengandik ikasiz), ikaskuntza kontrolatzeko.

Ezagutza transmititzeko metodo eraginkorra izaten saiatzen da, ikaskuntza algoritmoen bidez erregulatuz eta ikasle berak prozesu hori kontrolatzea bilatuz. Irakaslea kanpoko baldintzak antolatzen saiatzen da, ikasleak ikaskuntza-prozesuan aktiboki parte hartuz ikas dezan. Azken helburua da ikasleak berak kontrolatzea bere ikaskuntza: pentsatzen ikastea eta haren bidez ikastea. Zenbat eta azkarrago lortu helburu hau, hobe da.

Baina helburua ez da ezagutza transmititzea bakarrik, baita jarrerak, erantzukizuna, ontasuna ere, jarduera motak (irakurketa, idazketa, kalkulu aritmetikoak, hainbat motatako arazo praktiko eta intelektualen soluzioa) garatzeko ohitura zorrotzak. 

Pedagogia honek ez du Pedagogia tradizionala ordezkatzen, baina posible egiten du, zerbaiten ezagutza izatea baita, ez du esan nahi behar bezala aplikatzen denik, ezagutzaren edozein arlorekin gertatzen den bezala (Pedagogian bertan). Dagoeneko erakutsi du eraginkorra dela hainbat hezkuntza-arlotan, hala nola geometrian, gramatikan eta Errusian duen hizkuntzaren ortografian, eta lortu zituzten emaitzak oso pozgarriak izan ziren, bere hitzetan:

Fisikan eta Matematikan arazoak konpontzeko algoritmoa ere garatu da.

Pedagogiaren eraketaren historia eta hezkuntzarekin duen harremana hobeto ulertzeko, Immanuel Kant, Durkheim eta Alemaniako idealismoak elementu garrantzitsu batzuk ematen dituzte. Alde batetik, Kantek diziplina zientifikoa, teorikoa eta praktikoa egitea proposatzen du, praktika zehatzei buruzko printzipioetan, esperimentazioan eta hausnarketetan oinarrituta. Durkheimek, aldiz, 1902an, Sorbonnen, Frantzian, Hezkuntzaren zientziari buruzko lehen ikasturtea inauguratu zuenak, hau aipatzean, Pedagogiaren materia dela adierazten du, eta ezinbestekoa da jakintza bat eraikitzea arau metodologikoen inplementazioaren bidez, ezagutza horren izaera zientifikoa bermatzen duen jarrera positibista. Hegelek eta Alemaniako idealismoak, berriz, pedagogiari estatus garrantzitsuago bat ematen diote, giza existentziari zentzua emateko gai dena, Pedagogia transzendente eta idealistaren aurrekariak direlarik.

 Pedagogia kritikoa ikuspegi pedagogikoa zein gizarte-mugimendu zabalagoa da. Pedagogia kritikoak onartzen du historiak inpugnatu eta moldatzen dituela hezkuntza-praktikak, eskolak ez direla politikoki neutralak eta irakaskuntza politikoa dela. Ikasketa-planari, diziplina-praktikei, ikasleen probei, testuliburuen hautaketari, maisuak erabilitako hizkuntzari eta gehiagori buruzko erabakiek boterea ahaldundu edo kendu diezaiekete ikasleei. Onartzen du hezkuntza-praktikek ikasle batzuei laguntzen dietela beste batzuen aldean, eta praktika batzuek ikasle guztiei egiten dietela kalte. Onartzen du, halaber, hezkuntza-jardunbideek, askotan, ahots eta ikuspegi batzuk errazten dituztela, beste batzuk baztertzen edo baztertzen dituzten bitartean. Aztertutako beste alderdi bat irakasleak ikasleengan duen boterea eta honen inplikazioak dira. Helburua ikasleak herritar aktibo eta konprometitu bihur daitezen gaitzea da, beren bizitza eta komunitateak aktiboki hobetu ahal izan ditzaten.

Praktika pedagogiko kritikoek ikasgelako ikasleen ezagutza eta perspektibak barne har ditzakete, eskolaren eta, oro har, komunitatearen arteko loturak egin ditzakete, eta arazoak plantea diezazkiekete ikasleei, bereganatutako ezagutzak eta ulermena zalantzan jartzera bultzatzen badituzte. Ikasleei arazoak planteatzearen helburua beren arazoak planteatzen hastea da. Maisu-maistrek autoritate-posizioa aitortzen dute, eta autoritate hori erakusten dute ikasleei laguntzen dieten ekintzen bidez.

Ikaskuntza dialogikoa: Ikaskuntza dialogikoa elkarrizketaren bidez egiten den ikaskuntza da. Normalean berdintasunezko elkarrizketaren emaitza da; beste hitz batzuetan esanda, pertsona ezberdinek baliozkotasun-aldarrikapenetan oinarritutako argudioak ematen dituzten elkarrizketa baten ondorioa, eta ez botere-aldarrikapenetan oinarritutakoak.

Ikaslea ardatz duen ikaskuntza: Ikaslea ardatz duen ikaskuntzak, ikaslea ardatz duen hezkuntza gisa ere ezagutzen denak, irakaslearen eta ikaslearen arteko irakaskuntzaren ikuspegia aldatzen duten irakaskuntza-metodoak hartzen ditu. Jatorrizko erabileran, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren helburua ikaslearen autonomia eta independentzia garatzea da, ikaskuntza-ibilbidearen erantzukizuna ikasleen eskuetan jartzen baitu. Ikaslea ardatz duen irakaskuntzak etengabeko ikaskuntza eta arazoen konponbide independentea ahalbidetzen duten trebetasunak eta praktikak ditu ardatz.




#Article 143: Roald Amundsen (1091 words)


Roald Engebreth Gravning Amundsen (Borge, Østfold, Norvegia, 1872ko uztailaren 16a - Barents itsasoa, Ozeano Artikoa, 1928ko ekainaren 18a) Norvegiako esploratzailea izan zen. Artikoa eta Hego Poloa arakatu zituen.

Roald Amundsen Borge izeneko herrian jaio zen, Fredrikstad eta Sarpsborg hirien artean, Norvegia hegoaldean. Aita Jens Amundsen itsasontzien jabea eta itsas armadako kapitaina zuen eta ama Hanna Sahlqvist. Bikotearen laugarren semea zen. 14 urte zituela aita hil zitzaion eta amak itsasgintzatik urrundu nahi izan zuen eta medikuntza ikasketak egitera Unibertsitatera bidali zuen. Roaldek amaren nahia errespetatu zuen baina 21 urte zituela ama hil zitzaionean Unibertsitatea bertan behera utzi zuen eta armadan sartu zen.

Fridtjof Nansen esploratzaileak 1888. urtean Groenlandia osoa eskiekin zeharkatzea lortu eta Norvegiara itzuli zenean Roald Amundsenek 16 urte baino ez zituen baina orduan erabaki zuen poloen esploratzailea izan nahi zuela. Sir John Franklin ingelesak Artikoan egindako espedizioen kontakizunak irakurtzerakoan zera idatzi zuen; lilura izugarriarekin irakurri nituen eta nire bizitzaren ibilbidea moldatu zuten.

Amundsenen aurreneko espedizioa Antartikara izan zen. 1896an marinel eta eskiatzaile gisa hartu zuten espedizioan. Adrien De Gerlache zen espedizio burua eta 1897 eta 1899 artean Antartikako aurreneko neguko espedizioa izan zen. RV Belgica zen itsasontziaren izena eta hala pentsatuta edo akats baten ondorioz izotzetan trabatuta gelditu zen. Espedizioa ez zegoen ordea egoera horretarako nahikoa prestatua eta Frederick Cook mediku estatubatuarrak tripulazioa eskorbuto gaitzetik babesteko animaliak ehizatu eta haien haragia gordinik jateko agindua eman zuen. Zitrikoak falta diren momentuan haragi freskoak ordezka dezake dietan, behar besteko C bitamina kopurua baitu. Amundsenek kontutan hartu zuen hau hurrengo espediziotarako. Garai hartan oraindik ez zen C bitamina ezagutzen, 1920. hamarkadararte ez baitzen isolatzea lortu.

Ekainaren 17an atera ziren Norvegiatik eta Groenlandia pasa ondoren Baffin badia, Parry kanala eta Peel, James Ross, Simpson eta Rae itsasarteak zeharkatu ondoren Gilen Erregearen uhartera iristi ziren. Bertako kaian, ordutik Gjøa kaia deitzen dena, bi urte pasa zituzten. Denbora tarte horretan Amundsenek Netsilik inuitengandik Artikoan bizirauteko teknikak ikasi zituen, gerora oso baliagarriak izango zitzaizkionak. Pertsonak zein gauzak garraiatzeko zakur lerak erabiltzen ikasi zuen eta parka astunak jantzi beharrean animalia larruak egokiagoak zirela ere bai.

Gjøa kaia utzi ondoren mendebalderantz jarraitu zuten eta Cambridge badia eta Victoria uhartea pasa ondoren Kanadako Uhartedi Artikoa atzean utzi zuten. Negua iritsi zitzaien ordea eta itsasontziak bertan gelditu behar izan zuen. Telegrafo estazio gertukoena 800 kilometrotara zegoen Eaglen, Alaskan. Amundsenek lurrez egin behar izan zuen bidaia eta 1906ko abenduaren 5ean eman ahal izan zuen bere espedizioaren arrakastaren berri. Norvegia eta Suedia espedizioaren bitartean banatu ziren eta Amundsenek mezua Haakon VII.a erregeari bidali zion haren menpeko bezala. Gjøa itsasontzia 1972an ekarri zuten atzera Norvegiara eta gaur egun Fram Museoaren alboan dago, Oslon.

Itzuli bezain laister Ipar Poloko arroa esploratzeko espedizio berria antolatu nahi izan zuen eta proposamena Kristianiako Geografia Elkartean aurkeztu zuen, baina arazoak izan zituen dirua biltzeko. 1908an Frederick Cook eta 1909an Robert Peary estatubatuarrek bi espedizio ezberdinetan Ipar Polora iristea lortu zutela jakin zuenean Antarktikara begiratu zuen, baina ez zituen bere asmoak publikoki azaldu.

Robert Falcon Scott ingelesak Hego Polora iristeko espedizioa antolatu zuela jakin zuen orduan. Fridtjof Nansenek erabilitako Fram itsasontzia hartu eta 1910ko ekainaren 3an Oslotik atera zen Ipar Polora antza. Madeira parean zirela esan zion tripulazioari Antarktikara zihoazela eta bertatik telegrama bat bidali zion Scotti: Informatu nahi dizut Fram Antarktikara doala - Amundsen.

Talde txiki batekin egin zuen aurreneko saiakera irailaren 8an. Bertan ziren Hjalmar Johansen, Kristian Prestrud eta Jørgen Stubberud. Saiakerak hust egin zuen ordea, muturreko tenperaturen erruz. Hutsegite honek eztabaida ugari sortu zuen espedizioan eta Amundsenek Eduardo VII.a Erregearen Lurraldea esploratzera bidali zituen aipaturiko gizonak. Bigarren saiakeran bost gizonek hartu zuten parte, Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel, Oscar Wisting eta Amundsenek berak. Bere lau kideak ongi aukeratu zituen, txakurretan aditu bat, mugazain bat, eski txapeldun bat eta balea-arpoilari bat bildu baitzituen. Urriaren 19an abiatu ziren lau lera eta 52 zakur eskimalekin. Aurrez esploratu gabea zen glaziar bat zeharkatzeko erabakia hartzean denbora aurreztu zuten. Poloko lautadara azaroaren 21ean iritsi ziren eta abenduaren 14an bost gizonek eta 16 zakurrek Hego Polora iristea lortu zuten. Amundsenek Polheim izena eman zion Hego poloan eraikitako kanpalekuari eta lautadari Haakon VII.a erregearen lautada izena eman zion. Esperdizio kideek kanpin-denda bat ezarri eta eskutitz bat ere utzi zuten idatzita, Framheim-era onik iristea lortzen ez bazuten beren lorpena idatziz utzi eta familiarentzako mezuekin. Robert F. Scott 34 egun beranduago iritsi zen eta hori gutxi balitz itzuleran espedizio kide guztiek bizia galdu zuten.

Maud Ipar Poloko bankisan trabatu zuen, Nansenek Fram-ekin egina zuen bezala. Ipar Poloaren inguruan jitoan joatea zuten asmoa, baina izotz geruza uste baino lodiagoa zen eta itsasontziak izotza hausterik ez zuenez blokeatuta gelditu zen. 1919ko irailean itsasontzia askatzea lortu zuten baina 11 egunen ondoren berriz trabatu zen. Bien bitartean Amundsenek besoa hautsi zuen eta hartz zuri baten erasoa jasan zuen, berau ontziratzen saiatzen ari zirela. Horren ondorioz itsasontziaz kanpoko espedizioetan ezin izan zuen parte handirik hartu. Gauzak horrela, eta trabatuta zeudela ikusita, Wisting, Hanssen, Amundsen eta beste bi gizonek zakur-lera bidez Alaskako Nome herriraino joatea erabaki zuten egoeraren berri emateko. 1000 kilometrotako distantzia kalkulatu zuten, baina Bering itsasarteko izotz geruza uste baino finagoa zenez ezin izan zuten zeharkatu. Anadyrrera iristean telegrama bat idatzi zuten non aurkitzen ziren esanez.

Bigarren urteko negua igaro ondoren itsasontzia askatzea lortu zuten, bai eta Alaskako Nomera iristea lortu ere itsasontzia konpondu eta hornidurak erosteko. Handik atera behar zirenean tripulazioko hainbat kide ez ziren itsasontzira garaiz itzuli, tartean Hanssen. Hirugarren urteko negua iritsi zenerako Maud ontzia Bering itsasartean aurkitzen zen eta berriz askatzea lortu zutenez hegoalderantz jo zuten. 1921ean Estatu Batuetako Seattle hirira iristi ziren. Itsasontzia eta tripulazioa bertan utzita Amundsen Norvegiara itzuli zen bidean harturiko bi neskatila indigenarekin, Kakonita eta Camilla. Norvegian ordea porrot ekonomikoan aurkitzen zela ikusi zuen eta neskatila biak Sobietar Batasunaren ekialdeko muturrera itzuli zituen, Camillaren aitarengana.

Amundsen eta Nobileren arteko eztabaida luzatu egin zen eta 1928an Nobilek bere espedizio propioa antolatu zuen oraingoan Italia baloi gidatuarekin. Ipar Polora iritsi zen baina itzulerakoan Italia galdu egin zen. Erreskate lanak abiatu ziren orduan eta Amundsenek Latham 47 ur-hegazkinarekin hartu zuen parte. 1928ko ekainaren 18an Amundsen eta bere aire tripulazioa desagertu egin zen ordea. Handik egun batzuetara ur-hegazkinaren flotagailu bat aurkitu zen Tromsø hiriko kostaldean. Badirudi hegazkinak istripua izan zuela Bjørnøya uhartearen inguruan eta denak hil zirela. Norvegiako gobernuak hiru hilabetetan zehar bila ibili ondoren hiltzat eman zuen Amundsen.

Norvegiak abenduaren 14a Roald Amundsenen eguna izendatu zuen, Hego Polora iritsi zeneko eguna hain zuzen ere. Aurreneko urtean Norvegia guztiko elizetan kanpaiak jo zituzten eguerdian eta Fridtjof Nansen esploratzaileak hitzaldi hunkigarria egin zuen.

Amundsenek bere espedizioetako gertakizunak idatzi eta argitaratu ohi zituen. Ondoko zerrendan bere lanik ezagunenak:

Honako hauek izan ziren Amundsenek espedizioetan izan zituen itsasontziak:




#Article 144: Claude Shannon (128 words)


Claude Elwood Shannon (Petoskey, Michigan, AEB, 1916ko apirilaren 30a - Medford, Massachusetts, AEB, 2001eko otsailaren 24a) informazioaren teoriaren aitatzat hartzen da. Shannonen zenbakia deritzona kalkulatu zuen 1950ean.

Shannonek txikitatik erakutsi zuen eskolan zientzia eta matematika gaietarako gaitasuna, eta baita gailu mekaniko eta elektrikoak asmatu eta eraikitzeko zaletasuna ere. Hala, 1932an (16 urte besterik ez zuela), Michigango Unibertsitatean hasi zituen unibertsitate-ikasketak, eta 1936rako, matematikako eta ingeniaritza elektrikoko karrerak amaitu zituen. Ondoren, 1936an, ingeniaritza elektrikoko masterra egiten hasi zen Massachusetts Institute of Technology edo MIT ezagunean. Eta 1940an, matematikako doktorego-tesia defendatu zuen, erakunde horretan bertan.

Shannoni eskertu behar dizkiogu Voyager misioek espazio sakonera egindako bidaiak, compact disc-aren asmakizuna, sakelako telefonoak, Interneten garapena, MP3, ZIP formatuak eta beste hainbat arlo. Informazioaren teoriari esker dauzkagu, oro har, gaur egungo distantzia luzeko komunikazioak.




#Article 145: Atomo (1928 words)


Atomoa (grezieratik: ἄτομος, atomos, «zatiezina») bakarka edo antzekoekin molekuletan konbinaturik existi daitekeen elementu baten zati txikiena da. Protoiak eta neutroiak biltzen diren nukleoaz eta horren inguruko elektroiez dago osatua. Atomo baten nukleoaren tamaina atomo osoaren tamaina baino 100.000 aldiz txikiagoa da; hala ere, masa atomiko gehiena nukleoan dago. Proportzioen inguruko ideia bat ematearren, atomo osoa futbol-zelai bat balitz, erdian jarritako dilista baten tamainakoa izango litzateke nukleoa, eta gainerako espazio guztia hodei elektroniko bat izango litzateke.

Solido, likido, gas zein plasma guztiak, atomo neutro edo ionizatuz osatuta daude. Atomoak oso partikula txikiak dira, 100 pikometro (= 1 Å) ingurukoak, baina haien tamaina zehaztasun osoz definitzea ez da batere erraza. Izan ere, atomoak hain txikiak izanik, haien kanpo-forma ez dago ongi definitua. Hala ere, tamaina-neurketak hainbat eratan egin ostean, antzeko balioak lortu izan dira.

Atomoa partikula zatiezintzat hartzen bada ere, errealitatean, partikula azpiatomikoz osatua dago: protoiez, neutroiez eta elektroiez. Protoiei eta neutroiei nukleoi ere deitzen zaie, atomoaren nukleoa osatzen dutelako.

Elektroiak dira atomoa osatzen duten partikuletan arinenak. Karga elektriko negatiboa dute, eta, haien azpiegitura baztergarria denez, oinarrizko partikula gisa hartzen dira. Neutroiak eta protoiak, berriz, ez dira oinarrizko partikulak. Protoia u motako bi quark-ez eta d motako quark batez osatua dago. Neutroia berriz, d motako bi quark-ez eta u motako batez osatzen da. Quark-ak elkarrekintza nuklear bortitz baten ondorioz egoten dira elkartuta, zeina gluoien bidez neurtzen baita.

Atomoak nukleoan duen protoi kopuruari zenbaki atomiko (Z) deritzo, eta zenbaki horrexen arabera antolatzen da gaur egungo elementu kimikoen taula periodikoa. Bestalde, zenbaki masikoa (A) nukleoko protoien eta neutroien kopurua da.

Elementu kimiko beraren atomo guztiek protoi kopuru bera dute, baina ez dute zertan neutroi kopuru berbera eduki. Protoi kopuru bera baina neutroi kopuru ezberdina duten atomoei isotopo deritze. Azken finean, elementu kimiko baten aldaerak dira isotopoak. Hori dela-eta, elementu beraren isotopoek protoi kopuru bera dute beti, baina neutroi kopuru ezberdina.

Atomoaren elektroiak protoien indar elektromagnetikoak erakartzen ditu. Nukleotik zenbat eta gertuago egon, orduan eta erakarpen-indar handiagoa jasaten dute. Beraz, elektroiak bertatik askatzeko ere kanpo-indar handiagoa aplikatu behar da.

Elektroiek partikulen propietateak eta uhinen propietateak dituzte aldi berean, eta nukleoaren inguruan nolabaiteko uhin geldikor bat osatzeko ohitura dute. Uhin horietako bakoitza orbital atomiko batekin lotzen da, hau da, funtzio matematiko batekin zeinak deskribatzen baitu zenbateko probabilitatea dagoen espazioko puntu jakin batean elektroi bat aurkitzeko. Orbitalen multzoa zenbakarria da, sistema kuantiko guztietan bezala. Elektroi-hodeia, berriz, uhin geldikorrek betetzen duten eremuari deritzo, eta nukleoaren inguruko karga negatibo gisa agertzen da.

Orbital bakoitzari elektroien energia-balio posible bat dagokio, eta energia-balio hori elektroien artean banatzen da. Pauliren bazterketa printzipioak debekatu egiten du orbital bakoitzean elektroi bat baino gehiago egotea. Energia maila desberdinen artean trantsizioak gerta daitezke: elektroi batek energia nahikoko fotoi bat xurgatzen badu, maila altuagoko orbital batera salto egin dezake, eta alderantziz: maila altuko batetik baxuagoko batera ere pasatu daiteke, gainerako energia fotoi batera igorriz.

Hurrengo taulan, partikula bakoitzaren ezaugarriak ematen dira: izena, karga eta masa.

Protoien karga elektrikoa, positiboa da, elektroiena berriz, negatiboa. Bestalde neutroiak bi karga motak dituztenez, elkar konpentsatzen dira partikula neutroak osatuz. Atomo batean protoi eta elektroi kopurua berdina bada, atomoa neutroa izango da. Aldiz, atomo batek elektroi gehiago edo gutxiago baditu protoiak baino, atomoa kargatua geratuko da. Kargatutako atomoei ioi deritze. Ioien artean bi mota bereizten dira: katioia eta anioia. Elektroiak galtzen dituzten atomoak positiboki kargatuak geratzen dira eta katioi izena hartzen dute. Aldiz, anioiei alderantzizkoa gertatzen zaie, elektroiak irabazten dituztenez, negatiboki kargatuak geratzen dira.

Masaren zati nagusia atomoaren nukleoan dago, protoiak eta neutroiak direlako partikula pisutsuenak. Elektroiek ere badute pisu nahiz eta 1839 aldiz txikiagoa izan. Erabiltzen diren masa unitateak, masa atomikoaren unitatea (u ikurraz adierazia) edo Daltona (Da ikurraz adierazia) dira. Masa atomikoaren unitatea (u) karbono-12 atomo askearen masaren hamabirena da, eta 1,66 · 10−27 kg-ren baliokide da. karbono-12 atomo askeak 6 protoi eta 6 neutroi ditu.

Kimikan masa atomiko unitatea erabiltzeaz gain, mola ere erabiltzen da. Edozein elementuren atomo mol bat 6,022 · 1023 (Avogadroren zenbakia) atomori dagokio. Ondorioz, masa atomikoa 1 u duen elementu baten atomo mol batek, gramo bat pisatuko du gutxi gorabehera.

Atomoaren kanpo-mugak ez daude argi zehaztuta eta ondorioz, elektroi-hodeien tamaina eman izan zaio atomoari, baina hauen uhin-propietatea dela eta ez da guztiz zehatza. Praktikan, erradio atomikoa definitzeko, bolumen zehatz bateko atomo kantitatea edota dentsitatea bezalako fenomeno fisikoak erabiltzen dira. Erabiltzen den beste metodo bat, molekula baten bi nukleoen arteko distantzia kalkulatzea da.

Elementu bakoitzak tamaina desberdin bat du. Taula periodikoan begiratuz, ilaran eskuinerantz mugitzen bagara, hau da, periodo berean; erradio atomikoa txikitu egiten da. Izan ere, zenbat eta eskuinerago egon taulan, orduan eta protoi gehiago daude. Beraz, periodoan zehar atomoek energia-maila bereko elektroiak dituztenez eta protoi kantitatea handitzen denez, elektroiak indar handiagoz erakarriko ditu nukleoak.

Aldiz, talde berean, hau da, zutabean; beherantz egiten badugu, erradio atomikoa handituko da. Kasu honetan, energia-mailak handituz doaz zutabean behera egitean. Ondorioz, nahiz eta protoiak gehiago izan, elektroiak urrunago egongo dira nukleotik erakarriak izateko, eta beraz, erradioa handiagoa izango da.

Atomo bati loturik dagoen elektroi batek energia potentzial bat du, nukleoaren distantziarekiko proportzionala eta zeinu negatibokoa izango dena. Energia honen magnitudea elektronvolt-etan (eV)-tan neurtzen da eta adierazte duena da elektroi bat atomotik askatzeko zenbateko energia aplikatu behar zaion.

Atomo batek eduki dezakeen energia minimoa funtsezko egoeran dagoenekoa da. Energia jasotzen badu, egoera kitzikatu batean dagoela esaten da. Egoera horretan, azken mailako elektroiak energia jaso dutez, gehiegizko energia dute eta energia-maila handiagoko orbital batera pasa daitezke. Bestalde, egoera kitzikatu batetik berriro ere funtsezko egoerara itzultzeko, atomoak energia igorri beharko du.

Beraz, atomoak bi egoeren arteko trantsizioan daudenean, fotoi bat igorri edo xurgatzen dute. Fotoi baten energia, maiztasunarekiko proportzionala izango da eta trantsizio bakoitza espektro elektromagnetiko banda estu bati dagokio, espektro-lerro deitua.

Elementu kimiko bakoitzak bere espektro-lerroa karakteristikoa du.

Atomoaren kontzeptua Antzinako Greziatik dator, Demokrito, Leucipo eta Epicuroren eskutik. Haatik, kontzeptu hau ez zuen esperimentazioak sortu, behar filosofiko batek baizik. Nolabait azaldu behar zuten garai hartako filosofoek, materia ezin zela nahi adina aldiz zatikatua izan eta egon beharra zuela zatiezina zen partikularen bat.

Oinarri zientifikoak izan zituen lehen eredu atomikoa John Daltonek proposatu zuen 1803. urtean. Daltonek atomoak esfera nimiño gisa imajinatzen zituen. Lehen eredu atomiko honek honakoa zioen:

Alabaina, Daltonek izpi katodikoak, erradioaktibitatea, eta elektroi eta protoien inguruko ezer azaltzen ez zuenez, Thomsonen eredua heldu zenean desagertu egin zen eredu hau.

Joseph John Thomsonek 1897an egin zuen elektroiaren aurkikuntzari esker, materia bi zatitan banatua zegoela zehaztu zen, bata negatiboa eta bestea positiboa zena. Zati negatiboa elektroiez osatutakoa zen eta Thomsonen arabera, elektroi horiek karga positibodun masa batean murgildurik zeuden. Mahaspasak bizkotxo batean egongo balira bezala. Beranduago, Jean Perrinek Thomsonen eredua eraldatu zuen, esanez, mahaspasak (elektroiak) bizkotxoan (zati positiboan) murgilduta egon ordez, kanpoaldean bakarrik zeudela.

Eredu honetan, ioi positibo zein negatiboak nola sortzen ziren azaldu zuen Thomsonek. Haren arabera, karga negatibodun partikulak nahikoak zirenean atomoaren karga positiboa konpentsatzeko, atomoa neutroa zen. Ondorioz, atomoak elektroi bat galtzen zuenean, atomoa positiboki kargatuta geratuko zela zioen eta aldiz, elektroi bat irabaztean negatiboki. Modu honetan, ioiak nola sortzen ziren azaldu zuen. Aitzitik, azaldu gabe utzi zituen bestelako erradiazioen existentzia.

Nagaoka fisikariak, Thomsonen eredua deuseztatu zuen. Izan ere, Nagaokak arrazoitu zuen, karga bat ezin zela aurkako karga elektriko batez zeharkatua izan. Desadostasun horren aurrean, Nagaokak bere eredu alternatiboa proposatu zuen, non, atomoaren zentroan karga positibo bat zegoen eta bere inguruan elektroiak zebiltzan biraka. Hain zuzen ere, Saturno eta bere eraztunak erabili zituen antzekotasun gisa.

Gauzak horrela, Nagaokak atomoaren lehen eredu planetarioa garatu zuen 1904. an, Rutherfordenaren antzekoa. Lehen esan bezala, Nagaokaren eredua, Saturno planeta masiboaren eta bere inguruko eraztunen arteko egonkortasunean, eta erlazio grabitatorioen analogian oinarritua zegoen. Izan ere, Nagaokaren ustez, Saturnoren eraztunak oso egonkorrak ziren Saturno planeta masiboaren inguruan biratzen zutelako.

Horrek atomora itzuliz bi aurreikuspen zekartzan:

Eredu hau Ernest Rutherforden eskutik garatu zen. Eredu honen emaitzak 1911. urtean lortu ziren eta gaur egun Rutherforden esperimentu moduan ezagutzen dira. Thomsonen ereduarekiko aurrerapenak zekartzan Rutherfordek.

Thomson bezalaxe, Rutherford ere bat zetorren atomoa zati positibo eta negatibo batez osatua zegoelako ideiarekin. Bestalde, Thomsonekiko desberdinduz, aldarrikatu zuen zati positibo guztia nukleoan kontzentraturik zegoela eta bera zela “birtualki” atomoaren masa guztiaren jabe. Horrez gain, nukleoaren gainazalaren inguruan elektroiak orbita eliptiko edo zirkularretan orbitatzen zutela zioen, eta haien arteko espazioa hutsa zegoela.

Zoritxarrez, eredu atomiko honek ere zenbait ideien artean koherentzia falta zuen. Batetik, James Clerk Maxwellen elektromagnetismoaren arauarekin kontraesanak zituen eta azken haiek, datu esperimentalen bidez egiaztatuta zeuden. Bestetik, Rutherfordek ez zituen espektro atomikoak azaldu.

Eredu hau, 1913an Rutherforden eredutik abiatuz, hidrogeno arentzat hertsiki sortutako eredua zen. Eredu honetan, Niels Bohr gasen absortzio- eta emisio-fenomenoak txertatzen saiatu zen. Era berean, Max Plancken energiaren kuantizazio lege berria eta Albert Einsteinen efektu fotoelektrikoaren fenomenoak ere gehitu nahi izan zituen.

Bohrren arrakasta handiena, hidrogenoaren igorpen-espektroa azaltzea izan zen. Izan ere, elementu honen argiak bakarrik ematen zuen horretarako aukera. Fotoia elektroi bat orbita batetik bestera erortzean igortzen zen, energia-pultsu baten moduan erradiatuz.

Bestalde, ez zen gai izan orbita egonkorren existentzia eta kuantizazioa nolakoa zen azaltzeko.

Horrez gain, elektroiaren momentu angeluarra h/2π zela aurkitu zuen, baina hau ere ez zen gai izan justifikatzeko.

Sommerfeldek zioen Bohrren eredu atomikoa oso egokia zela hidrogeno atomoaren kasurako. Aldiz, beste elementu batzuen atomoen espektroak osatzerakoan aztertu zuen maila energetiko bereko elektroiek energia desberdina zutela. Honela, Bohrren ereduak erroreren bat zuela aitortu zuen. Beraz, Arnold Sommerfelden konklusioa izan zen, maila energetiko beraren barruan azpimailak egon behar zirela, energia arinki desberdinarekin.

Fisikari alemaniarrak, Albert Einsteinen erlatibitatearen teoriaren laguntzarekin, honako aldaketak egin zizkion Bohrren ereduari 1916.urtean:

Hortaz, Sommerfelden eredu atomikoa Bohrrenaren orokortasun bat da ikuspuntu erlatibista batetik. Bestalde, orbitak zirkularrak izan beharrean eliptikoak zirela aldarrikatu bazuen ere, ez zen gai izan orbita eliptikoetan emisioa nola gertatzen zen azaltzeko.

Louis-Victor de Brogliek 1924 ean proposatu eta 1926an Erwin Schödingerrek orokortu zuen uhin-partikula dualtasunaren kontzeptuaren ondorioz, berriro ere eguneratu zen eredu atomikoa.

Schrödingerren eredu honetan, elektroiak uhin-funtzio baten bidez deskribatzen dira. Funtzio matematiko horrek, elektroi jakin bat espazioko eskualde zehatz batean egoteko probabilitatea nolakoa den jakitea ahalbidetzen digu. Espazioko eskualde horri orbital deritzo. Ondorengo irudian lehenengo maila energetikoentzako orbitak agertzen dira, hidrogenoaren atomorako.

Dirac-en 1928.urteko ereduan Schrödingerren antzeko suposizioak erabiltzen dira, nahiz eta abiapuntua desberdina izan. Dirac-en abiapuntua uhin-funtzioaren ekuazio erlatibista da, Dirac-en ekuazio deitua. Eredu honek, elektroiaren spin-a modu naturalago batean gehitzea ahalbidetzen du. Dirac-ek Schrödingerren maila energetiko antzekoak aurreikusten ditu, baina zuzenketa erlatibista batzuk eginda.

Atomoaren elektroi-egituraren kasuan bezala, nukleoaren osaeraren aurkikuntzak ere azalpen bat eskatzen zuen, indar elektromagnetikoa eta grabitatorioa kontuan hartuta ezinezkoa zelako ulertzea karga positiboko partikulak, hau da, protoiak, nukleoan elkarri atxikirik nola egon zitezkeen (elektromagnetikoren aldaratze-indarra grabitatearena baino askoz ere intentsitate handiagokoa baita).

Erantzuna indar berri bat proposatzea izan zen: indar nuklearra. Oso distantzia laburretan, indar hori aldaratze elektromagnetikoa baino bortitzagoa da, baina distantzia handitu ahala, berehala hutseratu egiten da eta protoiek elkar aldaratzen dute orduan.

Pentsatzekoa da, beraz, bi protoi elkartu ahal izateko, energia handia beharko dela, lehenik aldaratze elektromagnetikoa gainditu behar baita. Izan ere, halaxe da, energia-kantitate itzela dagoenean bestetan ezin delako elkartze edo fusio hori gertatu. Izarretan bai, adibidez. Nukleoak, hidrogenoaren kasuan protoiak, elkarri atxikitakoan, energia izugarria askatzen da: nukleoaren lotura-energia (ikus «fusio nuklear»; «nukleoaren lotura-energia»).

Bestetik, nukleoa egonkorra izan dadin, hidrogenotik aurrera neutroiak behar dira protoien arteko aldaratze-indar elektromagnetikoari kontra egiteko. Taula periodikoan kaltziora iritsi arte, isotopo egonkorretan protoi- eta neutroi-kopuru bera egoten da gutxi gorabehera. Hortik aurrera, nukleoak egonkorrak izan daitezen, neutroi gehiago behar dira. Berunetik eta bismutotik aurrera, ordea, nukleoa ez da betiko egonkorra, ezin die partikulei iraunkorki eutsi. Nukleoak energia-maila txikiagoko egoerara jotzen du eta, horretarako, desintegratu egiten da. Horretarako probabilitatea nukleoaren osaeraren, hau da, egonkortasunaren araberakoa da (ikus «erradioaktibitate»; «fisio nuklear»).

Gaur egun, badakigu protoiak eta neutroiak ez direla oinarrizko partikulak, quark-ez osatuak diren hadroien multzo ugariko partikulak baizik (eredu estandar; quark). Protoien eta neutroien arteko indar nuklearra ere quarken arteko interakzio edo indar bortitzaren hondar-indar bat da.




#Article 146: Albert Einstein (4744 words)


Albert Einstein (Ulm, Baden-Württemberg, Alemania, 1879ko martxoaren 14a - Princeton, New Jersey, AEB, 1955eko apirilaren 18a) alemaniar-suitzar-estatubatuar fisikari eta matematikari nabaria izan zen, inoizko zientzialari handienetariko bat. Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du: alde batetik, Kantek denborari eta espazioari buruz zituen iritziak zalantzan jarri zituen; bestetik, jakintzen arloan egiten diren lorpenak behin betikoak ez direla, aldiz jakindakoaren antolaketa berria etengabe egin behar dela erakutsi zuen.

Albert Einstein Ulm-en jaio zen, Alemaniar Inperioko Württemberg-en, 1879ko martxoaren 14an. Bere gurasoak Hermann Einstein, saltzailea eta ingeniaria, eta Pauline Koch izan ziren. 1880an familia Munichera joan zen bizitzera, eta Einsteinen aitak eta bere osaba Jakobek Elektrotechnische Fabrik J. Einstein  Cie enpresa sortu zuten, korronte zuzenean oinarritutako ekipamendu elektrikoak fabrikatzen zituena.

Einsteindarrak Ashkenazi judu ez praktikanteak ziren, eta Albert bost urtetik aurrera Municheko oinarrizko eskola katolikora joan zen, hiru urtez. Zortzi urte zituela, Luitpold Gimnasiora (gaur egun Albert Einstein Gimnasioa izenarekin ezagutzen da), lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak burutu zituen, zazpi urte beranduago Alemaniar Inperioa utzi zuten arte.

Einstein txikitatik beti nabarmendu zen matematikan eta fisikan, matematikako mailara ikaskideek baino askoz azkarrago iritsiz. Hamabi urteko Einsteinek uda bakar batean aljebra eta geometria euklidearra bere kasa ikasi zituen. Halaber, Einsteinek 12 urte zituela Pitagorasen teoremaren jatorrizko froga berez aurkitu zuen. Familiako tutorea zen Max Talmudek esan zuen:”12 urteko Einsteini geometria testuliburua eman ondoren, denbora gutxian liburu osoa landu zuen. Gero, goi-mailako matematiketara dedikatu zen ... Laster bere talentu matematikoa hain altua zenez, ezin nion jarraitu. Geometria eta aljebrarako zuen zaletasunak hamabi urte zituela sinetsita zegoen naturaegitura matematikoa dela ulertu zitekeela. Einstein 12 urterekin hasi zen bere kasa kalkulua ikasten, eta 14 urte zituenean kalkulu integral eta diferentzialak menderatu zituen.

Einsteinen emaztea izango zena, 20 urteko Mileva Marić serbiarra, urte hartan matrikulatu zen baita eskola politekniko berean. Matematika eta fisika diplomaturako emakume bakarra zen, sei ikasleen artean. Hurrengo urteetan, Einsteinen eta Marićen adiskidetasuna erromantizismora garatu zen, eta elkarrekin irakurtzen zituzten eskolaz kanpoko fisikaren inguruko gaiak. Hain zuzen, Einsteinek gero eta interes handiagoa hartzen zuenak. 1900ean, Einsteinek matematika eta fisikako azterketak gainditu zituen, eta diploma federala eman zioten. Esan izan da Marić Einsteinekin lankidetzan aritu zela 1905eko artikulu ospetsuetan, Annus Mirabiliseko artikuluak izenarekin ezagutzen direnak, baina gaia aztertu duten fisikako historialariek ez dute inolako frogarik aurkitzen ekarpen garrantzitsurik egin zuela esateko.

Einstein eta Mileva Marić-en arteko korrespondentzia goiztiarra aurkitu eta argitaratu zuten 1987an. Bikoteak Lieserl izeneko alaba bat izan zuen, 1902ko hasieran jaioa, Marić beer gurasoekin batera zegoen Novi Sad-en. Marić Suitzara ume barik itzuli zen, zeinen benetako izena eta patua ez dira ezagutzen. Einsteinen 1903ko iraileko gutunaren edukiak iradokitzen zuen neskatoa adopzioari utzi zuela, edo eskarlatinaz haurtzaroan hil zela.

Einstein eta Marić 1903ko urtarrilean ezkondu ziren. 1904ko maiatzean, Hans Albert semea izan zuten Bernan (Suitzan), eta bigarren semea Eduard Zürichen jaio zen 1910eko uztailean. Bikotea Berlinera joan zen 1914ko apirilean, baina Marić Zürichera itzuli zen beren semeekin, Einsteinen erakarpen erromantiko nagusia Elsa lehengusina zela jakin zuenean. 1919ko otsailean dibortziatu ziren, bost urtez bananduta bizi ondoren. Eduardek 20 urterekin depresioak izan zituen, eta eskizofrenia zuela diagnostikatu zioten. Amak zaindu zuen, eta asiloetan ere sartu zuten hainbat alditan. Azkenean, Marić hil ondoren betiko geratu zen asiloan.

Einstein Elsa Löwenthalekin ezkondu zen 1919an, 1912az geroztik harremana izan ondoren. Amaren aldetik lehen lehengusina zen, eta aitaren aldetik bigarren lehengusina. Estatu Batuetara emigratu zuten 1933an. Elsari bihotzeko eta giltzurruneko arazoak diagnostikatu zizkioten 1935ean, eta 1936ko abenduan zendu zen.

Einsteinen lagun ezagunen artean honakoak zeuden: Michele Besso, Paul Ehrenfest, Marcel Grossmann, János Plesch, Daniel Q. Posin, Maurice Solovine eta Stephen Wise.

Einsteinek patente ezberdinen eskaerak ebaluatzen zituen, hala nola legarren sailkatzaile bat eta idazmakina elektromekanikoa. 1903an Suitzako Patenteen Bulegoko kargua iraunkorra bihurtu zen, nahiz promozionatu gabe egon, makinen teknologia erabat menperatu arte.

Patenteen bulegoan egin zuen lan gehiena seinale elektrikoen transmisioari eta denboraren sinkronizazio elektriko-mekanikoari buruzkoa zen. Bi arazo tekniko horiek azkenean Einsteinen pentsamendu esperimentuetan nabarmen agertzen dira, argiaren izaerari eta bere ondorio erradikaletara eraman zituen espazioaren eta denboraren arteko oinarrizko loturetan.

Bernan ezagutu zituen lagun batzuekin, Einsteinek eztabaida talde txiki bat sortu zuen 1902an. The Olympia Academy izen burlatia jarri zioten, eta zientzia zein filosofiaz eztabaidatzeko aldizka elkartzen ziren. Irakurgaiak Henri Poincaré, Ernst Mach eta David Humeren lanak zituzten irakurgaien artean, eta horiek eragina izan zuten bere ikuspegi zientifiko eta filosofikoan.

Urte hari, Einsteinek 26 zituela, annus mirabilis (urte harrigarria) deitu izan zaio. Lau lan berri argitaratu zituen: efektu fotoelektrikoari buruz, Browndar higidurari, erlatibitate bereziari, eta masaren eta energiaren baliokidetasunari, mundu akademikoan entzutetsuak bilakatu zirenak.

Katedradun oso Pragako Charles-Ferdinand Unibertsitatean bilakatu zen 1911ko apirilean, eta horretarako Austria-Hungariako Inperioan herritartasuna onartu zuen. Pragako egonaldian, 11 lan zientifiko idatzi zituen, horietako bost erradiazioaren matematika eta solidoen teoria kuantikoei buruz. 1912ko uztailean Züricheko bere alma materrera itzuli zen. 1912tik 1914ra arte, fisika teorikoko katedraduna izan zen ETH Zurichen, eta bertan mekanika analitikoa eta termodinamika irakatsi zituen. Orduan hainbat arlo ikertu zituen, esaterako etengabeko mekanika, beroaren teoria molekularra eta grabitatearen arazoa. Azken honetan,  matematikaria eta adiskidea zen Marcel Grossmannekin lan egin zuen.

Berlinera bizitzera joateko erabakian, halaber, Elsa lehengusuaren ondoan bizitzeko aukera ematen ziola zegoen,  berarekin harreman erromantikoa garatu zuenez. 1914ko apirilean akademian eta Berlingo Unibertsitatean  sartu zen. Urte hartan Lehen Mundu Gerra piztu zenean, Kaiser Wilhelm Physics Instituteko egitasmoak bertan behera geratu ziren. Institutua berriro 1917ko urrian zabaldu zen, Einstein zuzendari bezala zegoela. 1916an, Einstein Alemaniako Elkarte Fisikoko lehendakari aukeratu zuten (1916-1918).

Einstein-ek 1911n egin zituen kalkuluak oinarritzat hartuta, bere erlatibitate orokorraren teoria berriari buruz, beste izar batzuetako argia eguzkiaren grabitatearen arabera okertu beharko litzatekeela artikulua idatzi zuen. Iragarpen hori Sir Arthur Eddingtonek baieztatu zuen 1919ko maiatzaren 29an izan zen eguzki eklipsean. Behaketa horiek nazioarteko komunikabideetan argitaratu ziren, Einstein mundu osoan ospetsu bihurtuz. 1919ko azaroan 7an, The Times egunkari britainiar nagusiak izenburu bat inprimatu zuen: Iraultza zientzian - Unibertsoaren teoria berria - Ideia newtoniarrak gaitzetsita (Revolution in Science - New Theory of the University - Newtonian Ideas Overthrown.)

Einstein New Yorkera lehenengo aldiz 1921eko apirilean joan zen, eta bertan John Francis Hylan alkatearen ongietorri ofiziala jaso zuen. Ondoren, hiru aste eman zituen bertan hitzaldiak ematen eta harreratan parte hartzen. Columbiako Unibertsitatean eta Princetongo Unibertsitatean hainbat hitzaldi ematera joan zen eta Washingtonen, Zientziako Akademia Nazionaleko ordezkariekin batera joan zen Etxe Zurira egin zuten bisitan. Europara itzuli zenean, Viscount Haldane britainiar politikari eta filosofoaren gonbidatua izan zen Londresen. Bertan, hainbat zientifiko, intelektual eta politikorekin bildu zen, eta Londresko King's Collegen hitzaldia eman zuen.

Einsteinek Ekialde Urruneko bidaiengatik ezin izan zuen pertsonalki jaso  Stockholmeko sari banaketan 1922ko abenduan. Bere ordez, hitzaldia diplomatiko alemaniar batek eman zuen, Einstein Zientzialaria goretsiz eta baita nazioarteko bakezale eta ekintzaile bezala ere.

Bere itzulera bidaian, 12 egun eman zituen Palestina bisitatzen, eskualde horretara egindako bisita bakarrean. Estatu burua izan balitz bezala agurtu zuten, fisikaria baino, kanoi-agur eta guztiz Sir Herbert Samuel britainiar goi komisarioaren etxera iritsi zenean. Harrera batean, eraikina jendez gainezka zegoen ikusi eta entzun nahi zuten jendez. Einsteinek ikusleei eskainitako hitzaldian, zorionak adierazi zituen judu jendea munduan indar gisa ezagutzen hasia zelako.

New Yorkera iritsi ondoren, Einstein hainbat lekutara eta ekitaldietara eraman zuten, eta hurrengo egunetan, hiriaren giltzak eman zizkion Jimmy Walker alkateak, eta Columbia Unibertsitateko presidentea ezagutu zuen, Einstein gogoaren monarka agintaria izendatuz. Harry Emerson Fosdickek, New Yorkeko Riverside Elizako parokoak, elizara erakutsi zion, eta sarreran zutik zegoen Einsteinek tamaina osoko estatua erakutsi.

Ondoren Kaliforniara bidaiatu zuen, Caltech presidentea eta Robert A. Millikan Nobel sariduna ezagutuz bertan. Millikanekin zuen adiskidetasuna baldarra izan zen, Millikanek militarismo abertzalearen atsekabea baitzuen, Einstein bakezale nabarmena zen birtartean. Caltecheko ikasleei zuzendutako hitzaldian, Einsteinek adierazi zien zientziak sarritan mesede baino kalte gehiago egiten zuela.

Gerraren aurkako sentimendunak Einsteinek Upton Sinclair egilearen eta Charlie Chaplin zinegilearen lagun izatera ere eraman zuen, bien bakezaletasunagatik.

Hilabete geroago, Einsteinen lanak Alemaniako Ikasleen Batasunak zuzendutako nazien helburuen liburuen artean zeuden, Joseph Goebbels propaganda ministro naziak aldarrikatu zuenez, judutar intelektualismoa hilda dago.  Alemaniako aldizkari batek etsaien zerrendan sartu zuen, esaldi hau gehituz, oraindik zintzilikatu gabe, eta 5.000 dolar eskaini zituen bere buruagatik. Alemaniatik Ingalaterrara emigratu zuen Max Born fisikari eta lagunari idatzi zion ondorengo eskutitz batean, Einsteinek honako hau idatzi zuen: ... Aitortu behar dut haien basakeria eta koldarkeria maila, sorpresa bezala iritsi zaidala.

Einstein etxe iraunkorrik gabe zegoen orduan, jakin gabe non biziko zen eta non lan egin, eta hala ere, kezkatuta zegoen oraindik Alemanian zeuden beste zientzialari batzuen patuaz. Belgikako etxe bat alokatu zuen De Haanen, eta bertan bizi izan zen hilabete batzuetan. 1933ko uztailean, Ingalaterrara joan zen Oliver Locker-Lampson britainiar komandantearen gonbidapen pertsonalarekin. Honek, Einstein Winston Churchillekin elkartzera eraman zuen, eta geroago Austen Chamberlain eta Lloyd George lehen ministro ohiarekin. Einsteinek judu zientzialariak Alemaniatik ekartzen laguntzeko eskatu zien. Churchillek berehala erantzun zuen, eta bere lagun Frederick Lindemann fisikaria Alemaniara bidali zuen zientzialari juduak bilatzeko eta britainiar unibertsitateetan kokatzeko. 

Einstein beste nazio batzuetako buruzagiekin ere harremanetan jarri zen, tartean İsmet İnönü Turkiako lehen ministroa. Ondorioz, burua salbatu zuten Turkiako gonbidatu juduak, 1.000 zientifikotik gora izan ziren.

Locker-Lampsonek eskaera bat ere aurkeztu zuen britainiar parlamentuan Einsteini herritartasuna emateko, munduko herritar gisa. Ahaleginak huts egin zuen, eta Einsteinek Princetongo Unibertsitateko Institute for Advanced Studies-ek aurretik egina zion eskaintza onartu zuen, bertako egoiliar bilakatuz.

Einsteinek oraindik ez zuen erabaki bere etorkizunari buruz, Europako hainbat unibertsitatetako eskaintzak izan zituelako, besteak beste Oxfordeko Christ Church unibertsitateak. Azken honetan 1931ko maiatzaren eta 1933ko ekainaren artean egona zen hiru aldi laburretan, eta 5 urteko irakaslea izatea eskaini zitzaion. Baina 1935ean Estatu Batuetan finkatzea erabaki zuen, bertako herritartasuna eskatuz.

Uste da eskutitza AEBek arma nuklearrei buruzko ikerketa serioak egiten hasteko suspergarria izan zela. Handik gutxira, AEBak Bigarren Mundu Gerran sartu ziren. Eskutitzaz gain, Einsteinek Belgikako Errege Familiaren harremanak erabili zituen Etxe Zuriaren Obal Bulegora ordezkari pertsonal bezala aurkezteko. Batzuek diote Einsteinen eskutitzaren eta Rooseveltekin egindako bileren ondorioz, AEBak bonba garatzeko lasterketan sartu zirela, bere baliabide material, finantzario eta zientifiko eskerga erabiliz, Manhattan Proiektua hasteko.

Einsteinentzat gerra gaixotasun bat zen ... [eta] gerrarekiko erresistentzia eskatu zuen. Roosevelti bidalitako eskutitza sinatuz, batzuk diote bere printzipio bakezaleen aurka joan zela. 1954an, hil baino urtebete lehenago, Einsteinek Linus Paulingi adiskide zaharrari honakoa esan zion: Akats handi bat egin nuen nire bizitzan, Roosevelt presidenteari bidalitako eskutitza izenpetu nuenean bonba atomikoak egitea gomendatuz; baina bazegoen justifikazioren bat, alemaniarrek egingo luketen arriskua.

Einstein estatubatuar herritarra 1940an bilakatu zen. Ikasketa Aurreratuen Institutuan (Princeton, New Jersey), bere karreran hasi eta gutxira, Europarekin alderatuz, Amerikaren kulturako meritokrazia eskertu zuen. Oztopo sozialik gabe pertsonek nahi zutena esateko eta pentsatzeko eskubidea zutela aitortu zuen, eta ondorioz, pertsonak bultzatuak ziren sormen handiagoa garatzera, bere hezkuntza goiztiarretik baloratzen zuen ezaugarri bat zelako.

Einsteinek Princetoneko Pertsona Beltzen Garapenerako Elkarte Nazionalarekin (NAACP) bat egin zuen, eta bertan afroamerikarren eskubide zibilen aldeko kanpainak egin zituen. Arrazakeria Amerikaren gaixotasunik larriena zela esan zuen, belaunaldi batetik bestera igarotzen zuela ikusirik. Parte hartzearen baitan, WEB Du Bois eskubide zibilen aldeko ekintzailearekin idazten zen, eta bere izenean lekukotasuna emateko prest agertu zen 1951ko epaiketan. Einstein Du Boisen lekuko gisa agertzeko eskaini zuenean, baina epaileak kasua etetea erabaki zuen.

Horien artean, landu gabeko lurrak finkatzeko Nekazaritza Institutua sortzea gomendatu zuen lehenik. Bere ustez horri jarraitu beharko lieke Kimikako eta Mikrobiologiako Institutu bana, malaria bezalako etengabeko epidemien aurka borrokatzeko, berarentzat herrialdearen herenaren garapena ahultzen zuen gaitza. Eta Ekialdeko Ikasketen Institutua eratzea, hebreeraz eta arabieraz emandako hizkuntza ikastaroak barne, herrialdeko esplorazio zientifikorako eta monumentu historikoetarako ere garrantzitsua izan zen.

Urte batzuetara Chaim Weizmann Israelgo lehen presidentea bilakatu zen. 1952ean zendu zenean, David Ben-Gurion lehen ministroak Einsteini eskaini zion Israelgo presidente kargua, gehienetan zeremonia-kargua zena. Eskaintza Israelgo enbaxadoreak Washingtonen, Abba Ebanek aurkeztu zion, azalduz juduak herriak edozein seme-alabetan izan dezakeen errespeturik sakonena biltzen zuela. Einsteinek uko egin zion eskaerari, eta bere erantzunean oso hunkituta zegoela idatzi zuen, eta era berean triste eta lotsatuta egon arren, ezin zuela onartu.

Oso gazte hasi zen  musikarenganako estimua garatzen. Bere aldizkari berantiarretan honako hau idatzi zuen: Fisikaria izan ez banintz, ziurrenik musikaria izango nintzateke. Musikan askotan pentsatzen dut. Nire ametsak musikazkoak dira. Nire bizitza musika aldetik ikusten dut ... Bizitzan poztasun gehien musikatik lortzen dut.Amak pianoa nahiko ondo jotzen zuen, eta bere semeak biolina ikastea nahi zuen, musikari maitasuna irakasteko ez ezik, alemaniar kulturara bereganatzen lagunduko ziolako. Leon Botstein zuzendariaren arabera, Einstein 5 urte zituenean hasi zen jotzen. Hala ere, adin horretan ez omen zuen gozatu.

Musikak eginkizun funtsezkoa eta iraunkorra izan zuen Einsteinen bizitzan garai hartatik aurrera. Musikari profesionala bihurtzearen ideia inoiz ez zen izan buruan, baina ganbera musika jotzaile profesional batzuekin aritzen zen batzuetan, eta publiko eta lagun pribatuentzat jotzea gustatzen zitzaion. Ganbera musika bere bizitza sozialean ohikoa izan zen Bernan, Zurichen eta Berlinen bizi izan zen bitartean, eta beste batzuen artean, Max Planck eta bere semearekin jotzen zuen.

Mahatma Gandhik izugarri hunkitu zuen, eta eskutitzak trukatu zuen berarekin. Horietako baten, etorkizuneko belaunaldien eredua deitu zion.

Einsteinek bere ikuspegi espirituala izan zuen hizpide jatorrizko idazlan eta elkarrizketen sorta zabal baten. Adierazi zuen Baruch Spinozaren filosofiaren jainko panteista inpertsonalari sinpatia ziola. Ez zuen sinesten Jainko pertsonal batean, gizakien patuez eta ekintzekin arduratzen zena, eta ikuspegia hori inozo bezala deskribatu zuen. Hala ere argitu zuen ni ez naiz ateoa, nahiago zuelako bere burua agnostikotzat jo, edo sakonki sinesten ez zuen erlijiosoa. Geroko bizitzan sinesten ote zuen galdetuta, Einsteinek erantzun zien: Ez. Eta bizitza bat nahikoa da niretzat.  

Einstein Erresuma Batuan zein AEBetan erlijio ez diren humanista eta kultura etikoko taldeekin erlazionatu zen. New Yorkeko Lehen Elkarte Humanistako aholkulari batzordean aritu zen, eta Britainia Handiko Elkarte Arrazionalistako ohorezko bazkidea zen; bertan New_Humanist aldizkaria argitaratzen zen. New Yorkeko Kultura Etikoko Elkartearen hirurogeita hamabosgarren urteurrena zela eta, adierazi zuen Kultur etikoaren ideiak, bere kontzepzio pertsonala gorpuzten zuen idealismo erlijiosoan baliotsuena eta iraunkorrena zela. Azpimarratu zuen, kultura etikorik gabe ez dagoela gizateriarentzako salbaziorik.

Eric Gutkind filosofoarentzako eskuz idatzitako orrialde bat eta erdiko eskutitz baten, Princetonen 1954ko urtarrilaren 3an idatzia, hil baino hamabost hilabete lehenago, Einsteinek honakoa idatzi zion: Jainkoa hitza  niretzat gizakien ahultasunen produktua eta espresioa, eta Biblia elezahar zoragarri baina oraindik nahiko primitiboen bilduma da. Inolako interpretaziorik, arina izan arren, ezin dit ezer aldatu. [...] Niretzat judu-erlijioak, beste erlijio guztiak bezala, ustezko haurtzaroaren gorpuzkera da. [...] Ezin dut haien inguruan [judu herria] ezer aukeratua ikusi.

Einsteinek kirurgiari uko egin zion, esanaz  Nahi dudanean joan nahi dut. Ez da gustukoa bizitza artifizialki luzatzea. Nire lana egina dago; joateko garaia da. Dotore egingo dut. Princeton Ospitalean hil zen hurengo egunean, 76 urterekin, lanera jarraituz ia azken une arte.

Autopsian, Thomas Stoltz Harvey ospitaleko patologoak, garuna kendu zion kontserbatzeko, bere familiaren baimenik gabe, etorkizuneko neurozientziak Einstein hain adimentsua bihurtu izana deskubritu ahal izateko itxaropenarekin. Bere gorpua erraustu egin zuten, eta bere hausterreak aditzera eman ez zen leku batean sakabanatu ziren.

Bizitzan zehar, Einsteinek ehunka liburu eta artikulu argitaratu zituen. 300 lan zientifiko baino gehiago eta 150 ez zientifiko argitaratu zituen. 2014ko abenduan, unibertsitateek eta artxiboek Einsteinen artikuluak kaleratu zituzten, 30.000 jatorrizko dokumentu baino gehiago. Izan zituen lorpen intelektualak eta originaltasunak, bere izena Einstein jenio hitzaren sinonimo bihurtzera eraman dute. Eginiko lanaz gain, beste hainbat zientzialariekin ere lankidetzan aritu zen, esaterako Bose–Einstein estatistiketan eta Einstein hozkailuan.

Annus Mirabilisen artikuluak lau dira: efektu fotoelektrikoari buruz (ondorioz teoria kuantikoa sortu zuen), Browndar higidura, erlatibitatearen teoria berezia, eta E = mc2. Einsteinek Annalen der Physik aldizkari zientifikoan argitaratu zituen 1905ean. Lau artikulu horiek fisika modernoaren oinarriak finkatzen lagundu zituzten, eta espazioaren, denboraren eta materiaren iritziak aldatu zituzten. Hauek dira artikuluen ezaugari nagusiak:

Titulua: Heuristiko ikuspegi bat argiaren ekoizpenari eta eraldaketari buruz.

Arloa: Efektu fotoelektrikoa.

Argitaratua: 1905eko ekainaren 9an.

Adierazitakoa: Ebatzi gabeko puzzlea ebatzi da, energia kantitate diskretuetan (kuanta) trukatzen dela proposatuz. Ideia hau teoria kuantikoaren garapen hasieran funtsezkoa izan zen.

Titulua: Likido geldi batean esekitako partikula txikien higidurari buruz, beroaren teoria zinetiko molekularrak eskatzen duen bezala.

Arloa: Browndar higidura.

Argitaratua: 1905eko uztailaren 18an.

Adierazitakoa: Teoria atomikoaren gaineko ebidentzia enpirikoa azaldu du, fisika estatistikoaren aplikazioari eusten.

Titulua: Mugitzen diren gorputzen elektrodinamikaren inguruan.

Arloa: Erlatibitate berezia.

Argitaratua: 1905eko irailaren 26an.

Adierazitakoa: Maxwellek elektrizitatearen eta magnetismoaren inguruko ekuazioak mekanikaren legeekin uztartu zituen, mekanikan aldaketak sartuz, argiaren abiadura behatzailearen mugimendutik independentea dela frogatzen duten ebidentzia enpirikoetan oinarrituta. Eter argitsua kontzeptuari ospea kendu zion.

Titulua: Gorputz baten inertzia energiaren edukiaren mende dago?

Arloa: Materia-energiaren baliokidetasuna.

Argitaratua: 1905eko azaroaren 21ean.

Adierazitakoa: Materiaren eta energiaren baliokidetasuna, E = mc2 (eta inplizituki, grabitatearen argia okertzeko gaitasuna), atseden-energiaren existentzia, eta energia nuklearraren oinarria.

Einsteinek 1900an Annalen der Physiki aurkeztu zion lehenengo artikulua izan zen, arakargarritasun kapilarrari buruzkoa. 1901an izan zen argitaratua Folgerungen aus den Capillaritätserscheinungen izenburuarekin, Kapitalitatearen fenomenotik ateratako ondorioak bezala itzultzen dena. 1902–1903an argitaratu zituen bi artikuluetan (termodinamikakoak) fenomeno atomikoak ikuspegi estatistikotik interpretatzen saiatu ziren. Artikulu horiek 1905eko Brownian mugimenduaren inguruko artikuluaren oinarria izan ziren. Horrek erakusten zuen brownien mugimendua molekulak existitzen diren froga irmo gisa interpreta daitekeela. 1903an eta 1904an egin zituen ikerketak batez ere tamaina atomiko finituak difusioaren fenomenoetan  zuten eraginaz arduratu ziren.

Einsten gorabehera termodinamikoen arazora itzuli zen, fluido baten dentsitate-aldaketen tratamendua bere puntu kritiko bezala hartuz. Normalean dentsitatearen gorabeherakenergia librearen bigarren deribatuak kontrolatzen ditu dentsitatearekiko.Puntu kritikoan, deribazio hori zero da, eta gorabehera handiak ekarriko ditu. Dentsitatearen gorabeheren eragina uhin-luzera guztietako argia sakabanatu egiten dela da, fluidoa esne zuria bezalakoa bihurtuz. Einsteinek Rayleigh-ren sakabanaketarekin erlazionatzen du hau, gorabeheraren tamaina uhin-luzera baino askoz txikiagoa denean gertatzen dena, eta zerua urdina zergatik den azaltzen duena.  Einsteinek kuantitatiboki opaleszentzia kritikoa dentsitatearen gorabeheren tratamendu batetik eratu zuen, eta frogatu zuen bai efektuak bai Rayleighen sakabanaketak, materiaren konstituzio atomikotik sortzen direla.

Einstein-en Zur Elektrodynamik bewegter Körper (Mugitzen diren gorputzen elektrodinamikaren inguruan) 1905eko ekainean jaso zen, eta urte bereko irailean argitaratu. Maxwell-en ekuazioak (elektrizitatearen eta magnetismoaren legeak) eta mekanika newtondarraren legeen arteko gatazkak bateratu zituen, mekanikaren legeak aldatuz.Behatoki moduan, aldaketa horien ondorioak abiadura handietan agerikoagoak dira (objektuak mugitzen ari dira ia argiaren abiaduran). Artikulu honetan garatutako teoria geroago Einsteinek erlatibitatearen teoria berezi gisa ezagutua izan zen.

Idazlan honek iragarri zuen, behatzailea mugitzen den marko baten ari bada neurtzen, erloju bat mugitzen den gorputz batek badarama, moteldu egiten dela dirudi, eta gorputza bera uzkurtu egiten dela higiduraren norabidean. Era berean, artikulu honek eter argitzearen ideia argudiatu zuen ez funtsezkoa zelakoan, garai hartan fisikaren entitate teoriko garrantzitsuenetariko bat izan arren.

Masa-energia baliokidetasunari buruzko bere artikuluan, Einsteinek E = mc2 sortu zuen bere erlatibitate-ekuazio berezien ondorioz. 1905ean erlatibitateari buruz egindako lan hau eztabaidagarria izan zen urte askotan, baina fisiko garrantzitsuenek onartu egin zuten, Max Plancketik hasita.

Einsteinek hasieran erlatibitate berezia zinematikaren arabera kokatu zuen (mugitzen diren gorputzen azterketa). 1908an, Hermann Minkowskik erlatibitate berezia termino geometrikoetan berrinterpretatu zuen, espazio-denboraren teoria bezala. Einsteinek Minkowskiren formalismoa onartu egin zuen 1915ean, erlatibitatearen teoria orokorrean.

Erlatibitate Orokorra (GR) Einsteinek 1907 eta 1915 artean garatu zuen grabitatearen teoria da. Erlatibitate orokorraren arabera, masen arteko erakarpen grabitatorioa masa horiek espazioaren eta denboraren iraultzearen ondorio da. Erlatibitate orokorra astrofisika modernoan ezinbesteko tresna bilakatu da. Zulo beltzen gaur egungo ulermenerako oinarria eskaintzen du, grabitate-erakarpena hain indartsua den espazio-eskualdeak, non argiak ere ezin duela ihes egin.

Geroago Einsteinek esan zuen moduan, erlatibitate orokorra garatzeko arrazoia zen erlatibitate bereziko mugimendu inertzialen lehentasuna ez zela gogobetegarria izan. Eta hasieratik inongo mugimendurik (azeleratuak izan) nahi ez zuen teoria gogobetegarriagoa zirudien. Horrenbestez, 1907an azelerazioari buruzko artikulua argitaratu zuen erlatibitate berezipean. Erlatibitatearen printzipioa eta emaitzetatikk ateratako ondorioak izenburuko artikulu horretan, erorketa librea higidura inertziala dela esaten zuen, eta erorketa askeko behatzaile batentzat erlatibitate bereziko arauak aplikatu behar zirela. Argudio hori baliokidetasun printzipioa deitzen zaio. Artikulu berean, Einsteinek grabitatearen denboraren dilatazioa, grabitatearen birrindaketa eta argiaren deflexioaren fenomenoak ere aurreikusi zituen.

Grabitazio uhinak antzematen lehena, eta zeharka, 1970eko hamarkadan iritsi zen, orbitazio gertukoa dut

en neutroi izarretako bikote baten behaketaren bidez, PSR B1913 + 16. Beren orbitaren gainbeheraren azalpena, uhin grabitatorioak emititzen ari zirela izan zen. Einstein-en iragarpena 2016ko otsailean baieztatu zen, LIGOko ikertzaileek uhin grabitatorioen lehen behaketa argitaratu zutenean, lurrean 2015eko irailean atzeman zuteak, iragarpenetik ia ehun urtera.

Erlatibitate orokorra garatzen ari zen bitartean, Einstein teorian zegoen zabaleraren inbariantzarekin nahasi egin zen. Ondorioztatu zuen argumentua izan zen, eremu teoria erlatibista orokor bat ezinezkoa dela. Uko egin zuen kobarianteen tentsio ekuazioen osotasunean bilatzeari, eta eraldaketa lineal orokorretan soilik aldaezinak izango ziren ekuazioak aurkitu zituen.

Edwin Hubblek 1929an nebulosaren atzeraldia aurkitu zuenean, Einsteinek unibertsoaren eredu estatikoa utzi egin zuen eta kosmosaren bi eredu dinamiko proposatu zituen: 1931ko Friedmann-Einstein unibertsoa, eta Einstein-de Sitter unibertsoa 1932an. Eredu horietako bakoitzean, Einsteinek konstante kosmologikoa baztertu zuen, edozein kasutan teorikoki desegokia zela aldarrikatuz.

Einsteinen biografia askotan, Einsteinek ondorengo urteetan konstante kosmologikoa bere akatsik handiena izan zela aipatzen zuela esan ohi da.  astrofisikariak zalantzak argitu berri ditu aldarrikapen honi buruz, gehiegizkoa izan daitekeela iradokiz.

Artikuluan adierazi zuenez, Jarraian, arreta jarri nahi nuke Hubbelen gertakariak kontabiliza ditzakeen ekuazioaren (1) irtenbide bati, eta dentsitatea denboran zehar etengabea dena ...  Fisikoki mugatutako bolumen bat kontutan hartzen bada, materiaren partikulak etengabe aldeko dira. Dentsitateak konstante jarrai dadin, materia partikula berriak etengabe eratu behar dira bolumenean espaziotik.

Dirudienez, Einsteinek hedatu zen unibertsoaren egoera egonkorreko eredua Hoyle, Bondi eta Goldenek baino  urte asko lehenago hartu zuen. Hala ere, Einsteinen egoera egonkorreko ereduak oinarrizko akatsa zuen, eta ideia bertan behera utzi zuen.

Erlatibitate orokorrak espazio-denbora dinamikoa hartzen du barnean, beraz zaila da nola ikusi kontserbatzen den energia eta momentua. Noetherren teorema kantitate horiek zehazteko Lagrangatik aukera ematen du translazioaren aldaerarekin, baina kobariantza orokorrak translazioaren aldaera simetriako txantiloiko zerbaitetan bihurtzen du. Noetherren preskripzioek erlatibitate orokorraren barnean sortutako energia eta momentuak, ez dute benetako tentsiorik egiten horregatik.

Einsteinek zioen hori egia dela funtsezko arrazoi batengatik: grabitazio eremua desagertu egin liteke koordenatuen aukera baten bidez. Bere ustez, ez-kobariante momentu energetiko sasiotentsorea zen, hain zuzen ere, energia momentuaren banaketaren deskribapenik onena eremu grabitatorioan. Planteamendu horri Lev Landau, Evgeny Lifshitzek eta beste batzuk eman zioten oihartzuna, eta estandarra bilakatu zen.

Ez-kobariante objektuen erabilera pseudotentsoreak bezalakoak gogor kritikatu zuten 1917an Erwin Schrödingerek eta beste ikerlari batzuk.

Zizare-zulo baten mutur bat positiboki kargatuko balitz, beste muturra negatiboki kargatuko litzateke. Propietate horiekin Einsteinek partikula eta antipartikulen pareak modu honetan deskribatu zitezkeela uste zuen.

Erlatibitate orokorrean biraketa puntuko partikulak txertatzeko, antzeko lotura orokortu bat behar zen zati antisimetrikoa sartzeko, bihurdura  deitzen dena. Aldaketa hori Einstein eta Cartanek egin zuten 1920ko hamarkadan.

Erlatibitate orokorraren teoriak funtsezko lege bat du - Einstein eremuko ekuazioak, espazioa nola kurbatzen den deskribatzen dutenak. Ekuazio geodesikoa, partikulak nola mugitzen diren deskribatzen duena, Einstein eremuko ekuazioetatik erator daiteke.

Erlatibitate orokorraren ekuazioak ez-linealak direnez, grabitazio eremu hutsetatik eginiko energia pilo bat, zulo beltz bat bezala, Einstein eremuko ekuazioek zehazten duten ibilbidean mugituko litzateke, ez lege berri baten bidez. Beraz, Einsteinek proposatu zuen irtenbide berezi baten bidea, zulo beltz bat adibidez, erlatibitate orokorraren beraren geodesikoa bezala zehaztuko zela.

Hau Einstein, Infeld eta Hoffmannek ezarri zuten momentu angelurik gabeko aldizkako objektuetarako, eta Roy Kerrek objektu birakarientzako.

Einsteinek ondorioztatu zuen f frekuentziako uhin bakoitza, hf energia zuten fotoi bilduma batekin lotzen zela, non h Plancken konstantea zen. Ez zuen askoz gehiago esan, ez baitzegoen ziur partikulek nola erlazionatzen ziren uhinarekin. Baina ideia horrek zenbait emaitza esperimental azalduko lituzke, batez ere efektu fotoelektrikoa.

Einsteinek garapen horiek lagundu zituen  Wilhelm Wienek 1898an eginiko argudioekin lotuz. Wienek erakutsi du oreka termikoko egoera adiabatikoaren aldaeraren hipotesiak, tenperatura desberdinetako kurba beltzak bata bestearengandik ateratzea ahalbidetzen duela, aldatze prozesu sinple batez. Einsteinek 1911an adierazi zuen printzipio adiabatiko berak erakusten duela edozein mugimendu mekanikoetan kuantizatzen den kantitateak, adiabatiko aldaezina izan behar duela. Arnold Sommerfeldek aldaezin adiabatiko hau mekanika klasikoaren ekintzaren aldagaitzat identifikatu zuen.

Patente bulegoak Einstein 1906an bigarren mailako aztertzaile tekniko izatera igo bazuen ere, ez zuen akademia baztertu. 1908an, Bernako Unibertsitatean irakasle pribatua bihurtu zen. Über die Entwicklung unserer Anschauungen über das Wesen und die Konstitution der Strahlung (Erradiazioaren osaera eta esentziari buruzko gure ikuspegiaren garapena), argiaren kuantizazioa buruzko liburuan, eta 1909ko hasierako artikulu batean, Einsteinek azaldu zuen Max Plancken energia-kuantak momentu zehatza izan behar zuela, eta zenbait zentzutan partikula independente gisa jokatzen zutela.Artikulu honek fotoi kontzeptua sartu zuen (nahiz eta fotoi izena Gilbert N. Lewisek idatzi zuen, 1926an), eta uhin-partikularen dualtasun nozioa inspiratu zuen mekanika kuantikoan. Einsteinek erradiazioan dagoen uhin-partikularen dualtasuna hau, froga konkretu bezala ikusi zuen fisikak oinarri berri eta bateratu bat behar zuela esaten zuenean.

Einsteinek Louis de Broglieren lana aurkitu zuenean, bere ideiak babesten zituen, hasieran eszeptikoki jaso zirenak. Garai honetako beste artikulu garrantzitsu batean, Einsteinek uhin-ekuazioa eman zion de Broglieren uhinei, eta Hamilton-Jacobi mekanikaren ekuazioa zela proposatuz. Artikulu honek Schrödingeren 1926ko lana inspiratuko zuen.

Einsteinek eginkizun garrantzitsua jokatu zuen teoria kuantikoa garatzeko orduan, 1905eko efektu fotoelektrikoari buruzko bere artikuluaz hasita. Hala ere, ez zen oso pozik jarri 1925. urtearen ondorengo mekanika kuantiko modernoarekin eboluzioarekin, beste fisikariek onartu bazuten ere. Eszeptikoa zen mekanika kuantikoaren aleatoriotasuna funtsezkoa zelako determinismoaren emaitza baino, eta esan zuen Jainkoa ez dagoela dadoka jolasten. Bere bizitza amaitu arte, mekanika kuantikoa osatu gabe zegoela jarraitu zuen mantentzen.

Bohr-Einstein eztabaida publikoak, Einstein eta Niels Bohren mekanika kuantikoaren sortzaileen arteko eztabaidak izan ziren. Zientziaren filosofiarako duten garrantziagatik gogoratzen dira. Beren eztabaidak geroago mekanika kuantikoaren interpretazioetan eragingo zuten.

Einsteinen tokiko errealismoaren kontzeptua kontuan hartuta, bi aukera zeuden: (1) beste partikulak jada zehaztutako propietateak zituen, edo (2) lehen partikula neurtzeko prozesuak berehala eragina zuen bigarren partikularen posizioaren eta momentuaren errealitatean. Einsteinek bigarren aukera hau baztertu egin zuen (popularki ekintza beldurgarria distantziara deitua).

Einsteinek tokian tokiko errealismoan sinesten zuenez, mekanika kuantikoaren zuzentasuna zalantzan jartzen ez arren, osatu gabe egon behar zuela zioen. Baina printzipio fisiko gisa, tokiko errealismoa okerra zela frogatu zuen 1982ko Aspect esperimentuak, Bell-ek 1964. urtean deskribatutako teorema berretsi zuenean. Esperimentu horiek eta ondorengoek erakusten dutenez, fisika kuantikoa ezin da inolako bertsiotan ordezkatu, non fisikaren argazkia Partikulak lotura klasikorik gabeko erakunde independente gisa kontsideratzen dira, eta banandu ondoren bata ezin da bestearekin komunikatu.

Einstein tokian tokiko errealismoari buruz oker bazegoen ere, egindako iragarpen garbia aurkako ezohiko propietateetan, egoera kuantikoko loturak, eraman zuen bere EPRren artikulua Physical Review aldizkarian argitaratutako hamar artikulu garrantzitsuenen artean bilakatu zela. informazio kuantikoaren teoria garatzeko ardatz gisa hartzen da.

Erlatibitate orokorraren inguruko ikerketen ondoren, Einsteinek grabitatearen teoria geometrikoa orokortzeko saiakera bat egin zuen, elektromagnetismoa entitate bakar baten alderdi bezala sartzeko. 1950ean, eremu bateratuaren teoria Scientific Amerikan aldizkarian deskribatu zuen Grabitazioaren teoria orokorraz izenburuko artikuluan. Bere lanarengatik laudatzen jarraitu zuten arren, Einstein gero eta gehiago isolatu zen bere ikerketetan, eta azken aldera bere ahaleginak ez zuten arrakastarik lortu. Funtsezko indarrak bateratzeko ahaleginean, Einsteinek ez zuen aintzat hartu fisikaren garapen nagusi batzuk, batez ere Elkarrekintza nuklear bortitzak eta ahulak, heriotzaren ondorengo urte batzuetara arte ondo ulertu ez zirenak. Ohiko fisikak, bere aldetik, Einsteinek bateratzeari buruzko planteamenduak baztertu zituen denbora askoan. Einsteinek fisikaren beste legeak grabitatearekin bat egitea amesten zuenean, teoria guztiei eta bereziki kateen teoriari buruzko bilaketak egiten zituen, non eremu geometrikoak esparru kuantiko-mekaniko bateratu batean azaleratzen dira.

Einsteinek huts egin eta bertan behera utzi zituen beste ikerketa batzuk. Arlo hauetakoak dira: indarra, supereroankortasuna eta bestelako ikerketak.

Denbora luzeko kolaboratzaileez gain, hala nola Leopold Infeld, Nathan Rosen, Peter Bergmann eta beste batzuk, Einstein-ek noizean behingo kolaborazioak ere izan zituen hainbat zientzialarirekin.

Einsteinek eta De Haasek frogatu zuten magnetizazioa elektroien higiduragatik dela, gaur egun biraketa bezala ezaguna dena. Hori erakusteko, torsio-pendulu baten gainean esekitako burdinazko barra batean magnetizazioa alderantzikatu zuten. Berretsi zuten horrek barra biratzea eragiten zuela, eta elektroiaren momentu angeluarra aldatu egiten zela magnetizazioa aldatzen zelako. Esperimentu hau sentikorra izan behar zuen, elektroiekin lotutako momentu angeluarra txikia delako, baina behin betiko finkatu zuen nolabaiteko elektroi higidura magnetizazioaz arduratzen dela.

Einsteinek Erwin Schrödingeri iradoki zion Bose-Einstein gas baten estatistikak erreproduzitzeko gai zela, kutxa bat kontuan hartuta. Orduan, lauki bateko partikulen higidura kuantiko posible bakoitzari, osziladore harmoniko independente bat lotzen zaio. Osziladore hauek kuantizatuta, maila bakoitzak okupazio zenbaki oso bat izango du, eta bertan dauden partikulen kopurua izango da.

Bidaiatzen ari zen bitartean, Einsteinek egunero idazten zion Elsa emazteari, eta Margot eta Ilse alabak adoptatu zituzten. Eskutitzak Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrari emandako dokumentuetan bildu ziren. Margotek eskutitz pertsonal horiek jendearen eskura jartzea baimendu zuen, baina bera hil ondoren hogei urte pasatutakoan. (1986an hil zen). Einsteinek iturgintza lanbidean izan zuen interesa, eta Iturginen eta Lurrunezko Aparatuen Instalatzaileen Elkargoan ohorezko kide izendatu zuten. Barbara Wolffek, Hebrear Unibertsitateko Albert Einstein artxiboko kideak, BBCri esan zion 1912 eta 1955. urteen artean idatzitako korrespondentzia pribatuan 3.500 orrialde inguru daudela.

Einsteinen eskubideak betearaz daitezke, eta Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra eskubide horien ordezkari esklusiboa da. Roger Richman agentziaren Corbis oinordekoak, unibertsitatearen agente gisa bere izena eta lotutako irudiak erabiltzeko baimena emateko ardura du.

Bigarren Mundu Gerraren bezperatan, The New Yorker egunkariak Hiriko kontuak binetan honakoa argitaratu zuen: Einstein Amerikan hain ezaguna zenez, kalean gelditu egiten zuten teoria hori azaldu egidazu” esanaz. Azkenean, etengabeko galderei aurre egiteko modua asmatu zuen, galdetzen zienei honela erantzunez Barkatu egidazu mesedez! Beti nahasten naute Einstein irakaslearekin.

Eleberri, film, antzerki eta musika lan askoren gaia edo inspirazioa izan da Einstein. Zientzialari eroaren eta irakasle despistatuaren irudikapenerako eredu gogokoena da; bere aurpegi adierazkorra eta orrazkera bereizgarria asko kopiatu eta esajeratuak izan dira. Time aldizkariko Frederic Goldenek idatzi zuenez, Einstein marrazkilariaren ametsa egi bihurtua zela.

Einsteinek sari eta ohore ugari jaso zituen, eta 1922an Fisikako 1921eko Nobel Saria eman zioten Fisika Teorikoari egindako zerbitzuengatik, eta bereziki efektu fotoelektrikoaren legea aurkitzeagatik. 1921eko hautagaietatik inork ez zituen Alfred Nobelek ezarritako irizpideak betetzen, eta ondorioz 1921eko saria Einsteini eman zitzaion hurrengo urtean.




#Article 147: George Orwell (1029 words)


George Orwell —jaiotza izenez, Eric Arthur Blair, baina idazletzat zerabilen George Orwell izengoitiaz ezagunagoa—
(Motihari, Britainiar Raj, 1903ko ekainaren 25a - Londres, Ingalaterra, 1950eko urtarrilaren 21a) Indian jaiotako britaniar idazlea eta kazetaria izan zen.

Bere obrak bizitzan zehar izandako bizipen pertsonalen arrastoak ditu: gazte garaian Birmanian ordena kolonialaren ordezko bezala betetako postuaren ondorioz britainiar inperialismoaren aurka garatutako konpromisoa; Londres eta Pariseko langileriak sufritzen zituen bizi-baldintzak ezagutu ondoren, sozialismo demokratikoaren alde; eta, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu ondoren, totalitarismo nazi eta estalinistaren aurka.

Kronista, literatura-kritikari eta nobelista izateaz gain, Orwell XX. mendeko 30 eta 40. hamarkadetako ingelesezko saiogile nabarmenetakoa ere bada. Hala ere, totalitarismoaren aurkako bere bi eleberriengatik da ezaguna, batez ere. Biak Bigarren Mundu Gerra ondoren argitaratuak, Abereen etxaldea (ingelesez Animal Farm) (1945) eta 1984 (ingelesez Nineteen Eighty-Four) (1949), azken hau bere bizitzaren azken urteetan idatzia eta bere heriotza baino denbora gutxi lehenago argitaratua eta zeinetan “Anaia Nagusia” kontzeptua sortuko zuen. Gerora kontzeptua zainketa teknika modernoak kritikatzeko ohiko hizkerara pasatu da.

Eric Arthur Blair Motiharin jaio zen, Britainiar Inperioaren Indiako kolonia batean, 1903ko ekainaren 25ean. Bere ama Ida Mabel Limouzin Blair zen, Birmanian jaioa eta jatorri frantsesekoa, eta bere aita Richard Walmsley Blair, Indiako gobernu kolonialeko administrazioaren langilea.

Bi urte zituela Ingalaterrara joan zen bizitzera, bere ama eta arreba Marjorierekin batera. Ez zuen aita berriz ikusiko 1907 arte, hiru hilabetez Ingalaterran bisitan egon zenean, berriz ere Indiara itzuli aurretik. Orwellek arreba gazteago bat ere bazuen, Avril izenekoa.

Etonen ikasketak bukatu ondoren Birmaniako Indian Imperial Policen sartzea erabaki zuen, ez baitzuen unibertsitate-beka bat lortzeko aukerarik, eta bere familiaren baliabide ekonomikoak ez baitziren nahiko bere hezkuntza ordaintzeko. Bost urtez ofizial moduan aritu ondoren polizia utzi eta Ingalaterrara itzuli zen 1927an. Tartean, inperialismoaren aurkako jarrera garbia hartu zuen eta jarrera hori bere lehen eleberrian Burmese days (1934) eta zenbait saiakeratan  agertu zuen; A hangin (1931) edo Shooting an elephant (1936), adibidez .

Hurrengo urteetan ere pobrezian bizitu zen, Down and out in Paris and London (1933) liburuan, bere lehenengo lan garrantzitsua, azaltzen duen bezala. Maisu lana lortu zuen eskola batean, baina berehala utzi beharrean suertatu zen osasun-arazoak zirela eta.

Blairek 1933an hartu zuen George Orwell ezizena. The Adelphi edo New Adelphi aldizkarian idazten zuen bitartean Hayesen bizi zen, Middlesexen, eta eskola-irakasle bezala egiten zuen lan. Ezizena Down and out in Paris and London liburuan kontatzen zuenarekin bere gurasoak ez mintzeko hartu zuen. Beste izen literario batzuk ere izan zituen buruan, “Kenneth Miles” edo “H. Lewis Allways, George Orwell izena aukeratu aurretik. Izen horrek agerian uzten zuen egileak Ingalaterrako tradizio eta landazabalagatik betidanik sentitu zuen estimua: Jurgi Ingalaterrako patroi santua da (eta orduko erregea Jurgi V.a zen), eta Suffolken dagoen Orwell ibaia leku nabarmena da ingelesez askorentzat.

Idazle bezala, George Orwellek bere bizipenak baliatu zituen, Southwolden zeraman bizimodua eta irakasle bezala bizitutakoa, A Clergyman's Daughter (1935) eleberrian. 1934 eta 1936 artean lanaldi erdian aritu zen lanean Booklover’s Corner bigarren eskuko liburu dendan, Hampsteaden. Hampstead bizitza intelektuala zuen herria zen, bizitza kulturala eskaintzen zuena. Esperientzia hauek Keep the aspidistra flying (1936) eleberrian jaso zituen.

The Road to Wigan Pier lanaren lehen zatiak Lancashire eta Yorkshiren eginiko bere ikerketa soziologikoen sintesi bat jasotzen du. Kobre meatzetako egoera gogora ekarriz hasten da. Berriz, bigarren partea bere bizipen eta kontzientzia politikoaren garapenari buruzko saiakera zabala da; beste gauzen artean, bigarren zati honetan sozialistatzat aitortzen zuen bere burua, baina intelektual sozialisten kontrako kritikak azaldu zituen eta Sobietar Batasunarekiko miresmena. Kritika hauen ondorioz Gollancz editoreak pentsatu zuen bigarren zati hau iraingarria gerta zitekeela Left Book Clubeko ohiko irakurleentzat eta Orwell Espainian zela hitzaurre bat gehitu zion obrari.

Orwellek Espainiako Gerra Zibilean parte hartzea erabaki zuen “faxistak hiltzeko, norbaitek egin behar baitu”. Horrela jakinarazi zion Henry Miller bere lagunari Parisen zirela, 1936ko Gabonetan. Millerrek ideia hori ergelkeria bat zela adierazi zion eta saiatu zen egilearen erabakia aldatzen, baina ez zuen lortu.

Bizitako esperientzien harira, Homage to Catalonia (Kataluniaren Omenez) liburua idatzi zuen. Liburu horretan, bere miresmena azaltzen zuen anarkisten esku zeuden zonalde batzuetan gertatzen ari zen klase egituren desagertzearen aurrean. Eta kritikatzen zuen Espainiako Alderdi Komunistaren kontrol estalinista eta informazioa manipulatzeko propaganda bezala erabiltzen zituen gezurrak.

Espainiako Gerra Zibilean parte hartu izanak betirako eragina izan zuen Orwellen munduaren ikuspegian. 1946an idatzi zuen: “Espainiako gerrak eta 1936-1937ko beste gertakari batzuk gauzak aldatu zituzten eta, orduz geroztik non nengoen jakin nuen. 1936tik hona serioski idatzi dudan lerro bakoitza, zuzenean edo zeharka, totalitarismoaren aurka eta, nire ulertzeko modua, sozialismo demokratikoa denaren alde idatzi dut”.

Orwellen iritziz, mendebaldeko gizarteek, eta ondorioz herrialde kapitalistek, eraldaketa erradikala behar  zuten, baina estalinismoa mehatxu bat zen gizarte horiek oinarritzat zituzten printzipioentzat. Kataluniatik Orwell anti-estalinista bihurturik bueltatu zen, troskismoaren aldeko begikotasunarekin eta bere burua sozialista demokratatzat definitzen zuelarik.

Bigarren Mundu Gerran Home Guardeko partaide izan zen eta Defentsaren Domina irabazi zuen. Urte haietako bere pentsamenduak War time diary liburuan jaso zituen.

Bere karreran batez ere kazetari bezala izan zen ezaguna eta bereiziki erreportari gisa; bere lanaren alderdi honetan sar daitezke Homage to Catalonia, Espainiako Gerra Zibilari buruzkoa, eta The Road to Wigan Pier, Ingalaterrako Iparraldeko meatzarien bizi-baldintzak aztertzen dituena. Baina gaur egungo irakurleek bere nobelengatik ezagutzen dute George Orwell eta, batez ere, oso famatuak egin diren Abereen etxaldea  eta 1984 eleberriei esker.

Abereen etxaldea eleberriak Errusiar Iraultzaren ideal sozialisten gainbehera salatzen du Stalinen gobernupean. Fabula politiko bat da eta, zentzu honetan, badu loturarik Europako literaturan garatutako fabula moralen tradizioarekin. Jonathan Swiften eragin literarioa ere badu, bereiziki Gulliver-en bidaiak obrarena. Liburuan txerri azkarrek animalien esplotazio egoeraren analisia egiten dute eta animaliek etxaldeko jabeei agintea kentzea lortzen dute. Baina, hori egin ondoren, txerriek gobernu totalitario bat antolatzen dute, eta azkenean beraiek dira etxaldean jaun eta jabe, Errusiako Iraultzan gertatu zenaren antzera.

Lanik ospetsuena, ostera, 1984 eleberria du: totalitarismoaren kritika gogorra da, estatu-zanpaketa forma guztiak muturrera eraman dituen etorkizuneko gizarte distopiko bat agertzen duena. Gizakiaren muturreko zanpaketa hori irudi gogor eta ulerterrazen bidez agertzea lortzen du nobelak: Anaia Nagusiak zaindu egiten zaitu leloa, telepantaila, pentsamendu-polizia… etab. Liburuak berehalako arrakasta izan zuen eta, aldi berean, berehala piztu zen eleberriaren interpretazioaren inguruko polemika: diskurtso antikomunista bat da, edo funtsean antifaxista, edo badu ere kapitalismoaren aurkako kritikarik. Neurri batean, eleberria ispilu bat da, eta zaila da irakurtzea bakoitzak bizi duen egoera politikoa islatuta, distortsionatuta edo zalantzan jarria ikusi gabe. Egungo ikuspegitik, artean etortzekoa zen gizarte globalizatuaren erretratua ere izan daiteke.




#Article 148: Rosa Luxemburg (3607 words)


Rosa Luxemburg (; Zamość, Kongresuko Polonia, 1870eko edo 1871eko martxoaren 5 – Berlin, Weimarko Errepublika, 1919ko urtarrilaren 15) poloniar teorilari marxista, filosofo, ekonomialari, gerraren aurkako aktibista eta sozialista iraultzailea izan zen. 28 urterekin alemaniar nazionalitatea eskuratu zuen. Poloniako Erresumako eta Lituaniako Sozialdemokraziako (SDKPiL), Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD), Alderdi Sozialdemokrata Independenteko (USPD) eta Alemaniako Alderdi Komunistako (KPD) kide izan zen bere bizitzako epe ezberdinetan.

Luxemburgek kritikak egin zizkion Leninismoari eta sozialismoaren eskola sozialdemokratei, eta horregatik iritzi kontrajarriak egon dira bere inguruan ezker politikoaren baitan. Hala ere, Luxemburg eta Liebknecht martiri komunista gisa omendu zituzten Ekialdeko Alemanian, eta gaur egun ere urtarrileko bigarren igandean manifestazioa egiten da euren omenez Berlinen.

Róża Luxemburg 1871ko martxoaren 5ean jaio zen Zamośćen. Luxemburg familia Errusiaren kontrolpeko Polonian bizi zen poloniar juduak ziren. Bere aita Eliasz Luxemburg metal saltzailea izan zen eta bere ama Line Löwenstein zen. Bosgarren eta azken alaba izan zen familian. Luxemburgen esanetan, bere aitak ideia liberalak transmititu zizkion, bere ama etxean liburu asko irakurtzen zituen erlijiosoa zen bitartean. Familiak alemana eta poloniera hitz egiten zuen, eta Luxemburgek errusiera ere ikasi zuen. 1873an Varsoviara mugitu ziren, hiru urte zituela, bere aitak negozio txar bat izan eta gero. Bost urterekin tuberkulosiarekin lotutako gaixotasun bat izan zuen aldaketan, eta betirako herren geratu zen.

Ez dago argi noiz hasi zen Luxemburg politikarekin interesatzen: Adam Mickiewiczen obrak irakurri eta gero idealismoarekin eta mundua aldatzeko ideiarekin lotu zela ematen du. 1886an Poloniako ezkerreko Alderdi Proletarioaren parte izan zen, 1882an sortua, Errusiako alderdiak baino 20 urte lehenago. Bere lehenengo jarduera politikoak greba orokorra antolatzea izan zen; ondorioz, Alderdi Proletarioko lau kide erail zituzten eta alderdiko kideek ihes egin zuten, nahiz eta herrialdean geratu ziren kideak, Luxemburg barne, alderdia sekretupean mantentzen jarraitu zuten. 1887an Matura azterketak egin gainditu zituen (bigarren hezkuntzako graduazioa), bikaina lortuz 14 ikasgaitan.

PPS eta SDKPren arteko gatazka areagotu zen Rosa Luxemburgek PPSren nazionalismoa kritikatu zuenean Parisen argitaratzen zen poloniar deserriratuen Sprawa Robotnicza («Langileen Kausa») egunkarian. Rosa Luxemburg egunkari honetako editorea zen 1894an R. Kruszyńska ezizenarekin. Luxemburgen artikuluaren arabera, Poloniak bakarrik lor zezakeen bere independentzia Alemaniar Inperioan, Austria-Hungarian eta Errusiako Inperioan iraultza emanez gero. Bere ustez, lehentasuna monarkia eta Europako kapitalismoaren aurkako borrokari ekitea zen; eta iraultza garaile izan ondoren herrien autodeterminazioa posible izango zen. Ideia honetan ez zetorren bat Leninekin, pentsatzen zuena Polonia eta beste nazionalitate batzuetako askapen mugimenduak garrantzitsuak zirela sozialismorako lehen pauso gisa. Artikuluen kalitatea zela eta, Alemaniako SPDren Neue Zeit egunkarian ere argitaratu ziren, eta Georgi Plekhanoven erantzuna izan zuten, PPSren alde lerratuz egunkarian bertan, Karl Kautskyk alemanez Neue Zeiten erantzuten zion bitartean.

Rosa Luxemburgek eta Leo Jogichesek militantzia aktiboa izan zuten, baina euren erlazio pertsonalak gora beherak izan zituen: Jogicheseiraultzaren aldeko lanetan murgildu zen, eta Luxemburgi arreta eskasa jarri zion; Rosaren ustez honek ezinezko egiten zuen harreman bat izatea eta, gainera, Jogichesek jarrera autoritarioa zuela pentsatzen zuen. 1896ean SDKPren aurkako sarekadak alderdia ia desegin zuen, eta Sprawa Robotnicza egunkaria argitaratzeari utzi zioten. 1897an Rosa Luxemburgek cum laude doktoretza eskuratu zuen, Poloniako industrializazioari buruzko tesi batekin. Urte horretan bertan bere ama hil zen, eta Rosak pena handiz jaso zuen albistea. 1890eko hamarkadaren amaieran bikotea Alemaniara bizitzera joan zen, Jogichesek uste zuelako bertan aukera gehiago izango zituela bere helburu politikoak lortzeko.

Errusiar nazionalitatea edukita, Alemaniatik kanporatua izateko arriskuan zegoen Rosa Luxemburg, arrazoi politikoak zirela eta. Horregatik, Gustav Lübeckekin ezkondu zen, Karl Lübecken semea, alemaniar nazionalitatea eskuratu ahal izateko. Berlinen instalatu zen Rosalia Lübeck izenarekin. Bertan, SPD alderdiarekin azkar harremanetan jarri zen, eta bere indar eta inteligentzia politikoa zela eta, laster nabarmendu zen. 1889an Silesia Garaira bidali zuten, Prusiak XVIII. mendean anexionatutako Poloniaren zatia, bertako langile poloniarren artean sozialismoa hedatzeko helburuarkein. Jogiches eta familiarengandik urrun, bere jarduera politikoan zentratu zen, berlindar bizitza eta bertako antisemitismoari guztiz moldatu gabe.

Alemaniako SPDn zuen papera zela eta, laster hasi zen kazetari lanetan prentsa sozialistan, itzultzaile gisa (yiddish, poloniera, errusiera, alemana eta frantsesa hitz egiten zituen) eta SPDren zentralean irakasle gisa, sozialismoaren historia eta ekonomia klaseak ematen. Karl Kautskyrekin eta bere familiarekin harreman handia egin zuen eta Clara Zetkinen lagun-mina izan zen.

SPDn egiten zuen lanaz gain, Rosa Luxemburgek SDKPiL alderdiaren ekimenak biderkatu zituen. Europa osoan zehar birak egin zituen garai horretan. 1903an Bureau socialiste internationalera batu zen, Internazionalaren koordinazioko organoa. 1904an, Bigarren Internazionalaren kongresutik bueltan, Gilen II.a Alemaniakoa kritikatzeagatik diskurtso publiko batean atxilotu eta kartzelara bidali zuten: bertan egon zen abuztuan eta urrian, amnistia bat jaso zuen arte. Garai horretan Luxemburgek Leninen ideiaren aurka idatzi zuen: ez zetorren bat «altxamendu armatu» bat egitearekin, pentsatuz langileen kontzientzia zela igo behar zena iraultza egiteko, eta ez langileak armatu. Zentralismoaren eta hierarkiaren kontzeptu leninisten aurka idatzi zuen.

Igande Odoltsua eta gero, 1905eko urtarrilaren 22an, 1905eko Errusiako Iraultza hasi zen. Leo Jogichesek Berlin utzi zuen otsailean eta Krakoviara joan zen, SDKPiL-ren argitalpen berria sortuz. Ondoren, Varsoviara joan zen, Bundarekin aliantza bat sinatzen saiatzeko, Rosaren aurkakotasunarekin. Luxemburgek ez zuen ondo ikusten alderdi judu horren ideologia nazionalista. Rosa Luxemburg Krakovian bildu zen Jogichesekin udan zehar, ondoren Alemaniara bueltatu zen, eta ondoren berriro ere Varsoviara abenduan, identitate faltsu batekin, Poloniako mugimendu intsurrekzionalean parte hartzeko. Leo Jogichesekin batera atxilotu zuten, eta zorian egon zen heriotza-zigorra jasotzeko. Denbora horretan bere etxean konfinatu zuten, eta fidantzapean libre utzi zuten alemaniar nazionalitatea zuela eta. Berlinera itzuli zen 1906ko irailean eta Jogichesekin zuen harreman apurtu zuen.

SPDren Mannheimeko kongresuan Rosa Luxemburgek ezker politikoa osatzea lortu zuen, alderdiaren eskuma eta zentroaren aurrean, jarrera iraultzailea hauspotuz. Masaren greba izeneko panfletoa idatzi zuen, errusiar eta alemaniar esperientziak azalduz, greba orokor batek iraultzarekin zuen harremana argituz: Luxemburgen uste, prozesu iraultzailea mugimendu jarrai bat dela, non alderdiak paper bat izan dezakeen, baina langile klasearen zuzendaritza izan gabe. Alderdiak proletargoaren argitze-paper batera mugatu behar zuen bere burua, eta ekintza egiteko eguna iristen zenean, zuzendaritza eta zuzenduen artean zegoen aldeak ez zuen zentzurik izango. Rosa Luxemburgek sindikatuen burokrazia salatu zuen Alemanian, SPDren eskumako aldetik gertu zegoena eta «errebisionismoa»k janda zegoela uste zuena. Luxemburgen lanak iskanbila handia sortu zuen SPDren egoitzan, eta 1907an August Bebel alderdiaren zuzendariarekin zituen harremanak betirako hautsi ziren. Julius Martov eta Leninekin batera, aldi baterako adostasuna lortu zuen Internazionalaren postura aldatuz eta gerraren aurkako erresoluzio bat lortuz; adostasun horren arabera, mundu gerra egotekotan langileen betebeharra zen altxatzea, gerra ekiditeko lana eginez eta kapitalismoaren amaiera ekarriz.

Garai berberean, Jogichesekin zuen harremana guztiz hautsita, Rosa Luxemburgek harremana hasi zuen Costia Zetkinekin, Clara Zetkinen semeetako bat, eta bera baino hamabost urte gazteagoa; euren erlazioak 1912ra arte iraun zuen.

Lehen Mundu Gerra hasi zen arte, Rosa Luxemburgen izenak oihartzun geroz eta handiagoa izan zuen mundu politikoan. SPDren eta Bigarren Internazionalaren inguruko hainbat polemikatan hartu zuen parte: 1905eko Errusiako Iraultza behin eta berriz aipatzeak arazoak sortu zizkion lider sozialdemokrata batzuekin, euren herrialdean antzeko egoera bat ematearen beldur zirenak. Luxemburgek, bestetik, jarrera oso kritikoa zuen garai horretan errusiar sozialdemokraziak boltxebike eta mentxebikeen artean zuen bereizketa zela eta. Karl Kautskyk lagunduta, nazioarteko bureau sozialistak Leninen jarrera kondenatzea lortu zuen. 1910ean Kautskyrekin polemika handia izan zuen, bere lagun ona zena, alderdiak langileekiko izan behar zuen jarreraren inguruan: Rosa Luxemburgen ustez langileei euren etorkizuna eskuetan hartzera animatu behar zitzaien, alderdiaren zuzendaritza hartuz; SPDren konpromisoak salatu zituen, Alemaniako errepublika aldarrikatzeari uko egin ziolako, «alderdi burgesen jostailu»an bilakatuz. Kautskyk kalte handiak izan zituen eztabaida honen ondorioz, eta euren arteko harremana zauriturik zegoen. SDKPiLren egoitzan Karl Radeken kaleratzean parte hartu zuen, alderdiak Berlinen zuen egoitzaren aurka hitz egin zuelako.

Garai horretan, Rosa Luxemburgek nazionalitateen aferarekiko zuen jarrerari buruz idatzi zuen, ikuspuntu internazionalista absolutua hartuz. Nazionalismo guztien aurkako jarrera hartu zuen, uste zuelako «klase gizarte batean, nazioak, entitate soziopolitiko gisa, ez dela existitzen». Beraren aburuz, nazio auzia bigarren mailako arazoa da, hau da, arazo taktiko bat eta ez printzipiozkoa. Sozialdemokraziak babestu beharreko autodeterminazio eskubide bakarra, bere ustez, langile-klasearena da: bere ikuspuntuaren arabera, nazioarteko iraultza sozialistak dominazio nazionalarekin amaituko du, esplotazioarekin, sexuen arteko desorekarekin eta arrazismoarekin batera.

Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan Rosa Luxemburgek bere aktibitatea eta eztabaida publikoetako parte hartzea biderkatzen du, bitartean Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren (SPD) baitako zatiketa gero eta nabarmenagoa bilakatzen ari zen. Leo Jogichesekin zuen adiskidetasuna berreskuratu zuen eta honek Die Akkumulation des Kapitals («Kapitalaren metaketa») bere lanik ezagunena zuzentzen lagundu zion. Obra hau 1913an argitaratu zuen, militante sozialistei ematen zizkien ekonomia politikako klaseetan oinarrituta idatzi zuen eta bertan kapitalismoaz egiten duen analisia azaltzen du: bere ustez, kapitalismoa kanpo merkatuetara edo herrialde bereko eremu azpigaratuetara hedatzeari esker soilik lortu daiteke metaketa. Merkatu ez kapitalistak beharrezkoak dira kapitalismoaren funtzionamendurako eta honen biziraupenerako, baina hala ere elementu independente moduan deuseztatuak dira. Gainbalioa izatea baimentzen zion eskaririk gabe, sistema kapitalistaren gainbehera etorriko zen kontraesan horren ondorioz. Kapitalaren metaketaren publikazioak hautsak harrotu zituen SPDren eskuin zein ezkerrean: kapitalismoaren ezinbesteko hondoratzeaz egin zuen teoriak kritika gogorrak izan zituen. Franz Mehring eta Julian Marchlewskik, kontrara, Rosa Luxemburg Marx eta Engelsetik egondako marxistarik argiena zela esan zuten.

Bestalde, Europako gerra arriskuaren aurkako militante sutsua zen Rosa Luxemburg. 1913ko irailean alemaniar langileei zuzendutako hitzartze indartsu bat egin zuen Frankfurten, beste herrialdeetako langileen aurka armak ez hartzeko eskatu zien. Hitzartze horrengatik epaitu zuten 1914ko otsailaren 20an, «publikoki desobedientzia sustatzea» egotzi zioten. Rosa Luxemburgek pasio eta hitz-jario handiarekin defendatzen zituen bere iritziak, ospe nazionala lortuz, ingurune sozialistetatik harago. Garai berean bere abokatuetako batekin hainbat hilabetetako erlazioa izan zuen, Paul Levi sozialistarekin; aurrerago, Levik bere bizitza eskaini zion Luxemburgek hasitako lan politikoa jarraitzeari eta bere ideiak zabaltzeari. Luxemburgek urtebeteko kartzela zigorra jaso zuen. 1914ko martxoan, apelazioaren erantzunaren zain zegoela, beste hitzaldi bat eman zuen, Alemaniako militarrei soldaduak gaizki tratatzea leporatuz: kasu honetan armadaren aurkako irainak egiteaz akusatu zuten. Milaka babes adierazpen izan zituen eta horri esker epaiketa bertan behera geratu zen. Prozesu hauek irauten duten bitartean Rosak bere ideiak zabaltzen jarraitu zuen eta gerraren aurkako militantzia mantendu zuen.

Europan gatazka egoera nabari den bitartean Bigarren Internazionalak ez du lortzen politika amankomun bat zehaztea eta Alemaniako sozialdemokratek, Europako beraien homologo gehienek bezala, gerra-kredituen alde bozkatzen dute. Rosa Luxemburgek kartzela zigorra betetzen hasi behar zuen berez abenduan, baina beste hainbat militanterekin batera Gruppe Internationale izango zenaren nukleoa sortu zuen, militante hauen artean zeuden Karl Liebknecht, Leo Jogiches, Franz Mehring, Julian Marchlewski, Paul Levi eta Clara Zetkin: gerra babestearen kontra egiteko deia bidali zieten hirurehundik gora buruzagi sozialistari baina ez zuten ia erantzunik izan. Abenduan Rosa Luxemburg ospitalean ingresatu zuten akidura fisiko eta nerbiosoagatik eta 1915eko otsailean kartzelaratu zuten.

Kartzelan zegoela Luxemburg epistola bidezko komunikazioa mantendu zuen kanpokoekin. Kartzelan Die Krise der Sozialdemokratie («Sozialdemokraziaren krisia») idatzi zuen eta modu klandestinoan argitaratu zen 1916an, Junius izengoitiarekin sinatuta. Oposizio erradikal sozialista «gutun politiko» baten bidez azaldu zen, Spartakus izenarekin sinatua eta Leo Jogichesen babes logistikoarekin. Jogichesek operazio klandestinoen zuzendaritza hartu zuen, eta gutunak Spartakusbriefen izenarekin argitaratu zituen, «Espartakoren gutunak». Luxemburg 1916ko otsailean askatu zuten eta berehala bere egiteko politikoetara itzuli zen. Maiatzaren batean, manifestazio espartakista batean parte hartu zuen Karl Liebknecht-ekin batera, honek soldadu uniformea soinean zuela gerraren eta gobernuaren aurkako leloa bota zuen. Berehala atxilotu zuten, Parlamentuko immunitatea kendu zioten eta lau urtetako kartzela zigorra ezarri zioten; Luxemburg poliziaren zaintzapean jarri zuten. 1916ko uztailaren 6an atxilotu zuten. Kartzelan zegoen bitartean gutun bidezko komunikazioa mantendu zuen berriz ere kanpoko munduarekin. Costia Zetkinen lagun batekin, Hans Diefenbachekin, gutun bidezko harreman erromantiko bat izan zuen. Diefenbach frontean zegoen mediku militarra zen eta 1917ko urrian hil zuten tiroz, bere heriotza kolpe izugarria izan zen Rosarentzat.

Rosa Luxemburgek, kartzelatik, gertakari politikoak jarraitu zituen Errusiar Iraultzaren inguruko testu batzuk idatziz 1917ko martxotik aurrera, bere esanetan «mundu gerraren gertakaririk garrantzitsuena». Hala ere, Urriko Iraultzaren ostean boltxebikeen politikaren hainbat faktore kritikatu zituen. Alemaniako sozialdemokraten zuzendarien «oportunismoa» salatu zuen, eta mentxebike errusiarrena, baita zuten inperialismoaren babesa. Testuinguru honetan, alderdi boltxebikearen alde egin zuen, sobieten boterearen alde idatziz.

Azken fase horretan jarraitutako politikari kritika egitea oso garrantzitsua zen Rosa Luxemburgentzat. Alde batetik boltxebikeek autodeterminazio eskubideari emandako babesa kritikatu zuen, uste zuelako proletargoa ahultzen zuela eta abertzaletasunak hauspotzen zituela; boltxebikeek egindako lurren banaketa ere kritikatu zuen, bere ustez horrek lur-jabe txikien klase bat sor zezakeelako, iraultzaren etsai izango zirenak eta sozialismoaren arerio. Rosa Luxemburgoren ikuspegian, «Errusiaren zatikatzea» Errusiar inperioaren barruan zeuden nazioen independentzia eskubidea zela eta, «euren buruaren jabe izateko herrien eskubidea» lelopean arazo bat zen, burgesia nazionalen «politika anti-iraultzailearen tresna» izango zirelako. Azkenik, boltxebikeek demokraziaren aurka hartutako neurriak kritikatu zituen: Clara Zetkin edo Franz Mehringek bezala Batzar Konstituziogilearen disoluzioa babesten zuen, baina ez zuen gogoko ez deitzea hauteskunde berriak: «Askatasuna beti da ezberdin pentsatzen dutenen askatasuna» leloarekin (ikus eskumako testua) biribildu zuen. Bere esanetan, leninismoa «diktadura bat zen, baina ez proletarioen diktadura, baizik eta politikari gutxi batzuena, hau da, diktadura bat bere esanahi burgesean». «Demokrazia zabalena eta mugagabeena» defendatu zuen, prentsa askatasunarekin, bilera eta asoziazio askatasunarekin eta herritar masaren dominazioarekin. Luxemburgen ustez, leninismoaren deriba honen arazoaren muina alderdiaren osaketan zegoen, Lehen Mundu Gerran egondako posizioen ondorioz nazioartean Errusiak zuen isolamenduarengatik. Jogichesen laguntzarekin, alemaniar iraultzaileak boltxebikeen satelite bilakatzearen aurka idatzi zuen. Bere ustez, hala ere, Errusiar Iraultza kondenatuta zegoen beste munduko herrietako proletarioek ez bazuten boterearen konkistarako iraultzarik egiten.

Espartakisten Liga, Rosa Luxemburgek eta Karl Liebcknechtek zuzenduta, langileen eta soldaduen kontseiluen erradikalizazioa babesten zuen, boterera heltzeko helburuarekin; helmuga «kontseiluen errepublika» bat sortzea zen. Espartakistentzat, iraultza Europa osoan zehar hedatu behar zen, Sobietar Batasunaren laguntzarekin. Estatu-kolpeen eta alderdiak biolentzia armatua erabiltzearen aurka zeudenez gero, Liebknechtek eta Luxemburgek intelektualen utopismoarengatik eta langileen erradikalsimoagatik gaindituta ikusten zuten euren burua. SPDk alderdia osatu zuen, Friedrich Eberten presidentziapean, eta Alemanian trantsizio moderatu bat bultzatu zuen, errusiar adibidearen aurka. Tentsio politiko horretan, abenduaren 6an gobernuaren tropek Die Rote Fahneren erredakzioa okupatu zuten. Espartakisten manifestazio bat metrailetarekin dispertsatu zuten, hamahiru hildako eta hogeita hamar zauritu sortuz. Abenduaren 16an Langileen eta Soldaduen Kontseiluen Kongresu Nazionala bildu zen, espartakistek onartzen zuten botere bakarra, eta erabaki zuten espartakisten helburuen aurka zeudela, ez zutela Alemania gobernatzeko helbururik eta lan hori sufragio unibertsal bidez hautatutako asanblada konstituziogile baten esku egon behar zela. Luxemburg eta Liebknecht ez ziren kongresuan egon, ez baitzieten baimenik eman horretarako.

Egoera nahasi horretan Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) sortu zen: espartakistek USPDtik bereizteko erabakia hartu zuten 1918ko abenduaren 30ean eta 1919eko urtarrilaren 1ean eginiko kongresuan. Rosa Luxemburgek proposatu zuen alderdia «sozialista» izendatzea eta ez «komunista», mendebaldeko erakunde iraultzaileekin harremana errazago izan zedin, baina ez zuen gehiengorik lortu bere proposamenaren alde. Berak, Espartakisten Liga izena erabiltzen jarraitu zuen alderdia izendatzeko. Karl Radek, Luxemburgen arerioa izandakoa, Sobietar batasuneko mezulari politiko gisa sartu zen Alemanian, era klandestinoan: KPDaren kongresuan parte hartu zuen eta berarekin eztabaidatu zuen terrorearen erabileraren inguruan. Radekek, boltxebikeek bezala, terrorismoa iraultza mantentzeko beharrezkoa zela uste zuen eta Luxemburg eszeptikoa zen horren inguruan; alderdi berriaren ideien artean terrorismoaren ezen praktika guztiz alboratu zuen. Luxemburgek eta Paul Levik Batzar Konstituziogilearen hauteskundetan parte hartzearen alde egin zuten, baina gehiengoa hauteskundeen aurkako boikota egitea erabaki zuen. Rosa Luxemburg saiatu zen KPDren kongresuak hauteskunde prozesuan parte ez hartzeak zituen arriskuak uler zitzan.

Artikulua argitaratu eta hurrengo egunean militarrak bere etxe klandestinoan agertu ziren. Atxilotu eta Wilhelm Pieckekin batera Eden hotelera eraman zuten, guardiako fusilero eta zalditeriaren kuartel probisionala: Waldemar Pabst kapitainak egin zion galdeketa, baina ez zituen galderak erantzun. Militarrak hoteletik atera zuten, kartzelara eramateko. Hoteleko irteeran bertan zegoela, fusil baten atzealdearekin eman zioten buruan eta kotxe batera sartu zuten, preso. Metro batzuk beranduago militarretako batek tiro bat eman zion buruan, ziurrenik vogel tenientea, bere eskolta zena. Gorpua Landwehrkanalera bota zuten. Egun berean Karl Liebknecht atxilotu eta erail zuten.

Sinbolikoki, hilkutxa huts bat lurperatu zuten urtarrilaren 25ean, Liebcknecht eta errepresioaren beste 31 biktimekin batera. Maiatzaren 31n Rosarena izan zitekeen gorpua aurkitu zuten errekan. Leo Jogiches atxilotu zuten eta martxoan kartzelan erail zuten, ofizialki ihesaldi saiakera baten ondorioz.

Luxemburg eta Liebcknecht erail zuten militarrak epaitegira eraman zituzten tratu-txarrak zirela eta: prokuradoreak euren zerbitzua bikaina izan zela argudiatuz, libre uztea eskatu zuen. Runge militarrak, buruan kolpea eman zionak, bi urte eta bi asteko kartzela zigorra bete zituen, «erailketa saiakera» leporatuta; Vogel tenientea bi urte eta lau hilabetera kondenatu zuten, gorpua errekara botatzeagatik eta txosten ez-zuzen bat aurkezteagatik. Hala ere, Vogelen laguntzaileek herrialdetik atera eta amnistia baten esperoan denbora eman zuen atzerrian. Runge soldaduak adierazi zuen erru guztia bere gain hartzeko prest zegoela kondena txikia baldin bazen.

Hurrengo urteetan, Paul Levi, KPDko alderdi-burua izan zena Hirugarren Internazionalatik bota zuten arte, Rosa Luxenburgen hiltzaileei amnistia eman ez ziezaioten borrokatu zuen, eta ikerketan egondako akatsak salatu zituen. Rungek Adolf Hitler kantzilerrari konpentsazio ekonomiko bat eskatu zion jasotako kondenaren ordain gisa, eta naziek 6.000 marko eman zizkioten. 1959an Pabst tenienteak egindako elkarrizketa batean adierazi zuen Liebknecht eta Luxemburgen erailketa planifikatuta zegoela.

Paul Levik  argitaratu zuen Luxemburgen heriotza eta gero.

Rosa Luxemburgek demokraziaren aldeko apustua egiten zuen eta iraultzaren beharra azpimarratzen zuen. Luxemburgen demokraziaren ideiak, Stanley Aronowitzek gaur egun «demokrazia orokortua modu ez artikulatuan» deitzen duena, Luxemburgen «komunismo nagusiarekiko» hausturarik handiena irudikatzen du. Izan ere, Alderdi Komunistaren rola nabarmen murrizten baita bertan, nahiz eta Karl Marxen ikuspegiaren oso antzekoa den («Langile klasearen emantzipazioa langile klaseek eurek lortu behar dute»). Aronowitzen arabera, Luxemburgen demokraziaren zehaztasun eza zen hasiera batean hedapen handia lortzeko zailtasunetako bat. Luxemburgek bere demokraziari buruzko posizioa argitu zuen Errusiako Iraultzaren eta Sobietar batasunaren inguruko idazkietan. Hasieratik, Luxemburgek iraultza errusiarrean ageri ziren joera ez-demokratikoak eraso zituen:

Luxemburgek ere demokrazia sozialista azpimarratu zuen:

Boltxebikeen politikekin kritikoa zen arren, Rosa Luxemburgek Bigarren Internazionaleko sozialdemokraten portaera sozialismoarekiko traizio gisa ikusten zuen. Bere ustez, Lehenengo Mundu Gerra hasieran, mundu osoko alderdi sozial demokratek munduko langile klaseari traizio egin zien haien herrialdeetako burgesen alde jarriz gerran. Kritika honek bera kide zen Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) barne hartzen zuen. Izan ere, alderdi honetako Reichstageko ordezkarien gehiengoak gerrako kredituen alde bozkatu zuen.

Rosa Luxemburg herrialde bakoitzeko langile klaseko gazteak gerrara bidaltzearen aurka agertu zen. Bere ustez, gerra bat sarraski bat zen, munduko baliabide eta merkatuak kontrolatzeko burgesia nazional ezberdinek martxan jarritakoa. Bigarren Internazionalarekin hautsi zuen, kapitalistei administrazio lana egiten ari zitzaien alderdi oportunista bat baino gehiago ez zela uste baitzuen. Rosa Luxemburgek, Karl Liebknechtekin, ikuspegi hauek zituen mugimendu sendoa antolatu zuen Alemanian. Baina espetxeratu egin zuten eta askatu ostean, huts egin zuen 1919ko Alemaniako Iraultzan hil egin zuten. Alemaniako alderdi sozial demokrata gogor oldartu zen iraultza honen aurka.

Kapitalaren metaketa Luxemburgen bizitzan zehar ekonomiari buruz argitaratu zuen lan bakarra izan zen. Eztabaidan, kapitalismoak eremu ez-kapitalistetara etengabe zabaltzeko beharra zuela argudiatu zuen, hornidura-iturri berriak, soberakin-baloreen merkatuak eta lan erreserbak lortzeko. Luxemburgen arabera, Marxek akats bat egin zuen Kapitala obran, proletalgoak ez zuela sortzen zituen produktuak erosteko aukerarik izango esan zuenean. Hori hala balitz, bere irizpideen arabera ezinezkoa zitzaien kapitalistei itxitako sisteman kapitalista batean irabaziak lortzea, merkantzien eskaria oso baxua izango litzatekeelako eta merkantzien balioaren zati handi bat ezin izango zelako diru bihurtu. Hori dela eta, Luxemburgen arabera, kapitalistek irabazi bilatzen zituzten merkantzia soberakinak ekonomia ez kapitalistetara bidaliz. Honek sortuko luke inperialismoa, estatu kapitalistek ekonomia ahulagoak menderatu nahi izatean. Globalizazioa heldu baino lehenago, Luxemburgek iragarri zuen merkatu berrien bila munduan zehar hedatzeko kapitalaren ahalmena asegabea dela. Inperialismoa izugarrizko kapital-metaketa zela proposatu zuen. Horrek ekonomia ez kapitalisten suntsipena zekarren, sistema kapitalistak xurgatuak izaten ari baitziren. Ekonomia ez-kapitalistak suntsitzerakoan, ordea, ez lirateke soberakinak merkaturatzeko tokirik egongo, eta kapitalismoa hautsi egingo litzateke.

Kapitalaren metaketa ekonomikari marxista eta ez-marxistek gogor kritikatu zuten. Kritiken arabera, bere logika zirkularra zen itxitako sistema partikular batean irabaziak lortzeko ezintasuna frogatzerakoan, eta bere kontsumo gutxiko teoria gordinegia zela esanez. Sistema kapitalistaren mugak inperialismoa sortzen zuela sinetsita, Luxemburg bere bizitza guztian zehar militarismoaren eta kolonialismoaren aurka borrokatu zen.

Karl Marx hartu zuen eredutzat Rosa Luxemburgek, gehien bat 1848ko iraultza eta 1871ko Parisko Komuna aztertu zituen Marx. Ikuspegi marxista beti presente egon zen bere ahalegin teoriko eta praktikoetan. Ildo horretan, Wronkeko espetxean 1916–1917an idatzitako  marxista sakona idatzi zuen. Testu horretan Alemaniako alderdi sozialdemokrataren koadroei Berlingo eskola nagusian eskainitako prestakuntza laburtzen da. Hala ere, Karl Marxi egindako kritikan oker batzuk daudela aipatu dute hainbat ikerlari marxistek. Azterketa horretan Marxi leporatzen zaio Kapitala lanaren bigarren liburukian merkatuaren erreprodukzio zabaldua ahaztu izana. Baina hemen errakuntza bat topatzen dugu, Raya Dunayevskayak primeran azaleratu zuen eran. Marxen miaketan gakoa ekoizpenean dago, ez kontsumoan. Bigarren liburukian enfasia ez dago merkatuan, produkzioan baizik. Izan ere, Marxek argi utzi zuen han azaldutako eta hartutako eredua nazio edo herri batena izan zela, kanpo-merkataritzarik gabekoa. Marxek deskribatu gura zuena izan zen nola eraldatzen den kapitala aldakorra (lan bizia) kapital konstantean (lan hilean). Luxemburgek, ordea, jorratu zuen  nola hedatzen den kapitala lurralde azpigaratuetan merkatu inperialistaren bidez. Bi gai ezberdin dira, lotuta dauden arren. Honez gain, desjabetzearen bidezko kasu sinplean erortzeko arriskua dago, Luxemburgen azterketa soilik kontuan hartzen bada, Marxen proposamena ulertu gabe. Kapitalaren metaketa ekoizpenetik hasten da, lurralde azpigaratu ez-kapitalistak espoliatu baino lehen. Inperialismoa aztertzerakoan komeni da gogoan edukitzea.

Emakume proletarioen emantzipazioa errebindikatu zuen belaunaldi bateko kidea izan zen Rosa Luxemburg. Eleanor Marx, Clara Zetkin, Emma Ihrer, Inessa Armand, Aleksandra Kollontai eta Luxemburg bera dauzkagu sozialismotik eta komunismotik emakumearen garrantzia aldarrikatu zuen tradizioan. 1914an «Emakume proletarioa» lantxoan emakume langilea goraipatu zuen. «Herriko emakumeak betidanik lan egin du», idatzita utzi zuen Luxemburgek. «Emakume burgesa, ordea, gizartearen parasito bat da». Eta jarraian azaldu zuen emakume burgesaren eta emakume proletarioaren arteko ezberdintasuna. «Emakume burgesarentzat bere etxea bere mundua da. Emakume proletarioarentzat bere etxea mundu osoa da». Hori dela eta, emakume burgesen mugimendu sufragista kritikatu zuen, hutsik zegoen ideologia bat zutelako, bere iritziz emakume burgesak ez baitzuen benetako interesik eskubide politikoetan. «Emakumezko proletarioak, ordea, eskubide politikoak behar ditu, gizartean gizon proletarioaren eginkizun ekonomiko bera betetzen duelako».

Emakume proletarioen botoaren aldekoa izan arren, bere aburuz berdintasun erreala konstituzio burgesetik harago aurkitzen zen, oinarri ekonomikoetara heldu behar zelako. Emakumearen auzia ez zen inolaz ere gai idealista bat, klase sozialek zeharkatutako errealitate bat baizik. Emakumea etxeko lanetik atera gura izan zuen, emakumezko proletarioa sindikatuen eta sozialismoaren zati bat zelako. Emakume proletarioa eta langile-klasea elkarrekin joan ziren Luxemburgen filosofian. Charles Fourier sozialista frantsesaren hitzak ekarri zituen gogora 1912ko «Emakumeen sufragioa eta klase borroka» testuan: «Gizarte orotan emakumearen emantzipazioaren mailak emantzipazio orokorraren neurri naturala ematen du». Berba hauek iruzkinduz, emakumearen eta klase proletarioaren arteko lotura argitu zuen: «Emakumearen eskubide politikoen aldeko masen egungo borroka proletalgoaren borroka orokorraren zatia eta adierazpena baizik ez da».

Luxemburgen azken hitzak ezagunak dira, hil aurreko arratsean idatzi zituen, bertan masengan sinesten zuela idatzi zuen eta lehenago ala beranduago iraultzak irabaziko zuela adierazi zuen:




#Total Article count: 147
#Total Word count: 196850